Urtekaria 2023

Page 1

OIARTZUN 2023


Azala: 2023ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: June San Sebastian Sein

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gráfica total o parcial de la revista. © Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977


53. zenbakia OIARTZUNen, 2023ko abuztuaren 2an



B

adirudi atzo izan zela eta dagoeneko urte bat igaro da. Hemen dira berriz gure Xanistebanak. Urteroko gure errituala. Berritasunei uko egin gabe errepikatzen dugun ospakizuna. Poz-pozik errepikatu ere.

Herriko jaien onena da giro alai eta atseginean momentu ahaztezinak konpartitzen ditugula. Haur, gazte eta heldu, guztiak plaza inguruan elkartzeko urteroko ezinbesteko hitzordua dira. Aspaldian ikusi gabeko familiako kideak elkartu, lagun zaharrekin topatu eta berriak egiteko aukera ezin hobea.

Ospakizun guztien atzean bezala, jakina da aurten ere jende asko aritu dela lanean bost egunez alaitasuna gure artean zabaltzeko asmoz. Zoriondu nahi nituzke elkarteetako eta jai batzordeko lagun guztiak egindako lanagatik eta izandako inplikazioagatik. Hilabeteetan zehar luzatu diren bilerak, proposamenak, aurrekontu-eskaerak… jende askoren isileko lanaren emaitza da Xanistebanetako egitarau aberatsa eta osatua. Eskerrik asko jai herrikoi paregabe hauek antolatzeko egindako lanagatik!

Jaiak ospakizunerako aukera ezin hobea dira, maite ditugun horiekin elkartu eta une atseginak konpartitzeko, betiere, jai-eremua genero eta adin guztietako pertsonentzat gune segurua den neurrian. Eta ez nuke esan gabe utzi nahi segurtasun eremu horiek bermatzea eta zaintzea guztion ardura dela. Guztiok dugu jaiez gozatzeko eskubidea. Hortaz, jarrera desegokiren bat ikusten baduzu ez ezazu beste aldera begiratu. Jazarria den pertsona lagundu eta babesa eskaini behar diogu. Jai giroan ibiliko gara denak bai, baina jai giro arduratsuan, betiere ingurukoak errespetatuz. Herritarrei dei egiten dizuet urtean zehar dugun lan-erritmoa, kezkak eta estresa posible duzuen neurrian alde batera uzteko. Jaiez ahal duzuen bezainbeste gozatzea opa dizuet eta jaietako hitzorduetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet. Hartu egitaraua, irakurri eta azpimarratu itzazue galdu nahi ez dituzuen ekintzak. Nik neuk halaxe egingo dut eta antolatutako ekimenetan zuetako asko aurkitzea espero dut. Beste urte batez abuztuaren 2an hasi eta bost egunez alaitasuna nagusiko da herrian. Oiartzungo alkatetzatik Xanisteban festa alai eta zoriontsuak opa dizkizuet herritar guzti-guztiei. Lehertu dadila jai-giroa!

Gora Xanistebanak!

Joana Mendiburu Garaiar, Oiartzungo alkatea



editoriala Aurten ere gogotsu lan egin du Urtekari Batzordeak urtebetean gure herrian aipagarri izan diren oiartzuarrak, taldeak, ekimenak… biltzeko.

Haizea Saez de Eguilaz, Joxan Eizmendi, Jaione Ugaldebere eta Iosune Cousillas kideok eskertu nahi ditugu herriko elkarte, eragile, ikastetxe nahiz norbanako… egin duzuen lanarengatik. Zuekin batera mimo handiz lortu dugu Urtekari honetako orrialde bakoitza idaztea. ESKERRIK ASKO DENAI! 1956. urtean jaio zen Oiartzun Urtekaria, Santiago Aizarna, Benjamin Alvarez, Adolfo Leibar, Juan Mari Lekuona, Jose Antonio eta Miguel Irigoyen, Julio Barrutieta, Paul Urreolabeitia, Pablo Michelena, Dionisio Martiarena, Ayalde… lagunen lanei esker.

Haiek jarri zuten lehen hitza, garai aski zailetan. Haien meriturik handiena komunikabide hau sortzea izan zen. Gure lana izan da, besteak beste, haien eginahalari jarraipen ematea. Eta horretan segituko dugu Aintzane Toledo, Joxe Mari Iturrioz, Beñat Trigo, Arantxa Lekuona, Imanol Irigoien, Beñat Landa, Jose Migel Lopez, Izaskun Madariaga eta abarren kolaborazioei esker.

Orain, “OIARTZUN 2023”-aren adierazgarrienak diren gaiak aipatuko ditugu: Aurten, elkarrizketa nagusiaren lekua Hilario Arbelaitz Irastorza jaunak bete du. Izan ere, 52 urteko ibilbidean euskal sukaldaritza maila gorenera eraman du Hilariok eta Zuberoa jatetxeak munduko mapan jarri du Oiartzun.

Historia atalean, Sein Etxeberri eta Oiartzungo maiorazkoak izango dira hizpide. Seme-alaben atalean, auzo gehienetako ordezkariak ekarri ditugu orri hauetara, hala nola: Gurutzeko Tomasa Telletxea; Arraguako Neka Martiarena; Altzibarreko J. Antonio Zalakain, Ugaldetxoko Martina Inziarte; Karrikako Enrike Lekuona eta Elizaldeko Garmendia ahizpak eta Joxemari Mitxelena. Eta makina gai gehiago. Ezin baitugu denak aitatu.

Bukatzeko, Oiartzun 2023 Urtekaria osatzen aritu garen guztiok espero dugu lan hau interesgarri iruditzea. Izan ere, laguntzaile eta irakurleekin, guztion artean, egunetik egunera, gure herriko historiaren zatia izango dena osatzen ari baikara. XANISTEBAN ZORIONTSUAK DENONTZAT!

Oiartzun Urtekari Batzordeko kideak Josune Cousillas Aramendi Joxan Eizmendi Garate Haizea Saez de Eguilaz Perez Jaione Ugaldebere Sarasua



ESKERRIK ASKO “OIARTZUN”! Aldizkari itxurarekin eta oraingoarekin alderatuta orrialdez argalagoa bazen ere, “Oiartzun” aldizkaria 1956.an jaio zen, oraindik askok gogoan dituzten herriko-seme prestu batzuen eskutik.

1959an lan hori eten zen eta 1975 arte ez zen berriz plazaratu.

2021ean Elena Zalakainek, aurkibide eta urtekari horietan guztietan jasotako informazioa bilduz, “Oiartzun” urtekariko artikuluen eta egileen bilatzaile digitala prestatu zuen. 2022ko urtekaria argitaratzearekin batera jarri zen ikusgai, oraindik azken urte horretako edukinak gehitzeko denbora eman ez bazuen ere.

Hasieratik gai ugari jorratu dira, lehenengo urteetan sailak egin gabe osatu ziren aleak, baina denborak aurrera egin ahala, 1980tik aurrera, artikuluak egun ezagutzen ditugun antzeko sailetan joan ziren egituratzen.

https://ondarea.oiartzun.eus/eu/ondarea/ argitalpenak loturan txertatu da artxibo hori.

Ordutik aurrera, urtero eta jaietako igorle, jaso ditugu belaunaldiz belaunaldi herritarrek egindako kolaborazioak.

Oiartzunen 67 urte horietan zehar gertatu diren aldaketa historiko, politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen lekukoa dugu “Oiartzun”, bai bertan garatzen diren gaien, grafikoen eta irudien aldetik begiratuta, baita 1988tik aurrera argazki sail bereziaren edukien aldetik ere.

1992an Adolfo Leibar Axpek, bere seme Luis Carlosen ezagutza informatikoaz lagunduta, aurkibide orokorra egiteko lanari ekin zion, baita egin ere 2007 arte, eta lau aletan eman zen argitara, lehena 1956-1991 urte bitartekoa, bigarrena 1992-1997 artekoa, hirugarrena 1998-2002 artekoa eta laugarrena eta azkena 2003-2007 urteen artekoa.

Oiartzungo Ondarearen web orrialdean aurkituko duzue orain berrituta 1956-2023 arteko aurkibide orokorra, bertan 3000 baino gehiago artikulu eta argazki daude zerrendatuta, sarrera bakoitzaren zenbakia, urtea, orrialdea, egilea, izenburua eta saila ahal izan den neurrian sartuz.

Urtekari Batzordeak bereziki eskertu nahi dio Elena Zalakaini bilketa lan hau, aukera ematen duena historikoan artikulu ezberdinak aurkitzeko. Bukatzeko Elena Zalakainek bere iazko eskertzaidatzian plazaratu zuen mezua geurea eginez, hauxe adierazi nahi genuke guk ere bolondres eta idazle guztien lanak eskertzeko:

Eskerrik asko “Oiartzun”!

Urtekari Batzordea



elkarrizketa Hilario Arbelaitz Irastorza


“Joaten naizen leku guztietan estimatua sentitzen naiz, beso zabalik hartzen naute”

HILARIO ARBELAITZ IRASTORZA Hilario Arbelaitz eta Zuberoa. Bi izen handi, errealitate bakarra adierazten dutenak. 52 urteko ibilbidean euskal sukaldaritza maila gorenera eraman du Hilariok, eta Zuberoak munduko mapan jarri du Oiartzun. Errepasoa egiten hasita, ez dirudi pasatako historia denik kontatzen duena, konturatu gabean orainaldian hitz egiten baitu. Amaren aginduz hasi zen ofizioan, gaur ez bezala,

10 | ELKARRIZKETA

orduan amak esaten zuena egiten zutelako denek. Iraganaz errespetuz mintzo da eta etxean mamitutako balioek osatu dute bere iparrorratza. Hiztun ona, buru argia, pertsona xumea eta langile porrokatua. Jaso ezin adina bizipen eta anekdota ditu kontatzeko eta horietako asko dira Urtekarirako bildu ditugunak. Banan-banan joan gara guztiak aletzen.


Ezaguna zaitugu, baina hasiko al zinateke zeure burua aurkezten? Oiartzunen jaio nintzen, Iturriotzeko Garbuno baserrian, 1951ko maiatzaren 27an. Nire gurasoak Alberto Arbelaitz Urdanpilleta eta Maria Irastorza Mitxelena izan ziren. Zazpi senide: Maria Jose, zaharrena, gero ni, Maria Jesus, Joxe Angel, Euxebio, Joxe Mari eta Maria Angeles. Herriko eskoletan ibiliak gara denak. Ni Iturriotzen eta han tokirik ez zegoelako Altzibarren ere bai, eta baita mojetako eskolan beste urtebetez. Hamaika urte betetzeko nengoela, etxean planteatu zidaten zerbait ikastera joan beharko nuela eta orduan hartu nuen seminariora joateko erabakia.

Nolakoa izan zen zure haurtzaroko bizitza? Haurtzaro polita. Eskolatik etorri (niri puska batean Altzibarrera joatea tokatu zitzaidan) eta etxerako bidean Kaxkoko paretan ibiltzen ginen pilotarekin. Izan ere, orduan kotxe gutxi ibiltzen zen errepidean eta ikusten genuenean Epentxa bazetorrela autobusarekin, orduan abiatzen ginen korrika etxera. Ahal genuen guztietan sorora joaten ginen futbolean ibiltzera, amak etxera deitzen zigun arte. Askotan lanera. Baserria zen Garbuno. Taberna txiki bat zuen auzokoei zerbitzatzeko eta gaur egun duen itxurarekin ez du deus ikustekorik. Zuberoako jan-

ELKARRIZKETA | 11


Avilako Ciriako irakaslearekin, 1964 inguruan.

Saturraranen (1964.06.13), Bixente lehengusua eta Xabier seminarioko kideekin eta herritik bisitan joandako lagunekin.

gela izan dena, behi-heia zen. Gaur egun terraza dena, oilotokia, aparkalekua gure baratzea. Baserria. Eta baserrian lan egitea tokatu zitzaigun. Etxean baratzean laguntzen ibiltzen ginen. Erremolatxa, patata edo tokatzen zenarekin. Eta lehenengo ikasgaia igual horixe izango zen: fruitua ikusteko aurrez lan asko egin behar dela. Senide saiatuak atera gara. Denak sortu ditugu gure negozioak: Hiru anaiak jatetxeekin; Maria Jesus eta Maria Angelesek sei arropa-denda badituzte martxan jarriak, Donostian; Mari Josek, Jaizubian jatetxea eduki du erretiratu den arte eta Joxe Angelek, Zuzenbide ikasketak bukatuta, Pagoa sortu zuen eta garagardo munduan sartu zen.

Bixente zure lehengusua seminariora doa, zuk nora joan nahi duzu? Ez nuen zalantzarik egin: nik seminariora, Bixenterekin. Momentu hartan horixe izan zen arrazoia seminariora joateko. Saturraranen bi urte pasatu nituen eta beste urte eta erdi Donostian. Gero laugarren urteko kurtsoa bukatu baino lehen seminarioa utzi eta Donostiako institutuan bukatu nuen Batxilergoa. Seminarioan egondako garaitik, lagun onak geratu zaizkit. 65 hasi ginen eta 5 bakarrik iritsi ziren apaiz egitera. Urtero elkartzen jarraitzen dugu. Orain arte talde handian egiten zituzten bazkarietan ezin izan dut parte hartu lanarengatik, baina lagun-minenekin bederen urtero elkartu naiz, Urtezahar-Errege eguneko tarte horretan. Hemendik aurrera libre izango naiz denekin batera elkartzeko, hori ere irabazi dut erretiroarekin.

Apaiztegi edo seminariora joan zinela esan duzu. Bokazioa zenuelako? Seminariora joateko arrazoia xelebrea izan zen. Hamaika urterekin amak esan zidanean:

Seminario atarian (1966).

12 | ELKARRIZKETA

Bizipen asko izan ditut. Asko markatu ninduena itsasoa izan zen. Saturraranen ezagutu nuen itsasoa eta hondartza. Han ikasi nuen urarekin eta olatuekin jolasten eta maila batean bizipen horrek markatu egin nau. Gaur egun, oraindik, gustatzen zait Donostiara joan eta olatuei begira egotea eta opor lekuak aukeratzerakoan ere, itsas ingurukoak nahiago izaten ditut. Gogoan dut udaran neskak hondartzara etortzen zirenean nola Galdona mendira bidaltzen gintuzten egunpasa, goiz-goizetik hasi eta arratsalde arte, bueltan hondartza husten zen ordura arte. Denborarekin konturatu gara horren zergatiaz. Kalera sotanarekin jantzita ateratzen ginen, baita seminariotik hondartzako bidea egiteko ere, uretara sartu arte, sotanarekin. Nire lehenengo pelikula Mutrikun ikusi nuen, seminariotik bertara eraman gintuzten batean. Soldaduska egin zenuen 24 urterekin joan nintzen, garaia baino beranduago. Leonera tokatu zitzaidan. Donostiako danborrada egunean atera ginen trenez, eta Leonera


iritsi ginenean elurra zen eta bost gradu zero azpitik. Kuartela 1.500 metroan zegoen tontor batean. Hotz izugarria egiten zuen baina, kanariarrek ez bezala, nik nahiko erraz eraman nuen klima hura. Lagun onak egin nituen han ere eta urtero elkartzen gara. Horrekin geratzen naiz. Garbuno, zure jaiotetxea. Oiartzungo etxerik zaharrena. Bere 700 urteko historiarekin, Eusko Jaurlaritzak ondare izendatu du. Bai. Historia handia du. Aita zen Garbunokoa. Ama Larrazabalgoa. Ezkondu zirenean bertan jarri ziren bizitzen gurasoak, izeba Angelex, izeba Roxario eta osaba Manuelekin. Bi izebarekin dezente bizi izan nintzen, batez ere izeba Angelexekin. Amaren ondoan aritzen zen sukaldean hura ere eta oso ongi kozinatzen zuen. Sukalde fina egiten zuen. Nik ama aipatzen dut beti, baina izeba An-

gelex ezin dut ahaztu, berarekin ordu asko pasatu nituen eta oso grabatua geratu zait haren janaria prestatzeko modua.

Osabarekin harreman gutxiago eduki nuen. Hamasei urte egin zituen Oiartzungo alkate, 1950/05/26-1966/06/04 bitarte. Orduan alkatea zer zen ere ez genekien, osabaren lanbide modura hartzen genuen, aparteko garrantzirik eman gabe. Naturazalea zela gogoratzen dut, Arbolaitz ezizena jarri zioten, hortik atera kontuak... Eta euskara defendatzen zuela ere bai. Udaletxean erabili beharreko hizkuntzaz eztabaidatu zutenean, badakit berak euskaraz aritzea defendatu zuela. Hortik aurrera gurekin izaten zituen detailetxoak gogoratzen ditut. Oiartzuna1 joaten ginenean nola osabarengana hurbildu eta propina ematen zigun, hamar errealekoa edo, gero Xapateronera joan eta bonba erosi eta horrelako gauzak. Txango batzuk egitera ere eramaten gintuen, Goizueta aldera tarteka, edo Aranora... hango basoak erakusten ibiltzen zela gogoratzen naiz. Osabaren alde esan behar dut, baita ere, bere agintaldian sortu zutela Oyarzun izeneko urtekaria. Etxean dugu 2. alea, 1957ko abuztuan argitaratu zena. Egitasmoen artean honako hau irakur daiteke bertan, era ponposoan eta gaztelaniaz azaldua: “Herriaren bertute eta ohituren erlikia, gure herritarren egitaterik nabarmenenak predikatu eta zabaltzea”. Naturazaletasunaz esandakoren harira, bertan antzematen da hori. Baso-berritze emaitzen barruan milaka zuhaitz landare berri jarri zituztela azaltzen da, zehaztasunez eta datak ongi jasota. Garbuno, lehen aipatu dudan bezala, baserria izateaz gain, taberna ere bazen. Eta sagardo denboran bi upel txiki izaten ziren. Ni umea

Garbunoko senideak: Alberto aitarekin, Manuel, Angelex, Enkarnaxion eta Roxario.

1 Elizalde auzora, edo plazara joateari esaten zioten Oiartzuna joatea edo kalera joatea.

ELKARRIZKETA | 13


nintzen eta oroitzapen juxtuak ditut. Mahaietara sagardoa banatzen ibiltzen ginela eta askoz gauza gehiagorik ez. Jana auzokoek eskatuta prestatzen zuten. Amak erositako gaiekin baino gehiago, haiek ekartzen zizkietenekin. Izan untxia edo karakolak edo angula biziak ekarri eta preparatu. Modu horretan. Batez ere, kanpokoentzat prestatzen zituen hasieran. Gero pixkan-pixkan hasi zen merendero gisa, tortillak eta entsaladak ematen, nahiko xumea dena. Garai hori da gu lanean hasitako garaia. Mari Jose, arreba zaharrena, mostradorean eta besteak zerbitzatzen, sukaldean baino gehiago. Ama eta izebaren artean eramaten zuten dena.

menek hogei urte eman ditu familiako okindegian lanean, Garmendianean eta bertan erretiratu da. Semeek ez dute jarraitu nahi izan guk hartutako biderik eta eurena egin dute askatasun osoz. Biak Mondragon Unibertsitatean ikasiak dira. Unai zaharrenak 36 urte ditu eta Ingeniaritza egin zuen. Gaur egun Andoainen dabil lanean. Mikelek 34 urte ditu eta Irakasle ikasketak egin ondoren irakaskuntzan egiten du lana, Errenterian. Pazientzia galanta eduki dute nirekin. Nire ofizioak alde txarrik baldin badu, hori da bat, familiarekin egoteko denbora lanak berak jaten dizula.

Familiarekin, Guggenheim museoan (1998).

Familiarekin, Guggenheim museoan (1998).

Familiarekin, Tenerifen, Puerto de la Cruzen (2001).

Ezkondu zinen eta familia sortu. Mari Carmen Garmendia Galdosekin ezkondu nintzen, 1984ko abenduaren 8an. Eta nola diren gauzak, Ama Birjinaren eguna zen baina aldi berean, seminarioko eguna ere bai2. Bi seme izan ditugu: Unai eta Mikel. Mari Car-

Nola hasi zinen sukaldari eta nola ikasi zenuen? Aita hil eta gero hasi nintzen lanean. Batxilergoa bukatu nuenean amak erabaki zuen ikasketak utzi eta etxean hasi beharko nuela sukaldean laguntzen. Ordurako Mari Jose ere bertan ari zen lanean. Amarekin hasi nintzenean, ez nekien ezta arrautza bat frijitzen ere eta gero 52 urte pasa ditut sukaldari. Nik orduan ez nuen pentsatzen nire ofizioa hori izango zenik. Dena suertatu zen suertatu zen bezala. Ni hasi eta gutxira Maria

2 Eliz atarian eskean jartzen ginen, sotana beltzarekin jantzita eta banda gorria lepoaren bueltan gurutzatuta, diru-kutxa eskuan.

14 | ELKARRIZKETA


Jesus ere sartu zen lanera eta urtebetera Euxebio, Lekarozko ikasketak bukatuta. Orduan ni sukaldean geratu nintzen eta Euxebio jangelako lanak egiten. Azkena sartzen Joxe Mari izan zen. Berak gozogile lanak egiten ditu eta hasi ginenetik elkarrekin jarraitu dugu hiru anaiek.

Mari Jose eta Jesus koinatuarekin etorri ziren eta nire biziko parada suertatu zen. Mauriceri eskatu nion ea bere etxera joaterik izango nukeen eureak nola egiten zuten ikasteko. Eskuzabalak izan ziren oso eta berehala eman zidaten bertara

Hasieran sukalde xumea egiten genuen. Garai haietan ez zegoen aukerarik produktu onak erosteko baina, etxe guztietan gertatzen den bezala, amak egindako sukaldea ongi goxatu eta mimatua izaten da eta gurean ere hori lortzen genuen. Hor izan nituen nire lehen ikasgaiak. Amaren ondoan eta batez ere nola egiten zuen ikusiz ikasi nuen sukaldean eta hori izan zen nire hasiera. Geroago etorriko zen Ithurria jatetxeko hiru asteak. Ordurako Zuberoa jatetxea martxan zegoen. Garai haietan ezkontza bazkari asko ematen genituen. Amaren ondoan pasatutako bost urteek asko erakutsi zidaten, baina nik beste gauza berriak ikasi nahi nituen, adibidez, beste sukaldeetako funtzionamendua nolakoa zen, nola egiten zuten, zer-nolako produktuak erabiltzen zituzten eta okasio ezin hobea izan nuen Ainhoako Ithurria jatetxeko Maurice eta Maritxu azaldu zirenean gurera bazkaltzera. Nire arreba

joateko aukera. Hiru aste egon nintzen Ithurria jatetxean. Euskal sukaldea egiten zuten, baina Frantziako ukituarekin. Begiak ireki zitzaizkidan. Ahate gibela nola prestatzen zuten ikusi eta nire erara nola moldatuko nuen pentsatzen jartzen nintzen. Eta horrela gauza gehiago. Orduan konturatu nintzen nire amaren sukaldea berritzen hasi behar nuela. Garai horretan sortu zen, baita ere, Sukalde Berriaren mugimendua. Irizar, Zapirain, Arzak, Tatus Fonbellida, Argiñano, Roteta eta Subijana, egunkarietan eta irratietan asko agertzen ziren. Nik orduan 25-26 urte izango nituen baina ilusioa pizteko asko balio izan zidan. Prozesu horrek guztiak asko erakutsi dit, batez ere konturatzeko inor ez dela ikasita jaiotzen eta nahiz eta gogor jokatu behar izan, lana eginez ofizioa lortzen dela.

ELKARRIZKETA | 15


Zuberoaz ari garela, trainerua ere izan zenuten. Bai, hiru urtez. Juan Antonio Lekuona Irungo kazetari ezaguna etorri zitzaion osaba Manueleri, Oiartzunen trainerua sortzeko eskaintza eginez. Hondarribiko trainerukoak elkarren artean haserretu ziren eta erdiek Irunera pasatu nahi zuten eta hori ekiditeko etorri zen Oiartzuna eskaintzarekin. Nonbait Irun eta Hondarribia arteko liskarra sortzeko arriskua zuen horrek eta erabaki zuten hemen sortzea. Horretarako dirurik ez genuen baina trukean tarteka bazkari edo afariaren bat ematea adostu genuen eta horrela hasi ginen. Hala ere, ikusita zenbat txuleta eman behar izaten ziren, kasik diruz ordainduta baino garestiago ateratzen zitzaigun guri (Barrezka). Lehenengo urtean oso ongi ibili ziren, Donostian hirugarren, laugarren Bilbon. Erdiak baino gehiago Hondarribikoak zirelako ibili ginen ongi. Oiartzungoak ere sartu ziren tartean, baina pixkan-pixkan indarra galtzen joan zen eta hiru urte pasatuta utzi egin zuten.

Eta jatetxeari Zuberoa izena nolatan, Garbuno baldin bazen etxea? Horrek ere osabaren garaira garamatza. Garai hartan Iparraldetik bezero asko etortzen zen, kantuekin-eta giro ona jartzen zutenak, atseginak ziren. Zuberoa maite genuen, polita zen, eta izena bera polita iruditzen zitzaigun. Gure negoziorako Garbuno deitzea baino egokiagoa zela pentsatuta, Zuberoa deitzea erabaki genuen. Sar gaitezen buru-belarri Zuberoa jatetxearen kontuekin

Hasteko, zenbat aritzen zineten lanean eta ardurak nola banatzen zenituzten? Denera 27 lagun aritzen ginen lanean. Gu hiru anaiak eta koinata. Gero sukaldean 11 langile finko, gehi ikasleak. Salan beste 10 zerbitzari eta sommelierra eta horiei gehitu garbitzaileak eta administrariak. Ni sukaldeburua edo chef-a. Euxebiok andrearekin sala egiten zuen eta Joxe Marik gozogintza. Hasieran, Joxe Mari hasi aurretik, bi gauzak nik egiten nituen. Nirea da hainbeste fama hartu duen gazta-tartaren sorkuntza. Nik sortu nuen orain berrogei urte edo. Ze estiloko sukaldea zen Zuberoakoa? Estilo aldetik, amaren betiko sukalde berritua. Ostrak, bieirak... sartzen nituen kartan baina bestea baztertu gabe. Nik garbi neukan: berritu bai, baina txikitan jan, ikusi eta ikasitakoa baztertu gabe. Jatetxeak izan duen arrakasta hortik etorri da. Kanpokoek ez bezala, bertakoek asko estimatu duten sukaldea izan da gurea eta hori garbi ikusi zen pandemia garaian, adibidez, atzerriko bezeroek etortzerik ez zuten izan, baina hemengo bezeroekin jarraitzeko aukera izan genuen.

16 | ELKARRIZKETA


Foie errea, aza eta garbantzu salda.

Misera eta azalorea.

Sukaldea egiteko moduak garapen handia izan du. Hasieratik izan zara bukaeran bezain sukaldari ona? Lehendabizi-lehendabizian ez dira gauzak orain bezala ikusten. Beharrak ekartzen ditu gauzak bere bidetik. Guretzat hasieran baserriko produktuak ziren onenak, etxean hori ezagutu genuelako, gehienbat. Gero erostera joanda ere, ez zenuen onena eta garestiena erosten, hori hala da. Gure posibilitateen arabera egiten genituen erosketak. Gaur, ordea, gauzak aldatu dira. Posible nuen produktu onak eta garestiak erosi, eta erosten nituen. David de Jorgek esana: Zuberoan hasi nintzenean janari rustikoagoa zen. Zer diozu? Nola joaten da karta bat aldatzen? Bai, rustikoagoa zen, baina nik eguneratu egin dut. Eta karta nola joaten den aldatzen, ba garaiarekin. Badaude zenbait plater urte guztian egoten direnak, produktu hori urte guztian egoten delako. Horien artean eta etxeko zigilua daukana, garbantzuak ahate gibelarekin, adibidez. Errezeta hau da, hain xuxen, nire amak egiten zuena eraldatuz lortu dudan plateretako bat. Aldiz, xixak, ilarrak, ehiza, txipiroi txikiak, hegaluzea... horiek garaikoak dira eta garai bakoitzak erakusten du kartan zer jarri.

Zerk du garrantzi handiagoa, kartak ala menuak? Kartak handiagoa. Menuan gehienbat plater berriagoak jateko aukera eskaintzen zen, baina betiko janaren estiloa nahi zuenak kartan aurkituko zuen. Gure sukaldea gehiago mantentzen zen hor. Lanaren aldetik guri lan gehiago ematen zigun kartako janariak prestatzeak. Batzuek alderantziz esaten duten arren, hori ez da hala. Dastatzeko menuak plater mota asko ditu, aurrez pentsatu eta prestatzeko lana ematen du, baina behin hori antolatuta, gerorako geratzen dena automatizatuago dago, batek bat egingo du, besteak beste bat eta hori dena aurrez prestatua eta kronometratua egoten da. Kartak, aldiz, tentsio gehiago sortzen du, aurrez ez baitakizu zer eskatuko duen bezeroak. Jatetxe askotan menua

Txahal besoa barazkiekin.

erabiltzen dute kartatik libratzearren, baina horrek eskaintza mugatzea dakar eta niri hori ez zitzaidan inoiz gustatu. Guk mahai berean bietara jateko aukera ematen genuen. Hala ere, menua ongi egina baldin badago, plater asko probatzeko aukera ematen du eta hori ere estimatzen du bezeroak.

Arkumea.

ELKARRIZKETA | 17


Euskaltzaindiak Oiartzunen egin zuen ekitaldiaren ondotik, Manuel Lekuona bisita-liburuan sinatzen.

Euskarak zer-nolako lekua eduki du? Euskara mantentzeari garrantzi handia eman diogu beti. Gure betiko sukaldea mantendu dugun bezala, gurea den euskara ere bai. Maila honetako jatetxeetan hori egitea oso zaila da, baina, kosta ahala kosta, euskararen presentzia beti mantendu dugu. Jendeak eskertzen zigun eta kasu batzuetan harridura sortu ere bai. Anekdota asko ditut horren inguruan. Behin, Bretaina Handiko Sotheby’s enkante etxearekin lotua dagoen emakume ospetsu batek hala esan zidan, erdaraz eta miresmenez: “Zuk herria egiten duzu, zuk zurea mantentzen duzu eta hori gaur egun oso zaila da”. Ingelesa erabiltzea ohikoa da, euskara erabiltzea, aldiz, ez. Guk salan 11 langile genituen eta denek zekiten euskaraz. Lanerako baldintza horixe zen: euskara, gaztelania eta ingelesa jakitea. Ez da nahikoa errotuluak eta karta euskaraz azaltzea, erabili egin behar da

eta, gure sukaldea defendatzen dugun bezala, gure hizkuntza ere defendatu. Horrela jokatu dugu, horrela egin behar zela pentsatzen genuelako, baina aitortu behar dut Oarsoarrak Euskara Saria eman zigutenean, oso pozik jaso genuela sari hori. Gipuzkoako diputatuak eta Donostiako alkatea izan zen Izagirrek ere eskertu izan digute euskararekiko izan dugun jarrera eta horiek guztiak estimatzen dira.

Ikasle asko pasatu da Zuberoatik. Sukalde Berria mugimendutik bideratu zen ikasleen praktikak egiteko aukera. Urtero bi edo hiru hilabetez hartzen genituen ikasleak eta asko pasatu dira, hemengoak, Estatukoak eta atzerritarrak. Nire lehenengo ikaslea japoniarra izan zen: Takejiro Ohno, Osakakoa. Luis Irizarrek Donostian topatu eta niregana bideratu zuen orain dela hogeita hamalau bat urte. Denbora gutxira, ordea, paperak egin nizkion eta finko egin nuen. Gurekin lau urtez aritu zen lanean eta nire bitartez bukatu zuen Buenos Airesen jatetxea jarrita. Ospetsua egin da, telebista gizona da, liburua idatzi du... Lau haizeetara zabaltzen du Zuberon lanean aritu izanaren kontua. 30 urte daramatza bertan eta aitona-amonak euskaldunak zituen neska batekin ezkondu zen. Ikasle izandakoen artean sukaldari ospetsu asko sortu al dira? Ibilbide handia egin dutenak asko dira. Aipatzen hasita, Andoni Luis Aduriz, David de Jorge, Gor-

18 | ELKARRIZKETA


ka Txapartegi, Dani Otxoa Kokotxakoa, Dani Lasa oiartzuarra, Aizpea Ohianeder Xarmakoa, Bixente eta Martxel Guggenheim eta Kursaal eramaten dutenak, Seul-etik Jungsik Yim (propio agur esatera etorri zena itxi aurretik, Dom Pérignon xanpain botila handiarekin) eta Tokiotik, Nori (hau ere despeditzera etorri eta hitz egin baino gehiago negar egiten zuena), Shin, beste Seuldarra, azken egunean nire ondoan begira egotera bakarra etorri zena. Horrek sagardotegia jarri du Seulen eta hemengo produktuak eramaten ditu han prestatzeko. Ikasleengan arrastoa utzia zara, hortaz. Zorionez, bai. Mallorcako Maca de Castro 18-19 urterekin etorri zen aitak bidalita eta gurekin egon ondoren sortu zitzaion gastronomiarako bokazioa. Aski emaitza onak lortu ditu. Berlinen ireki du eta Mallorcan bertan hotela eta beste jatetxe pare bat baditu. Aitak hainbeste eskertu zidan lagundu izana, egindako hoteleko gela bat utzi zuen inork estreinatu gabe, ni bertara joan eta estreinatzeko. Ez dakit hala jarraitzen duen, aurten joango naiz bertara eta ikusiko dut. (Barrezka). Bestea, Madrileko Javi Goya. Horrek ere nirekin ikasi zuen, urtebete hasieran eta berak jatetxea jarri eta gero beste urte erdi bat. Beti eskertua egon da eta inondik ere joatea nahi zuen niri bazkari bat eskaintzeko. Azkenean orain lau urte joan nintzen eta sekulako omenaldia prestatu zidan. 100 sukaldari elkartu zituen bertan eta kozinatu zuten sei sukaldariak nirekin hemen

ikasten egon zirenak izan ziren, seiak elkarrekin aritutakoak. Nirekin ikasten zeudela nik egiten nituen 10 platera prestatu zituzten nire omenez. Niretzat satisfaziorik handiena horixe da, nirekin ikasi ondoren lanean oso ongi ari direla ikustea, oso ezagunak direla. Joaten naizen leku guztietan estimatua sentitzen naiz, beso zabalik hartzen naute. Ikasleei zer transmititzen zenien? Txiki-txikitatik ikusi dut landarea ateratzeko hazia bota behar dela lehenengo eta gero landareak fruitua ematen duela, batzuetan ona eta beste batzuetan txarra, segun eta ze denboraldi egiten duen, baina hortik pasatu behar dugula denak. Hori da gaur egungo gazteei esaten diedana. Azpi-azpitik hasi behar dela eta ofizioa ez dela norberak berezkoa duen zerbait, ikasita egiten dela eta lana gogor eginda. Ahazteko MasterChef programa, horrek sukaldeko lanarekin ezer ikustekorik ez baitu eta izarrekin eta ospearekin ez obsesionatzeko. Horiek lan onaren ondorioa izango direla.

Horrekin batera, balioen garrantzia transmititzen diet. Formazioa behar da, praktika behar da, saiatu behar da eta balio batzuk behar dira. Elkartasuna, adibidez. Ekipoan egin behar da lana eta lagunarte ona behar duzu horretarako. Esfortzua, sakrifizioa, lanarekiko konpromisoa... denak behar dituzu formazioarekin batera. Guri hori guztia txikitan erakutsi ziguten. Beharrak

Lankide eta ikasleekin, Xabi Alonsoren bisita egunean.

ELKARRIZKETA | 19


aginduta hasi ginen gu eta beharrak asko erakusten du. Hor sumatzen dut gaur egungo gazteen hutsunea, behar gutxi bizitzen dutela. Nire hitzaldietan, gehienbat horretan saiatzen naiz. Eta beti animatzen ditut: Segi aurrera, mutilak, gogorra izango duk baina iristen da. Pena balio dik saiatzeak. “Mutilak” esaten duzu. Atzera begiratuta, egoera zeharo desberdina zen, oro har emakumea izan baita sukalde lanetan ibili dena. Gaur egun profesioa maskulinizatua dago erabat. Zure ustez, zergatik gertatu da aldaketa hori? Ez da bilatu den zerbait, nik uste horrela suertatu dela. Tatus Fonbellida izan zen Sukalde Berria taldean sartu zen emakume bakarra eta hura ez zen sukaldaria, salan ibiltzen zena zen. Bera ere aurreratua zela esango nuke, eskola batean egin zituen sommelier eta salan aritzeko ikasketak. Eta, bai, bakarra zen, baina orain gero eta emakume gazte gehiago ari dira azaltzen eta sukaldeko munduan sartzen. Seinale ona da. Gure aurreko emakumeek izan zuten protagonismoa berreskuratzeko bidean dela esango nuke.

Zuen bezeroen artean pertsonaia ospetsu asko pasatu dira. Tartean sukaldariak ere bai, Nobel saridunak, eta Merkel edo Fillon politikariak, Oliver Stone zinema zuzendaria, Jon Rahm bera... Lanean aurrera egin ahala joan ginen, baita ere, komunikabideetan indarra hartzen, aldizkarietan, telebistan, irratian, etab. Aldi berean, Sukalde Berria mugimenduan sartu ginen Martin [Berasategi] eta biok eta gero eta ezagunagoak egiten joan ginen. Sukalde munduan zer esanik ez. Arlo guztietako bezeroak izan ditugu, politikariak, finantza mundukoak, enpresaburuak, era guztietako

Hilario, Angel Olaranekin; Angel Olaran fundazioko kolaboratzailea izan da.

20 | ELKARRIZKETA

artista eta kirolariak, zientzialariak, denetik. Horien artean ospetsu asko eta ez esateko moduko batzuk ere bai.

Sukaldariak, adibidez, guk zer egiten genuen ikustera etortzen ziren. Hemendik kanpora izen handia hartzen hasi ginen eta gure etxetik hemengo sukaldari guztiak pasatu dira. Gero kanpokoak, famatuak, Ferran Adrià, Santi Santamaria (honekin oso laguna egin nintzen). Iparraldetik hiru izar dituzten asko, Biarritzera etortzen zirenak, tartean Alain Passard eta Pierre Gainet (18 izar bilduak ditu munduan zehar dauzkan jatetxeen artean); azken hori bitan etorri da eta bereziki eskertu zidan egiten nuen sukaldea. Fermin Arranbide, Donibane Garazikoa. Hau sukaldari bezain pertsona ona da. Hari esker hasi ziren etortzen Frantziako sukaldaririk onenak gure kongresuetara. Frantsesek beti izan dute gu baino gehiago diren uste hori eta Ferminek konbentzituta hasi ziren etortzen. Michel Guérard, Christian Parra Baionakoarekin batera munduan sukaldari onenetarikoa kontsideratua zena, izan zen lehena etortzen eta geroztik etorri dira Michel Trama, Joël Robuchon, munduko onena, izar gehienak izan dituena, Alain Ducasse, Landetakoa. Horiek sukaldarien taldeetan sartuak aritzen dira eta munduko jatetxe eta leku onenetan ibiltzen dira, Monacon, Grimaldi familiarekin eta horrelako mailetan. Horiek denek kongresuetatik ezagutu ninduten ni eta hortik ailegatu dira gure etxera. Munduko sukaldaririk onenak pasatu dira gure etxetik, askotan gu ere enteratu gabe. Copenhageko Noma jatetxeko René Redzepi sukaldariak, hain juxtu orain itxi dena, adibidez, azken kongresura etorrita adierazi zidan nire etxean hiru aldiz egona zela eta ni ez nintzen enteratu ere.

Gero Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi... Horiek, gainontzeko musikari zahar eta gazte guztiak bezala, Joxe Angel anaiarengatik ezagutu nituen batik bat. Xabier Leteren berri seminarioan geundela ere izan genuen. Ez dok amairu taldeak han entseatzen zuen, debekatua zegoen garaian eta guk, mutil kozkorrak, eskapo egiten genuen eta gortina atzetik begira egoten ginen, ze nik banekien Xabier Oiartzungoa zela. Zoritxarrez, jateko ez zen ongi ibiltzen hura, baina jatea gustatzen zitzaion, itsaskia batez ere. Gero bukaerako solasaldia barran egiten genuen; nire betiko ohitura hori izan da. Ez nintzen inoiz jangelara pasatzen, baina bukaeran jendea agurtzera atera bai, ezagunak izanda gehiago. Solasaldi


horietako batean galdetu zidan ea liburua noiz egin behar nuen, berak gustura egingo zidala hitzaurrea. Eta horretan geratu ginen eta horretan geratu da proiektua, liburua ere ez baitut oraindik idatzi. Mikel Laboa, 25 urtez, urtero etorri izan da. Oiartzungo San Joan sua ikustea gustatzen zitzaion eta gero gure etxetik pasatzen zen andrearekin. Guregana etortzeko ohitura zeukan. Lehenengo urtean sukaldera etorri zitzaidan agurtzera, andrea mostradore aurrean utzita.

Hiru senideak, atzean Iberdrolako ekitaldira etorriatako Nobel saridunekin (1994).

rritako zientzialariak ziren (Merkelen senarra bezala), eta gero, behin lekua ezagututa, euren kontura ere bueltatzen ziren familiarekin. Pedro Miguelekin beti harreman ona eduki dugu, etortzen zenean bere liburuak ekartzen zizkigun eta Izaban ere izan gara berarekin.

Hainbeste bezero inportanteren artean, nola hartzen dira herrikoak? Ongi, pozik. Herriko jendea etortzea oso polita da eta eskertzen nien, herritarrek gutaz irudipen ona izatea garrantzitsua delako, kanpoko jendeari begira ere. Ez da batere erraza gurea bezalako jatetxe batera etortzea. Jatetxea ez zen merkea. Hasieran alderantziz izaten zen, kanpoko jende gutxiago izaten genuen eta herrikoak gehiago, baina egin genuen aldaketarekin eta lortu genuen mailarekin, bezero mota ere asko aldatu zen. Oiartzungo jende asko etorri da hala ere, ospakizun berezietan eta bestela ere bai, eta gustura ateratzen ziren. Ixtera gindoazela ere etorri ziren azken agurra ematera. Bruce Springsteen-ek famatu du zure gazta -tarta. Zein jakirekin lortu duzu arrakastarik handiena? Aipatutako garbantzuena, nik ere oso gustuko dudana, barazkiak, mutturrak, gazta-tarta edo udare-tarta bera, niretzat gaztarena baino hobeagoa dena. Gazta tartarekin eromena izan da, Espainia guztitik zabaldu delako, kopiatu nahian

Txileko enbaxadorea eta Oyarzun abizena duen presidentearen emaztea, hainbat oiartzuarrekin (1995).

Agurtu, ardo bat hartu eta beti ekartzen zidan oroigarriren bat, batzuetan gazta pusketa bat, besteetan bere disko bat, Errioxako ardo botilaren bat. Ez zuen jaten geratu nahi izaten, guk zerbait pikatzeko ateratzen genien, sukaldea bisitatu, solasaldi bat egin eta martxa egiten zuten.

Eta Nobel saridunak? Nobel saridunak 22 kontatu izan ditugu. Pedro Miguel Etxenikeri esker gertatu zen hori. Donostia International Physics Center-era eto-

Boss-ekin.

ELKARRIZKETA | 21


edo, nahiz eta desberdinak izan. Salbuespenak ere badira. Bartzelonako Granja Elena jatetxean, adibidez, Hilario Arbelaizek erakutsi zigun gazta-tarta eskaintzen dute. Oraintsu arte (20 urte pasatuta, jada kentzeko esan nien arte) sarreran eduki dute jarria, nire argazkia eta guzti. Ongi dago hori jartzea, berak hemen nirekin ikasi zuelako. Orain dela bi urte Gironan egin zuten Kataluniako 200 sukaldari eta gozogileren Foruma. Munduko ospetsuenen artean gonbidatu ninduten ni ere nire gazta-tarta erakustera eta nola fisikoki ezin izan nuen joan, on-line egin genuen saioa. Gerora jakin nuen bertaratu zirenen artean nirekin egiten ikasitakoak zeudela eta ni omentzeko helburuarekin eskatu zidatela agertzeko. Zuen eguneroko otordua nolakoa zen? Jatetxean ematen zenutena bera? Ez, ez, ez. Hori ezin da egin. Guk egunero etxean egiten den bezala egiten genuen, egun batean potajea edo garbantzua izango zen, hurrengoan pasta eta tomatea igual, arroza, batzuetan xerra, besteetan tortilla... eta modu horretan. Etxeetan egiten den bezala. Praktikak egitera etortzen zirenek taldeko eguneko otordua prestatu behar izaten zuten. Nahi izanez gero, euren estilora, euren kulturakoa, japoniarra bazen hango erara etab. Askatasuna ematen genien “etxeko jana” euren erara egiteko. Munduan zehar asko ibili zara, familiarekin oporretan leku askotan, baina baita ere euskal sukaldea nolakoa den erakusten. Kongresu asko egin ditut nik 37 urteren buruan, baina lanarengatik ez dut izan aukerarik kanpora askorik ateratzeko. Gehiago izan naiz nire eguneroko sukaldaritzan jardutekoa, kanpora ateratzekoa baino. Batzuk aipatzekotan, Parisen 250 lagunentzat eman zen bazkari gogoangarria da bat. Bestea, Venezian eginiko hain berezi hura. Bost izarreko Hotel Bauer-ean lau plater aurkeztu ziren: Frantziakoa, Italiakoa, Belgikakoa eta gurea. Hiru anaiak joan ginen eta hiru egun eman genituen bertan. Guk txipiroiak saltsan aurkeztu genituen, gureak bakarra zirelakoan eta hara non topatu genuen haiek ere saltsa beltza egiten zutela baina sepia tintarekin. Etxetik ateratzen garenean konturatzen gara ez garela bakarrak. Bakailaoa ere gustuz gurearen oso antzekoa prestatzen dute, mantecato deitzen dutena. Madrilen bertan asko eman ditugu. Thyssen museoan hiru bazkari, hiru enpresak eramanda. Ritz hotelean beste hiru bazkari handi ere bai, Buenos Aireseko Udalari eta hango gastronomian sartutako taldeari eman geniena, lan-baldintzengatik aski gogorra egin zitzaiguna, Gourmets Saloian 200 lagunei mutturrak

22 | ELKARRIZKETA

ematen, Valentziako kongresuetan. Leku askotara joan izan gara. Hor Pello Martikorekin amistade handia egin nuen eta berarekin batera ere asko mugitu naiz; bere produktuekin laguntzen leku askotan ibili nintzen, Tarragona, Bordele, Arcachon, Donibane Lohizuneko Gran Hotelean... Askotan.

Horretaz gain 12 urte pasatu nituen Madrilera asteazkenero joaten. Asteazkena zen nik libratzen nuen egun bakarra eta hori aprobetxatzen nuen hara joateko. Placido Arangoren jatetxe batean aritu nintzen sukaldean erakusten eta, aldi berean, bere jatetxe pribatuan egiten zituen lagunen bilkuretan janaria prestatzen. Jende handi asko ezagutu nuen nik orduan.

Zure aisialdiak ikasteko aprobetxatzen al zenituen? Ezkondu ginenean Kubara joan ginen Mari Carmen eta biok. Gero aste santua pasatuta hartzen genituen oporretan, gehienetan Kanarietara joaten ginen, atsedena hartzera. Eta urrian, ehizagatik anaiek oporrak hartu nahi zituzten garaian, orduan bai aprobetxatzen genuela hiri berriak ezagutzeko eta, bide batez, gastronomiari lotutako hiriak ezagutzeko. Paris, Bordele, Porto, Lisboa, Girona, Bartzelona, Sevilla aldera ere bai, nirekin ibilitako mutilei bisita eginez edo Valentziara, hango kongresuetara. Aukera genuen guztietara joaten ginen. Michelin izarrak. Bi izan zenituzten, gero bat. Zergatik gertatu zen hori? Lehenengo Michelin izarra 1987an lortu genuen. Bigarrena 1992an eta 17 urte geroago bat kendu ziguten. Geroztik batekin egon gara. Zergatik kendu ziguten? Euren esanetara etorri ez ginelako. Euren ustez, berritze bide horretan salto bat gehiago eman behar genuen eta gu ez ginen ados iritzi horrekin. Guk horrela mantendu nahi genuela esan

Bidasoako izokinaren kofradiako aitortza (1990/06/10).


genien; gure izarrak bezeroak zirela eta jendea gustura etortzen bazen egiten genuen sukaldeagatik zela. Eta denborak arrazoia eman digu, 52 urtez fideltasun handia erakutsi digutelako. Izarra kentzeak ez digu inongo kalterik sortu.

Sari asko bildu dituzue. Aipatuko dituzu garrantzitsuenak? ● 1991n Espainiako Gastronomia Saria. ● 1993an Euskadi Gastronomia Saria. ● 2004an Madrid Fusión sukaldaritzako kongresua inauguratzea. ● 2016an Espainiako Ostalaritza Saria, ostalari enpresa onenari. ● 2019an BMW Más Gastronomía Saria, Zuberoako gastronomian emandako 50 urteengatik. ● 2020an San Sebastián Gastronomika Kongresuko omenaldia. ● 2022an Baccus saria. ● 2022an Radio San Sebastian-eko Bikaintasun saria. ● 2022ko abenduaren 2an Oarsoarrak Euskara Saria Euskararen erabilera jorratzeko egin duten lanagatik eta ezarri duten ereduagatik. ● 2023an Madrid Fusión saria Euxebio anaiarekin batera. ● 2023an Sevillako ostalaritzako goi mailako eskolaren 2022ko Sari Bereziak. ● 2023an Sol de Honor Guía Repsol saria. ● 07/03/2023 Basque Culinary Centerrek egindakoa. Ekitaldi instituzionala izan zen, Arantxa Tapia bera etorri zen Jaurlaritzatik, diputatu nagusia, alkatea. Saloi osoa sukaldariz beteta: Pedro, Martin, Eneko Atxa, Andoni. Nik ez nuen egin nahi baina derrigortu egin ninduten.

Iparraldean, Club des Forchelles, ohorezko diploma (1994).

● Heldu den urrian San Sebastian Gastronomika kongresuan saria jasoko dut berriro, bigarrena. Aurten 25 urte betetzen dira eta lau gara sarituak izango garenak: Ferran Adrià, El Bulli izan denagatik; gu, Zuberoa, Kongresuari egin diogun ekarpenengatik. Gero García Santos, Kongresuak antolatzen lehena izan zelako eta Jancis Robinson emakume britaniarra, ardoen munduan egin duenagatik.

Euskal Sukalde Berria mugimenduaz hitz egiteko garaia iritsi da. Zer da mugimendu hori? Euskal Sukalde Berria 1976an sortu zen mugimendua da. Frantziako sukaldearen antzera, hemengoa ere bide berrietatik sartu nahi izan zen. Betiko errezetak edota galduta zeudenak erre-

Hilario, Subijana, Arzak, Argiñano eta Berasategirekin.

ELKARRIZKETA | 23


Sukalde Berria taldeko kideak.

kuperatzea zuen helburuetako bat, bertako produktuak erabiltzea ere bai eta horretan guztian sorkuntzaren bitartez gure betiko errezetak berritzea. Lehen aipatu ditudan Arzak, Subijana, Argiñano, Irizar, Roteta, Zapirain eta Fonbellida izan ziren mugimenduaren bultzatzaile edo sortzaile. Gu baino zaharragoak zirenak zeuden bertan eta taldean batzuk ateratzen hasi ziren bezala besteak sartzen joan ginen. Adibidez, Zapirain, Txomingo Rikardo Idiakez, Juanito Kojua eta horiek lehengo zaharrekin bakarra nahi zuten osatu taldea eta gu, gazteak, hor ari ginen gauzak berritzen eta bestelako bideak jorratu nahian. Orduan haiek baztertu egin ziren pixka bat. Oso modu bitxian sartu ginen Martin Berasategi eta ni. Sobremesa aldizkariari esker izan zen. Aldizkarikoek argazki bat egin nahi zuten Donostiako Kontxan, sukaldarien arteko sokatira irudikatuz. Sokaren alde batean Pedro Subijana eta Karlos Argiñano jarri zituzten, beste muturrean Martin eta ni, eta erdian juezaren lanak egiten Juan Mari Arzak. Hura izan zen hasiera.

Guk ez genuen egoitzarik eta deus. Hasieran eta Arzaken bitartez, Intxaurrondoko kultur elkarte batean elkartzen ginen, janaria prestatzen genuen, denak elkartzen ginen, tarteka batean edo bestean gure sukaldea egiteko modua erakuste-

24 | ELKARRIZKETA

ko aitzakiarekin, omenaldiak eta gisakoak antolatzen genituen eta modu horretara joan ginen munduari erakusten euskal sukalde berria bazegoela. Sukalde berria esaten dugu baina aitortu behar dut askok sukalde zaharra sukalde berriari esker ezagutu dutela; Sukalde Berria mugimenduaren beharra izan da, zaharrak ere aurrera egiteko. Eta euskal horretan hizkuntza ere sartu behar dut. Nazioarteko ekitaldietan euskaraz aritzeko aukera izaten genuenetan, normalean niri tokatzen zitzaidan euskarazko hitzaldiak edo dena delakoak egitea. Parisen 250 lagunentzat eman zen bazkarian bezala. Frantsesez eta gaztelaniaz hitz egitea eskatu ziguten Frantziako ministro bat eta Espainiako enbaxadorea bertan zeudelako baina niri bidezkoena iruditu zitzaidan, Euskal Gobernuak eramanak izanda eta Ardantza lehendakaria bertan egonda, lehenengo hitza euskaraz egitea. Hori esan nien lagunei eta hori izan zen egin genuena. Nik euskaraz egin nuen lehenengo, gero frantsesez Arzakek eta gaztelaniaz Subijanak. Paradigmatikoa izan zen bazkari hura. Sukalde berri-berriaren barruan, gure amak egiten zituen mutturrak eraman nituen nik eta erdarazko hizkuntzen aurretik, gure-gurea den euskara jarri.


tzaion eta frontoian astero izaten ginen. Oiartzunen ospea izandako lehenengo sukaldaria izan zen bera, baina, egia esan, gastronomia munduan ez nuen berarekin kointziditu, Luis Irizarrekin gehiago, baina bai jarraitu izan nuela bere ibilbidea eta bere agerraldiak, oiartzuar bezala eta baita ofizioko kide modura ere. Luisekin batera Donostiako alde zaharrean Oiartzun izeneko jatetxea ireki zuen eta ondoren Oiartzunen Gurutze-Berri jatetxe ospetsua. Euskal sukaldearen alde lan asko egin zuen.

Sartu ginenetik jarraitzen dut taldean. Momentu honetan lan gehiena egiten dugunak Pedro Subijana, Juan Mari Arzak (orain Elena dago bere ordez), Martin Berasategi, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Joxe Juan Castillo eta ni gara. Harreman ona dugu. Dena elkarrekin egiten dugu eta mundu zabalera eraman dugu gure sukaldearen sona. Hala ere, dena ez da arroxa izan eta gure eztabaidak eta desadostasunak eduki ditugu. Niri esan izan didate ni ote nintzen arbitro papera egiten nuena. Gertatu izan zait horrelako egoeraren batean norbaitek esatea: Hilariok esaten duena, baina denak bat eginda ibili gara. Gu ezagutarazteko kongresu asko egin ditugu. Gasteizen hasi ginenetik badira 37 urte eta urte horietatik guztietatik, bai Martin eta baita ni ere, bakoitza 6 urtez egon gara kongresura etortzen ziren 150 lagunen afariak prestatzen. Hori guztia gure eguneroko lana utzi gabe, gurea bukatu ondoren egiten genuen. Gure ofizioa aurrera ateratzea izan da helburua beti. Aurreko eskemak zaharkituak zeuden, sukaldaria ez baita zulo batean sartuta dagoen elementu bat, beste perspektiba eta inplikazioak ditu ofizioak eta irudi hori berritzeko premia ikusten genuen, lanbidea goi mailan kokatzeko premia. Gauza hauek denak orain Basque Culinary Centerrek antolatzen ditu. Sortzaileen artean Zapirain aipatu duzu, Xabier Zapirain oiartzuarra. Zer-nolako harremana eduki duzu berarekin? Xabierrekin harreman pertsonal ona izan dut. Niri bezala berari ere pilotan ibiltzea gustatzen zi-

Basque Culinary Center. Argitu beharko diguzu hau zer den. Basque Culinary Center erakunde akademiko eta ikertzailea da. Arlo akademikoa Gastronomia Zientzien Fakultateak betetzen du, Mondragon Unibertsitateari lotua dagoena, eta gastronomia eta elikaduraren ikerketa, berriz, Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak. 2009an jarri zen martxan baina gutxienez hamar urte lehenago hasiak ginen proiektu hori gauzatu nahian. Hor seiko talde bat ibili ginen buru-belarri. Gastronomia potentzial handia zegoen eta proiekzio handiagoa eman nahi genion, formazioan, ikerketan, profesionalizazioan, enpresa ikuspuntutik, nazioartera begira, etab. Goi mailan jarri azken finean, eta horretarako garbi genuen lekurik aproposena Donostia zela, indar handiena hemen baitzegoen. Garbi genuen, baita ere, guk egiten ez bagenuen beste norbaitek egingo zuela. Suitzan zeuden horrelako eskolak, mundu guztiko jendea ikastera joaten zen eta guk hori nahi genuen. Eta horrekin batera Donostia gastronomiaren erreferente bihurtu. Paris den bezala. Asko kosta zitzaigun jendea konbentzitzea. Agintean zeudenek ez zuten garbi ikusten, baina azkenean lortu genuen erakunde guztiak ados jartzea. Ibarretxe zegoen lehendakari eta Cristina Garmendia Madrileko Zientzia eta Berrikuntza ministroa zen. Udalak eta Diputazioak ere bat egin zuten eta, behin finantzaketa lortuta, posible izan zen Basque Culinary Center martxan jartzea. Orain mundu osoko jendea etortzen da, gehienbat kanpokoa.

Sukaldariaren figura goi mailan jartzera iritsi da, lortu duzue. Baina hainbesteraino aupatzea normala al da? Sukaldariaren figura zulotik kanpora ateratzea lortu dugu eta ongi dago, baina zenbait momentutan zirku bat ere izan da. Lehen, ofizio hau ez zen deus eta orain ospea hartu duelako harro egon gaitezke, baina harrokeriarekin ezin dugu ibili. Nire iritziz, apaltasun pixka bat behar da. ELKARRIZKETA | 25


Sukaldariak garelako, gu ez gara besteak baino gehiago eta ezin dugu besteen gainetik jarri. Gainera, inork garrantzia edukitzekotan gure etxera etortzen diren bezeroek dute. Gu zerbait baldin bagara, haiei esker da; haiek huts egiten badute, gu gainbehera goaz. Bestalde, pantailaren aurrean maiz ateratzen diren protagonista asko dira eta ez dira konturatzen eurak hor ateratzeko, atzean zenbat lan egin behar izan dugun. Hori nik aldarrikatu izan dut Madrid Fusiónen omenaldia egin zidatenean. Dauden lekura iritsi badira, maila handi batean guk bultzatu genuenari esker izan da. Mugimendu hau guztia Euskal Herrian hasi zen eta eskerrak ematearekin batera hori izan zen mahai gainean jarri nuena. David Muñozen aurrean eta han zeuden guztien aurrean garbi esan nien Espainia guztiko sukaldari eta jatetxeak guri esker zirela hobeak, mugimendu hau Euskal Sukaldeko taldeak bultzatu zuelako. Hori garbi utzi behar dugu, bestela egiletasuna ere kenduko baitigute.

