Urteko Txostena 2010

Page 1

Urteko Txostena 2010

Aurten ere, enpresa-ehunari lagunduko diogu



Urteko Txostena 2010

Aurten ere, enpresa-ehunari lagunduko diogu


Lehendakariaren gutuna Bazkide estimatuok: Krisiak kudeaketa-egoera zailean utzi gaituen arren, OINARRI Elkarrekiko Berme Baltzuak Euskal Herriko Gizarte Ekonomiako enpresa txiki eta ertainen aldeko abalgintza-jarduera garrantzitsuari eta behar-beharrezkoari eutsi eta, 2010ean, 91,5 milioi euroko abalak formalizatu ditu. Ekitaldia ixteko unean, OINARRIk indarrean zuen abalen zorroa 298 milioi euro baino gehiagokoa zen, iazkoa baino % 3,81 handiagoa, nahiz eta urtetik urterako epealdian formalizatutako abal berriak % 46,6 murriztu ziren. Jardueraren murrizketa horren atzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin 2010ean sinatu zen Zirkulatzaile Programari lotutako bermeen eskaera murriztu izana dago, haren inpaktua apartekoa eta koiunturala izan arren. Izan ere, 2009an gertatu zenaren aurka, eta ekitaldian zehar egin diren arau-aldaketak gorabehera, 2010eko ekitaldian ia % 78ko beherakada eman da urtetik urtera. Ekonomia jardueran izan den beherakadaren eta krisiaren iraupenaren ondorioz, enpresa-ehunaren ondasuna narriatzen ari da, batik bat ETE-ena. Aurkako errealitate horren gainetik, ordea, berankortasun eta oker-maila ratioek jokabide ona izan dute eta oso maila orekatuan mantentzen dira. Ixteko unean % 0,81ean eta % 0,55ean zeuden, hurrenez hurren. Gainera, finantza-inbertsioetarako abal-eskaeretan hobekuntza nabarmena egiaztatu ahal izan dugu. Ekitaldian 23 milioi euro formalizatu dira eta, gauzak horrela, 2009an izan zen geldotasuna eten ahal izan da. Bereziki nabarmendu nahi dut 2010ean zehar OINARRIn sartu diren ETE kopurua: 258 enpresa guztira. Hartara, ekitaldia amaitzerakoan, erakundean parte hartzen duten bazkideak, guztira, 2.722 ziren. Horren harira, 2010eko ekitaldian Kataluniako 10 kooperatiba erantsi zaizkio OINARRIri. Gizarte Ekonomian Elkarrekiko Berme Baltzuen artean OINARRI Estatu mailako erreferentzia bihurtzeko ikuspegian jauzi kualitatiboa egiteko lehen urratsa izan da.


OINARRIren bazkide babesleek hasitako kapital-zabalkuntza eta Hornidura Teknikoen Fondoa indartzeko Eusko Jaurlaritzak eman duen laguntza garrantzitsua ezinbesteko elementuak izan dira erakundearen kaudimena hobetzeko, % 11ko ratioa lortzeraino. Baliabide propioen indartze hori garrantzi handiko gertakizuna izan da, abagune honetan finantza-enpresen kapitalizazioa funtsezko erronka baita. Lerro hauen bidez esker ona adierazi nahi diet bazkide bezeroei eta instituzioei, proiektuan egin duten apustuagatik. Eskerren atalean, Birfinantziaziorako Espainiar Konpainia (CERSA) aipatu nahi nuke, Elkarrekiko Berme Baltzuen sektoreari eskainitako laguntzagatik, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saila ere, haren birfinantzamendu osagarririk gabe gure abalgintza-jarduera ez bailitzateke posible izango. 2011. urtean Euskadiko ekonomia % 1,4 haziko dela aurreikusten da; lanpostuak sortu eta enpresa-jarduera suspertzeko gutxiegi oraindik. Espainiako finantza-sektorearen berregituratzearen inguruko erronkak eta Japoniako eta Magrebeko azken gertaerek sorturiko ziurgabetasunak, baita orokorrean enpresa txiki eta ertainen eta enpresari autonomoen egoera zailak ere, finantziaziokostuak garestitu egin ditu, eta zorra birfinantzatzeko eskaerak ugaritu. Aurkako egoera honetan, Elkarrekiko Berme Baltzuen zeregina are garrantzitsuagoa da, finantza eskuratzeko ez ezik, kostu eta epeen aldetik baldintza hobeagoetan eskuratzeko ere. Horrexegatik, OINARRIren asmoa da 2011n abalgintza-jarduera garrantzitsuari eustea, 2010eko ekitaldian egin zuen bezala, kreditu-murrizketa gehien jasan duten sektoreen finantzazio-premiak arintze aldera. Hau da, enpresa txiki eta ertainen eta enpresari autonomoen finantzazio-premiei laguntzearren. Jakitun gaude, halere, gaur egun egiten dugun bezala, arriskuak hartzeko orduan zuhurtzia-irizpideak mantendu beharra dagoela eta, beste aldetik, baliabide propio konputagarriak (bereziki, Hornidura Teknikoen Fondoa) indartzen jarraitu behar dugula, baldin eta abalgintza iraunkorrari eta finantza-kaudimenean oreka egokiari eutsi nahi badiegu.

JosĂŠ Ignacio GĂĄrate Aizpuru Lehendakaria



01

02

Zenbateko esanguratsuenak 12. OR.

Gure pertsonak 8. OR.

Sozietate oinarria

05

Abalgintza 28. OR.

04

03 16. OR.

06

Informazioa ekonomikofinantzarioa 42. OR.

Baliabide propioak 24. OR.

07

Ekitaldiko gertaerak

08

Gure bulegoak 52. OR.

48. OR.


Talde bat, xede bat, proiektu bat

01 Gure pertsonak


Administrazio kontseilua

10. OR.

Oinarriko langileak

11. OR.


Administrazio Kontseilua Lehendakaria Lehendakariordea Idazkaria Kontseilariak

José Ignacio Gárate Aizpuru jna. - Eroski, Koop. E. Mercedes Pascual Maestre adra. - LKS, Koop. E. Lorenzo Martínez de Salinas y Ocio jna. - Garlan, Koop. E. Javier Mongelos Oquiñena jna. - Fagor Electrónica, Koop. E. José Hernández Duñabeitia jna. - Euskadiko Elkarte Laboral Taldea Fernando del Hoyo jna. - Bilbao Bizkaia Kutxa Oscar Muguerza Tellería jna. - Euskadiko Kutxa José Manuel Fuentes Martín jna. - Vital Kutxa Ana Irazábal Meaurio adra. - Calderería Bedia, S.A.L Jon Loroño jna. - Cecotrans Biz, Koop. E. Patxi Ormazabal Zamakona jna. - Euskadiko Kooperatiben

Konfederazioa

Juan Luis Arrieta Pagaldai jna. - Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseilua

Iñigo Arina Elizbide jna. - Tornillería de Deba, S.A.L Eli Martínez Ferreras adra. - Eraginkor, Koop. E. Agustín Mendiola Gorospe jna. - ERKIDE, Euskadiko Lan Elkarteen,

Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa

Iñaki Nubla Otaola jna. - Euskadiko Nekazari Kooperatiben

Federazioa

José Mª Ceberio Beguiristain jna. - Cándido Iturriaga eta María Dañobeitia Fundazioa

Luis Mari Marín jna. - Gipuzkoa Donostia Kutxa Jon Iñaki Laucirica Larrinaga jna. - Izar Cutting Tools, S.A.L Pablo Jesús Larrabide Bilbao jna. - Ipar Kutxa Rural, Koop. E. Martín Uriarte Zugazabeitia jna. - Lorra, Koop. E. Blanca Ochoa de Retana adra. - Torniplasa, LEM Alfonso Beresiartu Lincón jna. - Gurelesa Abeltzain Koop. E. Kepa Salaberria Amesti jna. - Ulma C y E, Koop. E. Arantza Zenarruzabeitia adra. - Arabako Foru Aldundia Ana Sáenz Fernández adra. - Mondragon Inversiones ESE.

