DULTZAINA GIPUZKOAN

Page 1

DULTZAINA GIPUZKOAN XX. mendeko Gipuzkoako dultzaineroen musika

Versi贸n en castellano en www.soinuenea.eus


Bilduma: Herri Musika Bilduma Izenburua: Dultzaina Gipuzkoan. XX. mendeko Gipuzkoako dultzaineroen musika Edizioa: Juan Mari Beltran Argiñena Musikariak: Ikusi grabaketen azalpenean. Grabazio eta edizio teknikaria: Javier Ignacio Larrayoz “Larri” Diseinua: Orkatz Arbelaitz Olaziregi Argitaratzailea: SOINUENEA FUNDAZIOA Tornola, 6. 20180 OIARTZUN www.soinuenea.eus L.G.: SS-1351-2015 Argitaratzailea:

Laguntzailea:


XX. MENDEKO GIPUZKOAKO DULTZAINEROEN HOTS-ARTXIBATEGIA Donostiako Erviti Musika Argitaletxearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin 2004an HERRI MUSIKA BILDUMAko lehen zenbakia izango zen liburua argitaratu genuen. Bere izenburua: DULTZAINA GIPUZKOAN. 1950. hamarkada arte1. Liburua lau ataletan banatuta dago: Lehenengo atalean Gipuzkoako dultzaina eta dultzaineroei buruzko ikuspegi zabal bat azaltzen da. Horrekin batera, soinu-tresnaren jatorriari buruzko teoria bat eta jarraian, soinu-tresnari eta jotzaileei buruz lurraldean jaso diren aipamen historiko zehatzak kronologikoki aipatuta daude. Bigarren atalean, bailaraz bailara eta herriz herri sailkatuak, dultzaineroen zerrenda, bakoitzari buruzko aipamen labur batzuekin irakur daitezke. Hirugarren atalean berriz, dultzaina egileak Gipuzkoan eta hauek egindako dultzainen ezaugarrien deskribapenak azaltzen dira. Eta azkenik, laugarren atalean, gipuzkoar dultzaineroen errepertorioa dago; oso iturri ezberdinetatik jasoa, baina nagusiki dultzainero zaharrei zuzenean egindako grabazioetatik. Bai, partitura horiek idazteko bereziki gipuzkoar dultzainero zaharrei egindako hots grabazioak erabili ziren. Liburuan agertzen zen 176 partituraz osatutako bilduma tresna lagungarria izan da gipuzkoar dultzainero zaharren errepertorioa ezagutzeko eta honen berreskuratze ahaleginetan. 1. BELTRAN, 2004.

3


Bestalde, Herri Musika Bildumaren aurkezpen hura egin zenean eskuartean, idatziari ez ezik, audio materialei ere bidea zabalduko zien beste bilduma proiekturik ere bagenuela aipatu zen: herri musikaren hots bildumarena. Horrela egin dira besteak beste, trikitixa, xirolarrua eta txalaparta CDak.

Dultzaina Gipuzkoan liburuaren aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurrean Manuel Sudupe “Montte”, Juan Mari Beltran, Luis Mari Garate eta Jon Galarraga Erviti Argitaletxeko ordezkariak. Atzean Eugenio, Edurne eta Konstantino Agirretxe eta Inaxio Goenaga “Arbe”.

Orain “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan aipatzen diren dultzainero zaharrei egindako grabazioak biltzen dituen diskoari iritsi zaio argitaratzeko eta zabaltzeko ordua. Modu honetan 2004an hasitako proiektu hura osatuta geratuko da. CDarekin batera doan liburuxka hau liburu haren laburpen bat da. Gai honi buruz gehiago jakin nahi duen horrek liburu horretara jo beharko du, bertan aurkituko baitu atalez atal (euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko bertsioetan) dultzaina, dultzainero, dultzaina egile eta dultzainaren inguruari buruzko bestelako informazio zabala, tartean Gipuzkoako dultzainero haiei hartutako errepertorio osoaren idatzitako 176 partiturako bilduma.

4


DULTZAINAREN PRESENTZIA GURE ARTEAN Euskal Herrian dultzaina motako hainbat soinu-tresna ezagutzen dira. Hauek mihi bikoitza edo “oboe” motakoak dira. Gure artean halako “oboe” sinpleak diren gari edo olo lastoz egindako “turutak” eta Araitz bailarako gaztainondoaren azalez egindako “Tutubi-Tronpeta” bezalako haurrentzako egiten ziren hots jostailuak ezagutzen dira. Soinu-tresnaren kategoria hartzen du hurritzaren azalez Larraungo bailarako artzainek egiten zuten sunpriñuak. Hurritz makil bati ateratako azalez egindako bi zuloko oboe bitxi honekin “Durunbele” izeneko doinu inprobisatuak jotzen zituzten2. Larraungo sunpriñuari buruzko lana publikatu eta urte batzuk geroago jakin genuen Aralarko beste aldean, Gipuzkoa aldean alegia, ere ezagutzen zela. Amezketako artzainek sunpriñua jotzen omen zuten. Zuberoako artzainek berriz txanbela deitutako oboe txiki bat erabili izan dute. Honen errepertorio tradizionala aire librean interpretatutako doinuz eta abestiz osatuta dago3.

Sunpriñuak.

Dultzaina edo gaita izenarekin soinu-tresna hau Euskal Herriaren eskualde gehienetan erabili izan da hainbat motako herri ospakizun txiki zein nagusitan. Bizkai aldean soinu-tresna honen aldaera bat ezagutzen da. Ondoren garbi ikusiko den bezala, Gipuzkoa osoan presentzia handia izan du. Araban ere oso erabilia izan da. Baina, gaita eta dultzaina izenekin Nafarroan lortu du soinu-tresna honek azken garaietan arrakasta handiena. 2. BELTRAN, 1978. 3. IRUÑEKO GAITEROAK, 1977-1978.

Txanbela. 5


Noiztik den ez badakigu ere, aspalditik ezagunak dira dultzaina eta bere musika gure artean, eta konkretuki Gipuzkoan. Ondoren azalduko ditugun aipamenek argi eta garbi adierazten digute XVII. mendean dultzaina gipuzkoarren artean oso errotua zegoela. Oso adierazgarriak dira elizako organo batzuek dituzten erregistroen ezaugarri akustikoak. Adibidez, Arantzazuko Santutegiko organoak 1668an zeuzkan 47 erregistroen artean, “Dulzaina” izena zuen bat ageri zen4. Hala da 1677an Arrasateko “San Juan Bautista” elizan Jose de Echeberriak egindako organoan ere: egileak ezker eta eskuineko eskuetan dulzaina erregistroak jarri zituen5. J. I. Iztuetak XVIII. mende bukaera aldeko dultzainari buruzko informazio ugari eskaini zuen berak idatzitako Gipuzkoako Dantza Gogoangarrien Kondaira edo Historia liburuan6. 1824an argitaratutako idatzi horretan garbi agertzen da soinu-tresna hau XVIII. mendeko gipuzkoarren artean oso garrantzitsua izan zela. Hainbat dokumentutan ikus dezakegunez XIX. mende osoan eta XX. mende hasieran noiz nahi eta non nahi aritzen ziren dultzaineroak Gipuzkoako eskualde gehienetan. Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu dultzaina Gipuzkoako historian protagonista musikaletako bat izan dela. Gipuzkoako plaza, kale eta bestelako dantzatokietan XIX. mende bukaera aldean beste soinu-tresna bat agertu zen: akordeoia. Arrakasta eta ospe handia lortu zuen XX. mendean zehar filarmonika, akordeoia, soinu-txikia eta azkenean trikitixa izenarekin ezagutzen den soinu-tresna eta musika mota horrek. Soinutresna berri horren musika gure identitatearen ikurretako bat bihurtu zela esan genezake, inguru batzuetan ikur nagusia. Besteak beste nabarmena da XX. mendeko soinulari (trikitilari) ospetsuen errepertorioan dultzaineroen errepertorioak duen presentzia: jotak, porrusaldak, fandangoak, arin-arinak, balsak, pasodobleak, habanerak... Kontuan hartzekoa da ere XX. mendean sortu ziren soinujole-trikitilari familia ospetsu asko, aurretik dultzaineroak ziren familietan sortu zirela. Gipuzkoan besteen artean honako dultzainero-trikitilari familiak ezagutzen dira: Maltzeta, Arbe, Epelde... Kasu hauetan, soinu-jotzaile berriek aurretik erabiltzen zuten dultzainaren errepertorio osoa hartzen zuten soinu-tresna berriarekin jotzeko. Bestalde, Gipuzkoako XX. mende hasierako soinu-joleek askotan jotzen zuten dultzaineroekin batera taldea osatuz. Horrela jotzen zuten besteak beste Gelatxo eta Elgeta ospetsuek. Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu 1900 mendearen hasierako Gipuzkoako dultzaineroen errepertorioa soinujole-trikitilarien errepertorio aberatsaren oinarri garrantzitsuenetako bat izan zela. 4. BAGUES, 1979 (31 eta 349. orr.). 5. CAMPO OLASO, 2000. 6. IZTUETA, 1824.

6


DULTZAINA GIPUZKOAN Gipuzkoan dultzainari buruz ezagutzen ditugun idatzizko datuak urriak dira, baina hauei esker eta XX. mende hasieran jotzen zuten dultzainero zaharrei nahiz inguruko jendeari zuzenean jasotakoa dela medio, nabarmena da jotzaile kopuruari dagokionez dultzainak garrantzi handia izan duela eta asko erabili dela Euskal Herriko inguru honetan, gehienbat festa giroko gertakari eta ospakizunetan. Plazak, kaleak, erromeriak, sagardotegiak, ezkontzak, eta abar, festa zen lekuan han izango zen dultzaina danborrak lagunduta taldea osatuz, bi dultzaina eta danborraz edota akordeoiaren (trikitixa, soinu txikia) laguntzaz. Inoiz festako musika talde bakarra izanez aritzen zen, besteetan txistulari, albokari, trikitilari eta abarrekin deman edo elkarrekin.

XX. mende hasierako Gipuzkoako dultzaina egileen hainbat dultzaina.

Ikus ditzagun Gipuzkoan dultzainak eta dultzaineroek izan duten agerpen mailari eta historiari buruzko datu batzuk. Hauek idatzizko dokumentuetatik, argazkietatik eta zuzenean bildutako informaziotik hartu ditugu. 1668– Arantzazuko Santutegiko organoaren deskribapenean, honek dauzkan 47 erregistroen artean, “Dulzaina” izena duen bat ageri da. Honek, egileak (Fr. Juan Bautista de Telleria, “Hijo de Zerayn”) nahiz Arantzazuko erlijioso komunitateak dultzaina ezagutzeaz gain estimazioa ere baziola azaltzen du7. 1677– Arrasateko “San Juan Bautista” elizan Jose de Echeberriak organoa egin zuenean ezker eta eskubiko eskuetan dulzaina erregistroak jarri zituen8. 1745– Aita M. Larramendiren Diccionario Trilingüe delakoan, “a la mui noble y mui leal Provincia de Guipuzcoa” eskeinia, “dulzayna” hitza ageri da gazteleraz, euskaraz “Bolin-gozoa” ordaina emanaz9. 1775– Azkoitian urte horretan 30 erreal ordaindu zitzaizkion Inazio Bereteberri jaunari ospakizun ezberdinak dultzaina joaz alaitzeagatik. Ondorengo urtean ere 22 errealez ordaindu zitzaion Korpus egunean jo izana10. 7. BAGUES, 1979 (31 eta 249. orr.). 8. CAMPO, 2000. 9. LARRAMENDI, 1745. 10. ELIAS, 1999.

7


1775– Azkoitiko Udaletxeko paper zarretan “dulzainista” deituraz, dultzainero bat aurkitzen degu. Dultzainero ori, gaixoei, “Paskuko” ematerakoan, prozesio denboran, itxura dagonez, dultzaina joiaz joaten zan11. Juan Inazio Iztuetari zor dizkiogu dultzainak Gipuzkoan garai batean izan zuen presentziari buruzko berrietako batzuk. 1824an argitaratutako Gipuzkoako Dantza Gogoangarrien Kondaira edo Historia liburuan XVIII. mende bukaera aldeko dultzainari buruzko informazio ugari eskaini zuen12. 1815– Arantzazuko Artxiboa: “Inventario para la Sacristía dela Me de Dios de Aranzazu 1815 Ytem instrumentos musicos” delakoan. XIV atala – 2. “Lista de Ynstrumentos de Musica, y Metodos existentes en el / Santuario de N. Señora de Aranzazu / Año de 1827 / ...... Yt. Una dulzaina de poco merito”13. 1828– D. Fernando VII eta Sajoniako Dª Mª Josefa Amalia errege-erreginek Durangora egindako bisita zela eta antolatutako ospakizunetan, kontratatutako musikoen artean hau aurki daiteke: Alternaban con esta banda de tamborileros otra de dulzainas que se trajeron de Guipúzcoa, los que como prácticos en este instrumento, desempeñaron su cometido a las mil maravillas14. 1833/1840– Jose Sudupe “Montte”k dioenez, Urolako bailaran bai omen ziren dultzaineroak lehen Karlistadan (1833-1840). Horrela jakin izan zuen haurtzaroan etxeko eta inguruko zaharrei entzunda. Baserrian bazuten garai hartan erabilitako dultzaina zahar eta berezi bat. Berak esaten zuenez, dultzaina horrek berrehun urtetik gora omen zituen eta horren ezaugarriak ikusita dultzainak egikera Montte baserrian gordetzen zuten 200 aldetik azken garaietan zer nolako aldaketak izan dituen ezagutzeko urtetik gora omen zeuzkan dultzaina. oso lagungarria da. 1900. urte ingurukoa da Oñatin egindako ondorengo argazkia. Argazki zahar horretan garbi agertzen da dultzaineroa eta ondoan dagoen emakumezkoa panderoa jotzen ari da.

