Page 1

IBERIAR PENINTSULAKO METALOTEKTOAK - Aguablanca Ni-Cu (PGE) Mineralizazioa2009/2010 Geologia 5.

Egileak: Jon Andikoetxea Unai Martinez de Lahidalga Joseba Olano


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

AURKIBIDEA Sarrera

3.

Kokapen Geografikoa eta Informazio Orokorra

3.

Kokapen Geologikoa

3.

Santa Olalla-ko Konplexu Plutonikoa

4.

Hobi minerala

5.

Geometria eta Kontrol Estrukturala

6.

Mineralizatutako bretxaren genesia

8.

Ondorioak

9.

Bibliografia

11.

2


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

SARRERA Lana honetan AguaBlanca meategiari buruz arituko gara. Meategi honetan batez ere sulfuro magmatikoetan aberatsak diren Ni, Cu, Fe eta platino taldeko elementuak ustiatzen (PGE) dira. Bertan bereziki eskualdeko berezitasunak eta hobi mineralak landuko ditugu, non hobi hauetako mineralizazioa ez ezik geometri estrukturala ere landuko dugun.

KOKAPEN GEOGRAFIKOA ETA INFORMAZIO OROKORRA Aguablanca Meategia Extremadura Komunitate Erkidegoan kokatzen da, hain zuzen ere Badajoz hegoaldean (1.irudi). Bertan ustiapena 2003.urtean hasi zen, RIO NARCEA enpresaren eskutik non egunero 5000 tona Ni eta Cu mineral esplotatzen diren.

1.irudia:Aguablanca meategiaren kokapen geografikoa Extremaduran

KOKAPEN GEOLOGIKOA Aguablancako hobia Ossa-Morenako (2.irudi) hego ekialdean kokatzen da. Zona hau Kadomiar garaian Iberiar Mazizora akrezionatu zen. Ondoren Orogenesi Variskarrean subdukzitu eta bukaeran Hego Portugaldar Zonarekin kolisionatuz. Ossa-Morenako ezaugarri berezi bat NWNESE norabideko strike-slip failetan datza, Goi-Proterozoikoan eboluzionatu zutenak. Egitura nagusienak, cleavage-ekin erlazionatutako transection tolesak (Apalategui et al. 1990), intrusio azidoak (Castro 1985), eta arro sinorogenikoak izango dira (Gabald贸n et al. 1985). Bestalde transpresioari esker sulfurozko hobi mineralak metatu ziren, besteak beste: Iberiar Gerriko Piritikoa, Fe-Cu skarnak eta Ossa-Morenako Zn-Pb zainak.

3


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

2.irudia:Ossa Morena Zonaldearen Kokapen Geologikoa, Iberiar Mazizoan

SANTA OLALLA-KO KONPLEXU PLUTONIKOA

Konplexua, Santa Olalla-ko plutoia eta Agua Blanca-ko stock-a barneratzen ditu (3.irudia). Konplexu honen arroka ostalari nagusienak karbonatoak eta kalkosilikatatuak izan go dira. Aldiz beste ostalari batzuk ere ikusiko ditgu, esate baterako arroka metabolkanikoak eta arbel beltzak. Haatik intrusioa epizonala eta gradu altuko aureola metamorfikoa garatzen du, non batzuetan migmatizazioa eman daitekeen. Metamorfismo hau eskualdeko metamorfismoari gainjartzen zaio eta ez da eskisto berdeen fazietara heltzen. Izan ere Santa Olalla-ko plutoiak zonazio normala du. Nukleoan granodioritak eta monzogranitoak aurkitzen ditugun bitartean, ertzetan, tonalitak eta monzogranitoak izango ditugu. Hortaz foliazio magmatikoa orokorrean subhorizontala da eta stock-aren intrusioak mineral mafiko ugari izango ditu. Konplexu hau intrusio sinorogenikoa da. Geokimikoki esan genezke K2O ugaridun segida kalkoalkalino bat dela (Casquet 1980; Pons 1982; SĂĄnchez Carretero et al. 1990). Gainera erakusten duen alterazioagatik datazioa ez da oso fidagarria eta hurbilen dauden plutoien adina ezarri zaizkio (338 Âą 1,5 Ma, U-Pb inallanite; Casquet et al. 1998).

