Kultur Agenda abuztua 2018

Page 1

08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetaciรณn 1 17/7/18 12:06 Pรกgina 1

Zangoza / 2018

KULTUR AGENDA

abuztua


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 2

Zangozako udala

E-MAIL BIDEZKO ORDAINAGIRIAK Ordainagiriak papera gabe posta elektronikotik jaso nahi badituzu, zure helbide elektronikoa bidaltzen ahal diguzu helbide honetara: recibos@sanguesa.es edo web-orriaren bidez eskatu: www.sanguesa.es “solicitar recibos por email” atalean. ”.

Vallesantoro Jauregia/Kultur Etxea Kultura-zerbitzuaren arreta ordutegia: asteartetik ostiralera, 09.30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erakusketa Aretoko ordutegia: asteartetik larunbatera, 11.30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Helbidea: AAlfontso Borrokalaria Karrika 20. Tfnoa: 948 870 251 Facebooken gure kultura-agendari jarraitu ahal diozu. Sar zaitez www.facebook.com/pages/Casa-de-Cultura-de-Sangüesa estekan eta klikatu “Gustuko dut” edo Udalaren www.sanguesa.es web-orrian. Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Lorategian eginen diren kontzertuetarako sarrera doakoa izanen da. Kontzertura sartzeko Vallesantoro Jauregia/Kulturaetxeko lorategiko atetik. Atea kontzertua hasi baino 15 minuto lehenago zabalduko da. Zangozako Udalak ez du bere gain ardurarik hartzen, aldatzen diren edo betetzen ez diren ekitaldiengatik, baldin eta hauek egitarau honetan ez badira aditzera eman.

Karmengo Entzutegia Ezin izanen da mugaturiko edukiera gainditu (232 eserleku). Ikuskizunaren bitartean sarreretatik, irteeretatik, pasabideetatik eta larrialdietarako ateetatik erraz pasa ahalko da, inongo oztoporik gabe. Otoi garaiz etor. Behin ikuskizuna hasita, ez da Entzutegiaren barnealdera igarotzerik egongo. 7 urtetik beherakoek heldu batekin sartu behar dute. Entzutegira sartzerakoan sakelakoak deskonektatu behar dira, baita soinu-alarmak ere. Ezin da jan, edan, ezta erre ere. Ezin da animaliarik sartu. Karmengo Entzutegiaren barruan debekatuta dago edozein grabazio edo filmazio, Udalak, Kultur Zerbitzuaren bidez, ez badu aldez aurretik eta idatziz baimendu. Baldintzek hala eskatzen badute Kultur Zerbitzuak iragarritako datak, ordutegiak, egitarauak eta interpretatzaileak aldatu ahal izanen ditu. Segurtasun arrazoiak direla kausa, ezin da agertokira igo emanaldia amaitu eta gero. Karmengo Entzutegiko langileek adierazitako gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonak ez onartzeko eskubidea dute eta arauak betearazteko baimenduta daude. L.G.: NA 1735-2012


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 3

Zangoza / 2018

aurkibide kronologkoa

KULTUR AGENDA

abuztua 1

Az Az Az Az

2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Az Az Og Os Os La Ig Al As Az Og Os La Ig Al As Az Og Os La Ig

Erakusketa “Eguneroko bizitza erdi aroko Zangozan” (irailaren 2ra arte) Erakusketa “Dcalle” (uztailaren 5era arte) Udako zinea: “Gru 3: Mi villano favorito” Arte2.. Artea karriketan. Erakusketaren lehen eguna (irailaren 3ra arte) Cantolagua Open Tenis (irailaren 1era arte) 3x3 plazako futbolaren lehiaketa

10 orr. 12 orr. 12 orr.

Kontzertua. “Lorategirako musika”: Voces Ur-puzgarriak

6 orr. 12 orr.

.4 orr. 4 orr. 5 orr.

Antzezturiko bisitak

6 orr.

Udako zinea: “Señor, dame paciencia”

5 orr.

Kontzertua. “Lorategirako musika”: Mielotxin Kontzertua. Zangozako Udal-Banda Elkartea Antzezturiko bisitak

7 orr. 9 orr. 6 orr.

Kontzertua. “Kultur 2018”: Pachawa Sound

8 orr.

Antzezturiko bisitak

6 orr.