Zuzendari Nagusia

Elena Zárraga Bilbao adra.


Oinarriko Langileak 2010eko ekitaldian OINARRIk batez beste 19 langile izan ditu taldean. Merkataritza Saila indartu eta 2010eko ekitaldian hasitako zabaltze-prozesuari arreta hobea eskaintzeko asmoz, beste pertsona bat gehitu da Gasteizko bulego nagusietan.

Erakutsitako eraginkortasunarekin batera,

OINARRIn lan egiten duten pertsonen gaztetasuna azpimarratu behar dugu (batez besteko adina 32 urtekoa da), bai eta langile horien prestakuntza-maila ere, 2010eko ekitaldian horietatik %79k goi-mailako titulazioa baitzuen.

efizientziarik handiena

OINARRIren giza kapitalaren kalitate bikainari esker, aurten ere, Estatu guztiko Elkarrekiko Berme Elkarte guztien artean, eskainitako arrisku-mailaren eta langile kopuruaren araberako langileen eraginkortasun-ratio onena eskuratu ahal izan dugu.

Grafikoki aurkeztuko dugu OINARRIren organigrama 2010eko ekitaldian:

Oinarriko organigrama ZUZENDARITZA NAGUSIA

Elena Zárraga

IDAZKARITZA HARRERA

BULEGO NAGUSIA

Elena Blanco

KONTROL EKON. ETA KONT. IKUSK. SAILA

Raquel Aldariz

ORDEZKARITZAK

Amaia de las Heras Yanire Guerrero

Administrazio SAILA

MERKATARITZA SAILA

Lourdes López

Dionisio Txaparro

ADMINISTRARIA

ORDEZKARITZEN ARDURADUNAK

Elena Blanco

Nuria Guadilla Aritz Beistegui

ORDEZKARITZEN ADMINISTRAZIOA

Sara Quintana

ARRISKUEN AZTERKETA SAILA

Laura Mata

TEKNIKARI ANALISTAK

Susana Cámara Jakobe Cordón Iñaki Frejo Virginia González

ARABAKO KOMERTZIALA

Maitane Alvarez

FORMALIZ. ETA ARRISKUEN JARRAIO SAILA

Jesús Elcoroiribe

FORMALIZAZIO TEKNIKARIA

Olivia Cabrerizo

JARRAIPENERAKO TEKNIKARIA

Patricia Ortiz


Hazkundea errelitatean bihurtua

02 Zenbateko esanguratsuenak


Zenbateko esanguratsuenen bilakaera

14. OR.


Zenbateko Esanguratsuenen Bilakaera 2010ean

enpresa

gehien hartu dituen Euskal Elkarrekiko Berme Elkartea gara

Hurrengo taulan laburtuko ditugu OINARRIk egindako jardueraren eta 2010eko ekitaldia amaitzean zeukan egoeraren zenbateko esanguratsuenen banakapena eta bilakaera. Azpimarratu egin behar dugu erakundean izan den bazkide-hazkundea, horri esker, lehen aldiz, OINARRI bihurtu delako Euskadin ekitaldi batean euskal

enpresa berri gehien hartu dituen EBEa. Eta hori, Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzaile-lerroan izandako eskaera-murrizketak eragindako jarduera-jaitsiera gertatuta ere. Erakundeak ibilbidean zehar egin duen arriskuaren kudeaketa egokiari esker, berandutza-ratioa sektorearen batez bestekoaren oso azpitik dauka.

OINARRI Elkarrekiko Berme Elkartea diru-irabazi asmorik gabeko finantzaerakundea da eta, mozkinik bilatzen ez duenez, urtean eskuratutako soberakinak oso-osorik eragiketak babesteko Hornidura Teknikoen Fondora bideratu ditu, horri esker Sozietatearen abalgintza areagotu ahal izateko. Ondorioz, banatzeko emaitza hutsa da.


Azken 3 urteak

Bazkide partaideak Baliabide propioak (mila €-tan) Urtean formalizatutako abalak (mila €-tan) Formalizatutako abalak guztira (mila €-tan) Indarrean dagoen arriskua urtearen amaieran (mila €-tan) Berankortasun-ratioa Hutsegite-ratioa Kaudimen-ratioa

2008

2009

2010

1.913 13.760 64.603 332.834 161.050 0,74% 0,42% 12,33%

2.464 18.602 171.510 504.344 287.833 0,69% 0,49% 9,58%

2.722 23.046 91.546 595.890 298.799 0,81% 0,55% 11,08%


Gure lanean konfiantza

03 Sozietate oinarria


Bazkide babesleak

18. OR.

Bazkide partaideak

19. OR.

Bazkide partaideen banaketa sektorearen arabera

20. OR. Bazkide partaideen lurraldekako banaketa

21. OR. Bazkide partaideen banaketa enpresako langile kopuruaren arabera

22. OR.


Bazkide babesleak Bi bazkide babesle gehiago egin ditugu 2010ean, eta guztira

18

ditugu

2010eko ekitaldia amaitzean, OINARRIren Bazkide Babesleen zerrenda honako hau da:

Erkide, Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza Eta Kreditu Kooperatiben Federazioa Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioa Euskadiko Elkarte Laboral Taldea Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa Euskadiko Garraiolari Kooperatiben Federazioa Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua Bilbao Bizkaia Kutxa Euskadiko Kutxa Gipuzkoa Donostia Kutxa Bizkaiko Foru Aldundia Mondragon Inversiones, Ese Ipar Kutxa Vital Kutxa Cándido Iturriaga Eta María Dañobeitia Fundazioa Euskadiko Kooperatiben Federazioa Eusko JAurlaritza Arabako Foru Aldundia Seira Fundazioa

2010ean, OINARRIren bazkide babesle bihurtu dira ARABAKO FORU ALDUNDIA eta SEIRA FUNDAZIOA, bi erakundeekin, hurrenez hurren, Arabako eta Kataluniako enpresen finantzazioa errazteko sinaturiko hitzarmenen ondorioz.

15 urteko historian lehen aldiz, OINARRIk Euskal Autonomia Erkidegokoa ez den bazkide babesle bat dauka. Estatuko Gizarte Ekonomiaren eragileek ere OINARRIren zerbitzuak zenbateraino balioesten dituzten islatzen du gertakizun horrek.


Bazkide Partaideak 2009. urtean baino

2010eko ekitaldian, OINARRI izan da bazkide berri gehien hartu dituen Euskadiko EBEa. 2009. urtearen aldean, bere sozietatemasa % 10,47 handitu da.

bazkide gehiago ditugu. Euskal EGE-etan hazkunderik handiena izan dugu

2010eko abenduaren 31n, OINARRIk 2.740 bazkide zituen guztira. Horietatik % 99,34, hau da, 2.722 bazkide, partaideak dira. Kopuru horretara iristeko, 2010ean gehitu zitzaizkigun 258 enpresa bazkideak hartu behar ditugu kontuan. Bazkide berrien artean 248 Euskal Autonomia Erkidegoan daude, eta 10 Kataluniako Gizarte Ekonomiako enpresak dira.

%10,47

OINARRIren sozietate-masaren hazkunde horrek agerian jartzen du zein errotuta eta hedatuta dagoen OINARRI autonomo eta enpresa txikien artean, bai eta Gizarte Ekonomiako enpresen artean ere, esparru horretan baitago espezializatuta OINARRI. Gaur egun kreditu-murrizte nabarmena ematen ari dela kontuan hartuz, Estatuko gizarte-ekonomiako enpresek are gehiago balioesten dute espezializazio hori.

