5.alea 2017 Urtarrila

Page 1

2017ko urtarrila. v. alea

Pasa den abenduaren 15ean, herritarrei arreta zerbitzua eskaintzeko udal-bulego berria inauguratu zen. Hemendik aurrera udalean zerbait egiteko udaletxeko behe solairuan dagoen bulego berri horretara jo beharko da eta bertan behar den informazioa eskainiko da.

Herritarren arreta zerbitzu berria zabaldu da udalean

2-3.

4-5.

6-7.

8-9.

10-12.

UDALAK HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA IREKI DU

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK MURRIZKETA IZUGARRIAK EGIN NAHI DITU AUTOBUS ZERBITZUETAN

FLEMINGO IKASKOMUITATEA KEXU UDALAREKIN

UDALA HIRIGINTZA

IRITZIA

Aldude kaleko gure poposamena

Amasamendiko plana

Ordiziako PNVko kide bat kontratatu du udalak, kanpo komunikazioa egiteko

Arazo larria Zubimusu zubian

Euskara EAEko Aurrekontuak


UDALA Inaugurazio ekitaldian Maite Izagirre alkatearekin batera, Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria izan zen eta Villabonak bulego hau izateko egindako lana eta “udalak administrazioaren modernizazioarekin duen konpromisoa� goraipatu zuten biek. Ivan Agirre alkate ohia izan zen Herritarren Arreta Zerbitzua martxan jartzeko erabakia hartu eta konbentzimendu guztiarekin aurrera egin zuena, horregatik aipamen bat merezi duela uste dugu eta inaugurazio ekitaldian ez ikusteak harritu egin gintuen. Udaleko langileak, EH Bilduko udal taldeko zinegotziak eta herritar batzuk ere izan ziren inaugurazio ekitaldian.

Proiektuak gure babes osoa du EH Bilduk egitasmo hau babestu du, udalak herritarrei eskaini ahal izango dien arreta hobetzeko baliagarria izango dela uste dugulako. Herritarrek udalean egin beharreko gestioak bulego bakar batean zentralizatzeak, arretaren kalitatea hobetzea ekarri behar luke, jendeak udaletxean gora eta behera ibili beharrik gabe, herritarren beharrei erantzun azkarragoa emanez. Espero dugu teoriatik harago, eguneroko errealitatean Herritarren Arreta Zerbitzu berri honek hobekuntza hori ekartzea. Hau esanda, uste dugu proiektu honen inguruko zenbait gertaera gogoratzea komeni dela:

Atzerapen nabarmena pilatu du

Udala atzean gelditzen ari da administrazioaren digitalizazioan

Bulegoetako obrak “a dedo�

Proiektu hau, legealdia hasi eta berehala, 2015. urtean, Ivan Agirre alkatearen iniziatibaz jarri zen martxan. Gure ustez, ez da normala bulego hau martxan jartzeko bi urte osorik behar izatea, baina tira, hobe berandu, inoiz ez egitea baino. Honako hau, legealdi honetan PNVren udal gobernuak izan duen iniziatiba garrantzitsu edo aipagarri bakarra izan da eta hori ere atzerapenarekin egiteak, gure agintariek duten eraginkortasun falta agerian uzten du.

Ikusten ari gara Villabonako udala atzean geratzen ari dela teknologia berrien erabileran eta administrazioaren digitalizazio prozesuan. Gaur egun dauden baliabide teknologikoekin, udalean ohikoenak diren tramiteak (errolda agiriak, isunak ordaintzea, udalari eskaerak egitea, kexak tramitatzea...) internet bidez egiteko aukera dago, aipatutako tramiteak bakoitzak bere etxetik edo mugikorretik egin ditzakeelarik. Udala zabalik dagoen ordutegia goizekoa izanik, honek herritar askori lagunduko lioke. Egungo udal gobernuak ordea, ez du alor honetan inolako aurrera pausurik eman. Zentzu honetan, aipatzekoa da udaleko web orriaren egoera traketsa. Web orri txukun, sinple eta aldi berean erabilgarria izateak asko lagundu dezake aurretik aipatutako tramiteak egiteko garaian. Legealdi honetan ordea, udaleko web orria ez da ezertxo ere aldatu eta guztiz desfasatua geratzen utzi da.

Bulego berrien obrak egiteko garaian, udal gobernuak Maite Izagirre alkateak sinatutako dekretu baten bidez bere konfiantzazko arkitekto bat kontratatu zuen, inolako lehiaketarik egin gabe. Bulegoen ezarpenaren proiektuak egiteagatik, 9.200 euro ordaindu zion udalak arkitekto honi. Beranduago, beste alkate-dekretu baten bidez, obren zuzendaritza ere berari eman zitzaion, beste 3.630 euro ordainduz.

Obra garesti xamar irten zaio Udalari Bulegoak eraberritzeko udalak 158.000 euro inguru gastatu behar izan ditu, gure ustez zifra altu xamarrak dira metro karratu gutxi dituen espazio horretarako.


