Page 1

Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

Harremanak berdintasunean


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

BERDINTASUNAREN BIDEAN ATZERAPAUSORIK EZ Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako garai txarrak bizitzen ari gara. Murrizketak eta eskubideen atzerapausoen garaia, non emakumeok egoerarik okerrena pairatzen jarraitzen dugun. Garaiak non feminismo hitza desprestigiatuta dagoen eta non inpresio orokorra dena egina dagoela den. Dena egina dagoela edo ezin dela ezer berririk egin.

Harremanak berdintasunean

Historian zehar, gizonezkoek zituzten hainbat eskubide lortzeko, emakumeok oso gogor egin behar izan dugu lan: bozkatzeko eskubidea, hezkuntza, lan ekoizkorra... baina lorpen guztiak lortuta ere, oraindik gutxiago kobratzen jarraitzen dugu, pobreziaren tasarik handiena pairatzen dugu eta gizonezkoekin konparatuta gure denboraren %32a gehiago ematen dugu etxeko lanak eta zaintzak egiteko. Onarpen eskasa daukaten baina bizitza mantentzeko ezinbestekoak diren lanak! Zorritzarrez, oraindik egiteko bide luzea gelditzen da, gizarteak emakumeari beste garai bateko rolak ezartzen jarraitzen dio. Oroimen kolektiboan hain sartuta dauden rolak non aldatzea oso zaila den. Gaur egun gizarteak eskuinera jotzeko daukan joera kontserbatzailea gero eta handiagoa da, eta emakumea berriro ere esparru publikotik desbideratzeko oso arriskua handia dago. Historikoki erlijio erakunde eta korporazioek euren “liburu sakratuak” jarraituz, dogmekin bat eginez, edota “tradizioa” edo “kultura” direlakoak aitzakiatzat hartuta, emakumeak bigarren mailako roletan kokatu dituzte. Beti beren eskubide preziatuenak erasotzen dituzten gizonezkoen zerbitzuan eta agintepean. Emakumea beti bigarren maila batean agertu ohi da, bekatuaren ordezkaria bezala, tentazioa edo maltzurkeria irudikatzen. Emakumea, oinazea pairatzeko sortua, erditzeko, amatasunerako, inolako ekimenerako kapazitaterik gabekoa, bere bizitza osoa besteen omenez emateko prest. Emakumea esklabo bezala, irarkietan sartzeko inolako aukerarik gabekoa. Urte luzeen buruan botere zibila eta erlijiosoaren arteko mugak nahastuak egon direla kontuan harturik emakumearen aurkako lege diskriminatzaileak duela gutxi arte indarrean egon dira. Laizismoa da gizarte berdintzailearen eredua proposatzen duena: pertsona guztien autonomia aldarrikatu eta errespetatu egiten duena. Giza eskubideetan oinarritutako gizarte laiko baten sorrerak ahalbideratu izan du mendebaldeko emakumeen eskubide eta aukeraberdintasuna. Atzerapauso ideologiko hauek hezkuntza esparruan ere ematen ari dira. Hezkuntza Lege berri bat inposatu nahi digute, paradoxikoki izendatuta den Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa, LOMCE. Kontrarreforma ideologikoa besterik ez den legea, neoliberala eta uniformatzailea, segregatzailea, ezberdintasunak sustatzen dituena. Nolabait ere, LOGSEk proposatutako Hezkidetza eta baloretan oinarritutako hezkuntzatik sorturiko proiektuen ez-sexistaren erreferentzia guztiak nahita ezabatu egiten dituen legea. Gaur, inoiz baino gehiago, martxoaren 8ko ospakizunaz baliaturik, Unitate Didaktiko honekin, zer nolako gizarte eta hezkuntza eredu mota nahi ditugun hausnarketa bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hezkidetzan oinarritutakoak eta desberdintasunak errespetatuz, gizon eta emakumeen arteko eskubideen berdintasuna eta ekitatea sustatzen dituztenak.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

ABIAPUNTUA Abiapuntu giza STEE-EILASen kartela proposatzen dugu. Eskola desberdinetako ereduak islatzen dituzten bideoak edo gai honekin lotuta dauden pelikulak ere egokiak izan daitezke.

HELBURU OROKORRA •

Historian zehar hezkuntza eta eskolaren garapenari buruz gogoeta egitea, hobekuntzak edota galerak aztertuz, ikasleriak jendartean orokorrean eta emakumeengan bereziki duten eraginaz ohartzeko.

