Iparraldeko Done Jakue Bideen gida

Page 136

Alto do Acevo > Paradavella

(24,7 km San Xoan de Padrónetik > 25,8 km A Proba de Burónetik)

Fonfría (29 biz.)

Gora (batzutan) eta behera (gehiagotan) ‌ibili beharra da Jatorrizko Bidearen ezaugarri n ‌ agusia Fonfria herrixkarako tartean. ‌Bertako uretan freskatzea udan baino ez da ‌komeni, lurzoruaren barrualdetik datozelako e ‌ ta honako bi ezaugarriak dituztelako: garbiak ‌eta gardenak dira eta, jakina, oso hotz ‌daude, hainbeste non Erdi Aroan Frigidam ‌Fontem izena jaso zuen. Fonfrian aterpea izan z‌ en garai batean eta bertako aztarna batzuk ‌aipatzen dira aspaldian erromes-ostatuaren ‌kokagunetzat. Egun bi gauza nabarmentzen ‌dira: sarrera ederra –apostoluaren hilobitik ‌166,956 kilometrora– eta Santa Maria Madalena ‌kapera, sinpletasunaren adibide dena, n ‌ abe bakarra duena eta San Juan ordenaren ‌jabetzakoa zena. Bitxikeria bat: eguzktik eta ‌euritik babesteko, baina batez ere hotzetik, ‌nartexa erabat estali zuten azkenerako eta ‌kanpandorre modernoa eraikinaren erdian ‌isolatuta gelditu da.

Paradanova

134

Paradanova (19 biz.)

Penoucos mendia (999 metro) eta S ‌ ilvela herrixka nahiz bertako Santa Bárbara ‌do Camín kapera atzean utzi eta gero iristen ‌da Bidea Paradanovara. Zidor bihurtu ostean ‌egiten du, mendi sarrian barrena eginez eta e ‌ rrepidea behin baino gehiagotan zeharkatuta. P ‌ aradanovan beste tenplu txiki aipagarri ‌bat dago: Santa Cruz kapera. Donejakue B ‌ idea bitan banatzen da bertan: ezkerraldetik ‌Fonsagradara egin daiteke, eskuinetik ‌(errepidetik, alegia), ordea, herriaren sarreran a ‌ sfaltoa utzi eta bidean gora egingo dugu ‌gero berriz ere jaisteko. Komeni da pare bat ‌kontu zehaztea: ezkerretik eginez gero, lo ‌egiteko aterpea aurkituko dugu. Eskuinetik ‌abiatuz gero, ordea, ez dago aterperik eta e ‌ tapa luze bati ekin beharko zaio. ‌Gauza bera esango dugu jatekoa ematen d ‌ uten ostatuei buruz. Fonsagrada aldetik j‌oanez gero, jatetxe batzuk izango ditugu ‌aukeran, baina beste adarretik joanez gero, ‌bat bera ere ez. ‌Dena dela, eskuinaldeko paisaiak izugarri ‌ikusgarriagoak dira, Ancares mendilerroa ‌atzealdeko teloi gisa, kasu. Gainera, bigarren a ‌ ukera honi helduz gero, asfaltoa ehun metroz ‌baino ez dugu izango.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.