Page 1

Ez da txantxa, indarkeria da

Indarkeria sexistaren prebentzioa


Ez da txantxa, indarkeria da

EZ DA TXANTXA, INDARKERIA DA Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisiko nahiz ahozkoari indarkeria deritzogu. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanei buruz ari gara. Indarkeria fisikoa da hautematen errazena eta mobilizazioen, iritzi kritikoen, sentsibilizazio kanpainen edota unitate didaktikoen bitartez lortu da honekiko jarrera arbuiagarri eta orokorra gure gizartean, errotik desagertzea lortu ez den arren.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Norbaitek beste edonor erlazio harremanak izatera behartzen duenean edo saiatzen denean, bere bikotekidea izan edo ez, sexu bidezko indarkeriari buruz ari gara. Batzuetan, indarkeria leuna eta ikusezina izan daiteke. Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute bere autoestimuan eraginez, indarkeria psikologikoari buruz ari gara. Bestalde, badira indarkeriazkotzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonen sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat ez etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak... Maila kontua da, baina hala ere, ezin da ukatu hori ere indarkeria dela. Unitate didaktiko honetan ez diogu indarkeria fisikoari emango garrantzia gehien, ezta indarkeria psikiko nabarmenari ere. Unitate honetan indarkeriaren balio sinbolikoa erakutsi nahi dugu, indarkeria leuna, hain da leuna, pertsona askorentzat ikusezin bilakatzen dela eta normaltasunez estaltzen dela. Identitate kulturalaren, tradizioaren edo egunerokotasunaren barne balego bezala inkontzienteki erabiliaz. Proposatzen ditugun ariketekin, indarkeriazko ekintzek sorrarazten dituzten eta pertsona batetik bestera ezberdinak izango diren emozioak identifikatu nahi dira, egoera bakoitzean emozio hauek kanporatzeko modurik egokienari buruz hausnartuz eta besteengan eragin ditzaketen erreakzioak aurreratuz. Errespetua eta enpatia landu nahi ditugu, beste pertsonen larruan jartzen ikasiz eta besteak kontuan hartuta jokatzen ikasiz. Modu honetan indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean lagunduko baitugu.


Ez da txantxa, indarkeria da

ABIAPUNTUA Unitate honen abiapuntua STEE-EILASen kartela izatea proposatzen dizuegu.

HELBURU OROKORRA Indarkeri mota desberdinei buruz gogoeta egitea, hauen erabilpena eta transmititzeko erak aztertuz, indarkeri mota guztiak ez direla fisikoak eta ikasleriak orokorrean eta emakumeek bereziki pairatu ditzaketen diskriminazioaz eta giza presioaz ohartzeko.

HELBURU DIDAKTIKOAK Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.

Zein motatako erlazio ereduak nahi ditugun hausnartzea, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz, harremanean dauden pertsona guztien ongizatea bilatzeko.

Normaltzat hartzen ditugun baina agresioa ezkutatzen duten egoera ezberdinen inguruan hausnartzea, erantzunetan indarra jarriz, beren ondorioak antzemateko baita haien aurrean nola jokatu ere.

Ondokoen jokaerek sortarazten dizkiguten emozioak antzematea baita gure jokaerek besteengan sortzen dituztenak ere, ondorioetan indarra jarriz enpatia garatu ahal izateko.

Autonomiarekin bizitzeko aukera emango dizkien jokaera eta gaitasunak garatzea, giza presioa beren baitan eta besteengan antzemanez eta babesteko gaitasunak garatuz.

Gaitasun sozialak lantzea (bai/ez esatea, argudiatzea, eskatzea, nahia adieraztea…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, askatasunez bizitzen ikasteko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

EDUKIAK •

Ezkututako indarkeri egoerak: txisteak, komentarioak, esaera zaharrak...

Emozioen identifikazioa.

Gaitasun sozialak.

Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera.

Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa.

Adostasunetara iristeko prozeduren garapena.

Desberdinekiko begirunea.

Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena.

Emakumeei egokitzen zaizkien rolak.

Berdintasunezko harremanak ezartzea.

