__MAIN_TEXT__

Page 1

2019

EH BILDUREN ZUZENKETA UDAL PROPOSAMENAK

AURREKONTUAK

1


AURKIBIDEA

SARRERA ..................................................................................................... 3 EH BILDUREN IKUSPUNTU OROKORRA .................................................. 4-9 ZUZENKETEN AZALPENA ..................................................................... 10-17 1. Larreako parkea estaltzeko proiektua .............................................................. 10-11 2. Parekidetasuna: Berdintasun Batzordea .......................................................... 11-12 3. Merkataritza batzordearen sorrera ................................................................. 13-14 4. Seaska Haur Eskola - Matrikulazioetarako diru laguntzak .............................. 15-16 5. Etxebizitza hutsak: Diagnostikoa eta ekintza plana ......................................... 16 6. Diru laguntzak: Nazio eraikuntza ..................................................................... 17

ONDORIOAK ........................................................................................ 18-19

I. ERANSKINA: Rayuela proiektuaren oinarrizko informazioa ...................................... 20 II. ERANSKINA: Seaska haur eskolan matrikulatu ondoren, diru laguntza jasotzeko bete beharreko inprimakiaren eredua ......................................................... 21

2


SARRERA: Amasa-Villabonako Udal Gobernuak aurkeztutako 2019. urterako aurrekontu proiektua sakonki aztertu ondoren, EH Bilduko udal-taldetik gure ustez aurrekontu hauek hobetzeko baliagarriak izango diren zuzenketa zerrenda bat osatzea erabaki dugu. Zuzenketa edo hobekuntza hauek aurkeztearen helburu nagusia, Amasa Villabonako herritarren ongizatea bilatuko duten, herriaren beharretara egokituko diren eta udal kudeaketa egokia ahalbidetuko duten aurrekontuak onartzea da, ahal bada adostasun zabalarekin. Horretarako, gure herriak dituen beharrak eta lehentasunak kontuan izan behar dira ezinbestean. 2015-2019 legealdi hasieratik, EH Bilduk oposizio politikotik lan eraikitzaile eta eraginkorra garatuko zuela adierazi genuen eta lan horretan dihardugu. Horregatik, erantzukizunez jokatzea eta udalaren politikei jarraipena egiteaz gain, modu eraikitzaile eta proposatzailean jardutea lehenetsi dugu. Zentzu horretan 2018ko aurrekontu proiektuari zuzenketa zehatzak aurkeztuko dizkiogu dokumentu honetan. Azpimarratu nahi dugu, zehaztu ditugun proposamenak ez direla itxiak eta udaleko gainontzeko alderdi politiko guztiekin eta bereziki udal gobernuarekin hitz egin, negoziatu eta akordioetara iristea dela gure borondatea. EH Bilduko udal taldearen helburu bakarra, 2019ko udal aurrekontuak hobetzea da eta zintzoki uste dugu dokumentu honen bitartez mahai gainean jartzen ditugun proposamenek helburu horretara hurbiltzen gaituztela. Ondorioz, jarraian zehaztuko ditugun proposamenak onartu eta aurrekontuetan txertatzeari ematen diogu lehentasuna, proposamen horien finantzazioa bigarren maila batean kokatzen dugularik, modu sekundarioan. Ondorioz negoziaketa baten testuinguruan, zuzenketen finantziazioan (hau da, baliabide ekonomikoak zein partida zehatzetatik kenduko diren) zenbait aldaketa egitea onartu dezakegu inolako arazorik gabe.

3


EH BILDU UDAL TALDEAREN IKUSPUNTU OROKORRA: Udal Gobernuak aurkeztutako 2019rako aurrekontu proiektuaren azterketa egin ondoren, hainbat hutsune dituela ikusi dugu. Hala ere, sail batzuetako aurrekontuak nahikoa ongi daudela ere ikusi dugu eta horregatik aurkeztu ditugu zuzenketa zehatzak, osoko zuzenketa aurkeztea baztertuz. Aipatu beharrekoa da aurtengoan sekula baino lehenago aurkeztu dela datorren urterako aurrekontu proposamena, azken urteetako udal funtzionamendua ikusita, ez da normala aurrekontuak urriko osoko bilkuran jorratzea. 2019a hauteskunde urtea dela jakitun, aldaketa hau orain egin izanak susmoak eragiten badizkigu ere (nabarmena da udal gobernuak legealdiko azken hilabeteei zukua atera nahi diela) aldaketa positiboa dela baloratzen dugu. Udal batentzat beti da positiboa denborarekin lan egitea eta 2019ko urtarrilaren lehen egunetik aurrekontu berriak kudeatzeko aukera izatea. Hau esanda, aurrekontu proiektu honen edukiari dagokionez, azpimarratzekoak iruditu zaizkigun hainbat iritzi eta ikuspuntu sailkatu ditugu: Beste behin, herritarren parte hartzerik gabeko aurrekontuak: Azken urteetako jokabideari eutsiz, Udal gobernuak aurrekontu proiektua osatzeko garaian, herritarren parte hartzea erabat alboratu du. Nahigabez ikusi dugu 2011-2015 legealdian gai honetan emandako aurrera urratsak bertan behera geratu direla udal gobernu honekin: o Herritarrei ez zaie proposamenak egiteko baliabiderik jarri. Ez da herritarrek ikusten dituzten beharrak jasotzeko inkesta edo galdetegirik eskaini. o Ez da aurrekontu proiektuaren aurkezpen publikorik egin. o Aurrekontu proiektua udal barruan geratu da, ez da interesa izan dezaketen herritarrek ikusi ahal izateko baliabiderik jarri; ez da udaleko webgunean eskegi, ez da Amavi aldizkarian eta sare sozialetan bere berririk eman... EH Bildutik, udal gobernuak herritarren ekarpenei ateak itxi izana puntu negatibotzat jotzen dugu. Zalantzarik gabe, horretarako baliabideak jarriz gero, herritarrek kontuan hartzeko modukoak izaten diren proposamen interesgarriak egiten dituzte. Hori horrela izanda, gure ustez akats larria da udalak aukera horri muzin egitea, amasa billabonatarren ekarpenari ateak itxiz. Jokabide honekin argi geratu zaigu udal gobernu honek ez duela herritarren parte hartze aktiboan sinesten eta PNVren politika egiteko ereduan herritarren ekarpenak ez duela lekurik. Eredu hau atzerakoia eta elitista dela iruditzen zaigu, kalitate eta zilegitasun eskaseko 2.B mailako demokrazia. Gure ustez herritarrek lau urtean behin bozka ematera mugatzen dituen politika egiteko modu hau iraganekoa izan behar luke. Guk demokrazia zuzen eta parte hartzailea defendatzen dugu, non herritar eta 4


