

2025 BIDAIAK

Bidaiatzeko zure unerik onena da
2025 Bidaiak %100 Kutxabank Nagusientzat
PARTE - HARTZAILEAK
%100Nagusi Kutxabank bezeroentzako Bidaien Programazioan parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek.
ORDAINTZEKO MODUA
Bidaia bakoitza pentsioa ordaintzen den kontuan zordunduko da.
• Erreserba onartzen den unean, aurrerapen moduan, bidaiaren kostuaren % 20.
• Bidaia abiatu baino 20 egun lehenago, gainerako % 80.
EZEZTATZEA
Ezeztatzeak liburuxkaren amaieran eta agiri honen barne agertzen diren “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” arabera egingo dira.
OHARRAK
• Ezinbesteko kasuetan, bidaia ezeztatzeko edo aldatzeko eskubidea izango du antolakuntzak.
• Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua bidaia bakoitzean beharrezkoa da: bidaia bakoitzean adierazitakoa.
• %100Kutxabank bezeroentzako Bidaien Programazioak dohainik eskaintzen du Asistentzia Asegurua Bidaietan eta Ezeztatzea; haien prestazioak ikus daitezke Kutxabank Nagusiak webgunetik.
•Ibilbide bakoitzean azaltzen diren prezioak pertsona bakoitzeko dira, logela bikoitzeko ostatuan.


AURKIBIDEA
Oharrak, Erreserbak eta Aurkezpenak 4-5
Ezagutu Galizia
Ribeira Sacra 20-21
Mantxa, Kixoteren lurraldea 22-23
Albacete, Albaren lurra 24-25
Erdi Aroko Girona 26-27
Bartzelona eta Andorra 28-29
Málaga eta Caminito del Rey 30-31
Orokorrak

OHARRAK
Gomendatzen dugu nazioarteko zirkuituetan eta bidaietan kontuan hartzea:
• Ostatua hoteletan egiten da, eta horrek ekipajea mugitzeko beharra dakar, etab., baita eguneroko bidaiak edo garraio bidezko mugimenduak ere. Bidaia bakoitzean adierazitako hotelak kontratatuta daude eta bermearekin baieztatuak, bidaien urteko programazioak dakarren aurrerapenarekin. Hala ere, kanpoko inguruabar batzuk egon daitezke, hotelean aldaketa bat egitea beharrezkoa bihurtzen dutenak. Kasu horretan, beti ordezkatuko da kategori berberako eta ezaugarri antzekoak dituen establezimendu batekin.
• Hegazkinez egin behar diren ibilbideetan, batzuetan antolakuntzatik kanpoko ustekabeko egoerak izan daitezke, zeinek aireportuan itxaroteak eta ordutegi aldaketak ekar ditzaketen.
• Helmugak pasaportea eta agian sarrerabisa eskatzen badituzte, gomendagarria da bi dokumentu horien fotokopiak edukitzea, jatorrizkoak gordetzen diren leku desberdinean, galtze, lapurreta edo hiru arrazoiak direla eta berritzeko erraztasunak lortzeko.
• Monumentuak eta interesa duten tokiak bisitatzean, oinezko ibilbideak izaten dira, eta horretarako osasun fisiko minimo eta egokia izatea beharrezkoa da.
• Bidaien bitartean ustekabeko egoerak sor daitezke, eta horrek egitarauan aldaketak eskatuko ditu, beti ere bidaiarien interesetan pentsatuz egingo direnak.
• Gida Acompañanteak emandako gomendioak jarraitzea, bidaiaren ezaugarri bakoitzaren arabera.
• Bidaiaria izango da bere dokumentazio pertsonala eta/edo familiakoa eramatearen erantzule bakarra, kontratatutako bidaian bisitatzen diren herrialde bakoitzaren legeak betez.
• Bidaiariak helmugako osasun-baldintzen berri izan du bidaia kontratatzean, hala ere, gobernuek etengabe aldatu dituzten baldintzen ondorioz, gomendatzen dugu bidaiariak, bidaia hasteko data hurbilduz, Atzerri Ministerioko (MAE) webgunean eskuragarri dauden “Bidaia gomendioak” kontsultatzea, une oro eguneratutako informazioa izan dezan.
• Atzerriko bidaietarako, bidaiaren herrialdearen eskakizunen arabera, pasaportearen edo NANaren kopia entregatzea, hurbileko agentzian edo email bidez senior@azulmarino.com helbidera.
• “Kostaldean” egonaldiekin lotutako bidaientzat, beste herri batzuetatik bilketa kontuan hartuko dugu, 10 pertsonako gutxieneko taldea osatuz.


azulmarino.com/es-es/especiales/kutxabank
ARNAGA ETA
DONIBANE LOHITZUNE

TXANGOAK
EGUN OSOKO BIDAIA
Erref. Data Prezioa
25003 Irailak 19 Bilbo, Eibar eta Irun 120 €
25004 Irailak 26 Gasteiz, Arrasate eta Donostia 120 €
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusez.
• Hamaiketakoa eta bazkaria.
• Gidaria ibilbide osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak.
• Bidaia-asegurua.
Egun osoko txangoa Edmon Rostand idazleak (Cyrano de Bergerac) eraikitako Arnaga Etxea ezagutzeko. Etxearen barrualdea bisitatuko dugu, museoa eta lorategi ikusgarriak; izan ere, multzo eta monumentu historiko izendatua baitago. Gero, Donibane Lohitzunera joango gara, eta herri xarmangarri hori bisitatuko dugu oinez. Luis XIV.a eta María Teresa infanta ezkondu ziren San Joan Bataiatzailearen eliza ikusiko dugu eta, jarraian, Luis XIV.a etxea esaten dioten eraikina bisitatuko dugu, monumentu historikoa baita.
ZERAIN ETA SEGURA

EGUN OSOKO BIDAIA
Erref. Data Prezioa
25007 Urriak 01 Bilbo eta Gasteiz
25008 Urriak 08 Arrasate eta Eibar
110 €
110 €
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusez.
• Hamaiketakoa eta bazkaria.
• Gidaria ibilbide osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak.
• Bidaia-asegurua.
Egun osoko txangoa Goierriko bi herri politenak ezagutzeko. Zerainen, Aizpeako meategia bisitatuko dugu, burdina nola lortzen zuten ikusiko dugu, eta Larraondoko zerrategi hidraulikoa ere ezagutuko dugu. Gainera, herriaren erdialdean barrena ibilbide labur bat egingo dugu, besteak beste, eliza, bolatokia, museo etnografikoa eta 1711ko kartzela ikusteko. Jarraian, Segura museo-herrira joango gara, eta monumentu-multzo izendatutako hirigune historikoan jauregi eta leinu-etxe ugari ikusi ahal izango ditugu.
UXUE ETA OLITE

EGUN OSOKO BIDAIA
Erref. Data Prezioa
25011 Irailak 25 Bilbo, Eibar eta Bergara 115 € 25012 Urriak 02 Gasteiz eta Donostia 115 €
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusez.
• Hamaiketakoa eta bazkaria.
• Gidaria ibilbide osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak.
• Bidaia-asegurua.
Egun osoko txangoa Uxue eta Erriberri Erdi Aroko hiribilduetan bisita gidatua egiteko. Uxuen, herriko txokoak ezagutuko ditugu eta, harrizko kaleetan barrena, Uxueko Andre Mariaren santutegi-gotorlekura igoko gara, hango ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Erriberrira joango gara eta, bazkaldu ondoren, Erdi Aroko kaleetan paseoan ibiliko gara, eliza, monasterio eta jauregi-etxe dotoreen tartetik. Nafarroako errege-erreginen ondarerik ederrena bisitatuko dugu: Erriberriko Errege-erreginen jauregia. Harresi handiz inguratutako babes-hobi, lorategi eta aretoen gune konplexu bat da, eta dorre ugari -eta denak desberdinak- dituenez, ikusgarria da jauregiaren silueta. Gelak, patioak eta galeriak ikusiko ditugu, eta ausartenek dorreetara igotzeko aukera ere izango dute.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Azaldutako prezioen gehigarria: Egun Bateko Txangoetan 5 €

ITSAS BAZTERRAK
CAMBRILS
ESTIVAL
CENTURIÓN PLAYA 4* HOTELA
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25020 Urriak 04 610 € 25021 Urriak 11
1. Eguna: Irteera autobusean jatorri-puntutik Cambrilsera joateko. Hotelera iritsi, bazkaria, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Estival Centurión Playa 4* hotelean, mantenu osoan.
€
€ Batentzako Logelaren Gehigarria
15 EGUNEKO BIDAIA
14 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25018 Irailak 06 1.330 € 25019 Irailak 20
€ Batentzako Logelaren Gehigarria
Azken eguna: Bazkaldu ondoren, irteera autobusean jatorri-puntura joateko. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan
2.500 € arteko prezioetan
€
€

BIDAIAREN BARNEAN:
• 7/14 gaueko egonaldia Estival Centurión Playa 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne.
• Joan-etorria autobusean.
• Gidari laguntzailea joan-etorriko bidaian.
• Gidariaren laguntza egonaldi osoan.
• Bidaia-asegurua.
BIDAIAREN KANPOAN:
Ez dago sartuta Kataluniako saltegi turistikoetan ezartzen den egonaldien gaineko zerga.
ESTIVAL CENTURIÓN PLAYA 4* HOTELA: Cambrilsen kokatua, Itsas Pasealeku erdian eta hondartzari begira. Estival Centurión Hotelak gelak berrituak ditu 2012tik, barrualde argitsu, abangoardista, eroso eta guztiz hornituak: minibarra eta kutxa gotorra karguarekin, aire girotu hotz/beroa, ile-lehorgailua eta wifia. Gainera, lorategiak, igerilekuak, areto zabalak eta buffet-zerbitzu espezializatua eta sukaldaritza mediterranearra ere eskaintzen ditu.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Arrasate, Eibar, Zarautz, Bilbo eta Gasteiz.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.

SALOU
BELVEDERE 3* HOTELA | OLYMPUS PALACE 4* HOTELA | VILLA ROMANA 4* HOTELA
1. Eguna: Irteera autobusean jatorri-puntutik
Saloura joateko. Hotelera iritsi, bazkaria, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Belvedere 3*, Olympus Palace 4* edo Villa Romana 4* hoteletan, mantenu osoan.
Azken eguna: Bazkaldu ondoren, irteera autobusean jatorri-puntura joateko. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• 7/14 gaueko egonaldia Belvedere 3* edo Olympus Palace 4* hoteletan edo 14 gaueko egonaldia Villa Romana 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne.
• Joan-etorria autobusean.
• Gidari laguntzailea joan-etorriko bidaian.
• Gidariaren laguntza egonaldi osoan.
• Bidaia-asegurua.
BIDAIAREN KANPOAN:
Ez dago sartuta Kataluniako saltegi turistikoetan ezartzen den egonaldien gaineko zerga.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Arrasate, Eibar, Zarautz, Bilbo eta Gasteiz.
OHARRA:
Belvedere 3* eta Villa Romana 4* hoteletan eskaera hirukoitzek gelako bi ohe bikoitzak partekartu beharko dituzte.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan
2.500 € arteko prezioetan
40 €
150 €
BELVEDERE 3* HOTELA:
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia BELVEDERE 3*
Erref. Data Prezioa
25029 Urriak 04
25030 Urriak 11
Batentzako Logelaren Gehigarria
15 EGUNEKO BIDAIA
14 Gaueko egonaldia BELVEDERE 3*
€
€
€
Erref. Data Prezioa
25027 Irailak 06
25028 Irailak 20
Batentzako Logelaren Gehigarria
€
€
€
Gela bikoitzak 2020garren urtean berrituak, aire girotua dutenak, bi ohe bikoitz, bainugela osoa, terraza, telefonoa eta TB (satelite bidezkoa). Hoteleko beste ekipamendu batzuk: buffet motako jangela 2020garren urtean berrituak, kafetegia, igerilekua, solariuma, jolas-makinak eta ur-eremua, jacuzzi, turkiar bainua, sauna eta gimnasioa dituena. Toailen alokairua. Animazioa. Salouko erdialdean kokatuta, hondartzatik 700 m-ra, eta Port Aventuratik 10 minutura.


OLYMPUS PALACE 4* HOTELA:
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia OLYMPUS PALACE 4*
Erref. Data Prezioa
25038 Urriak 04
€ 25039 Urriak 11
Logelaren Gehigarria
15 EGUNEKO BIDAIA
14 Gaueko egonaldia OLYMPUS PALACE 4*
€
€
Erref. Data Prezioa
25036 Irailak 06 1.270 €
25037 Irailak 20 1.000 € Batentzako Logelaren Gehigarria

€
Hotel berritua. Salouko erdigune turistikoan dago, hondartzatik 300 metrora. Aire girotua eta berogailua ditu eraikin osoan. Logelek bainugela osoa, kanpoko terraza, telefonoa, satelite bidezko LCD telebista, ile-lehorgailua, kutxa gotorra eta hozkailu txikia ditu doan.
Hotelak solariuma eskaintzen du atikoan, eta spa eta fitness eremuak (gimnasioa) eta taberna ere baditu. Hauek ere baditu: igerilekua, taberna-kafetegia eta buffet erako jatetxea, wifia doan hotel osoan eta Interneten ibiltzeko gunea, animazioa eta igerilekurako toallak (doan, gordailuarekin).


PEÑISCOLA
PAPA LUNA 4* HOTELA
14 EGUNEKO BIDAIA
13 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25042 Irailak 21 1.110 €
Batentzako Logelaren Gehigarria
280 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan
BIDAIAREN BARNEAN:
40 €
1. Eguna: Irteera autobusean jatorri-puntutik Peñiscolara joateko. Bazkaria, bidean. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Papa Luna 4* hotelean, mantenu osoan.
Azken eguna: Gosaldu ondoren, autobusean irtengo gara jatorri-puntura. Bazkaria, bidean. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.
• 13 gaueko egonaldia Papa Luna 4*, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barnean.
• Joan-etorria autobusean.
• Gidari laguntzailea joan-etorri osoan.
• Bazkariak, bidean.
• Gidari baten laguntza egonaldi osoan.
• Bidaia-asegurua.


PAPA LUNA 4* HOTELA:
Servigroup Papa Luna hotelak kokapen ezin hobea du, Peñíscolako erdigune historikoaren ondoan eta Playa del Norte hondartzaren lehen lerroan baitago. Hondartza hori da Peñíscolako garrantzitsuena, eta 5 kilometro luze da gutxi gorabehera. Bi eraikin ditu eta denentzako eremuak partekatzen dituzte: bi jatetxe, hiru taberna, helduentzako igerilekuak, wellness zentroa, aretoak eta askotariko animazio programa.
Logela guztiek dituzte aire girotua (denboraldiaren arabera) eta berogailua fan coil sistema bidez, bainugela osoa, ile lehorgailua, terraza, zuzeneko telefonoa, LCD telebista, hozkailu txikia, kutxa gotorra eta segurtasunezko sarraila elektronikoak. Wifia doan.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Eibar, Arrasate, Zarautz, Bilbo eta Gasteiz.
OHARRA:
Eskaera hirukoitzek gelako bi ohe bikoitzak partekartu beharko dituzte.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.

GANDIA
RH BAYREN PARC 4* HOTELA
EGUNEKO BIDAIA
13 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25044 Irailak 28 950 €
Batentzako Logelaren Gehigarria
340 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan
BIDAIAREN BARNEAN:
40 €
1. Eguna: Irteera autobusean jatorri puntutik Gandiara joateko. Bazkaria, bidean. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia RH Bayren Parc 4* hotelean, mantenu osoan.
Azken eguna: Gosaldu ondoren, autobusean irtengo gara jatorri puntura. Bazkaria, bidean. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.
• 13 gaueko egonaldia RH Bayren Parc 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barnean.
• Joan-etorria autobusean.
• Gidari laguntzailea joan-etorri osoan.
• Bazkariak, bidean.
• Gidari baten laguntza egonaldi osoan.
• Bidaia-asegurua.


RH BAYREN PARC 4* HOTELA:
Hondartzatik eta itsasertzeko pasealekutik 50 metrora dago, Gandiako hondartzaren erdi-erdian. Gelak erosoak eta argitsuak dira, eta terraza handiak, bainugela osoa, ile lehorgailua, kutxa gotorra, minibarra (ordaintzekoa), telefonoa, aire girotua eta berogailua dauzkate.
Wifia doakoa da, eta hotelak, bestalde, kafetegia eta helduentzako igerileku handi bat ditu, hidromasaje eta guzti. Kanpoko terrazetako batean solariuma dago, bai eta ikuspegi panoramikoak dituzten bi jacuzzi ere. Internet gunea (ordaintzekoa). Buffet erako jatetxea (debekatuta dago bainujantziarekin sartzea eta gizonezkoek ezinbestean jantzi beharko dute elastikoa). Doako barneko jacuzzi klimatizatua, sauna eta gimnasioa.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Arrasate, Eibar, Zarautz, Bilbo eta Gasteiz.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.

BENIDORM
POSEIDÓN PALACE 3* HOTELA | POSEIDÓN PLAYA 3* HOTELA | BENIDORM PLAZA 4* HOTELA
1. Eguna AUTOBUSEZ: Irteera autobusean jatorri-puntutik Benidormera. Bazkaria bidean. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.
1. eguna HEGAZKINEZ: Irteera jatorri Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Alicantera joateko. Iritsi eta autobusean Benidormeraino. Hotela iritsi, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Poseidón Playa 3*, Poseidón Palace 3* edo Benidorm Plaza 4* hoteletan, mantenu osoan.
14. Eguna AUTOBUSEZ: Gosaldu ondoren, autobusean irtengo gara jatorri-puntura. Bazkaria, bidean. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.
14. Eguna HEGAZKINEZ: Gosaldu eta goize libre. Adierazitako orduan, Alicanteko aireportua joango gara. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Bilbo-Loiura joateko. Jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• 13 egonaldia Poseidón Playa 3*, Poseidón Palace 3* edo Benidorm Plaza 4* hoteletan, birentzako gelan. 10 gau Gabonetan eta Gau Zaharrean.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barnean.
• Joan-etorria autobusean edo hegazkinean (dataren arabera).
• Gidari laguntzailea joan-etorri osoan.
• Bazkariak bidean autobuseko bidaian.
• Gidari baten laguntza egonaldi osoan.
• Lehen eta azken otordu-zerbitzua hoteletan hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.
• Bidaia-asegurua.
• Aireportu tasak (hegazkinean bidaiatuz gero).
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Arrasate (busez bakarrik), Gasteiz, Bilbo-Loiu aireportua (hegazkinez bakarrik).
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan
2.500 € arteko prezioetan
€
€
BENIDORM PLAZA 4* HOTELA:
14 EGUNEKO BIDAIA 10 Gaueko egonaldia BENIDORM PLAZA 4*
13 Gaueko egonaldia BENIDORM PLAZA 4*
11 EGUNEKO BIDAIA
Benidormeko erdigunean bertan, Levanteko hondartzatik metro gutxira. Logela guztiek dekorazio guztiz modernoa dute, bainugela osoa, telefonoa, TB satelite bidez, terraza, ile-lehorgailua eta aire girotua ekaina eta iraila bitartean. Kutxa gotorra eta minibarra aukeran. Hotelak, gainera, igerileku klimatizatu bikain bat du azarotik apirilera, lorategia, terraza hamaka eta eguzkitakoekin, gimnasioa, taberna-aretoa, hitzaldi-aretoa. Buffet erako jatetxea otordu guztietan. Galak barne.


POSEIDÓN PALACE 3* HOTELA: POSEID´ÓN PLAYA 3* HOTELA:
14 EGUNEKO BIDAIA
13 Gaueko egonaldia POSEIDÓN PALACE 3*
14 EGUNEKO BIDAIA
13 Gaueko egonaldia POSEIDÓN PLAYA 3*
11 EGUNEKO BIDAIA
10 Gaueko egonaldia POSEIDÓN PALACE 3*
11 EGUNEKO BIDAIA 10 Gaueko egonaldia POSEIDÓN PLAYA 3* Erref. Data
Benidormeko erdigunetik eta Levanteko Hondartzatik 350 metrora. Hotelak 466 logela ditu 14 solairutan banatuak eta jatetxe bat du, areto komunak aire girotuarekin eta igerilekua. Logelek bainu osoa dute, ile-lehorgailuarekin, telefonoa, terraza itsasoari begira, telefono zuzena, airegirotua (6/1etik 9/30era). Segurtasun-kutxa aukeran eta alokairuan har daitekeen hozkailua. Animazioa. Galak barne.

