Topaberri 63

Page 7

elkarrizketa

“Gogoeta egiteko, pentsatzeko, kezkak eta ilusioak konpartitzeko unea iritasi zaigu” Karmen Irizar Topaguneko lehendakaria

elkarteetako ordezkariak biltzen zarete. Ordezkari guztiek ikusi duzue hausnarketa prozesua egiteko beharra? Bai, baietz esango nuke. Batzuk lehenago eta besteek beranduxio baino guztiok ikusi dugu oinarriei dagokionez hankamotz gabiltzala. Tamaina eta inguru soziolinguistiko desberdinetakoak izanda ere, ulertu dugu oinarriak falta zaizkigula. Guztiak gara gai aldizkaria martxan jartzeko edo aisialdiko hainbat proiektu martxan jartzeko, baina egitasmo zehatzak baino argudioak, filosofia eta oinarri teoriko sendoak izatea eskatzen duten egoeretan deseroso sentitu ditugu gure elkarteak, aurrera egin ezinda.

Urtarrilaren 23an eman zitzaion hasiera prozesuari. Zer balorazio egiten duzu urtarrileko jardunaldiaz eta bertan jasotakoaz? ‘Txutea’ izan zen zentzu askotan. Han-hemenka, euskara elkarteetako kideak zein elkarteetatik kanpo

dabilen jende asko ari zitzaigun horrelako gogoeta prozesu baten eske. Zuzendaritzaren gogoetek ere bide hori hartua zuten lehendik eta intuizioak esaten zigun, gu bezala, jende asko zegoela oinarriak mugimenduko kideekin berrikusteko gogoz. Hala ere, kezka ematen zigun ‘ekintzen gizartean’ gogoeta proposatu eta bazkideek begia okertzea. 100 lagun elkartu ginen mugimenduari gainbegiratua egiteko, jendea ezagutu, kezkak agertzeko eta askotan herriko eguneroko dinamikak hain lausotuta uzten duen lanaren garrantzia berresteko. Loreak izan ziren eta baita kritika zorrotzak, mugimendua bizirik dagoen seinale, arnasa hartu eta hedatu nahi dugula erakutsi genuen euskara elkarteok, eta batez ere, tokikoa oinarri izanda ere, mugimendu egituratua eta zabala osatzen dugun heinean egingo dugula aurrera.

Durangoko jardunaldietan jasotako iritziek bazkideen gogobetetze inkestetan eta hausnarketa estrategikoetan jasotakoekin bat egiten

dutela aipatu zen urteko Batzar Nagusian. Hala da, eta horrek sekulako lasaitua eman zigun. Aurrexio esan dudan moduan intuizioak esaten zigun jendeak hausnarketarako gogoa zuela baina ez geunden erabat ziur. Aldi berean, zuzendaritzakideon artean askotan agertu diren ahulezia eta kritiken ildo beretik etorri dira kritikak eta horrek hankak lurrean ditugula erakusten digu eta maiz elkarteetatik nahi baino urrunago egon arren badugula oinarrizko lotura bat. Datozen urteetarako abiatu nahi ditugun egitasmoen inguruko pista asko eman digute datuok. Bestalde, lehenengo euskara elkarteen sorreran aritutako jende asko etorri zen Durangora, ‘historikoak’ diren horietakoak, Julen Arexolaleiba, Xamar, Teo Etxaburu, Iñaki Arruti, Joxe Mari Muxika, Rosa Ramos, Imanol Miner eta elkarteetan gaur egun aritzen direnekin jardun zuten aritu talde txikietan lanean. Belaunaldi arteko joan etorriko gogoeta iritzi nion neuk. Hasieran asko teorizatu ondoren elkarteak sortu zituzten adituak eta azkenengo

berri 7


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.