4


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

HOBI 3.irudia:Santa MINERALA.Olallako plutoia eta Aguablancako Stock-a Aguablanca stock-aren ipar ekialdean pipe-like morfologiadun bretxa subertikala dago (4.irudia), non gutxienez 700 m-ko sakonera eta garau tamaina aldakorra izanik (mm batzuetatik 4 m arte).

4.irudia:Bolas de Billar modeloaren eskema.

Bertan bi bretxa ezberdindu daitezke: meadun eta esterila bretxak. Meadun bretxaren matrizea sulfuroz osatuta egoteaz gain, orientazio gabeko kristalak ere oso ugariak dira. Halaber sulfuroen eta pikorren arteko kontaktua bat-batekoa denez erreakzio koroak agertzen dira. Aldiz esterila bretxa pikor larrikoa da eta bere difusio sulfurikoa % 1-5 tartean dago. Gainera bretxa hau meadun bretxatik 100 m-ra hedatzen da, Cu eta Ni kontzentrazioa % 2.4 eta %5.4 izanik hurrenez hurren. 5


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

Bestalde «Bolas de billar» modeloa (5. irudia), (Naldrett, 1973) daukagu. Hau da, galdatu sulfurotsua ganbararen beheko aldean metatzen da, bere dentsitate handiagoaren ondorioz. Piroxeno eta olibinozko kristalak, dentsitate txikiagokoak direnak, likido sulfuratuaren gainean flotatzeko joera izango dute. Aldiz asko pilatzen direnean, gehiegizko pisuaren ondorioz batzuk sulfurozko galdatuan murgildu eta sulfuroen tanta batzuk silikatoen artean geratuko dira. Guzti honen ondorioz mineral hobiaren zonazioa emango da zein masiboa, semimasiboa eta barreiatua izan daitekeena.

5.irudia:Bolas de Billar modeloaren eskema.

Horrezgero Aguablanca-ko stock osoa alterazio hidrotermal subsolidusa jasan du. Hau da arroka mafikoak ultramafikoak baino alteratuagoak egoteaz gain hidratuagoak daude ere bai. Izan ere alterazio hidrotermal hau 325 Mu-tik, 307Mu-ra iraun zuen (Casquet et al. 1998).. Hortaz plagioklasa serizitaz ordezkatuta dagoen bitartean bigarren fase bat aukituko dugu non talko, kaltzita, illita eta buztin mineralak aurki daitezkeen. Aldiz enklabe peridotitikoak bai serpentinaz bai magnetitaz ordezkatzen dira. Sulfuroak alterazio batengatik berkristaldu ziren zain ugari sortuz, non alterazio honen ondorioz pirrotita, kalkopirita, pentlantita eta pirita emango diren (Lunar et al. 1997; Ortega et al. 1999).

GEOMETRIA ETA KONTROL ESTRUKTURALA

Nahiz eta Santa Olalla Konplexu Igneoaren egitura eta geometria, Zufre failagatik kulunkatua izan eta ondorioz zerbait antzeman, bere geometria nagusia oraindik ere ezezaguna da. Plutoiaren foliazio igneoek, plutoioaren nukleoranzko (hau da, barrura) okerdura txikiak erakusten dituzte, 0º eta 20º artean. Folizio hauek, ahurra den egitura osatzen dela adierazten du (funnelshaped), elikadura zona, intrusioaren hego-mendebaldean kokatuko zelarik. Roof pendant ugarien agerpenak eta plutoiaren gaineko kontaktuak leku desberdinetan zehar duen kokapen horizontalak adierazten du, gaineko muga hori horizontala dela.

6


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

5.irudia:Bolas de Billar modeloaren eskema.

Hala ere, Aguablanca-ko Stock-arekiko egitura desberdina da. Kontaktua plutoi nukleotik kanporantz eta iparanderantz aldendu ahala, bertikalagoa bihurtzen da, hala ere, azalaramendu ezak, plutoiaren geometria zehaztea zailtzen du. Aguablanca-ko Stocka-aren eta Santa Olalla Plutoiaren geokimikak, intrusioak sakoneko ganbara magmatiko beretik eratorritakoak direla adierazten du (Casquet et al. 1998). Bai Stock eta bai bretxak, sorrera mekanismoarekin bat datozen forma eta orientazioak erakusten dituzte, hain zuzen ere, ezker aldeko zizaila eremurekiko. Beste egitura lokal batzuk, plutoiaren inguruko cleavage-ak eta antitetikoak diren failen agerpenak (NW-SE norabidekoak eta “bookshelf” geometria dutenak) plutoiaren ekialdean, eredu hau berresten dute.

