Page 1

Santurtzi

1900


Santurtzi

1900 Irudiz irudi Imagen a imagen

Irudia / Ilustración Goio Bañales Proiektua eta testuak / Proyecto y textos Enrique Bernaola Dokumentazioa / Documentación Jon Koldo Fernández García de Iturrospe, Silvia Fernández Peñalba, Enrique Bernaola

Cuentometrajes 12 Liburuaren Eguna ospatzeko egindako argitalpena Edición realizada con motivo del Dia del Libro


Prologo Ondo asko dakigunez, handia da Santurtziko argazki zaharren bilduma, batez ere San Jorge parrokia eta ingurukoak. Horietako asko aspaldi-aspaldikoak dira, izan ere, badira XIX. mendearen amaiera zenbait argazki ere. Horiei esker, gaur egun herria nolakoa zen jakin dezakegu, eta gainera, bestela ahaztuta izango genituzkeen zenbait xehetasun antzemateko moduan gaude: herritar eta gertaera jakin batzuen lekukotasun grafikoa daukagu, gizakion eraginez paisaiak zer nolako aldaketa jasan dituen dakigu edo dagoeneko desagertuta dauden zenbait eraikin nolakoak ziren eta beste batzuk nola aldatu diren. Baina argazkiek, zaharrek zein berriek, muga handiak dituzte – azken batean, giza-begiekin ikusten dena haratago eramatea baino ez da- eta ezin izan diete irudi batez erraz konponduko liratekeen eragozpenei irtenbiderik eman. Adibidez, eta arreta Santurtziko argazki zaharrenetan jarriz, ez digute espazioaren ikuspegi orokorrik erakusten eta gune txikietara mugatzen dira. Horrez gain, perspektiba suntsitu egiten dute dimentsionaltasuna erabat galduz, ezin dute goitiko ikuspegirik eskaini, egoera jakin baten irudia hartzeko argazki bat baino gehiago atera behar da… Azken batean, eragozpen sorta luzea. Kontua da plano zaharrak ere zailak zirela interpretatzen. Nik dagoeneko blogean (somo-blogcindario.com) Santurtzi zaharrari buruzko zenbait plano nituen erakusgai, besteak beste, Moreau (1713), Oráa (1888), Pagazaurtundua (1901) eta Orbegozo (1907) arkitektoek eginak, non kaiaren, elizaren eta udaletxearen inguruko bilakaerari buruzko informazio handia aurki zitekeen, baina kolorea eta arte-elementuren bat edo beste erantsi nien arren, erraz asko nabaritzen zen edonork begiratu batean antzemateko moduko “koxka hori” hori falta zutela. Marrazketa teknikoko eskoletan ikasleei sarritan plazaratzen diet arazo hori, eta konponbide bat topatu nahian, batzuetan ikuspegi diedrikoak (aipatutako planoak) perspektiba axonometriko bihurtzen ditugu eta beste batzuetan alderantziz egin. Horrexegatik hain zuzen, marraztu nuen perspektiba hau, aipatutako eragozpenak gainditu eta irudi bakar batean Santurtzik eta inguruak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eskaintzen zuen itxura irudi bakar batean biltzen saiatze aldera.

4


Orokorrean, helburua garai hartako elementu nabarmenenak bertan jartzea zen: eraikinak, pertsonak, monumentuak, egoerak… eta horretarako eskura nituen baliabide guztiak baliatu nituen, batez ere argazki zahar horiek, planoak eta zenbait lagunek emandako informazioa eta laguntza. Argi dago plazaratu nahi nuen guztiari tartea emateko, edozein ikuslek erraz asko igarriko dituen hainbat eskudantzia hartu nuela: ez da benetako eskalan egindako marrazkia, bertan dauden elementu guztiak ez ziren garai berean batera gertatu; ez dut eraikin bat edo beste jarri orokorrean hobeto uler zedin, eta beste batzuetan perspektiba okerraz jokatu dut eraikin guztiak laminan sar zitezen… Hala ere, uste dut helburua behar bezala bete dela eta akatsak ez direla kontuan hartuko, lana bihotzez eginda baitago. Goio Bañales

XX. mendearen hasiera mugarria izan zen Santurtzirako, orduantxe bereganatu baitzituen Txitxarra eta Campo Grande, udalerria Portugaleteraino bertaraino eramanez. Horrez gain, Murrietarren obra filantropikoa ere garai hartan burutu zen, bai eta kaia eta Santurtzi eta Ortuellaren arteko banaketa ere. Herria, urte gutxian, herrixka izatetik irudian agertzen dena izatera heldu zen. Azken honetan, batez ere arrantzari ekiten dioten auzokideak jauregi eta egoitzetan uda ematen duten burgesiako eta aristokraziakoekin eta ostatu eta etxeetara etortzen diren bisitari eta udatiarrekin bizi dira. Santurtzi bitxi eta turistikoaren geroa erabat aldatuko da ezkerraldeko garapen industriala eta kanpoko portuaren eraikuntza direla medio. Azaleko irudia, 1906ko “kai berria”, aldaketaren isla da. E.B.

5


Prólogo Como es sabido, existe una apreciable base documental fotográfica referente a Santurtzi -especialmente abundante en lo que se refiere a la parroquia de San Jorge y sus inmediaciones- con imágenes que alcanzan hasta los últimos años del siglo XIX. Gracias a ellas podemos conocer con precisión muchos detalles que de otra manera habrían caído en el olvido: tener constancia gráfica de personas y acontecimientos, observar los enormes cambios producidos por la intervención humana en el paisaje, saber cómo eran algunos edificios ya desaparecidos, ver cómo se han modificado otros, etc. Pero la fotografía, tanto la antigua como la moderna, tiene enormes limitaciones –a fin de cuentas no es más que una extensión del ojo humano- y no ha conseguido resolver problemas que con una ilustración se solucionan fácilmente. Por ejemplo, y centrándonos en el caso de las fotografías más antiguas de Santurtzi, no nos ofrecen una visión global del espacio y se limitan a áreas reducidas, aplastan la perspectiva con pérdida absoluta de la dimensionalidad, no pueden ofrecer una vista aérea, se precisa de varias tomas para ilustrar una situación... en fin, un largo etcétera de inconvenientes. El caso es que los planos clásicos también tenían problemas de interpretación. Yo había subido al blog (somo.blogcindario.com) algunos planos del viejo Santurtzi, basados en los elaborados, entre otros, por los arquitectos Moreau (1731), Oráa (1888), Pagazaurtundua (1901) y Orbegozo (1907)..., que contienen una cantidad enorme de información sobre la evolución del entorno del puerto, la iglesia y el Ayuntamiento pero, aunque les añadí color y algún elemento artístico, era fácil darse cuenta que les faltaba ese “algo más” que permitiese a cualquier persona comprenderlos de un solo vistazo. En las clases de Dibujo Técnico planteo continuamente este problema mis alumnos/as y lo resolvemos convirtiendo unas vistas diédricas, que en este caso serían los planos mencionados, en perspectivas axonométricas; en otras ocasiones realizamos el proceso inverso. Por eso dibujé esta perspectiva, para salvar los inconvenientes mencionados y con el fin de tratar de condensar y visualizar en una sola imagen el aspecto que pudo ofrecer éste entorno de Santurtzi en los últimos años del siglo XIX y comienzos del XX.