11. ARANBARRI, 1990. 12. IZTUETA, 1824. 13. BAGUES, 1979. 350. or. 14. VEITIA, ECHEZARRETA, 1967.

Dultzaina eta panderoa Oñatin. (Arg. Oñatiko Udal Artxiboa)

8


1901-1911– Azpeitian ospatutako Euskal Jaietako egitarauan dultzaineroek presentzia handia zuten. Baita 1902an Oñatin ospatutakoetan, 1904an Azkoitiko udalak antolatutako patroiaren ohoreko jaietan, eta urte berean Donostian, Tolosan eta Ordizian antolatutako Euskal Jaietan, 1906koetan, 1909an Hernanin eta 1911an Donostian antolatutakoetan ere. 1913– Rudolf Trebitsch etnologo austriarrak 1913ko udan grabaturiko “Trebitsch Basken” izeneko grabaketa bilduman 8. eta 9. zilindroetan Azpeitiko dultzaineroekin lau pieza grabatu zituen. Hauek dira momentuz guk ezagutzen ditugun dultzainaren hots grabazio zaharrenak. 1917– Leitzako San Tiburtzio festa nagusietako egitarau ofizialean Tolosako dultzaineroen presentzia oso handia izan zen. 1918– Oñatin ospatutako Eusko Ikaskuntzaren 1. Kongresoko azken eguneko egitarauan dultzaineroen presentzia aipatzen da: El tiempo era magnífico; sin cesar, los cohetes estallaban en el aire; las campanas giraban alegres; sonaban músicas, tambores y dulzainas. La alegría se reflejaba en todos los rostros, ... 1920– Gipuzkoako kostaldean festei buruzko inkesta lana Lastur-eko festetan egiterakoan, 1920. urte inguruan Lastur-en bertan egindako argazki zaharretan dultzaineroa agertzen dela ikusi genuen. Hona hemen argazki horietako bat. Plazan antolatutako “korrida” ikusten da, zaldia, astoa, “toreroak” kapa eta guzti, ekintza horretarako zenbait lagun mozorrotu, bat dultzainarekin eta bestea danborrarekin. Argazki horretan beste soinulari batzuk ere agertzen dira, pandero-jole bat eta bi akordeoilari, horietako bat “Elgeta” soinujole ospetsua. Garai hartako beste argazki askotan bezala, honetan ere dultzaineroak eta soinu-joleak elkarrekin agertzen dira.

Lastur-eko festak 1920. urte inguruan. (Arg. Pilar Aginagalde bilduma) 9


Aduna, 1929. Azeri-Dantza eta Oilasko-jokoaren taldea. (Arg. “Dantzariak” aldizkariko 29. zenb.)

1929. urteko Adunako Azeri-Dantza eta Oilasko-jokoaren taldearen argazki batean, partaideen artean bi dultzainero ikus daitezke. 1930– Hernaniko Sanjoanetan, Xalaparta Elkarteak dultzainero talde bat kontratatu zuen: Errezilgo Agirretxetarrak. Argazkian garbi agertzen den bezala, ezkerreko dultzaineroa Jose Mari Agirretxe da, ezkerra jotzen, erdian Alejandro Agirretxe dago eta ezin izan dugu jakin danborreroa nor den. Hona hemen “Xalaparta, Hernani 19581983” aldizkariko 41. orrialdean agertzen den argazkiaren oin-oharrean irakur dezakeguna: “25 de junio de 1930. La Sociedad “Xalaparta”, contrata una banda de dulzaineros y salen a la calle a animar el ambiente.” Agirretxetarrak Hernaniko Sanjoanetan, “Portalondo” parean, 1930-6-25. (Arg. Xalaparta, 1958-1983) 10


1933– Usurbilgo Oilasko-biltze ekitaldiko argazki batean ere dultzaineroak ageri dira 1933 inguruko Santaisabeletan. Erdi-erdian dultzainero taldea, ezkerretik eskuinera: dultzaineroak Manuel Sagardia eta Inaxio Pagola; danborreroa Ramon Urkia.

1933 inguruko Santaisabeletako Oilasko Biltzea Usurbilen.

1933 ingurukoa da ondoko argazkia ere. 1936ko gerra aurretik Lasarteko Hipodromoan ospatutako “Euskal Jaiak� haietan egindakoa. Festa mota giro horretako talde batean dultzainero eta danborrero bikotea ageri da. Dultzaineroekin batera soinu-jole bat, trikitilaria, ikusten da. Ezkerraldean zutik, Manuel Sagardia dultzaineroa eta bere ondoan Ramon Urkia danborreroa ikus daitezke, biak usurbildarrak.

Lasarteko Euskal Jaiak 1933 inguruan. (Arg. Lasarteko Gure Etxea artxiboa) 11


1937– Hernaniko Udalaren kontratuarekin, orduan herri horretako auzoa zen Lasarten, jaiero Ramon Garagarzak dultzaina jotzen zuen. 1914an hasi zen horretan eta urte askotan jarraitu zuen. Semeak laguntzen zion danborrarekin.

Ramon Garagarza aita-semeak. Lasarte, 1950-03-19.

1952an Aita Donostiak idatziz ondorengoa aipatzen digu: “al dulzainero acompaña una mujer que canta, (ordinariamente había unos interludios de dulzaina alternando con canto), suelen tocar dos dulzainas y un tambor: les acompaña también una pandereta, los que tocan lo saben también por tradición. Hay dulzainas de metal y de madera, en el pueblo, en los caserios de Azcoitia. Las de madera, probablemente, construídas por los mismos caseros (caserío “Monte”). De estos caseríos iban a tocar a pueblos vecinos, como Villarreal de Urrechua, o a Zumárraga en Santa Lucía15. Aita Donostiak aipatutako 1950eko Azkoitiko Martirieta auzoko “Montte” baserriko dultzainero eta dultzaina egileak ziren Jose eta Jose Mari Sudupe anaiei zor diegu zuzenean jaso eta bildu dugun informazioetako eta grabazioetako zati handi bat. 15. DONOSTIA, 1952. 80. or.

12

Montte baserrian egindako dultzainetako batzuk. Ezkerretik hirugarrena da bertan gordetzen zuten dultzaina zaharra.


DULTZAINA, GIPUZKOAKO BASERRITAR ETA KALETAR GIROETAN XX. mende haserako Gipuzkoako Herrialde osoaren luze-zabalean dultzaineroak izan direla badakigu, bai kostaldean zehar (Donostia eta inguruak, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Itziar, Lastur, Deba eta Mutriku) nola barrenaldean (Goierri, Urola bailara, Arrasate, OĂąati, eta abar). Gipuzkoan, Euskal Herriko beste tokietan bezala, hala nola kulturaren beste adar askotan, badira bi “munduâ€?, bi giro, bi inguru, bi alor bereiziak: kaletarra eta baserritarra. Hori hala, dultzaina bietan ageri zaigu, baina ez era berean. Bi kasuetan soinu-tresna oso antzekoa da fisika eta tinbreari dagokionean, baina gainerakoan, dultzaineroen musika ikasketak, gizarte ingurua, estiloa, errepertorioa, eta abar, ezberdinak dira.

KALETAR GIROETAN Kaletar inguruan, nafar gaitero-dultzaineroak dira nagusi ia erabat, herrialdeko herri askotako jai eta festatan parte hartuz, hauetarako ofizialki kontratatzen direlarik eta ordainsariak udaletatik jasoaz. Hauen lana oso zabala izan ohi da eta funtzioa garrantzitsua: dianak, kontzertuak, erraldoi eta buruhandien konpartsatan, dantza-saioak, kalejirak, eta abar jotzen dituzte. Eskolatutako musikoak dira. Askok beste soinu-tresnaren bat ere jotzen dute. Harmonizazio teknikak ezagutzen dituzte. Garaiko dantzetan eguneratuta dabiltza eta oso errepertorio zabala erabiltzen dute, baserri inguruko berezko dantzetatik hasi (fandangoa, arin-arina, biribilketa,...) eta hiri inguruko beste batzuetaraino, hala nola mazurka, balsa, polka, txotisa, habanera eta kontzertu tankera gehiago duten beste zenbait, 5/8 konpaseko zortzikoen gisakoak, beraien kontzertuak eskaintzeko kantu bereziak edukitzeaz gain. Nahiz eta atzerakada handia gertatu den musikari eta musika mota honekin, musika idatzia erabiltzen zutela eta hauen errepertorio zabala gorde ahal izan da. Honelakoxeak ziren bada, salbuespenak salbuespen, gure herrialdeko inguru kaletarrean XX. mende haseran dultzaina eskaera betetzen zuten musikoak, konta ahala aurki zitezkeelarik bertan gipuzkoar dultzaineroak. Ikus ditzagun gipuzkoar kostan egindako folkloreari buruzko inkesta lanean (Beltran, 1994), eta bestelako datuetan, aurkitutakoan mendearen lehen laurden eta erdialdean gertatzen zenaren zenbait adibide. Orioko kalean edonork ezagutzen du tresna. Lizarrako dultzaineroak etortzen omen ziren festa nagusietara urtero Udalak kontratatuta. Eta hala ere, hauetako gehienek ez dituzte ezagutzen edo ez diote jaramon 13


gehiegi egin Oria inguruan bizi diren eta jotzen duten dultzaineroei, Orioko auzoa den San Martinen gisako nekazal inguruetakoei edo Aiakoei. Antzera gertatzen da Mutriku, Deba, Getaria, Zarautz,... eta gainerako herrietan ere; denak ere bizimodu, ohitura eta kultura kaletarrekoak. Lizarrako dultzaineroek jotzen dute beraietan, eta hala ere ez dituzte Itziar, Lastur eta giro kidetsuetako baserritar inguruko musikoak ezagutzen. Gisatsu, barrenaldean, bertako dultzaineroek baserritar giroko festetan jotzen dute nagusiki eta hirigune garrantzitsuetan nafarrei hotsegiten zaie gehienean. Hernaniko Udal Artxibategian egindako bilaketan, 1955eko Sanjoanetan jotzeko Lizarrako Montero Anaiak dultzaineroen aurrekontua aurkitu genuen. OĂąatin berriz, bertako dultzaineroak izan baziren ere, Udalak nafarrak kontratatzen zituen, zezen korridatan ere jotzen zutenak. Arrasaten ere, herrian bertako dultzaineroak izan arren, Elizaga, PĂŠrez de Lazarraga eta Montero lizartar sendi ezagunak dira ibiliak. Gauza bera esan dezakegu Gipuzkoako beste eskualdeetaz: Goierri, Segura, Urola bailarako Zestoaz esate baterako. Eibar dugu herriko festa nagusietarako Lizarrako Gaitero-dultzaineroak ekartzeko ohitura duen tradizio handiko Gipuzkoako beste herrietako bat. Ospe handia du San Joanetako egitarauan, eta orain dela ehun urte egiten zen bezala, oraindik gordetzen den festa hasteko era bitxiak. Urtero, egitarau ofizialean agertzen zaigu festa hauen hasiera, San Joan bezperan, tren geltokian egiten dela Lizarratik etortzen diren gaiteroei ongietorria emanez. Gaur egun kotxeetan etortzen badira ere, tren geltokira joango dira gaiteroak ospakizunak garai batean bezala hasi ahal izateko. Lizarrako hiru gaitero-dultzainero talde edo sendi ospetsuetako kideekin egindako elkarrizketetan bildu dugun informazioan XX. mendean, hirurogei hamarkadatan zehar, talde hauek Gipuzkoako zein herri eta festetan parte hartzen zuten ikusi dugu. Osatutako herri zerrenda horrek garbi erakusten du nafar gaitero-dultzaineroek Gipuzkoako kaletar inguruan izan duten nagusitasuna.

Lizarrako Elizaga Anaiak Mutrikun. (Arg. Mutrikuko 1984ko Festen egitaraua)

ELIZAGATARRAK: Eibarren San Joanetan, Elgoibarren San Bartolomeetan, Ormaiztegin, San Andresetan, Ataunen San Martinetan, Orion San Pedroetan, Zarautzen San Pelaioetan, Mutrikun eta Zumaian. Irunen, Donostian, Hernanin, Villabonan, Alegian, 14


Lazkaon, Trintxerpen, Errenterian, Plentzian, Beasainen, Zestoan, Azpeitian, Azkoitian, Ordizian, Arrasaten, Oñatin, Legazpian, Zumarragan, Santa Luzietan, Bergaran, Deban eta Angiozar-en. PEREZ DE LAZARRAGATARRAK: 1924. urtean etorri zen talde hau lehen aldiz Donostiara “Hogar Navarro” egoitzan jotzera. 1936. urte aurretik, “gaita-dultzaina eta banda”rako kontzertua Donostiako Musika Banda batekin jo zuten. Donostian toki eta ekintza ezberdinetan jotzen zuten: urtero irailean antolatzen ziren “Fiestas Euskaras”en, Herrerako San Luisetan eta Groseko San Inazioetan, Andoainen San Joanetan. Urnietan San Migeletan. Azpeitian San Inazioetan, Zestoan eta Bergaran San Pedro eta San Martzialetan, Zarautzen San Pelaioetako “Fiesta Vasca”n, Zumarragan Santa Luzian, Arrasaten San Joanetan, Astigarragan, Zegaman, Billabonan eta Hernanin.

Perez de Lazarraga anaiak Irungo Erraldoi eta buruhandi konpartsarekin. (Arg. Irun, 2009 San Martzialeko festen egitaraua)

MONTERO ANAIAK: XX. mende hasieratik hirurogei hamarkadara bitartean Gipuzkoako herri hauetako Festa Nagusietan jo izan zuten: Andoain, Antzuola, Azkoitia, Bergara, Deba, Hernani, Hondarribia, Irun, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ormaiztegi, Tolosa, Urnieta eta Zumaia.

Lizarrako Montero Anaiak. (Arg. P. Olazaran de Estella. Tratado de Txistu y Gaita, 1972) 15


Ezagutu izan dira aipatutako nafar gaitero-dultzainero horiek bezala Gipuzkoako kaletar inguruan ibiltzen ziren gipuzkoar dultzaineroak ere. Gipuzkoar dultzainero hauek eskolako prestakuntza musikala zeukaten eta nafar dultzainero-gaiteroak bezala Gipuzkoako inguru kaletarreko festa eta bestelako ospakizun eta ekintzetan ibiltzen ziren. Halakoak ziren besteak beste Arrasateko Altubetarrak, Urrestillako Sebastian Errasti “Xaxurra� eta Errezilgo Agirretxetarrak. Hauek Gipuzkoako eta kanpoko herri askotako festetan jotzen zuten eta horrela agertzen dira besteen artean Hernaniko San Joanetan, Azkoitia, Tolosa edo Azpeitiko festetan, Loiolako pelegrinazioan, antolatu izan ziren dultzaineroen txapelketetan eta bestelako kaletar inguruko ekintza askotan. ALTUBETARRAK: Arrasateko Sebero eta Benigno Altube anaiak musika prestakuntza eta dedikazio akademikoa zeukaten. Musikan profesionalak zirela esan genezake. Seberok solfeoa erakusten zuen eta dultzainaz gain biolina, rekintoa eta gitarra jotzen zituen. 1901ean oposiziotan Gernikako Musika Bandaren zuzendaritza hartu zuen eta 1903an Gernikako Abesbatza sortu zuen16.

