HEZKUNTZA 2019-2020 REKALDE ARETOA

Page 1

REKALDE ARETOKO BITARTEKARITZA PROGRAMA 2019 / 09 – 2020 / 06 MIKEL LERTXUNDI 2019ko uztailaren 18tik urriaren 13ra

Mikel Lertxundi Izenbururik gabe, 2019 Eskultura 290 x 280 x 290 cm

Orekaren bila Mikel Lertxundi (Berriatua, 1951) eskultoreak azken hiru hamarkadetan garatu duen unibertso plastikoa aurkezten duen erakusketa antologikoa da. Lertxundik bere ibilbide guztian helburu argi bat izan du: hiru aldaeretatik abiatuta (lurra, espazioa eta denbora) naturaren esentzia bilatzea. Eskultoreak harria, egurra eta burdina aurkitu ostean definitu zuen bere adierazteko modua. Hiru material horiek, hain zuzen ere, euskal tradizio kulturalean oso sustraiturik dauden materialak dira.

IGNACIO GOITIA 2019ko urriaren 25etik 2020ko urtarrilaren 26ra Erakusketaren xedea Ignacio Goitia (Bilbo, 1968) artistaren obra piktoriko osoa ezagutzeko ibilbidea egitea da, hau da, bere hasieratik oraintsueneko lanetaraino. Erakusketaren aurkezpena kronologikoa da eta artistaren sorkuntza-aldi guztiak azpimarratzen ditu, eta baita azken 30 urte hauetan esploratu dituen gai guztiak ere.

Ignacio Goitia En la Gliptoteca de Munich, 2011 Akrilikoa mihisean 250 x 190 cm (xehetasuna)

CRISTINA GARCÍA RODERO 2020ko otsailaren 14tik maiatzaren 17ra Con la boca abierta Cristina García Rodero-ren (Puertollano, Ciudad Real, 1949) lehenengo atzerabegirako tematikoa da. Erakusketak, 70. hamarkadako bere lehenengo lanetatik hasita eta gaur egunerarte egindako lanen sailkapen bat aurkezten du. Aukeratutako lanen gehiengoa orain arte ezezagunak izan diren argazkiek osatzen dute eta gizakien sentimendu sakonetatik ibilbide bat proposatzen dute. Cristina García Rodero Portadora de misterios, Madrid, 2007 Argazkia 80 x 120 cm

ERTIBIL BIZKAIA 2020 2020ko maiatzaren 28tik uztailaren 5era Bizkaiko Foru Aldundiko kultura sailak urtero antolatzen duen talde erakusketa ibiltarian, gaur egungo sortzaile gazteen proposamenak aurkitu ahal izango ditugu. Erakusketak praktika artistiko berrien proposamen interesgarriak ezagutzeko aukera ematen dio publikoari.


PROPOSATURIKO JARDUERAK ● IRAKASLEENTZAKO BISITA GIDATUA * 2019ko irailaren 11an, 17:00etan. 2019-2020 kurtsoko erakusketen funtsezko kontzeptuak eta proposaturiko ibilbideak aurkeztuko dira. ● BISITA IRUZKINDUAK Ostegunero (jaiegunak ezik) 18:00etan. 2019ko urriak 10etik aurrera. ● ESKOLA TALDEENTZAKO BISITA TAILERRAK * LH, DBH, Batxilergoak eta beste kolektibo taldeei zuzendutako bisitak eta dinamikak erakusketan aurkezten diren gaiak eta teknikak sakonago aztertzeko. Talde bakoitzaren interes eta beharrak kontutan izanik diseinatzen ditugu jarduera guztiak. ● BISITA BEREZIAK HIZKUNTZAK LANTZEKO * Euskaraz, ingelesez, alemanez edo frantsesez. Arte garaikidearen bidez, ibilbide eta dinamika zehatzei esker, hizkuntza lantzeko modu berriak ezagutuko dituzue. ● BISITA BEREZIAK GIZARTE ESKLUSIO ARRISKUAN DAUDEN TALDEENTZAKO * Erakusketa abiapuntutzat hartuta, bisita eta dinamika barneratzaile eta gogoetatsuak eskaintzen ditugu. Kolaborazio bereziekin jarraituko dugu, BIDESARI- Pastoral penitenciaria, AVIFES, Fundación Síndrome de Down, Centro Rafaela Maria eta aprendeTEA elkarteekin. Arte garaikidea tresna barneratzaile moduan erabili nahi duten elkarteei helarazten diegu eskaintza. ● ARTISTA TAILERRAK * Artista gazte eta lokalek bideraturiko tailerrak. Arte batxilergoko ikasleentzat eta arte ederretako lehen mailetako ikasleentzat bideraturiko jarduera. Datak eta ordutegia finkatu gabe. ● ARTEA ETA MEMORIA TAILERRA * Hezitzaile baten eskutik, ordu eta erdiko saioetan, erakusketak ezagutuko ditugu eta dinamika ezberdinen bidez, jarrera ohiturak sortuko ditugu gure eguneroko memoria hobetzeko asmoarekin. 60 urte baino gehiago dituzten pertsonentzako. Saio berriak 2019ko azarotik aurrera. ● ASTE BURUKO TAILERRAK * Larunbatetan. 10:15etik 11:30era, 3-6 urte. 12:00etik 13:30era, 7-11 urte. Tailerrak antolatzen ditugu arte garaikideko proposamenik berrienak era ludiko eta didaktikoan erakutsiz. ● TAILERRA FAMILIAN * Larunbatetan 11:00etik 13:00era, 4-11 urte heldu bat edo bi lagun dutela. Jarduera hauek bereziki zuzenduta daude txikienek heldu bat lagun dutela egin ditzaten. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan. Igandeetan: 11:00etik 12:30era, 2-6 urte heldu bat edo bi lagun dutela. Familia tailerrak non arteaz, arkitekturaz eta haur literaturaz gozatu y eta ikasi, jarduera kolaboratiboen bitartez. ● LITTLE ARTISTS * Larunbatetan 17:30etik 19:00era, 6-12 urte Aretoko erakusketekin lotuta dauden jarduerak ingelesez egiten ditugu hizkuntzaren erabilera sustatzeko sormena lantzen dugun bitartean.

* Jarduera guztiak DOAN dira eta ezin bestekoa da aldez aurreko hitzordua. Informazio gehiago jasotzeko edo tailer bat hitzartzeko, deitu 94 406 87 07 / 85 32 edo www.salarekalde.bizkaia.eus bisitatu. Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: Igandeak eta jaiegunak: Astelehenetan, itxita.

10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 10:00 - 14:00


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.