Oiartzun urtekaria 2022

Page 1

Azala: 2022ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Iraitz Arabolaza Etxenagusia

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du.

Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala.

Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gráfica total o parcial de la revista.

© Oiartzungo Udala

L.G.: SS -531-1977

52. zenbakia

OIARTZUNen, 2022ko

ABUZTUAREN 2an

anistebanak inguratzen ari zaizkigu, eta horrekin batera, Oiartzun urteka riaren bidez oiartzuarrak agurtzeko aukera eskaini dit Urtekari Batzordeak.

Xanistebanik gabeko bi urteren ondoren, aurten berriz herriko festak ospatuko ditugu. COVID19ak eragindako albo-kalteetako bat izan zen herriko eta auzoetako festak ezin ospatzea. Guztiontzat gogorrak izan dira azken bi urteak. Imajinatu ere ez genuen egingo bizitzea tokatu zaiguna, bai na gauza negatibo guztiekin ere ikasten da, eta COVID19ak eragin duen larrialdi egoerak ere eka rri du ezer positiborik: zaintza-lanen garrantzia azaleratzeko eta aitortzeko aukera eman digu.

Hori dela eta, zaintzan jarduten edo lan egiten duten pertsona eta profesionalei nire aitortza zintzoa azaldu nahi diet, egiten duten lana ezinbestekoa eta oinarri-oinarrizkoa baita. Ez da kasualitatea orain dik zaintza-lanetan batez ere emakumeak aritzea. Errespetua eta aitortza zor diegu gizarte gisa.

Bestetik, aurten kulturan eta kirolean gailendu diren oiartzuarrak ere zoriondu nahi nituzke: Kate rin Artola dantzaria, Olatz Mitxelena idazlea, Juan Mari Beltran musikaria, Ander Imaz pilotaria, Ainhoa Etxeberria eskubaloi-jokalaria... Koldo Fernandez ere aipatu nahi nuke: urteetan OKE-ren bidez Oiar tzungo herriari egin dion ekarpena ez dugu ahaztuko.

Dagoeneko Xanistebanei begira gaude guztiok. Oiartzuarrok pozik eta ilusioz beteta gaude herriko festak ospatzeko aukera izango dugulako. Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkiot, gogotsu hartu du telako erronka espero eta nahi gabeko bi urteko geldialdiaren ondoren. Herritar guztiontzako moduko festak izango baditugu, eurei esker izango da. Mila esker!

Garai konplexuak dira oraindik, baina festak beti izaten dira harremanak sortzeko eta sendotzeko au kera aproposa, komunitatea egitekoa. Aurtengoak ere hala izan bitez eta ospa ditzagun Xanistebanak familiakoekin, lagunekin eta bizilagunekin.

Bukatzeko, Xanistebanetan egoteko aukerarik izango ez duten guztiei besarkada handi bana bidali nahi nieke Oiartzungo herriaren izenean. Gaixo daudelako Xanistebanetan gurekin egongo ez direnei indarra bidali nahi diet ahalik eta azkarrena osatzeko. Eta bestetik, presoak eta haien senideak ditut go goan, egun berezi hauetan elkarrekin festak ezin izango dituztelako ospatu. Animoak eta besarkada estu bat bidali nahi diet denei.

Besterik gabe: ongi pasa Xanistebanak errespetuan, pasatu gabe eta…

GORA OIARTZUN!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea

X

editoriala

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Xanistebanak ospatzeko moduan gaude berri ro, inoiz baino ilusio eta gogo handiagoz. Musukoak lepoko zapiengatik ordezka tuko ditugu aurten; izan ere, Jai Batzordeak mimo handiz prestatu du aurtengo egitarau oparoa.

Urtekari Batzordeak ere ez du huts egin eta hemen gatoz Oiartzun urtekariaren ale berriarekin, arrunt pozik. Aurtengo alea ere bete-betea dator. Nabarmentze koa Pierre Elizondori egin diogun elkarrizketa nagusia.

