Poblado de Bagoeta, en Luko

Page 1

tubideen sistema osa­tzen zuen drainadura sarearen gainerako atalen parte bat ere hondatuko zutela, zaborrezko betegarrian hainbat lauza topatu baikenituen lekuz kanpo, nahasirik, drainadurarako sarea osatuko zutenak. Gainera, tenpluko beste lekuetan ez genuen beste kanalizaziorik identifikatu, kanal nagusiaren abiapuntua izan ezik: abiapuntu hau bat dator harrizko korridorearekin, birgaituko ez zen atalarekin. Beraz, ez dakigu zen den hark egiazki egiten duen bidea, eta ez dakigu beste zenbat kanalizaziok egiten duten bat arda­tz nagusi honekin.

destruyó parte del resto de los drenajes que completarían el sistema de sumideros; ya que dentro del relleno de escombros nos encontramos con restos de losas descolocadas y removidas, que podrían haber formado parte de estos drenajes. Además, en el resto del templo no encontramos ninguna otra canalización, salvo el inicio de la conducción central que es coincidente con el pasillo empedrado, el cual no iba a ser rehabilitado. Por lo que desconocemos su delineación real, ni se sabe cuantas canalizaciones más confluyen en este eje.

Obren gaineko kontrol lanekin aurrera egin genuen zaborrezko depositua al­t xatu eta berdindu arte eta gero gune osoa obrarako hareaz eta legarrez estali arte. Era berean, bertatik bertara jarraitu genituen paramentu bertikalak zementuz zarpia­t zeko lanak. Ez genuen bestelako aurkikun­tzarik egin eta ez genuen zutik dauden elementu arkitektonikoetan eragin negatibo bakar bat ere hauteman.

Se continuó con el control de obras en su totalidad hasta asistir al rebaje y nivelado del depósito de escombro y posterior rellenado del área con grijo y arena de obra, así como al picado de enfoscados de cemento en paramentos verticales. No se produjo ningún nuevo hallazgo ni hubo impacto negativo alguno sobre los elementos arquitectónicos vigentes.

E. Telleria Sarriegi

A.5. ARRAZUA-UBARRUNDIA A.5.1. Poblado de Bagoeta, en Luko

A.5.1. Bagoetako herrixka, Lukun

Dirección: José Manuel Martínez Torrecilla Financiación: UTE Ave Legutiano y GPAC (UPV-EHU)

Zuzendari­tza: José Manuel Martínez Torrecilla Finan­tzazioa: Ave Legutiano ABEE eta GPAC (UPV-EHU)

The archaeological intervention carried out in the Bagoeta area was prompted by the construction of a train platform for the Bilbao-San Sebastián-Vitoria High-Speed Train, Eskoria­tza-Legutiano Stretch, which affec­ts the Zone of Presumed Archaeological Interest pertaining to the aforementioned funerary site. The site is mainly located in Luko (Álava), which belongs to the Arrazua-Ubarrundia municipality, and was comprehensively excavated (11.5 ha) with the exception of the immediate vicinity of Santa Marina Chapel. The large volume of information generated by the excavation of this site is still being studied, thus rendering any conclusions presented here merely provisional. However, we can state the discovery of a rural late medieval settlement that remained active until the 14th century.

952. urtekoa da Bagoetako lehenengo herrixkari buruzko aurreneko aipamen ida­tzia. Urte hartan Diego Beilazek San Millango Monasterioari emandako ondasunen artean aipa­tzen da1. Haren jatorria, berriz, zazpigarren mendean egon liteke burura eramandako ikerketa arkeologikoak ain­tzat har­tzen baditugu. Ikerketa horiei esker ondo asko zehaztu daiteke espazio   Geroago, 1025. urtean, «Reja de San Millan» izeneko dokumentuan aipa­tzen da berriro ere, burdin baten ordain­tzaile gisa.

1

ARKEOIKUSKA 09

La primera mención escrita a la primitiva aldea de Bagoeta data del año 952, momento en que aparece citada dentro de los bienes que Diego Beilaz entrega al Monasterio de San Millán1. Su origen, sin embargo, puede retrotraerse a la séptima centuria si atendemos a las investigaciones arqueológicas efectuadas. Dichas investigaciones han permitido reconocer la con  Posteriormente, en año 1025, se encuentra también recogido en «la Reja de San Millán» como pagador de una reja.

1

41


honek Goi Erdi Aroan izango zuen antolamendua, jarraian azalduko dugun bezala. Nolanahi ere den, aurrerakin gisa ulertu behar dira datozen lerroetan adier a z i ko d i t u g u n a k . A z a l e t i k b a d a e r e, n o l a topografiaren hala kronologiaren ikuspuntutik ondo asko bereizten diren bi sektore daude..

figuración espacial de esta aldea altomedieval y se resumen en las líneas que siguen que deben entenderse, en cualquier caso, como un primer avance. A grandes rasgos podemos observar dos sectores bien diferenciados, tanto a nivel topográfico, como cronológico.

