Page 1

LONGITUDEA BERE GARAIKO ZIENTZIA-ARAZORIK HANDIENA EBATZI ZUEN JENIO BAKARTI BATEN EGIAZKO ISTORIOA

DAVA SOBEL NEIL ARMSTRONG-EN hitzaurrea

ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT


Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

Diseinua eta azala: Antton Olariaga Begirale teknikoa: Jokin Gorozika Hizkuntza-begiralea: Juan Garzia Garmendia

Copyright © 1995 by Dava Sobel Longitude All rights reserved - Eskubide guztiak erreserbatuta © 2012, itzulpena: Irene Aldasoro © ehupress, 2012, Longitudea ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da www.ehu.es/argitalpenak - editorial@ehu.es ISBN: 978-84-9860-745-1 Lege gordailua: BI - 2.052-2012 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)


Aurkibidea

Eskertza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9

2005eko urteurren-argitalpenerako hitzaurrea. Neil Armstrong

11

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15.

Irudizko lerroak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Denboraren aurretiko itsasoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Unibertso mekaniko batean jitoan . . . . . . . . . . . . . . . . Denbora botila batean. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Sinpatiaren hautsa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Saria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Mihiztatzaile baten egunkaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Matxinsaltoa itsasora doa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Zeruko erlojuaren orratzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Diamantezko denbora-neurgailua . . . . . . . . . . . . . . . . Suzko eta urezko froga . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bi erretraturen istorioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . James Cook kapitainaren bigarren bidaia . . . . . . . . . . . Jenialtasuna handizka ekoiztea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Meridianoaren patioan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

17 27 37 49 55 65 75 87 101 113 123 137 149 163 175

Iturriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 187 Aurkibide alfabetikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 193


Nire ama Betty Grubel Sobeli, lau izarreko nabigatzaile, zeruetako bideetan itsastatzeko gai, baina beti Canarsie-ko errepidean dabilen horri.


Eskertza

Eskerrik asko William J. H. Andrewes Harvard Unibertsitateko David P. Wheatland bildumaren arduradunari, longitudeari buruzko jakintzaren munduan sartu ninduen lehena izateagatik, eta 1993ko azaroaren 4tik 6ra bitartean Cambridgen izandako Longitudeari buruzko Sinposiuma antolatzeagatik. Eskerrik asko, halaber, Harvard Magazinen argitaratzaileei —batez ere John Bethell, Christopher Reed, Jean Martin eta Janet Hawkins-i— Longitudearen Sinposiumera bidali nindutelako eta hari buruzko nire artikulu bat jasotzeagatik 1994ko martxo-apiriletako alearen lehen orrialdean. Eskerrik asko Hezkuntzaren Hobekuntza eta Laguntzarako Argitalpenen Ataleko Kontseiluari ere, ikasleen aldizkariko artikulu onenaren 1994ko urrezko domina emateagatik longitudeari buruzko nire artikuluari. Esker bereziak George Gibson Walker and Company-ko argitaratzaileari, artikulu hura irakurri, liburuaren hasieran joan behar zuela iritzi, eta ezorduetan deitzeagatik horren berri emateko. Eta mila esker Michel Carlisle-ri, William Morris Agency-ko presidenteordeari, ohi baino ere dohain bereziagoa erakutsi baitu egitasmo honen ordezkari ziharduela.


2005eko urteurrenargitalpenerako hitzaurrea

Ohio-ko nekazari-hiri txiki batean hazten ari zen mutiko bat nintzelarik, bi modu zeuden ordu zehatza jakiteko: irratia, ordu oro esanez seinalea entzutean, ‌izango dira, ekialdeko ordu estandarrean, eta justizia-jauregiko erlojuaren kanpaiak, oso pieza garrantzitsua egunaren antolamendurako. Hiriko zenbait jendek ez zuen eskumuturreko erlojurik, eta justizia-jauregiko kanpaien mende egoten zen eguneko lanaldia hasteko eta amaitzeko. Askok bazuten erlojua, baina erloju haiek bost minutuko aurrerapena edo atzerapena izan zezaketen bost orduan, eta egunean behin baino gehiagotan jarri behar izaten ziren orduan; norberaren erlojuaren zehaztasuna harrobide zen. Justizia-jauregiaren kupula herriko elizen kanpandorreen gainetik goratzen zen. Kupularen azpiko kanoiaren bueltan, berdin banaturik, lau erloju-esfera ageri ziren, bakoitza puntu kardinal bati zegokiola. Eskola-umeei, batzuetan, uzten zieten justizia-jauregiko dorrera igotzen. Dorreak, lurretik ikusita, apala zirudien egituraz. Barrutik arakatzen zuten ikasleek, baina, zoko-mokoz beteriko barrualde bat topatzen zuten, hautsez estalitako habe eta beso elkargurutzatuz osatua. Erloju-esferak


