'Patrick' eta 'La hija del ladrón' aurkeztu dituzte Sail Ofizialean [CAT]

Page 1

'Patrick' eta 'La hija del ladrón' aurkeztu dituzte Sail Ofizialean berria.eus/albisteak/171578/039patrick039-aurkeztu-dute-sail-ofizialean.htm

Kultura Donostiako 67. Zinemaldia Gonçalo Waddingtonek eta Belen Funesek euren lehen lanak ekarri dituzte lehiaketara

'Patrick' filma. Donostiako Zinemaldia 2019ko irailak 25 Bi opera prima, eta biak istorio gogorrak diren dramak. Sail Ofizialean ez da, gaur, irribarrerako edo algararako tarte handirik izan; ez behintzat Guillaume Niclouxen Thalasso eman arte —gaur arratsaldean du emanaldi ofiziala—. Goizean bi film latz izan dira protagonista. Lehendabizikoa, Patrick, Gonçalo Waddington aktore eta antzerkigile portugaldarraren lehenengo filma. Protagonista, Patrick, 20 urteko gaztea, Parisen bizi da bera baino helduagoa den gizonezko batekin. Etxean egingo duen festa batera Polizia agertuko da, eta atxilotu egingo dute drogak izateagatik eta neska batekin bortitz ari delako jokatzen. Poliziaetxean, baina, ikusleak jakingo du Patrick 8 urte zituela bahitu zutela, eta urteak egin zituela desagertuta. Izena ere ez du Patrick. Mario da, eta portugaldarra da izatez. Polizia batek lagunduta jaioterrira joango da, amarekin elkartzera. Hortik aurrera, amarekin eta senide gertuenekoekin -izeba eta lehengusina bat- izango duen harreman hotz eta gatazkatsuak ardaztuko du filma

1/2


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.