ARRETA ZERBITZU BERRIA

Zentzurik gabeko gauzak egin dira Lehen, bake epaitegiko bulegora sartzeko atea udaletxe barruan zegoen, ba obra honekin, ate hori desagertu egin da. Hemendik aurrera Bake epaitegia okupatua dagoenean, itxoin behar duen jendeak kale gorrian, udaletxeko arkupeetan egon beharko du zain. Zein zentzu dauka honek? Lehen Bake epaitegira sartzeko zegoen atea, estali egin da

SE INAUGURA EL NUEVO SERVICIO DE ATENCIÓN AL CIUDADANO DEL AYUNTAMIENTO El proyecto cuenta con nuestro apoyo EH Bildu decidió apoyar la creación de la oficina de atención al ciudadano. Consideramos que centralizar las gestiones en una única oficina, será útil para mejorar la atención que se ofrece a las personas que se acercan al Ayuntamiento, sin que tengan que recorrer el edificio de ventanilla en ventanilla. Esperamos que en realidad sea así y que este servicio valga para que el Ayuntamiento ofrezca una atención de mayor agilidad y calidad. Dicho esto, pensamos que la ciudadanía debe saber todo lo acontecido en relación a este tema:

Ha acumulado un retraso considerable Se puede afirmar que éste es el único proyecto relevante de iniciativa propia del gobierno municipal del PNV en toda la legislatura. Ya en 2015, el ex alcalde Ivan Agirre decidió comenzar con el proyecto, y la partida presupuestaria para realizarlo se aprobó en enero de 2016. Pensamos que la tardanza de dos años completos para hacer realidad el proyecto ha sido excesiva.

El Ayuntamiento muy rezagado en la digitalización

Las obras de las oficinas, adjudicadas “a dedo”

Está muy bien y apoyamos que en las oficinas del Ayuntamiento se ofrezca una mejor atención, pero a estas alturas del siglo XXI, con las herramientas tecnológicas disponibles, el ayuntamiento debería ofrecer la oportunidad de realizar las gestiones más habituales (certificados de empadronamiento, tramitación de quejas e instancias…) vía Internet. El actual gobierno no ha movido un dedo para que esto sea así. Además tenemos que decir que la página web del Ayuntamiento ha quedado totalmente desfasada. Una página web simple, bien ordenada y ágil puede ser una herramienta muy útil para poder realizar las gestiones mencionadas desde el ordenador de casa o desde el teléfono móvil, pero hemos visto que por ahora se ha renunciado a ello.

El arquitecto encargado de realizar el proyecto fue contratado por decreto de la alcaldesa, sin ningún tipo de concurso. La dirección de obra también se asignó por decreto a la misma persona, que sin duda contará con la confianza del equipo de gobierno del PNV.

Actuaciones sin sentido Anteriormente la puerta de entrada a la oficina del Juzgado de Paz se encontraba en el interior del edificio. Pues tras la obras de las oficinas, nos hemos encontrado con que dicha puerta ha sido tapiada. A partir de ahora, las personas que tengan que esperar la entrada al Juzgado de Paz, van a tener que hacerlo en la calle.


AMASA VILLABONA-GIPUZKOA

Foru Aldundiak murrizketa izugarriak egin nahi ditu autobus

zerbitzuetan

Agerikoa da zerbitzu honen esleipena ez dela egin herritarrei zor zaien errespetua kontuan edukita, eta hau ez dela konpontzen zuzenketa batzuen onarpenarekin. Kontzesioa berriro atera behar dela ondorioztatzen dugu, aldez aurretik eragileen iritziak kontuan edukita. Hau da, udalei, sindikatuei eta autobus zerbitzuaren erabiltzaileak diren herritarrei entzunda.

Villabonako PNVren kontraesanak Amasa Villabonako EH Bildutik, ez dugu PNVren udal gobernuaren jarrera ulertzen. Udalaren izenean aurreproiektuari egindako alegazioetan murrizketak ezabatzea eskatzen dute, gu ados gaude alegazio horiekin. Baina PNVk udaleko plenoan murrizketarik ez egitea aldarrikatzen zuen gure mozioaren kontra bozkatu zuen. Gure ustez honako

honek inkoherentzia handia islatzen du. EH Bildutik udalak aurkeztutako alegazioak babesten ditugula adierazi genuen, murrizketen kontrako jarreran herriko bi alderdi nagusiak ados egotea balorean jarriz, baina badirudi jeltzaleek ez dutela berdin pentsatzen. PNVk emandako ezezko botoarekin galerazi egin zuen udalba-tza murrizketen kontra argi

eta garbi agertzea. Gure ustez penagarria da herritar askori kaltea eragingo dion zerbaiten aurrean, PNVren erreparo alderdikoiengatik, udalbatzak murrizketen kontrako adierazpena onartu ez izana. Bestalde, ezin da ahaztu Foru Aldundiko gobernuan PNV-PSE daudela eta hortik datorrela murrizketak egiteko asmoa.

La Diputación pretende realizar grandes recortes en el servicio de autobuses A nuestro entender, los recortes en el servicio de autobuses que quiere imponer la Diputación de PNV-PSE son del todo inaceptables. El anteproyecto plagado de recortes que se ha presentado, se ha realizado dando la espalda tanto a los ayuntamientos como a los trabajadores y usuarios de los autobuses. Queda claro que los recortes planteados perjudicarán a cientos de ciudadanos, no solo de Amasa Villabona, sino que también a la gente de Lasarte, Tolosa, Andoain etc. que son usuarios de los autobuses, siendo éste un servicio público esencial.