Itsasoari begira, Poniente Hondartzatik 60 metrora eta Elcheko Parketik eta Benidormeko hirigune zaharretik 850 metrora. Hotelak 306 logela ditu 17 solairutan banatuak. Taberna-Aretoa du, eta antzezlekua ikuskizunetarako, billar-mahaia, joko-aretoa Interneteko sarbidearekin eta igerilekua. Logelek bainu osoa dute, ile-lehorgailuarekin, telefonoa, terraza itsasoari begira, telefono zuzena, aire girotua (6/1etik 9/30era), segurtasun-kutxa aukeran eta alokairuan har daitekeen hozkailua. Buffet. Animazioa eta show profesionalak.

2025ean zehar inguruetan zarata egon daiteke obrak direla eta.

BENALMADENA
BEST TRITÓN 4* HOTELA
11 EGUNEKO BIDAIA
10 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
Azaldutako prezioen gehigarria:
1.200 € arteko prezioetan 40 €
2.500 € arteko prezioetan
BIDAIAREN BARNEAN:
€
• 10 gaueko egonaldia Best Triton 4* hotelean, logela bikoitzean, eraikin nagusian.
• Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko bazkarira arte, ura eta ardoa barne.
• Bidaia hegazkinez.
• Gidari laguntzailea joan-etorri osoan.
• Gidari baten laguntza egonaldi osoan.
• Aireportu tasak.
• Bidaia-asegurua.
Hoteletako lehen eta azken otordu-zerbitzua hegaldien ordutegien araberakoa izango da.

1. Eguna: Irteera jatorri puntutik Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Malagara joateko. Iritsi eta autobusean Benalmáderaino. Hotelera iritsi. Bazkaria, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Best Triton 4* hotelean, mantenu osoan.
Azken eguna: Gosaldu eta goiza libre. Adierazitako orduan, Málagako aireportura joango gara. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Bilbo-Loiura joateko. Jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.

BEST TRITÓN 4* HOTELA:
Benalmádena kostaldearen erdigunean kokatua, hondartzaren lehen lerroan eta Puerto Marinako kirol portutik eta merkataritza gunetik metro gutxira. Hotelak 3 igerileku ditu, lorategi zabalak, buffet motako jatetxea, gimnasioa, SPA gunea (ordaintzekoa)... Logelek aire girotu zentrala dute, TB, ile lehorgailua, telefonoa, minibarra eta kutxa gotorra aukeran.
Hotel berritua 2024an.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Gasteiz, Bilbo eta Bilbo-Loiu aireportua.
OHARRA:
Afaltzeko galtza luzea eraman behar da. Eskaera hirukoitzek gelako bi ohe bikoitzak partekartu beharko dituzte.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxienez 35 laguneko taldea.

Bidaiatzeko zure unerik onena da

PENINTSULA
ARNEDILLO BAINUETXEA
BIDAIAREN BARNEAN:
6 EGUNEKO BIDAIA
5 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa 25086 Irailak 28 880 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 230 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25086 Irailak 28 920 €
1. Eguna: Irteera autobuses jatorri puntutik Arnedilloko Bainuetxera joateko. Hotelera iritsi, bazkaria, afaria eta ostatua.
Tarteko egunak: Egonaldia Spa 4* Hotelean, mantenu osoan.
6. Eguna: Bazkaldu ondoren autobuses jatorri punturantz irten. Iritsi eta bidaiaren amaiera.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/20 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.
• 5 gaueko egonaldia Spa 4* Hotelean, logela bikoitza balkoiarekin.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne,
• Bidaia autobusez jatorri puntutik bainuetxera, joan eta etorria.
• Sendagilearen azterketa.
• 25 minutuko relaxazio masaje.
• Lokatza aplikazio bat, bainu edo dutxa termala
• 2 dutxa zirkular edo estufa.
• Eguneroko sarrera kanpoko parke termalera eta igerileku termal aktibora.
• Animazio zerbitzua.
• Bainu-txabusinaren erabilera.
• Bidai asegurua.



ARGENTINA
MATARRANYA ESKUALDEA
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25090 Irailak 29 680 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 120 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25090 Irailak 29 720 €
1. Eguna: Abiapuntua - Morella Bidaia irteera puntutik Morellara. Hotelera iritsi eta bazkaria. Arratsaldean, hiria ezagutuko dugu bertako gidari baten laguntzaz. Hotelera itzuliko gara, afaria eta ostatua.
2. Eguna: Matarranyako eskualdea Gosaldu ondoren, Peñarroya de Tastavins-erantz irtengo gara, bere hirigune interesgarriarekin. Ondoren Valderobles-era joango gara, Multzo Historiko Artistiko izendatutako eta muino baten hegalean kokatutako udalerria: behean, Matarranya ibaia; muinoaren gainean, gazteluak eta parrokia elizak osatutako multzo bikaina. Bazkaria eta geldialdia Fresnedan, bere Plaza Nagusia Aragoi osoko multzo arkitektoniko harmoniatsu eta ederrenetako bat da. Azken geldialdia Beceiten egingo dugu, bere hiri egitura korapilatsuarekin. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
3. Eguna: Grutas de Cristal - Calaceite Gosaldu ondoren, Grutas de Cristal izeneko kobazuloa bisitatuko dugu, Molinos udalerrian, azken milaka urteetan kareharriaren disoluzioak sortu duen kobazulo bat da. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldean, Calaceitera joango gara, Matarranyako herri xarmagarri hau bisitatuko dugu, eskualdean hobekien kontserbatu den hirigunea. Egunari amaiera emateko Cretas bisitatuko dugu, magia eta edertasuna ematen duen herri txikia. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
4. Eguna: Iglesuela del Cid - Morella Gosaldu ondoren, Iglesuela del Cid herria bisitatuko dugu, ezin hobeki kontserbatu den hirigunea Multzo Historiko Artistiko izendatu zuten bere garaian, aipagarria izanik herriko Plaza Nagusi ikusgarria. Udlaetxea, Garbikundearen eliza
Alcañiz Calaceite
Iglesuala del Cid Grutas de Cristal Morella Matarranyako eskualdea
eta Matutano-Daudén etxea dira plazako eraikuntza nabarmenenak. Itzulera hotelera. Bazkaria. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.
5. Eguna: Alcañiz - Abiapuntua Gosaldu ondoren, Alcañizera joango gara. Espainiako Plaza da ondare historiko-artistiko ikusgarria duen hiri honen erakusgarri behinena. Erdi Aroko multzo arkitektoniko eder horretan, lonja eta udaletxe errenazentista dira eraikuntza aipagarrienak. Bazkaldu ondoren, irteera puntuetarantz. Arratsaldeko azken orduan iritsiko gara. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusean.
• 4 gau Morellako Rey Don Jaime 3* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne.
• Gidari baten laguntza bidaia osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.

EZAGUTU GALIZIA
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa 25099 Irailak 13 1.330 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 265 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25099 Irailak 13 1.480 €
1. Eguna: Abiapuntua - Katedralen hondartza - A Coruña
Jatorri puntutik A Coruña bidean jarriko gara. Geldialdi laburrak egingo ditugu bidean. Bazkaldu ondoren Katedralen Hondartza ezagunera joango gara, munduko hondartza ikusgarrienetakoa baita. Denbora librea paseatzeko. A Coruñaraino joango gara. Hotelera iritsi eta, afaldu ostean, bertan hartuko dugu ostatua.
2. Eguna: Galiziar tradizioa: San Andrés de Teixido - Cedeira - Ferrol - A Coruña
Gosaldu ondoren egun osoko txangoa egingo dugu. San Andrés de Teixidora joango gara eta han Europako itsaslabar garaienen erdian egokitzen den baseliza txikia ezagutuko dugu. Ria de Cedeira ezagutuko dugu. Aurrera jarrai-

tuko dugu itsasoari emana bizi den Ferrol hiriraino, arrantza, ontziolak, kaia eta hondartzak erakusgarri. Oinez ibiliko gara Magdalena auzoan barrena, San Julian eliza, Arma biltegiko atea, ezagutuko ditugu. Bazkaria. Afaldu eta hotelean hartuko dugu ostatua.
3. Eguna: A Coruña - Santiago de Compostela - Rías Baixas Gosaldu ondoren, A Coruña ikustaldi bat egingo dugu hirian barrenaago de Compostelara joango gara ondoren, gizateriaren ondare izendatua baitu Unescok. Bertako bide erakuslea lagun ezagutuko dugu hiria. Bazkaldu ondoren egingo dugu katedralaren ikustaldia. Rías Baixas aldera jarraituko dugu. Hotelean afaldu eta bertan egingo dugu lo.
4. Eguna: Pontevedra - Poioko Monasterioa - O Grove eta la Toja Gosaldu ondoren Pontevedrara joango gara, probintziako eta Rías Baixas eskualdeko hiriburura. Oso interesgarria da bertako multzo historikoa, oso ugari dira karrika estuak eta plazak. Aurrera jarraituko dugu Poioko Mesedetako Monasterioa eta hango mosaiko ezaguna bertatik bertara ezagutzera. Bazkaria/ Itsaski jatea katamaran ontzi batean, Arousa itsasadarrean barrena 2 orduz nabigatzen dugun bitartean. Txangoa bukatutakoan izango dugu denbora O Grove ezagutzeko eta La Toja uhartearekin lotzen duen zubia alderik alde igarotzeko. Hotelera eramango gaituzte. Han afaldu eta emango dugu gaua.
5. Eguna: Cambados - Vilanova de ArousaIlla de Arousa - Combarro - Sanxenxo Gosaldu ondoren Cambadosera joango gara, multzo historiko eta artistiko izendatua da, eta Albariño ardoaren sehaska; Fefiñanes jauregiko upelategia bisitatuko dugu. Aurrera jarraituko dugu Ramón María del Valle-Inclán idazle ospetsuaren sorterri Vilanova de Arousa ezagutzeko, haren jaiotetxe/museoan izango gara eta zubian barrena ibiliko gara Arousa uharteraino. Hotelean bazkalduko dugu. Arratsaldean Combarrora joango gara, interes artistiko eta historikoko hiri izendatura; ikusgarriak dira bertako 30etik gora garai eta arrokan eraikitako etxebizitzak. Itzuleran geldialdi bat egingo dugu Sanxenxon barrena ibiltzeko. Afaria eta ostatua.
6. Eguna: Vigo - Santa Tecla - Valença do Minho Hotelean gosalduta egun osoko txangoa egingo dugu. Vigora joan eta O Castroko behatokira igoko gara, defendatzeko gotorleku zaharrera;

handik zoragarriak dira hiriaren eta badiaren ikuspegiak. Ondoren Berbés arrantzale auzora eta arrantza portura jaitsiko gara. Alde zaharrean, Harriaren auzoan eta Ostren kalean barrena ibiliko gara. Aurrera jarraituko dugu La Guardia Villara eta Santa Tecla ezagutzeko. Bazkaria. Arratzaldean, Valeça do Minhora joango gara eta bertan denbora librea izango dugu erosketak egiteko. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
7. Eguna: Noia - Carnota - Ézaro - CeeFinisterra Gosaldu ondoren egun osoko txangoa egingo dugu. Noiara joango gara, Konstituzio plazan eta Zumardian barrena ibiliko gara. Gero Carnotara joango gara, eta han Galiziako garai luzeenetako bat eta erkidegoko hondartza handiena ikusi ahal izango ditugu. Geldialdi bat egingo dugu Ezaroko ur jauzia miresteko, ibaiak ur jauzi baten modura isurtzen baititu bere urak itsasora, ez eta baitago halakorik mundu osoan. Bazkaria -arrain parrilla Ceen-. Fisterrara joango gara, aipagarriak dira bertako arrantza portua eta Itsasargia, lehenengoa Galiziako garrantzitsuenetakoa delako eta bigarrenaren kasuan erromatarrek lurraren amaiera zela uste zutelako. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
8. Eguna: Galizia - Abiapuntua Gosaria hotelean eta irteera jatorri puntura. Geldialdia egingo dugu bazkaltzeko. Bidean jarriko gara berriz ere. Iritsi eta amaitutzat emango dugu bidaia.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Bidaia autobusez.
• 2 gau A Coruñako Hotel Eurostars Atlántico 4* hotelean eta 5 gau Portonovoko Canelas 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne.
• Gidari laguntzailea bidaian zehar.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Bilbo, Gasteiz, Eibar eta Donostia.
Santiago de Compostela
A Coruña
Valença do Minho
Vigo
Sanxenxo
ESPAÑA PORTUGAL Pontevedra
O Grove Cambados
Finisterra
Noia
Ferrol
San Andrés de Teixido

RIBEIRA SACRA TERMALA ETA KULTURALA
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25101 Urriak 12 1.570 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 245 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25101 Urriak 12 1.720 €
1. Eguna: Abiapuntua - Ourense Abiapuntutik abiatuko gara. Ibilbidean geldialdi laburrak egingo ditugu. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Bidaiari ekingo diogu berriro, Ourenseko Balneario de Laias 4* hotelera iritsi arte. Logelak banatuko ditugu, afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
2. Eguna: Ribeira Sacra: Sil ibaiaren arroilak - Souto Chao begiratokia Gosaldu, eta Lugo eta Ourense probintzietako barnealdera abiatuko gara. Probintzia bakoitza Miño ibaiaren ertz batean dago, eta “Ribeira Sacra” deitzen zaio. Eskualde horrek ibaian zehar eta inguruetan sortutako monasterio ugariri zor dio izena. Hasteko, paseo bat emango dugu tren turistikoan. Lurrez, Sil ibaiaren magaletako mahastien artean ibiltzearen esperientzia paregabe batez gozatuko dugu. Ondoren, itsasontzi bat hartuko dugu Sil ibaiaren arroilen arteko ibilbide bat egiteko ibaian. Gure zeharkaldian, arroilek eratzen duten paisaia harrigarriaz gozatuko dugu: Sil ibaiak zulatutako harrizko

zintzur sakon bat. Upategi bat bisitatuko dugu, eta mahastizaintza horren fruitu diren ardoak dastatuko ditugu. Mahastizaintza heroiko gisa ezagutzen da, mahastiak muturreko zailtasuneko baldintzetan lantzen baitira. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Ibilbidean, Souto Chao begiratokia ezagutzeko aukera izango dugu. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
3. Eguna: Ribeira Sacra: San Pedro de RocasCastro Caldelas - Cabezoas begiratokia - Santo Estevo monasterioa Gosaldu, eta San Pedro de Rocas monasterioa bisitatzera abiatuko gara. Haitz naturalean zulatuta dago, oso zaharra da eta lur horietako lehenengo kokaleku eremiten lekuko ia primitiboa. Castro Caldelas arte jarraituko dugu; han, jatorria Erdi Aroan duen gotorlekua bisitatuko dugu. Gotorlekuak liburutegia eta erakusketa zentroa ditu. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Gure ibilbidean, geldialdi bat egingo dugu Cabezoas begiratokian, ikuspegi zirraragarriez gozatzeko. Jarraian, Santo Estevo Ribas del Sil monasteriora joango gara, Galiziako monumentu ondare aberatseko gune nabarmen eta ikusgarrienetako batera. Klaustrora sartuko gara eta multzo honen kokapen estrategikoa eta historia ezagutuko ditugu; hainbat arkitektura estilo ditu eta, egungoan, Santo Estevo turismo paradorea hartzen du. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
4. Eguna: Ourense - Allariz Gosaldu egingo dugu. Goizean, Ourense hiriburua ezagutzera aterako gara. Hirigune historikoan ibiliko gara, eliza eta kaperetan aberatsa, eta katedrala bisitatuko dugu. Hotelera itzuliko gara, bazkaltzeko. Arratsaldean, Allarizera egingo dugu txangoa; Anoia ibaiaren erdialdeko haranean dago, eta multzo historiko-artistiko izendatuta dago. Hiriaren erdialdean Santa Clara errege monasterioa dago, eta lauzatuta dauden eta galiziar estilo tipikoko fatxada bereziak dituzten kaleetan paseatzeko aukera izango dugu. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
5. Eguna: Ribadavia - Pazo de Toubes - Saio termala
Gosaldu, eta Ribadavia ezagutzera aterako gara; Ribeiro ardoaren eskualdearen bihotzean dagoen udalerri historikoa eta monumentala da, eta komunitate juduaren ondarea gordetzen du. Pazo de Toubesera joango gara; han bisita labur batekin hartuko gaituzte. Bazkaldu aurretik, aperitibo txiki bat hartuko

dugu eta Galiziako jatorri deitura zaharrena, Ribeiro, duten ardoak dastatuko ditugu. Bazkaria Pazon. Arratsaldean, bainuetxera itzuliko gara, meatze ur medizinaleko igerileku termalez gozatzeko. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
6. Eguna: Oseirako monasterioa - O Carballiño - Saio termala
Gosaldu, eta Oseirako monasterioa bisitatzera joango gara. Arkitektura zistertarraren maisulantzat hartzen da. Ondoren, Carballiñorantz jarraituko dugu. Carballiño ondare historiko-artistikoa da, batez ere arkitektura erlijioso eta zibileko eredu ugariz osatua, bereziki Erdi Arokoak. Itsaski jana egingo dugu. Arratsaldean, bainuetxera itzuliko gara, meatze ur medizinaleko igerileku termalez gozatzeko. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
7. Eguna: Samoseko abadia - SarriaMonforte de Lemos
Gosaldu, eta goizean Samoseko abadia bisitatuko dugu tokiko gidariarekin. Abade etxea beneditarren ordenakoa da. Ondoren, Sarriá bisitatuko dugu, Santiagora doazen erromesen eremua. Han daude, besteak beste, Magdalena monasterioa, Barbadelo eliza erromanikoa eta Santa Marina eliza. Egun honetan, bazkaria galiziar eltzekari tipikoa izango da. Arratsaldean, Monforte de Lemos bisitatuko dugu; ibar batean dago, Miño eta Sil ibaien artean. Bertako hirigune historikoa kultura intereseko ondare izendatuta dago, kontserbatzen dituen eraikin eta monumentuengatik. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
8. Eguna: Ourense - Abiapuntua Gosaldu, eta abiapuntura abiatuko gara. Bidean bazkalduko dugu. Abiapuntura iritsi, eta bidaiaren amaiera.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Autobusa ibilbide osoan.
• 7 gaueko egonaldia Ourenseko Balneario de Laias 4* hotelean, gela bikoitzean.
• Mantenu osoa zirkuitu osoan, ura eta ardoa barne.
• Gidari laguntzailea ibilbide osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Arrasate, Donostia, Eibar eta Zarautz.
Monforte de Lemos
Allariz
Castro Caldelas
O Carballiño
Sil ibaiaren arroilak Ourense Ribadavia

