Turismo Enogastronomikoaren Gida - Euskadi Gastronomika

Page 210

210

MARTIN´S BODEGA Cuchillería, 74 - Vitoria-Gasteiz / T. 675 711 307

Arabako Errioxako ardoen eta Arabako produktu gastronomikoen salmenta eta dastaketa -----Arabako Errioxako ardoak – Arabako txakolinak – Amurrioko artisau-garagardoa eta odolkia – Gasteizko txistorra – Arabako Idiazabal gazta… -----Arabako produktuak arabarrei saltzen dizkien upategia. Gasteizen Arabako Errioxako ardoak soilik saltzen dituen upategi bakarra dela aldarrikatzen du. Euskal produktuekin prestatutako pintxoaukera zabala eskaintzen du. -----Ordutegia: 12:00-22:00 (ostiral eta larunbatetan 00:00ak arte) / Itxita: astelehenetan eta astearte goizetan.

NEPTUNO Pedro Egaña, 4 - Vitoria-Gasteiz / T. 945 263 353

Pintxo-taberna -----Olagarroa plantxan – Berberetxo epelak beren zukuan – Gilda-kroketa - Piper-nahaskia hirugihar iberikoarekin – Belarri txigortuaren «minutejoak» - Torradak -----Maribelek eta Roberrek zuzentzen dute Erdi Aroko hirigunean dagoen familia-establezimendu hau. Giro marinel argia du. Terrazatxoa dauka oinezkoentzako gunean. Urteko tabernarik onena Vitoria Gourmets sarien II. edizioan. -----Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-23:00 / larunbatetan 12:00-24:00 / igandeetan 12:00-16:00.

OH! TAPAS & COPAS C.C. Aretxabaleta - C/ Iruraiz-Gauna, 1 - Vitoria-Gasteiz / T. 945 305 959 / www.ohrestaurante.com

Pintxoak, ukitu modernoekin -----Saburdi – Bakailao gainerrea – Pintxo beroak – Barazkitxoak tenpuran – Askotariko ogitartekoak -----OH! Tapas & copas merkataritza-gune batean dago, eta itxura modernoa eta garaikidea du. Pintxo tradizionalak, autore-pintxoak eta sasoiko pintxoak eskaintzen ditu, betiere aurkezpena ondo zainduta. -----Ordutegia: 09:00-22:30 (ostiral eta larunbatetan 01:00a arte)

PERRETXICO San Antonio, 3 - Vitoria-Gasteiz / T. 945 137 221 / www.perrechico.es

Produktuko sukaldaritza eguneratua eta abangoardiako pintxoak -----Ahuntz-gaztaren enpanadillak eztiz konfitatutako tipularekin – Beasaingo odolki-kaneloiak plantxan sagar eta pinaziekin – Ogitarteko thailandiarra jaki iberikoekin, teriyakiarekin eta mendarekin -----Josean Merinoren pintxoek hainbat sari eskuratu dituzte: Espainiako pintxo-barrarik onena 2009an, Espainiako tapa abangoardistarik onena 2009an, Arabako txapelduna 2011n, Euskadiko txapelketako bigarrena 2012an... -----Ordutegia: 08:00-23:00 / Itxita: igande gauetan (neguan soilik)

PUERTA GRANDE Plaza del Renacimiento, 1 - Vitoria-Gasteiz / T. 945 308 640 / www.barpuertagrande.com

Pintxo-taberna -----Izokin- eta ganba-tartarra – Panadera-pataten nahaskia – Bakailao-txigorkia muskuilu- eta ziazerba-tartarrarekin – Bieira gainerrea – Txipiroi ogitarteko txikia ali-oliarekin -----Puerta Grandek terraza handia dauka, alderdi batean estalia, bai eta mahai askoko barra-gunea ere. Egungo anoa eta pintxoak zerbitzatzen dituzte, aurkezpena ezin hobeto zainduta. -----Ordutegia: 08:00-00:00


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.