Informazioa bilatzeko, sailkatzeko, aztertzeko eta adierazteko trebeziaren garapena.

Indarkeria sexistaren prebentzioa


Ez da txantxa, indarkeria da

JARDUERAK 1. GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Materialak: STEE-EILASeko kartela . Denbora: Bi saio Taldekatzea: Talde handia 1. Saioa: Tratu txar zolia Deskribapena: 1. Irakasleak gaiari sarrera emateko kartela erakutsiko die ikasleei eta hauek, idei zaparradaren bidez irudi bakoitzak adierazten duena esango dute eta arbelean idatziko dute. 2. Irudi horiek indarkeriarekin lotzen duten galdetuko zaie, eta horrela ez bada horren zergatia (tratu txar zolia). Indarkeria fisikoa ez dagoelako bada, horrelako egoeratan sentitzen dugunari buruz, hau da, beldurra, lotsa, negar edo alde egiteko gogoaz,... hitz egingo dugu. 3. Aurreko emozioak era grafikoan adierazteko, emotikonoak asmatuko ditugu. 4. Ondorioak aterako ditugu: • Zein egoeratan ematen da? • Gehienetan nork pairatzen ditu horrelako tratuak? Zergatik? • Besteengan sufrimendua sortarazi dezakegula konturatzen gara? • Hori ekiditeko zer egin dezakegu? • Indarkeria mota ezberdinaz ohartu eta horiek izendatu.

2. Saioa: Ez da txantxa, indarkeria da! Deskribapena: 1. Tratu txar zoliaren gaiarekin jarraituz, txantxak pertsona batzuentzat mingarriak izan daitezkeela eta beste batzuentzat, aldiz, ez planteatuko dugu. • Zer da? Eta zergatik gertatzen da? • Zer txantxa motak ezagutzen dituzu eta noiz egiten dira? 2. Arbelean egiten edo ezagutzen dituzten txantxa mota ezberdinak idatziko ditugu eta gero aztertu eta hitz egingo dugu. Pertsonen harreraren arabera, txantxa mota batzuk gatazkak sor ditzaketela ohartzen ez badira irakasleak adibideak emango ditu. 3. Txantxak dibertigarriak edo mingarriak izan daitezkeen inguruan eztabaida eta parte-hartzea bultzatuko da. Ea baten batek barre egiten badu beste bat minduta sentitzen dela gertatzen den. 4. Ondorioak aterako dituzte: • Zein egoeratan ematen da? Gehienetan nork pairatzen ditu horrelako tratuak? Zergatik? • Horrelakoetan pertsona bat minduta sentitu daitekeela ohartzen gara? • Txantxa bat noiz da dibertigarria eta noiz ez? • Hori ekiditeko zer egin dezakegu?


Ez da txantxa, indarkeria da

BIGARREN HEZKUNTZA Materialak: STEE-EILASeko kartela, arbela Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak, banaka.

2. Saioa: Ez da txantxa, indarkeria da! Deskribapena 1. Irakasleak “Ez da txantxa, indarkeria da” leloa irakurriko du eta partehartzea zein debatea bultzatuz, ondoko galderak planteatuko ditu: • Zuen ustetan zer esan nahi du lelo horrek? 2. Ondoren taldea lau talde txikitan banatuko du eta kartela aurkeztuko du. Talde bakoitzak bertan aurkezten diren egoera bana hartu eta aztertuko du. (Taldearen arabera talde guztiei egoera guztiak aztertzeko eska daiteke) • Binetak zer irudikatu nahi du? • Erreala den egoera bat al da? • Antzerako egoera bat ezagutzen al duzue? Noizbait edo normalean horrelakorik gertatzen zaion norbait ezagutzen al duzue? • Horrelako egoerak pairatzen dutenentzat agresioak direla uzte al duzue? 4. Ondoren, ikasleei landutako eszenak erantzun bat emanez antzezteko eskatuko zaie. (Erantzun bat baino gehiago egon daitekeela kontutan hartuko da) 5. Egoera desberdinak komunean jarriko dira eta ondorioak aterako dira. 6. Saioa bukatzeko eta hurrengoa sorrarazteko kartelaren erdialdean dagoen irudia komentatuko da. • Irudiak zer adierazi nahi du?