Contradicciones en el PNV de Villabona El Ayuntamiento de Villabona ha presentado unas enmiendas al anteproyecto de la Diputación, mediante las cuales se pide la eliminación de todos los recortes que se plantean. Nosotros estamos totalmente de acuerdo y apoyamos dichas alegaciones. Dicho esto, desde EH Bildu quisimos poner

en valor el acuerdo entre los dos principales partidos políticos de Amasa Villabona en contra de los recortes y para ello presentamos una moción pidiendo la retirada de los recortes. Cuál fue nuestra sorpresa cuando el PNV decidió votar en contra de la moción, impidiendo que la corporación

se posicionara claramente en contra de los recortes. Nos parece lamentable que por reticencias absurdas del gobierno municipal del PNV, no podamos afirmar que el Ayuntamiento de Villabona se ha declarado contrario a los recortes en los autobuses


AUTOBUS ZERBITZU publikoak

Autobus gidariak ere protestan Buruntzaldea eta Tolosaldea eskualdeetako autobus zerbitzua eskaintzen duten Garayar, Areizaga eta TSST enpresetako langileek, ELA, LAB eta UGT sindikatuen babesarekin, murrizketen kontrako mobilizazioak hasi dituzte dagoeneko. Etor dakiekeenaren beldur dira langileak. “Uste baino askoz larriagoak dira planteaturiko aldaketak zein murrizketak”, adierazi zuten prentsaurrekoan. “Kostuen gutxitzean eta zerbitzuaren oreka ekonomikoan oinarriturik, egun eskaintzen diren hainbat zerbitzu kendu edota izugarri murriztu”

nahi izatea leporatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiari. Aldaketen eta murrizketen ondorioak langileek ere jasango dituztela salatu dute. “Langileok pairatuko ditugu murrizketa horiek modu bortitzenean” adierazi zuten. “Zerbitzuak kentzean, gutako asko sobera egongo gara, eta litekeena da 30 langilek baino gehiagok lanpostua galtzea”. Sindikatuek egungo lanpostuen herena inguru arriskuan leudekeela aurreikusten dute. Gainera, salatu zuten aurreproiektuak jasotzen dituen neurriek

gidarien “lan erritmoak handitzea eta atsedenaldiak laburtzea” eragingo luketela, eta “istripuen arriskua izugarri handituko” litzatekeela. “Badirudi ahaztu egiten zaiela pertsonak garela eta pertsonak garraiatzen ditugula, eta tamaina horretako murrizketek zerbitzuaren kalitateari kaltea besterik ez diotela ekarriko”. Horiek horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak mahai gainean jarri dituen aldaketak herritarrentzat zein langileentzat onartezinak direla eta, mobilizaziorako deia egin dute.

Los conductores también rechazan los recortes Los trabajadores de las empresas Garayar, Areizaga y TSST que ofrecen el servicio de autobuses de Buruntzaldea y Tolosaldea, con el apoyo de los sindicatos ELA, LAB y UGT, ya han comenzado con las protestas y movilizaciones en contra de los recortes. Temen que con el anteproyecto de la Diputación que acarreará una disminución muy considerable de la fre-

cuencia de los autobuses, se puedan perder hasta 30 puestos de trabajo, lo que supondría la pérdida de un tercio de los empleos actuales. Los trabajadores y sindicatos consideran que la Diputación de PNV-PSE va en contra de los intereses de la ciudadanía, no dando la prioridad al mantenimiento o mejora de los servicios públicos y sí en cambio a los intereses

económicos externos. Por último, denuncian que con la implantación del proyecto de la Diputación, subirán los ritmos de trabajo y disminuirán los descansos de los conductores, aumentando así el riesgo de accidentes y afectando negativamente a la calidad del servicio.


AMASA VILLABONAKO HEZKUNTZA PUBLIKOA

Flemingo ikas-komunitatea udalarekin kexu Villabonako udaletxeko batzar aretoa jendez lepo bete zen azken plenoan. Fleming ikastetxeko zuzendaritzako kideek eta Flemingoak guraso elkartekoek hitza hartu zuten eta haserre agertu ziren Udalarekin. Eskola publikoak udalaren aldetik «bazterketa» jasaten duela salatu zuten eta «diskriminazioa» udal aurrekontuetan.

La comunidad educativa de Fleming preocupada por la gestión municipal Decenas de padres y madres de la escuela pública Fleming decidieron acudir al último pleno del Ayuntamiento. Al tomar la palabra, se mostraron molestos con la gestión que se está realizando en el tema de la financiación del mantenimiento de los edificios y el funcionamiento de las escuelas. Denunciaron que se sienten “discriminados”. Los representantes de la escuela hicieron llegar un informe donde se denuncia la falta de financiación del mantenimiento (que es competencia del Ayuntamiento). Por otro lado, proponen la creación de una comisión municipal de educación donde participen todos los agentes educativos del pueblo con el objetivo de poder tratar temas importantes como la integración de las personas inmigrantes, las matriculaciones de los diferentes centros, la posible cooperación entre ellos etc. A su vez, ponen encima de la mesa el tema de los problemas que acarrea el tener la escuela en Arratzain, fuera del núcleo urbano, y la deficiente situación de los caminos para subir y acceder al centro.