MINERALIZATUTAKO BRETXAREN GENESIA Gaur egun bretxa “pipe”-an ikusten diren klastoen jatorrizko arrokak batez ere piroxenitak eta kopuru txikiago batean, peridotita, gabro eta norita geruzak eta tartekatutako gorputz masibo estratiformeak dira (6.irudia).

6.irudia:Bretxaren genesia azaleramenduan “b”.

7


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

Bestalde mekanismo desberdinen bitartez azaldu daiteke ganbara magmatiko estratiformearen apurketa eta bretxaren sorrera. Ganbara barruko ahultasun zona baten apurketak, haustura sor dezake eta hor, presioaren eraginezko fluxu bat emango zen, magma sulfurotsuak kanpoko irekitako espazioak mineralizatuz; beste eredu batek, tektonikaren ondoriozko apurketa eta jarioa proposatzen du. Konplexu estratiformeko arroka gehienak, hau da, ganbara magmatikotik irtendakoak, bretxara gehitzerako jada kristalizatuta daude.

7. Irudia: Ossa Morena Zonako 338 Mu-tako Goi Proterozoikoko arroka igneoen eta Behe Kanbriarreko arroka bolkaniko eta sedimentarioen 143 144 87 86 Nd/ Nd vs Sr/ Sr ratioak. Aguablanca-ko Stock, Santa Olalla Plutoi eta beraien arroka hostalarien arteko balioak. (Tornos et al.-etik 1999 eraldatua Casquet et al.-en 1998 datuekin).

Hala ere, sulfuroek ez dute subsolidus egoerako deformaziorik erakusten, beraien lekutzea egoera plastikoan eman zelarik. Piroxeno pikor handiak, megakristalak bezala interpretatu daitezke, sakonean galdatu sulfurotsuengatik arrapatuak izan direnak. Bretxaren injekzio tenperatura koherentea da, bai Gabrozko Unitateak jasan duen intrusioarekiko eta baita ere sortutako ukitze metamorfismoarekiko. Bretxaren kontsolidazioa zihurrenik solidusaren tenperaturaren gainetik eman zen, (1000ºC-tik hurbil) baina orto- eta klinopiroxenoen solidusaren azpitik (1200±1400ºC inguru). Halaber Santa Olalla Konplexu Plutonikoan Sr eta Nd isotopoek, magmaren eboluzioa kristaltze frakzionatu eta kutsadura prozesuen konbinaketa batez eman zela adierazten dute (Casquet et al. 1998). Aguablanca-ko Stock-aren eta Ossa Morena Zonaren arteko Variskar garaiko intrusioen arteko desberdintasun nagusia, 87Sr/86Sr ratio altuak eta 143Nd/144Ndi ratio bajuak dira. Konposizio honek iradokitzen du, asimilatutako sedimentuak eta Aguablanca-ko Stock-aren arroka ostalariak baliokideak direla (7. Irudia) kutsadura berretsiz. Goi lurrazaleko arrokekiko nahasketa (mixing) soilik sulfuro eta berunaren isotopoetan antzeman daiteke. Horrela, mearen berun 206 204 207 204 isotopoen zinuak ( Pb/ Pb=18.27-18.43; Pb/ Pb=15.61-15.65) ostalariarekiko oso antzekoak dira eta baita ere orogenietan sortutako arroka hostalariekiko (Tornos et al. 1988). Beste alde batetik, ∂34S sulfuroetako balioak (7.4±0.4‰; n=19) sulfuro gazte eta Goi Proteroziokoko sedimentu siliziklastikoen (7-21&; Tornos and Velasco, publikatu gabeko datak) artekoak dira. Lurrazal kutsadura egotearen beste ezaugarri bat arroka igneoetako ortopiroxeno/olibino ratio altuak dira. Oro har Ni-Cu mineralizazio magmatikoaren sorrerari buruzko mekanismo onartuena, kanpoko arroka hostalaritik eratorritako sulfuroen gehitzea da, asimilazio magmatiko bidez edo sulfuro debolatilizazio metamorfikoaren bidez (Naldrett 1999; Ripley et al. 1999). Seguruenik, Serie Negra-ko parte diren piritadun arbel beltzekin jasandako interakzioa luzea da, likido sulfurotsu nahastezina sortzearen mekanismoa. Lokalki arroka hauek urre eta kobre balore esanguratsuak dauzkate (Locutura et al. 1990), eta bere asimilazioa da erlatiboki urre kopuru altuen 8