eragileek zer esan handia duten eta udal politikak baldintzatzeko eta erabaki nagusietan parte hartzeko aukera izango duten. Zentzu honetan aipatu beharrekoa iruditzen zaigu udal gobernu honek herritarren parte hartzerako Ordenantza kaxoi batean gorde eta sistematikoki urratu izana, eta udaleko parte hartze batzordea 2015. urtetik bilkura bat bera ere egin gabe eduki izana.

Larreako parke estaliaren proiektua berriz ere baztertua: Villabonako herri-gunean estalitako espazio publiko zabal baten beharra herritarren aspaldiko eskaera da, eskaera historikoa dela ere esan daiteke. Pasa den legealdian, herritarrei bideratutako inkesta askotan jaso zen eskaera hau eta herritarrek behin eta berriz adierazitako behar horri erantzutea erabaki zen. Horretarako herrian zehar dauden hainbat parke estaltzeko proiektuen lehiaketa publikoa egin zen. Gainera, proiektu irabazlea erabakitzeko prozesu parte hartzaile aitzindari bat burutu zen eta lehiaketan garaile irten zen proiektua herritarren bozka zuzenaren bidez erabaki zen. Herritarrek aurkeztutako proiektu ezberdinak ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten etxeetara banatutako orrien bidez eta baita Gurea zineko erakusketa gelan esposatutako plano eta informazioaren bidez ere. Ondoren bozketa egin zen eta herritarrek beren telefono mugikorretik zein Gurea zineko erakusketa gelan zegoen hautestontzia erabiliz, euren iritzia eta bozka eman ahal izan zuten. Larreako parkea estaltzeko osatutako "Rayuela" proiektuak irabazi zuen bozketa. Horrez gain, herriko ikastetxeetako haurrek ere aktiboki parte hartu zuten prozesu parte hartzaile honetan.

Antonio Lopez Sanchez arkitektoaren Rayuela proiektua

5


Azaldutako guztiaren ondorioz, EH Bilduren iritziz, proiektu hau behingoz errealitate bilakatzea lehentasunezkoa izan beharko litzateke udalaren inbertsioen atalean.

Ekonomikoki garrantzitsuenak diren inbertsioak zehaztu gabe: Edozein aurrekontu proiektutan, agintari politikoek erabakiak hartzeko duten atal nagusia inbertsioena da. 2019ko aurrekontu proposamen honetan jasotzen diren bi inbertsio nagusiak, Txermingo aparkalekua eta Espaloiak eta asfaltatze lanak ezin izan ditugu behar bezala aztertu; Txermingo kasuan aparkalekua konpondu edo eraberritzeko inolako obra proiektu konkreturik ez dagoelako, eta konponketa edo asfaltatze lanei dagokienez, zehazki zer egin nahi den zehaztu gabe dagoelako. Zer egingo da "Txermingo aparkalekua" partidan dauden 100.000 euro horiekin? aparkalekua asfaltatzea? argi gehiago jartzea? aparkalekuko bideak konpontzea? Ez dakigu ezertxo ere. Badakigu, eta konpartitzen dugu Txermingo aparkalekua ez dagoela egoera onean, argiteria aldetik ilun dago, aparkalekuak ez daude behar bezala antolatuta, bertara oinez joateko bideak ez dira egokiak etab. Beraz, bertan hobekuntza lanak egitea begi onez ikus dezakegu, baina horretarako gutxienez proiektu bat mahai gainean izan behar genuke. Zer egin nahi den jakin gabe inbertsioen aurrekontu oso mugatutik 100.000 euro ezartzea, ez zaigu jokabide arduratsua iruditzen eta zer lan egin nahi diren aztertzeko aukerarik eduki gabe, gure taldetik ezin dugu iritzi bat finkatu. Egiten dugun kritika hau ez da berria, pasa den urteko aurrekontu proiektuan gauza bera salatu genuen, egin nahi diren inbertsioen zehaztugabetasuna eta horrek berarekin dakartzan zalantzak. Espaloiak eta asfaltatze lanak izeneko inbertsioarekin ere gauza bera gertatzen zaigu. Kasu honetan ere, badakigu herriko hainbat espaloi egoera txarrean daudela eta konpontzeko beharra dutela, Larrea auzoko Santio egoitza ingurua konpondu beharra aipatu zaigu ahoz, baina zehazki zer egingo da 98.000 euro horiekin? Ez dakigu. Berriro ere, erabat ulertezina egiten zaigu nola aurreikusi daitekeen diru kopuru zehatz bat, zer egin nahi den identifikatuta izan gabe. Ez al da logikoagoa, lehenik eta behin zehazki zein obra egingo den erabakitzea eta ondoren obra horiek finantzatzeko beharko den dirua ezartzea aurrekontuetan? EH Bilduko udal taldeko kideoi prozedura hau ez zaigu egokia iruditzen eta udal gobernu honek lan egiteko duen seriotasun faltaren erakusgarria dela iruditzen zaigu.