Desde EH Bildu apoyamos las peticiones Fleming ikastetxeko zuzendaritzao kideak eta guraso ugari izan ziren Udaleko pleno aretoan

Flemingo gurasoek txosten bat helarazi zieten udaleko alderdiei eta bertan ikastetxeko eraikinetarako (Arroakoa eta Arratzaingoa) mantenu eta funtzionamendurako nahikoa diru ez dela bermatzen adierazten da. Bestalde, Udalean Hezkuntza Batzorde bat sortzearen beharra azpimarratzen dute, herriko hezkuntzako gaiak lantzeko; matrikulazioak, etorkinen integrazioa, herriko hezkuntzako bi zentroen arteko elkarlana… Flemingo eraikina Arratzainen, herrigunetik kanpo, egoteak sortzen dituen arazoak eta bertara igotzeko bideen egoera kaskarra ere mahai gainean jarri dituzte.

Flemingoen eskaerek gure babesa dute Gure ustez, Fleming eskolako ordezkariek motibo ugari dituzte kezkatuta egoteko, gu ere arduratuta gaude gure herriko eskola publikoa pairatzen ari den egoerarekin eta erabat babesten ditugu, eta ados gaude udaleko alderdioi aurkeztutako txostenean eskolako gurasoek eta zuzendaritzak egin dituzten planteamenduekin. Mantenua eta funtzionamenduaren finantziazioa nahikoa izan dadin eta Arratzaingo bidea hobea eta seguruagoa egiteko behar den dirua inbertitu beharko da (dauden diru laguntzak ondo

Compartimos plenamente la preocupación que han expresado desde la escuela Fleming y coincidimos con las peticiones que recoge su informe. El Ayuntamiento debe asegurar una suficiente financiación para los gastos de mantenimiento y funcionamiento de las escuelas porque es su obligación y también debe invertir para que los caminos de acceso a Arratzain sean mejores y más seguras. Todo es cuestión de voluntad y de concederle la importancia que tiene al asunto. Por otra parte, estamos totalmente de acuerdo con la formación de una comisión de educación que consideramos indispensable para poder tratar los temas seriamente y con la participación de todo el sector educativo de Amasa Villabona. Nos vamos a esforzar para que las demandas de la escuela pública se encaucen adecuadamente y puedan hacerse realidad cuanto antes. No estamos hablando de un simple asunto sectorial, la situación de la educación pública afecta directamente al futuro de nuestro pueblo y por lo tanto atender las necesidades de los centros públicos debe ser una prioridad para el Ayuntamiento.


baliatuz) eta Udalean Hezkuntza Batzordea behar dugu, herriko hezkuntza komunitate osoarekin gaiak ongi jorratzeko. EH Bildutik gure prestutasuna adierazi nahi dugu Fleming-dik mahai gainean jarri dituzten arazoei irtenbideak bilatu eta ondoren udalean irtenbide horiek martxan jar daitezen ahalegin guztiak egiteko. Ez gara “Hezkuntza arloko” arazo partzialei buruz ari, esku artean dugun gaiak Amasa Villabonaren etorkizunari zuzen zuenean eragiten dio. Horrenbestez, etorkizunerako herri proiektua duen Udal arduratsu batentzat, lehentasunezko gaia izan behar luke. Zer nolako hezkuntza behar dugu Amasa Villabonan? nola konpondu daitezke herrian

bi eskola eredu izateak dakartzan arazo edo trabak? Zer egin dezakegu Udaletik Hezkuntzako eragileekin elkarlanean, etorkinen integrazio egoki bat lortzeko? eta beste hainbat galderari erantzunak topatzea, ez

da nolanahiko erronka. Guk ez ditugu gure ardura edo erantzunkizunak gainetik kenduko eta herritarren ordezkariak garen heinean, prest eta gogotsu gaude zeregin honetan lan egiteko.

UDAL GOBERNUAREN ERABAKIA: Udalak Ordiziako PNV-ko kide bat kontratatu du, komunikazio lanak egiteko

El Ayuntamiento Villabona contrata a una candidata del PNV de Ordizia, para labores de comunicación

Maite Izagirrek sinatutako dekretu baten bidez, udalean bere konfiantzazko 2. lanpostua sortu eta kontratatzea erabaki zuen.

La elegida por la alcaldesa ha sido Arantzazu Garin, que en 2015 se presentó en la lista electoral del PNV de Ordizia, sin que lograra ser elegida concejal. El gobierno municipal ha decidido realizarle un contrato de un año por el cual el Ayuntamiento pagará un total de 19.624 euros. Según se recoge en el decreto de alcaldía, esta nueva empleada de confianza se dedicará a trabajar la comunicación, gestionando la revista municipal Amavi, la página web y las cuentas oficiales del ayuntamiento en las redes sociales.

PNVko udal gobernuak urte beteko kontratua egin dio beren konfiantzazko lagun bati, kasu honetan 2015eko hauteskundeetan Ordiziako PNVko zerrendan aurkeztu zen (eta zinegotzia izatea lortu ez zuen) Arantzazu Garin jeltzale goierritarrari. Guztira 19.624 euro ordainduko dizkio udalak, komunikazio lanak egiteagatik. Izagirre alkateak sinatutako dekretuan jasotzen denez, uda-

leko Amavi aldizkaria, webgunea eta sare sozialetako kontuak kudeatuko ditu langile berri honek. Beraz, PNVren liberazioek (alkateak eta konfiantzazko 2 postuek) udalean sortuko duten gastua gutxienez urtean 127.000 eurokoa izango da aurrerantzean, Villabonako udaleko gobernu batek inoiz izan duen kopururik handiena.