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. Saioa: Tratu txar zolia Deskribapena: 1. Gaia aurkezteko irakasleak indarkeria gaia planteatuko du. • Zer da? eta zergatik ematen da? • Zer indarkeri mota ezagutzen duzue eta zein egoeratan ematen dira? 2. Debatea zein parte-hartzea bultzatuko da. 3. Guk azpimarratu nahi dugun indarkeria aipatuko ez balitz, irakasleak ondoko galdera mahaigaineratuko du: gure ustez indarkeri zolia zer da? 4. Ideia nagusiak arbelean jarriko dira 5. Ondorioak aterako dira: • Indarkeri mota hau existitzen al da? • Zer egoeratan ematen da? Nork pairatzen du maizago?, Zergatik? • Besteengan sufrimendua sortarazten duela konturatzen al gara? • Ekiditeko zer egin dezakegu?


Ez da txantxa, indarkeria da

Hirugarren saioa: Gure emozioak Deskribapena: 1. Irakasleak STEE-EILASeko kartela ikusgai jarriko du eta aurreko saioak gogoratuko ditu. 2. Oraingoan ikasleei kartelaren erdialdean dagoen irudian zentratzeko eskatuko die: “Emotikonoak” inguratuta dagoen zehaztugabeko espresioa duen neskatxa bat azaltzen da. (Aurreko saioan ondoriorik atera bada berreskuratuko dira, hala ez bada ikasleei irudiak zer ematen dien aditzera azaltzeko eskatuko zaie) 3. Ondoren, banaka, bineta bakoitzari emotikono bat edo beste egokitzeko eskatuko du. Hau da, emozioak egokitzeko. Zergatik egin duen aukeraketa hori pentsatzeko ere bai.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

4. Komunean jarri eta arbelean idatziko da. Emozio bi zerrenda desberdin egin daitezke, bata positiboak diren emozioekin eta bestea negatiboak direnekin. 5. Bukatzeko ondorioak aterako dira. Aurreko saioetan beste egoeretako adibideak sortu badira, berreskuratuko dira.. • Zer egoerek sortzen dituzte emozio positiboak? Eta zentzuk negatiboak? • Zuen iritziz, emozio positibo gehiago dago edo negatibo? Zergatik? • Erraz konturatzen al gara gure kideengan sortzen ditugun emozioaz? Zergatik? • Gure kideek erraz ulertzen al dituzte gure emozioak? Zergatik? • Egoera guzti hauetan nor ateratzen da irabazle? Eta galtzaile?


Ez da txantxa, indarkeria da

2. EMOZIOEN MURALA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA Materialak: Murala egiteko papera, marrazketarako tresnak, emozio ezberdinak adierazten dituzten emotikonoen txartelak.. Denbora: Hiru saio Taldekatzea: banaka eta talde handia.

Deskribapena: 1. Irakasleak ikasleei haien arteko harremanaz hitz egitea proposatuko die, hau da, haien artean ematen diren harremanak egoera eta toki ezberdinetan, (patioan, gimnasioan, txokoetan, txangoetan,...) eta haiek sentitzen dutena kontuan harturik harreman horiek onak edo txarrak diren hausnartu. 2. Hausnarketa egin ondoren bizi izan duten egoera on eta txar bana folio erdian eta komiki eran marraztuko dute. 3. Gero marrazkiak muralean txertatuko dituzte eta egilearen emozioen arabera, onak edo txarrak, sailkatuko dituzte.

2. Saioa: Deskribapena: 1. Ikasle bakoitzak komikiaren egoera bat aukeratuko du eta azalduko die besteei. 2. Beste ikasleek emotikono ezberdinen txartelak izango dituzte eta besteen azalpenak entzun ondoren sentitu duten emozioa adierazten duen txartela altxatuko dute. 3. Muralean txertatu dituzten marrazkien ondoan emotikonoak jarriko dituzte, horiek ikasleen emozioak adieraziko dituzte. (Ezberdinak izan daitezke).

