Gomazko Tarzan (lagina)

Page 1

Gomazko Tarzan Ole Lund Kirkegaard Liburu

hau

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir



1. Kapitulua

L

iburu hau, Gomazko Tarzan izeneneko haur baten ingurukoa da. Baina hori ez zen bere benetako izena. Bere benetako izena Ivan Olsen zen. Honako i足足txura zuen:

7


Ikus dezakezunez, Ivan Olsen ez da oso garaia. Ai­­tzitik, ­­txikia eta argala da, eta ez oso ederra. Ez du gihar handirik eta ezin du inor jipoitu. Ondorioz, Ivan Olsen egunero jipoi­­tzen zuten. Dibertigarria dirudi Ivan Olsen jipoi­­tzea. Baina ez zen batere dibertigarria. Ez Ivan Olsenen­­tzat, behin­­tzat.

Hemen Ivan nola jipoi­­tzen duten ikus dezakezu

8


Ba­­tzuetan, ura sar­­tzen zioten gal­­tzetan, eta beste ba­­ tzuetan, eskolako komunetan itxita uzten zuten. Ivan Olsenen­­tzat ez zen oso dibertigarria izaten.

9


Haur zaharrenak izaten ziren okerrenak. –Beno, Ivan­­txo –esaten zuten, iletik eta belarrietatik tira­­ tzen zioten bitartean–. Beno, gaur zure giharrak ikusi ahalko ditugu? –U­­tzi bakean! –oihuka­­tzen zuen Ivan Olsenek, eta zorroarekin nagusiak jo­­tzen saia­­tzen zen–. Ez dut giharrik, ondo dakizue. –Tira, Ivan­­ txo –esaten zuten nagusiek barreka–. Hala ere, u­­tziguzu zure giharrak ikusten. Eta orduan, mahukak biltzen zizkioten Ivani eta bere beso mehe eta zuriei begira­­tzen zieten. –Arraioa! –esaten zuten, besoei begiratu ostean–. Arrazoia duzu, Ivan. Zure giharrak ez dira ­­txori­­txo baten kaka baino handiagoak. Eta orduan, barrez hasten ziren berriz eta ura sar­­tzen zioten gal­­tzetan eskolako komun batean –diberti­­tzeko asmoz besterik ez–, bertan maisuak ezin bai­­tzituen ikusi. Hemen, eskolako komun batean, Ivan Olseni ura sartu diote gal­­tzetan.

10


Nagusiek Ivan al­­txatu –asko batzen zirenean, oso indar­­ tsuak bai­­tziren– eta ipurdia ur ho­­tzaren ­­txorrotaren azpian jarri zioten; ondorioz, ura gal­­tzetan zehar jaitsi zi­­tzaion, gomazko botetaraino heldu arte. Horrela, Ivan Olsenen gomazko botak blai eginda gelditu ziren. Negua izaten zen okerrena, galtzak txorrotaren azpian sartu eta Ivan Olsen eskolatik irten orduko gal­­tzetako ura izoztu egiten zi­­tzaiolako. Gal­­tzak kartoia bezain zurrun eta gogor jar­­tzen zi­­tzaizkion, eta Ivanek balantzaka ibili behar zuen, an­­tzara bat bezala.

11


–Kar, kar, kar –oihuka­­tzen zuten nagusiek aho­­ts sakon eta herdoilduarekin–. Kar, kar. Ikusi al duzue? Ivan Olsenek pixa egin du gal­­tzetan. –Egon isilik! –oihukatu zien Ivanek. Baina nagusiak ez ziren isildu. Ozenago egin zuten barre: eztarrian paper-la­­tza zutela zirudien. Hemen, nagusiak barrez lehertzen ari dira.

12


–Ivan –oihukatu zioten–. Txerri­­hutsa zara. Zer esango dizu amak orain? Ivan Olsenen amak ezer gu­­txi esan zuen. Ivan gal­­tzak blai eginda e­­txera­­tzen zenean, amak soilik burua astindu, eta komuneko sokan gal­­tzak zin­­tzilika­­tzen zituen. Ivan Olsenen amaren ustez, gal­­ tzetan ura sar­­ tzea ­­txerrikeria hu­­tsa zen. –Nazkatzen hasia naiz uraren txantxa hauekin… –marmartu zuen, gal­­tzak sokan zin­­tzilika­­tzen zituen bitartean–. Nazkatzen ari naiz… Ivan Olsenen amak ez zuen asko hi­­tz egiten, baina aitak, Olsen jaunak, bai. Bat-batean, bere onetik aterata oihuka hasi zen. –Nola? –oihukatu zuen–. Berriz ere sartu dizute ura gal­­ tzetan? –Bai… –esan zuen Ivanek. –Baina, zer da hau? –oihukatu zuen aitak, eta mahaiari jo zion ukabilkadaren eraginez, kafe kikarak salto egin zuen–. Zure burua defenda­­tzen ikasi behar duzu, mutiko. Gizon bat izaten ikasi behar duzu. Hemen, Ivan Olsenen aita –Olsen jauna– mahaian ukabilkada bat ematen ari da.

13


–Zer da gizon bat izatea? –galdetu zuen Ivanek. –Gizon bat –oihukatu zuen aitak–, gizon bat, besteak baino indar­­tsuagoa dena da. –Ni ez –esan zuen Ivanek–. Ni ez naiz batere indar­­tsua. –Ez! –oihukatu zuen aitak–. Zuk ezin duzu ezer egin, ­­txorimalo gaixo bat besterik ez zara. –Bai… –esan zuen Ivan Olsenek–. Uste dut arrazoia duzula. –Ba! –oihukatu zuen aitak aulkitik nekez al­­txa­­tzen–. Zer egin ote dut nik horren seme txorimaloa izateko? –Ez dakit –esan zuen Ivan Olsenek. Eta horrela, Ivan Olsenek gauza asko ikasten zituen.

14


Eskolan, gal­­tzetan ura nola sar­­tzen zioten ikasten zuen, eta baita nola astin­­tzen zuten ere, eta e­­txean, aitak, haur bat izan arren, gizon bat izaten jakin behar zuela irakasten zion, eta besteak jo behar zituela. Bestela, t­­ xorimalo bat besterik ez zen izango. Ikusten duzunez, Ivan Olsen izatea ez zen beti erraza.

15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.