HELBURU DIDAKTIKOAK Eskola eredu desberdinak aztertzea, historian zehar gizon eta emakumeen artean dagoen aldeaz kontzientzia hartzeko.

Nahi dugun eskola ereduari buruz hausnartzea, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko existitzen diren oztopoaz aztertzea, haietaz ohartzeko eta kontra borrokatu ahal izateko.

Orain arte eman diren lorpen zein hobekuntzaz ohartzea, positiboki baloratuz, atzerapenak ekiditeko.

Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.

Gaitasun sozialak landu (bai/ez esan argudiatu, eskatu, nahia adierazi…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, libre izaten bizitzen ikasteko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

EDUKIAK •

Eskola eredu desberdinen ikusarazpena.

Informazioaren bilaketa selektiboa.

Adostasunetara iristeko prozeduren garapena.

Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa.

Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera.

Hainbat gaitasun sozial.

Giza garapenerako gizon eta emakumeen ekarpenen azterketa.

Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena.

Emakumeei egokitzen zaizkien rolak.

Berdintasunezko harremanak ezartzea.

Harremanak berdintasunean


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

JARDUERAK GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA: Eskola eta gizartearen garapena HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA Materialak: STEE-EILASeko kartela, arbela. Denbora: 3 saio.

Harremanak berdintasunean

Taldekatzea: Talde handia.

Lehenengo eta bigarren saioak: Eskolaren aldaketak Garapena: 1. Borobilean eserita irakasleak STEE-EILASeko kartela erakutsi eta ikasleei ea zer ulertzen duten galdetuko die. 2. Irakasleak ideia nagusiak jasoko ditu eta debatea bideratuko du: Antzinatik hona eskolan, lan egiteko moduan zein bizimoduan egondako aldaketak, orokorrean eta bereziki emakumeengan eman direnak. 3. Taldeak egingo dira eta ikasleei kartelean agertzen diren umeen zein irakasleen bizimoduko aspektu desberdinak imajinatzeko eskatuko die. 4. Beren zein familien istorioak idatziko dira, horma-irudiak egin eta antzeztuko dira. 5. Ondorioak aterako dira emakume eta neskekin lotuta dauden aspektuak azpimarratuz. 6. Bukatzeko zein den gustatuko litzaiekeen eskola galdetuko du. Berdintasuna zer den eta zein den gaur egungo jendartearen egoera orokorra eta bereziki emakumeena jarriko du eztabaidagai.

Bigarren saioa: Eskola II Garapena: 1. Gaia berreskuratzeko irakasleak STEE-EILASeko kartela berriz ikusgai jarriko du eta bere esanahiari buruz galdetuko du, bi atalen arteko desberdintasunetan indarra jarriz. 2. Ea kartelak tratatzen ari garen gaiarekin lotura duen galdetuko du eta zergatik. 3. Kartelean islatzen den garapenean indarra jarriz eta aurreko saioetan imajinatu dituzten istorioak berreskuratuta, irakasleak eskola zer den eta zertarako balio duen edota balio beharko lukeen gaia planteatuko du. - Zer eskatzen diogu? - Ezinbestekoa da?, zergatik?, zergatik ez? - Noiztik existitzen da? existitzen al dira eskola mota desberdinak? - Eskolan aldaketak egon al dira? - Pertsona guztiek sarrera berdina al dute? - Zein helburu izan beharko luke?


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

4. Irakasleak gai honi buruz hitz egitera animatuko du. Gizarte kohesioa, euskalduntzea, bakea eta elkarbizitza bermatzen duen hezkuntza sistemaren garrantzia azpimarratuz. Hezkidetza oinarri duen eta desberdintasunen konpentsatzailea den hezkuntza eredua.

Ikasleak motibatuta badaude beste jarduera gehiago egin daitezke. Oraingoan gaian sakontzeko munduko beste hainbat lurraldeetako hezkuntza sistemari buruzko informazioa jaso daiteke, lurraldeak non emakumeek hezkuntzarako sarrera oso zaila edo debekatua duten.

BIGARREN HEZKUNTZA

Materialak: STEE-EILASeko kartela, arbela, ordenagailua, eranskin I. Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Talde handia, talde txikiak, banaka.