1. Lehenengoa gailur oso lau batean dago, ibarbide leun biren artean, eta i­txura guztien arabera finkamenduko gune aspaldikoena da, K.o. vii. mendearen hasierakoa, hurrengo mendearen bigarren erdialdean zehar abandonatuko bazuten ere2. Lur eremu honetan gainazal aski zabala induskatu genuen arren, esan dezagun oso gu­txi direla aurreneko okupazio honetatik kon­tserbatu diren aztarnak, eta hauek 350 m²-ko espaziora muga­tzen direla.

1. El primero de ellos se sitúa sobre una cresta muy llana entre dos suaves vaguadas y parece corresponderse con el núcleo más antiguo del asentamiento, nacido en los primeros años del siglo vii d.C. y abandonado a lo largo de la segunda mitad de la centuria siguiente2. Pese a haberse excavado una amplia extensión de terreno, los vestigios conservados de esta primera ocupación son muy reducidos, concentrándose en una superficie de apenas 350 m².

Lekukotasunen urria ez dugu zertan munta apaleko okupazio gisa interpretatu, eta are gu­txiago finkamendu kategoria jakin bat gisa. Ezinbestekoa da interpretazioetan gisa honetako murrizketak saihestea, eta une oro eduki behar da gogoan gure garaira arte etenik izan ez duten laboran­tza lanek guztiz nahasi dituztela eremuok (jatorrizko kotatik behera metro beteko sakonera mailaraino iri­tsi ere dira lurra iraul­tzeko lanak3 ), eta beraz, por­tzentajeetan bederen informazio guztiz garran­t zi­tsua galarazi dutela. Bestalde, Roba mendiaren mazeletan burura eramandako miaketa lanetan zepa hondakinak bereizi ziren 200 eta 250 metro bitarteko tarte batean, finkamendua handiagoa, zabalagoa, izango zela agerian u­tzita.

La escasez de testimonios no debe interpretarse necesariamente como una ocupación de escasa entidad y, menos aún, con una determinada categoría de asentamiento. Es urgente evitar este tipo de reduccionismos interpretativos y tener en cuenta que las continuas roturaciones agrícolas efectuadas hasta época reciente causaron una fuerte alteración en el terreno (pudiendo llegar hasta un metro de rebaje respecto a la cota original3 ), provocando una pérdida de información porcentualmente muy importante. Los trabajos de prospección efectuados en las laderas del monte Roba reconocieron, por otra parte, la presencia residual de escoria a una distancia de entre 200 y 250 metros, lo que estaría indicándonos una extensión mayor del asentamiento.

Sektore honen baitan kon­tserbatu diren elementuen artean, gu­txienez hiru silo eta paldoei leku egiteko zuloak bereizi genituen. Paldo hauek zoruaren mailan egokituko ziren egiturei zegozkien, baina oraindik ez dakigu zer nolako egiturak izango ziren. Paldoei leku egiteko zulo hauen presen­t ziak, bestalde, eraikion arkitektura galkorra zela erakusten digu, eta Goi Erdi Aroko beste herri arabarretan dokumentatutako eraikun­tza teknikekin bat datozela.

Entre lo conservado dentro de este primer sector se han reconocido al menos tres silos y diferentes agujeros de poste pertenecientes a varias estructuras situadas a nivel de suelo, difíciles de caracterizar. La presencia de estos agujeros de poste evidencia, además, el carácter perecedero de su arquitectura, en línea con las técnicas constructivas documentadas en otros poblados alaveses altomedievales.

Baina guztietan esangura­tsuena, agian, egitura hauek amortiza­tzen zituzten betegarrietako burdinazko hondakin askoren presen­tzia da4, tartean zepak, ika­t zak eta erretako buztinezko estaldura-geruzak. Metalen azterketak artean egin gabe badaude ere, zepak begiz aztertuta gu­txienez mea murrizteko prozesuarekin lotuta dauden materialak badaudela esan behar dugu, eta horrek jarduera siderometalurgiko oso goiztiar baten presen­tzia uzten duela agerian.

Pero lo más significativo de todo es, quizás, la aparición de abundantes desechos productivos de hierro formando parte de los rellenos que amortizaban estas estructuras4, tales como escorias, carbones y revestimientos de arcilla rubefactada A falta de los correspondientes estudios metalográficos, el examen visual efectuado a las escorias apunta a la presencia de materiales relacionados al menos con el proceso de reducción del mineral, lo que evidencia la existencia de una actividad siderometalúrgica muy temprana.

Hiru unitate estratigrafikotatik ateratako materia organikoekin erradiokarbonoaren bidez lortutako datazioek, estratigrafiaren sekuen­tziak eta zeramikazko materialaren azterketak aukera eman digute arku kronologiko hau zehazteko.

2

Gu­t xi gora-beherako zifra hau alde honetako siloek kon­tserba­ tzen duten sakonera mailatik ondoriozta­tzen dugu, bakar batek ere ez baitu metro erdiko altuera gaindi­tzen.