6


Básicamente se trataba de situar en ella los elementos que podíamos considerar más característicos de ese tiempo: los edificios, las personas, los monumentos, las situaciones... y para ello me serví de todos los recursos que estaban a mi disposición, sobre todo de las esas fotografías antiguas, de los planos y de las informaciones y ayuda de varios amigos/as. Evidentemente, con el fin dar cabida a todo lo que pretendía representar, me permití numerosas licencias que cualquier espectador/a reconoce a simple vista: no es un dibujo a escala real, ni todos los elementos que se sitúan llegaron a coincidir en un mismo tiempo; he tenido que renunciar a situar algún edificio para que se entendiese mejor el conjunto, y en algunos edificios he falseado la perspectiva para que pudiesen entrar en la lámina... Sin embargo, creo que el propósito que perseguía se ha conseguido de manera bastante digna y que se sabrán perdonar los fallos porque, eso sí, está hecho con mucho cariño. Goio Bañales

El inicio del siglo XX supone para el casco de Santurtzi un antes y un después marcado, entre otros, por la incorporación de los terrenos de La Txitxarra y Campo Grande que llevan el término municipal hasta el mismo Portugalete, la obra filantrópica de “Los Murrieta”, la construcción del puerto viejo y la desanexión de Santurce-Ortuella. En pocos años el pueblo ha evolucionado de la pequeña aldea que fue a la localidad que retratamos, en la que conviven los vecinos, dedicados fundamentalmente a la pesca, con la burguesía y aristocracia que pasa la temporada estival en sus palacios y residencias y los visitantes y veraneantes alojados en fondas y casas particulares. Es el Santurtzi pintoresco y turístico, el Santurtzi “bonita aldea”. El desarrollo industrial de la margen izquierda y la construcción del puerto exterior truncarán este futuro. La imagen de la cubierta, una vista desde el “puerto nuevo” en 1906 ilustra el inicio de ese otro futuro. E.B.

7


Kaia El puerto Kaia Santurtzi denbora luzez kairik gabeko arrantza-herria izan zen, dagoena modernoa da, 1866an orduan Portugaletekoa zen Txitxarra Santurtzin sartu zenean egina. Ordura arte eliza ondoan hasten zen harresi txiki bat zen ontzien babesleku. Elizaren ondoan badia bat zegoen, arranpa bat eta langileentzako sarbidea, eraikinaren inguruko elizpeak zerbitzu-nasa lanak egiten zituen, teilapeko tokia zen eta. Aurreko aldean zegoen balkoitxoan ohikoa zen zenbait txo ikustea arrantzarako bazkarako maza txikitzen. Kaia arrantzarako traineruz josita egoten zen, bata bestearen ondoan, elkarri lotuta edo beren-beregi horretarako harresian ezarritako amarratzeko tresnei lotuta (besteak beste, kanoi zaharrak), arrantza egitera noiz aterako zain. El puerto Durante mucho tiempo Santurtzi ha sido una localidad pesquera sin puerto, pues ha carecido de término municipal apropiado para hacerlo. El representado se ha podido construir gracias a la incorporación de la portugaluja Txitxarra a nuestro municipio en 1866. Hasta entonces únicamente un pequeño murete que nacía a la altura del costado de la iglesia había protegido a las embarcaciones. La rada se ciñe alrededor de la parroquia y posee una rampa además del acceso del personal, sirviendo el pórtico que envuelve el edificio de la iglesia como acogedor y cubierto muelle de servicios. En el frente dispone de un balconcillo donde es frecuente ver a los txos picando la raba que servirá de cebo para la pesca. La capacidad del puerto se ve colmada por la propia flota de traineras, descansando abarloadas, sujetas entre ellas o a útiles de amarre colocados al efecto en los muros (entre ellos, antiguos cañones), a la espera de partir a faenar.

8


9


Traineruak Las traineras Traineruak XIX. mendearen erditik aurrera gure arrantza-portuetan traineruak ikusten hasi ziren beste garai bateko txalupa edo sardina-ontzien ordez, izan ere, trainerua sardina-ontziaren aldaera baino ez da. Ontzi arin eta azkar hau hamabi lagunek arraun eginez eta masta ezkutagarrien gainean ezarritako hereneko bi oihalez mugiarazten zen. Ontziak gila txiki-txiki eta makurra ere bazuenez, inguratze-arrantza teknikan erabilitako ziaboga azkar eta itxia egin zezakeen. Erabiltzen zuten sareari bolintxi, xerkua edo traina deitzen zioten, hortik bere izena. Kantauri itsasoan erabili ohi zen sardina eta artxoa harrapatzeko. Harrapatutako arrainak ontzia harkaitzen artean zeuden arranpa eta bidexketara hurbilduz deskargatzen ziren. Traineras En nuestros puertos pesqueros la trainera sustituye desde mediados del siglo XIX a embarcaciones anteriores como la txalupa o la lancha sardinera de la que constituye una evolución. Se trata de una embarcación ligera y rápida, impulsada por doce remeros y dos velas al tercio montadas sobre mástiles escamoteables y dotada de una quilla curva de sección mínima. Estas características le permiten efectuar la ciaboga rápida y cerrada exigida por la técnica de la pesca al cerco. La red utilizada se denomina bolintxi, xerkua o traína, vocablo de donde deriva su nombre. Su uso, generalizado en todo el Cantábrico, está asociado a las costeras de sardina y anchoa. Embarcaciones frágiles, sufrieron numerosos naufragios, todo acercando a causa de las temidas galernas. La pesca sesobre descarga la embarcación a las rampas y caminillos existentes entre las rocas. Las txalupas se acercan a las rampas y caminillo s existentes existentes las las rocas rocas yylala Para la descarga de la pesca las embarcaciones se acercan aentre las rampas y camipesca se descarga utilizando los "millotarrak", grandes cestas desde las cuales las sardineras la trasvasarán a las cestas planas que, firmemente utilizarán para asentadas su transporte sobre , el "sorki" de paño dsipuesto sobre su cabeza, utilizarán para su transporte a los puntos de venta.

10


11


Arrantzaleak eta sardinerak Pescadores y sardineras Arrantzaleak eta sardinerak Santurtzi eta itsasoa mende luzez lotuta egon dira itsas-merkataritza eta zenbait lanbideren bidez. Horrela bada, santurtziar batzuk kapitain edo alturako itsasontzietako pilotuak izan ziren, beste batzuk, ofizial eta Armadako agintariak eta baziren lemazain aritzen zirenak ere (itsasontziei Abran sartu edo bertatik irteten laguntzen zietenak). Baina XIX. mendean harremana gutxitzen hasi zen arrantzara mugatuz, eta hau ere ontzi txiki, txalupa eta traineruetan harrapatzen ziren arrain txikietara, sardinak edo antxoak baino ez baitzituzten hartzen. Mamarigak mende aldaketa horretantxe hartu zuen bere nortasun propioa, bertan bizi baitziren bizimodua arrantzatik ateratzen zuten biztanle gehienak. Irudian arrantzaleen zenbait argazki ikus ditzakegu: batzuk solasean eguneko lana behin amaituta, beste batzuk bentarako bidean, sardinera bat.. Garai hartan hirurogeita hamar bat emakume aritzen ziren lanbide horretan. Kopuru honek gora egin zuen XX. mendeko erdira arte, sektorearen kapitalizazioak banaketa-eredua aldarazi zuen arte. Pescadores y sardineras La relación de Santurtzi con el mar basada durante siglos en el comercio marítimo, la práctica de oficios como capitanes o pilotos de navíos de altura u oficiales y mandos de la Armada, y en el lemanaje (guía de embarcaciones para entrar o salir de El Abra) se reduce a partir del siglo XIX fundamentalmente a la pesca, y aún ésta de especies menores como sardinas y anchoas realizada con pequeñas embarcaciones, txalupas y traineras. Es en este cambio de siglo cuando adquiere su personalidad propia el barrio de Mamariga, agrupando a la mayoría de vecinos que viven de la pesca. En la ilustración apreciamos tanto a unos arrantzales de charla finalizada ya la faena, como, dirigiéndose a la venta, a una sardinera, oficio que en este momento practican unas setenta mujeres. Este número iría en aumento hasta que mediado el siglo XX la capitalización del sector provocaría el cambio del modelo distributivo. 12