Lehenengo saioa: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Garapena: 1. Gaia aurkezteko irakasleak galdetuko du ea eraginkorra den gizon eta emakumeen arteko berdintasuna zer den. - Ez zer den eta zergatik ematen zaion definizio hori. - Ea beharrezkoa den. - Ea noiztik existitzen den, existitzen bada. - Ea gai honi lotuta azkeneko urtetan aldaketak egon diren. - Ea aurrerapenak egon diren. Eta atzerapenak. - Ea aurrerapenak oztopatzen dituzten oztopoak dauden. 2. Ideia eta hausnarketa interesgarrienekin zerrenda bat egingo da eta ikasleei gaiari buruz hitz egiteko eskatuko zaie. 3. Ondorioak tutoretza koadernoan idatziko dira.

Harremanak berdintasunean

GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO ERAGINKORRA DEN BERDINTASUNERAKO OZTOPOAK


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

Bigarren saioa: Esaldi eta pertsonai esanguratsuak Garapena: 1. Irakasleak gaia berreskuratzeko aurreko saioan aipatu ziren berdintasunerako oztopoen zerrenda erabiliko du. Oztoporik aipatu ez baziren, oraindik zabalduta dauden emakumeei buruzko ideiak botatzeko eskatuko du. Ideia hauei buruz hausnartuko da. Laguntzeko ideia zaparrada bat egin daiteke edo ikasleei eskatuko zaie kontatzeko ezagutzen dituzten esaera zaharrak, estereotipoak edo txisteak. 2. Ondoren, taldea talde txikitan banatuko du eta I ERANSKINAren kopia bana emango die. 3. Irakurtzeko eta ondorioak ateratzeko eskatuko du. - Esaldi denek zer daukate komunean? - Zein da gehien harritu zaituena?

Harremanak berdintasunean

- Gaur egungo gizon eta emakumeen arteko egoera islatzen al dute? 4. Ondoren, talde bakoitzari esaldi bat aukeratzeko eskatuko dio. Esaldi horren aldeko zein kontrako argudioak eman beharko dituzte. Ahal bada esaldi horiei buruzko debatea bultzatuko da eta gelan antzeztuko dira. 5. Bukatzeko ondorioak komunean jarriko dira eta hausnarketa bultzatuko da.

Hirugarren saioa: Esaldi eta pertsonai esanguratsuak II Garapena: 1. Irakasleak I Eranskina berreskuratuko du. Hasi baino lehen esaldi horien egileei buruz galdetuko du, zeintzuk ezagutzen dituzten eta zergatik diren ospetsu . 2. Ondoren, egileak taldeen artean banatuko ditu eta haiei buruzko informazioa bilatzeko eskatuko du. 3. Komunean jarriko dira, kronologikoki ordenatuko dira eta ondorioak aterako dira: - Orokorrean, pentsamenduan aldaketa handiak egon al dira? - Zein pertsonaiek lagundu edo oztopatu dute berdintasunerako bidea?

Gure iritziz bereziki esanguratsua da erlijio monoteistek jokatu eta jokatzen duten papera. Hauek pentsamenduaren aurrerapenak oztopatzeaz aparte, beren aldarrikapen eta teoriekin emakumeen eskubideen atzerapena lortzen baitute. Gaian sakondu nahi bada, asko dira Interneten topa daitezken apezpikuek, kardinalek, imanek eta Egoitza Santua delakoak egindako adierazpenak. Bibliografian topa ditzakezue haietako batzuk, baita Biblia eta Koranetik ateratako esaldien zerrendak ere.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

BIGARREN HEZKUNTZA FEMINISMOA ETA EMAKUMEEN EKARPENAK JENDARTEAN Sarreran aipatu dugun bezala, feminismo hitzak prestigioa galduta du. Hau ez da berria, gatazka eta errebindikazio uneetan feministek beti jaso izan duten tratua giza deskalifikaziokoa izan da, barregarri uztearena eta desprestigiokoa. Gaur egun progresista denak ez luke ukatuko feminismoak izan duen kontribuzioa jendarte justuagoa eraikitzeko. Hala ere, inpresio orokorra, feminismo hitzak deseroso izaten jarraitzen duela da. Dena egina egongo balitz bezala edo gehiago egitea ezinezkoa izango balitz bezala. Jarduera honekin nahi duguna zera da: gure ikasleek emakumeen ekarpenei buruz eta feministek eta emakume pentsalariek jendartean jokatu duten paperari buruz ere hausnartzea.

Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: talde handia, talde txikiak, banaka.