Sebero eta Benigno Altube anaiak, erdian Kristobal Bedia haurra (1897 inguruan). (Arg. Velez de Mendizabal, 1979) 16. VELEZ DE MENDIZABAL, 1979.

16


SEBASTIAN ERRASTI “XAXURRA”: Kaletar giroan aritzen zen dultzaineroa zen Urrestillako Sebastian Errasti “Xaxurra”. Kaletar inguruetan ondo moldatzen zen. Musika idatzia ezagutzen zuen eta dultzaineroa izateaz gain Azkoitiko musika bandan klarinetea jotzen zuen. Dultzainero honek jo zuen, Gregorio Larralde danbor-jolea eta Jose Mari Gurrutxaga dultzaineroarekin batera, 1913an Austriako Rudolf Trebitsch-ek egindako hots-grabazioetarako.

Sebastian Errasti “Xaxurra”, Inaxio Goenaga “Arbe” eta Jabier Goenaga “Arbe” Azpeitiko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin. (Arg. María Guadalupe Errasti bilduma) 17


AGIRRETXETARRAK: Errezilgo Agirretxetarrak, Jose Mari, Alejandro eta Jose Manuel anaiak, XX. mende hasieratik Euskal Herriko lurraldeetan ospe handiko dultzaineroak izan ziren. Interprete onak izateaz gain Jose Mari Agirretxe dultzaina egile aparta izan zen. 1950eko beheko argazkian Agirretxetarren bi belaunaldi batera ikus ditzakegu: Jose Mari eta Alejandro anaiak dultzaina jotzen eta Alejandroren semea Konstantino danborrarekin.

Jose Mari, Alejandro eta Jose Manuel Agirretxe Saran 1950 hamarkadan. (Arg. Agirretxetarrak)

Kaletar giroan zebilen dultzainero edo gaitero mota hau ikusi ondoren Gipuzkoako baserritar inguruan izan den beste dultzainero mota hori ikusiko dugu. Jose Mari, Alejandro eta Konstantino Agirretxe. Azkoitia, 1950. (Arg. Agirretxetarrak) 18


DULTZAINEROAK GIPUZKOAKO BASERRITAR INGURU ETA GIROETAN Gipuzkoar dultzainero hauek baserritar inguruetan egiten ziren mota ezberdinetako gizarte eta famili festa edo ospakizunetan zuzen-zuzenean parte hartzen zuten. Bildutako informazioan ikus dezakegunez, urteko sasoi ezberdinetan baserriz baserri egiten ziren santa-eskeetan, oilasko biltzeetan, auzo eta herriko festetan, ezkontzetan, eta abar. Beha ditzagun nolanahi ere dultzainero hauen jarduera ezberdinetako adibide batzuk. Urrestilla aldean 1910. urte inguruan egindako ezkontza ospakizun bateko argazkian, dultzainero taldea ikus dezakegu. 1920. urte inguruan Lasturreko festetan egindako argazki honetan, bertan ospatutako zezen korridan

Erdi erdian kokatuak, dultzaineroak ikus daitezke. Bi dultzainero eta eskuin aldean danborreroa. Erdikoa Sebastian Errasti “Xaxurra” da. Ziur ez bagaude ere, ezkerreko dultzaineroa Juan Inazio Errasti “Xaxurra” eta danborreroa Julian “Eizmendi” direlakoan gaude. Aipagarria da argazki honetan dultzaineroen atzean agertzen den “organillo” izenarekin ezagutzen den musika jotzeko tresna edo piano mekanikoa. (Arg. Pilar Aginagalde bilduma) 19


parte hartzen zutenak agertzen dira. Zezenketako koadrilarekin batera dultzainero bat eta danborreroa agertzen dira.

Antzekoa da Azkoitian 1924an Willian argazkilariak egindako argazki honetan ikusten

Lastur, 1920 inguruko festetan. (Arg. Pilar Aginagalde bilduma)

dena. Ezkontza baten ospakizuna da eta arriua eramatera zihoazen Errebalera, Azkoitian.

Beizaman 1930 inguruan (lehenxeagoan agian) igitaiarekin gari ebakitze apustua egin ondo-

Ezkerreko dultzaineroa Julian Soraluze (Joxe Mari Soraluze Epelderen aita), eskuineko dultzaineroa Joxe Sudupe “Montte”, danborreroa Arrittekua. (Arg. eta informazioa “Epelde, Mende baten soinua”. Soinuaren liburutegia, 5) 20


ren ateratako argazkia da eskuinean ageri den hau. Sagardotegi eta antzekoetan ere ikus zitezkeen gipuzkoar dultzaineroak. Kontratatuak edo, kanpoko musika ekarri eta ordaintzen aritu beharrik ez izateko, etxeko jabeen familia edo senitarteko kideak izan zitezkeen. Orioko San Martin auzoko Sarobe baserria dugu honen adibide bat. Sagardotegia izana zen. Antonio Peña baserriaren jabeak dultzaina jotzen zuen akordeoi diatonikoaz gainera. Bezeroak erakarri eta alaitzeko Hernaniko Iparragirre sagardotegiak ere etxeko dul-tzaineroa zeukan. Bitxia da 1950. urte inguruan “Monttetarrek” ospatutako txondor festa hura. Bertan, argazkian “Montte” baserritik ordu-erdi batera Oleta mendialdean “Montte” baserrikoek egin zuten ikatz txondorra ikus dezakegu. Txondor lana bukatutakoan, han elkartu zirenek festa giroan ospatu zuten eta horrela agertzen dira txondor gainean . Batzuk dantzan ari dira eta taldearen ezker aldean, hor ikus dezakegu etxeko dultzaina taldea, Xanti danborra eta Jose eta Jose Mari dultzaina jotzen. Erromerietan, baita ermita, mendi eta auzoetan egingo ziren jaietan ere, ez

Igitaia duena (irabazlea) Martxelo Nabarroa da. Dultzaineroa Azpeitikoa omen zen eta danborreroa Beizamako Urdanpiletako Pedro Labaka.

1950. urte inguruan “Montte”tarrek Oletan egindako txondor gainean. (Arg. Montte baserriko bilduma) 21


zen dultzainerorik falta izaten, hala nola nekazal giroko herri txikietako jai nagusietan. Gehientsuenetan inork kontratatu gabe azaltzen ziren. Bertan agertu, toki bat hartu eta jotzen hasten ziren, inguruan korro bat biltzen ahaleginduz. Horretarako martxak (biribilketak) jotzen zituzten inguruko jendeari korroan dantza egiteko konbitea eginez, eta dantzari korroa osatuta zutenean “saioa” deitzen ziotena jotzen zuten. “Saioa” orohar jota edo fandangoak eta porrusalda edo arin-arinak osatzen zuten dantza multzoa zen, “helduta”ko dantzaren bat ere sar zitekeelarik, balsa, pasodoblea, habanera, ... Saioa amaitutakoan hainbesteko bat kobratuko zioten dantzan aritu zen bikote bakoitzari (beti mutilek ordaintzen zutela esaten dute elkarrizketatutako dultzainero zaharrek). Erromeri, jai edo festa hauetan dema handia izaten omen zen musika joleen artean eta ondo jo beharra zegoen jendeak gustoz har zezan eta dantzariak norbere korrora ingura zitezen. Maiz, konpetentzia ez zen izaten dultzaineroen artekoa soilik, txistulari, albokari, trikitilari eta gisako musikoak ere aritzen omen ziren eta. Horretarako errepertorioa zaindu beharra zegoen eta azkar baino lehen ikasi behar ziren beste halako musikari hark jo zuen edota hainbesteko arrakasta izan zuen dantza edo doinu hura. Eta nola ez, moda-modakoak ziren eta plaza nahiz erromerietan sartzen ari ziren dantza mota haietan ere egunean egon behar zen errepertorioa aztertzerakoan ikusiko dugunez. Jose Sudupe “Montte”k esaten zuenez, erromeriatik itzultzerakoan (oinez noski), askotan bi anaiak jotzen joaten omen ziren, entzun berria zuten doinu hura ikasi nahian, eta baserrira iristen zirenerako ikasia omen zuten. Hurrengo erromerian doinu berria errepertorioan izango zuten. Dultzainero hauen prestakuntza ez zen oso eskolakoa izaten. Solfeoa edo musika idatzia ezagutu eta erabiltzen zuten Agirretxetarrak, Altube anaiak, Lamarianotarrak eta “Xaxurra” bezalakoak garai hartako gipuzkoar dultzaineroen multzoaren baitan gutxiengoa, edo salbuespenak, zirela esan daiteke. Hauetako gehienek zuten musika eskola “herrikoa” zen, ez “eskolatua”. Belarriz ikasten zuten. Beraz musikarako berezko gaitasun

Konstantino eta Eugenio Agirretxeren doinuen koadernotxoaren orrialde bat. 22


eta abildaderik ez zela falta uler daiteke. Belarriz ikasi, eta osatutako errepertorioa memorian gorde. Horrela iritsi zaigu gaur egun ezagutzen dugun dultzainero hauen musika gehiena. Eta gure memoriaz fidatzen ez bagara, hor dugu Konstantino eta Eugenio Agirretxek erabiltzen duten piezak idazteko sistema. Dultzainaren zulo bakoitzari zenbaki bat emanez, koadernotxo batean doinuen hasiera guztiak apuntatzen zituzten, bakoitzak bere ahotsaren koadernoan, zenbakien bidez zein zulo ireki eta zein itxi idatzita. Dultzaina talde arruntena bi dultzainerok (batzuetan bakarrak) eta danborreroak osatutakoa izan bada ere, XX. mende hasieratik aurrera baserritar inguruan dultzaineroak askotan ibili dira akordeoi jotzaileekin batera elkarrekin jotzen. Akordeoi diatonikoa edo “soinua” Euskal Herrian sartu zenean, dultzaina jotzen zen Gipuzkoako zenbait lekutan dultzainarekin elkartu zen, dultzaina, akordeoia, perkusioa eta kantuak osatutako taldea eginez. Oso kuriosoa eta horren adierazgarria da Jose Arruek margotutako erromeri bateko irudia. Ikus dezakegunez, dultzaina eta soinua batera ageri dira, pandero-jolearen laguntzaz, eta aurrean dauzkatenak “agarrauan” ari dira. Interesgarriak dira Arruek azaltzen dituen detaile batzuk: dultzaina metalikoa da eta panderoa, ohikoa zenez, zintaz apainduta dago. Beste xehetasun kuriosoa: oholtza gisako mahaiaren azpian danbor bat ikusten da eta horrek garbi adierazten digu erromeri horretan txandaka beste talderen batek jotzen zuela. Jose Arrue margolariaren “Erromeria”. Hori dela eta, askotan, lehen trikitilari haiek aurretik dultzaineroak izanak ziren edo hauekin senitarteko loturak zituztenak. Horregatik halaber, soinu-tresna honen errepertorioa neurri handi batean dultzainero zaharren errepertorioek osatua dago. Bestalde, zera esan behar da, akordeoiak orokorrean eta bereziki gaur egun trikitixa izendapenarekin ezagutzen denak, zerikusi handia izan zuela dultzainaren geroko eboluzioarekin, soinujoleak (trikitilariak) 23


izan baitziren neurri handi batean, dultzaina festa eta erromerietatik desagertzeraino alde batera gera zedin eragin zutenak. Baina hau hala izan bada, ez da gezurra ere trikitilarien errepertorioan bizirik gorde direla garai bateko gipuzkoar dultzaineroen estiloak, erritmoak eta doinuak, besteen artean dultzaineroetatik hartu baitzituzten musika errepertorioa eta jotzeko era. Aipatu dugunez hau ez da kasualitate hutsa izan, askotan dultzainero familia berak, eta noiz edo behin dultzainero berak, izan baitziren bi soinu-tresnak jotzen zituztenak (Peña, Maltzeta, Epelde, Arbe, Korta, Olango Alberditarrak, Mardu, …), eta jotzen zuten ingurua ere dultzainaren inguru bera zen. Beraz, soinujoleek “dultzainero” berri gisa jarraitu zuten festa horietan aurrekoari jarraipena emanez eta ospakizun horietako estiloa, forma eta musikak mantenduz. Orioko San Martin auzoko Sarobe baserriko Jose Peñak esaten zuenez: <<Dultzainero asko bazen hemen, gero soinua hartu eta dultzainari utzi egin zitzaion>>.

Arroa festa giroan, dultzaineroak eta akordeoilaria. (Arg. Bravo, 2000)

Koadrila bat santa-eskean. Dultzaineroak, soinua jotzen Gelatxo eta bere ondoan Uztapide bertsolaria. (Arg. Harana, 1998) 24


Itziarren, 1946an, Santa Ageda eskean. Dultzaineroa, Antonio Gaztañeta Itziartarra, Arriola bertsolaria, Pedro Sodupe soinujolea eta Itziarko pandero-jotzailea.

Azkoitiko Martirietan, 1950 inguruan “Santaeskean”. Juan Joxe Osinalde “Harrita-Ettetto” (dultzaina), Juanito Garate “Maltzeta” (soinua), Inazio Soraluze “Korta” dultzaina, Joxe Mari Soraluze “Korta” (danborra).

Manuel Sudupe “Montte” eta Jose Mari Arrizabalaga, Martirietako “Benterue”. Ernio, 1980 inguruan. 25


Orain dela gutxi arte ikusi eta entzuten zen talde mota hau urtean zehar Gipuzkoako zenbait festa eta ospakizunetan, besteak beste Ernioko iraileko igandeetako erromerietan. Monttetarra den Manuel Sudupe dultzaineroa han agertu izan da Zelatun aldean trikitixa talde batekin edo bestearekin jotzen.

Manuel Sudupe “Montte�, 1992. Ernio-Zelatungo erromerian Zabale anaiekin.

Leturia, Tapia eta Juan Mari Beltran, 1992. Ernio-Zelatungo erromerian.

