1eko bestiarioa

Page 1

MARIPRI Maripri dut izena, 10 cm-ko erdi tximeleta erdi emakume naiz. Basoko zuhaitz batean bizi naiz nire pelutsezko hartzarekin. Gauean umeen etxetan egoten naiz ongi ala gaizki dauden ikusteko. Batzuetan umeak amets gaiztoak dituzte eta horretarako nago, amets gaizto horiek kentzen dizkiet eta hura amets onekin ordezkatzen ditut. Beti amets gaiztoak kutxa bihurrian gordetzen ditut, gero eta amets gaizto gehiago daude, gero eta leku gutxiago gelditzen da kutxan. Egun batean etxera ailegatu nintzela amets gaiztoak kutxan gorde nituen eta ohean sartu nintzen. Bat batean kutxa lehertu zen eta bertan zeuden amets gaizto guztiak atera ziren, baina lokartuta nengoen eta ez nintzen konturatu. Amets gaiztoak dagozkion umeari bueltatu ziren. Hiria kaos bat zen, ume guztiak negarrez. Inork ezin izan zuen ezer egin. Ume guztiak ezagutzen naute bere amets gaiztoak eteten nituelako eta amets onak ekartzen diziedalako. Hiriko umeak oso triste zeuden eta beldurrak arrapatuta �Maripri� oihukatzen zuten. Bi egun lotan igaro ondorenesnatu nintzen. Gau hartan hirira bueltatu nintzen eta eten gabe lanean hasi izan behar nuen, orduak eta orduak igaro nituen umeen etxeetan amets gaizto horiek kentzen. Bukatzerakoan ohartu nintzen kutxa bihurria lehertu zela eta ez nuela beste lekurik amets gaiztoak gordetzeko. Orduan 100 metro lur azpian galeria itzela eraiki nuen, milaka eta milaka amets gaizto sartzen ziren bertan. Hemendik aurrera ez zituzten arazo gehiagorik izan eta ikasi zuten obe dela mila gauza leku handi batean gordetzea leku txiki batean baino.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.