13


Ostatuak Las fondas Ostatuak Santurtzin bainu-etxe bat eta hainbat ostatu zeudenez, udatiarrek bertan hartzen zuten ostatu, edo bestela, bertoko biztanleen etxeetan gelak alokatzen zituzten. Ostatuetan nabarmentzekoak dira Cabrera, Astaburuaga (kaiaren gainean eta itsasoari begira) eta pasealekuan “Fonda Restaurant La Provinciana” izenekoa, Bilboko Bidebarrieta kalean zegoenaren sukurtsala. Domigo Blanchard enpresaburu ezagunaren ekimenaz sortutako “Casa del Café del Parque” ostatuak 200 gela eta bainu-etxe bat zeuzkan, izan ere, tokiari “Casa de baños de mar calientes” deitzen zitzaion. 1875. urtean, artean Santurtzik 1256 biztanle baino ez zituela, 2.000 lagun jasotzeko gaitasuna zuen, Hortaz, pentsa daiteke turismoak eragin handia izan zuela herrian. Las fondas Para el alojamiento de los veraneantes Santurtzi cuenta, además de con numerosas habitaciones en domicilios particulares, con varias fondas y un balneario. Entre las primeras destaca la de Cabrera, la de Astaburuaga, situada sobre los muelles y con vistas al mar y la “Fonda Restaurant La Provinciana” en el Paseo del rompeolas, sucursal de la casa madre de la calle Bidebarrieta en Bilbao. La fonda ubicada en la “Casa del Café del Parque”, iniciativa del conocido empresario Domingo Blanchard, cuenta con 200 habitaciones e incluye un balneario, denominándose “Casa de baños de mar calientes”. Hacia 1875 el pueblo, en el que residen 1260 personas, cuenta ya con una capacidad de acogida de 2.000 camas, lo que nos da idea del impacto que el turismo supone para la localidad.

14


15


Olatu-bainuak Lolison Los baños de ola en Lo Liso Olatu-bainuak Lolison Santurtzi itsasoari begira dagoen toki bitxia izateaz gain, Bilbotik gertu eta ondo komunikatuta zegoenez, aukera handia eskaintzen zuen turismoa sustatzeko, batez ere Kantauri itsasoko kostaldean hain arrakastatsua izan zen olatu-bainuak zirela eta. Ordurako Bilboko burgesiak Portugaleten ematen zituen udak, eta horren babesean gure herriak ere udatiar ugari jaso zituen, asko eta asko Madriletik etorrita. Bainuetarako kasetak Loliso hondartza harritsuaren ondoan kokatzen ziren, gaur egungo Mendizabal Kapitain kalearen hasieran zegoen zabalgunean, non udalak sarbidea egokitu eta kasetetarako plataformak ezarri zituen. XX. mendeko lehenengo herenean burdin-kaia eraiki eta kanpoko kaia handitu zenean, Ezkerraldeko garapen industrialak turismoa desagerrarazi zuten. Los baños de ola en Lo Liso Santurtzi, un lugar pintoresco y abierto al mar, cercano y bien comunicado con Bilbao, ofrece grandes posibilidades para el desarrollo turístico que, impulsado por la moda de los baños, se viene produciendo desde hace algunos años a lo largo de la costa cantábrica. Al socaire de una Portugalete convertida en el punto reunión de la burguesía bilbaína para la temporada de verano, nuestra localidad conoce la afluencia de numerosos veraneantes que llegan incluso desde Madrid. Las casetas de baños se ubican junto a la playa rocosa de Lo Liso, explanada situada en el comienzo de la actual calle Capitán Mendizabal que se acondiciona con paseo, rampas de acceso y plataformas para casetas. La construcción del muelle de hierro y el desarrollo del puerto exterior, los rellenos y el desarrollo industrial de la margen izquierda supondrán la desaparición del fenómeno turístico ya en el primer tercio del siglo XX.

16


17


Baratzea eta laborantza Huertas y cultivos Baratzea eta laborantza Urte horietan nekazaritza nagusi zen herrian eta santurtziar gehienek arrantza, meatzaritza edo industria hasi berriarekin uztartzen zuten. Udalerrian laboreak, lekaleak eta barazkiak lantzen ziren: garia, artoa, indabak, babak, ilarrak, patatak, tomateak, piperrak, tipulak eta abar. Horrez gain, hurritzak, intxaurrondoak, gaztainondoak eta fruitu-arbol ugari zuhaitz ugari zeuden: sagarrondoak, madariondoak, pikondoak... Kabiezesen, gainera, abeltzainak ere baziren. Ezagun baino ezagunagoak ziren bertoko laranja, limoiak eta txakolina, batez ere Mahastietakoa, joan den mendearen hogeita hamarreko hamarkadara arte ekoitzi zena. Huertas y cultivos En estos momentos del cambio de siglo la actividad agraria continúa siendo fundamental en el pueblo. Gran parte de los vecinos la compaginaba con otras labores en la pesca, la minería o en la incipiente industria. En el conjunto del municipio se cultivan cereales, legumbres y hortalizas: trigo, maíz, alubias, habas, guisantes, patatas, tomates, pimientos, cebollas, etc. Hay también una cantidad reseñable de avellanos, castaños y nogales, y otros árboles frutales: manzanos, perales, higueras. El barrio de Kabiezes cuenta además con explotaciones ganaderas. Cumplida fama tienen nuestras naranjas y limones así como el txakolí, producido sobre todo en el barrio de Las Viñas y cuya producción continuará hasta los años treinta del pasado siglo. Antonio de Trueba lo reflejó en estos versos: "Para sardinas, Bermeo / para guindas, Baracaldo / para chacolí, Santurce / y para naranjas, Baquio"

18


19


Udako jostaketa jarduerak, musika-kioskoa Las diversiones veraniegas, el kiosco de la música Kioskoa Udalak hainbat jarduera antolatzen zituen bisitari eta udatiarren gozamenerako, horietan Udal Bandak ematen zituen kontzertu eta erromeriak arrakastatsuak izaten ziren. Izan ere, 1885ean eta emanaldi horien ondorioz, Udal Banda eratzen hasi zen. XIX. mendearen amaiera aldera zegoen zurezko kioskoa aldi baterako erabiltzen zen, udaren hasieran jarri eta amaieran kentzen zen eta. Teilaturik ez zeukanez, euria bazen emanaldia bertan behera geratzenda. zen. musika San Jorgeren atarira eramaten Portu zaharra betetzeko lana eta gaur egungo parkea amaitu arte herrienparantza zen hartan kokatzen zen, orduan Konstituzio plaza izenez ezaguna zen eta gaur egun Juan Jose Mendizabal plaza dagoen tokian. Udatiarrek aisialdian denetik egiten zuten: olatu-bainuak hartu, Areetako hondartzan paseoan ibili, Bilbora edo barru-aldeko herrietara txangoak egin, estropadak ikusi edo beste barik, errekara begira egon bertako ontzien joan-etorriak eskaintzen zuen ikuskizuna gozatzen. El kiosco Para el entretenimiento de los numerosos visitantes y de la “colonia veraniega” el Ayuntamiento dispone la organización de diversas actividades, entre las cuales juegan un papel fundamental los conciertos y romerías a cargo de una Banda Municipal que comenzó a organizarse ya en 1885. El kiosco de madera existente es una construcción efímera, que se monta al comienzo de la temporada estival y se desmonta al final de la misma, No cuenta con techumbre, ypues en caso de lluvia la actuación se de suspende. si llueve la música se traslada al pórtico San Jorge. Se ubica en lo que hasta la conclusión del relleno del antiguo puerto y formación del parque actual es la plaza pública, denominada Plaza de la Constitución y, andando el tiempo Plaza Juan José de Mendizabal. Los veraneantes ocupan su tiempo además con los baños de ola, los paseos por la playa de Las Arenas, las visitas a Bilbao, las excursiones a las aldeas del interior, las regatas y. la contemplación del animado espectáculo que proporciona una ría en la que el tráfico de embarcaciones es incesante. 20


