Piorteko Hodiaren abentura (muestra)

Page 1

Piorteko Hodiaren abentura Ole Lund Kirkegaard Liburu

hau

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir



Hodia

P

iort hiria Bulgislavian dago, eta bertan Hodia izeneko mutiko bat bizi zen. Liburu hau Hodiari buruzko da. Hodiari eta alfonbra gorriari buruzkoa. Baina Hodia mutikoari buruz ezer gehiago kontatu baino lehen, bizi zen hiriari buruz apur bat hi­tz egingo dizut. Piort hiriak Bulgislaviako beste edozein hiri t­ xikiren an­tza du. Ibai ­txiki eta lohi­tsu baten parean dago, eta ibaiaren beste er­ tzean mendiak ikus daitezke. Piorteko e­txe guztiak zurituta daude eta teilatu laua daukate. Arra­tsaldean, ibaiaren beste aldean eguzkia mendien a­tzean ezkuta­tzen denean, eta airea fresko eta arinagoa denean, gizonak, noizbehinka, e­txeen teilatu lauen gainean eseri eta beren urezko pipetan erre­tzen dute. Ba­tzuetan, Piorteko biztanleek beren e­txeetako teilatu lauen gainean lo egiten dute. Iluntasunean e­tzaten dira eta

7


laranjondoak loretan usain­tzen dituzte eta izarrei begira­tzen diete, loak hartu baino lehen. Piort hiriko kaleak estuak eta aldapa­tsuak dira. Ba­tzuek ere eskailerak dauzkate, hain dira aldapa­tsuak.

8


Eta Piort osoa hau足tsez betetako plaza t足 xikiz beteta dago. Bertan merkatariak, zapatagileak eta alfonbra sal足tzaileak egoten dira eguzki-oihalen azpian, norbait zer edo zer erostera hurbil足tzeko zain.

9


Piorten, ia gizon guztiek feza daramate buruan –bai, fez bat–, eta baita babu­txak ere. Agian ez dakizu zer den fez bat, baina nik neuk azalduko dizut. Kapela gorri ­txiki bat da, buruz behera jarritako loreon­ tzi bat dirudi. Baina Piorteko jendeari bost axola dio horrek, inoiz ez baitute loreon­tzi bat ikusi. Gehiengoari zinez gusta­tzen zaio babu­txak erabil­tzea, ez baitituzte beha­tzak estu­tzen eta ez baitira inoiz garbitu behar. Ziurrenik, horregatik daude Piorteko gizonak hain pozik beren babu­txekin.

10


Eta Piorteko emakumeak? Bada, tunika bel­tz luzeak darama­tzate eta aurpegia ezkuta­ tzen dien belo bat. Begiak eta oinak besterik ez zaizkie ikusten. Buruan urez betetako pegarra dutela kale estu eta aldapa­ tsuetan gora eta behera ibil­tzen direnean, ­txori bel­tz erraldoiak dirudite. Eta zergatik eramaten dute beloa? Tira, Piorteko emakumeei beloa, gizonei babu­txak bezain beste gusta­tzen zaizkie. Izan ere, emakumeek aurpegia beloarekin estal­tzen dutenean, ez dituzte ezpainak makillatu behar, eta inork ezin du jakin hor­tzen bat falta zaien.

11


Oso arraroa dirudi hori guzti hori. Baina ziurta­tzen dizut, babu­txak, beloak eta urezko pipak alboratuta, munduko beste hiri batekin alderatuz gero, Piorteko biztanleak ez direla hain desberdinak. Hodia mutikoari buruz gehiago jakiteko garai da. Hodiak bedera­tzi urte ditu. Goizero eskolara joaten zen, Piorteko beste haur guztiak bezala, irakur­tzen eta idazten ikasteko, Bulgislavia osoan ohikoa baita. Baina Hodiari ez zi­tzaion irakur­tzen eta idazten ikastea gehiegi interesa­tzen. Hodiak ideia zeharo desberdinak zituen buruan. Hodiak mundua ezagutu nahi zuen. Piort hiriko kale estuenetariko eta aldapa­tsuenetariko bat zen Jostunen Kalea. Bertan, hiriko jostun guztiak bizi ziren, eta bertan ere Hodia, aita eta ama bizi ziren. Izan ere, Hodiaren aita jostuna zen. Egunero, Hodia aita e­txe aurrean i­tzaletan eseri, eta josi eta josi ari­tzen zen. Urte luzez josten ibili zenez, guztiz begi-okerra zen. Izan ere, jostun batek aldi berean begiratu behar die oihalari eta jostorra­tzari, eta haria zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta distan­tzia gehiago dago oihalaren eta jostorra­tzaren artean.

12


Hodia aita oso nagia zen. Beti erabil­tzen zuen hari oso luze bat, eta beraz, beti zegoen distan­tzia handia oihalaren eta jostorra­tzaren artean. Eta bietan aldi berean begi bat eduki behar zuenez, bere begietako batek beheran­tz begira­tzen zuen eta goran­tz besteak. Inoiz ez zen Piorten Hodia aita bezain jostun nagirik egon, ezta hain jostun begi-okerrik ere.