Hurrengo taulak 2010eko abenduaren 31n zeuden bazkide partaideen banaketa erakusten du, bai eta azken hiru urteetan izan den bilakaera ere:

Bazkide partaideen banaketa enpresa-motaren arabera 2008 Zenbat enpresa KOOPERATIBAK LAN-ELKARTEAK ENPRESARI AUTONOMOAK SOZIETATE MUGATUAK SOZIETATE ANONIMOAK FUNDAZIOAK/ELKARTEAK

guztira

2009 %

Zenbat enpresa

2010 %

Zenbat enpresa

%

442 179 648 501 109 34

23,11 9,36 33,87 26,19 5,70 1,78

496 187 786 781 176 38

20,13 7,59 31,90 31,70 7,14 1,54

570 188 834 888 201 41

20,94 6,91 30,64 32,62 7,38 1,51

1.913

100

2.464

100

2.722

100

3000 2500 2000 1500 1000 500 0 2008

2009

2010


Bazkide Partaideen Banaketa Sektorearen Arabera Bazkide partaideen

Ekonomia-sektorearen arabera, 2010eko ekitaldian, aurreko ekitaldietan bezala, zerbitzuen sektoretik etorri dira bazkide gehienak: 153 enpresa, hain zuzen. Halere, portzentajeari erreparatuta, eraikuntza-sektoreak izan du hazkunde handiena, 2009an baino %21 enpresa gehiago baitaude, sektoreak bizi

%35,8 zerbitzusektorekoa da

duen krisiaren gainetik. Horren azalpena da OINARRIk 2010eko ekitaldiko lehen seihilekoan abal teknikoen eskari handia izan zuela. Hartara, 2010eko abenduaren 31n, zerbitzuen sektorea da nagusi, %35,8rekin, eta ondoren industria-sektorea dator, %26,6rekin.

Ondorenean, bazkide partaideen sektorekako banaketa eta haien bilakaera ikusiko ditugu:

Bazkide partaideen banaketa sektorearen arabera 2008 Zenbat enpresa ZERBITZUAK Industria NEKAZ - ABELTZ. GARRAIOA ERAIKUNTZA

GUZTIRA

2009 %

Zenbat enpresa

2010 %

Zenbat enpresa

%

661 471 432 190 159

34,6 24,6 22,6 9,9 8,3

821 682 493 219 249

33,3 27,7 20,0 8,9 10,1

974 723 491 233 301

35,8 26,6 18,0 8,6 11,1

1.913

100

2.464

100

2.722

100

%11,1 %8,6

%35,8 %18,0

%26,6


Bazkide Partaideen Lurraldekako Banaketa Bazkide partaideen egoitza soziala kontuan hartuz, 2010eko ekitaldian bazkide partaide gehienak Bizkaian daude, % 42,87 hain zuzen. Gero datoz, ordenan, Gipuzkoa eta Araba.

Erronka berriak, herrialde berriak: Kataluniako Gizarte Ekonomiako

Gipuzkoara hedatzeko erabakia zuzena izan dela eta lurralde horretako enpresa txiki eta ertainek gure zerbitzuen eskaera handia dutela. Ildo beretik, 2010eko ekitaldian OINARRI Kataluniako Gizarte Ekonomiako enpresei zerbitzuak eskaintzen hasi da, eta ekitaldian kolektibo horretako 10 enpresa sartu dira: 9 kooperatiba eta lanelkarte bat.

Alabaina, azpimarratu egin behar dugu Gipuzkoako bulegoa abian jarri denetik lehen ekitaldia izanik, hain zuzen lurralde horretan sartu direla bazkide partaide berri gehien. Horrek erakusten du

10

enpresa gurekin

Ondorenean, bazkide partaideen lurraldekako banaketa eta haien bilakaera ikusiko ditugu:

Bazkide partaideen banaketa, lurraldearen arabera 2008 Zenbat enpresa

2009

2010

%

Zenbat enpresa

%

Zenbat enpresa

%

BESTERIK

483 826 565 39

25,25 43,18 29,53 2,04

661 1066 694 43

26,83 43,26 28,17 1,75

696 1167 806 53

25,57 42,87 29,61 1,95

GUZTIRA

1.913

100

2.464

100

2.722

100

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

%1,95

%29,61

%25,57

%42,87


Bazkide Partaideen Banaketa Enpresako Langile Kopuruaren Arabera Enpresen

%92k

50 langile baino gutxiago dituzte

Ondorengo taulak OINARRIren bazkide partaideak tamainaren arabera nola banatzen diren azaltzen du, enpresako langile kopurua izanik tamaina neurtzeko baremoa. OINARRIren oinarri soziala aztertuz gero, enpresa bazkideen % 92k baino gehiagok 50 langile baino gutxiago ditu, eta enpresen % 60k, 5 langile edo gutxiago. Banaketa horrek argi adierazten du OINARRIren txertatze-maila, zorroztasun handiz islatzen baitu

Gizarte Ekonomiako enpresen eta ETE-en leialtasun-maila handia eta tamaina erreala. Ildo beretik, 2009an egin zuen bezala, OINARRIk 2010ean ere frogatu du balioaniztasunerako gaitasun handia duela, sozietatemasaren barruan hartu baititu 100 langile baino gehiago dituzten beste 24 enpresa. Halako enpresak, euren dimentsioa dela eta, ekonomiaren eta gainerako enpresa txiki eta ertainen eragile izaten dira.


Bazkide partaideen banaketa, enpresak dituen langileen arabera 2008

2009

2010

Zenbat enpresa

%

Zenbat enpresa

%

Zenbat enpresa

%

>100

1.196 447 124 85 61

62,52 23,37 6,48 4,44 3,19

1.461 625 185 113 80

59,29 25,37 7,51 4,59 3,25

1.629 668 207 114 104

59,85 24,54 7,60 4,19 3,82

GUZTIRA

1.913

100

2.464

100

2.722

100

1-5 6 - 25 26 - 50 51 - 100

3000 2500 2000 1500 1000 500 0 2008

2009

2010


Gure hazkundearen oinarria

04 Baliabide propioak


Baliabide propioen bilakaera

26. OR.

Kapital sozialaren osaera

27. OR.


Baliabide Propioen Bilakaera Bazkide babesleen laguntza eta kaudimen-berme handiagoa:

1,5

milioi euroko kapital gehikuntza

Elkarrekiko Bermerako Elkarte baten Baliabide Propioak osatzeko, Fondo Propio garbiak eta Hornidura Teknikoen Fondo garbia gehitu behar dira.

diren erakunde horiek egin duten apustu garrantzitsuari esker, OINARRIk kaudimen-berme handiagoz jorratu ahal izango du bere jarduera, eta finantza-erakundeei ezarri zaizkien legezko baldintza berriak beteko ditu.

Elkarrekiko Berme Elkarteak kapital aldakorreko sozietateak dira. Kapital soziala aldakorra da, beraz, Sozietatearen Estatutuek zehaztu eta Merkataritza Erregistroan idatzita dagoen gutxieneko zenbatekoaren eta zenbateko horren hirukoitzaren artean. Bi muga horien barruan, kapital sozialak gora edo behera egin dezake, Sozietatearen Administrazio Kontseiluaren erabakiz, estatutuak aldatu behar izan gabe edo Merkataritza Erregistroan hori idazteko premiarik izan gabe.

Gainera, 2010eko ekitaldian Eusko Jaurlaritzak 750 milioi euroko ekarpena onartu du OINARRIren Hornidura Teknikoen Fondorako. Horrek are gehiago indartu du erakundearen funtzionamendu egokirako hain garrantzitsua den fondo hori. Bere jarduerari ekin zionetik, OINARRIk etengabe handitu du bere kapital soziala. Gaur egun, estatutuen arabera, gutxieneko kapitala 8.414 mila eurokoa da eta, ondorioz, Administrazio Kontseiluak 25.242 mila euroraino handitu ahal izango du. 2010eko abenduaren 31n, kapital soziala 21.153 mila eurokoa zen.