Juan Mari Beltran, Luis eta Jose Mari Astiasaran 2007-09-02ko Zelatungo erromerian. 26


GIPUZKOAKO DULTZAINEROEN BESTELAKO JARDUERAK 1910eko argazki honetan kaletar inguruko erromeri bat ikusten da. Sueltoan dantzatzen ari badira ere, bertan agertzen den jendearen jazkerak eta bestelakoak kontuan hartuta garbi dago ez direla baserritarrak. Erromeri honetan jende gehiena gutxi batzuek nola dantzatzen duten begira dago antolatutako espektakulo folkloriko bat balitza. Dultzaineroak nor diren ziur ez gaude baina ezkerretik lehena Urrestillako Sebastian Errasti “Xaxurra” dela iruditzen zaigu. XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran ospatzen ziren “Fiestas Euskaras” haietan, txistulariek baino askoz gutxiago bazen ere, dultzainero edo gaiteroek ere parte hartzen zuten. 1930-1936 tarteko horretan Lasarteko Hipodromoan ospatutako Euskal Jaian Eibarko Ojanguren argazkilari ospetsuak egindako argazkietako batean dultzaineroak agertzen dira.

Bergara, San Martzial erromeria, 1910-06-30. (Arg. Egilea: Eustakio Aguirreolea - Bergarako Udal Artxiboko bilduma - Dantzariak, 53)

Lasarteko “Euskal Jaiak” (1930-1936) Usurbilgo “or konpon” karrozaren komitiba. Dultzaineroak Manuel Sagardia eta Inaxio Pagola dira. Danbor-jotzailea Ramon Urkia da. (Arg. Ojanguren/ Lasarteko Gure etxea artxiboa) 27


Garai hartako giro politikoarekin harremanetan ere agertzen zaizkigu. Horrela, mugimendu abertzalearekin lotuta dagoen 1936ko gerraren aurretik Irunen ospatutako kale ekintza edo manifestazio politiko batean parte hartzen ageri dira ezkerreko argazkian Agirretxetarrak. Irungo kale Nagusian, goitik behera, bertan dagoen Batzokiraino egindako martxa da hau. Konstantino Agirretxek esaten duenez, Aberri Eguna ospatzen ari zirela egindako desfilea dugu hau. Hau zen bada Gipuzkoako dultzaineroen mundua eta ingurua, eta gisa honetan aritzen ziren. Musikari herrikoi hauek neurri ezberdinetan ematen zitzaizkion dultzaina jotzeari. Bakoitzaren bizibideak uzten zion denboraren arabera, hainbat erromeria, festa eta ospakizunetan jotzen zuten. Batzuk “zaleak” ziren, beraien bailaran ibiltzen zirenak, eta beste batzuk erdi-profesionalak, festen garaia iristen zenean ohiko lanak utzi edo ordezkoren bat hartuta urrunagoko tokietara jotzera joango zirenak. Ikustera goazenez Altube anaiak, Agirretxetarrak eta Sudupe “Montte” izan ziren, beste batzuen artean, ia betebetean beren buruak dultzainari eskainiko zizkioten dultzaineroak. Ezin jakin beste askoren dedikazio maila zenbatekoa izan zen, esate baterako Lasarteko Ramon Garagarza, Usurbilgo Paulo Sagarna, Azkoitiko Kuende anaiak edota Urrestillako “Arbe” eta “Xaxurra”rena. Esan daitekeena zera da, beren buruak dultzainero sentitzen zituztela eta ezer baino lehen, dultzainari zioten maitasuna, ardura eta lotura dela eta alderdi horretatik profesional handiak zirela.

Agirretxetarrak ikurrinen aurretik. (Arg. Agirretxe anaiak) 28


Agirretxetarrek mende hasieratik jotzen zuten eta nafar eskolatik asko zuten, haiekin lehiatzen zirelarik Gipuzkoan bertan zein kanpoan. Gramofonoko disko haietakoak grabatzera ere iritsi ziren, zuten onarpen eta babesaren adierazgarri. Hona hemen gure eskuetara iritsi diren eta Jose Mari, Alejandro eta Jose Manuel Agirretxe anaiek 1920. hamarkadan Inurrieta-Regal diskoetxearekin grabatutako disko zahar horietako bi: •NERE MAITEA “Fandango” bailable popular vasco -JOTA NAVARRA-. Por los Gaiteros de Regil. REGAL-RS 545. (78 RPM). •ARIÑ-ARIÑ por los Gaiteros de Regil -Neskazarren fandangoa. Solo de acordeón por Atanasio Berasarte “Lezotarra”. Inurrieta-Regal diskoetxeko REGAL-RS 900. (78 RPM). Agirretxetarren ale bat.

Ondorengo argazki honetan dultzaineroa Mendigoizale talde batekin ikus daiteke Aizkorrira egindako mendi igoeran.

Debako Jose Manuel Arriola dultzaineroa Aizkorrin, 1940 hamarkadan. 29


Inazio eta Jesus Soraluze “Kortatarrak” eta Manuel Sudupe “Montte” urte askotan joan izan ziren Laguardiako “Día del Gaitero” topaketara.

Ezkerretik eskuinera: Inazio Soraluze “Korta”, Manuel Sudupe “Montte” eta Jesus Soraluze “Korta” Laguardian, 1996an. (Arg. Monttetarrak) 30


1900-1950 ARTEKO GIPUZKOAKO DULTZAINEROEN ZERRENDA Dultzainero hauen jatorria irizpide hartuta, eskualde eta herriak alfabetikoki jarri eta eskualdez eskualde, eta ondoren herriz herri, antolatu dugu zerrenda luze hau. Dultzaineroak ez badira ere, dultzaineroen taldeetan jo duten danbor joleak ere zerrenda honetan sartu ditugu, dultzainero taldekoak izan direnak, soinu-tresna honen historia bereko eragile eta partaide izan dira eta. Hemen XX. mende erdialdera arteko Gipuzkoako dultzainero zerrenda azaldu nahi dugunez, ez dugu Gipuzkoan azken urteotan, dultzainaren berrindartzearen eraginez, hirurogeigarren hamarkadaz geroztik sortutako dultzainero eta dultzaina talde berrien aipamenik egingo. BIDASOA BEHEREA: Hondarribia: Salbador Etxeberria Sein “Margallo”, Martin Urtizberea, Gregorio Etxeberria. Irun: Inaxio Arbelaitz, Pako Alberdi, Joxe Manuel Arbelaitz, Joxe Arbelaitz, Joxe Mari Arbelaitz, Konstantino Agirretxe, Eugenio Agirretxe, Manuel Lusa. DEBA BEHEREA: Deba: Igartzabal, Jose Manuel Arriola. Elgoibar: “Albitxuri”, Juan Mujika Galzakorta, Galdos “Urtiazarra”, Frantzisko Galdos “Patxi Aizkorri”, Iñazio Agote Egia. Itziar: Frantzisko Egaña “Perikin”, Juan Jose Aristondo Zabale, Jose Mari Egaña, Bitorio Aginagalde “Usarrua”, Antonio Gaztañeta. Itziar-Lastur: Patxi Garate “Patxi Agerre” Lasturko Agerre baserrikoa. Mendaro: Juan Agustin Iriondo Lazarobaster. Mutriku: Pedro Txurruka “Ziñua”, Juan Egaña “Eizarre”, Modesto (danborreroa). DEBA GARAIA: Angiozar: Angiozarko Perratzailea, Angiozarko Jose Martin Garrastei. Antzuola: Augusto Lamariano Agirre, Benito Lamariano Agirre, “Danbor”. Arrasate: Benigno Altube, Sebero Altube, Kristobal Bedia, José Manuel Arriola Sorazu (Deban jaioa), Julio Barandiaran, Gregorio Etxeberria “Pit”, Migel San Pedro. Bergara: Bonifazio Laskurain, Toribio Etxeberria “Txatxi”. Oñati: Martin Iñurritegi “Martiñola”. 31


DONOSTIALDEA: Donostia: Perez de Lazarraga Anaiak. Hernani: Pablo Iguaran Beobide (Iparragirre). Lasarte-Oria: Ramon Garagarza Sarasua, Ramon Garagarza Artola. Oiartzun: Oianzabal, Xixario Zalakain Odriozola, Dionixio Oiartzun, “Azkoiti”, Erbitiko Inaxio Arbelaitz (1890 - 1952), Joxe Manuel Arbelaitz, Joxe Mari Arbelaitz (danborra eta dultzaina), Joxe Inazio (danborra, dultzaina eta soinua ere bai). Usurbil: Paulo Sagarna lruretagoiena, Manuel Sagardia Manterola, Jose Sagardia Manterola, Inaxio Pagola, Ramon Urkia “Eskerra”, Inaxio Aranburu.

GOIERRI: Ataun: Joxe Mari Munduate, Juan Isidro Barandiaran, Patxi Etxeberria. Ezkio: Ezkioko Dultzaineroa. Gabiri: “Gabiri-zar”. Itsaso (Alegria de ltsaso). “Goikoetxea” Baserriko Jose. Legazpi: Inazio “Brinkolakoa”. Ordizia: Bittor Ormaetxea. Segura: Braulio Elorza, Etxeberriko Luis.

TOLOSALDEA: Aduna: Faustino Sorondo. Alkiza: Alkizako dultzaineroa. Andoain: Andoaingo dultzaineroa. Asteasu: lnaxio Lazkano, Antonio Aizpurua. Berrobi: Tomas Iturburu. Billabona: Joan Migel Sasianbarrena. Tolosa: “Bastarrika”. Zizurkil: Zubeldia. Itzumitz baserrikoa. 32


UROLA-KOSTALDEA: KOSTALDEA Aia: Patxi Errekondo, Santi Errekondo. Arroa: “Mardu”. Meagas: Patxi Ostolaza. Orio: “Saikola” baserriko Telesforo, Jose Agustin Errekoetxea, Calvo anaiak “kalbostarrak”, Ignacio Antonio Peña Astiasuinsarra.

UROLALDEA Azkoitia: “Katoin” anaiak, Juan Narbaiza “Juanito Txapa”, Estanis Narbaiza, Antonio Unanue, Juanito Elorza, Angel Epelde, Pedro Epelde, Jose Mari Juaristi “Atano Zaharra” (1809- ? ), Juan Mari Juaristi “Atano Luzia” (1849-1922), Soraluze (1840 inguruan jaioa), Julian Soraluze “Muno” (1870-1938), Jose Soraluze “Korta”, Jose Manuel Soraluze “Korta”, Inazio Soraluze “Korta”, Jesus Soraluze “Korta”, Joan Joxe Osinalde, Jose Mari Garate “Maltzeta-Etxetxo” (1870- ), Jose Agustin Garate Soraluze “Maltzeta-Etxetxo”, Antonio Garate Soraluze “Maltzeta-Etxetxo”, Lorentxo Garate Soraluze “Maltzeta-Etxetxo”, Kuende anaiak: Franzisko Kuende “Pako Balda” (1911), Juan Mari Kuende, Diego Kuende, Jose Mari Estra, Diego Alberdi “Olan” baserrikoa, Juan Alberdi “Olan” baserrikoa, Alberdi “Olan” baserrikoa (danborreroa), Alberdi “Xeme”, Jose Sudupe (1795- ), Jose Sudupe (1842-1936), Jose Sudupe lbarbia, “Montte”, Jose Mari Sudupe lbarbia, “Montte”, Xanti Sudupe Ibarbia, Manuel Sudupe. Azpeitia: Gregorio Larralde, Jose Maria Gurrutxaga. Beizama: Iñaki Arruti, Urdanpiletako Pedro Labaka, danborreroa. Errezil: Agirretxe Anaiak: Jose Mari Agirretxe Agirre, Alejandro Agirretxe Agirre, Jose Manuel Agirretxe Agirre, “Zozoarro”. Urrestila: Sebastian Errasti “Xaxurra”, Garagarza, “Artzua”, Joakin Garagarza Sarasua, Jabier Goenaga “Arbe”, Inaxio Goenaga “Arbe”, Bixente Goenaga “Arbe”, Juan Inazio Errasti “Xaxurra”, Pedro Jose “Iturralde”, Julian “Eizmendi”. Zestoa: Dultzainero taldea: Gregorio Gaztañaga, (1924 jaioa), Miguel Larramendi (1926 jaioa), Jose Goenaga (1926 jaioa). 33


140 inguruko izen zerrenda honetan gipuzkoar dultzainero asko faltako dira noski, baina hala eta guztiz ere ongi adierazten du zenbaterainokoa izan den soinu-tresna honek gure lurraldean izan duen presentzia. Beheko mapan puntu batekin markatuta ageri dira aurreko zerrendan agertu diren herriak.

GIPUZKOA 34


CD HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN DULTZAINEROAK Hauek izan dira CD honetarako aukeratu ditugun grabazioetako jotzaileak. XX mende hasiera eta erdialdeko Gipuzkoako dultzaineroen ordezkari egokiak eta adierazgarriak direla iruditzen zaigu. USURbILGO DULTZAINEROAK: Paulo Sagarna eta Jose Sagardia izan dira dultzainaren Gipuzkoako errepertorioaren gordetzaile garrantzitsuenetakoak eta hauei egindako grabazioetan dagoen musika “Dultzaina Gipuzkoan” liburuko partitura bilduman ekarpen handienetakoa. Paulo Sagarna lruretagoiena: 1892-1-15ean Zarautzen jaio zen Kale Nagusiko “Xextain” izeneko etxean. Hortxe bizi izan zen hogei urte egin arte. Gero Usurbilera etorri zen, orduz geroztik Orbeldegi izeneko argi-etxean lan eginez zahartu zen arte. Jose Sagardia Manterola: Usurbilen, “Zainarri” baserrian 1915. urtean jaioa. 11 urterekin Paulo Sagarnarekin dultzaina jotzen ikasten hasi zen eta honekin jotzen zuen, “Usurbilgo dultzaineroak” talde ezaguna osatuz, hau hil zen arte. Soldaduzka egitera Afrikara bidali zuten eta hara ere Josek dultzaina berarekin eraman zuen.

Jose Sagardia eta Paulo Sagarna. (Arg. Argia)

Usurbilgo dultzaineroak 1936ko gerraren aurretik Santa Agedako “Santa-eskean” koadrilarekin. Ezkerretik eskuinera Jose Sagardia Manterola, Inaxio Pagola Iruretagoiena eta danborrarekin Ramon Urkia. (Arg. Lasarteko Gure Etxea artxiboa) 35


Iñaxio Aranburu: Usurbilen 1925. urte inguruan jaio zen, Anjel Aranburu Usurbilgo txistulariaren semea. Txistulariekin atabala jotzen zuen. Ramon Urkiak danborra jotzeari utzi zionean Paulo Sagarna eta Jose Sagardia Usurbilgo dultzaineroekin atabala jotzen hasi zen. Azken dultzaina talde honi “Dana dala” esaten zioten.

Ezkerretik eskuinera, Paulo Sagarna, Usurbilgo Angel Irureta dultzainero gaztea eta Iñaxio Aranburu.