Mugimendu horietan guztietan partaide izan zara. Dena egina al dago edo badago lekurik belaunaldi berrientzat? Mahaia izeneko taldea sortu da. Sukalde Berria sortu genuenen oinordeko direla esan ge-

26 | ELKARRIZKETA

nezake. Hamasei sukaldarik osatzen dute taldea eta plataforma horren bitartez sektoreari iraunkortasuna eman nahi diote. Kalitatea, berrikuntza, garapena, dena kontuan hartuta. Hasi dira euren lantxoak plazaratzen, besteak beste Sutondoan liburua argitaratu zuten eta maiatzean Larhunen egin genuen ekitaldi aski garrantzitsua bultzatzeaz arduratu ziren. Mugaren bi aldeetako sukaldari gazteak elkartzea lortu zuten, aieka bakoitzeko bederatziren bat gazte bilduta. Bazegoen horren beharra. Nik beti esaten nien harreman hori ezin genuela baztertu, guk harreman handia izan genuela beti hangoekin eta, aldiz, gazteek ez zutela deus ere eta begira, lortu da. Gainera ni eraman ninduten ohorezko gonbidatu modura eta horrek asko poztu ninduen. Mahaia taldekoekin batera Sukalde Berria-koak egon ginen eta baita Basque Culinary Centerrekoak ere. Beste taldea Mantala Basque Gastronomy da. Basque Culinary Centerrek eta Hazi Fundazioak bultzatu dute, zenbait eragile publiko eta pribaturen laguntzarekin. Talde horren helburua ere bada euskal gastronomia bultzatu eta lantzea eta etorkizuneko erronkei begira aritzea, baina beste esparru batzuetatik. Ekimen berria da.


Ez zaizu gustatu aholkulari edo babesle modura munduan zehar ibiltzea. Zure sukaldeari lotuta egon zara, zergatik? Ez, ez zait gustatu. Sukalde mundua orain enpresa munduan sartu da eta sukaldari batzuk ez dira sukaldariak, enpresariak baizik. Gure taldean bagara bat baino gehiago etxetik mugitu ez garenak; aldiz, Martin, adibidez, munduan zehar ibiltzen den horietakoa da eta bere meritua ere badu, jende asko formatzen ibiltzen delako. Horiek euren etxean ez dira egoten, sukaldean ezin dute egon. Niri, berriz, garrantzitsua iruditzen zait egiten duzunaren erantzule izatea, azken finean figura garrantzitsuena zu zara eta erantzulea ere bai. Hori medikuntzan gertatzen den bezala, gaixotzen bazara medikuak artatzea nahi duzu nahiz eta erizain asko izan inguruan. Hemen berdin. Badira jatetxeak, goi mailakoak ere, sukaldaririk gabe funtzionatzen dutenak baina nik hori ez dut nahi izan. Lanbidean eredu izan zarela diote batek baino gehiagok. Dakizunagatik, gizatasunagatik… zergatik diote hori? Dena uztartu beharko da pixka bat. Nahiago izan dut harreman ona izatea beti, pertsona on bat izatea, fantasiaz jositako gure mundu honetan protagonismoa bilatu gabe. Protagonismoa nire lanak izan behar baitu eta ez nik.

Zein garai izan da zailena negozioarentzat? 52 urte horietan hiru momentu gogor izan ditugu: egoera soziopolitiko konplikatua bizi genuen garai haiek. Kanpoko jendea etortzen ez bazen eta udaran huts egiten bazuten, gu larri ibiltzen ginen. Hori urte askotako egoera izan zen. Gero enpresa munduko krisia etorri zen 2008an. Gauetik goizera ezer gabe geratu ginen. Eskerrak gastronomiagatik turistak gehitzen hasi zirela. Munduan zehar emandako hainbeste bazkarik izan zuten eragina. Turistak gastronomiagatik hasi ziren etortzen eta horrek lagundu zuen krisi hura pixka bat baretzen. Hirugarren krisia Covida izan zen. Gogorra. Ostalaritzari, oro har, asko eragin zion, nahiz eta guri hainbeste erasan ez. Edozein modutan, ostalaritzaren defentsako manifestazioa antolatu zenean garbi izan genuen Zuberoa bezala han egon behar genuela. Nire lehenengo manifestazioa izan zen eta goi mailako sukaldari lagun asko joan ez baziren ere, anaia eta biok han izan ginen. Eta eskertu ziguten laguntza ematera joan izana.

Eta hobekien edo okerren eraman duzuna? Hobekiena, jendearen erantzuna eta ze izen onarekin geratu garen. Joaten zaren lekura joaten zarela, beti ongi hartua izateak poza ematen du. Kosta izan zaigun guztia, lana dela, nekea, izandako zailtasunak, denak merezi izan du. Gainera, nola hainbeste eskertu nauten, ez bakarra jatetxera jatera etorri direnak, baizik eta lankideek, hornitzaileek, denek. Balio izan

Txema Olazabal eta familiarekin, itxiera egunean.

du egindako guztiak. Okerren-okerrenak krisiak izan dira. Etxekoak, anaiak eta ni ere, zenbaitetan kobratu gabe geratu izan gara langileei ordaintzeagatik. Dena ez da arroxa izan, une gogorrak ere pasatu baititugu. Hala eta guztiz, nik poz handia daukat sukaldari izan naizelako. Bide hori ez nuen nik bilatu, etorri egin zitzaidan, baina beste bizitza bat izango banu, berriz ere sukaldaria izango nintzateke. Zuberoa jatetxea itxi da. Aurreko abenduaren 30ean itxi genuen. Bukaera oso polita izan zen, sorpresaz beterikoa. Alde batetik, lanaren presioa eta tentsio handia bizi izan genuen. Azken eguna, bezeroak, komunikabideak gainean, irratiak, telebista, kazetariak, hemengo nahiz kanpoko egunkarietakoak, denek nahi zuten zerbait jakin eta zaila zen ezetz esatea. Jangela betea. (Txema Olazabal izan zen azken egunean etorritako bat. Bere emazte eta gurasoekin etorri zen). Denekin zenuen harremana eta ongi bukatu nahi zenuen. Jende asko geratu da etorri ezinik, bezero asko, sukaldari munduko ezagun asko, guri artikulu asko egin digun jendea ere bai.

ELKARRIZKETA | 27


Familia eta auzotarren agur ekitaldia itxiera egunean.

Familiak eskainitako txapela eta oroigarriekin.

Familia osoa itxiera egunean.

Pena ematen dizu baina horrela izan da. Presio handiarekin bukatu zen. Euskal telebistakoek grabatu zuten dena. Nik eurekin askotan kolaboratu izan dut, baina abisatu nien, agian ezin izango zutela jasan bizi izango zuten tentsioa eta izan zuten bai hori bizitzeko aukera. Azken platera egiten bukatu nuenean, ondokoari ukabil ukitu bat eman nion, hark niri besarkada bat eta hortxe bukatu zen nire lana.

tzariak… sorpresaz dena, oso-oso hunkigarria eta polita izan zen. Jonek etxeko historia guztia kantatu zuen bertsotan.

Behin jatetxea itxita gure asmoa zen emazteekin batera hiru anaiak elkartu eta xanpain botila irekiz ematea bukaera. Baina hara non, guk deus jakin gabe, familia guztia azaldu zitzaigun sorpresaz azken agurra egitera. Familia osoa, auzoko jende pilo bat, gero Jon Martin bertsolaria, gitarrarekin beste lagun bat, dan-

28 | ELKARRIZKETA

71 urterekin jubilatu zara. Nola daramazu erreterioa? Nik oso ongi. Gainera, itxi aurreko azken lau hilabeteetan lan gehiago egitea tokatu zitzaigun. Arrazoi desberdinengatik hiru langile gutxiagorekin aritu behar izan genuen eta gogorra izan zen. Bukaera zela-eta, dena ematen aritu nintzen. Argaldu ere asko argaldu nintzen. Baina behin bukatuta esan nuen: honeraino! Nik ez dut gehiago kozinatuko, hemendik aurrera etxean bakarra, etxean ez baitut asko egin falta izan naizelako. Dena utzi dut, klaseak ematea eta dena. Inork ez du sinesten utzi dudanik baina hala da. Orain aitzurra hartu eta


Imaz herriko pilotariarekin.

bidegorrian ibiltzen naiz. Mendira joatea ere gustatzen zait eta horrela nabil Oiartzungo txokoak gehiago ezagutzen eta ahal den ondoena bizitzen. Lasai bizitzearen plazera ere konta daiteke zaletasun berrien artean.

25 urtez pilotari.

baratzean pixka bat ibili, paseatu, lehen lanagatik joan ezin izan nuen lekuetara joan, sari bat jasotzea bada, saria jaso eta bi egun gehiago han egon eta gisa horretan ibiltzeko asmoa dut.

Ze zaletasun dituzu? Niri beti gustatu izan zait frontoian ibiltzea. 22 urtez ibili naiz Madalensoron, larruzko pilotarekin paletan. Añorgakoa zen nire bikotea eta horrela ezagutu nuen Donostiako Orfeoiko zuzendaria zen Antxon Aiestaran, palan ibiltzen zelako bera ere eta lagun minak egin ginen. Orain 15 urte utzi behar izan nion pilotan ibiltzeari. Belauneko desgastea agertu zitzaidan eta medikuek debekatu zidaten horretan jarraitzea. Gaur egun beste zaletasun batzuk hartu behar izan ditut. Erretiratuta nagoela,

Sukaldaritzan hasi nahi duenarentzat aholkurik? Ikasi egin behar dela. Askotan gauzak ez zaizkiola nahi bezala aterako baina saiatu egin behar dela, gogoa baldin badauka atzera ez begiratzeko eta aterako dela aurrera. Nire amaz gain, nire bizitzan bi pertsona izan ditut eredu. Pello Martiko izan zen bat, zenbateko gogoarekin eta zer-nolako gatzarekin egiten zuen lana! Behetik hasi eta maila gorenera iritsi zen bere negozioarekin. Eta bestea, lehen aipatu dudan Antxon Barandiaran. Grina handiko pertsonak biak, porrotari begiratu gabe aurrera egiten zuten bi pertsona eredugarri.

Geratu al zaizu egin beharreko zerbait? Liburua idaztea. Jende asko darabilkit atzetik. Aspalditik ditut eskaka baina aurtengo urtea, bereziki, ikaragarria izan da, jende guztia liburua eske. Hasi naiz gauzak prestatzen, batez ere errezeten neurriak, pisuak eta horrelakoak pentsatzen, zeren nik dena begira kozinatzen nuen eta horrek libururako ez du balio. Xabier Leteren hitzaurrerik gabe geratuko naiz, lastima. ELKARRIZKETA | 29


“Eskertuta jaso dut nirekiko izan duzuen begirunea” Bukatzeko: nola gustatuko litzaizuke zu gogoratzea? Herrian, sukalde munduan? Oiartzunen jaiotzeko zortea izan dut. Bertan eman dut nire bizi osoa eta nire lana dela medio, aukera izan dut gure herria mundu zabalean kokatzeko. Nik egin dudan lanagatik lortu badut Oiartzun ongi ikusia izatea, oso harro sentituko naiz, oiartzuar bezala, baina baita iturrioztar bezala ere. Herriko enbaxadore lana modu kontzientez eta gustura egin dut beti. Nire ikasleetatik hasita, hainbeste jendek ezagutu du Oiartzun Zuberoagatik! Eta sukaldari modura, berriz, sukaldea berritu dudalako gogoratzea nahiko nuke, aurrekoen sustraiak ahaztu gabe eta aurrekoena uztartuz berritu dudalako nire sukaldea. Horrekin batera, guztia mantentzeko egin dudan lanarengatik ere bai. Nirekin egon diren hainbeste gazterentzat erreferente izatera iritsi banaiz, horregatik izan da, eta horrela gogoratzea nahiko nuke aurrerantzean ere.

Herritarrek ez zaitugu ahanzten. Aurtengo Xanistebanetan protagonista izango zaitugu. Eskertuta jaso dut nirekiko izan duzuen begirunea. Alde batetik, Urtekarirako egin didazuen elkarrizketa, eta horretaz gain, aurtengo Xanistebanei hasiera emango dion suziria botatzeko ohorea izango dudalako, festa batzordearen erabakiz. Poz handia eman dit horrek guztiak. Erantsi nahi duzu beste zerbait? Azken hitzak nire familiakoei eskaini nahi dizkiet. Lanagatik etxean hain gutxi egon eta nirekin izan duten pazientziagatik, emaztea eta semeak eskertu behar ditut. Aurtengo Xanistebanak bereziak izango dira. Orain arte gure semeek bakarrik ibili behar izan dute festetan, baina hemendik aurrera izango dugu aukera jaiak elkarrekin disfrutatzeko eta modu berezian bizi izango ditugu herriko festak. Bestalde, oso polita izan da gu hiru anaiak eta koinata elkarrekin hainbeste urtez aritzea. Euxebio, Joxe Mari eta Arantxa izan ditut bidelagun Zuberoako ibilbide guztian eta hori ederra izan da.

30 | ELKARRIZKETA

Honaino Hilariok kontatu dizkigunak. Berarentzat sukaldaririk onena zein izan den jakin gabe geratu gara, lagunekin bezala, ezinezkoa baitu aukera hori egitea. Gizatasun handiko pertsona dela erakutsi digu, harrokeriarik gabea baina aldi berean inoren aurrean makurtu ez dena. Bere sukaldean Chef deitzea baino nahiago izan du Hilario deitzea, eta bezeroekin, ospe handikoak izanda ere, faboritismorik gabe jokatu du, guztiei tratu bera emanez. Lanarengatik dena eman du. Sei aldiz deitu izan dute MasterChef, telebistako programan epaimahai izateko eta erretiratu den arte ez du horretarako tarterik hartu. Erretiratuaren bizitzak aukera berriak ireki dizkio eta idazten hasi den liburuak lotuko du atzean utzitako garaiari.

Bejondeizula, Hilario, eta bihotzez eskerrik asko. Zorte oneko ibilbidea opa dizugu eta izan dadila elkarrizketa hau, suziriaren jaurtiketarekin batera, herriaren omenaldi xumea jasotzeko aitzakia. Euskal Telebistako Urtezahar gauean egin zenuen bezala, kanta dezagun zurekin AGUR ZUBEROA!! Izaskun Madariaga Iragorri


historia


SEIN-ETXEBERRI Arantza Lekuona Etxebeste

Urkabe-Baita dagoen ia parean egon zen jauregi bat da. 1953an bota zuten egungo txaleta egiteko. Manuel Lekuonak bere liburuan honela deskribatzen du: “Herriko sarreran zegoen tamaina handiko ale ikusgarria eta hainbat solairutakoa, ondo landutako harlandukoa bere hutsune zabalak ateburutuak eta alboak ostikoz babestuak, Sein familia eta ezkontidearen armarri eder batekin aitzinaldean eta osotasuna errematatuz harrizko hegatz dotore bat…”1 Bi argazki besterik ez dugu topatu eta, On Manuelek dioen bezala, jauregi mardula dirudi, euskal jauregi barrokoen eredukoa. Harlanduz egina, ostikoekin albo eta leihoetan, simetrikoa, lau solairu, hirugarreneko aurreko aldean balkoi jarraitua eta teilatua lau uretara. Argazkietako batean badirudi atzeko aldean dorre txiki bat itsatsita duela baina horretaz ez dago inolako baieztapenik. 1 Manuel Lecuona: Del Oyarzun Antiguo (monografia histórica). Imprenta de la Diputación de Guipuzcoa. San Sebastian. 1959. 121. orrialdea.

32 | HISTORIA


Sesioen zokoa 1690ean Ignacio de Maleo kapitainak, hil zenean, ez zuen testamenturik utzi,ziurtagiri bat baizik, bere emazteari baimena emanez hildakoaren asmoak bete zitzan, ba omen zekien-eta haien berri. Alargunak Maleoren ondasunak hainbat urrikalmenduzko lanetarako bideratzen ditu ezer gutxi geratzen delarik Tomasa de Maleorentzat, zenduaren alabarentzat2; horrek asko haserretu zuen suhia, Antonio de Urbieta, lehenago ere dote eskasa eman omen zioten herentzian jasoko zuenaren truke eta senar-emazteek testamentuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. Hainbat urtetako auziaren ondoren 1709ean Valladolideko kantzilerrak arrazoia ematen die: alabari eman behar zaizkio 2.000 dukat sosetan eta beste 4.000 lurretan. Besteak beste, zorra kitatzeko, Juanagorrienea baserriko zenbait lur (Seintxiki eta Galardi tartean hor nonbait zegoen baserria).

tebete geroago Juan Sein hiltzen da eta semea 1755ean.

Urte berean Tomasa de Maleok lur horiek Juan Seini saltzen dizkio zilarrezko 3.594 errealen truke. Ordaindu eta gero herriko aguazilak eskutik hartu eta erositako sailean sartzen lagundu zion jabe berriari. Barruan zelarik Seinek belarra moztu, adarrak ebaki eta jabetza adierazten zuten hainbat gauza egin zituen era lasaian inork kontra egin gabe, ohitura zen bezala.

29 urte geroago armarria marraztu zuen Joseph Zuaznabarrek, Vicenta Arteagaren, Seinen erraina ordurako alargunduaren, aurka helegitea aurkezten du Oiartzungo Udalean, Seinek ez omen ziolako sekula lana ordaindu. Arteagak ukatu egiten du salaketa. Mundu guztiak badakiela aitaginarreba bere zorrak kitatzen zituen gizon aberatsa zela, areago testamentuan zorrak ordaintzeko premutasunetik at utzitako bi etxe saltzeko agindu zuela eta zorren zerrendan ez dagoela Zuaznabarren inolako aipamenik. Alde bakoitzeko lekukoak Udalean bere testigantza eman ondoren, alkatearen erabakia Zuaznabarren aldekoa izango da eta Arteagak ordaindu egin beharko omen dio. Lau urte geroago liskarrak berriro hasten dira, Juan de Zuaznabarrek (Josephen iloba eta oinordeak) Arteaga andreak osabari sekula ordaindu ez zion dirua berriz eskatzen duenean; Seinen alargunaren erantzuna zera da, aurreko pleitua zela-eta paper zaharrak arakatzen aritu dela eta Juan Seinek Zuaznabarri ordaindu ez ezik sekula erreklamatu ez zion diru gehiago eman omen zion (hau da, Zuaznabartarrak dira berari dirua zor diotenak). Oraingotik Udala baino gorago dagoen auzitegira joko dute, lehendabizi Azpeitira eta gero Valladolidera. Azken horretan Vicenta Arteagari emango diote arrazoia4.

1733an Sein eta Teresa Porturen seme bakarra ezkontzen da eta urte berean etxeko nagusiak Ramos Arbide hargina eta Joseph de Zuaznabar kontratatzen ditu etxe berria egiteko. Bigarrenaren lana armarria “marraztu” (zizelkatu) eta dagokion tokian jartzea da. Ur-

1794an Vicenta Arteaga egin hil zen baina ez ziren liskarrak amaitu. 1802an Antonio Ignacio Sein apaizak bere iloba Joseph Ignacioren izenean Joseph Antonio Porturen aurka auzia ipiniko du, Tomasa Maleok eta Juan Seinek adostutako mugak ez omen dituelako errespetatu eta Sein-Etxe-

2 Tomasa de Maleo sasi alaba zen, alargunarekin ez zuen inolako loturarik.

4 AGG-GAO COECI3801

1717an Juan Sein eta bere emazteak, Teresa Antonia Portuk (Puerto beste dokumentu batzuetan), premutasuna sortzen dute eta lotuta geratzen diren ondasunen artean aipatzen da: “Antonio de Urbieta eta bere emaztea Tomasa de Maleori erosita lortu genituen baratzea, lugorria, sagardi eta ereintza lurrak”3. Premutasunaren baldintzek bere interesa ere badute, baina aitortzen denez, helburu nagusia Sein abizena betirako mantentzea da, eta premutasun guztietan bezala, lotutako ondareak zatiezinak, saldu ezinak eta bahitu ezinak ziren.

3 OUA. Saila E, Arloa 6, Serie1, Liburua 18, Espediente 2

1786an Vicenta Arteaga berriro lege arazoetan sartuta dago. Bere gizona zenak Errenteriako mojei zenbait diru agindu omen zien urteetan ordaintzeko; alargunak ez omen du konplitu eta mojek Sein-Etxeberriko errentak bahitzea lortu dute zorra kitatu arte. Arteaga andrea kexa da, zeren senarrak premutasunekotzat jo ez zuen diru eta ondasun bakarra bere dotea omen zen eta bere dotea berea omen zen. Zenduak ezin omen zuen dirurik agindu eta hala egin balu ere ez mojek ez inork ezin ditu ondasunak atxiki. Beste bi urteko auzibidea eta berriro Vicenta Arteaga irabazle.5

5 AGG-GAO COMEJ2651_A

HISTORIA | 33


berriko lurretan egin omen duelako ubidea. Osaba hil ondoren, J. I. Seinek auzo berriarekin auzitan dauden lurrak erdi bana banatzea erabakitzen du6. Horren ondoren, lasaitasun urteak hasiko dira. Lasaitasun urteak

Hurrengo 216 urteetan zenbait aldaketa izango dira Sein-Etxeberri inguruetan baina guztiak baketsuak.

Mendizabalen desamortizazioaren ondorioz premutasunak deuseztatu egin zituela eta 1882an Manilan bizi zen Juana Ramona Seinek Anacleto Romerori 7saldu zizkion: Sein-Etxeberri, Miranda-Borda, Larrrea, Iturriene, Lete, Zakolo-Haundi eta Eizagirre baserriak bere lur, larre eta soroekin. Hau dena 46.500 pezetatan. Urte horietako aldaketa nagusia Romerok eta Juanagorriene erosia zuen Pablo Beinerrek bien arteko muga lurrak trukatzea izan zen. Romerok ondasunak bere bi semeei utzi zizkien “por indibiso”, eta horiek hil zirenean, alargunek banatu zituzten ondasunak, 1919an8.

Sein-Etxeberrik Romerotarren eskuetan jarraitu zuen gutxienez 1937a arte. Urte horretan Udalak etxea ez baina lurrak erosi nahi izango ditu guardia zibilaren kuartel berria egiteko. Jose Luis Romerok eskaintzari uko egiten dio, bere interesentzat kaltegarria omen delako.

Hurrengo urteetan ez dugu inolako berririk topatzen ez etxeari ez inguruko lurrei buruz, 1953en jabetza erregistroan Luis Lersundi Usabiagak lur eremua immatrikulatzen duen arte. Nolatan lortu zuen galdetzen zaionean, “lur pilaketaz” erantzuten du, beste azalpenik gabe; beraz, momentu honetan ez dakigu Romerotarrekin inolako loturarik bazuen. Deskripzioan “erdi eroritako baserria” aipatzen da. Urte horretan bertan bota zuten ondoan Urkabe-Baita txaleta egiteko. Lanean parte hartu zuen Xabier Harreguyk honela kontatzen du:

-“Galiziar kuadrilla bat ekarri zuten bat bota eta bestea egiteko. Gu, orduan mutil-kozkorrak ginen eta zerbait ematen ziguten laguntzeagatik. Nik ez ezik Joakin Mendizabal, Angel Apeztegia, Jexux Bikandi, Jazinto Ortolaiz eta beste batzuk ere aritu ziren lanean”.

1963ean Lersundik Jose Luis Amilibiari saldu zion etxea eta honen alargunak FMA(SL) enpresari 1997an. Azken horiek Udalari eman zioten etxea eta geratzen ziren lurrak Lanbarreneko 78. gunearen truke. Juan Sein… Oiartzabal? Lete?

Ezer gutxi dakigu etxea eginarazi zuen gizon aberatsaz. Hori, aberatsa zela eta ezkondu zen urtean herriko alkatea zela. Manuel Lekuonak “indiano” hitza erabiltzen du baina ez dago inolako dokumenturik hori adierazten duenik9.

Armarriaren zatiak, lurrean barreiatuak. Iturria: R. Labandibar. 6 OUA. Saila E, Arloa 6, Serie1, Liburua 18, Espediente 2

7 Anacleto Romero Juana Ramonaren ahizparekin ezkonduta zegoen, beraz nolabait ondasuna Seindarren eskuetan jarraitu zuen. 8 OUA. Saila BB, arloa 3, multzoa 2, liburua 3, espedientea 6

34 | HISTORIA

9 Urte hauetan “Casa de La Contratación” erakundeko zerrendetan “Sein, de Oyarzun” aipatzen den Sein bakarra Manuel Sein Aldaco da, 1723ean joana Amerikara.


Arestian aipatu dugu Etxeberriaren aitzinaldean armarri eder bat zegoela, egun liburutegiko ipar horman dagoena 10Bertan lau abizen daude “marraztuta”: Sein, Portu Oiartzabal eta Zuloaga. Zenbait dokumentu dela medio badakigu Seinen emaztearen abizenak Portu Zuloaga direla, beraz senarrak izan behar du Sein Oiartzabal. Baina hori ez dago hain argi. Bataio agirien arabera, bi aukera ditugu: Juan Feliz izatea, Pedro Sein eta Catalina Oiarzabalen semea, 1663an jaio, edo Juan Joseph, Juan Sein eta Petronila Oiarzabalen semea, 1672an jaio. Batak eta besteak armarriarekin bat egiten dute… baina semearen bataio agirian, aita Juan Seyn Lette dela jartzen du. Eta heriotzarenean, abizen bakarra. Beraz, zergatik Oiartzabal abizena armarrian? Sein-Etxeberriko biztanleak Oiartzunen kontatzen da Sein-Etxeberri ez zela sekula bukatu, eta hain zuzen hori da Juan de Zuaznabarrek Vicenta Arteagari galdetzen diona, azken hori aitaginarrebaren aberastasunaz harrotzen denean: “Hain aberatsa bazen, nolatan dago etxea barrendik amaitu gabe?”. Agian horrengatik, agian beste edozein arrazoirengatik, baina Seindarrak ez ziren sekula etxea horretan bizi izan.

Arteagak Errenteriako mojekin izan zuen liskarrean aipatzen da jada ordurako alokatua zegoela, maizterra Sebastian de Oiarzabal zen eta urteko 22 peso ordaintzen zituen, hain zuzen mojek bahitzeko eskatu zuten dirua.

Adolfo Leibarrek 1984ko Oiartzun urtekarian Sein-Etxeberriari buruz argitaratu zuen artikuluan Ignacio Arbide Iribarrenek esandako kontuak aipatzen ditu. Informatzaile horren arabera, bere aitona-amonak ezkondu eta Sein-Etxeberrian jarri omen ziren bizitzen, 11 ume izan zituzten eta etxean okindegi bat jarri omen zuten. 28 urtez bertan bizi ondoren 1874an alde egin omen zuten11. 1888. urteko erroldaren arabera, Urdanpilleta familia bizi da bere seme-alaba propio eta jasota zuten mutiko batekin, nekazariak horiek ere. Bertan jarraitu zuten 1902a arte

Xabier Harreguy eta J.K. Ezeiza, etxea egon zen parean.

Geroztik ofizialki etxea hutsik egon zen.

1910ean Oiartzungo etxeei zenbakia aldatu zitzaien, eta horrekin batera eraikuntzaren zenbait datu ematen dira: zer motatako eraikina den, zenbat etxebizitza, zenbat jende bizi den... Sein-Etxeberriz zera esaten da: “Lau solairuko etxean momentu honetan eta ustekabean pertsona bakarra bizi da lehenengo estaian”, baina ez du datu gehiagorik ematen. Badirudi ordurako etxea nahiko babesgabe zegoela. 12 “Azkeneko urteetan oso hondatua zegoen, zaborrez beteta… eskeko batzuk ibiltzen ziren hortik”, Xabier Harreguyren hitzetan. Eta horrelakoa da Oiartzungo jauregi handi eta ederrenetakoa izan behar zuen eraikuntzaren historia… edo hori dirudi oraingoz topatu ditugun dokumentuen arabera.

10 Harmailaren historiaz gehiago jakin nahi duenak Oiartzungo ondarearen web orrira jo dezake. https://ondarea. oiartzun.eus/eu/ondare-mahaia/bloga/liburutegiko-ipar -pareta 11 Leibar, Adolfo: “De la pequeña historia de Oyarzun”. Oiartzun urtekaria. 1984.

12 OUA. Saila B, Arloa 3, Serie 2, Liburua 15, Espedientea 1

HISTORIA | 35


ZAZPI OIARTZUAR 1301eko DOKUMENTU BATEAN

1957an Principe de Viana erakundeak Santos Agustin Garcia Larragetaren El gran Priorado de Navarra de la Orden de San Juan de Jerusalén liburua argitaratu zuen Iruñean. Lan horretan, besteak beste, Larragetak Artxibo Historiko Nazionalean Ordena horri buruz dagoen “Navarra, leg. 645, nº 79” dokumentua transkribatu eta gaskoi hizkuntzatik itzuli zuen. Dokumentu hori artikuluaren bukaeran daukazue eta Manuel Lekuonak Del Oyarzun Antiguo liburuaren bukaeran jaso zuen 7. eranskinean, hainbat zuzenketa eta aipamen egiteko 1959an. Dokumentua 1301ekoa bada ere, argi dago 1234an Zizurreko San Juan Ospitaleak Harçenen eta Çorçarazen erosi zituen hogeita bi cuyolar direla hizpide, eta 1301eko agiria idazten da, hain zuzen ere, 1234ko erosketatik falta zen azken zorra kitatzeko. Manuel Lekuona, ordea, ez dago ados Garcia Larrageta nafarrak dokumentuaz egin zuen azterketarekin; izan ere, Larragetak Harçen hori Artzi (Arce) dela uste du eta Çorçaraç Goldaratz, segur aski, bi herriak Zizur Txikiko San Juan Ordenako monasteriotik gertu daudelako, baina Lekuonak esaten du Harçen horren atzean Oiartzun dagoela, batez ere salerosketako lekukoen izen askok Oiartzungo kutsu

36 | HISTORIA

handia dutelako eta esan litekeelako horietako batzuk ia herrian bakarrik aurki daitezkeela, esate baterako, Sein, Olaiz edo Ubixibar. Bestalde, cuyolar horiek Iruñea ondoan egon balira ez zuten dokumentua Donostian sinatuko. Horrez gain, cuyolar terminoaren itzulpenarekin ere ez dago ados, Larragetak collazo itzultzen baitu, Gipuzkoan ezezaguna den terminoa, Lekuonaren ustez, eta uste du sarobe edo saroia adierazi nahi duela.

Lekuonak arrazoi izanez gero, dokumentuak erakutsiko liguke, batetik, 1234 urterako San Juan Ordenak hogeita bi saroi zituela Oiartzunen, eta, bestetik, hor aipatzen diren hainbat lekuko dokumentu batean agertzen diren lehenengo oiartzuarrak direla, guk dakigula, behintzat, ordura arteko dokumentuetan herriko leku izenak baino ez baitira agertzen, hau da, herriaren izena, ibaiarena edo Arkaleko gazteluarena.

Baina, lehendabizi, argitu dezagun zer diren cuyolar horiek. Cuyolar, cayolar bearnesez, cubilar, bustaliza eta sel gaztelaniaz, ola zubereraz eta nafarreraz, korta bizkaieraz eta sarobe edo saroi gipuzkeraz, parekoak lirateke, zalantzarik gabe, eta orokorrean guztiek adierazten dute artzainaren etxola, aziendaren aterpea eta azienda bazkan ibiltzeko larre mugatuak. Berez, izenok artzaintza munduan lurren ustiapena kudeatzeko modu zaharrenetako bat gordetzen dute beren baitan, baina denborarekin saroi dezente jauntxoen eta elizaren esku geratu zirenez, baserritar askok ordaindu egin behar izaten zuten beren aziendak saroietara eramateko, bai udako saroietara, mendira, alegia, baita behealdean zeuden negukoetara ere.


Bizkartzeko saroia (Cayolar de Bizkartze).

Termino batzuk galduta badaude ere, beste batzuek oraindik bizirik diraute. Zuberoan, esate baterako, cayolar erabiltzen da gaur egun. Hango mendietan ibiltzen bazarete, ez da zaila horrelako bat topatzea, asko seinalatuta baitaude. Horrela, Bizkartze eta Uthurtxarra cayolareak ditugu Bagargiren hegoaldean, muga ondoan Iratiko txaboletatik gertu; Ugatzekoa Bagargiren iparraldean, Escaliers mendiaren azpian, edo Lexarregibelakoa Behorlegi mendi atzean, Ahuzki iturriaren ipar-mendebaldean.

1389an, berriz, Oiartzungo Ayero Uartek Artikutza aldean Orreagako Ospitaleari hamabost saroi eman zizkionean, cubilar terminoa erabiltzen du eta saroiekin batera garai hartan artzainen etxeak izango ziren Okillegi goikoa eta behekoa, Iraurgi goikoa eta behekoa, Suerrin, Ezpalaurgi eta abar eman zizkion. Eta gipuzkoarren gainean sekulako informazio dakarren Los señores de la guerra y de la tierra liburuan Lekuonaren susmoa indartzen duen dokumentu bat irakur daiteke. Izan ere, artxibo beretik (AHN) ateratako 1364ko dokumentu batean Pedro de Alaizek, San Juan Ospitaleko priorearen ordezkaria zenak, Miguel eta Martin Perez de Echarri anaiak izendatzen ditu Baionako gotzainaren aurrean Arantza, Oiartzun, “Sorsaraiz” (sic) eta Hondarribiko Santiagoko saroiak defendatzeko: nombran procuradores para goardar las bustalizas de las tierras d´Aranaz, d´Oyarçun, de Sorsaraiz y Santiago d´Ondarravya.

Hor ikusten dugu Aranaz eta Hondarribiko saroiak gehitu zaizkiola 1301eko dokumentuan agertzen diren Harçen eta Çorçaraiçi, eta Sorsaraiz

barrutia edo lekua ezagutzen ez dutenez, dokumentuaren laburpenean kakotxen artean idazten dute, baina ez dute inongo zalantzarik beste herria Oiartzun dela. Hala ere, bi dokumentuen artean hirurogeita hiru urteko aldea dagoenez, 1301eko dokumentuan aipatzen den Harçen eta 1364ko Oiartzun izan daitezke zerikusirik ez duten bi herri. Hori argitu aurretik, komeni da jakitea nor ziren Jerusalemgo San Juan Ospitaleko Ordenakoak. Ordena hori Lehenengo Gurutzadaren inguruan sortu eta Europan zabaldu ziren hiru Ordena erlijioso-militar nagusietako bat zen.

Hilobi Santukoak.

1098an, Lehenengo Gurutzadako buru zen Godofredo de Bouillon frantsesak Jerusalemgo Hilobi Santuko Zaldunen Ordena erlijioso-militarra sortu zuen

San Juan Bautista eliza babesteko, esaten dutenez, eliza horren barruan baitaude Jesukristo gurutzatu zuten eremua eta hilobiratu zuten hilobi hutsa. Baina Saladinok Jerusalem berreskuratzean Europara erretiratu zen Ordena hori.

San Juan Ospitalekoak.

Lehenengo Gurutzada hasi baino lehentxeago, Napolesko merkatari batzuek San Juan izeneko Ospitale bat sortu zuten Jerusalemgo HISTORIA | 37


Hilobi Santuaren eliza ondoan, bertara joaten ziren erromesak zaintzeko, eta 1099an, gurutzadaren arrakasta ikusita, ordena erlijioso-militarra bilakatu zen, gaixoen zaintza ahaztu gabe. Bi mende geroago Rodasen finkatu ziren eta handik beste bi mendetara Maltan. Horregatik, San Juan Ospitaleko Zaldunen Ordena Rodas eta Maltako Ordena izenekin ere ezagutzen da.

Tenplarioak.

Eta 1119an bederatzi zaldun frantsesek Salomonen Tenpluko Kristoren Zaldunen Ordena sortu zuten. Tenpleko Ordena eta Zaldun Tenplarioen

Ordena izenekin ere ezagunak egin zirenak botere militar eta ekonomiko izugarria izatera iritsi ziren, batez ere Frantzian. Horren ondorioz, XIV. mende hasieran prozesu bat jarri zuten martxan tenplarioen kontra, eta tortura eta jazarpen latzak sufritu zituzten. Azkenik, Clemente V.a Aita Santuak 1312an Ordena desegin zuen eta haien ondarea San Juan Ospitaleko Ordenak bereganatu zuen. Beraz, Nafarroako Zizur Txikiko San Juan Ospitaleko Zaldunen Ordenak, Gartzia Ramirez eta Antso VI.a errege nafarrengandik laguntza handia jasotzeaz gain, Nafarroako tenplarioen ondarea bereganatzean, areagotu egin zuen ordurako zeukan ondarea, aurretik 14 hiri, 21 eliza eta 250 bat herritan barreiaturik zeuden lur eremu pila baitzituzten, lur horien artean saroiak zeudelarik, noski.

Eta Harçen eta Çorçaraiçeko saroietara itzulita, esan behar da San Juan Ospitalekoek Tolosako Arrameleko San Juan elizako eta Donostiako Rodaseko Santa Catalina elizako Fray Lop de Guiçerudiaga komendadorea izendatu zutela ordezkari azken ordainketa egiteko, hain zuzen ere, komendadorea eta bi elizak Ordena horren menpe zeudelako. Eta Manuel Lekuonak arrazoia zuela argitzeko, Iago Irixoa historialariak 2019an argitaratu zuen lan bati helduko diogu: “Gipuzkoa eta gaskoi hizkuntza: 1310 eta 1316ko bi dokumentu eta zenbait ohar”. Lan horrek gaskoi hizkuntzak eta gaskoiek Gipuzkoaren mendebaldean izan zuten presentziaz hitz egiten digu, eta horretarako 1310 eta 1316an gaskoiz idatzitako bi dokumentu aztertzen ditu, baita aipatzen ari garen

38 | HISTORIA

1301ekoa ere, hirurak Johan de Basesarrik idatzi baitzituen.

Zizur Txikiko San Juan Ordena.

Eta, hain zuzen ere, eskribaua bera ere ongi aztertzen du Irixoak. Basesarri XIII. mende bukaeran hasi zen eskribau lanetan. Badakigu 1297an Donostiako udalbatzak agindutako ahalorde-gutun bat idatzi zuela eta 1299an Hondarribiko udalbatzak eta Lastaolako jaunak Donostian sinatutako hitzarmena, biak gaztelaniaz. Baina ez zen erabiltzen zuen hizkuntza bakarra, latinez eta gaskoiz ere idazten baitzuen. Kontuan hartu behar da gaskoia dezente erabiltzen zela Gipuzkoaren mendebaldean XIII eta XIV. mendeetan.

Izan ere, alde batetik, Antso VI.ak 1180an Donostia sortu zuenean, gaskoiz populatu zuen, Hondarribia bezala, bi hiribilduetan merkataritza bultzatzeko, eta haien eraginez gaskoia hizkuntzak bere lekua hartu zuen hiri horietan. Bestetik, Gipuzkoako mendebaldea, Nafarroako herri batzuekin batera, Baionako gotzain barrutiaren agindupean zegoenez, hango elizgizonek eta bestelako erakundeek ere bazuten gaskoi hizkuntzaz sortutako dokumentuen berri, Baionan asko erabiltzen baitzen. Eta hirugarren, Nafarroako administrazioan, latinaz, gaztelaniaz eta nafar erromantzeaz gain, okzitaniera ere, gaskoiaren antzeko hizkuntza, arrunta zen. Horrez gain, aberatsek beren semeak Nafarroara eta Baionara bidaltzen zituzten ikastera, eta herri askotan kaleko hizkuntza euskara bazen ere, ikasketetan beste hizkuntza batzuk jasotzen zituzten.

Beraz, Donostia inguruko hainbat herritan, Iparraldearekin eta Nafarroarekin zuten harreman


estua kontuan hartuta, ohikoa zen nafar erromantzea edo gaskoia/okzitaniera erabiltzea administrazioan. Basesarrik, bada, 1301 eta 1304 urteetan Nafarroako erakundeekin zerikusia zuten bi agiri idazteko ardura eman ziotenean, gaskoia erabili zuen, okzitanieraren antzekoa zelako eta hobeto menperatzen zuelako. Gainera, bere lanak ikusita, badirudi Donostia inguruko hiribilduentzat Basesarri erreferentea zela.

Agiri horiez gain, zantzu guztien arabera, 1310ean gaskoiz idatzitako beste bat ere berea dela esan liteke. Agiria Gipuzkoako Ordenantza zaharrena da, Donostiako gobernuak ardo eta sagardoen salneurrien inguruan eman zuen agindua. Bigarrena, ordea, 1316an Basesarrik gaskoiz idatzitako agiria Oiartzungo udalbatzak agintzen du, hau da, komunitate euskaldun batek, baina Oiartzunen ere normaltzat hartu liteke gaskoia erabiltzea, kontuan hartuta Baionaren elizbarrutian zeudela eta inguruko gaskoiekin harremana zutela. Agiriak esaten du Oiartzungo udalbatzak herriko txaradiak bost urtetarako saltzen dizkiela Pero Ibañez donostiarrari eta Juan Ibañez hernaniarrari lantzak, arkuak eta bestelako tresnak egiteko: Coneguda causa sea á toz, com nos, lo coseill d’Uharçon, arconerssam e autregan [sic] que avem benut a vos, Per Ybagnes de Durango, laster [sic], vecin de Sant Sebastián, e a vos, John Yvagnes de Hernani, laster [sic], tot lo rassó que es e será en los boscadges nostres d’Uharçon, los quals nos avem e possedem.

Eta Oiartzungo udalbatzak agiri bat gaskoiz idazteak bidea irekitzen du pentsatzeko herrian komunitate gaskoi bat egon zela. Jose Antonio Munitak, esaterako, onartzen du hipotesi hori, baina Irixoak azaltzen digu toponimo batek edo agiri bat gaskoiz idazteak ez duela esan nahi hor gaskoi komunitate sendo bat zegoenik, dokumentuak latinez edo gaztelaniaz idazteak gaztelania edo latin hiztunez osatutako komunitate bat zegoela islatzen ez duen moduan. Eta horrek Orereta eta Pasaiarako balio du, herri horietako toponimo batzuek hipotesi berberera eraman baititu zenbait aditu. Altza, ordea, beste kasu bat izango litzateke, herri horretan, abizenen aldetik eta, argi ikusten baita gaskoien protagonismoa bertako komuni-

tatearen antolakuntzan, baina hori geroago gertatu zen, XIV. mendearen erdialdera, Donostiako gaskoi batzuek Altzako lurretara hurbildu eta nekazari bizimodua aukeratu zutenean. Horren ondorioz, mende bukaeran edo XV. mende hasieran iritsiko ziren Molinao edo Pontikara, toponimo horiek sortuz, Altzatik gehixeago urruntzean. San Pedrora hurbildu zirenak ere helburu apalekin hurbildu ziren, lanera, alegia, ez komunitate bat sortzera.

Beraz, Irixoak dio bi arrazoi egon litezkeela Donostiako 1310eko agiria gaskoi hizkuntzaz idazteko: administrazioan zegoen joera idazteko orduan eta komunitate gaskoiaren bultzada. Baina Oiartzungo agiriaren kasuan lehenengoa izango litzateke arrazoi bakarra, Oarsoaldean gaskoien etorrera ez zelako izan inondik inora Donostian edo Hondarribian gertatu zenaren antzekoa

Gainera, administrazioan kalekoa ez den hizkuntza erabiltzea garai askotan gertatu den gauza da. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu, batetik, eskribaua ez zela oiartzuarra, donostiarra baizik, eta gaskoiz idazteko nolabaiteko joera zuela, eta bestetik, donostiar bati zegoela zuzendua, egur erosleetako bat donostiarra zen eta.

Argitu dezagun, bada, zein herri den Harçen hori. Gorago, 1316ko agirian gaskoiz idatzita dagoen zatia irakurri baduzue, ikusiko zenuten nola idatzi zuten gure herriaren izena: lo coseill d’Uharçon eta los boscadges nostres d’Uharçon.

Bestalde, esan behar da Larragetak 1301eko agiritik herriaren izena transkribatu zuenean de Harçen idatzi zuela, baina ez zen hori testu originalak jartzen zuena, baizik eta Duharçen, hau da, d´uharçen: “totz ensemble pregan au prebost e aus arcaudes e aus iuradz e a tote le comune Duharçen que meten lo lor sayet en questa carta per ceu que mes firme sie”. Beraz, argi ikusten da hamabost urte lehenagoko idatzian 1316koan erabili zen antzeko izena erabili zutela (D´uharçen / D´Uharçon) leku bateko preboste, alkate eta batzarrari egindako eskaeran, eta bietan Oiartzun herriaz ari dela, gaskoiz idatzita dauden testuetan ikusten baita Huarz, Huarcen, Uharçen, Uharçon direla Oiartzun herria aipatzeko erabiltzen duten forma. Howeden kronikalari ingelesak ere (11691192): …vsque ad portum qui dicitur Huarz, idaztzi zuen Oiartzungo portua izendatzeko latinez-

HISTORIA | 39


ko testuan, baina Irixoak pentsatzen du gaskoiek emandako informazioetan oinarritu zela, ingelesak Akitanian bolada luzeak ematen zituzten garaikoa baita. “Oiartzun” euskal formari dagozkion Oyarço, Oyarçu, oyharçu izenak ere gaskoi formekin batera agertuko zaizkigu beste hainbat agiritan, eta poliki-poliki euskal forma gailendu zen.

Bukatzeko, Çorçaraiç/Sorsaraiz terminoa zer den eta non dagoen argitzen saiatuko gara, horrek ere aurreko guztiari sinesgarritasun handiagoa emango lioke eta.

Agiria aztertu dutenek zenbait leku proposatzen dituzte. Lekuonak, adibidez, esaten du Goldaraz baino hurbilago badagoela Donostiako Loiola auzoan bertan Çorçayate leku izena, 1014 urtean aipatzen dena. Beste batzuek, berriz, desagertutako leku izena izan litekeela ere argudiatzen dute. Baina agiria irakurtzean ikusten da bi toponimoak, Duarçen eta Çorçaraç, oso lotuta daudela, en la vezintad, auzoan, alegia: “los cuyolars Duharçen Çorçaraç ab totes sas pertienças e ab totz lo autres cuyolars que aue yu termi Duharçen o en la vezintad, que son vint et dus, segont par per vna carta escriuta en pargamini e feyte en latin de la era de mill e dozenz e setanta dus anz, e deus dies”.

1364ko dokumentuko saroien hurrenkerak ere hurbiltasun hori erakusten du: nombran procuradores para goardar las bustalizas de las tierras d´Aranaz, d´Oyarçun, de Sorsaraiz y Santiago d´Ondarravya. Hurbiltasun hori kontuan hartuta, Irixoak esaten digu Oiartzunen hegoaldean dagoen Zontzorroitz izeneko ingurua izan litekeela Çorçaraiç. Antzeko ahoskeraz gain, Goizuetako lurretan dago, Anizlarrea izeneko lurretan, Oiartzundik oso hurbil, gaur egun Añarbeko urek inguratua. Lur horiek beti izan dira saroi lurrak, bai San Juan Ospitaleko Ordenaren garaian, bai Orreagako Santa Maria Kolegiataren esku geratu zirenean. Zoritxarrez ez dago Zontzorroitzen gaineko dokumentu gehiago XVIII. mendera arte, nahiz eta bertan erromatarren garaiko meategien aztarnak egon.

Horrez gain, 1301eko agiriko lehenengo lekukoa Uarte bat izatea ere ez da harritzekoa, leinu hori izan baitzen Oiartzungo leinu boteretsuena. Ayero Uarte, Nafarroako erregearen kapitaina, izan zen ospetsuena eta Anizlarreako saroi askoren jabea XIV. mendearen bigarren erdialdean. Eta XVI. mende hasieran ere Uarteko Beatriz eta Tristan anai-arrebak ikusiko ditugu, Orreagako Santa Maria Kolegiatarekin batera, bertan jaun eta jabe, erdibana baitzituzten Anizlarreako eta herriko zenbait saroi: Yraurgi, Idiso, Ançilas, Gaztelu, Leran eta Naylecu. 1365ean, berriz, Gebarako Beltran Belaz izan zen Bera, Goizueta, Arano eta Anizlarreako hainbat bustaliza Lizarra inguruko Berrueza bailaragatik trukatu zizkiona Nafarroako erregeari.

XVI. mendean ere informazio ugari dago saroien inguruan. Zizurreko Rodaseko San Juan Ospitaleko Ordena eta Orreagako Ospitalea agertzen dira oraindik inguruan, Aralarko hogeita hamar bat saroiren jabe baitziren. Baina San Juanekoek herrian ere bazituzten saroi batzuk oraindik, Çangio izenekoa esaterako, eta neurriak eta guzti agertzen dira: erdiko mugarri edo haustarritik ertzera berrogeita bi besakada.

Saroi handiak, 12 goravilekoak, eta txikiak, seikoak omen ziren, goravile bakoitzak hamalau besakada zituelarik. Handiak aipatzeko beyerdi izena ere erabiltzen zuten.

40 | HISTORIA


Egia esan, Oiartzunen saroi mordo bat aipatzen dira XVI. mendean, batzuetan mugatzen ari zirelako, beste batzuetan saldu edo errentan jarri zirelako edo udalarenak zirelako: Lanbarengarate, Berin, Eldoz, Escorrin, Verindoyz, Olagunditu, Ardoz, Uzpuru, Yanci, Gorozgarate, Olayz, Pena d´Aya (Penagi), Bigandiz, Çorrola…

Bestalde, Goizuetak Anizlarrean zituen eskubideak handitzen joan ziren neurrian, Orreagako Kolegiata eta Goizueta eta hainbat partikularren artean etengabeko auziak sortu ziren. Azkenean, 1815ean, Anizlarrea zatitu egin zuten: 5.477 hektarea zituen Anizlarrea modernoa Goizuetarentzat izan zen eta 3.770 hektareako Anizlarrea zaharra, gaur egungo Artikutza, Kolegiatarentzat. XIX. mendean, ordea, desamortizazioak zirela medio, desjabetu egin zuten eta esku pribatuetara pasa zen. Eta 1301eko agirira bueltatuz, eta saroi kontuekin bukatzeko, uste dugu esan litekeela Johan Santz d´Uart, Johan Martiniz de Aramburu, García Erlanz d´Oicivar (Ubixibar), Per Ochoa de Seyn, Martín Sant d´Olayz, haren semea Johan Martiniz eta Domingo Erlanz de Içaguirre (Eizagirre) dokumentu batean idatzirik agertzen diren lehenengo oiartzuarrak direla.

Joxemari Iturrioz

Navarra, leg. 645, nº 79 dokumentua

Conocida como sea a todos aquellos que esta presente carta verán, cómo nos, don Romeo de Vergara, Pedro Miguel, Martín de Lerín e yo Martín hijo de don Martín Xemen d´Agorreta y otrosí yo doña María de Maya, todos juntos reconocemos y otorgamos, cómo don Romeo de Sotés, de quien nosotros somos sucesores y herederos en sus bienes, hubo vendido, en tiempo pasado a la Orden de San Juan de Ciçur, que es en Navarra, los cuyolares de Harçen, Çorçaraç con todas sus pertenencias y con todos los otros cuyolares que tenían en el término de Harçen o en la vecindad, que son veinte y dos, como aparece por una carta escrita en pergamino y hecha en latín, de la Era de 1272 años (año 1234 en el calendario actual); y de los dineros por los que la venta fue hecha, queda aún cantidad a pagar, que la dicha Orden debe y de los que trata de hacernos entrega. Ahora nosotros por nosotros y nuestros sucesores y por toda nuestra voz, reconocemos que hemos recibido de don Fray Lop de Guiçerudiaga, Comendador de Arramel y de Santa Catalina, por voz y en nombre de la dicha Orden de Çiçur, todos los dineros que le faltaban a dicha Orden por pagar de la compra que hizo, de los dichos cuyolares comprados por la dicha Orden y cada uno de ellos, para ahora y de aquí en adelante en todo tiempo. Renunciando que ninguna persona los podrá demandar por ningún derecho, nunca jamás ni por ninguna otra razón. Y son conformes con lo que va escrito, Johan Santz d´Uart, Johan Martiniz de Aramburu, García Erlanz d´Oicivar, Per Ochoa de Seyn, Martín Sant d´Olayz y su hijo Johan Martiniz, Domingo Erlanz de Içaguirre, Ychuste d´Olaçabal, Gassenaut, Domingo Erlanz su hermano, Miguel de Beruete, Domingo su hijo. Y yo Johan de Bassessarri, escribano público de San Sebastián, que hice esta Carta y que puse aquí este mi presente sello nuevo (?). Hecho el día 21 de febrero. Era de 1339 años (año 1301). ( Y yo Romero de Vergara y Martín hijo de don Martín Xemen d´Agorreta y yo (Pero) Miguel (y) Martín de Lerín y yo doña María) de Maya, todos juntos suplicamos al Preboste y Jurados y a todo el Común de Harçen que pongan su sello en esta Carta, porque más firme sea.

HISTORIA | 41


OIARTZUNGO MAIORAZKOAK ETA JABETZA PRIBATUA Orereta-Errenteriako artxiboko 25. bilduman Propiedades Colectivas, propiedades individuales y desamortización en Oarsoaldea lana irakur daiteke. Autorea Miguel Angel Barcenilla Lopez da, EHUko irakasle eta ikerlaria, eta berri dezente ematen dizkigu Oiartzungo maiorazko eta hainbat oinetxeri buruz, baina, horrez gain, XVIII. eta XIX. mendeetan jabetzaren kontzeptuaren aldaketa ere sakonki aztertzen du. Artikulu honek lan hori laburbiltzen du eta datu batzuk eransten, batez ere Oiartzungo maiorazkoen inguruan.

1950 aurrekoa Sein oiartzuarren baitan.

JABETASUN ESKUBIDEA ETA JABETZA KONTZEPTUA XVIII. MENDE BUKAERAN Miguel Barcenillak esaten digu gaur egun ezagutzen dugun jabetzaren kontzeptua Frantziako Iraultzan irabazle atera ziren teoria liberal de indibidualistetatik datorrela, eta norbanako bakoitza bere ondasunen jabe absolutua bihurtzea zutela oinarri.

Horrela, gauzen gainean eskubide osoa ezartzen da, hirugarren pertsonek oztopatu gabe. Egia da oraindik geratzen direla eskubide mugatu batzuk, hala nola, usufruktua edo herri bi-

42 | HISTORIA

deetan igarobidea libre utzi beharra, baina minimizatzen diren eskubideak dira. Lehen, ordea, besteen gauzen gainean zeuden eskubideak benetako jabetza eskubideak ziren eta, gezurra badirudi ere, XIX. mendera arte iraun zuten.

Dudarik gabe existitzen zen jabetza indibidual absolutua, batez ere hiriguneetan, baina nekazari munduan ez zen gailentzen zen modeloa. XIX. mende hasieran, esaterako, Orereta-Errenteria eta Oiartzungo lurren % 80 komunalak ziren, herri lurrak, eta soilik muturreko egoeretan sal zitezkeen, 1809an eta 1820an egoera politikoagatik gertatu zen moduan.


Horrez gain, lurren eta biztanleen banaketa eta hirigune eta nekazari esparruetako etxeen banaketa ere ez ziren berdinak Oarsoaldeko herri guztietan: XIX. mende hasieran Oiartzunek 3.215 biztanle zituen, Orereta-Errenteriak 1.262, Pasaiak 1.211 eta Lezok 700. Bestalde, 1809an Oiartzunek 361 baserri eta 180 etxe urbano zituen, Orereta-Errenterian eta Lezon kopuru berdina zuten hirian zein mendi aldean eta Pasaiak 329 etxe urbano zituen eta 21 baserri baino ez, ia ez baitzuen lur sailik. Alde horiek islatu egiten ziren ondasun komunalak sufritu zuten aldaketan, eta instituzioen antolamenduan ere agerian geratzen ziren. Oiartzungo udal bilkuretan 160 biztanle elkartu zitezkeen erabaki garrantzitsuak hartzeko; beste herrietan, berriz, bilkurak mugatuagoak ziren eta 20 edo 30 bat kapitular eta zinegotzi biltzen ziren. Garai hartan, ondasun komunal guztien titulartasuna udaletxeei zegokien, baina zorrotz aztertuta, administratzaile hutsak ziren.

Ondasun horiek propioak edo komunak izan zitezkeen: Propioak ondasun higiezinak ziren, hau da, etxeak, baserriak, burdinolak…, ondasun horietan sarbidea ez zen librea eta diru sarrera handia sortzen zuten udaletxeetan, enkanteen bidez alokatuta errenta ederrak lortzen baitziren. Nabarmenenak Orereta-Errenteriako eta Oiartzungo burdinolak ziren: Añarbe eta Olaberria. Baso zati batekin alokatzen ziren, nahiko egur-ikatza izateko eta bakoitzak udalaren diru sarreren herena sortzen zuen. Errenta horiekin administrazioa eta hainbat zerbitzu eskaintzea lortzen zuten, bizilagunei zerga gehiegi eskatu gabe.

Ondasun komunetan, berriz, bizilagunek sarbide librea zuten eta handik lortzen zituzten laborantzarako lurrak, bazka, otea, iratzea, gaztainak, su-egurra, egurra eraikinetarako, erreketako uharritzetan harria eta hondarra obretarako, karobien erabilera eta otea kareharria egosteko… Batzuetan kanon moduko bat kobratzen zen, baina ez zen merkatuko prezioetara inondik ere iristen, eta horrela nekazari apalek ondasun komun horietatik hainbat gehigarri lortzen zituzten, merkatu librean nekez lortuko zituztenak.

MAIORAZKOA EDO JABETZA PARTIKULAR UZTARTUA Migel Angel Barcenillak esaten digu Maiorazkoa Europan XIII. mendetik aurrera ezarri zen ohitura baten jarraipena dela. Ohitura horren arabera seme zaharrenak jasotzen zituen ondasunak, familiaren ondarea ez sakabanatzeko. Hasiera batean jabetza feudal bat jasotzen zen, hau da, herri zehatz bateko edo batzuetako errenta multzoa. Euskal Herrian XVI. mendeaz geroztik jabetza partikularra seme edo alaba bakarrari eta haren ezkontideari zegokion. Eta transmisioa ez zen testamentuaren bidez egiten, baizik eta oinordekoa ezkontzen zenean, ezkontzako hitzarmen eta betekizunekin: gurasoen mantenua eta haiekin bizi beharra, anai-arrebei zegokien zatia ordaindu beharra eta abar. Modu bakarra zen baserriaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, batez ere baserri bakarra zutenean, baina ondare handiagoak zirenean ere askotan horrela banatzen zen, eta juridikoki ez zituen maiorazkoaren, hau da, jabetza partikular uztartuaren betekizunak bete behar.

Baina XVI. mendetik aurrera maiorazkoaren instituzioa sortzen hasi zen, aberats berriak gailentzen hasi zirenean, nahiz eta nobleak ez izan. Fundazio bat sortzen zen ondarearen zati baten inguruan eta legeak arautzen zituen baldintza eta betekizun batzuen menpe geratzen zen. Lur horiek uztartuak geratzen ziren, pribilegio fiskal batzuk zituzten eta oso muturreko egoeretan bakarrik saldu edo zatitu zitezkeen. Beraz, ondasun komunal edo kolektiboen hainbat ezaugarri partekatzen zituzten, maiorazkoak ez baitziren fundazioen jabeak modu absolutuan. Errenten jabe ziren, ez ondasunenak. Gainera, maiorazkoa leinuari zegokion, uztartuta zegoen hurrengo belaunaldiekin, ahaleginak egin behar ziren hobetzeko eta legeak ere bazeuden oinordekoari ondasunak egoera berean edo hobean iristeko. Maiorazkoa sortzeko errege baimena behar zen, horrela betekizun gutxiago eskatzen ziren, baina errege baimenik gabe ere sortzen ziren, ondarearen erdia uztartuta. Oarsoaldean XVI, XVII eta XVIII. mendeetan sortu ziren maiorazkoak ez ziren feudalak, baina eskualdeko aberatsenen eskuetan zeuden.

HISTORIA | 43


Errege baimenarekin sortu ziren 1572an Sebastian Lartaunen maiorazkoa, Cuzcoko gotzainarena; 1611n Joanes Zuaznabarrena, merkatari, olagizon eta Ermandadearen alkate izan zenarena; 1700ean Antonio Urdinolaren lau maiorazkoak; 1741ean Iparragirrerena, titularra Ribera familia zelarik; 1771n Orereta-Errenteriako Vizcarrondorena edo 1780an Agustin Arbiderena, sortu zen azken maiorazkoa. Agustin Arbide izan zen Arizmendienea etxea eraiki zuena; gero Urdinola familiarengana pasako zen Ignacio Urdinola Maria Arbiderekin ezkontzean eta Arbide maiorazkoa ere Indart familiak eskuratu zuen, udaletxearen atzean zegoen Sabaña edo Indartenea etxe ederraren jabeak.