MANTXA, KIXOTEREN LURRALDEA
7 EGUNEKO BIDAIA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25105 Urriak 01 1.070 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 180 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25105 Urriak 01 1.110 €
1. Eguna: Abiapuntua - Puerto LápiceCiudad Real
Goizeko lehen orduan abiatuko gara Mantxa aldera. Puerto Lápicera iritsi, eta bazkari tipikoa egingo dugu Venta del Quijote jatetxean. Ondoren, hotelera joango gara eta logelak banatuko ditugu. Atseden apur bat hartu ondoren, paseo bat emango dugu, kokatzeko, hotelaren inguruan. Hotelean afaldu eta gaua igaroko dugu.
2. Eguna: Alarcos - Calatrava la ViejaTablas de Daimiel Parke Nazionala Gosaldu eta txangoa egingo dugu Alarcos ezagutzeko: hondakin iberiarren aztarnategia, Erdi Aroko hiria eta ermita gotikoa proiekzioarekin eta Calatrava la Viejaren hondakin historikoak.
Bazkaria. Arratsaldean, Tablas de Daimiel parke naturalera egingo dugu txangoa. Biosferaren erreserba da, eta hegazti urtarren espezie ugariren garrantzi bikaineko habitata. Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu, Isla del Paneko pasaguneetatik ibiliko gara eta Laguna Permanenteko behatokia ikusiko dugu. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
3. Eguna: Kixotearen Ibilbidea: ArgamasillaCampo de Criptana eta el Toboso Gosaldu, eta ibilaldia egingo dugu Cervantesek Mantxako kapare argiaren ibilerak kokatzen dituen herri eta paisaietan. Argamasilla de Alba, Cervantes On Kixote Mantxakoaren eleberria idazten hasi zen Medranoko espetxea, El Pósito, La Rebotica, San Juan eliza... Bazkaria jatetxean. Arratsaldean Campo de Criptanara joango gara, Cerro de los Molinos eta El Toboso ezagutzera. Bertako kale eta plazetatik paseatuko dugu, eta Dulcinearen etxea eta Cervantesen museoa bisitatuko ditugu. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
Día 4º. Lagunas de Ruidera Parke Naturala - Villanueva de los Infantes Gosaldu, eta Lagunas de Ruidera ezagutzera abiatuko gara. Peñarroya gazteluan geldituko gara (gazteluaren barruan, zaindariaren ermita dago), urmaelaren panoramika egingo dugu… Laguna del Rey, Salto del Hundimiento, Lagunas Mediasetik ibiliko gara eta autobusez joango gara Altasetara. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Villanueva de los Infantes multzo historiko-artistikoa bisitatuko dugu: Cervantes kalea aurrealde blasoidun batzue-


kin, Encarnación komentua, Caballero del Verde Gabánen etxea, Plaza Nagusia, San Andres eliza, El Pósito, Arkuaren eta Don Manolitoren etxeak, Santo Domingo komentuan Francisco de Quevedo hil zen zelda. La Solanatik itzuliko gara. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
5. Eguna: Campo de Calatrava IbilbideaCastillo de Calatrava - Almagro Gosaldu, eta Campos de Calatravatik ibiliko gara Calatrava gaztelu-komentura iritsi arte. Gaztelu hori Calatrava Ordenako maisuen egoitza izan zen. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, honako hauek bisitatuko ditugu: Almagro; Plaza Nagusia, Corral de Comedias, Almacén de los Fúcares, San Agustín eta San Blas elizak, udal antzokia, priore etxea, Conde de Valparaíso jauregia, espetxe zaharra eta Pósito… Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
6. Eguna: Ciudad Real, Mantxako hiriburua Gosaldu, eta Mantxako hiriburua (Erdi Aroko hiria) bisitatuko dugu gidariarekin: Toledoko atea, Santiago eliza, Nuestra Señora del Prado katedrala, kasino zaharra… Bazkaria hotelean. Arratsaldea libre, zenbait museo bisitatzeko aukerarekin, eta afaria.
7. Eguna: Ciudad Real - Valdepeñas, ardoaren hiriburua - Ciudad Real - Abiapuntua Gosaldu, eta Valdepeñasera abiatuko gara. Panoramika laburra egingo dugu eta Ardoaren Museoa bisitatuko dugu. Adostutako orduan, itzulerari ekingo diogu eta beharrezkoak diren geldialdiak egingo ditugu. Bidean bazkalduko dugu. Iritsi, eta bidaia amaituko da.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Autobusa ibilbide osoan.
• 6 gaueko egonaldia Ciudad Realko Santa Cecilia 4* hotelean, gela bikoitzean.
• Mantenu osoa zirkuitu osoan, ura eta ardoa barne.
• Gidari laguntzailea ibilbide osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Bilbo, Gasteiz, Arrasate, Donostia, Eibar eta Zarautz.
Argamasilla de Alba
Campo de Calatrava
El Toboso
Tablas de Daimiel Parke Nazionala
Lagunas de Ruidera
Almagro Valdepeñas
Villanueva de los Infantes
Ciudad Real

ALBACETE, ALBAREN LURRA
7 EGUNEKO BIDAIA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa 25107 Azaroak 02 995 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 140 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa 25107 Azaroak 02 1.035 €
4. Eguna: Alcalá de Júcar - JorqueraMahastiak eta upategia
Gosaldu eta txangoa egingo dugu Jucar ibaiaren ertzeko herrietara. Alcalá del Júcarrera iritsiko gara, Espainiako herri politenetako batera. Nabarmentzekoak dira bertako erromatar zubia, San Andrés eliza, gaztelua, zezen plaza… Bazkaria. Arratsaldean, Jorqueraren bisita panoramikoa egingo dugu, Júcar ibaiaren meandroan dagoena, eta Manchuelako mahastietatik paseatuko dugu. Gainera, upategi bat bisitatuko dugu. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
5. Eguna: Lagunas de Ruidera Parke Naturala - Campos de Montiel - La Roda Gosaldu eta Campos de Montielen ibiliko gara, Ruiderako urmaeletara iritsi arte. Han, Interpretazio Zentroa bisitatuko dugu. Ondoren, urmaelen panoramika osoa ikusiko dugu autobusez, eta mendi ibilaldi eder bat egingo dugu Hundimiento
1. Eguna: Abiapuntua - Albacete
Albacete (Albaren lurra) probintziarantz abiatuko gara. Bidean bazkalduko dugu. Mantxako lautada gurutzatu ondoren, gure hotelera iritsiko gara eta logelak banatuko ditugu. Albaceteren erdigunea ezagutzeko paseo labur bat emango dugu. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
2. Eguna: Chinchilla del Monte AragónAlmansa
Goizean, gosaldu eta Chinchilla del Monte Aragón ezagutzera abiatuko gara, multzo historiko-artistiko izendatuta baitago: Mantxako plaza, udaletxea, erlojuaren dorrea, udal aletegia, Santa María eliza… Bazkaldu egingo dugu. Arratsaldean, Almansa hiria ezagutuko dugu: Santa María plaza, Asunción eliza, gaztelua, Casa Grande, agustindarren komentua, Batailaren Museoa… Hotelera itzuli, afaldu eta gaua igaroko dugu.
3. Eguna: Alcaraz - Mundo ibaiaren iturburua - Letur
Gosaldu eta Alcaraz eta Segura mendilerroetara egingo dugu txangoa: Alcarazen, Plaza Nagusian, Santo Domingo eta Aduana lonjetan, Dorre Bikietan eta Trinidad elizan barrena ibiliko gara, besteak beste. Ondoren, Alcaraz mendilerrotik jarraituko dugu Riópar (brontze fabrika zaharrak) eta Mundo ibaiaren iturburu ikusgarrira joateko bidexkara arte. Bazkaria. Arratsaldean, Segura mendilerroa gurutzatuko dugu, eta herri tipikoenetan geratuko gara: Letur eta Hellín. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.



jauzira iritsi arte. Bazkaria. Arratsaldean, multzo historiko artistiko aitortutako La Roda bisitatuko dugu: Salvador eliza, armarriak eta burdin sare landuak dituzten jauretxeak, eta abar. Denbora librea “miguelito” ospetsuak dastatzeko. Hotelera itzuli, afaldu eta gaua pasako dugu.
6. Eguna: Albacete hiriburua - Arkeologia Museoa Gosaldu, eta Albacete hiria ezagutuko dugu: Jardinillos plaza, azoka eremua, zezen plaza, Plaza Nagusia, San Juan katedrala, Cuchillería Museoa... Bazkaria. Arratsaldean, Altozano plaza, Lodares kalexka, Arkeologia eta Arte Ederren Museoa… Denbora librea eta afaria hotelean. Gaua pasako dugu.
7. Eguna: Albacete - Abiapuntua Gosaldu, eta abiapuntura abiatuko gara. Bidean bazkalduko dugu. Iritsi eta gure zerbitzuak amaitu egingo dira.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Autobusa ibilbide osoan.
• 6 gaueko egonaldia Albaceteko Europa 3* hotelean, gela bikoitzean.
• Mantenu osoa zirkuitu osoan, ura eta ardoa barne.
• Gidari laguntzailea ibilbide osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.
La Roda
Almansa
Letur Alcalá de Júcar
Alcaraz
Lagunas de Ruidera Parke Naturala
Chinchilla del Monte Aragón
Albacete

ERDI AROKO GIRONA
7 EGUNEKO BIDAIA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa 25109 Urriak 05 1.050 €
Batentzako Logelaren Gehigarria
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
€
1. Eguna: Abiapuntua - Palamós - Sant Feliu de Guixols
Goizeko lehen orduan abiatuko gara Costa Brava aldera. Bidean bazkalduko dugu. Bazkaldu ondoren, Palamósera joango gara. Erdi Aroko ukituak dituen hirigune historikoaren oinetan dagoen arrantza portua bisitatuko dugu. Ondoren, bideari ekingo diogu berriro, Sant Feliu de Guixolsera iritsi arte. Udalerri hori itsas eta kortxo tradizioagatik nabarmentzen da. Gainera, elizak eta Porta Ferrada ospetsua duen udalerriko monasterio erromanikoko elementuek osatutako monumentu multzo izugarria ditu. Hotelera joango gara. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.

2. Eguna: Santa Pau - Besalú - Banyoles Gosaldu, eta hoteletik aterako gara egun osoko txangoa egiteko. Gure lehenengo geldialdia Santa Paun egingo dugu. Udalerri hori Garrotxako Sumendi Lurraldearen Parke Naturalaren barruan dago. Multzo historiko artistiko aitortu zuten Erdi Aroko izaerari eusten diolako: harresiak eta kale estuak ditu, besteak beste. Ondoren, ibilbideari ekingo diogu berriro Besalúra iristeko; multzo historiko artistiko nazional izendatu zuten, balio arkitektoniko handia duelako. Bazkaria. Gure azken geldialdia Banyolesen egingo dugu. Izen bereko aintziraren ertzean dago, mendixka berdez inguratuta. Aintzira hori Girona probintziako eta Katalunia osoko handiena da. Bisita amaitutakoan, hotelera itzuliko gara. Afaldu, eta gaua hotelean igaroko dugu.
3. Eguna: Rosas - Cadaqués - Peralada Gosaldu, eta Cadaquesera abiatuko gara. Herria bisitatuko dugu bertako gidari baten laguntzarekin. Arkitektura zuria, kale harriztatuak eta itsasora ikuspegi panoramikoak dituenez, denbora luzez artista eta bohemioentzako babesleku izan da Cadaqués. Santa María eliza bisitatuko dugu. Ibilbidearekin jarraituko dugu Rosasera iritsi arte. Bazkaldu, eta Rosaseko zitadela bisitatuko dugu. Garai oso desberdinetan Roses babestu zuen gotorlekua da. Peraladan egingo dugu azken geldialdia. Erdi Aroko hiri honetan, Sant Doménech komentuaren klaustro erromanikoa eta Carmeko komentu gotiko zaharra (museoaren egoitza eta liburutegia) bisitatuko ditugu. Gaztelua ere bisitatuko dugu, gaur egun upategi garrantzitsu bat hartzen duena. Hotelera itzuliko gara. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
4. Eguna: Girona Gosaldu, eta hoteletik aterako gara Girona hiriburua bisitatzeko, Kataluniako interesgarrienetako bat. Bi mila urtetik gorako historian ibiltzeko aukera ematen du, bi barruti gotorturi esker: Força Vella eta Erdi Aroko zabalgunea. Lehenengoa erromatarrek sortua da, eta bigarrena, berriz, XIV. eta XV. mendeetan harresiak zabaltzeari zor zaio. Gironaren erakargarritasuna honako hauek indartzen dute: judutegi iradokitzailea, kale ederrak eta plaza arkupedunak. Tokiko gidariak lagunduta, bisita panoramiko bat egingo dugu eta hiria bisitatuko dugu. Bainuetxe arabiarrera sartuko gara (sarrera barnean). Bisita amaitu ondoren, jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldea libre izango dugu hirian paseatzeko. Hotelera itzuliko gara. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.

5. Eguna: L’Estartit - Peratallada - Pals eta Begur Gosaldu, eta Estartitera joango gara; han, ibilbide bat egingo dugu itsasontzian Medas uharteetan. Itsas zeharkaldi horrek, Medas uharteen erreserba naturaleko urpeko ikuspegia eskaintzeaz gainera, kostaldetik paseo bikaina emango digu. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Peratallada bisitatuko dugu, Kataluniako Erdi Aroko arkitektura nukleo garrantzitsuenetako bat; multzo historiko-artistiko izendatua dago. Ondoren, Palsera joango gara. Erdi Aroko udalerri tipikoa da, kale harriztatuekin eta etxe tipikoekin. Ondoren, Begurrera joango gara. Arrantzaleen herri zahar bat da, kostalde harritsu batean dagoena, eta kala txikiak ditu. Oraindik ere bere xarma guztia gordetzen du: kale estuak, teilazko teilatu inklinatuak dituzten etxeak eta arrantzale etxe tradizional batzuk. Hotelera itzuliko gara. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
6. Eguna: Figueras Gosaldu, eta Figuerasera joango gara, Alt Empordà eskualdeko hiriburura. Girona probintziako barnealdean dagoen ibai lautada batean dago. Salvador Dalíren sorlekua izateagatik da ezaguna. Dalíren antzokimuseo ospetsua bisitatuko dugu, margolari surrealista bikainari buruzkoa. Hotelera itzuliko gara. Bazkaria. Arratsaldea libre. Afaldu eta gaua hotelean igaroko dugu.
7. Eguna: Estartit - Abiapuntua Gosaldu, eta abiapuntura abiatuko gara. Bidean bazkalduko dugu. Iritsi eta gure zerbitzuak amaitu egingo dira.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Bidaia autobusez.
• 6 gaueko egonaldia Estartiko Evenia Coral Boutique 4* hotelean.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne.
• Bazkariak jatetxean joan-etorriko bidaian.
• Gidari laguntzailea ibilbide osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.
Besalú Peratallada
Rosas Pals Begur
Estartit
Figueras
Santa Pau
Cadaqués Girona
Peralada
Sant Feliu de Guixols
Palamós Banyoles

BARTZELONA ETA ANDORRA
7 EGUNEKO BIDAIA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25111 Azaroak 02 1.030 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 230 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25111 Azaroak 02 1.070 €
1. Eguna: Abiapuntua - Bartzelona Goizean goiz irtengo gara Bartzelona aldera. Geldialdi laburrak egingo ditugu bidean. Jatetxean bazkalduko dugu. Bartzelonara iristean, hotelera joango gara. Afaria, eta gaua hotelean.
2. Eguna: Bartzelona Gosaldu, eta Bartzelona ezagutzeko txangoa egingo dugu, bertako gidari batek gidatuta. Ibilbide panoramikoa egingo dugu kondehiriko kalerik enblematikoenetan barrena: Gracia pasealekuan etxe modernista ezagunak ikusiko ditugu, besteak beste, Gaudí arkitekto
entzutetsuaren lan ospetsuenetako bi: La Pedrera eta Batlló etxea; Katalunia plaza, hiriko erdigune nagusia eta Bartzelonako Rambla ezaguna; gune olinpikoa... Bazkaria jatetxean. Arratsaldean, Familia Santua bisitatuko dugu (sarrera sartuta dago), Gaudíren obra gorena eta modernismo katalanaren adierazle nagusia. Bisitaren ondoren, hotelera itzuliko gara; afaria eta ostatua.
3. Eguna: Montserrat Gosaria. Ibilbidea egingo dugu Bartzelonako portuan eta hondartzan barrena. Jarraian, Boqueria merkatu ospetsua bisitatuko dugu eta katedralean amaituko dugu bisita. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, Montserrateko monasterioa bisitatuko dugu, eta bertako “Moreneta” ezagutuko dugu. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
4. Eguna: Bartzelona - Andorra Gosaldu ondoren Andorrako Printzerrira abiatuko gara. Hotelera iritsi eta bazkaldu egingo dugu. Arratsaldean, ibilbide interesgarria egingo dugu Andorrako historian ezagutzeko, hiru museo-etxe ikusita: Areny-Plandolit etxea, Rull etxea eta Cristo etxea. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
5. Eguna: D’Engolasters - Canillo - Les Escaldes Gosaldu ondoren abiatu egingo gara, glaziar batetik sortutako D’Engolasters lakuan bisita


gidatua egiteko. Jarraian, San Migel eliza bisitatuko dugu, Erromanikoaren aurreko garaikoa. Gero, Canillora joango gara, Erdi Aroko herri bitxira. Andorrako zaindariaren Meritxell santutegia bisitatuko dugu. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldean, denbora librea izango dugu Les Escaldes herrian, zergarik gabeko merkataritzagune garrantzitsuko dendetan zerbait erosi ahal izateko. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
ARGENTINA
6. Eguna: Ordino - Os de Civis Gosaldu, eta Ordino bisitatzera abiatuko gara; ondare artistiko garrantzitsua dago bertan: Sant Martí de la Cortinada eliza, horma-pinturekin; eta Sant Corneli eta Sant Cebrià elizak, Erdi Arokoak. Posta Museoan amaituko dugu bisitaldia. Hotelera itzuliko gara, bazkaltzeko. Arratsaldean, Os de Civis bisitatuko dugu; Lleidako Pirinioetako herria da, baina bertara iristeko modu bakarra Andorratik da. Herrian, eliza erromanikoa dago muino batean, eta harrizko kaleak elizaraino doaz gorantz, harria eta arbela uztartzen dituzten etxez inguratuta. Hotelera itzuli eta afaldu egingo dugu. Gaua hotelean.
7. Eguna: Andorra - Lleida - Abiapuntua Gosaldu ondoren, hoteletik atera behar dugu Lleida aldera joateko. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Bidaian jarraituko dugu. Arratsaldeko azken orduan iritsiko gara abiapuntura. Bidaiaren amaiera.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Autobusa ibilbide osoan.
• 3 gaueko egonaldia Bartzelonako Catalonia Atenas 4* hotelean eta 3 Andorrako Andorra Center 4* hotelean, gela bikoitzean.
• Mantenu osoa zirkuitu osoan, ura eta ardoa barne.
• Gidari laguntzailea ibilbide osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.
FRANCIA
Canillo
ESPAÑA
Montserrat Bartzelona
Ordino
Les Escaldes
Os de Civis Andorra

MÁLAGA ETA CAMINITO REL REY
7 EGUNEKO BIDAIA
6 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa 25113 Urriak 05
Urriak 19
€ Batentzako Logelaren Gehigarria 340 €
Antequera ere bisitatuko dugu. Hotelera itzuliko gara bazkaltzeko. Arratsaldean Mijas herrira abiatuko gara bertako gidari baten laguntzarekinbisita gidatua egiteko. Arabiar garaiko ohiko fisionomia duen herria da, eta bere etxe zuriak mendilerroaren magalean zehar hedatzen dira. Zenbait berezitasun turistiko mantentzen dituoraindik; hala nola asto-taxiak, zezen plaza irregularra, mudejar estiloko bi eliza, antzinako harresi arabiarraren arrastoak eta haitzeko birjinaren baseliza; hots,herriko patroia. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25113 Urriak 05 1.400 €
25114 Urriak 19 1.400 €
1. Eguna: Abiapuntua - Málaga - Torremolinos Jatorri puntutik Bilbo-Loiu aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Málagara doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta hoteleraautobusez joango gara. Logelen banaketa egin ondoren, bazkaria. Arratsaldean, bertako gidari baten laguntzaz, Málaga hiriaren bisita panoramikoa egingo dugu: Alcazaba, Malagueta, Farolaren paseoa, portua, etab. Hotelera itzuliko gara gero. Afaria eta ostatua, hotelean.
2. Eguna: Antequera - Mijas Gosaldu, eta Antequerara joango gara, eta San Juango auzoak bisitatuko ditugu: El Carmen eta Portichuelo. Bestalde, Alcazaba de Antequera, el Arco de los Gigantes eta la Real Colegiata de Santa María la Mayor monumentuak ere ikusiko ditugu. Naturaren kapritxoa den Torcal de

3. Eguna: Caminito del Rey Gosaldu ondoren, Caminito del Rey ibilbidera abiatuko gara, ura eta natura batzen dituen monumentura. Parkeko amildegi sakonenaren gainetik igarotzen den pasabide artifiziala da, eta ibaiaren ibilgutik 80 metroko altuerandago kokatuta. Ibilbide zuzena da, ez da zirkularra, eta norabide bakarrekoa. Iparraldetik hegoaldera doa; hau da, Ardaleseko udalerritik Álorako udalerriraino,7 km ditu gutxi gorabehera, eta 3 edo 4 orduko iraupena du. Sarrerak eta anezka-busak barne. Caminito del Rey egin nahi ez dutenei, berriz,alternatiba gisa Chorroko urtegia eta Ardalesbisitatzeko aukera eskainiko zaie: Erdi Aroko gaztelua, emiriar eta mozarabiar gotorlekua, mudejar eliza parrokiala edo Kaputxinoen komentua bezalako ondare aberatsa duen hiria. Jatetxean bazkalduko dugu, etaondoren, hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua, hotelean.
4. Eguna: Ronda Gosaldu, eta bertako gidari baten laguntzaz Ronda ezagutzera joango gara. Guadalevín ibaiak sortutako ebakiak erdibitzen duen lautadaren gainean kokatuta dagoen antzinako hiria daRonda, eta 100 metroko sakonera duia. Bertako zezen plaza ospetsua bisitatuko dugu (sarrerak barne), bai eta hiriaren harresiak, kaleak eta gainontzeko plazak ere. Lekuko jatetxe batean bazkalduko dugu. Arratsaldean, antzinako medina arabiarra, harresiak… bisitatuko ditugu, denbora librea. Hotelera itzulia, afaria eta ostatua.
5. Eguna: Marbella - Puerto Banús Gosaldu, eta Marbellara abiatuko gara. Hirikoalde zaharra bisitatuko dugu, haren antzinako medina arabiarreko kale estu xarmagarriak eta eraikin historikoak. Jarraian Puerto Banús bisitatuko dugu. Bertan kirol-portuko instalazioen barruanaisialdirako gune zehatz bat dago, eta denbora librea izango dugu ingurua ezagutzeko. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldea libre, afaria eta ostatua.

