Urtzi Urkixo SALA REKALDE [eusk]

Page 1

URTZI URKIXO Erinnerung-Gogoratzen dut

2021.11.23 - 2022.01.23 Rekalde Aretoak URTZI URKIXOren Erinnerung-Gogoratzen dut aurkezten du, barriek 2021 programaren barruan; programa horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualetako bekez gozatu duten artistek egindako lanen hautaketa bat erakusten du.

New Era #1 & #2, 2020. 3 koloretako serigrafia, 60 x 50 cm

Erakusketan 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan-sorta bat ikus daiteke , ardatz komun batekin: eskuz inprimatutako argazkia, paper gaineko serigrafian. Ekoizteko garaia dela eta, obra gehienak Covid-ak eragindako egoeraren aurreko erantzun gisa beha daitezke. Obrak Berlinen (tailer propioa eta Künstlerhaus Bethanien-eko serigrafia tailerra) eta Bilbon (BilbaoArte Fundazioaren serigrafia tailerra) ekoiztu zituen egileak. Hainbat sormen-testuingurutatik abiatuta, lanek erro berari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzen dute, hau da, zuri-beltzeko argazki analogikoari buruzkoa. Urtzi Urkixoren lanak prozesu-izaera garrantzitsua du, non bere deriba-ariketa batean aurkitutako lehen materiala abstraituz doan, harik eta oroitzapen abstraktu bihurtzen den arte.

Extracts of things happened a while ago, 2021. Serigrafia, 140 x 100 cm

Erinnerung-Gogoratzen dut Hiri batean bizi naizenez, hiritarra naiz. Denbora eta espazioa partekatzen ditut hiritarren kopuru handi batekin, baina, askotan espazio hori pribatua denez, horren balioa eta nortasuna inposatu egiten da sarri. Emiliano Zapatak esandakoari jarraiki, “lurra lantzen duenarena da”, eta, nire ustez, espazioa bertan bizi denarena da, ez fisikoki soilik, baita metaforikoki ere.

T.A.Z. #1 - #5, 2020. 3 koloretako serigrafia, 35 x 25 cm

Herritarrok gara kale, plaza eta eremu komun horiei guztiei esanahia emateko eta gure bizimoduaren arabera erabiltzeko ardura geure gain hartzen dugunak. Mapa itxita dago, baina eremu autonomoa zabalik dago. Metaforikoki, kontroleko kartografiarako ikusezinak diren dimentsio fraktalen barruan hedatzen da. (...) Hor eremuak bilatzen ditugu —geografikoak, sozialak, kulturalak, irudizkoak—, eremu autonomo gisa loratzeko indar potentziala dutenak —eta espazio horiek erlatiboki irekita dauden denborak bilatzen ditugu. Hakim Bey. Zona temporalmente autónoma, 1985. Nire lana espazio horiek eraldatzen ahalegintzen da, arlo fisikotik abiatuta nire iruditeriara bitartean. Nire ustez une jakin batean gertatutako errealitate bat irudikatzen duen zuri-beltzeko argazki batetik abiatuta, argazki horretan esku hartzen dudan heinean, daukan informazioa urratu egiten da, oroitzapen abstraktu bihurtzeraino. Urtzi Urkixo URTZI URKIXO (Bilbo, 1993) Arte Ederretako lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (2017), eta Berlinen bizi da 2015etik. Han, bere proiektu artistikoa serigrafiako obra grafikoen editore-lanarekin uztartzen du.

JENNI ALVARADO

Urtzi Urkixo bere tailerrean, Berlin

Castellano

Objeto ritual

2015ean hasi zuen bere ibilbide artistikoa arte grafikoaren munduan, Berlingo Künstlerhaus Bethanien-eko Gloria Alonso tailerreko irakaslearekin egindako praktika batzuetan. 2017an serigrafian espezializatu zen, A Coruñako Betanzoseko Estanpa 2021.07.20 - 2021.09.19 Garaikideko Nazioarteko Zentroan modulu bat eginez. Harrez geroztik, sormengune eta egonaldi artistiko ugaritan lan egin du, besteak beste, Alfara Grafikoan (Salamanca, 2017), BilbaoArte Fundazioan (2015-2021) eta Berlingo Czentrifuga talde artistikoaren tailerrean. Bere obra Rekalde Aretoan erakusteaz gain, Urkixo Grabatuaren Nazioarteko Azokan izango da, La Taller Galeria ordezkari duela. PRÓXIMA EXPOSICIÓN Gaur egun, artista grafiko gisa duen laneko proiektuarekin jarraitzen du, Berlingo White Grid Gallery-n barriek 2021 erakusketa bat egiteko obra-sorta berri bat ekoizten, azken urtea lanak egiten hasi baita galeria horrentzat. JAVIER RODRÍGUEZ PÉREZ-CURIEL 20 julio 19 septiembre 2021 2021 21 – septiembre – 21 noviembre

JENNI ALVARADO Objeto ritual

rekalde Alameda Recalde, 30 | 48009 Bilbao

Sala Rekalde presenta la exposición de JENNI ALVARADO con la Tel. +34 94 406 85 32 que inicia el ciclo de exposiciones de barriek 2021, el programa www.salarekalde.bizkaia.eus que muestra una selección de los-las artistas que han disfrutado de lasOrdutegia becas de artes plásticas y visuales de la Diputación Foral de Asteartetik larunbatera: 10 - 14 eta 17 - 20:30 Bizkaia. Igande eta jai egunetan: 10 - 14 Astelehenetan itxita

La exposición reúne los trabajos creados por la artista en el último Horario año: pinturas y dibujos de gran formato realizados sobre papel Martes a sábado: 10 - 14 y 17 - 20:30 h junto Domingos a dibujos, esculturas y festivos: 10 - 14 h y proyecciones audiovisuales que reLunes cerrado presentan la evolución del proceso en torno al objeto y a sus cualidades totémicas. Opening hours Tuesday to Saturday: 10 - 14 and 17 - 20:30 h El título de and la exposición Objeto ritual se refiere al proyecto deSundays holidays: 10 - 14 h Monday por closedJenni Alvarado durante varios años y que trata sarrollado sobresarrera la transformación lo escultórico a lo audiovisual y de lo doan | entrada libre | de admission free visual a lo pictórico, a partir de la selección de algunos fotogramas de los videos realizados.

Alvarado produce las composiciones a través de la recogida de imágenes y materiales audiovisuales en torno a la idea de ritual. Igualmente la idea de falso tótem contribuye a generar una reflexión sobre las cualidades que otorgamos a los objetos a partir de su uso y el vínculo especial que nos une a determinados elementos.

Alda. Recalde, 30 - 48009 Bilbao - Tfno. +34 94 4068532 - www.salarekalde.bizkaia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.