6


Gobernuaren aurrekontuak gora egiten du eta beharrezkoak ez diren gastuak daude: "Gobernua" izeneko sailaren aurrekontua aztertuta %8,60ko igoera proposatzen dela ikusi dugu, 2019rako aurrekontuetan portzentaje aldetik gehien igotzen den saila izanik. Gainera, gure ustez bertan jasotzen diren hainbat gastu ez dira ezinbestekoak eta ezabatu beharrekoak iruditzen zaizkigu. Hau litzateke Aholkularitza orokorra, Demokrazian 40 urte, Dietak goi karguak edo protokolo gastuak partiden kasua. Partida hauek bertan behera uztea proposatuko dugu zuzenketen bidez. Kontratua Komunikazioa partidan ere diru gehiegi ezarri dela deritzogu. 2019a hauteskunde urtean izanik, ez dauka zentzurik udal gobernu honek komunikazio lanak egiteko zuzenean kontratatzen duen konfiantzazko lanpostuari urte osorako kontratua egiteak. Amasa Villabona 1619-2019 urteurrena ospatzeko ezarri den diru kopurua ere gehiegizkoa iruditzen zaigu. Ados gaude gure herriaren 400. urteurrena izanik, herriko eragileekin elkarlanean mota guztietako ekintzak (kirolak, kulturalak...) antolatzearekin eta horretarako sortu den herriko elkarteen mahaiarekin. Urteurren hau aukera polita da gure herri izaera indartzeko eta aitzakia horrekin ez-ohikoak diren ekimenak egiteko, baina horretarako 50.000 euro ezartzea gehiegitxo dela uste dugu. Konparaketa bat eginda ulertuko da zergatik, adibidez Santio Jaiak antolatzeko 100.000 euro inguru bideratzen dira eta Amasako jaietarako 16.000 euro. Beraz, aurrekontuetan proposatzen den kopuruaren erdiarekin, 25.000 eurorekin, nahikoa litzatekeela pentsatzen dugu eta zuzenketatako batean horixe bera egitea proposatuko dugu.

Etxebizitzaren arazoaren aurrean ezer ez egitea planteatzen duten aurrekontuak: Etxebizitzaren arazoa da Amasa Villabonan, Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan bezalaxe, gizarte arloan dugun erronka garrantzitsuenetakoa. Guk EH Bildun, etxebizitza giza eskubide bat dela ulertzen dugu eta bistakoa da eskubide hori sistematikoki urratua dela gure herriko sektore ugaritan. Arlo honetan gazteriari atentzio berezia eskaini behar zaio; gazteek etxebizitza duin bat izateko dituzten zailtasun eta oztopoak izugarriak dira, herri honetan emanzipatzea ia ezinezkoa bilakatu delarik. Alokairuen prezioen gorakada izugarriak, etxebizitza bat alokatzea luxu batean bilakatu du eta egoera horren aurrean, erakunde publikoek ezin dute ezer egin gabe geratu. Egoera hau izanik, onartezina da horrenbeste etxe huts izatea. Jendea etxerik gabe dagoen bitartean, ehunka etxe huts izatea lotsagarria da. 7


Horregatik, EH Bildutik zuzenketa bat aurkeztu dugu arlo honetan udalak ibilbide bat abiatu dezan, lehenik eta behin Amasa Villabonako egoera ondo ezagutzeko eta ondoren ekintza plan bat diseinatzeko. Plan horren helburua Amasa Villabonan etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzea izango da (ahalik eta etxe huts gehienak merkatura ateraz) eta horretarako ekintza zehatz eta eraginkorrak jarri beharko dira martxan.

Berdintasuna eta parekidetasuna gehiago bultzatu behar dira: Aurrekontu hauetan ez da berdintasunerako nahikoa baliabide ekonomiko bideratzen eta hori konpondu ahal izateko zuzenketa bat proposatzen dugu. Zuzenketa horren bidez aurrekontuan ezartzen den diru kopurua biderkatzea (3.500 eurotik, 8.000 eurotara) eta "berdintasun batzordea" sortzea proposatzen dugu. Batzorde edo mahai horren bidez zorionez aurten egituratu den herri mugimendu feministaren eta udalaren arteko lankidetza bideratuko litzateke, aurrekontuetan berdintasunerako ezarriko litzatekeen dirua bertatik kudeatuko litzatekeelarik. Amasa Villabonan jarrera, portaera eta eraso matxistekin amaitu eta emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko bidean ezinbestekoak dira bai herri mugimenduaren bultzada edo presioa eta baita udalaren inplikazioa ere.