6. Eguna: Málaga - Picassoren ibilbidea Gosaldu ondoren, Málagako Picassoren ibilbidea egingo dugu. Horretarako, baina, Merced plazara joan beharko gara bertan baitago Picassoren jaiotetxeko museo FundazioaJarraian, Granada kalera joango gara, Picasso bautizatu zuten Santiago eliza ikustera. Gotiko mudejar estiloko eliza da, bai eta kofradia garrantzitsu batzuen egoitza ere. Azkenik, Málagako Picassoren museoaren egoitza den Buenavistako jauregia bisitatuko dugu, artistaren hainbat obra ikusteko aukera izanik: margolanak, marrazkiak, eskulturak, grabatuak eta bisitaren amaierako bilduma iraunkorraren parte diren zeramikak. Jatetxean bazkaldu ondoren, arratzaldea libre. Hotelera itzuli,afaria eta ostatua.
7. Eguna: Torremolinos - Málaga - Abiapuntua Hotelean gosaldu ondoren, denbora librea izango dugu paseatzeko. Bazkaria ere hotelean. Bazkaldu eta gero, Málagako aireportura joango gara, eta fakturazio tramiteak egin ondoren, Bilbo-Loiura doan hegazkina hartuko dugu. Iristean, jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.


BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Hegaldiak linea erregularrean, turista-klasean, Bilbotik Malagara eta itzulera.
• Autobusa egongo da bidaiako ibilbide guztietan.
• 6 eguneko egonaldia Occidental Torremolinos Playa 4* Torremolinoseko hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne.
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta Bilbo-Loiu aireportua.
Antequera
Caminito del Rey Mijas Marbella Torremolinos Puerto Banús
Ronda
Málaga

CADIZ ETA HERRI ZURIAK
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25116 Irailak 20 1.220 € 25117 Urriak 04 1.220 €
25118 Urriak 18 1.220 € Batentzako Logelaren Gehigarria 340 €
3. Eguna: Vejer de la Frontera - Conil de la Frontera
Gosaldu eta Vejer de la Fronterara joango gara egun osoko txangoa egitera: harresiz inguratutako herria da, kale estu eta aldapatsuak ditu, eta lorez betetako balkoiekin zuritutako etxeak nabarmentzen dira. Ondoren, monumentu nazionala izendatutako gaztelua ikustera joango gara. Bazkaria eta denbora librea. Hotelera itzuli aurretik, geldialdi laburra egingo dugu Conil de la Frontera ezagutzeko. Afaria eta ostatua.
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25116 Irailak 20 1.370 € 25117 Urriak 04 1.370 € 25118 Urriak 18 1.370 €
1. Eguna: Abiapuntua - Sanlúcar de Barrameda Jatorri puntutik Bilbo-Loiu aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Sevillara doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta Sanlúcar de Barramedara autobusez joango gara. Hotelera iritsi eta logelen banaketa. Arratsaldean Sanlúcar de Barrameda bisitatuko dugu. Afaria eta ostatua.
2. Eguna: Cádiz
Gosaldu, eta Cádizera abiatuko gara. Hiria bertako gidari baten laguntzarekin bisitatuko dugu, katedrala eta museoa ezagutuko ditugu, baita Playa de la Caleta, Viña auzoa, eta merkatua. Bazkaria. Arratsaldean, denbora librea hiriaz gozatzeko. Hotelera itzuliko gara, afaria eta ostatua.

4. Eguna: Puerto de Santa María - Chipiona Gosaria. Goizean Puerto de Santa Maria bisitatuko dugu; bertako zezen plaza eta San Marcos gaztelua (sarrera barne). Bidaia jarraituko dugu Chipionarantz, faro ospetsua duena. Hotelera itzuliko gara bazkaltzera. Arratsaldean itsasontziz Sanlukarretik Almontera. Afaria eta ostatua.
5. Eguna: Medina Sidonia Gosaria eta goiza librea. Arratsaldean Medina Sidonia bisitatuko dugu: Multzo Historiko Artistiko eta Interes Kulturaleko Ondasun izendatutako hiria. Haren historia ezagutuko dugu, bai eta bertatik igarotako hainbat zibilizazioren aztarnakaurkitu ere. Erromatar Arkeologia Multzoa eta Erromatar galtzada bisitatuko ditugu gero. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua.
6. Eguna: Herri zuriak Gosaldu, eta Herri Zuriak ezagutzera joango gara; izena ibilbidea osatzen duten etxeen fatxadaren kolore zuritik datorkie. Arcos de la Frontera ezagutuko dugu, Espainiako herririk politenetako bat da, etamusulmanak nagusi zirenean sortutako bertako kale estuak ikusiko ditugu, baieta kristau garaian sortutako eliza, jauregi eta komentuak ere. Mendilerroan dagoen Grazalema eta Ubrique ere ezagutuko ditugu, larruaren museoarekin batera. Jatetxe batean bazkaldu ondoren, hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua, hotelean.
7. Eguna: Jerez de la Frontera Gosaldu, eta Jerez de la Fronterara abiatuko gara. Alde zaharra Multzo Monumentu Historiko Artistiko izendatu zuten, eta hori dela eta, hiriaren bisita panoramikoa egingo dugu leku ospetsuenetatik igaroaz: elizak, jauregiak eta eraikin bereziak. Zaldi Eskola bisitatuko dugu, eta “Como bailan los Caballos” ikuskizuna iku-

si. Bazkaria. “Fundador” upeltegi ezagunera joango gara (sarrera eta dastaketa barne), bai eta Virrey Laserna jauregia ere. Hotelera itzuliko gara, afaria eta ostatua.
8. Eguna: Sanlúcar de Barrameda - Abiapuntua Gosaldu, eta Sevillako aireportura abiatuko gara. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Bilbo-Loiura doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta jatorri puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.


Sanlúcar de Barrameda
Cádiz
Jerez de la Frontera
Conil
Vejer de la Frontera
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Zuzeneko hegaldiak linea erregularrean, turista-klasean, Bilbotik Sevillara eta itzulera.
• Autobusa ibilbide guztietan.
• 7 gaueko egonaldia Guadalquivir 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoko erregimena, 1go eguneko afaritik, azken eguneko gosaria arte.
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua, laguntza eta ezeztapen asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 25/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta Bilbo-Loiu aireportua.
Puerto de Santa María
Medina Sidonia
Herri zuriak
Sevilla
Chipiona

IHESALDIAK
PARIS OSORIK
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25119 Abenduak 06 1.800 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 480 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25119 Abenduak 06 1.950 €
1. Eguna: Abiapuntua - Hendaya - Paris Autobusean aterako gara irteera-lekutik Hendaiara. Bertan, Parisera eramango gaituen TGVa hartuko dugu. Bazkaria bezeroaren kontura. Parisera helduko gara. Bertan, autobus bat izango dugu zain, hiriaren bisita panoramiko labur bat egiteko. Hotelera iritsiko gara eta logelak banatuko ditugu. Afaria. Gaua hotelean.
2. Eguna: Paris
Gosaldu eta txango bat egingo dugu tokiko gida batekin, Opera Garnier ezagutzeko (operaren ordutegiak bisitak bertan behar uzten ez baditu behintzat). Ondoren Montmartre-ra zuzenduko gara Bihotz Sakratuaren basilika ezagutzeko eta bere auzo bohemioa, margolaren plazagatik ospetsua. Bazkaria jatetxean. Ondoren, Eiffel dorrera abiatuko gara, lehenengo eta bigarren solairuak bisitatuko ditugu. Azkenik, Sena ibaiaren kaira joango gara, eta paseoan aterako gara bertako Bateaux Mouches ezagunetan. Afaria. Gaua hotelean.
3. Eguna: Paristik paseatzen
Gosaldu eta Sainte Chapelle eta Notre Dame (taldeentzako bisiten baldintzen zain) bisitatzera joango gara. Jatetxe batean bazkalduko dugu. Gure ibilbidea jarraituko dugu Udaletxetik, Marais auzoa, Los Vosgos Plaza, eta Bastille Plaza. Afaria jatetxe batean. Ostatua. Nahi duena Moulin Rougeko gaueko ikuskizunera joan ahal izango da.
4. Eguna: Paris - Versalles - Paris Gosaldu eta Versalles ikustera joango gara.
Jauregiaren barrualdean eta lorategietan bisita gidatua egingo dugu. Bisita amaitu ondoren, La Défense auzora joango gara bazkaltzera. Arratsaldean, San Luis eliza bisitatzera joango gara, bertan baitago Napoleonen hobia. Ondoren, Eiffel dorrearen bigarren pisura igoko gara. Lehenengo eta bigarren solairuak bisitatuko ditugu, hiriko argazkirik onenak ateratzeko. Arratsaldean, tarte libre bat izango dugu nahi duenak erosketak egiteko, Eguberriko azoka bisitatzeko edo auzoan lasai paseatzeko. Parisera metroz itzuliko da bakoitza bere kabuz nahi duenean edo gure gidarekin, hitzartutako orduan. Afaria bezeroaren kontura. Gaua hotelean.
5. Eguna: Paris - Hendaia - Abiapuntua Gosaldu eta goiza librea paseatzeko, erosketak egin edo museoren bat bisitazeko... Bazkaria bezeroaren kontura. Zehaztutako orduan, Montparnasse geltokira joango gara, Hendaiara doan trena hartzeko. Hendaian zain izango dugu autobusa, irteera-lekuetara itzultzeko. Bidaiaren eta gure zerbitzuen amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusean, Bilbotik, Gasteiztik, Eibartik eta Donostiatik Hendaiako tren-geltokira eta buelta.
• Hendaia - Paris/Montparnasse - Hendaia TGV trena.
• Egonaldia Novotel Paris Les Halles 4* Hotelean, logela bikoitzean.
• Mantenu osoa (edariak kanpo).
• Gida laguntzailea bidaia osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Laguntza eta ezeztatze-asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/27 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Eibar, Donostia.

PARIS ZURE ERARA
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25120 Abenduak 06 990 €
Batentzako Logelaren Gehigarria
480 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa 25120 Abenduak 06 1.030 €
1. Eguna: Abiapuntua - Hendaya - Paris Autobusean aterako gara irteera-lekutik Hendaiara. Bertan, Parisera eramango gaituen TGVa hartuko dugu. Bazkaria bezeroaren kontura. Parisera helduko gara. Bertan, autobus bat izango dugu zain, hiriaren bisita panoramiko labur bat egiteko. Hotelera iritsiko gara eta logelak banatuko ditugu. Gaua hotelean.
Tarteko egunak:
Egun libreak izango dira norberak hiriaz gozatzeko aukera izan dezan. Ostatua eta gosaria sartuta gaude.
Azken eguna: Paris - Hendaya - Abiapuntua Gosaldu. Zehaztutako orduan, Montparnasse geltokira joango gara, Hendaiara doan trena hartzeko. Hendaian zain izango dugu autobusa, irteera-lekuetara itzultzeko. Bidaiaren eta gure zerbitzuen amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• Joan-etorria autobusean, Bilbotik, Gasteiztik, Eibartik eta Donostiatik Hendaiako tren-geltokira eta buelta.
• Hendaia - Paris/Montparnasse - Hendaia TGV trena.
• Egonaldia Novotel Paris Les Halles 4* Hotelean, logela bikoitzean.
• Gida laguntzailea bidaia osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Laguntza eta ezeztatze-asegurua.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/27 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Eibar, Donostia.


LONDRES
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25122 Urriak 09 2.190 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 370 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25122 Urriak 09 2.340 €
1. Eguna: Abiapuntua - Londres
Abiapuntutik aterako gara, Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturatze-tramiteak egin eta hegazkinera igoko gara, Gatwick-Londresera hegaldi zuzenean joateko. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta gaua hotelean.
2. Eguna: Londres
Mantenu osoa. Hiriaren bisitaldi panoramikoa, gure bertako gidariarekin. Honako hauek ikusiko ditugu, besteak beste: Kensington, Mayfair, Belgravia, Picadilly Circus, Trafalgar Square, BigBeng eta Londreseko tenplurik zaharrenean sartuko gara, Westminster-eko abade-etxean. Arratsaldean, Londreseko Cityaren bisitarekin jarraituko dugu, bertan uztartzen baitira antzinako Londiniumen arrastoak y zentro finantzarioa, mundu osoko modernoenetako bat. Cityan monumentu garrantzitsuak aurki daitezke, hala nola Milurtekoaren zubia, San Paulo katedrala eta Londreseko dorrea; gu azken horretara joango gara. Hiriburu finantzarioko kristalezko sinbolo berriak ere ezagutuko ditugu, hala nola Shard dorrea. Itzultzeko, ontziratu eta ibaia-bidaia egingo dugu Tamesis ibaian, hiria beste ikuspegi batetik ikusi ahal izateko. Gaua hotelean.
3. Eguna: Londres - Oxford - Windsor - Londres Mantenu osoa. Oxford aldera abiatuko gara; bertan, Europako unibertsitate zaharrenetako bat dago eta, egun, Erresuma Batuen bisitari gehien jasotzen dituenetako bat da. Gure gidariak lagunduta betiere, hiria ospetsu egin duten tokiak ezagutuko ditugu: College baten barrura sartuko gara. Gero, Windsor hiri txikira joango gara; Windsorreko Gaztelua ikusiko dugu, Britainia Handiko Errege Bizileku zaharrena, eta Ingalaterrako historiako gaztelu garrantzitsuenetako
HEGALDI ZUZENAK
bat. Barrualdea bisitatuko dugu, eta areto deigarrienak ez ezik, kapera ezaguna ere ezagutuko dugu, gazteluko lekurik harrigarrienetako bat. Londresera itzuliko gara. Gaua hotelean.
4. Eguna: Londres Mantenu osoa. Britainiar Museoan hasiko dugu eguna, mundu osoko museo garrantzitsuenetako eta zaharrenetako batean. Antzinaroko kultura nagusiak ezagutzeko aukera izango dugu: Egipto, Pertsia, Grezia, India… Jarraian, oinez, hiriaren erdialdeko auzo tradizionalenetan paseatuko dugu, eta Covent Garden ezaguna, antzokien auzoa, gau-giroa eta musika-ikuskizunak ezagutuko ditugu. Soho ezagunera joango gara, Chinatown ikusi, eta Picadilliy Circurs mitikora iritsiko gara. Jarraian, London Eye noria ezagunera igoko gara, ikuspegi zoragarriekin txunditzeko. Arratsaldea libre izango dugu hiriaz gozatzen jarraitzeko. Gaua hotelean.
5. Eguna: Londres - Abiapuntua Gosaldu, eta dagokigun orduan aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Bilbora doan zuzeneko hegaldia hartuko dugu. Iritsi eta abiapuntura joango gara. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Hegaldi zuzenak, turista-klasean, Bilbotik Londresera eta itzulera.
• Ostatua The Cumberland 4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez dira sartzen).
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua.
• Agentziari pasaportearen kopia eta txartelaren tamainako 2 argazki aurkeztu beharko zaizkio.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea indarrean, egonaldi osoko balioaldiarekin.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/27 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.

KOPENHAGE
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25126 Irailak 06 1.850 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 440 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25126 Irailak 06 2.000 €
1. Eguna: Abiapuntua - Kopenhage
Abiapuntutik Bilbo-Loiu aireportura joango gara. Fakturazioko tramiteak egin, eta zuzenean Kopenhagera doan hegaldi bat hartuko dugu. Hotelera iritsiko gara. Afari hotza. Gaua hotelean.
2. Eguna: Kopenhage
Mantenu osoa. Bisita panoramikoa bertako gidari batekin, eta honako leku hauek ezagutuko ditugu: Udaletxeko plaza, Christiansborg jauregiaren kanpoaldea, Amalienborg jauregia, Gefion iturria, Andersen-en irudimenari esker sortutako pertsonaiaren omenezko Sirenatxoa, Burtsa, Udaletxea eta abar. Arratsaldean, unibertsitatearen auzoan barrena ibiliko gara paseoan, arkitektura abangoardista ikusiz, eta gero paseo lasai bat egingo dugu ontzian, Kopenhageko kanaletan. Ostatua
3. Eguna: Kopenhage
Mantenu osoa. Frederiksborg gaztelura joango gara; Sealandia iparraldean dago, Hillerød-en, Slotssø «gazteluko lakuko» hiru irlatxoren gainean. Danimarkako Errenazimentuko adierazgarririk onentzat hartzen da eta, gaur egun, Eskandinaviako jauregirik handiena da. Kopenhagera itzuli, eta arratsaldea libre izango dugu hirian nor bere kabuz ibiltzeko, edo Tivoli parkea ezagutzeko. Gaua hotelean.
4. Eguna: Kopenhage Mantenu osoa. Gaur hainbat auzo ezagutuko ditugu, hala nola Vesterbro, edo «beste» Kopenhagea. Gure bertako gidariak lagunduta, moda-modako auzo ezagunean barrena ibiliko gara: hipster arropa saltzen duten vintage lokalak, jatetxe abangoardistak eta arte urbanoko hor-
ma-irudiak... Christianshav edo kanalen auzora ere joango gara. Kutsu bukolikoa izateaz gain, ingurune hori Christiania Hiri Librea dagoelako da ezaguna; komuna hippie horren kanpoaldetik paseoan gabiltzan bitartean, nola sortu zen eta, Europar Batasunetik at, zer lege berezi dituen azalduko dizuegu. Arratsaldean, denbora librea izango dugu hiriaz gozatzeko. Ostatua
5. Eguna: Kopenhage - Abiapuntua Gosaria. Adierazitako orduan aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egingo ditugu, eta zuzenean Bilbo-Loiura doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi eta abiapuntura joango gara. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Hegaldiak linea erregularrean Kopenhagera, turista-klasean.
• Ostatua Radisson Blue Scandinavia,4* hotelean, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez dira sartzen).
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua.

OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/27 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.

