Leihotik 43. alea

Page 45

para hacer con nuestros hijos

Liburuak

MUSKERRAREN BIDEA

BERNARDO ATXAGA Liburu hau eskuetan hartu eta eman ezazu paseo bat, ezagutu itzazu barrutik Asteasu eta Obaba, Bernardo Atxagaren bi lekuak. Joan zaitez bisitan Juan Bautista Agirre eta Lizarraga jenerala bizi izan ziren etxera, edota Antonio Arrue jaio izan zenera. Irakur itzazu, berriro edo lehen aldiz, Bi anai, Obabakoak, Lekuak, Nevadako egunak edo Txoriak kolpeka liburuetako pasarte biografikoenak, eta bai halaber, tarteka, egilearen hainbat orrialde berri. Ederra izango da paseoa, atsegina eta inspiratzailea irakurketa.

PAN DURO

PATXI IRURZUN Puravida, una soñadora chica de quince años que hace honor a su nombre, y su padre, un vendedor ambulante de todo tipo de cacharros absurdos (por ejemplo, unas sandalias con capota para los días de lluvia), llegan por casualidad a Zarraluki, un lugar que no aparece en los mapas y que sin embargo celebra anualmente el «campeonato internacional de lanzamiento de huesos de aceituna». Es solo una de las surrealistas situaciones que acontecen en este fantasmal pueblo de montaña con faro y equipo de remeros. Un pueblo en el que la vida y la subsistencia dependen por completo de la relación amorosa entre la profesora y el panadero, pareja en plena crisis sentimental. Puravida y su padre intentarán mediar entre ellos con la ayuda de Oihan, uno de los habitantes –con sus 113 añitos– más jóvenes de Zarraluki. Divertida y poética novela para jóvenes de todas las edades, en la que sobre reminiscencias del realismo mágico y de películas como "Amanece que no es poco" o "Bitelchús" se eleva la voz siempre tan mordaz como tierna del autor navarro.

NEGUA - ZER EGIN NIRE BARAZKI

SASKIAREKINNEGUA - ZER EGIN NIRE BARAZKI SASKIAREKIN Negua - Zer egin nire barazki saskiarekin errezeta liburuak Udaberria liburuaren filosofia bera jarraitzen du. Bi sukaldaritza liburu hauek sasoiko produktuak erabiltzen dituzten pertsonei zuzenduta daude batez ere, izan ere, pertsona horiek astero bertako nekazarien barazki ekolojikoen saski bat jasotzen dute. Egunero egiteko errezeta samurrak dira, irudimen handikoak, azken finean garai honetan asko errepikatzen diren produktuak era desberdinetan lantzeko aukera ematen dutenak.

EUSKAL MITOLOGIA HAURREI KONTATUA

EURIA EGIN ONDOREN 6-8 urte Behin batean, bazen baso zoragarri bat,argiz betea, animalia mota asko eta asko bizi zirena. Egun batez, bat-batean, euria hasi zuen. Eta ez zuen atertzen, gero eta gehiago ari zuen, barra-barra… “Euria egin ondoren” alegia moderno bat da, bereziki hiru ideia bat lantzen duena: ezbeharrak gainditzeko, ingurunera egokitzeko eta, talde batek bizirik irauteko xedez, denen arteko lankidetza indartzeko prozesua. Uholde batek hartuko du basoa, eta hango biztanleak aurrera ateratzeko ahaleginetan ariko dira behin-behineko babesleku batean. Azeri ttiki batek bere burua eskainiko du jana eta ura bilatzeko, baina taldea ez da fidatzen ez haren gaitasunez ez asmoez, eta beste batzuei ematen dizkie lan horiek.

Makilakixki, Kukubiltxo, Ekilore, Tartalo edota lamiak belaunaldiz-belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta sinismen hauek ahoz-aho heldu dira guganaino eta aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik haurrengana transmititzeko helburua dauka.

45


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Leihotik 43. alea by Paz Ziganda - Issuu