Nazio eraikuntza baztertzen duten aurrekontuak: Aurrekontu proiektu honetan, Amasa Villabonako udalak ez die inolako diru laguntzarik eskaintzen Euskal Herriaren nazio eraikuntzan ekarpen garrantzitsua egiten duten eragileei. Aurreko legealdian ez bezala, Udalbiltza, Gaindegia eta Euskal Memoria Fundazioak ez dute inolako diru laguntzarik. Azken urteetan zuzenketa berbera aurkeztu dugu eta ez da sekula onartua izan, baina honek harritzen jarraitzen digu. Udal gobernu hau zuzentzen duen EAJ-PNV alderdiak teorian Euskal Herria nazio gisa aitortzen badu ere, praktikan unionismo espainiarrarekin eskutik hartuta diharduelako eta gure nazioaren eraikuntza bazter batean uzten duelako. Hau tamalgarria iruditzen zaigu.

Kultura eta Gizarte Zerbitzuetako aurrekontuak nahikoa egokiak dira: 2019ko aurrekontu proiektua aztertuta, alor positiboak ere ikusi ditugu eta horiek aitortzea gizalegezkoa dela iruditzen zaigu. Aurrekontu proiektu honetan, pasa den urtean bezalaxe, kultura sailean esfortzu ekonomiko bat egin dela antzematen da. Pasa den urtearekin alderatuta %4ko murrizketa izangatik, sail honetako aurrekontu 8


proposamena ontzat ematen dugu. Positiboa da gure herriko eskaintza kultural zabala mantentzea. Gizarte Zerbitzuetan gauza bera diogu, pasa den urtearekin alderatuta %2ko murrizketa izanda ere, aurrekontu hauek egokiak direla pentsatzen jarraitzen dugu. Berdintasun alorrean egindako zuzenketa onartuko balitz, aurrekontu positiboak liratekeela ere esango genuke inolako konplexurik gabe. Hala ere, gizarte zerbitzuen alorrean garrantzitsua izango da urtean zehar gizarte beharren jarraipen zorrotza egitea, finantziazioa kasu guztietarako nahikoa izan dadin.

9


ZUZENKETEN AZALPENA 1. Larreako parkea estaltzeko proiektua: 196.000â‚Ź Legealdi osoan zehar behin eta berriz errepikatu dugun bezala, gure ustez proiektu hau gauzatzea inbertsioen ataleko erabateko lehentasuna da. Amasa Villabonako herritarren aspaldiko eskaera eta gure herriaren behar ezaguna da herriko parke-gune baten estaltzea eta pasa den legealdian behar horri erantzuteko parke estalien lehiaketa publikoa egin zen. Gainera, dokumentu honetan azaldu dugun prozesu parte hartzaile bat garatuz eta herritarren bozka zuzenaren bidez aukeratu zen Rayuela izeneko proiektua. EH Bilduko kideon ustez, guzti honek proiektu hau lehentasunezkoa izatea dakar ezinbestean. PSEko ordezkariak komunikabideen bitartez, publikoki adierazi du proiektu hau 2019an egitearen beharra. Guk bat egiten dugu eskaerarekin eta zuzenketa honen bidez, ekonomikoki bideragarria dela frogatu dugu. Nondik aterako da dirua: Gure ustez, behin 2018ko aurrekontua itxita (2019ko martxoan edo) GERAKINA (remanentea) erabili daiteke proiektu hau egiteko. Aurten beste hainbat proiektu egiteko erabili den bezalaxe. Hau litzateke gure lehen proposamena. Proposamena ez bada onartzen, zuzenketa zehatza jarriko dugu mahai gainean, borondatea balego 2019an proiektu hau egin daitekeela frogatuz: - Txermin aparkalekua (1664): -50.000 euro (partidan 50.000 euro utzita). Aparkalekuan konponketak egitearen alde gaude, beharrezkoa da, baina Larreako parkea estaltzeari garrantzia eta lehentasun handiagoa ematen diogu. Partidan geratuko diren 50.000 euroekin premiazko konponketan egin daitezke eta 2.020. urtean eremu hori konpontzen eta txukuntzen segi daiteke. - Espaloiak eta asfaltatze lanak (1590): -50.000 euro (partidan 48.021 euro utzita). Lan hauek ere egin beharrekoak eta egokiak iruditzen bazaizkigu ere, lehentasun kontuagatik soilik, zati handi bat Larreako parkea estaltzeko proiektura bideratzea proposatzen dugu. - Aljibean berrikuntzak (1786): -15.000 euro. Aljibean berrikuntzak egitea ondo ikusten badugu ere, ez dugu uste ezinbestekoa denik. Irisgarritasun arazoei irtenbide bat ematearen beharra aipatu zaigu, baina irisgarritasunari begiratzen badiogu, herri honetan Behar Zana frontoiak du arazorik potoloena eta ez dirudi horri dagokionez ezer egiteko asmorik dagoenik. Beraz, era berean Aljibean egin beharreko obra horiek beste urte baterako utzi daitezke.