3

T. Mannoni eta E. Giannichedda (2006: 212) adituek iradoki­tzen duten bezala, ekoizpenetik etorritako hondakinak eskuarki haiek sor­tzen diren jatorrizko testuingurutik kanpora, beste geruza ba­ tzuetan, egon ohi dira, baina betiere ekoizpen gunetik gertu.

4

2

3

4

42

Las dataciones radiocarbónicas efectuadas a la materia orgánica contenida en tres UUEE, complementada con la secuencia estratigráfica y el estudio del material cerámico, ha permitido precisar esta horquilla cronológica.   La cifra, de carácter aproximado, ha sido deducida de la profundidad que conservan los silos ubicados en la zona, que en ningún caso superan el medio metro de altura.   Como apuntan T. Mannoni y E. Giannichedda (2006: 212), los desechos productivos suelen reencontrarse generalmente en estratos extraños a los del contexto primario de proveniencia, pero casi siempre cerca del lugar de producción. ARKEOIKUSKA 09


Bagoetako 2. sektorearen airetiko ikuspegi orokorra.

Vista aérea general del Sector 2 de Bagoeta.

2. Bigarren sektorea lehenengotik 500 metrotara dago gu­txi gora-behera, haren iparraldean, Santa Marina baseliza zaharraren inguruan, eta hektareatik gorako gainazala har­tzen du. Alde hau artean azter­tzen jarrai­tzen dugun arren, esan dezagun orain arte aztertu ditugun aztarnak ix. eta xiv. mende bitarteko kronologiak eskain­tzen ari zaizkigula. Behin betiko datak ez badira ere, geroagoko okupazio bat adierazten dutela ematen du.

2. La segunda zona se localiza unos 500 metros al norte de la anterior, en el entorno de la antigua ermita de Santa Marina, y ocupa una extensión superior a una hectárea. Aunque el lugar se encuentra todavía en proceso de estudio, los restos examinados hasta la fecha están ofreciendo cronologías situadas entre los siglos ix y xiv que, sin ser definitivas, parecen indicar una ocupación más tardía.

Era berean, agerikoa da ipar-mendebaldetik hegoekialdera egiten duen ibarbide natural ­t xiki batean egokitutako zirkulaziorako arda­tz nagusiaren inguruan antolatuta zegoen okupazioaren presen­tzia. Harrizko enka­t xoez eratutako arda­t z edo bide honek erreten bat du iparraldeko aldean. Erreten hau kareharrizko blokeez egina da, mazelan behera iristen diren urak bil­tzen ditu, eta finkamenduaren hegoaldera gu­txi gora-behera 500 metrotara igaro­tzen den Bagoeta ibaiaren behe ibilgura bidera­tzen ditu. Bidearen alde bietara, bidearen gainetik, artisau­t zari, nekazari­t zari edo egoi­t zari emandako egiturak koka­t zen dira, gehiengehienak mazelen aldapa berdin­tzeko xedean egokitutako terrazen gainean eraikiak.

Asimismo, resulta evidente la presencia de una ocupación organizada en torno a un eje central de circulación emplazado en una pequeña vaguada natural de dirección noroeste-sureste. Este camino, integrado por varios encachados de piedra, presenta en su margen septentrional una atarjea construida con bloques de piedra caliza que recoge las aguas provenientes de la ladera y las conduce hacia las zonas bajas del río Bagueta, situado unos 500 metros al sur del asentamiento. A ambos lados del camino, en posición dominante, se localizan las diferentes estructuras de uso artesanal, agropecuario o habitacional, en su mayoría levantadas sobre terrazas destinadas a corregir el desnivel de las laderas.

Aztarnategiaren handiak eta konplexuak zuhur izatera eramaten gaitu hura interpreta­tzeko garaian. Beraz, gisa honetako aurrerakin batek eska­t zen duen

La amplitud y complejidad del yacimiento nos obliga asimismo a ser prudentes en su interpretación por lo que, para esta ocasión y con la provisionalidad que

ARKEOIKUSKA 09

43


behin-behinekotasuna kontuan harturik, guk nahiago izan dugu arreta osoa hiru egituratan ipin­tzea, Bagoetan garatutako jarduera ekonomiko nagusiak –metalurgia eta nekazari­tza– ordezka­tzen dituzten hiru egituretan ipin­tzea. Burdina murrizteko beheko su batez, burdina lan­tzeko tailer batez hornituriko e­txe handi batez eta terrazetan antolatutako laboran­tzarako espazio batez ari gara.

conlleva un primer avance de esta naturaleza, preferimos fijar nuestra atención en tres estructuras, elegidas precisamente por ser representativas de las principales actividades económicas ejercidas en Bagoeta: la metalurgia y la agricultura. Nos referimos a un horno bajo destinado a la reducción del hierro, una gran casa dotada de una forja y un espacio agrícola aterrazado.

