5 gaia ekosistemen egitura ikasteko

Page 1

5. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA

1. BIOSFERA, EKOSFERA ETA EKOSISTEMAK • Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari biosfera esaten zaio eta biosfera osatzen dugun izaki bizidun guztiok, bai zelulabakarrek eta baita zelulaniztunek ere elkarren beharra daukagu. • Ekosistema bat leku jakin batean (biotopo batean) bizi diren izaki bizidun guztiek (biozenosiak) osatzen dute. • Ekosistema bat organismo bizi sail batek eta organismo horiek beren arteko erlazioak dituzten ingurune fisikoak osatzen duten sistema natural bat da. Ekosistemen osaera eta funtzionamendua aztertzen dituen zientzia ekologia da. • Badira ekosistema naturalak, basoa eta itsasoa adibidez, eta badira ekosistema gizartiatuak, gizakiak eratu dituenak, hiriak adibidez. • Ekosistema naturalen artean era askotako ekosistema bereiz daitezke. Oinarrizko sailkapen batean, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak bereizi beharko lirateke lehendabizi. • Lurreko ekosistema guztiak elkarri lotuta daude eta guztien multzoari ekosfera deitzen zaio.

2. EKOSISTEMEN OSAGAIAK • Ekosistema bateko ingurune fisikoaren ezaugarriek mugatzen dute zein izaki biziko diren han. • Hala ere ekosistema guztiek, bai lehorrekoek eta baita uretakoek ere, bi osagai dituzte: ⋅ Biozenosia: izaki bizidunen multzoa da ⋅ Biotopoa: ekosistemako osagai ez-organikoek osatzen dute (ura, harriak, airea…)

3. BIOTOPOAREN ETA BIOZENOSIAREN ARTEKO ELKARRERAGINA Biotopoaren ezaugarrien arabera ekosistema mota batekoa edo bestekoa izango da, baina era berean, ekosistemako biozenosiak aldaketak eragiten ditu biotopoan. (Ikusi liburuan 86. orrialdeko adibidea)

4. HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA Ekosistema guztietan azaltzen dira eta biak lotuta egon arren, gauza desberdinak dira: • Habitata: ekosistema baten barruan espezie bakoitzaren bizileku fisikoa da. Bertan daude bizitzeko behar dituen osagai guztiak. • Txoko ekologikoa: espezie bakoitzaren portaera adierazten du: zer jaten duen, non aurkitzen duen elikagaia, zer harrapariren elikagaia den, beste espezieekiko duen eragina… Txoko ekologiko berdina duten izaki bizidunen artean lehiak sortuko dira eta okerren moldatzen dena desagertu egingo da.


5. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA

5. IZAKI BIZIDUNEN ELIKADURA EKOSISTEMETAN Izaki bizidunek bizi-funtzioak egiteko energia behar dute eta energia hori elikagaietatik lortzen dituzten mantenugaiek ematen diete. Elikagai horiek lortzeko modu desberdinak daude eta horren arabera ekosistema guztietan hiru izaki bizidun mota bereizten dira: • Ekoizleak: beren materia organikoa lortzen dute fotosintesiaren bitartez. Adibidez: landareak • Kontsumitzaileak: beste izaki bizidunetaz elikatzen dira. Hiru mota daude: o Lehen mailakoak: belarjaleak, landareak janez elikatzen direnak. Adibidez: ardiak, matxinsaltoak… o Bigarren mailakoak: haragijaleak (belarjaleez elikatzen dira) edo orojaleak (landareak ere jaten dituzte). Adibidez: otsoak, azeriak, saguak… o Hirugarren mailakoak: mota guztietako animaliak jaten dituztenak (haragijaleak eta belarjaleak). Adibidez: marrazoak, sugeak… • Deskonposatzaileak: materia organikoa deskonposatuz elikatzen dira eta ondorioz gero ekoizleek fotosintesia egiteko erabiliko dituzten substantzia ez-organikoak sortzen dituzte.

