Page 1

Frode eta beste bihurriak Ole Lund Kirkegaard LIBURU

HAU

te aritu dio ☐ - i op i du ros ☐ - k e itu du urk ☐ - k a rtu du pu ☐ - k la zi du aba ☐ - k ir


1. Kapitulua

Izkinako-etxeko auzokideak ezagutuko ditugu

F

rode eta beste bihurrien istorioan murgildu baino lehen, agian hobe li­tzateke e­txe berean bizi diren per­tsonak agur­tzea. Izkinako-e­txea deituko diogu. Han­txe egon ginen auzokideekin hi­tz egin ahal izateko, eta lehenengo, Storm jauna ikusi genuen. Storm jauna beheko solairuan bizi da eta jendea e­txetik irteten eta sar­tzen en­tzun dezake. –Jmm –esan nuen nik–. Zer moduzkoa da bizi­tza izkinako-e­txean, Storm jauna? –Izkinako-e­txea! –oihukatu zuen Storm jaunak, haserre–. E­txea dei­tzen diozu kaxoi hondatu eta kirasdun honi? En­ tzun beharra ere! Storm jauna oso haserre zegoen. Aurpegia tomate ondu baten kolore berdinekoa zuen, eta gorbatak eztarria itotzen ziola zirudien. –Hemen bizi­tzea jasanezina da –oihukatu zuen–. Haurrak eta beste per­tsona nazkagarri ba­tzuk beti zarataka dabil­tza. Eta

7


sumatu duzu eskailerek duten kira­tsa? Beti dute aza eta beste jaki nazkagarri ba­tzuen usaina. –Jumm –esan nuen nik–. Ez duzu uste umeek eta elikagaiek gehiegi kezka­tzen zaituztela, Storm jauna? –Gorroto dut janaria eta are gehiago gorroto ditut haurrak! –oihukatu zuen Storm jaunak, eta suminduraren eraginez ia guztiz urdindu zen–. Eta gorroto dut ere t­ xorakeriak galde­tzen dituen jendea.

8


–Zenbat haur bizi dira e­txe honetan? –galdetu nion. –Bat! –oihukatu zuen Storm jaunak–. Baina gehiegizkoa da. Eta atea i­txi zuen, e­raikuntza osoan zehar zabaldu kolpe bat emanez. Storm jaunaren gainean, lehenengo solairuan, Irene TB eta Ravn andereñoa izeneko bi andre bizi dira. Haiei ere, izkinako-e­txean bizi­tzea zer moduzkoa zen galdetu nien. –Iii –esan zuten bi andreek, eskuak okertu eta leunki irrin­tzi ­eginez–. Iii, ji, ji, a­tsegina da hemen bizi­tzea. Ikuspegi onena daukagu. Gerta­tzen den guzti-guztia jakin dezakegu. Zinez gusta­tzen zaigu gertatutako guztiaren berri izatea. –Bai –jarraitu zuen Irene TBk–. A­tzo, adibidez, zalgurdi bat ikusi genuen. –Bai –egin zuen irrin­tzi Ravn andereñoak–. Benetako zalgurdi bat. –Benetako zaldi bat zihoan aurrean –­egin zuen txio zuen Irene TBk–. Gaur egun ia ikusten ez diren horietako bat. –Eta e­txea –esan zuen Ravn andereñoak–, e­txea zoragarria da, ezin dut besterik esan. Sarrerak beti jaki usain zoragarria du: aza usaina, t­ xukrut usaina… –Bai, eta baita t­ xahal haragi eta t­ xerri buztan usaina ere –­txioka Irene TBk.

9


Bi andreek irrin­tzi eta irribarre egiten zuten, bi papagai alai eta t­ xikik bezala. –Jumm –esan nuen nik–. Dirudienez, Storm jaunak ez du usain hori oso gustuko. –Iii, oso gizon a­tsegina da –oihukatu zuten aldi berean bi andreek. Eta eskaileraren heldulekura hurbildu ziren Storm jaunaren atea ikusi ahal izateko, erdi irekita zegoena.