MONTTETARRAK: Azkoitiko Martirieta auzoko Monttetarrak. Dultzainero onak izateaz gain, oso dultzaina egile ospetsuak izan ziren. Montte baserritik zurezko nahiz metalezko ehunka dultzaina atera ziren. Urola aldeko festa eta erromeri gehienetan jotzen zuten. Hauena da CD honetan sartutako errepertorioaren zati handiena. Dultzainero familia honek oso historia luzea du: •Jose Sudupe: XlX. mendearen hasierako dultzaineroa. •Jose Sudupe: Danborreroa. 1842-1936. Aurreko Jose Sudupe dultzainero zaharraren biloba. •Jose Sudupe lbarbia, “Montte”: 1902-1982, Martitteko “Montte” baserrikoa. 17 urterekin hasi zen jotzen, bere osaba Julian Soraluzek erakutsita. Lehenengo dultzaina “Igarate” baserrian erosi zuen eta hamabi pezeta ordaindu zituen. “Juan Pradere - Durango” markakoa zen. Hasieran bakarrik jotzen zuen eta gero Jose Mari anaiari erakutsi zion. Duo eginez jotzen zuten, Santi anaia danborrarekin taldekide zutela. Inguruetako herri eta erromeria gehienetan ibiltzen ziren. Egileen atalean ikus dezakegu dultzainero honen egile alde garrantzitsua ere. Eskertzerkoa da Jose Sudupek ikastera inguratzen ginenekiko beti izan zuen laguntzeko jarrera. Pazientzia handiz hartzen gintuen, gurekin eta guretzat dultzaina joaz, gure aurrean dultzainak eta pitak eginaz, eta galdera guztiei erantzunez berak zekien guztia azaltzen saiatzen zen gogo handiz. •Jose Mari Sudupe lbarbia, “Montte”: 1907-1981, Martitteko “Montte” baserrian jaioa. Ezkondu eta 36


gero Legazpian bizi izan zen hil arte. berrogeitabat urte egin zituen “Patrizio Etxeberria” Legazpiko fabrikan lanean. Hamairu urterekin jotzen hasi zen anaia Josek erakutsita. bakarka edo anaiarekin jotzen zuen eta gero bere iloba Manuelekin. Osaba Julianen errepertorioa jotzen zuen, “Musika banda”tikan pasodobleak eta bestelakoak ere hartuz. Anaia Josek egiten zuen bezala, honek ere inguruetako herri eta erromeria gehienetan jotzen zuen. •Xanti Sudupe Ibarbia: 1904-1970. Montte baserrikoa. Jose eta Jose Mari anaiekin (bat edo biekin) danborra joaz, “Monttetarren” dultzainero taldea osatu zuen urte luzetan.

Leitza, 1963-05-11. Aurrealdean ezkerretik eskuinera: Jose Mari Sudupe eta Jose Sudupe dultzaineroak eta Xanti Sudupe danborreroa. Atzealdean Jose Mari Arzabalaga soinu-txikiarekin eta Manuel Alberdi panderoarekin. (Arg. Monttetarrak)

•Manuel Sudupe Epelde: Jose Sudupe Ibarbiaren semea, “Montte” baserrian 1940. urtean jaioa. Aita eta osaba Jose Marirekin dultzaina eta danborra jotzen ikasi zuen. Hogei urtetarako Martirietako “Santaeskian” koadrilarekin aritzen zen auzoko baserriz baserri dultzaina jotzen. Osaba Xantik ezin zuenean noiz37


behinka, eta hura hil zenez geroztik beti, aita eta osabarekin danborra jotzen zuen. Geroago, aita zahartu zenean, dultzainarekin hasi zen eta osabarekin duo eginez jotzen zuen. Horrelakoetan aitak danborrarekin laguntzen zien. Azken urteetan, “Montte”tar zaharrak hil zirenean, Inazio Soraluze “Korta”rekin jotzen zuen, hau 1997. urtean hil zen arte. bere aita eta osabak egiten zuten bezala, Manuelek ere askotan dultzaina, akordeoi diatonikoa eta panderoaz taldea osatuz jotzen du. Dultzaina eta danborra jotzeaz gain, aitarekin dultzainak egiten ikasi zuen eta tarteka bai metalezko eta bai zurezko dultzainak ere egiten ditu “Montte” baserriko tailer zaharrean.

Martirieta auzoan, 1972. Jose. Jose Mari eta Manuel Sudupe “Monttetarrak”. (Arg. Monttetarrak)

Martirieta auzoan, 1975 inguruan. Jose. Jose Mari eta Manuel Sudupe “Monttetarrak”. (Arg. Monttetarrak)

Manuel Sudupe eta Inazio Soraluze “Korta” 1980 inguruan. 38


Gipuzkoako beste dultzainero asko bezala, Manuel Sudupe “Montte” eta Inazio Soraluze “Korta”, bizi zen bitartean, urtero biasteri-Laguardiako “Día del Gaitero”ra joan izan dira. Topaketa hauen antolatzaileek 1996ko edizioan gipuzkoar dultzainero hauek omendu zituzten. Montte baserrira egindako bisitetan jaso nuen tratu ona atentzioak ahaztu ezinezkoak dira. bertan pasatutako orduak azkar pasatzen ziren, asko ikasi nuen Jose, Jose Mari eta Manuelekin, dultzainaren musika eta dultzainaren inguruari buruzko informazio asko bildu genuen. bertan ikusi nuen dultzainak eta pitak nola egiten zituzten eta behin baino gehiagotan elkarrekin jotzen genituen bertan ikasitako piezak.

Jose Sudupe Montte baserriko tailerrean.

Jose Sudupe "Montte" eta Juan Mari beltran. Montte baserrian, 1980. 39


AGIRRETXETARRAK: Errezilgo Jose Mari, Alejandro eta Jose Manuel Agirretxetarren XX. mende hasierako dultzainero ospetsuen oinordeko zuzena (Alejandroren semeak) diren Konstantino eta Eugenio Agirretxeri egindako grabazioak sartu ditugu CDean, bai eta 2004an Edurnerekin egindako bat ere. Konstantinok jotzen zuen gazte zenean Jose Mari osabarekin eta Alejandro aitarekin batera. Konstantino (1926-2015) eta Eugenio (1934-2014) Irungo bentaseko auzoan, Loiola baserrian jaio ziren, Errezilgo Alejandro Agirretxe dultzaineroaren semeak ziren. Konstantino Lezon bizi zen eta Eugenio Irunen. biek aitarekin ikasi zuten dultzaina eta danborra jotzen. Hasteko danborra ikasi zuten eta aita eta osaba Jose Marirekin gaztetan hasi ziren kalean jotzen osaba Jose Manuelen ordez, honek ezin zuenean. Konstantino 14 urte zituela hasi zen dultzaina ikasten aitarekin, baina jende aurrean hemezortzi bat urterekin hasi zen jotzen, Errezilgo Santa Ageda eskeko koadrilan. berak dultzaina jo eta koplaria- Jose Mari, Alejandro eta Konstantino Agirretxe. Azkoitia, 1950. ren koplekin txandakatuz. Eugenio gazte gaztetatik, 12 urte zituela hasi zen danborra jotzen. Aita eta osaba Jose Mari biek dultzaina jotzen bazuten, Eugeniok danborra jotzen zuen anaia Konstantinorekin txandaka. Konstantino eta Eugeniok 1977. urtean aita hil zenean osatu zuten “Dulzaineros Uranzu� dultzaina taldea eta horrela jotzen jarraitu zuten hil ziren arte. Izen horrekin aritu ziren Euskal Herriko bazter guzietan barrena eta hemendik kanpo ere bai. 40


Errepertorioa, hasieran aita eta osabekin ikasitako doinuekin osatu zuten, gero bestelako doinu eta dantza askorekin zabaldu bazuten ere. Lehen saio ofiziala, 1977. urtean, biasterin dultzainero egunean eman zuten eta geroztik hamaika tokitan ikusi eta entzunak izan dira: Irungo Sanmartzialak, Hondarribiko festak, Hendaia, Hazparne, Donibane Garazi, Ezpeleta , baiona eta abar. Irungo San Vicente de Paul eskolako “Maiorete” taldearekin herriz herri eta festaz festa, desfile askotan aritu izan dira elkarrekin. 1980. urtean Itziarko Mandiope diskotekan antolatutako “Euskal Musika 80,” musika lehiaketan “herri musika”ren atalean sari bat jaso zuten. Lehiaketaren atal ezberdinetako irabazleekin diska bat argitaratu zuten (Euskal musika 80-Mandiope. IZ-140) eta horretan grabatu zuten Dulzaina - Uranzu Dultzinalariak - “Gure aita zanari” 2' 55'' - Herrikoia.

Konstantino, Eugenio eta Edurne Agirretxe.

banda de dulzaineros “Uranzu” de Irun.

41


SARObEKO PEñATARRAK: Antonio Peña Astiasuinsarra Orioko “beheko errotan” 1874.ean jaio zen, gero San Martingo “Sarobe” baserrira etorria. 1963-2-7an hil zen. Etxean sagardotegia zuten eta bertan jotzen zuen gehienbat, baina inguruetako festa eta erromeriatan ere aritzen zen. Egurrezko dultzaina erabiltzen zuen eta bakarrik jotzen zuen, bai danborrarekin eta gabe. Soinu-jole ere bazen, oso famatua. Pieza berriak asmatzen zituen, eta “Santiyon” bi orduko pieza jo zuen soinuarekin gelditu gabe, marka berria jarriz. Guk ez genuen dultzainero hau ezagutu, baina bere semea zen Jose Peñak bere errepertorio osoa kantatu zigun. Errepertorio horretan “Silla-dantza” bezalako oso pieza bereziak agertzen dira. 1983 eta 1984an Sarobe baserrian Jose Peñarekin egindako grabazio saioetan dultzainaren musika hartzeaz gain tronpa-mosukitarra, soinua, toberak, bertsoak... eta inguru hartako hamaika histori eta istorio jaso genituen. Jose informatzaile aparta izan zen.

Antonio Peña dultzaineroa, bere emaztea eta hauen zortzi seme-alabak. Atzekaldeko eskuineko muturrean Jose Peña ageri da.

Orio, Sarobe baserrian, 1983-10-10an. Juan Mari beltran Jose Peña elkarrizketatzen. 42


BIBLIOGRAFIA ARANBARRI ETXANIZ, Simon (1990): Azkoiti, Musikalariak, Idazleak, Pentsalariak. Litografía Danona. Oiartzun. BAGÜES, Jon (1979): Catálogo del Antiguo Archivo Musical del Santuario de Aránzazu. Ediciones de la Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa. BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari (1978): Azal doiñuak: Sunpriñu eta Txulubite. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 29 zk. 349-362 or. Institución Principe de Viana. Pamplona. (2004): Dultzaina Gipuzkoan. 1950. hamarkada arte. La dulzaina en Gipuzkoa. Hasta la década de 1950. e dulzaina of Gipuzkoa. Until the decade of 1950s. Herri Musika BRAVO, R., F. Arzallus, J.M. Izaga, C. Urdangarin, J. Carballo, I. Manterola, J. Ossa, I. Gonzalez (2000): Arroa-Behea. Auzo gazte baten historia de un barrio joven. "Ezkaizto" Arroa-Beheko Auzo Elkartea. CAMPO OLASO, J. Sergio (2000): El órgano en la villa de Ochandiano. Eusko Ikaskuntza. Colección Lankidetzan bilduma 16. Donostia. DONOSTIA, P. (1952): Historia de las Danzas de Guipúzcoa-Instrumentos Musicales del Pueblo Vasco. Ed. lcharopena, Zarauz. (1983): Instrumentos musicales populares vascos. Obras Completas del P. Donostia’n, II. alea, 257-309 or. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao. ELIAS ODRIOZOLA, Imanol (1999): Azkoitia historian zehar. Azkoitiko Udala. HARANA, Mielanjel, Joseba TAPIA, Aingeru BERGIZES (1998): Gelatxo. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. IRUÑEKO GAITEROAK (1977): Caubet Chubuko Arhan: txanbela eta khantoriak(I). Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 27 zk. 483-507 or. Pamplona. (1978): Caubet Chubuko Arhan: Txanbela eta khantoriak (II). Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 28 zk. 117-182 or. Pamplona. IZTUETA, J.I. (1824): Gipuzkoako Dantza Gogoangarriak-Viejas Danzas de Guipuzkoa. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao. 1968. LARRAMENDI, Manuel (1745): Diccionario trilingue del castellano, bascuence, y latin. Bartholomé Fiefgo y Montero, Impreffor de dicha M. N. y M. L. Provincia, Ciudad de San Sebaftián. VEITIA, F.A. y ECHEZARRETA. R. de, (1967): Noticias Históricas de la N. y L. Villa de Tavira de Durango. Bilbao. VELEZ DE MENDIZABAL, José M. (1979): Sebero Altube. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, Sociedad Guipúzcoana de Publicaciones SA. 43


“DULTZAINA GIPUZKOAN” LIBURUAN AGERTZEN DIREN PARTITUREN JATORRIA Ikus daitekeenez, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan agertzen diren partiturak transkribatzeko erabilitako materiala, 1971-2004 arteko urtetan egindako grabazio saioetan hartutako musika izan zen: dultzainero eta hauen senideekin egindako elkarrizketak, dultzaineroen emanaldietan zuzenean hartutakoak, beren etxeetan antolatutako saioak... Baina badira pieza gutxi batzuk besteen grabazioetatik eta dokumentuetatik hartuak izan zirenak: Loiola Irratikoa, “Gipuzkoa” pelikulatik hartutakoa, Trebitschek 1913an grabatutakoa, Lakunza anaien Método de gaita navarra, Iruñeko Gaiteroen Aportaciones para un repertorio de música de gaita navarra...