12

L ONGITUDEA

erraldoiak ziren, eta orratzak, berriz, haurrak handi baino luzeagoak. Esperientzia hark oroitzapen bizi bat uzten zuen: erlojuak garrantzitsuak ziren.

Tamesis ibaian behera Westminster-etik Greenwich-era txalupan joatea denboran bira bat egitea da. Bi mila urteko historia dago ibai-ertzetan Londinium delako erromatar portutik abiatu eta saxoien garaietan zehar. Historia horretako mugarri ditugu 1665ko izurritea, hurrengo urteko Sute Handia, Iraultza Industriala eta hogeigarren mendeko mundu-gerrek eragindako suntsipena. Greenwich itsas hiri bat da, argi eta garbi. Greenwich-eko nasan lur hartu eta oinez abiatzen den bisitariak atzean utziko ditu Cutty Shark clipper belaontzi famatua eta Francis Chichester-ek bakarka munduari bira emateko erabili zuen Gypsy Moth II ontzi koxkorra. Hirigune xarmangarri hartatik zehar, ibilaldi labur bat dago Itsas Museo Nazionalera. Han daude Horatio Nelson Britainia Handiko almirante eta itsas heroi ospetsuenaren itsasketa-kartak eta lanabesak, eta James Cook kapitainarenak, Britainia Handiko itsas esploratzaile handienarenak. Galeriak gainezka daude margoz, itsasontzi-maketaz, tresneria zientifiko zein nautikoz, kartografiabildumaz eta munduan den itsas liburutegi handienaz. Museo horretan, duela urte asko, aspalditik ikustea irrikatzen nuena ikusi nuen: historian izan diren erloju adierazgarrienak, hor nonbait, lehenengo itsas kronometro doiak. James Harrison izeneko Yorkshire-ko arotz erlojugile bihurtu batek hemezortzigarren mendean egindako lehen hiru erloju haiek ez zuten zerikusirik nik ordura arte ikusitako ezerekin. Zaharrena, bost bat zentimetrokoa alde bakoitzeko, latoizkoa zen, eta haren


2005 EKO

URTEURREN - ARGITALPENERAKO HITZAURREA

lau orratzetariko bakoitzak esfera bat zuen. Pisu-bola batzuk irteten zitzaizkion gora malgukiz elkarloturiko beso kulunkarien muturretan. Harrison-en bigarren eta hirugarren erlojuak txikixeagoak ziren, eta haien mekanismoak, berriz, antzekoak bai, baina desberdinak, nolabait ere. Harrison-en azken erlojua, emaitzei dagokienez onentzat jotzen dena, zeharo desberdina zen besteen aldean. Sakelako erloju handiegi baten itxura zuen, hamabihamabost bat zentimetroko diametroa eta bost zentimetroko lodiera, eta zilarrezko kutxatila batean sarturik zegoen. Elementu guztiguztiak akatsik gabe landurik zeuzkan, eta arotz batek ez baizik eta bitxigile batek egina zela ematen zuen begira. Museotik irten ondoren, kalea gurutzatu, parkea igaro, eta, muinoan gora, Flamsteed House-ra igo nintzen, Sir Christopher Wren-ek 1675ean diseinaturiko behatokira. Karlos II.a erregeak agindu zuen behatokia eraikitzeko, itsas nabigazioa aurreratzearren eta ÂŤitsasoan hain desiratua zen longitudea aurkitzeko eta nabigazioaren artea hobetzearrenÂť. Eta, urte berean, John Flamsteed izendatu zuen bere lehen errege-astronomo. Behatokia lehen meridianoaren kokalekua da. Behatokitik eta Lurraren ipar eta hego poloetatik igarotzen den irudizko plano batek banatzen du Lurra, garbi-garbi, ekialdeko eta mendebaldeko hemisferioetan. Greenwich-eko meridianoaren araberako ordua ere (GMT) behatokian oinarritzen da, eta kokaleku horretatik abiaturik neurtzen da egun, urte eta mende oro. Uneren batean, Harrison-en kronometroak museotik hartu, eta, kalea zeharkatu eta parkea igarorik, muinoan gora eraman zituzten, behatokira. Ironikoa da erlojuak, hau idazten ari naizen