Lehenengo saioa: Feminismoa Garapena: 1. Gaia aurkezteko irakasleak gure ustez feminismoa zer den galdetuko du. Taldearen arabera teknika desberdinak erabil daitezke, ideia zaparrada, taldeko hausnarketa... 2. Ideia zaparradarako, irakasleak ikasle bakoitzari bi edo post-it bat banatuko die eta hitz horrek aditzera zer ematen dien galdetuko du. 3. Arbelean bi zutabe egingo ditu eta ekarpenak irakurriko ditu. Ekarpenak, baldin eta adjektibo, hausnarketa edo ezaugarri positiboak diren, lehengo zutabean itsatsiko ditu, negatiboak badira berriz, bigarrenean jarriko ditu. 4. Ondorioak aterako dira: - Zer da eta zergatik deitzen zaio horrela? - Mugimendu hau iraganean beharrezkoa al zen? Eta gaur egun? - Noiztik existitzen da? Eta gaur egun existitzen al da? - Gai honi dagokionez, azkeneko urtetan aldaketak egon al dira? - Aurrerapenak egon al dira? Eta atzerapenak? - Existitzen al dira aurrerapenak galarazten dituzten oztopoak? 5. Ideia eta hausnarketa interesgarrienekin zerrenda bat osatuko da eta gaiari buruz debatitzera animatuko da. 6. Ondorioak tutoretza koadernoan idatziko dira.

Harremanak berdintasunean

Materialak: STEE-EILASeko kartela, post-its, arbela, ordenagailua, II. ERANSKINA


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

Bigarren saioa: Emakumeen diskriminazioaren kontzientzia historiaren zehar. Garapena: 1. Irakasleak aurreko saioan feminismoari buruz agertu ziren ideiak berreskuratuko ditu. 2. Ondoren, II Eranskina aurkeztuko du. Nahi izanez gero www.stee-eilas.org jarrita dagoen power-pointa proiekta daiteke. 3. Taldea talde txikitan banatuko du eta kopia bana emango du. 4. Talde bakoitzari bi edo hiru egileei buruzko informazioa bilatu eta lana egiteko eskatuko die. 5. Komunean jarri eta ondorioak aterako dira:

Harremanak berdintasunean

- Emakume horiek guztiek zer daukate komunean? - Zein da gehien harritu zaituena? Zergatik? - Emakume eta gizonen errealitatea aldatu al da? - Aldaketa horiek beharrezkoak al ziren/dira? - Zein da egungo errealitatea?

Hirugarren saioa: Errebindikazioak. Garapena: 1. Irakasleak II Eranskina berreskuratuko du, baita aurreko saioetan ateratako ondorio interesgarrienak ere. Abiapuntu bezala hartuta emakume pentsalarien errebindikazio desberdinak azpimarratuko ditu. 2. Talde txikitan edo denen artean talde handian, errebindikazioen zerrenda osatuko da, haren zergatia eta zer unetan eta nola lortu ziren. 3. Eskola, unibertsitatea, lana eta hezkuntzarekin lotuta dauden errebindikazioak bereziki aztertuko dira. 4. Talde txiki batek egungo errebindikazioak aztertuko ditu (Putinen kontrako ukraniar nesken taldea, Bilgune feminista, Vatikanoaren kontrako manifestazioak... ) 5. Komunean jarri eta kronologikoki ordenatuko dira. 6. Taldeka, kartel desberdinak elaboratuko dira non lehenengo emakume unibertsitarioei edo maistrei, edo medikuei edo politikoei... omenaldia egingo zaien eta institutuko ormetan jarriko dira. 7. Jarduera osatzeko, ikasleei munduko lurralde arteko konparazioa egiteko eskatuko zaie baita emakumeen egoeren artekoa ere. - Emakumeen egoera munduko lurralde guztietan berdina al da? - Lurralde guztietan eskubide berdinak lortu al dira? - Eskubideak urte/hamarkada berdinetan lortu al dira? - Egiteko bidea gelditzen al da? - Egungo errebindikazioak zentzurik al dute? Zergatik? 8. Bukatzeko, irakasleak martxoak, 8 zergatik ospatzen den gogoratuko du eta egun hauetan landu den guztiaz hausnartzeko gonbitea luzatuko du.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

BALIABIDEAK • “Dios nació mujer”. Pepe Rodriguez • www.sindioses.org/sociedad/machismo.html • http://elpais.com/diario/2010/10/24/domingo/1287892356_850215.html Artikulua: palabra de político machista. Maria R. Sahuquillo • http://www.educacion.gob.es/revista-cee/pdf/n15-rodriguez-lopez.pdf Emakumea eta unibertsitatea • http://www.rtve.es/noticias/dia-internacional-mujer/universidad/ Emakumea eta unibertsitatea

• http://www.youtube.com/watch?v=b9_nuLWlms4 Humorez. Eskola tradizionala vs berria • http://www.youtube.com/watch?v=onWNHrUuWjw B.H. Emakumeen sexualitatea eta lesbianismoa Francoren garaian • http://www.youtube.com/watch?v=zjMXK6-ClNM Sección femenina, familia eta frankistak ziren baloreen transmisioa.