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

erantzulea (Au/Auchondrite=5.6) eta baita ere grafito kopuru altuena ere, elkarketa magmatiko berantiarretan. Autore hauek, silize, sufre eta alkalien aberasteak, sedimentuen asimilazioarekin elkartuta, bi likido ematen dutela emaitz bezala adierazten dute, bata, sulfurotsu nahastezina eta bestea silizetan aberatsa dena. Horrekin batera, elikadura zonetan eta ganbara magmatikoaren azpian, magmen kristalizazioa eman zen piroxenitak sortuz, elementu kalkofiloen jeitsiera eman eta gero. Arbelen asimilazio altuen ondorioz burdin eta sulfuroen kontzentrazioa igoko zen arroka igneoetan, mean ikusitako (kalkopirita+pentlandita)/pirrotira ratio bajuak sortuz (0.1±0.2). Naldrett-ek (1999) elikadura zonen garrantzia goraipatu zuen kutsaduraren alorrean. Autore honek zehaztu zuen, elikadura hodi batean, agerian geratzen den arroka kopurua altuagoa dela ganbara magmatiko batean baino eta iradoki zuen, baldintza honek, lurrazaleko arroken asimilazio eta fusio partzial altuagoa eragiten zuela. Erlatiboki Cu/(Cu+Ni) ratio altuak (0.40) erakusten dute jatorrizko magma erlatiboki eboluzionatu zuela (MgO %7 itxiz), Ni-Cu sulfuro metaketak dituzten enkajantedun beste arroka mafiko batzuekin alderatuz (Scoates and Mitchell 2000).

Skarn-aren sorreran zehar sulfuro banaketa eman izana ez da oso probablea. Skarn-ak mineralizazioarekiko bananduta egoten dira beti arroka “esterilen” bitartez. Gabroek metasomatismo zona mozten dituzte, adieraziz, skarn-a mineralizazio magmatikoa baino lehenagokoa dela. Gainera, arroka mafikoak karbonatoekin interakzio altua duten inguruetan, sortutako arrokek (endoskarn eta Ca-askodun gabroak) “esterilak” dira beti (Casquet1980; Tornos et al. 1999). ONDORIOAK Baliteke Aguablanca-ko mineralaizazioak orain arte deskribatu ez den Ni-Cu mineralizazioa duen arroka igneo ostalaria izatea, aktibitate magmatiko polifasikoa eta sintektonikoarekin erlazionatzen dena eta bretxa “pipe” diskordante hori sortu duena. Metakin hauen garrantzitsuak diren beste puntu batzuk, lurrazaleko materialen kutsadura, kontrol estrukturala eta magmaren eboluzio dinamikoa dira. Kokaleku geotektonikoa, ertz kontinental aktibo batean eta arroka potasiko kalkoalkalinoen elkarketak ez dira ohikoak. Badirudi mineralizazioa, Variskar Orogeniako tektonika transpresionalarekin erlazionatuta dagoela, Iberiar Penintsularen SW-an. Kontestu honetan, eremu estentsionalak strike slip faila luze eta sakonekin, mantu primitibotik eratorritako magmen kokatzea baimentzen dute. Egitura eta geologi

