Laboralkutxaren marka manuala

Page 35

5. IKUS UNIBERTSOA

5.2 ARGAZKI ESTILOA

Biratze kromatikoa

Jatorrizko argazkia

Ukituak egindako argazkia Efektu hori ezartzeko irudirik egokienak aukeratu behar ditugu. Akabera guk nahi duguna izan dadin, eremu ilundun eta zuri gutxiko irudiak bilatzea gomendatzen dizugu.

Estilo horretan, magenta tonura eramandako argazkiak hartu eta gure gurutzearen zerrenda berdearekin tindatuko ditugu. PANTONE速 220 C

Argazkiaren eta zerrendaren artean, bi koloreak proportzio orekatuan agertuko dira. Argitalpenetan, salbuespen gisa, zerrenda berderik gabe erabil dezakegu biratze kromatikodun irudia. Kasu horretan, berdera biratutako irudiak ere erabil ditzakegu, baldin eta maketazioan magentarekin orekatuta agertzen bada.

Biratze kromatikoa magenta tonura egiteko, jatorrizko irudia hartu eta gris-eskalara eramango dugu.

PANTONE速 376 C

Gure pieza Illustrator programan maketatzerakoan, irudiari guk nahi dugun kolorea (pantone 220C) aplikatuko diogu betegarri moduan. Biratzea Photoshopen egiteko, duotonu bat aplikatuko dugu #a50050 kolorearekin eta # e0e0e0 grisarekin.

Eta, haren gainean, gurutzearen irudi grafikoaren zerrenda ezarriko dugu. Nahi dugun gardentasun- eta kolore-efektuak lortzeko, biderkatzeefektua erabiliko dugu zerrenda berdearen gainean.

LABORAL Kutxa markaren eskuliburua

35. orrialdea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.