Errege baimenik gabe sortu ziren Sein maiorazkoa 1710ean; Vicaya-Mirandarena, Olaiz familiak zuena; Saroerena, Iriarte familiarena; Zuaznabar eta Yurritarena, Yurrita Zuaznabar familiarena; Aldapa eta Cibolarena, Alduncin familiarena; Arizabalorena Pasaian; Sarastirena Lezon...

Garai hartan, Mª Teresa Gabarainek esaten zuenez, 1811n Oiartzunen 236 finka zeuden eta horien laurdena hiru titularren eskuetan zeuden: Ignacio Urdinola (23 finka, 12 uztartuak lau maiorazkotan), Jose Ignacio Sein (23 finca, 12 uztartuak maiorazkoan), eta Teresa Zuaznabar (14 finka, Ibarburu-Legia maiorazkoan). Orereta-Errenterian jabetza orekatuagoa zegon, jabe handienak bederatzi baserri baitzituen. Maiorazkoen sortzaileen desioa gehienetan izaten zen pertsona eta leinuaren memoria eternoa uztea eta oinetxeari ospea eta ohorea ematea. Sortzaileek maiorazkoa aldarrikatzen zuten, berme ekonomikoa zelako familiaren estatusa, indarra eta boterea kontserbatzeko. Hori esaten dute hainbat dokumentutan Irungo Oña baroiak edo Oiartzungo Juan Seinek, Agustin Arbidek edo Juan Riberak, aldarrikatuz maiorazkoak ezin zirela zatitu eta finka handi asko galtzen zirela lurrak ez uztartzeagatik.

URDINOLA MAIORAZKOAK Urdinolatarrrak olagizon ospetsuak ziren, eta lortutako irabaziekin jauregi ederra eraiki zuten elizaren aurrean. Baina XVI. mende bukaeran burdinaren merkatuaren krisiagatik semeak Ameriketara joan ziren. Haietako batek, Francisco Urdinolak, dirutza izugarria egin zuen zilarrezko meategiekin, besteak beste, eta bitartean

44 | HISTORIA

Oiartzunen haien jauregia abandonatua geratu zen elizarekin izan zuten auziagatik, haren herentzia zela kausa. Mende luzea joan zen Urdinolatarren beste adar batekoa zen Antonio Urdinola Amerikara kapitain joan eta bere osaba Ygancio Maleo Urdinolaren negozioekin aberastu zen arte. Bueltatu zenean, negozioak saldu eta lur eta finka ugari erosi zituen bailaran maiorazkoetan uztartzeko, haien artean Francisco Urdinolaren jaiotetxea. Antoniok 1692an Cadizetik agindu zion Sebastian Lekuona administrariari elizaren aurrean zegoen jauregia erosteko, eta bertan bizitu ziren hurrengo belaunaldietan, Urdinola jauregiko jaunak bihurtuz. Horrela, familiak herrian eta probintzian galdu zuen sona eta indarra berreskuratu zuen, eta ondasuna maiorazkoetan uztartzeak indar horren iraupena bermatzen zuen. Ia XIX. mendearen bukaera arte probintziaren elitearen parte izan ziren eta ez ziren errentak jasotzearekin konformatu, ilustratu askok bezala baserrien hobekuntza eta errentagarritasuna bilatu zuten. Francisco Urdinolak erabili zuen armarria 1586an hidalgia edo kaparetasuna aitortu ziotenean Oiartzungo armarria zen, garai hartan Oiartzungo kapare guztiak erabiltzen zutena. Bigarren adarrekoek, ordea, arrano batekin diseinatu zutena zeukaten, Landetxe etxean zegoena eta 1689an Juan Mendozak legeztatu ziena.


SEIN MAIORAZKOA Juan Sein Lete ere Ameriketako komertzioarekin aberastu zen, baina jarduera arriskutsu haiek utzi eta negozioak saldu ondoren, lurrak eta etxeak erosi zituen bailaran. 1707an, bailarako ohiko alkatea zelarik, Altzibarko Teresa Antonia Porturekin ezkondu zen eta 1710ean Seingo Maiorazkoa sortu zuten 12 etxe eta baserri uztartuta, gehienak Maleo familiaren herentziari erosiak. Maiorazkoa sortzeko arrazoien artean zera esaten zuen: “… los Vienes partibles y Libres aunque sean de mucho valor estan en riesgo conocido de destruirse y de lo contrario Conservandolos Unidos Sirven para utilidad Comun y Particular por Conservarse por este medio las familias en su explendor…” Juanek Sein-Etxeberri jauregia eraiki zuen, segur aski ezkontzarako, baina ez zuen denbora luzean iraun. Izan ere, Juanen birbiloba, Jose Maria Sein Oyarzabal, 1842an ezkondu zenean ez zen jauregian bizitu, 1846an Joxemari Arbide Seinek, “Ankaundik” –lehengusua beharbada– errentan hartu baitzuen jauregia Rita Sorondorekin ezkontzean. Eta bertan hamaika seme-alaba izan arren, azken karlistaldian sufritu zituzten galerengatik herritik alde egin eta jauregia abandonatua geratu zen. Sein-Etxeberri Urkabe Baita finkaren sarreran zegoenez, bota zutenean, 1952 aldera, jauregiaren harriak Urkabe Baita altxatzeko erabili zituzten. Armarria, berriz, liburutegiko iparraldeko horman dago gaur egun, eta kuartel bakoitzean armarri bat ikus daiteke: Sein, Portu, Zuloaga eta Oyarzabal. Dirudienez, beste hiru armarriak maiorazkoa bermatzen zutenak ziren, Portu emaztearen familiaren aldetik, Oyarzabal ondasun komunalen erosle garrantzitsua zelako eta Zuloaga hirugarren benefiziadua izan liteke.

Esan dugun bezala, 1811n Jose Ignacio Sein, Ignacio Urdinola eta Zuaznabar ziren Oiartzungo finken laurdenaren jabe eta 1846an Jose Maria Sein, Jose Ignacioren semea; Ignacio Maria Urdinola; Zuaznabarren oinordekoa eta Manuel Joakin Mitxelena ziren bailarako jabedun nagusiak, lehenengo hirurak maiorazkoen titularrak.

IPARRAGIRRE MAIORAZKOA Riberatarrak Altzibarko Zubiaurre etxearen ondoan zegoen Ribera etxekoak ziren, 1499tik dokumentatua dagoen etxekoak, eta haien ondorengo batek, Juan Riberak, Iparragirre Maiorazkoa sortu zuen 1741ean. Bailarako hainbat baserri eta lur askoren jabe zen, eta Riberak ere maiorazkoen onurak goraipatzen zituen: “que los bienes del mayorazgo hayan de estar bien labrados y reparados y que vaya en aumento, o al menos estén en su estado, y de ningún modo vengan en disminución…”

HISTORIA | 45


Iparragirre armarria.

Hala ere, haren biloba, Juan Manuel Ribera, izan zen ospe handienekoa. Iparragirre Maiorazkoaren titularra zen, baina, beste titularrak ez bezala, Juan Manuelek ondarea erabili zuen komertzio munduan sartzeko. Eta horrela 1797an Filipinetako Errege Konpainiako diruzaina hautatu zuten.

Karguaren babesarekin Donostiako komertzioan sartu zen eta hainbat mailegu eskatu zituen negozioak aurrera ateratzeko. Diego Arzelusi zor zizkion 26.049 errealak ordaintzeko Altza, Azku, Iparragirre, Buroa (Muñoa?) eta Aranbarri baserri eta lurren errentak eman zizkion, eta ordainketa bermatzeko 1803an Riberaren etxe berria, baratzea eta lurrak hipotekatu zituen.

Etxe berri hori Barandiarenia izenekoa da. Azken jabea Antonio Barandiaran Belderrain izan zen eta 1929ko azaroaren 27an Diputazioko arkitektoak 176.468 pezetatan baloratu zuen. Gaur egun, bertan hainbat etxebizitza egin ondoren,

Ibargain izenarekin ezagutzen dugu, baina Erriberone, Riberene edo la casa nueva de Ribera izenekin agertzen da Juan Manuel Riberaren hainbat dokumentutan. Egoitza horretan, aurreko horman, Iparragirre Maiorazkoaren armarri bikaina ikus daiteke. Armarri akuartelatua da eta kuartel bakoitzean etxe baten armarria azaltzen da, eta denen gainean, erdi-erdian, Iparragirrerena. Bigarrena Oyarzabalena da, eta hirugarrena Seinena. Lehenengoa, zazpi liliduna, ez dakigu zeinena izan litekeen eta laugarrena, berriz, elizarena dirudi, hiru erromes maskor eta San Pedroren giltzak baititu. Laurak maiorazkoaren benefiziaduak dira; Oyarzabal, behintzat, horrela agertzen da dokumentu batean eta Jaime Qurexeta heraldistak horrela deskribatzen du armarria:

En oro, una banda llena de ondas de agua de azur y plata, y acompañada de dos sauces de sinople, uno a cada lado; empinante al tronco de arriba un jabalí de sable y el de abajo atravesado al pie de tronco atado con una cadena (Ibargaingo armarrian biak zutik agertzen dira). Eta jarraitzen du: En Oiartzun, según Guerra perteneciente a Iparraguirre y alianzas: Cuartelado: 1º siete flores de lis puestas en dos palos y una en punta; 2º dos fajas acompañadas de tres jabalíes pasantes, dos arriba y uno abajo; 3º una torre a cuya puerta asoma un niño descubierto, dos estrellas a los lados y ocho veneras en triángulo; 4º dos llaves en aspa y bordura con una cadena. Sobre todo ello, un escusón con la banda llena de ondas de agua acompañada de dos árboles y un jabalí empinado en cada árbol (benetako armarria zertxobait diferentea da). Baina momentu batean Juan Manuel Riberaren zorrak pilatu egin ziren, eta 1817an Bruno semeak aitaren zorra bere gain hartu zuen, admi-

46 | HISTORIA


Eta azken dokumentu batek erakusten digu 1841ean Josefa Riberak Iparragirre etxea hipotekatu zuela 6.500 errealen truke, Iparraguirre o Palacio (sic).

Iparragirre jauregia.

nistrari izendatu zuen Sebastian Oyarzabal benefiziadua eta Altza baserria saldu zuen zorrak ordaintzeko. Eta 1820an berriro hipotekatu zuten Riberene (sic) etxea.

Hurrengo urtean, 1821ean, liberalen lege berriek ematen zioten eskubidea aprobetxatuz, Askorasti baserria eta hainbat lursail saldu zituen Oiartzunen. Diru sarrera horiek Iparragirre eta Murua (Muñoa) etxeak konpontzeko erabili zituen eta, batez ere, aitaren zorra kitatzeko. Ergoiengo Iparragirre etxea gaur egun Palaziyo izenarekin ezagutzen duguna da. Oinetxe bikaina izan zen, iparraldeko hormaren alboetan bi dorre zituen, baina dirudienez, frantsesen inbasioan galdu zituen dorreak zein armarria. Oinetxe horretan Esteban Iparragirre izan zen sona handikoa, 1535ean Oiartzungo Ordenantzak jasotzen eta forma ematen aritu zenetako bat izan baitzen. Palaziyok, bere barrualdeko patioarekin, jauregi itxura kontserbatzen du oraindik, batez ere berritu dutenetik, eta auzoan bertan Iparragirre errota zeukaten, gaur egun Makinetxe izena duena.

Bestalde, Ribera ospetsuena, Juan Manuel, dokumentu batzuetan Juan Manuel Ribera Iparragirre abizenekin agertzen da, baina bera ama Josepha Ignacia Bizkarrondo zen. Beraz, beharbada, Juan Riberak, Iparragirre Maiorazkoaren sortzaileak, izango zuen ama Iparragirrekoa, eta horrela uler daiteke zergatik hartu zituen bertako izena eta armarria maiorazkoa sortzeko orduan. Dena dela, askok oinetxe bat erostean bigarren abizen moduan erabiltzen zuten oinetxearen izena, esaterako, Francisko Arpide Urdinola eskribauak, Miranda oinetxearen jabe zenez, Arpide-Miranda abizenekin sinatzen zuen dokumentu askotan edo Ygnacio Maleo Urdinola kapitaina gehienetan Maleo Agirre abizenekin agertzen zaigu, Agirreko jauna zelako.

ONDARE KOMUNALEN DESAMORTIZAZIOA: JABETZAREN KONTZEPTU BERRI BATERANTZ XVIII. mendearen erdialdean, elite ilustratuek jabetza kolektiboen aurkako erasoari ekin zioten. Hasteko Elizaren ondareak eta ondare komunalak desegin zituzten, alegia, ondare amortizatuak deitzen zirenak, eta Estatuaren esku geratzen zirenean, saldu egiten zituzten. Maiorazkoen kasuan titularren esku geratzen ziren, baina uztartu gabe eta jabe absolutu bilakatzen ziren.

Baina egia esan, liberalen ahuldadea zela eta, mende oso bat pasa zen aldaketa horiek benetan emateko, hau da, Frantziako Iraultzatik 1889ko Kode Zibilean lege berriak ezarri ziren arte. Lege horiek ia literalki Napoleonek 1804an Frantses Kodean idatzi zituen legeetatik hartu ziren.

Frantzian 1750etik aurrera hasi ziren lur komunalak saltzen Estatu zorrak ordaintzeko; Espainian, ordea, Elizari ondare ñimiño bat kenduta hasi ziren 1798an, Estatua zorrekin itotzen ari zelako. Orduan erosi zuen Urdinolak Zuaznabar kapilautzarena zen Amolatz baserria. Gero Baionako Estatutu napoleonikoak (Konstituzio maila zuenak) maiorazkoak desegin eta Cadizeko Korteek Inkisizioaren ondarea desamortizatu nahi izan zuen, baina aginduak ez ziren aurrera atera.

Gipuzkoan 1794ko Konbentzio Gerra izan zen udaletxeak zorpetu zituena, tropak hornitzeaz arduratu behar izan baitzuten, baina kasu horretan ere ez ziren Oarsoaldeko kontzejuetako ondasunak saldu. Aurretik, 1765ean, aleen komertzioa liberalizatu egin zen eta merkatua askatasun osoa izatera iritsi zen; beraz, eskaintza eta eskaeraren legeen menpe geratzen zen. Interes indibidual horrek jabetza partikularra zabaltzea eskatzen zuen eta kolektiboa, berriz, desagerraraztea edo minimizatzea. Baina kontzeptu horiek arrotzak ziren biztanlearen gehiengoarentzat, eta 1766an, uzta txarrengatik ale falta zegoela eta, altxamenduak izan ziren Europa guztian, tartean euskal matxi-

HISTORIA | 47


nada. Horrek erakusten du herritarrek arbuiatu egiten zutela doktrina berria; izan ere, haien iritziz gizartea gobernatzen zutenek hainbat betebehar zituzten langileen irabaziak bermatzeko. Eta egoera kritikoetan ondarea jabearen irabazi hutsetan erabiltzeak etika falta erakusten zuen.

Hala ere, urte haietan gobernuko goi karguek behin eta berriro salatzen zuten jabetza kolektibo uztartu horiek. Eta 1789an errege baimenik gabeko maiorazko gehiago sortzea debekatu zuten, ideia ilustratuen arabera jabetza libre eta pertsonalak garapen ekonomiko handiagoa bultzatzen baitzuen, eta lur komunalak, berriz, abandonatuak ikusten ziren. Gainera, Pablo Olabide bezalako ilustratuek terrenoen itxiturak debekatzen zituzten legeak arbuiatzen zituzten, haien ustez horrek nekazaritza eta abeltzaintza modernoa eragotzi egiten zuelako. Dena dela, hasieran lur komunalen salmentak ez zuen kezka handirik sortu herritarren artean, titularitate aldaketa arrunta baitzirudien, hirugarrengoen eskubideak urratu gabe. Oiartzungo udalak 1813an esaten zuen ez zela inongo erreklamaziorik izan lurren salmentagatik ez nekazari ez abeltzain ez partikularren aldetik. Gainera, Oiartzunek eta Orereta-Errenteriak ez zuten harribitxi preziatuenak saltzeko asmorik, alegia, Olaberria eta Añarbe burdinolak, bi udaletako diru sarrera handienen eragileak.

Baina salmentek gora egiten zuten neurrian, nekazari apalenak kalteak sumatzen hasi ziren. Horrez gain, udalek, dirua biltzeaz gain, salmentak jabetzaren ideia berria zabaltzeko aprobetxatu zituzten. Oiartzunen, esaterako, 1809ko abuztuan biztanleei jakinarazten zieten ezin zirela sartu partikularrei saldutako lur komunaletan. Baina hori eraginkorra izateko bigarren bultzada behar zuen, benetakoa, alegia, lurren itxitura. Horretarako, eskrituretan zehazten zen salmentarekin hirugarren pertsonek lur horietan izan zitzaketen eskubide guztiak galdu egiten zirela, eta udala bera arduratzen zen hori betearazten, debekua publikatuta eta lurra ixteko baimena emanda. 1813an Cadizeko Gorteetan lur abandonatuak eta komunalak jabetza partikularretara pasatzea erabaki zuten. Erantzun moduan, lurren jabe zen anonimo batek dokumentu bat bidali zuen Diputaziora azaltzeko lur komunalak salduz gero baserri asko desagertu eta nekazaritza ahuldu

48 | HISTORIA

Petrila Irigoien alkatexar, 1914.

egingo zela. Elite liberalak, berriz, salmentekin jarraitzeko eskatzen zuen, lehen abandonatuak zeuden lurrak orduan landuak edo zuhaitzez beteta ikusten zirelako.

Estatu mailan erabiltzen zen diskurtso horrek balio zuen nobleak gailentzen ziren lekuetarako, baina ez Euskal Herrirako, hemen ez baitzeuden kontrajarriak noblezia eta lana, eta desamortizazioaren alde zeuden pertsona batzuek ere berresten zuten hemen ez zegoela lur morturik, eta komunalak salduta produktibitatea jaitsi egin zela, lurrak erosi zituzten askok ezin baitzieten gastu berriei aurre egin. Gainera, alde batetik, ikusten dugu hasieran maiorazkoen titularrak ados zeudela herritarrek lur komunaletan zituzten eskubideekin eta jabetza partikularretara sartzeko eskubideekin. Horrela 1814an eskatzen zuten Jose Esteban Aristizabalek erosi zituen lurretan itxiturak ez jartzeko eta bidea libre uzteko, Pagadi eta Karobixar kareharri harrobietara pasatzeko. Eta 1822an, Ignacio Urdinolak berak eskatzen zuen saldu zuten beste terreno batean biztanleen erabilera komunala errespetatzeko hango kareharri harrobira pasatzeko, terrenoa itxita bizilagunak oso kaltetuak geratuko baitziren.


Baina poliki-poliki maiorazkoen titularren iritzia aldatzen hasi zen eta 1821ean, esate baterako, Oiartzungo Indart familiak, Arbide Maiorazkoaren titularrak, Arbide baserria saldu zuen lur guztiekin 25.500 errealetan. Gainera, jabe apal berri askoren babesarekin topatu ziren, gehienak prest agertu baitziren komunalak erosi ondoren lurretan itxiturak jartzeko eta bizilagunei sarrera debekatzeko.

Horrela, bada, jabetza kontzeptu berriak eta antzinako eskubideek talka egin behar zuten lehenago edo beranduago. Tirabira horiek agerian geratu ziren 1817 eta 1818ko udal bilkura orokor iskanbilatsuetan. Udalak zor handiak zituela eta, irtenbideak bilatzen ari ziren komunalak ez saltzeko. Eta 1818ko urtarrilaren 25ean, Jose Ramon Indartek bilkura orokorreko 140 biztanleren aurrean proposatu zuen urtero biztanleei 34.000 errealeko zerga bat ezartzea, bakoitzaren baliabideen arabera, sendagile, botikari eta zirujauaren dohaineko asistentziaren truke. Proposamena onartu zuten, baina otsailaren 22ko udal bilkuran, 169 biztanleen aurrean, atzera bota zuten. Oiartzunen bilkura jendetsu haiek egiteko kontzejupea erabiliko zuten; izan ere, garai hartan pilota jokoa ez zen frontoietakoa, eta badirudi kontzejupeak harrizko bi banku luze zituela bi hormetan. Ezkerreko hormako bankua azken karlistaldian udaletxeak izandako erasoan desagertu zen, nonbait ere, baina herriko zaharrek, Antonio Aranburuk, esaterako, oraindik gogoan dute nola uzten zuten jertsea edo txaketa frontiseko bankuan, gaur egungo modalitatean jokatzen hasi zirenean. Ondoko argazkian, nekez bada ere, ikus daiteke banku hori.

Dena dela, udaletxeetan gero eta kontrol handiagoa zuen oligarkiak, gehienbat lur jabeez osatuta zegoen oligarkiak. Izan ere, nahiz eta hidalgia unibertsalak gizarte euskaldunari nolabaiteko berdintasun juridikoa aitortzen zion, penintsulako beste lekutan ez zegoena, praktikan hidalgia edo kaparetasuna frogatu egin behar zen baliagarria izateko juridikoki, eta horrek gastu dezente ekartzen zuenez, herritar gehienak kargu politikoetatik kanpo geratzen ziren. Beraz, ahalmen handiago zutenek oligarkia nobleago bat sortu zuten kapare pobreen aldean, eta horrela herri garrantzitsu eta probintziako instituzioen gobernua haien esku geratzen zen. Peñafloridako konde ilustratuak, Javier Maria

Munibek, horrela zuritzen zuen desberdintasuna: “batzuk agintzeko eta gidatzeko jaiotzen dira eta besteak obeditzeko eta betetzeko.

DESAMORTIZAZIOA ETA EKONOMIA Liberalen aginteetan gobernuek eta legeek desamortizazioen alde egin zuten, baina ezin izan zuten lege sistema bat garatu jabetza indibidual absolutua bermatzeko.

Lege zehatzen hutsunea betetzeko eta jabetzaren tituluari segurtasun juridiko handiena emateko, Oiartzunen salmentak Contadurias del Oficio de Hipotecas liburuan erregistratzen ziren, Jabetza-Erregistro moduan erabiliz. Horrela Estatuak betetzen ez zuen hutsunea estaltzen zuten, eta urte batzuk geroago formula bera erabili zen Orereta-Errenterian eta Lezon. 1836an, lehenengo karlistaldian, lege erreformen bidea ireki zen Mendizabalen Elizaren desamortizazioarekin, eta geroago, 1855ean, Madozen desamortizazio zibilak eta Elizarenak hainbat helburu bete zituen, baina biak zailtasun eta atzerapenekin.

XIX. mendearen lehenengo erdialdean desamortizazioek baserriaren hedapena bultzatu zuten herri guztietan, populazioa handituz, baina gero nekazaritza ez zen gauza izan hazkuntza mantentzeko. 1860ko hamarkadan produkzioa gelditu egin zen eta gero jaitsi, nahiz eta haragi eta esnetarako aziendekin konpentsatu, barazkiak baino onura handiagoa ematen baitzuten. Baina lur erosle batzuk, lurrak merkatuan baino merkeago erosi arren, ezin izan zioten inbertsio berriei eta maileguei aurre egin, eta nekazari aberatsagoei saldu behar izan zieten, oraindik ere prezio txikiagoan, jabe kopuruak behera eginez.

Azkenean, nekazaritza produkzioa jaitsi zenean biztanleria ere jaitsi egin zen, industria berreskuratu ez zuten herrietan. Orereta-Errenteria eta Pasaia, berriz, 1845etik aurrera jarduera industriala bultzatuta, hazi egin ziren, baina Oiartzunek, bakarrik nekazari munduko jarduerari ekin zionez, 1860ko hamarkadatik aurrera populazioa galdu zuen. Joxemari Iturrioz

HISTORIA | 49


Oiartzungo errotak prezintatu zituzten garaiko kontuak «Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak» ipuinean jaso dituzte

Goiko errota, Arantza.

50 | HISTORIA


Oiartzungo ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira errotak. Mende askotan garrantzi handia izan dute bailarako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena. Oiartzungo bailaran hogei errotaren aztarnak aurkitu dira, hala nola: Ihurrita, Isasti, Añerre, Errotazahar, Txalaka eta Eldotz, besteak beste. Altxamendu militarraren ondoren, 1939an, Gipuzkoako eta Bizkaiko errotak prezintatuta egon ziren zigor moduan. Oiartzuarrek Nafarroara joan behar izaten zuten irin bila, estraperloan. Horixe zen Jone Ugaldebere Sarasuak gazte denboran etxean entzuten zuena: “zure attaren bi arrebak, izeba Estefana eta izeba Pepi, Goizuetara joaten ziren irin bila astoarekin, etxean taloak jango baziztuzten behinik behin”. Garai hartako kontuak eta pasadizoak hobeto ezagutzeko gogoa piztu zitzaion Joneri bilobak jaio zirenean. “Gaian sakontzeko beharra sentitzen nuen, eta ikerketaren emaitza ipuin batean jasotzea beharrezkoa ikusten nuen, herriko ttikiak eta haien gurasoak jakitun izateko”.

Kaxka eta Pikabea bidelagun Horretarako, Jone Joxe Krutz Ezeiza Aizpurua Kaxkarekin jarri zen harremanetan. “Attona delako eta Oiartzungo mendi eta inguruen ezagupen handia izateaz gain, Kattin Txiki elkartean altxamendu militarraren garaiko ikerketa-lan handia egina delako”. Kaxkak ere ezagutzen zuen gaia eta errotak gerraostean itxiarazi zituztela ziurtatu zion Gipuzkoa “herrialde traidore” izendatzearen ondorio gisa. Kaxkak proposatuta, Iñaki Pikabea Lasa izan zen bigarren bidelaguna, Kattin Txikiko kidea hura ere, eta Oiartzungo bideak, mugak eta GPS-aren erabilera ongi ezagutzen dituena.

Hirurak elkartu zirenean, Iñakik jakinarazi zien haren ama ere ibilia zela Goizuetako errotetara astoz bidaiak egiten; haren kasuan, ordea, astorik ez zutenez, Torres baserriko astoa erabiltzen omen zuten Goizuetako errotara joateko. Hortaz, Iñaki ere gogotsu batu zen proiektura.

Ezkerretik hasita, Joxe Krutz Ezeiza Kaxka, Jone Ugaldebere eta Iñaki Pikabea, ipuina eskuetan dutela.

HISTORIA | 51


Errateta errota, Goizueta.

Testigantzak biltzea Hirukotea Oiartzungo Udaleko Kultura zinegotziarekin bildu zen proiektuaren berri emateko eta Iosune Cousillasek istorio hori oiartzuarrek ezagutzea oso garrantzitsua zela eta, beraz, ipuina sortzeko babesa emango zuela ziurtatu zion. Gero, testigantzak biltzeari ekin zion taldeak. Lehendabizi Iturriozko baserri batera jo zuen eta, hortik aurrera, bata bestearen atzetik Nafarroako errotetara joandako pertsonen gertuko gehiago ezagutzen joan zen eta haiengandik jasotako bizipenak eta egin zituzten ibilbideen berri jasotzen joan zen. Gainera, San Anton, Lesaka, Goizueta eta Arantzako erroten arduradun izandakoekin edo haien gertukoekin ere bildu ziren taldekideak, haien bizipenak ezagutzeko.

Behin informazio gehiena bilduta, ipuinaren idazketa eta marrazketa aurrera eramango zuten pertsonak bilatzeari ekin zioten, eta bai Jokin Mitxelena Erizek eta bai Iban Apaolaza Sanchok baiezkoa eman zion taldeari. Ibilbideak bertatik bertara Ipuinaren mamia osatzeaz gain, taldeak garrantzitsu jo zuen garai hartako oiartzuarrek Nafarroako errotetara egiten zituzten ibilbideak zehazki ezagutzea eta horien berri ematea. Horretarako, Goizueta, Lesaka, Arantza eta San An-

52 | HISTORIA

tongo errotetarako ibilbideak egin zituzten oinez, “gure arbasoek egiten zituzten ibilbideak ezagutu eta ipuinaren irakurleei horiek egiteko aukera eta erraztasunak eskaintzeko helburuarekin”.

Hortaz, Oiartzungo 1545 argitaletxeak argitaratu duen Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren amaieran dauden mapa eta erreferentzien bidez erroten kokapen zehatza jakin eta bide eta paisaia zoragarriez gozatzeko aukera izango du irakurleak. “Hori ere herritarrekin partekatzea ederra da, gure ustez”. Beraz, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren bitartez Oiartzungo herriaren eta herritarren historiaren zati bat ezagutzeko aukera paregabea izango du irakurleak. 1936ko altxamendu militarraren osteko triskantza eta miseriaren testuinguruan, Oiartzungo errotak itxiaraziz bizirik irauteko trabak eta mugak ezarri zituzten urte zailen testigantza. Baina, orduan ere, “bizitzaren indarrak, gizatasunak eta elkartasunak lortu zituen mugak zubi bilakatzea eta Nafarroako herrikideekiko lotura, eten beharrean, sendotzea”. Hori bai, taldeak argi du ipuin honetan agertzen diren kontakizunak benetan gertatu direla, baina ez dela txosten historiko bat. Bertan azaltzen diren pasarteak egokitu egin dira ipuin batek dituen ezaugarrietara.


Hiru protagonistak Arantzako eskolako ikasleekin.

Aurkezpen saioak Hirukoteak Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuina maiatzaren 11n aurkeztu zuen, udal areto nagusian. Gero, taldea Oiartzungo bi ikastetxeetan eta Goizuetako, Lesakako eta Arantzako ikastola eta eskoletan ibili da garai bateko testigantzak partekatzen herriko ttikiekin, Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak ipuinaren bitartez.

garairekin; eta Goizuetako Jokin Loiarte Iribarrenekin. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiete lagundu duten lau udalei: Oiartzun, Goizueta, Lesaka eta Arantza. Jaione Ugaldebere Sarasua

Bertatik bertara ezagutzeko gustua baduzu… Oiartzungo Urrats paper-dendan topatuko duzu ipuina.

Eskerrik asko, bihotzez! Ipuina sortzeko lanetan ibili den hirukotea oso eskertua dago. “Eskerrak bihotzez ipuin hau sortzen lagundu duzuen guztioi: testigantzak emanez, informazioa erraztuz, idazkari-lanak eginez, testua zuzendu eta txukunduz, ideiak emanez, diruz lagunduz, argitaratuz…”.

Bereziki eskertu nahi dituzte Oiartzungo Nikolasa Lasa Etxeberria; Esteban Iriarte Rekalde; Xabier Arreguy Aguirrezabal; Joxe Mitxelena Arsuaga; Joxemari Mitxelena Cazabon; Xabier Mirena Landa Arbelaiz eta J. Bixente Otxoteko Martiarena. Era berean, oso eskertuta daude Lesakako Bixente Otxoteko Martiarena; Edurne Aranburu Alzugarai eta Ixteban Aranburu AlzaHISTORIA | 53


JOXE ANTONIO IRIGOIEN OIARTZUARRAK GERRA ZIBILEAN SORTUTAKO MARRAZKI BATI BURUZ

Joxe Antonio Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1917 - Doneztebe, 1977), gure lehengusua zena, ‹Xepeinonian› jaio eta Donezteben urte luzez albaitero lanetan aritu izan zen. Bere lanbideaz gain, bete-betean aritu zen Joxe Antonio beste jarduera batean ere: margolaritzan. Oiartzunen, hain zuzen, bi pintura-erakusketa antologiko antolatu genituen haren artelanekin [bata, Aurrezki Kutxa Munizipalean, 1982ko abuztuan, eta bestea, Oiartzungo Udal Aretoan, 1989ko abuztuan —biak ere Xanistebanetan, beraz—; bigarren erakusketaren katalogoan Edorta Kortadi arte kritikariaren eta neronen idazkiak ikus daitezke; bietan ere komisario lanetan aritzeko zoria izan nuen]. Bestalde, Oiartzungo hainbat lekutan begiets genitzake haren koadroak. Idazki honi erantsita doan diptikoaren marrazkia (1938ko abenduaren 21ekoa) Eguberriko zorion-txartel gisa bidali zion Joxe Antoniok «kanpainatik» —zorigaiztoko gerra zibilean behartuta eta erbesteratuta zegoela— gure aita eta ha ren osaba zen ‘Exkerreneko› Roman Irigoien Mitxelena medikuari (Oiartzun, 1904 - Altza, 1978) . Honelaxe dio gutunaren testuak (nahitaez bete beharreko diktadura frankistaren arauak tartean...):

54 | HISTORIA

«Saludo a Franco Arriba España En campaña 21-XII-38 Querido tío: Acabo de recibir la suya del 14 del corriente y no sabe V. la alegría que me ha proporcionado, dado el tiempo que hace que no tenía una carta de casa, ni de Julián [anaia zaharrena, gazterik gerratean hila] ni de nadie; como quiera que nada tendría de raro que en casa estuvieran en idénticas condiciones, espero les haga V. saber mi estado de salud que a Dios gracias es admirable. Felices Pascuas; otro día seré más extenso. Su sobrino que no le olvida José Antonio»


Bada, sasoi hartan gerrari buruzko mota guztietako obrak biltzen zebilen Mikel Lertxundi Galianak, Arte Historialari eta hainbat erakusketetan komisario lanetan aritu izan denak [ Carlos Sanz pintoreari Donostiako Kubo Kutxa aretoan 2022ko urriaren 21etik 2023ko urtarrilaren 22ra arte komisariatua, azkena ] Joxe Antonio lehengusuaren marrazki honen eskaera egin zidan «proiektu handi baterako» [ezerezera etorri zen proiektua, zoritxarrez.]. Hauxe, 2010eko urriaren 14an, Mikel Lertxundiri mailez bidali nion testua: ----- Original Message ----From: Imanol Irigoien To: Mikel Lertxundi Sent: Thursday, October 14, 2010 Subject: José Antonio Irigoien Mitxelena Mikel:

Te envío la imagen prometida (6 tomas digitales). Espero que te sean suficientes para hacerte una idea aproximada de la ilustración solicitada. Como puedes ver, se trata de una sencilla tarjeta de felicitación de Navidad, de fecha 21-XII1938, enviada en plena refriega civil («En campaña») por mi primo José Antonio a su tío, es decir, a mi padre (Román Irigoien Mitxelena), en contestación a «la suya del 14 del corriente». Tiene forma de díptico, figurando en la portada, bajo el título de «Felices Pascuas», un dibujo hecho con lápices de color y plumilla (con toques puntillista a tinta negra), y firmado (Irigoyen) y datado (1938) en el ángulo inferior derecho. En hoja interior (página tercera) aparece el texto propiamente dicho de la felicitación anteriormente transcrita (firmado con su nombre). (La 2ª y 4ª páginas se encuentran vacías de contenido.) Dimensión de hoja: 13,7 x 10,7 cm. (El nombre de «Julián» que aparece en el texto corresponde al de su hermano mayor, quien también se encontraba en campaña y que falleció al explotarle una granada en la mano.) No te he comentado por teléfono que JA colaboró, a partir de 1954, en la ilustración de las primeras portadas de la revista que el Ayuntamiento de Oiartzun publicaba (y publica hoy en día) anualmente con ocasión de las fiestas de San Esteban Protomártir (3 de agosto), así como también en la de los correspondientes programas de fiestas.

Bueno, Mikel, ni que decir que me tienes a tu disposición para todo aquello en que pudiera ayudarte de algún modo.

Sólo me resta desearte el mayor de los éxitos en la tarea en la que estás sumido, tarea que me parece del máximo interés. Estando muy interesado en el proyecto que me has anticipado, te agradecería me tuvieras someramente informado sobre su marcha (publicación, presentación, divulgación...). Hasta una próxima ocasión, recibe mi saludo cordial.

Imanol Irigoien Aranberri

Eta ondoren Mikel Lertxundiren egun bereko erantzuna: jueves, 14 de octubre, 2010 De: “Mikel Lertxundi Galiana” Para: “Imanol Irigoien” «Estimado Imanol,

En primer lugar, muchas gracias por las fotos y la información que me envías. Por otro lado, el dibujo me gusta mucho. Muy interesante, la verdad. Como te comenté, también estoy recopilando todo tipo de obras relacionadas con la guerra. En el caso de que este magno proyecto se llegase a materializar me interesaría contar con esta pieza (para su reproducción, exposición...). Te mantendré informado. Gracias de nuevo y un saludo,

Mikel

Amaitzeko, aipatzen den «proiektu handi» hori —gorago diogun bezala— ezerezera etorri zen, zoritxarrez, ataka gainditzerik izan ez zuenez... Imanol Irigoien Aranberri

HISTORIA | 55


Tenplarioen aztarnak

Oiartzunen

Donejakue Bideak Alfontso II.a erregeak 813. urtean egin zuen lehen ibilbidean du jatorria. Hainbeste garatu zen, XII. eta XIII. mendeetarako milaka erromesek egiten zuten bidea urtero.

Antzararen hanka irudikatzen duen sinboloa. Internetetik hartutako argazkia.

Antzararen hanka irudikatzen duen beste sinbolo bat. Internetetik hartutako argazkia.

Batzuetan, parajeak eta eraikinak antzararen hankaren sinboloarekin identifikatzen ziren ibiltariarentzat. Maisu eraikitzaileek sakratutzat jotzen zuten antzara-hankaren sinboloa, hirukoaren antzeko marrazkia dena. Sinbolo horiek zentzu nabarmeneko lekuak markatzeko seinaleak ziren.

Garai horietan, Santiagora zihoazen erromesek ez zuten gidarik edo maparik, eta etsaitasunezko mundu batean mugitzen ziren, hainbat erresuma, jaun feudal, hizkuntza, erlijio eta ohiturak markatutako mundu batean. Horrela, beren erromesaldia honako hauen laguntzan oinarritzen zuten: Elizak, Monasterioak eta Babeslekuak.

Antzara basatiek urtaroko migrazio-ibilbide egonkorrak dituzte, eta Antzaren bideak deiturikoak definitzen dituzte. Ibilbide horiek bat datoz Donejakue Bidearekin edo Izarren Bidearekin.

Donejakue bide osoa sinbolo horietaz beteta dago, beren irudikapen amaigabeetan. Urrutira joan gabe, maskorra, Compostelako erromesaldiko hasierako errekonozimendu sinboloa, antzara-hankaren estilizazio bat da. Antzinarotik hasi eta kataro, tenplario, masoi eta alkimistetaraino, antzara animalia sakratua izan da, 3 elementurekin lotzen baita: ura (antzarak igeri egiten du), airea (antzarak hegan egiten du) eta lurra (antzara lurrean dabil).

56 | HISTORIA

Errege-erreginek eta elizgizonek aterpetxeak, bideak, zubiak eta ospitaleak eraikitzen hasi behar izan zuten, Santiagorako bidean zihoazenen erromesaldia errazteko. Baina hori ez zen nahikoa, erromesei ere nolabaiteko segurtasuna eskaini behar baitzitzaien. Eta hor agertu zen ordena bat, alderdi askotan hain ezaguna eta besteetan ezezaguna izan dena: Zaldun Tenplarioen Ordena. Tenplarioena, ofizialki “Kristoren Zaldun Behartsuen eta Salomonen Tenpluaren Ordena”, Erdi Aroko ordena militar kristaua zen, XII. mendearen hasieran bederatzi zaldun frantsesek sortua. Ordena horren boterea azkar hazi zen hainbat faktoreri esker, nahiz eta garrantzitsuena ziurrenik, arabiarren numerazioa maneiatzen jakitea izan, Europako gainerako herrialdeetan


oraindik ere erromatar numerazioa erabiltzen zen eta. Ezagutza horri esker, aritmetika, geometria eta trigonometriari buruzko ezagutzak landu zituzten, eta gaur egungo banku-sistemaren jatorria adierazten duen sistema bat sortzeko aplikatu zituzten. Garapen hori izango litzateke azkenean haiek suntsitu zituztenen etsai bihurtuko zituena, baina hori beste kontu bat da. Hemen Zaldun Tenplarioek Donejakue Bidean utzi zituzten ikurrengan jarriko dugu arreta. Donejakue Bidea gero eta erromes gehiago erakartzen hasi zenean, Tenplarioak konturatu ziren jende horrek babesa beharko zuela, eta, gainera, babes horrek onura argiak ekar ziezazkiokeela erakundeari. Beren betebeharra bidea patruilatzea eta erromesak babestea zen (haien segurtasuna bermatuz). Horrela, Donejakue Bidean gero eta indar handiagoa hartzen hasi zen ordena hori, gaur egun ere horren berri ematen duten lekuak eta eraikuntzak egoteraino.

Tenplarioek, esanahiak ezkutatzeko artearen maisu zirenek, aztarnak utzi zituzten Portugalen, Espainian, Israelen eta, batez ere, Frantzian. Adibidez, Figeac-en, non enkomienda tenplario ospetsua dagoen lekuan eta beste hainbat kaperatan, zeinu sinple bat ezagut dezakegu: grifoak. Horiek erdi lehoi, erdi arrano, izaera errealeko izaki mitologikoak ziren, urrearen zaindari gisa izendatuak. Kondairek diotenez, grifoek urrea usaintzen zuten, eta horregatik, aurkitzen zutenean, zaindu eta arrotzengandik ezkutatzen zuten. Horregatik tenplarioek beren enkomienden atarietan jartzen zituzten. Horrela, badakigu grifoak dauden kaperetan, ziur aski tenplarioak ere egon zirela, eta urre ezkutua ere egon zela [1]. Hain ondo ezkutatua, ezen gaur egun ere, grifoek oraindik ez duten utzi inork ustezko altxorrik aurkitzen.

Eta Oiartzunen ba al dugu horrelakorik? Harrigarria bada ere, Mendiburu kaleko 10. zenbakiko etxeko fatxadan (elizarantz ematen duena), Plateria kaleko Epentzania etxea ere deiturikoan, antzara-hankaren ikurra dago harri batean, Donejakue Bidea Oiartzundik aspalditik igarotzen den seinale. Gainera, grifoaren ikurra ere gure herrian aurkitu dezakegu, Lartaungo San Esteban Elizako sarrera nagusiaren ondoan, Pietatearen kapera deritzonaren ezkerreko horman. 1 Símbolos ocultos: la comunicación cátara y templaria, Paloma Gil

Epentzania etxearen fatxadan dagoen antzara-hanka..

Lartaungo San Esteban Elizako sarrera nagusian dagoen grifoa.

Tenplarioen garaikoak ote? Badirudi baietz…

Nork daki, agian egunen batean grifoak ezkutatzen duen altxorraren berri izango dugu herrian… Joxemari Mitxelena

HISTORIA | 57



seme-alabak


NEKANE MARTIARENA “Abandotatuta ditugu bai zaharrak eta bai haurrak, ez ditugulako ulertzen herritar aktibo gisa, guk produzituko duen jendea behar dugulako. Pena bat da, baina hori da errealitatea”. Abaraxka Ludotekan egin dugu hitzordua Nekane Martiarenarekin (Arragua, 1969), beste behin ere besarkada batekin, eta hizketarako prest bezain gogoz hartu gaitu. Hitz egin dugu Oiartzunez, auzolanaz, hezkuntzaz, aisialdiaz, pertsonak ulertzeko dugun moduaz, emakumezkoen futbolaz, zaintzaz, parte hartzeaz… Galdera gutxi aski dira Ne-

60 | seme-alabak

kaneren ahotik hausnarketa interesgarriak entzuteko; hari mutur batzuk mahai gainean jarri, eta bertatik abiatu gara. Urtekarirako elkarrizketa zela ia ahaztu eta gertuko solasaldi interesgarri bihurtzeraino. Herritar nekaezina da Martiarena, pentsatzeaz gain egitea gustatzen zaion horietako, eta batez ere, herritarrekin egitea maite duen horietakoa.


Herrigintzarako lotura duzula nabarmena da, hamaika saltsatan ibilitakoa zara. Nondik datorkizu herrigintza har hori? Uste dut etxean ikasitako gauza bat dela, nik oroitzen dut gu txikiak ginenean nola gure amak afaltzen ematen zigun, oheratzen gintuen eta nola joaten zen Haurtzaro Ikastolako sorrerako bileretara, eta ibiltzen zen fabrikaz fabrika bono batzuk saltzen Haurtzarorako dirua lortzeko. Gogoan daukat oso txikiak ginela ama nola zebilen herrigintza horretan. Gure aita ere saltsero bat zen, gure aita ibili da Lartauneko sorreran, Aldeguna Arraguako elkarteko sorreran eta urte askoan Oiartzun Kirol Elkartean, izan da Udaleko zinegotzia… aita ere saltxas bat zen. Eta uste dut nik hori ikasi egin dudala txikitatik, eta ni ere horrelako naiz, saltsera bat, alde batean eta bestean egon behar dut. Behar bat da, asko gustatzen zait herrigintzako mundu hori; sentitzen dut ibili egin behar dudala saltsa horietan. Zein bulkadak eramaten zaituzte saltsa guztietan parte hartzera? Nik uste dut nire bizitzan behar dudala herrigintza. Nik badakit lan bat behar dudala bizitzeko eta aurrera egiteko, baina herrigintza ere behar dut bizitzeko. Herriko eragileekin harremana izan, herriko jendearekin egon, gauza bat antolatu, besteaz hausnartu... Mundu hori nire bizitza-

ko parte handi bat da eta behar dut, pizgarri bat da niretzat herrigintzan murgilduta egotea.

Atzera begira jarriko gara, bulkada gehiagoren bila edo, nola gogoratzen duzu zure nerabezaro-gaztaroa? Ni oso gaztetan futbolean jokatzen hasi nintzen, nerabezaro-gaztaro horretan futbolak pisu handia izan du, eta asteburu askotan Oiartzundik kanpo ibili nintzen, Madrilen partida jokatzen, Bartzelonan… nerabezaroa asko lotzen dut kirolarekin, baina baita ere lagunartearekin. Aukera nuen guztietan joaten nintzen kontzerturen batera, Goizuetako jaiak ere asko gogoratzen ditut, aukera banuen ez nituen galtzen Goizuetako jaiak. Gogoratzen dut kirol mundutik asko, kirolak asko eman didalako niri, baina baita ere lagunarte eta parrandatik ere. Aukera nuenean orekatzen nituen biek. Futbolean, lehendabizikoak izan zineten Oiartzungo emakumezkoen taldea sortzen. Oiartzunen auzoetako futbol txapelketak egiten ziren garai batean. Taldetxoak sortzen ziren auzoetan eta futbolean jokatzen aritzen ginen, guk bagenuen entrenatzaile bat, Iñaki Artola, eta berak sortu zuen emakumezkoen taldea. Bera Elizalden bizi zen eta pentsatzen dut Elizaldeko taldetxo hori sortuko zuela, eta futbolean joka-

Oiartzungo emakumezkoen futbol taldea.

seme-alabak | 61


tzen ikusi gintuen, eta Borobil taldea sortu zuen, jende bati deitu zigun esanez talde bat sortu nahi zuela, bere alabak futboleab jokatzen zuen eta bera ere oso futbolzalea da. Borobil taldea sortu, eta Ugaldetxora joan zen bere asmoak zein ziren kontatzera, eta hor hasi ginen. Nik 10 bat urte izango nituen, eta gogoratzen dut berak nola esaten zidan “no le digas a nadie que te he falsificado la ficha, que no puedes jugar”, eta nik mundu guztiari kontatzen nion. Oso ume hasi nintzen, eta egia da Oiartzunen hasi ginela eta Oiartzunek asko zaindu gaituela, elkarteak beti egin du apustu emakumezkoen futbolaren alde eta orain ere hala egiten du. Hasieran, hondartzan jokatzen hasi ginen, bi ekipo bakarrik apuntatu eta automatikoki finala jokatu genuen, ez zegoelako jenderik.

Zortez elkartu ginen nahiko onak ginen neska talde bat eta emaitza oso onak lortu genituen. Emaitza horiekin, eta Artolaren, Karlaren (Lekuona) eta Koldo Fernandezen bultzadarekin, oso zainduak, oso babestuak eta gainera emaitza onekin egin genituen urte batzuk. Oso presente egon zen emakumezkoen futbola Oiartzunen; eta geroztik zenbat jende dabilen, zer bide ireki diren.

Talde gutxi izaki, asko mugitzea tokatu zitzaizuen astebururo... Hasiera batean hondartzan jokatzen genuen, gero areto futbolean jokatu genuen futbol 11n jokatzeko aukerarik ez genuelako. Ekipo gehiago sortzen hasi zirenean, Espainia mailan lehiatzeari ekin genion, eta orduan Añorgako ekipoa eta gu estatu mailako txapelketetan ibiltzen ginen, nibel handia genuelako. Inguruko jendeak Oiartzunen jokatu nahi zuen, eta etortzen zen Irungo, Hondarribiko, Eibarreko jendea… Oso urte politak izan ziren, eta oso emaitza onekin gogoratzen dut. Baina jada ez duzu futbolean jokatzen, ez behintzat talde batean; noiz utzi zenuen? Nik garai horretan kirola egin nahi nuen. Judo ere egiten nuen, eta judoa asko gustatzen zitzaidan, gertatzen da iritsi zela momentu bat judoko txapelketak eta futboleko partidak batera zirenak. Egun batean futboleko entrenatzaileak esan zidan: “Honera arte, edo coges un deporte o coges otro”. Entrenamenduetara joateko moldatzen nintzen, baina behin tokatu zitzaidan final bat eta judoko erakustaldi garrantzitsu bat egun eta ordu berean. Judoa utzi nuen eta futbolarekin jarraitu nuen azkenean, tartean egon zen urte bat

62 | seme-alabak

“Hasiera batean

hondartzan jokatzen genuen, futbol 11n jokatzeko aukerarik ez genuelako” futbol taldea aterako ote zen edo ez zalantza zegoena, ez ote ginen nahiko jende, ez ote zegoen dirurik… eta orduan txirrindularitzan hasi nintzen; Bixkaik bazeukan ekipoa eta txirrindan hasi nintzen entrenatzen. Azkenean, klubak erabaki zuen emakumezkoen taldea aterako zuela, eta ordun txirrinda utzi eta futbolera itzuli nintzen, 24 urte arte edo ibili nintzen futbolean.

Psikologia ikasi zenuen unibertsitatean. Zorroagan hasi nintzen eta Ibaetan amaitu nuen. Karrera egiten ari nintzenean, banekien ez nuela psikologo izaten amaituko, garai horretan, ikusita psikologo eredua zer-nolakoa zen, banekien ez nuela horrela lan egin nahi, ez zitzadan gustatzen, baina karrera bukatu nuen. Ikasten ari nintzela, udalekuetako begirale gisa aritu nintzen Orereta Ikastolan. Gero, Oiartzungo Udalak udalekuak sortu zituen eta bertan hasi nintzen begirale modura. Hortik hasi nintzen gizarte zerbitzuetako langileekin larunbatetako ekintzak antolatzen, Aste Santurako ekintzak… Eta garai horretan ijito asko bizi ziren egun Mercadona dagoen inguru horretan, oso egoera gogorrean bizi ziren, txaboletan… Udaran ni hara joaten nintzen, hango haur ijito guztiak hartzen nituen, gaur egun hori ezingo genuke egin, nire kotxean sartzen nituen C15ean [irribarre batekin kontatu du] eta plazara ekartzen nituen, goiz osoa pasatzen genuen euskara ikasteko batetik, eta handik ateratzeko bestetik, oso egoera latza zen eta. Hortik, poliki-poliki joan ginen zenbait proiektu sortzen. Ludotekaren proiektuarekin abiatu ginen, eta pixkanaka-pixkanaka eraikitzen joan ginen, eta jada hemen geratu naiz.

Hemen Ludotekan, ibilbideari begiratuta, nabari da garrantzia ematen diozula hezkuntza ez-arautuari edo eskolaz kanpoko hezkuntzari. Nik ez dut ulertzen aisialdia heziketarik gabe. Nik uste dut edozein aisialditan dagoela heziketa bat, baita kiroleko aisialdian ere. Haurrekin lanean ari gara, eta haurrak hezi egin behar ditugu,


kiak hartzea oso garrantzitsua da niretzat: hitza eman haurrei. Abaraxkan saiatzen gara horretan, hitza eman eta izan daitezen protagonistak. Aipu batek zera esaten du: “Haurrentzat ona dena, herriarentzako ona da”, baina hori ez dugu ikasia oraindik.

Erraldoi txikiak.

eta haurrak hezten dira eremu formalean modu batean, baina aisialdian beste modu batean. Eta nire premisetako bat da: aisialdia = heziketa. Ez dut ulertzen aisialdia beste modu batean, eta askotan aparkaleku bat bezala ikusten dira ludotekak edo eskolaz kanpoko ekintzak, ez nago batere ados haur batzuek zenbat eskolaz kanpoko ekintza egiten dituzten, iruditzen zait haur batzuek gurasoek baino jornada luzeagoak pasatzen dituztela etxetik kanpo… baina beno, hori beste kontu bat da. Baina bai iruditzen zait aisialdia erabat hezitzailea dela, eta ludotekan, udalekuetan… horrekin jokatzen dugula, jolasean baina haurrak hezten. Proiektu pila bat sortu ditugu hortik, iruditzen zaidalako haurrentzat oso garrantzitsua dela aisialdi hezitzaile hori. Zein balioren bueltan ulertzen duzu aisialdi hezitzaile hori? Guretzat ezinbestekoa da euskara, guk ez dugu ezer egiten ez bada euskaraz, ez dugu ezta musika ere jartzen euskaraz ez bada; batzuek esaten didate oso erradikala naizela zentzu horretan, baina haurrei erakutsi behar diegu euskaraz bizi gaitezkeela, eta euskaraz egin dezakegula dena. Niretzat oso garrantzitsua da kultura, herrigintza, auzolana, herriko eragileekin elkarlana… Abaraxka zulo honetatik kanpo ateratzen dugu beti, eta horrela herriko eragileekin harremana dugu. Natura, zaintza eta elkarzaintza ezinbestekoak ditugu. Niretzat haurren parte-hartzea ere oso garrantzitsua da, haurrak ikusten dira etorkizuneko pertsona aktibo gisa, eta haurrak gaur egungo pertsona aktiboak dira, beren adinean, beren gauza eta mugekin, guztiok ditugulako mugak. Baina haurrak ez dira inoiz erdigunean jartzen, beti dira ondoren izango diren hori, eta niretzat hori akats bat da. Haurrak gai dira ulertzeko, parte hartzeko… gauzak ongi azaldu behar zaizkie, pazientzia eta denborarekin, baina gai dira. Haurrek bileretan parte hartzea eta eraba-

Lehengo urtean abiatu zen haurren jai batzordea adibidez. Parte hartzearen ideia horren haritik dator? Herrian Oinherri sortu da. Oinherriren oinarria 2012an sortu genuen Oarsoirriak proiektuan dago. Oasoirriak sortu genuen Oarsoaldean, eta hori oinherri bihurtu dugu balio guztiak partakatzen genituelako. Duela bizpahiru urte gaur egun Oinharri den horren aurkezpena egin zen Oiartzunen, eta bertan elkartu ginen bost-sei pertsona, eta erabaki genuen, nahiz eta ludoteka egon, guraso gisa hasiko ginela haurrei ahotsa ematen, parte hartzea bultzatzen. Udalarekin egin genuen hitzarmena, eta hortik dator proposamena haurren jai batzordearena. Iaz Kuadrillategiko gazteekin aztertu genuen herrian gazteentzat zer-nolako eskaintza zegoen jaietan, eta ikusi genuen ez dagoela ezer; eta haiek proposamenak egin zituzten. Eta berdina egin genuen txikiekin, LH-koekin egin genituen bilera batzuk eta haiek hartu zuten ardura beren ikasgeletara eta ikasturte bat gazteagoengana jo eta azaltzeko zer egiten genbiltzan. Proposamen sorta handi bat ekarri zuten, eta gero filtro bat pasatu genuen; haurrekin hitz eginez ulertzen dute zein gauza diren egingarriak eta zein ez. Iaz proposamena pasatu genuen jai batzordera, eta orduan antolatu zen magia ikuskizuna, disko festa, uretako puzgarriak… Aurten bigarren aldiz egin dugu, eta oso ekintza politak atera dira, eta aurten berrikuntza gisa, helduen jai batzordean parte hartzen dute haurrek. Suertatutako proposamenak jai batzordera eramaten dituzte hiru umek. Hori nobedade bat da herrian, hori sekula ez da egin; haurrentzako gauzak beti antolatzen dira hel-

“Guretzat

ezinbestekoa da euskara, guk ez dugu ezer egiten ez bada euskaraz”

seme-alabak | 63


Gau Beltza.

duen ikuspegitik, haurrei galdetu gabe. Orain, adibidez, bazkaria ari dira eskatzen: helduek bazkaria dute, gazteek bazkaria dute eta esaten zuten haurrek: “Eta gainera, helduek bazkaria dute haurren egunean, zer zentzu dauka horrek? Gure egunean heldu denak kamixeta berdinarekin eta bazkarian”. Beraiek hori proposatzen dute, gero hitz egin behar da beraiekin eta nola izan daitekeen bideragarria, baina oso dinamika polita sortu da. Gau Beltza ere sortu zenuten Abaraxkatik. Gau Beltzarekin zera pasa zitzaidan: egun batean ikusi nuen nire burua gure alaba zaharrena (orduan nerabe zena) mozorrotzen Halloween ospatzeko, eta horrek egin zidan zarrako bat… Iturriotzeko dorretxera zihoan Haloween osapatzera, eta ez zihoan Gau Beltza ospatzera, Haloween ziren ospatzekoak, eta kontatzen zidan: “Ama, ibiliko gara etxez etxe truco o trato eskatzen…”. Eta orduan buruak egin zidan klak eta zerbait pentsatu beharra genuela ikusi nuen, hasi nintzen Interneten begira eta hor ikusi nuen Gau Beltza ospatzen zela, Oier Araolazak bazituen artikulu batzuk irakurtzen hasi nintzen eta Oiartzungo zenbait baserritara joan nintzen galdetzera. Kontatu zidaten ez zela festa bat, baina egia zela gau horretan kalabazak husten

zirela, eta neska gazteak elizatik ateratzen zirenean, kalabaza horiek kale ilunetan jartzen zituztela neskak beldurtzeko... horrelako kontuak bazeudela. Edo gau batean, Saroben, Ergoiengo auzoan, agertu omen zen txorimalo erraldoi bat eta buruan kalabaza bat kandelekin zuela, eta etxe batzuetan bai elkartzen zirela udazkeneko fruituak-eta jateko... Orduan esan nuen, ba festa bat antolatu behar dugu honekin! Eta ludotekako lankideengana etorri nintzen eta asmatu egin genuen, jakinik Oiartzunen kalabazak bazeudela, bazegoela beldurraren edo sustoaren inguruko zerbait, ba Gau Beltza asmatu genuen. Gaur egun herri askotan ospatzen da suaren inguruan beldurrak idatzi, afari-merienda autogestionatua… hor ere lehen aipatzen genituen balio asko lantzen dira, auzolana, herrigintza, autogestioa, parte-hartzea, herriko eragileekin lan egitea, eta abar. Gure sorpresarako, lehendabiziko urtean jendetza bildu zen, 300-400 pertsona bilduko ginen. Mantentzen joan gara, eta egia da inguruko jende asko etorri zaidala galdezka beren herrietan sortzeko. Euskaltzaleen Topaguneko jendea ere hurbildu zitzaidan eta ikastaro batzuk eman genituen Eibarren. Bi antropologok ikerketa bat egin zuten, eta liburu bat atera zuten… Gaur egun


ikaragarria da zenbat herritan ospatzen den Gau Beltza, baina askotan ez dute bereizten Gau Beltza eta Haloween, izena aldatu diote eta kitto, eta hori akats bat izan daiteke; hori zaindu egin behar da, balioetan ere asko aldatzen da bata bestearengandik.