3. Saioa Deskribapena: 1. Muralaren egoera ezberdinen behaketa egin ondoren debatea egingo dugu eta ondorioak aterako ditugu. • Muralean negatibo moduan jarri ditugun egoerak, guztientzat txarrak edo negatiboak dira? edo norbaitek positibo eran jarriko lituzke? • Egoera berak pertsona guztiengan emozio berdinak dakartza? • Orokorrean, zer egoerak positibo moduan baloratu dituzte? Eta zeintzuk negatibo moduan? • Norbaitentzat atseginak ez diren egoerak mantentzea ona da? • Zer ondorio atera ditzakegu eskolan bizi ohi ditugun egoera guztiak tratu onekoak izan daitezen? • Nola jakin dezakegu zer den atsegina eta zer ez beste ikaskideentzat? 2. Irakasleak tratu oneko elkarbizitza izan dezagun atera ditugun ondorioak mural batean idatziko ditu.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. Saioa:


Ez da txantxa, indarkeria da

BIGARREN HEZKUNTZA

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Materialak: Arbela, internet konexioa duen ordenagailua, folioak, kartulinak, boligrafoa Denbora: Hiru saio Taldekatzea: Banaka, binaka eta talde handia.

1. Saioa Deskribapena: 1. Saioa baino lehen irakasleak ikasleei institutuko eguneroko bizitzan sortzen diren egoerak behatzeko eskatuko die: patioan, jangelan, autobusean... eta ikaskide bati edo besteri gaizki senti arazten dien egoerak zein irainak identifikatzeko eskatuko die. Baita hauen aurrean dituzten erreakzioak ere. 2. Behin ikasgelan, komunean jarri eta komentatuko dira: • Ba al daude errepikatzen diren egoerak? • Nori zuzenduta daude komentarioak, parrak edo irainak? • Irainduta izan direnek nola erreakzionatzen dute? • Ba la daude beste erreakzio motak? Zuk nola egingo zenuke? • Ikusi duguna tratu txarra dela esan dezakegu?

2. Saioa Deskribapena: 1. Irakasleak tratu txarrak identifikatu ditugun egoera hauek aparte beste egoera asko dagoela azalduko du. Egoerak non iraina ez dela hain errez antzematen. Askotan arruntak bezala hartzen ditugulako eta horretxegatik hain zuzen ere identifikatzeko sailak. Desberdinak diren pertsonak gutxiesten dituzten txisteak, arraza desberdinekoak, genero edo orientazio sexuala, janzkera edo jokaeragatik “norma”tik kanpo ateratzen diren pertsonak..., piropoak, mingarriak izan daitezkeen komentarioak: “hau, gizonen gauza da”, “neskek ez dakite futbolean jokatzen”, “ze janzkera zatarra”... Egoera hauen aurrean askotan ez dakigu nola jokatu eta erreakzionatzen badugu askotan horrelako erantzunak jasotzen ditugu: asperasper egina gaude feminista hauekin, badator txiroen auzien defendatzailea, parra egiten ere jakin egin behar da, ez daukazu humore zena, txantxa bat besterik ez da... 2. Ondoren, entzuten ohituta dauden mota hauetako komentarioak txisteak zein piropoak bilatzeko eskatuko du. Interneten ere bila daitezke. (Egoera interesgarri sortuko ez balitz youtuben dagoen “el maltratu sutil” bideoa ikus daiteke) 3. Komunean jarri eta ondorioak aterako dira: • Zer esaera, txiste edo komentario dira ohikoenak? Nori buruzkoak izaten dira? • Normalean nola erreakzionatzen dugu? • Ba al dago beste erreakzio posiblerik? • Ikusi dugun bideoa, zerk ekartzen dizu gogora?

3. Saioa Deskribapena: 1. Komentatutako egoera batzuk aukeratuko dira eta erreakzio zein erantzun desberdinak bilatuz antzeztuko dira. 2. Bideoan grabatuko dira edo gelan jarriko diren argazkiak aterako dira. 3. Bukatzeko tratu onetarako gida osatuko da eta gelan ikusgarria den leku batean jarriko da.