13


14

L ONGITUDEA

bitartean, hortxe, erlojuon kritikatzaile handienak izan zirenen laborategian egotea: astronomoen laborategian, alegia. Longitudea zehaztearen kontua ebazteko eraikitako behatokiaren historia liluragarria da. Kronometroak ere longitudea zehaztearen kontua ebazteko egin ziren, eta, nire ustez, are liluragarriagoak dira haiek. Urteen buruan, beste lau aldiz itzuli naiz Greenwich-era erlojuok ikustera, begirunez beterik haien aurrean. Neure lanbide-arloak aireko eta espazioko nabigazioa menderatzea eskatzen zidalarik, liluraturik geratu nintzen itsasoko nabigazioaren historiarekin. Ikasi nuen nola, Kolon lehen aldiz Atlantikoa gurutzatuta itzuli zenean, ikaragarrizko eztabaida sortu zen Espainiaren eta Portugalen artean, hau da, orduko Europako bi itsas arerio indartsuenen artean, aurkitu berri ziren lurraldeen jurisdikzioa zela eta. Alexandro VI.a aita santuak Zedarriztapenaren Bulda eman zuen ebazpen gisa. Ekuanimitate hotzez, aita santuak meridianolerro bat marraztu zuen ozeano handiaren mapa baten gainean, Azoreetatik ehun legoa mendebaldera. Marraren mendebaldera zeuden lurrak, aurkituak zein ez, Espainiari esleitu zizkion, eta marraren ekialdera zeudenak, Portugali. Diplomazia trebea izan zen hura; batez ere, marra non egokitzen zen inork ez zekienean. Lehenengo garaietako ontzi-kapitainek bazekiten zer esan nahi zuen latitudeak, eta, ipar hemisferioan, Iparrizarrak horizontean zuen garaieraren arabera neurtzen zuten hura. Baina inork ez zuen ulertzen longitudea. Magallanesen eskribauak, Pigaffetta-k, honela idatzi zuen: ÂŤKapitainak ordu asko ematen ditu longitudearen arazoa aztertzen, baina pilotuak latitudea ezagutzearekin


2005 EKO

URTEURREN - ARGITALPENERAKO HITZAURREA

konformatzen dira, eta, hain baitaude beren buruaz harro, aipatu ere ez dute eg iten long itudeaÂť. Nabigazioarazo hori nola konpondu zen jakiteko egin nuen bilaketak, ezinbestean, John Harrison-en asmamena eta trebetasuna ezagutzera eraman ninduen. Harrison-en lorpenak eta nekeak irrikaz ikasten nituelarik, ohartu nintzen Longitudeak ematen zigula aurrez ezagutzen ez zen xehetasunik eta erlaziorik. Historiaren atal paregabe hori ezagutzen ez dutenek denbora-neurketaren eta nabigazioaren lorpen handi baten kontakizun liluragarria aurkituko dute. Gaia ondo ezagutzen dutenek, berriz, zoragarrizko ezustekoak aurkituko dituzte. Neil Armstrong

15


1 Irudizko lerroak

Jolasgurak nagoenean, longitudearen meridianoak eta latitudearen paraleloak saretzat baliatu, eta Ozeano Atlantikoa trainatzen dut balea bila. Mark Twain, Misisipiko bizitza

Behin, neska koskorra nintzela asteazkenetan egiten genituen txango haietariko batean, aitak alanbrezko bola aledun bat erosi zidan, ikaragarri gustatu zitzaidana. Ukitu batekin, plast, itxi, eta kiribil zapal bat eginik geratzen zitzaidan eskuen artean, edo, bat-batean zabaldu, eta esfera barren-huts bat bihurtzen zen. Zabalik eta biribil geratzen zenean, Lur txiki bat ematen zuen, zeren haren alanbre bisagraz josiek nire ikasgelako mundu-bolan ikusiak nituen zirkulu elkarrebakitzaileen forma berberak osatzen baitzituzten: latitudearen eta longitudearen lerro beltz meheak. Bolaren koloretako ale bakanak alanbre-bideetan barrena lerratzen ziren, zoriaren jostailu, itsasontziak itsas zabalean bezala. Aitak Bosgarren Etorbidean gora egin zuen, Rockefeller Center aldera, ni lepoan hartuta; gelditu, eta Atlasen estatuari begira geratu ginen, hark bere soinburuetan eusten ziela Zeruari eta Lurrari.