21


Udaletxe berria El nuevo Ayuntamiento Udaletxe berria Udaletxe berria 1903 eta 1905 urteen artean eraiki zen aurrekoa zegoen orube berean. Horrexek eragin zuen, besteak beste, Ortuellaren desanexioa. Udaletxe zaharrak ez zituen handitzen ari zen herri baten beharrak asetzen, ordurako Santurtzin udatiar talde sendoa biltzen zen eta kostaldean zehar hainbat jauregi eta etxetzar zeuden. Udalerriaren garrantzia azpimarratuko zuen eraikin bat behar zela ikusita, Emiliano Pagazaurtunduak udaletxe dotorea egin nahi izan zuen. Eta orduko korronte eklektikoari jarraituz zenbait estilo eta garai konbinatu zituen, horrelaxe gustatzen baitzitzaion orduko burgesiari. Beheko solairua eta gainetik beste biko eraikina diseinatu zuen, ondo asko apaindutako balkoi eta leihoak eta arbelezko teilez egindako bi kupula, gailurreria metalikoz errematatuta. Barruko aldea erdian dagoen zurezko eskailera baten inguruan dago eratuta, eta eskaileran gora aurrez aurre bi beirate handi ikus daitezke, lehenengo solairu artean dagoena nabarmentzekoa delarik. El nuevo Ayuntamiento La nueva casa consistorial se construye entre 1903 y 1905 en el solar de la anterior, emplazamiento que constituye uno de los detonantes de la desanexión de Ortuella. El viejo caserón ya no satisfacía las necesidades de un pueblo en expansión que cuenta con una nutrida colonia veraniega y numerosos palacios y residencias a lo largo de la línea costera. Siendo necesario un edificio que de realce al municipio, Emiliano Pagazaurtundúa proyecta un ayuntamiento de gran pompa siguiendo la corriente ecléctica, mezcla de diferentes estilos y épocas, tan del gusto de la burguesía de la época, que se compondrá de planta baja y dos alturas, con balcones y ventanas muy adornadas y dos cúpulas abovedadas tejadas de pizarra rematadas por crestería metálica. El interior se organiza a partir de una escalera central de madera decorada con dos grandes vidrieras entre las que sobresale la ubicada en la primera entreplanta. 22


23


San Jorge eliza La Iglesia de San Jorge San Jorge eliza Gaur egungo parrokia X. mendeko eliza erromanikoaren ondorengoa da, zeinetatik tinpanoa baino ez den geratzen Bilboko Eleiz Museoan, eta erreprodukzioak Parkean eta Enkarterrietako museoan. Tenplu honek, garai batean itsasoaren ondoan zeuden elizen xarma zoragarria izan zuenak, gure herriaren lehenengo irudi artistikoetan azaltzen da. Gurutze latinozko oinplantaduna, abside zuzena eta bi sarrera txiki ditu, baina ez da oso obra interesgarria. Hala ere, bi elementuk ematen diote nortasuna, hiru albo babesten duen ataria eta lau esferadun erlojuko dorrea, Murrieta familiak ordaindu zuena. 1932an sute batek barruko aldea apaintzen zuen pintura, erretaula eta Karmengo Andra Mariren irudia suntsitu zituen. Barruan dagoen beirate handian itsas-prozesioa ikusten da, Maumejean etxeak egindako obra da. La Iglesia de San Jorge La parroquia actual es la sucesora de la primitiva Iglesia románica del S. X, de la que únicamente se ha conservado el tímpano, depositado en el Museo Diocesano de Bilbao y con reproducciones en el Parque y en el Museo de Encartaciones. Este templo, que posee en este momento el maravilloso encanto de las iglesias que se asoman al mar, es el objeto representado en las primeras imágenes “artísticas” de nuestro pueblo. Consta de tres naves, crucero, ábside recto y dos pequeños accesos, no es obra de gran interés aunque dos elementos dotan de personalidad a la fábrica, el pórtico que protege tres de sus lados y la torre con su reloj de cuatro esferas costeada por la familia Murrieta. En 1932 sufrirá un incendio que destruirá la pintura que decoraba su interior, el retablo y la venerada imagen de la Virgen del Carmen, siendo la actual una reproducción de aquella. Alberga una gran vidriera representando la procesión marítima obra de la prestigiosa casa Maumejean. 24


25


Hijas de la Cruz ikastetxea Colegio Hijas de la Cruz Hijas de la Cruz ikastetxea Ikastetxe hau Murrietarrek fundatu zuten 1863an Santurtzi, Portugalete eta Sopuertako neskato umezurtz edo pobreak zaindu eta hezteko helburuz. Barnetegian zenbait ikasgaitan trebatzen ziren, hala nola, josketan, etxeko zereginetan, irakurketan, idazketan, kalkuluan eta erlijio ikasketetan. Hijas de la Cruz Ordena frantziarra hautatu zen umeak zaindu eta hezteko, ordurako Bilbon baitzeuden ordena horretako moja batzuk. Horrela bada, lehenengo bost monja 1860an heldu ziren gure herrira. Herriak hainbeste maite izan zuen ikastetxe honek, Nautika eta kaperarekin batera, osatzen du bi filantropo hauek hezkuntzaren alde egindako lana. Ikastetxeak gaur egun bere horretan dirau, lokala berritu eta helburuak eta programak eguneratu eta garai berrietara egokitu badira ere. Colegio Hijas de la Cruz En funcionamiento ya en 1863, este Colegio se funda por “Los Murrieta” al objeto de atender y formar a las niñas huérfanas o pobres de Santurtzi, Portugalete y Sopuerta. En el internado se les imparte gratuitamente costura, quehaceres de la casa, lectura, escritura y cálculo así como enseñanzas religiosas. Para su atención se escoge a la Orden francesa de la Hijas de la Cruz, ya instalada en Bilbao, cuyas primeras cinco religiosas llegan a nuestro pueblo en 1860. Institución muy querida por la población, conforma, junto a “la Náutica” y la capilla la labor a favor de la educación realizada por estos dos filántropos. Actualizado en sus objetivos, programas e instalaciones el Colegio continúa activo en la actualidad.

26


27


Nautika eskola La escuela de Náutica Nautika eskola Bi solairuko eraikin hau herriaren erdian altxatu zen. Bi solairu zituen eta alboetako leihoetan aingura formadun burdin-sareak. Gaur egun ere zutik dirau ia-ia berdin, altxatu zutenetik kanpoko aldea apenas aldatu baita. 1859an eraiki zen Francisco Luciano Murrieta Ortizek eta horren testamentarioa zen Cristobal Murrieta Mellok legatuan emanda, biek ala biek prestatu zutela etorkizunean izango zuen jarduerarako, Sopuerta, Portugalete eta Santurtziko seme-alabek (hirurak ongileekin lotutako herriak) itsas-ikasketak bertan doan egitea, hain zuzen. Eskola Ofizial bihurtu zen 1863ko otsailaren 25eko Errege Ordenantzari esker, eta 1924an itsas-ikasketen erreformak Bilbokoarekin lotu zuen, ikasleek titulua lortzeko azterketa bertan egiten zutelarik. Gerra zibilean itxi egin zen baina ordura arte Nautikak garrantzi handia izan zuen. Bertako azken zuzendaria Daniel Camio izan zen. La escuela de Náutica Edificio céntrico y funcional de dos pisos, puerta y dos ventanales laterales, enrejadas con motivos en forma de anclas cuyo exterior poco ha cambiado desde su construcción. Se crea en 1859 gracias al legado de Cristóbal Murrieta Mello por sí y como testamentario de Francisco Luciano Murrieta Ortiz, quienes además la dotan para su funcionamiento futuro. En ella los naturales de Sopuerta, Portugalete y Santurtzi (localidades relacionadas con los benefactores) tienen la oportunidad de cursar gratuitamente los estudios de náutica. Escuela Oficial gracias a la R.O. de 25-02-1863, en 1924 la reforma de las enseñanzas de náutica la incorporará a la de Bilbao, en la cual sus alumnos se examinarán para la obtención del título. Hasta su extinción durante la última guerra civil “La Náutica” gozará de reconocido prestigio, siendo su último Director D. Daniel Camio. Los hermanos Victoriano y José Gómez Marañón. profesores que fueron de la escuela, cuentan con un monumento ubicado en el Parque de La sardinera. 28


