



AED Euskara Elkarteko lantalde izatetik euskarazko aisialdi hezitzailea garatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea izatera igaro ginen 1994an.
1988. urtean hasi ginen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin ditugu euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko.
Txatxilipurdi Elkarteak agente ezberdinekin egiten du lan elkarlanean (administrazio, enpresa, ikastetxe, etab.) baina batez ere herrigintzarekin ditu eraikiak zubiak.
Txatxilipurdik herritar autoeratuen lanean sinisten du eta horren aldeko apustua eginen. Euskara hauspotzeko, haurren eskubideen alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dugu gain gure erantzukizuna, inori itxaron gabe.
Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena!
Haur eta gazteen aisialdian eragiteko asmoarekin hainbat
egitasmo ditugu martxan. Arrasate da gure sorlekua
eta bertan Udaleku itxiak eta irekiak, Txikilandia gabon
parkea, Eguzkilaru, 3 Udal ludoteka eta Gazte Txokoren
kudeaketa, Udal Gaztegunearen kudeaketa, Ludoteka
ibiltaria, Jostailu truke Merkatua, Arrasatek Hezi ekimena,
Guraso.eus webgunea... ditugu martxan
Herri txiki eta handietan, landa eremuan eta industri hiri handietan, gune euskaldunago zein erdaldunagoetan, guztietara moldatzen jakin izan du gure eskaintza atsegin eta hezitzaileak.
Katalogo honetan jasotzen dugu 2023. urterako gure
eskaintza, hala ere, bizi dugun egoera berri hau dela eta, aldaketa batzuk egin ditugu gure eskaintzetan.
Arrasatetik kanpo ere eragiten dugu hala ere.
Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko Gazte Lekuak
kudeatzen ditugu, Oñatiko ludoteka, Txipistin programa
eta udalekuak, eta Otxandixoko aisialdi eskaintza
udalekuekin batera. Tailerrak eskaini ditugu Euskal Herriko
txoko ezberdinetan, hegoalde zein iparraldean. Guraso
talde, hezitzaile eta irakasleentzako tailer, ikastaro eta
trebakuntza saioak egin ditugu gai desberdinen inguruan:
haurren parte hartzea, kulturartekotasuna, jolasa,...
Euskarazko aisialdi hezitzailea da gure helmuga eta hauek
gure oinarriak:
aniztasuna
jolasa hezkidetza natura
hartzea
euskara kulturartekotasuna
inklusioa harremanak
1.- Eskaintza berriak............................................................................................ 5 or
- Txoko iluna
- Ihes bidea
2.- KULTUR ZERBITZUAK.......................................................................................... 7 or
- Ikuskizunak
- Tailerrak
- Jolasak
- Jolas parkeak
3.- JOLASTK eta jolas aberatsak..................................................................... 15 or
- Jolas molaz
- Tailer praktikoak
- Jostailu truke merkatua
Txoko ilun honetan, material ezberdina
jarriko dugu parte hartzaileen eskura;
argi mahaiak, koloretako eraikuntza
bloke gardenak, itzalekin jolasteko
kartulinazko txotxongiloak...
Argiarekin eta itzalekin jolasteko
aukera izango dute, baita nork bere
kartulinazko txotxongiloak sortzeko
aukera ere.
Partaideak istorio baten murgilduko ditugu eta talde lanean arituz misterioa argitu beharko dute.
Lortuko ote dute?
8 urtetik gorakoei zuzenduta.
30 minutuko txandak.
Gehienez 7 pertsonaz osatutako taldetan. 2 ordu 2 ordu 2 hezitzaile
2 hezitzaile
* Partaide kopuruaren arabera
prezioa alda daiteke.
Era askotako kultur zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta proposamen berrietarako ere prest gaude.
IKUSKIZUNAK Ikuskizunetan Euskal Herriko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza daukagu. Ikuskizunen helburu nagusia euskaraz
gozatzea eta euskal kultura hedatzea da, betiere heziketa ardatz harturik. Ikuskizunen lan talde bat daukagu
martxan ikuskizun berriak sortzeko eta moldatzeko.
Gurasoei eta haurrei zuzendutako ekintza sorta da, hizkuntzaren transmisioa bultzatzea helburu duena.
HonEz gain, familien arteko harremanak (komunikazioa, jolasak...) sustatu nahi dira, helduek eta haurrek elkarrekin
gozatu dezaten.
JOLAS ETA TAILERRAK
Haurren autonomia, harremanak, euskara eta espazioaren erabileraren sustapena dute oinarri gure tailer eta
jolasek. Herri guztietara moldatzen gara baita eskaera berezietara ere. Tailer bakoitza bi hezitzailek gidatzen dute, eta 2 edo 3 ordukoak izan daitezke. Hala ere, behar
izanez gero, hezitzaile kopurua eta denbora ere moldatu daiteke.
JOLAS PARKEAK
Herri, auzo edota edozein eremutan haur eta gaztetxoendako ekintzen antolakuntza. Puzgarri, tailer, ikuskizun, jolas,... denetariko konbinazioak egin eta bezeroarekin batera diseinatuko da nahi den jolas parkea.
