A20N: Zallako Haurren Eskubideen aldeko manifestua / Manifiesto por los Derechos de niños/as - Zalla

Page 1

HAURREN

ESKUBIDEEN

ALDEKO

MANIFESTUA

Azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Egun horretan, 1989an, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testua adostu zen. Hori dela eta, manifestu hau argitaratzen dugu. Haur eta nerabeok, Zallako Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Organoan ditugun ordezkarien bitartez, Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruz lan egin dugu, eta honako hau helarazi nahi diegu herritarrei:

Konbentzioan jasotako haurren eskubide guztiak bermatu behar dira mundu osoan. Zallan eskubide eta betebeharrak ditugu, baina honako hauek egiaztatzen ditugu: Hezkuntzari, nesken eta mutilen arteko berdintasunari, munduko beste leku batzuetatik datozen haurren harrerari, ingurumenari eta gure ongizate eta osasunari dagokienez, oraindik ere, eragiten diguten eta kezkatzen gaituzten arazoak daudela. Horregatik, honako eskubide hauei ematen diegu garrantzia, eta honako hau adierazten dugu:

Bakean bizitzeko eskubidea: kalean pertsonekiko eta hiri-ekipamenduekiko errespetua egotea, seguru eta bakean bizi ahal izateko. Hezkuntzarako eskubidea: ikasgelatik kanpo errefortzuko hezkuntza egotea, doakoa, behar duten haur guztiek izan dezaten. Berdintasunerako eskubidea: futbolean eta eskubaloian taldeak mistoak izatea edo adin guztietako neskek jolasteko aukera ematea. Elkartasuna: denok laguntzea gure hizkuntza ez dakiten edo beste kultura bat duten haurrei parkeetan eta aisialdietan gurekin jolas dezaketen eta ondorioz ez daitezela bakarrik geratu. Ingurumen osasungarria izateko eskubidea: Zallako pertsonek zaborra kalean ez botatzea eta birziklatzea. Mugikortasun-bide gaurkotuagoak eta iraunkorragoak egotea, hala nola bizikletak eta patinete elektrikoak. Ongizatea eta osasuna: pandemiaren ondoren, guztientzako doako arreta psikologikoa eta eskuragarria egotea.

Zallako Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Organoa 2021eko azaroa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.