BERLIN
5 EGUNEKO BIDAIA
4 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25130 Urriak 06 1.940 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 380 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25130 Urriak 06 2.090 €
(Oharra: Cecilienhof Jauregia gaur egun itxita dago obrak direla eta. Bidaiaren egunerako berriz irekitzen ez badu, Sanssouciko Jauregiko barrura sartzea ordezkatuko dugu). Berlinera itzultzea. Ostatu.
4. Eguna: Berlin Mantenu osoa. Goizean, Muroaren Museoaren bisita egingo dugu. Irteeran, Muroaren Oroimen Leku baten aurrean geldialdi bat egingo dugu, herrialdearen banaketa gogoratuz. Arratsaldea libre. Ostatu.
5. Eguna: Berlin - Abiapuntua Goizeko gosaria. Ordu jakin batean aireportura joateko lekualdatzea. Fakturazio eta hegaldi-txartelaren prozedurak, Bilbaira itzultzeko, europar puntu baten bidez. Iristea eta abiapuntura itzultzea. Bidaia amaitua.
1. Eguna: Abiapuntua - Berlin
Abiapuntutik Bilbo-Loiu aireportura joateko irteera. Fakturazio eta hegaldi-txartelaren prozedurak, Berlineko aireporturako bidaia, europar puntu baten bidez. Iristea. Arratsaldean, hiriko ikuspegi panoramiko bat egingo dugu, eta hor ikusiko ditugu besteak beste, Brandenburgoko Atearen, horma ospetsuaren aztarnak, Museoen Uhartea, etab. Afaria eta ostatu.
2. Eguna: Berlin
Mantenu osoa. Reichstag eraikina bisitatuko dugu, gaur egun Alemaniako Parlamentuko bilkura lekua, 40 metroko diametroko kristalezko kupula nabarmentzen dena, eta hura bisitatuko dugu. Ondoren, Katedrala bisitatuko dugu, eta gero Spree ibaiaren ibilbide bat egingo dugu, hiriaren ikuspegia beste perspektiba batetik miresteko. Arratsaldean, Judu auzora egingo dugu bisita, eta besteak beste, Juduen hilerria zaharra, Babel plaza eta “Biblioteca Hustearen Monumentua” ikusiko ditugu. Hotelera itzultzea, eta ondoren garagardo lantegi tipiko batera irteera, bazkari alemaniar benetakoaz gozatzeko. Ostatu.
3. Eguna: Berlin - Postdam - Berlin Mantenu osoa. Postdamera joatea, Brandenburgoko lurraldeko hiriburua, Postdam Berria eta Zaharra zeharkatuz, Holandarren auzoa, Sanssouciko jauregiak, etab. Ondoren, Cecilienhof Jauregia bisitatuko dugu, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua, eta bertan, 1945eko abuztuaren 2an, Churchill, Truman eta Stalin alemaniaren etorkizuna erabaki zuten.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Bilbotik Berlineko hegaldiak eta itzulera, europar puntu baten bidez.
• 4* Riu Plaza Berlin hotelan ostatu, logela bikoitzean.
• Osoko pentsioa lehenengo eguneko afariatik azken egunean goizeko gosarira arte. Edariak ez daude barne.
• Bidaiaren gidari laguntzailea.
• Itinerarioan zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak, garraioak barne.
• Aireportuko tasa.
• Bidaia asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/27 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.

BIDAIEN EURRERAPENA

EUROPA PORTUGAL
10 EGUNEKO BIDAIA
9 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25132 Urriak 15 2.020 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 500 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25132 Urriak 15 2.170 €
1. Eguna: Abiapuntua - Bragantza Bragantzarantz abiatuko gara jatorri puntutik. Bidean bazkalduko dugu. Arratsaldeko lehen orduan iritsiko gara, eta hiriaren bisitaldi panoramikoa egingo dugu, tokiko gidari batekin. Hotelera joan, afaldu eta gaua bertan igaroko dugu.
2. Eguna: Bragantza - Vila Real - Porto Gosaldu, eta Vila Realerantz abiatuko gara, bertan dagoen Portugalgo barrokoaren altxor nagusietako bat ikustera: Mateus Jauregia. Ondoren Portora joango gara. Hotelera iritsi eta bazkaltzera. Arratsaldean, hiria bisitatuko dugu, tokiko gidari batekin. Bokaleko auzoa eta Boavistakoa bisitatuko ditugu; katedrala bisitatuko dugu, eta Gizateriaren ondare izendatuta dagoen hiriko alde zaharretik barrena ibiliko. Hotelera itzuli, afaldu eta bertan

igaroko dugu gaua.
3. Eguna: Porto Gosaldu eta irteera Porto ardo ezagunaren bodega baten bisita egitera. Jarraian itsasontzian ibiliko gara Duero ibaian zehar. Bazkaria. Arratsaldea libre. Gauean afari tipiko batez gozatuko dugu, Portugal iparraldeko folklorez eta fadoz lagundurik. Hotelera itzuli eta ostatua.
4. Eguna: Porto - Braga - Guimarães - Porto Gosaldu eta Bragantzako abiatuko gara, Portugalgo barrokoaren erakusle den hiria bisitatuko dugu. Ibilbidearekin jarraituko dugu, funikularrean igoko garen Bom Jesús Santutegiraino. Ondoren, hiriko monumentu adierazgarrienak bisitatuko ditugu tokiko gidari batekin: katedrala, Populo eliza eta Miserikordiarena. Bazkaldu ostean, arratsaldean, Guimaraeserantz abiatuko gara, bisita dezagun Braganzako dukeen jauregia. Hotelera itzuli, afaldu eta bertan igaroko dugu gaua.
5. Eguna: Porto - Aveiro - Coimbra - Fatima Gosaldu, eta goizeko lehen orduan Aveirorantz abiatuko gara. Hiri hori ezaguna da bere kanalengatik, eta bertan denbora librea izango dugu paseatzeko. Jarraian, Coimbrara joango gara. Iritsitakoan, jatetxe batean bazkalduko dugu. Bazkaldu ostean, hiriaren bisitaldi panoramikoa egingo dugu, tokiko gidari batekin. Monumentu bereizgarrienak ikusiko ditugu: Katedral Berria, Katedral Zaharra, Unibertsitatea, Almedinako Arkua. Unibertsitatean kokatuta dagoen liburutegi famatua ere bisitatuko dugu. Amaitzean, Fatimarantz abiatuko gara. Hotelera iritsita, gelak banatuko ditugu. Afaldu, eta bertan igaroko dugu gaua.
6. Eguna: Fatima - Nazare - AlcobaçaObidos - Lisboa Gosaldu, eta Fatimako Santutegia bisitatuko dugu, mundu osoan ezaguna den beilatokia. Bisita amaitzean, Nazarera joango gara, xarma handiko arrantzale herri batera. Memoriaren ermita bisitatu, eta portuan zehar paseatuko dugu. Bazkaldu egingo dugu. Jarraian, Alcobaçara joango gara tokiko gidari batekin, eta han Abadia bisitatuko dugu, Portugalen eraikitako lehenengo eraikin gotikoa. Amaitzeko, Obidos ikusiko dugu, Erdi Aroko kutsua duen xarma handiko hiria, eta XII. mendeko harresiz inguratutako kaleetan paseatzeko aukera izango dugu. Lisboara joango gara. Hotelera iritsi,

afaldu eta bertan igaroko dugu gaua.
7. Eguna: Lisboa
Gosaldu, eta hiria ikusiko dugu, tokiko gidari batekin. Hiriko monumentu eta auzo garrantzitsuenak bisitatuko ditugu: Alfama auzoa, Katedrala eta Jeronimoen Monasterioa, XVI. mendeko manueltar estiloaren eredu bikaina. Beste monumentu aipagarri batzuk dira Belemgo Dorrea, Aurkitzaileen monumentua, San Jorge Gaztelua, etab. Eta Merkatuaren plaza eta Rossio plaza. Bazkaldu ostean denbora librea izango dugu hirian paseatzeko. Hotelera itzuli eta ostatua.
8. Eguna: Lisboa - Sintra - Cascais - EstorilLisboa
Gosaldu, eta Sintrarantz abiatuko gara. Hiria bisitatuko dugu, tokiko gidari batekin. Jauregi Nazionala bisitatuko dugu. XIX. mendean zehar Portugalgo errege familiaren bizitoki nagusietako bat izan zen, eta XIX. mendeko estilo erromantikoaren Portugalgo adierazpen gorenetako bat da. Bazkaldu ostean, arratsaldean, Estorilera joango gara, Portugalgo Itsasalde Urdina izenekora. Hiriaren ikustaldi gidatua egingo dugu. Cascaisera iritsi arte jarraituko diogu gure bideari, eta bertan denbora librea izango dugu herrialdeko itsas hiri garrantzitsuenetako batean paseatzeko. Azken orduanitzuliko gara hotelera. Afaldu, eta bertan igaroko dugu gaua.
9. Eguna: Lisboa - Salamanca Gosaldu, eta goiza libre izango dugu, erosketak egin eta paseatzeko. Adostutako orduan bazkalduko dugu. Bazkaldu ondoren, Salamancarantz abiatuko gara. Arratsaldeko azken orduan iritsiko gara hotelera. Afaldu, eta bertan igaroko dugu gaua.
10. Eguna: Salamanca - Abiapuntua Gosaldu, eta Salamancaren bisitaldi panoramikoa egingo dugu, tokiko gidari batekin. Unescok gizateriaren ondare izendatu du hiriaren alde zaharra. Honako hauek ikusiko ditugu: Katedral Berria, Katedral Zaharra, Plaza Nagusia, Anayako Jauregia, Moterreyko Jauregia, Fonsecako Jauregia, Torre del Clavero, Lis Etxea, Maskorren Etxean, Unibertsitate Historikoa. Ikustaldia amaitu ondoren, bazkaltzera itzuliko gara hotelera. Arratsaldeko lehen orduan, jatorri punturantz irtengo gara. Geldialdi laburrak egingo ditugu bidean. Arratsaldeko azken orduan iritsiko gara. Bidaia amaitutzat joko dugu.
BIDAIAREN BARNEAN:
• Bidaia autobusean; irteera Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik.
• Ostatua 3*/4* hoteletan, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, ura eta ardoa barne.
• Gidaria bidaia osoan.
• Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Arrasate eta Donostia.
Sintra Cascais
PORTUGAL
ESPAINIA
Bragantza
Lisboa
Salamanca
Nazare
Aveiro
Porto
Guimarães
Fatima
Coimbra
Braga

LOIRA ESKUALDEA
6 EGUNEKO BIDAIA
5 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25136 Irailak 20 1.580 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 340 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25136 Irailak 20 1.730 €

1. Eguna: Abiapuntua - Poitiers Irteera autobusean abiapuntutik Poitierserantz. Bazkaria bidean. Iristean, hiriaren bisita gidatua. Erdi Aroko kaleetan barren ibili eta, besteak beste, Charles de Gaulle plaza eta Justizia Jauregia bisitatuko ditugu. Afaria eta gaua hotelean.
2. Eguna: Poitiers - Chinon - Fontevraudeko Abadia - Villandryko gaztelua - Tours Mantenu osoa. Abiatu eta lehen geldialdia egingo dugu Chinon izeneko Erdi Aroko herrian. Besteak beste, muino baten gainean eraikitako haren gaztelu bikaina bisitatuko dugu. Ondoren, Fontevraudeko Errege Abadiara abiatuko gara, Erdi Aroko arkitekturaren maisulana. Multzo arkitektoniko osoa ezagutuko dugu. Arratsaldean, Villandryko gaztelua eta lorategiak bisitatzera joango gara, sinbolismoz beteriko lore multzoz osaturikoak. Gaua hotelean.
3. Eguna: Tours - Chenonceau - Amboise - Tours Mantenu osoa. Chenonceauerantz abiatuko gara, “Damen Gaztelua” bisitatzera. Eskualdeko gaztelu ezagun eta fotografiatuenetako bat da, Cher ibaiaren gaineko bost arkuengatik. Gazteluaren barnealdea bisitatuko dugu. Ondoren, Amboisera joango gara, hiriko gazteluaren bisita gidatua egitera. Goiza amaitzeko, bertako ardoak dastatuko ditugu. Toursera itzuliko gara, gidari batekin hiria ezagutzera. Toki ikonikoenak ezagutuko ditugu. Gaua hotelean.


4. Eguna: Tours - Cheverny - ChambordBlois - Tours
Mantenu osoa. Lehen geldialdia egingo dugu Chevernyn. Gaztelua bisitatuko dugu, eskualdean altzari ederrenetarikoak dituena. Arratsaldean, Chambordeko gaztelura joango gara, beharbada ikusgarrienetako bat, haren arkitekturagatik. Amaitzeko, Bloisen, hiriaren erdigune historikoa ezagutuko dugu. Toursera itzuliko gara. Gaua hotelean.
5. Eguna: Tours - Arroxela Mantenu osoa. Irteera Arroxelara, tenplarioekin eta erlijio gerrekin lotutako Frantziako portu historikoa. Arratsaldean, hiriaren bisita, gidari batekin. Erdigune historikoko kale alaietan barrena ibiliko gara. Gaua hotelean.
6. Eguna: Arroxela - Abiapuntua Gosaldu ondoren, Bordelerantz abiatuko gara. Bordelera iritsi eta hiria ezagutuko dugu, gidari barekin: besteak beste, katedrala eta Chartrons auzoko Erdi Aroko kaleak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, Ur Ispilu ospetsu eta zoragarriaz gozatuko dugu, munduko urmael islatzaile handiena. Bazkaldu eta abiapunturantz irtengo gara. Iritsi, eta bidaiaren amaiera.

BIDAIAREN BARNEAN:
• Bidaia autobusez. Irteera puntuak: Bilbo, Gasteiz eta Donostia.
• Ostatua 4* hoteletan, bi lagunentzako gelan.
• Mantenu osoa (edariak izan ezik).
• Gidaria bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisita guztiak.
• Asistentzia eta ezeztatze asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/36 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Donostia.
FRANCIA
Blois
Chenonceau
Fontevraud
Chambord
Cheverny Tours Villandry Chinon Amboise
Arroxela
Poitiers
Burdeos

POLONIA
9 EGUNEKO BIDAIA
8 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25154 Irailak 20 2.490 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 440 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25154 Irailak 20 2.640 €
1. Eguna: Abiapuntua - Varsovia Abiapuntutik aterako gara, Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturazio tramiteak egin ondoren, Varsoviara doan hegaldia hartuko dugu, Europako puntu batetik igarota. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afari hotza eta ostatuta hotelean.
2. Eguna: Varsovia Mantenu osoa. Gure bertako gidariak lagunduta, bisita panoramikoa egingo dugu: Hiri Zaharra, Bigarren Mundu Gerraren ondoren erabat berreraikia; Gazteluko plaza eta Errege Gaztelua ikusiko ditugu, Merkatu plaza, San Joan katedrala, Saietera, Antzoki Nagusia, baita II. Mundu Gerrarekin lotutako tokiak ere: juduen ghetto izandakoa, Varsoviako Altxamenduaren monumentua eta Soldadu ezezagunaren hilobia. Arratsaldean, Varsovia komunista ezagutuko dugu. Hiriko eraikin adierazgarriena bisitatuko dugu, Kultura eta Zientziaren jauregia, Stalinek
Poloniako nazioari egindako opari polemikoa. Esperientzia amaitzeko, Poloniako Vodkaren museora joango gara, Koneser Factory-n. Vodka nola egiten duten ezagutuko dugu eta, bukatzeko, poloniar vodka dastatuko dugu. Hotelera itzuli, eta gaua hotelean.
3. Eguna: Varsovia - Malbork - Gdansk Mantenu osoa. Malbork-eko gotorleku ezaguna ikustera abiatuko gara; eraikin ikusgarria da, XIII. mendeko Europan zegoen gotorleku sendoena, eta gizakiak inoiz egin duen adreiluzko eraikuntzarik handiena omen. Oso-oso handia da, eta gazteluaren defentsa naturala den Nogat ibaiaren ertzetik hautematen da hobekien handitasun hori. XIV. eta XV. mendeetan handitu egin zuten, eta munduko gaztelurik handiena bihurtu zen, azalerari dagokionez. Denbora librea gaztelua bisitatzeko. Gero, bidaiarekin jarraituko dugu Gdansk hiri ederrera iritsi arte. Gaua hotelean.
4. Eguna: Gdansk Mantenu osoa. Tricity esaten zaio Baltiko itsasoaren ertzean dagoen ingurune honi. Oliwa-ra joango gara, eta katedrala bisitatzeaz gain, organo ospetsuen kontzertu txiki bat ere entzungo dugu. Jarraian, puntu interesgarrienak ezagutuko ditugu: Brama Wyżynna edo Ate Garaia, Długa kalera doan Urrezko Atea eta udaletxea. Gero, Długi Targ edo Merkatu luzean barrena paseatuko dugu, eta Hansako Ligako merkatarien bilgune izaten zen Artuseko Gorte zoragarria ere ikusiko dugu. Mariacka kalean terraza mailakatuak dituzten etxe dotoreak aurkituko ditugu, eta Motława ibaira iritsiko gara; portuko Erdi Aroko garabia dago bertan, baita Ate Berdearen eraikina ere, eskulturaz apainduta. Arratsaldea libre izango dugu hiriaz gozatzeko. Gaua hotelean.


5. Eguna: Gdansk - Toruń
Mantenu osoa. Toruń aldera abiatuko gara, Nikolas Kopernikoren jaioterrira. Iristean, bisitaldi panoramikoa egingo dugu. Alde zaharra nabarmentzen da; izan ere, Erdi Aroko egitura du hirigintzari dagokionez, eta Unescok Gizadiaren Ondare izendatu du. Hiri Zaharreko udaletxea ezagutuko dugu, dorre panoramiko eta guzti, eta Kopernikoren eta almadiazainaren omenezko monumentuak, Kopernikoren etxea, Dorre inklinatua eta abar ikusiko ditugu. Arratsaldea libre, hiriaz gozatzen jarraitzeko. Gaua hotelean.
6. Eguna: Toruń - Poznan - Wroclaw Mantenu osoa. Poznan-era joango gara. Poloniako estatua sortu zen hiria bisitatuko dugu: Merkatuaren plaza, udaletxe errenazentista… Bisita amaitutakoan, tartetxo bat izango dugu libre eta, gero, bidaiari ekingo diogu berriro, Wrocław aldera; “mila zubien hiria” esaten diote. Gaua hotelean.
7. Eguna: Wroclaw - Auschwitz - Krakovia
Mantenu osoa. Honako hauek ikusiko ditugu: Merkatuaren plaza eta inguruak, Santa Elisabet eliza gotikoa eta Santa Maria Magdalena eliza, Solny plaza, merkatu nagusi zaharra eta abar. Auschwitz-era jarraituko dugu; han, nazien kontzentrazio-eremu ospetsua bisitatuko dugu. Ondoren, bidaia jarraituko dugu Krakovia aldera. Iritsi, eta ostatu hartuko dugu.
8. Eguna: Krakovia
Mantenu osoa. Wieliczka-ra joan eta gatzmeatze ikusgarria bisitatuko dugu, halita gatzean zizelkatutako lurpeko ganbera, kapera eta galeria multzo harrigarria, Unescok Gizadiaren Ondare izendatu duena. Meatzeak ia 700 urte daramatza martxan, eta 300 metro baino gehiagoko sakonera du. Krakoviara itzuliko gara, eta oinez paseatuko dugu hirian barrena, gure gidariak lagunduta, ezkutuko altxorrak ezagutzeko, hala nola Merkatu plaza eta plazan dagoen Santa Maria eliza; eliza barrura sartuko gara, zur polikromatuzko erretaula gotiko ezaguna ikustera. Jarraian, Wawel muinora joango gara, Vistula ibaiaren gainean dagoen gaztelu ikusgarria ikusteko. Gazteluko patioa bisitatuko dugu. Arratsaldearen gainerakoa libre izan ostean, adierazitako orduan afari berezi bat izango dugu, klezmer edo musika judua entzunez. Hotelera itzuliko gara, eta gaua igaroko dugu bertan
9. Eguna: Krakovia - Abiapuntua Gosaldu, eta adierazitako orduan aireportura joango gara. Fakturazio tramiteak egin, eta Bilbo-Loiura doan hegaldia hartuko dugu, Europako puntu batetik igarota. Iristean, bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Joan-etorriko hegaldi erregularrak, turista-klasean, Bilbotik Varsoviara, eta itzulera Krakoviatik Bilbora, Europako punturen batetik.
• Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez dira sartzen).
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua.
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaportea edo NANa indarrean.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/32 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.
POLONIA
Krakovia Varsovia
Gdansk Malbork
Toruń
Auschwitz Poznan Wroclaw

BIDAI HANDIAK
EGIPTO FARAONIKOA
8 EGUNEKO BIDAIA
7 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25158 Azaroak 24 3.090 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 650 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25158 Azaroak 24 3.290 €
1. Eguna: Abiapuntua - Luxor Jatorri puntutik Bilbo-Loiu aireportura. Fakturazio tramiteak egin eta Luxor-era zuzenean doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi, maletak hartu, bisado tramiteak egin eta itsasontzira garrarioa. Logelen banaketa, ostatua eta afaria. (sukaldea itxita badago, afari hotz bat izango da logelan).