Burdina murrizteko beheko suak

Los hornos bajos de reducción

Ikerketa honek duen erakarri garran­t zi­tsuenetako bat, zalan­t zarik gabe, Bagoeta bezalako landa eremuko ekonomian oinarritutako finkamenduan jarduera metalurgiko garran­t zi­tsu bat egiaztatu ahal izatea izan da. Artean goiz bada ere jarduera honen irismena eta antolamendua xehetasunez ezagu­t zeko, i­t xura guztien arabera herrixka honetan oso goiz hasi ziren burdina-mea murrizteko lanetan, oso goiz osatu zen burdinaren langin­t zari emandako artisauen taldea.

Sin duda, uno de los principales atractivos que presenta esta investigación es la constatación de una importante actividad metalúrgica en un asentamiento de economía rural como Bagoeta. Aunque aún es pronto para conocer con detalle la organización y alcance de esta actividad, todo apunta a que la aldea acogió desde muy temprano un importante artesanado del hierro dedicado a las labores de reducción del mineral.

1. sektorean hautemandako jarduera primario honen arrastoen an­tzekoak hautematen ere dira 2. sektorean, ekoizpen lanetatik sortutako beste hondakin ba­tzuk eta, lehenengo aldiz, mea murrizteko hainbat labe geratu bai­tziren agerian. Labeetako bat aztarnategiaren iparraldeko sektorean dago, beheko su bat da, zepak husteko hustubide batez hornitua (slag-tapping furnace 5 ), mendebaldeko Europan oso arrunta zen tipologiari eran­t zuten diona. Labearen erabilera garaiko testuinguruen gabezia hura eraiki zuten urtea ezagu­tzeko oztopo bada ere, bagaude hura abandonatu zuten data zehazteko moduan, egitura hau xii. mendearen lehenengo erdia edo xi. mendea baino lehen abandonatu bai­tzuten betikoz.

Las evidencias de actividad primaria observadas en el sector 1 pueden ser reconocidas también en el sector 2 a través de nuevos desechos productivos y, por primera vez, de varios hornos de reducción. Uno de ellos se localizaba en el sector septentrional del yacimiento y puede identificarse con un horno bajo dotado de salida de evacuación para las escorias (slag-tapping furnace5), de tipología ampliamente difundida en Europa occidental. Aunque la ausencia de contextos coetáneos a su uso impide conocer la fecha de su construcción, podemos establecer la fecha de su abandono, acontecida con anterioridad al siglo xi o la 1ª mitad del siglo xii.

Elkarren ondoan egokitutako egitura biz osatuta dago: mea murrizteko kubeta edo on­tziaz eta jariakina bil­t zeko hobiaz. Lehenengotik hondoa baino ez dugu kon­tserba­tzen –buztin naturaletan pixka bat induskatua, gehienez ere 0,7 metroko diametroa duen hu­tsune ­txiki biribil batez osatua, gehienez ere 15 cmko sakonerarekin–, eta haren oinean artean kon­ tserbatu egiten da harrizko eta buztinezko jatorrizko estaldura, errekun­t zaren arrastoak agerian dituena. Alde hau guztiz iraulia izan zenez, labearen gainerakoa betikoz galdu zen, baina zorionez zoruaren gainean osorik eraiki zuten egitura baten hondakinak kon­tserbatu dira, harriz eta buztinez eraikitako pareta ba­t zuen hondakinak. Izan ere, labea amortiza­t zeko mailetan, labea sun­tsitu ondoren haren gainean egokitutako mailetan, erretako material hondakinak identifikatu genituen. Gainera, landare arrastoak dituzten buztinezko estalduren presen­t ziak salatu egiten du ­t ximinia baten presen­t zia. ­t ximinia goiko partean egongo zen, clayonnage deitutako teknikaren arabera eraikita egongo zen, hau da, buztin gordina aplikatuko zuten ­txirikordatutako adarrez osatutako egituran.

Se compone de dos estructuras yuxtapuestas: la cubeta de reducción y la fosa de colada. De la primera sólo conservamos el fondo -ligeramente excavado en las arcillas naturales, integrado por una pequeña concavidad redondeada de 0,7 metros de diámetro máximo y apenas 15 cm. de profundidady en cuya base aún se conservaba el primitivo revestimiento de piedras y arcilla con trazas de rubefacción. El fuerte arrasamiento del terreno provocó la desaparición del resto del horno, aunque por fortuna puede distinguirse el reflejo de una estructura construida enteramente sobre el suelo, formada por paredes de piedra y arcilla. Restos de estos materiales rubefactados han sido localizados, de hecho, en los niveles de amortización del horno, depositados tras su destrucción. La presencia de revestimientos de arcilla con improntas vegetales denuncia, además, la existencia de una chimenea superior construida mediante una técnica similar al clayonnage, aplicando arcilla cruda sobre un tejido de ramas entrelazadas.

Cfr. Tylecote, R.F., 1987, The early history of metallurgy in Europe, New York.

5

44

Cfr. Tylecote, R.F., 1987, The early history of metallurgy in Europe, New York.