JATORRIA: INFORMAZIO ITURRIAK A. Aizpurua (AA): Antonio Aizpurua Asteasuko dultzaineroa. 1979an bere etxean egindako elkarrizketa. Bere errepertorioan Usurbilgo Sagarna-Sagardia dultzaineroen pieza asko agertzen ziren. Arbe (AR): Urrestillako Javier Goenega “Arbe” dultzaineroaren errepertoriokoa. 1980ko hamarkadan bere semea Inaxio Goenagari hartua. Agirretxetarrak, 1920 (AG-1920): Agirretxetarrek “Gaiteros de Regil” izenarekin 1920ko hamarkadan Regal diskoetxearekin grabatutako diskoa. Agirretxetarrak, MGN (AG-MGN): Método de gaita navarra. Lakunza anaiek 1968an egindako liburua. Agirretxetarrak, ARG (AG-AGR): Aportaciones Juan Mari Beltran, Manuel Sudupe “Montte” eta Inaxio para un repertorio de música de gaita navarra. Iruñeko Goenaga “Arbe” Arbetarren Urrakiko bordan, 2002an. gaiteroek argitaratutako bilduma. Agirretxetarrak, 1989 (AG-1989): Konstantino eta Eugenio Agirretxe anaiekin Eugenioren Irungo etxean 1989-01-12an egindako grabazio saioa. Danborrik gabe, bi dultzainak, bi ahotsetan joaz grabatu genuen. Agirretxetarrak, 1993 (AG-1993): Agirretxe anaieri Hernaniko plazan 1993an partituran hartutakoak. 44


Agirretxetarrak, 2002 (AG-2002): Konstantino eta Eugenio Agirretxe anaiekin Oiartzunen egindako grabazio saioa. Agirretxetarrak, 2004 (AG-2004): Konstantino eta Eugenio Agirretxe anaiak dultzainarekin eta Eugenioren alaba Edurne danborrarekin Herri Musikaren Txokoak Oiartzunen antolatutako 2004ko udako kontzertuan egindako grabazioa. Agirretxetarrak ? (AG-?): Grabazioaren lokalizazioa galdua dagoen Agiretxetarrei hartutako grabazioa. Garagarza (GA): Lasarteko Ramon Garagarza dultzaineroaren errepertoriokoa. Julio Barandiaran (JB): Julio Barandiaran, Arrasateko dultzaineruari Jabi Santamariak hartutako doinu bilduma. Lamariano, 1998 (L-1998): Benito Lamariano Agirre, Antzuolako dultzaineruari 1998an bideoz grabatutakoa saioa. Monttetarrak, 1973 (M-1973): 1973ko urriaren 4an Loiola Irratian Laxaro Azkunek egindako grabazio saioa. Laxaro berak eman zidan Monttetarrekin egindako grabazioaren kopia. Jasotako zintan idatzita agertzen den bezala, grabazio honetan Montte baserriko hiru anaiek osatzen zuten hirukote zaharrak jo zuen: Joxe Sudupe: Dultzaineroa eta dultzaina egilea. Joxe Mari Sudupe: Dultzaineroa. Xanti Sudupe: Danbor jolea. Monttetarrak, 1979 (M-1979): Jose, Jose Mari eta Manuel Sudupe “Monttetarrek” Pio Caro Barojak 1979an egindako “Gipuzkoa” pelikulan jo zutena. Monttetarrak, 1980 (M-1980): 1980ko hasieran Montte baserriko ganbaran egindako grabazioak. Jose Mari Sudupe eta Manuel Sudupe dultzainarekin eta tarteka Jose Sudupe danborra jotzen aritu ziren. J. M. Sudupe, 1980 (JMS-1980): Jose Mari Sudupe “Montte”ri, bera bakarrik jotzen, Legazpiko bere etxean 1980-05-31ean egindako grabazio saioa. J. Sudupe, 1980-06-14 (JS-1980-06-14): Montte baserrian Juan Mari Beltranek eta Xabier Barriolak Jose Sudupe “Montte”rekin egindako grabazio saioa. Monttetarrak, 1980-07 (M-1980-07): 1980ko uztailean Montte baserriko ganbaran egindako grabazioak. Joleak: Jose Mari Sudupe eta Manuel Sudupe dultzainarekin eta Jose Sudupe danborrarekin. Grabatutako piezen artean badira Jose Mari Sudupek dultzainarekin eta Manuel Sudupek danborrarekin jotakoak. M. Sudupe, 1992 (MS-1992): Manuel Sudupe “Montte” Zabale anai trikitilariekin 1992-09-20an Zelatungo erromerian egin zuten saioa kasetez grabatua. M. Sudupe, 1997 (MS-1997): Manuel Sudupe “Montte”k, Epelde soinu-jotzaileak eta Iturbide panderistak Ernioko Zelatungo erromerian eskaini zuten saioa. 45


M. Sudupe, 1999 (MS-1999): Manuel Sudupe “Montte”k eta Juan Mari Beltranek Oiartzunen 1999an elkarrekin egindako grabazio saioa. Martiñola (MAR): Martin Iñurritegi “Martiñola”, Oñatiko dultzaineroaren errepertorioa. Felix Mª Ugartek argitaratua Txistulari 73 aldizkarian (1972). Peña. Orio, 1983-84 (P-1983-84): 1983tik 1984 arte, saio ezberdinetan, Orioko Sarobe baserrian Jose Peña Gozategirekin egindako grabazioak. Honek, abestuz ederki azaldu zigun bere aita Antonio dultzaineroak jotzen zuen errepertorioaren zati garrantzitsu bat. Sagarna-Sagardia, 1971 (SS-1971): Paulo Sagarna, Jose Sagardia biak dultzaina jotzen eta Inaxio Aranburu atabalarekin kasete formatuan 1971an Usurbilen ARGIA taldeko dultzainero taldeak egindako grabazioak. Sagarna-Montte errepertorioa (S-M): Grabazioaren lokalizazioa galdua dagoen Usurbilgo Sagarna-Sagardia eta Monttetarren errepertoriokoa. 1990-10-18, Braulio Elorza: Segurako Ermasoro baserrian 1990ko urriaren 18an Braulio Elorza dultzainero-albokariarekin egindako elkarrizketa. Elkarrizketa hau egitera Patxi Gorrotxategi Zegamako albokariarekin joan ginen. Xaxurra, 1913 (X-1913): Rudolf Trebistch etnologo austriarrak 1913an egindako “Trebitsch Basken” grabazio bildumatik hartua. Azpeitian Sebastian Errasti “Xaxurra” eta Jose Mari Gurrutxaga dultzaineroekin eta Gregorio Larralde danbor jotzailearekin grabatutako saioa da. Zatitan edo denean pieza baten antzeko edo berdintsua den beste bertsioa dugunean ( = ) ikurra erabili da antzeko edo berdintsuak diren bertsioak bat bestearekin lotzeko. Oharra: CD honetan errepertorio zerrendan sartutako piezak, fondo ilunarekin markaturik agertzen dira.

46


ZK 1.

ERREFERENTZIA FJ-1

DANTZA-TITULUA Fandangoa

2.

FJ-2 (=FJ-49)

Fandangoa. Gure atsegina

3. 4. 5.

FJ-3 FJ-4 FJ-5 (=FJ-39)

Fandangoa Fandangoa Fandangoa. Andre Madalen

6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15.

FJ-6 FJ-7 (=FJ-8, FJ-9) FJ-8 (=FJ-7, FJ-9) FJ-9 (=FJ-7, FJ-8) FJ-10 FJ-11 FJ-12 FJ-13 (=FJ-14) FJ-14 (=FJ-13) FJ-15 (=FJ-24)

Fandangoa Fandangoa. Ama nik neska nahi det Fandangoa. Ama nik neska nahi det Fandangoa. Ama nik neska nahi det Fandangoa Fandangoa Fandangoa Jota Jota Fandangoa

16. 17. 18.

FJ-16 (=FJ-17) FJ-17 (=FJ-16) FJ-18

19. 20. 21. 22. 23. 24. 25. 26.

FJ-19 FJ-20 FJ-21 FJ-22 FJ-23 FJ-24 (=FJ-15) FJ-25 FJ-26

Fandangoa Fandangoa Fandangoa. Bazatoza Agirretxetarrak, 1920: Nere maitea Fandangoa Fandangoa. Gure aita zanari Jota. Jota navarra Jota Fandangoa Fandangoa. Mendiriz mendi Fandangoa Fandangoa 47

JATORRIA SS-1971 / M-1980 P-1983-84 SS-1971 / M-1980 M-1980-07 M-1980-07 M-1980-07 SS-1971 / P-1983-84 L-1998 P-1983-84 P-1983-84 P-1983-84 M-1980-07 P-1983-84 P-1983-84 P-1983-84 M-1980-07 M-1980 M-1980-07 / M-1973 M-1980 M-1980-07 M-1980-07 / M-1980 M-1973 / M-1980 M-1980-07 / AG-1920 GA AG-1989 / AG-2004 AG-1920 M-1980-07 M-1980-07 MS-1999 M-1980-07 / M-1973 M-1973


ZK 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46. 47. 48. 49. 50. 51. 52.

ERREFERENTZIA FJ-27 (=FJ-28) FJ-28 (=FJ-27) FJ-29 FJ-30 FJ-31 FJ-32 FJ-33 FJ-34 FJ-35 FJ-36 FJ-37 FJ-38 FJ-39 (=FJ-5) FJ-40 FJ-41 FJ-42 FJ-43 FJ-44 FJ-45 FJ-46 FJ-47 FJ-48 FJ-49 (= FJ-2) FJ-50 FJ-51 FJ-52

DANTZA-TITULUA Jota Jota (CDan+Deia 2) Fandangoa Jota Jota Jota Fandangoa Fandangoa Fandangoa Fandangoa Fandangoa Fandangoa Fandangoa. Andre Madalen Jota Jota (jota zati bat koplarik gabe) Jota Fandangoa Jota Jota Jota. Maria Asun Jota. Jota la navarrica Jota. Bruno Fandangoa. Lasarte Fandangoa. Herrikoa Fandangoa. Andre Madelene - Kontsentsiri Fandangoa. Baserritarra

JATORRIA JMS-1980 M-1980-07 JMS-1980 / M-1980-07 M-1980-07 JMS-1980 JMS-1980 AG-1989 AG-1989 AG-1989 AG-1989 AG-1989 AG-1989 JB JB MS-1999 MS-1999 MS-1997 AG-? MS-1999 AG-MGN AG-MGN AG-MGN AG-MGN AG-MGN X-1913 X-1913

ZK 53. 54.

ERREFERENTZIA AP-1 AP-2 (= AP-3)

DANTZA-TITULUA Arin-arin Arin-arin. Orbeldi

JATORRIA SS-1971 / M-1980-07 SS-1971 / AG-1989

48


ZK 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63.

ERREFERENTZIA AP-3 (= AP-2) AP-4 AP-5 (= AP-6, AP-7) AP-6 (= AP-5, AP-7) AP-7 (= AP-5, AP-6) AP-8 AP-9 AP-10 AP-11 (= AP-16)

DANTZA-TITULUA Arin-arin Arin-arin. Jeronimo Arin-arin Porrusalda Porrusalda Arin-arin. Trantziruna Arin-arin. Buru txuri Arin-arin Porrusalda

64. 65. 66.

AP-12 AP-13 AP-14 (= AP-15)

Arin-arin Arin-arin Arin-arin. Zumarte

67. 68. 69.

AP-15 (= AP-14) AP-16 (= AP-11) AP-17

Porrusalda. Neska zaharrak Arin-arin. Santiyo AP-17 (Maritxu)

70. 71. 72. 73. 74. 75. 76. 77. 78. 79. 80. 81. 82.

AP-18 AP-19 AP-20 AP-21 AP-22 AP-23 AP-24 AP-25 AP-26 AP-27 AP-28 AP-29 AP-30 (= AP-31)

Arin-arin Arin-arin Arin-arin Porrusalda Porrusalda Porrusalda Arin-arin Arin-arin Porrusalda Arin-arin Arin-arin Arin-arin. Baratzeko pikuak Arin-arin. Neska zaharrak (3. zatia =AP-17) 49

JATORRIA M-1980-07 SS-1971 M-1980-07 M-1980 SS-1971 P-1983-84 P-1983-84 P-1983-84 M-1980-07 / M-1980 MS-1992 / MS-1999 M-1973 / M-1980-07 M-1980 SS-1971 / M-1980 M-1973 M-1980-07 SS-1971 M-1980-07 / AG-1920 SS-1971 M-1980-07 M-1973 / M-1980-07 M-1980 JMS-1980 / M-1980-07 M-1980-07 JMS-1980 JMS-1980 JMS-1980 JMS-1980 / L-1998 AG-1989 AG-1989 / AG-AGR AG-1989 AG-1989


ZK 83. 84. 85. 86.

ERREFERENTZIA AP-31 (= AP-30) AP-32 AP-33 AP-34

DANTZA-TITULUA Arin-arin. Neska zaharrak Arin-arin Arin-arin Arin-arin. “Trebitsch Basken” bilduman “Porrusalda” tituluarekin.

JATORRIA AG-1989 MS-1997 AG-AGR X-1913

ZK 87. 88. 89. 90. 91. 92.

ERREFERENTZIA MARTXA 1 MARTXA 2 MARTXA 3 MARTXA 4 MARTXA 5 MARTXA 6 (= M-18)

DANTZA-TITULUA Martxa. Orioko arraunlariena Martxa. Guria Martxa Martxa. Diego Martxa Martxa. Arranbillote

93. 94. 95. 96. 97. 98. 99. 100. 101. 102. 103. 104. 105. 106. 107. 108.

MARTXA 7 MARTXA 8 MARTXA 9 MARTXA 10 MARTXA 11 MARTXA 12 MARTXA 13 MARTXA 14 MARTXA 15 MARTXA 16 MARTXA 17 MARTXA 18 (= M-6) MARTXA 19 MARTXA 20 MARTXA 21 MARTXA 22

Martxa. San Martzial Martxa Martxa. San Antonio Martxa. Beti eskamak kentzen Martxa. Kontxentxiri Martxa Martxa Martxa. Monttetik Marttittera - bidekoa Martxa. Ai Simon Martxa Martxa Martxa Martxa Martxa Martxa. Agur Zuberoa Martxa

JATORRIA SS-1971 SS-1971 SS-1971 SS-1971 SS-1971 SS-1971 / AG-1989 P-1983-84 SS-1971 S-M P-1983-84 P-1983-84 P-1983-84 P-1983-84 M-1980 M-1973 / M-1980 SS-1971 M-1980-07 / MS-1999 M-1980-07 M-1980-07 M-1980-07 M-1980-07 / MS-1999 M-1980-07 JMS-1980

50


ZK 109. 110. 111. 112. 113. 114. 115. 116. 117. 118. 119. 120. 121. 122. 123. 124. 125. 126. 127. 128. 129. 130. 131. 132. 133.