Haurrekin proiektuak martxan jartzeaz gain, zaharrenekin ere ibiltzen zara, Torri Gukin proiektua izan daiteke horren adibide. Lehen aipatzen genuenetik, haurrak dira etorkizuneko herritar aktibo horiek, eta zaharrak dira jada ez direnak herritar aktibo. Zaharrak non ditugu? Zahar egoitzetan. Niretzat oso garrantzitsua da, eta horregatik, udalekuetan astero joaten gara bisitan aitona-amonengana. Hori ere zaintza bat da. Urte batean gogoratzen naiz loreak landatzen ibili ginela, Gabon hauetan kantatzera joan ginen, eta guztiak oso pozik eta alai ikusten ziren. Eta guk abandotatuta ditugu bai zaharrak eta bai haurrak, ez ditugulako ulertzen herritar aktibo gisa, guk produzituko duen jendea behar dugulako. Pena bat da, baina hori da errealitatea. Nik uste dut urrats batzuk egin behar ditugula haurrekin, etorkinekin eta zaharrekin. Guztiak dira herritarrak, eta elkarlanean eraiki behar dugu herri hau. Guk motxila handi bat daukagu, eta gauza asko desikasi behar ditugu; gainera erritmo azkarretan bizi gara, ez dugu pentsatzen. Egunerokotasunean gauza asko egin ditzakegu, oso txikiak badira ere, baina ale txiki askok osatuko dute aldaketa. Baina aldi berean egin egin behar dira, eta askotan ez gaude prest. Goazen gure egunerokoa aldatzera, nik ez dut zoriontasunaren hitzean sinesten, baina bai bizi kalitate hobe bat gure artean lortzean, herri hobe edo osasuntsuago bat egitean.

Kuestazioa omen da zure festarik gustukoena. Nik ihoteak ez ditut bizi horren modu berezituan, ostiral eta igandez esan nahi dut, intxixu, sorgin eta basandreak hor daude, iruditzen zait izugarrizko lana eta izugarrizko ikuskizuna egiten dutela, baina askotan ez naiz plazara ere igotzen. Niretzat kuestazioak hartzen du indarra, herri zaintza da hori: etxez etxe joan, aitona-amonak bisitatu, kuku bat egin, muxu bat eman, aurkeztu, beren irribarrea ikusi, nola dauden gure zain. Oilo-haragia jartzen dit egun horretaz hitz egite hutsak, marabilla bat iruditzen zait. Parte-hartzea ikaragarria da, bakoitzak parte hartzen du ahal edo nahi duen bezala; guk hartzen dugu dantzan, etxekoek parte hartzen dute zuri zerbait eskainiz,

beste batek auzokoentzako janaria egiten, besteren batek balkoitik irribarre bat eskaintzen… Niretzako Oiartzungo festarik ederrena da. Zein auzotan hartzen duzu parte? Jaiotzez Arraguakoa naiz, Arraguan hartzen dut parte, iruditzen zait hori dela nire tokia. Kañabera nirea da, denek badakite zenek hartuko duen. Baina bazkaldu Gurutzen egiten dut, bertan ditut lagunak eta oso ondo hartzen naute; gero gitarra atera eta kantuan ibiltzen gara.

Zuri entzunda konturatu nintzen, parte hartzearen ikuspegitik begiratuta, dugun festarik handiena dela, ez nintzen konturatua etxekoek ere parte hartzen dutela. Eta oso garantzitsuak dira. Ni urte batean pixka bat haserretu nintzen, gu etxe batera joaten garenean, errespetuz lehendabizi dantza egin behar da eta etxea garbitu, lehendabizi kasu egin behar da eta gero hasiko gara jan-edanean. Arraguan urteren batean pasatu izan zaigu jende berria dagoelako, edo parranda giroan gaudelako edo, eskaini gabe jaten hastea. Eta festa ez da horrela, lehendabizi eskaini egin behar dugu, hori da zaintza. Guk zaintzen ditugu beraiek kasu egitera goazelako, eta beraiek zaintzen gaituzte gu; bizipoza ematen du horrek. Arratsaldean, plazan sortzen den giroa ere ikaragarria da, denak plazara iristen garenean zenbat jende, ze giro osasuntsu eta euskalduna, gainera belaunaldi ezberdinetako herritarrak elkartzen gara… mundiala da. Zaintza aipatu duzu behin baino gehiagotan; herritarrak zaintzearen kontzientziarik ba al dugu? Herrira bizitzera gero eta jende gehiago dator kanpotik. Eta horiek ere zaindu behar ditugu, kalean irribarre bat eskaintzea bada ere, hori ere bada zaintza niretzat.

Ni asko mintzen nauen kontu bat da Oiartzunera bizitzera etorri diren lagun batzuen esanak, esaten didate ez garela irekitzen, kosta egiten dela herrian integratzea... Eta gehiagok ere sentitzen dute, datozenek “esfortzu” bat egin beharko dute ziurrenik, baina guk ere ateak ireki behar ditugu. Askotan esaten omen da: “Zu oiartzungoa zara, baina ez zara oiartzuarra”. diferentzi hori markatzeak asko mintzen nau, iruditzen zait bakoitzak erabaki behar duela nongoa den, nongoa sentitzen den, edo nongoa izaten uzten diogun,


ze batzuei badirudi ez diegula uzten. Gure hizkuntza hitz egiten baldin badute, ziurrenik errazago hartuko ditugu, baina ari naiz hitz egiten adibidez Saharatik datorren batez, Senegaldetik datorrenaz… uste dut ez ditugula behar bezala hartzen eta zaintzen. Egiten ditugu harrera saioak, azken denbora honetan Abaraxkan egiten dira eta ikusi besterik ez dago zein etortzen den harrera saio horietara. Herritarrak ez dira etortzen, ez bada deitu diegula guk zuzenean etortzeko esanez, edo umeen ikuskizunen bat badago guraso horiek etortzen dira, baina horiek ere askotan beren seme-alabak amaitutakoan martxa egiten dute. Harrera saioei eta herritarrei ongietorria emateko ez dugu arretarik jartzen, eta gero kalean ere ez gara hurbiltzen, ez diegu kasurik egiten. Jendeari ez diogu irribarre bat egiten. Batzuetan iruditzen zaigu egiten dugula, baina barru-barrutik ez dugu egin. Ekimen solidarioetara jende asko hurbiltzen da, 10301 ekimena izan daiteke adibide, baina gero, gure egunerokoan ez dugu presente; zailagoa egiten zaigu gure egunerokoa aldatzea eta zaintzea.

Beste zaintza mota bat izan daiteke sendabelarrena. Horretan ere ibilia zara, ezta? Gaur egun utzita daukat. Garai batean asko erakutsi zidan amonak, Maria Jexux Arbelaitzek ere bai, eta hor ibili nintzen Oiartzungo baserrietan galdezka. Gaztea nintzenean, Gabonetan edo urtebetetzean sendabelarren liburuak eskatzen nituen, eta ibili nintzen nire kabuz ikasten, eta tailer batzuk egiten, eta abar, baina jada utzia dut, bizitzak ez didalako ematen.

Ikastaro asko emana naiz garai batean, Berrian ere idazten nuen, telebistan ere programa batean hartzen nuen parte, liburu bat ere atera genuen Elkar eta Berriarekin elkarlanean… Saltsa horretan ibilia naiz, baina orain utzia dut. Polita iruditzen zait gutxienez identifikatzen jakitea, Abaraxkan ere saiatzen gara haurrei har hori sartzen, gero ikusiko du bakoitzak jarraitu edo ez. Baina kalera atera, eta zelaian ditugun belar batzuen izenak jakitea gutxienez, garrantzitsua iruditzen zait. Hori utzia duzu, baina non eta zertan dabil egun Nekane Martiarena? Orain Ludotekan nago buru-belarri, Haziakeko proiektuan ere banabil, Alternatiben Oihartzunean ere banabil. Azken hau 2016 inguruan anto-

66 | seme-alabak

latu genuen lehen aldiz, burujabetzaren inguruan hausnartzeko, pasa den urtean berriro antolatu genuen, taldetxo bat elkartzen gara orain eta erabaki dugu urtero-urtero egiten jarraitzea. Hor ere zaintza dago, amalurra dago… zer garen, herri gisa nora goazen, zer nahi dugun... hausnarketa horietan gabiltza.

Noizean behin behar ditut beste kontuetako gauzak egin, jendearekin harremana izatea eta jendearekin egotea oso garrantzitsua da niretzat. Buruari ematea, nire bizitzan behar ditut proiektu berriak, sortu eta egin, eta horrek ematen dit bizitza. Eta baita jendearekin harremana izateak, ni oso kontaktuko pertsona naiz eta behar dut besarkada bat eman, bestearekin pare bat hitz egin… oso gustura nabil saltsa batean eta bestean.

Aipatu ditugu hamaika proiektu, hausnarketa, talde, saltsa... iruditzen zaizu Oiartzun badela herrigintza bizia duen herri bat? Bai, nik uste dut batzuek behintzat hori jan dugula, eta hori ez da oraingo gauza. Pentsa, nire amaz hitz egiten dudanean, Haurtzaro Ikastola sortzeaz ari nintzen, ordukoaz nabil hizketan… Nik uste betidanik izan dela Oiartzun oso herrigintzari lotutako herri bat, auzolana ere presente egon da; gure amona baserri batean bizi zen eta amonaren etxerako bideak auzolanean egin ziren. Nik gogoratzen dut nire anaia gazte-gazte zelarik nola joaten zen auzokideekin lanera, kamioi bat ekartzen zuen Udalak eta udaleko langileek botatzen zuten maza, baina auzotarren artean egiten zen bidea. Gaur egun ere egiten dira auzolanak, baina garai batean asko egiten ziren.

Egun ere auzolanean sumatzen duzu herria? Konparaketa bat egiteko ez naiz gai, Oiartzunen bati egon da auzolana, beti egon dira eragile asko, kultura esango genuke beti egon dela. Kultura bere osotasunean ulertuta, eta gaur egun nik uste jende bat bagabiltzala taldean edota norbanako bezala ere herrigintzan. Gure ondorengoei zer utziko diegun? Lehen bazegoen, orain badago eta nik uste gerora ere egongo dela, gure herriaren sena hori delako, Oiartzunek beti eduki du hori, eta jende gazteari ere sumatzen zaio, motxila horrekin batera doa herria. Elkarrizketa-egilea: Iraitz Mateo Gogorza


Lorena Lopez eta Joxe Antonio Zalakain, senar-emazteak.

Joxe Antonio Zalakain Lekuona “Eskola nahiko ongi joaten zitzaidan, baina nahiago nuen nire lana: harategia. Harategia izan nuen nik eskola” Joxe Antonio Zalakain Lekuona, altzibartarra sortzez, izatez eta gogoz. Auzoari emana eta auzoak emana. Bi gurasoak zituen auzotarrak, aita herrerotarra eta ama Aranburu baserrikoa; hiru anai-arrebak ere auzotar pe-

toak. Aitarengandik zetorkion harakin senari jarraiki, auzoko harategiarekin jarraitu zuen, familiako lantegiarekin. Altzibar eta altzibartarrak zainduz, ez elikadura hutsean, baita beste makina bat modutan ere.

seme-alabak | 67


Bizitza Noiz eta non jaio zinen? Altzibarren jaio nintzen, Basterotxiki etxean, 1952an, urtearen bigarren egunean. Hau da, urtarrilaren 2an. Oiartzungo elizan, behintzat, urte hartako lehena izan nintzen.

Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroa Altzibarren? Eskolako garaia nola gogoratzen duzu? Oso gustura bizi ginen. Eskolara Altzibarren bertan joaten ginen, jaiotako etxearen beheko aldean; lokal hori gaur egun Udalarena da, orain urte batzuk arte zapateroa eta egon ziren ondo horretan.

Eskolan lehen irakaslea Sesma izan nuen. Haren ondotik etorri zen Benita, ama Karrikako maistra zuen, berarekin hasi ginenean 6-7 urte izango genituen. Benitaren ondoren, Leondik etorri zen neska bat izan genuen. Eta jarraian Maria Pilar, bukatu arte, gure garai hartako unibertsitateko ikasketak. 14 urte arte aritu ginen bertan.

“Altzibar zen

mugimendu gehien zuen auzoa, denek hemendik pasa behar baitzuten. Horregatik deitzen omen zaio Madrid chiquito” Garai hartan auzoa eta herria nolakok ziren? Ikaragarri aldatu dira paraje hauek. Altzibar bera beheko etxeak besterik ez zen: Bastero berritik Klarene plazara, Arri-Gurutze, Teresania…

Mari Pilarrekin 80 ikasletik gora izaten ginen denak elkarrekin. Neguan hotzik ez pasatzeko adina. Askok ziotenez, Mari Pilar zorrotza eta gaiztoa zen, baina hainbesteko taldearekin beharko!

Gainerako pisuak ni jaio ezkeroztik eginak dira. Gogoratzen dudan lehenengoa Mikelete kaleko “Zerra” edo Iragorrina (Farmaziaren parekoa), zerratoki bat zen eta hari eman zioten altxaera lehendabiziko. Gero parekoa, farmaziaren gainekoa, Etxebestenea, Agerrealde, Zelaia-taldea, Klareneberri, Aldapa… Asko handitu da auzoa! Pentsa, Zelaia-taldea futbol zelaia zen! Hor ibiltzen ginen jolasean, trafikoaren beldurrik gabe: futbolean, txingoka… Neska eta mutil denak elkarrekin.

Eskola nahiko ongi joaten zitzaidan, baina nahiago nuen nire lana: harategia. Harategia nuen nik nire eskola. Askotan, astelehenetan hiltegira igo eta gero joaten nintzen eskolara. Berandu, baina inoiz ez nuen errietarik jaso, bai baitzekien lanetik nentorrela. Harategitik eskolara, eta eskolatik harategira ibiltzen nitzen, hori zen gustatzen zitzaidana.

Dena den, Altzibar zen mugimendu gehien zuen auzoa, denek hemendik pasa behar baitzuten. Horregatik deitzen omen zaio Madrid chiquito. Xotero dendan denetik topatzen zen, eta behar zena ez bazen, hurrengo egunerako ekartzen zuten: gasolina, armak… Askotan Donostian edo Errenterian ere aurkitzen ez zenituen gauzak Altzibarren bazeuden.

Denetik ikasten genuen, orduan: geometria, gramatika, geografia… Dena gaztelaniaz ikasten genuen, dotrina kenduta. Dotrina euskaraz ikasten genuen. Euskaraz irakurtzen eta idazten orain ari naiz ikasten, biloben aitzakian; eta nahiko ongi defendatzen naiz.

Bukatuta ere, ilunabarretan udaletxera joaten nintzen, Julian Bergaretxek partikularrak ematen baitzituen. Frantsesarekin aurreratu nuen zer edo zer.

68 | seme-alabak

Oiartzungo kalera, plazara, oso gutxi igo behar izaten genuen: elizara, hiltegira… Oiartzungo plazan igandeetan izaten zen izugarrizko mugimendua, meza ostean. Plazako buelta guztia komertzioa zen: harategiak, arropa dendak, janari -dendak, zapata-denda…

Kamioien kajerak ere egiten zituzten Altzibarren Xoteroneko tornilloekin, Rufinonetarrek (Albistur plazako ate gorri handiak). Handik Iruna mugitu ziren.


Gaztaro polita izan zenuen? Nola gogoratzen duzu? Parranda gutxi egindakoa naiz. Gaupasa bakarra egin dut: Pasaiako San Ferminetan. Eta aspertuta etorri nintzen etxera. Orduan ez zen gaur bezala, ez ginen gauez ateratzen, gaueko 00:00-01:00 aldera dena bukatzen zen eta etxera. Baina beti lana ere ez zen, mendi aldera ohitura handia genuen. Autobusak ere antolatzen ziren.

Zenbat urterekin eta nola ezagutu zenuen gerora zure emaztea den Lorena? Zenbat urte daramatzazue ezkonduta? Lorena Lopez (emaztea) Errenterian bizi zen, Lartzabalen. Bere lankide bat nire bizilaguna zen (Eugenio). Eta hau zen mendirako ibilaldiak eta autobusak antolatzen zituena. Batzuetan, autobusa betetzeko lankideei esaten zien. Horietako batean, Lorena animatu zen eta horrela ezagutu ginen. Nik 20 urte eta berak 16. Geroztik hementxe gaude elkarrekin, eta egun guztia! Ezkontzeko 5 urte egin genituen nobiotan. Gero etorri ziren bi alabak: Lorena eta Irune. Eta ondoren, 5 biloba. Elkar ezagutu genuenean, Lorenak ez zuen hitz erdirik ere egiten euskaraz. Lorenaren aitak jakin bazekien euskaraz, baina ez zien egiten. Gerora, ni hasi nintzenean Lorenaren etxera, berreskuratu zuen aitak, eta baita gure alabekin ere.

Harategia Harategia lehen etxe ondoan genuen, Pottone deitzen dioguna; 1940. urtean ireki zuen aitak, ezkondu zen urtean. Bestea egiteko nik 8 bat urte nituen, 1960. urtearen bueltan. Eta gerora guk ere bertan jarraitu genuen, 2017an itxi genuen arte.

Lehen ere esan duzu txikitatik gustatzen zitzaizula harategia. Anai-arreba guztiak aritzen al zineten harategian txikiak zinetenean? Bai, azkenean, familiako negozioa zen eta guztiok egiten genuen lan. Anaiak gero arrandegia jarri zuen ondoan. Baina beti laguntzen jarraitu zuen. Esate baterako, arrainaren banaketarekin harategiko gauzak banatzeko ere aprobetxatzen zuen. Arreba ere aritzen zen lanean, baina ezkondutakoan utzi zuen. Gurasoak ere hor aritzen ziren. Azkenean, gu biok geratu ginen.

Beti izan duzue tratua jendearekin, auzotarrekin, ezta? Auzoko denda batek tratu pertsonalizatua eskaini behar dizu. Hau da, supermerkatu handiek eskaintzen ez dizutena. Harategira joaten zenak harategia sozializatzeko ere erabiltzen zuen. Auzokideekin egoteko aukera ematen zuen, hitz egiteko, kontu kontari ibiltzeko.

Jende gehienak ohiturak jarraitzen zituen, astegun eta ordu berean joaten zen. Beraz, guk ezagutzen genituen jendearen errutinak. Baita zer eramango zuten ere.

Zuena urte luzez izan zen altzibartarron eta inguruko herritarren harategia. Nola gogoratzen dituzu urte horiek? Jendearentzat konfiantzazko denda zen. Bezeroak ezagutzen genituen, eta beraiek beraien artean ere ezagutzen ziren. Jendeak ongi pasatzen zuen harategian. Ez dugu momentu txarrik gogoratzen. Gogoan al duzu xelebrekeriaren bat edo anekdotaren bat? Gizon bat etorri zen behin, emaztearen zerrenda eta guzti, eta harategiko bankuan zegoela zorabiatu egin zen. Adinekoa izaki, eta besoko mina zuela esaten zuenez, kezkatu egin ziren. Kotxez bueltatu nahi zuen etxera, baina Lorenak hartu eta anbulategira eraman zuen. Medikuak ikusi eta preferentziaz pasa zuen, hitzordua zuenaren aurretik.

seme-alabak | 69


Urte horietan aldaketa asko bizi zenituzten: teknologia, jendearen erosketa ohiturak aldatzea…? Ikaragarri. Garai batean, geronek hiltzen genuen ganadua: baserrian erosi, oinez eraman sokatik, Oiartzungo hiltegira joan… 14 urte egin gabe nituela aitak Iturriotzeko baserri batera bidali ninduen txerria hiltzera, nik bakarrik egiten nuen lehen aldia. Goizeko 06:00etan bizikleta hartuta.

Beste behin, txerriarekin. Txerria bizirik pisatzeko ohitura zen, baina harakinak bezperan hartzen zuen, bestela jabeek tranpa egiten baitzuten, txerria gizendu. Kontzejupean pisatzen zen goizean txerria, alondegian. Txerria saski bat muturrean jarri eta atzeraka eraman behar izan nuen. Hala ere, behin aitak Igantzi edo Arantza aldetik zetorren ganaduaren bila bidali nahi ninduen Eskasera bakarrik. Ezetz esan nion, ez nekielako bakarrik joaten. Azkenean, laguntzarekin joan nintzen.

Gu igandeetan ere lanean aritu izan gara. Goizean 06:00etarako mezetara joan eta gero harategira. Garai hartan, baserritar asko igandeetan bakarrik jaisten ziren herrira edo auzora; beraz, erosketak egiteko orduan aprobetxatzen zuten. Ez zen gaur bezala kotxerik, astoarekin edota zaldiarekin jaisten ziren astean behin. Lartzabaleko denda txiki batetik ere Artikutzara astean behin joaten ziren gauzak eramatera eta harategitik eramaten zuten erosketa. Orduan, jendea ez zen hainbeste mugitzen.

Oiartzungo hiltegia itxi eta Errenteriara eraman behar izaten genuen ganadua hiltzera. Baina beraiek ekartzen ziguten hilik, kamioian. Gero, segituan itxi zen Errenteriakoa ere. Orduan, Martutenera eramaten hasi ginen, Donostiara. Bestetik, gure gurasoak gu baino eskola gutxiagokoak ziren, eta zer esanik ez zuen aldean. Gure aitak zatiketak egiten ez zuen jakingo, baina haragia ederki banatzen zuen, ez zen nahasten. Burua erabiltzen zuten. Orain, ordea, guk dirudigu analfabetoak.

Zuen aurrekoak nola bizi zuten harategia? Gerra denboran, eta ondorenean, asko sufritu zuten. Lorenaren aitonak Irun erre zenean, Hendaiara pasa eta familia bat hartu zuen etxean, Irungo etxea erre baizitzaien. Aitonak fideoak egiteko makina bat sortu zuen, eta estraperloan saltzen zuten ondoren.

70 | seme-alabak

Gure amonari ere garai hartan arraina eman zioten Errenterian, frigorifikorik ez eta dena saldu behar baitzuten. Amona etorri zen legatzarekin, baina oliorik ez eta bidean zehar zerekin prestatu pentsatzen aritu zen. Txistorraren grasa zuen etxean, baina horrekin zaporea aldatuko zitzaiola eta a zer komeriak. Azkenean, Karrikako Etxetxotik erabilitako olioa lortu zuen eta harekin egingo zuen… Frigorifikorik ez izatea ere ez zen makala, janaria mantendu egin behar zen. Harategian, ordea, errazionamenduaren garaian baldintza jakin batzuk zituzten. Ezin zuten nahi zuten beste hil eta saldu. Gobernuak markatzen zuen. Herriko harategien artean banatuta zituzten bezeroak. Garai hartan, kaletarrek pasa zuten gose gehien; baserritarrek, nahi adina ez, baina bazuten zer jana gutxienean.

Nola aldatu da jendearen erosteko edo jateko ohitura? Gure aitaren garaian eta gerora ere animaliaren zati guztiak aprobetxatzen ziren; gainera, etxekoandreak etxean egoten zirenez, haragia osorik hartu eta etxean garbitzen zuten. Gero, adibidez, oilaskoa garbitzeko eskatzen hasi ziren. Horren ondorioz, oilaskoak garbituta etortzen hasi ziren harategira. Hortik, oilaskoa puskatan banatuta saltzera pasa ziren: bularra, izterra, hegala… Oilaskoa saltzeko, a zer lanak! Odolkiez eta txistorraz gain, prestatutako janaria izan zen hurrengoa: Lorenaren kroketa, bularkia bexamelarekin… Urte gutxian asko aldatu da gizartea.

“Gu igandeetan

ere lanean aritu izan gara. Goizean 06:00etarako mezetara joan eta gero harategira”


“Nire belaunak zirela eta adinean gora eginda, itxi egin behar izan genuen”

Familiako negozioa izanda, zer moduzkoa izan da familiarekin lan egitea? Zer moduzkoa izan da elkarrekin lan egitea? Nahiko ongi, noizean behin muturtu izan gara; baina pazientziarekin hartu izan dugu. Zoriontsuak izan gara eta ezin dugu kexatu. Behin ere ez gara aspertu, eguna motza egiten zitzaidan, gauza asko izaten baikenituen egiteko. Jenderik ez izanagatik ere, beti izaten genuen lana. Pentsa, nik alabak txikitan ez nituen ia ikusi ere egiten. Eguerdian bazkaltzera etortzen ziren, eta askotan harategian bertan jaten zuten. Baina gainerakoan goizean beraiek lo zeudela atera, eta arratsean etxera joaten nintzenerako berriz ere oheratuak izaten ziren. Igandeetan bakarrik egoten ginen familia elkarrekin, orduan larunbatetan ere harategia irekia izaten genuen eta.

Zuri aitak erakutsi zizun ofizioa, baina zure ondorengoek ez dute jarraitu. Gustatuko zitzaizun jarraitu izan balute? Gure etxean inork ez du jarraitu negozioarekin. Bi alabek badute lana, beren ikasketak, gustatzen zaienean egiten dute lan eta horrek ere zoriontsu egiten gaitu. Biek probatu zuten harategiko lana udara batez, eta esan behar da esku ona zutela. Baina etxean ikusi dute lana sakrifikatua eta lotua dela, eta gaur egungo bizitza ohiturak ez dira lan hauetarako. Beste garai batzuetan bizi gara.

Pena handia emango zizun ixteak, ezta? Faltan sumatzen duzu? Nire belaunak zirela eta adinean gora eginda, itxi egin behar izan genuen. Baina benetan maite izan dut ofizioa eta izugarri sumatzen dut haren falta. Batez ere, jendearen hartu-eman hori.

Aitortu behar dut oraindik ere joaten naizela tarteka, eta negar egiteko gogoa sartzen zait. Dena utzi genuen bezala dugu, eta txistorrak eta egiten aritzen naiz oraindik ere. Ez zait ahaztu behar, bestela! Oso zaila da, guk esate baterako ez dugu haragirik erosi behin ere, oraindik ere ez. Lehengo lagun eta kontaktuak mantentzen ditut eta gure gustura egiten dugu.

Komertzioak, auzoko komertzio txikiak poliki-poliki ixten ari dira. Zer pentsatzen duzu? Orain urte pare bat, auzoko beste harategiak itxi zuenean, pena handia hartu nuen. Gure bezeroak bertan jarraituko zuten esperantza genuenean, baina ez zen hala izan. Gainera, bezero izandakoak kalean topatu eta beti esaten digute zenbateko hutsunea nabaritzen duten gure harategiaren faltan.

Baina, tira, horrela da bizilegea! Noizbait jubilatu behar genuen, ezin genuen betirako lanean segi. Hala ere, ez uste aspertzen naizenik! Afizioak

Lehen ere aipatu duzu mendia gustuko izan duzula. Oraindik ere jarraitzen duzu? Mendia betidanik gustatu izan zait, gaztetan asko ibilitakoak gara biak ere. Igandero egiten genuen buelta, goizeko 08:00etan hasi eta 13:00ak arte, 5 ordu. Betiere, txokolatezko bokadilloa motxilan genuela. Normalean, 5 bat laguneko kuadrilla genuen eta Oiartzun inguruko mendietan ibiltzen ginen: Urdaburu, Bianditz, Aiako Harria… Baina ezkondu aurretik hilabetean behin edo autobuseko ibilalditxoa egiten genuen, oso urruti ere ez. Gaur egun, belaunak ditudan bezala, pena handiz baina hori ere utzi behar izan dut. Baina geldirik ez, paseotxoak ematen ditugu oraindik ere.

Arrantza. Maiz ikusi izan zaitut auzoko errekari edo arrainei begira, kanaberarekin.. Arrantza gustuko duzu, ezta? Karrikatik gora, Zorrolako errekan ibili izan naiz, paraje ederta, isila, lasaia, baketsua. Oiartzuar askok ezagutzen ez dituen parajeetan barrena; hor badira errekan putzuak, uretatik ez bada iristea ezinezkoak direnak, goiko kanaletik, bidetik ikusten ez direnak. Horiek dira nire gogokoenak.

seme-alabak | 71


Amuarrainak dira bertan preziatuak, aingirak eta exkaluak ere badira. Orain galarazita dago bertan arrantzatzea. Erreka handietan, hil gabeko arrantza baimenduta dago, baina Zorrola aldeko eta antzeko erreketan hori ere ez.

Horregatik hasi naiz orain Hondarribiko portura joaten. Han ere ari dira mugak jartzen, kotxea ezin sartu eta abar. Txitxarroa, lupia, muxarra, berdela… izaten dugu han. Han ere kuadrillatxoa egin dugu eta lagunartean ederki pasatzen dugu, asteko zazpi egunetatik bostetan han izaten gara. Eta nondik datorkizu afizioa? Ba etxetik ez, aita eta osabak-eta ehizekoak ziren, baina arrantza ez. Nik ere gustuko nuen txikitan hori. Esango nuke berez sortua dela, Errenteria aldetik etortzen ziren aitona batzuk ikusten nituen Altzibarko erreka inguru hauetan arrantzan eta arreta ematen zidaten, txundituta egoten nintzen txiki-txikia nintzela haiei begira. Aitak ere bazekien gustatzen zitzaidala eta lehendabiziko kanabera oparitu zidan: muturra bustitzen bazitzaion, hautsi egiten zena. Gerora, bestea hobea lortu nuen. Baita amuak eta korapilo mota desberdinak ere.

Txirrindularitza. Bizikleta ere gustuko duzu, ezta? Bai, oso gustuko dut. Belauneko minarekin hasi nintzenetik, batez ere, asko ibiltzen naiz. Bidegorritik atera gabe betiere, belaunaren mesedetan. Hemendik Donostiaraino ere joaten naiz. Betidanik gustatu izan zait, baina ibiltzeko ohitura orain hartu dut. Zer nahiago duzu ikusi edo gainean ibili? Ikustea ere gustatzen zait, baina gaur egun ibiltzeak egiten didan mesedea ikusita, nahiago dut ibili. Hala ere, Tourra, Giroa, Itzulia… telebistaz jarraitzen ditut.

Argazkilaritza. Argazkiak ateratzea gustatzen al zaizu? Argazki bilduma ederra edukiko duzu, ezta? Ez da nire afiziorik esanguratsuena, baina betidanik izan nuen kamera makina baten ilusioa. Eta behin, zozketa batean motor bat, Vespino bat, tokatu zitzaidan. Ez nuen estrenatu ere egin, harategian nuen eta errepresentante bat etorri zenean, begiz jo zuen eta saldu egin nuen.

72 | seme-alabak

Hor ateratako diruarekin, makina erosi nuen. Orduko 80.000 pezeta edo izango ziren. Minolta markako reflex bat. Ikastaro bat ere egin nuen Errenterian. Gerora, alabek digitala ekarri zidaten, baina konplikatua da, ez da gauza bera.

Kamerarekin gauza asko bildu dituzu, eta etorkizunera begira izugarrizko altxorra da, ezta? Gure gazte denborako argazki mordoa ditut. Urte batzuk pasatu dira eta honezkero garai bateko argazki bezala garrantzitsuak izango dira, baina ez dira asmo horrekin ateratakoak edo bildutakoak. Lehen, auzoko festetan harategiko eskaparatean jartzen zituen Lorenak argazkiak, eta jendeari asko gustatzen zitzaizkion. Orain, jubilatuta, zein plan duzu aurrera begira? Afizio berririk ba al duzu? Bizikleta, portura joan, harategira joan… Hori da nire asmoa ahal dudan bitartean behintzat. Orain, Martutenera joaten hasi naiz, Gipuzkoako Belenzaleen Elkartean laguntzera. Lorena hasi zen Gipuzkoa plazan jartzen diren Belenak prestatzen laguntzen. Horren biltegia Martutenen dago, eta bertako piezak txukuntzen eta konpontzen laguntzen aritzen naiz orain.

Harategian: oilasko, txerri, behia, kroketa_edo arkume aitzaki_horrekin bezero denak bertan ez zen isilune. Gure auzoko harategia altzibartarron bilgune, gure bihotzetan eta auzoan sumatzen dugu hutsune.

Elkarrizketa-egilea: Aintzane Toledo Lardi


JOAN ZIREN LAGUNAK GOGOAN 2009ko abuztuaren 31, eguerdiko ordubata pasatxo. Oiartzungo San Esteban plazara iritsi berria nintzen argazki makina erabiltzeko prest, ehiza fotografikoan buru-belarri bainebilen garai hartan, herriko txori-hegaztiak jopuntuan nituela. Xabaleneko zuhaitzetako txoriei argazki bat edo beste ateratzen ari nintzela, oihu bat entzun nuen bat-batean: «Imanol, atera... atera argazki bat...». Adolfo Leiba-

Hauexek —ezkerretik eskuinera— bertan azaltzen diren zazpi lagunak: Xabier Zapirain (1935- 2019), Iñaki Irigoien —gure lehengusua zena— (1935-2010), Luis Zalakain (1933-2014), Xebastian Galardi (1924-2009), Juanito Arozena (1930-2021), Joxanton Zapirain (1937-2012) eta Adolfo Leibar (1922-2016). [Juanito eta Joxantonen aurpegiak ez dira garbi ikusten, tamalez.]

rren oihua zen —ondo baino hobeto ezagutzen bainuen ahots hura—, Miren tabernako ataritik zetorkidana. Jira egin eta hantxe ikusi nuen Adolfo, tabernako petrilean eserita mahaiaren aurrean, beste hainbat lagunekin batera udako eguerdietako elkargunean. Inguratu nintzen berehala eta, Adolforen eskaerari erantzunez, testu honekin batera doan argazkia atera nien.

seme-alabak | 73


Joxanton Zapirain (1937-2012), ezkerrean, eta Adolfo Leibar (1922-2016), eskuinean.

Joxanton Zapirain (1937-2012), ezkerrean, eta Juan Pedro Aldabe (1932), eskuinean.

Handik bi hilabetera (2009ko azaroaren 2an) zendu zen, zoritxarrez, Xebastian. Gero, tamalez, banaka-banaka beste guztiak joan zaizkigu, agur esanez. Eta hutsune handi-handia utziz...

tzungo plazako paisaje bizi-bizia osatzen zuten lagun min haiek ere! Eta pena bat daukat: Adolfo adiskideak «argazki bat» ateratzeko eskatu arren, argazki gehiago atera ez izana, banan-banan, mahaia osatzen zuten guztioi...

14 urte igaro dira argazkiaren egun hartartik, alajaina, ziztu bizian joan zaizkigunak. Eta urteokin batera, joan ziren, bai, abuztuko azken egun eder hartan, Oiar-

74 | seme-alabak

Imanol Irigoien Aranberri


Karrika auzoko jaietako batzordea.

ENRIKE LEKUONA Zein dira zure izen-abizenak? Enrike Lekuona Irastorza Arsuaga Gaztelumendi.

Familia oiartzuarrekoa? Peto-petoa, Oiartzunen jaio eta Oiartzunen bizi izan direnak beren bizitza osoan. Non eta noiz jaio zinen? Zein auzotan? Etxean/baserrian bizi izan zinen? Jaio 1963ko otsailaren 28an, orduko maternidadeko egoitzan, Donostian, baina bizitza osoa Karrikako baserrian egin dut. Zein dira zure senideak? Bi anaia eta arreba bat ditut: Manolo, Agustin eta Xixili. Gurasoak, berriz, aita Enrike eta ama Maritxu.

Aita Enrike eta ama Maritxu.

seme-alabak | 75


Gaur egun non bizi zara? Auzoa? Altzibarren lo egiten dut, baina bizitza Karrikan egiten dut, baserria eta ganadua han baitaude.

Nondik dator baserriaren izena (Borrondegi)? Toponimian aldatuta dago. Lehen Morrondegi zen, morrontza-etxea, morroi- etxea. Gero polikipoliki aldatzen joan da Borrondegi izenera, eta halaxe gelditu da.

Oiartzungo jaiak ospatzen, emazte eta bi alabakin: Oneski eta Nahikari.

Gurasoak non aritzen ziren lanean? Zein zen beren ogibidea? Garai haietan baserria zen ogibidea, baina aitak Papeleran egin zuen lana beti papera egiten. Amak beti baserrian egin zuen lan, erabat. Amona oso zahartu arte bizi izan zen eta amonak umeak ahal zen moduan hazi zituen, eta orduko lanak haiek ziren. Gure Borrondegi baserria zen hasierako ogibidea, lehenengoa. Gero hasi ziren kanpoan lanean. Haurtzaroaren oroitzapen nagusiak zein dituzu? Nire oroitzapen nagusiak beti auzoan jolasten, elkartearen inguruan egoten eta eskolako bizitza dira. Eskola genuen Karrikan bertan eta oso gogoan ditut gaztetako une horiek. Txikitan eskolarajoaten ginenekoa, garai hartan adin guztietako jendea biltzen ginenekoa (6 urtetatik hasi eta 14 urte arte). Handik Don Boscora joan nintzen 4. maila egitera, Errenteriara.

Zein ikasketa egin zenituen bertan? Bertan Basica (oinarrizkoa) egin eta mekanikako lanbide heziketa ikasi nuen. Lehenengo ogibidean mekaniko gisa hasi eta bizitza guztia daramat mekaniko industrial munduan. Hortik atera dut bizitza.

Gaur egungo ogibidea zein duzu? Berdin nabil, mekaniko industrial gisa lanean Papeleran, baina baserria alde batera utzi gabe. Bi lan bezala dira. Beti gustatu zait baserri mundua, txikitatik ganadua izan dut, ganadu artean bizi izan naiz eta orain uste dut gaixotasun bat dela gorputzean sartuta gelditzen dena.

Bizitzan ganadurik gabe zer egin ez dakizun sentsazio hori dut. Osasunak irauten duen arte hor egongo naiz, baserrian gustura. Nire plazera, afizioa eta bokazioa ganaduarekin lotzen dut. Oso gustura sentitzen naiz eta sentitu izan naiz.

76 | seme-alabak

Amona Xixili eta ama Maritxurekin Borrondegi baserrian.

Zein dituzu egungo afizio/zaletasun nagusiak? Baserrian aurkitzen naizenean horrek betetzen dit eguna, asteburua eta edozein momentu libre. Hori da plazera. Nire hobbya. Beste pertsona bat irakurtzen jartzen den bezala edo zinemara joaten den bezala, nire zaletasuna baserrian aritzea da. Beti dago zerbait egiteko: ganadua zaindu, terrenoa garbitu, konponketaren bat egin eta abar.

Animaliez gain baratzea ere ba al duzu? Baratzea etxerako bakarrik egin dugu. Lehen esne behiak genituen esnea saltzeko. 1990eko hamarkada arte esnea saltzen genuen. Ez genituen behi asko (7-8 artean) eta horrekin familia osatzeko dirua ematen zuen. Orain gauzak aldatu dira (esplotazio estentsiboa dago, adibidez) eta hor bukatu zen baserri esplotazio moduko lanbide hori. Gaur egun 7 buru ditut. Kontua da esne behiak ematen duen lana ez duela ematen haragitako behiak. Terrenoak eta garbitu eta ingurua txukun mantentzearekin aski da. Etxerako arkumeak ere izaten ditut. Orain txekorra ez dugu hiltzen, baina txerri bat hiltzen dugu urtean behin. Dena etxeko kontsumorako, hozkailua bete eta aprobetxatzeko. Oiloak ere baditugu, etxerako arrautzak izateko. Baratzea ere beti etxeko kontsumorako izan dugu. Ez dugu egin kanpo salmentarako.


Behobia-Donostia.

Oreretako sagardo eguna, idiakin sargardo banaketa.

XXI. mendeko baserri munduaren eta zure haurtzaroko baserri munduaren arteko ezberdintasunak: Ez du zer ikustekorik. Gaztea nintzenean baserria beste gauza bat zen. Oso gaztetan hasten zinen bertan lanean. 14 urterekin ziurrenik baserriko lan denak eginda izango zenituen. Beharra zegoen lekuan esku bat bota behar zen. Ez zegoen gaurko esplotazioko ikuspegia. Lana egiten zenuen tokatzen zitzaizulako, eta munduko gauzarik normalena iruditzen zitzaizun (belarra moztu, ganadua jetzi…). Gaur baserriko esplotazioa dena makina, inboluzio eta kontsumismo industrial horretan sartu da erabat eta bizitzeko arazo asko ekartzen dizu. Esentzia erabat galduta dago lehengo baserritar bat eta gaur egingo bat konparatuta, hori galdu da. Garai batean 5-6 ume baziren bertan lanean guraso eta aitona-amonekin, denak ekarpenak egiten, gaur egoera hori 2 pertsonak egiten dute. Umeek normalean alde egiten dute eta baserri-baserriko esentzia hori amaitzen da. Noski, hortik bizi behar baduzu, gauzak oso estututa daude eta gainera garai

batean ez zenuen pentsatzen traktore bat erosteko inbertsio handi batean sartu behar zenuenik (bankuan kredituak eskatzen, adibidez). Lehen, zenuenarekin jarraitu eta aurrera tira behar zenuen. Orain plazeraren sentsazio hori desagertu da modu orokorrean. Egia da badaudela gazteak baserrian bizi direnak, ardiekin lanean, adibidez, badakizu bere ogibidea ez dela, baina plazera dagoen eremu bat badagoela. Badakizu hortik ez zarela biziko, baina pozik zaude egiten duzunarekin. Baserrira itzultzen direnak benetan disfrutatuko duten pertsonak dira, gurasoek transmititu dizute badagoela aukera ganaduarekin ez bizitzeko eta ogia ateratzeko, baina bai zuretzako plazer bat izateko. Gaur ez dago hau pentsatzerik. 80ko hamarkadan aitak esaten zuen: “Ni 8 behirekin esnea salduta eta 4 seme-alaba edukita, nire baserritik ateratzen den diruarekin iristen naiz hori ordaintzera”. Ziurrenik ez zen ezer sobratuko, baina irautea posible zen. Gaur hori ez da posible, hori desagertu da. Hau da nik nire bizitzan bizi izan dudan aldaketa handiena.

Oiartzungo lekurik gustukoena: Pillotasoroko soroa eta gero Aiako Harria Pikoketatik igota lehenengo tontorrera iristen zareneko zabaldia dira. Ergoien eta Oiartzun guztia primeran ikusten den lekua. Hori Oiartzunek duen toki politenetakoa da. Goraino igo behar da, baina eguraldi onarekin eta ilunabarrean zerua garbi dagoenean hori zoragarria da ikusteko. Egun garbia behar du horretarako, baina ikaragarria da. Oiartzungo bailara guztia lainotua dagoenean ikusteak ikaragarrizko sentsazioa sorrarazten dizu. Lanbroa beheko partean gelditzean eta goia garbi-garbi egotean ‘hau argazkia’ esaten diozu zeure buruari. Salto egiteko gogoa ematen dizu. Sega apustua Karrikako jaietan Pelu anaien aurka.

seme-alabak | 77


Erne txirrindulari taldeko entrenatzailea izan zen bi urtez.

Mendian.

Mendizalea al zara? Gustatzen zait bai, beti gehiago jo dut mendira hirigunera baino. Gazte garaitan mendira eskiatzera joaten ginen, Alpeetan eta Pirinioetan ibilia naiz. Oporrak neguan egiten nituen 15 egun eta eskiatzera joaten ginen. Orain denbora dudanean errazago jotzen dut mendira herrira baino, kosta egiten zait. Gure baserri inguruak asko betetzen digu bizitza zentzu horretan. Hori ez bagenu izango, beste bizitza estilo batera joko nuke, baina hau dudanez eta egun osoa berdez inguratuta nagoenez, koberturarik gabe egotean beste lasaitasun bat ematen dizu. Karrikako zulora sartu eta zure munduan sartzen zara. Herrigintzan eta auzoan aktiboki parte hartzen noiz hasi zinen? Eta zertan? Zortea izan dugu gure aurreko belaunaldia elkarte bat egiten hasi zelako (60an jaiotako belaunaldia), eta niretzat elkartea bigarren etxea bezala izan da, modu batera esanda, urte askotan. Elkartearen lehen harria 70eko hamarkada hasieran jarri zutela uste dut eta auzo-langintzan eraiki zuten. Auzokideak eta lagunak libre zeudenean pixkanaka eraikitzen joan ziren. Niretzat auzoa beti erreferentzia izan da bai lagun aldetik baita elkartea ere. Guk egiten genituen gauza guztiak elkartearen bueltan ziren. Gogoratzen naiz 15 urtetarako sartu ginela herriko jaietako batzordean lanean eta egiten genituen ume jolasak, korrika lasterketak, jai giroko erromeriak… Hor hasi ginen. Niretzat gaur egun ere auzoa erreferentzia da, baina beste maila batean. Lehen beste modu batera egiten ziren gauzak, auzolanean egiten

78 | seme-alabak

zen egin behar zen guztia eta beste ohitura batzuk zeuden. Gaur ez du inork imajinatzen auzolanean elkarte bat egin daitekeela, ez du pentsatu ere egiten. Egun lokala eskatu eta Udalak jartzen dizu, asko aldatu da gauza.

Nola aldatu da auzoa urteetan zehar? Karrika handitu egin da. Etxebizitza gehiago egin dira. Urte batzuk izan ziren bertako gaztea auzoan gelditu ez zena eta zaharrak bakarrik zeuden. Haurtzaindegiak ematen zion bizitza. Nik uste etxe batzuk egiteak eta bertako gaztea auzora itzultzeak eta kanpoko gazteria ere etorri izanak bizitza eman diola auzoari. Emozionalki lehenera etortzeko balio izan du. Ume txikiak egoteak bizitu egin du panorama duela 20 urte zegoenarekin alderatuta. Lehen zeuden baserrietara gaztea itzuli egin da, bizitzeko beste aukera batzuk bilatzera. Uste dut horri esker urte batzuetan aldatu egin dela dena. Poliki-poliki.

Karrikako jaiak antolatzen.

Bidegorria egiteak lagundu al du? Bai, asko gainera. Oso pasealeku polita dago orain. Benetan zoragarria da. Esango nuke bazeudela inoiz etorri ez ziren altzibartarrak, eta orain dagoen aukerarekin hau dena ezagutu dutenak. Auzo txikia da, baina azken urteetan bi-


Artaso elkartean.

Sukaldari lanetan nire emante Loni Diezekin.

zitza dauka eta poza ematen du. Elkarteak asko laguntzen du baita ere, merendola aldetik adibidez, eta errekako inguru horretan egin diren berdegune zaindu horiekin ere. Erreka horrek bizitza handia ematen du, oso garbia da eta edozein puntutan igeri egiteko lekua duzu. Ume txikiak dituzten familientzat leku paregabea. Gainera, konturatzen dira inguruan animaliak eta bizitza naturala existitzen dela, badagoela bizitza telebistatik aparte.

arte. Lo eza ikaragarria sortzen zen hor, oso atseden ordu gutxirekin, eta aurrera egiten genuen. Horiek burutik ahaztuko ez diren irudiak izango dira. Momentu onak beti. Gaur ere sartuta egoten gara, langintzan gehiago parrandan baino.

Karrikako festak zer dira zuretzat? Xanistebanekin alderatuta zer esango zenuke? Urteko parrandarik handienak dira Karrikako festak. Goizuetakoekin bat egiten zuten gainera, eta bizitza oso gogorra zer egun batzuetan (barreak). Egia da plazera eta lana elkartzen dituela. Azkenean lan asko egin behar zen jaiak antolatzen. Xanistebanak baino jai garrantzitsuagoak izan dira niretzat. Gustura sentitzeko moduan zaude beti eta jendea urtean zehar elkartzeko garaia da eguna goizetik hasi eta parranda amaitu

Karrikako elkartea (Artaso) entzuteak zer sentiarazten dizu? Beti poza. Eroso sentitzen zara. Badakizu afari bat dela, bilera bat dela, edozertan laguntzeko edo arazoren bat konpontzeko dela, beti gustura egongo zarela. Ilusioa eta positiboa da beti. Xanistebanetako sokatira txapelketan, Karrikako auzotarrak.

Gazteek erreleboa hartuko al dute auzoko egitasmoetan eta elkartean? Karrikan, egia esan, erreleboa ematen diona elkartea bera da. Elkartean karrikatarrak ez diren kide asko daude, eta bere konposaketan/estatutuetan ezarrita dago Karrikako elkartean sartzen bazara jaiak bertan ekarpena egin behar duzun betebehar bat direla. Horri esker, jende gaztea etortzen da. Belaunaldi gaztea azken urteotan geureganatzen saiatu gara, bide bat da modu batera behartzeko jaiak egiteko garaian ekarpena egin behar dela auzoan. Denek ondo pasatzeko modua da. Batzuentzat zaila da ordu asko pasatzea antolakuntzan asteburuan zehar, baina beste aldetik begiratuta, polita da. Gu aurrerantz goaz eta gure seme-alabak dira erreleboa hartu behar dutenak. Hala ere, errelebo hori egiteko funtzionamendua ikusi egin behar da, eta bertan egon behar da ikasteko. Batez ere auzoa bizitu egin behar da hori sentitzeko. Hori bizitzeko elkartea da, elkartean bazaude bizitzen duzu.

Oiartzun Kirol Elkartean noiz hasi zinen? Eta nolatan sartu zinen klubean? 2003-2004an sartu nintzen, alaba bat futbolaria nuelako. Garai hartan Touringera joaten zen entrenatzera, Oiartzunek ez baitzuen talderik nesketan. Emakumezkoen futbolean beti izan da

Artaso pilotalekuarenn inagurazioa.

seme-alabak | 79


tan futbola borroka baitzen batez ere. Hark ezarri zuen estiloa izan zen futbol munduan maila bat gora igotzea posible egin zuena. Guk ezagutzen ez genuen futbola sortu eta ezarri zuen. Azken urteotan futbolaren alderdi fisikoak eboluzionatu du, garai hartan Cruyffen estiloa izan zen dena aldatu zuena. Gaur egun baloia da zuk ibili

Pepe Gartziarekin, entrenatzaile garaian.

behar duzun jostailua, eta baloia da dena ematen dizuna, atera sartzen den garaian poza edo alderantzizkoa. Harekin jokatzen jakin behar duzu. Nik hala ulertzen dut behintzat.

Nahikari alaba, jokalaria.

zaindu duen eta aurrera eraman duen kluba, baina haur eta gazteen talderik ez zuen organigraman osatuta. Koldorekin [Fernandez]beti genuen laguntasun handia eta komentatzen genuen alaba 9 urtekin Touringera joan behar izatea motxila hartuta autobusen ez zela posible. Gurasoak bildu eta Koldorekin batera hitz egin genuen ea zer egin genezakeen. Jendea entrenatzeko prest bazegoen organigrama barruan sartuko zela aipatu zen. Gauzak aldatzen hastea erabaki genuen. Jakinda horrelako proiektu batek urte dezente irauten duela eta jarraipena eman behar zaiola, neska txikiekin hasi ginen lanean Pepe Gartzia eta ni, eta bertan jokatutako neskek ere esku bat bota ziguten. Poliki-poliki hasi, eta inplikazio handiarekin hasi ginen. Astean bi entrenamendu eta asteburua okupatua izateak inplikazio handia sortzen baitzizun. Oraintxe bertan emakumezkoen futbol barruan organigrama osoa osaturik dugu. Eta, nire aldetik, OKEko lehendakaria naiz gaur egun. Alabarengatik sartu nintzen, baita alabaren lagunek futbolean jokatu nahi zutelako ere. Horrela sartu nintzen. Inguruko gurasoen eta jokalari ohien laguntza ere azpimarratzekoa da hau posible izateko. (Ikastetxeetara joateko jokalarien kopuruak eta haien ekarpenak aurreikusteko). Entrenatzaile profila nolakoa duzu?

Nik oso-oso gustuko nuen Johan Cruiff. Asko gustatzen zitzaidan berak futbola ulertzeko zuen modua. Nire erreferentea zen. Galdetzen nuen “posible da horrelako futbola egitea?”. Garai har-

80 | seme-alabak

Entrenatzaile bat eta jokalari bat eta talde bat: Entrenatzailea Johan Cruyff. Lehen aipatu dudan guztiagatik. Jokalaria Jesus Mari Zamora. Nik uste lehenengo Liga irabazi zuelako, guk gaztetan bizitzen genuen Real hori, aitak askotan eramaten baininduen Atotxa zaharrera. Zamora Don Boscotik ezagutu nuen jokalari gisa hasi zen garaian. Jokalari gisa bere puntu gorenean zegoenean profesional mailan, Artaso elkartera etortzen zen asteburu askotan. Hemen lagun asko zituen. Txikitatik ezagututako pertsona bat zen. Nola ez, Gijonen sartutako gola ez dugu inork ahaztuko. Kluba, Oiartzun KE, azken urteetan bizi dudanagatik. Baina txikitatik izan naiz Realzalea, Atotxa zaharrera aitarekin joateagatik, guri hori irakatsi zigun. Niretzat Atotxara joatea eta partidak bizitzea esperientzia ahaztezinak dira. Beti ilusioz bizi izan dut futbola. Jokalaria izan zinen? Nolakoa? Jokalari bezala beti ibili nintzen Don Boscon. Urte batean Oiartzunen probak egin nituen, baina lagunak Don Boscon zeudenez bertan gelditu nintzen. Jokalari borrokalaria nintzen. Gaur egun teknikoki txarra esango lukete, baina borroka aldetik eta fisikoki txukuna nintzen. Horrek salbatzen ninduen. Garai hartan ez zen teknika erabiltzen, indarra eta sasoia ziren ezaugarri garrantzitsuenetakoak.

Zer eman dizu klubak? OKEk asko eman dit eta asko ematen dit. Gaurko egunean 400 neska-mutil oiartzuar astero astero Ugaldetxora kirola egitera joaten ikusteak, horrek ez du preziorik. Neure buruari galdetzen diot: “Hori nola baloratzen duzu?”. Horrek ematen dizun barne poza, mendi tontorrean zaude-


nean jasotzen duzun arnasa hori bezalakoa da. Ikaragarria da Oiartzunen gertatzen ari dena. Aztertzekoa. 10.000 biztanleko herri batek futboleko 460 fitxa izatea, ez dakit nola den posible. Oso zaila iruditzen zait. Ni hasi nintzen garaian 11 talde ziren eta gaur 23 talde ditugu. Estruktura txikiarekin gelditu gara, azpiegitura gutxi ditugu horrenbeste talderentzat, baina gazteekin sentitzen duzun poz horrek betetzen nau. Hori da klubak eman didana. Ematen didana astero jasotzen dut. Orain, adibidez, denboraldia amaitzen ari denean, talde batzuk igo, besteak play-off kanporaketekin, besteak jaitsi… bizitasun hori jende gazteengan ikustea oso polita da. Ez nuen behin ere pentsatu hau bizi izango nuenik. Jende asko kirolera eta Ugaldetxoko zelaietara bideratzen dela ikustean, jokatzera eta lagunartean bizitzera, pentsatzen dut gu zerbait ondo egiten ari garen seinale dela. Asebetetze horrek ez du baliorik. Benetan gustura sentiarazten nau.

OKEren etorkizuna nola ikusten duzu? Proiektu aldetik, falta zaiguna eskola zehaztea da. Ea nola egin ahal dugun. Foru Aldundiarekin hitz eginda (adin txikikoen formazioa baita), nondik norakoak zehaztu behar ditugu eta estrukturalki osatu behar dugu. Lekuarekin arazoak ditugunez, ordutegiak oso zailak dira kudeatzeko, eta eskola proiektuaren organigrama barruan sartuz gero, ordutegi zehatz bat ezarri behar da haientzat. Hor ditugu arazoak. Eskolaren ideia integratzen duenean eta dena estrukturatuta dagoenean gure proiektua erabat osatuta geldituko litzateke. Lehenengo urrats hori ondo zehaztea falta zaigu. Hori osatzean emaitzak iritsiko dira. Behe-behetik jarraipena eginda lana egiten ikasten badugu, aurrera aterako dugu kluba. Jokalarientzat gutxienez 5 urteko jarraipen estruktura osatzea ezinbestekoa da, formatu daitezen. Haurren eta gazteen lanketa hori guztiz beharrezkoa da.

Muxikoak dantza, emaztearekin.

Hor barruan ez bazaude, oso zaila da ondo ikastea, eta guztiz eskertuta nago aukera hori izateaz. Herri bat nola kudeatzen den ikastea oso aukera aberasgarria izan zen, bakoitzak ahal zuen modura egiten genuen lan, baina oso aberasgarria izan zen.

Azken hitz batzuk amaitzeko... Nik ikasitako gauzak gazteei ahal den neurrian irakatsi eta aldaketak ematen diren bezala beraiek jarriko dute gehiengo hori. Osasuna dudan bitartean laguntzen segituko dut bai elkartean, bai herrigintzan, bai edonon. Emazteari ere eskerrak eman nahi dizkiot, beti hor egoteagatik eta eman didan laguntzagatik. Elkarrizketa-egilea Beñat Trigo Perez.

Herrigintzatik jubilatzen al da norbait? Ez dut inor ezagutu herrigintzatik jubilatu denik, akaso ezinak jubilatu dituenak bai.

Gaixotasun bat edo beste barrioko bidea hartzen baduzu bai. Bestela ez da inor atzera botatzen. Oso zaila da hortik ateratzea (barreak). Nik zorte asko izan dut eta aukera izan nuen benetan Oiartzungo herria nola zen ikusteko Ezker Abertzalean Udalean politikan lanean aritu nintzenean. Izugarri ikasi nuen herriak berak duen funtzionamenduaz. Sektore ezberdinak ukitzen.

seme-alabak | 81


Ezkerretik hasita, zutik, Maria Jesus, Belen eta Marian. Behean, Maria Eugenia, Maria Jose eta Mari Carmen.

«Elkarrizketa honen bitartez gure gurasoei, Ignacio Garmendia eta Maritxu Galdosi, merezitako aitortza egin nahi diegu»

Garmendia Galdos ahizpak

Garmendia okindegiko emakumeak Sei dira Garmendia okindegiko ahizpak: Belen, Marian, Maria Eugenia, Maria Jesus, Mari Carmen eta Mari Jose. Duela bi urte jubilatu ziren eta, bide batez, negozioa eskuz aldatzea erabaki zuten. Iñigo anaiak, berriz, soldataren pean lanean jarraitzea adostu zuen.

82 | seme-alabak

«Betidanik» izan dira okin. Euren aitona-amonek sortu zuten lehen denda Errenteria-Oreretan, eta haien gurasoek, Ignacio Garmendiak eta Maritxu Galdosek, eman zioten jarraipena negozioari Oiartzunen. Elkarrizketa honen bitartez euren gurasoak omendu nahi dituzte, ederki merezita.


Errenteria-Oreretan hasi zuen negozioa zuen aitaren familiak. Bai, halaxe da. Gure aitak esaten zigun Balbina birramonak Erdiko kalean zabaldu zuela negozio txiki bat senarrarekin batera. Dendan ogiaz gain janaria ere saltzen zuten. Hala ere, handik XX. mendearen hasieran Capitan-enea kalean lantegia (obradorea) zabaldu zuten. Garai hartan, ogiaren banaketa zaldiz eta gurdiz egiten zuten. Lehen autoa, berriz, 1. Mundu Gerra amaieran erosi zuten eta zaldia albo batera utzi zuten.

Eta noiz etorri ziren Oiartzun aldera? 1930. urte inguruan, Orereta-Errenterian zeukatenaz gain, Oiartzunen beste okindegi bat jartzea erabaki zuten, San Juan kalean hain zuzen ere. Baina 1936an altxamendu militarra hasi zenean 3 urtez itxi egin behar izan zuten.

1932an, Orereta-Errenterian bi uholde izan ziren. Kalte handiak eragin al zituzten dendan? Bai, oso kaltegarriak izan ziren. Aitak esaten zuen urak lau metroko altuera hartu zuela eta denda hankaz gora geratu zela.

Horrez gain, gerraren ondorioz ogia egiteko ez zegoen ia ezer. Irina egunero ekartzen omen zuten, baina oso kantitate txikitan. Behin baino gehiagotan gelditu omen ziren ogia egiteko laberako egurrik gabe. Eta hori gutxi balitz bezala, ga-

Eskuineko lehena da Ignacio Garmendia, atzean laneko automobila duela.

solinarekin ere arazo handiak izan zituzten. Hilabete osorako 60 litro besterik ez zuten banatzen, hortaz, berriro zaldiz eta gurdiz banatzeari ekin zioten.