29


Babeserako Udal Ospitalea El Hospital Asilo municipal Babeserako Udal Ospitalea 1890ean sortu zen udalak garai hartako izurriteek jotako gaixoak artatzeko zeukan “barrakoietako” batean. Hasieran partikularra bazen ere, berau erabiltzeko behar gorria zegoenez. laster ohartu ziren udalak haren ardura hartu beharko zuela. 1904an Udalak kudeaketaren ardura hartu zuen bere gain eta handitu eginzuen eraiki berria eginez. Babeserako Ospitale berriak hasieran oilotegieta korta zeuzkan eta terraza handi bat zabalik Kabiezeserako biderantz. Erakundeak herritarrek egindako ekarpen ekonomikoak jaso zituen, hala nola, 1913an Eusebia de Uribarri y Capetillo andreak egindakoa. Aurora Vildolsola andrea ere emaile eskuzabala izan zen, izan ere, bera izan zen Santa Eulalia Patronatuaren sustatzailea eta horregatik, udalak egindako lana eskertu zion 1930ean urrezko domina emanez. Emakume ongile honek eraikina handitzeko lanak eta kapera berria ordaindu zituen.. El Asilo Hospital municipal Creado en 1890 por iniciativa particular probablemente en uno de los llamados “barracones” de los que dispone el municipio, utilizados para el alojamiento de afectados por las frecuentes epidemias de la época. El crecimiento de la demanda así como las previsiones realizadas pronto evidencian la necesidad de su municipalización. En 1904 el Ayuntamiento se hace cargo de su gestión y realiza una ampliación que de hecho constituye una nueva construcción. El nuevo Asilo Hospital cuenta incluso con gallinero y cuadra. Una amplia terraza se abre al camino de Kabiezes. La institución se beneficiará de donaciones particulares, como la herencia recibida en 1913 de Dª Eusebia de Ubarri y Capetillo o las obras de ampliación y construcción de la nueva capilla costeadas por Dª Aurora Vildosola, impulsora también del Patronato Santa Eulalia y a la que el municipio agradecerá su labor con la concesión de la medalla de oro en 1930.

30


31


Hilerria El Cementerio Hilerria Honakoa San Jorge elizan zegoenaren ondorengoa da. 1861ean Murrietarrek handitze lanak ordaindu zituzten eta ondorioz, %60 herrirako geratu zen eta gainerakoa eliza-panteoiak eta Murrietarren panteoiak egiteko edo ikastetxeko neskato eta mojak lurperatzeko. Harresi batez inguratuta, Kabiezeserako bidexkan zeukan sarrera. Erdian zipresez inguratutako bideak Murrietatarren panteoiaren ondoan zegoen kaperatxo bateraino eramaten zuen. Urteak joan urteak etorri, hilerria hiriaren barruan geratu zen, zahar-etxe eta 1880an eraikitako eskolen ondoan. Leku txarrean zegoenez eta txikia zenez, 1910ean kudeaketa-lanetan hasi ziren herritik urrunxeago zegoen toki batera eramateko, Kotillo auzoko “Campo de Vicio” gunera hain zuzen. 1930ean hilerria itxi eta bertara eraman zuten. El Cementerio Sucesor del anterior situado junto a la iglesia de San Jorge. “Los Murrietas” costean una importante ampliación en 1861 a resultas de la cual un 60% queda para el pueblo, reservando el resto para panteón eclesiástico, niñas internas del colegio, religiosas y panteón Murrieta. Rodeado por un muro de piedra, tiene el acceso en el camino a Kabiezes. Un paseo central bordeado de cipreses une éste con una capillita flanqueada por el panteón de los Murrieta. Con los años el cementerio quedará englobado en la trama urbana, flanqueado por el asilo y las escuelas construidas en 1880. Mal ubicado y pequeño, a partir de 1910 comenzarán las gestiones para su traslado a una zona alejada de la población, el “Campo de Vicío” en el barrio de Cotillo, gestiones que fructificarán en 1930.

32


33


Umeen eskola publikoa eta Udal Alondegia La escuela pública de niños y la Alhóndiga municipal Umeen eskola publikoa Eskola publikoa Kale Nagusiko posta etxean jarri zen hasieran. Irudian ikusten duguna 1880ekoa da eta 1892tik aurrera Fermín Reparaz jauna izan zen maisua eskolaurreko maistra baten laguntzarekin. Alondegiaren ondoan zegoenez, txiki geratu eta bere zati bat erabiltzen hasi ziren. Jolastokia hilerriaren ondoan zegoen. Mutikoentzako bigarren eskola 1922an egin zuten Kabiezesen. Herriko neskatxek 1928ra arte itxaron behar izan zuten eskola publikoa izateko. Udal Alondegia Alondegia jakiak eta bestelako salgai batzuk erosi, saldu eta biltzeko erabiltzen zen eraikina zen, normalean udal zergen ordainketapean. Irudian ikusten dugun honez gain, 1881etik aurrera Ortuellan beste bat egon zen. 1962an zerga mota hau baliogabetu zen eta alhondegiek utzi zioten euren funtzioa betetzeari. Alondegiaz gain, fielatoak zeuden. Fielatoak udalerrien mugetan ezartzen ziren kaseta batzuk ziren, udalerrian sartzen zituzten zergapeko salgaiak kontrolatzeko jarrita. La escuela pública de niños La escuela pública se situó en principio en la casa de postas de la Calle Mayor. Esta que vemos en la ilustración data de 1880 y en ella es maestro desde 1892 D. Fermín Reparaz, al que ayuda una maestra de párvulos. Linda con la Alhóndiga, parte de la cual utilizará al quedarse pequeña, y su patio lo hace con el cementerio. Kabiezes dispondría de la segunda escuela de niños en 1922. Las niñas del municipio esperarían su escuela pública hasta 1928. Casa alhóndiga municipal La Alhóndiga se destina a la compra, venta y almacenaje de comestibles y mercaderías, generalmente sujetos al pago de arbitrios municipales. Además de ésta que vemos en la ilustración existe desde 1881 otra en Ortuella. En 1962 este tipo de impuesto quedará abolido y las alhóndigas como tales dejarán de existir. Se complementa con los fielatos, casetas ubicadas en los límites de los municipios para controlar las mercaderías sujetas a estos arbitrios que se introducen en el término municipal. 34