Aipatzeko moduko lanak daude historia atalean, hala nola Emakume Abertzale Batzari buruzkoa edota Wiki-emakumeak izenekoa. Urteurrenak ere ezin ditugu ahaztu. Aurten bi ospatuko dira bereziki. Biak ala biak 20 urte sortu zirela: Soi nuenea, batetik; Arritxulo udal aterpea, bestetik.

Seme-alaben atalean, berriz, saiatu gara auzo gehienetara iristen eta haietako ordezkariak elkarrizketatzen: Altzibarren bizi den Puri Ojeda; Arraguako Felipe Azpiroz; Elizaldeko Alaia Belaunzaran eta Aitor Bengoetxea; Oihana Irastorza er goiendarra; Gurutze auzoko Mitxelena Arbide ahizpak, eta, azkenik, Goihaitz Be ratarbide iturrioztarra.

Bestelakoan, betiko atalak ere eskura dituzue. Eta argazki zaharretan, Altzibar auzokoak jaso ditugu aurten. Goza itzazue eta ea ezagunik topatzen duzuen.

Amaitzeko, eskerrak eman urtekari hau posible egin duten kolaboratzaile guz tiei. Auzolana baita urtekaria ere.

Beraz, aurtengo Xanistebanak ospatzeko prest gaude, baina aurten ere, gurekin ospatu ezin izango duten oiartzuar asko ere gogoan izango ditugu; bereziki gai xoak, espetxeratuak eta herritik kanpo daudenak.

ESKERRIK ASKO, ‘OIARTZUN’!

Aldizkari itxurarekin eta oraingoarekin alderatuta, orrialdez argal sortu zen Oiartzun aldizkaria 1956. urtean askok gogoan ditugun herriko seme prestu, fidel eta sonako batzuen eskutik; baina 1959an lan hori eten egin zen eta 1975 arte ez zen berriz plaza ratu. Ordutik aurrera, urtero eta jaietako igorle, jaso ditugu belaunaldiz belaunaldi herritarrek egindako kolaborazioak.

Hasieratik gai ugari jorratu dira; lehenengo urtee tan sailak egin gabe osatu ziren aleak, baina denbo rak aurrera egin ahala, 1980tik aurrera, artikuluak egun ezagutzen ditugun antzeko sailetan joan ziren egituratzen.

Diktaduraren garaian gaztelaniaz ematen ziren argitara artikulu gehienak, baina orduan ere, euska rak beti izan zuen bere txokoa argiltalpenean, poesia eta bertsolaritzaren eskutik. Orduan idazle gehie nak gizasemeak ziren, eta gaur egun arteko bilakae ran pixkanaka joan ziren gero eta gehiago agertzen emakumezkoen sinadurak.

Horrela, 1956etik 2022 arte, 40 bat orrialdez osa tutako aldizkari hura herriko kolaboratzaile, eragile, elkarte, eskola, kirol talde eta abarren ekintzen era kusleiho aparta bilakatu zen, egungo 250 orrialde inguruko urtekaria izan arte.

Oiartzunen 66 urte horietan gertatu diren alda keta historiko, politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen lekukoa dugu Oiartzun, bai bertan lan tzen diren gaien, grafikoen eta irudien aldetik begi ratuta, baita 1988tik aurrera argazki sail bereziaren edukien aldetik ere.

Borondatez egindako lan horren herentzia opa roaz, baina bolumen handi xamarrekoaz ohartuta, 1992an Adolfo Leibar Axpek, bere seme Luis Car losen ezagutza informatikoaz lagunduta, aurkibide orokorra egiteko lanari ekin zion, baita egin ere 2007 arte, eta lau aletan eman zen argitara, lehena 19561991 urte bitartekoa, bigarrena 1992-1997 artekoa, hirugarrena 1998-2002 artekoa eta laugarrena eta azkena 2003-2007 bitartekoa. Zoritxarrez, lan esker ga horren artxibo informatikoak galdu egin ziren, ga raiko baliabide teknikoen gorabeherak direla eta.