Al As Az Og Os Os Os La La Ig Ig

“Merkataritza karrikaratzen da” 12 orr. Tailerra: festa eremuko indarkeria sexistari aurre egiten 11 orr. Poesia-errezitaldia: “Somos espe(a)ciales al son del verso” 11 orr. “Merkataritza karrikaratzen da”: Merkataritzaren jaia 12 orr. Bandaren Eguna 9 orr. Antzezturiko bisitak 6 orr. Zeharkako Txirula VII. Ikastaroa irekitzeko kontzertua 9 orr.

Al As Az Og Os

Antzerki karrikan: “Oopart” Erakusketa: Jaietako kartelak (irailaren 16era arte) Zeharkako Txirula VII. Ikastaroa ixteko kontzertua

Azaleko irudia: Pachawa Sound.

10 orr. 4 orr. 9 orr.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 4

4 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Erakusketak “EGUNEROKO BIZITZA ERDI AROKO ZANGOZAN”

IRAILAREN 2RA ARTE “Eguneroko bizitza Erdi Aroko Zangozan” izenburupean, erakustaldiak Hiribilduaren historiaren ikuspegi hurbila eskaintzen du, Alfontso Borrokalariak XII. mendean sortu zuenetik eta ondorengo garapena: bizimoduak elikaduraren bidez, moneta edo janzkera. Baita Zangozako ezaugarririk nabarmenak ere, esate baterako, haren kokapena ibilbide historikoen barruan: Donejakue Bidea eta Almadiazainen Ibilbidea. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Erakusketa Aretoa. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. “DCALLE” Zangozako Argazki-elkartearen erakusketa

ABUZTUAREN 5ERA ARTE Karrikan eta hirian gertatutakoaren irudiak erakusten ditu, baina biztanleei eta beraien bizimoduari buruz: nola moldatzen diren hirian, nola eragiten dioten elkarri eta nola gozatzen diren hiriaz. Lekua: Erakusketa Aretoa. Bigarren solairua. Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxea. Ordutegia: asteartetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua. “ZANGOZAKO JAIETAKO KARTELAK” Helduen eta haurren maila

ABUZTUAREN 30ETIK IRAILAREN 16RA Lekua: Vallesantoro Jauregia/ Kultura-etxeko Erabilera Anitzeko Aretoa. Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:30etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 5

abuztua 2018 / 5

Udako zinea “GRU 3. MI VILLANO FAVORITO”

ASTEAZKENEAN, ABUZTUAK 1 Zuzendaria: Kyle Balda, Pierre Coffin y Eric Guillon. Animazioa. Iraupena: 90 minutu. Ikusle guztientzat. Hona gure lagunen abentura berriak. Gru, Lucy eta Margo, Edith eta Agnes, haien haien alaba zoragarriak, Minionekin batera noski. Oraingo honetan, Gruren bikia, duela urte asko desagertutakoa, berriz agertuko da eta horrek bi anaien arteko lehia bizia sortuko du. “SEÑOR, DAME PACIENCIA”

ASTEAZKENEAN, ABUZTUAK 8 Zuzendaria: Álvaro Díaz Lorenzo. Aktoreak: Jordi Sánchez eta Megan Montaner. Komedia. Iraupena: 91 minutu. Ez gomendatuta 12 urtetik beherakoentzat. Banku gizon oso kontserbatzailea, Real Madrilekoa eta oso marmartia den Gregorioren emaztea bat-batean hil da eta haren azken desioa bete beharko du gizonak: asteburu bat pasatu beharko du bere seme-alabekin eta haien bikotekideekin Sanlúcar de Barramedan haren errautsak Guadalquivirren barreiatzeko. Hor hasiko dira arazoak Gregoriorentzat, Sandra bere alaba Jordirekin ezkonduta baitago, jasan ezin duen katalan oso kulea. Beste alaba Alicia Leorekin dago, hippy sistemaren kontrako bat, eta Carlos seme txikia, armairutik atera zenez geroztik 6 hilabete berarekin hitz egin gabe daramatzalarik, bere mutil-lagunekin agertu da, jatorriz senegaldarra den euskaldun bat. Ordua: 22:00. Lekua: Karmengo Atzealdea. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 6

6 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Antzezturiko bisitak “ZANGOZA ANTZERKIAREN BIDEZ”

IGANDEAN, ABUZTUAK 5, 12, 19 ETA 26 Badatoz berriz ANTZEZTURIKO BISITAK, Zangozaren ondarea beste era batean ezagutu nahi dutenentzat. Esperientzia desberdin bat. Ez galdu! Producciones TDiferencia. www.tdiferencia.com Antzerkilariak: Adriana Olmedo, Nerea Bonito, Iker Bengotxea. Topalekua: Santa María la Real Eliza. Ibilbidea: Santa María Elizaren Aurrealdea, Aragoi Ibaia, Vianako Printzearen Gaztelu-jauregiaren Barnealdea, Karrika Nagusia, Vallesantoro Jauregia eta Karmengo Komentuaren Klaustroa. Ordua: 12:00. Iraupena: 80 minuti gutxi gorabehera. Doako Bisitak. Argibideak: Vallesantoro Jauregia-Kultura-etxea.

