CAMPUSA 65

Page 54

kirolak

Kamel Zianik eta Pili Bodegasek irabazi zuten VII Udaberriko Lasterketa VII Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan Kamel Zianik eta Pili Bodegasek lortu zuten sailkapen orokorreko garaipena gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan, hurrenez hurren. Zianik zirkuitua 30:42 minututan osatu zuen. Pili Bodegasek berriz, 38:08-ko denbora behar izan zuen 10.000 metro zituen ibilbidea burutzeko; Zianiren atzetik, Ion Arzubi (32:14) eta Oscar Asin (32:18) heldu ziren. Emakumezkoen sailkapen orokorreko lehen hiru postuak, Pili Bodegasen ondoren, Carmen Pereak (38:28) eta Nerea Etxeberriak (39:06) osatu zituzten. Unibertsitate-modalitatean marka hoberena Peru Alfarok lortu zuen 34:33 minutuekin, hain zuzen. Xabier Villava (35:37) bigarrena izan zen eta Andoni Correas (38:03), hirugarrena. Emakumezkoen lasterketan berriz, Ainara Bereciartuak (44:51) irabazi zuen. Irabazlearen atzetik, Mª Eugenia Saezek (45:04) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen eta Asken Lakarra (47:17) hirugarrena izan zen. Gizonezko eta emakumezko beteranoen lasterketan, unibertsitate-modalitatean, aurtengoan, gizonezkoei dagokienez, irabazlea Pedro Alberto Novo (38:45) izan zen; Jon Irazusta (39:19), bigarrena, eta Iñigo Chaurreau (43:08), hirugarrena. Emakumezkoei dagokienez, azkarrena Asken Lakarra izan zen 47:17 minutuko markarekin. Ana Azkarate (48:21) bigarren postuan geratu zen eta hirugarrena Cristina Uriarte (51:11) izan zen. Mila lasterkari baino gehiagok hartu zuten parte jai giroan VII Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketan. Aipatzekoak dira partehartze ugaria eta dena ezin hobeto irteteko 250 boluntarioen laguntza.

UPV/EHU garaile Bizkaiko Parke Teknologikoaren aurkako lasterketan 400 lagun hurbildu ziren otsailaren 28an Bizkaiko Parke Teknologikora IV. Herri Lasterketan parte hartzera. Parkeko langileen elkarteak (Aisiatek) antolatzen du proba, UPV/EHUren laguntzarekin. Ibilbide nagusia 7 kilometrokoa izan zen eta umeena, kategorien arabera, 200 eta 800 metro artekoa. Lehenengoaren barnean, UPV/EHUko eta Parke Teknologikoko langileak lehiatu ohi dira, eta aurten lehendabizi unibertsitateko 50 korrikalarik irabazi zuten. Zortzi egun geroago, emakumeen jardunaldian, UPV/EHUk antolatzen duen Bilboko III. Lasterketa Mistoa egin zen, kiroletan emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoz. Aurtengoan ibaialdetiko 5 kilometroak 170 bikotek egin zituzten korrika eta 4x400 metroko txandetan 24 talde aritu ziren. Herri Krossa alde batera utzita, Bizkaian emakume gehien biltzen duen lasterketa da.

54

Ayudas para deportistas de alto nivel El Vicerrectorado de Alumnado ha acordado destinar un total de 55.000 euros a ayudas a deportistas de alto nivel que estén cursando sus estudios en cualquier de los ciclos de la Universidad del País Vasco, para que puedan compatibilizar sus estudios y la actividad deportiva. Tal y como se recoge en la convocatoria de este curso, podrán solicitar la ayuda tanto estudiantes que en la actualidad practiquen deporte de alto nivel, como quienes sean convocados por selecciones nacionales. Asimismo, podrán tomar parte en la convocatoria deportistas pertenecientes al Plan ADO (Asociación Deportes Olímpicos), medallistas en los Campeonatos de España Universitarios en el curso anterior o deportistas federados en activo durante los cursos 2007-2008 ó 2008-2009 con discapacidades reconocidas por las Federaciones de Deporte Adaptado. Las bases de la convocatoria podrán recogerse en cualquiera de los Servicios de Deportes de los Campus y las solicitudes se presentarán antes del próximo 30 de abril en los Registros Generales de la UPV/EHU.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.