Horregatik, pandemia luzearen neguan, Adolfo Leibar Axpek idatzitako azken aurkibidean aurki

tu nuen eskaerarekin egin nuen topo, “...Hemendik aurrera, ordea, erabat ilogiko iruditzen zaigu XXI. mendean egungo sistemarekin jarraitzea (hau da, paperezko aleak bost urtetik behin argitaratzea), askoz errazago egin baitaiteke lan egungo tekni ka informatikoekin, eta erosoago (etxetik); areago, AURKIBIDEEN kopuru handia kontutan izanik, era bilpena gero eta nekezagoa gertatzen ari denean...”.

Horrelako eskuzabaltasunak eta lan zintzoak bul tzatu ninduen oiartzuarrei aurkeztu nahi dizuedan lana egitera, hau da, Adolforen aurkibideak bilatzaile digitala izateko egokitzea eta 2008-2021 epeari da gozkion datuz hornitzea artxibo zabal hura. Horretan Jon del Olmoren eta Oiartzungo KZguneko tutorearen laguntza eta aholkuak ezinbestekoak izan dira. Hala ere, arazoak agertu dira bidean, batez ere bi: hainbat artikulu sinatu gabe daude, eta argazkiak identifika tu gabe edo azalpen okerrarekin. Hori guztia dela eta, oiartzuarrak animatu nahi ditut, adin batekoak batez ere, oker horiek zuzentzen laguntzera, bestela ezin izango da lan hau borobildu.

Oiartzungo Ondarearen web-orrialdean aurki tuko duzue 1956-2021 arteko aurkibide orokorra, bertan 3.000 artikulu eta argazki baino gehiago daude zerrendatuta, sarrera bakoitzaren zenbakia, urtea, orrialdea, egilea, izenburua eta saila ahal izan den neurrian sartuz.

https://ondarea.oiartzun.eus/eu/ondarea/argitalpenak loturan txertatu da artxibo hori.

“Atzeak esaten digu aurrea nola dantzatu” esaera zaharra oinarri hartuz, herriko historia, oroimena eta ondarearen ezagutzaren eta ikerketaren aldetik oso artikulu multzo oparoa eta baliagarria eskain tzen du 66 urtez eta 52 alez oiartzuarrek, batez ere, oiartzuarrentzat belaunaldiz belaunaldi eginiko la nak. Orain aurkezten dizuedan ekarpenaren helbu rua horrelako lan bikaina arakatzeko erraztasuna eta arintasuna bilatzea izan da.

Bukatzeko, azpimarratu nahi nuke gizartean, Oiartzun argitalpenean bezala, horrelako debalde ko kolaborazio lanak duen garrantzia, hiritar aktibo horien ereduak balio dezala hemendik aurrera ere belaunaldi zaharragoen eta gazteen ezagutza batuz beste proiektu batzuei aurre egiten saiatzeko.

Horregatik guztiagatik: eskerrik asko, Oiar tzun!

ELENA ZALAKAIN LAZPIUR
elkarrizketa e

Bazirudien Pierrek elkarrizketa aurretik leitua zuela, ezer galdetu aurretik lehen galderari erantzuten hasi baita. “Pier” izengoitiaren gaineko azalpena ematen hasi zaigu, eta horretarako, bere

bizitzaren genealogia txiki bat egin digu. Frantziako Fleurance herritik, Arditurrira; eta Arditurriko mina-zuloetatik, Oiartzungo sustraietara.

| ELKARRIZKETA10
«Nahiago izan dut isilean jardun, aurrean ahalik eta gutxiena egoten saiatu naiz» PEDRO/PEIO “PIER” ELIZONDO OIARTZABAL 1953-10-24

Zergatik Pier?