18

L ONGITUDEA

Atlasek hala jasota zeukan brontzezko lurbira, nik eskuan nuen jostailua bezala, bere artetik ikusten uzten zuen mundu bat zen, irudizko lerro batzuek mugatzen zutena. Ekuatorea. Ekliptika. Karramarroko tropikoa. Kaprikornioko tropikoa. Zirkulu Artikoa. Lehenengo meridianoa. Ordurako ere gai nintzen planetako egiazko lur eta ur guztien sinbolo indartsu bat ezagutzeko mundu-bolaren gainean ezarritako paper laukidunaren sarean. Latitudearen eta longitudearen lerroek, gaur egun, nik duela berrogeitaka urte irudika nezakeen baino aginpide handiagoa dute, finko baitiraute lerrook, bitartean mundua itxuraldatuz doalarik haien azpian: kontinenteak jitoan itsaso gero eta zabalagoan, eta nazioen mugak etengabe berritzen, gerraren zein bakearen eraginez. Umetan, trikimailu bat ikasi nuen latitudearen eta longitudearen arteko desberdintasuna gogoratzeko. Latitudearen lerroak, paraleloak, benetan paralelo daude elkarrengandik, eta ekuatoretik poloetara inguratzen dute mundu-bola, gero eta diametro txikiagoko eraztun zentrokideak eratuz. Longitudearen lerroak, aldiz, ipar-polotik hego-polora doaz kurban, eta, handik, atzera lehengo lekura itzultzen dira, tamaina bereko zirkulu handiak osatuz, halako moduz non Lurraren muturretan elkartzen baitira denak. Latitudearen eta longitudearen lerroak antzina hasi ziren gure mundu-ikuskera zeharkatzen; gutxienez, Kristo jaio baino hiru mende lehenago. K.o. 150erako, Ptolomeo kartografo eta astronomoak trazatuak zituen lerrook bere lehenengo munduatlasaren hogeita bederatzi mapetan. Ale seinalatu hartarako, gainera, leku-izen guztiak aurkibide batean zerrendatu zituen


I RUDIZKO

LERROAK

Ptolomeok, alfabetikoki ordenaturik, bakoitzaren latitudea eta longitudea ere emanez (bidaiarien kontakizunetatik kalkula zitzakeen bezain zuzen). Ptolomeok berak mundu zabalari buruz zuen ikuspegia teorikoa baino ez zen. Haren garaiko uste oker baten arabera, ekuatoretik behera bizi zen oro desitxuraturik geratuko zen bero izugarriaren eraginez. Ptolomeoren ustez, ekuatoreak markatzen zuen latitudearen zero mailako paraleloa. Ptolomeok ez zuen hori modu arbitrarioan erabaki, baizik eta autoritate handiago batean oinarriturik, hark bere aurrekoengandik jaso baitzuen, eta haiek, berriz, izaditik eratorri, zeruko gorputzen mugimenduei kontu eginez. Eguzkia, ilargia eta planetak ia ekuatorearen gain-gainetik pasatzen dira. Era berean, Karramarroko tropikoak eta Kaprikornioko tropikoak —beste bi paralelo ospetsu— eguzkiaren aginduetara hartzen dute beren lekua. Eguzkiak urtean zehar egiten duen irudizko bidearen iparreko eta hegoko mugak markatzen dituzte. Ptolomeok, ordea, askatasuna zuen lehenengo meridianoa, zero mailako longitude-lerroa, nahi zuen lekuan ezartzeko. Eta Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldean dauden Uharte Zorionekoetatik pasaraztea aukeratu zuen (gaur egun Kanaria eta Madeira Uharteak deritzenetatik, alegia). Geroagoko mapagileek Azore eta Cabo Verde Uharteetara mugitu zuten lehenengo meridianoa; bai eta, besteak beste, Erroma, Kopenhage, Jerusalem, San Petersburgo, Pisa, Paris eta Filadelfiara ere, harik eta azkenean Londresen kokatu zuten arte. Mundua biraka dabilenez, polotik polora trazaturiko edozein lerrok balio dezake hasierako erreferentzia-lerroa adierazteko. Lehenengo meridianoa han edo hemen kokatzea erabaki politiko hutsa da.