Ez da txantxa, indarkeria da

3. GURE ERANTZUNAK Materialak: Eranskin I Lehen Hezkuntzarako eta Eranskin II Bigarren Hezkuntzarako, hiztegia, ordenagailua, papera, kartulina, boligrafoa, errotulagailuak... Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Banaka eta talde handia

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Deskribapena: 1. Ikasleek 1. anexoren istorio labur bat aukeratuko dute eta egoera beraren aurrean hiru pertsonaiek emango dituzten erantzun ezberdinak kontuan hartuz istorioa bukatuko dute.. 2. Hori egin eta gero hurrengo galderak erantzungo dituzte: • Zein pertsonaiarekin bat egiten duzu zuk? • Pertsonai bakoitzarekin zein emozio edo sentimendua lotzen duzu? • Zuk uste duzu pertsonaiek momenturo zer sentitzen duten badakitela? • Istorioari erantzun ezberdinak eman dituzte? Zeintzuk? • Guk, nola sentitzen garen kontuan izanik, erantzun ezberdinak eman ditzakegu?

2. Saioa Deskribapena 1. Ikasleek istorio ezberdinak , ozenki irakurriko dituzte. 2. Paper luze batean edo arbelean egoera berdin bati eman ahal zaizkion erantzun ezberdinak idatziko dituzte. Txikien kasuan irakasleak idatziko ditu.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. Saioa


Ez da txantxa, indarkeria da

Indarkeria sexistaren prebentzioa

BIGARREN HEZKUNTZA 1. Saioa Deskribapena: 1. Irakasleak gela talde txikitan banatuko du este II Eranskineko kopia banatuko du. Testua irakurtzeko eta ondorengo galderak erantzuteko eskatuko du. • Nola kalifikatuko zenukeen Cristina eta Mikelen arteko topaketa? a) Normal. b) Mikelek Kristina bere tokian jarri du. c) Hor konpon. d) Mikel matxista eta bortitza da. • Kristinari zer gaitzetsi dakioke? eta Mikeli? • Bien arteko bikote harremanetan, zer aldatu behar da? Kristinak egin behar duena da ..... Mikelek egin behar duena da ..... • Kideen artean Mikel edo Kristinarekin identifikatu daitekeen norbait ezagutzen al duzu? • Lagun bezala zer egin dezakezu laguntzeko? Kristinaren laguna banintz ... Mikelen laguna banintz .... • Interesgarri iruditzen zaizun zerbait komentatu nahi baduzu... Nola uste duzu bukatuko dela Mikel eta Kristinaten historia? 2. Ondorioak atera eta komunean jarriko dira. Normala iruditzen zaizu Kristina eta Mikelek izan duten elkarrizketa?

2. Saioa Deskribapena: 1. Saioa hasteko aurreko saioko eszena berreskuratuko da. Taldea talde txikitan banatuko da berriz eta taldetxo bakoitzari Mikel eta Kristinaren istorioari jarraipena eta bukaera emateko eskatuko zaio. 2. Talde bakoitzeko bikote bati istorio osoa bere bukaerarekin antzezteko eskatuko zaio. Rolak ere trukatu daitezke. 3. Komunean jartzeko ondorengo argumentua erabiliko da eta ikasleei taula osatzeko eskatuko zaie.

Adituek diotenez honelako jarrerek etorkizunezko genero bortizkeriaren seinale adierazi dezakete. Irakurritako testua zein zuen bukaerak kontuan harturik saiatu hurrengo taula osatzen indikadore hauek detektatuz. HITZAK

KEINUAK

MUGIMENDUAK


Ez da txantxa, indarkeria da

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA 3. Saioa Deskribapena: 1. Irakasleak hiztegian ondorengo hiru hitzen esanahia bilatzeko eskatuko du (hasierako zikloen kasuetan ikasleekin bilatuko du): ERRESPETU, EMPATIA ETA ASERTIBITATEA. 2. Ondoren, tratu oneko elkarbizitza eta tratu onetarako gida sortutako dokumentuak nola agertzen diren hitz horiek aztertuko da. Baita egoera desberdinei eman diegun erantzunetan ere. Debatea bultzatuko da. • Guk jarritako gauza edo hitzen artean zeintzuk daukate errespetu, empatia edo asertibitatearen esanahi antzerakoa?

