Gaur egun, Euskadik sistema sendoa du pobrezia egoerak jarraitzeko eta neurtzeko. Sistemak bi eragiketa estatistiko ditu erdigune: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI), Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-erakunde espezifikoak lau urtean behin egina, eta Bizi Baldintzei buruzko Inkesta (Encuesta de Condiciones de Vida-ECV), Estatistika Institutu Nazionalak (INE) urtero egiten duena bera.