Aguablanca Ni-Cu (PGE) Mineralizazioa

Page 6

Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

Bestalde «Bolas de billar» modeloa (5. irudia), (Naldrett, 1973) daukagu. Hau da, galdatu sulfurotsua ganbararen beheko aldean metatzen da, bere dentsitate handiagoaren ondorioz. Piroxeno eta olibinozko kristalak, dentsitate txikiagokoak direnak, likido sulfuratuaren gainean flotatzeko joera izango dute. Aldiz asko pilatzen direnean, gehiegizko pisuaren ondorioz batzuk sulfurozko galdatuan murgildu eta sulfuroen tanta batzuk silikatoen artean geratuko dira. Guzti honen ondorioz mineral hobiaren zonazioa emango da zein masiboa, semimasiboa eta barreiatua izan daitekeena.

5.irudia:Bolas de Billar modeloaren eskema.

Horrezgero Aguablanca-ko stock osoa alterazio hidrotermal subsolidusa jasan du. Hau da arroka mafikoak ultramafikoak baino alteratuagoak egoteaz gain hidratuagoak daude ere bai. Izan ere alterazio hidrotermal hau 325 Mu-tik, 307Mu-ra iraun zuen (Casquet et al. 1998).. Hortaz plagioklasa serizitaz ordezkatuta dagoen bitartean bigarren fase bat aukituko dugu non talko, kaltzita, illita eta buztin mineralak aurki daitezkeen. Aldiz enklabe peridotitikoak bai serpentinaz bai magnetitaz ordezkatzen dira. Sulfuroak alterazio batengatik berkristaldu ziren zain ugari sortuz, non alterazio honen ondorioz pirrotita, kalkopirita, pentlantita eta pirita emango diren (Lunar et al. 1997; Ortega et al. 1999).

GEOMETRIA ETA KONTROL ESTRUKTURALA

Nahiz eta Santa Olalla Konplexu Igneoaren egitura eta geometria, Zufre failagatik kulunkatua izan eta ondorioz zerbait antzeman, bere geometria nagusia oraindik ere ezezaguna da. Plutoiaren foliazio igneoek, plutoioaren nukleoranzko (hau da, barrura) okerdura txikiak erakusten dituzte, 0º eta 20º artean. Folizio hauek, ahurra den egitura osatzen dela adierazten du (funnelshaped), elikadura zona, intrusioaren hego-mendebaldean kokatuko zelarik. Roof pendant ugarien agerpenak eta plutoiaren gaineko kontaktuak leku desberdinetan zehar duen kokapen horizontalak adierazten du, gaineko muga hori horizontala dela.

6


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.