• Sentitzen duguna onartzea garrantzitsua al da? Emozioak kontrolatzea garrantzitsua al da? Sentitzen duguna zein behar duguna argi azaltzea garrantzitsua al da? 3. Debatea eta gero taldea hiru taldetan banatuko da eta kartulinazko hiru horma-irudi egingo dira. Hormairudi bakoitzak ez ahazteko eta daukan garrantzia azpimarratzeko hitz baten esanahia adieraziko du: ERRESPETU, EMPATIA ETA ASERTIBITATEA. Gelan jarriko dira.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

• Zer erantzunetan ondokoaren sentimenduagatik kezkatzen garela konturatzen gara? Zer erantzunetan ikusten dugu pertsonaiek mehatxurik gabe sentitzen eta behar dutena argi erakusten dutela? Zer jokaeretan ikusten dugu pertsonaiek nahiz eta ez gustatu besteek egiten dutena errespetatzen dutela?


Ez da txantxa, indarkeria da

EBALUAZIOA Kartelarekin egingo den lehenengo jarduera ikasleek indarkeriaz dituzten ezagupenak edota sentsibilitatea ebaluatzeko erabiliko da. Horrek erraztuko du zehaztea zein diren bereziki landu behar diren alderdiak. Unitatea lantzen den bitartean etengabe ebaluatu egingo da ikasleen parte hartzea eztabaidetan, informazioaren bilaketan eta materialen elaborazioa sistematikoki behatuko da. Unitatea bukatzean, berriz, ikasleen banakako eta taldeko lana baloratuko da markatutako irizpideen arabera.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jardueraren beraren ebaluazioa egingo da, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu den gela, denbora, ikasleen motibazioa, taldekatzea… Hau guztia unitatearen prozesua eta garapena egokitzeko erabiliko da.

Ebaluatzeko irizpideak • Ea kontzientea den harremanetan indarkeria dagoela. • Ea eguneroko egoerak behatzen eta aztertzen dituen genero osagaia kontuan hartuz. • Ea ohartzen den harremanetan dauden estereotipoez. • Ea kontzientea den emakumeengan edo estereotipoa betetzen ez duten gizonengan “ tratu txar sotila” dagoela. • Ea harremanetan izan behar dituzten ezaugarriek bere lehentasunak adierazten dituzten. • Ea kontzientea den harremanetan indarkeriak ekartzen dituen arriskuez.

Ebaluatzeko teknikak: Behaketa.

Ebaluatzeko tresnak: • Irakaslearen eguneroko jarraipena. • Ikasle bakoitzaren istorioa. Bertan bilduko dira beraien lanaren balorazioa, lan esanguratsuen bilduma eta unitatea garatzean egindako ahozko ekarpenak. • Egindako lanak. Ikasleen ebaluazioa: Elkarrizketarako gidoia: • Zer den gehien eta gutxien gustatu zaiena. • Zer den ikasi dutena edota zertaz jabetu diren. • Zerk harritu dituen gehien. • Zer aldatuko zuten prozesuan.


Ez da txantxa, indarkeria da

BALIABIDEAK • Rompe tópicos. Guía de prevención de la violencia de género en parejas jóvenes. Ayuntamiento de Logroño. Concejalía de igualdad. • Si me controlas no me quieres. Ayuntamiento de Móstoles • Beldur barik: indarkeria sexistaren aurkako neska-mutilentzako gida. • Sexualidad humana, Folleto Junta de Andalucia.

• Hezkidetza da bidea: STEE-EILAS • www.minoviomecontrola.blogspot.com.es • www.quieremebien.es • www.mujerpalabra.net/pensamiento/analisisfeminista/piropos.htm

Indarkeria sexistaren prebentzioa

• Educación afectivo-sexual: adolescencia y violencia de género. Instituto asturiano de la mujer.