Ondoko irudian, ekosistema baten elementu guztiak, elkarrekintzetan ikus ditzakezue:

HARREMAN TROFIKOAK Elkar janez elikatzen diren organismoen artean ezartzen diren harremanei esaten zaie harreman trofikoa. Ekosistema batean, harreman horiek kate eta sare trofikoen bidez adieraz daitezke. Izan ere, horrela adieraz daiteke zer iturri erabiltzen dituen ekosistema jakin bateko organismo bakoitzak behar dituen matera eta energia lortzeko. Sare trofikoa Matxinsaltoa → Lehen mailako kontsumitzailea Arranoa → Azken kontsumitzailea Katagorria → Lehen mailako kontsumitzailea Armiarma → Bigarren mailako kontsumitzailea Txori intsektujalea → hirugarren mailako kontsumitzailea Hontza → Bigarren mailako kontsumitzailea Katua → laugarren mailako kontsumitzailea Ezkurra → Ekoizlea


5. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA 6. PIRAMIDE TROFIKOAK Piramide trofikoek ekosistema baten maila trofikoen arteko aldaketak adierazten dute, hau da, piramide trofikoen bidez grafikoki adierazten da zer-nolako aldaketak dauden ekosistema bateko maila trofikoen artean. Piramidearen oinarria organismo ekoizleei dagokie, eta haren gainean gainerako mailak jartzen dira. Hiru piramide mota daude: 1.- Kopuruen piramideak = zenbat banako dagoen maila bakoitzean adierazten digu. Kopuruen piramideak Ekosistema batean maila trofiko bakoitzeko zenbat banako dauden adierazten da.

2.- Biomasaren piramideak = Maila trofiko bakoitzean zenbat biomasa (kg) dagoen adierazten digu. Biomasa deritzo materia organikoaren kantitateari eta gramotan edo kilogramotan neurtzen da. 3.- Energia piramideak = zenbat energia (kaloriak edo Joule-ak) pilatu den maila trofiko bakoitzean adierazten digu.


5. gaia: EKOSISTEMEN EGITURA 7. EKOIZLEEN ETA DESKONPOZATZAILEEN EGINKIZUNA. Kontsumitzaileok beste izaki bizidunen materia organikoa hartzen dugu, eta hori erabiliz, bizitzeko behar dugun materia sortzen dugu. Horregatik dugu nutrizio heterotrofoa. Ekoizleak: ez dute materia organikorik hartzen. Autotrofoak dira eta fotosintesiaren bidez materia organikoa sortzen dute substantzia ez-organikoak erabiliz (karbono dioxidoa, gatz mineralak eta ura). Materia organiko hori kontsumitzaileek erabiltzen dute gero. Materia organikoa izaki bizidun batzuetatik beste batzuetara igarotzen da eta azkenean, hondakin organikoak eratuko ditu. Deskonposatzaileak: sortutako hondakin organikoetan deskonposatzaileek jarduten dute. Substantzia organikoak ez-organiko bihurtzen dira eta azken hauek ekoizle autotrofo fotosintetikoek berriro erabiltzen dituzte.

8. MATERIA ETA ENERGIA EKOSISTEMETAN. Ekosistema guztietan, bi prozesu gertatzen dira aldi batera: energia fluxua eta materiaren zikloa. Energia fluxua: energia argi - energia moduan sartzen da, eguzkitik dator eta organismo fotosintetikoek energia kimiko bihurtzen dute. Energia kimikoa ekoizleen materia organikoan pilatzen da, eta modu horrexetan igarotzen da maila trofiko batzuetatik besteetara. Materiaren zikloa: materia birzikatu egiten da, eta ez da galtzen. Organismo ekoizleek materia ez-organikoa hartu eta materia organiko bihurtzen dute. Ekoizleak nahiz kontzumitzaileak hiltzen direnean, organismo deskonpoatzaileek haien gorpuzkiak materia ez-organiko bihurtzen dituzte.

9. HARREMAN BIOTIKOAK Naturan izaki bizidunak ez bira bakartuta bizi, elkarrekin harremanetan daude denak. Bi harreman nota daude: • Espezie barnekoak: harremanak espezie bereko banakoen artean ematen direnean. • Espezieen artekoak: espezie desberdineko banakoen harremanak ematen direnean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.