Con esta nueva liberación, los costes en cuanto a las personas liberadas por el gobierno del PNV, ascienden a un mínimo de 127.000 euros anuales, el récord histórico en cuanto a los costes de las liberaciones del equipo de gobierno.


UDALGINTZA GIPUZKOA

Aldude kaleko hesi metalikoa kentzeko gure proposamena ez dute onartu PNV eta PSEk

Nuestra propuesta de eliminación del vallado metálico de la calle Aldude, rechazada por el PNV y PSE.

Azaroko Hirigintza batzordean, irudian ikusten duzuen (frontoia eta Kale Nagusiaren arteko kaletxoan dagoen) hesi metalikoa behin betirako kentzeko proposamena aurkeztu genuen idatzi baten bidez. Inguruko bizilagunen kexa ugariei erantzun positibo bat ematea, kalea zabalagoa eta oinezkoentzat seguruagoa egitea (kalea autoak dabiltzan errepide batean amaitzen da zuzenean) eta hesiaren atzealdean

pilatzen den zikinkeriarekin amaitzea zen gure asmoa. Gainera, kaletxo hori oso ilun geratzen da gauez eta hesiaren atzealdea are eta ilunago, beraz herritarren segurtasunaren ikuspuntutik puntu beltz bat izan daiteke. Alferrik izan zen ordea, PNV eta PSEko ordezkariek ez zuten proposamena onartu. Nahiago dute kale hau orain dagoen moduan uztea. Beraiek jakingo dute zergatik.

En la comisión de Urbanismo de noviembre presentamos por escrito una propuesta para la eliminación del vallado metálico de la imagen (entre el frontón y la Calle Mayor). Nuestra intención era darle una respuesta a las reiteradas quejas de los vecinos de alrededor, ensanchar la calle, para que sea más segura (sobretodo por la salida que va directo a una vía donde circulan coches) y acabar con el problema de la suciedad que se acumula tras el vallado. Además al anochecer este callejón queda muy oscuro (tras el vallado existe una zona oscura) por lo que el lugar puede considerarse un “punto negro” para la seguridad ciudadana. Nuestra propuesta cayó en saco roto y fué rechazada por los representantes del PNV y PSE. Parece ser que prefieren que este callejón se quede como está. Ellos sabrán el por qué.


HIRIGINTZA/URBANISMO

Arazo larriak Zubimusu Zubian Autobusak ezin pasatu

Zubira doan espaloiak ez du legea betetzen

Gaur Zubiaren gainetik igarotzen den errepidea oso estua geratu da eta tamaina handiko autobusak ezin dute bertatik pasa. Nola da posible? Hau argi eta garbi diseinu akats larri bat izan da eta udalak ez du ezertxo ere egin konpontzeko. Legez kanpo dagoen espaloi zatia

Graves problemas en el puente Zubimusu Los autobuses no pasan La carretera sobre el puente ha quedado muy estrecha impidiendo que los autobuses puedan pasar. Es un error mayúsculo ¿Cómo ha podido ocurrir esto? La acera que va al puente es ilegal La federación de personas con discapacidad física de Gipuzkoa Elkartu, envió un informe al Ayuntamiento explicando que la acera que une el puente con la calle (a la altura de la tienda Albisu) sobrepasa el límite de pendiente que marca la ley (el 8%) siendo en algunos puntos hasta del 12%. Elkartu informó que habían recibido varias quejas al respecto. Por lo tanto el Ayuntamiento tiene un problema importante. ¿Cómo solucionar ahora esto? ¿cómo se puede disminuir la pendiente? No es nada fácil. Desde EH Bildu denunciamos reiteradamente en marzo de 2016 (mientras se estaba realizando la obra) que el Ayuntamiento estaba actuando irresponsablemente; dejando que se realizaran obras de urbanización en la vía pública sin supervisión municipal, sin ni siquiera saber lo que se disponían a hacer y sin tener un proyecto de urbanización que lo explicara. El Gobierno municipal del PNV hizo caso omiso. Desgraciadamente el tiempo nos ha dado la razón y ahora nos encontramos con las consecuencias de la irresponsabilidad y la dejadez del Ayuntamiento. Unos problemas que se podrían haber evitado fácilmente realizando un mínimo control sobre las obras.