Ipuin kontalariek balore ezberdinak landuz kontatzen
dituzte ipuinak. Beharren eta eskarien araberakoak
izaten dirabalioak: hezkidetza, aniztasuna, laguntasuna, euskara, mitologia... Ipuin kontaketa
amaitzerakoan haurren sorkuntza
tailer bat egiten da.
1 ordu 2 hezitzaile
Euskal Herriko haurrak munduan barrena murgilduko ditugu, Munduan Berbena ikuskizun parte hartzailearekin.Munduko
jolas, kanta eta dantzez jai giroan gozatzeko berbena paregabea.
780E
2 hezitzaile 1 ordu 15min
Euskarazko betiko eta gaurko abestiak abesteko aukera, gorputza mugitzearekin batera giro alai eta dibertigarria sortuz.
Haur eta gazteentzako aproposa, denetariko abestiekin adin
tarte bakoitzarentzat egokiena
aukeratu ahal izateko. Parte
Dj emanaldi martxosoa, 2
dinamizatzailez osatua, bata musika jartzen eta bestea haur eta gaztetxoak animatzen, dantza eta jolasen bitartez.
Guztira ordu beteko saioa
izango da.
1 ordu 30min
2 hezitzaile
hartzaileek kantua aukeratu eta aurkezleen laguntzarekin 680E
780E
2 hezitzaile 1 ordu 30min
Haur zein gazteekin egin ahal izateko era guztietako tailerrak eskaintzen ditugu, edozein leku eta ezaugarritara moldatzeko aukerarekin. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien artean.
1.- NATUR TAILERRAK: naturako elementu ezberdinak erabiliz eskulan eta tailerrak egiteko aukera. Aukeratu 3 tailer hurrengo zerrendatik.
- Lorategi tailerra: lorontziak apaindu eta bertan barazkiak
landatzeko aukera.
- Mandala erraldoiak: naturako elementu ezberdinez baliatuz
artelanak sortzeko aukera.
- Harriak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore
ezberdinetako rotulkiez baliatuz, harriak apaintzeko aukera.
- Txorientzako jan lekua: txorientzako jan lekuak sortuko ditugu.
- Serigrafia: naturako elementuak erabiliz, material ezberdinak
apainduko ditugu (*kamiseta, telazko poltsak, karpetak, liburuak...)
- Hostoak margotu: bakoitzaren sormena erabiliz eta kolore
ezberdinetako rotulkiez baliatuz, hostoak apaintzeko aukera.
1.- AURPEGI MARGOKETA: haurrek itxura aldatzeko aukera izango dute bertako
hezitzaileek haurrei aurpegia margotzeko aukera eskainiz.
2.- 0-4 GUNEA: 0-4 urte bitarteko haur eta haien gurasoentzako esperimentazio gune bat.
Material ezberdinez eginiko jolasen bitartez, esperimentatu eta sortzeko gune bat da. Bertan, area, lurra, sukalde txokoa, argi mahaia eta eraikuntza txokoa daude batik bat.
3.- KARTOIAREKIN SORTZEKO TAILERRA: kartoi artean, eraiki itzazu espazio ezberdinak edo egin itzazu zure kartoizko mozorroak. Torloju eta erreminta desberdinak erabiliz, eraiki
zure jolasteko lekua.
4.- NATURAN JOLASEAN: herriko naturguneetan, honek
eskaintzen dizkugun baliabideak kontuan harturik, jolasean
arituko gara txoko ezberdinak antolatuz; eraikuntza txokoak, sormen txokoa, jolas sinbolikorako sukalde
txokoa, area, lurra, naturako elementuekin eskulanak
sortzeko txokoa...
2 hezitzaile 550E
2 ordu
5.- SUKALDE TAILERRA: bertako osagaiak edo ekologikoak erabiliz, haur eta gazteek taloak, pizzak, irabiakiak, fruta brotxetak etb. egiteko aukera izango dute.
6.- SORMEN TAILERRA: material ezberdina erabiliz egindako eskulanak.
7.- TXAPA TAILERRA: haur eta gazteek beraien gustuko irudiekin
txapak zein pegatinak sortzeko aukera izango dute.
8- KUSTOMIZAZIO TAILERRA: *kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.
9- SERIGRAFIA TAILERRA: serigrafiatzeko pintura erabiliz *kamisetak, poltsak, karpetak, agendak etb. apaintzeko aukera ematen du tailer honek.
10- BITXIGINTZA ETA OSAGARRIAK: egurra, fieltroa eta telak material
nagusitzat harturik eta norbere sormena erabiliz bitxi eta osagarri ezberdinak
sortzeko aukera ematen duen tailerra da.
* Material hau partaideek ekarri beharko dute.