Musika “LORATEGIRAKO MUSIKA” “Voces” ADRIANA OLMEDO &THE DISAPPOINTMENTS

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 3 Adriana Olmedo, Alberto Navascués, Jokin Pallarés, Jon Uribeetxeberria, Mikel Navascués. VOCES kontzertu bat baino gehiago da. Emakumeek abestu dituzten abestietatik bidaia bat. Ahots handi hauek abesti ahaztezinak oparitzeaz gain, bidea urratu zuten… Aretha Franklin, Janis joplin, Nina Simone, Nancy Sinatra, Amy Winehouse, Etta James, Adele… Goza gaitezen haien arteaz eta ondareaz Adriana Olmedoren eskutik. Abeslariak eszenari antzerkiaren magia emanen dio eta abesti horien atzean dauden zirrara eta historia transmititzen jakinen du. The Disappointments alboan izanen ditu. Musika-talde honek gehien bat Hammond organoaren soinua eta musika beltzaren eragina dauzka ardatza, hemendik ezohikoa den genero honen bertsio instrumental bat proposatzen duelarik. Ordua: 20:30. Iraupena: 80 minutu gutxi gorabehera. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko Lorategia. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 7

abuztua 2018 / 7

Musika

“LORATEGIRAKO MUSIKA” MIELOTXIN

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 10

Iñigo Aguerri, akordeoia, accordina, kalimba eta ahotsa; Ismael Yagüe, txistu, alboka, pianoa, txirula, ttun ttun, panderoa, goilarak eta koruak; Salva Tarazona, bateria, kaxoi flamenkoa, bendhir, pandero karratua; Xavi Foch, kontrabaxua. Mielotxinek bere ibilbidearen abesti nabarmenak aurkeztuko ditu Zangozan baina “Alan Lomax in memoriam” bera azken disko trinkoaren abestietan ardaztuta. Agertokietan 10 urte baino gehiago, lau disko trinko argitaratuta, zenbait sari eta hamaika emanaldi gure erkidegoan nahiz kanpoan. Hala eta guztiz ere, Mielotxinek jarraitzen du herri-musika behin eta berriro eguneratzen. Nafarroako hegoaldetik iparraldera, gaztelaniaz zein euskarazko abestiekin, instrumentalak, dantzatzekoak, egile batenak edo herrikoiak… Azkenik, geure kultura-aberastasuna eta aniztasuna erakusten dutenak. Bere musikarien birtuosismoak eta eszenatokian erakusten dituzten instrumentuen tinbre-aniztasunak harrituta uzten ditu ikusleak. Indar handiko zuzeneko bat, freskoa eta kalitatezkoa. Ordua: 20:30. Iraupena: 90 minutu gutxi gorabehera. Lekua: Vallesantoro Jauregia/Kulturaetxeko Lorategia. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:06 Página 8

8 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Musika

“KULTUR 2018 EGITARAUA” PACHAWA SOUND

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 17

Joan Giralt, ahotsa; Joan Zamora, gitarra elektrikoa; Marc Jené, gitarra elektrikoa; Lluís Giralt, teklatuak; Martí Ibañez, tronpeta; Bernat Villà, saxo tenorra; Marc Rabella, baxua; Joan Bosch, bateria; Isaac Moreno, perkusioa. Gaurko musikaren munduan hobekien gordetako sekretuetako bat, ezagutzera emateko prest. Proiektu suntsitzaile bat, agertokitik bertatik zuzeneko ekoizpenetako bi izen handiek eraikia: Miguel Zamarripa Flautek eta Gambeat, Manu Chaoren baxu-jotzailea eta talde handien ekoizlea (hala nola La Pegatina edo Che Sudaka). Pachawa Sound kontuan hartzeko moduko 2017ko izenetako bat da. Zuzenekoa da talde horren armarik hoberena eta, aurten, disko baten bidez aurkeztu du bere burua. Pachawa Soundek errepertorio sendoa du bere kontzertuetan, mundu osoko erritmoen fusio oso dantzagarri bat abiapuntutzat hartuta. Ikuskizun aparta eta oso ahaltsua da; ikusleei hasierahasieratik zirrara sorrarazteko pentsatuta. Herriko festetan, aretoetan eta jaialdietan 50 kontzertutik gora eman izanak taldearen zuzenekoaren bikaintasunaren lekukotasuna ematen du. Eta urte bakarra eramaten badu ere, Kataluniatik kanpoko programatzaileen arreta erakarri du, eta Euskadiko eta Frantziako agertoki garrantzitsuetan jo du. Besteak beste, honako hauek erakusten dute Pachawa Sounden nazioarteko eskarmentua: Saute-Mouton jaialdia, Belfort-eko FIMU, Zumarragako txosnak, Baionako festak edo Bigorrako Big Bag Festival de Banhêras. Baina Kataluniako festa handietako karteletan ere maiz agertu da. Ordua: 23:00. Lekua: Arkupeetako Enparantza Antolatzailea: Nafarroako Gobernua.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetaciรณn 1 17/7/18 12:07 Pรกgina 9