2. Eguna: Luxor - Esna - Edfu Mantenu osoa ontzian. Goizean Tebas Nekropolia bisitatuko dugu, Erregeen haranera joango gara, Hatshepsut erreginaren hileta tenplua dago bertan, bai eta Memnoneko Kolosoak. Bazkaldu ondoren Luxor eta Karnak tenpluak bisitatuko ditugu, aintzinean 3 km-ko esfingeen etorbide batez lotuta zeuden. Ontzira itzuli, afaria eta ostatua. Esna-runtz bidaia jarraituko dugu, eta esklusa gurutzatu ondoren Edfu-ra joango gara.
3. Eguna: Edfu - Kom Ombo - Aswan Mantenu osoa ontzian. Horus jainkoari eskainitako Edfuko tenplura joango gara. Hoberen kontserbatutako Egiptoko tenplua da; usainen, perfumeen, eta antzinako giza jakintzaren tenplua. Ontzira itzuli, eta Kom Omborantz nabigatuko dugu. Arratsaldean, Sobek eta Haroeris jainkoei eskainitako tenpluak bisitatuko dugu. Bisitaren ondoren, ontzira itzuli, eta Aswanerantz abiatuko gara. Ostatua, ontzian.
4. Eguna: Aswan - Abu Simbel Mantenu osoa. Gosaldu eta irteera Abu Simbelerantz basamortuko errepidetik. Bidean, Philae tenplua bisitatuko dugu. Bazkaldu eta atseden hartu eta gero Egiptoko tenplurik dotoreenak bisitatzera joango gara, Nasser lakuan itsasontziz uretatik lehenik ikusteko, bata Ramses II.a erregeari eskainia eta bestea bere emazteari Nefertari (Eguzkiak argitzen duenarentzat, hori da. Ramsesek deitu zion). Ilunabarraren ostean, argi eta soinu ikuskizunaz gozatuko dugu. Asuango ontzira itzuli eta gelan afari hotz bat sukaldea itxita egongo balitz. Gaueko 23:00ak aldera iritsiko gar. Gaua ontzian.
5. Eguna: Aswan - Kairo Gosaria. Txangoa Nubio herrialdera eta Falukan ibiliko gara (belazko itsasontzi tradizionala). Bazkaria ontzian. Aireportura garrarioa, bertan Kairo-ra doan hegaldia hartzeko. Iritsi, harreta eta hotelera garraioa. Afaria eta ostatua.
6. Eguna: Kairo - Giza Piramideak - Egiptoko Museo Handia - Kairo Gosaldu, eta piramideak dauden lekurantz abiatuko gara; han, Guiza esfinge misteriotsua eta mundu osoan ezagunak diren Keops,

Kefren eta Mikerinos piramideak ikusiko ditugu, baita Kefren bailarako tenplua ere. Bazkalostean Egiptoko Museo Handia bisitatuko du. Afaria eta ostatua.
7. Eguna: Kairo: Faraonikoa, Koptikoa, Islamikoa, Monumentala Gosaria. Egun osoko bisita osatua Kairo hiriburuan zear. Arte Faraonikoaren Egiptoko Museoa eta Saladino ziudadela bisitatuko ditugu, non Alabastroko Meskita ezaguna nabarmentzen den, bere kupula hiri osoan nagusi den, eta auzo koptoa bisitatuko ditugu. Bertako jatetxe batean bazkalduko dugu, eta ondoren denbora librea Khan el Khalili Grand Bazaar-az gozatzeko. Garraioa hotelera, afaria eta ostatua.
8. Eguna: Kairo - Abiapuntua Gosaldu eta dagokigun orduan aireportura joango gara Bilbo-Loiura doan hegaldia hartzeko. Iritsi eta jatorri puntura garraioa.

BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Charter hegaldiak Bilbo-tik Luxor-era eta itzulera Kairotik (eskala teknikoa Valentzian).
• Aswan - Cairo barne hegaldia
• Ostatua 5* Luxu hoteletan Kairo eta Motonavea 5* Luxu Kat. (4 gaueko ibai bidaia), birentzako geletan.
• Mantenu osoko erregimena (lehen eguneko afaritik, azken eguneko gosaria arte), edariak ez daude barne.
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Zerbitzuak eta bisitak ibilbidean adierazitakoaren arabera, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak, eskupekoak eta bisak.
• Bidaia-asegurua, laguntza (1.000.000€) eta ezeztapen (4.000€) asegurua.
OHARRA:
Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaporte elektronikoa indarrean, gutxienez 6 hilabeteko balioaldiarekin itzulerako egunetik.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/30 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.
EGIPTO

TXILE
15 EGUNEKO BIDAIA
12 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25163 Urriak 08 8.700 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 1.230 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25163 Urriak 08 8.895 €
1. Eguna: Abiapuntua - Santiago (Txile) Abiapuntutik aterako gara, Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturazio-tramiteak egin ondoren, Santiagora (Txile) doan hegaldia hartuko dugu, Madrildik igarota. Gaua hegazkinean.
2. Eguna: Santiago Iritsi, eta hotelera eramango gaituzte. Gosaria, eta denbora librea atseden hartzeko. Arratsaldean, hiria bisitatuko dugu, baita hirigune historikoa ere. Besteak beste, La Moneda jauregia, Arma plaza eta Merkatu Nagusia ikusiko ditugu. Ibilbidea amaitzeko, San Cristóbal muinoa bisitatuko dugu, Santiago hiriaren ikuspegi panoramikoa izateko. Afaria eta gaua hotelean.
3. Eguna: Santiago - Valparaíso - Viña del Mar Gosaria. Goizean abiatuta, egun osoko tour bat egingo dugu Valparaiso eta Viña del Mar ezagutzeko, Santiagotik 120 km iparraldera. Valparaíso bisitatuko dugu, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako portu-hiria. Anfiteatro baten itxura du, eta muino garaiez inguratutako badia handi batean dago. Bisitarekin jarraituta, Viña del Mar bainuetxeen hirira joango gara. Ibilbide panoramikoa egingo dugu, interesgune nagusiak bisitatuta. Bazkaria. Santiagora itzuliko gara egunaren amaieran. Afaria eta gaua hotelean.
4. Eguna: Santiago - Calama - San Pedro de Atacama - Ilargiaren harana Gosaldu ondoren aireportura joango gara, Calamara doan hegaldia hartzeko. Iristean, San Pedro de Atacamara eramango gaituzte. Arratsaldean txangoa Ilargiaren haranera. Arrokaz eta gatzez eratutako forma natural bitxietan barrena ibilbide bat egin ondoren, hareazko duna erraldoi bateko begiratoki batera igoko gara, haranaren eta Licancabur sumendiaren ikuspegi ikusgarriaz gozatzeko.
“Koiotearen harkaitza” (“Koiotearen harria”) ikusten amaituko dugu txangoa. San Pedrora itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
5. Eguna: San Pedro de Atacama: Atacamako gatzaga - Miscanti eta Meñiques aintzirak Gosaldu ondoren, egun osoko txangoa egingo dugu (bazkaria sartuta dago). 4.300 metroko altueran dauden Meñiques eta Miscanti Aintzira Altiplanikoetarantz abiatuko gara. Bidean, Toconao herria bisitatzeko geldialdi labur-labur bat egingo dugu; harri bolkanikoz (liparita) eraikitako etxeak dira bereizgarri herri horretan. Jarraian, Atacamako gatzaga bisitatuko dugu, eta flamenkoak eta beste hegazti mota batzuk ikusteko aukera ere izango dugu. Meñiques eta Miscanti Aintziretarako bideari ekingo diogu berriro; aintziretako urak kolore urdin bizi-bizia du, eta ur-ertzak, berriz, zuriak dira, mendixka eta sumendi ikusgarriz inguratuta. San Pedrora itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
6. Eguna: San Pedro de Atacama: Tatioko geiserrak - Machuca Goizaldean abiatuta, 4.300 metroko altueran dauden Tatioko geiserretarako bideari ekingo diogu. Egunsentian iritsiko gara, geiserrak ikusgarrien dauden orduan. Gosaria, eta lurrunezko zutabe ikusgarriak, fumarolak eta abar ikusteko aukera izango dugu. Jarraian, Machucara joango gara: artzainen herri bat da, biztanle oso gutxi dituena, Andeetako mendikatean 4.000 metroko altueran kokatuta. Atacamara itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
7. Eguna: San Pedro de Atacama - CalamaPuerto Montt - Puerto Varas Gosaldu ondoren, Calamako aireportura abiatuko gara, Puerto Monttera doan hegaldia hartzeko. Iritsi, eta Puerto Varasera eramango gaituzte. Afaria eta gaua hotelean.
8. Eguna: Puerto Varas: egun osoko tour bat Castro - Dalcahuera Gosaria. Pargua herrixkara bidean ekingo diogu gure txangoari, eta har ferry bat hartuko dugu Chacao kanalean zehar nabigatzeko; kanal horrek bereizten ditu kontinentea eta Chiloéko uharte handia. Chacao herrixkan porturatuko gara, eta Ancud hirira eramango gaituen bidea hartuko dugu. Jarraian, Dalcahue bisitatuko dugu, artisauen azoka ikusteko. Castro hirira jarraituko dugu, Chiloéko uharte handiaren hiriburura, eta han San Frantzisko eliza bisitatuko dugu. Puerto Varasera itzuliko gara; afaria eta gaua hotelean.

9. Eguna: Puerto Varas: Osorno sumendia eta Petrohue ur-jauziak Gosaria. Txangoa Osorno sumendira (bazkaria sartuta dago). Volcán Osorno Ski eta Mendi Zentroraino igoko gara eta, bertan, denbora librea izango dugu paisaiaz gozatzeko. Gero, Petrohue sektore aldera joko dugu, eta ibilbidetxo bat egingo dugu bidezidorretan barrena, basoz inguratuta, Osorno sumendiaren handitasunean, eta eskualdeko lekurik ederrenetako bat ikusiko dugu, “Petrohueko ur-jauziak”. Paseoarekin jarraituta, Petrohueko porturaino iritsiko gara, eta itsasontzi bat hartuko dugu Todos los Santos lakuan nabigatzeko. Puerto Varasera itzuliko gara. Gaua hotelean.
10. Eguna: Puerto Varas - Puerto Montt - Punta Arenas - Puerto Natales Gosaria. Gosaldu ondoren, Puerto Montteko aireportura abiatuko gara, Punta Arenasera doan hegaldia hartzeko. Iritsi, eta Puerto Nataleseko hotelera eramango gaituzte. Afaria eta gaua hotelean.
11. Eguna: Puerto Natales: txangoa Torres del Painera Gosaria eta egun osoko txangoa (bazkaria box lunch motakoa izango da) Torres del Paine Parke Nazionala bisitatzeko. Unescok Biosfera Erreserba izendatu zuen parkea 1978an, eta Txileko Estatuko Basa Eremu Babestuen Sistema Nazionalean sartuta dago. Ibilbide bat egingo dugu honako hauek ikusteko: Cueva del Milodón haitzuloak, Salto Grande del Río Paine (parkeko ur-jauzi handiena, 15 metro ingurukoa) eta Pehoé aintzira. Azken horretan, eguraldia lagun izanez gero, “Paineko adarren” panoramiko ikusgarria izango dugu, parkeko ikurrarena, alegia. Puerto Natalesera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
12. Eguna: Puerto Natales: nabigazioa Balmaceda eta Serrano Gosaria. Eta abiatu egingo gara itsasontzia hartzera, fiordoen mundu harrigarria ezagutzeko. Bidean, bertako flora eta fauna ikusteaz gain, eta Balmaceda eta Serrano glaziarrak bisitatu ahal izango ditugu. Txangoa amaitzeko, Estancia Peralesen bazkaria egingo dugu, bertako jaki tipiko bat dastatzeko aukera ere izanik: Magallaneseko arkumea. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
13. Eguna: Puerto Natales - Punta ArenasSantiago Gosaria. Punta Arenaseko aireportura joango gara, Santiagora doan hegaldia hartzeko. Iritsi, eta hotelera eramango gaituzte. Gaua hotelean.
Torres del Paine
Puerto Natales
Punta Arenas
14. Eguna: Santiago - Madril Gosaldu, eta adierazitako orduan, aireportura joango gara, Madrilera doan hegaldia hartzeko. Gaua hegazkinean.
15. Eguna: Madril - Abiapuntua Madril-Barajasera iritsi eta Bilbo-Loiura doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi eta abiapuntura joango gara. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Joan-etorriko hegaldiak Bilbo eta Santiago artean, linea erregularrean, turista-klasean, Madrildik igarota.
• Ostatua 4* hoteletan, bi lagunentzako gelan; salbuespena: San Pedro de Atacama 5*.
• Mantenua ibilbidean adierazitakoaren arabera (edariak ez dira sartzen).
• Gidari baten laguntza, bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak eta eskupekoak.
• Bidaia-asegurua, asistentzia (2.500.000) eta ezeztapena (15.000€).
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaporte elektronikoa indarrean, gutxienez 6 hilabeteko balioaldiarekin.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/25 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK: Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.
Santiago (Txile)
Puerto Varas
San Pedro de Atacama
Volcán Osorno
Machuca
Valparaíso Castro
2025 BIDAIAK

IRTEERA BERRIA
BANGKOK, CAMBOYA ETA VIETNAM
16 EGUNEKO BIDAIA
13 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25175 Azaroak 28 4.990 €
Batentzako Logelaren Gehigarria 990 €
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25175 Azaroak 28 5.190 €
1. Eguna: Jatorri puntua - Istanbul - Bangkok Irteera jatorri puntuetatik Loiu-Bilbo aireporturantz abiatzeko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Bangkok-era doan hegaldia hartzeko, Istanbul bidez. Afaria, bazkaria eta gaua hegazkinean.
2. Eguna: Bangkok Bangkok-era iritsi eta garraioa hotelera. Arratsaldean Wat Pho edo Etzandako Budaren tenplua eta Errege Jauregia bisitatuko ditugu, bertan dagoen Buda Esmeralda. Afaria eta ostatua.
3. Eguna: Bangkok - Siem Reap Gosaria. Hitzartutako orduan garraioa aireportura Siem Reap-era doan hegaldia hartzeko. Iritsi eta garraioa hotelera. Bazkaria. Afaria lekuko jatetxe batean eta ostatua.
4. Eguna: Siem Reap Gosaria. Irteera Angkor tenplu dotoreak bisitatzeko. Lehenengo geldialdia Angkor Wat bisitatzeko, Khmer artearen eta arkitekturaren maisulantzat hartzen den tenplu-mendi bikaina. Bazkaria. Arratsaldean, Angkor Thom antzinako hiriburua bisitatuko dugu, erdigunean Bayon tenplu ospetsua duen arkitektura multzo erraldoia. Ondoren, Baphuon bisitatuko dugu, Ta Phrom tenplu liluragarria, ziurrenik Angkor Wat eta Bayonekin batera monumentu ospetsuenetako bat. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua.
5. Eguna: Siem Reap - Banteay Srei - Siem Reap Gosaria. Tonle Sap aintzira handitik itsasontziz egindako ibilbide labur batekin hasiko gara, non jendea Kanbodiako herri flotagarrietan nola bizi den ikus dezakegun. Bazkaria. Irteera errepidez Banteay Srey “Emakumeen Ziudadela” tenplu ospetsua bisitatzeko, Khmer arte klasikoaren ha-
rribitxitzat hartzen da bere taila delikatuengatik. Siem Reapera bueltan, urrezko zeta ekoizteko zentro batean geldituko gara ahaztutako ofizio honi buruz zerbait ikasteko. Ederki zaharberritutako Banteay Samre tenplua bisitatuko dugu. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua.
6. Eguna: Siem Reap - Phnom Penh Gosaria. Irteera errepidez Siem Reap-etik Phnom Penh-era. Bidean, geldialdi labur bat Kampong Kdei herriko Nagas Zaharreko zubian. Bazkaria bertako jatetxe batean. Jarraipena Pnom Penhera, iritsi eta hotelean check-in. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua.
7. Eguna: Phnom Penh - Saigon Gosaria. Goizean, Museo Nazionala, Errege Jauregia, Zilarrezko Pagoda eta Wat Phnom (hiriko santutegi sakratu zaharrena) bisitatuko ditugu. Bazkaria lekuko jatetxe batean. Garraioa Phnom Penh-eko aireportura Ho Chi Minh (Saigon)-era doan hegaldia hartzeko. Afaria lekuko jatetxea batean eta ostatua.
8. Eguna: Saigon - Ben Tre - Saigon Gosaria. Goizean Ben Tre-ra abiatuko gara. Phong Nam zubira iristean, Chet Say ibaian zehar eramango gaituen txalupa batean ontziratuko gara. Egun hau Mekong Deltan nabigatzeko eskainiko dugu, bidaian zehar eguneroko bizitzaz, bertako jendeaz, etab (bazkaria barne) gozatuko dugu. Saigonera itzuli. Afaria eta ostatua.
9. Eguna: Saigon - Cu Chi - Hue Gosaria. Goizean, irteera Vietnamgo gerraren historiako gune dramatikoenetako batera: Cu Chi tuneletara. Lurpeko hiriaren bisita, lurpeko tunelen arteko lotura sare izugarria. Bazkaria bertako jatetxe batean. Arratsaldean, Ho Chi Minh bisitatuko dugu, (herrialdeko hiriburu ekonomikoa) Udaletxea, Opera House, Notre-Dame katedral dotorea eta Gerra Museoa barne. Hirira itzuli Hue-rako hegaldia hartzeko. Hue-ra iritsi, afaria eta ostatua.
10. Eguna: Hue - Hoi An Gosaria. Goizean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu duen Hueko Ziudadela Inperiala bisitatuko dugu. Ondoren, Thien Mu Pagoda, Hue hiriko gunerik estimatuenetako bat ezagutuko dugu. Bazkaria. Ondoren, Tu Duc enperadorearen hilobia bisitatuko dugu. Eraikinak eta lorategiak geomanziaren (Feng Shui) jarraibideen arabera moldatu dira. Irteera Hoi An-era, iritsi eta check-in hotelean. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua.
11. Eguna: Hoi An - Da Nang - Hanoi Gosaria. Goizean, Hoi An-eko alde zahar ospetsua

bisitatuko dugu, etxe tradizionalez jositako kale estuen artean eta bere monumentu garrantzitsuenen artean ibiliko gara, hala nola Japoniako zubia edo Phuc Kien Pagoda ezagutuko ditugu. Bazkaria. Da Nang-eko aireportura garraioa, Hanoira doan hegaldia hartzeko. Iritsi, garraioa hotelera eta check in. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua.
12. Eguna: Hanoi - Hoa Lu - Tam Coc - Ninh Binh Gosaldu ondoren, Hoa Lu-ra abiatuko gara, Vietnamgo antzinako hiriburura. Iristean, Dinh eta Le tenpluak bisitatuko ditugu. Bidaia jarraituko dugu Van Lam herrira (brodatuengatik ezaguna). Bazkaria. Arratsaldean, “sanpan” batera igoko gara ibaian zehar bidaia ikusgarri bat egiteko. Kareharrizko itsaslabarren eta arroz-soroen landa-paisaia ederra miretsiko dugu, Tam Coc-eko kobazulo ikusgarrietara iritsi arte. Ondoren, Bich Dong Pagoda bisitatuko dugu hotelera joan aurretik. Afaria bertako jatetxe batean. Gaua Ninh Binh-en.
13. Eguna: Ninh Binh - Bahía de Halong - Bahía de Lan Ha
Gosaldu ondoren, Halong badia dotorera joango gara. Eguerdian iritsiko gara eta ontziratzea Halong badia mistikoan zehar gurutzaldi ahaztezin bat egiteko. Bazkaria ontzian. Arratsaldean, nabigazioa harri formazioen artean. Eguna sukaldaritza erakustaldi batekin bukatzen da eta udaberriko opil gozoak prestatuko ditugu edo vietnamdar arrantza teknikak ezagutzeko aukera. Afaria eta ostatua ontzian.
14. Eguna: Bahía de Lan Ha - Bahía de Halong - Hanoi
Goizean goiz Tai Chi saio batez gozatuko dugu, eta jarraian gosaria. Ondoren, ontziak bere bideari ekingo dio. Goizean, badia zeharkatu eta haitzulo natural bat bisitatzeko geldituko gara. Itsasertzera itzuli eta Hanoira joango gara bazkaltzera. Denbora libre. Ostatua.
15. Eguna: Hanoi Gosaria. Literaturaren tenplua bisitatuko dugu, hiriburuan bizikletaz ibilbide bat egin aurretik eta denbora pixka bat igaroko dugu alde zaharretik eta bertako antzinako dendatik paseatzen. Bazkaria. Arratsaldean, Ngoc Son tenplua eta San Jose katedrala bisitatuko ditugu. Afaria bertako jatetxe batean. Ostatua. Adierazitako orduan, Hanoiko aireportura garraioa, Istanbul-era doan hegaldia hartzeko. Gaua ontzian.
16. Eguna: Istanbul - Jatorri puntua Istanbul-era iritsi eta Bilbora doan hegaldiarekin konexioa. Iritsi eta jatorri puntuetara garraioa. Bidaiaren amaiera.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino Bidaien joan-etorri esklusiboa Loiu-Bilbo aireportura.
• Joan-etorriko hegaldiak Bilbotik Bangkok-era eta itzulera Hanoi-tik, Istanbul bidez.
• Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan.
• Mantenu osoa, 2. eguneko bazkaritik 15. eguneko bazkarira arte. (Edariak ez daude barnean).
• Gidaria bidaia osoan.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportu tasak eta eskupekoak.
• Bidaian laguntzeko asegurua (1.000.000) eta ezeztatzen gastuen estaldura (5.000€).
BIDAIAREN KANPOAN:
• Camboya-ra sartzeko bisadua, 30€ gutxi gora behera. Bertan ordaintzen da.
OHARRA: Ikustaldien hurrenkera aldatu ahal izango da, antolakuntza arrazoiengatik.
DOKUMENTAZIOA ETA BISAK: Pasaportea indarrean, 6 hilabeteko gutxieneko baliotasunarekin.
BALDINTZAK:
• 20 pertsonako taldea gutxienez.
IRTEERA PUNTUAK: Bilbo, Gasteiz, Donostia, Zarautz, Eibar eta Loiu aireportua.
Bahía de Halong Bahía de Lan Ha
Hue Da Nang Hoi An
Saigón
Cu Chi
Ninh Binh
CAMBOYA
VIETNAM
TAILANDIA
Siem Reap
Phnom Penh
Hanoi Bangkok