8.irudia:Bi estaien bidezko Aguablanca-ko mineralizazioaren modelu genetikoa. 9


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

erlazioek bi estai magmatiko proposatzen duten. Lehendabizikoak, lurrazalean kokatzen den ganbara magmatiko bati lotutako elikadura hodi bateko piritadun arbel beltzen asimilazioa inplikatzen dute. Lurrazaleko kutsadura, galdatu hibrido bateko likido sulfurotsuek sortutakoa da. Kutsadura hau ezinbestekoa da mineralizazioaren genesian, lehenbiziko estaietan olibinoaren sorrera ekiditzen baitu. Dena dela kristaltze frakzionatuak estratiformea den konplexua eratu zuen, mafiko eta ultramafikoak diren kumulateekin eta tartekatutako sulfuro masiboekin, Ni-Cu metaketa magmatiko klasikoak (8.irudia). Bigarren gertakari tektonikoak, hondar galdatu eta partzialki kontsolidatutako kumulateak lurrazalean kokatu zituen. Partzialki kristalizatutako kumulate horiek indarraren bidezko lekutze izan zuten maila epizonaletan eta prozesu hau zihurrenik, galdatu sulfurotsuek erraztua izan zen. Likido hauek bretxetako matrizea osatu arteko lekutzea jasan zuten baina baita ere lente masiboak osatzerarte. Hala eta guztiz ere Aguablanca-ko metakinak, Variskar garaiko arku magmatikoaren egitura trastentsionaletako intrusio kalkoalkalinoetan sortu ziren. Eremu transpresional-transtentsional hauek gaur egun, mineral metaketen kokaleku eta interes handienekoak guneak bezala interpretatu dira mineralizazio ugarien ondorioz, hala nola: urre zain mesotermalak, urre epitermala, arbel eta arroka bolkanikotan hostatutako sulfuro masiboak eta porfido kuprifero eskualdeak. Hala ere, ez dago frogarik Ni-Cu mineralizazio magmatikoen sorreran duten inplikazioa. Plutonismo sinorogenikoarekin erlazionatutako Ni-Cu mineralizazioak arraroak dira eta soilik adibide gutxi izan dira deskribatuak aurretiaz (Vakkerlien, Thompson et al. 1980; Moxie Pluton, Thompson 1984; adibidez). Aguablanca-ko metaketen ezaugarri geologikoek erakusten dute, Ni-Cu metakinak ez daudela soilik fluxu basaltikoei, konplexu estratiformeei edo gerriko anortositikoei lotuta agertzen. Ertz kontinental aktiboaren arroka mafikoen barnean ere era daitezke, ezinbesteko baldintzak, lurrazaleko faila sistemak eta lurrazal berak sortutako kutsadura direlarik. Gauzak horrela izanda eredu hau baliogarria bada, etorkizuneko explorazioetarako lagungarria izan daiteke, bai bretxa egiturak aurkitzeko eta baita sakonean aurkitzen diren konplexu estratiformeak aurkitzeko.

10


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

BIBLIOGRAFIA Apalategui O, Eguiluz L, Quesada C (1990) Ossa Morena Zone: Structure. In Martínez E, Dallmeyer RD (eds) Pre Mesozoic geology of Iberia. Springer, Berlin Heidelberg New York, pp 280-291. Casquet C (1980) Fenómenos de endomorfismo, metamorfismo y metasomatismo en los mármoles de la Rivera de Cala (Sierra Morena). PhD Thesis, Universidad Complutense Madrid. Casquet C, Eguiluz L, Galindo C, Tornos F, Velasco F (1998) The Aguablanca Cu-Ni (PGE) intraplutonic ore deposit (Extremadura, Spain). Isotope (Sr, Nd, S) constraints on the source and evolution of magmas and sulfides. Geogaceta 24:71-74. Castro A (1985) The Central Extremadura batholith. Geotectonic implications (European Hercynian Belt). An outline. Tectono-physics 120:57-68. Ebel DS, Naldrett AJ (1997) Crystallization of sulfide liquids and the interpretation of ore composition. Can J Earth Sci 34:352-365. Eguiluz L, Gil Ibarguchi JI, Abalos B, Apraiz A (2000) Superposed hercynian and cadomian orogenic cycles in the Ossa Morena Zone and related áreas of the Iberian Massif. Geol Soc Am Bull 112:1398-1413. Gabaldón V, Garrote A, Quesada C (1985) El Carbonífero Inferior del Norte de la Zona de Ossa Morena (SW de España). Proc lOth Congr Geología Carbonífero, IGME, Madrid, pp 173185. García Casquero JL (1995) Intrusión múltiple y cuerpos ígneos politípicos: El Complejo ígneo de Burguillos del Cerro, un macizo diorítico zonado en el basamento varisco de la Península Ibérica. Bol Geol Minero 106:379-398. Li C, Lightfoot PC, Amelin Y, Naldrett AJ (2000) Contrasting petrological and geochemical relationships in the Voisey's Bay and Mushuau intrusions, Labrador, Canadá: implications for ore génesis. Econ Geol 95:771-799. Lightfoot PC, Naldrett AJ, Gorbachev, NS, Doherty W, Fedo-renko VA (1990) Geochemistry of the Siberian Trap of the Noril'sk área, USSR, with implications for the relative contri-butions of crust and mantle to flood basalt magmatism. Contrib Mineral Petrol 104:631644. Locutura J, Tornos F, Florido P, Baeza L (1990) Ossa Morena Zone: metallogeny. In: Martínez E, Dallmeyer RD (eds) Pre Mesozoic Geology of Iberia. Springer, Berlin Heidelberg New York, pp 321-332. Lunar R, García Palomero F, Ortega L, Sierra J, Moreno T, Prichard H (1997) Ni-Cu(PGM) mineralization associated with mafic and ultramafic rocks: the recently discovered

