Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika

Page 224

224

Baserriko lekak (sasoian) txingarretan salteatuta baserriko arrautza-gorringoarekin – Zumaiako haitzetako olagarroa – Risottoa eta etxean egindako pastak, Italiako erara -----Beheko Plaza erdiguneko jatetxea da. Herriko nekazarien produktuekin hornitzen da eta produktusukaldaritza eskaintzen du, Italiako erako ukituarekin. Haragi eta arrainen parrila ona ere badu. -----Eguneko menua: 10 € / Karta: 40-50 € / Txuletoi-menua: 27 € / Flysch menua: 32 € / Haurrentzako menua: 10 € Ordutegia: 10:00-00:00 / Asteko atseden-eguna: astelehena

ORRUA Basusta, 16 (Camping Zumaia) - Zumaia / T. 943 143 582 / www.campingzumaia.com

Sukaldaritza tradizionala -----Onddo-nahaskia foiearekin – Bakailaoz edo haragiz betetako piperrak – Barazki salteatuak – Askotariko entsaladak – Arrain freskoak parrilan -----Zumaiko kanpinean dagoen Orruak sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. 200 lagun baino gehiago har ditzakeen lokala da, eta terraza, chill-out gunea, zabuak, pantaila erraldoia eta abar ditu. -----Eguneko menua: 16 € / Karta: 30 € Ordutegia: 19:00-22:30 / Ez du ixten

TALASOTERAPIA ZELAI Plaza Itzurun, s/n. - Zumaia / T. 943 865 100 / www.talasoterapiazelai.com

Marinel-erako sukaldaritza tradizionala -----Kukulu-, antxoa- eta hegaluze-entsalada – Arroz krematsua onddoekin eta foiearekin – Amuko txipiroiak plantxan – Zapo beltza parrilan panadera-patatekin – Esneko bildots errea panadera-patatekin -----Zelai hotel eta talasoterapiako eremuan dago jatetxea, Itzurungo hondartza ikusgarriaren ertzean. Jangelan itsasorako eta kostalderako (flyscherako) ikuspegi zuzen eta paregabea du. -----Eguneko menua: 18 € / Karta: 30-35 € / Menu gastronomikoa: 28 € / Haurrentzako menua: 10 € Ordutegia: 13:00-16:00 eta 20:00-23:00

BEDUA Bedua auzoa - Zumaia / T. 943 860 551 / www.bedua.es

Sukaldaritza tradizionala eta parrila -----Baratzeko entsalada – Barazki-panatxea – Patata-tortilla – Bisigua parrilan – Idi-txuletoia txingarretan erreta -----«Ocho apellidos vascos» filmeko eszenarik garrantzitsuena filmatu zen jatetxea da, sukaldaritza tradizionalaren, etxeko baratzeko barazkien eta parrilan egindako haragi eta arrainen tenplua. -----Karta: 50 - 60 € Ordutegia: 13:00-16:00 / 20:00-23:00

PINTXO-TABERNAK IDOIA Julio Beobide, 2 - Zumaia / T. 943 574 986

Ardo-dastaketa eta -salmenta eta pintxo-taberna -----Ganba-broxeta – Itsas trikua – Urdaiazpikoz eta gaztaz betetako alberjinia – Ahatetxo itsusia (hostorea gaztarekin, urdaiazpikoarekin, micuitarekin eta tipularekin) – Anoak (zigalatxoak, kokotxak…) -----Pintxo-taberna, denda eta ardandegia du. Ardo zuri eta beltzen 500 erreferentzia baino gehiago ditu, eta kopatan edateko 40 ardo inguru. Anoak jateko jangela txiki bat ere badu. -----Ordutegia: 10:00etatik itxi arte


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.