2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa

Page 90

2022 BIDAIAK

TANCIA

Puerto Vallarta

Urruneko Zirkuituak

Puerto Vallarta - Riviera Nayarit 9 EGUNEKO BIDAIA 7 Gaueko egonaldia Erref.

Data

2167

Ekainak 21

Plazak

Prezioa

24 1.950 € Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 280 € %100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2167

Ekainak 21

2.100 €

Munduko Hiririk Lagunkoiena izendatu dute Puerto Vallarta, eta kultura mexikarraren autentikotasun pintoreskoarekin egingo dizu harrera, hiriko kaleetan, arkitekturan, gastronomian, tradizioetan eta herritarren berotasunean sumatuko duzunez, mugaz gaindikoa baita. Hiriko malekoian paseatzean Mexiko autentikoena ezagutuko dugu, rantxerak eta mariatxiak, takoak eta tekila lagun, “Mexiko guztiko porturik mexikarrenean” Jalisco probintzian sortu zenetik, Puerto Vallarta hiria historiaz, mariatxiz, tradizioz, artez eta kulturaz betetako helmuga izan da. Hiria handitu eta zabaldu ahala, bertako kultur eskaintza ere areagotu egin zen: tokiko artisten lanak erakusteko galeriak eta arte adierazpenez - performanceak, ikuskizunak eta musika - gozatzeko espazioak sortu ziren. Gaur egun, musikari, zinemari eta antzerkiari buruzko nazioko eta nazioarteko hainbat jaialdi egiten dira Puerto Vallartan. Mendebaldeko Sierra Madre mendilerroaren eta Pazifiko mexikarraren artean kokatutako hiria izaki, Puerto Vallartan ibai eta ur jauziz betetako baso tropikaletako klima hondartzako tenperatura epelarekin eta brisa freskoarekin uztartzen da; hondartza zoragarriak ditu, ura 25º - tan, eta ingurune liluragarrietan kokatuta. Sierra Madre mendilerroaren gerizpean du kostaldea, eta hondartzak, irlak eta kala txikiak nonahi; askotariko agertokiak, itsasoak baso hostotsuekin eta mendi markaltsuekin bat egiten duenean sortzen diren kontrasteei esker.

90

1. Eguna: Abiapuntua - Madril - Puerto Vallarta Abiapuntutik Madrilgo Barajas aireportura joango gara, autobusez. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Puerto Vallartara doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. Tarteko egunak: Egonaldia hotelean, dena barne erregimenean. Egun horietan egingo dira “Pueblos Tour” eta “Sayulita y San Pancho” irteerak; prezioan sartuta daude. 8. Eguna: Puerto Vallarta - Madril Gosaria hotelean, eta adierazitako orduan, bidaia aireportura. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Madrilera doan hegazkina hartuko dugu. Gaua, hegazkinean. 9. Eguna: Madril - Abiapuntua Madrilgo Barajas aireportura iritsi, ekipajea jaso eta abiapuntura joango gara, autobusez. Bidaiaren amaiera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa by Azulmarino New Travel - Issuu