IRTEERA BERRIA
AUSTRALIA GRAND TOUR
15 EGUNEKO
BIDAIA
12 Gaueko egonaldia
Erref. Data
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa 25176
€
Presta zaitez Australiako paisaia liluragarrienetako batzuetan barrena eramango zaituen abentura batean murgiltzera. Zure bidaia hasiko da Melbournen, artearen eta aniztasunaren erritmoan bizi den hirian, non kale bakoitza mihise bat den eta izkina bakoitzak istorio bat kontatzen duen. Ez galdu Koral Hesi Handia esploratzeko aukera, zinezko altxor naturala, gonbidatzen zaituena urdin turkesa koloreko uretan murgiltzera eta itsas ekosistema ikusgarri bat deskubritzera. Australiako bihotza, Uluru, leku sakratua, arnasarik gabe utziko zaituena, bere kolore biziko ilunabarrekin eta aborigenen kulturarekin duen lotura sakonarekin. Azkenik, Sydney ikonikoan, Operaren irudi ikusgarriak eta Portuaren Zubi bikainak ongietorria egingo dizute hiri-mirariz eta ametsetako hondartzez beteriko mundu batera.
Bidaia honetako urrats bakoitza esperientzia berri bat izango da, kontrastez eta edertasunez beteriko herrialde baten esentzia ezagutzeko gonbidapena.
1. Eguna: Abiapuntua - Madril Abiapuntutik Loiu-Bilboko aireportura joango gara, Madrilerako hegaldia hartzera. Aireportutik hotelera. Afaria eta gaua hotelean.
2. Eguna: Madril - Hong Kong Gosaldu ondoren, hoteletik aireportura joango gara, fakturazio-tramiteak egin eta Hong Kongerako hegaldia hartzera (Melbournerekin konexioa). Gaua hegazkinean.
3. Eguna: Melbourne Melbournera iritsiko gara, Victoria estatuko hiriburura. Hotelera joango gara. Gaua hotelean.
4. Eguna: Melbourne Gosaldu ondoren, egun osorako txangoa egitera irtengo gara, hiriko leku interesgarrienak ezagutzera, bertako gidari batekin. Besteak beste ezagutuko dugu Captain Cook’s Cottage etxe historikoa, Fitzroy lorategi ederrean kokatua. XVIII. mendeko bizimodua ezagutzeko aukera ematen die bisitariei, garaiko altzari eta tramankuluekin. Gainera, Melbourne Skydeck ere ezagutuko dugu (sarrera barne), Eureka dorreko 88. solairuan kokatutako behatokia. Hego hemisferioko begiratoki publiko garaiena da eta esperientzia interaktiboak eskaintzen ditu, bisitariek Melbourne ezagut dezaten bidaia murgiltzaile batean barrena. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.


5. Eguna: Great Ocean Road Gosaria. Egun osoko txangoa egingo dugu Australiako kostaldeko ibilbide ospetsu eta pintoreskoenetako batean barrena. 240 kilometro ditu, eta ikuspegi ezin ederragoak: ozeanoa, hondartzak, oihan tropikalak, ur-jauziak eta Hamabi Apostoluak bezalako harri-formazioak. Bazkaria jatetxe batean. Hotelera itzuliko gara. Gaua hotelean.
6. Eguna: Melbourne - Cairns Gosaria. Aireportura joan, eta Cairnserako hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Arratsaldean, Lorategi Botanikoa bisitatuko dugu, bertako eta munduko flora zoragarria duen lorategi zabal eta bikaina. Afaria hotelean.
7. Eguna: Koral Hesi Handia Gosaria. Ocean Spirit izeneko 32 metroko luxuzko katamaran batean itsasoratuko gara, egun ahaztezina igarotzeko Michaelmas Cay izeneko hareazko cayo batean: landaredi baxua, arrezife ikusgarria, parke nazional bat eta itsas-hegazti migratzaileentzako santutegi babestu bat. Bere ur bare eta ez oso sakonei esker, leku ezin hobea da snorkela probatu nahi duten hasiberrientzat, arrezifearen dibertsitate handiena, % 90 inguru, 4 metroko sakoneran dagoelako. Busti nahi ez dutenek aukera izango dute ere arrezifeaz gozatzeko, urpekariak bailiran, erdi-urpeko batean eserita flotazio-lerrotik metro bat behera. Leihate handietatik begira, adituen azalpenak entzungo dituzte, koralei eta itsas bizitzari buruzko argibideak, eta Koral Hesi Handiaren mirariei buruz gehiago ikasiko dute, txango interaktibo batean. Bidaiariei eskainiko zaizkie: snorkel-ekipoa, likra-jantzia, buffet hotz eta beroa, txangoa erdi-urpekoan, goizeko eta arratsaldeko tea, eta itsas-biologo kualifikatuen azalpenak. Hotelera itzultzea. Gaua hotelean.
8. Eguna: Kuranda Wildlife & Nature Gosaria. Egun osoko txangoa Kuranda Wildlife & Nature parkea ezagutzera, bertako gidari batekin. Kurandaren edertasun naturala eta basa-bizitza esploratzeko aukera ematen duen esperientzia, Queensland iparraldean. Skyrail Rainforest Cableway teleferikora igoko gara, oihan tropikalaren ikuspegi ikusgarriez airetik gozatzera. Kuranda Village pintoreskoa ezagutuko dugu, landa-hiri ezaguna bere artisautza-merkatuengatik. Hartleyko basa-bizitzaren parkea bisitatuko dugu, os-
petsua bere krokodilo, koala, kanguru eta Australiako beste espezie natibo batzuengatik. Palm Cove hondartzan, atseden hartuko dugu, itsas giro lasai eta paisaia ikusgarri batean. Hotelera itzuliko gara. Ibilbidean, oihanak eratutako tunel naturalak zeharkatuko ditugu, esperientzia eszeniko paregabe batean. Gaua hotelean.
9. Eguna: Cairns - Uluru Gosaria. Aireportura joan, eta Ulururako hegaldia hartuko dugu. Ayers Rock ere deitzen zaio. Iristean, Uluru-Kata Tjuta Kultur Zentroa bisitatuko dugu, bertako historia eta kultura ezagutzeko. Australiako Erdigune Gorrian, Uluru-Kata Tjuta Parke Nazional ikusgarria dago. Antzinako mirari ugari aurki daitezke bertan, eta ezaguna da izena ematen dioten mendi edo monolito erraldoiengatik: Uluru eta Kata Tjuta, lur gorritik goratzen direnak, bata bestetik 30 kilometrora. 348 metroko garaierarekin eta 9,4 kilometroko zirkunferentziarekin, Uluru da munduko hareharrizko monolitorik handiena; Kata Tjuta, aldiz, 20 kilometro baino gehiagotan sakabanatutako 36 kupula erraldoiz eratuta dago. Bi-biek leku espiritual eta sakratuak izaten jarraitzen dute 22.000 urte baino gehiagoz bertan bizi izan den Anangu herriarentzat. Hotelera joan eta buffet-bazkaria egingo dugu, Sails in the Desert hoteleko Ikari jatetxean.


10. Eguna: Uluru Parke Nazionala Goizean goiz irtengo gara, egunsentia ikusteko Uluru ikonikoaren gainean, etenik gabe aldatuz doan kolore-festa ikusgarria. Haitzaren oinarriaren inguruko ibilbidean, antzinako labar-pinturak eta ur-putzuak ikusiko ditugu, eta aborigenen istorioak entzun. Maruku Arts and Craft Coop Kultur Zentroan, antzinako kultura honen historia ezagutuko dugu. Bazkaria Sails in the Desert hoteleko Ikari jatetxean. Arratsaldean, basamortuan barneratuko gara, Ulururen ikuspegi dotoreaz gozatzeko. Eguzkia zerumugan ezkutatzen hastean, didgeridoo musika entzunez, ardo apardun hotzez bustitako kanape-mokadua egingo dugu, ilundu ahala kristalezko 50.000 esferetako kolore-argiek emeki-emeki bizia hartzen duten bitartean. Gero, hiru platereko menu aparta dastatuko dugu, Bush Tucker elikagaiez osatua, ezin konta ahala izarrek apaindutako gaua nagusitu ahala.
11. Eguna: Uluru - Sydney Gosaria. Aireportura joango gara, Sydneyrako hegaldia hartzera. Iritsi, eta hotelera joango gara. Buffet-afaria, Sydney Tower Diningen.
12. Eguna: Sydney Gosaria. Bertako gidari batek lagunduta, Australiako hiri handiena ezagutuko dugu, ospetsua bere eszena kultural zirraragarri, historia aberats, hondartza ikusgarri eta monumentu ikonikoengatik. Tour panoramikoa: hiriaren sorrera, Macquarie kale ezagunean, Errege Lorategi Botanikoa, Double Bay, Rose Bay, Nielson Park, Vaucluse, Watsons Bay eta Bondi Beach, ilargi-erdi formako hondartza ezaguna, surflarien paradisu. Gainera, itsas-ibilaldi batean, buffet gozo bat dastatu eta Sydneyren ikuspegi ederrez gozatuko dugu: besteak beste, Sydneyko Opera eta Portuko Zubia. Amaitzeko, bisita gidatua egingo dugu Sydneyko Opera ospetsura.


13. Eguna: Blue Mountains Gosaria. Txangoa Mendi Urdinetara. Australiako mirari natural harrigarrienetako bat ezagutzeko aukera emango digun esperientzia. Leku enblematikoak bisitatuko ditugu: hala nola Hiru Ahizpak, Jamison harana eta Featherdale Wildlife Park, kanguruen eta bertako beste espezie batzuen babesgunea. Munduko maldarik pikoena gainditzen duen tren-bidaia ere egingo dugu. Maldan behera, Jamison haranera iritsiko gara, Gizateriaren Ondare izendatua. Bazkaria. Hotelera itzuli eta gaua hotelean.
14. Eguna: Sydney - Madril Gosaria. Aireportura joango gara, Madrilerako hegaldia hartzera (Hong Kongen geldialdia). Gaua hegazkinean.
15. Eguna: Madril - Bilbo Madrilera iristean, ekipajea jaso eta fakturaziotramitea, Bilborako Iberiaren hegaldia hartzeko.

AUSTRALIA
BIDAIAREN BARNEAN:
• Loiu-Bilbo aireporturako joan-etorria, azulmarino Bidaiak antolatuta.
• Hegaldiak linea erregularrean, turista-klasean.
• Aireportu-tasak.
• Ostatua 4* eta 5* hoteletan (Caims eta Uluru).
• Gidari laguntzailea bidaia osoan.
• Joan-etorriak zerbitzu pribatuan.
• 13 gau gehi gosaria.
• 7 bazkari eta 4 afari, ibilbidean aipatutakoak.
• Ibilbidean aipatutako txangoak, bisitak eta sarrerak.
• Bidaia-asegurua laguntza medikoarekin, 2.500.000€ gehienez; 15.000€, ezeztatuz gero.
DOKUMENTAZIOA ETA BISAK:
Egonaldiaren iraupena barne hartuko duen pasaportea. Kontuan izan, beste herrialde batetik igaroz gero edo hegazkin-konpainiak hala eskatzen badu, beharrezkoa izan daitekeela itzuleratik hasita sei hilabete gehiago iraungo duen pasaportea edukitzea.
Bisa bide elektronikoz eskatzen da eta egiaztatzen da eskatzailearen posta elektronikora bidaltzen den dokumentu bidez. Gomendatzen da bidaian dokumentu horren kopia inprimatua eramatea.
BALDINTZAK:
• 12 pertsona gutxienez; gehienez 22.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta Loiuko aireportua.
Sydney
Melbourne Great Ocean Road
Montañas Azules
Cairns
Kuranda Wildlife and Nature
Gran Barrera de Coral
Parque Nacional Uluru

IRTEERA BERRIA
JAPONIAKO XARMAK
14 EGUNEKO BIDAIA
11 Gaueko egonaldia
Erref. Data Prezioa
25178 Azaroak 05 7.390 €
Batentzako Logelaren Gehigarria Kontsultatu
%100 Kutxabank ez diren bezeroen prezioa
25178 Azaroak 05 7.590 €
1. Eguna: Bilbo - Istanbul Irteera jatorri puntutik Bilbo-Loiu aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Istanbul-era joateko. Iritsi eta Tokiorako hegaldia hartuko dugu. Gaua hegazkinean.
2. Eguna: Tokio Tokiora iritsi, aduana tramiteak egin eta garraioa hotelera. Afari hotza eta ostatua. 12 milioi biztanletik gorako hiria da Tokio, norabide guztietan zabaltzen den hiria da. Hiri modernoa da, ia eraikin bakar bat ere ez baitzen onik atera 1923ko lurrikararen eta Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketen ondorioz.
3. Eguna: Tokio Gosaria. Kontrastez beteriko hiri honetako alde batzuk bisitatuko ditugu. Ibilbidean Jauregi Inperialaren plaza ezagutuko dugu: Edoren Jauregi zaharraren aztarnen gainean eraikia, dorrez eta ate ederrez hornituriko harresi batek eta barruko lubanarro batek inguratuta dago. Hiriko bihotza da, eta gaur egun familia inperialaren egoitza. Asakusa Kannonen Tenplura (Senso-Ji Tenplua) joango gara, eta saltokiez beteriko “Nakamise” azoka ezagutuko dugu, hiriburuko zaharrena. Bazkaria. Arratsaldean Meijiko Santutegira joango gara, Japoniako leku sakratuenetakoa, Meiji enperadorearen omenez eraikia, Yoyogi parkea eta Shibuya zeharkaldia.
4. Eguna: Tokio - Nikko - Tokio Gosaria. Gizateriaren Ondare bihurtutako Nikkorantz irtengo gara. Santutegia eta inguruko monumentu nagusia den Toshugu Mausoleo Xintoista bisitatuko ditugu. Mausoleo horrek arku monumental edo torii bat du aurrealdean. Bazkaria. Arratsaldean Kanmangafuchi arroilako bisita egingo dugu, Jizo estatua 70 bat dituen ilara ezaguna. Tokiora itzuliko gara afaltzera. Ostatua.
5. Eguna: Tokio Gosaria. Tokio Dorrera joan eta goraino igoko gara hiriaren panoramika osoa bistaratzeko. Ginzapara auzo dotoretik igaroko gara Tokioko Badian amaitzeko, Daibako uharte artifizialean. Han, besteak beste, Askatasunaren Estatuaren erreplika bat ikusiko dugu. Bazkaria. Arratsaldean Akihabara auzora joango gara, elektronikaren eta manga komikien auzora. Hotelera itzuli eta han afalduko dugu eta hartuko dugu ostatu.
6. Eguna: Tokio - Fuji - Hakone Gosaria. Irteera errepidez Fuji-Hakone Parke Nazionalerantz. “Fuji Subaru Line” errepidean barrena, “Mendi Sakratutzat” hartzen den 3.775 metroko Fuji Mendiko Bosgarren Geltokira iritsiko gara (eguraldi txarra egiten badu bisitarien zentroa bisitatuko dugu). Bazkaria. Arratsaldean, Hakonerantz abiatu eta gurutzaldi labur bat egingo dugu Ashi aintziran; teleferikoz Komagatake Mendira igoko gara, eta eguraldia lagun badugu, Fuji Mendiaren ikuspegi zoragarriekin gozatuko dugu. Gaur ryokan batean (ostatu japoniarra) egingo dugu lo. Trenkadarik gabeko gela handiak eskaintzen dira, zorua arroz lastoz egindako “tatami” tradizionalaz estaliak. Altzari bakarra mahai baxua dute, eta ate lerragarriekin edo “shoji” direlako ateekin daude hornituta. Gauez Tatami gainean zabaltzen den “futon” baten gainean lo egiten dute gonbidatuek, eta gainera, ryokanek eskaintzen duen “onsen” edo ur termalen urmaelaz goza dezakete. *Maletak zuzenean eramango dira Takayama hotelera. Hakonen emango den gauerako eskuko ekipajea prestatu behar da.
7. Eguna: Hakone - Nagoya - Takayama Gosaria. Odawarako tren geltokira joango gara Nagoyara doan bala trena hartzeko. Iritsi eta hiria bisitatuko dugu, Nagoyako Gaztelua eta Toyotako Industria eta Teknologiaren Omenezko Museoa ikusiko ditugu. Bazkaldu eta autobusez irtengo gara “Kioto txikia” izenaz ezagutzen den Takayamara joateko, Japoniar Alpeen oinetara. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.
8. Eguna: Takayama - Shirikawago - Takayama Gosaria. Goizean Takayamako Asaichi Azoka bisitatuko dugu. Jarraian Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako Shirakawago herrira joango gara. “Gassho-zukuri” moldeko etxe tradizional bat ezagutuko dugu. Bazkaria. Takayamara itzuli eta Yatai Kaikan, jaietako karrozen erakusketaz aretoa, eta Kamisannomachi kale tradizionala, etxeak eta kalea jatorrizko forman kontserbatu dituena, bisitatuko ditugu. Hotelera itzuliko gara, afaldu eta ostatu hartuko dugu.