Filmak • “Las Bostonianas.” James Ivory • “Antonia” (Antonias’ line). Marleen Gorris • “Billy Elliot”. Stephen Daldry • “Buda explotó por vergüenza”. Hana Makhamalbf • “Osama”. Siddig Barmak • “Chocolat”. Lasse Hallström • “Vamonos Barbara”. Cecilia Bartolomé. • “Lejos de Africa.” Cecilia Bartolomé. • “Bebés” (Babies). Thomas Balmes (documental) • “Persépolis”. Marjane Satrapi • “María querida” Jose Luis García Sanchez • “La fuente de las mujeres” Radu Mihailenu

Harremanak berdintasunean

• http://www.youtube.com/watch?v=jWd01JYNHzw Nesken eta mutilen rolak. Dramatizazioa.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

EBALUAZIOA Kartelarekin landuko den lehenengo jarduera hasierako ebaluaziorako erabiliko dugu. Modu horretan eskola zein gizartearen garapenari buruzko gure ikasleen ezagutzaz onartuko gara eta indarra non jarri jakingo dugu, Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete.

Harremanak berdintasunean

Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Ebaluazio irizpideak: • Ea errealitatearen azterketa kritikoa egiten duen. • Ea gizartean ematen diren aldaketen kontzientzia hartzen ari den. • Ea emakume eta gizonen arteko berdintasunaren garrantziaz konturatzen den. • Ea berdintasunean aurrerapen edo atzerapenak egiteko pentsamendu korronte desberdinen eraginaz ohartzen den. • Ea emakume mugimenduek giza garapenerako izan duten garrantziaz ulertzen duen. • Ea jardueretan parte hartu duen. • Ea gaia ikuspuntu kritikoarekin ikusten hasi den. • Ea errespetuz jokatu duen besteen iritziekiko.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa.

Ebaluaziorako tresnak: • Irakaslearen egunerokoa • Ikasle bakoitzaren historiala. Bertan unitatearen garapenean zehar bakoitzaren lanaren balorazioa zein aportazioak jasoko dira • Egindako lanak.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: • Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik. • Zer da ikasi dutena. • Zerk harritu ditu gehien. • Zer aldatuko luketen.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

I. ERANSKINA FRASES Y PENSAMIENTOS DE PERSONAJES FAMOSOS SCHOPENHAUER: “Las mujeres, por ser más débiles, se ven obligadas a depender no de la fuerza, sino de la astucia; de ahí su hipocresía instintiva y su inmodificable tendencia a la mentira. Por eso el fingimiento es connatural a las mujeres y se encuentra tanto en las mujeres tontas como en las inteligentes.” BUDA: “Las mujeres son embusteras y pérfidas. Son móviles como la llama del relámpago y su conducta es confusa” BAUDELAIRE:”La mujer es naturaleza y, ya por ello, detestable” MARTIN LUTERO: “Dios creo a Adán dueño y señor de todas las criaturas vivientes, pero Eva lo estropeó todo”

SAN PABLO: “El hombre fue creado a imagen de Dios, pero la mujer, procedente de la costilla de Adán, está hecha a imagen del hombre, al cual, por tanto, debe someterse” ARISTOTELES: “La hembra es hembra en virtud de cierta falta de cualidades” ERASMO DE ROTTERDAM: “La mujer es, reconozcámoslo, un animal inépto y estúpido aunque agradable y gracioso” PITAGORAS: “Hay un principio bueno, que ha creado el orden, la luz y el hombre, y un principio malo, que ha creado el caos, las tinieblas y la mujer” SANTO TOMAS: “El padre debe ser más amado que la madre, pues él es el principio activo de la procreación, mientras que la madre es tan solo el principio pasivo” VOLTAIRE: “Las mujeres son como las veletas: sólo se quedan quietas cuando se oxidan” EFESIOS 5: “Las casadas estén sujetas a sus propios maridos, como al Señor; porque el marido es cabeza de la mujer, así como Cristo es cabeza de la iglesia, la cual es su cuerpo, y él es su Salvador.” RUBINSTEIN: “Una mujer es como un puro: hay que encenderla a menudo” CAMILO JOSE CELA: “Las mujeres están para ser gustadas. Después, unas se dejan, otras no... Eso va ya por provincias” SURA DE LA VACA: “Vuestras mujeres son vuestro campo de cultivo; id, pues, a vuestro campo de cultivo como queráis...” GOETHE: “Al envejecer, el hombre construye su rostro y la mujer lo destruye” EXODO 20: No codiciarás la casa de tu prójimo, no codiciarás la mujer de tu prójimo, ni su siervo, ni su criada, ni su buey, ni su asno, ni cosa alguna de tu prójimo. ALBERTO RUIZ GALLARDON: “La maternidad hace a las mujeres auténticamente mujeres” QUEVEDO: “¡Oh, qué plaga, qué aburrimiento, qué tedio es tener que tratarse con ellas mayor tiempo que los breves instantes en que son buenas para el placer!

