Goiz eder argitik esku izoztuen egunsentira

Page 1

GOIZ EDER ARGITIK ESKU IZOZTUEN EGUNSENTIRA Testu honek bost atal ditu:

• • • • •

I. arabatik ekia eta ekialdetik horma II. nafarroan izu-ikara ari du III. galerna gipuzkoan itsasotik lehorrera IV. bizkaiko su-erauntsia V. biharko goiz eder argia

Hemen I.a eta V.a daude irakurgai. Testu osoa irakurtzeko, www.oiartzuarrak.org-ra jo.

I. arabatik ekia eta ekialdetik horma Ni naiz Marixane Agerrekoa, XVII. mendean Pierre de Lancrek erre erazitako 16 urteko neska, eta abisu bat eman behar dizuet. Begira ezazue, gero ere, sineskeriak, sineste bidezkoak, zitalkeriak, behar bezalako portaerak, zuzentasun politikoa, garbiketa egin beharrak, bakea, eta zentzunezko beste gauza asko aipatuz helduko direnek ez ote duten beste inkisizio bat antolatuko. Joseba Sarrionandia, Hnuy illa nyha majah yahoo, 1995

arabatik ekia Manuel Lekuonaren itzala irakurgela zabalaren apalategitik ateraino luzatzen da, larri, beltz, zorrotz. On Manuelek urrats bat aurrera egin du ilunantze horretan, eta liburuxka bat hartu idatzizko ugaritasunean: Eun dukat. Orriak goxo pasa ditu papera laztanduz bezala, deus irakurri gabe, Manuel izenaren ondoan dagoen Martin anaiarena irakurri gabe. Gogora, eztarri-zulora, mingostua etorri zaio apirileko poza, nola antzezlana saritu zuten Kursaalean, zer-nolako arrakasta izan zuen oiartzuarren

1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Goiz eder argitik esku izoztuen egunsentira by tzuarrak2013 - Issuu