5

ARKEOIKUSKA 09


Ekoizpen prozesutik etorritako hondakinak bil­tzeko jariakin-hobia mea murrizteko kubetari i­tsa­tsita zegoen, kota apur bat beheragoan, zepen hustubideko zuloaren parean. Mea murrizteko kubeta ez bezala, guztiz induskatuta dago lur eremuan. Oinplano zirkularra du kanpaiaren formako sekzioarekin, 0,88 metroko diametroa ahoan eta 0,90 metroko sakonera. Lurrez, landare ika­tzez, buztin erreez eta zepez osatutako betegarri batek amortiza­t zen zuen egitura hau guztia.

La fosa de colada destinada a recoger los desechos productivos se situaba pegante a la cubeta de reducción, a una cota ligeramente inferior y frente al orificio de evacuación de las escorias. A diferencia de la cubeta de reducción, la fosa de colada se encontraba completamente excavada en el terreno, presentando planta circular y sección en forma de campana de 0,88 metros diámetro en la boca y 0,90 metros de profundidad. Un relleno de tierra, carbón vegetal, arcilla rubificada y escorias amortizaba toda la estructura.

Leku honetaz dakigun guztia kontuan harturik, artean goiz da labe honi leku egiten zion tailerraren antolamendua (lan egiteko espazioak eta biltegia) zehazteko, goiz da egoi­t za egiturekin zer nolako harremana izango zuen xehe-xehe jakiteko. Hala eta guztiz ere, inguru hurbilak, zorionez, paldoei leku egiteko zulo ugari, beste motako zuloak eta eremu libreak eskaini ditu, ikerketa lanetan aurrera egin ahala konklusio berrietara iristeko aukera emango digutenak.

En nuestro estado actual de conocimiento sobre el lugar resultaría prematuro determinar la organización del taller que acogía este horno (sus espacios de trabajo y almacén), así como su relación con las estructuras de habitación. Sin embargo, el entorno inmediato ha ofrecido, por fortuna, numerosos agujeros de poste, fosas y áreas libres que permitirán alcanzar nuevas conclusiones en un estado más avanzado de la investigación.

Izan ere, forja prozesuek berezko dituzten hondakinekin batera (zepa mul­tzoak), hainbat sutegi dokumentatu ahal izan ditugu. Sutegi hauek eraikun­t za egituretan zeuden, eta bestelako fun­tzioak –laboran­ tza nahiz e­t xe izaerakoak– bete­t zen zituzten beste eraikin ba­tzuekin parteka­tzen zuten espazioa.

De hecho, junto a los residuos de producción típicos del proceso de forja (tortas de escoria) se han podido documentar también varias fraguas, emplazadas en estructuras constructivas en las que compartían espacio con otras habitaciones de funcionalidades distintas de naturaleza agrícola y doméstica.

E­txe bateratua

La casa unitaria

Bidearen ekialdean, goian deskribatutako labearen egituraren hegoaldera gu­txi gora-behera 50 metrotara, dokumentatutako mul­t zoa da adibide egokia. L formako oinplanoa zuen eraikin nagusiak eta aurreko patioak osatuta zegoen. Aurreko patio hau agian lan egiteko tailer eta larrain gisa erabili zuten, eta guztira gu­txi gora-behera 400 m²-ko gainazala har­tzen zuten.

Un buen ejemplo de ello es el conjunto documentado al este del camino, unos 50 metros al sur de la estructura de combustión descrita más arriba. Se componía de un edificio principal con planta en forma de L y un patio delantero, utilizado quizás como patio de trabajo y era, que ocupaban una superficie total de aproximadamente 400 m².

Eraikun­tzaren ikuspuntutik, landu gabeko kareharrizko hormekin al­txatu zuten eraikina, harriak 0,6 metro lodi, nahikoa erraz desegiten den kareore harea­ tsuaz batuak. 0,5 metroko altuera baino kon­tserba­tzen ez zuen arren, paldoei leku egiteko zuloen gabeziak iradoki­t zen du behe-oin osoa edo parte handi bat soilik harrizko hormez eraikia zegoela, eta haien gainean zurezko egiturak edo oratutako buztinezko paretak al­t xatuko zirela. Gainera, zoruetan eta e­t xea amortiza­tzen duten mailetan teila puskak agertu izanak adierazten digu e­txe honek teilatua aipatutako zeramikazko materialekin osatua zuela.

Desde el punto de vista constructivo, el edificio se levantó con muros de mampostería caliza de 0,6 metros de grosor, trabados con un mortero arenoso bastante deleznable. Aunque su estado de conservación no superaba los 0,5 metros de altura, la ausencia de agujeros de poste en su trazado induce a pensar en paredes de piedra levantadas en toda o buena parte de la planta baja, sobre las que apoyarían entramados de madera o alzados de barro amasado. Además, la aparición de teja en los suelos y niveles de amortización de la casa permite presumir la utilización de este material cerámico en la techumbre.