10


- Amasa-Villabona 1619-2019 (1661): -25.000 euro (partidan 25.000 euro utzita). 400. urteurreneko ekintzak antolatzeko diru gehitxo iruditzen zaigu eta uste dugu 25.000 eurorekin nahikoa litzatekeela ekimen hauek gauzatzeko. - Biktimak gogoan (1660): -10.000 euro (partidan 2.000 euro utzita). Urte elektorala izanik ez dugu aurreikusten 2019an diru hori beharko denik. Badaezpada partida mantentzea ongi ikusten dugu baina zati handi bat Larreako proiektura bideratzea proposatzen dugu. - Kontratua komunikazioa (1157): -20.000 euro (partidan 14.000â‚Ź utzita). Maiatzean hauteskundeak izanda, udal gobernu honek komunikazio lanak egiteko kontratatzen duen konfiantzazko pertsonak gehienez 5 hilabetez egingo du lan 2019an. Beraz 34.000 euroko kontratu bat egiteak ez du zentzurik. - Aholkularitza orokorra (1654): -20.000 euro. Idazkaritzan Administrazio Orokorreko Teknikari (AOT) postua sortu da eta besteak beste aholkularitza eskainiko dio udal gobernuari. Beraz, kanpo-aholkularitzaren beharrik ez dela izango ondoriozta dezakegu. - Zuhaitzen txorkoak (1653): -6.000 euro. Zuhaitzen "zulo" ugari egoera txarrean aurkitzen dira, badakigu, eta jendea erortzeko edo ezbehar bat izateko arriskua sortzen dute. Baina lehentasun handiagoa ematen diogu Larreako parkea estaltzeko proiektuari.

2. Parekidetasuna: Berdintasun Batzordea: + 4.500 euro. Parekidetasuna sustatzea izeneko partidan (632) 4.500 euroko gehikuntza, bertan guztira 8.000 euro geratuko liratekeelarik. EH Bilduren ustez benetako genero berdintasuna sustatzea eta gaur egungo sistema patriarkalaren ondorioz emakumeek pairatzen dituzten mota askotako zapalkuntzarekin (indarkeria matxistak, eraso eta jarrera sexistak...) amaitzea lehentasunezko betebeharra da administrazio publiko guztientzat. Ondorioz, udalak, herritarrengandik gertuen dagoen instituzioa izanik, zeregin eta betebehar handia du lan horretan. Amasa Villabonako udalak gabezia handiak ditu berdintasunaren arloan, ez baitu ez berdintasun sail edo departamendurik eta ezta berdintasun teknikaririk ere. Badakigu zaila dela urte betean udalak baliabide guzti hauek lortzea, baina uste dugu epe ertainean (urte gutxitan) lortu beharreko helburua dela. Bestalde, 2018ko martxoaren 8ak ondorio positiboak ekarri ditu gurean eta mugimendu feministak indar handia hartu du. Lurgatz talde feminista antolatu da eta emakume talde honen sorrerarekin, berdintasunaren aldeko eragile aktibo bat irabazi dugu aurten. 11


2018ko martxoaren 8ko mobilizazioa Villabonako Kale Nagusian

Hau kontutan izanda, EH Bildutik "Amasa Villabonako berdintasun batzordea" (edo mahaia, bilgunea edo nahi den bezala izenda daiteke) sortzea proposatzen dugu. Bilgune honetan udaleko alderdi politikoak, mugimendu feministako ordezkariak eta arlo honetaz arduratuko den udal teknikari batek parte hartuko lukete gutxienez (interesa duten herritar norbanakoei ere irekia izan daiteke, noski). Mahai honen funtzio edo eginkizuna izango da udalak parekidetasuna sustatzeko ezarritako aurrekontua kudeatzea, hau da, udalak berdintasunaren alde jartzen duen dirua zertan, noiz eta nola inbertituko den erabakitzea. Benetan uste dugu eredu hau aproposa izan daitekeela udalaren eta mugimendu feministaren arteko elkarlan sendo eta eraginkor bat artikulatzeko, berdintasun printzipioarekin eta subordinaziorik gabe. Erakunde publikoen eta herri mugimendu feministaren arteko elkarlan hau ezinbestekoa da benetako berdintasunaren alde urrats sendoak eman nahi baldin baditugu. Nondik aterako da dirua: - HAPOa eta Ingurumen Azterketa eguneratzea (1639) -4.500 euro. Jakitun gara HAPOaren berrikuspen bat egin behar dela eta beharrezkoa dela azterketa horiek egitea, baina uste dugu partidan geratuko den dirua nahikoa izango dela 2019an eman behar diren urratsak emateko.