Harremanak berdintasunean

NIETZSCHE: “Si vas con mujeres, no olvides el látigo”


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

EL CORAN: “El dominio masculino es indispensable para que los hombres puedan apropiarse del producto de la fecundidad femenina” OBISPO DE GRANADA: “Abortar da a los varones licencia absoluta, sin límites, de abusar del cuerpo de la mujer” FREUD: La gran pregunta que nunca ha sido contestada y a la cual todavía no he podido responder, a pesar de mis treinta años de investigación del alma femenina, es: ¿qué quiere una mujer? JARDIEL PONCELA: “El secreto del alma de las mujeres consiste en carecer de ella en absoluto” SAN AGUSTIN DE HIPONA: “Es Eva, la tentadora, de quien debemos cuidarnos en toda mujer... No alcanzo a ver qué utilidad puede servir la mujer para el hombre, si se excluye la función de concebir niños.”

Harremanak berdintasunean

FLAUBERT: “La mujer es un vulgar animal del que el hombre se ha formado un ideal demasiado bello” SURA LAS MUJERES: “Alá os ordena lo siguiente en lo que toca a vuestros hijos: que la porción del varón equivalga a la de dos hembras. Si éstas son más de dos, les corresponderán dos tercios de la herencia. Si es hija única, la mitad...” RICHARD MOURDOCK: “Los embarazos tras una violación, son porque Dios quiere que pasen” DOSTOIEVSKI: “La mujer, sólo el diablo sabe lo que es; yo no lo sé en absoluto” JAVIER ARENAS: “Cuando esas feministas vuelvan a estar cómodamente en su casa, educando a sus hijos y cuidando de sus familias, nos lo agradecerán” BALZAC: “Emancipar a las mujeres es corromperlas” OSCAR WILDE: “El hombre bígamo tiene dos mujeres. El monógamo también” JACK NICHOLSON: “La mujer castra al hombre y lo transforma en cordero” TIMOTEO 2: La mujer aprenda en silencio, con toda sujeción. Porque no permito a la mujer enseñar, ni ejercer dominio sobre el hombre, sino estar en silencio. Porque Adán fue formado primero, después Eva; y Adán no fue engañado, sino que la mujer, siendo engañada, incurrió en transgresión. Pero se salvará engendrando hijos, si permaneciere en fe, amor y santificación, con modestia. JOSE MANUEL CASTELAO: “Las leyes son como las mujeres, están para violarlas” GROUCHO MARX: Las mujeres son muy útiles, sobre todo por la noche y, con frecuencia, durante el día. SURA LA FAMILIA: “Llamad a cuatro testigos de vosotros contra aquéllas de vuestras mujeres que cometan deshonestidad. Si atestiguan, recluidlas en casa hasta que mueran o hasta que Alá les procure una salida.” BUDA: A la pregunta que le hace Ananda buscando la razón de que no se concedan a las mujeres en la vida pública la misma categoría y los mismos derechos que a los hombres, responde el Maestro con estas palabras: “Las mujeres, Ananda, son celosas; las mujeres Ananda, son envidiosas; las mujeres, Ananda, son estúpidas.” LECH WALESA: “Las mujeres son para divertirse con ellas. En política prefiero no verlas”


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

II. ERANSKINA

EMAKUMEEN DISKRIMINAZIOAREN KONTZIENTZIA HISTORIAREN ZEHAR “Feminismo” hitza XIX. mendean erabili zen lehenengo aldiz eta bere erabilpena ez zen orokortu XX. mendearen hasiera arte. Hala ere, Aintzin Arotik bigarren mailako rol soziala onartu ez duten zenbait emakume izan dira. Horietariko batzuk emakumeek pairatzen duten diskriminazioaren aurka lan egin dute eta beste batzuek arlo ezberdinetan garapenaren alde lan egin dute.

