
2 minute read
Europako Mendietako Parke Naturala
Bidaia aktiboak
GENÉRICO 2
Advertisement
CRUCEROS
Europako Mendietako Parke Naturala ESCAPADAS
4 EGUNEKO IHESALDIA
EUROPA
3 Gaueko egonaldia
Erref. Data Plazak Prezioa 2101 Maiatzak 31 40 415 € 2102 Urriak 18 40 415 €
Batentzako logelaren gehigarria: 60 €
%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Erreserbak Martzoak 30tik aurrera
2101 Maiatzak 31 445 € 2102 Urriak 18 445 €
1. eguna: Jatorri - puntua - Olla De San Vicente/Dobra ibaia ibilbidea
Cangas de Onís aldera abiatuko gara. Geldialdi labur bat egingo dugu. Hotelera iritsi, eta bazkaldu egingo dugu. Desnibel oso gutxiko ibilbidea da. Dobra ibaiari jarraitzen dio; ezinezko kolorez betetako ibilgua dauka, jaiotzen denetik Sella ibaiarekin elkartzen den arte. Bidexkan zehar, erriberako paisaia tipikoaz gozatuko dugu, bai eta bertako faunaz ere.
2. Eguna: Enol Eta Ercina Aintzirak
Asturiasko Covadonga mendiaren multzoa da Europako Mendien Parke Nazionalaren jatorria. Aintzira glaziarrak osatzen dituzte hauek: Enol, La Ercina eta txikiagoa eta sasoiaren araberakoa den Bricial aintzira. Auseva mendian agertzen da Santutegia. Covadongaren garrantziari esker, santutegia ikur bat da, eta erromesentzako jomuga bihurtu da ia - ia. Koba Santua harkaitzean zulatuta egin zen, ur - jauzi baten gainean.
3. Eguna: Cares Ibaiaren Ibilbidea
Cares ibaiaren ibilbidea, jainkoaren arroila ere deitua, kareharrian zulatutako bide ikusgarri batetik igarotzen den haitzarte harrigarri bat da; ia - ia 2.000 metroko mendiez inguratuta dago, Cares ibaiaren ertzean. Ibilbidea Poncebosen (Asturias) hasten da; han, haitzarteko hormak ia - ia itsatsita daude. Leongo lurraldetik igaro ondoren, bidexkak altuera hartzen du ibaiari dagokionez. Bolín zubia altuera handian gurutzatzen da eta handik gutxira berriro ere gurutzatu egiten da Los Rebecos zubitik. Azkenik, zati bat tunel batean igaroko dugu; tunelak harrian zulatutako leiho - itxurako zulo handiak ditu. Caíngo
presara iristear gaudela hasten da irekitzen harana, eta Caín (León) herria ikusiko dugu.
4. Eguna S. Vicente De La LARGA DISTANCIA Barquerako Itsaslabarrak
Kantabriako mendebaldeko kostan eta Oyambreko Parke Naturalaren bihotzean, balio ekologiko handiko eremu babestu bat dago. Ibilbidean, Europako Mendi izugarriak izango ditugu ikusgai, itsasoaren ondoan itsaslabarretatik ibiltzen garen bitartean, kostaldeko bideari jarraituz: Liñerako kala, kai - muturra, Punta la Silla itsasargia, Santa Catalina ermitaren hondakinak, Cúlebre haitzuloa, Fraile, iturrien hondartza. Ibilbidea San Vicente de la Barqueran amaituko dugu; multzo historiko - artistiko izendatuta dago. Bazkaldu ondoren, itzuli egingo gara.
Bidaiaren barnean:
• Bidaia, autobusean • Mendi - gidari profesional baten laguntza ibilaldi guztietan • Hiru gaueko egonaldia *** hotelean, gela bikoitzean • Mantenu osoa (ura eta ardoa barne) • Bazkaria Covadongan, Cain eta San Vicente • Programan aipatutako ikustaldiak • Bidaia - asegurua
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke, antolakuntza edo osasun arrazoiengatik
Betebeharrak:
NANa indarrean. Gutxienez 30 laguneko taldea.
Irteera puntuak:
Bilbao, Vitoria - Gasteiz, Arrasate y Donostia.
Informazio gehigarria:
Bezeroak kontuan izan behar du mendian ez dagoela 0 arriskurik, eta jarduera hauek berezko arrisku - maila bat duela, mendian egiten direlako. Sasoi onean egon behar da, eta komeni da mendiko bideetan ibiltzeko ohitura izatea.
Programa eguraldiaren arabera alda daiteke, baita antolakuntzaren esku ez dauden arrazoiengatik ere.
Ibilaldietan gorabeherarik ez izateko, beharrezkoa da gutxienez mendiko oinetakoak, jantzi egokiak eta motxila txiki bat erabiltzea.