Pasa den urrian Elkartu (Gipuzkoako gutxiagotasun fisikoa duten pertsonen federazioak) Udalera bideratu zuen txosten batean, zubira iristeko espaloiak Albisu kirol denda parean %8tik gorako malda zuela (zati batean baita %12koa ere) eta irisgarritasun legeak gehienez %6koa izatea markatzen duela azaldu zuten. Elkartu-k, 2017ko otsailean mugikortasun arazoak dituzten hainbat herritarren kexak jaso zituela adierazten du. Orain, obra eginda dagoenean, legea betetzeko egin beharreko lanak oso oso zailak dira teknikoki, nola murriztu orain aldapa hori? Udalak arazo handi bat dauka. EH Bilduk behin baino gehiagotan salatu zuen Zubimusu inguruko urbanizazio lan guztiak, inolako urbanizazio proiekturik gabe egiten ari zirela eta udala beste alde batera begiratzen ari zela Villabonako kaleetan egiten ari ziren obra batzuen aurrean. 2016ko martxoan udal gobernua gai honetan sekulako axolagabekeriaz jokatzen ari zela salatu genuen prentsaurreko batean eta ondoren 2016ko irailean ere gaia mahai gainean

jarri genuen Udalean. PNVko Gobernuak ez zigun kasu zipitzik ere egin. Herriko kaleetan urbanizazio obrak egiten ari ziren bitartean, non zegoen Udala? Bere momentuan behar bezalako jarraipena egingo balitz, orain ditugun arazo hauek saihestu zitezkeen, baina orain berandu dabil. Zoritxarrez denborak arrazoia eman digu eta arduragabekeria horrek ondorio oso txarrak ekarri ditu.

EH Bilduk egindako prentsaurrekoa 2016ko martxoan


iritzia

“EUSKARAK EGUN BAKARRA VILLABONAKO UDALEAN” Euskara batzordea ia ez da biltzen

Erabilera datu kaskarren aurrean, erreakziorik ez

Aurreko legealdietan batzorde hau normalean gutxienez hileroko maiztasunarekin biltzen zen eta PNV agintean dagoen azken 2 urte eta erdian, soilik 7 aldiz bildu da. Urtean 2 edo 3 alditan!

Euskararen erabilerak nabarmen behera egin du gure herrian, %43tik %36ra jaitsiz, eta beherakada hori are handiagoa izan da haur eta gazteen artean. Datuak benetan kezkagarriak dira, eta honen aurrean zer egin du udalak? oraingoz ezertxo ere ez.

Euskaran Ados! lan-mahaia geldiarazi du PNVk Bestalde, aurreko legealdian aurrera urrats bat eman zen “Euskaran Ados!” lan mahaiaren sorrerarekin. Mahai honetan, udal arduradunak, euskara teknikaria, herriko ikastetxeak, euskalgintzako elkarteak, euskarazko hedabideetako kideak... elkartu, eta euskara bultzatzeko programak, ekimenak eta neurriak martxan jartzea lortu zen. PNVko udal gobernuarekin batera, lan mahai honen etena etorri zen. 2016an, EH Bildutik lan mahai hau berreskuratu eta berriz biltzeko proposamena egin genuen. Proposamen honi erantzun, eta 2017ko urtarrilean euskaran ados! mahaia biltzea lortu zen. Hala ere, gure etsipenerako, orduz geroztik ez da berriro bildu.

urte eta erdian euskararen aldeko ekimen bakar bat ere ez Adierazgarria da PNV agintean dagoenetik, udalak bere kabuz euskararen aldeko iniziatiba publiko bakar bat ere ez egin izana. Legealdi honetan, aurrekoan ez bezala, udalak ez du sentsibilizaziorako edo euskararen erabileraren aldeko ekimenik antolatu.

Euskararen erabilera desegokia Hainbat alditan udalak argitaratzen dituen euskarrietan (Amavi udal-aldizkaria, Bandoak, idatziak...) akats larriak antzeman ditugu eta beste hainbatetan udaleko euskararen erabilera irizpideak ez dira errespetatu.

Euskararen Egunean, Galtzaundi elkarteak antolatuta, Tolosaldeko 28 herrietako plazetan elkartutako jendearekin “Tolosaldean euskarak 365 egun!!” esaldia osatu genuen. Ekimen polita izan zen eta udalarekin batera, herriko hainbat elkarte, ikastetxe eta eragilek parte hartu genuen. Hala ere, jakina da horrelako ekimenak ez direla nahikoak euskararen normalizazioan pausuak eman eta gure herriaren berreuskalduntzea lortzeko. Euskarak aurrera egin dezan urte osoan egin behar da lan, eta udalak erantzukizun handia du zeregin horretan. Tamalez, egungo udal gobernuak alor honetan egindako lana oso eskasa izan dela salatu beharrean gaude.

Aipatutako adibide hauek argi erakusten dute, euskara ez dagoela udaleko arduradunen agendetan, euskararen egoera ez dagoela gure herriko jeltzaleek dituzten kezken artean. Beraz, zoritxarrez egoera hau salatzea tokatzen zaigu. Aipatutakoaren arduradun politiko nagusia Ibon Ariznabarreta euskara zinegotzia da. Ariznabarreta jaunak orain artean, euskararen alde lan egiteko interes eta borondate gutxi erakutsi du eta gure ustez, euskara zinegotzi bezala ez da egin behar lukeen gutxienekora hurbildu ere egin. Ez du balio euskararen egunean argazkian irribarretsu azaltzeak, urte osoan ia ezertxo ere egiten ez denean. Hau tristuraz esaten dugu eta espero dugu mezu honek, gaurtik aurrera egoera aldatzeko eta euskararen aldeko lana berraktibatzeko balio izatea. Bide horretan elkar topatuko gara, euskarak, gure hizkuntzaren berreskurapenak, ezberdinen arteko elkarlana eta askoz gehiago merezi baitu.