Altxamendu militarrak 3 urte iraun zuen. Amaitutakoan egoera aldatu al zen? Aitak esaten zigun gauzek errazionaturik jarraitu zutela: irina oso gutxi banatzen zuten, eta arazoak izaten zituzten gasolina, ikatza, egurra… lortzeko. Errazionamenduak 1952. urte bitarte iraun zuen.

Uholdeak bazeuden ere, ogia ez zen faltako bezeroen etxeetan.

seme-alabak | 83


Ignacio Garmendia eta Maritxu Galdos, ezkontza egunean.

Garai horretan ekin zioten Oiartzungo okindegiari, batez ere Arkalen, Babilonian, Aritxulegin zeuden militarrentzat ogia egin behar zutelako. Garai horretan, gure gurasoek hartu zuten Oiartzungo okindegiaren negozioa eta Orereta-Errenterian izebak jarraitu zuen, 1966 bitarte.

Eta gure anaia Iñigo jaio zenean etorri ginen gaur egungo etxera, 1964an. Garmendia okindegia izena zuen eta hasiera hartan egur-labearekin egiten genuen ogia. Gurasoek nola ezagutu zuten elkar? Aita, Inazio Garmendia, Orereta-Errenterikoa zen; ama, Maritxu Galdos, berriz, oiartzuarra. Gurutze auzoko Galdos etxekoa zen. Han jaio eta hazi zen eta gaztetan Galdoseneko tabernan lanean ari zela ezagutu zuen aita.

Senide guztiek lan egin duzue okindegian. Gaur egun Iñigok ere jarraitzen du, soldatapeko gisa. Nola egiten zenuten lan-banaketa senideen artean? Gurasoek erakutsitako bideari jarraitu diogu beti. Adinaren arabera joan gara guztiok negozioan lan egiten, hamasei urterekin hasi ginen lanean. Lehendabizi Belen, zaharrena delako. Hark auzoetan banatzen zuen ogia, Iturriotzen, Ergoienen.... Marian bigarrena da eta ikasketak amaitu zituenean etxean zegoen eta tinbrea jotzen zutenean ogia erosteko gora eta behera ibiltzen zen. Azkenerako, behean geratzea erabaki genuen, bertatik bertara ogia saltzeko. Eta horrela, poliki -poliki zazpi senideek lan egin dugu negozioan, eta zegoen premiaren arabera antolatzen ginen. Nolanahi ere, gazteagoak ginenean, opor garaian, gurasoei laguntzen genien ogi-banaketan. Gainera, aitak oso gustukoa zuen gutako batekin ogia banatzea. Hamahiru urterekin, esate baterako, aritzen ginen lanean udan.

Ikastola inguruko etxeetan ere aritzen ginen ogia banatzen neska kozkorrak ginenean.

Gaur egun bi egunetan bakarrik ixten da negozioa. Beti horrela izan al da? Garai batean ez. Esate baterako, San Honorato egunean (maiatzak 16), okinen egunean, jai izaten zen eta itxi egiten genuen, baita maiatzaren 1ean ere. Ostiral Santuan ere ez zen ogirik zerbitzatzen, ezta Eguberritan eta Urteberri egunean ere. Gainera, gogoratu lehen igandeetan ez zela ogirik ekoizten… Beraz, jaiegun gehiago genituen. Gaur

Ezkondu zirenean, Elizalde auzoan jarri ziren bizitzen, elizaren ondoko etxe batean. Handik, Caixabanken gaineko etxera aldatu ziren eta han bizi zirela eraiki zuten gaur egungo etxea eta 1964an jarri ginen hemen bizitzen.

Eta denda noiz zabaldu zenuten? Ikusirik jende asko etxera zuzenean etortzen zela ogia erostera, denda zabaltzea erabaki genuen, duela 30 urte, hau da, 1993an. Herri Urrats eguna zela gogoan dugu, maiatza zen. Egun seinalatua izan zen.

84 | seme-alabak

Garmendia etxea, okindegiko egur-laberako egurra aurrean duela.


Ezkerretik hasita, lehena da Maritxu Galdos, Galdoseneko tabernan.

Ignacio Garmendia, okindegiaren aurrean.

egun asko aldatu da dena eta bakar-bakarrik bi egunetan ixten da negozioa: urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean.

Oso ezberdina al zen auzoz auzo banatzea ala dendan jardutea? [Belenek eta Maria Jesusek] Guk nahiago genuen ogia partitzen aritzea, nahiz eta askotan busti euria egiten zuelako. Lanaren erritmoa norberak jartzen zuen, gainera beti bezero berdinak izaten ziren eta konfiantza handia genuen elkarrekin.

Oiartzungo auzo guztietan egiten zenuten ogi -banaketa. Bai, auzoz auzo; etxez etxe eta baserriz baserri ere egiten genuen. Auzo bakoitzean gutxienez hamar bat parada bazeuden. Gogoan dut [Belenek dio] haurdun nengoela ia amaiera arte lan egin nuela eta Iturriotz auzoko banaketan bertako emakumeek nola laguntzen ninduten ogiaren saskia kotxetik jaisten. Oso eskertua nago.

Oiartzungo auzoetan banatzeaz gain Orereta-Errenterian ere saltzen genuen ogia, Galtzaraborda auzoan esate baterako. Bozina jotzen genuen eta bezeroak jaisten ziren ogia erostera.

Aita goizeko seietan hasten zen baserrietan ogia banatzen. Iturriozko Disparatene denda ere goizeko sei eta erdietarako zabaltzen zuten eta ordurako ogia hara eramaten zuen aitak, baserritarrak esnearekin jaisten zirelako.

Asko aldatu al da ogiaren salmenta? Bai, izugarri. Lehen bi ogi mota egiten genuen: handia eta txikia. Baserritarrek handia erosten zuten, mami askokoa. Gaur egun, berriz, denetarik egiten da: txapata, zereala duena… Izan ere, bezeroari aldatzea gustatzen zaio, nagusiki gazteei. Hala, ogi mota batez aspertu ahala beste mota bat erosiko dute. Helduek, ordea, beti antzekoa kontsumitzen dute. Edonola ere, ogiaren kontsumoa asko jaitsi da.

Bilkura horietan ogia ez ezik, herriko azken berriak ere elkarbanatzen genituen. Herriko norbait hil bazen ez zegoen beste elkarrizketarik. Informazio eske etortzen ziren eta guk denetik jakin behar genuen, zenbat urte zuen, seme-alaben kopurua… Holakoetan asko atzeratzen zen ogi-banaketa. Askotariko aitortzak ere egiten zizkiguten askok. Apaizarenera bezala, konfesatokira zetozen gugana [barrez]. Baina oso zuhurrak izan gara eta kontatzen zizkiguten kontuak oso ongi gorde ditugu. Beraz, konfiantzazkoak izan gara beti eta bezeroak hori oso argi izan du. Egunero-egunero ogi kopuru berdina saltzen al da? Ezta pentsatu ere, ez dago egun berdinik. Udan gutxiago saltzen da. Astearteetan beti gutxiago saltzen da, baina ez galdetu zergatik.

Udan, nahiz eta gutxiago saldu auzoetako festetan ogitartekoak egiteko ogi asko saltzen genuen. Hori bai, gure etxea ez zegoen inoiz itxita, behar zuten guztietan saltzen genien, gustura asko gainera. Gure eginbeharra zela pentsatzen genuen. Gainera, ulertzekoa da festa batzordeko kideek ere ez jakitea kalkulatzen zenbat ogi beharko zuten.

seme-alabak | 85


Santiyutan eta batez ere Saninazioetan asko saltzen genien iturrioztarrei. Jon Zabaleku zenak beti gehixeago erosten zuen, nahiago baitzuen inor ez geratzea ogitartekorik gabe. Xanistebanetan ere lan handia izaten genuen: Haurtzaro ikastolako txosna, gestorako txosna, Giriziako taberna, Elizalde ikastetxekoa…

Zer eman eta zer kendu dizue ofizio honek? Batez ere denbora kendu digu, batik bat familiarekin egoteko. Urte askotan lanean aritu gara oporrak hartu gabe. Astean egun batean bakarrik libratzen genuen eta ezin bazen, ezta hori ere. Beste langileek jai hartzen zuten baina etxekoei lanean aritzea egokitzen bazitzaigun, aurpegi ona jarri eta lanera. Nekeza baita okinaren egunerokoa.

Lanbide honek poz handiak ere eman dizkigu. Oso gustura joan gara lana egitera, batez ere bizilagunengatik. Pentsa, familia askoren hiru belaunaldi ezagutu izan ditugu guk haien etxeetara ogia eramaten! Auzo eta baserriz baserri eramaten genuen ekoitzitakoa goizero. Bozina jo, eta hortxe ateratzen ziren bizilagunak, egunerokoaren bila. Azken egunetan jendearekin agurtzea asko kostatu zitzaigun.

COVIDaren urteak ez ziren batere errazak izan, ezta? Ez, horixe! Paliza handia hartu genuen. Hasieran, txanpon guztiak garbitzen genituen, lixibarekin. Eta izugarrizko ilarak sortzen ziren. Egun batez, Tronpeoko maldaraino luzatu zen bezeroen ilara. Baina denok pazientzia hartzen genuen eta ederki moldatzen ginen. Oso eskertuak gaude horretan ere.

Bezeroenganako oso tratu zuzena zenuten. Bai, saiatzen ginen denen gustuak asetzen. Ogi zuria nahi zuenari hori eskaintzen genion beti eta horrela gehienekin. Gainera, bezeroak izenez deitzea ere saiatzen ginen beti. Tarteka, izengoitiak ere erabiltzen genituen [barrez]. Bezeroek ere oso ongi ezagutzen gintuzten. [Belenek] Zenbaitetan kotxearen bozina jotzeko moduan jakiten zuten zer-nolako aldarterekin nindoan. “Gaur presa handiz dator”, zioten zenbaitetan oso fuerte jotzen banuen bozina. Gurasoak izan ziren gure erreferente nagusiak: haiek erakutsitako bideari8 jarraitu genion guk. Aita baserrietara joaten zenean, baserritarren seme-alabekin jaisten zen gero, eskolarako bidean. Errotaxarreko Dani Lasak askotan gogoratzen zigun nola etortzen zen ikastolara gure aitaren furgonetan, ogien artean. Kantari joaten omen ziren harekin. Guk ere taxi lanak egin izan ditugu. Ez zitzaigun deus ere kostatzen. [Belenek] Behin, Oiantzabaleko nagusia jaitsi izan nuen baserritik kalera eta hantxe joan zen auzotarrei esanez “andregai berria daukat; gaztea gainera”. [kar-kar-kar]

Zeintzuk izan dira Garmendia okindegiko okinak? Gure gurasoak ogi banatzaileak izan dira beti. Okina gure aitona Angel Garmendia izan zen. Ondorengo okinak hauexek izan ziren: Manuel Intxauspe, Nikolas Sarasti, Inaxio Basasoro, Jose Mari Goñi, Luis Huarte, Jose Mari Roteta eta Xanti Lizarraga. Jubilatu arte lan egin zuten gurekin.

Okindegiko okinak, ezkerretik hasita: Nikolas Sarasti, Inaxio Basasoro, Jose Mari Goñi eta Manuel Intxauspe.

86 | seme-alabak


Esate baterako, Manuel Intxauspek gure aitarekin Errenteria-Oreretan lan egin zuen eta gero etorri zen oraingo etxera.

Zein ezaugarri zeukan zuen ogiak? Egur-labearekin egindako ogia saldu genuen hasiera-hasieratik. Gainera, okindegi askotan egur -labea kendu bazuten ere, guk urte askoz mantendu genuen eta horrek gure ogiari ezaugarri bereziak eransten zizkion. Izan ere, egur-labeak zapore, testura eta usain hobea ematen die okintzako produktuei. Aldea nabaria da lortzen den azken produktuaren zaporea, labe elektrikoan labean egindako ogi batena ez bezalakoa baita. Gero, egur-labea zaharkitua zegoela uste zuten gure gurasoek eta egunen batean matxuratuko zelakoan badaezpada ere elektriko batekin ordezkatu zuten eta aldaketa egiterakoan ohartu ziren egur-labea oraindik oso ongi zegoela eta urte gehiagoz iraungo zuela, baina ordurako ez zegoen atzera bueltatzerik. Berriarekin, ordea, ez genuen asmatu eta, diru asko galduta, aldatu behar izan genuen. Azkenik, egur-labearen antzeko bat jarri genuen, elektrikoa, eta dezente kostatu bazitzaigun ere harekin moldatzea, azkenerako lortu genuen.

Garai batean, ekainaren 23ean herriko ikasleek ikasturte amaierako bidaia egiten zuten. Euskal Herriko bazterrak bisitatzen zituzten: Urbasa, Aralar, Saturrarango hondartza, Gorliz… Egun horretan makina bat boilo salduko zenituzten, ezta? Halaxe zen, bai! Ikasle bakoitzak bere ogitartekoak eramaten zituen motxilan eta guk goiz

Garmendia Galdos familia, elkarrekin egun-pasa egiten.

horretan boilo ugari saltzen genituen auzo guztietan. Gainera, orduko irteerak beti Igeldon amaitzen ziren, beti. Hango parkeaz gozatzen zuten herriko ikasleek, batez ere montaña rusa izeneko atrakzioan. Gaur egun, irteerak daudenean apenas saltzen den boilorik. Ohiturak errotik aldatu dira: sandwichak eramaten dituzte edota tuperrak, arrozarekin edota makarroiekin edo oilasko bularkiarekin. Boiloak ahaztu dira. Litxarkeriak ere gutxiago saltzen dira, baita txokolatezko palmerak ere. Gaur egun, astean behin bakarrik erosten dituzte. Horretan, hobetu egin dugu.

Ogia egitearen prozesuaz herriko ikasleak ere jabetu izan ohi dira. Bai, halaxe da! Urtero-urtero etortzen dira bost urteko ikasleak eta bertatik bertara ikusten dute prozesu osoa. Horrez gain, egun batez okin bihurtzen dira eta eurek ere irinez eta urez opiltxoak prestatu eta labean sartzen dituzte. Gero, arrunt gustura joaten dira etxera, opiltxoa eskuan hartuta. Urtero-urtero errepikatzen den ekintza da.

Urte zailak bizi izan al dituzue okindegian? Bai, tarteka-marteka izan ditugu urte zailak. Batez ere matxura zegoelako Udalak ura mozten zuenean. Ogia egiteko behar-beharrezkoa da ura eta Kastroko iturritik marmitan garraiatzen aritu izan gara. Gogoan daukagu, behin udan, gurasoak kanpoan zeudela, ura moztu zigutela. Ahizpok bi taldetan banatu ginen eta batzuk alkatearengana joan ginen [Iñaki Irigoien] eta nolabait ere ura

Garmendia Galdos familia.

seme-alabak | 87


Ignacio eta Maritxu, okindegian.

Mari Carmen, Maria Eugenia, Marian eta Belen, okindegiko dendan, 2008an.

bota behar zigutela erregutu genion. Beste ahizpak, berriz, dagoeneko hasi ziren ura garraiatzen marmitak beteta. Azkenerako bota ziguten ura. Haiek komeriak!

Oso egun ederra izan zen. Herritarrek maite gintuztela ohartu ginen. Inoiz espero ez zenuen herritarra ere “merezi duzue” esanez gerturatu zen. Oso-oso hunkigarria izan zen.

Gurasoak itzuli zirenean eta jakin zutenean zer egin genuen, harrituta geratu ziren.

Argiarekin ere izaten genuen arazoa. Tarteka moztu egiten zuten eta guk laberako beharrezkoa genuen. Azkenerako, etxe atzean generadorea jarri genuen eta horrekin arazoak amaitu ziren. Generadoreak soinu handia egiten zuen, baina auzokoek ez zuten inongo kexarik egin. Oso eskertuta gaude horrekin ere. Gaur egun zer-nolako bizimodua daramazue? Ederki bizi gara. Urteetan egin ez duguna egiten ari gara: bizitzaz gozatzen, paseatu, lasai bizi, familiarekin egon, bidaiatu [dio Marianek]. Vietnam bisitatu nahi dut.

Iaz, Xanistebanetako txupinazoa botatzeko ohorea izan zenuten. Nola gogoratzen duzue une hura? Hasieran ezuste handia hartu genuen. “Guk zergatik bota behar dugu txupinazoa?”, galdetzen genion elkarri. Guk orain arte egin duguna lana besterik ez da izan, ez dugu beste meriturik. Gu bezala herritar asko jubilatu da eta. Moztuta geunden. Baina gero buelta eman genion eta gu aukeratzea ohore bat zela konturatu ginen. 2022ko abuztuaren 2a ez dugu inoiz ahaztuko.

88 | seme-alabak

Gaur egun ere, etxetik ateratzen zara eta herritarrak hurbiltzen zaizkigu egin dugun lana eskertzera; maitasun aAsko jasotzen ari gara oraindik ere.

Bizi osoa eman dute irin eta legamia artean eta dagoeneko ari dira amestutako jubilazioaz gozatzen. Bejondeizuela! Galderak egin eta jaso: JAIONE UGALDEBERE SARASUA


Martina, biloba guztiekin.

Martina Inziarte Artano 1931-01-10 “Esneketari lanetan ibili nintzen, esku bakoitzean marmita bana hartu eta oinez egiten nuen bidea” Duela 63 urtetik Oiartzundik kanpo bizi bada ere, harro adierazi digu Martina Inziarte Artanok Gurdibide baserrikoa dela. 7 anai-arrebetan 4.a, 7 seme-alabaren ama eta 10 bilobaren amona. Duela urte batzuetatik Altzibarko Aiton-Etxen pasatzen du eguna eta poz-pozik joaten da goizero autobusean, aspaldiko ezagun askorekin elkartzen baita. Horri guztiari buruz hitz egin dugu berarekin, baita beste hainbat konturi buruz ere.

seme-alabak | 89


Saez de Eguilaz Inziarte familia.

Gurdibide baserrikoa zara. Zenbat bizi zineten bertan? Familia osoa bizi ginen. Aita, ama, 4 anai-arrebok eta ni, ahizpa eta 2 anaia umetan hil baitziren. Garai hartan ez zen gaur egun bezala. Izeba-osabak eta lehengusuak gutxitan ikusten genituen, zaila zen elkarrekin hitz egitea eta apenas genuen traturik. Oñatin eta Bergaran, esaterako, bagenituen familiakoak eta telefonoz hitz egiten genuen. Auzoan telefono bat genuen, Parada tabernan, eta tarteka hara joaten ginen. Astigarragan, Antxon, Donostian, Irunen… bagenituen izeba-osabak ere. Horiek gehiagotan ikusten genituen, topoz joaten ginen haiengana. Baina baserrian gu, familiakook bizi ginen. Gaur egun, nire iloba eta haren familia bizi da bertan eta oraindik, gutxitan bada ere, joaten naiz. Oso aldatuta dago guztia, berrituta, baina primeran oroitzen dut han nola ibiltzen ginen. Gerra hasi zenean zuk 5 urte zenituen. Nola gogoratzen duzu? Ama Pasai Antxoko plazan zegoela entzun zuen soldaduak zetozela eta Lartzabalen egin zuen topo haiekin. Tiro hotsak nonahi entzuten ziren eta ez zieten mugitzen uzten. Hango etxe bateko nagusiak lagundu eta bertan gorde ziren ordu batzuetan. Gero, ihes egin eta nola edo hala iritsi zen etxera. Erreketeak Oiartzunen sartzen ari zirela ikusi zuen, gure baserri inguruan zebiltzan bi aldeetako soldaduak eta tiro hotsak entzuten genituen. Ahizpa eta biok besotik hartu gintuen eta Zolotibar baserrira joan ginen, Iturriotza.

Eta zenbat denbora egon zineten bertan? Denbora luzea egon ginen bertan, hasieran ezer gabe joan ginen eta ama egun batez etxera abiatu zen arropa eta janari apur baten bila. Bidean soldaduek harrapatu zuten eta orduan aita eta anaia Ramon kartzelara eraman zituzten San Cristobalera, Nafarroara. Gu etxean gelditu ginen, haiek noiz etorriko ziren esperantzaz. Aitak beti konta-

90 | seme-alabak

tzen zuen nahasita eraman zituztela. Izan ere, gure abizena Inziarte zen eta soldaduek gure etxe inguruan “Iriarte” batzuez galdetu omen zuten. Bizilagun batzuk gaizki ulertu eta Inziartetarrak Gurdibidekoak ginela esan zieten eta horrela etorri ziren haien bila. Auzo guztia ohartu zen akats hartaz, baina garai hartan ezin zen ezer egin. Gerora anaiak saltsaren bat izan zuen ondoko baserriko semearekin, haserretuta egon ziren denbora luzez salaketa zela eta.

Kartzelan zauden bitartean haiekin hitz egiterik izan zenuten? Bai, eskutitzak bidaltzen genituen tarteka eta horrela jakiten genuen haien berri. Nire aitak eta anaiak ez zekiten idazten eta haien zeldan zegoen mutil gazte batek idazten zizkien. Haiek ahoz kontatzen zioten esan beharrekoa eta hark idatzi egiten zuen. Asturiasekoa zen, edo Galiziakoa ez dakit. Baratzean lanean ari zela atxilotu omen zuten bera, eta nire aita eta anaia baino lehenago bidali zuten etxera. Ez zuen dirurik etxera itzultzeko eta nire aitak poltsikoan zuen apurra eman zion. Handik urte batzuetara gure etxean azaldu zen. Nola iritsi zen Gurdibidera? Mutil hura Loiolara etorri zen soldaduska egitera, uste dut, eta bertan galdetu omen zuen Oiartzuni buruz. Matteonera iritsi zen eta bertan kartzelako gauzak aipatu zituen, baita Patxiku eta Ramon izenak ere. Haiek ezagutzen gintuzten eta baserriraino lagundu zuten mutila. Hantxe elkartu ziren urte batzuen ondoren. Sekulako sorpresa izan zen, garai hartan ezin pentsa zitekeen berriz ikusteko aukera egon zitekeenik, bai gerragatik baina baita komunikatzeko zeuden zailtasunengatik ere.

Tiro hotsak egunero entzuten zenituzten, baita zerutik pasatzen ziren hegazkin bonbak kontatu ere. Soinu hori ahazten al da? Inondik inora ere ez. Gure etxe ondoan bi baserri zeuden: Antxuski eta Anduitz. Anduitzen erreketeak zeuden eta gu gauez Antxuskira joaten ginen lotara. Nazionalistak (beltzak) San Markosen zeuden, pa-pa-pa-pa entzuten genuen egunero. Elkarri garrasika ere aritzen ziren: “gezurra zirudik, anaiak garela, elkarri tiroka” ,“Calla cabrón”. Oraindik entzuten ditut tiro hotsak nire buruan, eta ez hotsak bakarrik; irudi horiek ahaztea ere zaila egiten zait. Baita Anduizko Maitxorekin gertatu zena ere.


zion hark. Segituan Katalintxora joan zen nagusia eta lapikoan egosten ari zen oilaskoa kendu zien bertako soldaduei eta amari itzuli zioten.

Baina beste batzuetan ez zuten hainbeste laguntzen… Baserrietan lapurtzen ere ibiltzen ziren erreketeak, oilotegian edota ukuiluan sartu eta harrapatzen zuten guztia eramanez. Behin erreketeak etorri ziren amaren bila. Gauean gure baserrian soinuak entzun zituztela esan zioten, lapurren bat edo norbait bertan ibili zela. Amak argi esan zien txakurra izango zela baina haiek ez zioten sinesten, euskaldunen bat han gordeta egongo zela pentsatzen baitzuten. Fusila amaren bizkarrean jarri eta etxeraino joan ziren begiratzera. Han ez zegoen inor, txakurra besterik. Tiro hotsekin urduri jarri eta saltoka hasi zen etxe barruan, horregatik entzun zituzten soldaduek soinu haiek. Beldurra sartzea zen haien asmoa eta horrela ibiltzen ziren edozein aitzakiarekin herritarrak izutzen.

1934 inguruan. Anduizko Maritxu erdian, ezkerrean Martina.

Bere heriotza gertutik bizi izan zenuen, ezta? Bai, hala da. Gu oso umeak ginen, eta ez ziguten askorik kontatu baina bala galdu bat izan omen zen. Antxuskin zegoen, atearen barruan, ixkinan eserita sukaldean eta leiho batetik tiroa jo zioten. Sebastian anaiak kendu zion bala bularretik; 18 urte inguru zeuzkan orduan.

Eta gerran zer moduz moldatu zineten janariarekin? Nik gogoan dut erreketeak amari janaria eskatzen ziotela: “María, mándame a la chavala con un poco de comida”. Amak halabeharrez eman egin behar zien, bestela bagenekien zer zetorren. Hala ere, egun batean ezezkoa esan zien, ez ziela oilaskorik ez deus emango, berak ere behar zuela guri jaten emateko. Soldaduek hori entzutean oilotegira sartu eta kris-kras oilo pare bat hartu eta martxa egin zuten. Orduan bertan zebilen sargentoa hurbildu zen baserrira eta amari zer gertatzen zitzaion galdetu zion. Zer jatekorik ez zuela kontatu zion eta hori ez zela posible onartu

Egoera guztiz hobetu ez zen arren, halako batean gerra bukatu zen eta iritsi zen “normalitatea”. Normalitate berria, bai. Oraindik debeku asko zeuden, ezin genuen gauza handirik egin eta kontuz ibili beharra zegoen. Nik 8 urte nituen eta ez nintzen gauza askotaz konturatzen. Giroa aldatu zen; bai, noski. Baina gure bizitza ez zen askorik aldatu. Baserriko lanekin jarraitzen genuen, jateko behar genuena lortzeko gure produktuak salduz. Nik gurasoei laguntzen nien eta haiekin ibiltzen nintzen hara eta hona.

Zertan laguntzen zenien gurasoei? Tokatzen zena egiten nuen, ezin zen aukeratu. Batzuetan amarekin Antxoko plazara joaten ginen topoz eta hantxe egoten ginen berdura, frutak eta horrelako gauzak saltzen. Beste batzuetan aitarekin baratzean edo Arlepon genituen lurretan iratzea biltzen. Bi behi eta gurdiarekin joaten ginen. Iragorriko kanposantutik pasatzen ginen bakoitzean, joan-etorri bakoitzean bi aldiz, alegia, aitak txapela kentzen zuen. Bazekien han zer gertatu zen, oso argi zuen han zer zegoen. Ez zuen ezer ere esaten, txapela kendu eta isil-isilik pasatzen ginen. Gerra kontuei buruz ez genuen hitz bat ere egiten, isiltasuna zen nagusi gai horren inguruan. Behin, sekulako beroa egiten zuen egun batez, aita eta biok han geundela behia lurrera erori zen. Gurdia bete-betea genuen eta ezin genuen baserriraino behi bakarrarekin itzuli. Gurdibideraino bidali ninduen beste behi baseme-alabak | 91


ten bila. Korrika joan nintzen Ugaldetxoraino, pentsa! Itzuli nintzenerako zutik zegoen zorabiatu zen gure behia. Hantxe itzuli ginen hiru behiak eta aita eta biok.

Baserrian ere lan handia izaten zen. Nola moldatzen zineten? Guk baserrian animaliak edukitzen genituen: behiak, untxiak, oiloak, txerria... eta baita zuhaitz asko ere: aranak, briñoiak… Sagardoa hasieran Juansendon eta gero Mikelentxonen egiten genuen, bertan baitzuten dolarea. Lana, hala ere, ez zen faltatzen inongo momentutan. Urtean, gainera, udaletxera babarrun, patata, fruta, arto… kopuru bat eraman behar genuen. Genituen lurren baitan haiek jartzen zuten kopuru bat eta bete ezean, isuna iristen zen etxera. Hala ere, guk tranpatxo bat egin genuen. Ganbaran, pareta bat bota genuen lehenbizi eta gero berriro altxa genuen eta haren atzean sartu genituen. Polizia begiratzera etorri zen behin, baina ez zuen ezer ikusi, pareta bat ematen zuelako baina atzean zegoen guztia gordeta. Eskolan Ugaldetxon ibili zinen lehenik eta mojetan gero; nolako heziketa zen garai hartakoa? Xamoa baserrikoa zen gure maestra, Luisa Berrondo, oiartzuarra, eta Ugaldetxoko Aldabene baserriaren azpian elkartzen ginen. Berrogeita hamar bat izango ginen eta adin guztietakoak geunden nahasita. Elkarri laguntzen aritzen ginen, zaharrenek gazteenei letrak eta zenbakiak erakutsiz. Horixe zen garai hartako metodologia, eta funtzionatzen zuen! Baina behin masaileko

1945 inguruan, Gurdibide aurrean emakumeak. Martina behean erdian.

92 | seme-alabak

1941. Eskolako argazkia.

ederra jaso nuen ume bati euskaraz hitz egiteagatik, oso ongi gogoratzen dut hori. Ez ziguten uzten, debekatuta genuen euskaraz hitz egitea. Gero monetara ere joan nintzen, plazara. Elizaren ondoan zeuden, ospitale zahar bat zegoen, oraingo liburutegiaren ondoan. Zumarragako Mercedariak ziren. Ni ongi moldatzen nintzen haiekin, askotan Errenteriatik itzultzen ari nintzenean mojei liburuak eta koadernoak ekartzen nizkien eta ama ere jostun lanetan aritzen zen haientzat.

Ugaldetxoko eskolako haurrak. Martina, goiko ilaran ezkerretik hasita 6.a.


Koxkortzen hasi zinenean eskola eta esneketari lana uztartzen zenituen. Zenbat urterekin hasi zinen esnea banatzen? Uff, ba ez dakit, oso txikia nintzen. Eskolara joan baino lehen egiten genuen guztia. Nik hasieran ama laguntzen nuen, baina esnea banatzen beranduago hasi nintzen, eta ezkondu arte horretan aritu nintzen, 29 urte arte edo. Nora joaten zineten? Ama Pasaira joaten zen baina ni Errenterian gelditzen nintzen, merkatuko plazan. Batzuk topoz joaten ziren, beste batzuk karroarekin ibiltzen ziren, Txikierdikoa, berriz, asto txiki batekin; bakoitzak ahal zuenarekin. Ni, aldiz, oinez joaten nintzen, esku bakoitzean marmita bat hartuta. Beranduago egin zuten karro bat etxean eta asto bat ere bagenuen, baina ez genuen esnetarako ibiltzen, baserrian bazeuden beste hamaika lan. Marmitak hustu arte plazan egoten ginen eta gero buelta etxera. Beranduago hasi ginen etxez etxe banatzen, atarian utziz. Egunero joaten al zinen? Bai, bai; egunero egiten nuen bidaia eta gero eskolara, goizean goiz ateratzen ginen. Igandeetan, esaterako, 06:00etako meza entzun eta segituan abiatzen ginen. Mezan geunden bitartean aitak behiak jezten zituen eta iristen nintzenerako prest zituen. Berdin zuen eguzkia, euria edota elurra, hortik ateratzen genuen bizitzeko behar genuen apurra. Gogoratzen naiz behin uholdeak ere izan genituela. Lartzabalera iritsi nintzen eta ezin genuen pasa, dena gainezka zegoen. Ni, hala ere, kazkagogorra nintzen eta hantxe hala nola pasa nintzen, blai-blai eginda iritsi nintzen baina ezin nuen baserrira marmita betearekin itzuli; aitari dirua eman behar nion bueltan, ez esnea.

hala izan zen. Herriko gizon batek ura botatzen zuela ikusi zuen, esnea kentzen zion eta ura botatzen zion. Hori ikusi zuenean parte ematera joan zen baina ez zioten kasurik egin. Horregatik zigortuko ez zutela esan zioten eta abisu bat besterik ez zioten eman. Herri osoan zabaldu zen albistea eta mehatxuka ibili ziren denbora batez.

Esneketarien artean nolako harremana zenuten? Bakoitzak bere bidea egiten zuen, bere bezeroak zituen. Hasieran apenas genuen harremanik. Bagenekien auzoan zein ibiltzen zen esnea banatzen baina ezer gehiago. Azken bi edo hiru urteetan, hala ere, egin genituen bazkariak. Sei edo zazpi neska elkartu ginen eta nik antolatu nuen bazkaria: Arzakera joan ginen! Garai hartan ez zuen horrelako famarik baina ongi jaten zela entzun genuen eta animatu egin ginen. Ongi moldatzen ginen elkarrekin eta esneketarien egunean (Aingeru guardakoaren eguna) mezetara joaten ginen esne ona eskatzera. Horren ondoren, sekulako bazkaria egiten genuen. Urte guztia egoten ginen aurrezten eta primeran pasatzen genuen.

Zer oroitzapen dituzu gazte denborako Ugaldetxoz? Asko gogoratzen naiz Txikierdiko dantzaldiekin, igandero-igandero joaten ginen. Mutilak arratsaldean kanpoan egoten ziren, errepide bazterrean zegoen zabaldi batean bolotan ibiltzen. Iluntzen hasten zuenean goiko terrazara igotzen ziren gurekin dantza egitera. Jende asko biltzen ginen bertan. Errenterian musika izanagatik ere,

Eta nori saltzen zenion esnea? Errenteriako familia ezagunei: Zapiraintarrak, Valdés medikua, Cobreros botikako familia, Amianotarrak…

Jendeak askok eskertuko zuen esne freskoa egunero jasotzea. Bai, jendeak egunero erosten zuen esnea eta guk horrela ateratzen genuen jateko behar genuen dirua. Behin, Pelu baserriko semea hurbildu zitzaidan eta horrela esan zidan: “Jendea kexatzen hasi zait, esnea txarra dagoela esanez. Ez dakit zer egin, nik betiko esnea eramaten dut, betiko behiarena”. Esan nion gauean esnea gordetzeko eta ikusteko ea norbaitek zerbait egiten zion. Eta

1950 inguruan. Martina lagunekin (eskuinean erdian, soineko zuriz).

seme-alabak | 93


jendea etortzen zen handik eta primeran pasatzen genuen. Baserritik ateratzeko aitzakia zen guretzat Txikierdi, inguruko jendearekin elkartu eta dantza pixka bat egin.

Zein beste ospakizun egiten ziren Oiartzunen? Corpus eguna egun handia zen guretzat. Behin ikurrina jarri zuten Tolarieta baserrian, baina ez zuen asko iraun. Segituan kendu zuten eta hasi ziren errudunaren bila. Gariño baserrira joan eta Lopez eraman zuten. Oso ohikoa zen hori garai hartan. Gero segituan itzultzen ziren etxera, baina gaua ziegan pasatzen zuten. Urkabe eguna ere gogoan dut. Kuadrilla ederra elkartzen ginen eta erromeria egiten genuen goian. San Isidro egunez ere Munandi eguna ospatzen zen, eta oraindik ere ospatzen da, bai. Arrosarioa errezatzera joaten ginen, mezarik ez zen izaten, arrosarioa bakarrik. Gero handik berriro Txikierdira joaten ginen dantzara. Gabonetan, Olentzero bezperan, kantatzera, dantzatzera… ere joaten zineten, ezta? Bai, hori da; ez ginen etxean gelditzen, ez. Auzoko gazteak elkartzen ginen eta Poxpolinez jantzita ibiltzen ginen herrian zehar. Ugaldetxokoen kasuan 2 talde egiten genituen. Batzuk Iturriotz aldera joaten ziren eta besteak plazarantz. Primeran pasatzen genuen! Kantuan aritzea aitzakia hutsa zen, baserri guztietan ateratzen baitziguten jana eta edana, eta ez gutxi gainera! Gogoratzen naiz behin Francok debekatu egin zuela etxez etxe eskean ibiltzea eta gu, hala ere, atera egin ginen.

Martina eta lagunak, Olentzero egunean kantari.

94 | seme-alabak

Arantzazura eginiko irteera.

Eta, ez zitzaizuen ezer gertatu? Ez, ez. Goizean goiz atera ginen eta arratsalde arte kantuan ibili ginen. Herriko apaizak ere esan zigun ez ateratzeko, arriskutsua izan zitekeela. Baina ez genion kasurik egin. Are gehiago, egunaren amaiera aldean bikarioaren etxe azpira joan ginen kantatzera. Ez zen balkoira atera ere egin!

Normalean Oiartzunen gelditzen zineten orduan. Bai, bai; normalean ez ginen bertatik ateratzen, oso gutxi mugitzen ginen. Baten baserirra, ondoko zelaira jolasera, plazara azokara… gehiago ez. Hala ere, gazte ginela, elizak Arantzazura irteera antolatzen zuen, egun-pasa, eta urte batean Oiartzundik zazpi autobus joan ginen, zazpi! 3 ordu edo tardatu genuen iristen, baina egun zoragarria pasatu genuen bertan. Bazkaria etxetik eramanda, familia guztia bertan… Urtero joaten ginen, irailean uste dut, Oiartzunek fede handia zuelako Arantzazun baina urte hartan sekulakoa izan zen, oso gogoan dut. Harreman handia genuen Arantzazurekin, Aste Santuan ere handik etortzen ziren fraideak meza ematera herrira. Baina hori gutxitan izaten zen, egun berezietan soilik; herritik, eta normalean auzotik bertatik ez baikinen mugitzen. Arizmendi Enea ireki da duela gutxi. Zu ere bertan izandakoa zara, ezta? Bai, jostun moduan joaten nintzen, han zeuden jauntxoei arropa egiten ibiltzen ginen. Mojetatik ateratzean oraingo apaiz etxean josten irakasten ziguten. Oso gustura joaten ginen, brodatzen eta guzti aritzen ginen. Behin Arizmendi Eneko neskameari mantala egitera joan ginen. Guretzat sekulako etxea zen hura, palazioa! Ez geunden ohituta horrelakorik ikustera!


1973. Martina eta Paulino senarra, 5 seme-alabekin.

1960an ezkondu eta Zumarragara joan zinen bizitzera. Bai, hori da. Esnea banatzeari utzi eta gizonak Orbegozon lan egiten zuenez, hara joan ginen. Hala ere, larunbatero etortzen nintzen Oiartzuna. 2 urteko semea hartu, trenera joan eta Errenteriaraino. Gero oinez Gurdibidera. Igandera arte egoten nintzen bertan, senarra igande eguerdian etortzen zen, familiarekin bazkaldu eta berriz trenean itzultzen ginen. Zumarragan egonagatik ere, Oiartzuni lotuta jarraitzen nuen. Gogoratzen naiz behin zinera joan nintzela hango lagunekin. Oiartzunen grabatutako pelikula bat botako omen zuten: La reina del Chantecler. Sara Montiel zen aktorea, pentsa. Oiartzun aztoratu zuen pelikula hark (1962. urtea zen) eta nik Zumarragan harro-harro ikusi nituen pantailan Oiartzungo parajeak.

Zenbat urte bizi izan zineten Zumarragan? 3 urtez egon ginen han. Oso gustura bizi izan nintzen baina senarrak egunero egiten zuen lan, jaiegunik gabe. Ni etxean gelditzen nintzen bi seme-alabak zaintzen eta, egun batez, gizonari Lezoko Orbegozora lekualdatzea eskaini zioten eta ez genuen bitan pentsatu. Etxetik gertuago egongo nintzen horrela eta aukera bikaina iruditu zitzaigun. Etxe bila hasi ginen, eta bitartean Gurdibiden bizi izan ginen urtebetez. Seme zaharrena ere Ugaldetxoko eskolara joan zen denbora horretan. Gero, azkenean, Errenterian jarri ginen bizitzen 1965. urtean. Iritsi zen haurrak eskolara hasteko ordua eta zaharrenarekin ez, baina bigarren seme-alabatik aurrera ikastolara bidaltzeko apustua egin zenuten. Noski baietz, ez genuen zalantzarik izan. Nahiz

eta senarrak ez jakin, guk etxean euskaraz hitz egiten genuen eta momentu horretan sortu zen aukera ikasketak euskaraz egiteko. 60ko hamarkadaren erdialdea zen eta pixkanaka hasi zen zabaltzen haurrak euskaraz ikasteko asmoa. Gainera, gure etxe ondoan, Galtzarabordan, zeuden momentu horretan Orereta Ikastolako gela batzuk. Jendeak denetik esaten zidan. Gogoratzen naiz behin Donostiako lehengusu baten senarra hurbildu zitzaidala eta esan zidala: “pero, Martina, estás segura? ¿Os vais a arriesgar? Pero, no está permitido. No sabes si esos estudios los van a tomar en cuenta. Pero te voy a decir una cosa: te felicito. Admiro tu decisión y me parece muy valiente por tu parte. Mis padres son vascos y nunca me enseñaron. Siempre les echo en cara eso, no nos habían enseñado a decir ni una palabra. El miedo les pudo”. Ulertzen nion esan nahi zuena, ez genekien handik zer aterako zen, ez genekien ea etorkizunean onartuko zizkieten ikasketa horiek haur haiei, baina inongo momentutan ez genuen zalantzarik egin. Beti egon zara Ikastolaren mugimenduan sartuta eta oraindik ere inguru horretan jarraitzen duzu. Hasieratik izan naiz bazkide, Añabitarte erosteko diru bilketan ari zirenean iritsi ziren etxera eta lehen momentutik lagundu nuen proiektuan; orduko 5000 pezeta eman genituen! Nire biloba guztiek ikasi dute ikastolan, 2k Haurtzaro Ikastolan eta beste 8ek Orereta Ikastolan. Haietako 2, gainera, bertan dabiltza irakasle. Poza ematen du gaur egun haurrak hor ikustea. Garai hartan guretzat pentsaezina zen oraingo egoera: milaka ikasle, euskaraz, baliabideekin, irakasle prestatuekin… Hasierako bidea ez zen horrelakoa izan,

seme-alabak | 95


Jubilatuen taldeko abesbatza; Martina eskuinetik lehenengoa.

Senar-emazteak Tenerifen, Teide atzean dutela.

baina gogor jarraitu genuen borrokan eta lortu dugula dirudi. Hasierako urte haietan egiten ziren ekintzetan gogotsu parte hartzen nuen eta hara joaten nintzen nire seme-alaba guztiekin laguntzera. Harreman politak sortu genituen bertan biltzen ginen gurasoen artean, euskarak lotzen gintuen baina ez horrek bakarrik. Gure seme-alabentzat etorkizun onena nahi genuen eta momentu horretan argi ikusi genuen indarrak batu behar genituela.

Zein ezberdintasun ikusten duzu garai hartako eta oraingo Oiartzunen artean? Puff, zer ez da aldatu. Goitik behera aldatu da dena, plazatik hasi eta auzoetaraino. Xarma mantentzen du herriak, baina etxe askoz gehiago daude. Egia da ez direla oso altuak eta herri izaera baduela, baina asko aldatu da. Orain egin berri den Landetxe ezagutu nuen aurrekoan eta asko gustatu zitzaidan. Gustatzen zait tarteka herrira joatea. Seme bat han bizi da eta bilobak ikustera joaten naiz. Gazte garaiko lagunak ikusten ditut oraindik, gu ere zahartzen ari gara, baina batzuek hor jarraitzen dute eta topo egiten dugunean sekulako ilusioa egiten dit.

Seme-alabak zaintzeaz gain, zuk ere jaso duzu zure prestakuntza eta garai hartan ez zen oso ohikoa emakumeengan. Bai, bai. Kutxak antolatzen zituen horrelako ikastaro batzuk. Errenterian zuten egoitza, Centro de Formación Familiar y Social de la Mujer deitzen zen eta bertan emakumeak soilik elkartzen ginen. Sukaldaritza, gimnasia, eskolako gauzak… denetik egiten genuen. Gizona etxetik kanpo egoten zen egun osoan eta 5 seme-alaba aurrera atera behar izan nituen, bi haur zirela hil baitziren, baina nik ere hartzen nuen niretzako tartea. Saltsera samarra izan zara orduan… Gustatzen zitzaizkidan horrelako gauzak, bai. Senarra jubilatu zenean, gainera, jubilatuen taldean sartu ginen eta ekintza ugari egiten genituen: bidaiak, abesbatza, mendi irteerak… Jubilatuekin ez ezik, guk ere egin genituen bidaia batzuk: Italiara Erromara, Kanariar uharteetara, Andorrara…

96 | seme-alabak

ESKERRIK ASKO AMONA!

Elkarrizketa-egilea: Haizea Saez de Eguilaz Perez


Tomasa Telletxea Aranburu Udaberriko giro paregabean joan nintzen maiatzean Altziko kaskora. Bertara iritsi nintzenerako, Olaia, Tomasaren biloba, zain neukan eta baserriko sukaldeko txokora abiatu ginen. Hantxe zegoen Altziko amona, eserleku eroso batean eserita, nire zain. Irrikaz zegoen bere bizitzako pasadizoak kontatzeko eta halaxe azaldu zizkidan, hizkera bizi-bizian.

seme-alabak | 97


Altzi zahar baserria, goitik ikusita.

Noiz eta non jaio zinen? Ni Tomasa Telletxea Aranburu naiz eta 1930eko martxoaren 12an jaio nintzen, hementxe, Altzi zahar baserrian. Oraintxe 93 urte ditut eta nire bizitza osoa hementxe eman dut sukalde honetako epeltasunean.

Zein ziren zure gurasoak Nire ama Juanita Aranburu Lekuona zen, eta aita Luis Telletxea Belderrain. Ama Altzin jaioa zen eta aita, berriz, frantsesa zen, Urruñan jaioa. Aita gerra garaian permisoakin etxera joan zen eta erabaki zuen ez zela berriro gerrara joango. Hori dela eta, alde egin behar izan zuen Iparraldetik. Gauez Bidasoa erreka pasa, Endarlatsaraino joan, eta handik behetik gora menditik barrena Altzira iritsi zen. Orduantxe amona alargundu berria zen eta baserriko lanak egiteko morroi hartu zuen nire aita. Garai horretan nire amak 16 urte zituen, eta iritsi berria zen nire aitak, berriz, 20 urte. Denborarekin enamoratu eta ezkondu egin ziren, eta Altzin geratu ziren. Zer gogoratzen duzu zure gurasoez? Lana galanki egiten zutela. Gurasoak beti lanean, horixe da gogoratzen dudana. Egunerokotasunean bizitza aurrera atera ahal izateko, beti lanean aritzen ziren. Dibertsiorik ez zegoen. Lan bat egin orduko, bestea egiteko pronto.

Zenbat senide zineten? 8 senide ginen. 7 anaia, Joxe Manuel gerran hil zena, Tiburtzio, beste Tiburtzio, Julian, Alejandro, Ramon, Joxe Mari, Idelfontso eta ni neska bakarra. A zer-nolako desgrazia nirea…! Hain-

98 | seme-alabak

beste gizonen galtzak plantxatzea hutsik…Nik bakarrik dakit zenbat galtza pare josi eta plantxatu ditudan.

Eta zu zer zinen gazteenetarikoa edota zaharrenetarikoa? Ni gazteenetakoa nintzen, zaharrena lehen esan dudan moduan gerran hil zen gizajoa, hura justu-justu ezagutu nuen. Bigarrena Tiburtzio zen. 1943an, etxe atarian. Tomasa, amona Benantxirekin eta anaiekin.


Eta gero Tiburtzio txikia esaten geniona, hura ere anaia bezala genuen. Nire amaren ahizparen semea zen, Frantzian jaioa. Haurra txiki-txikia zela ekarri zuten Altzira. Nire amona difuntaren alaba estaduan geratu zen hemengo mutil batekin eta hark ondoren umea ukatu egin zuen. Orduan nire aitak esan zion; segi ezan Frantziara nire arrebaren etxera. Kasu egin eta Frantziara joan zen eta han ezkondu zen aitaren anaia batekin. Orduan, haurra izan zuenean, gure amona difunta Frantziara joan zen eta haurra mantalean bilduta pasa zuen frontera, beste zerbait balu bezala, eta etxera ekarri zuen. Eta zuek etxean semetzat hartu zenuten? Bai horixe! Garai horretan Julian zegoen titian, hiru urte-edo izango zituen, eta berak hartu behar zuen titia Tiburtzio txikiak ere hartu zuen. Hala esaten omen zion: “to, edan ezak hik ere”.

Eta gerran hil zen anaiaz zer gogoratzen duzu? Anaia etorri zen etxera permisoarekin, eta aitak esan zion: “Frantzian hainbeste jende izaki, orain ez haizela berriro bueltatu gerrara. Hire bila etortzen badituk ez hagola esango zieagu” Eta anaiak, berriz: “Bai, ez zaituzte sinistuko ta denak tarraaaaa fusilatuko zaituztete. Ni berriz ere lehengo tokira joango nauk”. Ordurako anaiak ikusi zuen gerrako errealitatea zein zen, eta ezin zela behin sartuta atzeko muturrean ibili hasieran esan zioten moduan. Suerte txarra, hura hil eta berehalaxe gerra bukatu zen. Ez zen gehiago etorri baina gorputza ekarri zuten. Gaur egun Oiartzungo kutxaren ondoan Zirkulo izeneko taberna bat bazegoen, eta haren gainean jartzen

Tomasa, guraso eta senideekin.

omen zituzten hiltzen zirenak. Anaia ere horrera eraman zuten. Aita eta amona gorpua ikustera joan ziren eta aitak ikusi nahi zuen granada nondik sartu zitzaion. Arropa askatu eta hala ikusi zuen. Ze pena!

Anaia zaharrena bakarrik joan zen gerrara? Bai, anaiak 17 urte zituela joan zen gerrara. Besteak gazteago ziren eta ez zituzten deitu. Alkateak berotu zion burua gerrara joateko. Etxera etorri eta esan zion aitari gerran alistatu zela eta firmatu egin zuela atzeko muturrean egongo zela. Eta aitak oso haserre esan zion ez zela atzeko muturrean ibiliko, aurrekoan baizik, eta hori ez ziola ezta zakur amorraturi ere desio. Aita gerratik ihes egina zen eta oso ongi ezagutzen baitzuen gerrako errealitatea.

Eta gerra garaiko bizipen berezirik baduzu kontatzeko? Nik sei urte nituen, bete-betean harrapatu ninduen gerrak. Hau, baserria, militarrez betea egoten zen. Oso toki ona zen deskargak egiteko. Hemendik ikusten baitzuten Jaizkibel, San Markos, Guadalupe, San Martzial, frontera… Metraileta handi bat zuten eta askotan deskargak egiten zituzten, “tatatatata”… Hura berotu egiten zitzaien eta hozteko ez zegoen urik. Sotoan kupela bat pitarrez betea genuen, hura hartu eta barrura botatzen zuten metraileta hozteko. Ta gu isil- isilik! Lotan ginenean militarrak etortzen ziren deskarga egin behar zutela esanez eta gu fuera ohetik. Orduan guk ohetako koltxoiak leihoan jartzen genituen balak ez pasatzeko. Anaia Erramun mutil koxkorra zela “un, do, tes bruuummm” egiten zuen. Mutikoak hori ikasi zuen eta ohean zegoela, tapakiz tapatu eta beti hori esaten omen zuen “un, do, tes bruuummm”. Garai horretan ama Joxe Mariren esperoan zegoen, Erramunen ondokoa zen. Gurasoentzat gogorra izango zen. Seme-alabak etxean, metrailetak kanpoan, baserria militarrez betea… Bai, halaxe da, sotoa dena beteta zegoen. Arrantxoa bertan egiten zuten. Inon harrapatzen bazen ardirik edo behirik, hil eta arrozarekin perola handi bat jarri eta bertan bazkaltzen zuten. Gure ama difuntak kontatzen zuen bazirela bi militar gazte-gazteak, pena ematen zutenak. Horiek gaixoak estudiante halakoak izango ziren, eskolatik atera eta gerrara etorri zirenak ezer jakin gabe. Amak aitari esaten zion arrautza emateko eta aitak, berriz, esaten zuen oiloaren ipurtzulotik

seme-alabak | 99


Tomasa eta Joxe, karretilkada bazkarekin.

arrautza atera baino lehen beraiek hartzen zutela baimenik eskatu gabe. Haiek bakarrik utzita hilko zirela esaten zuen gure amak, eta pena ematen zion. Eta lo ere bertan egiten zuten? Bai, txandaka egiten zuten bata bestearen gainean iratzetan edota belarretan, eta deskarga zenean denak airean.

Hori marka: kanpotik etorri eta etxea okupatu... Bai, hala zen, eta gainera ixo! Beste baserri batzuetatik etxekoak bidali egiten zituzten. Hemen, berriz, bertan geratzeko aukera izan genuen inora joan gabe.

Baserriko beheko zelaian jartzen ziren, han zuten nolabait muga bai alde batekoek eta bestekoek ere. Egun batean Beorlegi Espainiako militarra Mola jeneralaren zerbitzupean zegoena inguru hartan zauritu zuten, eta hona gora ekarri zuten. Hemendik Gurutzera bajatu zuten karro batean hartuta sendatzera eramateko. Ez dakit gero hil zen ala bizitu zen. Bera ere animalia ederra, baina hala ere, deskargak harrapatu zuen.

Gerraren ondoren errazionamendu garaia izan zen, ezta? Bai, gerra garaiareb ondoren, huraxe zen miseria. Orduan entregatu behar izaten ziren ilarrak, artoa eta… Han udaletxean almazena egin zuten jasotakoa partitzeko, eta partitu baino lehen, ilarrak zomorroa egina. Baserrietatik kendu eta banatu baino lehen zomorroa egina. Hori zen, hori, desastrea!

100 | seme-alabak

Arto irina non egiten zenuten? Uharteko errotara joaten ginen Altzibarrera, eta hura itxi zutenean, San Antonera. Orain presa dagoen tokian zegoen errota. Anaiak artoa behorraren gainean hartuta joaten ziren errotara, eta irina etxera ekarri ordurako bukatua. Taloak egiten genituen eta irina berehalaxe bukatzen zen. Baserrian ez zenuten goserik pasa, ezta? Ez, ez, goserik ez. Beti bagenuen zer jana. Amak kontatzen du bazela Gurutzeko gizon bat kalean bizi zena eta miseriarik ez zegoenean hona etorri eta talo egiten ikusten gintuenean barre egiten zuena. Gero, gerra ondoren, berak pozik jaten zituen, eta amak bere baitan esaten zuen: “Orain ez al duk barrerik egin behar?”.

Kontrabandoan ibiltzen al ziren etxekoak? Bai, anaiak ibiltzen ziren. San Antonera, mugara joaten ziren eta hor paketeak hartzen zituzten. Gero hemen gordetzen zituzten partitu baino lehen. Miseria handia zegoen eta diru pixarra ateratzeko egiten zuten. Nik batzuetan paketeei zuloa egiten nien, eskua sartu eta puntillak eta perfumea harrapatu izan nuen. Bai ongi! Aski usain oneko perfumeak, uiiii! Zure gurasoek zertan egiten zuten lan? Labrantza lurrean, artoa eta, ilarra… Behiak ere bagenituen, 5 edo 6 behi. Haien denak mazka egin eta, lurrari buelta eman eta... Orain bezala, lehen ez zen adelanturik makinerian, dena eskuz egiten zen, hemendik etxe ondotik hasita sailean beheko muturreraino arto lurrak izaten ziren.


1940an, Gurutzeko eskolako neskak. Tomasa bigarren lerroan ageri da, eskuinetik hasita bigarrena.

Eta behi horiek erabiltzen zenituzten lana egiteko? Bai, esnea ematen ari ziren behiek lan gutxi egiten zuten. Bestela, antzuak zirenek, jadanik esnea ematen ez zutenek uztarrian ibili behar izaten zuten. Behiak bi urtean behin umea egiten zuen eta gero jada behin antzutuz gero, fuera lanera.

Ama eta aita baserrian aritzen ziren. Kanpora lanera ez ziren joaten? Ez, ez, ez, kanpora! Etxekoarekin nahikoa zen, kanpora joateko moduan zeuden, ene! Aita 67 urterekin hil zen, eta ama, berriz, 95 urterekin joan zen. Ama urte mordoxka bizi izan zen. Bai, bizi eta lana galanki egin ere. Orain hainbesteko linpiezarik gabe gainera, urik ez genuen. Ura ekarri egin behar izaten zen eta ekarri ordurako ahitua. Nondik ekartzen zenuten ura? Zelaian hor bazen putzu bat ura etortzen zena. Handik ekartzen genuen, baina, hura ahitzen zenean aurrerago dagoen iturri batera joaten ginen. Eta hango ura ahitzen zenean behorra hartu ta harunzko urrutixeagoko putzura joaten ginen. Behorrek zituzten saskietan marmitak hartu, eta hara joaten ginen…. Ze lanak! Jarriko nituzke nik gaurko gazteak arropa garbitzen!

Nola garbitzen zenuten arropa? Aurreneko, gu putzuan sartuta, gona goiti-goiti eginda. Igual hilekoarekin ginen eta putzuaren ba-

rruan “rarrarra”. Aizabekoak eta biok batera garbitzen genuen arropa. Gero aska bat egin zuten putzuaren bazterrean eta hala, askoz hobeto. Arropa txuria aparte garbitzen genuen, eta txuritzeko sutako hautsa erabiltzen genuen. Beratzen jartzen genuen hautsa botata, eta gero garbitu. Arropa txuri-txuria gelditzen zen, lejia erabili gabe.

Aizabe baserrikoak ere zurekin batera garbitzen zuen arropa? Bai, amona Brasili eta bere alaba Joakinarekin aritzen nintzen gobada egiten. Momentu atsegina zen elkarrekin kontu kontari egoten ginelako. Hantxe joaten ginen behorrarekin. Saski batean arropa balde batean hartuta jartzen genuen eta beste saskian marmita sartuta bertan ura ekartzeko. Askotan pentsatzen dut zikintzeko beldurrik ez genuela izaten, arropa garbitu, baldean sartu, saskian kargatu… eta etxera iristeko, berriz ere arropa zikina. Anaien amakin bat galtza garbitu ditut, eta galtzontzilloak ere. Zer gogoratzen duzu zure haurtzaroaz? Hementxe mutil koxkorrekin ta… Sesiotik igual ta. Amak askotan nire alde egiten zuen hainbeste mutil tartean. Alejandro anaia bihurri horrekin a ze sesioak. Nik korrika ihesi egiten nuen, kuartoko atea itxi, eta berak ateari kolpeka esaten zidan: “Alde egin ezan hortik”... Zertan jolasten zineten? Kukutan askotan eta irtengan ere bai. Irtenga jolasa da gaur egungo “bat, bi, hiru, txoriak kaka egin du” jolasaren antzekoa.

seme-alabak | 101


Tomasa, Oiartzungo Apeztegia eskolako jostunekin. Lehen lerroan ageri da, ezkerretik hasita lehenengoa.

Eskolara nora joaten zinen? Gurutzera. Garai bateko eskola orain plazan dagoen etxe berri hori dagoen tokian zegoen. Aieka batean neskena eta beste aiekan mutilena. Eskolan kastellanoz egin behar izaten zen, baina hala ere, nik ez nuen behin ere kastellanoz ikasi. Kantatu ere, kastellanoz kantatzen genuen “arriba España” eta horrelakoak. Mutilak asko zigortzen zituzten. Belauniko jarrarazten zituzten eta azpian arto aleak. Igual arto aleak baztertzen zituzten eta maistra konturatuta doble zigorra jartzen zuen. Bestetan berandu arte eskolan uzten zituen eta ilunduta etxera… Gero, gainetik, etxera etorri eta etxekoek ere errieta egiten ziguten.

Garai horretan Gurutzera joateko ez zegoen hormigoizko biderik, ezta? Ez, ez. Estratatik joaten ginen. Eguraldi ona eta txarrarekin hantxe joaten ginen. Zenbaitetan lokatzez beteta iristen ginen eskolara, eta zapatak kendu behar izaten genituen bustiak genituelako. Eta auzoko lagunekin ibiltzen al zineten jolasean? Ez, auzoko plazaraino ez ginen jaisten. Gure atariko soroan jostatzen ginen etxekoak eta ondoko baserriko umeak ere, nahikoak baginen eta… Eskola bukatuta, zertan aritu zinen? Etxean aritzen nintzen lanean. Etxean asko ginen eta ni senideetan emakume bakarra izanik…. Hala, amari laguntzen nion etxeko lanetan. Kanpoan ez nintzen asko aritzen, anaia asko nituen eta beraiek egiten zituzten kanpoko lanak.