abuztua 2018 / 9

Musika ZANGOZAKO ZEHARKAKO TXIRULA VII. IKASTAROA IREKITZEKO KONTZERTUA

IGANDEAN, ABUZTUAK 26 Ordua: 20:00. Iraupena: 45 minutu. Doako sarrera. Gonbidapenak eskuragai Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxean abuztuak 16tik aurrera, asteartetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara edo www.sanguesa.es web-orrian. ZANGOZAKO ZEHARKAKO TXIRULA VII. IKASTAROA IXTEKO KONTZERTUA

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 31 Ordua: 20:00. Iraupena: 45 minutu. Sarrerak: 2 euro. 12:00etan Ikasleen emanaldia Karrika Nagusitik. Sarrerak saltzea: abuztuaren 16tik. Bilduko den dirua Anfas Elkartearentzat izanen da. Vallesantoro Jauregia/Kultura-etxeko salmenta: asteartetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara . Interneteko salmenta: www.sanguesa.es web-orriaren bidez. Leihatilako salmenta: kontzertuen egunean bertan (sarrerarik izanez gero) emanaldia hasi baino ordubete lehenago. Lekua: Karmengo Entzunaretoa. Antolatzailea: Udasoinu Musika-elkartea. Laguntzailea: Zangozako Udala.

Zangozako Udal-Banda Elkartea UDAL-BANDA ELKARTEAREN KONTZERTUA

LARUNBATEAN, ABUZTUAK 11 Zuzendaria: Javier Calvo. Ordua: 20:00. Lekua: Arkupeetako Enparantza. BANDAREN EGUNA

LARUNBATEAN, ABUZTUAK 25 Ekitaldien egitaraua: 10:30etik/11:00etatik 13.00era. Udal-Banda Elkartearen gaur egungo kideen eta kide ohien kalejira. 13:00ean. Banda kontzertua, Arkupeetan. 14:30ean. Bazkaria Arkupeetan. 16:30etik 18:00etara. Kontzertua Arkupeetan. 18:00etik 20:30etara. Dantzagarriak gaiteroekin.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:07 Página 10

10 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Arte eszenikoak karrikan “Oopart” COMPAÑÍA TRESPERTÉ

ASTEAZKENEAN, ABUZTUAK 29 Antzezleak: Carmine Piccolo, Lluis Ayuso, Claudia Ortiz eta Paco Caravaca. Tripulazio berezi batek lur hartuko du gure ondoan eta denboran zehar bidaiatzeko aukera eskainiko digu, hori bai, dirukopuru baten truke. Horretarako erakutsi ditzaketen abilezia guztiak erabiliko dituzte, eta nola ez, zirkuariketa harrigarriak. Baina gaur ez da nolanahiko egun bat saltzaile ibiltarien errutinan, denbora manipulatzeak batzuetan ondorioak izaten baititu. Ikusle guztientzako ikuskizuna. Denboran zeharko abentura honetan ezer ez da dirudiena. Ordua: 19:30. Lekua: Luís Gil Ikastetxeko Jolastokia. Iraupena: 50 minutu gutxi gorabehera. Ikusle guztientzat. Antolatzaileak: Zangoza, Berriozar, Burlata, Noain, Arangurengo Ibarra eta Zizur Nagusiko Udalak. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.