2010eko ekitaldian, OINARRIk 1,5 milioi euroko kapital-zabaltzea egin du bazkide babesleek egindako ekarpen berrien kargura. Batik bat Euskadiko Gizarte Ekonomiakoak

Ondorengo taulek eta diagramek baliabide propioen bilakaera erakutsiko dute.

Baliabide propioen bilakaera (mila eurotan) 2007.12.31

2008.12.31

2009.12.31

2010.12.31

12.789,66 €

13.760,00 €

18.602,00 €

23.046,00 €

25000

20000

15000

10000 2007

2008

2009

2010


Kapital Sozialaren Osaera Elkarrekiko Berme Elkarte batean, enpresak ordezkatzen dituzten kolektiboek protagonismo handia izaten dute enpresa sustatzen eta eratzen, bai eta sozietatearen jarduera garatzen ere. OINARRIren kasu zehatzean, protagonismo horrekin batera, enpresa kooperatiben eta lansozietateen kolektibo ordezkariek ekarpen ekonomiko handiak egin zituzten. Euren ekarpen propioez gain, Eusko Jaurlaritzak horretarako emandako diru-laguntzak ere ekarri zituzten enpresek. 2010ean, lehen aldiz, Euskal Autonomia Elkartetik kanpoko

erakunde batek emaniko fondoak hartu ditugu. Joan den azaroaren 16an hitzarmen bat sinatu zuten OINARRIk eta Seira Fundazioak. OINARRIk Kataluniako lan elkartuko kooperatibei finantza-abalak emango dizkie eta trukean Seira OINARRIren kapital sozialean sartu da. Gure elkarteak Gizarte Ekonomiako enpresei eskaintzen dizkien finantza-zerbitzuen balio erantsia aitortzen da horrela. Kolektibo horiek OINARRIren kapitalean partaidetza handia izaten jarraitzen dute; ez, ordea, Erakunde Publikoek, partaidetzen gutxiengoa baitute gaur egunean ere, nahiz eta Eusko Jaurlaritza

2009an aldi baterako OINARRIren kapitalean sartu, eta 2010ean Arabako Foru Aldundia ere gehitu. Gaur egun, talde garrantzitsuena bazkide partaideek osatzen dute, eta geroz eta partaidetza handiagoa dute, gainera, OINARRIk bere sozietate-oinarria zabaldu eta formalizatutako abalen kopurua eta zenbatekoa handitu ahala. 2007an talde nagusia bihurtu ziren eta 2010eko itxieran partaidetza sozial guztien % 61,59 edukitzera iritsi ziren. Horrek berriro erakusten du OINARRIk zer nolako errotze-maila daukan Euskadiko enpresa-ehunean, bereziki Gizarte Ekonomiako enpresetan.

Kapital sozialaren osaera (mila eurotan) 2007

BAZKIDE PARTAIDEAK LAN ELKARTE ETA KOOPERATIBEN ORDEZKARIAK FINANTZA ERAKUNDEAK ERAKUNDE PUBLIKOAK

GUZTIRA

2008

2009

2010

Zenb.

%

Zenb.

%

Zenb.

%

Zenb.

%

5.934 3.967

52,6 35,1

6.771 3.985

55,75 32,81

11.488 4.588

64,43 25,73

13.029 5.547

61,59 26,22

817 571

7,2 5,1

817 572

6,73 4,71

817 936

4,58 5,25

1.147 1.430

5,42 6,76

11.290

100

12.145

100

17.829

100

21.153

100

%5,42

%6,76

%26,22 %61,59


Gure lanaren emaitza

05 Abalgintza


Abalgintzaren bilakaera

30. OR.

Banaketa, abal hartzaileen arabera

Abalen helburua

31. OR.

34. OR.

Sektorekako banaketa

35. OR.

Indarrean dauden abalak

36. OR.

Birfinkapena

40. OR.

2010eko ekitaldian sinatu edo indarrean egon ziren hitzarmenak

38. OR.


Abalgintzaren Bilakaera 2010ean, OINARRIk

91,54

milioi euro abalatu zituen

OINARRI SGRk 2010eko ekitaldian 91,54 milioi euroko abalak formalizatu zituen, hau da, 2009arekin alderatuz gero, jarduera %46 murriztu du. Jarduera-murrizketa horren arrazoia, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2010ean gaitutako zirkulatzailearen lerroen ibilbide laburra izan da. 2009an ez bezala, eta 2010ean horren inguruko hainbat lege-aldaketa egin den arren, azken ekitaldian ez dute aurrekoan bezainbesteko eskaerarik izan.

2010.12.31n OINARRIk historian formalizatutako abalak, guztira, 595,9 milioi euroko balioa zuten. Kitatutako abalak 297,1 milioi euro izan ziren, eta indarrean zeudenak, berriz, 298,8 milioi euro. Nabarmendu egin behar da zenbat abal kitatu diren 2010eko ekitaldian: %80, 2009an baino gehiago. Horren arrazoia zera da: 2009an emaniko zirkulatzailearen mailegu asko kitatu edo birfinantzatu egin direla.

Hurrengo taulak OINARRIren abalgintzaren bilakaera eta 2010.12.31ko egoera agerrarazten ditu.

Abalgintzaren bilakaera (mila eurotan) FORMALIZATUTAKO ABALAK KITATUTAKO ABALAK INDARREAN DAUDEN ABALAK

2008.12.31

2009.12.31

2010.12.31

332.834 171.784 161.050

504.344 216.511 287.833

595.890 297.091 298.799

600.000 500.000 400.000 300.000 200.000 100.000 0 2008

2009

2010


Abalen Helburua 2009. urtearekin alderatuta,

%43ko

hazkundea izan dugu inbertsioeragiketetan

2008aren amaieran hasi zen krisi ekonomikoak 2010eko ekitaldian OINARRIk egindako jarduera baldintzatu, merkatuen konfiantza suntsitu eta eskaria uzkurtu du. Guzti horren ondorioz, aurreko bi ekitaldietan enpresa-jarduera izugarri murriztu zen eta OINARRIk berrikusi egin behar izan du 2009an Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzailearen mailegu-lerroen kargura emandako arriskuaren zati handi bat, neurri batean behintzat birfinantzatzeko asmoz (Eusko Jaurlaritzak bost urtez luzatu zuen eragiketetarako epea baina emandako zenbatekoaren % 50 baino ez birfinantzatzeko baldintzarekin). Halarik ere, egoera bikaina ez den arren, egonkortu eta pixka bat hobera egin duela nabari da. Suspertzearen zantzuak ikusten dira, adibidez, inbertsiotarako abalen eskaeraren ugalketan, 2009aren aldean OINARRIk inbertsio-

eragiketak % 43 handitu eta 2008ko inbertsio-formalizazioen kopuruetara hurbildu baita. Abal teknikoetan, berriz, 32 milioi euro burutu eta jarduera % 7,25 haziz, 2008an formalizatutako zenbatekoak berreskuratu dira. Datu horiek ikusirik, esan dezakegu egoera ekonomiko nahasi batean enpresen premiei erantzuteko ahalegin handia egin duela OINARRIk. Berriz ere enpresei finantzazioa erraztu die OINARRIk: inbertsio- edo likidezia-premiei aurre egiteko, edota euren zorra berrantolatu eta ordaintzeko betebeharrei egokitzeko aukera emateko, krisi ekonomiko-finantzarioak horretara eraman baititu. Inbertsio-eragiketak, batez ere, OINARRIk kreditu-erakundeekin dituen lehentasunezko hitzarmenen bidez edota lerro ofizialen edo subentzionatutako maile-