Kanpoko zoruaren kotarekin alderatuta, barruko aldea apur bat beheragotua zuen, harri ama azalera­ tzen zen kotaraino beheratua. Hain zuzen ere lur eremuan egindako behera­tze hauexek dira (haien mugak edo inguruak) eraikinaren morfologia zehazteko eta eraikina elkarren ondoan egokitutako lau gelatan bana­t zen zuten hiru arteko hormaren presen­t zia egiazta­tzeko aukera eman digutenak. Izan ere, e­t xe bateratu baten ereduaren aurrean geundeke –Gastei-

El interior se encontraba ligeramente rebajado respecto a la cota de suelo externa, hasta topar con el firme de la roca natural. Son precisamente estos rebajes en el terreno (sus límites o contornos) los que permitieron precisar la morfología del edificio y certificar la existencia de hasta tres muros medianiles que dividían el edificio en cuatro estancias yuxtapuestas. Nos encontraríamos, en efecto, ante un modelo de casa unitaria -ya registrado en Gasteiz y bien conoci-

ARKEOIKUSKA 09

45


zen ere erregistratu da horrelakorik, eta oso ezaguna da eredu hau Europako beste testuinguru ba­ tzuetan 6 –. Eredu honek duen berezitasun nagusia eraikinaren fun­tzioen araberako banaketa da, erakin bat eta berera bil­tzen baitira e­txe, artisau­tza edota biltegiari emandako esparruak.

do en otros contextos europeos6- cuya principal particularidad es la división funcional del edificio en diferentes ambientes domésticos, artesanales y/o de almacén.

Ai­t zitik, haren eraikun­t za ez zen aldi batean eta berean bururatu, eraikun­tza une handi biren emai­tza baita. Lehenengo eraikun­tza aldia xii. mendearen erdialdeko urteetan kokatu behar dugu. Jatorrizko eraikin honek oinplano angeluzuzena zuen, 22 metro luze zen eta 6 metro zabal, eta gela bitan bana­tzen zen.

Su construcción, sin embargo, no fue sincrónica sino el resultado de dos grandes momentos constructivos. El primero puede fecharse en los años centrales del siglo xii y se corresponde con un primitivo edificio rectangular de 22 metros de longitud por 6 metros de anchura que se dividía en dos estancias.

Hegoaldeko gelak, gu­t xi gora-behera 16 m²-ko azalera izango zuenak, sute goiztiar bat jasango zuen hormetan hautematen diren su arrastoak eta erretako egur hondakin ugari dituen geruza bel­tzaxka ain­tzat har­t zen baditugu. Sute maila honen gainean buztinezko zoru bakar bat zegoen, sutegirik gabea, eta gainean lur jotako hondakinez osatutako maila bat zegoen. Maila honetan, aro­tzeria metalikoari dagozkion elementuez gainera, disko formako zorroztarri bat dokumentatu genuen.

La estancia más meridional, de aproximadamente 16 m² de superficie, debió sufrir un incendio muy prematuro a juzgar por las marcas de fuego existentes en los alzados del muro y el registro de un estrato negruzco con abundantes restos de madera quemada. Sobre este nivel de incendio se extendía un único suelo de arcilla, carente de hogar, y un posterior nivel de derrumbe donde, además de diversos elementos de carpintería metálica, se recuperó una piedra de afilar de disco.

Bigarren gela aurrenekoaren ondoan zegoen, iparraldera, eta lehenengoa halako hiru zen azaleran. Buztinezko zoru oso ilunak har­tzen zuen espazio hau, eta zoruaren gainean gu­t xi gora-behera metro koadroko sutegi lau angeluar bat egoki­tzen zen. Ondo egina zegoen sutegia, oina kareharrizko harri xabalez osatua, haren gainean suak trinkotu eta erretako geruza bat. Harrizko horma­t xo batek isola­tzen zuen sutegia inguruko zorutik. Eskura dauzkagun datuekin esparru honen fun­tzionaltasuna eta banaketa zehazteko oraindik goiz bada ere, guk uste dugu egoi­tza aldea eta burdinaren langin­tzarekin lotutako tailerra partekatuko zituen espazio baten aurrean gaudela.

La segunda estancia se emplazaba inmediatamente al norte y triplicaba en extensión a la primera. De ella ha podido reconocerse un espacio integrado por un suelo arcilloso de coloración muy oscura sobre el que se disponía un hogar cuadrangular de aproximadamente un metro de lado. Presentaba éste una cuidada factura con una base de lajas calizas sobre las que se extendía una capa de arcilla rubificada y compactada por efecto del fuego. Un resalte perimetral de piedra aislaba el hogar del suelo circundante. Aunque a día de hoy resulta muy precipitado definir la funcionalidad y distribución de este ámbito, es posible pensar en un espacio compartido de carácter residencial y artesanal vinculado con el trabajo del hierro.

xii. mendearen amaiera aldera edo xiii. mendearen hasieran eraikin hau beste gorpu­tz angeluzuzen baten eraikun­tzarekin handitu zuten. 15,5 metro luze eta 6 metro zabal den gorpu­tz hau perpendikularrean a­txiki zi­t zaion jatorrizko egiturari honen iparraldeko muturrean, eta horrenbestean osatuko zen gure garaira arte iri­tsi den L formako oinplanoa duen eraikina. Bigarren gorpu­t z honen eraikun­t zari esker, hirugarren eta laugarren gelez osatuko zen mul­tzoa.