ERREFERENTZIA MARTXA 23 MARTXA 24 MARTXA 25 MARTXA 26 MARTXA 27 (= M-32) MARTXA 28 (= M-34) MARTXA 29 MARTXA 30 MARTXA 31 MARTXA 32 (= M-27) MARTXA 33 MARTXA 34 (= M-28) MARTXA 35 MARTXA 36 MARTXA 37 MARTXA 38 MARTXA 39 (= Bals 1, 7) MARTXA 40 MARTXA 41 MARTXA 42 MARTXA 43 MARTXA 44 MARTXA 45 MARTXA 46 MARTXA 47

ZK ERREFERENTZIA 134. DEIA 1 135. DEIA 2

DANTZA-TITULUA Martxa Martxa Martxa Martxa. Hau dek Martxa. Los borrachos en el cementerio Martxa Martxa Martxa Martxa. El anís Martxa. Los borrachos en el cementerio Martxa Martxa Martxa. Erramillete Martxa Martxa Martxa (2 bertsio) Martxa. Bost aeroplano kargatuta

JATORRIA JMS-1980 JMS-1980 JMS-1980 JMS-1980 JMS-1980 M-1980-07 AG-1989 AG-1989 AG-1989 AG-1989 MS-1999 JB JB JB AG-1993 MS-1999 MS-1999

Martxa. Eztai soñua Martxa. Eusko gudariak gera Martxa Martxa Martxa. Pasacalles de gigantes Martxa. Pasacalles típico de Estella Martxa. Biribilketa Martxa. “Trebitsch Basken” bilduman “Eztaitarra” tituluarekin.

MAR M-1979 MS-1999 AR AG-MGN AG-MGN AG-MGN X-1913

DANTZA-TITULUA Deia-Sarrera Deia-Sarrera (CDan FJ-27-28rekin)

JATORRIA M-1980-07 / SS-1971 M-1980-07

51


ZK 136. 137. 138. 139. 140. 141.

ERREFERENTZIA DIANA 1 DIANA 2 DIANA 3 DIANA 4 DIANA 5 DIANA 6

DANTZA-TITULUA Diana. Segurako diana (1) Diana. Segurako diana (2) Diana. Uso zuria Diana Diana. Segurako diana (3) Diana

JATORRIA SS-1971 M-1980-07 AG-1989 AG-1989 AG-1989 AG-MGN

DANTZA-TITULUA Balsa. Egia da

JATORRIA SS-1971

ZK ERREFERENTZIA 142. BALS 1 (= Bals 7, M-39) 143. BALS 2 144. BALS 3 145. BALS 4 146. BALS 5 147. BALS 6 148. BALS 7 (= Bals 1, M-39) 149. BALS 8 150. BALS 9 151. BALS 10 152. BALS 11

Balsa. Bost anai izan gera Balsa. Gaztia nintzanian Balsa. Bailatxin Balsa. Adios con el coraz贸n Balsa Balsa. Egia da

M-1980 / MS-1999 M-1980-07 M-1980-07 M-1980-07 JMS-1980 SS-1971

Balsa. Erraldoien balsa Balsa. Vals, repertorio Aguirreche Balsa. Mauro Balsa. Vals, repertorio Aguirreche

AG-2002 / AG-2004 AG-MGN AG-MGN AG-AGR

ZK 153. 154. 155. 156. 157. 158.

DANTZA-TITULUA Pasodoblea. Abadi帽oko Julian Azurmendi Pasodoblea. Francisco Alegre Pasodoblea Pasodoblea Pasodoblea. Pasodoble repertorio Aguirreche Pasodoblea. Pasodoble repertorio Aguirreche

JATORRIA M-1980-07 JMS-1980 JMS-1980 AG-1989 AG-MGN AG-AGR

ERREFERENTZIA PASODOBLE 1 PASODOBLE 2 PASODOBLE 3 PASODOBLE 4 PASODOBLE 5 PASODOBLE 6

52


ZK ERREFERENTZIA 159. BEST 5-1

DANTZA-TITULUA Gernikako arbola

160. 161. 162. 163. 164. 165.

Inazio gure patroi haundia Nik zuri zuk neri Ama zuriak neri Santa Ageda Sor lekua Dantza

JATORRIA JMS-1980 / SS-1971 M-1979 SS-1971 JS-1980 JS-1980 AR AG-MGN P-1983-84

ZK ERREFERENTZIA 166. BEST 6-2 167. BEST 6-3

DANTZA-TITULUA Silla-dantza Foxtrott

JATORRIA P-1983-84 JMS-1980

ZK 168. 169. 170. 171. 172. 173. 174. 175. 176.

DANTZA-TITULUA Dantza Mi casita de papel Fandango-mazurka Pobre gorrioncito Chotis Habanera Mazurka Polka Contradanza

JATORRIA JMS-1980 JMS-1980 AG-1989 L-1998 AG-MGN AG-MGN AG-MGN AG-AGR AG-AGR

BEST 5-2 BEST 5-3 BEST 5-4 BEST 5-5 BEST 5-6 BEST 6-1

ERREFERENTZIA BEST 6-4 BEST 6-5 BEST 6-6 BEST 6-7 BEST 6-8 BEST 6-9 BEST 6-10 BEST 6-11 BEST 6-12

53


CD-DISKO HONETARAKO AUKERATUTAKO ERREPERTORIOA 1971tik 2004 arte egindako grabazioekin Gipuzkoako dultzainero haien doinu bildumaren aukeraketa adierazgarria lortu nahian ahalik eta errepertorio zabalena osatzen saiatu gara. Horregatik, pieza gehiago sartu ahal izateko, egindako grabazioetan dultzaineroek hiru, lau edo buelta gehiago errepikatuta agertzen direnean, grabazioak editatu egin ditugu, buelta batzuk kenduz, bertsio motzagoak lortzeko. Horrela, grabatutako hiru minutu inguruko piezak CD honetako minutu eta erdi ingurukoak bihurtu dira. Denbora murrizketa hau egitea ez da posible izan jota eta porrusalda bezalako piezetan, hauetan parte guztiak (kopla izan ezik) ezberdinak izaten baitira. Gure helburua, gure gaitasun eta ahalmen teknikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta, denborarekin Gipuzkoako dultzainero haiekin grabatutako bilduma osoa, Soinuenearen web orrian edo bestelako euskarriren batean, interesatua dagoen publiko guztiarentzako eskuragarri jartzea da.

Hauek izan dira zerrenda osatzerakoan aukeratzeko irizpideak: • Piezaren interesgarritasun musikala, berezkotasuna eta adierazgarritasuna: Lan honetan den dena sartzea posible ez dela jakinda, gure helburuetako bat dultzainero haien errepertorioaren barietate zabala eta estiloen aberastasuna erakustea izan da: sueltoko errepertoriokoak diren jotak, porrusaldak, fandangoak, arin-arinak, korroko eta biderako martxak, “agarrau”ko balsak, pasodobleak, foxtrott, dantza jokoak eta kantatzekoak. Gipuzkoako dultzaineroen lau famili edo talde, Kostaldekoak, Barnealdekoak, Urola aldekoak... • Interpretazioa: Garai hartako Gipuzkoako dultzaineroek zeukaten interpretazio maila eta estiloak ongi adierazten dituzten joaldiak aukeratzen saiatu gara. Maila ezberdina izateaz gain, entzun daitekeenez estilo eta joera denak ez ziren berdinak. • Jatorrizko grabazioaren kalitatea: Izan genituen baldintza eta muga teknikoak kontuan hartuta, guk ditugun grabazioen artean kalitate alde handia dago eta CD honetarako aukeratutakoen artean nabarmena da hori. Kasu guztietan, eta beti interpretazioa kontuan hartuta, grabatutako bertsioen artetik grabazioaren kalitate onena duena aukeratu dugu. 54


CD ERREPERTORIOAN AGERTZEN DIREN DULTZAINERO TALDE EDO FAMILIAK: Monttetarrak 26 pieza Sagarna Sagardia 13 pieza Agirretxatarrak 8 pieza Peña 5 pieza CD ERREPERTORIOKO DANTZA EDO PIEZA MOTEN OSAKETA: Martxa 14 Fandangoa 12 Arin-arina 12 Jota 2 Porrusalda 3 Balsa 4 Pasodoblea 2 Bestelakoak 3 (Nik zuri, zuk neri / Foxtrott / Silla-dantza)

GRABAZIO SAIOAK: Saio asko izan ziren, batzuetan grabazio zinta bera erabiltzen zen saio eta egun ezberdinetan. Grabazio saialdi hauetako hasieran ez genuen beti jartzen noiz egina zen saioa. Geroago saiatu ginen grabatutako dena noizkoa zen ondo jakiten, baina grabatu zenetik denbora asko pasa zenez hori argitu gabe, “Dultzaina Gipuzkoan” liburua prestatzeko grabazio zintak esku artean hartu nituenean kasu askotan ezin izan nuen erabat argitu saio bat non hasten zen eta non bukatzen zen. Sagarna-Sagardia 1971: Paulo Sagarna, Jose Sagardia (bi dultzaina jotzen) eta Inaxio Aranburu atabalarekin. Kasete formatuan 1971an Usurbilen Argia Dantza taldeko dultzainero taldeak egindako grabazioak. 55

Ezkerretik eskubira, Jose Sagardia, Paulo Sagarna eta Iñaxio Aranburu, 1971an grabazio saioan parte hartu zuen hirukotea.


Monttetarrak 1973: 1973ko urriaren 4an Loiola Irratian Laxaro Azkunek egindako grabazio saioa. Laxarok berak eman zidan Monttetarrekin egindako grabazioaren kopia. Jasotako zintan idatzita agertzen den bezala, grabazio honetan Montte baserriko hiru anaiek osatzen zuten hirukote zaharrak jo zuen: Joxe Sudupe: Dultzaineroa eta dultzaina egilea. Joxe Mari Sudupe: Dultzaineroa. Xanti Sudupe: Danbor jolea. Jose Mari, Jose eta Xanti Sudupe anaiak Jose Mari Arrizabalaga soinu-jolearekin Zestoako bainuetxean, 1960. hamarkadan.

Monttetarrak 1980: 1980ko hasieran Montte baserriko ganbaran egindako grabazioak. Joleak: Jose Mari Sudupe eta Manuel Sudupe dultzainarekin eta tarteka Jose Sudupe danborrarekin.

Ezkerretik eskuinera, Manuel Sudupe, Jose Mari Sudupe eta Jose Sudupe, Montte baserriko dultzaineroak (1979).

J. M. Sudupe, 1980: Jose Mari Sudupe “Montte”ri, bera bakarrik jotzen, Legazpiko bere etxean 1980-05-31ean egindako grabazio saioa.

Jose Mari Sudupe “Montte”. 56


J. Sudupe, 1980-06-14: Montte baserrian, 1980ko ekainaren hamalauan, Juan Mari Beltranek eta Xabier Barriolak Jose Sudupe “Montte”rekin egindako grabazio saioa. Monttetarrak 1980-07: 1980ko uztailean Montte baserriko ganbaran egindako grabazioak. Joleak: Jose Mari Sudupe eta Manuel Sudupe dultzainarekin eta Jose Sudupe danborrarekin. Grabatutako piezen artean badira Jose Mari eta Manuel bikoteak jotakoak, Jose Marik dultzaina eta Manuelek danborra joaz. Peña Orio 1983-84: 1983tik 1984 arte, saio ezberdinetan, Orioko Sarobe baserrian Jose Peña Gozategirekin egindako grabazioak. Honek, abestuz ederki azaldu zigun bere aita Antonio dultzaineroak jotzen zuen errepertorioaren zati garrantzitsu bat. Jose Peña Sarobe baserrian, 1984an egindako grabazio saio batean.

Agirretxetarrak 1989: Konstantino eta Eugenio Agirretxe anaiekin Eugenioren Irungo etxean 1989-01-12an egindako grabazio saioa. Danborrik gabe, bi dultzainak, bi ahotsetan joaz grabatu genuen. Konstantino eta Eugenio Agirretxe. 1989-01-12an Irunen egindako grabazio saioan.

Konstantino, Eugenio eta Edurne Agirretxe Oiartzunen 2004ko H. M. udako kontzertuan.

Agirretxetarrak 2004: Konstantino eta Eugenio Agirretxe anaiak dultzainarekin eta Eugenioren alaba Edurne danborrarekin Herri Musikaren Txokoak Oiartzunen antolatutako 2004ko udako kontzertuan egindako grabazioa. 57


Aukeratutako jatorrizko grabazio batzuk danborrik gabe eginak zeuden eta kasu horietan taldea osatzeko danborra gehitu diegu grabazio berriak eginez. Beste kasuetan, egokia iruditu zaigunean dultzaina bakar batekin egindako grabazioei bigarren ahotsa erantsi diegu dultzaina grabazio berriarekin. Orioko Antonio Pe単a dultzainaren errepertorioa bere seme Josek kantatuta jaso genuen eta guk dultzaina eta danborra joaz osatu ditugu aukeratutako dultzainero honen piezak. Jatorrizko grabazioei CD honen edizioan erantsitako danborra eta dultzaina grabazio berriak 2015eko urrian Oiartzungo Soinuenean eginak izan dira. Aukeratutako pieza bateko jatorrizko grabazioari danborraren joaldi berria erantsi zaionean jatorrizko grabazio edo taldearen aipamenaren segidan marka jarri da eta dultzainaren joaldia gehitu denean marka. Gainera, gehitu den dultzaina kopuruaren arabera, azken marka hainbestetan errepikatu da.

Musikariak: Ander Barrenetxea Lasarte: danborra. Juan Mari Beltran Argi単ena: dultzaina.

Juan Mari Beltran eta Ander Barrenetxea. 58


DISKOKO ERREPERTORIOA 1. DIEGO (martxa). . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 4 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:46 Sagarna - Sagardia dultzaineroen errepertorioko martxa. Jatorrizko grabazioa 3 bueltakoa da eta 2:49 irauten du. CDan 2 buelta daude.

2. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 3 . . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:39 Monttetarren errepertorioko fandangoa. Jatorrizko grabazioa 3 bueltakoa da eta 2:26 irauten du. CDan 2 buelta daude.

3. ORBELDI (arin-arina) . . . . . . . . . . . . . . AP 2. . . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:54 Arin-arin hau Monttetarren, Sagarna-Sagardia eta Agirretxetarren grabazioetan agertzen da. Monttetarren bertsioak porrusalda forma hartzen du, Sagarna-Sagardiarena lau zatikoa da eta Agirretxetarrenak arin-arin arrunten oinarrizko bi zati ditu. “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan Monttetarren bertsioa agertzen da AP 3 zenbakiarekin.