guen bidez bideratu dira. Izan ere, OINARRIk berme eraginkor gisa duen ospe handiari esker, horiek guztiak baldintza hobeetan lortzea dago. Abal teknikoek eskaera handia izan dute, alde batetik merkatuan baldintza oso egokiak egon direlako eta, beste aldetik, enpresetan ezaguna delako OINARRIk zein bizkor eta arin eskaintzen dituen. Ez dugu ahaztu behar zerbitzu horretan alderdi hori lehentasunezkoa dela. Horrela, esan dezakegu OINARRIk 2010eko ekitaldian egindako jarduerak 2009. urtearen aurreko zenbatekoak berreskuratze

aldera egin duela. Lerro guztietan hazkundeak izan dira, zirkulatzailearen lerroan izan ezik, batik bat urtearen lehen seihilekoan Eusko Jaurlaritzaren lerroan eragiketaeskaera gutxi egon delako. Hurrengo taulan, OINARRIk formalizatutako abalen helburua zehazten da, eta 2008ko eta 2009ko datuekin alderatuta agertzen da gainera, OINARRIren finantzazerbitzuen eskaeran izandako bilakaera eta Eusko Jaurlaritzaren zirkulatzaile-lerroaren abalek izan duten eragin koiuntural eta apartekoa hobeto ikusi eta baloratu ahal izateko.

Hazkundea ohiko jarduketaildoetan: inbertsioa eta teknikoak


Formalizatutako abalen helburua (mila eurotan) 2008

2009

Zenbatekoa

%

Abal teknikoak guztira

28.690,77 3.350,42 32.041,19 32.562,03

44,41 5,19 49,60 50,40

GUZTIRA

64.603,22

100

Aktibo finkoak finantzatzeko Aktibo zirkulatz. finantzatzeko Finantza-abalak guztira

Zenbatekoa

2010 %

Zenbatekoa

%

16.019,29 125.468,50 141.487,79 30.022,66

9,34 73,16 82,50 17,50

22.985,80 36.361,25 59.347,05 32.199,29

25,11 39,72 64,83 35,17

171.510,45

100

91.546,34

100

150.000 120.000 90.000 60.000 30.000 0 2008

2009

2010


Banaketa, Abal Hartzaileen Arabera Finantza-abalen

%75,6 kutxen eta kreditukooperatiben aurrean eman ziren

Sozietateak 2010ean formalizatutako abalak hartzaileen arabera banakatuta erakusten ditu hurrengo taulak, bai eta jarduera hasi zuenetik emandako abal guztiak ere.

Azpimarratu egin behar da 2009ko ekitaldiaren aldean, OINARRIk abal teknikoen alorrean egindako jarduerak gorakada nabarmena izan duela, 2010ean finantza-abalek behera egin baitute aurreko ekitaldiarekiko.

2010eko ekitaldian kreditukooperatiben sektoreak jaso ditu OINARRIren finantza-abal gehien: Elkarteak emaniko abal guztien % 27,7. Ondoren dator Aurrezki Kutxen sektorea, % 21,9. Banka Pribatuak abalen % 9,7 jaso du.

OINARRI jardunean hasi zenetik metatutako abalen hartzaileen ordena ere horixe bera da.

Formalizatutako abalak hartzailearen arabera (mila eurotan) 2009 Zenbatekoa

2010 %

Zenbatekoa

%

36.385,34 88.109,40 14.872,91 2.120,08 141.487,73

21,2 51,4 8,7 1,2 82,5

20.031,34 24.855,87 8.845,03 5.614,81 59.347,05

21,9 27,2 9,7 6,1 64,8

7.518,40 22.504,25 30.022,65

4,4 13,1 17,5

6.983,61 25.215,68 32.199,29

7,6 27,5 35,2

171.510,38

100

91.546,34

100

FINANTZA ABALAK

Aurrezki Kutxak Kreditu Kooperatibak Banka Pribatua Gainerako Erakundeak FINANTZA ABALAK GUZTIRA ABAL TEKNIKOAK

Enpresa pribatuen aurrean Erakunde publikoen aurrean ABAL TEKNIKOAK GUZTIRA

GUZTIRA


Sektorekako Banaketa Abalen

%38,78

2010eko ekitaldian industria-sektorea da emandako abalen hartzaile nagusia, % 38,78, eta gero datoz zerbitzuen sektorea, % 37,14, eta eraikuntza-sektorea, % 19. Azken horren kasuan, abal teknikoak asko erabili dira.

industriasektoreko enpresetara bideratu ziren

Hurrengo taulan 2010eko ekitaldian nahiz aurreko ekitaldietan formalizatutako abalak ekonomiako sektorearen arabera sailkatu dira, OINARRIk 2010ean egindako jardueraren bilakaera hobeto baloratu ahal izateko.

Formalizatutako abalak, sektorearen arabera (mila eurotan) 2008

2009

2010

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

Zenbatekoa

%

NEKAZARITZA ABELTZ.

31.843,69 15.721,44 15.612,34 731,26 694,47

49,29 24,34 24,17 1,13 1,07

38.994,25 102.261,07 22.179,32 4.319,86 3.755,87

22,74 59,62 12,93 2,52 2,19

34.000,70 35.500,76 17.885,24 3.031,57 1.128,07

37,14 38,78 19,54 3,31 1,23

GUZTIRA

64.603,20

100

171.510,37

100

91.546,34

100

ZERBITZUAK Industria ERAIKUNTZA GARRAIOAK

120.000 100.000 80.000 60.000 40.000 20.000 0 2008

2009

2010


Indarrean dauden Abalak Batez besteko abal-zenbatekoa

31.350 eurokoa da

Ondorengo tauletan, indarrean dagoen abal-zorroaren ezaugarri nabarmen batzuk laburtuko ditugu. 2010eko abenduaren 31n, 298.799 mila euro ziren, 2009ko ekitaldian baino % 4ko hazkundea, gutxi gora behera. Urtero 91,54 milioi euro formalizatuta, indarrean dagoen arriskuaren

Zenbatekoaren araberako banaketa Laburpenak erakusten duenez, indarrean dagoen arriskuaren % 50 300 mila euroko baino gutxiagoko abaletan banatu da, eta % 24,25 300-600 milioi euro bitarteko eragiketetan. Indarrean dagoen arriskuaren laurdena baino ez dago 600.000 eurotik gorako eragiketetan, eta arrisku horretatik zati handi bat datozen bi ekitaldietan amaituko da. OINARRIk indarrean dituen abalen artean, % 25,16 600 mila eurotik gorakoa da. 2009ko ekitaldiarekin alderatuta murrizketa gertatu da. Horren arrazoia zera da, 2009eko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak Euskal Ekonomiako Sektore Estrategikoko enpresa eragileentzako maileguen lerroa ireki zuela (enpresa bakoitzeko 1,5 milioi euroko mugarekin), eta halako 35 enpresari emandako maileguak amortizatu egin direla. Hartara, abalen zorra ia berdin banatuta dago abalaren zenbateko-tarteen artean. Arriskuaren dibertsifikazio handia daukagula erakusten du horrek. OINARRIk 2010eko abenduaren 31an enpresa bakoitzeko gehieneko abala zeukan ezarrita, orokorrean: 1.000.000 euro finantza-abalentzat eta 1.400.000 euro abal teknikoentzat.

hazkundeari eutsi bazaio, 2009an zirkulatzaile-lerroen kontura hiru urtera emaniko maileguak zati batean kitatu egin direlako izan da. Gainera, OINARRIk 2009an emaniko arriskua berrantolatu eta epe luzeagora bideratu du, ICO LIQUIDEZ eta Eusko Jaurlaritzaren 2010eko lerroen kargura.

