JENNI ALVARADO Objeto ritual (EUSK) SALA REKALDE

Page 1

JENNI ALVARADO Objeto ritual 2021.07.20 – 2021.09.19 Rekalde Aretoak JENNI ALVARADOren erakusketa aurkezten du, barriek 2021 erakusketa-zikloari hasiera emateko, Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoen eta ikusmen-arteen bekak jaso dituzten artisten hautaketa bat erakusten duen programa. Erakusketak artistak azkenengo urtean sortutako lanak biltzen ditu: paperaren gainean egindako formatu handiko pinturak eta marrazkiak, ikus-entzunezko proiekzioekin, eskulturekin eta marrazkiekin batera. Horiek guztiek islatzen dute prozesuaren bilakaera, objektuaren eta horren totem-ezaugarrien inguruan. Objeto ritual izenburuak, Jenni Alvaradok zenbait urtetan garatutako proiektuari egiten dio erreferentzia; horren gaia eraldaketa da, eskulturatik ikus-entzunezkora eta bisualetik piktorikora, betiere egindako bideoen fotograma batzuen hautaketatik abiatuta. Jenni Alvaradok konposizioak ekoizten ditu errituaren ideiaren inguruko ikusentzunezko materialak eta irudiak bilduz. Era berean, totem faltsuaren ideiak objektuei, bere erabileratik abiatuta, ematen dizkiegun ezaugarrien inguruko hausnarketa sortzen laguntzen du, baita zenbait elementurekin lotzen gaituen lotura bereziaren ingurukoa ere.

Retratos en el Castro de Malmasín, 2021. Akrilikoa paperean. 180 x 240 cm

OBJETO RITUAL Pinturatik, inguratzen gaituen orotaz harago joan daiteke modu primitiboan, hori edukitzeko derrigorrezko premiarik gabe, posizionatzeko beharrik gabe, beti hautemate hutsaren sentsibilitatetik. Nire prozesuan, betebeharra bilaketarekin lotuta dago, bai objektu sentikorraren hautematean, bai objektu beraren eraldaketan. “Izaki guztiok dugu izen sekretu bat ageriko izenaz gain eta izen horretan gordeta dago gauzen esentzia. Magia ez da izen sekretuen ezagutza, baizik eta izaki edo gauza bakoitza berriz adierazteko keinua. Horregatik, haur bat ez dago inoiz hizkuntza sekretu bat asmatzen duenean bezain pozik. Halaber, gure tristura ez dator hainbeste izen magikoak ez ezagutzetik, baizik eta ezarri dizkigutenak baztertzeko zailtasunetik”. Agamben, G. 2005, Profanaciones (p 24). Nire esperimentazio-prozesuaren barneko parteari dagokionez, bultzada eskultura-tramankulu batzuen eraikuntzarekin hasten da, asmamen-irrika sortzen didatenak eta mundu errealetik artearen mundura eramaten nautenak. Interpretazio hori hiru dimentsioko objektutik sortzen da, nik tramankulu hauei esleitzen dizkiedan totem-ezaugarri zehatz batzuekin, eskultura, pintura eta bideoaren arteko hibridoetan eraldatzeko. Kanpokoari dagokionez, zoria funtsezko osagaia da. Aurkitzen ditudan elementuak eta irudiak artxibatzen ditut eta, material horretatik abiatuta, bideo-zati txikiak editatzen ditut. Horrela, prozeduraren momenturen batean, barnekoa eta kanpokoa elkartzen dira. Fundación BilbaoArte Fundazioaren laguntzarekin.

ARTISTA Jenni Alvarado (Durango, 1981). Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2006). Ordutik hona, bere proiektu artistikoak marrazkiaren eta pinturaren inguruan garatu egin dira. Hala eta guztiz ere, azkenengo urteotan, ikusentzunezko formatua bere sorkuntza-prozesuaren parte da. Gainera, eskulturak, lehen baliabide piktoriko gisa erabilitakoak, gero eta presentzia handiagoa dauka bere lanaren konfigurazio artistikoan.

JENNI ALVARADO

Castellano

Objeto ritual

2010ean, Ertibil Bizkaiaren erakusketa kolektiborako hautatua izan zen eta, 2011n, Clone Magazine aldizkariaren ilustrazioari buruzko ale berezi batean hartu zuen parte. Eusko Jaurlaritzaren arte plastikoen eta ikusmen-arteen produkzio-beka 2021.07.20 - 2021.09.19 lortu zuen 2015ean Simbología para un trayecto pictórico proiektuarekin. 2018 eta 2019 bitartean, Pintura Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, apur bat beranduago, Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoen eta ikusmenarteen beka lortu zuen Objeto ritual (2019/2020) proiektuarekin. 2020an, Falso Totem deritzonaren inguruan lan egiten jarraitu du, hain zuzen ere, BilbaoArteren PRÓXIMA EXPOSICIÓN hiruhilekoko produkzio artistikorako bekaren bitartez.

JENNI ALVARADO Objeto ritual barriek 2021

Aurten (2021), instalazio-eremuko proiektu baten inguruan lan egiten ari da. Horren izena Rotoscópica da. Proiektua sorkuntza-prozesu beraren deribatik sortzen da JAVIER RODRÍGUEZ PÉREZ-CURIEL eta oinarritzen 20horretan julio 19 septiembre 2021 2021 21 – septiembre –da. 21 noviembre

rekalde Alameda Recalde, 30 | 48009 Bilbao

Sala Rekalde presenta la exposición de JENNI ALVARADO con la Tel. +34 94 406 85 32 que inicia el ciclo de exposiciones de barriek 2021, el programa www.salarekalde.bizkaia.eus que muestra una selección de los-las artistas que han disfrutado de lasOrdutegia becas de artes plásticas y visuales de la Diputación Foral de Asteartetik larunbatera: 10 - 14 eta 17 - 20:30 Bizkaia. Igande eta jai egunetan: 10 - 14 Astelehenetan itxita‰

La exposición reúne los trabajos creados por la artista en el último Horario año: pinturas y dibujos de gran formato realizados sobre papel Martes a sábado: 10 - 14 y 17 - 20:30 h junto Domigos a dibujos, esculturas y proyecciones audiovisuales que rey festivos: 10 - 14 h Lunes cerrado presentan la evolución del proceso en torno al objeto y a sus cualidades totémicas. Opening hours Tuesday to Saturday: 10 - 14 and 17 - 20:30 h El título de and la exposición Objeto ritual se refiere al proyecto deSundays holidays: 10 - 14 h Monday por closedJenni Alvarado durante varios años y que trata sarrollado sobresarrera la transformación lo escultórico a lo audiovisual y de lo doan | entrada libre | de admission free visual a lo pictórico, a partir de la selección de algunos fotogramas de los videos realizados.

Alvarado produce las composiciones a través de la recogida de imágenes y materiales audiovisuales en torno a la idea de ritual. Igualmente la idea de falso tótem contribuye a generar una reflexión sobre las cualidades que otorgamos a los objetos a partir de su uso y el vínculo especial que nos une a determinados elementos.

Alda. Recalde, 30 - 48009 Bilbao - Tfno. +34 94 4068532 - www.salarekalde.bizkaia.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.