Jazten aldizkaria, 7.zenbakia

Page 52

ESPAK "Popule meus, quid feci tibi? " Zertan gaitz egin dizut, ene Herria? Norainoko minaldi, nolako atsekabe, bihotz-honek bakarrik esango lizuke.

Ta hara nola gaurkoan norbaitzuk dabiltzan nire uztarri leuna kentzeko asmotan...

Oinperatua nago guztien aldetik ta atzindu nahian dabiltz lurraren gainetik.

Hara nola, gordean, piztitzar maltzurrak malmutz ito nahirikan usotxo xamurrak.

Euskal-herri mamia, herririk maiteena, zergatik damaidate gaur damaidatena?

Zertan bada, herria, zertan dut gaitz egin maitatzea ez bada maitasun honekin?

Zertan gaitz egin diet? Zertan ditut mindu? Zerorrek, ene herria, erantzun zaidazu.

Noiztik-nora gaurdaino ezertan Nik mindu? Herri maite kuttuna erantzun zaidazu.

Herri guztien gaindi hautetsi zintudan ta aspaldi nire eskua sumatu zenduan.

Eman nizukeana, oro eman nizun... erantzun ba, oraintxe utzi nazakezun.

Garaik izandu zara egundo Nirekin... Ez zaitezela zu gaur barn etsaiekin.

Aintzinatik izan-da nere begikoa, ezaidazula gaur zuk atera malkoa.

Zure asaba zaharrek maite baininduten ta aurrerapen-haziak ixuri nizkien.

Geroratu baino lehen zentzuratu zaitez ta alkartasun estuaz berriz btu gaitez.

Ta halaz ere zuk orain, behin itsumusturik, baztertuko al nauzu lur maite horretatik.

Jaso zazu lepora nire uztarria ta arinduko dizut Nik zure min-larria.

Euskal Herri manila, zertan gaitz egin dut? Orain Ni ez hartzeko, zertan mindu zaitu?

Ez nazazu baztertu, ez utzi atzera

Eman nizun euskara, eman nizun garra ta hamaika aldiz izan naiz euskoen indarra.

Euskal Herri manila, Burutzat har nazu, Zure Buru naizela, zorioneko zu.

ta askatua zu laister ikusiko zera...

Loramendi


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.