EH Bilduk hasitako Amasamendiko kudeaketa plana behin betirako onartua izan da PNVk Amavi aldizkarian bere kudeaketaren ondorioa balitz bezala aurkeztu nahi izan duen arren, pasa den hilean onartutako Amasamendiko kudeaketa integralerako plana ere, azken bi urteetan udalak egindako beste proiektu asko bezala, aurreko legealditik dator. Zehazki, onartu berri den plana, EH Bilduk zuzentzen zuen udal gobernuak 2014an abiatutako prozesu aberats baten emaitza da. Beste batzuek zorrak eta zuloak uzten dituzten bitartean, hau da EH Bilduk udaletan uzten duen “herentzia”, ondo egindako lana.

Amasamendiko plana egiteko parte hatze batzordeko bilera 2014ko maiatzean

Emun kooperatibak gidatutako saioetan, Aranzadi elkarteak, Tolosaldea Garatzen agentziak, Jakoba Errekondo adituak, Bizi Biziki turismo enpresak, Amasako hainbat baserritar eta ganaduzalek, Aizkardi mendizale elkarteak eta bere ekarpena egin nahi izan zuten hainbat herritarrek parte hartu zuten. Bertan landu eta adostu ziren Amasamendiko planaren oinarri nagusiak eta helburuak. Guk guztien ekarpena, esfortzua eta lana aitortu eta balorean jarri nahi dugu. PNVk udal gobernua eskuratu zuenean, parte hartze mahai hau bertan behera uztea erabaki zuen. Era berean, ezin dugu aipatu gabe utzi, PNVko gobernuak udaleko ingurumen batzordea bera ere desegin zuela, udal gobernu honek gai honekiko duen arduragabekeria agerian utziz. Bi urte luzetan gaia kaxoian sartuta eduki eta ezertxo ere ez egin eta gero, pasa den iraileko udalbatzan, Amasamendiko plana korrika eta presaka onartu nahi izan zuten jeltzaleek. EH Bildutik, plana behin betirako onartu baino lehen, gutxienez,

planaren sorreran parte hartu zuten elkarte eta herritarrei aurkezpen bat egitea eskatu genuen, beren denbora gai honetan inbertitu zutenei errespetuzko keinu gisa. Gure eskaerak ordea, ez zuen erantzunik jaso. Beraz, esan dezakegu Amasamendiko plana egiteko sortu zen parte hartze mahaian ekarpena egin zuten herritar eta elkarteei bizkarra eman diela PNVk. Gainera, beren estiloari jarraituz, Amavi aldizkariaren bidez herritarrak manipulatu nahi izan dituzte, plana PNVren “gestio onaren” adibide bezala salduz. Hala eta guztiz ere, EH Bilduk Amasamendiko kudeaketa plana babestea erabaki du. Plana ingurumenaren errespetuari eta gure mendi, baso eta nekazaritza guneetako natura eta kultura baliabideen kudeaketari dagokionez, plan ona dela pentsatzen dugulako. Aurrera begira, zorrotz jarraituko dugu plana nola jartzen den martxan, herritarrek eta elkarteek definitu zituzten helburu nagusiak betetzen direla ziurtatzeko.

El plan de gestión de Amasamendi que comenzó EH Bildu, se ha aprobado definitivamente Aunque el PNV ha pretendido vender mediante la revista Amavi, que el plan de gestión del espacio de Amasamendi lo ha realizado su gobierno, al igual que otros muchos proyectos, este también procede de la legislatura anterior. El plan que se acaba de aprobar, empezó a fraguarse allá por el año 2014, cuando el gobierno de EH Bildu decidió realizar un proceso participativo para definir las funciones y los objetivos que debería recoger un plan de estas características. Ante los pufos y deudas que dejan otros después de gobernar, esta es la “herencia” que dejan los gobiernos de EH Bildu, proyectos en marcha y trabajo bien hecho. Queremos recordar, reconocer y poner en valor el trabajo de toda la gente y asociaciones que participaron en este proceso; la cooperativa Emun, la sociedad de ciencias Aranzadi, la empresa de turismo Bizi Biziki, la asociación de montaña Aizkardi, los baserritarras y ganaderos de Amasa y todas las personas anónimas que decidieron invertir su tiempo para aportar sus opiniones e ideas al objetivo común de realizar un plan integral de gestión de las tierras de Amasamendi. El PNV decidió paralizar y no volver a reunir esta mesa de participación y cabe señalar que también eliminaron la Comisión de Medio Ambiente del Ayuntamiento. Durante dos años el plan ha estado guardado en un cajón. Además este gobierno ha dado la espalda a toda esta gente, aprobando definitivamente el Plan, deprisa y corriendo, sin ni siquiera presentar previamente el documento a los que trabajaron en ello desinteresadamente. A pesar de todo lo dicho, EH Bildu decidió apoyar el Plan de Gestión de Amasamendi. Tras analizar los documentos, concluímos que el Plan es muy progresista, recogiendo medidas para preservar el medio ambiente y la sostenibilidad del espacio natural que nos rodea. Asu vez, es muy válido para poder realizar una gestión responsable de los montes, bosques, prados y zonas agroganaderas de nuestro territorio municipal y compartimos plenamente los objetivos que se plantean. Así mismo, se proyectan modos interesantes para poder aprovechar algunos espacios naturales para uso turístico y de ocio. A partir de ahora, vamos a realizar un seguimiento exhaustivo de la manera en la que el Plan se implementará, siempre teniendo como horizonte el cumplimiento de los objetivos principales que se definieron de modo participativo y plural.