11


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

Aguablanca ore deposit, SW Spain. In: Papunen H (ed) Mineral deposits: research and exploration. Balkema, Rotterdam, pp 463-466. Naldrett AJ (1981) Nickel sulfide deposits: classification, compo-sition and génesis. In: Skinner B (ed) Economic geology, 75th Anniversary Volume, pp 628-685. Naldrett AJ (1999) World class Ni-Cu-PGE deposits: key factors in their génesis. Miner Deposita 34:227-240. Ortega L, Moreno T, Lunar R, Prichard H, Sierra J, Bomati O, Fisher P, García Palomero F (1999) Minerales del grupo del platino y fases asociadas en el depósito de Ni-Cu-(EGP) de Aguablanca, SW España. Geogaceta 25:155-158. Pons J (1982) Un modele d'évolution de complexes plutoniques: gabbros et granitoides de la Sierra Morena occidentale (Es-pagne). PhD Thesis, Doc Trav Lab Géologie Pétrologie Université P Sabatier, Toulouse. Quesada C, Florido P, Gumiel P, Osborne J, Larrea F, Baeza L, Ortega C, Tornos F, Sigüenza J (1987) Mapa geológico minero de Extremadura. Junta de Extremadura, Dir Gen Industria, Energía y Minas. Quesada C, Bellido F, Dallmeyer RD, Gil Ibarguchi I, Oliveira TJ, Pérez Estaun A, Ribeiro A (1991) Terranes within the Iberian Massif: correlations with West África sequences. In: Dallmeyer RD (ed) The West African orogens and circum Atlantic correlations. Springer, Berlín Heidelberg New York, pp 712-746. Ripley EM, Lambert DD, Frick LR (1999) Re-Os, Sm-Nd and Pb isotopic constraints on mantle and crustal contribution to magmatic sulfide mineralization in the Duluth Complex. Geochim Cosmochim Acta 62:3349-3365. Roberts S, Sanderson DJ, Dee S, Gumiel P (1991) Tectonic setting and fluid evolution of auriferous quartz veins from La Codo-sera área, western Spain. Econ Geol 86:1012-1022. Sánchez Carretero R, Eguiluz L, Pascual E, Carracedo M (1990) Ossa Morena Zone: igneous rocks. In: Martínez E, Dallmeyer RD (eds) Pre Mesozoic geology of Iberia. Springer, Berlin Heidelberg New York, pp 292-313. Scoates JS, Mitchell JN (2000) The evolution of troctolitic and high Al basaltic magmas in the Proterozoic anorthosite plutonic suites and implications for the Voisey's Bay massive Ni-Cu sulfide deposit. Econ Geol 95:677-702. Thompson JFH (1984) Acadian synorogenic mafic intrusions in the Maine Appalachians. Am J Sci 284:462-483. Thompson JFH, Nixon F, Siverstein R (1980) The geology of the Vakkerlien nickel prospect, Kvikne, Norway. Bull Geol Soc Finland 52:3-21.

12


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

Tornos F, Chiaradia M, Fontboté L (1998) La geoquímica isotópica del plomo en las mineralizaciones de la Zona de Ossa Morena (ZOM): implicaciones metalogenéticas y geotectónicas. Bol Soc Esp Mineral 21-A:206-207. Tornos F, Casquet C, Galindo C, Canales A, Velasco F (1999) The génesis of the Variscan ultramafic-hosted magmatic Cu-Ni deposit of Aguablanca, SW Spain. In: Stanley CJ et al. (eds) Mineral deposits: processes to processing. Balkema, Rotterdam, pp 795-798. Tornos F.; Casquet C.; Galindo C.; Velasco F. eta Canales A (2001): A new style of Ni-Cu mineralization related to magmatic breccia pipes in a transpressional magmatic arc, Aguablanca, Spain. Mineralium Deposita 36: 700-706. Errefentzi artikulua.

13


Iberiar Penintsulako Metalotektoak

Aguablanca

14


Aguablanca Ni-Cu (PGE) Mineralizazioa  

Iberiar Penintsulako Metalotektoak. Aguablanca Ni-Cu (PGE) Mineralizazioa-

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you