Literaturleihakea12

Page 15

zuen alkandora eta poltsa. Korrika hasi zen autobusaren geltokiraino. Ezagutzen zutenek kaletik galdetzen zioten zer gertatzen zitzaion, korrika eta negarrez zebilelako, baina ezin zuen hitz egin denbora osoan bere buruan zegoen alaba. Ospitalearen aurrean zegoen ama eta ez zen ausartzen sartzera, beldur zen baina azkenean sartu eta bere alabaren berririk ote zeuden galdetu zuen. Dinarak besoa eta hanka apurtuta zeuzkan, hainbat zauri oso mingarriak zeuzkan eta froga asko egiten ari zitzaizkion. Bi ordu pasatu ziren eta bere alaba ikusteko aukera izan zuen. Haren gelara sartu eta besarkada haundi bat eman zion eta barkatzeko eskatu zion mila aldiz Dinarari. Dinarak negarrez galdetu zion Alex nola zegoen eta amak ez zekien nola esan baina azkenean esan zion Alex hilda zegoela, kolpe izugarria hartu zuen eta. Ezin nuen sinetsi Alex hil egin zela eta gainera nire erruagatik. Zergatik hartu behar izan genuen kotxea? Zergatik? Gau oso txarra pasatu nuen, denbora osoan Alexekin pentsatzen. Hurrengo egunean klaseko guztiak etorri ziren bisita bat egitera eta loreak ekarri zizkidaten, nik ezin nuen sinetsi pentsatzen nuelako nire lagunak ez zirela. Aste bat pasa izan nuen ospitalean eta egun horietan nire lagun mina ez zen agertu. Arratsalde guztietan egoten nintzen jendearekin eta oso gustura. Konturatu nintzen momentu horretan nortzuk kezkatzen ziren nitaz benetan eta nortzuek ez zuten merezi. Dena hori pasatu behar izan zitzaidan konturatzeko, ez nekien zoritxarra izan zen, ala benetan nortzuk ziren nire lagunak konturatzeko gertatu zitzaidan. Baina momentu horretan jakin izan nuen nortzuk ziren benetako lagunak eta familia dela garrantzitsuena. Horregatik klasekoengana hasi nintzen hurbiltzen eta beraiekin patioetan egoten eta horrela benetako lagunak izan nituen. Oihane García

3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.