Abal motaren araberako banakapena Abal motaren araberako banakapenak erakusten digunez, 2010.12.31n indarrean zeuden abal guztietatik % 87 finantzaabalak ziren, eta % 13 abal teknikoak edo fidantzak. Indarrean dagoen arriskua, guztira, 298.799 mila euro dira eta 9.530 abal hartzen ditu. Hau da, abal bakoitzeko batez besteko zenbatekoa 31.35 mila eurokoa da. Halere, abal bakoitzeko batez besteko zenbatekoa ez da berdin banakatzen bi abal motetan, logikoa denez, finantza-abalen batez besteko zenbatekoa abal teknikoena baino askoz altuagoa baita: 118,92 mila eurokoa lehenengoen kasuan, eta 5,4 mila euro abal teknikoen kasuan.


Indarrean zeuden abalen banakapena zenbatekoen arabera (mila eurotan) 2010.12.31n

150.000 €raino 150.000 €tik 300.000 €ra 300.000 €TIK 600.000 €RA > 600.000 €

GUZTIRA

Zenbatekoa

%

79.583,38 71.580,99 72.465,35 75.169,37

26,63 23,96 24,25 25,16

298.799,09

100

75.169,37 mila €

79.583,38 mila €

72.465,35 mila € 71.580,99 mila €

Indarrean zeuden abalen banakapena, eragiketa motaren arabera (mila eurotan) 2010.12.31n Eragiketa mota

Zenbatekoa

%

Zenbat eragiketa

Abalak, batez beste

ABAL TEKNIKOAK

259.129 39.670

87 13

2.179 7.351

118,92 5,40

GUZTIRA

298.799

100

9.530

31,35

FINANTZA ABALAK


2010eko Ekitaldian Sinatu edo Indarrean egon ziren Hitzarmenak Lehentasunezko finantzaketa-baldintzak, hainbat erakunderekin sinatutako hitzarmenei esker OINARRIk, 2010ean abalgintza burutu ahal izateko hainbat erakunderekin hitzarmenak sinatu ditu; horiei esker, lehentasunezko finantzazio-baldintzak eskaini ahal izan dizkie enpresei. Honako hauek dira hitzarmen garrantzitsuenak:

EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIN HITZARMENA, ETE-en ETA AUTONOMOEN ZIRKULATZAILEAREN FINANTZAZIO LERROAK ARTIKULATZEKO

Hitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko ETE-ei eta autonomoei maileguak abalatu zaizkie, 1 eta 5 urteko mugaepean, EURIBOR + 1,5 tasan, edota hobari garrantzitsuekin ICO LIQUIDEZean ezarri beharreko gehienezko diferentzialean.

EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIN HITZARMENA, SEKTORE ESTRATEGIKOENTZAKO ZIRKULATZAILEAREN FINANTZIAZIO LERROAK ARTIKULATZEKO

Hitzarmen horren bidez, OINARRIk likidezia-maileguak bermatu dizkie Euskadiko enpresa eragileei, 1,5 milioirainoko zenbatekoetan, 5 urtera arteko epean, urtebeteko gabealdia izateko aukerarekin eta Euribor (hiruhilabetekoa) + 1,5 tasan, edota hobari garrantzitsuekin ICO LIQUIDEZean ezarri beharreko gehienezko diferentzialean.

LUZAROREKIN HITZARMENA, KREDITUA EZARTZEKO

Hitzarmen horren bidez, OINARRIk enpresei errazten die erakunde horretan maileguak lehentasunezko baldintzatan eskuratzea, hala inbertsiotarako partaidetza-maileguak nola finantza-baterakuntzetarako maileguak. Bi kasuetan, OINARRIren enpresa bazkideak amortizatzeko epe luzeekin eskura ditzakete maileguak (15era arte partaidetzamaileguen kasuan eta 10era arte finantza-baterakuntzarakoetan). Gainera, gabealdi luzeak izateko aukera dute (10 urtera artekoa partaidetza-maileguetan eta 5era artekoa finantza-baterakuntzakoetan). OINARRIk bermatzen dituen LUZAROren mailegu guztietan, bermearen komisioa % 100 bermatzen du Eusko Jaurlaritzak.

KREDITU ERAKUNDEEKIN HITZARMENA 2010eko ekitaldian kredituerakunde nagusiekin hitzarmena egon zen indarrean. Haren arabera, OINARRIk bermatutako maileguek lehentasunezko tasa zeukaten, Euribor + 0,1. Epeak, aldiz, 15 urtera bitartekoak izan ahal ziren.

AFIrekin HITZARMENA

2010eko ekitaldian OINARRIk bermatu zituen euskal enpresek, SPRIk AFI programan zehaztutako baldintzak betetzen zituztenek, inbertsioen interes-tasetan hobariak izan zituzten: 1,5 puntu urteko, 7 gehienez, eta bi urteko gabealdiarekin.

MICHELIN DESARROLLO FUNDAZIOAREKIN HITZARMENA

2010eko ekitaldian Arabako eta Gipuzkoako zerbitzu- edo industriasektoreko enpresek, inbertsioproiektuetan OINARRIren bermea zutenek, subentzioa jaso zuten: inbertsioa egin eta bi urtean sortutako enplegu bakoitzeko 1.000 â‚Ź, 18 enplegu gehienez.

KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOAREKIN HITZARMENA, AZTERKETA GASTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO

2010eko ekitaldian 50 langile baino gutxiagoko kooperatiba federatuek eragiketen azterketa-gastuetarako subentzioa jaso zuten, 600 euroraino enpresa bakoitzeko.

ASLEREKIN HITZARMENA, AZTERKETA GASTUAK DIRUZ LAGUNTZEKO

2010eko ekitaldian ASLEko bazkide diren Lan Elkarteek eragiketen azterketa-gastuak ordaintzeko subentzioa jaso zuten, % 75eraino.


ERKIDEREKIN HITZARMENA, KOOPERATIBETAN PARTAIDETZA OSAGARRIAK HARPIDETZEKO

OINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINARRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 2raino jaitsi zen ERKIDEk enpresa federatuen izenean egindako ekarpenari esker.

KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUAREKIN HITZARMENA, KOOPERATIBEN PARTAIDETZA OSAGARRIAK HARPIDETZEKO

OINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINARRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 2raino jaitsi zen GOREN KONTSEILUAk kooperatiben izenean egindako ekarpenari esker.

ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN HITZARMENA, ARABAKO ETE-en BERRIKUNTZAN ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO ASMOZ

Hitzarmen horren bidez, Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresei OINARRIren bermea eskuratzen lagunduko die, berrikuntza edo lehiakortasuna hobetzea dakarten inbertsioetan. Finantzazioaren epemugak 10 urtekoak izan daitezke, eta 3 urteko gabealdia ere izan lezakete.

KREDITU OFIZIALERAKO INSTITUTUArekin (ICO) HITZARMENA, ICO-SGR LERRORAKO

2010eko abenduaren 15ean sinatutako lerro horren bidez, enpresek eta autonomoek euren zirkulatzailea edo inbertsioak ICOren finantzazio zuzenarekin finantzatu ahal izango dituzte, beti ere OINARRIren abalarekin. Likidezia- edo zirkulatzaileeragiketek 3 urteko gehienezko epea izango dute, urte beteko gabealdiarekin, eta inbertsio-eragiketek, aldiz, 7 urtera arteko epea izango dute, eta 2 urtera arteko gabealdia.