35


Bilbo-Santurtzi tranbia elektrikoa El Tranvía eléctrico Bilbao Santurce Bilbo-Santurtzi tranbia elektrikoa Ikusten ari garen tranbia elektrikoa baino lehen, zaldi batek tiratutako tranbia erabiltzen zen. Tranbia berria, José Isaac Amann bilbotarrak sustatuta, 1896ko otsailaren 1ean inauguratu zen eta 16an hasi ziren herritarrak erabiltzen. Bere motatako lehenengoa izan zen Estatuan. Zortzi hilabete baino ez zuten behar izan egiteko, baina garai gorabeheratsua izan zen, zamaltzainen sektoreak egindako sabotajeak saihestu behar izan baitziren, tranbia berriak sektoreari kalte egiten zion eta. Ibilbidea hirurogeita hiru minutuan egiten zen, lehen baino hogeita zazpi minutu gutxiagotan. Eskariari egokitzen zitzaion eta udan zenbait bidaia egiteko bonua saltzen zen, zeinek kaseta, ur hotzeko bainua, puntuzko jantzia eta izara erabiltzeko aukera ere ematen zuen Luisa eta Agapita bainuzain santurtziarren laguntzaz. Tranbia-zerbitzuan ere gorabeherak egon ziren, izan ere, elurra kentzeko makina baten antzeko euskarri bat jarri behar izan zuten, zauritutakoa beren-beregi horretarako jarritako sare baterantz bultzatu egiten zuena. El Tranvía eléctrico Bilbao Santurce El tranvía eléctrico que vemos sustituye al anterior movido por un tiro de caballos. Impulsado por el bilbaíno José Isaac Amann, se inaugura el 1 de febrero de 1896 y se abre al público el día 16. Es el primero de España de su clase. Su construcción, realizada en tan sólo ocho meses, sorteó los sabotajes del sector de acemileros, perjudicados en sus intereses. La energía necesaria se obtiene de la central construida en Luchana Baracaldo. El trayecto se realiza en sesenta y tres minutos; veintisiete menos que anteriormente. Se adapta a la demanda y en verano se venden abonos de varios viajes con opción a caseta y baño de agua fría, traje de punto y sábana atendidos por bañeros y bañeras santurtziarras. El tranvía no está exento de atropellos, llegando a colocar un soporte a modo de quitanieves que impulsan al accidentado hacia una red colocada al efecto.

36


37


Casa Torre Jauregia/ Casa Torre markesaren Jauregia La Casa Torre / Palacio del Marqués de Casa Torre / Casa Torre Jauregia Casa Torre Jauregia XVIII. mendearen bigarren erdi aldeko jauregi barrokoa da, eta iraganetik heldu zaigun arrasto apurretako bat. Lorategi handia zuen, baina horretatik parte bat baino ez da geratzen, gaur egungo Gernika Parkea hain zuzen. Molduren bidez definitutako hiru solairu ditu eta ganbara. Sileriazko fatxadan leiho handiak daude, solairu guztietan desberdinak eta balkoia solairu nagusian eta azkenengoan, honek simetria handia ematen diola. Lau isuriko teilatuak kristalezko egitura bat du goiko aldean. Sarrerako atea eta erdiko balkoia baino ez daude apainduta. Jauregiaren fatxadaren ertzean dagoen armarria Hormaza familiarena da, jauregiaren lehenengo jabeak izan baitziren. Barruko beiratean, berriz, Lizanarrena ikus daiteke, Casa Torre markes eta markesa hain zuzen. Eskailera erdian ez egoteak eta jauregia birgaitzeko egindako azken lanetan agertutako zenbait elementuk argi eta garbi erakusten dute hasierako eraikina handitzeko lanak egin zirela. Gaur egun udalaren jabetza da eta kulturarako erabiltzen da, baina lehenago bizitokia eta hezitokia izandakoa da eta erabilera administratiboa ere eman zaio. La Casa Torre Se trata de un palacio barroco austero de la segunda mitad del S. XVIII y uno de los escasos vestigios del pasado que nos ha llegado. Posee un gran epacio ajardinado del cual subsiste únicamente una parte, el actual Parque Gernika. Consta de tres plantas, definidas mediante molduras, y desván. La fachada de sillería se abre al exterior con grandes vanos de dimensiones diferenciadas por plantas y balcones en la noble y en el vano central de la última, lo que le proporciona una marcada simetría. Una linterna remata la cubierta a cuatro aguas. La decoración se limita a las puertas de acceso y al balcón central, además del escudo heráldico esquinero de la familia Hormaza, primera propietaria del palacio. La gran vidriera interior. en cambio, reproduce el escudo de los Lizana, marqueses de Casa Torre. La posición excéntrica de la escalinata así como diversos elementos aparecidos en las últimas obras de rehabilitación delatan que nos encontramos ante una ampliación de una edificación anterior. Hoy propiedad municipal, ha conocido uso residencial, educativo, administrativo y actualmente cultural. 38


39


Begiratokien etxea eta Aldamiz Etxebarriarena La casa de los Miradores y la de Aldamiz Etxebarria Begiratokien etxea eta Aldamiz Etxebarriarena Begiratokien etxea antzinako Kale Nagusitik geratzen zaigun bakarra da. Lau angeluko oinplantako etxebizitza-blokea da. Bost solairu ditu: beheko solairua, beste hiru gainean eta teilapekoa. Ertzetako zurezko begiratokiek nortasun handia ematen diote fatxadari. Horrez gain, nabarmentzekoa da balkoietako burdineria, begiratokiak nolabait luzatu egiten ditu eta. Fatxadak kolorea erabiliz apaindu ziren. Aldamiz-Etxebarria etxea Mauricio Aldamiz eta Etxebarria senar-emazteena izan zen. Malda batean zegoenez, desnibela konpontzeko terraza bat altxatu zuten zorutik, bertara eskailera batetik sartzen zela. Gutxienez albo bitan hesi bat zegoen eta bertan lorategi txiki bat ere bai. Beheko solairua, beste bi solairu gainean eta ganbara zeuden lau isuriko teilatupean. Fatxada nagusiaren erdian balkoiak zeuden eta alboetan zurezko begiratokiak. La casa de los Miradores y la de Aldamiz Etxebarria La casa de los Miradores es la única que nos queda de la antigua calle Mayor. Se trata de un bloque de viviendas de planta cuadrangular, con planta baja, tres pisos y bajo cubierta. Los miradores esquineros de madera dotan a la fachada de gran personalidad. Destacan además los herrajes de los balcones, que prolongan visualmente los miradores. La decoración de las fachadas se realiza mediante el uso del color. La Casa Aldamiz-Etxebarria fue propiedad del matrimonio Mauricio Aldamiz y Carmen Etxebarria. Situada en pendiente, el desnivel se resuelve mediante una terraza elevada a la que se accede mediante una escalera central. Está cerrada por un muro en al menos dos de sus lados y dotada de un pequeño jardín, Consta de bajo, dos alturas y desván bajo una cubierta a cuatro aguas. La fachada principal se articulaba mediante balcones centrales y miradores de madera en sus laterales. 40


41


Santurtziko markes-markesaren jauregia El Palacio de los Marqueses de Santurce Santurtziko markes-markesaren jauregia Santurtziko markes eta markesa ziren José de Murrietak eta Clara Bellidok eraiki zuten XIX. azken erdi aldean. Elezaharraren arabera 1300. urte aldera Maria Diaz de Haroren, Bizkaiko Andrearen jauregia egon zen toki berberean. Eraikin klasikoa zen, lau angeluko oinplantaduna. Erdisotoa, beheko solairua eta horren gainean beste bi solairu zituen, ataridun sarbidea ere bazuen, eta fatxadan oso nabarmena zen balustradun terraza, kanpokoa ikus zezaten eta kanpotik ere ikus zitzaten, zalantzarik gabe. Fatxadak balustraz errematatuta zeuden. Apaindura soila zen, beheko solairuko leihoetan girlanda bana besterik ez, eta triangelu formadun frontoia gainerakoetan. Burdin-saredun harresi bat zeukan kaletik banatzeko eta atzeko aldeko fatxadan zurezko begiratokiak eta itsasoraino heltzen zen lorategia, zuhaitz ugariz. Horiez gain, finkak etxeko langileentzako etxea eta gurditegia zituen. El Palacio de los Marqueses de Santurce Construido por los marqueses de Santurce, José de Murrieta y Clara Bellido en el último tercio del S. XIX y según la leyenda, en el mismo lugar en el que estuvo allá por 1300 el de D.ª María Díaz de Haro, Señora de Vizcaya. Edificio de corte clásico y planta cuadrangular con semisotano, planta baja y dos alturas, presentaba un acceso porticado con terraza abalaustrada muy sobresaliente de la fachada, sin duda para ver y, sobre todo, ser vistos. Las fachadas se rematan por balaustrada y la decoración, sobria, se reduce a guirnaldas en las ventanas del bajo y frontones triangulares en los dos siguientes. Un murete enrejado le separa de la calle y su fachada posterior, con miradores de madera, se abre a un gran jardín arbolado que linda con el mar. La finca se completa con la casa para el servicio doméstico y la cochera.

