Issuu on Google+

IZAKI BIZIDUNAK------ZELULAZ OSATUTA------BIOMOLEKULAZ-----BIOELEMENTUZ

C, H,O,N,P,S :ugarienak

EZ-ORGANIKOAK Bizigabe nahiz bizidunetan

BIOMOLEKULAK

ORGANIKOAK Bizidunetan soilik

URA: Izaki bizidun guztien substantziarik ugariena. Erreakzio kimiko guztiak gertatzeko eta substantzien garraiorako bidea da. GATZ MINERALAK: Hainbat funtzio: egiturak sortu eta nerbio-bulkadak helarazi.

GLUZIDOAK: Energi iturriak. Glukosa, Almidoia, Zeluloza. LIPIDOAK: Energia gordekinak (koipeak) edo zelula mintza eratzeko (kolesterola). PROTEINAK: Funtzio ugari dituzte: egiturazkoak, garraiorako, babesekoak eta erreakzio kimikoen erregulatzaile dira. AZIDO NUKLEIKOAK: Bi mota daude ADN (bizidunen garapenerako informazioa gorde eta helarazten du), eta ARN (proteinak sintetisatzeko)


TEORIA ZELULARRA •ZELULA IZAKI BIZIDUNEN EGITURA-UNITATEA DA

•ZELULA IZAKI BIZIDUNEN UNITATE FUNTZIONALA DA •ZELULA ORO AURRETIK BADEN BESTE ZELULA BATETIK SORTZEN DA

•Neurriz gehienak mikroskopioz ikus daitezke nahiz eta begi bistaz ikus daitezkeenak ere egon. Mikrometroa erabiltzen da neurria adierazteko •Formari dagokionez era askotakoak daude; bete behar duten funtzioaren araberakoak.


Zelula guztien oinarrizko 3 egitura: MINTZ PLASMATIKOA, ZITOPLASMA, MATERIAL GENETIKOA


1. MINTZ PLASMATIKOA: Zelula estaltzen duen mintz mehean. Substantzia-igarotzea erregulatzen du 2. ZITOPLASMA: Zelularen barnealdea da eta bertan organuluak daude.

3. MATERIAL GENETIKOA: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia. Nukleoaren barruan egon daiteke (ZELULA EUKARIOTOAK) edo zitoplasman sakabanatuta nukleorik gabe (ZELULA PROKARIOTOAK).


NUTRIZIO ZELULARRA: Zelulek dagozkien bizi-funtzioak betetzeko beharrezkoak dituzten materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa. Zelulek kanpoko substantziak (MANTENUGAIAK) hartzen dituzte, eta barnealdean mantenugaiek METABOLISMO deritzen prozesu kimikoak izaten dituzte. 2 metabolismo mota daude.

KATABOLISMOA: Substantzia organikoak degradatzea, energia askatzeko.


ANABOLISMOA:molekula bakunetatik molekula konplexuak sortzea. Energia behar du. 9.ARIKETA: Zertan dira desberdinak katabolismoa eta anabolismoa? Katabolismoa edo degradazio-fasea substantzia organiko konplexuak konposatu txikiago eta bakunago bihurtzean datza. Prozesuan zehar energia lortzen da. Zelulak energia hori erabiliko du beste molekula batzuk sintetizatzeko edo bere funtzionamendu zelularrerako. Anabolismoa edo eratze-fasea, ordea, zelulak ingurunetik hartutako substantzia bakunetatik substantzia organiko konplexuak sortzean datza. Prozesu hori gertatzeko, zelulak energia behar du.


NUTRIZIO AUTOTROFOA: Konposatu ezorganiko bakunetatik (ura, gatz mineralak eta Karbono dioxidoa) berezko materia organikoa sortzen dute, energia-iturri bat erabiliz: Eguzkiaren argia gehienetan. Adibidez: Landareak, algak eta zenbait bakteriok.

NUTRIZIO HETEROTROFOA: Materia organikoa kanpotik hartu behar dute, ez baitira hura sintetizatzeko gai. Adibidez: animaliak, onddoak, protozooak eta bakterio batzuk.


izaki bizidunak 2.zatia