PNVk 155. artikuluaren PPrekin adostu ditu EAEko aurrekontuakuak PNVk egin du bere aukera, 155aren eta ustelkeriaren PP EH Bilduk behin eta berriro akordio zabalak egiteko eskaintza egin du, Nafarroan bezala, zerga sistema justuago bat ezarri, eskubide sozialak zabaldu, zerbitzu publikoak hobetu eta pertsonen ongizatea defendatzeko, baina ahalegina alferrikakoa izan da. PNVk nahiago izan du eskuin espainiar atzerakoienarekin, enpresariei zergak jaisteko

EH Bilduk 880 zuzenketa proposatu eta osoko zuzenketa bat aurkeztu ditu Lege-

biltzarrean

EH Bilduk, 222 milioi suposatuko lituzketen aldaketak, eta 68 milioi gehiago proposatu ditu konpromiso kredituen bidez. Hobekuntza hauek mahai gainean jartzerakoan, EH Bilduk lehentasuna eman die enpleguari, industriari, hezkuntzari, osasunari eta herritarren babes sozialari.

akordioa egin. Honakoa oso albiste txarra da gure herriarentzat, baina ez da lehen aldia eta ez gaitu harritu, eskuina beti da eskuin, eta ez dauka inolako arazorik ados jartzeko boteretsuenek eta enpresari handiek eskatzen dutena egiteko. Gehien dutenek, gutxiago ordaintzeko egindako akordioa izan da eta horren ondorioak herritarrek pairatuko dituzte, Jaurlaritzak ez duelako nahikoa dirusarrerarik izango guztiontzat diren zerbitzuak mantendu eta hobetzeko.

Enplegua eta industrian 100 milioi gehiago inbertitzea, hezkuntzan 44 milioi gehiago galdutako lanpostuak berreskuratzeko eta berriak ere sortzeko, azpiegiturak hobetzeko, haur eskoletan doakotasuna hedatzeko eta Unibertsitate Publikoaren finantziazioa igotzeko, osasun zerbitzuetan 36 milioi gehiago lantaldeak indartzeko, ekipamenduak hobetzeko eta itxaron zerrendak murrizteko eta babes sozialean 50

PPrekin egindako akordioak PNVren kontraesanak agerian utzi ditu, egun batean Kataluniako parlamentua eta Gobernua babesten dituela esan, eta hurrengo egunean 155. artikuluaren bidez Kataluniako autonomia desegin eta Gobernuko kideak kartzelan sartzen dituen PPrekin adosten du lasai asko.

milioi gehiago pentsiodunei, iraupen luzeko langabetuei eta gizarte larrialdiei erantzun egokia emateko. Zuzenketa eta hobekuntza hauek aurkeztea ere, alferrikakoa izan da.

El PNV pacta los presupuestos de la CAV con el PSE y el PP del 155 El PNV se ha decantado por el PP del 155 y de la corrupción

Las reiteradas ofertas de EH Bildu para acordar, como se ha podido hacer en Navarra, unos presupuestos que mejoren los servicios públicos, con una fiscalidad más justa y que priorice el bienestar de las personas, han caído en saco roto. El PNV ha preferido pactar con la derecha española más retrógrada para bajar los impuestos a los de siempre. En cuanto a las políticas reales, las económicas, los conservadores y de derechas nunca han tenido problemas en ponerse de acuerdo. En Adegi y Confebask lo celebran, pero lo que no nos cuentan es que con esta rebaja fiscal a los poderosos, el Gobierno Vasco contará con menos di-

nero para los servicios que ofrece a la mayoría social. El pacto con el PP ha dejado en evidencia las contradicciones del PNV. Los jeltzales un día afirman estar con el parlamento catalán y con su Gobierno legítimo, y al día siguiente no les tiembla el pulso a la hora pactar con el partido que ha desecho la autonomía de Cataluña, encarcelado a los miembros del Govern.

EH Bildu presentó 880 enmiendas en el Parlamento

Las enmiendas presentadas dan prioridad a cuatro ejes. El primero, la industria y el empleo, que EH Bildu plantea reforzar con casi 100 millones que permitirían financiar un fondo de inver-

sión industrial, promover actuaciones en las comarcas más golpeadas por la crisis y dar un impulso a la I+D+i. Los otros tres grandes ejes de actuación son la educación, con 44 millones más para reforzar las plantillas, mejorar las infraestructuras, extender la gratuidad en las haur eskolak y elevar la financiación de la Universidad Pública; la sanidad, con 36 millones más para ampliar las plantillas, mejorar los equipamientos y reducir las listas de espera; y la protección social, con 50 millones más para pensionistas, paradas y parados de larga duración, situaciones de emergencia social y vivienda. Las enmiendas no han sido tomadas en cosideración.

Gurekin harremanetan jartzeko/contacta con nosotros: 688 729 069 / Udaletxeko bulegoa: 662 196 787

www.ehbilduamasavillabona.eus info@ehbilduamasavillabona.eus

www.facebook.com/bildu.amasabillabona

twitter.com/ehbilduAmasaVillabona


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.