42


43


Pagazaurtundua Etxea eta Murrieta Jauretxea La casa Pagazaurtundua y la casona Murrieta Pagazaurtundua Etxea eta Murrieta Jauretxea Pagazaurtundua Etxea familia-etxe gisa eraiki zuen Emiliano Pagazaurtundua udal arkitektoak. Oinplanta luzea zuen, behean solairu bat eta gainean beste hiru zituen bi isuridun teilatupean. Lehenengo eta bigarren solairuko fatxada bietan zurezko begiratokiak zeuden eta apaindutako burdineriadun balkoia hirugarrenean. Nabarmentzekoa da teilatu-hegaletako zurezko moldurez egindako apaindura ikusgarria. Murrieta Jauretxea aurreko etxea eta Santurtziko markes-markesaren jauregiaren artean zegoen. Beheko solairua, beste bi solairu gainean eta teilapekoa zituen. Fatxada nagusia, sileriaz eginda, Kale Nagusira begira zegoen eta aurrean burdinazko hesi bat zeukan, non burdinazko zutabe txikiez eutsitako terraza bat nabarmentzen zen, mahats-parra eta guzti. La casa Pagazaurtundua y la casona Murrieta La Casa Pagazaurtundua se construye como casa familiar por el arquitecto municipal Emiliano Pagazaurtund煤a. Presenta planta alargada y consta de bajo y tres alturas, con cubierta a dos aguas, Dispone en ambas fachadas de miradores de madera en la primera y segunda planta y balc贸n con herrajes decorativos en la tercera. Destaca por sus efectistas aleros decorados con molduras de madera. La Casona Murrieta, es una sobria construcci贸n que se situas entre la anterior y el Palacio de los Marqueses de Santurce. Consta de bajo, dos alturas y bajo cubierta, con la fachada principal de siller铆a orientada a la Calle Mayor, de la que le separa un murete enrejado, en la que destaca una terraza emparrada sostenida por columnillas de hierro.

44


45


Kilometroko etxeak eta Urkijo jauretxea Las casas del kilómetro y la casona Urquijo Kilometroko etxeak eta Urkijo jauretxea 1870etik aurrera eraiki ziren, gehienbat Portugaleterako errepidearen ondoan, zein egin zen Cristobal Murrietak Foru Aldundiari eskatutako mailegu baten bidez. Tranbiak etorbide honetatik egiten zuen Bilborako bidaia. Bi, hiru eta lau solairuko etxe tipikoak ziren, itsas-fatxadak ziren begiratokidunak. Bata besteari atxikita zeuden eta denek partekatzen zuten horma, bik izan ezik, non pasabide batek, “kilometroaren pasabideak” gaur egungo Murrieta etorbidea eta Txitxarra lotzen zituen. Txitxarran, etxebizitza burges hauen lehenengo ilararen atzean, beste etxe apal batzuk eta zenbait tailer zeuden eta Kabiezeserako bidearen ondoondoan Urkijo jauretxea, bi solairuko etxetzarra, zurezko begiratokia eta lursail handia zuena, bertan baratze bat zuhaiztia. Las casas del kilómetro y la casona Urquijo Construidas en su mayor parte después de 1870, se alinean con la nueva carretera a Portugalete financiada mediante un préstamo a la Diputación de Cristóbal Murrieta. Por ésta avenida transita el tranvía de Bilbao. Clásicas casas de vecindad de dos, tres y cuatro pisos, caracterizadas por los miradores de las fachadas entonces marítimas. Adosadas unas a otras comparten pared medianera, excepto entre dos de ellas, donde un pasaje, tradicionalmente llamado el “paso del kilómetro” conecta la actual Avenida Murrieta con La Txitxarra. Entre éstas y el Ayuntamiento, el estanco de Liboria, que vendía de todo y al que la alineación de la calle condenó al derribo. En La Txitxarra, detrás de esta primera fila de viviendas burguesas y ocultas por ellas se encuentran casas más modestas y diversos talleres y, lindando con el camino a Kabiezes, la casona Urquijo, de dos alturas y miradores de madera en los extremos y una extensa finca con huertas y arbolado.

46


47


La Portalada etxe-taldea El caserío de La Portalada La Portalada etxe-taldea Santurtziko arrantzaleak, beste herri batzuetan ez bezala, ez ziren kaiaren ondoan bizi, toki hori jauregi eta etxebizitza burgesetarako gordetzen baitzen, udalerrian bizi ziren sakabanatuta, bat han eta bestea hemen. Dena dela, Mamarigan arrantzale-gune garrantzitsu bat egon zen, eta Txitxarran eta La Portaladan ere bai, baina txikiagoak La Portalada, kaitik gertuena, elkarri atxikitako etxe talde bat zen. Herrian baziren horrelako etxe-talde gehiago ere. Arrantzaleen ohiko etxeek 40 bat metroko azalera zuten eta bi solairukoak izaten ziren. Behekoa korta, upelategi eta arrantza-tresnak gordetzeko erabiltzen zen, eta goikoan sukaldea, jangela eta logelak egoten ziren. Ohikoa zen 2. solairura kanpoko eskailera batetik igotzea. El caserío de La Portalada En Santurtzi los arrantzales, al contrario que en otros pueblos pesqueros, no residen junto al puerto, lugar reservado a los palacios y las viviendas burguesas, sino que se diseminan por el municipio. Existe un importante núcleo de pescadores en Mamariga y en menor medida en La Txitxarra y La Portalada. La Portalada, el asentamiento más próximo al puerto, consiste en un agrupamiento de viviendas adosadas unas a otras, agrupaciones que se dan también en otros puntos del pueblo. La vivienda común de los pescadores, con una superficie de unos 40 metros, suele constar de dos plantas, destinándose la baja a cuadra, bodega y almacenaje de las artes de pesca y la superior a cocina comedor y dormitorios. Es frecuente el acceso a esta última mediante una escalera exterior tipo patín. En 1942 el "Plan Nacional de Mejoramiento de las viviendas en los poblados de pescadores" señalará sus deficiencias y recomendará la construcción de 100 viviendas en los terrenos propiedad del Estado en La Llana.

