Issuu on Google+


Elurtearen eguna Eduarda Coedo Alba, Edua deitzea nahiago duena, O Cebreiro herrian bizi da, Pedrafitatik hurbil dagoen mendi oso garai baten gailurrean, Ancaresetan. Bertan elur asko egiten du, baina Eduak elurra atsegin du. Horregatik, pozik bizi da harlauzez estalitako etxe karratuak eta antzina eraikitako palloza biribil eta bakanak dituen herri horretan. O Cebreiro herria Santiago bidean dago eta handik erromes ugari igarotzen dira. Ia denak bertan gelditzen dira, aldapa igo ostean atseden hartzeko, eta bide batez, herrixka xelebre hori ikusteko. Beste batzuek bertan bazkaltzen dute, eta beste asko aterpean edo ostatuan lo egitera gelditzen dira. Neguan oso jende gutxi igarotzen da, hotz handia egiten baitu. Memento horretantxe egiten du elurrak bere agerraldia. Beste erromes bat dirudi: batzuetan, alde egitea kostatzen zaio eta herri inguruan alferkerian gelditzen da, bere zuritasuna denbora luzez erakusteko asmoz. Elurra heltzen denean, zinez ederra da. Neguko egun batean, Edua esnatu, leihora hurbildu, dena zuri-zuri ikusi eta oso pozik jartzen da. Eskola eguna bada, ea klaserik badagoen edo bertan behera gelditu 7


diren galdetzen du. Klaserik ez dagoela edo asteburua dela esaten badiote, ohikoa baino epelagoa den arropa jantzi eta kalera irteten da. Elurrarekin jolasten du, panpinak egiten ditu eta topatzen dituen pertsona eta horma guztiei elur-bolak jaurtitzen dizkie. Eskuak oso hotz dituela eta oinak ia sentitzen ez dituela sumatzen duenean, etxera itzultzen da, tximiniako enbor zati erreen epeltasunera. Pixka bat berotu ostean, lehengoetara itzultzen da, han eserita galdutako denbora berreskuratu nahian. Noizbehinka, ipurdikoren bat hartzen du, minik ematen ez duten horietako bat. Eta horrelaxe igarotzen du eguna. Eduaren etxean tximinia daukate eta negu osoan zehar piztuta egoten da. Hotz handia egiten duenean, goizean goiz pizten dute. CÊsar aitona familiarekin bizi da: sua zaintzeaz arduratzen da eta hura da neskatilarekin denbora gehien igarotzen duena, helduek animaliak zaindu eta lursailak landu behar baitituzte. Aitonak sutondoan kontatzen dizkio istoriorik politenak, eta txikia zeneko kontuez hitz egiten dio. Eduari sua gustatzen zaio, batzuetan kearen eraginez azkura eman eta begiak igurtzi behar dituen arren. –Begiak soilik ukondoekin igurtzi daitezke, Edua –esaten dio aitonak, begietan ibiltzea ona ez dela uler dezan. 8


Neskari barregura ematen dio. Ondoren, azkura pasatzen zaio. Eta sugarrak, berotzeaz gain, kanpoko hodeiak eta itsasoa bezain ederrak dira; azken hori, pasa den udan ikus zuen, Benquerencia-ko hondartzan egon zenean. Sutondoan dagoenean, ez da kolore laranjak eta urdinak begiratzeaz nekatzen; mugitu, bizitu, eta, batzuetan, desagertu egiten dira. Eta txinpartak... A, zein politak diren, eta zelako soinua sortzen duten eztanda egiten dutenean, suziriak bailiran! Eduak urteak abenduaren erdialdean betetzen ditu. Aurtengo neguan izandako elurte izugarrian, hamar urte bete zituen. Larunbata zen eta ospakizunetarako egun ona zen arren, ez zen erraza izan urtebetetzea nahi bezala antolatzea. Gurasoak eta aitona haren desira guztiak betetzen saiatu ziren, baina urtebetetze egun hau desberdina izan zen. CĂŠsar aitonak aurreko egunean gorosti sorta batzuk egin eta mahaia eta korridorea apaintzeko prest utzi zituen, Gabonak heltzear baitzeuden. Amak txokolatezko tarta eder bat egiteko behar zuen guztia prestatu eta gonbidatu bakoitzarentzat gozoki poltsatxo bana bete zuen. Oparia erostera beti aita joaten bazen ere, egun hartan ezin izan zen Pedrafitara jaitsi. Edua oso pozik zegoen, ordenagailu eramangarri bat oparituko ziotelako, eta aitak dendara joan behar zuen, aurrez eskatu baitzuen. Baina, nola jaitsiko ziren ordenagailuaren bila? Errepidea estali zuen 10