SEIRA FUNDAZIOAREKIN HITZARMENA, KATALUNIAKO KOOPERATIBEI FINANTZA-ABALAK ESKAINTZEKO

Hitzarmen horren bidez, OINARRIk Federaci贸 de Treball de Catalunyako 100 langile baino gutxiagoko kooperatibei aktibo finkoen inbertsioak finantzatzeko bermeak emango dizkie, 10 urtera arteko epeekin eta 3 urtera arteko gabealdiarekin. OINARRIren finantza-abaletan, bermatutako zenbatekoaren % 4 harpidetu eta ordaindu ohi da OINARRIren partaidetzetan. Zenbateko hori % 0raino jaitsi zen SEIRA FUNDAZIOAk Federaci贸ko kooperatiben izenean egindako ekarpenari esker.


Birfinkapena finantza-bermeak

OINARRIren eta abalak birfinantzatu eta berrabalatu egiten dituzte zenbait erakundeek

OINARRIren finantza-abalak birfinkatzeko, EUROPAR BATASUNAREN “ETE-entzako Bermeen Programen� laguntza dago. OINARRIk emaniko finantza-bermeek Espainiako Birfinkapen Konpainiaren (CERSA, SA) berrabala jasotzen dute zati batean, 625.000 eurotik beherako zenbatekoen kasuan. CERSArekin sinaturiko birfinka-

pen horretaz gain, eta % 75eko mugaraino, OINARRIk beste birfinkapen osagarri bat ere badauka, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Publikoaren Ogasun Sailaren eskutik. Aurrekoaren osagarri den beste hitzarmen batek %60ko estaldura eskaintzen die 625.000 eta 1.000.000 euro bitarteko eragiketei.


Programa Marco para la Innovación y la Competitividad de la Comunidad Europea

EUROPEAN INVESTMENT FUND

Compañía Española de Reafianzamiento, S.A.


Gure bazkideekin gardentasuna

06 Informazioa ekonomikofinantzarioa


Egoera balantzea

44. OR.

Galeren eta irabazien kontua

46. OR.

2010eko ekitaldiaren urteko kontuen ikuskaritza

47. OR.


Egoera Balantzea Ondoren azalduko diren kontabilitateko egoera-orriak alderatzeko helburuz aurkezten dira, maiatzaren 26ko EHA/1327/2009 Ministro Aginduak eta Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen 1514/2007 Errege Dekretuak agindutako arauen arabera.

Aktiboa (mila eurotan) 2010.12.31

2009.12.31

Diruzaintza

5.367

10.290

Merkataritza-zordunak eta kobratzeko dauden beste kontu batzuk

9.759 3.106 4.671 1.609 182 183 8

7.270 2.205 4.478 583 4

15.392 1.348 8.631 5.088 325

7.887 1.143 6.451 91 202

663 562 101

665 575 90

Ibilgetu ukiezina

13

12

Zerga geroratuen aktiboak

74

23

5 5

6 6

31.273

26.153

298.799 259.129 25.276

287.832 251.826 15.621

39.670 696

36.006 199

187.255 18.155

186.277 11.186

361

361

Bazkide zalantzagarriak hainbat zordun Beste Kreditu batzuk Erakunde Publikoekin Exijitutako ordainketaren ondoriozko bazkideak Zerga korrontearen aktiboak Kobratzeko gainerakoa Finantza-inbertsioak Ondare-baliabideak Zorra adierazten duten baloreak Kreditu-erakundeetan dauden gordailuak Finantza-aktibo hibridoak Ibilgetu materiala Lurzoruak eta eraikuntzak Instalazio teknikoak eta bestelako ibilgetu materiala

Gainerako aktiboak Beste aktibo batzuk

AKTIBOA GUZTIRA Pro memoria Indarrean dagoen arriskua emandako abal eta bermeengatik Finantza-bermeak Horietatik: zalantzagarriak Gainerako abal eta bermeak Horietatik: zalantzagarriak Berrabalatutako arriskua Horretatik: zalantzagarriak MCC Inbertsioak Fondotik


Pasiboa (mila eurotan) 2010.12.31

2009.12.31

15.726

11.224

334 255 79

330 243 87

526 271 255

115 75 2 38

4.151 3.700 451

4.352 3.903 449

Abal eta bermeen hornidurak

2.917

2.065

Hornidura teknikoen fondoa. Eragiketa guztien estaldura

1.099

1.018

Zerga geroratuen pasiboak

75

-

Gainerako pasiboak

29

226

6.595

3.118

Ondare Garbia

15.547

14.929

FONDO PROPIOAK

14.411 14.393 21.153 8.124 13.029 (165) (6.595)

14.368 14.350 17.829 6.341 11.488 (361) (3.118)

18 -

18 -

(2) (2)

(88) (88)

1.138

649

31.273

26.153

PASIBOA Merkataritza-hartzekodunak eta ordaintzeko dauden beste kontu batzuk Hainbat hartzekodun Beste zor batzuk Erakunde Publikoekin Zorrak Jasotako fidantzak eta gordailuak Birfinkapen-sozietateak Beste zor batzuk Abal eta bermeen pasiboak Finantza-bermeak Gainerako abal eta bermeak

Ageriko kapital itzulgarria

KAPITALA KAPITAL HARPIDETUA Bazkide babesleak Bazkide partaideak (Exijitzen ez den kapitala) (Ageriko kapital itzulgarria) Erreserbak Ekitaldiaren emaitza Balio-aldaketaren doikuntza Saltzeko prest dauden finantza-aktiboak Hornidura teknikoen fondoa. Hirugarrenen ekarpenak

Ondare garbia eta pasiboa guztira


Galeren eta Irabazien Kontua Galeren eta Irabazien Kontua (mila eurotan) 2010

2009

1.656 1.656 -

1.478 1.478 -

-

-

(819) (625) (194)

(741) (573) (168)

Ustiapenari lotutako beste gastu batzuk

(610)

(575)

Abal eta bermeen hornidurarako zuzkidura (garbia)

(569)

(934)

Bazkide zalantzagarrien narriaduragatiko balio-doikuntzak (garbia)

(394)

(371)

Eragiketa guztien estaldura (garbia)

(81)

(242)

Hornidura teknikoen fondoa. Hirugarrenen ekarpenak, erabiliak

399

689

Ibilgetuaren amortizazioak

(48)

(40)

(464)

(736)

778 10 768

721 6 715

(3)

(11)

(39)

47

(274)

-

2

-

464

757

-

21

-

(21)

-

-

Negozio-zifraren zenbateko garbia Abal eta bermeen sarrerak Zerbitzu-emateen sarrerak Ustiapenari lotutako beste sarrera batzuk Langileen gastuak Soldatak, diru-sariak eta parekoak Gizarte-kargak

Hornidura teknikoen fondorako zuzkidurak.

Ustiapen-emaitza Finantza-sarrerak Ondareko beste batzuetako partaidetzak Balio ez negoziagarriak eta beste finantza-baliabide batzuk Finantza-gastuak Finantza-baliabideen arrazoizko balioaren aldakuntza Finantza-baliabideen narriaduraren balio-doikuntzak Finantza-tresnak besterentzearen emaitza Finantza-emaitza

Emaitza, zergak baino lehen Etekinen gaineko zerga Ekitaldiaren emaitza


2010eko Ekitaldiaren Urteko Kontuen Ikuskaritza KPMG Auditores SM ikuskaritza-enpresak OINARRI SGR-ren urteko kontuak ikuskatu ditu, horiei buruzko iritzia emateko. Urteko kontuen barruan daude Egoera Balantzea 2010eko abenduaren 31n, Galeren eta Irabazien Kontua, Ondare Garbiko Aldaketen Egoera-orria, Efektiboko Fluxuen Egoera-orria eta data horretan amaitutako urteko kontuaren Memoria-txostena. KPMG Auditores, SMk 2011ko martxoaren 21ean emandako Ikuskaritza-txosten osoa eta Ekitaldiko Urteko Kontuak bazkideen eskura daude OINARRI SGR-ren egoitza sozialean.