102 | seme-alabak

Arratsaldeetan josten ikastera joaten nintzen Apeztegiara. Etxe hori Oiartzungo plazan zegoen eta egunero-egunero oinez joaten nintzen. Sistilloko Sotero Aldako inguruan egoten zen eta berak ikusten ninduenean esaten zidan: “eii, Tomasita, aiba tori sagarra”, eta hura janez aski kontentu joaten nintzen.

Eta kalera jaisten al zineten? Bai, igandero jaisten ginen seitako mezetara. Nahiko kalbarioa zen. Bostak baino lehen jaiki, behiak jetzi, esnea marmitetan hartu eta oinez Gurutzeko plazara. Han Galdosenean behorra lotu, marmitak Juanitoren kamioian sartu, kalera joan eta meza ondoren berriz ere Gurutzera. Galdosenean enkargu batzuk egin, marmitak urez beteta hartu, behorraren gainean jarri eta berriz ere Altzira joaten ginen. Etxera etortzeko izango ziren 10:30 edo 11:00ak, nola lana egiten genuen… orain, berriz, egun guztian etxean eta lana ezin eginik… Nola egiten genituen? Hori da, hori, garai horretako konformidadea! Eta Galdosenean behor bat baino gehiago izango ziren garai horretan lotuta, ezta? Bai, beste baserrietako behorrak ere hor egoten ziren lotuta enkarguak eta marmitak eramateko.

Oraingo garaiarekin konparatuz, garai gogorrak ziren haiek. Zuek hala bizi izan al zenituzten? Ez, gu hala akostunbratu ginen eta ez zitzaigun iruditzen gogorrak zirenik. Egiten genuen eta kitto!


Garai horretan zer jaten zenuten? Potajea askotan jaten genuen, gisatua haragi puxkaren batekin eta txerriki asko ere bai. Urtean bi edo hiru txerri hiltzen genituen. “Eltzean urdai puxka eta hezur puxka bat sartu, eta hura janez pozik kanpora”. Zakurrak hezurra gaur egun nola jaten duen pozik, ba… halaxe. Goserik ez genuen ikusi, baina jatekoan ilusiorik ez, beti berdintsua jaten genuen eta. Gogoan dut ondoko bizilagunen ama enkargutik etorrita platanoa ematen ziela bere seme-alabei. Haiek 2 ziren eta gu berriz 8. Alde ederra, bai! Horiek platanoa jaten zuten eta guk azala miazkatu egiten genuen!

Eta jaten zenuten guztia etxean sortua zen, ezta? Bai, ilarra, artoa, esnea… Ilarra asko egiten genuen eta gerra garaian, Oiartzungo udaletxean entregatzen genuen jasotakoaren erdia. Urtero kilo mordoxka entregatu behar izaten genituen. Parte bat ezkutatzen genuen haiek ez ikusteko, baina “kabroi” horiek ederki zekiten zenbat egiten genuen guk, eta hala esaten ziguten gure etxean bazela ilarra gehiago eta gezurra esaten genuela… Lana galanki egiten genuen eta beraiek lapurrean ibiltzen ziren. Garai horretan kapritxorik bazenuten? Kapritxorik… egunean egunekoarekin nahiko lan bagenuen. Kapritxorik ez. Jaietan “arroz con leche” baldin bazegoen uffff, a zer-nolako festa!

Gazte garaia nola gogoratzen duzu? 15 urtetako nobioa egin nuen eta hura betiko sekulan perine. Nola ezagutu zenuten elkar? Ba ni normalean ez nintzen inora ateratzen eta Antxillaseko Donatak nire amari esan zion: “Juanita, utziozu Tomasari ateratzen gurekin. Gero etxe-

Tomasa, gazte garaian, lagunekin.

Tomasa eta Joxe, San Martzialetan.

rakoan guk lagunduko diogu”. Ama konformatu zen eta atera nintzen kalera teatroa ikustera (garai horretan ere, teatroa egiten zen Oiartzunen)

Nire gizona izango zena han zegoen kalean, eta elkarrekin etorri ginen Gurutzeko auzora. Orduan Donatak esan zuen: “Tomasa, Josetxo etxera doanez, elkarrekin joango zarete gu laguntzera joan gabe” eta orduan sekulan perine….

Nobiotan zer egiten zenuten? Joxe nire gizona soinu-jolea zen, eta nik beti ezagutu dut soinua eta kastañuelak jotzen. Zazpi urte zituela, bere osaba Joxe Marik erregalatu zion soinu txiki bat, eta bere kabuz ikasi zuen hura jotzen. Toki askotan ibili ginen kuadrillan soinu eta dantzaren inguruan, Nafarroa aldera ere joaten ginen. Ergoiendik kuadrilla handi bat oinez abiatzen ginen Arantzako San Juan iturrira, handik Igantzira eta gero Lesakara. Ederki pasatzen genuen. Bueltakoan komeriak etxeraino atzera etorri behar genuelako berriz ere. Askotan ibili ginen erromerietan soinua jotzen. Dantzara ere joaten ginen Pikoketara eta Txikierdira. Hara ere oinez joaten ginen eta buelta ere halaxe. Nire nobioa Azerigorrikoa zen. Azerigorri Pikotetatik aldeago zuen, baina Altzira etortzen zen ni laguntzera. Festetara joaten al zineten? Baziren auzoetan festak? Bai, bilerak egiten ziren Estebenean, Bentasen Larrenen aurrean, Tellerian, horrera joaten ginen dantzatu eta etxera beti lagunarekin. Dantzatzen igual besteren batekin ibiliko ginen, baina etxera behintzat beti lagun berarekin joaten ginen.

seme-alabak | 103


Gurutzera etorri zen eta handik Irungo taxista batek garraiatu gintuen elizara. Elizan han zegoen Errenteriako familia. Meza bukatuta, denak taxia hartuta Azerigorrira joan ginen bazkaltzera.

Nolako jantzia zenuen egun berezi horretan? Jantzia beltza, eta lore sorta txuri-txuria. Oso dotore nengoen. 700 pezetatan erosi nuen soina.

Eta dantza ez zen faltako…. Ez, noski. Ertsingo Patxi soinu-jolea zen, eta bera han egon zen soinua jotzen. Berak hala esaten omen zuen, ez zekiela Azerigorriko sala nola ez zen lurrera erori. Eta ezkontza-bidaiarik egin al zenuten? Ez, ez genuen bidaiarik egin. Goizaldean Azerigorritik zuzenean etxera, Altzira. Amak Donostiako senideentzat oheak preparatu zituen eta hemen geratu ziren denak.

Ezkontza egunean, 1953an.

Gurutzen baziren festak? Hasieran, auzoan ez ziren festak. Baina, ondoren Galdosenean bizi ziren senar-emazte batzuk hasi ziren festak antolatzen. Ordutik aurrera, auzoko jendea hasi zen laguntzen oso kontent. Andrea, Juanita zen, Babiloniakoa, eta gizona kastellanoa. Galdostarrek diotenez, gizon horrek izena zuen Agustin eta horregatik ospatzen ziren festak Sanagustinetan. Nola zuen izena zure gizonak? Joxe Lasa Lekuona, Azerigorrikoa.

Joxe ez zen oso urrutikoa. Azerigorri eta Altzi gertu xamar daude, ezta? Bai, aldekoa zen, urrutira joan beharrik ez ni etxera laguntzera joateko. Badakizu, urrutiko neska hartuz gero, neska etxera lagundu behar, eta berriz ere atzera etxera urrutira joan behar… Alde ederra zegoen, ezta? Horrek bai jakin… Horrelaxe gertatu zen, “hasi eta buka”.

Non ezkondu zineten? Oiartzungo elizan, eguraldi txar askiarekin. Bazkaria, berriz, Azerigorrin egin genuen. Ni Galdosenean, Filomenaren etxean jantzi nintzen, han nituen-eta ezkontzako arropak. Gizona, berriz,

104 | seme-alabak

Ordutik Altzin geratu zineten senar-emazteak? Bai, gurasoak bertan bizi ziren eta garai hartan nire anaietako zazpi baserrian zeuden. Etxean gizon pila bat zeuden eta nik beste bat ekarri nuen! Aurretik gutxi zirelako, beste bat gehiago! Alaba bakarra nintzen eta etxean mantendu ninduten ama eta anaiak zaintzeko.

Eta, bestela, senar-emazteek egin al zenuten bidaiaren bat? Bi-biek ez. Behin Joxeren gurasoekin Fiterora joan ginen eta beste behin errainaren gurasoekin Jacara.

Kotxerik bazenuten? Hasieran ez genuen, ezkondu eta urte mordoxketara bai. Zenbat seme-alaba izan zenituzten? 3 seme-alaba izan genituen, Tomasita, Nikolas, eta Lurdes. Txikiena Lurdes zen, a ze neska polita! Hiru hilabeterekin hil zen. Zazpikia jaio zen eta hiru hilabetetan neska motza ederra egin zen. Don Julio sendagilea etxera etorri eta harrituta esaten zuen: “Posible al da hain denbora gutxian halako neska motza egitea, horren txikia jaiota…”. Katarroa harrapatu zuen, sendatu ez, eta ondoren meningitis izan zuen. Hala hil zen etxean. Oooo, ze pena! Hain zen polita begi urdin-urdinekin… Garai horretan Tomasita txikia zen eta gonatik helduta hala esaten zidan: “Ama, nik Lurdes nahi dut…”, eta nik esaten nion: “Nik ere nahi dut baina…..”


Zure seme-alabak non jaio ziren? Hemen jaio ziren hirurak, etxean. Komadrona zen Azerigorriko amona, nire gizona Joxeren amona.

Zer gogoratzen duzu jaiotzez? Gogorrena lehenengoa, beste biak errazago. Haurdunaldian ez ziguten egiten inongo jarraipenik. Hori bai, Nikolas erdikoa jaio zenean, plazenta bota ez, eta medikuak ere ezin kendu…. Orduan anaiek hartu ninduten beraiek sortutako angarila batean eta Andrerregiko ondora eraman ninduten. Han kotxe batean sartu ninduten eta ospitalera joan ginen. Ondoko baserriko amonak esaten zuen: “Jesus! Emakume hura ez dun bizirik ailegatuko, Jesus!”. Handik hiru hilabetera berriz ere hemorragiak izan nituen eta atzera berriz ere ospitalera raspadua egitera. Eta gero, jaiotzen ondoren, atsolorra ospatzen al zenuten? Behin akordatzen naiz ospatu genuela gure etxean. Familiako emakumeak eta ingurukoak etorri ziren. Emakume guztiak harro-harro ginen ardo gozoa edanez. Horrelakoetan jateko eta edateko gehixeago egoten zen, hola zelebratzen genuen, eta ondoren, ba…. Aukera bat zen emakumeak elkartzeko. Orain dela 27 urte Koxkoteneko Peio jaio zenean, atsolorra ospatu zuten baserrian eta auzoko emakumeak gonbidatu gintuzten bertara bazkaltzera. Ohitura zaharrak berreskuratuz, ederki pasa genuen denak elkarrekin ume jaioberriaren inguruan.

Tomasa eta Joxe, Nikolas eta Tomasi seme-alabekin.

Gizona kanpora joaten zen lanera eta zu etxean. Bai, gizona Lurzuriagara joaten zen eta ni etxean geratzen nintzen etxeko lanak egiten (bazkaria, garbitasuna, arropa josi) eta umeak zaintzen. Baserriko lanak, berriz, etxean gurekin bizi ziren anaiek egiten zituzten. Hemen etxean bazen lana denentzat, azienda, belarrak, baratzea…

Familian nora joaten zineten? Aaaa! Batzuetan zirkura joaten ginen Pinito del oro trapezista ikustera. Bestetan teatroa ikustera eta Donostiara ere bai eraman izan ditugu. Moto batean joaten ginen laurak. Gizona txofer joaten zen Nikolas aurrean zuela, erdian Tomasita ta atzean ni. Gainera, kaskorik gabe. Motoa Etxetxikin uzten genuen eta handik Gurutzetik etxera oinez. Amakin bat egunetan etxeko zapatak Etxetxikiko garajean utzi izan ditugu. Askotan irekia egoten zen, bestela han ondoan uzten genituen girizian. Inork ez zituen lapurtzen. Gero kalera joateko zapata garbiak kanbiatu eta aurrera. Bestetan alpargatak plastikozko poltsetan bildu ez zikintzeko eta hartaka alpargatak ez ziren hondatzen. Gogoan dut amonak Etxetxikiko etxe azpira ailegatzerakoan esaten zigula: pixagalea baldin baduzue, kamiora atera baino lehen egin pixa, eee! Behin auzora iritsita lan guztiak eginak eduki behar genituen!

Tomasaren seme-alabak: Tomasi eta Nikolas.

seme-alabak | 105


Tomasa, Ekhi eta Jare birbilobekin.

Tomasa eta Joxe, Olaia, Aitzol, Andoitz eta Larraitz bilobeekin.

Orain 93 urte dituzu. Bizitza luzea, istorioz eta bizipenez betea. Gustura al zaude bizi izandakoarekin? Berriro errepikatuko al zenuke? Bai, halako sasoia izango banu, dudarik gabe errepikatuko nukeela. Ederki pasa izan dugu festaz festa, eta erromerietan ere. Lana galanki ere egin dugu, baina horixe tokatu zitzaigun eta ez zitzaigun iruditzen txarra zenik, edota gaizki bizi ginenik. Egiten genuen eta kitto. Gauza txikiak baloratzen ikasi genuen eta konformidadean bizitzeak asko erraztu zuen dena.

Zer egin duzu zuk horren ongi mantentzeko? Sufritu galanki [barrez erantzun du], dibertitu ere bai! Orain familia inguruan daukat eta ederki bizi naiz Teresa nire laguntzailearekin. Oso neska ona da eta asko laguntzen nau.

Gaur egungo aurrerapenez, mobillez, beti presaka ibiltzeaz… Ze iritzi duzu? Gehiegi iruditzen zait. Hori gehiegia da. Ona da puntu bat arte, baina pasa egiten da. Ez dauka frenorik. Txuritik beltzera pasatu gara.

Zuk baduzu mobillik? Ez, nik ez dut mobillik, ezta beharrik ere! Hala ere, asko hitz egiten dut telefonoz. Orain ez naiz asko ateratzen etxetik eta lagunekin eta senideekin hitz egiteko asko erabiltzen dut. Lagunartea modu batean telefonoari esker mantendu dut. Hizketaldi luzeak egiten ditut eta askotan etxekoek etxera deitzen dutenean telefonoa beti komunikatzen egoten da… Ez dago problemarik, ondoren berriz ere deitzen naute eta kitto. Zoriontzeko ere asko erabiltzen dut, normalean beti akordatzen naiz urtebetetzea noiz duten lagunek eta etxekoek, eta telefonoz deitzen ditut.

Zein izan da zure bizitzan gehien hunkitu edo inarrosi dizun momentua? Zalantzarik gabe, gerra garaia. Izua zen nagusi. Ez diot inori desio bertan bizi izandakoa.

Zer egiten duzu egunean zehar? 09:00ak aldean jaiki, gosaldu, Teresarekin musika entzun, kantatu, bazkaldu, siesta egin, leitu… Etxekoak ere maiz etortzen zaizkit bisitan, lagunekin telefonoz hitz egin eta ilunabarretan pelikulak ikusten ditut. Gizonaz asko akordatzen naiz. Oraindik ere zenbaitetan berarekin ametsa

Tomasa eta Joxe, bere seme-alabak, Joxe suia eta Kontxi errainarekin.

106 | seme-alabak


Tomasa eta Joxe, 2013an, ezkontzaren 60. urteurrena ospatzen.

egiten dut. Esnatzen naiz eta konturatzen naiz ez dagoela ondoan. Bakarrik sentitzen zara lagunik gabe. Kotxearekin eramaten ninduen nik nahi nuen tokira, beti prest. Gaixo zegoela, Tolaren izan nuen kinto bazkaria eta berak kezkatuta seme-alabei esaten zien “segi amaren bila”. Asko zaintzen eta mimatzen ninduen gizonak. Hil zen arte ondoan eduki nuen eta oso gustura bizi izan gara elkarren ondoan.

Hauxe da Altziko Tomasarekin izandako berriketaldia. Arrunt gustura entzun nituen zure bizitzako gorabeherak, Tomasa! Bizimodu gogorra benetan, baina, era berean, aberasgarria. Atsegina izan da historian zehar bidaia bat egitea zure azalean bizi izan duzuna hizpide harturik. Iosune Cousillas Aramendi

Familia ondoan duzula aipatu duzu. Bai, seme-alabak, bilobak eta birbilobak ere bai. Familia ederra osatzen dugu. Horrek satisfazio handia ematen dit, eta orain nire ama eserita egoten zen aulki honetan ni eserita egonik ez zait iruditzen 93 urte pasa direnik.

Tomasa, familiarekin, etxeko sukaldean.

seme-alabak | 107



kultura


Oiartzungo taldea, Xose Estevez histolariarekin.

KONTXA MURGIA OIARTZUARRAREN URRATSEI JARRAITUZ, GALIZAN BARRENA Kontxa Murgia Egaña 1806ko urtarrilaren 29an jaio zen, gaur egun Manuel Lekuona Biblioteka den etxean. Domingo Murgia, bere aita, Oiartzungo San Esteban Elizako organista titularra zen eta bertan zuten etxebizitza. Kontxaren aldeko omenaldia 2000. urtean hasi zen egiten. Urte horretan, azaroaren 11n, plaka bat jarri zen Kultur Etxeko sarreran, euskaraz eta galegoz honela dioena:

«Etxe honetan jaio zen Kontxa Murgia Egaña (1806-1854), Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izango zen Manuel Martinez Murgiaren ama - Nesta casa naceu Concha Murgia Egaña, nai de Manuel M. Murgia, berce do nazonalismo galego». Xabier Iragorri garai hartako alkatearen, Sorkunde Lekuona Kultura zinegotziaren eta Luis Maria Bandres Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuaren laguntzari esker, ekimen horrek arrakasta handia izan zuen.

110 | KULTURA


Aurten, Kontxa Murgiaren omenezko pikondo bat landatu da Oiartzungo zimitorio zaharrean.

Iñaki Bergaretxe Galizan bizi den oiartzuarra, azalpenak ematen.

Urtero, omenaldia Geroztik, huts egin gabe, urtero-urtero Oiartzungo Udalak eta Pasaiako Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak omentzen dute Kontxa Murgia, Manuel M. Murgia historialari galiziarraren ama izan zena eta Rosalia de Castro poeta handiaren amaginarreba.

Santiagon bizi izan zen katedraletik oso gertu. Hiri berean hil zen, bihotzekoak jota, 1854an, eta han dago lurperatuta.

Dena dela, aurtengo omenaldia berezia izan da, aurten Manuel Murgiaren heriotzaren 100. urteurrena baita. Anxo Angueira poeta, Vigoko Unibertsitateko irakasle eta Rosalia De Castro Fundazioko presidente denak parte hartu du. Angueiraren etorrerak bazuen arrazoia eta Xose Estevez historialariak Rosalia de Castroren senarrari —Martinez Murgiari— buruzko hitzaldia eman zuen udaletxean. Hitzaldiarekin batera, errezitaldi musikatua egin zen, udal areto nagusian. Anxo Angueira, Antton Kazabon eta Xose Estevez aritu ziren euskarazko eta galizierazko poemak errezitatzen. Edurne Saizar pianistak, Haizea Lekuona flautistak eta Oihane Mitxelena soinu-jotzaileak girotu zuten saioa. Azkenik, Kontxa Murgiaren omenezko pikondo bat landatu zen Oiartzungo zimitorio zaharrean, Lartaungo txistulariek eta Trisqueleko gaiteroek girotutako jardunean. Pikondoa Rosalia de Castro etxetik propio ekarritakoa zen. Bidaia Galizara Xose Estevez historialaren ikerketengatik jakitun gara Kontxa Murgia Oiartzunen jaio bazen ere, 1823an absolutismoa berrezartzeko San Luisen Ehun Mila Semeak Euskal Herrian sartu zirenean, Murgia familiak Galizara joan behar izan zuela bizitzera. Kontxaren aita Tolosara itzuli zen, hango organista zelako, eta bertan hil zen, baina alaba Galizan geratu zen. Han botikari batekin ezkondu zen, Jose Martinezekin, eta bi seme izan zituzten, Segundo eta Manuel. Kontxa

Aurtengo omenaldi ekitaldiak amaituta, bertan parte hartu genuen Oiartzungo talde batek Aste Santuan Galiza bisitatzea erabaki genuen, Kontxa Murgiaren urratsei jarraituz Xose Estevez historialariaren gidaritzapean.

A Coruñan lehendabiziko GELDIALDIA Coruñan egin genuen lehen geldialdia. Han bizi den Iñaki Bergaretxe Urdanpilleta oiartzuarrarekin elkartu eta, hura cicerone genuela, Herkulesen Dorrea bisitatu genuen lehendabizi. Gero, Gerra Zibileko fusilatuen omenezko monumentua ezagutu genuen. 2001ean inauguratua, historiaurreko megalito handien antzekoa, frankismoaren errepresioaren biktimen omenez, Isaac Diaz Pardok diseinatu zuen. Granitozko blokez osatutako monumentuak fusilatuen odola sinbolizatzen duten pintura gorriko orbanak ditu.

Eta handik, San Amaro hilerrira jo genuen, Manuel Murgia bere bi alabekin batera lurperatuta dagoen hilerrira. Iosune Cousillas eta Olga Leibar zinegotziek lore-eskaintza egin zuten Murgia familiaren hilobian.

Santiagora ondoren Bigarren geldialdia Santiago de Compostelan egin genuen Oiartzundik joandako taldeak. Lehendabizi Museo do Povo Galegora jo genuen eta han Manuel Vilar Alvarez museoko zuzendaria genuen zain. Haren azalpenak lagungarri genituela, Rosalia de Castroren, Manuel Murgiaren emaztea zenaren, hilobia bisitatu genuen. Santiagoko Santo Domingo de Bonaval Komentuko Visitación kaperan dago, gaur egungo Galego Gailenen Panteoian. Lore eskaintza egin ondoren, museoko alKULTURA | 111


Taldeko emakumeak, Herkules Dorrea atzean dutelarik.

Santiagoko Santo Domingo de Bonaval Komentuko Visitación kaperan dago Galego Gailenen Panteoia.

Domingo de Andrade arkitektoaren eskailera helikoidal hirukoitza.

Rosalia de Castroren hilobian lore eskaintza egin zuten Iosune Cousillas eta Olga Leibar udal ordezkariek eta Manuel Vilar museoko zuzendariak.

derdi esanguratsuenak ezagutu genituen zuzendariarekin batera. Museoan derrigorrezkoa da Santo Domingo de Bonaval komentuan sartzea eskailera ikusgarri baten edertasunaz gozatzeko. Arkitekturaren eta geometriaren miraria Domingo de Andrade arkitektoaren obra da, eskailera helikoidal hirukoitza hain zuzen ere. Hiru eskaileretako bakoitzak pisu batera eramaten du.

Bigarren geldialdia, berriz, Obradoiro enparantzan egin genuen. Bertan, katedralaz gain, beste hainbat eraikin nabarmen ere topa daitezke: Raxoi jauregia, San Xerome ikastetxea eta Errege Katolikoen ostatua, esate baterako.

112 | KULTURA

Done Jakue Bidea egiten duten erromesen topagune nagusia da, batzuk euren erromesaldia hemen amaitzen dute, beste batzuk, berriz, Fisterrako lurmuturreraino ere joan ohi dira. Era berean, hiri honetan eta Galizan egiten diren hainbat manifestaldi eta ekitaldiren ohiko kokalekua ere izan ohi da, Estevezek argitu zuen moduan. Katedrala bisitatzeko tartea ere hartu genuen. Bost fatxada ditu: Obradoiro aldekoa, iparraldean Azabacheria-koa, ekialdean Quintanakoa, hegoaldean Platerias-koa eta Klaustrokoa. Obradoiro enparantzaren atarian Portico da Gloria izeneko eskultura erromanikoen multzo eder eta ezaguna dago, XII. mendean amaitua.

Katedralean, Kortizelako Andre Mariaren kapera ere bisitatu genuen. “Erromesen, atzerritarren eta euskaldunen” kapera txiki hau basilikako bisitatuena da eta iparraldeko atearen ondoan dago. XI. mendeko Kodize Kalixtinoan aipatzen da parrokia hori, katedral osoaren zatirik zaharrena eta jatorrizko eliza erromanikoa dena.


Azkenik, Santiago Zumarkaleko Ferraren Pasealekuan Rosalia de Castroren memoriari eskainitako estatua ezagutu genuen. 1917ko Santiago Apostoluaren jaietan inauguratutako granitozko eskultura da. Egileak Isidro de Benito eta Francisco Crivilles dira. Idazlearen irudiaz gain, monumentuan pertsonaia ezagunak daude, arima bere lanetan, eta bere argitalpen ezagunenen izenburuak: El caballero de las botas azules, Cantares gallegos, En las orillas del Sar, Follas Novas. Galiziar taldeen oroitzapenezko plakak ere baditu: New Yorkeko Unidad Gallegak Galizako poeta handiari eskaini zion, Buenos Airesko Centrok Santiago de Compostela-ri (1934), Peña Gallegak Manuel María de Santa Fe-ri (1959), Puerto Ricoko Centro Gallego-ri (1965) eta Cantigas y Agarimos-i (1971), besteak beste. Kokalekua leku idilikoan dago, Katedraleko eta hegoaldeko Unibertsitate Campuseko landaretza eta bista ugari baititu. Bukaera aldera, Kontxa Murgia oiartzuarra bizi izan zen etxea ezagutu genuen oiartzuar taldeak. Santiago de Compostelako katedraletik gertu dagoen Rua das Hortas kaleko 13. zenbakian bizi eta hil zen oiartzuarra, 48 urte zituela. Heriotza-agirian agertzen denez, bakardadean eta inolako sakramenturik jasotzeko aukerarik gabe zendu zen, 1854ko uztailaren 13an.

Padronen, Rosalia de Castroren Etxe-Museoa Eta iritsi zen Rosalia de Castro eta haren familiaren etxea ezagutzeko parada, baita haren omenez poesia errezitaldia egiteko tenorea ere. Horretarako, Padron herrira jo genuen. Bertan, Anxo Angueira genuen zain, Rosalia de Castro Fundazioko presidentea. Harekin batera, Rosalia de Castrok bere bizitzako azken urteak eman zituen etxea bisitatu genuen. 1971n zaharberritua, 1972an Etxe-Museo bihurtu zen.

Xose Estevez, Anxo Angueira eta Iosune Cousillas, Rosalia de Castro etxe-museoko pertsona ospetsuen sinadura-liburuan idazten.

Oiartzungo taldea, Rosalia de Castro etxe-museoaren aurreko aldean.

Bisitan, Rosaliaren bizitza eta obra markatu zuten gertakarien ibilbide bat proposatzen da. Beheko solairuan, “Itzal baten profila” izenekoan, bisitariak galiziar eta kultura unibertsalaren figura enblematiko horren benetako dimentsioa baloratu dezake: bere bizitza, inguratzen zuen ingurunea eta galiziar herriak irudiarekin duen harremana. Lehen solairuan, “O seu” izenekoan, garaiko landa-etxearen errekreazioa proposatzen da, baserritar eta noble baten artean.

Arratsaldean, berriz, Galiziako kultur epizentro honetan, Anxo Angueira, Antton Kazabon, Arantxa Lete eta Xose Estevez aritu ziren euskarazko eta galizierazko poemak errezitatzen. Edurne Saizar pianistak eta Haizea Lekuona flautistak girotu zuten saioa. Amaieran, entzuleekin batera Txoria txori abestu genuen denek.

Adolfo Muiños eta Iosune Cousillas, Rianxoko udaletxean.

KULTURA | 113


Rianxo, hiru idazleren herria Padronetik itsas aldera jo genuen laugarren geldialdia egiteko. Rianxon, Adolfo Muiños alkatea genuen zain, Xose Estevezen lagun mina. Gidari paregabea, udaletxean harrera egitearekin batera, herriko hiru idazle ospetsuren berri eman zigun oiartzuarrei. Castelaoren txanda izan zen lehendabizi: galizierazko idazle handia, politikaria eta marrazkigilea izan zen. Nazionalismo galiziarraren aitzindarietakoaren etxea ezagutu genuen, museo bilakaturik dena. Gero, galegoz idatzi zuen Manuel Antonio idazlearen txanda izan zen. Poeta ezaguna oso gazterik hil zen. Azkenekoz, Rafael Francisco Antonio Olegario Dieste Gonçalves idazlea ezagutu genuen. Galizako 25eko belaunaldikoa, bere ipuin eta antzezlanekin, A fiestra valdeira eta Dos arquivos do Trasno nabarmentzen direlarik, galiziar literatur sistema modernizatzen saiatu zen, ruralismotik urrunduz.

Eta Galizari agur esateko, Quirogan egin genuen amaierako geldialdia, Xoseren jaioterrian. Herri txiki baina kulturaz handi, bertako bi museo bisitatu genituen: museo geologikoa lehendabizi eta etnografikoa gero, zein baino zein interesgarriagoa.

Bidaia ahaztezina izan da eta taldean oso eskertuta gaude Xose Estevez historialariarekin, berari esker bidaiatu baiyugu Galizako kultura eta historian barrena. Sakon bidaiatu ere. Bidaia aberatsa izan da eta esperientzia ona bezain gomendagarria. Xoséren azalpenak, oso atseginak, dibertigarriak eta hezitzaileak izan dira, bidaia osoan zehar. Taldeak jarraipena emateko asmoa agertu du hurrengo urtean. Izango duzue gure berri, hortaz!

Jaione Ugaldebere Sarasua

GORA XANISTEBANAK!

Monforte de Lemos eta Quiroga, amaieran Eta Galizako bidaiari amaiera emateko, Lugoko hegoaldea ezagutzera jo genuen oiartzuarrek. Monforte de Lemosen ostatu hartu eta Miño ibaiaren gune bereizgarrienetako bat bisitatzeko parada izan genuen, katamaran batean.

Denborak aurrera egin ahala, higadurari eta mugimendu geologikoei esker, Miño ibaia nabarmen egokitu zen Ribeira Sacran. Hortaz, Miño ibaiaren ibaiertzek baso hostoerorkorrez osatutako paisaia baketsua eskaintzen dute, mahasti-eremu txiki eta ugarirekin txandakatuta. Ibaiak ere bihurgune ugari eratzen ditu, eta horietan lurra barneratzen da meandro bereizgarriak sortuz.

Monforte de Lemos bisitatzen.

114 | KULTURA

Xose Estevez eta haren emazte Maribel Goñi, bidaia honetako ciceroneak.


Martzelina Lopetegi Olaiz-i BERANDUEGI Lotsa ematen digu barkamena eskatzeak. Lotsa ematen digu barkamena eskatzeko oso berandu delako, 150 urte berandu gutxi gorabehera. Eta barkamena eskatzen badizugu, zugatik baino gehiago da gugatik, barruan sumatzen dugun karga hau arintzeko edo ―batzuek auzo-lotsa deitzen diotela uste dut―.

Barkamena ehun eta berrogeita hamar aldiz eskatzeak ez du balio, ezta barkamena ehun eta berrogeita hamar pertsonek eskatzeak ere; hurrengo ehun eta berrogeita hamar urteak barkamena eskatzen pasatzeak ere ez luke ezer aldatuko. Barkamena beti da barkamena eskatzen duenarentzat, barkamena eskatzen zaionarentzat beti da beranduegi.

Beranduegi jakin dugu izan zinena. Orain gutxi arte “Txirritarekin abestu zuen Martzelina, Galtzadetako alaba” besterik ez zara izan. Inork gutxik zekien hori baino gehiago zutaz. Ez dut imajinatu nahi Txirritarekin abestu izan ez bazenu zutaz zer iritsiko litzaigukeen.

Orain ere ez dakigu askoz gehiago zutaz, zerbait bai. Badakigu, Martzelina Lopetegi Olaiz, 1864an jaio zinela, Ergoiengo Galtzadeta baserrian ― egungo Galtzata―. Badakigu jostun bikaina zinela, bikaina alkandorak josten, eta bikainagoa hitzak josten. Badakigu bertsolariak sumatzen zenituenean kantura hurbiltzen zinela, ahizpak, lotsatuta, zure ondotik urruntzen ziren bitartean. Badakigu zure ingurukoek auzo-lotsa sentitzen zutela abesten zenuenean. Badakigu Artikutzan Txirritarekin abestu zenuela, eta saria zuri eman zizutela, ez Txirritari. Badakigu Amerikanoarekin abestu zenuela, eta egurra eman zeniola bertsotan. Badakigu Zabalera ezkondu zinela, eta ezkon ondorengo zure bertsorik ez dagoela; badakigu kasualitatez ―edo ez― isildu egin zinela.

Agian zuretzat errazagoa izango zen isilik nahi zintuzten horiek eskuak lotu eta ahoa itxi izan balizute. Baina ez. Zeuk isildu behar izan zenituen zeure kanturako gogoak besteek hala nahi zutelako, garaiak hala eskatzen zuelako. Zeuk mastekatu behar izan zenuen zeure isiltasuna, zeuk irentsi, isiltasunak zeu irentsi zintuen arte. Hatz artean zenerabilen jostorratzaren punta zorrotzarekin azala zulatu, eta gora eta behera eta gora eta behera eta gora eta behera lotu behar izan zenituen zeure ezpainak isiltasuna josi arte. Mututu egin behar izan zenuen mundua ez zegoelako zu entzuteko prest. Ez zaigu isiltasun mingarriagorik bururatzen.

Eta horregatik guztiagatik beti izango da barkamena eskatzeko beranduegi, inoiz ez ditugulako kantatu ez zenituen bertsoak entzungo. Barkamena eskatu beharrean, beraz, egun bat eman genizun, eta maiatzaren 7an Martzelina eguna ospatu genuen. 24 ordu eman genizkion zure izenari. Herriko hormak zure izena zeramaten kartelekin josi genituen. Herriko bertso eskoletako haurrek zure izena ahoskatu zuten, baita Maialen Lujanbiok ere. Liburuxka bati zure izena jarri genion ―hizki larriz―, eta Oiartzungo bertso eskolari. Martzelina Bertsozale Elkartearen helbide elektronikoan zure izena agertzen da, eta Facebooken, eta Twiterrean. Eta ez, ez da nahikoa, baina hori bakarrik eta hori guztia egin dugu zure izenean.

KULTURA | 115


Lastima, Martzelina, goizegi jaio zinen, behar baino 150 urte lehenago gutxi gorabehera.

Orain iritsiko ez den mirariren baten zain gaude. Ederra litzateke baserriren bateko ganbaran kutxa zahar bat agertzea zure bertsoz beteta, garaiko jakintsuren batek zure abilezia balioan jarri eta gorde zituelako. Edo zure ezkontza argazkia azaltzea, zure ile gorriari forma eman eta zure gorputz garaiaren itzal luzea ikusteko. Edo norbaitek zutaz ez dakigun zerbait kontatzea, sudur luzea zenuela, edo dantza egitea gustatzen zitzaizula, edo ardoa edatea. Zerbait, ez dakigun zerbait.

Badakigu beranduegi dela, ordea. Badakigu urte gehiegi pasatu dituzula ahanzturan, belaunaldi gehiegi, eta auzo-lotsa ematen digu izaten utzi ez zintuztela sentitzeak. Eta noizbait zuk zeure isiltasunarekin egin bezala, orain guri dagokigu geure auzo-lotsa mastekatu eta horrekin bizitzea. Karmele Mitxelena Etxebeste Martzelina Bertsozale Elkartea

116 | KULTURA


Batzuetan txiki sentitzen naiz oraindik. Batzuetan kantatzen dudana kantatzeko isilik hobeto nengokeela pentsatzen dut. Batzuetan ez dut inork begira nazan nahi, nahiago nuke zaku baten barrutik kantatu. Batzuetan entzun nazaten nahi dut eta errudun sentitzen naiz nahi izateagatik. Batzuetan bakarrik sentitzen naiz, ordu txikitan, autoan, edonondik bueltan. Batzuetan bidezidorra baino, autopista hartzea hobe dela pentsatzen dut, bizitza arruntago batean kamuflatzea. Batzuetan hautsi egiten naiz eta ez dakit berriz muntatzeko moduko haustura izan den. Batzuetan errima estuegi hartzen dudala uste dut, besteetan ideiek zabalegi hartzen nautela. Besteetan banago, banaiz, banoa. Batzuetan negargura izaten dut bi egunetara, kide batek iraindu edo desagerrarazi nahi izan nauenean. Batzuetan pentsatzen dut ez duela merezi. Batzuetan txalo batzuekin mindu egiten naiz eta isilune batzuk ez ditut ulertu nahi. Batzuetan oholtza diana bat baino ez da, besteetan bumeranga. Batzuetan ez naiz. Eta batzuetan, beste batzuetan babestu behar izaten dut. Kide konplizeetan, Martzelinetan, Lukasietan, Sabinetan, Maialenetan, Karmeletan, Miraritan, Iraitzetan, Mirenetan, Oihanetan, ezagutuko ditudanetan... Batzuetan, besteetan naiz. Alaia Martin Etxebeste Martzelina Bertsozale Elkartea

“Handitan Martzelina bezalakoa izan nahi dut” entzun dezagun Irudimen handia behar da sekula ikusi gabekoak irudikatzeko. Horregatik ez zintudan (eta zintugun) sekula erreferentetzat, eredutzat, “handitan bera bezalakoa izan nahi dut”-tzat hartu. Oraindik ere kosta egiten zait zu irudikatzea, aitortzen dut. Teorizatu dugu oholtzako emakumezkoen desagerpenaz, haserretu gara horrengatik, eta jarri dizkiegu bertso eskolako haurrei emakumezkoen ahots eta gorputzak. Baina zu 1890ean kokatzea oraindik ere kostatzen zait, Oiartzungo historian zure lekua topatzearen nahia ezina adinakoa bilakatzen da. Inoiz ikusi gabeko hori izateko nahia izatea edota izan zaitezkeela pentsatzea zaila da. Izan bertsolaritzan, dantzan, politikagintzan, kirolean, edota herriko tabernetan. Eta horregatik hitz egiten dugu eredu berriez, anitzez, erakutsi diguten normaz aldentzen diren formez. Erakutsi ez digutena, ordea, ez da existitzen. Eta zure gisako emakumerik ez da existitu orain artean niretzat. Zu ez zintuzten marrazki bizidun bihurtu, eta ondorioz, Lazkao Txiki, Txirrita eta Pernando Amezketarra ikusten nituen pantailan; beraien txiste eta bertsoak ikasi nituen kasik bertsoa zer zen ez nekienean. Zure marrazki bizidunak nahi ditut, Martzelina, nire ondorengoek irudika zaitzaten, noizbait beraiek ere izan daitezkeela sinetsi dezaten. Ez dezatela pentsatu 2023ko argazkia dela emakumeak bertsotan aritzen zirenekoa, ikus dezatela 1870ean ere aritzen zirela, aspalditik datorren trentza dela gurea. Beranduegi, baina garaiz eman nahi dizugu bizia; marrazkietan edo beste hamaika modutara. Iraitz Mateo Gogorza Martzelina Bertsozale Elkartea

KULTURA | 117


LARTAUN ABESBATZA MUSIKARIK EDERRENA, PARTEKATUA DENA… Eta hori egiten jarraitu du 2022-2023 denboraldi honetan ere Lartaun Abesbatzak. Izan ere, bi korurekin trukeak egiteaz gain, bere produkzio propioko emanaldiak ere eskaini ditu udan zein neguan, bere filosofiaren parte garrantzitsua baita musika eta ahotsak partekatzea. 2022ko uztailan eskaini zuen taldeak dagoeneko egutegian ongi finkatua duen Udako Kontzertu Berezia. Azken urteetan, pandemia garaian espazio arrazoiak zirela medio Arizmendi Lorategian egin izan bada ere, kontzertua bere hasierako kokalekura bueltatu zen, Hipatia Lorategira. Uztailaren 16ko gaugiro ederrean eta lorategia jendez beteta zegoela taularatu zen abesbatza, oso-osorik euskaraz abestutako errepertorioan. Emanaldiaren lehen zatian soilik a capellako obrak abestu bazituzten ere, bigarrenean harizko laukote batez lagunduta eskaini zituzten Benito Lertxundiren Udazken Koloretan eta Lertxundiren beraren Goizian Argi Hastian bertsioa, biak Xabier Sarasolak musikatuta. Harizko laukotean izan ziren:

Urtero bezala Xanisteban eguneko meza nagusian abestu eta abuztuaren 5ean Kantu Kantari jendetsua egin ondoren, opor laburrak hartu zituen abesbatzak, Errenteriako Maria Madalenaren Lagunak Elkarteak eskatuta irailaren 10ean kontzertua eskaini baitzuen Madalen Basilikan. A capella zein bi biolinez lagundutako obrak eskaini zituen taldeak orduan ere, eta bertaratutakoek zein abeslariek beraiek asko gozatutako emanaldia izan zen, ikusleen txalo zaparradek itxi zutena. Eta ziklo bat ixteko beste modu bat izan zen urrian Oiartzunen izan zen kontzertua. Izan ere, 2020an egitekoa zen Lartaun eta Orioko Salatxo abesbatzaren trukeko bueltako kontzertua Oiartzunen. Garai hartan, pandemiaren gorabeherak kontuan izanda, oriotarrek kontzertuan ez parte hartzea erabaki zuten eta geroztik ezin izan zen datarik topatu. 2022ko urrian, bi urte geroago eta egoera lasaiagoan bi taldeek Oiartzungo San Esteban elizan pandemia garaia modu sinbolikoan itxi zuten. Etxeko taldeak abestu zuen lehendabizi

Lartaun Abesbatza Hipatia Lorategian. 2022-07-16.

- Biolin lehenengoa: Maiana Belaunzaran - Biolin bigarrena: Anne Barron - Biola: Maddalen Dorronsoro - Biolontxeloa: Lili Guruceta

- Zeharkako txirula: Haizea Lekuona

118 | KULTURA


Lartaun Abesbatza Errenteriako Madalena Basilikan. 2022-09-10.

Gabonak Gabon. Oiartzungo San Esteban Elizan, 2022-12-11.

eta Oriokoak ondoren, eta bigarren horiek Xabier Lizaso pianoan lagun izan zuten. Emanaldiaren ondoren elkarrekin egindako bazkarian giro ederrak eta kantuek segida izan zuten eta arrakastaz bukatu zuten eguna.

Otsailaren 18an Lartaun Abesbatzak Palafrugelleko Coral Els Virolets gazte abesbatzaren kontzertua antolatu zuen Oiartzunen. Kataluniako taldea bira txikia egitera etorri zen Euskal Herrira eta Errenteriako Landarbasoko Dizdizka gazte abesbatza ere izan zen emanaldiaren hasieran haiekin abesten. Lartauneko kideek kontzertuko lehen obra Errenteriako gazteekin batera abestu zuten Kataluniako lagunei ongietorria emateko, haien zuzendaria Rita Ferrer abesbatzaren aspaldiko laguna baita eta Lartaun bera izana baita Palafrugellen.

Gabon garaian, abenduaren 11n Gabonak Gabon kontzertua eskani zuen Lartaunek, hori ere koruak berak antolatu eta produzitutakoa. Azken urteotan abendualdian zehar emanaldi berezi hau ere urteko egutegian ongi markatzea lortu du taldeak eta 2022koa ere halaxe izan zen, berezia. Abenduaren 11n izan zen, hau ere Oiartzungo San Esteban elizan, obra sakroz zein Gabonetako abestiz osatutako kontzertua, koruko gizonek Javier Bello-Porturen O Vos Omnes obra abestuz hasi zutena. Ondoren etorri ziren Dominguezen eta Bustoren Ave Mariak eta Rheinbeger konpositorearen Ave Regina Caelorum. Bigarren zatia Gabonetako 6 abestik osatu zuten, horien artean Guridiren Ator Ator eta Gotzon Aulestiak moldatutako Elurra Mara Mara, Moises Gonzalez bakarlariarekin, baina baita pianoaz lagundutako The Shepherd´s Carol ere. Izan ere, obretako batzuetan abesbatza Esther Barandiaran pianistak lagunduta aritu zen. Barandiaran pianista bikainak zein Lartaun Abesbatzak binomio bikaina osatu zuten hotzari aurre eginez goxoa bihurtzea lortu zuten emanaldian.

Maiatzaren 14an denboraldiko bigarren koru trukea egin zuen taldeak, kasu honetan Astigarragako Aiztondo abesbatzarekin. Kontzertua Landetxe Kultur Aretoan eskaini zen, Lartaunentzat bertan abesten zuen lehen aldia izan zena. Abesbatzaren bizitzako zati garrantzitsua izaten da beste abesbatzekin trukeak egitea, horrelakoak egitean musika partekatzeaz gain giro ona, senidetza eta bestelakoak ere partekatzen baitira. Emanaldiaren ondorengo otorduetan ere partekatzen dira algarak eta kantuak, eta umore on horrek ere laguntzen du lanean jarraitzen. Azken finean, sinisten baitugu musikarik ederrena partekatzen dena dela eta hurrengo denboraldietan ere hori egiten jarraitzeko asmo sendoa baitu Lartaun Abesbatzak.

KULTURA | 119


Ibargain Musika Eskola 2022/2023 Iaz esan genuen:

“Espero dugu datorren ikasturtean maskarak, edukierak edo distantziak iraganeko oroitzapen lausoak izatea eta kortxeak, abestiak edo partiturak izatea gure kezka eta arretagune nagusia, eta, beste behin ere, musikak guztioi transmititzen digun poza eta ilusioa berriro ekartzeko balio izatea”. Zorionez, hori guztia oroitzapen lausoak dira, eta berriro ekin ahal izan diegu gure jarduerei, “beti bezala”.

Ikasturte honetan, Landetxe Kultur Aretoan denok jarri dugun ilusioa oso positiboa izan da, eta azkenik, Oiartzunek merezi duen kultur ekitaldietarako aretoa du. Alde negatiboa ikasle kopuruaren beheranzko joera da oraindik, eta espero dezagun Landetxek ireki duen erakusleiho berria fruituak ematen hastea. Irailaren 8an gure ikasle beteranoenetako batzuek parte hartu zuten Elorsoro Kiroldegian egin zen Emanaldi dantza berezian. Han izan ziren Jon del Olmo tronpetarekin, Edurne Saizar pianoarekin, Oihane Mitxelena akordeoiarekin eta Haizea Lekuona txirularekin. Gure perkusio irakaslea ere, Iker Salaberria, animatu zen.

120 | KULTURA


Oiartzun herriak Abaraxkako egoitzan herritar berriei ongietorria egiteko duen ohitura bikainarekin jarraitzen du. Urriaren 28an horietako bat ospatu zen eta bertan Ibargain Musika Eskola izan zen, klarinete ikasleek interpretatutako musikarekin apaltasunez kolaboratzen. Aurten Xexili Festa azaroaren 23an ospatu genuen. Gure instrumentuak hartu eta plazara joan ginen. Berriro ere, batez ere txikienek eta euren familiek taldean zuzeneko musika egiteko lehen esperientzia izan zuten. Gure musikari txikien eta ikusleen aurpegien emozioak ezin dira hitzez azaldu. Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu zen, besteetan baina jende gutxiagorekin, eta bertan Ibargain Haize Taldea izan zen.

Mindara Elkarteak kontzientziazio festa bat ospatu zuen abenduaren 17an Errenteriako Koldo Mitxelena Eskolan, bere lana ezagutarazteko. Joan den ekainaren amaieran, beste bat Errenteriako Markola Eskolan ospatu zuen, eta Amaita Swing Taldeak arratsalde bero itogarria abesti ezagunekin animatu zuen.

Ikasturte honetan berriro ekin diogu gogo handiz Gabonetako kontzertuari. Oraingo honetan Osoko Bilkuren Aretoan izan zen, abenduaren 22an. Hunkigarria izan zen Bizar Zuri, Kax kax atarian edo Gabonetan abestea. Aurten, Andoain Piano Jaialdia ospatzeari utzi zaio, baina guk piano eta ganbera kontzertua egi-

ten jarraitu dugu. Kontzertu hau lehenik desagertu egin zen Donostia Hiria Piano Lehiaketarako eta, gero, Andoain Piano Jaialdirako prestaketa gisa sortu zen, baina, esan bezala, Andoaingoa ez da egin. Euren seme-alabak Osoko Bilkuren Aretoan lehen aldiz isats-piano batean jotzen ikusi zituzten gurasoak gogotsu irten ziren, eta hala errepikatu ziguten behin baino gehiagotan otsailaren 17an egin zen kontzertuaren hurrengo astean. 2023ko martxoaren 10a historikoa da jada Oiartzunentzat: Landetxe Kultur Aretoaren inaugurazioagatik zoriontzen gara, bertan kontzertu asko egitea espero baitugu. Martxoaren 25ean Astigarragan Txirula Topaketa bat egin zen, eta Astigarraga, Oiartzun, Legazpi, Iruñea, Donostia, Zestoa eta beste zenbait herritako 75 txirula jotzailek hartu zuten parte. Han egon ziren gure flauta ikasleek esan zigutenez, datorren urtean errepikatzeko gogoz irten ziren.

Martxoaren 31n truke bat egin zuten Orion Lezo eta Orioko Musika Eskolek. Gure Klarinete irakasleak Lezoko Musika Eskolan ere parte hartzen duenez, gure klarinete jotzaileak animatu zituen eta klarinete jotzaile oiartzuarrak hara joan ziren arratsalde musikal on bat partekatzera. Joan den otsailaren 2an, Manuel Martinez Murgia, Kontxa Murgia oiartzuarraren seme zaharrena, hil zenetik 100 urte bete ziren. Galiziar nazionalismoaren aitzindaria, Academia Galega-ren sortzaile eta lehen presidentea (Euskaltzaindia-

KULTURA | 121


ren baliokidea) eta Rosalia de Castro olerkari ezagunaren senarra izan zen. Mendeurrena dela eta, 2023an zehar hainbat ekitaldi antolatu dira Galizian eta Oiartzunen Murgia omentzeko, eta Oiartzungo ordezkaritza bat apirilean joan zen Padronera, A Coruñara. Udaletik, Iosune Cousillas eta Olga Leibar zinegotziak izan ziren. Antton Kazabonek eta Arantza Letek, Anxo Angueira eta Xose Estevezekin batera, Rosalia de Castro Fundazioak antolatutako errezitaldi poetiko galiziar-euskaldunean parte hartu zuten. Gainera, Haizea Lekuona eta Edurne Saizar oiartzuarrek musika jarri zuten. Ziur aski, oiartzuar batzuek ezagutzen dute gure biolontxeloko eta ganbera-musikako irakaslea den Caroline Collier. Batzuek ere badakite Caroline Iruñeko Sinfonieta Orkestrako zuzendaria dela eta urteak daramatzala Nafarroan zehar kontzertuak antolatzen. Diario de Navarra egunkariak 2023ko Somos Valientas Sariak antolatu ditu, Laboral Kutxaren babesarekin. Arlo ezberdinetan saritutakoen artean honako hau dugu: Caroline Collier, Somos Valientas saria, Kulturari. Saria emateko ekitaldia apirilaren 27an egin zen, 19:00etan, Iruñeko Santa Maria La Real Katedralean. Zorionak, Caroline!

122 | KULTURA

Urduri eta ilusioz beterik geunden Landetxe Kultur Aretoan egin genituen lehenengo kontzertuekin. Maiatzaren 23an lehen entseguak egin genituen eta 24an bakarlari eta talde txikien lehen kontzertua eskaini genuen. Maiatzaren 25ean eta 26an, eskola orduetan, Gaztetxoen Kotzertuak egin genituen, Elizaldeko eta Haurtzaroko haurrak publiko zirela. Maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, eskola honen lehen kontzertu-jaialdia ospatu genuen Landetxen, gure talde eta kantari guztien parte-hartzearekin. Ziur gaude horiek beste kontzertu askoren hasiera besterik ez direla! Hasieran esaten genuen iaz amaitu genuela gure urteko jardueraren errepaso txiki hau, eta datorren ikasturtean maskarak, edukierak edo distantziak oroitzapen lauso bat izatea espero genuela. Oroitzapen lausoaren desio hori bete egin denez eta kortxeak, abestiak eta partiturak gure nahia zen bezala ardatz eta arreta bihurtu ahal izan ditugunez, aurten ere horrela jarraitzeko irrikaz amaituko dugu, Oiartzun musikaz betez eta oiartzuar guztiei bere poza eta ilusioa helaraziz.


2023/04/27

Oiartzun irratia

orain Landetxe Kultur Etxean dago, euskalgintzarekin batera Zorionekoak gara, aspalditik genuen ametsa bete dugu. Urte askotan itxarondako eguna azkenean iritsi da. Oiartzun Irratia berriro ere plaza inguruan dago. Aurten 24 urte bete dira Oiartzun Irratia sortu zenetik; hasieran herriko plazan zuen egoitza, Udaleko hirigintzako eraikina dagoen tokian eta ondoren Anbulatorio zaharrean 20 urtez egon gara, Arraskularre kalean. 2021eko Urtekarirako idatzia horrela bukatu nuen: “Gure desioa hau da, Mendiburu 14an gure egoitza berrian laster elkar ikustea, Euskalgintza, Kulturgintza eta Erretiratuen egoitza berriaren ondoan”.

Oiartzun Irratian orain lan egiteko baldintza hobeagoak ditugu, onura asko ekarri dizkigu, azpiegitura eta maila teknikoan aldaketa hoberako izan da. Berriro ere entzuleari herriko albiste frexkoenak emateko prest gaude. Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkiegu Oiartzungo Udalari, irratiaren alde apustua egiteagatik. Beti esaten da Oiartun herri dinamikoa dela, herri aktiboa, Oiartzun Irratia ere kultura da, herriko hainbat talderen eta eragileren txokoa baita. Irratiko langileek egiten dituzten saioez gain, hainbat kolaboratzailek ere parte hartzen dute eta eskerrak eman nahi dizkiet horiei ere. Internet bidez munduko edozein txokotatik entzun daiteke Oiartzun Irratia eta orain web-orri berria prestatzen ari gara.

Oiartzun Irratiko lehendakari bezala, Joxe Mari Isasari bereziki eskerrak eman nahi dizkiot. Urte askotan egon da Oiartzun Irratirako egoitza berri baten alde eta leku aldaketa borrokatzen. Ez dut inoiz ahaztuko Udaleko areto nagusian bere omenaldiaren egunean nola bukatu zuen hitzaldia: “Oiartzun Irratiak plazan egon behar du, lehen zegoen bezala, denen bistan eta ez ezkutuan, Oiartzun Irratia herriarena da”, esan zuen eta arrazoi osoa zeukan.

Datorren urtean Oiartzun Irratiak 25 urte beteko ditu, egoitza berrian, euskalgintza eta kulturgintzaren ondoan. Eskerrik asko entzule guztiei eta eskerrik asko ere Oiartzun Irratiak egunerokoan aurrera egin dezan laguntzen duzuen guztioi.

Oiartzun Irratia FM 106,5 Urrutira jun gabe!!!

943493711 www.oiartzunirratia.eus oiartzunirratia@gmail.com JOXE MIGEL LOPEZ ARRUABARRENA

KULTURA | 123


SOINUENEA Azkenean! Xomorroak ez gaitu garaitu! Xomorroa garaitu dugu! Eta berriro Soinueneko erakusketara ikastetxeetako neska-mutilak haien irakasle eta laguntzaileekin etortzen ari dira.

Lehengo urteko apirilean bi urtetan erabat aztoratuta eduki gintuen COVID 19ari aurre egiteko baldintza gogorrenak bertan behera geratu zirenetik hasi zen telefonoa kantari. Ikasturte bukaera izanik, ikastetxeak ez, lagun taldeak eta familiak izan ziren lehenak taldeentzat bisita gidatuak eskatzen. Iraila iristearekin batera ikastetxeetatik deitzen hasi ziren Soinueneak jasotzen duen bisitari kopurua normaltzera zihoala iragarriz. Ikasturtea bukatu da eta ikastetxeetatik etortzen diren haur eta gazteen harridura eta poz aurpegiak berriro ikusteko aukera izan dugu.

Ez dira bisitak gauzak bere onera datozela azaldu duten bakarrak. Herri-musika gure artean ezagutzen ematen jarraitzeko urtean zehar antolatu izan ditugun ekitaldiak ere pixkanaka berreskuratu ditugu: kontzertuak, tailerrak, musika eskolak,...

Honela, azken urtean zehar kontzertu bikoitzak berreskuratu ditugu, horietakoren bat, gainera, urtebete lehenago izan behar zuenetakoa, baten bat COVID-arekin gaixotzen zenean kontzertuak bertan behera geratu behar zuen garaikoa. Udazkenean Oiartzungo udaletxean aritu ziren Txorbela otxotea eta Canta se gausas, Arrasate inguruko eta Bigorra aldeko abeslariak, bi kantaera ezberdin erakutsiaz. Neguan berriz Ergoiengo Auzokalte elkartean izan zen Herri Musika kontzertua. Silboberri bikotea etorri zen txistu eta akordeoiarekin Durangaldetik eta Adar bikotea xirolarru mota ezberdinekin, flauta, alboka, triki eta panderoekin Gaskoinia aldeko musikarekin. Testu hau idatzi dugun orduan, oraindik udaberriko eta udako kontzertuak izan ez badira ere Hernani, Galizia eta beste leku batzuetako musikariekin harremanetan gaude eta laster entzungo ditugu Oiartzunen.

124 | KULTURA

Herriko txikienentzat ere antolatu ditugu hainbat ekitaldi. Kontzertu didaktikoetan senide helduekin musikaz gozatzeko aukera izan dute Herri Musika Kontzertua izango zen egunetako goizean. Halakoetan entzun zituzten Canta se gausas-eko gazteak kantari edo Arnaud Bibonne eta Maider Martineauk osatzen duten Adar bikotea.

Kontzertuez gain gai ezberdinak jorratzeko aukera izan dute haurrek gurekin. Batetik, kantari aritzeko aukera izan zuten neguan Itziar Navarrorekin Abaraxka ludotekan izan zen topaketan. Eguzkiak eguna ordu gutxiagoz argitzen duen garaia izanik etxean denbora gehiago pasatzen dute haurrek eta haiekin egin daitezkeen jolas askotan abestiek funtzio ezberdinak betetzen dituzte. Horretaz gainera, oraindik ere etxe askotan Eguberria bere forma ezberdinetan ospatzeko ohitura eusten da eta hiru-lau belaunaldi elkarrekin abesten aritzeko aukera izaten da mahai inguruan egiten diren familia bileretan, abesti zaharrak eta berriak elkarri erakusteko aukera bat gehiago.

Bigorrako Canta se gausas elkarteko gizonak, udaletxean kantari. Oiartzun, 2022/10/15.


Erraldoi txikien konpartsaren entsegua, Kontzejupe plazan. Oiartzun, 2022/11/26.

Haurrekin aritu gara Erraldoi txikien konpartsaren sorreran ere. Abaraxka ludotekako lagunekin orain dela lau bat urte haurrak erraldoi txikiak diseinatzen eta eraikitzen jarri bagenituen, oraingoan erraldoi txiki horiei bizia emateko konpartsa proposatu diegu eta horretan aritu dira. Musika jotzen helduak aritzen badira ere (soinu-tresnak jotzeak urtetako lanketa behar baitu), haurrak dira beraien neurrira egokitutako erraldoi hauek dantzatzen dituztenak. Horretaz gain, erraldoiekin dantza daitekeen musika mota zein den azaldu ondoren, haurrak dira beraien proposamenekin doinuen errepertorioa eguneratzen ari direnak. Ikasturtean zehar entseguak egiten aritu dira hilabetean behin elkartuz eta herriko festa ezberdinetan parte hartzen hasiak dira. Hots-jostailuak egiteko tailerrak ere egin ditugu aurten. Urte aldaketan Donostian aritu ginen, Tabakaleran, eta udaberri aldera Soinuenean bertan haurrek erritmo eta doinuekin jolasteko egokiak diren jostailuak egiten. Negu ezberdinetan bildutako kanabera erabili genuen nagusiki flautak eta turutak egiteko. Haur bakoitzak bere hots-jostailua etxera eraman zuen eta nahi duenean berriro erabiltzeko aukera izango du bere gustuko doinu eta erritmoak errepikatuz musikarekin duen harremana berrituz.