Hacia finales del siglo xii o inicios del posterior siglo xiii el edificio será ampliado con un nuevo cuerpo rectangular de 15,5 metros de longitud por más de 6 metros de anchura que, adosado perpendicularmente a su extremo septentrional, generará la planta en L que ha llegado hasta nosotros. Su construcción dotará al conjunto de una tercera y una cuarta estancia.

Hirugarren gela hau e­t xearen ipar-ekialdeko bazterrean koka­t zen zen, eta 35 m²-tik gorako azalera har­tzen zuen. Sarrera 2. gelatik zuen, eta beraz, ate bat ireki behar izan zuten bien artean. Aldi berean amortizatu egin zuten 2. gelako sutegia. Hirugarren gela honetan egin zioten leku sutegi-tailerrari. Gela honetan zoru bel­tzezko hondakinak dokumentatu genituen, ika­tz ugari eta forja lanetatik etorritako burdinazko zepa asko, baita metalezko objektu ba­tzuk ere, horien artean aipagarri lan­tza mutur bat eta aizto bat. Instalazio honetan aipagarrienak, baina, zoruaren mailan eta gelaren hegoaldeko muturrean egokitutako

La tercera se emplazaba en el esquinal noreste de la casa y ocupaba más de 35 m² de superficie. Su acceso se efectuaba desde la estancia 2, para lo que se procedió a abrir una puerta de comunicación entre ambas, a la vez que se amortizaba el hogar de esta primitiva habitación. Esta tercera estancia debe ser identificada con una fragua. En su interior se documentaron restos de un suelo negruzco con abundantes carbones y escorias de hierro producto de las labores de forja, además de algunos elementos metálicos entre los que sobresalían una punta de lanza y un cuchillo. Lo más destacable de esta instalación es la presencia

Galetti, P., 2001, Uomini e case nel Medioevo tra Occidente e Oriente, Segrate.

6

46

Galetti, P., 2001, Uomini e case nel Medioevo tra Occidente e Oriente, Segrate.

6

ARKEOIKUSKA 09


Bagoetako herrixka. Burdina ur­tzeko labearen xehetasuna, ezkerretara mea murrizteko kubeta eta eskuinean jariakina bil­tzeko hobia.

Poblado de Bagoeta. Detalle del horno de fundición de hierro, con la cubeta de reducción a la izquierda y la fosa de colada a la derecha.

bost sutegiak dira. Horietatik hiru, agian, aldi berean ariko ziren jardunean. Sutegiren batek ia ukitu gabe kon­tserba­tzen zuen jatorrizko morfologia, aurreko gelan bereizitako sutegiaren an­t zekoa zen oso, baina besteek erretako buztinezko orban ­txiki ba­tzuk baino ez zituzten kon­tserba­tzen.

de un total de cinco hogares situados a ras de suelo en el extremo meridional de la instalación, tres de los cuales pudieron funcionar de manera simultánea. Algunos de ellos mantenían casi intacta su morfología original, muy similar al hogar descrito en la estancia anterior, mientras que otros apenas conservaban una pequeña mancha de arcilla rubefactada.

Laugarren eta azkeneko gela mendebaldean zegoen, 43 m²-ko azalera har­tzen zuen mul­tzoaren beso laburrean, eta lehenengo gelak bezala, ez zuen sutegi edo beheko surik. Beraz, guk uste dugu metalurgia-tailerrari a­txikiriko biltegi gisa erabili zutela gela hau.

La cuarta y última estancia se localizaba al oeste, ocupando una superficie de 43 m² en el brazo corto del complejo, y carecía como la primera de hogar o fuego bajo, dato éste que permite pensar en su uso como almacén asociado al taller metalúrgico.

Laboran­tzarako terrazak

Las terrazas de cultivo

Goiko paragrafoetan azaldutako metalurgia lanekin batean laboran­t za izan zuten ekonomia jarduera garran­tzi­tsuenetakoa. Ereindakoari buruzko informazioa artean iri­tsi ez zaigun honetan (azterketa arkeobotanikoak oraindik amaitu gabe ditugu), esan dezagun egoi­t za egituren inguruetan laboran­t zari emandako hainbat terraza daudela.

Junto a las labores metalúrgicas apuntadas en los párrafos precedentes, otra de las principales actividades económicas fue la agricultura. A falta de información disponible sobre los cultivos (cuyos análisis arqueobotánicos se encuentran en proceso de ejecución), podemos apuntar la existencia de varios espacios aterrazados que se emplazaron en las inmediaciones de las estructuras de habitación.