19


20

L ONGITUDEA

Hor dago latitudearen eta longitudearen arteko desberdintasunaren benetako muina, edozein haurrek ikus dezakeen lerroen norabideari buruzko desberdintasun azalekoaren gainetik: Latitudearen zero mailako paraleloa izadiaren legeek ezarria da, eta longitudearen zero mailako meridianoa, berriz, denborak darabilen hondarra bezala aldatzen da lekuz. Desberdintasun horrengatik da latitudea aurkitzea haur-jolasa, eta longitudea kalkulatzea, berriz —batez ere itsasoan—, pertsona larriontzako dilema: halako dilema, izan ere, non, giza historiaren zatirik handienean, erantzunik gabe eduki baititu munduko bururik argienak. Nor den marinela gai da egunaren luzerari, eguzkiaren altuerari edo zerumugan dauden izar gidari ezagunei erreparatuz latitudea aski ongi kalkulatzeko. Kristobal Kolonek, 1492ko bere bidaia hartan, paralelotik nabigatu zuenean, zuzen-zuzen jarraitu zuen bidea Atlantikoan zehar, eta teknika horrek Indietara eramango zuen noski, traban jarri ez balitzaizkio Amerikak tartean. Longitude-meridianoen neurketa, ordea, denborak darabil. Itsasoan norbera zer longitudetan dagoen jakiteko, jakin behar da, itsasontzian zer ordu den ez ezik, une horretantxe egoitza-portuan edo longitude ezaguneko beste leku batean zer ordu den ere. Bi erlojuon orduek ematen diote modua nabigatzaileari orduen arteko aldea tarte geografiko bihurtzeko. Lurrak hogeita lau ordu behar dituenez hirurehun eta hirurogei graduko bira osoa egiteko, jira baten hogeita lauren bat adierazten du ordu batek; bestela esanda, hamabost gradu. Beraz, itsasontziaren eta abiapuntuaren arteko ordubete bakoitzeko tarteak hamabost graduren aldea adierazten du longitudean, dela ekialdera, dela mendebaldera.


I RUDIZKO

LERROAK

Nabigatzaileak itsasoan egunero eguzkiak zeruan punturik gorena iristean ontziko erlojua tokiko eguerdiarekin egokitzen duenean eta, horren ondoren, egoitza-portuko erlojua kontsultatzen duenean, bi erlojuen arteko ordu bakoitzeko tarteak beste hamabost graduren aldea adierazten du longitudean. Longitudeko hamabost gradu horiek berak ibilitako distantzia bati ere badagozkio. Ekuatorean, Lurraren ingurubira zabalena den lekuan, hamabost graduk mila milia hartzen ditu (mila seiehun eta bederatzi kilometro). Lerro horretatik iparrera edo hegora egin ahala, ordea, gutxituz doa gradu bakoitzak kilometrotan duen balioa. Longitudeko gradu batek denborako lau minutu balio du mundu guztian, baina, distantziari dagokionez, gradu bat, ekuatorean hirurogeita zortzi milia izatetik (ia ehun eta bederatzi kilometro eta erdi), ia ezerezeraino txikitzen da poloetan. Une berean bi lekutako ordu zehatza jakitea —longitudea jakiteko aurrebaldintza, gaur egun eskumuturreko erloju merke pare batekin erraz lor daitekeena— guztiz ezinezkoa zen penduluzko erlojuen garaira arte, eta tramankuluokin ere berdin. Itsasontziaren zabuarekin, atzeratu, aurreratu edo erabat gelditzen ziren halako erlojuak. Herrialde hotz batetik merkatar i t z a eremu tropikal baterainoko bidean ger tatu ohi ziren tenperatura-aldaketek, berriz, mehetu edo loditu egiten zuten erloju baten olio lubrikatzailea, eta hedatu edo uzkurtu haren metalezko piezak, oso ondorio kaltegarriak eraginez kasu batean zein bestean. Barometroaren presioa igotzeak edo jaisteak, eta latitude batetik bestera Lurraren grabitateak dituen gorabehera-