Ez da txantxa, indarkeria da

ERANSKIN I

1. ISTORIOA Ikastolan gaude txokoen ordua ailegatzeko irriketan dago. Gaur mozorroena tokatzen zaio. Asier, Karlos, Marta eta Izaskun, bere gelakideekin egongo da. Txokora iristean kutxatik soineko zoragarri bat atera eta janzten du, baita ere diadema eta poltsa bilatu du, gustura dago, honela mozorrotzea eta amatxorena jolastea gustukoa du. Baina bat-batean......

Indarkeria sexistaren prebentzioa

--- __________________ barrezka--- Gorka beti berdinera jolasten du, neska bat da.... neska bat. ---__________________ ere barre egiten dio, bultza eginez dio---__________________ Gorkak dagoeneko ez daki nola sentitzen den. ---__________________ konturatu da eta erantzun du____________________________ _________________________________________________________________ ---__________________ dio---_______________________________________

2. ISTORIOA Psikomotrizitate gelara joatea tokatzen da gaur. Andere単oak esertzeko eta zapatak kentzeko esan du, gelako arauak birpasatu ondoren denbora libre eman digu nahi dugunera jolasteko. Xabier,______________ eta Gonzalo gomazko moduluak botatzera jolasten ari dira munduko pertsonarik indartsuenak izango balira bezala..... modulu bat ___________________________-en gainean erori da. Honek hartu du eta zera esan du:____________________________________________________ _______________________ -i buruan bat eman dio, erdi zorabiatuta sentitu da eta bizkarrekorantz korrikan joan da. Moduluak botatzen nekatu direnean, _____________________k eta______________________________k moduluz etxetxo bat eginda dutela eta lo kuluxka botatzera gustura jolasten ari direla konturatu dira. Horra habiatu dira, moduluak bota eta etxetxoa apurtu egin diete. ______________________ beldurtu eta atera egin da _ ______________________ ere bai, altxatu eta alde egitea erabaki du___________________


Ez da txantxa, indarkeria da

3. ISTORIOA:

Gaur Xabierrekin beste bi lagun nagusitxoagoak jolasten ari ziren: Iker eta Aitor. Saioa haiekin jolastera hurbildu denean. ---____________________k esan dio--- Zuk ezin duzu jolastu, neskak ez dira superheroiak Ezta Xabier? Xabier pentsakor gelditu da baina_________________________-ri

arrazoia eman dio

Saioa oso_________________________ sentitu da ________________________________________________________________________ Gero ________________________ _________________________________________ ________________________________________________________________________ Eta elkarrekin jolasten dute..

4. .ISTORIOA: Klasera sartzeko ordua da. Ikasle guztiak ilaran daude. Mikel da berandu ailegatzen diren haietako ikasle bat. Sartu baino lehenago mototxotik tiraka egiten die beti bere aurrean dauden hainbat neskei.. Gaur tokatu zaio_________________________ eta honek _____________ ____________________________ ________________________________________________________________________, Gero egin dio __________________________ eta honek_______________ ________________________________________________________________________, --Bere atzealdean zegoen Martak galdetu dio: Zergatik egiten diezu hori bakarrik neskei? ---Mikelek dio--- ____________________________________________________ ______________________________________________________________________ ---Martak erantzun dio-_____________________________________________________ _____________________________________________________________________

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Patioan gaude, Saioa bueltaka dabil, ez daki oso ondo non kokatu eta ez daki zer egin edo zein jolasetan aritu, ez dauka batere argi. Pilotara jolastea gustatzen zaio baino ekipoak eratzen direnean kapitainek ez dute inoiz bera aukeratzen edo aukeratzekotan, beti azkena eta gero ez diote pilota inoiz pasatzen eta aspertu egiten da. Soka saltoan ez da oso trebea eta denbora guztia abesten egoteaz aspertu egiten da, ez ditu inoiz abesti haiek ikasten. Lehiaketetara jolastea gustatzen zaio, salto eta kurruka egitera erdi aroko zaldun bat edo heroia balitz bezala. Xabier bere bizilagunarekin dagoenean honelako jolasetara jolasten dute eta zoriontsu sentitzen da gustuko duen gauzetara jolasten. Baina gaur hitzik gabe utzi dion zerbait gertatu zaio. ..