12


3. Merkataritza batzordearen sorrera: 3.000 euro 2017ko uztailean izandako osoko bilkuran, PSEk merkataritzari buruzko azterketa bat eskatuz aurkeztu zuen mozio bat zela medio, Amasa Villabonako merkataritza sektoreari buruz hitz egin zen udaleko alderdien artean. Denok argi dugu merkataritza sektore ekonomiko oso garrantzitsua dela gure herrian (garrantzitsuena ziur aski) eta gizarte ikuspegi batetik ere funtsezkoa dela herria "bizirik" mantentzeko. EH Bilduko udal taldea herriko merkatarien gehiengoa biltzen duen Oria Merkatarien Elkartearekin bildu zen, elkarteko zuzendaritzak zituen ikuspegiak partekatzeko eta merkatariek mahai gainean jartzen zituzten eskaera edo proposamen nagusiak ezagutzeko. Merkatariek, udalak merkataritzaren sustapen lana egiteko eta merkatariekin harreman zuzena izateko teknikaririk edo langilerik ez izatea aipatu zuten, eta horrek udalarekin modu ordenatu eta koordinatu batean jarduteko garaian traba bat suposatzen ziela argudiatu zuten. Hutsune honi irtenbidea aurkitzeko, udalean merkataritza batzorde bat sortzea proposatzen zuten, non merkatarien elkartea, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak eta teknikaria/k parte hartuko luketen. Gu erabat ados agertu ginen hasieratik eskaera horrekin eta aipatu dugun 2017ko uztaileko osoko bilkuran proposamen hori jarri genuen mahai gainean. PSEko ordezkariak bat egin zuen udalean Merkataritza Batzordea eratzeko proposamenarekin eta guk ulertu genuenaren arabera, udal gobernuak ere begi onez ikusi zuen merkataritzari buruzko gaiak lantzeko batzorde edo mahai horren sorrera. Hala ere, 2018. urte honetan ez dugu gai honi buruzko inolako albiste edo argibiderik izan eta udal gobernutik batzorde honen beharrik ez dutela ikusten azaldu digute. Gure ustez batzorde honek asko lagunduko luke udala eta merkatarien arteko elkarlanean, koordinazio gune aproposa izan daitekeela uste dugu eta elkarlan eraginkor bat garatzea oso garrantzitsua izango da herriko merkataritza sustatu eta indartzeko garaian. Beraz, beste behin merkataritza batzordea eratu dadin eskatzen dugu eta batzordearen funtzionamendurako eta bertatik irten daitezkeen iniziatibak finantzatzeko, 2019ko aurrekontuetan 3.000 euroko diru partida batez hornitzea proposatzen dugu. Nondik aterako da dirua: - Dietak goi karguak (812): -1.000 euro. Ekidin edo desegin daitekeen alferrikako gastua dela uste dugu. - Protokolo gastuak (663): -1.000 euro. Aurrekoa bezalaxe, gastu hau ere ezabatzeko modukoa iruditzen zaigu. - Demokrazian 40 urte (1669): -1.000 euro. Aurten, 2018an, betetzen ditu 40 urte "demokrazia" (nahita jarri dugu komatxo artean) honek. 40 urte pasata, oraindik gure 13


herriak ezin du bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki, espainiar estatuak ez baitu eskubide guztiz demokratiko hori onartzen. Beraz, ez dugu uste ezer ospatzekorik dagoenik. Gainera izen berbera duen partida bat ezarrita dago aurten (2018an) inbertitzeko. Ez bada ezer egin, udal gobernuak jakingo du zergatik, baina ez du inolako zentzurik hurrengo urtean partida hau errepikatzeak.

4. Seaska Haur Eskola: Matrikulazioetarako diru laguntzak: 9.000 euro. Amasa Villabonan dugun haur eskola publikoan haurrak matrikulatzen dituzten gurasoentzat diru laguntza sistema bat ezartzea proposatzen dugu. Hau ez da EH Bilduren burutazio bat, udalak herrian ematen den egoera zehatz bati erantzuteko sortuko lukeen diru laguntza sistema zuzentzaile bat baizik (Zizurkil eta Adunako udalean ezarri dira dagoeneko). Kontuan izan beharrekoa da, Zubimusu ikastolak ere, 0-2 urteetarako haur eskola zerbitzua eskaintzen duela (oraingoz Zizurkilgo eraikinean) eta zentro honetako matrikulazioaren kostua, titulartasun publikoa duen Seaskaren matrikulen kostearen azpitik kokatu dela. Honek arrazoi ekonomikoak medio, Amasa Villabonako guraso askok haurrak Zizurkilera eramateko arriskua ekarri du eta dagoeneko antzeman da aurtengo matrikulazio kopuruetan. Beraz, proposatzen dugun diru laguntza honek egoera anormal honi erantzungo lioke eta haur eskola zerbitzu publikoaren biziraupena ziurtatzea izango luke helburu. Diru laguntza hauen bidez, ahal den neurrian haur eskola zerbitzu ezberdinen matrikulen kostuak berdintzea da bilatzen duguna, matrikularen koste ekonomikoak haurren matrikulazio kopuruetan sekulako desorekak sortu ez ditzan. Ez dugu ahaztu behar Amasa Villabonako udala Seaska haur eskolaren parte dela eta ondorioz haur eskola hau sustatu beharko lukeela (logikak behintzat hori dio). Azken urtean Seaska-ko matrikulazioek beherakada kezkagarria izan du eta udalak ezin du beste alde batera begira eta ezer egin gabe geratu. Diru laguntzak jasotzeko garaian, errenta aitorpena hartuko da kontutan eta 80.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituztenak ezingo dute diru laguntza hau jaso. ERABILTZAILEEN DIRU SARRERAK 50.000 euroz azpikoak 50.000 - 80.000 euro artean 80.000 eurotik gorakoak

HILABETE BAKOITZEKO DIRU LAGUNTZA ORDU KOPURUAREN ARABERA 8 ORDU 5 ORDU 50€ 40€ 0€

14

43€ 35€ 0€


Diru laguntza honek behar lukeen partida ekonomikoa kalkulatzeko edo estimazio bat egiteko, gaur egungo matrikulazio datuak hartu ditugu kontutan: Gaur egun 18 haur daude matrikulatuta Seaska haur eskolan, hauetatik 6 sehaska gelan edota 0-1 adin tarteko gelan daudelarik eta gainontzeko 12ak, nagusien gelan edo 1-2 adin tartea osatzen duten haurren gelan.  