Feminismoaren aurrekariak • Lilith, judeokristaua eta Babiloniako kulturaren pertsonai mitologikoa, batzuetan aurre-feminismoaren sinbolotzat hartu da, Adanen aurka egiteagatik eta edena nahita uzteagatik. Ezaguna da garai ezberdinetako eskultura, behe-erliebe eta margoetan agertzeagatik. • Aintzin Aroan, emakume asko, hauek errealak eta ez mitologikoak, arlo ezberdinetan nabarmendu ziren lagundu baitzuten zientzia edota jendartearen garapenerako. Batzuen artean aipa ditzakegu hauek: Merit Ptah (K.a 2.700), mediku egipziarra, obstetrizian espezialista; Teano (K.a.VI.mende), matematiko greziarra; Maria Judeotarra, Alejandrian K.a III mendean jaiota, bere izena eramaten duen egosteko modua asmatzeagatik ospetsua izan zena; Hipatia (K.o. V mende), filosofoa y astronomoa, Alejandriako Eskola Platonikoaren zuzendaria. • Erdi Aroan, XI.mendean, sortzen da mugimendu sozial bat, Beguinak. Mugimendu honek emakumeei ezkontza edota komentuz gain beste bide bat eskaintzen zien elkarren arteko laguntzan oinarriturik. Hala ere, noizean behin emakumeek beste aukerak zituzten. Adibidez, XI. Mendean Trotula Salernoko Unibertsitatean (Italia) medikuntza ikasi ondoren ginekologiaz liburu asko idatzi zituen eta bere irakaspenak jarraitzaile ugarik izan zituzten Europa osoan. • Errenazimenduan, Veneziako Pizanezo Chistine, emakumeek ikasteko eskubidea aldarrikatu zuen eta bere liburua, “La cité des dames”, emakumeen historiaren lehenengo liburua izan zen. • XVI eta XVII. mendeetan, erlijio katolikoak, emakumeen bizitzan eragin eta kontrol handia izan zuen, komentuetan ematen zitzaien hezkuntzaren aukera. Testuinguru horretan emakume ameslariak, Santa Teresa de Jesus bezalakoak, eginkizun handiak izan zituzten. Mende horietan emakume aberatsak kulturara heltzen ziren eta idazle eta artistekin elkartzen ziren bere saloietan. Batzuek, adibidez Margaret Lucas, Newcastleko dukesa, edo Marie Le Jars de Gournay, emakumeen aldeko liburuak idatzi zituzten. Emakume zientzialari ospetsuak ere izan ziren garai horretan. Adibidez, Frantziako kimikoak Marie Meurdracek kosmetikan egindako ikerketak gaur egun ere baliagarriak dira. Nahiz eta emakumeenganako diskriminazioa orokorra izan garai horretan, gizon batek, François Poulain de la Barrek, “Sexuen berdintasunetaz” bere liburuan emakumeek edozein ardura bete zezaketela defendatu zuen. • XVIII. mendean Frantziako Iraultzean, emakumeek aktiboki parte hartu zuten, baina bere gizonezko iraultzakideek hiritartasunaren eskubideak ukatu zizkieten. Olympe de Gougesek “Emakumearen eta Emakume Herritarraren Eskubidearen Adierazpena” idatzi zuen 1791an. Zoritxarrez, gillotinan hil zuten.

Harremanak berdintasunean

Hemen, emakume batzuen ekarpenak eta mugimendu feministaren ibilbidea era labur batez gogora ekarri nahi ditugu:


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

• Garai berean, Britain handian bizi zen Mary Wollstonecraft (1759-1797). Bere liburua “Vindication of right of woman” XX. Mendeko feminismoaren aintzaindaria da. Gure artean erabat ezezaguna izan arren, XVIII eta XIX. mendeen artean Ekialde Hurbilean eta Afrikan emakume talde batek eragin handia izan zuen bizitza politika eta intelektualean. Haien artean nabarmendu zen Nana Asma’u (1793-1864)

1. Garaiako Feminismoa

Harremanak berdintasunean

XIX. mendean feminismoa agertzen da. Klasearteko eta nazioarteko mugimendua izan zen, emakumeak izateagatik diskriminazioa pairatzen baitzuten. Mugimendu Sufraguista: emakumeak sufragio unibertsala eskatzeko elkartu ziren, baina arlo guztietan berdintasuna aldarrikatzen zuten. Emakumeek lortu zuten bozkatzeko eskubidea lehenengo aldiz Zelanda Berrian 1893ean. Mugimendu social garrantzitsuenek ( sozialismo, komunismo, anarkismo) emakumeenganako zegoen diskriminazioaz konturatzen ziren baina ez zuten lehentasunezko gaia kontsideratu.