13


–Jostuna izango zara –esaten zuen Hodia aitak, semeari bere begi okerrekin begira–. Ogibide ona da. –Ezta pen­tsatu ere –eran­tzuten zuen Hodiak–. Nik mundua ezagutu nahi dut. Hodia aitak burua astin­tzen zuen. –Txorakeriak –zioen–. Nola bururatu zaizkizu horren ideia ­txoroak? Ez, ene seme. Piorten gelditu eta jostuna izango zara. Oinak lurrean eduki behar dituzu.

14


–Zer da oinak lurrean eduki­tzea? –galdetu zuen Hodiak. –Kar, kar, ejem –egin zuen karranka Hodia aitak begi oker bat kliska­tuz–. E­txe­txo bat edukiko duzu, iturridun lorategi­ txo bat… eta agian, baita emazte­txo bat ere, e? –Ba! –esan zuen Hodiak–. Ez dut emazte­txorik behar. –Tira, tira –esan zuen Hodia aitak, bizarrari hazka eginez–. Laster zen­tzatuko zara, seme. Baina Hodia ez zen zen­tzatu. Horren ordez, ibaira jai­tsi zen, arran­tzaleekin hi­tz egitera. Arran­tzaleen on­tziak ibai ­txiki eta lohi­tsuan balan­tzaka ari ziren, eta arran­tzaleek, bitartean, haize-oihal baten azpian ibaiaren er­tzean eserita, beren urezko pipetan erre­ tzen zuten. –Norbaitek ibaian behera eraman nazake? –galdetu zien Hodiak arran­tzaleei–. Mundua ezagutu nahi dut. Arran­tzaleek urezko pipak u­tzi eta haurrari begiratu zioten. –Zer esan duzu? –galdetu zuten arran­tzaleek. –Mundua ezagu­tzea gustatuko li­tzaidakeela –esan zuen Hodiak. Arran­tzaleak, elkar begiratu, eta barrez hasi ziren. –Mundua ezagutu nahi duela! –oihukatu zuten–. Inozo honek mundua ezagu­tzera joan nahi du!

15


Barrez leher­tzen ari ziren eta bizkarrean kolpeak ematen zizkioten elkarri. Ba­tzuk, hainbeste barrerekin, urezko pipen kearekin ito ziren ia. –Ez naiz inozo bat –esan zuen Hodiak, minduta–. Mundua ezagu­tzera joan nahi dut, besterik ez. –Haur hau zoratu egin da –egin zioten iseka arran­ tzaleek–. Baina zen­tzatuko da, bai. Eta barre algaraka jarraitu zuten.

16


“Tira”, pen­ tsatu zuen Hodiak, ibaitik urrun­ tzen. “Dirudienez, ez naute eraman nahi. Orduan, beste nonbait saiatuko naiz”. Ez, Hodia ez zen zen­tzatu. Are gehiago, horren ordez, Mandazainen Plazara abiatu zen. Mandazainen Plaza erraldoia eta zikina zen eta hau­tsez beteta zegoen. Gurdiz, astoz eta mandoz gainezka zegoen, eta gurdien a­tzean mandazainak zeuden, arropa zikinarekin jantzita eta okaranezko pattarra edaten.

17


–Norbaitek eraman nazake? –galdetu zien Hodiak mandazain zikinei–. Mundua ezagu­tzea gustatuko li­tzaidake. Mandazain zikinek pattar botilak ahotik urrundu eta beren sudur luzeak gurdien a­tzetik atera zituzten, Hodia hobeto ikusi ahal izateko. –Zer dio haur honek? –galdetu zuen mandazain batek. –Pattarra nahi badu –esan zuen beste mandazain batek–, u­tziozue trago­txo bat edaten. –Ez dut zuen pattarra nahi –esan zuen Hodiak–. Mundua ezagutu nahi nuke.

18


Mandazainek elkarri begiratu zioten, begi gorrituekin. –Mundua ezagutu! –oihukatu zuten, eta barrez hasi ziren–. Inoiz ez dugu horrelako t­ xorakeriarik en­tzun! A­tzeran­tz makurtu eta barrez jarraitu zuten. –Ez nau inork eramango? –galdetu zuen Hodiak–. Mundua ezagutu nahiko nuke. –En­tzun –esan zuen mandazain handienak eta lodienak–. Haur honek burua galdu du. –Bai –egin zuen deiadar beste batek, zalan­tzati al­txa­tzen–. Alde hemendik, trauskila, eta u­tzi jendeari bere pattarra lasai edaten! “Hara”, pen­tsatu zuen Hodiak. “Ez naute eraman nahi”. Eta hau­tsez betetako plaza handitik urrun­duz, argi eta garbi en­tzun zituen mandazain zikinak barrezka oihuka­tzen: –Noizbait zen­tzatuko da mutiko xelebre hori. Baina, sine­ts ezazue, Hodiak burua zen­tzatu gabe jarraitu zuen.

19


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.