21


22

L ONGITUDEA

txoek ere berdin, denbora irabaztea edo galtzea eragin ziezaioketen erloju bati. Longitudea neurtzeko metodo praktiko baten faltaz, esplorazioen garaietako kapitain handi guztiei gertatzen zitzaien itsasoan galtzea, mapa eta iparrorratz onenak eskura izanagatik. Vasco de Gama izan zein Vasco Núùez de Balboa, Fernando de Magallanes zein Sir Francis Drake, guztiak ere nola-hala iristen ziren zihoazen lekura, zori onari edo Jainkoaren graziari egotziriko indarrez. Gero eta belaontzi gehiago itsasoratzen zenez lurralde ezezagunak esploratzera, gerra egitera edo atzerriko lurralde batetik bestera urrea eta salgaiak garraiatzera, ozeanoen gainean igeri zebiltzan nazioen aberastasunak. Eta ezein itsasontzik ez zuen artean modu fidagarririk nontsu zebilen zehazteko. Horren ondorioz, ezin konta ahala marinel hiltzen zen, patu beltzak itsasoan ustekabean harrapaturik. Halako istripu bakar batean, 1707ko urriaren 5ean, ia bi mila gizonek galdu zuten bizia Scilly uharteetan, sorterrira bidean zihoazen lau britainiar gerraontzik hondoa jota. Longitudearen arazoari irtenbide bat aurkitzeko ahaleginak etengabeak izan ziren lau mendez Europako kontinente osoan. Estatuburu koroadun gehienek ere, azkenean, rol bat jokatu zuten longitudearen istorioan; bereziki, Jurgi III.ak eta Luis XIV.ak. Itsasgizonek itsasora eraman zituzten metodo itxaropentsuenak, zer doitasun eta erabilgarritasun zuten probatzeko, hala nola Bounty ontziko William Bligh kapitainak edo James Cook kapitain zirkunabigatzaile handiak, zeinak hiru


I RUDIZKO

LERROAK

esplorazio- eta esperimentazio-bidaia luze egin baitzituen Hawaii-n bortxaz hil aurretik. Izen handiko astronomo batzuek unibertso mekanikoaren ikuspuntutik begiratzen zioten longitudearen desafioari: Galileo Galilei-k, Jean Dominique Cassini-k, Christiaan Huygens-ek, Sir Isaac Newton-ek eta Edmond Halley-k, kometak famatu zuen hark, denek ere ilargiari eta izarrei eskatzen zieten laguntza. Parisen, Londresen eta Berlinen behatoki ikusgarriak eraiki ziren, longitudea zeruen bidez aurkitzeko helburu aitortuarekin. Beste buru apalago batzuek, berriz, zakur zaurituen intzirietan edo itsas zabalean nolabait estrategikoki edo ainguraturiko itsasontzietatik jaurtitako kanoikadetan oinarrituriko egitasmoak zerabiltzaten buruan. Longitudea aurkitzeko ahaleginetan ari zirela, zientzialariek beste aurkikuntza batzuk egin zituzten, unibertsoaz zuten ikuskera aldatu zietenak. Besteak beste, Lurraren pisuaren, izarretarainoko distantziaren eta argiaren lastertasunaren lehenengo neurketa doiak. Denbora igaro eta metodo baliagarririk frogatzen ez zenez, longitudearen arazoari irtenbidea aurkitzearen auziak proportzio mitikoak hartu zituen: gaztetasunaren iturria, betiereko mugimenduaren sekretua edo beruna urre bihurtzeko formula aurkitzearen pare. Itsas gaietan indar handia zuten nazioetako gobernuek —besteak beste, Espainiak, Herbehereek eta Italiako z e n b a i t h i r i estatuk—, aldian behin, grina akuilatzen zuten, metodo bideragarri baten truke diruketak eskainiz. Britainiar parlamentuak eratu zuen, 1714ko Longitudeari buruzko bere Akta famatuan,