Oinarri mugimenduz

07 Ekitaldiko gertaerak


Gertaeren egutegia

50. OR.


Gertaeren egutegia Otsaila

Maiatza

Otsailaren 12a

Maiatzaren 6a

OINARRIk enpresa finantzatzeko bideak aurkeztu dizkie SPRIren Industrialdeen arduradunei.

Otsailaren 17a

OINARRIk bere finantza-zerbitzuak aurkeztu ditu Kataluniako kooperatiben aurrean.

Otsailaren 24a

Nekazari Kooperatiben Federazioarekin lankidetza, SOZIETATE ETA ENPRESA PRESTAKUNTZAKO IKASTAROAN.

Apirila Apirilaren 30a

OINARRIk EHUren GIZARTE EKONOMIARI BURUZKO 2010eko JARDUNALDIETAN parte hartu du, “EBEak, Gizarte Ekonomiako enpresak finantzatzeko tresna” gaiari buruzko txostenaren bidez.

EHUk antolatu eta ekintzailetza sustatzera bideratutako AGUDEZIA programan parte hartu du OINARRIk, “Industriak Finantzatzeko Iturriak” txostenaren bidez.

Maiatzaren 20a

Prentsaurrekoa Bilboko Carlton Hotelean. Bertan, OINARRIk 2009ko ekitaldiko jarduera laburtu eta 2010. urterako jardueraren berri eman du.

Maiatzaren 21a

OINARRIk BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA burutu du. Bertan izan dira, besteak beste, Manuela Escribano andrea, EAEko Ekonomia eta Ogasun sailburuordea, eta Carlos Aguirre jauna, EAEko Ekonomia eta Ogasun sailburua. Batzarrean 2009ko ekitaldiaren laburpena aurkeztu eta bertako kontuak aho batez onartu dira. Gero, bazkideekin bazkaria egin da Miñaoko Teknologia Parkean.

Maiatzaren 28a

DEBEGESAk antolatutako ekintzaileentzako jardunaldian parte hartu du OINARRIk, “Enpresentzako Finantza Irtenbideak” txostenaren bidez.


Ekaina

Iraila

Ekainaren 3a

Irailaren 14a

OINARRIk munduko lehen Financial Congress On Linean parte hartu du Bilbon, “Finantza Egitura Egokia” txostenaren bidez.

OINARRIk eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk hitzarmena sinatu dute, berrikuntzan eta lehiakortasuna hobetzeko inbertitzen duten Arabako enpresen finantzazioa errazteko.

OINARRIk ITSAS-MENDIKOI jardunaldietan parte hartu du, “Enpresa Finantzatzeko Iturriak” txostenaren bidez.

Ekainaren 16a eta 17a

Kataluniako Gizarte Ekonomiako ordezkariek sortutako FUTURCOOP eremuaren barruan, EKINTZAILEAREN EGUNEAN parte hartu du OINARRIk. Bertan, Elena Zarraga Zuzendari Nagusiak “Krisi garaian ekintzailetza finantzatzeko aukerak” gaia jorratu zuen mahai-inguruan.

Ekainaren 28a

Jose Ignacio Garate OINARRIren Presidente bihurtu da Javier Mongelosen ordez. Mogenlos 2000tik aurrera zegoen Presidente karguan eta Jose Ignacio Garate, berriz, presidenteordea zen.

Urria Urriaren 18a eta 19a

Barakaldoko BECen urriaren 18 eta 19an izandako FORO EMPRENDE 2010ean parte hartu du OINARRIk, bertan standa jarrita.

Abendua Abenduaren 14a

APDrekin batera, OINARRI Donostiako Zerga-aldiaren Itxiera-ekitaldian izan da. Bertan izan da, gainera, Aitor Orena jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaria.

Abenduaren 15a

OINARRIk Kreditu Institutu Ofizialarekin (ICO) ICO-SGR lerroa artikulatzeko hitzarmena sinatu du. Helburua enpresen finantzazioa erraztea da, 600.000 euroraino. APDrekin batera, OINARRI Bilboko Zerga-aldiaren Itxieraekitaldian izan da. Ekitaldiaren hasiera-ekitaldia Felix Ayarzak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuneko Zuzendari Nagusiak, egin du.

Abenduaren 16a

APDrekin batera, OINARRI Gasteizko Zerga-aldiaren Itxiera-ekitaldian izan da. Ekitaldia Jose Luis Cimiano jaunak, Arabako Foru Aldundiko Ogasun Diputatuak, ireki du.


Zure atzemanean, zugandik hurbil

08 Gure bulegoak


Oinarriren bulegoak

54. OR.


Oinarriren Bulegoak

BULEGO NAGUSIA E3 Eraikina, Arabako Parke Teknologikoa, MiĂąao 01510Â Gasteiz Telefonoa: 245 298 2800 Faxa: 945 2989 136 araba@oinarri.es

GIPUZKOA Idiakez kalea, 13-1. 6. bulegoa 20004 Donostia Telefonoa: 943 440 666 Faxa: 943 440 860 gipuzkoa@oinarri.es

Ekitaldi honetan, lehen aldiz, OINARRIk hiru lurralde historikoetan izan ditu bulegoak.

2004an. Bigarren aldi horretan egoitza aldatu eta Gasteizen gaur egun dagoen lekura eraman zen.

1996an sortu zenetik, OINARRIk bulego bat izan du Araban eta bertan kokatu zuen egoitza nagusia. Hantxe hartzen zituen Autonomia Erkidego osoko enpresak eta, OINARRIko teknikariak bertatik mugitzen ziren enpresetara, sozietatearen zerbitzuak errazago eskurarazteko asmoz.

2007an, sozietatea etengabe gora zihoala eta batik bat 2005etik 2006ra izan zen hazkundea ikusirik, Bilbon ordezkaritza bat ireki eta ekitaldi horren lehen hiruhilekoan abian jarri zen.

Ibilbidean zehar, eta OINARRIren hazkunde handiaren ondorioz, egoitza bi aldiz berritu da: lehenengoz 2001ean eta bigarrenez

Bizkaiko ordezkaritza sendotuta, eta Gipuzkoan gure zerbitzuak gero eta gehiago eskatzen zituztela ikusirik, 2009ko amaieran OINARRIk bulegoa inauguratu zuen Donostian, Gipuzkoako enpresei are zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

2010ean, bulego guztiak zabalik ekitaldi osoa eman ondoren, Bilboko bulegoa instalazio egokiagoetara eramateko urratsa ematen hasi da OINARRI, Elkarteak azken ekitaldietan Bizkaian izan duen hazkundearen ondoriozko premiei hobeto erantzuteko. Gaur egun, OINARRIk bere helbideetatik erantzuten die Euskadiko enpresei, baina gure teknikariak enpresetara bertara joaten dira, bezeroari aholku eta zerbitzu hobeak eskaintzeko helburuz.


BIZKAIA GRANADA eraikina Kale Nagusia 38, 8.- Eskuma. Eskuma 48009 Bilbo Telefonoa: 94 424 87 08 Faxa: 94 423 84 55 bizkaia@oinarri.es


LEGE GORDAILUA: VI-205/2011

ARGITARATZAILEA: OINARRI, S.G.R.

DISENATZAILE ETA PRODUKTOREA: Sílvia Guillén - Design & Communication Studio Eskubide guztiak erreserbatuta. Debekatuta dago lan honen edukien erreprodukzio osoa edo partziala.



BILBAO Granada Eraikina Kale Nagusia 38-8. Esk. Esk. Tel. 94 424 87 08

DONOSTIA - SAN SEBASTIĂ N Idiakez kalea, 13-1. 6. bulegoa Tel. 943 440 666

VITORIA - GASTEIZ E3 Eraikina, Arabako Parke Teknologikoa Tel. 945 29 82 80

www.oinarri.es


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.