48


49


Cristobal Murrieta Mello eta Francisco Luciano Murrieta Ortizen omenezko monumentua El Monumento a Cristóbal Murrieta Mello y Francisco Luciano Murrieta Ortiz

Cristobal Murrieta Mello eta Francisco Luciano Murrieta Ortizen omenezko monumentua 1918an Udalak ongile bien omenez monumentu bat eraikitzea erabaki zuen, bereziki Cristobalen omenez. Aitortu eta eskertu nahi izan zitzaien, besteak beste, Portugaleterako errepidearen kostua ordaindu izana, Txitxarraren anexiorako kudeaketa eta bi fundazio sortzea: Nautika Eskola eta Hijas de la Cruz ikastetxea. Zenbait gorabeheraren ondoren, 1923ko ekainaren 17an inauguratu egin zen eta jende ugari bildu zen hara. Miguel Garcia de Salazar eta honen laguntzailea zen Manuen Moreno San Román izan ziren egileak. Harrizko monolito baten gainean, Cristobal eserita agertzen zen hegoak zabalik zituen aingeru bat atzean zuela, denak harrizkoak eta oinarrian brontzez egindako itsas-gizon bat, moja bat eta bi neskato. Medailoi bat ere badu Lucianoren omenez. Monumentuaren goiko aldearen harria hondatuta zegoenez, 1990ean Luis Maria Iñiguez Paillotek beste bat egin zuen brontzez. El Monumento a Cristóbal Murrieta Mello y Francisco Luciano Murrieta Ortiz En 1918 el Ayuntamiento decide erigir un monumento a la memoria de ambos benefactores y en especial a Cristóbal. Sus méritos son, entre otros: la financiación de la carretera a Portugalete, las gestiones para la anexión de La Txitxarra y la constitución de dos fundaciones: la Escuela de Náutica y el Colegio de las Hijas de la Cruz. Tras diversas vicisitudes la inauguración tendrá lugar el 17 de junio de 1923 y resultará multitudinaria. Obra de Miguel García de Salazar y su ayudante Manuel Moreno San Román representa sobre un monolito pétreo a Cristóbal sedente arropado por un ángel de alas desplegadas realizados en piedra y en la base, en bronce, un marino y una religiosa acompañada de dos niñas. Un medallón recordaba a Luciano. El grupo escultórico superior, con la piedra muy deteriorada, se sustituirá en 1990 por otro obra de Luis María Iñiguez Paillole en bronce.

50


51


Kronologia laburra Pequeña cronología 1859 Nautika eskola / Escuela de Naútica 1860 Hijas de la Cruz ikastetxea / Colegio Hijas de la Cruz 1861 Hilerria berritu zen / Reforma del cementerio 1866 Santurtzik Txitxarra eta Campo Grande bereganatu zituen / Incorporación de La Txitxarra y Campo Grande 1866 Kai zaharra eraiki zen / Construcción del “puerto viejo” 1876 Azken Gerra Karlista amaitu zen / Fin de la tercera y última guerra carlista 1877 Burdinezko kaia egin zen / Construcción del muelle de hierro 1882 Zaldi tranbia Santurtziraino heldu zen / Llegada del tranvía de caballos 1893 Bizkaiko Zubia eraiki zen / Construcción del Puente Colgante 1896 Tranbia elektrikoa heldu zen / Llegada del tranvía eléctrico 1898 San Jorgeko dorre berria altxatu zen / Levantamiento de la torre nueva de San Jorge 1901 Santurtzi eta Ortuella banatu egin ziren / Desanexión de Santurce-Ortuella 1902 Kanpoko kaia inauguratu zen / Inauguración del Puerto exterior 1902 Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren / Creación de Altos Hornos de Vizcaya 1903-1905 Udaletxea altxatu zen / Edificación del Ayuntamiento 1904 Ospitale-babesetxea udalekotu zen / Municipalización del Asilo Hospital 1904-1905 Lehenengo betelana (oroitarriaren gaur egungo kokapena) burutu zen / Primer relleno (Ubicación del monumento) 1906-1912 Kai berria eraiki zen / Construcción del Puerto Nuevo 1923 Murrietarren omenezko oroitarria egin zen / Monumento a “Los Murrieta”

Aurkibidea / Índice 4 - 7 Prologo / Prólogo 8 - 21 Eguneroko bizitza / La vida diaria 8 - 9 Kaia / El puerto 10 - 11 Traineruak / Las traineras 12 - 13 Arrantzaleak eta sardinerak / Pescadores y sardineras 52


14 - 15 Ostatuak / Las fondas 16 - 17 Olatu-bainuak Lolison / Los baños de ola en Lo Liso 18 - 19 Baratzea eta laborantza / Huertas y cultivos 20 - 21 Udako jostaketa jarduerak, musika-kioskoa / Las diversiones veraniegas, el kiosco de la música 22 - 37 Zerbitzuak / Los servicios 22 - 23 Udaletxe berria / El nuevo Ayuntamiento 24 - 25 San Jorge eliza / La iglesia de San Jorge 26 - 27 Hijas de la Cruz ikastetxea / Colegio Hijas de la Cruz 28 - 29 Nautika eskola / La Escuela de Náutica 30 - 31 Babeserako Udal Ospitalea / El Asilo Hospital municipal 32 - 33 Hilerria / El Cementerio 34 - 35 Umeen eskola publikoa eta Udal Alondegia / La escuela pública de niños y la Alhóndiga municipal 36 - 37 Bilbo-Santurtzi tranbia elektrikoa / El Tranvía eléctrico Bilbao Santurce 38 - 51 Eraikinak eta monumentuak / Edificios y monumentos 38 - 39 Casa Torre Jauregia / La Casa Torre 40 - 41 Begiratokien etxea eta Aldamiz Etxebarriarena / La casa de los miradores y la de Aldamiz Etxebarria 42 - 43 Santurtziko markes-markesaren jauregia / El Palacio de los Marqueses de Santurce 44 - 45 Pagazaurtundua Etxea eta Murrieta Jauretxea / La casa Pagazaurtundua y la casona Murrieta 46 - 47 Kilometroko etxeak eta Urkijo jauretxea / Las casas del kilómetro y la casona Urquijo 48 - 49 La Portalada etxe-taldea / El caserío de La Portalada 50 - 51 “Murrieten” omenezko monumentua / El monumento a “Los Murrieta” 52 Kronologia laburra / Pequeña cronología

53


SANTURTZIKO UDAL LIBURUTEGI SAREA RED DE BIBLIOTECAS MUNICIPALES DE SANTURTZI LIBURUTEGI NAGUSIA BIBLIOTECA CENTRAL Plaza Juan José Mendizábal, s/n E-mail: biblioteca@santurtzi.net Tfno. 944 610 854 • Fax 944 625 715

LAS VIÑASKO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA DE LAS VIÑAS Bullón, 5 E-mail: bibliotecavinas@santurtzi.net Tfno. 944 837 333

CABIECESKO HAUR LIBURUTEGIA CABIECESKO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA INFANTIL DE CABIECES BIBLIOTECA DE CABIECES Avda. Antonio Alzaga, 64 Plaza Cabieces, s/n E-mail: biblioinfantilkabiezes@santurtzi.net E-mail: bibliotecakabiezes@santurtzi.net Tfno. 944 838 232 Tfno. 944 934 370 SAN JUANGO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA DE SAN JUAN Juan Sebastián Elcano, 11-13 E-mail: bibliotecasanjuan@santurtzi.net Tfno. 944 628 585

MAMARIGAKO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA DE MAMARIGA Plaza Párroco Elías, s/n E-mail: mamariga@santurtzi.net Tfno. 944 835 569

http://www.santurtzi.net/es-ES/Servicios/Cultura/Paginas/default.aspx BOLINTXI. Santurtziko liburutegien aldizkari digitala https://elbolintxieus.wordpress.com EL BOLINTXI. Revista digital de las bibliotecas de Santurtzi https://elbolintxies.wordpress.com

Edita: Santurtziko Udala Ayuntamiento de Santurtzi Bizkaia

54


55


SANTURTZIKO UDAL LIBURUTEGI SAREA RED DE BIBLIOTECAS MUNICIPALES DE SANTURTZI http://www.santurtzi.net/es-ES/Servicios/Cultura/Paginas/default.aspx

BOLINTXI. Santurtziko liburutegien aldizkari digitala https://elbolintxieus.wordpress.com EL BOLINTXI. Revista digital de las bibliotecas de Santurtzi https://elbolintxies.wordpress.com

Profile for Red de Bibliotecas Santurtzi

Santurtzi 1900  

"Cuentometrajes" "Santurtzi 1900"

Santurtzi 1900  

"Cuentometrajes" "Santurtzi 1900"

Profile for rebisan
Advertisement