Bisita, kontzertu eta tailerretan agerian jartzen dugun bezala, Soinuenearen helburua beti izan da bertan jasotako ezagutza partekatzea. Hori dela eta etenik gabe aritzen gara urtetan bildutako liburu eta grabazioetan pilatuta dagoen jakintza gizarteratzeko ahaleginean. Liburu eta disko-liburuak argitaratu ditugu urtero eta azken bi urteetan euskal herri-musika ardatz duen entziklopedian buru-belarri murgilduta gaude. Gure herrietan erabilienak izan diren soinu-tresnen erabilpenetik abiatuta Euskal Herrian musika nork, noiz, nola eta zertarako erabili duen azaltzen saiatzen den entziklopedia da. Lehenengo bi bolumenetan aerofonoak izan dira protagonistak: txistua, alboka, dultzaina, akordeoia eta beste asko. Paperean argitaratzeaz gain edukiak gure web orrian txertatu ditugu eta hemengo kulturaren alor honen berri munduko leku gehiagotan ezagutzeko aukera izan dezaten beste hiru hizkuntzatara ere itzulia dugu. Itzulpen hori web orrian jartzen ari gara. Entziklopediaz gain Soinuberri ere argitaratu genuen abenduan. PDF formatuan argitaratzen den aldizkari honek Herri Musika Jardunaldietan aurkeztutako lanak biltzen ditu, kasu honetan 2013 eta 2016 artean bildutakoak, herri musikarekin lotura duten zenbait artikulu berriz gain.

KULTURA | 125


Nahi duenak Soinuenearen web orrian eskura dezake 13. zenbakia, aurrekoak bezala.

Ergoiengo gure txokoan egindako lanaren emaitza da euskal soinu-tresnagileen thesaurusa ere. Soinueneako soinu-tresnen bilduma eta entziklopedia dokumentatzean azaldu diren euskal egileen inguruko oinarrizko informazioa jaso eta zerrendatu dugu. Orain informazio hori MIMO osatzen duten munduko leku ugaritako museoekin partekatzeko lanean ari gara. Horri esker, munduan barreiatuta dauden euskal jatorriko soinu-tresnen inguruko informazio zehatzagoa izateko aukera izatea espero dugu. Informazioa partekatzea itxuraz inoiz baino errazagoa den garai honetan, txalaparta jotzen erakusteko sortu zen Ttakun programaren bertsio berria ere iritsi da. Sare sozialak baliatu genituen jendarteari programaren berri emateko, antolatzen ditugun ekitaldien edo argitaratzen ditugun liburu eta diskoen berri ematen dugunean bezala, baina beharrezko ikusi dugu aurrez-aurreko saioak antolatzea ere. Oraingo honetan Diversius enpresa izan da Ttakun berria programatzeaz arduratu dena eta Soinuenearen web orritik edozein sar daiteke programaren bertsio horretara. Bertan, txalaparta jotzen ikasi nahi duenak mailaka banatutako ariketa sorta zabala du ordenagailuaren ondoan jarrita berak bakarrik edo beste lagunen batekin erritmo ezberdinak lantzeko. Programa hau edozeinek erabiltzeko izanik, joan den urtean zehar hainbat lekutako txalapartari eta txalaparta eskolei aurkeztu zaie beraien egunerokoan erabiltzeko aukera emanez.

Urte honetan Albokazale Bilgunearen antolaketan ere parte hartu du Soinueneak. Herri-musikan jo den soinu-tresnen artean dugun harribitxi hau jendartean ezagunagoa izateko eta berau jotzen dutenak topatzeko lekua izateko asmoz sortu da bilgunea. Eraketa ekitaldia Oiartzunen egin zen urtarrilean. Txalaparta eta alboka, gaur egun Euskal Herriko musika eskoletan oraindik normalizatu ez diren soinu-tresnak dira, baita dultzaina eta xirolarrua

126 | KULTURA

ere. Txistuaren egoera hobea da, orain dela urte asko txertatu baitzen bere irakaskuntza musika kontserbatorioetan. Oiartzungo Herri Musika Eskolan soinu-tresna horiek ikasteko aukera eskaintzen jarraitzen dugu eta 2022/2023 ikasturterako eskaintza zabaldu ere egin genuen zarrabetea erakusteko prest zegoen irakasle batekin harremanetan jarrita, baina zarrabetearen eta beste soinu-tresna batzuen kasuan matrikulatutako ikasle kopuruak txikiegiak izan dira eta ez dugu horiek jotzen erakusteko behar ziren irakasleak kontratatzerik izan. Ikasturte berrian eskaintza mantentzen ahaleginduko gara, baina ikusteko dago gure gizarteak horien beharrik ikusten duen edo ez.


OIARTZUNGO HIZKERA ERABILTZEKO GIDA Pasa den urteko Euskararen Egunean ailegatu zen herritarron eskuartera Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida liburua. Udalarekin elkarlanean, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko Oiartzuarren Baitan egitasmoko lagunok plazaratu dugu eta, izenburuak iragartzen duen bezala, gure hizkera erabiltzeko irizpideak proposatu ditugu bertan.

Euskararen normalizazioaren bidean, indar handia eman zaio hizkuntzaren eredu estandarrari, jasoari, euskara batuari, hain zuzen; izan ere, sukalde zokotik atera eta eremu formaletan ere euskaraz ari gaitezkeela erakutsi da, esate baterako, irakaskuntzan, zientzian, komunikabideetan, teknologian, literaturan, administrazioan... Ezin aurrerapauso horri merezi duen tokirik kendu; baina ez ote gara sukaldetik gehixko atera? Ez ote dugu sukaldeko euskara hori bazterrean utzi?

Azken urteotan, etxeko eta lagunarteko euskararen falta sumatzen da kalean, gazteen artean batez ere; eskolaren, administrazioaren eta hedabideen eraginez, euskara batua da jasotzen den ia euskara eredu bakarra, erregistro formala, alegia. Horren ondorio lirateke lagunarteko euskararen kalitate eskasa eta eremu horretan erdarara jotzea. Beraz, erregistro ez-formala indartzea da euskaldunon gaurko eginbehar nagusia, gure hizkuntzak luzaroan irautea nahi badugu behinik behin.

Herri hizkerak eta euskalkiak erregistro ez -formalaren iturri oparoak dira, euskararen gatza eta piperra, gure kasuan, Oiartzungo hizkera. Halere, ez ditugu hizkerak eta euskalkiak zuzenean erregistro ez-zainduarekin lotu behar, euskara batuan ari baikaitezke gure gertuko moldea erabiliz. Koldo Zuazoren hitzok gogoratuz:

Uste izan dugu hizkuntza jasoa eta jantzia eraikitzeko ez zela aski apain eta ez zela aski duin geure eguneroko jardunean generabilena. “Larre” usaina zerion nonbait hizkera horri eta, itxura “nobleagoa” izango bazuen, antzinako eta urruneko hitzak beharko genituen geure idazkietan tartekatu. Zenbat eta halako ugariago eta ezezagunago erabili, orduan eta jasoago izango bide zen, gainera, gure hizkera. Usteak uste, euskara zailtzea eta hiztun arruntarengandik urruntzea izan da jokabide horrek ekarri digun “onura”. Irudi batez baliatzea zilegi bazait, benetako oreka “Txirrita” eta “Axular” uztartzean datzala esango nuke nik neuk.

KULTURA | 127


Azken batean, zer eta noiz erabili jakin behar dugu, hau da, erabilera-esparruak eta komunikazio-egoerak kontuan hartu behar ditugu, oiartzueraren eta euskara batuaren artean oreka bilatuz eta gure hizkeratik baturako bidea jorratuz. Gida honetan, funtsean, bide horixe argitzen saiatu gara eta, bide horren azken muturrean, Oiartzungo batua proposatu dugu, zenbait ezaugarrirekin eta hiztegiarekin osatuz.

Horrekin batera, urteotan esfortzu berezia egiten ari gara Oiartzunen hika/hitanoa biziberritzeko, etxeko eta lagunarteko erregistroaren osagarri ezin hobea baita, gertutasuna sortzen baitu hizketa-lagunen artean eta hizkuntza baliabide naturala eskaintzen baitigu. Hori dela eta, Oiartzungo hika patrikan liburuxka gehitu dugu gidan; bertan hika/hitanoaren bilakaera, oinarrizko informazioa eta Oiartzungo aditz -formak aurki daitezke. Hika ikasten edo erabiltzen hasi, praktikatu eta hobetu nahi duen edozein herritarrentzat da. Bukatzeko, bi ohar. Aieka batetik, gida eskuratu nahi izanez gero, Urrats paper dendan eros daiteke, 5 euroren truke. Eta beste aiekatik, gi-

128 | KULTURA

da nolabait lan irekia izatea nahi dugu, hau da, herritarrek lanaren gaineko ekarpenak egiteko aukera izatea nahi dugu, konparazio batera, amonari jasotako hitzak, aitonari entzundako esamoldeak, Oiartzungo batuaren gaineko oharrak... Ekarpen horiek egiteko, zatoz Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunera (Mendiburu 14, 2. solairua), dei ezazu 943260182 telefonora edo idatz ezazu oiartzun@tturttur.eus helbidera. Itsaso Aldai Landa Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea


OIDULTZ (Oiartzungo dultzaineroak) Urteek aurrera egin ahala, Oidultz gure herriko panorama kulturalean gero eta asentatuago dagoen eragile kultural bihurtzen ari da. Auzo guzietako jaietan hartzen du parte eta Xanistebanetan ez da gaita soinurik falta kaxkoan. Herriko kultur eta kirol eragile guztiek bezala, jai batzordeko bileretan badu bere tokia, eta herriaren izena bere mugetatik haratago zabaltzeko konpromisoa ere hartu du. Iazko abuztuan, Gironako Torroella del Montgri herriko jaietan ibili zen bertako taldeak 2019ko inauterietan egin zigun bisitari erantzunez. Izugarrizko harrera ona jaso genuen, haibat momentutan festetako protagonista ginela sentiaraziz, eta nola ez, guk Oiartzungo herriaren ordezkari gisa itxura ederra eman genuela aitortu behar dugu. Bidaia aberasgarria izan zen oso, errepertorioa aberasteko, talde eredu desberdinak ezagutzeko, festa eredu berrietatik ikasteko… eta bere herria guk gurea adina maite duten lagunak ezagutzeko. Aurtengo berrikuntzetako bat, herri kantutegiko hainbat piezarekin errepertorio bat osatu eta ikusleei kantuan aritzeko aukera eskaini zaion kontzertu bat izan da. Oreretako HerriArteEskolarekin elkarlanean egin genuen eta emaitza ikusita, ahaleginak merezi izan zuen. Formatu berritzailea izan da guretzat, inguruan orain arte ikusterik izan ez duguna, eta jendearen harrera ikusita, aurten ere errepikatuko duguna.

KULTURA | 129


AUNTXA TRIKITIXA ESKOLA Urtero bezala, idatzi honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoeneko hogeita hamaika urte dira ELIZALDE HERRI ESKOLAn trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela, eta aukera honetaz baliatuz ,gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle, ikasle, guraso eta abarri…. Gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako. Aurtengo kurtsoari dagokionez, hainbat emanalditan parte hartu dugu eta hauek dira horietako batzuk: maiatzaren 13an Irungo sagardo egunean izan gara Moskuko plaza alaitzen, maiatzaren 20an Paue-ra joan gara bertako musikariekin batera trikitiarekiko afizioa elkarbanatzera, maiatzaren 27an Irungo Zabaltza plazan erromeria bat antola dugu gure ikasleekin, ekainaren 4an Irungo Anaka auzoko festetan jo dugu eta ekainaren 17an Oiartzunen eskaini dugu elkartrukatze jaialdia Kontzejupean.

Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1.Zenbakien bidez: gaur egun metodorik erabiliena eta praktikoena da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta. Trikiti edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, astearteetan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe, agur bero bat Oiartzuar guztioi Auntxa Trikitixa Eskolaren izenean.

Egilea: Iñaki Aranaga

2.Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitia irakasteko erabili zen aurrena da, garai batean trikitia jotzen horrela irakasten baitzuten.

3.Solfeoa eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat, hamabosgarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da, ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetan eta emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira: entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, eta abar.

130 | KULTURA

www.auntxatrikitieskola.com


kirola


OIARPE KIROL ELKARTEA 2003ko azaroaren 20an lehen urratsa egin ondoren, Oiarpe Kirol Elkarteak 20. urteurrena bizi du aurtengoan. Herriko pilotazaleen laguntzari esker aurrera ateratako elkarteak, esker ona besterik ez du urte hauetan guztietan Oiartzungo pilota bultzatu duten guztientzat. Oiarperen osasuna ona da, bidea hasi besterik ez dugu egin eta lanean gogor jarraitzeko asmoa dugu herriko gazte pilotariek euren kirola herrian bertan gozatzeko aukera izan dezaten.

2022-23 denboraldian ere jo eta su aritu dira Oiarpeko pilotariak Madalensoroko hormak astintzen. Haur mailan 15 pilotari izan dira Ander Imaz entrenatzailearen esanetara. Pilotari horietako batzuek lehen urtea izan dute elkartean eta hurrengo urtean ere bertan jarraitzeko asmoa adierazi dute. Gaztetxo mailan 13 eta gazte mailan 9 pilotari aritu dira Asier Retegiren aholkuei jarraitzen. Nagusi mailan ere beste 9 pilotari izan ditugu aurten, Iñigo Ugalderen gidaritzapean. Pilotari horietako gehienek urte asko daramatzate elkartean, euren onena emateko asmotan betiere. Arturo Rodriguez prestatzaile fisikoak lan bikaina egin du kirolari ororentzat hain garrantzitsua den alor horretan.

Oinarri ona izateak emaitzak lortzea ere ekartzen du sarritan. Oiarpe Kirol Elkartearen kasuan ere hala izan da eta gure pilotariek lorpen ugari lortu dituzte urte guztian zehar: ▪ Mikel Leonet, Baztango txapelketako txapeldunordea, Iturregi baztandarrarekin batera.

▪ Xuban Goñi eta Haitz Aranburu, Gipuzkoako gazteen 2. mailako txapeldunak. ▪ Aitor Etxeberria eta Unai Zelaiaran, Gipuzkoako gaztetxoen 2. mailako Udaberri txapelketan txapeldunak. ▪ Oihan Etxeberria eta Unax Landa, Gipuzkoako gazteen 1. mailako txapeldunak. ▪ Oihan Etxeberria, Amezketako Txapeldunak txapelketan gaztetxoen mailan txapeldun.

132 | Kirola

▪ Oihan Etxeberria, Goñiren omenezko 4 t’erdiko txapelketan txapeldunordea. ▪ Mikel Leonet, Ola Sagardotegiko txapelketan txapeldun, Eneko Lizarazurekin batera. ▪ Oihan Etxeberria, Oñatiko San Migel txapelketako txapelduna, Gabirondo tolosarrarekin batera. ▪ Oihan Etxeberria, Naiarako txapelketako txapelduna, Calvo markinarrarekin batera. ▪ Oihan Etxeberria, Juanito Alvarezen omenezko txapelketan txapeldun, Loza errioxarrarekin batera. Unax Landa, txapeldunorde, Lizeaga astigartarrarekin batera. ▪ Oier Zabaleta, Lizarrako 4 t’erdiko txapelketan txapeldunordea. ▪ Oihan Etxeberria eta Unax Landa, Euskal Ligako txapeldunak, 22 urtez azpiko mailan. ▪ Oihan Etxeberria, Altzako torneoko txapelduna, Lizeaga astigartarrarekin batera. ▪ Andoni Ugalde eta Xabat Olaiz, Gipuzkoako Udaberri txapelketan, nagusien 1. mailan txapeldunordeak. ▪ Gexan Martinez eta Aitzol Galardi, Gipuzkoako Udaberri txapelketan, gaztetxoen 3. mailan txapeldunordeak.


HERRIARTEKO TXAPELKETA Oiartzungo pilotariek historia egin zuten. Oiartzun lehen aldiz Euskal Herriko txapeldun izan zen, finalean Markina-Xemein izan zuelarik aurkari. Gaztetxo mailan, Oihan Etxeberria eta Mikel Leonetek 22-3 irabazi zieten Alvarez eta Calvo markinarrei. Gazte mailan, Oier Zabaleta eta Unax Landak ere ez zuten arazorik izan eta 22-4 irabazi zuten Ibarlotza eta Alvarezen aurka. Garaipen horiek aski izan ziren txapelak eskuratzeko eta nagusi mailan jasandako porrotak ez zuen inolako eraginik izan finalean. Imanol Ugalde eta Eneko Zalakainek ezin izan zuten Agirremalloa eta Ibarlotzaren aurka, baina ordurako Asier Retegi hautatzaileak gidatutako taldea txapeldun zen.

Finala aurretik, finalerdietan Gasteiz izan zuten aurkari oiartzuarrek, eta 2-1 irabazi zuten kanporaketa hori ere. Bi kanporaketa horietan, gaztetxo eta gazte mailan nagusitu ziren oiartzuarrak. Gaztetxo mailan, Manex Olaizek jokatu zuen Mikel Leonetek beharrean. Nagusi mailan, berriz, Egoitz Etxabe eta Ekaitz Salaberriak jokatu zuten, ordurako kanporaketa erabakia zegoelarik.

Euskal Herriko txapelketa jokatzeko, Gipuzkoakoa ere irabazi behar izan zuten oiartzuarrek. Txapelketa hori historian bigarrenez eskuratu zuten, finalean Azpeitia, aurreko urteko finalean izan zuten aurkaria, gaindituz. Gaztetxo eta gazte mailan garaipena lortu zuten beste behin, eta 2-1 irabaztea lortu zuten oiartzuarrek. Gaztetxo mailan, Oihan Etxeberria eta Mikel Leonetek Otaegi eta Larrañaga azpeitiarrak 22-7 gainditzea lortu zuten. Gazte mailako partida erabakigarria suertatu zen jarraian, eta Oier Zabaleta eta Unax Landak ez zieten aukerarik eman Labaka eta Ezama azpeitiarrei. 2210 eta Oiartzun Gipuzkoako txapeldun. Nagusi mailan ezin izan zuten garaipenik eskuratu Imanol Ugalde eta Eneko Zalakainek, baina ordurako festa nagusi zen oiartzuarren artean. Finalerako bidean, Zaldibia (4-2), Amezketa (6-0) eta Hernani (3-3, tanteoa alde) ere gainditzea lortu zuten herriko pilotariek.

Hau da Herriarteko txapelketan parte hartu zuen taldearen argazkia:

Kirola | 133


134 | Kirola


Ander Imaz, Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan, binakako txapelketan.

ANDER IMAZEK BIGARREN FINALA JOKATU DU BINAKAKO TXAPELKETAN Aurten ere Ander Imazek finala jokatu du Unai Laso bikotearekin, Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaletaren aurka. Azken bikote horrek binakako txapelketa irabazi zuen Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan, 22-13.


Ander Imaz Egi luze sagardotegian, omenaldian.

“Lehenengo urtea berezia izan zen eta gaurkoa ere berezia da. Bigarren finala jokatu dut segidan eta txapelik ez dut lortu baina zuen guztien berotasunagatik txapelduna sentitzen naiz”. Imazek harmailetatik txalo asko jaso zituen herritarren eta Oiarpe taldearen eskutik. Autobusa ere atera zen herritik Ander animatzera. Nahiz eta txapelik gabe gelditu, Egi Luze sagardotegian ospakizun bikaina egon zen Imazek eginiko bide ona aitortzeko. Idatzi honetan ikusiko dituzuen argazkiak ordukoak dira.

Iaz bezala, harrera bero eta jendetsua egin zitzaion Imazi. Egindako korridore batetik sartu zen Ander Imaz sagardotegira txalo artean. Agurra eta bertsoak jaso ondoren, esker onez mintzatu zitzaien bildutako zaleei hunkituta:

136 | Kirola

Ondoren afaritako txanda izan zen eta hor ez zen musika, abesti, dantzarik falta izan...

Zorionak, Ander! Finala ez duzu irabazi, baina ez da erraza da bi urte segidan finalera iristea, eta zuk lortu duzu. Zaila izango da baina datorren urtean beste aukera bat izango duzu eta orduan agian txapelarekin itzuliko zara. Hori ez bada gertatzen ere lasai, pilotaz gozatzen jarraitu eta badakizu zaleak beti zure onduan egongo garela. Joxe Migel Lopez Arruabarrena


©photosballantes.be Tony eta Joxe Mari.

EUSKAL PILOTA SELEKZIOA “Pilotan jokatzeko sen berezia dute gure pilotariek”. Martxoan Alziran (Valentzia) jokatu zen munduko pilota txapelketan arrakasta lortu zuen Euskal Selekzioak. Bertako entrenatzaile eta hautatzailea da Joxemari Mitxelena Cazabon, eta haren gidaritzapean emakumeen taldeak munduko txapelketa irabazi zuen.

Espero al zenuten horrelako arrakastarik? Gizonekin ez. Emakumeen taldearekin bagenuen esperantza, maila handiko pilotariak baikenituen. Asko eta gogor entrenatu gara, eta irudipena nuen bagenuela zerbait lortzeko aukera. Aurkarien partiden bideoak aztertzen genituenean, iruditzen zitzaigun gure pilotariak ez zirela besteak baino txarragoak. Hala ere, horrelakorik ez genuen espero. Dominaren baten lehian ibiltzea bai, baina hiru irabaztea, urrezkoak horietako bi, eta sailkapen orokorrean lehenengo geratzea ez, inondik inora. Aurreikuspenak gainditu ditugu.

Gizonetan ere ezustekoa eman dugu. Helburutzat baino gehiago, amestzat jo genuen domina bat lortzea, eta bi lortu ditugu, urrezko bat eta zilarrezko bat. Gu 2016an hasi ginen joko zuzenen Kirola | 137


Pilota valenzianako mutilen finalaren ondoren.

modalitateekin, oraindik hasiberriak gara. Aurkariak, aldiz, profesionalak dira haien herrialdeetan. Pilotari profesionalen kontra aritu gara. Herbehereetan, Valentzian eta Belgikan, esaterako, hemen futbolean bezalako liga profesionalak daude eta telebistaz ematen dituzte norgehiagokak.

Zein esango zenuke izan dela garaipenerako gakoa? Alzirara joan diren denek pilotari sen berezia dutela esango nuke. Pilotariak dira, badakite plazan jokatzen. Argi dago horrek soilik ez duela balio eta gero modalitate bakoitzean entrenamendu egokiak egin behar direla, baina gure pilotariek pilotan jokatzeko trebezia berezia dute: badakite pilota eskuan egoki sartzen, jokaldiak egiten eta ongi kokatuta egoten. Hori guztia abantaila da guretzat. Gehienak egunerokoan ezker paretan entrenatzen dira, eta ezberdintasun handia dago ezker paretatik joko zuzenetara, baina jokatzen jakite horrek dena errazten du. Naturalki dakite pilotan jokatzen, ezkerra zein eskuina erabil dezakete pilota jotzeko eta azalpen gutxi behar dituzte gauzak ongi egiteko eta taktikak ikasteko. Horrez gain, maila altuko pilotariak dira denak, eta elkarren artean entrenatzeak beti bide ematen du hobetzen jarraitzeko. Nik neuk ere ordu asko igaro ditut bideoak ikusten, joko zuzenak ikusten eta ikasten, ondoren pilotariek nire ekarpenak pilotan jokatzerakoan balia ditzaten. Urte asko daramatzat pilota munduan, eta hori beti da lagungarria. Munduko txapelketa irabazi duten emakumeek, adibidez, orain dela sei urte ez zekiten modalitate zuzene-

138 | Kirola

tan jokatzen. Nirekin ikasi dute, nik entrenatu ditut Oiartzunen, Beheko Plazan.

Entrenamendu gogorrak egin zenituztela esan duzu. Horietako batzuk Oiartzunen egin zenituzten. Hala da, bai. Hiru hilabete iraun du prestaketa prozesuak, astean hiru edo lau lan-saiorekin. Joko zuzenen kasuan, lehenengo entrenamenduak Beheko Plazan egin genituen, lehiaketako eremua eta lurra nolakoak ziren jakin arte. Valentziako baldintza berak edo berdintsuak zituen toki baten bila hasi ginen jarraian, eta Abadiñon belar artifizialeko zelai bat aurkitu genuen. Munduko txapelketakoaren oso antzeko zorua zuen, eta azken hilabetean igandero arratsaldero aritu gara hor, eguzki zein euri, bero zein hotz, jo eta su. Hain maila altuan lehiatzerakoan xehetasunik txikienak ere eragina izan dezake, eta gure esku zegoen guztia egin dugu. Valentziar pilotari dagokionez, lehenengo lan -saioak Arraguako pilotalekuan egin genituen, Alzirako frontoiaren neurri ia berberak baititu. Sabaia du Alzirakoa baino baxuagoa. Modalitatera egokitzeko baliatu genuen. Hala ere, eta aipatu dudan bezala, ñabardura guztiak zaintzen saiatu gara, eta urrats bat gehiago egiteko, Zestoako Arroa Goia auzoko pilotalekura pasatu ginen, Valentziakoaren neurri berberak baititu.

Emakumeekin astean bi saio joko zuzenetara bideratzen genituen, eta bat plekarako. Gizonekin, ostera, bi egunetan joko zuzenak lantzen genituen, eta beste bitan plekak.


biliko genuen zehaztu. Partidetan zehar, entrenatzaile orok egiten dituen gauzak egin ditut: gomendioak eman, aldaketak egin…

Pertsonalki, taldeak une oro motibazio maila altua izan zezan saiatu naiz. Erabakiak hartu behar dira, eta ez da erraza pilotari bat kanpoan uztea. Jokatzen ez duten pilotariak askotan triste geratzen dira, denek egon nahi baitute kantxan, baina horiek animatu eta taldearen zati senti daitezen lortzea garrantzitsua da.

Pilota Valenciana. Finala.

Pleka hitza aipatu duzu. Zer esan nahi du? Asko gustatzen zaidan hitza da pleka, gaur egun jada oso jende gutxik erabiltzen duena. Lehen horrela deitzen zitzaien paretaren aurka jokatzen diren modalitateei, joko zuzenak ez direnei, alegia.

Prestaketaren gaira itzulita, txapelketa bakoitzeko eremuak ezberdinak direnez, hurrengo lehiaketak prestatzeko Euskal Herrian zehar frontoiak bilatzen jarraitu beharko duzue. Hurrengo munduko txapelketa Mendozan (Argentina) izango da, 2026an. Han jokatuko den plaza nolakoa den ikusi beharko dugu, eta horren arabera moldatu beharko gara. Bien bitartean, lan-saio normalak egiteko eta ikasten jarraitzeko Beheko Plaza ezin hobea da. Oiartzunen oso ongi prestatuta gaude horretarako. Udalak gelaxka bat utzi zigun behar dugun materiala jasotzeko, plazatik bertatik ez da autorik igarotzen, sarea jarrita lasai aritu gaitezke eta fokoak ditugu. Dena ondoan dugu gainera. Kanpotik datozenek plazaren azpian utz dezakete autoa, entrenamenduaren ostean pilotariak Madalensoron dutxatu daitezke eta gero inguruan hainbat ostatu ditugu zerbait hartzera joan nahi badugu. Ezin gara kexatu. Talde-giro on bat sortzeko asko balio du horrek. Zein izan da zure ardura Euskal Selekzioan? Munduko txapelketa aurretik, entrenatzailea eta hautatzailea izan naiz. Entrenamenduak zuzendu eta bertan ikusitakoaren arabera Valentziara joateko pilotariak hautatu ditut. Txapelketan, norgehiagoka bakoitza zein pilotarik jokatuko zuen erabaki behar izan dut, zer estrategia era-

Zenbat selekziok parte hartu dute munduko txapelketan? Hemeretzik. Amerikako selekzio ugari zeuden bertan. Han joko zuzenek ez dute Belgikan edo Herbehereetan duten sona, baina kopuruz Europan baino herrialde gehiagotan jokatzen da. Hego Amerikako ia herrialde denetan aritzen dira. Pena da selekzio askok ez dutela etortzeko aukerarik izan, arrazoi ekonomikoengatik. Ipar Amerikatik ere etorri dira, Quebecetik adibidez.

Quebecekoek Quebecen izenean parte hartu dute, zuek Euskal Selekzioa ordezkatu duzue. Bai, eta quebectarren kasuan euskal jatorriko bi pilotari aritu ziren. Senperekoa zen bat, Miarritzekoa bestea, eta biek zekiten euskaraz. CIJBk (Confederación Internacional de Pelota a Mano) antolatzen dituen lehiaketetan herrialde guztiak hartzen dira kontuan, norberaren identitatea errespetatzen dute. Espainiak, adibidez, ez du ordezkaritzarik izaten, valentziarrek eta euskaldunok gure herriaren izenean jokatzen baitugu. Beste federazioa EPNF da (Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntza), eta haiek ez digute Euskal Selekzioaren izenean jokatzen uzten. Zer-nolako hartu-emana izan duzue gainontzeko selekzioekin? Selekzio guztiak hotel berean egon ginen, eta gosaltzeko eta afaltzeko ordutegi berak genituen. Lehenengo partidak goizeko 09:00etan hasten ziren, eta azkenak arratsaldeko 20:00ak aldera amaitzen. Tarte horretan bakoitza berera egoten zen, denen asmoa baitzen irabaztea. Dena dela, gainontzeko uneetan harreman onak sortu ditugu, batez ere Ameriketako selekzioekin, hizkuntzagatik. Belgikarren kasuan, adibidez, orain arte sentitu izan dugu haientzako maila baxuagoko selekzio bat ginela, baina aurten nabaritu dugu haien errespetua irabazi dugula.

Kirola | 139


Nongoak dira Euskal Selekzioaren izenean jokatzeko hautatutako pilotariak? Herrialde bakoitzetik pilotari bat eramatea gustatzen zait. Iparraldeko hiru probintziak bat izango balira bezala hartzen ditut, Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak federazio bakarra baitute. Gainontzeko herrialdeek beren federazioak dituzte. Horrenbestez, Arabatik, Nafarroatik eta Iparraldetik pilotari bana, Gipuzkoatik lau eta Bizkaitik bederatzi joan dira Alzirara. Entrenamenduak egiterakoan, batzuek besteek baino bidaia luzeagoa egin behar izaten dute, baina tira. Oiartzunen aritzea Iparraldekoentzat erosoa da. Bizkaitarrek edo Arabarrek, aldiz, autoan ordu gehiago egin behar izaten dituzte. Hala ere, datozen herritik datozela, gustura etortzen dira, instalazio oso onak baitauzkagu.

Instituzioek eman al diote laguntzarik Euskal Selekzioari? Guk jaso dugun dirulaguntza bakarra Euskal Kirol Federazioen Batasunak eman digu, baina ez da gastu guztiak estaltzeko adina. Hautatzaileok ez dugu kobratzen, eta zeozer behar izanez gero guk geuk ordaindu behar izaten dugu. Hori gutxi balitz bezala, hasiera batean pilotari bati lanean ez zioten baimenik eman munduko txapelketara joateko, eta bere opor egunak erabili behar izan ditu Valentziara joateko. Kasualitatez, munduko pilotari onenaren saria eman zioten pilotari horri, Egoitz Amantegiri. Bestalde, selekzio askok, hautatzaileez eta pilotariez gain, fisioterapeutak izaten dituzte. Gure kasuan, pare bat pilotari fisioterapeuta izateko ikasketak egiten ari dira, eta haiek bete dute hutsune hori. Horrez gain, txapelketa amaituta ez dugu inolako errekonozimendurik jaso, eta Euskal Herria herri gisa aurkeztua izatea eta munduko txapeldun geratzea albiste izugarria dela uste dugu.

Joko zuzenei esker munduko txoko askotan egon zara. Zein da orain arte gehien gustatu zaizuna? Kolonbia. 2017an joan ginen hara. Euskal Herrian bote luzea deitzen duguna, han chaza izenez ezagutzen da, eta chazodromoetan jokatzen dute. Edukiera oso handia dute chazodromo horiek, 8.000 edo 10.000 pertsona sar daitezke bertan, eta jokatu genuen partida bakoitzean le-

140 | Kirola

poraino beteta zeuden. Pentsa, jendea kanpoan geratu zen tokirik ez zegoelako. Han bizi izan genuen giroa eta pilotarako afizioa zoragarriak ziren. Izugarrizko sorpresa izan zen. San Jose de Alban izeneko herrian jokatu genuen. Bertan 4.000 biztanle bizi badira ere, 8.000 pertsonarentzako edukiera duen chazodromoa dute, eta bete egin zen.

Urte asko daramatzazu pilota munduan. 52 urte daramatzat pilota ofizialean. Antolatu nuen lehenengo txapelketa Lartaungo pilota sailean egin genuen. Diktadura garaia zen, ez zen batere erraza txapelketa bat antolatzea. Oiartzunen Kontzejupean bakarrik jokatzen zen pilotan, eta ni nintzen entrenatzailea. Ehun pilotari izatera iritsi izan nintzen. Oroitzen naiz behin eskolarteko txapelketa bat antolatu nuela, herriko auzoetako eskoletako ikasleen artean. Gerora, pilotari buruz ikertzen ere aritu naiz eta horren harira beste hiru lagunekin liburu bat ere argitaratu dugu. Hogei urte pasatxo daramatzat horretan. Nire jubilazioa laster iritsiko da, eta ea norbaitek nire lekukoa hartzen duen.

Amaitze aldera, nola ikusten duzu joko zuzenen egoera herrian? Badaude modalitate zuzenetan jokatzen duten oiartzuarrak. Txostek badu indarra. Bote luzean eta pasakan badugu estatus bat. Pasakan herri mailako txapelketa antolatzen dugu urtero, helduentzat eta gazteentzat, eta hainbat bikotek ematen dute izena. Zoritxarrez, zaletasun hori herrian geratzen da. Gipuzkoako txapelketan, esaterako, ez dago Oiartzungo inor. Gaur-gaurkoz, Bizkaian aritzen da jende gehien. Kalitatea kantitatetik ateratzen da, eta mailarik handiena haiek dute.

Bestalde, 27 modalitate daude pilotan eta, logikoki, modalitate bakoitzak ahalik eta pilotari gehiena izan nahi ditu. Ez da erraza. Oiartzunen kasuan, herriartekoak-eta jende gehiago eraman du ezker paretara, baina pozik nago. Pasaka herrian txertatuta dago, eta bote luzea probatzen dutenak ere badaude. Asko gustatuko litzaidake hemen ere Bizkaian eman den pauso hori ematea. Beñat Landa de Marcos


irakaskuntza


HAURTZARO

HEZKUNTZA LEGE BERRIA

Eredu berri bat eskatu dugu Euskal Hezkuntza Sistema propiorako bidean.

ko apirilean EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos alderdiek adostutako EUSKAL HEZKUNTZAREN ERALDAKETARAKO OINARRIEN AKORDIOA onartu zuten Eusko Legebiltzarrean. Ikastolen Elkartetik balorazio bat egin genuen akordio haren inguruan eta puntu eta ideia batzuk begi onez ikusi genituen. Esate baterako: ikasleek eskuratu beharreko hizkuntza-komunikaziorako gaitasun maila(k) zehaztea, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren (EHZP) sorrera, definizioa eta parte izateko bete beharreko baldintzak eta konpromisoak akordioan bertan jasota egotea, edota segregazioa ekiditeko proposamenak zehaztea. Aldi berean, baziren kezka eta ardura sortzen zizkiguten beste hainbat gako ere: Euskal Herriaren aipamen falta, eskolatze batzordearen osaera ez definitzea, Euskal Curriculumaren erreferentzialtasun eza, hizkuntzen tratamenduaren gaineko zehaztapen falta, 0-3 zikloari dagokion proposamena eta abar.

142 | irakaskuntza

Proposamen hartatik 2023ko apirilean Eusko Jaurlaritzak onartutako Hezkuntza Lege proiektura egin zuten ibilbide horretan, aurreikusi zitezkeen, momentu gorabeheratsuak bizi izan genituen eta lehenengo zirriborroa eskuartean izan genuenetik bertatik legeak eskatzen dituen zehaztapenetan desadostasunak argi izan ditugu.

Ikastoletan eztabaida prozesuak izan ditugu eta gure komunitateari azaltzeko batere erraza ez den gai honen inguruko informazioa helarazten saiatu gara. Zazpi lurraldeetako 113 ikastolak banatuta gauden eskualdeko bilerak antolatu eta gauzatu genituen lege zirriborroaren nondik norakoak aztertzeko eta ikastolen premia eta nahiak jasotzeko. Horren guztiaren ondorio dira jarraian dauden helburuak. Begirada orokor batetik, Hezkuntza Lege Berriak bildu beharko lituzkeenak eta, zoritxarrez, puntu askotan hutsuneak nabari zaizkionak.


1. Ikastolon ustez, Lege honek Euskal Herriko Hezkuntza Sistema eraldatzen lagundu behar du. Aurreko legea 1993. urtekoa da eta ordutik hona gizartean eman diren aldaketa eta erronka berriei aurre egiteko zaharkituta geratu da.

2. Euskal Herriko hezkuntza sistema bi estatuk eta hiru administrazio desberdinek arautzen dute (lauk, Trebiñuko kuadrillarekin), eta horrek zaildu egiten du euskal lurralde osorako proiektuak bideratzea. Ikastolok, horretan ahalegin berezia egiten dugu; Euskal lurralde osorako proiektu bakarra da gurea, eta administrazio desberdinek bete ezin dituzten hainbat hutsune betetzen ditugu ikastolok gure jardunarekin. Zazpi lurraldeetako ikastolen arteko elkarlana sustatuz, proiektu komunak landuz edo eta gehien behar duten ikastolentzat elkartasun ekimenak bultzatuz eta diruz lagunduz. Euskal Herri honetan orain arte behintzat instituzioek ez digute marko legal egokirik eskaini, eta, ondorioz, Espainiako edo Frantziako eskema dualean sartzera behartu gaituzte. Baina ikastolok bestelako eredu bat izan nahi dugu, eta gogor egin dugu lan horretarako. Gaur egun, garaiak erabat aldatu diren arren, Euskal Herriarekin dugun konpromisoari eutsi eta gure ezaugarriak gizarte osoari eskaini nahi dizkiogu: a. Gure ardatza den euskaraz gain; b. euskal kulturaren transmisioa, c. euskal curriculuma, d. gobernantza eredu demokratikoa, e. parte-hartzea, elkarlana, auzolana, f. berrikuntza, g. materialgintza propioa…

Horregatik, gure indargune diren ezaugarri horiek mantentzeko eta zabaltzeko marko legal berri bat aldarrikatzen dugu.

3. Gure helburua hezkuntza sistema propioa da, eta horretarako urratsak egin ditugu azken hamarkadatan. Eta orain ere badagokigu urratsak egitea, eskuzabal baina sendo. Urte hauetan guztietan euskal hezkuntzari egin diogun ekarpena egiten jarraitzeko asmoa dugu.

Ikastolon ezaugarri nagusietako bat da hezkuntza komunitatean oinarritzea; hezkuntza inklusiboaren eta euskaldunaren aldeko apustua egin nahi badugu, komunitatean oinarritu behar dugu. Hori da Lege honi eskatu behar dioguna, eskolaren autonomia erreala bermatzea, gureak diren ezaugarri horiek ahalik eta zabalkunde handiena izan dezaten, bokazio publikoz jaio baikinen. Eta horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaigu publiko-pribatu dikotomia gainditzea, eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa ardaztuko duen sistema arautzea.

4. Euskal gizarteak pisuzko erronkak ditu egun. Beste batzuen artean, segregazioa eta euskara eta euskal kulturaren transmisioa. Eta horiei, herri moduan erantzun behar diegula argi dugu, modu kolektiboan eta eragile desberdinen arteko elkarlanaren bidez. Erronka horiek aurrean izanda, ezin dugu eragileen artean mokoka ibili; denok gara beharrezkoak, ez da gure artean liskarrak sortzeko garaia, herri gisara pentsatuz elkarrekin ekiteko unea baizik. Euskararen arloan, kultur transmisioa ziurtatzeko zein segregazioari aurre egiteko neurrietan, handira jokatzeko unea dela aldarrikatzen dugu. 5. Ikaslea ardatz. Hezkuntza berrikuntzan jarri nahi dugu arreta, horretarako, pedagogia eredu aurreratua, ebidentzia zientifikoan oinarritua, pertsonaren garapenean zentratua... aldarrikatzen dugu. Pertsona bere osotasunean, alderdi fisikoan zein emozional-mentalean, orekatua izatea bilatuko duena.

irakaskuntza | 143


6. Gure gizartean dugun tradizioari jarraituz, eredu herritar baten alde egiten dugu guk. Zerbitzu publikoa ardatz, baina herritarra, udalen parte hartze zuzenarekin. Eta erabakietan komunitateak parte hartuko duen eredu baten alde egiten dugu. Eragileen arteko elkarlanarekin elikatuko dena. Behar-beharrezkoa baitugu euskalgintzan, kulturgintzan, aisialdian zein herrigintzan dabilen eragile ororekin diseinatzea gure etorkizuna.

7. Lehen aipatu dugun bezala, orain arte behintzat Espainiako edo Frantziako eskema dualean sartzera behartu gaituzte, baina une honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan besterik ez bada ere, aukera ikusten dugu, alde batetik, marko dual hori puskatzekoa eta, bestetik, Euskal Herriko ikastetxeen arteko proiektu komunak bideratzekoa. Garbi adierazi nahi dugu ez dugula, inolaz ere, alde batera utziko, Iparraldean eta Nafarroan euskarazko irakaskuntzan ari diren ikastolekin dugun konpromisoa. 8. Eta hori da, hain zuzen ere, eskatu nahi duguna:

▪ Zehatz ditzagun Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoan parte hartzeko ikastetxeek bete behar dituzten baldintzak eta izango dituzten eskubideak eta betebeharrak. ▪ Bultza dezagun sistema euskalduna, integratzailea, ikastetxeen autonomia erreala bermatuko duena.

▪ Eta horretarako, balia ditzagun orain arte egon diren esperientzia eta errealitate ezberdinak. Ikastolok asko lagundu dezakegu horretan. Esperientzia handia eta autogestionatua izan dugu, Euskal Herri osoan errealitate bihurtu dugun ereduan.

144 | irakaskuntza

Sinesten dugu Euskal Herriko hezkuntza eragileon gaitasunean eta konpromisoan. Hezkuntza sistema berri baterantz egin nahi dugun bidean adostasunak bilatzeko ahalegina egin behar dugu denok. Gure aukera da. Erreparatu diezaiogun batzen gaituenari eta egin dezagun bidea hortik abiatuz, eragile guztiok aukera berdintasunean eta elkarlanean. Eta momentu honetan gauzatu ezin dezakegunari (Euskal Herria, esperientzia eta errealitate ezberdinak elkartu) eman diezaiogun aukera etorkizunean gauza dadin, ez diezaiogun atea itxi etorkizunari. Eta hori da alderdi politikoei, gizarte eragileei eta gizarte osoari eskaini eta eskatu nahi dioguna. Benetan Euskal Hezkuntza Sistema berri, ezberdin eta eraldatzaile batean sinisten badugu, batu gaitezen denok, har dezagun esperientzia ezberdin bakoitzetik onena, eta utz diezaiogun etorkizuneko Euskal Herriari atea irekita. Eta uler dezagun legea Euskal Hezkuntza Sistema nazional propioaren bidean urrats garrantzitsu moduan. Ezar diezaiogun zoru sendoa, zehaztasun handienarekin. Eta trantsizio horretan, bide horretan, ikastolak hor gaude, laguntzeko eta eztabaidatzeko prest jarrera ireki eta eraikitzailearekin orain arte bezala.


HAURTZARO

AMESTURIKO JOLASLEKUA

Haurtzaro Ikastolan badira urte batzuk gure jolas eremuen inguruan hausnarketa prozesu bat hasi genuela. Ikasleen beharretatik abiatuta, gaur egun ditugun jolas eremuek haien nahiak eta beharrak asetzen ote zituzten izan zen mahai gainean jarri genuen zalantza, eta zalantza horren inguruan, lanketa bat egitea beharrezkoa zela adostu genuen Hezkuntza Batzordean. Urte askotan, helduok helduontzat pentsatuak diren guneak eskaini izan ditugu, nahiz eta

hartzaileak haurrak izan. Espazio horietan haurrek zerekin eta zertan jolasten diren nagusiok erabaki izan dugu. Haurrak esploratzaile, ikertzaile edo asmatzaile jolasetan ibili ordez, ekipamendua ariketa errepikakorrak egiteko pentsatuta dago. Haurrak, ordea, segituan aspertzen dira eta jolasaren erabilera berriak eta desberdinak bilatu nahian, modu ez-ortodoxoan erabiltzen dituzte arriskutsu bilakatuz: kulunkatik airean salto egiten dute, txirristan buruz behera jaitsi….

irakaskuntza | 145


OINARRIA Ez dugu ahaztu behar haurrek, jolasaren bitartez, helduentzat arrotzak diren esperientziak bizi dituztela, munduaren konplexutasunari bakarrik aurre egitea, hain zuzen ere. Haurra bere jakin -minarekin, dakien guztiarekin eta ez dakienarekin, baina jakin nahi duen guztiarekin, estimulu guztiekin, bere berrikuntzekin eta lilurarekin munduaren aurrean kokatzen da. Horren guztiaren motorra gizakiak ezagutzen duen ahaltsuena da: gozamena. Haurra ez daiteke baztertua izan. Desberdina den haurrak, beste kultura batetik datorrenak, beste erlijio bat praktikatzen duenak eta aniztasun funtzionala dutenak eskubide berberez gozatzen dute, guztien ikastolan sartzen dira, behar bezala txertatu behar dira. Haurrak berezko duen aniztasuna onartzean dago gakoa, horrek aniztasun guztien bermea baitakar. TRANSMITITU BEHARREKO BALIOAK Prozesua parte-hartzailea izatea ezinbesteko baldintza izan da, ikastola komunitateko kide guztien esku-hartzea bermatuz: guraso, langile eta ikasle. Betiere, haurra edo gaztea erdigunean jarriz eta bere nahiak, beharrak zein interesak errespetatuz. Protagonista nagusiak izatea ezinbestekoa izan da, alegia.

Euskalduna, euskaraz biziko eta komunikatuko garelako, eta horrela izaten segi dezan ahaleginduko garelako. Tokian tokiko errealitatearen ezaugarriak kontuan hartu beharko dira, ikastolaren identitatea eraikitzen lagunduko digun prozesu bezala onartuta. Ezin ahantzi gure arbasoek, gure aitona-amonek belaunaldiz belaunaldi transmititu dizkiguten balioen, kultur adierazpenen, pentsatzeko eta sentitzeko, barneratuta dauzkagun ohituren adierazgarri izango dela gunea. Horregatik, herriko pertsona, eragile, elkarteen... esku-hartzea bultzatu dugu.

146 | irakaskuntza

Ekimen edo prozesu horrek komunitatea indartzea izan du helburu nagusienetariko bat. Bide horretan, norberatik ikastolara, ikastola komunitatetik herrira eta herritik ikastolarako ibilbidea planteatu dugu. Auzolana izan da giroa, eta elkarlana tresna. Egungo kanpo espazioa berrantolatuz, elkarbizitza aberasten duen aniztasunari erantzutea du ardatz jolas gune berriak, gune inklusibo eta parekidearen aitortza jasotzen duena. Aukera berdintasuna bermatuko duena. Inklusiboa genero ikuspegitik, baita sexualitateari dagokionez ere, aniztasun funtzionalarekiko (adimen gaitasun aniztasunarekiko zein trebetasun eta gaitasun motor aniztasunarekiko), baina baita kulturartekotasunari dagokionez ere. Erabakiak faseetako bakoitzean taldean eta kontsentsu bidez hartu ditugu, gehiengoaren nahikeria errespetatuz eta taldea norbanakoaren aurretik lehenetsiz. PROZESUA Prozesu parte-hartzailea 4 fasetan banatu genuen:

1. FASEA: DIAGNOSIA Edozein aldaketa, eraldaketa edo egokitzapen proposamenek diagnosi tresna zehatzetatik ateratako ondorioen irakurketa egitea eta ikuspegi kritiko batetik aztertzea eskatzen du. Beraz, diagnosi egoki bat lortzeko, hainbat ekintza egin genituen. Espazioaren inguruko azterketa bat egin genuen eta horretarako, ikasle bakoitzak, anonimoki, baina generoa eta adina identifikatuz, gometxa jarri zuen gehien ibiltzen zen gunean, eta bertan, zertara eta zerekin aritzen zen adierazi zuen. Honekin batera, ikastola guztian zehar


Ideien kutxak jarri genituen ikasleek, gurasoek, hezitzaileek, langileek, irakasleek… beren ideiak bota zitzaten.

Herrian zehar irteerak egin genituen ikasleekin, natura eremura (Txara basoa, Txara-Mendibil, Ibargaingo parkea, Hipatia, Urkabe...) eta eremu formalera (herriko plaza, eliza inguruak, Beheko Soroa, Abaraxkako plaza, idi-dema...). Ateraldia amaitzean, marrazkia egin zuten gehien gustatu zitzaiena irudikatuz.

Apirilaren 22an, Haurtzaro Ikastolako kanpo espazioan, esperientzia berrien arratsaldea antolatu genuen, guraso taldeak kudeatuta. Xedea espazio berean jolasean aritzeko eta gozatzeko aukera anitzak egon daitezkeela biziaraztea izan zen. Horretarako, jolas egoera askeak (txokoak) antolatu genituen: oreka, bertikaltasuna/horizontaltasuna, irristaketa, iluntasuna, eraikuntza, jaurtiketa, jolas/joko tradizionalak, musika, artea, literatura… Kasu horretan ere, amaitzean, marrazkia egin zuten gehien gustatu zitzaiena irudikatuz. 2. FASEA: BILDUMA LANA Diagnostiko fasean jasotako datu eta informazio guztiarekin ondorioak atera genituen. Haurren ideietatik abiatuz, kanpo espazioaren antolaketarako aukera aniztasunaren argazki orokorra osatzeko asmoz. 3. FASEA: MAKETA Espazioaren antolaketa berrian haurren ikuspuntua eta era guztietako pentsamoldeak aintzat hartzen direla bermatzeko, haurren ideietatik abiatuta, adierazpen artistikoen bidez (marrazkiak, argazkiak, buztinezko eraikuntzak…) maketa bat gauzatu arte eraman dugu plangintza.

Aukera aniztasunaren argazki orokorraren laguntzaz, ikasleek amesturiko jolastokiaren maketa egin genuen, eta egindako lanen aurkezpena egin genien familiei.

4. FASEA: DISEINUA ETA GAUZATZEA Azken fase honetan ikasle, irakasle, hezitzaile, guraso, udal ordezkariek… osatutako lantalde batek kanpo espazioa eraldatzeko baliabide aukerak aztertu, kudeatu eta epeak finkatu zituen eta azken diseinua nolakoa izango zen zehaztu zuen. Lanak 2024. urteko udan gauzatzea aurreikusten dugu eta prozesuari itxiera emateko, inaugurazio ekitaldi bat egingo dugu. Bertan, Haurtzaro Ikastolak herriari jolastoki berria aurkeztuko dio.

Garrantzitsuena haurrei protagonista papera ematea izan da: haiek izan dezaten hitza, haien iritziak partekatzeko aukerak eskainiz eta guk helduok, entzulearen jarrera hartuz, ulertzeko gogoz eta haurrek adierazten dutena kontuan hartzeko borondatez. Haurrek, benetan pentsatzen dutena adierazi ahal izateko, dituzten estereotipoak desegiten lagundu beharko ditugu, ausartzera, desiratzera, asmatzera bultzatuz, orduan aterako baitira ideiak, proposamenak eta ekarpenak. Ezingo ditugu haiek adierazi moduan praktikara eraman, segurtasun eta baliabide arrazoiengatik nagusiki. Baina haurrek proiektuan parte hartzeko aukera baldin badute, seguru egon gaitezke, bai gaur eta bai bihar helduak izaten direnean, ikastolako eremua bere sentituko dutela, zaindu eta defendatu beharrekoa, bakoitzak gure etxearekin sentitzen dugun bezala.

irakaskuntza | 147


URMENDI

ESPAZIOAREN NOLAKOTASUNAZ

Berrikuntza hain garrantzitsua irizten dugun jendarte honetan, hezkuntza ere ez dago boladen baitan aldaketak edo, gutxienez, doiketak egitetik salbu. Berez, ongi etorriak bitez berrikuntza horien onurak, baldin eta oinarri sendoko arrazoiak dituzten, noski. Berrikuntzak gogoan, Urmendi haur-eskolan badugu gure lana errebisatzeko joera, bai taldean eta baita autoebaluazio bidez ere. Batzuetan, hausnarketa edo kezka batetik abiatuta, formatu, eztabaidatu eta jarduteko modu berriak adosten ditugu. Besteetan, hainbat gairen inguruko ikerketak edo pedagogiak ezagutu eta, ikasitakoaren

148 | irakaskuntza

baitan, egiteko moduak berrikustea komeni dela ondorioztatzen dugu. Ez da beti erraza aldaketa horiek gauzatzea. Pertsonei, oro har, kosta egiten baitzaigu oso errotuak ditugun joerak eta jarrerak zalantzan jarri eta bazterrean uztea. Baina gure lanaren parte da moldatzen jakitea, eta horretarako, beharrezko baliabideak, informazioa eta denbora eskaintzen saiatzen gara eztabaida bakoitzari.

Esaterako, ikasturte honetan espazioen nolakotasunaren gaira hurbilketa lotsatia egin dugu. Ikasturtean zehar sarreran dugun plazari tartea eskaini diogu, espazio bizigarriagoa eta era-


kargarriagoa egiteko asmoz eta bilgune goxoak, oihalak, argiztatutako txokoak eta ipuinak lasai ikusteko eremua prestatu dugu. Espazioez gain, materiala betidanik izan da Urmendiko proiektuaren oinarri sendoa, baina behaketa eta ebaluazio iraunkorra ezinbestekoa da “haurrek oso gustuko dute” esalditik haratago txoko edo material zehatzek benetan haurraren ikas-prozesuan eta garapenean zer-nolako eragina duen jakiteko eta, hala behar izanez gero, aldaketak egiteko.

Espazioaren nolakotasuna diogunean, ari gara altzarien kokapenaz, estetikaz, materiala aurkezteko moduaz, haien poli-sentsorialitateaz, argiaren presentziaz, ordenaz, paretetako koloreez, harmoniaz, sentsibilitateaz... beste modu batera esanda, espazioak kontatzen duen guztiaz ari gara hizketan. Izan ere, espazioak asko du esateko eta asko du erakusteko. Espazioaren nolakotasuna hezitzailea da arrunt, espazioa itxuratzeko eta antolatzeko moduak hezi egiten du. Zentzumenen bitartez jasotako informazio zaindua eta soila, gehiegizko estimulurik ez izatea, gehiegikeriarik gabeko eskaintzak ekartzen duen sormena... Horrek guztiak eragina du haurren ekintzan, jolasean eta harremantzeko moduan. Dagian Maltempo pedagogoak esaten zuen edertasunean heztea zela atentzioa eta hausnarketa inguruko gauza txiki eta handietan jartzea. Horregatik, edertasuna ez da musoetan bakarrik hezten, gure hezkuntza -lekuetan proiektatzen dugun guztian ere hezten da. Edertasuna naturarekin dugun harremanean dago, eta eguneroko espazioetan. Edertasuna eta ekintza oso lotuta daude, eta Platonek ere horixe defendatzen zuen, zerbait ederraren aurrean bat ez dela modu pasiboan eta kontsumitzailean aritzen, alderantziz, modu aktibo eta sortzailean jarduten dugula.

Nabarmena da haurraren mundua kolorez betetzen tematuta ibili garela helduok aspalditik, jostailu eta altzari koloretsuz beteriko espazioak eta jolas-lekuak propio erosiz eta sortuz. Bitxia da guretzat nahi ez genituzkeen tonu eta espazio antolaketa nekagarriak inongo erreparorik gabe prestatzen dizkiegula haur txikiei. Maiz egozten zaigu helduoi gure ikuspegitik egiten ditugula gauzak, haur eta gaztetxoen beharrak kontuan hartu gabe, eta hain justu, espazioetan estetika berezia sortzen dugu haientzat, gure estetika-irizpidetatik erabat ezberdina.

Era berean, ukaezina da joerak batetik beste muturrera pasatzeko zaletasuna ere badugula, eta, beraz, ez gaitezen eror haien artean berdintsu diren gela aseptiko, minimalista eta kolorerik gabekoak antolatzen. Bilatzen duguna ez da aldaketa estetiko hutsa, hasiera batean positiboa eta baita beharrezkoa izanik ere, ez delako nahikoa. Espazioetan bizitzeko moduaz zalantza egitea da helburua. Andreo Leonek hala dio: paretetan gauza ederrak zintzilikatzeaz haratago, espazioak estetikoki berrikusi behar dira gure kulturarekin eta kultura horrek behar duen hezkuntza proposamenarekin elkarrizketa eginez. Jar gaitezen helduok haur-eskolako lurrean etzanda, begiratu dezagun nolakoa den ingurua, zer sentitzen dugun eta alda dezagun behar dena etxean gaudela sentitu arte. Bide horretan sakonduko dugu datozen hilabeteetan eta izango duzue gure lanaren berri. Urmendi haur-eskola

irakaskuntza | 149


ELIZALDE LH

HAIZE BERRIAK ELIZALDEN Etapa berria hasi du Elizalde Herri Ikastetxeak. Zuzendaritza talde berri batek erreleboa hartu dio aurrekoari eta datozen 4 urteetarako proiektua martxan jarri du. Kide berriak Mirentxu Etxeberria, Iñaki Erkizia eta Maialen Belategi dira. Argazkian irribarretsu ageri dira, 4 urte barru, ikusiko dugu.

Elizalde eskolatik dator notiziya zuzendaritza dela ekipo berriya aurrean daukate, bai, erronka handiya emango dute ziur daukaten guztiya.

150 | irakaskuntza


ELIZALDE DBH

Jakiunde

‘Jakinmina’

Programa bat baino haratago

Elizalde BHIko ikasle batzuek JAKIUNDE – Eusko Ikaskuntzak sortutako Zientzia, Arte eta Letren Akademiak urtero antolatzen duen ‘Jakin-Mina’ programan parte hartu dute. Gure ikastetxeko irakaskuntza eredua ikasleen beharrei erantzuten saiatzen da: emozionalak, psiko-intelektualak, pertsonalak… haien garapen integrala lortu nahian. Elizalde ikastetxea, Oiartzun bezala, anitza da eta aniztasun horren aberastasunaz kontziente gara. Horregatik, JAKIUNDE erakundearen gonbidapena jaso genuenean, ez genuen inongo zalantzarik izan parte hartu behar genuela, proposamen pedagogiko horrek bat egiten baitu gure irakaskuntzako ereduarekin. Jakin-Mina programaren helburua da gaurkotasun handiko eta abangoardiako gaiei buruzko ezagutzak gazteei eskaintzea, hainbat diziplinatako adituek emandako hitzaldien bidez. Horrela, ohiko programazio akademikoetan ez dauden gaiei buruz hausnartzeko aukera izan dute, eta horrek aurrera begirako ikasketak aukeratzen ere lagundu ahal izango die.

Aurtengo edizioan, SanTelmo museoko auditorioan emandako bost hitzalditan (ingelesaz eta euskaraz) egon dira Elizalde ikastetxeko ikasle batzuk. Bertan, errefuxiatu-esparruak, gazteak eta osasun mentala, nanoeskalak, COVID pandemia eta komunikazioa… gaiei buruz adituen hitzaldiak jaso dituzte.

Bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izandako ekitaldian, programan parte hartzeagatik diploma bana jaso dute gure gazteek, eta horrez gain, Foru Aldundiaren eraikina, barruan dagoen ondarea eta bere historia ezagutzeko aukera ere izan dute. Izandako esperientziari buruz hauxe da parte hartu duten ikasleen hausnarketa:

“Gaiak arlo ezberdinetakoak ziren eta batzuk besteak baino interesgarriagoak iruditu zitzaizkigun. Hala ere, adituek lan handia egin zuten jorratutakoa denontzat erakargarria izateko. Esan dezakegu haien helburua bete zutela; are gehiago, gure jakin-mina piztea lortu zuten. Hitzaldi hauetan, beldurra ematen zigun ingelesarekin gaizki moldatzeak, izan ere, azaldu beharreko gaia nahiko konplexua zen. Dena den, bertan, azalpenak modu sinple batean eman zizkiguten, beraz, ez genuen zailtasun handirik eduki horiek ulertzeko. Azkenik, garrantzitsua iruditzen zaigu aipatzea aldaketa handia nabaritzen zela adituen azaltzeko eran. Konturatu ginen nolako garrantzia daukan jende aurrean hitz egiten jakiteak eta gaia pasioz eta emozioz transmititzeak.

Aretoan ginenok nabaritzen genuen adituek gaian jartzen zuten gogoa kontatzeko orduan eta, horren eraginez, arreta handiagoa jarri genuen. Hitzaldien bukaeran, aukera ematen ziguten gaiaren inguruan galderak egiteko, baina ohartu ginen ez ginela animatzen gure zalantzak argitzera. Badirudi pentsatuko zutenaren beldur ginela edo ez genuela arreta handia erakarri nahi. Gainera, askotan galdetzea estutasun bat iruditzen zaigu, irakaslea edo aditua gogaitzen ari garela pentsatzen dugulako eta, noski, egoera horiek ahal den neurrian saihestu egiten ditugu. Hausnarketa txiki honen ondoren, esan nahiko genuke jakin-mina izatea ez dela ezer txarra; izan ere, jakin-minik edukiko ez bagenu, ez ginateke iritsiko gaur egun dugun bizi-maila eta jakituria izatera. Horregatik, gazteen jakin-mina pizteko proiektu edo ekintzak sustatzeko ezinbesteko beharra ikusten dugu”. ELIZALDE BHIko irakasle eta ikasleak |

irakaskuntza

151


ELIZALDE DBH

TTIRIKITTAUKI EUSKARA BATZORDEA ABIAPUNTUA “Asko gustatu zaigu urte honetako TTirikittauki Euskara Batzordea, oso dibertigarria izan da. Errepikatzeko modukoa! Oso ekintza dibertigarriak egin ditugu eta oso ondo pasa dugu”. Haizea Moro, Aiora Gonzalez DBH1

Erramun Martikorenak, 2023ko Gaztea Sarietan abesti onenaren saria jaso ondorengo egin zuen diskurtso hunkigarrian, tenpesta hitza aipatu zuen euskararen egoera deskribatzeko. Euskarak bizi dituen zailtasunei buruz ari zen. Baina, zailtasunak zailtasun, beti gora eta beti aurrera egiten dugula ere azpimarratu zuen.

Antzeko zerbait gertatu zaigu Elizalden. Oiartzunen (ere) euskara egoera hobean egon izan dela nabarmena da, eta badirudi joera beheranzkoa izango dugula datozen urteotan. Baina aurten, lehenengo aldiz, Elizaldeko Euskara Batzordea sendo agertu zaigu: 30 ikasle inguru bildu dira urtean zehar euskara eta euskal kultura gure institutuan sustatzeko asmoz. Euskararen itzulerarako abiapuntu egokia izan daiteke. Ea ondorengo urteetan taldea sendo mantentzea lortzen dugun!

“Esperientzia oso polita izan da eskolan proiektu berriak sortuz euskara bultzatzea”. Manex Elgeta DBH 3

“Aurten talde polita elkartu gara eta esperientzia aberasgarria izan da euskararen erabilera sustatzeko ekintza interesgarriak egin baititugu. Gainera, asko poztu gaitu egindako ekintzek aisialdian euskararen erabilera sustatu dutela ikusteak eta euskara ardatz hartuta, ondo pasatzea posible dela ikusi dugu”. Maddi Iradi, Ibai Mitxelena eta Amaiur Zubimendi DBH4

“Esperientz ia ona izan d a eskolan ek terako, Ihotia intza ugari eg k. Jendeak on in ditugulako do pasatzea , esaizan da gure helburua”. Alaitz Zudai re DBH 2B

“Euskara Batzordearen bidez, euskara zer garrantzitsua den ikasi dugu eta euskal jaialdiez gozatzeko aukera izan dugu. Gau Beltzean korridorea apaintzea gustatu zaigu gehien”. Nora Portu, Elaia Inziarte eta Ane Elizetxea DBH2

152 | irakaskuntza

adibertig ia z t n ie in er kigu eg so esp tu zaiz stez, o a u t os d e u e r g u “G te Jaia o ta asko e h I a , z d n giro ide rria iza artean k, adib a e z r t u in g k , ne gain errazditugu o lana Horrez k . a a z d lt in e B eg ta Gau horrek da eta n o g alicio, e ona zaro S I , r a b i ”. uñoz aband tu digu aizea M H Aroa L a t e ro DBH2 Ronce Lucia


ABARAXKA

Erraldoi txikiak.

Abaraxka Udal Ludotekako kideok proiektu eta egitasmo asko izaten ditugu urtean zehar eskuartean: Gau Beltza, gure hilak oroitzeko intxaurrondo festa, KU-KU eguna, Soinuenearekin tailer eta kontzertu pedagogikoak… Baina bada bat aurten bereziki indartu nahi izan duguna. Soinuenea Herri Musikaren Txokoarekin eta Oiartzungo hainbat familiarekin batera 2019an sortu genituen Kiñu, Arkotx, Blenda eta Arrasku gure erraldoi txikiak.

Urte hauetan hainbat ekitalditan ikusi izan dira, baina pauso bat gehiago eman behar genuela sentitu eta 2023an ERRALDOI TXIKIEN KONPARTSA sortu dugu. Konpartsa gisa gure lehen irteera herriko Txerri egunean egin genuen. Ondoren jai gehiagoetan ere izan gara (Arragua, Ergoien, Iturriotz, Xanistebanak…) Gogor entseatzen dugu Kontzejupe plazan, jai giro ederrean. Musikari gazteak ditugu eta zuzeneko musikarekin aritzen gara dantzan aurrera eta atzera. Normalean baltsak eta kalejirak dantzatzen dituzte erraldoiek, baina guk gure proposamena luzatu eta Zetak taldearen eta Erramun

Martikorenaren Itzulera abestia aukeratu dugu gure kalebueltetan dantzatzeko. Musikariei lana jarri diegu, izan ere, dultzaina eta xirularruarekin abestia ikasi behar izan dute. Denen artean koreografia ere sortu diogu abesti horri. Hamar pauso aurrera, hamar atzera, buelta osoa, berriz ere aurrera, atzera eta buelta erdia…

Erraldoi txikien konpartsako kideok erraldoi handien konpartsako kideekin ere jarri gara harremanetan. Denen sinadurekin gutun bat idatzi diegu beren aurrez aurreko kalebueltetan gurekin ere kontatzeko eskatuz. Beraz, hemendik aurrera, Antton, Kattalin, Esteban eta Joxeparekin ere ikusiko gaituzue dantzan familia eder eta anitza sortuz. Kiñu, Arkotx, Blenda eta Arraskuren inguruko informazio gehiago jakin nahi baduzue, gure bloga den www.gazteoiartzun.net eta Soinuenea Herri Musikaren txokoko webgunean ere aurki dezakezue.

Horretaz gain, erraldoi txikien konpartsako familiako kide izan eta gurekin herriko txoko eta auzoak girotu nahi badituzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar. irakaskuntza | 153



herri eragileak


WIKIEMAKUMEAK

`Oiartzungo WikiemakumeAk´ proiektua

Urtebete inguru daramagu proiektu berri honetan lanean. Aurreko urtekarian “burutu nahi dugu”, “lehenengo gauza taldea sortzea da” eta gisakoak aipatzen bagenituen ere, ahaleginez ahalegin, lortu dugu martxa polita hartzea. Bi helburu genituen: Oiartzungo emakumeak Wikipedian bistaratuz genero arrakala ezabatzea eta, aldi berean, euskarazko Wikipedia elikatzea.

Wikipedian ageri diren oiartzuarren biografiak begiratu genituenean, emakume eta gizon kopuruen arteko artesia handia zela ikusi genuen. Zifrak borobilduz, %80 inguru gizonenak ziren, eta emakumeenak, aldiz, nekez iristen ziren %20 osatzera. Begi-bistakoa zen hain emakume gutxi agertzeak errealitaterekin talka egiten zuela, besteak beste Oiartzungo urtekarian emakume harrobi handia aurkitu baikenuen. Bagenuen nondik tira eta, hortik hasita, beste hainbat iturri ere arakatu ditugu.

Gaur egun arte (2023ko maiatza) 40 biografia berri sortuak ditugu, dozena pasa itzulpen eta beste hainbeste dira hobetu ditugunak. Harrokeriarik gabe, baina bistan da jarritako helburuak betetzen ari garela. Gizon eta emakumeen biografien arteko proportzioa orekatzen ari gara Oiartzunen eta, oraindik parekidetasuna lortu ez bada ere, une honetakoa ikusita (%57-%43), helburua

156 | herri eragileak

lortzetik gertu gaudela esan daiteke. Emakume taldeak ere sartu ditugu Wikipedian, hala nola, Oiartzungo Feministen Asanblada; HELTA, Oiartzungo Emakumeen Taldea eta Killirikupe Emakumeak Ahalduntzeko Oiartzungo Eskola.

Gure ekimenak baditu lan-esparru gehiago. Lana aurrera eraman ahal izateko, prestakuntza beharrezkoa da, eta horretarako, Durangon lanean diharduen Wikiemakumeok taldekoen eskutik bi saio trinko egin ditugu.

Udaleko Berdintasun teknikariarekin hasieratik kontatu dugu. Bere bitartez lortu dugu KZgunea hilean behin erabiltzeko hitzarmena, eta berak antolatu zuen otsailaren 23an Marisa Barrena Larruzearen hitzaldiarekin herri mailan egin zen aurkezpen ekitaldia. Komunikabideetan ere izan da Oiartzungo Wikiemakumeak taldearen berri. DV egunkariaren Oiartzungo atalean, Oiartzungo Hitza, Gipuzkoako Hitza, Oiartzun irratia, Euskadi irratia eta Antxeta irratiaren bitartez izan dugu gure proiektuaz hitz egiteko eta ekimena zabaltzeko aukera.

Egiten ari garena esker oneko lana da, asebetetzen duen horietakoa. Emakume interesgarri askoren bizitzak ezagutu ditugu, jende berria eza-


gutu dugu harreman berriak sortuz, ikerketak bideratzen trebatu gara eta idazten ikasten dugu. Wikipediaren zirrikituak ezagutu eta erabiltzen ikasi dugu, edizio lana eginez eta, gainera, jendearen esker ona jaso dugu. Datorren ikasturterako dugun erronka wikilari kopurua handitzea da eta, zergatik ez, talde

berriak sustatzea inguruan. Esan beharra dago Oiartzungo Wikiemakumeak talde irekia dela, edonork har dezake parte baldintzarik gabe. Elkar lagunduz, elkarlanean eta nahiko modu librean egiten dugu lana. Baliabide materialak baditugu KZguneari esker eta prestakuntza jasotzeko aukera ere bai.

Udaletxeko ekitaldia (2023 ots. 23).

Taldeak egindako lana https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok/WikiOiartzun webgunean ikus daiteke eta harremanetarako bide berriak ireki ditugu: oiartzungowikiemakumeak@gmail.com ● Facebook kontua: Oiartzungo Wikiemakumeak

herri eragileak | 157


Wikipedia.Biografia batzuk.

Durangoko ikastaroan (2022.12.12).

Jendea taldean parte hartzera animatuz bukatu nahi dugu: etorri, ezagutu eta ekin, asko merezi du eta. OIARTZUNGO WIKIEMAKUMEAK TALDEA

Wikiemakumeak kartela.

158 | herri eragileak


HEMENGUK OIARTZUNGUK

Oiartzunen bertan sortzen diren elikagaien eta ekoizleen ikusgarritasuna bultzatzeko helburuarekin HemenGuk sortu zen 2021eko udaberrian. Herriko ekoizleak Udalarekin elkartzen hasi zen eta urtaro bakoitzean azoka bat egitea erabaki zen. Bestalde, astelehenetan Arraztalo kontsumo taldeko barazki banaketa egiten den bitartean ere, 18:00etatik 18:30era, azokatxoa indartzea erabaki zen. Azoka erakusleiho garrantzitsua da ekoizleentzat: herritarrek herrian bertan sortzen diren elikagaiak ezagutzeko, elikagai horiek mimoz lantzen dituzten ekoizleak ezagutzeko, nola lan egiten duten jakiteko eta, azken finean, produktu horiei balioa emateko sortu da azoka.

Egitasmo honen bidez ekoizleen arteko harremana sustatu da, baina baita ekoizle eta herritarren arteko harremana ere. Azoka honen bidez, jendeak ezagutu du non erosi ditzakeen produktuak urtean zehar ere. Bestalde, herriko dendetan ere herriko ekoizleen produktuak ikusgarriago izateko bitartekoak jarri dira. Herritarrek errazago identifikatzeko zein diren Oiartzungo produktuak, herritarrek bere eguneroko lanarekin sortutako elikagai osasungarri eta jasangarriak.

Jarraian, sare honetan parte hartzen dugun ekoizleak aurki ditzakezue. Beraz, ezagutu ditzagun gure herrian sortzen diren elikagai eta edariak, dastatu eta gozatu herriko ekonomia indartuz!

Astelehenetako eta urtaro bakoitzeko azoketan parte hartzen dutenak:

• ARABOLAZA erle produktuak. Borrokazelaieta 20. 656701113

• ARRAZTALO barazkiak eta sagardoa. Makutso baratzak. Arraztaloelkartea.wordpress.com • GEZAMINA ogia eta sagardoa. Gurutze. 655709043 • LARREMOTX gazta. Pikogarate bidea 10, 635556616

• PELU-ZAHAR arrautza ekologikoak. Arkaleko bidea 31. 661858158. www.peluaga.com

• ZITUENE pasta. 943535971. www.zituene.eus

Urtaro bakoitzeko azokan beste ekoizle hauek ere parte hartzen dute, aurreko ekoizleez gain:

• ALDAKO txakolina. Gurutze bidea 7, 943 49 07 87 • ELIKA baratzegintza. Makutso baratzeak.

• LEKUNGARAI ardi gazta eta arkumea. Artikutzako bidea 11, www.lekungarai.com • OGIAREN MAITALEAK ogia. Arditurri bidea 7. 722244603

• PAPURRAK ogia eta goxoak. Zokolo bidea 9, 620894486, www.papurrak.eus

Azoketan parte hartu ez arren, herriko ekoizle hauek ere baditugu:

• BALEIO sagardoa. Araneder bidea 16. 626693074

• MUCHA KOMBUCHA. Pagoaldea 53. 661143673

• ORDO-ZELAI sagardoa. Txalaka bidea 3. www.ordozelaisagardotegia.com

• PAGOA garagardoa. Pagoaldea 53. www.pagoa.eus herri eragileak | 159


ARRAZTALO AUTOEZAGUTZA OSASUNA DA

Urtero moduan, Arraztalo Elkartetik Urtekariko tarte hau buru osasunaren inguruko gaiak lantzeko baliatu nahi izan dugu. Batzuetan gure jardueren inguruan aritzen gara, besteetan orokorrean buru osasunaz. Aurtengoan, buru osasuna lanbidea duen Aingeru Oiartzabalekin solasean aritu da elkarteko kide den Kontxi Larrañaga. Solasaldi hartan hitz egindakoa elkarrizketa modura ekarri dugu hurrengo lerroetan.

Oiartzunen batzuentzat ezaguna zara, hitzaldiak eman dituzulako, oiartzuarra izaki... Adieraziko al zeniguke zer lan mota egiten duzun? Ezagutzen naute herrian, ni psikologoa naizela badakite. Bi alor hauetan aditua: Osasun Psikologikoan eta Psikologia Klinikoan. Alde batetik dolua, galerak, heriotza, traumak espezializazioetan. Batez ere kontsultetan, euren joera begiratzen, barne-nahasmenduan laguntzen diet, horiek txukuntzen, zaintzen, antolatzen… Bestalde Psikologia Klinikoan tratamendu eta diagnostikoa egiten ditut. Jarraipena egiten da.

Aldi berean tailerrak egiten ditut urtean behin, hamabostero, ez da terapia, begirada sakonago bat izateko baizik, hausnarketa eta errespetutik

160 | herri eragileak

begiratuz. Gonbidatuak ere biltzen dira, barne begiraden ikuspegi desberdinez lantzeko. Bukatzeko, tarteka hitzaldiak ere ematen ditut.

Alderdi pribatutik jardun duzu; nola ikusten duzu buruko gaitza lantzen duen Osakidetza? Nik anaia eta ahizpa ditut gaixo psikikoak eta aski ongi ezagutzen dut osasun mentalean nola artatzen dituzten: psikiatra 3 edo 6 hilabetero, psikologorik ez ordea. Bai, ez dago jarraipenik osasun publikoan, psikiatra botikak ematera mugatzen da kasu gehienetan, gutxi batzuetan ez. Osasun publikoan ez dago jarraipenik, arlo psikologikoa oso azalekoa da.

Interes berezia dugu hurrengo galdera honetan, ARRAZTALOra DEPRESIOa jasaten ari diren pertsona gehiago hurbiltzen dira laguntza edota esperientzia eske. Gu senideak gara, eta zaila egiten zaigu laguntzea. Zer deritzozu horri? Gure barne-munduan maiz badaude nahasmendu handiak, edozeinen barruan, arrazoi desberdinengatik. Berriz, gure gizartean nahasmena ez da ikusten egoera eroso gisa, alegia ez dela zerbait polita edota aberatsa. Ondorioz, nahasmendu hori ez sentitzeko, ihes egiten du, pertsona horrek eskapo egiten du. Barruko mundua atenditu beharrean, desatenditu egiten du. Adibidez,


www.arraztaloelkartea.wordpress.com @arraztalo

kanpoan egun osoa pasatuz, edo telebista ikusten edo egun osoa lanean, edota erretzen, beti oporretan, edo egun osoa hitz egiten… Ez zaio kasu egiten mundu emozionalari; zauria gorputzekoa balitz, esaterako odol hustua, orduan bai. Barru-mundua, berriz, desatenditu egiten dugu atenditu beharrean. Zauri emozionalak gure barruko kablea desentxufatzera garamatza. Sartzen gara superbibentzia munduan, zulo beltzean non jada ez zauden zurekin konektatua. Ez zaude zurekin.

Badakigu depresioak jota dagoenak asko sufritzen duela, zuk diozun bezala zulo ilun batean dagoela, nola lagundu kasu horietan? Laguntza eskatzen denean, eskalatzen hastea da garrantzitsua; aktibitateak egitea nahiz eta gogorik ez izan, orduan hasten zara zurekin konektatzen…

Gustuko gauzak errepikatu: musika, kirola, lagunartea… horrela jarraituta argitzen hasten da gure barne-mundua.

Aingeru Oiartzabal Kontxi Larrañaga (Arraztalo Elkartearen izenean)

Aingeru Oiartzabal.

herri eragileak | 161


KILLIRIKUPE

EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO OIARTZUNGO ESKOLA ELKARTEA

Amonak, amak, alabak… izan dira historian, baina… emakumeak? Orain gutxi hasi gara emakumeari buruz hitz egiten eta hausnartzen. Killirikupen, Oiartzungo emakume eskolan, gai hori lantzen eta sakontzen jarraitzen dugu azken urte hauetan; izan ere, emakume izatea ez da erraza.

Patriarkatuak bigarren mailan kokatu du emakumea betidanik eta amek beraiek jasotako balio eta ereduak transmititu dizkiete alabei, eta horiek seme-alabeei. Hau da, sistemak besteak zaintzeko eta “emakume on bat” izateko prestatu gaitu gaurdaino. Martxoaren 8ko ekitaldian parte hartu dugu eta aurtengo aldarrikapenarekin bat egin dugu: zaintza. Egun horretan esan bezala, zaintza ertz askotatik aztertu beharko genuke: pertsona helduen zaintza, gaixoak, haurrak, lagunak… baina geure burua zaintzearen garrantziaz ahaztu gabe. Horretarako, gure elkartean toki handia hartzen du formazioak: emakumearen egoeraz jabetzeko, kontzientzia hartzen laguntzeko, emakume gisa hazi eta pixkanaka- pixkanaka ikasitakoa eguneroko praktikan txertatzen joateko.

Killirikupe emakume eskolak geure burua hobeto ezagutzen eta geure arteko harremanak hobetzen laguntzen gaitu, tresnak ematen dizkigu.

Aurtengo kurtsoan ama-alaben arteko harremanez, prostituzioaz eta amatasun subrogatuaz aritu gara zenbait testu irakurriz eta gure artean eztabaidatuz. Azkeneko gai horiek

162 | herri eragileak

San Telmo museora bisita. Beste sortzaile askoren artean, Rosa Valverderen artelanak ikusi genituen bertatik bertara.

oso polemikoak izaten ari dira mugimendu feministaren barruan ere. Horregatik, erreferente diren emakume aditu batzuen eskutik ikusi dugu amatasun subrogatua edo alokairuko sabela era berri bat dela emakumearen gorputzera iristeko, esplotatzeko eta jaioberria kontratu bat tarteko beste batzuei emateko.


Kurtso bukaera afari batekin ospatu dugu oraingoan ere.

Non geratzen da haurra sabelean eraman duen emakume horren askatasuna? Leinu eta genealogiari buruz ere aritu gara. Oiartzungo historian isilean pasatu diren emakume asko eta asko argitara ekartzeko eta ezagutzeko garaia ere badela pentsatzen dugu (idazleak, bertsolariak…). Haiei esker gara eta izango gara, hori ez dugu ahaztu behar!

Gure herriko emakume elkarteekin harremanetan gaude. Izan ere, elkarlanean eta sarean aritzea beharrezkoa eta aberatsa da guztiontzat. Kurtso bukaera afari batekin ospatu dugu oraingoan ere.

herri eragileak | 163



zenbait idazlan


Ongi etorri Landetxe!

Urte luzez amestutako espazio bat jaio da herrian. Lan luze eta ederren ostean, Landetxe sortu da, oiartzuar guztion etxe berria. Martxoaren 10ean ireki zituen ateak herriko bizitza eraldatuko duen bizileku berriak. 2016an hasi zen Udala proiektua hezurmamitzen. Oiartzunek zituen behar estrategikoak aztertu eta lau lehentasun identifikatu zituen: kultur aretoa, zahartze aktiboa sustatzeko jubilatuentzako egoitza berria, euskara indartu eta eragile guztiak elkartuko zituen espazioa, eta gizarte zerbitzuak eta zaintza erdigunean jartzeko azpiegitura egokiak. Lau lehentasun horiek izan dira Landetxe sortzeko oinarria. Elkarrekin amestu, gozatu eta lan egiteko gunea izan nahi du Landetxek. Herrigintza in-

166 | ZENBAIT IDAZLAN

dartu eta herriko ehuna artikulatzen jarraitzeko bitartekoa. Oiartzuarren aterpe berria. Herriko bizitza eraldatuko duen espazio berriari ongietorria egin eta oiartzuarrek eraikina ezagutzeko egitaraua antolatu du martxoan Udalak. Hilaren 10ean egin zuten inaugurazio ekitaldia. Herriko eragile guztietako kideek bete zuten aretoa. Zazpi urteko proiektuaren ostean, nabari zen jendearen ilusioa eta poza. 2.000 pertsonak bisitatu zuten Landetxe irekiera astearen bukaeran. Ordutik askoz gehiago izan dira bertako eskaintzaz gozatzera joan direnak. Elkarlanerako gogoa piztu du herriko estalpe berriak.


Kultura, ongizatea, zahartze aktiboa eta euskara sustatzeko espazioa

4

zutabek eusten diote Landetxeri: ongizateak, adinekoek, euskalgintzak eta kulturak. Ongizatea eta adinekoak Landetxen batu da euskalgintza, eta horri esker, Fermiñene etxea libre gelditu da. Bertan kokatuko da aurrerantzean Udaleko Ongizate-Saila. Zerbitzu hobea eskaintzeko toki gehiago eta egokiagoa izateaz gain, saila plazan bertan dagoen eraikin oso batean kokatuta, ikusgarritasuna, zentralitatea eta protagonismoa emango zaizkio. Datozen hilabeteetan hasiko du Udalak saila bertan kokatzeko proiektua. Jubilatu diren pertsonen topaleku ere bada dagoeneko Landetxe, bertan baitago jubilatuen egoitza berria. Urteei ongietorria egiteko beste modu batzuk posible direla sinesteko eta praktikatzeko gunea da. Elkar ezagutu, saretu eta gozatzeko aukeren plaza. Ia 3.000 erretiratu ditu Oiartzunek. Jubilatuen elkarteak ere bat baino gehiago daude. Denek dute tokia Landetxen.

173 metro koadroko eremua dute herriko erretiratuek eraikineko lehen solairuan. Jubilatu guztientzat dago zabalik gunea, egunero, 09:00etatik 21:00etara. Egongela handi bat, tailer gela bat, ile-apaindegia eta podologia zerbitzua ditu. Taberna ere badu ondoan eta prezio bereziak dituzte erretiratuek (%20 merkeago).

Herriko jubilatuekin lanean aritzen diren eragileek elkarrekin kudeatuko dute egoitza berria eta edonork du proposamenak egin eta ekintzak antolatzeko aukera. Tailerrak, kultur ekintzak, hitzaldiak, formazio saioak, txapelketak… egiten hasi dira jubilatuen egoitza berrian eta pixkanaka eskaintza zabaltzen joango dira. 2023an herriko jubilatuentzat ekintzak antolatzeko 15.000 euro eman dizkio Udalak Gazte Izanak elkarteari, eta beharko balitz, ekarpena handitzeko konpromisoa ere badu Udalak, adinekoak saretzea eta zahartze aktiboa bultzatzea baita udalaren helburu nagusietako bat.

Euskalgintza Bigarren solairua euskalgintzako topalekua da. Bertan kokatzen dira dagoeneko Udaleko Hizkuntz normalizaziorako saila eta herriko euskalgintzako eragileak: AEK, Ttur-ttur, Oiartzun ZENBAIT IDAZLAN | 167


Irratia eta UEMA. Denak espazio berean batuz, proiektu berriak sustatu eta eragileen arteko harremanak indartu nahi dira, euskaraz biziko den herria izan gaitezen.

Kultura Kulturarentzat erliebe berri bat du herriak. Herriko kulturgile eta kulturzaleen topagune da Landetxe. Oiartzungo kultur eskaintza sendotzeko aukera ematen hasi da eta kulturgintza eredu berriaren akuilu izango da. Kulturgintza herritarra, herrigilea, parte-hartzailea, horizontala, sortzailea, inklusiboa, feminista eta euskalduna izango dute oinarri Landetxek eta Oiartzunek.

sarrerak.oiartzun.eus helbidean eskuratu daitezke. Gainera, astelehen arratsaldeetan ere irekitzen da leihatila, 17:30etik 19:00ak arte, txartelak bertan eskuratu ahal izateko.

Oiartzun kulturzaleagoa, kulturgileagoa, euskaldunagoa eta aktiboagoa bultzatzeko tresna garrantzitsua izango da Landetxe. Herriko bizitza eraldatu eta hobetuko du oiartzuarren etxe berriak.

Oiartzungo Udala

249 eserleku ditu aretoak, horietatik 19 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak. Harmailak automatikoki ireki eta gordetzen dira, eta jasota daudenean 600 pertsonarentzako tokia du auditorioak. Dozenaka ekintza arrakastatsu egin dira azken hilabeteetan bertan: kontzertuak, antzerkiak, bakarrizketak, podcastak, film eta dokumental emanaldiak, hitzaldiak, bertso saioak…

Herriko agenda zabaltzen eta aberasten hasi da dagoeneko Landetxeri esker. Bertan programatutako ekintzetako sarrera eta gonbidapenak

Goza dezagun Landetxez! 168 | ZENBAIT IDAZLAN


OIARTZUNGO BAZTERRAK TXUKUNTZEN

2019. urtean, herritar talde bat elkartu zen Iturriotz auzoan herrian ikusten zen hondakinen gaineko arazoaz larrituta eta ingurumenaren egoeraz arduratuta. Herri zein auzoetako bazter guztietan zaborra ikusteaz kezkaturik, gure artean antolatzen hasi ginen garbiketa ekintzak aurrera eramateko baita Udalari zein herritarrei arazoa ikusarazteko ere. Taldeak oso argi zituen honako helburu hauek: Oiartzun garbi egotea; Udalari eta herritarrei hondakinen arazoa ikusaraztea eta herritarrak sentsibilizatzea. Lau saio egin ziren Iturriotz auzoan barrena: 2019ko urriaren 13an; 2019ko azaroaren 3an; 2020ko urtarrilaren 26an eta 2020ko otsailaren 21ean.

Herriko auzoetan garbiketa plana Taldeak 2022. urtean beste urrats bat egin zuen: Udalarekin elkarlanean programatutako egutegi baten barruan herriko auzoetan hainbat garbiketa egitea adostu zen. Oraingoan, ekintzaren difusio handiagoa egin zen, auzo guztietako herritarrak mugiarazteko asmoz. Zaborra jasotzeaz gainera, helburu nagusia herrian hondakinekin dugun arazoaz sentsibilizatzea zen. Udalak garbiketarako materiala eta hamaiketakoaren kostua bere gain hartu zuen, eta auzo bakoitzean herritarrekin zaborra biltzeko goiz bana egin zen.

Hauxek dira markaturiko helburu zehatzak: auzo guztietan garbiketa saioak antolatzea; festen ondorengo zaborra ikusaraztea (nolanahi ere, zenbait auzotan ez da egin beste puntu batzuk garbitu direlako, adibidez, Ergoien auzoan erreka); auzo guztietako herritarrak sentsibilizatzea; auzo bakoitzaren puntu beltzak detektatzea; zabor bilketa sistemaren gabeziak antzematea; Bazterrak txukuntzen herritar mugimenduari bultzada bat eman eta ingurumenaren zaintzaren inguruan hausnartzeko espazio berri bat zabaltzea herritarrei, eta, azkenik, Udalari auzo guztietan zaborrarekin dagoen arazoa ikusaraztea. Ondorengo irudietan ikusten den zaborra auzo bakoitzean ordu eta erdian bildutakoa da. Garrantzitsua iruditzen zaigu denbora azpimarratzea, hondakin gehiago jaso ez izanaren arrazoi nagusia izan baita.

ZENBAIT IDAZLAN | 169


170 | ZENBAIT IDAZLAN


ELIZALDE, martxoak 27

GURUTZE, apirilak 24

ZENBAIT IDAZLAN | 171


172 | ZENBAIT IDAZLAN


KARRIKA, maiatzak 15

ERGOIEN, ekainak 19

ALTZIBAR, uztailak 17

ZENBAIT IDAZLAN | 173


ITURRIOTZ, irailak 18

UGALDETXO, urriak 16

174 | ZENBAIT IDAZLAN


ARRAGUA, azaroak 20

Antzemandako puntu beltzak Auzo guztiak garbitu ondoren, taldeak auzo bakoitzeko puntu beltzak antzeman ditu, zabor metatze gune nabarmenenak: - Elizalde: Plaza ingurua, Beheko plaza, Madalensoroko bazterrak, kiroldegi inguruak, Belutene.

- Gurutze: Bizardia plaza eta inguruak, Arkaleko bidea, Beloaga gaztelurako bidea, Altzi aldera doan bidea, errepide inguruetan.

- Karrika: Plaza eta inguruak, frontoia, erreka inguruak eta, bereziki, erreka eta Sorondoko bidea. - Ergoien: Pagoalde inguruak, Uztapide plaza, Arditurri bidegorriko bazterrak, errepide bazterrak eta Eskoletako ingurua. - Altzibar: Plaza ingurua, Arditurriko bidegorriaren bazterrak eta ibaia. Aduriz sagardotegiaren ondoko autobus geltokiko ingurua eta Olako zubi ondoan. (Huarte baserri ondoan hodi bat ibaira zuzentzen da).

Antzemandako zabor bilketa sistemaren gabeziak Era berean, Bazterrak txukuntzen herritar taldeko kideok gaur egungo zabor bilketaren sistemaren gabeziak antzeman ditugu eta hauexek azpimarratu ditugu:

- Zintzilikarioak erabiltzen ez direnean eta poltsak behar bezala ixten ez direnean, haizea dabilenean zaborra zabaldu egiten da. - Ontzia erabiltzen ez denean, katu, zakur eta arratoiek poltsa zulatzen dute janari bila. - Zaborra ez da ongi sailkatzen.

- Zenbaitetan zaborra ez da dagokion tokian uzten, arroparen edukiontziaren ondoan zabor poltsa handiak topatu ditugu.

- Iturriotz: Bekosoro ingurua, Garañoko iturriaren ingurua, Bidezarra kalea eta Zihara erreka, Tonkolo ondokoa.

- Ugaldetxo: Iurrita bideko industrialdea (hemen egin genuen garbiketa, baina beste industrialdeak ere nahiko zikinak daude), Mamut merkataritza gunearen bazterrak, Arditurri bidegorria eta erreka bazterrak. - Arragua: Topo ingurua, baratzeen ingurua, auzoko goiko aldea eta Lartzabal anbulatorioaren bazterrak.

ZENBAIT IDAZLAN | 175


Arazoak bere horretan jarraitzen du 2023ko martxoan hainbat bazterretan ikusten dira hondakinak, tamalez. Adibide gisa har dezagun 45 minututan 3 pertsonak Arditurri bidegorrian, Aiako Harria parke naturalean, jasotakoa: 163 plastikozko ontzi; 31 kristalezko botila; bateria 1; iturri 1; arropa pila bat; oinetakoak; kanpai baten burdin sarea 1; porlan konkorra; Arditurriko trenbideko errail zatia; konketa puskatua.

176 | ZENBAIT IDAZLAN


Hobekuntza proposamenak Azkenik, taldeak honako proposamen hauek egin dizkio Udalari:

- Denboraldi batez pertsona bat kontratatzea zaborra sailkatuta, ondo zintzilikatuta eta ordua errespetatzen den kontrolatzeko. Gero, dagokionari jakinaraztea. - Sentsibilizazio saioak antolatzea herritarrentzat. - Belar moztaileak eta garbitzaileak koordinatzea. - Kalearen garbitasunari jarraipena egitea.

- Tabernariei tabernaren ingurua garbi eduki behar dutela gogoraraztea (zigarro-muturrak, azukre zorroak, pipa azalak… plastikozko azukre zorroak saihestu). Udalaren araudian egon behar luke. - Etxe berriak egiten direnean zintzilikarioak barruan jarrarazi (haizetik babestu, Iturriotz auzoko Bidezarra kalea 2 etxean egin duten modan).

- Zintzilikarioen gainean zaborra ateratzeko ordutegia eta egun bakoitzean zer gai biltzen den azaltzen duen marrazki edo plaka bat jarri (oiartzuar zaharrei gogorarazteko, berri eta pasokoek ikasteko), hozkailurako banatu zen imanean azaltzen den irudiarekin edo antzekoarekin, ilunpetan ikusteko moduko tamainarekin. - Festen antolaketan zaborraren kudeaketaren protokoloa sortzea, bereziki jende pilaketak dauden inguruetarako (tabernak, txosnak, kioskoak…).

- Festak bukatu ondorengo egunerako garbiketara deialdia gehitzea. Interesgarria izan daiteke bi fasetan banatzea: lehenengoa goizean jende pilaketak izan diren lekuan zaborra pilatuta utzi kaioletan, bigarrena arratsaldean zaborraren altxaketa eta erretiratzea. Bazterrak Txukuntzen herritar taldea

ZENBAIT IDAZLAN | 177



albiste aipagarriak


Urtean zehar berri izan dira

MAIATZA

22/05/05 Itturrik, Oiartzungo merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkarteak, Oiartzungo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin eta Dendartean elkartearen laguntzarekin (Gipuzkoako Merkatarien, Ostalarien, Zerbitzuen Enpresen eta Enpresa Autonomoen Elkartea), tokiko ekimen bat jarri zuen martxan Oiartzungo erosketak erosoago egiteko: Enara Oiartzungo banaketa zerbitzua, Oiartzungo merkataritza ikusarazteko eta laguntzeko zerbitzu aproposa.

22/05/06 Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusian Haurtzaro Ikastolako Karla Loinaz eta Maddi Mitxelena ikasleek eta Oiartzo Batxilergo Ikastolako Oihana Retegi ikasleak 2021eko Azkue Literatur Saria jaso zuten. Gainera, R. M. Azkue literatura lehiaketara ikasle gehien aurkeztu zuen ikastetxea saritu zuten eta Haurtzaro Ikastolak jaso zuen 500 euroko saria. Maider Lekuona eta Kristina Boan Haurtzaro Ikastolako DBHko euskara irakasleek jaso zuten saria Bilbon.

180 | ALBISTE AIPAGARRIAK

22/05/07 Haurtzaro Ikastolako DBH4. mailako ikasleek antolaturiko bertso saioa izan zen Madalensoron. Bertan parte hartu zuten Ane Labaka, Josu Ibarguren, Alaia Martin, Jon Martin eta Amets Arzallus bertsolariek, Doni Azkarate Haurtzaroko irakaslea gai-jartzaile zutela. Ikasturte amaierako ikasbidaia gaitzat hartuta, bertso hunkigarriak entzun zituzten Madalensoroko harmailetan bildu ziren lagunek.

22/05/08 Gipuzkoako I. Errota Eguna modu arrakastatsuan ospatu zen Oiartzunen. Arrasku, Ugarte eta Ihurrita errotak bisitatu zituzten Alex Roteta adituak gidatuta. Ihurrita Errota Sustatzeko Elkarteko kidea da Roteta.

22/05/14 Oiartzungo feministen asanbladak eta Abaraxka udal ludotekak antolatuta, Kuku! Haur Literatur ekimen LGTBIQ+ eta feminista izeneko ekimena egin zen. Kontzejupean liburu txokoak, txapa eta orripunttu tailerrak… jarri zituzten

22/05/18 Txipitoko maldan (Ugaldetxo auzoa), istripua izan zen eta auto batek su hartu zuen. Gidariak pareta baten kontra egin zuen talka, eta ondorioz, su hartu zuen autoak. Oiartzungo udaltzainak iritsi zirenerako autoa kiskalita zegoen eta gidaria ospitalera eraman zuten, zorabiatu egin baitzen.


22/05/22 Udalak eta familiek 2021ean jaiotako haurren atsolorra ospatu zuten herrira ongietorria emanez Arizmendienean, giro ederrean. Iaz Oiartzunen jaio ziren 72 haurretatik 55k parte hartu zuten, haien guraso eta senideekin batera. 22/05/29 Oiartzun Kirol Elkarteak omenaldi sentitua egin zion Koldo Fernandez Etxarte OKEko lehendakaria zenari, Madalensoro frontoian. Harmailak herritarrez mukuru bete ziren.

EKAINA

22/06/19 Esku pilotako Herriarteko Txapelketako finalerako txartela lortu zuen Oiartzun taldeak. Finalerdiko itzulerako jardunaldia jokatu zuen Oiartzunek Hernaniren kontra, Madalensoroko kantxan. Hiru partida jokatu zituzten eta 2-1 nagusitu ziren oiartzuarrak (22-0, 22-14 eta 11-22). Pilotari hauek jokatu zuten: Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet kadeteak; Oier Zabaleta eta Unax Landa jubenilak eta Egoitz Etxabe era Iñigo Ugalde seniorrak 22/06/18 Binakako pentatloiko txapela janztea lortu zuen Amalur Arbelaitz Arbelaitz iturrioztarrak Tolosako zezen-plazan, Nerea Arruti urnietarrarekin batera. Hori gutxi balitz bezala, marka berria ere jarri zuten.

22/06/23 Lur Korta eta Ane Narbarte oiartzuarrek sorturiko Oiartzungo erraldoien ipuinaren aurkezpena egin zen Doneztebe plazan. Herriko lau erraldoiak protagonista zirela, musikaren zein dantzaren laguntzaz bideoklip bat grabatu zen herriko haurrekin.

22/06/25 Oiartzunek Herriarteko Eskuzko Gipuzkoako Pilota Txapelketako finala jokatu eta irabazi zuen Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Iazko arantza ateratzea lortu zuten horrela, Azpeitiari finalean 1-2 irabazita; zaleen babesa jaso zuten bi herrietako pilotariek, eta giro paregabea izan zen Atano III.a pilotalekuan. Pilotari hauek jokatu zuten finalean: Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet kadeteak; Oier Zabaleta eta Unax Landa jubenilak eta Imanol Ugalde eta Eneko Zalakain seniorrak.

UZTAILA

22/07/11 eta 12 Lehen Kanterri ikastaroa egin zuten Oiartzunen.

22/07/23 Uztaileko azken egunetan ikusi zuen argia Oiartzun 2022 urtekariak. 52. edizioak, azkeneko urtean herrian gertatu ziren ekimen gaarrantzitsuenak biltzea (kulturalak, sozialak, kirol arlokoak…) eta datozen urteetarako jasota eta dokumentatuta uztea izan da haren helburua. Elkarrizketa nagusia Pier Elizondo Oiartzabal ergoiendarrari egin zitzaion. ALBISTE AIPAGARRIAK| 181


IRAILA 22/09/01 Aurtengo udan ere Oiartzungo Turismo Bulegoak uztailaren 1ean ireki zituen ateak eta abuztuaren 31 bitarte egunero egon zen zabalik, Arizmendienea etxean.

22/07/24 Oiartzun, Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketan garaile. Markina-Xemein izan zuen aurkari Zumarragan jokatutako partidetan.

22/07/27 Xanistebanetako berrikuntza nagusia herri barruko gaueko autobus zerbitzua izan zen. Xorrola berezi hau herriko zortzi auzotara iritsi zen. Festetako bost gauetan, 00:00etatik 06:00etara eskaini zuen zerbitzua autobusak, orduro.

ABUZTUA

22/08/01 Indarkeriarik gabeko gunea eta sexologia gunea jarri zen Xanistebanetan. Festak askatasun eta errespetutik bizitzea zuten helburu gune horiek.

22/08/01 Arizmendieneko lorategian, Izaskun Madariagak Mugarri bildumako hogeita zortzigarren alea aurkeztu zuen. Karrikako Iturburu udal haur eskolaren ibilbidea jaso du bertan. 22/08/02 Garmendia okindegiko anai-arrebek bota zuten 2022ko txupinazoa, udalbatzaren tradiziozko Sokadantzaren atzetik. 22/08/31 Astur Torrecerredo Mendi elkarteak antolatuta, Oihane Retegi Arruti mendizale gazteak uztailean Kantauriar mendikatea zeharkatu zuen. Guztira 345 kilometro egin zituen gazteak, 22 etapatan banatuak; guztira 59 tontor igo zituen.

Bi hilabete horietan, 1.581 pertsona joan ziren bertara. Gehienak inguruko herritarrak izan ziren (%33,71 oiartzuarrak eta %31,69 Gipuzkoako beste herriko biztanleak). Hurrenak Frantziatik (%4,81), Herrialde Katalanetatik (%6,3) eta Madrildik (%6,01%) etorritakoak izan ziren. Valentzia, Andaluzia eta Arabatik etorritako bisitari kopurua ere esanguratsua izan zen.

22/09/07 Emakumeak bistaratzen, Wikipedian izeneko proiektua jarri zuten martxan Oiartzunen, beste hainbat herritan egin den modura. Besteak beste, Wikipedian bistaratzen diren gizon-emakumeen arteko arrakala murriztea du helburu proiektuak. Feminismoaren ikuspuntutik planteatuta, batez ere Oiartzungo herriari begira, berdintasuna lortzeko asmoz. 22/09/10 II. Poesia Eguna ospatu zen Arditurri bidegorrian, Gaizkileak gaia ardatz hartuta. Ugaldetxoko bidegorriko komunen paretik abiatuta, hiru gunetan hiru errezitaldi egin ziren. Lehen bi guneetan herriko literaturzale eta idazleek irakurri zituzten testuak. Hirugarren gunean, berriz, aurten poesia liburuak argitaratu dituzten Euskal Herriko poetek beren testuak irakurri zituzten.

20/09/09-10-11 Oiartzungo Arte Egunak ospatu ziren asteburuan. Hiru egunez, herriko sortzaileek kultur ekitaldiak eskaini zituzten. Hala, herriko aniztasunaz, diziplinartekotasunaz eta esperimentazioaz gozatzeko parada izan zuten herritarrek. 22/09/17 Karmele Mitxelena Etxebeste oiartzuarrak Donostia Hiriko Kutxa literatura saria irabazi zuen Haragiko mamuak narrazio bildumarekin. Bi urtez behin banatzen den sariaren 56. ekitaldian Itxaro Bordak, Aritz Gorrotxategik eta Jon Kortazarrek osatu zuten epaimahaikoa.


22/09/18 Oiartzungo Udalak Aranzadirekin batera Artikutzako trenari buruzko panel informatiboa kokatu zuen Altzibar-Karrika bidegorrian. Bi hizkuntzatan (euskara eta gaztelania) jarritako panelak Artikutzako trenaren historia ezagutarazten du. Izan ere, Altzibar-Karrika bidegorria Bide Berdea ere bada, garai bateko Artikutzako trenaren bide zati bat hartzen baitu. 22/09/26 Altzibar auzoko ibaiertzeko barandetan sare metalikoak jarri zituen Oiartzungo Udalak. Guztira 474 metro jarri ziren. Horrela, ibaira erortzen den zabor kopurua murriztuko da, ondoren itsasora iristen den zabor kopurua gutxitu eta horrela itsasoaren egoera hobetzeko. Izan ere, itsasora heltzen diren hondakinen %80 ibai-erreka eta lurreko naturguneetatik iristen dira.

URRIA 22/10/08 Olarri dantza taldeak Lurretik URetara ikuskizun aparta eskaini zuen Elorsoro kiroldegian. Suo-Gân musika taldeak eta txistulari taldeak lagundu zuten luzaroan gogoratuko den emanaldian.

Emanaldia hiru pasartez osatutako bidaia izan zen, lurraren blokearekin hasi zelarik. Baserria izan zen bigarren blokea, eta hirugarren blokean itsasoa izan zen protagonista.

ALBISTE AIPAGARRIAK| 183


Luis Arrieta dokumentalaren zuzendari nafarra eta Trini Cornellana Oiartzunen bizi den espedizioko partaidea saioan zeuden, eta dokumentala ikusi ondoren solasaldi arrunt interesgarria zabaldu zen ikusleekin batera. 22/10/28 2022ko Kirol Asteari amaiera emateko, Oiartzungo VII. Kirol Saria jaso zuen Koldo Fernandez Etxarteren familiak. Ekitaldi hunkigarrian izan ziren Koldoren senitartekoak, lagunak, Udal ordezkariak, Oiartzun Kirol Elkarteko kideak, entrenatzaileak eta jokalariak, baita herriko beste kirol elkarteetako ordezkariak ere.

22/10/10 Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatuta, Entrenatzailearen Egunean iazko denboraldian Ohorezko Mailetan txapeldun izan ziren entrenatzaileek oroigarria jaso zuten Federazioaren eskutik. Nabarmendutako entrenatzaileen artean bi oiartzuar zeuden: OKEko entrenatzailea zen Endika Loiola eta Gari Argote Touring taldeko entrenatzailea.

22/10/15 Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabera V. Igoera egin zen. Lasterketa motz bezain gogorra egin zuten 33 korrikalarik eta horietan azkarrenak Jon Urtizberea irundarra (8´15´´) eta Larraitz Etxebeste oiartzuarra (11´21´´) izan ziren.

Otsailean zendu zen Oiartzun Kirol Elkarteko lehendakaria, herriko futbol taldea aurrera ateratzen gogor lanean aritu zena berrogei urtetik gora. Ekitaldian, egindako lana eskertu nahi izan zuen Oiartzungo Udalak eta herriko beste kirol elkarteek ere.

AZAROA

22/11/03 Begiradak ekimenaren baitan, Onintza Etxebestek Baserri hedatua tesiaren eta liburuaren aurkezpena egin zuen, udaletxeko areto nagusian.

Baserriaren problematikan murgiltzen den doktorego-tesitik abiatuta, lan hau diziplinarteko ezagutza-hurrenkera baterako tresna bilakatzen da.

22/10/22 Alternatiben Oihartzuna ekimena egin zen Oiartzunen. Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izan zen, “egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleiho; elkarren arteko topagunean”.

22/10/27 Kirol Astearen baitan, Girizia Mendi Taldeak antolaturiko Mendiak 1976 dokumentala ikusteko parada izan zuten herritarrek, eta saioak arrakasta handia izan zuen. Dokumentalak Shakhaur (Afganistan, 7.116 metro) mendiaren espedizioan izandako ezbehar batean Nafarroako eta Poloniako hainbat mendizalek izandako harremana du oinarri.

184 | ALBISTE AIPAGARRIAK

22/11/05 Auzoen arteko zortzigarren desafioa jokatu zen, Ergoien auzoko frontoian eta Auzokalte elkartearen aurreko zelaian. Ergoiendarrek zintzo bete zuten desafioa antolatzeko ardura, eta iturrioztarrek eraman zuten aurtengo garaikurra.


22/11/16 Gazte Izanak elkarteak antolatuta, 1942an jaiotako herritar hauek jaso zuten merezitako omenaldia: Cecilia Iturain, Maria Goñi, Feli Oria, Margarita Descarga, Juan Mari Etxeberria, Carmen Illarramendi, Marcelina Susperregi, Maria Luisa Iturzaeta, Maria Catalina Iglesias, Maite Labaca, Celestina Aranburu, Maria Isabel Castañeda, Milagros Mugika, Inma De Vicente, Maritxu Ibarguen, Jose Manuel Etxebeste eta Maria Oiartzabal.

2022/12/03 Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida aurkeztu zuten. Tur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak sortu du, eta herriko hizkeratik abiatuta, egoera formaletan oiartzuera erabiltzeko irizpideak proposatzen ditu.

22/11/20 Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak urteko azken auzolana egin zuen, Arragua auzoan. Guztira hogeita bi lagun elkartu ziren, hogei heldu eta bi ume, auzoko frontoian. Zakuak eta eskularruak banatu ondoren, taldeka abiatu ziren Arragua auzoa txukuntzera eta baita egin ere.

2022/12/07 Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) irabazi eta oroigarria herriari eskaini dio Mattin Etxebeste dantzariak.

ABENDUA

2022/12/02 Arrietako ur deposituan 85,1 kWp-ko instalakuntza fotovoltaikoa jarri zuen martxan Udalak, udal eraikinetarako elektrizitatea sortu eta energia burujabetzan aurrerapausoak emateko.

2022/12/10 Joxe Mari Mendikute hil zen, Oiartzungo hainbat herri mugimendutako kidea.

2022/12/18 Alaia Martin Etxebestek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zuen. Bosgarren postua lortu zuen.

22/12/20 2023an Mugi txartelean %50eko hobaria aplikatzen jarraitzea adostu zuen Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Oiartzungo Udalaren botoari esker.

ALBISTE AIPAGARRIAK| 185


URTARRILA

OTSAILA 2023/02/01 KirolTxartela Mugiment programan sartu zen Udala. Horri esker, Elorsoroko bazkideek EAEko beste 88 herritako kiroldegiak doan erabiltzeko aukera dute.

2023/01/15 Hodei Lujanbio eta Amagoia Iribarrek irabazi zuten Joanes Etxera Elkartasun Lasterketa.

2023/01/18 Bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonekin esku-hartzea abiatu zuen Udalak. Diagnostiko fasea bukatuta, sare komunitarioa sortzeari ekin zion.

2023/01/20 Haur-literaturan aurreiritzi sexistarik dagoen jakiteko eta zuzentze neurriak hartzeko, Bibliotekako haurren liburuen genero ikuspegiaren azterketa egin zuen Udalak.

2023/02/05 Arizmendieneko Oroimenaren Txokoa eta Oroimena Oiartzun webgunea inauguratu zituzten, elkar entzuteko eta bizikidetza eraikitzen jarraitzeko.

2023/02/23 Wikiemakumeak egitasmoa aurkeztu zuten. Wikipedian Oiartzungo emakumeen presentzia handitzea dute helburu.

MARTXOA

2023/03/03 Oiartzungo janari dendetan saltzen diren herriko ekoizleen produktuak zein diren jakiteko ateratako HemenGuk pegatina eta pintzak aurkeztu zituen Udalak. 2023/01/28 23. urtez omendu zuten Kontxa Murgia. Rosalia de Castrok landatutako pikondoaren adaxka landatu zuten zimitirio zaharrean.

186 | ALBISTE AIPAGARRIAK

2023/03/08 Adin eta errealitate ezberdinetan ditugun beharrak asetzeko beste zaintza sistema bat aldarrikatu zuten herriko mugimendu feministak antolatutako manifestazio ekitaldian.


APIRILA

2023/04/07 Manuel Murgia omentzeko Galizian antolatutako ekitaldietan parte hartu zuten udal ordezkariek eta hainbat oiartzuarrek.

2023/03/10 Landetxeren, herriko gune berriaren inaugurazio ekitaldia egin zen. 1.500 lagunek bisitatu zuten eraikina lehen hiru egunetan. 2023/03/15 Gurutzeko bidegorria ireki zen. Elizaldetik Gurutzerainoko zatia bukatuta, zortzi auzoak lotzen ditu bidegorriak. 2023/03/18 Irati Zabala Euskadiko Bloke Txapelketan garaile absolutuen kategorian.

2023/04/20 Oiartzunen euskararen erabilera sustatzeko plan berria diseinatzeko prozesu parte- hartzailea aurkeztu zuten.

GOIZARIN

ALBISTE AIPAGARRIAK| 187



argazki zaharrak


Roteta sendia, 1933.

Pedro Olaiz eta Joxe Ramon Antxuski, auzoko jaietan.

190 | ARGAZKI ZAHARRAK


Luisa Rotetaren ezkongai-despedida, 1934. urtea.

Roteta sendia.

ARGAZKI ZAHARRAK | 191


Nikolas Roteta eta Domingo Lekuona lagun handiak.

Ugaldetxoko eskolan, 1923an.

192 | ARGAZKI ZAHARRAK


Manoli eta Mari Karmen Aduriz ahizpak, ile-apaindegian lanean.

Mutikoa Kepa Olaiz, bere aita Ignazio Olaiz eta osaba Xalbador Olaiz.

ARGAZKI ZAHARRAK | 193


Paradan idi parea. Ixkinan ferratokia.

Bide gurutzeko etxeak. Txukune, Paxkalo eta ferratokiko goiko aldea. Tejabana duena Inaxio Olaizen bizikleta tailerra da.

194 | ARGAZKI ZAHARRAK


Ezkerrean, Bixkai eta Txipito etxeak.

Xanistebanetako Ugaldetxo Karroza. Ezkerretik hasita: Iñaki Makutso, Ixiar Aldabe, Idelfontso Aldabe, Mertxe Aldabe, Bernardo, Kontxi Olaziregi, Arantxa Gurdiberekoa...

ARGAZKI ZAHARRAK | 195


1978an, Errenteriatik etorritako manifestazioa. Bertan guardia zibilek kargatu zuten.

196 | ARGAZKI ZAHARRAK


ARGAZKI ZAHARRAK | 197



ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea: • Josune Cousillas Aramendi • Joxan Eizmendi Garate • Haizea Saez de Eguilaz Perez • Jaione Ugaldebere Sarasua

IDAZLE-LANKIDEAK Colaboradores literarios • Abaraxka

• Madariaga, Izaskun

• Auntxa Trikitixa

• Martin, Alaia

• Arraztalo Elkartea • Badiola, Beñat

• Elizalde Herri Ikastetxea • Ezeiza, Mª Luisa

• Garmendia ahizpak: Belen, Marian, Maria Eugenia, Maria Jesus, Mari Carmen eta Mari Jose • Goikoetxea, Arkaitz • Haurtzaro Ikastola • HemenGuk taldea

• Ibargain Musika Eskola • Ibarguren, Marijo • Imaz, Ander

• Intxixu AEK euskaltegia • Inziarte, Martina • Irigoien, Imanol

• Iturriotz, Joxe Mari • Killirikupe

• Landa, Beñat

• Larrañaga, Kontxi

• Lartaun Abesbatza • Lasa, Olaia

• Leibar, Olga

• Lekuona, Arantza • Lekuona, Enrike

• Lopez, Joxe Migel • Luberri

• Martiarena, Nekane • Mateo, Iraitz

• Mitxelena, Joxe Mari • Mitxelena, Karmele

• Nazabal, Mª Karmen

• Oiarpe Kirol Elkartea • Oiartzabal, Aingeru • Oiartzun Irratia

• Oiartzun Kirol Elkartea

• Oiartzungo wikiemakumeak taldea • Oidultz Musika taldea • Soinuenea

• Telletxea, Tomasa • Toledo, Aintzane • Trigo, Beñat

• Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea • Txost, Errebote Taldea • Ugaldebere, Jaione

• Urmendi Haur Eskola • Urkia, Xabier

• Zalakain, Elena

• Zalakain, Joxe Antonio


aurkibidea 3 5 7

Alkatearen agurra Editoriala Eskerrik asko “Oiartzun”!

Elkarrizketa 10

Hilario Arbelaitz Irastorza

Historia 32 36 42 50 54

56

Sein-Etxeberri 7 oiartzuar 1301eko dokumentu batean Oiartzungo maiorazkoak eta jabetza pribatua Oiartzungo errotak prezintatu zituzten garaiko kontuak Joxe Antonio Irigoien oiartzuarrak Gerra Zibilean sortutako marrazki bati buruz Tenplarioen aztarnak Oiartzunen

Seme-alabak 60 67 73 75 82 89 97

Nekane Martiarena Joxe Antonio Zalakain Lekuona Joan ziren lagunak gogoan Enrike Lekuona Garmendia Galdos ahizpak. Garmendia okindegiko emakumeak Martina Inziarte Artano Tomasa Telletxea Aranburu

Kultura

110 115 118 120 123

124 127 129 130

Kontxa Murgia oiartzuarraren urratsei jarraituz, Galizan barrena Martzelina Lopetegi Olaiz-i Lartaun Abesbatza. Musikarik ederrena, partekatua dena... Ibargain Musika Eskola Oiartzun Irratia orain Landetxe Kultur Etxean dago, euskalgintzarekin batera Soinuenea Oairtzungo hizkera erabiltzeko gida Oidultz (Oiartzungo dultzaineroak) Auntxa Trikitixa Eskola


Kirola

132 134 135 137

Oiarpe Kirol Elkartea Txost Oiartzun Ander Imazek bigarren finala jokatu du binakako txapelketan Euskal Pilota Selekzioa

Irakaskuntza 142 145 148 150 151

152

153

Haurtzaro Ikastola. Hezkuntza lege berria Haurtzaro Ikastola. Amesturiko jolaslekua Urmendi Haur Eskola. Espazioen nolakotasunaz Elizalde Lehen Hezkuntza. Haize berriak Elizalden Elizalde Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Jakiunde `Jakinmina´. Programa bat baino haratago Elizalde Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Ttirikitrauki euskara batzordea Abaraxka

Herri eragileak 156 159 160 162

Wikiemakumeak. `Oiartzungo Wikiemakumeak´ proiektua Hemenguk Oiartzunguk Arraztalo. Autoezagutza osasuna da Killirikupe. Emakumeak ahalduntzeko Oiartzungo Eskola Elakrtea

Zenbait idazlan 166 169

Ongi etorri Landetxe! Bazterrak txukuntzen

180 Albiste aipagarriak 190 Argazki zaharrak



Irudiaren egileak: Anari Larburu Tolosa eta Kattalin Zalakain Gonzalez Xanistebanetako kartel lehiaketako gaztetxoen saria


OIARTZUN 2023


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.