Zalla Info 004 uztaila-abuztua / julio-agosto 2012

Page 6

Teknologia-Berriak Nuevas-TecnologĂ­as Zallako zenbait dendak online bidezko salmentaren alde egin dute Merkataritza Saila

Zallako hamalau saltokik helburu bikoitza duen plataforma berria jarri dute martxan, alde batetik Internet euren produktuen erakusleihoa izatea eta bestetik, online bidezko salerosketak egiteko balio izatea. Zallako Udalak eta Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin batera abian jarri du ekimen berria, zeinari hamalau denda hauek gehitu zaizkion. Iniziatiba honek udal-finantzaketari esker egingo du aurrera eta SPRIren +Digitalek eskaintzen dituen dirulaguntzetarako aukera izango du. Merkatariek beraz, proiektu honen garapenean oso diru gutxi jarri behar izango dute. Egitasmoaren jomuga nagusia, bada Zallako merkatari eta ostalarientzako salerosketetarako plataforma izango den planifikazioa, diseinua eta garapena. Zen Cart izango da erabiliko den tresna egokitua. Honek hurrengo aukerak eskaintzen ditu: bezeroen gestioa, produktuen eta

inbentarioaren kudeaketa, jardueraren txosten zehatzak jasotzea...

Azken finean, Zallako saltokiei denda online bat izatea, merkatalgestio osoko eragiketa guztiak modu zentralizatuan egin ahal izateko. Tresna plataforma anitzekoa izango da (edozein gailu motan ikusiko

Zallatur, smartphonerako aplikazio berria Zallako Udala

Zalla, Euskadiko herrien artean lehenbizikoetarikoa da smartphonerako puntako aplikazioa abian jartzen duena. Zallatur izenez ezagututa, bere helburua turistei eta bisitariei zerbitzua ematea izango da. Bere funtzioak honako hauek dira: geoposizionatzea, gizarte sareetan erabateko integrazioa, igotzeko eta deskargatzeko baimenak, interesguneetako balorazioak, argazki, bideo eta iruzkinen igoera... kultureta kirol-agendari buruzko informazio berritua... bizikletan eta oinez eginiko ibilbideak eta merkatal- eta ostalaritza-gida. Gainera, aplikazio berri hau iPhone, 3GS, 4 eta 4S, iPad eta iPod Touchekin bateragarria da. Ez erabiltzeko aitzakiarik ez dago. Egunero neurri handiagoan Enkarterri eskualdea eta Bizkaia ezagutzera datozen turistei eta bisitariei zerbitzu ona eskaintzeko prest dago Zalla. Era berean, Udalaren mugarrien artean badago herria teknologia berrien erabileran eta sustapenean erreferente gisa kokatzea. Teknologiak direlako sektore guztientzako abantaila lehiakorra: merkataritzarako, zerbitzuetarako baita hezkuntzarako ere. Doan lortu daitekeen aplikazio hau iPhone zein Android telefonoetarako eskuragarri dago. Honetaz gain,

6

badago web orri bat [zallatur.com], eta honen bidez interesekoak diren hainbat datu kontsultatu eta igo daitezke. Bere helbururik garrantzitsuena da, Zallako biztanle eta bisitari guztiak gure herritik dabilenean erabiliko duen kontsultarako tresna izatea. Bizikletan egiteko ibilbideak, xendazaletasuna, saltokiak, hotelak eta ostatuak, jatetxeak, intereseko ekintzak, atsedenerako eta jolaserako tokiak eta gauza gehiago. Erabiltzaileak dira aplikazioari balioa ematen diotenak, hauek interesgarria iruditu zaien edukiez bete dezaketelako, baita puntuatzea, argazkiak eta bideoak igotzea... Zalla berrikuntza teknologikoan erreferente bilakatzen da horrela, oso hiri gutxik duten turismoari aplikaturiko tresna berri honekin. Aipatutako guztia kontuan hartuta, Udaletik aisialdiari eta turismoari lotutako saltoki eta zerbitzu guztiei animatu nahi ditugu euren datuak plataformara igotzeko, bai aplikaziotik bertatik, iPhone edo Android telefono bat erabilita, edo web orriaren bidez. Izan ere, bertan argitaratutako guztia modu automatikoan bilatzaile nagusienetarikoan jarriko da. Aukera paregabea beraz, Interneten ikusgai egoteko! Lehenbiziko fase honetan, aplikazioa Zallainfo

daiteke) Interneten bertan egongo baita bere funtzionalitatea. Ondorioz, ez da beharrezkoa izango inolako instalaziorik egitea ordenagailuetan. Arrazoi honengatik ere, Interneterako konexioa duen edozein dispositiborekin nabigatu ahal izango da plataformatik. Gaur egungo informazio sistemari esker, esperientzia gutxiko erabiltzaileek, tresna eta teknologia berriak erabili ahal izango dituzte online bidezko salmentaren oinarri diren plataformen sistemen funtzionamendua sakonki ezagutu gabe. Hortaz, gaur eguneko plataformen arrakasta, konponbide eta erabilera errazean datza, erreminta konplexuagoak ematen dituzten abantailak alde batera utzi gabe. Egun, denda elektronikoa da edozein produktu saldu edo erosi ahal izateko tresna eta leku indartsuenetarikoa da.

dagoeneko AppStoren eta Android Marketen deskaargatzeko moduan dago. Egunetik egunera gero eta eduki gehiago izango du, biztanleen eta turisten beraien laguntza izanda balioa emango diotena. Hortaz, izan dadila zuen irizpide ona gure herria den Zalla intereseko puntuen eta turismoko zerbitzuen erreferente gisa posizionatuko duena Enkarterri, Bizkaia eta EAE mailan. Hau da, beste edozein baino gehiago, guztion proiektua, eta guztion baitakoa izango da aplikazioaren arrakasta, tresna erabilgarri gisa, Euskadiko abangoardian egotea ahalbidetuko diguna.

julio-agosto 2012 uztaila-abuztua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.