2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa

Page 66

2022 BIDAIAK Siracusa

Europako Zirkuituak

ANCIA

Apulia: Italiako hegoaldeko altxorrak 9 EGUNEKO ZIRKUITUA 8 Gaueko egonaldia Erref.

Data

2144

Irailak 12

Plazak

30

Prezioa

2.700 €

Batentzako logelaren gehigarria: . . . . . . . 350 €

%100Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Erreserbak Martzoak 30tik aurrera

2144

Irailak 12 2.900 €

1. Eguna: Jatorri puntua - Bari Jatorri puntutik Loiu-Bilboko aireportura joango gara.Fakturazio eta ontziratze tramiteak Barira joateko, Europako punturen batetik.Iritsi, eta hotelera joango gara.Afaria eta gaua hotelean. 2. Eguna: Bari Mantenu osoa.Bariko bisita panoramikoa; Adriatikoaren itsasertzean kokatua, Italiako botaren orpoan, Italia hegoaldeko hiri interesgarrienetako bat da, eta primeran kontserbatuta dago.Bertako gidariaren laguntzaz, Erdi Aroko kaleetan barrena ibilita, hiriko alde zaharra ezagutuko dugu, San Nikolas basilika, Suabo gaztelua, San Sabino Katedrala, etab.Gaua, hotelean.

66

3. Eguna: Bari - Txangoa, Valle d’Itriara: Alberobello eta Martina Franca - Bari Mantenu osoa.Valle d’Itria aldera abiatuko gara, trulli edo oin zirkular bakarreko eraikinen lurraldera. Zuriz margotzen dira eta kono formako harri grisezko kupulak dituzte gainean.Alberobellora iritsiko gara, trullien hiriburura:Rione Monti ingurua bisitatuko dugu, zeina Munduko Ondaretzat sailkatu baitu UNESCOk, Tulloko eliza, trullo siamesa, etab.Arratsaldean, Martina Franca aldera joango gara, hango bisita panoramikoa egiteko.Barira itzultzea.Gaua, hotelean. 4. Eguna: Bari - Katedralak eta gazteluak: Barletta, Trani eta Castel del Monte - Bari Mantenu osoa.Barlettara abiatuko gara, historia eta monumentu aberastasun handiko hiria; katedralera eta Federikoren gaztelura sartuko gara. Gero, Tranira abiatuko gara, “Adriatikoaren harribitxia”; bertan, itsasertzean eraikitako katedrala bisitatuko dugu, baita gaztelua ere.Arratsaldean, Andria aldera abiatuko gara, Castel del Monte bisitatzeko (UNESCOren Munduko Ondarea); gotorleku horrek armonia matematikoarekin eta, bereziki, zortzi zenbakiarekin zuten obsesioa irudikatzen du.Bisitaren ondoren, Barira itzuliko gara.Gaua, hotelean. 5. Eguna: Bari - Ostuni - Castel de Monaci - Lecce Mantenu osoa.Ostunira joango gara; oin zirkularreko herrixka xarmagarria da, eta, kareztatutako eraikinei esker, “hiri zuria” ere deitzen zaio.Katedral erromanikoa bisitatuko dugu.Gero, Monaci gaztelura joango gara; haren inguruan, 3000 bat olibondo eta 200 hektarea mahasti daude. Bertan, upeltegi bat bisitatuko dugu, bazkaltzeko eta han egindako ardoak dastatzeko.Leccera jarraituko dugu.Hotelera joango gara.Gaua, hotelean


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2022 Bidaiak %100Nagusi kutxabank katalogoa by Azulmarino New Travel - Issuu