Page 1

Per eta Mads Txiki Ole Lund Kirkegaard

LIBURU

HAU

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir


1. Kapitulua Zaratarik egiten ez duen kanoia ezagutuko dugu

U

zta garaiko erdialdea zen, eta Vinneby-ko bizilagun ia guztiak zelaietan zebiltzan, eguzki hori eta haustuaren azpian, uzta-lanetan laguntzen. Vinnebyko nekazari lanpetuak hainbeste saiatzen ziren, ezen izerdi orban handiak zituzten beren elastikoetan. Baina Vinneby ez zen guztiz hutsik gelditu. Dendaria bere dendan gelditu zen, uztan lan egiten zutenei garagardoa eta pattarra saltzeko, eta bien bitartean, luzoker mingots bat bezalakoa zen margolaria bere eskaileran igota zegoen, Mikkel Paelgen etxea kareztatzen. Egun hartan, bi haur ere Vinnebyn zeuden. Aran heldu eta udare berde urtsuak jaten ari ziren, herrian ez baitzegoen zelatatuko zituen inor. Eta asebete zirenean, kanoi bat eraikiko zutela erabaki zuten. –Nola eraikiko dugu kanoi bat, haurrak izanda? –galdetu zuen Mads Txikik. –Oso erraza da –esan zuen Perrek–. Upel zahar batekin egingo dugu.

7


–A, noski! –esan zuen Madsek, eta Perri atzetik jarraitu zion Mikkel Paelgen estalpearen atzealderaino; han atzean, margolariak ezin zuen zertan ari ziren ikusi. –Lehenengo, upel hau hartuko dugu –esan zuen Perrek, tramankulu multzo batetik gurinezko upel zahar bat ateraz. Mads Txikik buruaz baietz egin zuen. –Eta orain –esan zuen Perrek–, taula hau jarriko dugu kanoiaren gainean. Mads Txikik buruaz baietz egin zuen berriz ere. –Prest dago –esan zuen Perrek. –Zer? –egin zuen deiadar Mads Txikik–. Honezkero prest dago? –Bai –esan zuen Perrek–. Orain, zoaz meloi baten bila Mikkel Paelgen baratzera, eta ni bitartean estalpeko teilatura igoko naiz. Mugi, Mads Txiki. Eta Mads Txiki ahal zuen azkarren abiatu zen, ezer ulertzen ez zuen arren. Beranduxeago meloi berde txiki batekin itzuli zenean, Per jada estalpeko teilatuan zegoen. –Zer egin behar dut orain? –galdetu zuen Mads Txikik. –Jar ezazu meloia taularen muturretako batean –esan zuen Perrek–. Gauza itzel bat ikusiko duzu. Mads Txikik Perrek esana egin zuen, eta gero, zuhaixka baten atzean ezkutatu zen. Bertan belarriak estali zituen,

8


kanoiek su egitean eztanda izugarri bat egiten dutela entzun baitzuen. Baina kanoi honek ez zuen eztandarik egin. “Tump” besterik ez zuen egin Perrek taularen beste muturraren gainean salto egin zuenean, eta Mads Txikik meloia airean ziztuan irteten eta estalpearen teilatu atzetik desagertzen ikusi zuen. –A! –egin zuen deiadar–. Zaratarik egiten ez duen kanoi bat da!

9


Une hartan, haurrek oihu ozen bat entzun zuten, Mikkel Paelgen lorategitik zetorrena. –Entzun! –esan zuen Perrek–. Zerbaiti eman diogu. Haurrek estalpea isil-isilik inguratu eta lorategirantz begiratu zuten. Margolaria zegoen bertan. Bere eskaileraren alboan etzanda zegoen, karez estalita. Karea ahotik burbuilak eginez irteten zitzaion, oihuka eta biraoka ari zen bitartean. –Bai –xuxurlatu zuen Mads Txikik–. Zerbaiti eman diogu. Oso kanoi ona da, zaratarik ez egin arren. –Aizu, Mads –esan zuen Perrek–. Ez duzu uste, apur batez ezkutatu beharko ginatekeela? –Bai, horixe egin genezake –esan zuen Mads Txikik–. Margolari hauek haserretzen direnean, arriskutsuak izan daitezke. Eta bi artillariak aranondo handi batera igo ziren, margolaria lasaitu arte itxaroteko.