10


–Kaixo, Storm jauna –esan zuten irrin­tzika, eta eskuarekin agurtu zuten–. Kaixo, polit hori. –Grrr, bi sorgin zahar horiek berriz! –egin zuen deiadar Storm jaunak, sutan, eta atea berriz ere kolpe gogor batez i­txi zuen. –Ez al da maitagarria? –esan zuten karakaka bi andreek–. Bolborazko upel zahar bat da. Bigarren solairuan Frode bizi da, aita eta amarekin batera. Amak Carla du izena eta aitak Henry. Egun hartan, gurasoak ez zeuden e­txean, Frode bai, ordea. Karamelua egiten ari zen, eta sukalde osoan erre usain izugarria zegoen. –Tira –esan nuen–. Zer moduzkoa da izkinako-e­txean bizitzea? –Bikaina –eran­tzun zuen Frodek karameluari eragiten zion bitartean–. Ba­tzuetan gauza zirraragarriak gerta­tzen dira, eta jende oso a­tsegina bizi da hemen. Batez ere, Zurrunbilo jauna. –E? –esan nuen nik–. Nor? –Bai, Storm jauna –esan zuen Frodek–. Sekulakoa da. Eskailerak indar handiz zapaltzen badituzu, luzoker bat bezala jar­tzen da. –Luzoker bat bezala? –galdetu nuen. –Bene-benetako luzoker bat bezala –esan zuen Frodek, karamelua on­tzi batera isurtzen zuen bitartean–. Behin,

11


Laerisek eta biok ahun­tz bat ekarri genuen e­txera eta gu­ txigatik ez zion Zurrunbilori biho­tzekoak eman. Purua iren­ tsi zuen ia. –Eta nolakoak dira hemen bizi diren beste per­tsonak? –galdetu nion. –Hemen azpian bi andre bizi dira –esan zuen Frodek, loka­tzaren koloreko karamelua dasta­tzen zuela–. Baita Simme ere, hor a­tzean dagoen eraikinean bizi da. Eta baliteke ganbaran norbait bizi­tzea. Ba­tzuetan, zaratak en­tzuten dira hor goian, behin­tzat. –Agian ira­txo bat da –esan nuen, baina esan nuena txorakeria bat zela hausnartu nuen. –Baita zera ere! –esan zuen Frodek irribarrez–. Ira­txoak saltoki handietan, supermerkatuetan eta horrelako tokietan egoten dira. Ez, hor goian bizi dena per­tsona misterio­tsu bat da, benetan dio­tsut. Baina lasai, ez zara nor den jakin gabe geratuko; izan ere, zu zara hemen, izkinako-e­txean, bizi garenoi buruz liburu bat ida­tziko duena, ezta? Buruaz baie­tz egin nuen, eta gorritu egin nin­tzen. –Dibertigarria izango da guri buruzko liburu bat irakur­ tzea –esan zuen Frodek–. Ortografia aka­ts asko egiten dituzu? –Ez –esan nuen nik–. Ondo molda­tzen naiz. –Beno –esan zuen Frodek–. Beste bat arte . Eta karamelua jateari ekin zion.

12


Izkinako-e­txetik irteten ari nin­tzenean, Storm jaunak atetik burua atera zuen. –Hemen zaude oraindik? –oihukatu zuen–. Kuxkuxean ari zara? –Izkinako-e­txeari buruz liburu bat ida­tziko nuela hi­ tzeman dut –esan nuen nik. –Liburu bat! –oihukatu zuen Storm jaunak–. Liburuak zaborra besterik ez dira. Ez dugu ezeri buruz libururik idazterik nahi. Bakean uztea eta liburuekin ez eragoztea nahi dugu. Eta atea kolpe batez i­txi zuen, baina gorbata harrapatu zuen ateaz. –Ikusten? –oihukatu zuen, sutan, eta gorbata askatu zuen–. Besteen kontuetan muturra sar­tzen duzunean, horrelakoak gerta­tzen dira. Korrika alde egin nuen, gehiago haserretu ez zedin. E­txera i­tzuli baino lehen, a­tzealdera joan ginen, Simme agur­tzeko. –Aupa –esan zuen Simmek, bere motorrean pausatuta–. Jendeak izkinako-e­txean bizi garenoi buruzko istorioak irakurri ahalko ditu. Interesgarria izango da, e, motel? –Bai, horixe espero dut –esan zuen nik. –Alajaina! –esan zuen Simmek–. Nire jarrai­tzaileak zoratu egingo dira. Baina kontuz ibili, ez harrapatu bizarra idazteko makinaz, ­txo.

13


Kontuz ibiliko nin­tzela hi­tzeman nion Simmeri, eta korrika e­txeratu nin­tzen bi edalon­tzi handi esne edateko. Eta arra­tsalde hartan bertan hasi nin­tzen idazten hurrengo orrialdeetan irakurri di­tzakezuen istorioak.

14

Profile for Rinoceronte Editora

'Frode eta beste bihurriak'  

'Frode eta beste bihurriak', Ole Lund Kirkegaard (Sushi Books, 2015): http://www.sushibooks.es/tenda_eus.php?op=ver&id=1383

'Frode eta beste bihurriak'  

'Frode eta beste bihurriak', Ole Lund Kirkegaard (Sushi Books, 2015): http://www.sushibooks.es/tenda_eus.php?op=ver&id=1383

Advertisement