elur geruzak metro erdi baino gehiago neurtzen zuen eta autoak ezin ziren inola ere ez handik ibili. –Zer egingo dugu orain? –esan zuten gurasoek sukaldean. Edua oraindik lo zegoen, nahiko lotia baitzen–. Hain pozik zegoen! Hainbeste denbora zeraman ordenagailuaren zain! Bai zorte txarra, gaur elurra egin beharra ere! Hura bai arazo larria! –Ez daukagu etxean gustatuko zaion zer edo zer? –zioen amak–. Ez dago beste konponbiderik. Ordenagailua gero ekarri beharko dugu. –Utzidazu beste ezer daukagun pentsatzen –esan zuen aitak, buruari hazka eginez, gauza oso garrantzitsu baten inguruan hausnartzen dugunean bezala. Pentsatzen egon ziren, ekin eta ekin, baina ez zuten ezer egokirik asmatu. César aitona jaiki zenean, harekin hitz egin zuten; hura ere kezkatu egin zen: Edua asko maite zuen eta haren nahiak betetzen saiatzen zen. –Ea –esan zuten–. Pentsa dezagun berriz ere hirurok batera. Saia gaitezen... Eta beste apur bat pentsatu zuen, isilik eta baita ozenki ere, baina ezer ez! Bien bitartean, Edua esnatu egin zen; ohetik salto egin, kristalera hurbildu eta elurra ikusi zuen, elur piloa. Dutxatu eta arin jantzi zen, kalera irteteko irrikan. 11


Gurasoek urtxintxa bat balitz bezala korrika irteten ikusi zuten. Ez zitzaien burutik pasa ere egin gosaltzeko agintzea. Ez omen zuen goserik, bezperan ondo afaldu baitzuen. Eta hobe zen apur bat entretenitzen bazen. Gose edo hotz handia izatean itzuliko zen, han inguruan baitzebilen. Haren urtebetetzea ez oroitzea espero zuten. Baina ez zen erraza izango: bezperan gogorarazi zioten! –Zer ondo pasatuko duzun urtebetetze jaian ordenagailuarekin...! Eta lagunek ekarriko dizkizuten opariekin, jakina. –Gainera, hamar urte izango dituzu –esan zion aitonak–, horrek ia-ia heldua zarela esan nahi du. Barre-algara ederrak egin zituzten. Baina orain, aldiz, ez zegoen txantxetarako astirik. Zoratzear zeuden oparia zela eta. Gonbidatuekin ez zeukaten arazorik, herrikoak izanik, erraz iritsiko baitziren etxera. Beti ere, kontuz ibili beharko zuten, elurra arriskutsua baitzen. Kanpoan, jadanik elkarri elur bolak botatzen zebiltzala zirudien, ahots desberdin ugari zarataka ari baitziren. Eta denak elkarrekin bazeuden, nola ez zuen, bada, inork zorionduko, edo belarrietatik tiratuko, beste batzuk ere tiraka has zitezen? Haurrek ez dute belarrietatik tira egitea inoiz ahazten. 12


Eduaren koadernoa (muestra)