Jolas tailer ezberdinak eskaintzen ditugu, kanpoalde zein barne espazioan egin daitezkeenak. Adin
tarteka egon ez arren guztiz moldagarriak dira, bai adin tarteka egiteko edota adin tarte ezberdinak
nahastu ahal izateko. Tailerrak gaika multzokatuta daude baina guztiak konbinagarriak dira beraien
artean, baita aurretik aipaturiko tailerrekin ere, edozein konbinazio egin daiteke.
1.- KALEKANTOI: kaleko elementuekin jolasean.
2.- GINKANAK: (prezioa kontsultatu)
3.- JOLAS TRADIZIONALAK: betiko jolasak berreskuratuz jolastu.
4.- MUNDUKO JOLASAK: munduko herrialde ezberdinetako jolasak ezagutzeko aukera.
5.- JOLAS KOOPERATIBOAK: elkarrekin eta elkarlanean jolasteko aukera.
6.- MIHI BERO MAHAI JOLAS ERRALDOIA: sexualitatea jolasaren bitartez lantzeko aukera.
7.- ZIRKO TAILERRA: Material ezberdina erabiliz zirkoan murgiltzeko aukera.
2 ordu
550E
2 hezitzaile
Era guztietako jolas parkeak antolatu eta diseinatzen ditugu. Beharren araberako diseinuak egiten ditugu, kanpo zein barne espaziotarako jolas parkeak, urtaroaren arabera alda daiteezkenak, baita adin tartearen arabera edota eskakizunaren arabera.
Jolas parke hauetan orain arte aipaturiko ikuskizun zein tailerrak txertatu daitezke eta horietatik at beste gauza ugari sartzeko aukera ere badago, haur
eta gazteen gozamena bermatzeko. Jolas parkean egon daitezkeen elementuak:
- Puzgarriak: adin tarte ezberdinetarako puzgarriak.
- Apar makina: aparraz gozatzeko festak.
- Hankapaloak eta jumpingak: altura ezberdinetan oreka lantzeko aukerak.
- Tailerrak: katalogoan dauden tailer guztiak sartzeko aukera.
- Ikuskizunak: katalogoan aipatzen diren ikuskizun guztiak sartzeko aukera.
- Jolas ezberdinak: eskakizunen araberako jolasak.
- Elementu naturaleko gunea: arezko kutxa, oreka pasabideak, sukalde txokoa...
- Jolas erraldoiak: jolas erraldoi ezberdinak. Hiru lerroan, Yenga...
aldakorra ekintzaren arabera
- 0-4 gunea: txikitxoenentzako esperimentazio gunea. Area, lurra, argi mahaia, eraikuntza txokoa...
kontsultatu prezioa
Euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu, jolastu, gustukoak aukeratu eta ikasteko egitasmoak dira hauek. Jolasaren garrantzia azpimarratuz, antzinako eta gaur egungo ( atera berriak barne) jolasak eta jostailuak ikasi, probatu, sortu eta momentu bikainak pasatzeko saioak.
JOLAS MOLAZ
Atera berriak diren euskarazko jolas eta jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera ematen digu ekimen honek.
TAILER PRAKTIKOAK
Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek.
JOSTAILU TRUKE MERKATUA
Jostailu bat beste baten truke aldatzeko aukera emango digun merkatu antolatua.
Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak, erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da.
Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, baita beste mota bateko jostailuak ere: kooperatibo nahiz konpetitiboak, argibideak beti euskaraz ditugularik. Erakargarriak izateaz gain, material aproposa dute.
Adin tarteak kontuan izanik, adin tarte konkretu bati egokitutakoak izan daitezke edota 3 adin tarte ezberdinei egokituak.
Saio hauen hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, nahiz eta
gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Ekimen honen onurak
asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea...
Garai bateko zein gaur egungo jostailuak sortzeko tailerrak dira hauek. Ez eskatu, ez erosi, .... SORTU!
Material birziklatu eta berrerabilgarriarekin norberak bere jostailua
sortzeko aukera eskaintzen dugu. Beti ere, jostailuen erabilera bakoitzaren sormenaren arabera moldatu daitekeelarik.
baliabide gutxirekin jolasteko gai ziren eta gaur egun bezala
edo hobeto pasatzen zuten. Ikasi eta sortu ditzagun garai
bateko jostailuak.
2.- BIRZIKLATUTAKO JOSTAILUAK SORTZEN.
birziklatutako materialarekin jostailu berriak sortuko ditugu.
Etxeko jostailuak gustuko ez dituzulako, adin tartea pasatu zaizkizulako edo erabiltzen ez dituzulako, trukatzeko
aukera eskaintzen dugu. Jostailu bat beste baten truke,
denei balio berbera emanez. Gure proposamenean, jostailu
belikoak eta sexu bereizketa egiten dutenak ez ditugu
onartzen. Beti ere, jostailuak osorik jasotzen direla
ziurtatuko dugu erabilgarriak izan daitezen.
Urtetik urtera jostailu ezberdinak izateko aukera
paregabea da, erosi gabe (berrerabiliz). Haurrak, jasotzen
diren jostailu guztien artean aukeratzeko parada izango
Edozein galdera edo zalantza izanez gero deitu edota idatziguzu, edozertan laguntzeko prest gaude: