Iparraldeko Done Jakue Bideen gida

Page 125

< Oviedo 66 km > A Proba de Buróneko alternatiba jarraitzen bada > 252,8 km

Obona (64 biz.)

Herri horretan dago Obonako S ‌ anta Maria monasterioa. Monasterioaren ‌jatorria ez dago argi, Silo erregearen seme ‌Adelgasterrek 871. urtean sortu zuela dioen a ‌ giriaren egiazkotasunak zalantzak eragiten d ‌ ituelako. X. mendeko agiri batean herria ‌aipatzen da eta XII.eko beste batean, berriz, ‌beneditarren zentro garrantzitsua zela esaten d ‌ a. Alfontso IX.ak monasterioa bisitatu eta ‌gero, Donejakue Bideko nahitaezko igaroleku ‌izatearen pribilegioa eman zion eta, horretarako, ‌ibilbide ofi ziala aldatu zuen, eskualdearen ‌gainean zuen kontrol ekonomikoa eta ‌kulturala areagotuz. Garairik onenean Obonako ‌monjeek abeltzaintza eta nekazaritza ‌teknika berritzaileak erabili eta fi losofi a eta t‌ eologia eskolak ematen zituzten. ‌XII. mendean, Obonako monasterioaren ‌multzoan zeuden tenploa, kalostrapea, ‌komentuko aretoak eta ostatua. Egun oso ‌itxuraldatuta dago eta eliza da denetan eraikin z‌ aharrena. ‌XII. mendeko tenplu erromanikoa da, aldaketa g ‌ utxi jasan dituena. Beneditarren ‌arkitektura eta estetika zistertarra bat egiten d ‌ ituen morfologia ageri du, apaindura gabezia ‌eta margolan austeritatea ezaugarri ‌dituela. Basilikak oin-planoa du, bost zatiko ‌hiru nabe eta burualde hirukoitza zati zuzen ‌bat aurretik duela, alboetakoak baino askoz ‌handiagoa den kapera nagusiaz gainera. X ‌ VII. mendean ekin zieten monasterioaren b ‌ erritze-lanei. Taxukera desberdineko bi s ‌ olairu ditu: behekoa, molduradun profi leko ‌puntu erdiko arkuak dituena, eta goialdekoa, ‌beheko solairutik datozen pilastra ‌luzeez banatuta dauden bao laukizuzenak d ‌ ituena. Jatorrizko kalostrapean hobiratu ‌zituzten monasterioaren sortzaileak, baina X ‌ VI. mendean haien gorpuzkinak tenpluaren ‌barnealdera lekualdatu zituzten.

06

Obona ostatu ‌garrantzitsua izan zen, norbere baitara ‌bildu eta hausnartzeko aproposa, eta artelan ‌ugari gordetzen zituen arren, guztiak galdu ‌dira egurlanduzko Kristo erromanikoa salbu, ‌espresio gozoa duena.

Borres (72 biz.)

Herri horretako aterpea (garai b ‌ ateko Ospitalearen Etxea) da Donejakue B ‌ idekoen artean lehendabizi aipatzen dena. I‌zan ere, 889 urteko agiri batean aipatua ‌da, Alfontso III.a errege asturiarrak ospitalea ‌Santiagoko basilikari eman zionean. Gaur egun ez dago zerbitzurik Borresen, aterpetxea eta jatetxe/ taberna batez gain. Hortaz, Campiellon hornitu beharko gara behar dugun guztiaz.

123


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.