9. Eguna: Takayama - Seki - Ohmi HachimanKioto
Gosaldu eta Kiotorantz irtengo gara. Bidean, katana eta labanen hiriburu Seki hirian egingo dugu geldialdi bat. Bazkaria. Ohmi Hachiman hirira joango gara, eta paseo bat egingo dugu auzo tradizionaleko kaleetan barrena. Ubideez beteriko hiria da, merkataritza hiriaren giroa dario. Kiotorantz jarraituko dugu. Iritsi, afaldu eta ostatu hartuko dugu.
10. Eguna: Kioto
Gosaria. Bisita Arashiyamako Banbu Basora, Togetsukyo Zubira eta Tenryuji Tenplura, hiriaren kanpoaldean. Bazkaria. Kiotora itzuli eta bisitatuko ditugu Kinkakuji Tenplua edo Urrezko Pabiloia eta Gion auzo tradizionala. Bisiten ondoren, hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
11. Eguna: Kioto - Nara - Osaka Gosaldu ondoren, Kiyomizudera Tenplua edo «Ur aratzaren tenplua» ezagutuko dugu, Higashiyama barrutian kokatutako tenplu eta esparru erlijioso multzoa, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua. Nijo Gaztelua edo «Bigarren kaleko gaztelua» bisitatuko dugu, Kiotoko eraikin ikusgarrienetako bat. Bazkaria. Bazkalostean, Nararantz abiatuko gara, xarmaz beteriko hiria, Gizateriaren Ondare diren tenpluz betea. Todaji Tenplua (Budaren estatua handienetako bat du) eta Orein Sakratuen Parkea bisitatuko ditugu. Ondoren, Osakarantz jarraituko dugu. Ia 3 milioi biztanlerekin, Osaka da Japoniako bigarren hiri ekonomikoa. Hiriak ospe handia du bere gastronomiagatik, Gazteluagatik eta txotxongilo ikuskizunengatik. Hotelera iritsiko gara. Afaria eta gaua hotelean.
12. Eguna: Osaka Gosaldu ondoren, ezagutuko ditugu Osakako Gaztelua eta Umeda Sky Buildingeko lorategi flotatzailearen behatokia. Bazkaria. Kuromon merkatua eta Dotonbori barrutia bisitatuko ditugu. Hotelera itzuliko gara. Afaria eta gaua hotelean.
13. Eguna: Osaka - Istanbul Goiza libre, hiriaz disfrutatu eta azken erosketak egiteko. Gela erabili ahal izango da aireportura joateko ordura arte. Bilbo-Loiura itzultzeko hegaldia, Istanbuletik igarota. Gaua, hegazkinean.
14. Eguna: Istanbul - Bilbo Istanbulera iritsi eta Bilborako hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta irteera puntuetara eramango gaituzte.
BIDAIAREN BARNEAN:
• azulmarino -ren joan-etorri esklusiboa Bilbo -Loiu aireportura.
• Hegaldiak Bilbotik Tokiora eta itzulera Osakatik, Istanbul bidez.
• Ostatua 5* (Tokion) eta 4*-ko hoteletan (gau 1 ryokanen), birentzako gelan.
• Mantenu osoa 2. eguneko afaritik 13. eguneko gosaria arte (edariak ez daude barruan).
• Gidari laguntzailea bidaia osoan.
• Hegaldiak linea erregularretan, turista-klasean.
• Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne.
• Aireportuko tasak.
• Bidaia-asegurua, asistentzia (2.500.000€) eta ezeztapena (15.000€).
OHARRA: Bisiten hurrenkera aldatu egin daiteke antolakuntza arrazoiengatik.
BALDINTZAK:
• Pasaporte elektronikoa indarrean, gutxienez 6 hilabeteko balioaldiarekin itzulerako egunetik.
• Gutxieneko/gehieneko taldea: 20/24 pertsona.
IRTEERA PUNTUAK:
Donostia, Zarautz, Eibar, Gasteiz, Bilbo eta BilboLoiu aireportua.
Fuji Hakone
Nara
Takayama Kioto
Osaka Nagoya
Tokio
JAPON Seki
Shirikawago
Nikko
BALDINTZA OROKORRAK 2025
Bidaiak %100 Kutxabank bezeroentzat
ARAUBIDE JURIDIKO APLIKAGARRIA ETA BALDINTZAK ONARTZEA
Bidaiariaren eta antolatzailearen arteko harremana Baldintza Orokor hauen mende egongo da, eta haietan aurreikusi ez denerako, bidaia konbinatuak arautzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren eta hura garatzen duten estatu, erkidego edo tokiko mailako arauen mende. Programa/liburuxkan jasotako bidaiak kontratatzen direnean edo haietan parte hartzen denean, bidaiariak berariaz onartuko ditu Baldintza Orokor hauek guztiak. Baldintzok kontratuaren parte direla joko da automatikoki, beharrezkoa izan gabe bertan idatzita egotea banan - banan.
PARTE HARTZAILEAK
%100 Kutxabank bezeroentzako Bidaien Programan parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dira: 60 urte edo gehiago izatea eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta izatea (edo pentsioa ordaintzen den kontuaren titularkidea izatea), Kutxabanken txartel aktibo baten titularra izatea eta nor bere kabuz moldatzeko gaitasuna izatea.
Programa/liburuxkan adierazitako datatik aurrera, 100% Kutxabank ez diren bezeroek izena eman ahalko dute, haientzat bereziki jarritako prezioetan.
ZUZENDARITZA ETA ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA
Liburuxkan argitaratutako bidaien zuzendaritza teknikoa W2M CORPORATE, S.L.U. - k egin du (CIF: B-01694579 helbidea General Riera kalea 154, 07010 Palma de Mallorca). Lizentzia tituloa AVBAL772 antolatzaile ajentzia bezala. Izen komertziala: azulmarino Helbidea: Easo Kalea, 25. - 20006 Donostia - Gipuzkoa. Harremanetarako telefonoa: 902 540 406 (ss@viajesazulmarino.com) Argitaratutako bidaiak W2M Corporate S.L.U. (azulmarino) AVBAL772; World 2 Meet Travel S.L.U. (Newblue, Icarion y Club Viajero) AVBAL773; Circuitos Turísticos S.L.U. (Kannak) AVBAL812; Belobuver S.L.(Btdeviajes) CARL39; Celta Travel S.L. (Celtravel) XG174; Viajes Fisterra S.L.U., XG/95. Gestural turismo, enpresek antolatu dituzte.
ERRESERBAK
Pertsona bakoitzak nahi adina bidaia eska ditzake, aukeratutakoetan tokirik gelditzen bada betiere. Bestela, itxarote zerrendan eman dezake izena.
Internet bidez: Kutxabanken web atarietako adinekoen edozein orritan: www.kutxabank.es
azulmarino-ren web orrian: www.azulmarino.com
AZULMARINO edo GRANDAZULMARINO-ko edozein bulegotan.
ORDAINTZEKO MODUA
Bidaia bakoitza pentsioa ordaintzen den KUTXABANKeko kontutik kobratuko da.
Bidaiaren zenbatekoaren %20, aurrerapen gisa, erreserba onartzen denean.
Gainerako %80a, bidaian irten baino 20 egun lehenago.
Bidaiaren prezioa kalkulatzeko, programa/liburuxka argitaratu den egunean aplikagarriak diren kanbio tasak, garraio tarifak, erregaien eta beste energia iturri batzuen prezioa eta tasak eta zergak hartu dira kontuan, portuetan eta aireportuetan ontziratzeko eta lehorreratzeko edo lurreratzeko errekargu turistikoak barne. (2025ko Otsailak 20)
Aipatutako elementuen prezioan aldaketak egonez gero, bidaiaren azken prezioa berrikusi ahal izango da gorantz nahiz beherantz, aipaturiko prezioak zenbat aldatu diren, beste horrenbeste. Bidaiariari
aldaketa horien berri emango zaio. Bidaiaren prezioa ezin izango da igo, inolaz ere, bidaian irten aurreko 20 egunetan. Prezio igoera bidaia konbinatuaren prezioaren ehuneko zortzi baino handiagoa bada, bidaiariak kontratua eteteko eskubidea izango du. Turismo zergak ez daude prezioaren barne, programan adierazita egoteaz salbu.
Garrantzitsua: Establezimendu turistikoetako egonaldien gaineko zerga zuzenean ordainduko da hotelean. Zenbatekoa aldatu egiten da herrialdearen eta establezimenduaren kategoriaren arabera. Azulmarinon eska dezakezu horri buruzko informazioa.
DATUAK EZAGUTZERA EMATEA
Pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez babesteko 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/676 Erregelamenduko (EB) 6. 1 b) artikuluaren arabera, jakinarazten dizugu KUTXABANK, S.A.-k zure posta helbidea eta telefono zenbakia emango dizkiola W2M CORPORATE, S.L.U.-ri, helburu nagusi eta oinarri juridiko honekin: %100 Kutxabank bezeroentzako Bidaien Programan izango duzun parte hartzea behar bezala kudeatuko eta gauzatuko dela bermatzea. Kutxabankek jakitera emango dizu, kontratatu nahi duzun bidaiari dagokionez, Informazio Interesgarrian dagoen “Parte hartzaileak” atalean jasotako baldintzak betetzen ote dituzun. Xede horietarako, baieztatzen duzu KUTXABANK, S.A.-ri adierazitako gaien inguruan emandako datuak eguneratuta daudela.
Era berean, jakinarazten dizugu bidaiaren erreserba baieztatuz gero W2M CORPORATE, S.L.U.-k gestioak egingo dituela KUTXABANK, S.A.-rekin eskatutako bidaia kobratzeko, eta dagozkion zordunketak egingo dituela zu titular zaitueneta pentsioa helbideratuta dagoen KUTXABANK, S.A.-ko kontuan. Ondoren, zenbateko horiek W2M CORPORATE, S.L.U.-ren kontuan sartuko dakontratatutako bidaia ordaintzeko, Baldintza Orokor hauetako Izen Emateak atalean aurreikusitakoaren arabera.
EZEZTATZEAK
Programa honek ezeztatze-aseguru EZ itzulgarria barne hartzen du (polizetan jasotako kausetako batengatik).
Bidaiariak noiznahi ezezta dezake kontratutako bidaia, baldin eta bidaia konbinatua hasi aurretik jakinarazten badu. Bidaia ezeztatuz gero, zigor hauek ordaindu beharko dira:
TXANGO TXIKIAK
Bidaian irten baino 15 - 3 egun lehenagora arte: %5
Bidaian irten aurreko 48 orduetan: %10
Bidaian irteteko egunean ez agertuz gero: %100
ITSAS BAZTERRAK - UHARTEAK
Bidaian irten baino 60 - 22 egun lehenagora arte: %20
Bidaian irten baino 21 - 15 egun lehenagora arte: %25
Bidaian irten baino 14 - 9 egun lehenagora arte: %50
Bidaian irten aurreko 8 egunetan: %100
PENINTSULA
Bidaian irten baino 30 - 15 egun lehenagora arte: %15
Bidaian irten baino 14 - 9 egun lehenagora arte: %25
Bidaian irten aurreko 8 egunetan: %50
Bidaian irten aurreko 48 orduetan: %100
TXANGOAK - EUROPA
Bidaian irten baino 60 - 30 egun lehenagora arte: %30
Bidaian irten baino 29 - 9 egun lehenagora arte: %60
Bidaian irten aurreko 8 egunetan: %100
ITSAS BIDAIAK
Bidaian irten baino 120 - 91 egun lehenagora arte: %20
Bidaian irten baino 90 - 61 egun lehenagora arte: %30
Bidaian irten baino 60 - 31 egun lehenagora arte: %60
Bidaian irten aurreko 30 egunetan: %100
BIDAI HANDIAK
Bidaian irten baino 90 - 61 egun lehenagora arte: %30
Bidaian irten baino 60 - 31 egun lehenagora arte: %60
Bidaian irten aurreko 30 egunetan: %100
Edonola ere, bidaiariari jakinarazten zaio bai bisa emateak bai tasak aire konpainiek eta tren konpainiek berekin daramate arauen onarpena enpresa hauek ezarritakoa. Horrek esan nahi du, behin hegazkintxartelak igorrita eta/edo trena, bidaia bat bertan behera utzi nahi baduzu, txartelaren prezioaren %100 ordaindu beharko duzu tarifa bereziak horrela badio (aurrerapenaren arabera espero den %az gain). Bestalde, W2M CORPORATE, S.L.U. izapide guztiak egiteko konpromisoa hartzen du sortutako gastuak ahalik eta gehien mugatzeko egokia.
Hitzartutako zigorra ez da aplikagarria izango bidaiaren norakoan edo handik gertu saihetsezina eta ezohikoa den zerbait gertatzen bada eta horrek modu nabarmenean eragiten badio bidaia konbinatuari edo bidaiariak norakora eramateko garraioari. Kasu horretan, ordaindu duen guztia itzuliko zaio bidaiariari, baina ez du ordain gehigarriak jasotzeko eskubiderik izango.
Antolatzaileak kontratua bertan behera utzi eta bidaiariak egin dituen ordainketa guztiak itzuli ahalko dizkio azken horri, baina ez du ordain gehigarririk eman beharko, baldin eta: a) bidaia konbinatuan izena eman duten pertsonen kopurua foiletuan ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, eta antolatzaileak edo, hala dagokionean, minoristak, bidaia bertan behera gelditu dela jakinarazi badio bidaiariari, kontratuan ezarritako epean. Honako epe hauetan, gehienez ere:
1. bidaia konbinatua hasi baino hogei egun natural lehenago, sei egun baino gehiagoko bidaietan, 2. bidaia konbinatua hasi baino zazpi egun natural lehenago, bi egunetik seira bitarteko bidaietan, 3. bidaia konbinatua hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, bi egun baino gutxiagoko bidaietan, edo
b) antolatzaileak ezin badu kontratua gauzatu saihetsezinak eta ezohikoak diren baldintzengatik eta bidaia bertan behera gelditu dela jakinarazi badio bidaiariari, bidegabeko atzerapenik gabe bidaia konbinatua hasi baino lehen. Antolatzaileak edo, hala dagokionean, minoristak, aurreko ataletan adierazitako itzulketak egingo ditu, kasuan kasuko zigorra kenduta, halakorik balego. Aipatu itzulketak bidegabeko atzerapenik gabe egingo dira eta, nolanahi ere, gehienez ere hamalau egun naturaleko epean bidaia konbinatuaren kontratua amaitu ondoren. Programa bakoitzean adierazita dagoen gutxieneko bidaiari kopurua beharko da bidaia bakoitzean.
ASEGURUAK
%100 Kutxabank bezeroentzako bidaien programazioan aseguru bat dago, eta estaltzen ditu bidaiak bertan behera uzteko gastuak (baldin eta bidaia hasi aurretik eta kontratatutako polizan adierazitako arrazoiren batengatik baliogabetzen bada) eta bidaian laguntzeko gastuak, istripuagatik, gaixotasunagatik edo heriotzagatik aberriratzeko gastuak barne, aseguruan adierazitako mugen eta baldintzen arabera (aipatu mugak eta baldintzak areagotu daitezke). Polizaren baldintzak posta elektronikoz bidaliko zaizkie bidaiariei. Ez baduzu jasotzen, eskatu lehenbailehen.
KONKURTSOAREN AURKAKO BERMEA
W2M CORPORATE, S.L.U., antolatzaileak, 58. eta 59. artikuluetan ezarritako baldintzak betez Balear Uharteetako Turismoari buruzko uztailaren 19ko 8/2012 Legearen bis, bidaia-agentziei erreferentzia eginez. Bidaiak, ekainaren 22ko 6/2018 Legearen eta otsailaren 8ko 6/2019 Legearen indarrez. bidaia agentziek berme bat eratu behar dute art. 17 Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Bidaiei buruzko 2015/2302 Zuzentaraua Zerbitzu konbinatuek eta estekatuek babes-berme bat harpidetu dute kaudimen gabeziaren aurka (“Seguro de Caución”) Compañía Seguros Occident GCO S.A.U. de Seguros y Reaseguros N-11.090.492-E poliza zenbakiarekin helbidea Mendez Alvaro 31 Kalea, 28045 Madril eta Tel. 932 220 212. Estaldura honek Bidaiaria babesten du. Antolatzailearen kaudimen gabezia-kasuan, egindako ordainketak eta, garraioa bada, itzultzeabidaian sartuta dago, zure aberriratzea ziurtatzen du helmugako herrialdean bazaude.
OHARRAK
Bidaiariari pasaportearen eta bisaren eskakizunei buruzko informazio orokorra eman zaio, baita eskuratzeko gutxi gorabeherako denbora ere.
Bidaiariaren ardura da kontratatutako bidaian bisitatuko d(ir)en herrialde(eta)ko legediaren arabera bidaia egin ahal izateko behar den norberaren edota familiaren dokumentazioa eramatea.
Bidaiariari helmugako tokian dauden baldintza sanitarioen berri eman zaio uneanbidaia kontratatzea, nahiz eta, eskakizunen etengabeko aldaketen ondorioz gobernu ezberdinek eskatzen duten, bidaiariari kontsulta egitea gomendatzen dugu, gertu egonda bidaiaren hasiera data, Ministerioak emandako “Bidaia Gomendioak”. Kanpo Arazoak (MAE) bere web gunean http://www.exteriores.gob.es/portal/es/ serviciosalciudadano/siviajasalextranjero/paginas/ recomendacionesdeviaje.aspx, uneoro informazio eguneratua izateko. COVID-19 pandemiaren bilakaeraren esparruan, Kanpo Arazoetarako Ministerioak bidaiari orok atzerrian kaltetua izateko aukera izan behar duela ezartzen du Mugitzeko askatasuna oztopatzen edo kaltetzen duen edozein motatako murrizketak.
2023ko maiatzean, OMEk amaitutzat eman zuen COVID-19aren pandemiaren larrialdia. Hala ere, bidaiari orok kontuan izan behar du gaur egun edozein bidaiek, helmuga edo horren inguruabarrak edozein direla ere, osasun-arloko arriskua dakarrela. Horregatik, une oro informatuta egotea gomendatzen da, atzerrian aurreikusitakoa baino denbora gehiago egon behar izatea eta edozein gorabehera estaltzen duen asegurua izatea.
azulmarino-ren liburuxkako %100 Kutxabank bezeroentzako ibilbideetan adierazitako prezio guztiak pertsonako dira, logela bikoitzean. Bidaia bakoitzak gutxieneko partaidetza behar du, programa bakaritzean azaltzen deu bezala.
INDARRALDIA
Programazio/liburuxka honen indarraldia 2025ko otsailaren 20etik abenduaren 31ra artekoa izango da.
DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA: W2M
CORPORATE S.L.U. CIF: B-01694579.
1. XEDE NAGUSIA: kontratatutako bidaiaren erreserba kudeatzea, haren jarraipena egitea eta fakturatzea.
2. XEDE NAGUSIA: merkataritza komunikazioak bidaltzea, interesdunaren berariazko baimena izanez gero.
LEGITIMIZAZIOA: Interesdunaren baimena / Kontratua prestatzea edota gauzatzea.
HARTZAILEAK:ez da daturik emango, non eta ez den berariazko baimenarekin, legeak hala agintzen duelako, edo xede nagusietarako beharrezkoa delako pertsona fisikoek edota juridiko publiko edo pribatuek esku hartzea.
NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK: Arau orokor gisa, ez da datuen nazioarteko transferentziarik egingo, non eta ez den guztiz beharrezkoa xede nagusiak betetzeko; kasu horretan, Europako Esparru Ekonomikoko betetze maila bera ez duten estatuei eman ahalko zaizkie datuak.
ZURE ESKUBIDEAK: Datuetara sartu, zuzendu, ezabatu, ahaztu (hala dagokionean), tratamendua mugatu eta datuen tratamenduari buruzko informazio argi eta gardena eskuratu, emandako baimena noiznahi atzera bota, erabaki automatikorik ez onartu eta, hala dagokionean, erreklamazioa egin Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
JATORRIA: Titularrak emandako datuak edota haren baimenarekin lortuak, xede nagusietarako.
INFORMAZIO GEHIGARRIA: Gure Pribatutasun Politikari buruzko informazio gehigarri eta zehatza hemen kontsultatu daiteke: https://www.viajesazulmarino.com/info/politicade-privacidad










Eman alta eta disfrutatu
Produktu ugariz baldintza bereziekin, Kutxabankeko bezero zarelako.

eta itzulketa DOHAIN %UTB*
*Interesik gabeko finantzaketa (ITN: 0 %, UTB: % 0). Mailegu-adibidea: 909 €, 12 hilabetera. ITN: % 0, UTB: % 0. Epea, 12 hilabete. 75,75 euroko 12 kuota. Interesak, 0,00€. Guztizko kostua, 0,00€. Zor-zenbatekoa guztira, 909,00€. Amortizazio-sistema frantziarra. Onarpen-baldintzak betetzea eta aldez aurretiko azterketa aldekoa izatea nahitaezkoa da.
48/72 ordutan.