4. KONTXENTXIRI (martxa) . . . . . . . . . . M 11 . . . . . P-1983-84 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:13 Oso berezia da Antonio Peñak jotzen zuen martxa hau. Piezaren bi zatiak tonuaren dominantean bukatzen dira, tonika ez da agertzen inongo esaldi bukaeran kantatutako grabazioetan. Joseren seme Antoniok ondo ezagutzen zuen aitonak jotzen zuen martxa hau eta modu berdinean kantatzen zuen.

5. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 1 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:29 Fandango hau Monttetarren grabazioetan ere agertzen da, baita Asteasuko Antonio Aizpurua dultzaineroaren errepertorioan ere.

6. ARIN-ARIN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 12. . . . . M-1973 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:24 Monttetarrei 1980ko uztailean egindako grabazio saioan beste bertsio bat dago, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan AP 20 zenbakia duena. Jatorrizko grabazioa 4 bueltakoa da eta 2:28 irauten du. CDan 2 buelta jarri dira.

7.

MARTXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 13 . . . . . M-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:14

Grabazioen artean bada beste bertsio bat, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan M 33 zenbakia duena, Manuel Sudupe Monttek eta Juan Mari Beltranek Oiartzunen 1999an elkarrekin egindakoa.

8. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 4 . . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:21 Jatorrizko grabazioan 2 buelta eta 2:30 iraupena du. CDan buelta bakarra sartu da.

9. ARIN-ARIN (Jeronimo entzun zazu) . . . AP 4. . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:11 Sagarna Sagardia bikoteak arin-arin bihurtu zuten besteetan martxa edo kalejira forma hartzen duen “Jeronimo entzun zazu” abesti ezaguna. Jatorrizko grabazioan 5 buelta eta 2:04 iraupena ditu. CDan 3 buelta sartu dira.

59


10. GURE BASERRIKO GAUZAK . . . . . . . BALS 2 . . . M-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:31 (bost anai izan gera...) (balsa) Abesti ezagun honen Monttetarren bertsioa. Monttetarrek dultzainarekin jotzeaz gain abestu ere egiten zuten pieza hau. Gure baserriko gauzak nahi dituztenak jakin ez dauka beste gauzarik etortzea gurekin. Hantxen ikusiko ditu begirazun batekin horma galantak egiñak urdaiazpikoakin.

Bost anai izan gera bi arrebarekin aspaldian ez gera egon alkarrekin. Joxepa ta Maria, Bixente ta Joakin, Frantzisko ta Manuel, Erromoldorekin.

11. ORIOKO ARRAUNLARIENA . . . . . . . M 1 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:17 (martxa) Asteasuko Antonio Aizpurua dultzaineroak eta Monttetarrek ere jotzen zuten martxa hau. Jatorrizko grabazioan 3 buelta ditu eta 2:06 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

12. JOTA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 13 . . . . . M-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2:22 “Monttetarrak 1980-07” grabazio bilduman ageri da, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan FJ-14 zenbakiarekin jota honen beste bertsio bat daukagu.

13. PORRUSALDA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 11. . . . . M-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:46 Grabatutako Porrusalda honen beste bi bertsio ditugu: Monttetarrak 1980-07koa eta 1999an Manuel Suduperekin (Juan Mari Beltranek lagunduta) egindako grabazio saiokoa.

14. PASODOBLEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . P-1. . . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:05 “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan aipatzen den bezala, Monttetarrek Abadiñoko Julian Azurmendi dultzaineroari entzun eta ikasi zioten pasodoble hau.

15. MARTXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 16 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:41 Badugu 1999an Manuel Suduperekin (Juan Mari Beltranek lagunduta) egindako saioan grabatutako martxa honen beste bertsio bat.

16. GURE AITA ZANARI (fandangoa) . . . . FJ 20 . . . . . AG-2004 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:11 Jatorrizko grabazioan 3 buelta eta erdi ditu, eta 2:46 irauten du. CDan buelta eta erdi sartu dira.

17. ARIN-ARIN-PORRUSALDA . . . . . . . . AP 7. . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:35 Pieza honek porrusalda forma eta neurriak ditu, baina arin-arina bezala erabilia dago. Porrusalda arruntak bezala hasten da 16 konpaseko bi zatirekin eta segidan 20 konpaseko kopla du, baina hortik aurrera arin-arinaren moduan errepikatzen da dena. Jatorrizko grabazioan 3 buelta eta erdi ditu, eta 2:19 irauten du. CDan 2 buelta eta erdi sartu dira.

60


18. GAZTIA NINTZANIAN (balsa) . . . . . . BALSA 3 . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:00 Hau dugu Monttetarren errepertorioan aurkitzen den bals erritmoko beste abesti bat. Grabazio honetan Jose Sudupe bera da abesten duena eta segidan Jose Mari eta Manuelek dultzainarekin jarraipena ematen diote abestiari. Gaztia nintzanian denbora batian ez nintzan sosegatu ezkondu artian. Ezkondu eta gero senarra etxian ez zitzaitan falta izan ollorik pertzian.

19. GURIA (martxa) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 2 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:23 Asteasuko Antonio Aizpurua dultzaineroak eta Monttetarrek ere jotzen zuten martxa hau. Jatorrizko grabazioan 3 buelta ditu, eta 2:05 irauten du. CDan 2 buelta daude.

20. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 6 . . . . . . P-1983-84 . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:50 Agirretxetarrei egindako “Agirretxetarrak 1989” grabazio saioan aurkitzen da fandango honen beste bertsioa, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan FJ-37 zenbakia duena.

21. ARIN-ARIN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 18. . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:01 Jatorrizko grabazioa 2 bueltakoa da, eta 1:52 irauten du. CDan buelta bakarra sartu da.

22. JOTA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 22 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:36 Jota hau Monttetarren hainbat grabaziotan ageri da.

23. PORRUSALDA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 21. . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:46 Jota hau Jose Mari Sudupek dultzainarekin eta Manuel Sudupek danborrarekin jotakoa da. Jatorrizkoa grabazioa bere horretan, dultzaina eta ahots bakarrean, utzi dugu. Badugu beste bertsioa bat Jose Mari Suduperi, bera bakarrik jotzen, Legazpiko bere etxean 1980-05-31ean grabatutakoa.

24. MENDIGOIZALE (martxa). . . . . . . . . . M 3 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:19 Asteasuko Antonio Aizpurua dultzaineroak eta Monttetarrek ere jotzen zuten martxa hau. Jatorrizko grabazioan 4 buelta ditu, eta 2:42 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

25. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 26 . . . . . M-1973 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2:15 Jatorrizko grabazioan 2 buelta eta 3. bueltaren lehenengo 2 zati daude, eta 2:56 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

26. ZUMARTE (arin-arina) . . . . . . . . . . . . . AP 14. . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:29 Arin-arin hau Monttetarrak 1980 eta Monttetarrak 1973 grabazio saioetan dago. Beste bertsioa M-1980-07 grabazio bilduman dago, “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan AP-15 zenbakia duena.

61


27. NIK ZURI, ZUK NERI . . . . . . . . . . . . . BEST-5-3. . JS-1980-06-14 . . . . . . . . . . . . . . .1:40 (Matxaren zañetik datorren) Monttetarren errepertorioko abesti ezagun hau Jose Sudupek abestu zigun eta horri segida ematen Juan Mari Beltranek eta Xabier Barriolak dultzaina jo genuen Joseren kantuari lagunduz. Hona hemen abesti honen Joseren bertsioa: Matxaren zañetik datorren zumoren gozua txanpon baten balego tupin bat osua. Nik zuri, zuk neri, agur einez elkarrik basua txit garbi behar dugu jarri. Tralara..........

28. MARTXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 20 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:28 Martxa hau 1999an Manuel Suduperekin (Juan Mari Beltranek lagundurik) egindako grabazio saioan ere agertzen da.

29. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 29 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:15 Fandango hau Jose Mari Sudupe dultzainarekin eta Manuel Sudupe danborrarekin jotakoa da. Jatorrizko grabazioari, dultzainaren bigarren ahotsa erantsi diogu. Badugu beste bertsioa bat Jose Mari Suduperi, bera bakarrik jotzen, Legazpiko bere etxean 1980-05-31ean grabatutakoa.

30. SANTIYO (arin-arina) . . . . . . . . . . . . . . AP 16. . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:59 Jatorrizko grabazioak 5 buelta eta erdi ditu, eta 2:10 irauten du. CDan bi buelta eta erdi sartu dira.

31. AGUR ZUBEROA (martxa) . . . . . . . . . . M 21 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:11 Bitxia eta berezia da Monttetarrek egiten zuten “Agur Zuberoa” abesti ezagunaren bertsio hau. Jatorrizko grabazioan 2 buelta ditu, eta 2:22 irauten du. CDan buelta bat sartu da.

32. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 33 . . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:14 33. ARIN-ARIN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 19. . . . . M-1973 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:37 Arin-arin honen beste bertsioa Monttetarrak 1980-07 grabazio saioan dago. Jatorrizko grabazioak 2 buelta eta erdi ditu, eta 2:26 irauten du. CDan buelta bat eta erdi sartu dira.

34. SILLA-DANTZA . . . . . . . . . . . . . . . . . . BEST-6-2. . P-1983-84 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:08 1983an eta 1984an Sarobe baserrian egindako bi grabazio saioetan hartu genuen Silla-dantza hau. Jose Peñak esaten zuenez, bere gaztaroan dantza-joku hau inguruko baserri askotan dantzatzen zen. Ikusi Juan Mari Beltranen artikulua: Orioko Silla-Dantza. Dantzariak, 59 (2014). 102-111. orri.

35. MARTXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 5 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:28 Jatorrizko grabazioan 4 buelta ditu, eta 3:00 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

62


36. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 34 . . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:58 Jatorrizko grabazioan 2 buelta eta erdi ditu, eta 3:18 irauten du. CDan buelta eta erdi sartu dira.

37. ARIN-ARIN (Maritxu) . . . . . . . . . . . . . . AP 17. . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:10 Arin-arin hau Monttetarrak 1980-07 grabazio bilduman ere badago. Arin-arin hau 1920. hamarkadan Regal diskoetxeak argitaratutako Agirretxetarren diskoan ageri da. Jatorrizko bertsioan 4 buelta ditu, eta 2:23 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

38. BAILATXIN (balsa) . . . . . . . . . . . . . . . . BALSA 4 . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:30 Monttetarren errepertorioko abesti ezagun hau Jose Sudupek abestu zigun eta horri segida ematen Jose Mari eta Manuel Sudupek dultzaina jo zuten Joseren kantua lagunduz. Hona hemen abesti honen Joseren bertsioa: Anda niña y componte vamos al baile con la camixa rota el culolaire. El culolaire niña, el culolaire anda niña y componte vamos al baile. Bailatxin, bailatxin, bailatxin baile Bailatxin, bailatxin con la miamo iré con la miamo iré, con la miamo iré Bailatxin, bailatxin yo también bailé.

39. SAN MARTZIAL (martxa) . . . . . . . . . . . M 7 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:58 Jatorrizko grabazioan 3 buelta ditu, eta 1:43 irauten du. CDan 2 buelta sartu dira.

40. FANDANGOA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 35 . . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:06 41. ARINARIN. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 27. . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:31 Arin-arin hau Benito Lamariano Agirre Antzuolako dultzaineroaren errepertorioan agertzen da.

42. PASODOBLEA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . P 3 . . . . . . . JMS-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:28 43. SAN ANTONIO (martxa) . . . . . . . . . . . M 9 . . . . . . P-1983-84 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:00 44. JOTA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . FJ 27/FJ 28 M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .2:18 Jota hau Jose Mari Sudupek dultzainarekin eta Manuel Sudupek danborrarekin jotakoa da. Jota jotzen hasi aurretik Jose Marik dei moduko sarrera berezia jo zuen (“Dultzaina Gipuzkoan” liburuan DEIA-SARRERA 2).

45. PORRUSALDA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 22. . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .1:48 Aurreko jota bezala, porrusalda hau Jose Mari Sudupek dultzainarekin eta Manuel Sudupek danborrarekin jotakoa da.

63


46. FOXTROTT. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . BEST-6-3. . JMS-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:00 Dultzaineroen errepertorioan baziren hau bezalako moda berriko eta gure lurraldera iritsi berriak ziren dantzak. Jatorrizko grabazioan 2 buelta ditu, eta 2:01 irauten du. CDan buelta bat sartu da.

47. BURU TXURI (arin-arina) . . . . . . . . . . . AP 9. . . . . . P-1983-84 . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:46 Honela kantatzen zuen Jose Peñak bere aita Antoniok dultzainarekin jotzen zuen pieza hau: Buru-txuri buru-txuri, buru-txuria dek hori, Buru-txuri buru-txuri, buru-txuria dek hori. Buru-txuri burutxo, buru-txuri burutxo, buru-txuri burutxo,buru txuri-buru.

48. MARTXA (Arranbillote) . . . . . . . . . . . . . M 18 . . . . . M-1980-07 . . . . . . . . . . . . . . . . .0:57 “Dultzaina Gipuzkoan” liburuan martxa honen beste bi bertsio daude: bat “Arranbillote” titulua duen Agirretxetarren eta Sagarna Sagardiaren bertsioa (M-6 zenbakia duena), eta bestea Rudolf Trebitsch-ek 1913an Azpeitian Sebastian Errasti eta Jose Mari Gurrutxaga dultzaineroekin eta Gregorio Larralde danbor jotzailearekin grabatutako “Ezteitarra” izeneko martxa (M-47 zenbakia duena). Martxa honi buruz idatzitako oharretan Trebitsch-ek martxa honek 200 urte inguru dituela esaten du.

49. ANDRE MADALEN (fandangoa) . . . . . FJ 5 . . . . . . SS-1971 . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:21 Fandango hau Orioko Antonio Peña eta Antzuolako Benito Lamariano Agirre dultzaineroen errepertorioetan agertzen da.

50. ARIN-ARIN . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . AP 28. . . . . AG-1989 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0:46 51. ERRALDOIEN BALSA . . . . . . . . . . . . . BALSA 8 . . AG-2004 . . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:20 Jatorrizko grabazioan bi buelta eta lehen zatia ditu, eta 3:02 irauten du. CDan buelta bat sartu da.

52. MARTXA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . M 24 . . . . . JMS-1980 . . . . . . . . . . . . . . . . . .1:07 Gipuzkoako dultzainero zaharren errepertorioan oso pieza gutxi agertzen dira hau bezala modu minorrean daudenak. Martxa honen bertsio gehiago agertzen dira albokari eta trikitilari zaharren errepertorioetan.

64