23


24

L ONGITUDEA

denetan saririk handiena: altxor bat izendatu zuen (zenbait milioi dolar, gaur egungo dirutan) longitudea neurtzeko bide Erabilgarri eta Baliagarri bat aurkitzen zuenarentzat. John Harrison ingeles erlojugilea —mekanikaren jenio bat, zehaztasunezko denbora-neurgailu eramangarrien zientzian aitzindaria— bilaketa horretara emana bizi izan zen. Newtonen ustez ezinezkoa zena egin zuen Harrison-ek: hark asmatutako erlojua gai zen ordu zehatza eramateko, betiereko su-garraren gisa, egoitza-portutik munduko beste edozein bazterretara. Harrison, etorki apaleko eta adimen handiko gizona, bere garaiko buru argienekin lehiatu zen. Aparteko arerio gertatu zitzaion Nevil Maskelyne jaun agurgarria, bosgarren errege-astronomoa; Maskelyne-k, Harrison-ek diru-sari preziatua beretzat eskatu zuenean, kontra egin zion, eta zenbaitetan erabili zuen jokabideak ez du joko zikina beste izenik. Erlojugile izateko hezkuntza formalik zein aprendizgorik batere gabe, Harrison-ek erloju batzuk egin zituen, ia marruskadurarik gabekoak, eta lubrikatu eta garbitu beharrik ere ez zutenak; material herdoilgaitzez eginak ziren, eta haien pieza mugikorrek erabateko oreka gordetzen zuten beren artean, edonolakoak izanik ere inguruan zabuak eta astinaldiak. Pendulua baztertu, eta zenbait metal konbinatu zituen makinerian, halako moduz ezen, tenperatura-aldaketaren eraginez piezetariko bat hedatzen edo uzkurtzen zenean, besteek aldaketaren efektuak neutralizatzen baitzituzten, beti berdin eutsiz erlojuaren abiadurari. Harrison-en lorpen guzti-guztiek, ordea, topo egiten zuten elite zientifikoko kide batzuen trabarekin; kideok mesfidantza zioten Harrison-en kutxa magikoari. Longitudearen saria


I RUDIZKO

LERROAK

emateko ardura zuten mandatariek —Nevil Maskelyne, besteak beste—, gogoak ematen zienean aldatzen zituzten lehiaketaren arauak, astronomoen aukerei erraztasunak emateko Harrison eta haren kide «mekanikari»en nahien gainetik. Azkenean, ordea, Harrison-en proposamenaren erabilgarritasun eta doitasuna irten zen garaile. Haren jarraitzaileek zaindu zuten Harrison-en asmakizun konplexu bikaina, eta, diseinu-aldaketa batzuen bidez, handizka ekoizteko eta erabilera zabala izateko moduan jarri zuten. Azkenean, Harrison-ek —adintsu eta akitua ordurako, eta Jurgi III.a erregeak bere babespean hartua— eskubidez zegokion diru-saria erreklamatu zuen, 1773an, berrogei urteko intriga politikoak, nazioarteko gerrak, adituen esamesak, iraultza zientifikoak eta inarrosaldi ekonomikoak jasan ondoren. Hari horiek guztiak eta gehiago bilbatzen dira longitudearen lerroetan. Harion korapiloak askatzea —hari horien istorioa urratsez urrats gogora ekartzea, orbitan dabiltzan sateliteek osaturiko sare batek itsasontzi bat zentimetro gutxi batzuen tartearekin seinala dezakeen garai hauetan— Lurra beste era batera ikustea da.

25


2 Denboraren aurretiko itsasoa Itsasora jo zuten ontzietan, ur handietan zutelarik ogibidea. Jaunaren egintzak ikusi zituzten, haren egintza harrigarriak itsas zabalean. 107. Salmoa

«Eguraldi zikina» deitu zion Sir Clowdisley Shovell almiranteak hamabi egunez itsasoan harrapaturik eduki zuen behe-lainoari. Mediterraneoko frantses indarrekin borrokatxoak izan ondoren, garaile, Gibraltartik sorterrira zihoalarik, Sir Clowdisley-k ezin izan zuen saihestu udazkeneko gandu itxia. Itsasontziak kostaldeko harkaitzak joko zituen beldurrez, nabigatzaile guztiak bildu zituen, haiek zer irizten zioten jakiteko. Gehienen iritziz, Île d’Ouessant, Bretainiako penintsularen azken muga egiten duen uhartearen mendebaldean zegokeen ingeles ontzidia, arriskurik gabe. Marinelak, ordea, ipar aldera jarraitu zutenean, izuturik konturatu ziren gaizki kalkulatu zutela longitudea Scilly uharteen inguruan. Uharte txikitxo horiek Ingalaterrako hego-mendebaldeko puntatik hogeita hamabi bat kilometrora daude, Land’s End seinalatzen dutela, harmailazko bide-zidor bat irudi. Hala, 1707ko urriaren 22ko gau lainotsu hartan, izenik gabeko hilobi bihurtu ziren Scilly uharteak sir Clowdisley-ren ia bi mila soldadurentzat.

LONGITUDEA  

BERE GARAIKO ZIENTZIA-ARAZORIK HANDIENA EBATZI ZUEN JENIO BAKARTI BATEN EGIAZKO ISTORIOA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you