Ordizia eginez 12

Page 10

Oiangu

biziberritzeko oinarriak

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguren parkearen kudeaketarako bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute datozen egunetan.

O

ianguren parkearen eremua lehengoratzea izan da Ordiziako Udalaren azken bi urte eta erdietako erronketako bat. 2012ko udaberrian, parkearen etorkizuna zehazten hasteko partaidetza prozesua sustatu zuen udalak, eta horren ondotik sortu zen talde eragilearen ardura izan da prozesuan lehenetsitako proiektu eta egitasmoen jarraipena egitea. Tartean, besteak beste, golf proiekturako jarritako hormigoizko zutoinak kendu dira, mahai, eserleku eta erretegiak konpondu dira Enplegu Planaren bidez kontratatuko langileen bidez, eta Oianguren baserriaren teilatua ere konpondu da. Udalak oinarrizko mantentze lanak egitearekin bat, 2013an zehar, Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak Ordiziako Oianguren Parkearen Natur Balioen Azterketa eta Interes Bereziko Guneen Inbentarioa egin du. Behin Oianguren parkeak gordetzen dituen natur balioak zehaztu eta hobetu beharrekoak ezagututa, Kudeaketa Plana osazeari ekin dio Aranzadik.

Hitzarmena eta plana Datozen egunetan, berriz, Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute. Hitzarmen horren bitartez, eta Kudeaketa Planean oinarrituz, Aranzadi izango da Oianguko paisaia eta natur ondarearen ikertzaile, kudeatzaile eta hezitzailea, beti ere, Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Kudeaketa-plan honek bi helburu nagusi ditu: batetik, natur balio horiek mantendu eta hobetzea, eta bestetik, balio horiek herritarrengana hurbiltzea ingurumen heziketa eta sentsibilizazioa landuz. Planean proposatutako jarduera ezberdinak gauzatzeko guztien arteko elkarlana izan da kontutan hartu den irizpideetako bat, azken finean, Oianguren Parkeko osotasun ekologikoa bilatzearekin batera, herritar guztiek sentitu, maitatu eta zaintzea lehenetsi baita.■

10/11

Bases para la revitalización de Oiangu En los próximos días se formalizará el acuerdo de colaboración entre el Ayuntamiento de Ordizia y la Sociedad de Ciencias Aranzadi para compartir la gestión del Parque de Oiangu. La revitalización del parque de Oiangu y su entorno ha sido uno de los desafíos del Ayuntamiento de Ordizia estos últimos dos años y medio. Tras promover un proceso de participación en primavera del 2012, y llevar a cabo varias actuaciones, en el 2013 la Sociedad Ciencias Aranzadi ha elaborado un estudio sobre el valor naturalístico del parque de Oiangu y ha realizado un inventario de las zonas de especial interés. Una vez de recabar datos y detectar los aspectos a mejorar, Aranzadi se ha centrado en elaborar un plan de gestión. Acuerdo y plan En ese sentido, el Ayuntamiento de Ordizia formalizará en breve un acuerdo de colaboración de cinco años con Aranzadi para compartir la gestión del parque. Mediante ese convenio, y basándose en el plan de gestión, Aranzadi será la encargada de investigar y gestionar el paisaje y patrimonio natural del parque, además de realizar funciones educativas. Esa labor se realizará en colaboración con el Ayuntamiento. El plan de gestión contempla dos objetivos principales: por una parte, mantener y mejorar el patrimonio natural del parque, y por otra, acercar el parque a la ciudadanía mediante la educación y sensibilización medioambiental.■


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Ordizia eginez 12 by Ordiziako Udala - Issuu