10


2. Kapitulua Zaratarik egiten ez duen kanoiari buruz gehiago jakingo dugu

M

argolaria azkenean lasaitu zenean, Per eta Mads Txiki aranondotik jaitsi eta beren kanoiarengana itzuli ziren. –Aizu… Per –esan zuen Mads Txikik–. Kanoia berriz probatuko dugu? –Bai, zergatik ez? –esan zuen Perrek–. Apur bat mugi dezakegu, berriz margolaria ez jotzeko. –Baina oraingoan, meloi handi-handi bat bilatuko dut –esan zuen Mads Txikik, eta Mikkel Paelgen baratzean barrena desagertu zen. Aurkitu zuen meloirik handiena aukeratu zuen, eta benetan handia zen, ia Mads bera bezain handia. –Prest zaude? –oihukatu zuen Perrek, estalpearen teilatuan igota. –Ia-ia –esan zuen Mads Txikik, meloi erraldoiarekin lehian eta borrokan baitzebilen, meloia taula gainean mantendu zedin. –Salto egingo dut! –oihukatu zuen Perrek.

11


–Ez, itxaron apur bat –esan zuen Mads Txikik–. Lehenengo taulatik jaitsi behar naiz, gizona. Baina Mads Txikik ez zuen taulatik jaisteko astirik izan. Perrek taularen beste muturraren gainean lur hartu zuen “tump!” gor izugarri batekin, eta meloia, lasai-lasai, belarrean etzanda gelditu zen bitartean, Mads Txiki airean desagertu zen. –Hara! –esan zuen Perrek alde guztietarantz begira–. Nora joango zen? Mikkel Paelgen estalpea korrika inguratu zuen, bihotza ahotik irtetear zuela; izan ere, Mads bezalako zapaburu batek min handia har zezakeen bide erdian eroriz gero. Baina Mads Txikik ez zuen minik hartu. Izan ere, bidean Mikkel Paelg bera lastozko gurdi handi gidatzen ari baitzen, eta gurdiaren goialdean Mads zegoen, zoratu beharrean barrezka. –Gora! –oihukatu zuen–. A zelako jauzia! Mikkel Paelgek gurdia eten zuen, zur eta lur, eta bidera salto egin zuen. –Zer? –oihukatu zuen, Mads Txikiari begiak zabal-zabalik zituela begira–. Nondik irten zara zu? –Airetik –esan zuen Madsek zerua seinalatuz. –Nola? –oihukatu zuen Mikkel Paelgek bibotea orraztuz–. Sorginkeria dirudi.

12


Margolariak iskanbila entzun eta korrika iritsi zen, bere eskailera besapean zekarrela. –A! –egin zuen deiadar, eta irribarre maltzur bat eskaini zion Mads Txikiari–. Hona hemen Vinnebyko ume trauskil horietako bat.

13


Eta bere eskailera lastoaren kontra pausatu zuen, Mads harrapatzera igotzeko. “O”, pentsatu zuen Perrek. “Zerbait egin behar dut, Madsi astindu ederra emango diote bestela”. Orduan, Per bidean zehar korrika hasi zen eta bere biriken indar guztiaz oihukatu zuen: –Kontuz! Zezena aske dabil! Margolariak zortzi eskailera-tarte salto batez jaitsi zituen eta Mikkel Paelgekin batera saguak bezala lasto barrura salto egin zuen. Mads Txikia desagertu egin zen. Baina egun hartan ez zuten kanoia berriz erabili. Horren ordez, zoologiko bat egitea erabaki zuten.

14

Profile for Rinoceronte Editora

'Per eta Mads Txiki'  

'Per eta Mads Txiki', Ole Lund Kirkegaard, Sushi Books, 2015. http://sushibooks.es/tenda_eus.php?op=ver&id=1384

'Per eta Mads Txiki'  

'Per eta Mads Txiki', Ole Lund Kirkegaard, Sushi Books, 2015. http://sushibooks.es/tenda_eus.php?op=ver&id=1384

Advertisement