Tolosa Monumentala

Page 5

U

sadioak

Tolosa, bidegurutze batean sortu eta antzina errementari, arotz, hargin, artisau eta merkatarien herri izan zenak, gaur egun arte eutsi dio “azoka hiri� gisa izan duen tradizioari, eta urteko larunbat guztietan azoka egiten da hiru toki desberdinetan eta eduki desberdinekin: Zerkausian, hemengo produktuak; Berdura plazan, lore eta landareak; eta Euskal Herria plazan, kanpoko produktuak eta ehunak.

Aste Santu, azaro eta Konstituzioko zubian, Tolosa Gourmetek gastronomia-asteak antolatzen ditu bertakoen eta kanpokoen gozamenerako: Arrautzaren Festa, Babarrunaren Astea eta Txuleta Festa. Baina Tolosaren izena muga guztiak gainditzera eraman duen arrazoia iĂąauterien ospakizuna izan da, zalantzarik gabe. Era guztietako debekuei aurre eginez eutsi dio jai horrek mendez mende. Sei egunez, bertan behera gelditzen dira herriko ohiko jarduerak, eta herritarrek, irudimen eta ausardia paregabea lagun, kalean bizitzen dute festa, poz eta ospe handiz. Zaindariaren jaiak sanjoanak dira. Ekainaren 24an ospatzen dira. San Joan bezperan sua pizten da Andre Mari plazan, San Joan zortzikoaren doinua entzuten dela. San Joan egunean Alardea, San Joanen prozesioa eta Bordon Dantza (1321eko Beotibarko guduaren oroimenez) egiten dira. Horretaz aparte: estropadak Oria ibaian, zezenketak, sufestak, erraldoiak eta buruhandiak, etab. Azkenik, aipatu behar da Tolosako herriaren bizitza kultural etengabea. Oso gutxi izango dira horrelako neurriko herriak horrenbesteko kultur eta gizarte ospakizunik antolatzen duenik. Horietako batzuk Tolosaren izena mundu osoan zabaldu dute: Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketak eta Txotxongilo Jaialdiak. Gainontzeko jarduerek -antzerkia, kontzertuak, etab.ospe txikiagoa duten arren, aberastu eta suspertu egiten dute herriaren gizarte bizitza urte osoan zehar.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.