Beste kulturaerakunde batzuen ekitaldiak ARTE 2: ARTEA KARRIKETAN

IRAILAREN 3RA ARTE Zangozako karriketako balkoietan Quiero Molarte taldeak abian jarri zuen egitasmoarekin bat egin dutenen ehun margotuak erakutsiko dira. Kaleko artearen erakustaldi honek hiriaren irudi freskoagoa eta ezberdinagoa erakutsiko digu eta bisitatzen gaituzten guztiak harrituko ditu. Antolatzailea: Quiero Molarte Taldea.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:07 Página 11

abuztua 2018 / 11

Beste kulturaerakunde batzuen ekitaldiak II. POESIA-ERREZITALDIA “SOMOS ESPE(A)CIALES AL SON DEL VERSO”

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 24 ANFASen “Somos Espe(a)ciales” proiektuaren barruan dagoen poesia-errezitaldia zuzeneko musikarekin eta dantzekin. Eskualdeko olerkariak.eta adimendesgaitasuna duten eskualdeko pertsonak dira partaideak. Erdialdeko olerkariak: Marina Aoiz, Juan Pedro Aramendia, Pilar Alcolea, Oihane Andueza, Blanca Eslava, José Fanlo, Alberto Goñi, Joaquín Grau, Isabel Hualde, Leire Olkotz, Ruben Palop, Asun Rubio. Dantzak: Juan Pedro Aramendía. Dantza Garaikidea: Oihane Andueza. Musika eta ahotsak: Alberto Iriarte, Franz Boch, Arantza Larumbe, Kantirun Taldea, Antonio Guerrero. . Lekua: Zangozako Vallesantoro Jauregia/ Kultura-etxeko Lorategia. Ordua: 20:00. Koordinatzailea: Isabel Hualde. Antolatzaileak: Zangozako Udalaren Kulturazerbitzua eta ANFAS.

Beste zenbait ekitaldi NESKENTZAKO TAILERRA: “FESTA EREMUKO INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGITEN”

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 24 Bizipenak elkarbanatu, saretu eta elkarrekin Autodefentsa feminista tresna sortzaileak pentsatuko ditugu. Imparte: Equala. Ordua: 19:00-21:00. Izen-Ematea: Abuztuak 17 baino lehen. Whatsapp bidez (640 71 58 59); Mail Bidez: juventud@sanguesa.es . Plaza mugatuak. 14 urtetik aurrera. Lekua: Vallesantoro Jauregia/ Kultura-etxeko Hitzaldi Aretoa. Antolatzailea: Zangozako Udalaren Gazteria Batzordea.


08 AGOSTO ZANG 18.qxp:Maquetación 1 17/7/18 12:07 Página 12

12 ⁄ KULTUR AGENDA. ZANGOZA

Beste zenbait ekitaldi UDAKO TENISA 2018 CANTOLAGUA OPEN 2018

IRAILAREN 1ERA ARTE Tenis ikastaroak: haurrentzako trinkoak, helduentzako trinkoak eta trinkoak helduen espezializaziorako uztailean eta abuztuan. Agibideak: teniscantolagua.wordpress.com Antolatzailea: Zangozako Tenis Elkartea. Laguntzailea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua. CANTOLAGUA U.K.KO UDAKO EKITALDIAK

ABUZTUAREN 15ERA ARTE Fitnesstep, Ciclo Indoor, Xtremfit, Zumba, Igeriketa Argibideak eta izena emateak: Cantolagua U.K., Tel. 948 871371. Antolatzaileak: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua, Masquatro. 3X3 PLAZAKO FUTBOLAREN XIV. LEHIAKETA 2018KO UDA

ASTEAZKENEAN, ABUZTUAK 1 Partaideak: 8 eta 12 urte bitarteko haurrak, maila ezberdinetan. Plazoko futbolean aritzea doakoa da. Ordua: 16:30. Lekua: Cantolagua U.K. Antolatzailea: Osasuna Fundazioa. Babesle eta laguntzailea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua. UR-PUZGARRIAK 2018

OSTIRALEAN, ABUZTUAK 3 Ur-txirrista erraldoia, ur-lerragunea, txikientzako ur-txirrista, lurreko puzgarri bat, ur-puzgarria. Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara. Lekua: Cantolagua U.K.ko igerilekuak. Antolatzaile eta babeslea: Zangozako Udalaren Kirol Patronatua. ZANGOZAKO MERKATARIEN ELKARTEAREN KANPAINA

Merkataritza karrikaratzen da OSTIRALEAN, ABUZTUAK 24 Ordua: 10:00etatik 14.00etara.

Merkataritzaren jaia LARUNBATEAN, ABUZTUAK 25 Antolatzailea: Zangozako Merkatarien Elkartea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.