2. Garaiako Feminismoa • XX. mendearen lehenengo erdian, mendebaldeko herrialdetan emakumeek lortu zuten bozkatzeko eskubidea. Bere eskaerak bete ziren eta ofizialki “ia berdintzailea” zen jendartean bizi ziren. Hala ere, Simone de Beauvoir- eta Betty Fiedmanen liburuak funtsezkoak izan ziren ikusarazteko emakumeek jasaten zituzten diskriminazioa. • XX. mendearen bigarren erditik femeinismoaz hitz egin ordez, femenismoetaz hitz egin dezakegu: o

Feminismo liberala: bere kezka nagusia emakumeak espazio publikotik kanpo gelditzea da. Hori dela eta, sistemaren erreforma defendatzen du bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko.

o

Feminismo erradikala: Kate Millet y de Sulamit Firestonek feminismoaren analisietarako oinarrizko kontzeptuak izendatu zitutzen: genero eta patriarkagoa Lelo bat asmatu zen: “Pertsonala politikoa da” eta emakumeak hasi ziren taldeetan antolatzen. Manifestazioak eta protestak mundu osoan zehar zabaldu ziren.

o

Feminismo Politikoa: 70 hamarkadako mugimendu politikoetan emakumeek aktiboki parte hartu zuten sistema sexista, arrazista, klasista edota inperialistaren kontra, gizarte berria lortzeko asmoz. Emakumeen eskubideak ez ziren lehentasunezkoak, itxoin beharko litzateke. Feminismo erradikala “ politikoak” eta “feministen” artean bereiztu zen.

o

Ezberdintasunaren feminismoa: emakumea erabat ezberdina dela da bere oinarria. Hau da, emakume guztiek oinarrizko ezaugarri berberak dituztela. Feminismo honen leloa “emakume izatea ederra da” izan zen eta bere helburua emakumeen ezaugarriak ezagutzea eta defendatzea.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

3. Garaiako Feminismoa 1980 geroztik joera berriak agertzen dira feminismoan eta beste kolektiboekin elkartasuna hedatzen joaten da. • Feminismo Instituzionala: sortzen dira Ministerioak, Emakumeen Institutuak, Genero eta Feminismoari buruzko Ikerketen Departamentuak Unibertsitatetan…. • Aniztasunaren feminismoa: “emakume”aren esanahi unibertsala kritikatzen du. Emakumeen egoera anitzek izateak dituen ondorio teoriko eta praktikoak hartzen du gunetzat. Genero aldagaia beste aldagaiekin (herrialde, arraza, etnia edota aukera sexuala…) elkarri eragiten diote. • Ekofeminismoak: ekologia eta feminismoa batzen dituen mugimenduak. • Ziberfeminismoa: Azken urtetan sortutako mugimendua berritzeko feminismoen metodologia teknologia berriak erabiliz.

• Masculinitate berriak: Gizonezko batzuk hasten dira antolatzen eta batzen dira feminismoekin planteatzeko maskulinitate era berriak edota berdintzaileagoak.

Egungo egoera Generazio berrietako pertsona askok integrazio soziala, polita zein laborala egina daudela uste dute. Emakumeek berdintasuna lortu dutela. Arretaz begiratzen badugu errez konturatuko gara: − Gaizki deitutako “genero indarkeria” − Desberdin ordaindutako lana − Jazarpen sexuala − Jardunaldi bikoitzak eta korresponsabilidade falta − Publizitate sexista − Patriarkala den justizia − eta hainbat eta hainbat diskriminazioa Horregatik gaur inoiz baino gehiago feminismoak ezinbestekoak dira.

Harremanak berdintasunean

• Queer mugimendua eta transfeminismoa: Judith Butlerren liburuak argitaratu eta gero “emakumearen identitatea” zalantzan jartzen hasten da. Genero identitate soilik ez baizik eta sexu identitatea ere eraikuntza soziala dela baieztatzen da. Hori dela eta, rol sexual finkorik ez daude, rol hauek aldakorrak dira. Pertsona bakoitzak aukera ditzake rol bat edo gehiago.


Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

Harremanak berdintasunean

OHARRAK

7 berdintasunaren bidean atzerapausorik ez  

STEILAS M8 UNITATE DIDAKTIKOA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you