Ez da txantxa, indarkeria da

II ERANSKINA

ATSEDENALDIA INSTITUTUAN Institutuko inguruko kale bat, atsedenaldia. Kristina eta Mikel, egunero bezala, elkartu dira. Mikel, zain dagoen bitartean, Kristinaren gelakide batek sorbaldatik heldu eta zerbait esan dio Mikelek entzun ez duena. Kristina: - Kaixo. Mikel: (Serio. Ez du erantzun)

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Kristina: - Zer gertatzen zaizu? Mikel: - Niri ezer ez... Eta zuri? Kristina: - Erantzun ez didazunez! Mikel: - Zer esan dizu mozolo horrek? Kristina: - Berriro ere! Ez hasi kontu txarrarekin Mikel: - (Mesprezuzko doinuekin) kontu txarra, kontu txarra........, zeu zara gaizki enroilatzen zarena. Kristina: - Begira, Mikel, honela jarraitzen baduzu nire lagunekin joango naiz. Mikel: - Bere mesprezuzko doinuarekin jarraituz) ¡Ah, ... “calientapollas” haiek. Nirekin berriro mozteko esango dizuten haiek? Kristina: - Nik ez ditut zure kideak iraintzen Mikel: - Zer esango duzu ba haietaz? Legalak dira.......Aditu duzu?? bi potroekin! Ez zure klaseko Jesusito bezala, marikoi hori, kaka hutsa da eta!. Kristina: - (Haserre. Mikeli begira gelditu da. Tentsiozko isiltasuna. Kristinaren mugikorrak jo du. (Mikelek, bere atzealdetik noren deia den ikusi nahi du, Kristinak buelta emanez) Mesedez, Mikel! Mikel: - Nor da? Ez esan dela......! Utzi mugikorra ikusten! Kristina: - Zer inporta zaizu zuri nork deitzen didan! Banoa.....(Kristinak deia baztertzeko botoia sakatu du) Mikel: - (Mesprezuzko doinuaz) Nora zoazela, uste duzu?? (momentu honetan Kristinaren lagun batzuk bere ondotik pasatzean “gero arte, Kris” esan diote. Berak gorrituta, “Agur” erantzun die. Isilunea, bere Mikelekiko “elkarrizketa” entzuteko nahiko urrun egon arte. Kristina: - Ez saiatu ni kontrolatzen........, Nere lagunekin noa. Mikel: - Eman mugikorra! Zein inportantea zaren niretzat demostratu nahi nizun, besterik ez Kristina: - .Pikutara! (korrikan doa). Mikel: - Joan zaitez popatik hartzera!, Kriiis........; begira nola gelditzen naizen bakar, bakarrik. (Aldi berean, momentu horretan bere ondotik pasatzen den bere gelakide den neska bat sorbaldatik helduz belarrira irribarretsu zerbait esan dio. Neskak ere irribarra egiten du.). Kristina: - (Mespretxuz begiratu dio. Isildu eta urrundu da.). (Kristina bere lagunekin elkartu da. Ea haserre zegoen galdetu diote, berak erantzun du “Ez da ezer ez.., nire gauzak”. 20 minutu egon dira elkarrekin, ohiko bezala, hizketan. Kristina normalean baino isilago dago. Natalia, bere lagun mina, bazter batean, esan dio ”Pasa ezazu mutil horrekin” Kristinak erantzun dio “Bai, baina batzuetan hain den jatorra” ). Mikelek eta Kristinak elkarrekin topo egin dute klasetik irteterakoan. Mikel: - (mespretxuzko doinuarekin) ...gero arte! Cristina: - (Serio. Ez du erantzun)

7 ez da txantxa idarkeria da  

STEILAS A25 UNITATE DIDAKTIKOA

Advertisement