0-1 Gela: 5 ordurarte: 160€ (3 haur) eta 8 ordurarte: 208€ (3 haur) 1-2 Gela: 5 ordurarte 160€ (7 haur) eta 8 ordurarte 208€ (5 haur)

Hau horrela izanik, udalak diru laguntza hau eskaini ahal izateko jarri behar lukeen diru kopurua kalkula dezakegu. Hau litzateke udalak hilero behar lukeen dirua:  5 ordu arteko kuota dutenei: 10x35: 350 euro  8 ordu arteko kuota dutenei: 8x40: 320 euro Guztira: 670 euro hilean. Kontuan izanda abuztuan ez dagoela zerbitzurik, urtean 7.370 euro (670x11) nahikoak lirateke diru laguntza hau bermatzeko. Kopuruak borobiltze aldera, EH Bildutik diru laguntza honetarako 9.000 euroko partida bat sortzea proposatzen dugu. Nondik aterako da dirua: - Ekarpena: Alderdi politikoak (443): -1.000 euro. Azken urteetan partida honetan dirua soberan egon delako. - Ekarpena: Villabona Lantzen (731): -2.000 euro. Ez dugu uste ekarpen hau murrizteak ondorio kaltegarririk izan dezakeenik. - Bilerak eta Hitzaldiak (817): -1.000 euro. Partida hau ezabatzea proposatzen dugu, ez baitiogu baliagarritasunik ikusten. - Zuhaitzen txorkoak (1653): -5.000 euro. Partida honetan 10.000 euro geratuko lirateke. Zuhaitzen inguruan metalezko sareak jarri edo txorkoak handitzearekin ados gaude (batez ere egoera txarrenean dauden tokietan) baina diru laguntza honi garrantzi edo lehentasun maila handiagoa ematen diogu. 10.000 eurorekin egoera txarrenean dauden zuhaitzen zuloak konpondu daitezke 2019an.

15


5. Etxebizitza hutsak: Diagnostikoa eta ekintza plana: 12.000 euro Amasa Villabonako EH Bilduko udal taldearen iritziz, funtsezkoa da udalak Amasa Villabonako etxebizitzen egoera ondo ezagutzea eta afera honetan gure udalak hutsune nabarmen bat duela pentsatzen dugu. Ondorioz, etxebizitza hutsak identifikatu eta gaur egun duten egoera ezagutzeko azterketa bat egitea da proposatzen duguna. Zertarako? gaur egun hutsik dauden etxebizitza ahalik eta gehien merkatura ateratzeko (bai salmenta eta baita alokairuen merkatura) politika aktiboak egin ahal izateko. Bestalde, Amasa Villabonako herritarrek eta batez ere gazteek gaur egun duten egoera ezagutu behar genuke, emantzipaziorako dauden arazoak identifikatzeko, herrian zein etxebizitza behar objektibo dagoen ezagutzeko eta ondoren, datu horien ondorioen araberako plan bat diseinatzeko. Plan horren helburu nagusia Amasa Villabonan etxebizitza eskubidea bermatzea izango da, hau da, etxebizitza eskaintza duina eta guztientzat ekonomikoki posiblea edukitzea gure herrian. Bestalde, hau estuki lotuta dago Hirigintza Plan Orokorrarekin; etorkizun hurbilean gure udalerrian etxebizitzak eraiki behar badira, funtsezkoa izango da amasa billabonatarren artean zein etxebizitza behar erreal dagoen jakitea. Proposatzen dugun azterketa honek, egin behar den etxebizitza berrien aurreikuspena egiteko ere balioko luke. Beraz, zuzenketa honen bidez Villabonako udalak azterketa hau egin eta etorkizunerako etxebizitza politika aktibo eta eraginkorrak marraztu ahal izateko, 2019an 12.000 euro inbertitzea proposatzen dugu. Nondik aterako da dirua: - HAPOa eta Ingurumen Azterketa eguneratzea (1639) -12.000 euro. Partidan 33.500 euro geratuko dira. Jakitun gara HAPOaren berrikuspen bat egin behar dela eta beharrezkoa dela azterketa horiek egitea, baina uste dugu partidan geratuko den dirua nahikoa izango dela 2019an eman behar diren urratsak emateko.

16


6. Diru laguntzak: Nazio eraikuntza. - Gaindegia: 1.500 euro Gaindegia, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia, informazio ekonomiko eta soziala nazio ikuspegiz biltzen, ikertzen eta ezagutzera ematen duen gizarte eragile bakarra da. Ondorioz, EH Bildutik Amasa Villabonako udalak erakunde honi ekarpen ekonomiko bat bideratzea garrantzitsua dela pentsatzen dugu. - Udalbiltza partzuergoa: 1.500 euro Udalbiltza Euskal Herri osoa barnebiltzen duen erakunde bakarra da, eta horrek izaera estrategikoa izatea eta gaurdanik etorkizuneko Euskal Herria irudikatzeko ezinbesteko tresna izatea dakar. Aipatzekoa da Udalbiltzak euskal lurraldeen arteko kohesio sozial eta ekonomikoan sakontzeko egitasmo zehatzak dituela martxan, hala nola, Euskal garapen eta kohesio fondoa, "Euskal Pirinioetan lan eta bizi" tokiko garapen proiektua, "Euskal Herriari begira" aplikazio digitala etab. - Euskal Memoria Fundazioa: 1.500 euro Euskal Herriaren memoria historikoaren berreskurapena da Fundazio honen helburu nagusia. Azken urteetan, gure historiaren pasarte ilunenen berreskurapen horretan jauzi esanguratsua ematera etorri da Euskal Memoria. Asko izan dira fundazio honek argitaratu dituen azterketa historiko eta informazio bilduma-lanak, eta kasu askotan itzalean egon diren gertaera historikoen dibulgazioa bermatzea izan da egitasmo horietako askoren helburua. Fundazio honek Liburuak eta aldizkariak argitaratzen ditu eta lan horrez gain, hainbat herritan azterketa historiko proiektu interesgarriak garatu ditu. Nondik aterako da dirua: - Jazzaldia (1526): -4.500 euro. Azken urteetan egin diren Jazz kontzertuak positiboki baloratzen ditugu eta ados gaude kontzertu hau egiten jarraitzearekin. Baina kontzertua jaietan egiten denez, uste dugu jaietako partidatik ordaindu daitekeela (jai batzordeak onartzen badu, noski). Beraz, partidako 4.500 euro, proposatzen ditugun diru laguntza hauetara bideratzea, eta soberan geratzen diren 1.500 euroak "Jaiak: Santio jaiak (182)" partidan sartzea proposatzen dugu.

