Sala Rekalde HEZKUNTZA 21-22

Page 1

2021 / 09 – 2022 / 06 BITARTEKARITZA PROGRAMA ERTIBIL BIZKAIA 2021 2021eko uztailaren 15etik urriaren 12ra 1983. urtetik, ERTIBILen helburu nagusia Bizkaian haien sormenlanak gauzatzen dituzten artista sortuberriak laguntzea eta bultzatzea izan da. 39. edizio honetan 138 artistek parte hartu dute teknika eta espezializazio mota guztiekin egindako 192 lanekin, eta haien artean erakusketa hau osatzen duten 18 obrak aukeratu dira. Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailak urtero antolatzen duen talde erakusketa ibiltarian, gaur egungo sortzaile gazteen proposamenak aurkitu ahal izango ditugu. Erakusketak praktika artistiko berrien proposamen interesgarriak ezagutzeko aukera ematen dio publikoari. Ertibil Bizkaia, Rekalde Aretoa, 2021

IDOIA MONTÓN 2021eko urriaren 26tik 2022ko otsailaren 27ra

Idoia Montón ST, 2011. Akrilikoa eta collage kartoian 75 x 105 cm

Rekalde Aretoak, Idoia Montónen (Donostia, 1969) lanari buruz orain arte egindako erakusketarik handiena aurkeztuko du. Idoia Montón arte garaikidearen euskal artistarik berezienetariko eta koherenteenetariko bat da. Hautaketak 1991tik gaur egun arteko lanak jasotzen ditu. Proiektuak artistaren ibilbidea birpasatzen du, nukleo tematiko zein formaletatik eta testuinguru nukleoetatik abiatzen diren obren hautaketa baten bidez. Rekalde Aretoan, zentzunukleo hauek «konstelazioen» muntai bihurtuko dira, hau da, antza desberdinak diren eta denboran urrun dauden obren taldeak dira, baina elkarri hitz egiten diotenak eta gure errealitateari buruzko mezuak bidaltzen dituztenak.

MANUEL QUINTANA MARTELO 2022ko martxoaren 11tik uztailaren 3ra

Manuel Quintana Martelo Velázquez 22, 2015 Akuarela, arkatza eta collage paperean 36 x 51 cm

Manuel Quintana Marteloren Containers sailean oinarritutako margolan erakusketa aurkeztuko du Rekalde Aretoak. Lan talde honetan, bodeigoi bezela landu izan dituen hiri kontainerrak presentzia eskultoriko bezela aurkezten dira. Erakusketa, MARCO, Museo de Arte Contemporánea de Vigo-k ekoiztu du, bertan Quintana Martelo 2012tik etengabe jorratzen ari den eta ia ezezaguna den saila aurkezten da lehenengo aldiz. Bisitariek sormen prozesu osoa errepasatu ahal izango dute hasierako zirriborroetatik formatu handiko lanetara.

BARRIEK 2021 2021eko uztailaren 20tik 2022ko maiatzaren 29ra Rekalde Aretoak Jenni Alvarado, Javier R. Pérez-Curiel, Urtzi Urkixo, Izaskun Araluzea eta Mikel Erkiaga artisten erakusketak aurkeztuko ditu barriek 2021 programa barruan. Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak lortu dituzten artisten lanak aurkezten ditu. Artisten sormen prozesuetan sakontzeko jarduera ezberdinak programatuko ditugu.


PROPOSATURIKO JARDUERAK ● IRAKASLEENTZAKO BISITA GIDATUA * 2021eko irailaren 23an, 17:00etan. 2021-2022 kurtsoko erakusketen funtsezko kontzeptuak eta proposaturiko ibilbideak aurkeztuko dira. ● BISITA IRUZKINDUAK* Ordu beteko ibilbideak erakusketen funtsezko kontzeptuak partekatzeko. 2021eko irailak 16tik aurrera. 18:30etan. ● ESKOLA TALDEENTZAKO BISITA TAILERRAK * LH, DBH, Batxilergoak eta beste kolektibo taldeei zuzendutako bisitak eta dinamikak erakusketan aurkezten diren gaiak eta teknikak sakonago aztertzeko. Talde bakoitzaren interes eta beharrak kontutan izanik diseinatzen ditugu jarduera guztiak. ● BISITA BEREZIAK HIZKUNTZAK LANTZEKO * Euskaraz, ingelesez, alemanez edo frantsesez. Arte garaikidearen bidez, ibilbide eta dinamika zehatzei esker, hizkuntza lantzeko modu berriak ezagutuko dituzue. ● BISITA BEREZIAK GIZARTE ESKLUSIO ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAKO * Erakusketa abiapuntutzat hartuta, bisita eta gogoeta sustatzen dituzten dinamikak eskaintzen ditugu. Kolaborazio bereziekin jarraituko dugu, arte garaikidea tresna barneratzaile moduan erabili nahi duten elkarteei helarazten diegu eskaintza. ● ARTISTA TAILERRAK * Bertoko artista gazteek bideraturiko tailerrak. Arte batxilergoko ikasleentzat eta arte ederretako lehen mailetako ikasleentzat bideraturiko jarduera. Jenni Alvarado, irailak 17 (Data eta ordutegi gehiago gure web orrian) ● ELKARRIZKETAK * Tailerrak antolatzen ditugu arte garaikideko proposamenik berrienak era ludiko eta didaktikoan erakutsiz. Artea diseinua, eta literatura batu egiten ditugu proposamen berezien bitartez. ● TAILERRA FAMILIAN * Jarduera hauek bereziki zuzenduta daude txikienek heldu bat lagun dutela egin ditzaten. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan. ● LITTLE ARTISTS * Aretoko erakusketekin lotuta dauden jarduerak ingelesez egiten ditugu hizkuntzaren erabilera sustatzeko sormena lantzen dugun bitartean. ● CANCHA LIBRE * Cancha Libre bitartekaritza programa berri bat da, 16 eta 25 urte bitarteko gazteek osatutako talde bat. Rekalde Aretoarekin lankidetzan, arte eta kultura garaikideari hurbiltzeko era ezberdinak planteatu eta esperimentatuko ditugu.

* Jarduera guztiak DOAN dira eta ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua. Informazio gehiago jasotzeko edo tailer bat hitzartzeko, deitu ( 94 406 87 07 / 85 32 edo www.salarekalde.bizkaia.eus bisitatu. Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: Igandeak eta jaiegunak: Astelehenetan, itxita.

À 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 À 10:00 - 14:00


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.