Laboran­tzari emandako eremu hauetako bat e­txe bateratuaren iparraldean zegoen, mailakatutako hiru terrazek (goikoa, erdikoa eta behekoa) osatutako sistema baten arabera egokitua. Hauek 9 eta 15 metro bitarte-

Uno de estos campos de cultivo se situaba inmediatamente al norte de la casa unitaria, formando un sistema de tres terrazas escalonadas (terraza superior, media e inferior) de entre 9 y 15 metros de fondo que

ARKEOIKUSKA 09

47


ko hondoa zuten eta gu­txienez 450 m²-ko azalera har­ tzen zuten. Terrazak eraiki­tzeko orduan lehenik eustormak eraiki zituzten, horretarako mazelatik harria erauzi behar izan zuten, eta gero lur organikoa ekarri zuten7. Mea organikoko geruzaren azpian eta terrazetako eustormen gibelaldean prestakin-ohan­tze bat egokitu zuten. Prestakin geruza hau harriz eta legarrez osatua zen terrazetako drainadura berma­tzeko eta, honenbestez, uraren eta sedimentuen metaketa saihesteko.

ocupaban una superficie mínima de 450 m². En su construcción se utilizó un único aporte de tierra orgánica, previa construcción de sendos muretes de contención, con desmonte de la ladera7. Inmediatamente debajo del horizonte mineral orgánico y detrás de los muros de contención de las terrazas se depositaba una cama de preparación compuesta por piedra y grava destinada a asegurar el drenaje de las terrazas y evitar así la acumulación de agua y sedimentos.

Beraz, aldi bakar batean eraikiko zuten terraza sistema baten aurrean gaude. Sistema honek mazelaren aldapa ­txikia berdin­tzen du, baina aldi berean guztiz sun­tsitu zuen maila naturaleraino iristen zen paleozoru landarezkoa. Terrazetara ekarritako lurretan berreskuratutako zeramikazko materialari erreparatuz gero, esan dezagun terraza hauek xi. mendean edo xii. mendearen aurreneko erdialdean eraiki zituztela.

Se trataría, por tanto, de un sistema de aterrazamiento construido de una sola vez que corrige la escasa pendiente de la ladera arrasando completamente el paleosuelo vegetal hasta el nivel natural. Su construcción, atendiendo al material cerámico recuperado en los aportes de tierra, puede situarse en el siglo xi o la primera mitad del siglo xii.

xiv. mendean abandonatu egin zuten herrixka, ez ordea terraza hauek. Izan ere, ondoko Luku eta Urbina herrietara joan ziren biztanleetako ba­tzuek auziak izan zituzten lur hauen jabe­tza babesteko orduan. Ai­ tzitik, halako aldaketak gertatu ziren laboran­t zari emandako espazioan, eta terrazek hau­tsitako paisaiaren lekuan uhinen formako laboran­tza lur eremu zabalak nagusitu ziren, gure garaira arte kon­tserbatu direnak.

El abandono de la aldea en el siglo xiv no debió suponer el abandono de estos terrazgos, ya que una parte de su población, trasladada a los núcleos cercanos de Luko y Urbina, siguió manteniendo pleitos por la propiedad de estas tierras. Sí produjo, por contra, un cambio en el espacio agrario, transformando el antiguo paisaje fragmentado de terrazas por otro de amplios campos de cultivo ondulados que se ha conservado hasta prácticamente la actualidad.

A. Azkarate; J.M. Martínez; A. Rodríguez; J.L. Solaun

A.6. AYALA / AIARA A.6.1. Depósito de aguas de Menagarai. Iglesia de Santo Tomás de Perea

A.6.1. Menagaraiko ur depositua. San Tomas Pereako eliza

Director: José Cardoso Tostado Financiación: Junta Administrativa de Menagaray

Zuzendari­tza: José Cardoso Tostado Finan­tzazioa: Menagaraiko Administrazio Ba­tzordea

The construction of a water tank in Beotegui revealed the possible remains of Santo Tomas de Perea Church, dating from the 18th century.

Obra zibil hau beharreko erakundeei eta, beraz, arkeologoei, jakinarazi baino lehen bururatu zutenez,   LAr-ek egindako sailkapena ain­tzat har­tzen badugu, mazelan egindako lur-erauzketa sistema baten aurrean geundeke. Betegarria aldi bakar batean egokituko zuten sistematikoki (BALLESTEROS, P., CRIADO, F., ANDRADE, J.M., 2006, «Formas y fechas de un paisaje agrario de época medieval: A cidade da Cultura en Santiago de Compostela», Arqueología Espacial 26, 193-226. orr).

7

48

Intervención que por haberse realizado la obra civil antes del aviso a las entidades pertinentes y, por   Atendiendo a la clasificación realizada por el LAr nos encontraríamos ante un sistema de desmonte de ladera con relleno sistemático depositado de una sola vez (BALLESTEROS, P., CRIADO, F., ANDRADE, J.M., 2006, «Formas y fechas de un paisaje agrario de época medieval: A cidade da Cultura en Santiago de Compostela», Arqueología Espacial 26, pp. 193226).

7

ARKEOIKUSKA 09


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.