17


ONDORIOAK 2019ko aurrekontu proiektuaren azterketa, hausnarketa, zuzenketen planteamendua zein eztabaida eta zuzenketen dokumentu honen osaketa egin ondoren, Amasa Villabonako EH Bilduko udal-taldeak bere ardura politikoari jarraiki, lan bikaina egin duela uste dugu. Hala ere, aurrekontuen lanketa patxada handiagoz eta EH Bilduko militantzia osoaren parte hartzearekin egin nahiko genukeela aitortu behar dugu. Honekin lotuta, denbora faltagatik zuzenketa hauek ezin izan ditugu Amasa Villabonako EH Bilduk duen organo gorenean, Herri Batzarrean alegia, aurkeztu eta eztabaidatu. Beraz, aurrekontu hauen lanketan gabeziak izan ditugu. Hau esanda, eta udal gobernuak osatutako 2019rako udal aurrekontu proiektuari begiratuta, argi ikusten da aurrekontu proposamen hau aurreko urtekoaren oso antzekoa dela. Hori dela eta, osoko zuzenketa aurkeztea baztertu eta dokumentu honetan jasotzen diren zuzenketa zehatzak proposatzea erabaki dugu. Zuzenketa proposamen hauetako asko lehengo urtean ere egin genituen, baina baztertuak izan ziren. Bestalde, pasa den urtean EH Bilduk proposatutako zenbait zuzenketa kontuan hartu eta aurrekontuetan txertatu ziren eta horiek aurten mantendu egin direla ikusi dugu. Hori positiboki baloratzen badugu ere, partida horietako batzuek (adibidez aniztasunaren aldeko ekintzak) 2018an zehar izandako garapen errealak gabezia handiak izan ditu. Ezin dugu aipatu gabe utzi, udal gobernuak 2018ko uztailean egindako kreditu aldaketa erraldoia. Urtearen erdian 888.400 euroko kreditu aldaketa bat egiteak, 2018ko urtarrilean izan genuen udal aurrekontuetako eztabaida hura fartsa batean bilakatu zuen. Udalak urtean 400.000 euro inguru izaten ditu inbertsioak egiteko, hori izaten da aurrekontuetan ordezkari politikoek eztabaidatu eta erabakitzeko dugun eremurik aipagarriena, eta urtearen erdian horren bikoitza gehitzea, oposizioari aurpegira burla egitea iruditu zaigu. Inbertsio garrantzitsuak egiteko gerakina erabiltzea ondo iruditzen zaigu, baina neurriz erabili behar dela aldarrikatzen dugu eta interes alderdikoi eta elektoralistak albo batera utziz. Oraingoan denak batera eta legealdiaren amaierako hilabeteetan planteatu diren inbertsio handiek, interes alderdikoi horiei erantzuten dietela pentsatzen dugu. Dokumentu honen bidez mahai gainean jarri ditugun zuzenketak onartu ezkero, 229.000 euro "mugituko" lirateke, aurrekontu osoaren %3,5a soilik. Beraz ez du balio "EH Bildu guztiaren kontra dago" edo "EH Bildu beti trabak jartzen ari da" esateak. Azkenik, beste behin zuzenketa hauen inguruan hitz egin, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko gure prestutasuna adierazi nahi dugu. Udal gobernuaren edo PSEren aldetik 18


horretarako borondaterik balego, ziur gaude adostasun zabalak lor daitezkeela. Beraz, azpimarratu nahi dugu EH Bilduko udal taldeak, aurrekontuak landuko diren osoko bilkuran bere bozkek izango duten norabidea (alde, aurka edo abstentzioa) ez daukala inondik inora erabakita. Gure bozka, zuzenketa hauek izaten duten harreraren eta beste talde politikoek hitz egin zein negoziatzeko erakusten duten borondatearen araberakoa izango da.

19


I.ERANSKINA:

20


II. ERANSKINA Haur eskolako matrikulaziorako diru laguntza jasotzeko udalean aurkeztu beharreko inprimakiak jasoko dituen datuak:

Haurraren izena:

Haurraren abizenak:

Haur eskolako matrikulazio data:

Gurasoen izen abizenak: Guraso 1: N.A.N. Guraso 2: N.A.N. Helbidea (Haurraren errolda agirian agertzen dena)

Herria:

Kontu korrontea:

SINADURA:

* Orri honekin batera errenta aitorpenen fotokopiak aurkeztu beharko lirateke.

21


Amasa-Villabonako EH Bilduko udal taldea: Nora Urbizu Arozena Peio Zelarain Oiartzabal Arantza Lopez Luluaga Xabat Laborde Etxabe Leire Olasagasti Aranburu Jon Garmendia Ugarte

Amasa Villabonan, 2018ko urriaren 17an

22

Profile for EH Bildu Amasa Villabona

AURREKONTUAK 2019 ehbildu  

AURREKONTUAK 2019 ehbildu  

Advertisement