Aitari Arditurriko frantsesa esaten zioten. Aita Hernaniko Usategieta baserrikoa zen eta ama Ergoiengo Ursoroeta baserrikoa, gaur egun Ardi turrira ailegatzen, aparkalekua dagoen inguruan zegoen baserrikoa. Aitaren anaia bat soldaduska ez egiteagatik Frantziara joan zen. Gero, nire aita ren bila joan ziren eta soldaduska egin zuen Ari txulegiko tunela egiten. Hor ezagutu zuten elkar amak eta biek. Aita, soldaduska bukatu zuenean, Frantziara joan zen lanera eta handik urte pare batera andregaiaren bila etorri, eta Frantziara joan ziren bertan lan egitera; han ezkondu ziren. Ni han jaio nintzen, Tolosa eta Mont-de-Marsan artean dagoen Fleurance-Gers herrian. 1953an jaio nintzen eta 1955ean, otsailean, etorri ginen Oiartzunera. Orduan, nire aitona Pedro zen eta niri ere halaxe jarri zidaten. Frantzian jaio nin tzenez, han Pedro edo Peio Pier zen, eta gainera, aitari Arditurriko frantsesa esaten ziotenez, bada ni Pier izenarekin gelditu nintzen.

Arditurriko haurtzaroaz zer oroitzapen duzu? Handik etorri ginenean, urte eta erdi nuen. Anaia jaio zen 57an eta arreba 60an; beraz, in guru horretan ez zegoen haurrik, ni nintzen bakarra. Eskolan zazpi urterekin hasi nintzen. Fermiñene eraikinean hasi nintzen Maria Luisa Xamoarekin. Ugaldetxon ematen zuen eskola eta Fermiñenen partikularra ematen zuen. Orduan, gu Arditurriko trenean etortzen ginen langilee kin batera, haiek ateratzen zirenean, ordu bi eta erdietan. Pilotan pixka bat ibili eta bostetan eskolara. Zazpietan atera eta etxera. Handik ur te pare batera Ugaldetxora joaten hasi nintzen. Ergoiengo eskolan ez zegoen lekurik eta egiten genuen saio partikularra nahikoa ez zenez, ha ra joaten hasi ginen. Gero, amak hitz egin zuen alkatearekin eta lortu zuen Ergoiengo Aierdin hastea. Ondoren, orain Soinuenea dagoen leku ra joan ginen eta han lortu genuen ziurtagiria 14 urterekin. Jarraian, nire amaren izeba baten bi dez margolari lanetan hasi nintzen eta, azkenik, Arditurriko tailerrean hasi nintzen.

Eskolara trenean joaten zinela esan duzu? Bai, 1966 arte egon zen trena eta hala etortzen ginen. Hor izaten zen materiala ekartzen zuen trena eta jendea garraiatzeko bagoia. Bagoi itxia zen. Horren harira, badut gaztetako oroitzapen bat: ama igandeetan mezetara etortzen zen he rrira. Goizeko seietan langileak lanetik ateratzen zirenean aprobetxatzen genuen haiekin batera jaisteko; baina bagoiarekin bakarrik jaisten gi

“Goizeko seietan langileak lanetik ateratzen zirenean aprobetxatzen genuen haiekin batera jaisteko; baina bagoiarekin bakarrik jaisten ginen, alegia, trenik gabe, frenoarekin soil-soilik”

nen, alegia, trenik gabe, frenoarekin soil-soilik. Maldan behera jaisten ginen lau bat langile, ama, ni eta Otsamantegiko Pastora. Otsamantegiko horiek arrautzak eta bestelakoak ekartzen zi tuzten kalera, Hankamotxene dendara. Orduan, egun batean, goitik behera heldu ginela, Forta lezaren parean kamioa gurutzatu behar zen eta horretarako egin behar izaten zen farola gorri bati kandelarekin su eman eta atera; kotxeren bat heldu baldin bazen ere, badaezpada. Bada, egun batean, farola ez zuen ikusi nonbait eta es neketari zebilen Borriyaren kotxea jo genuen.

Abaila handia hartzen al zenuten? Frenoarekin maneiatzen genuen, baina beste la bai.

Eskolako argazkia. Ama eta anai-arrebekin (Mikel eta Lurdes).
11ELKARRIZKETA |

Eskolatik itzulera oinez?

Bai, Pikoketakoarekin egiten nuen buelta. Ordo kotik edo bost biretako horretatik jaisten nintzen etxera. Bera gora eta ni behera. Denerako ibil tzen ginen oinez. Amari, nire arreba jaio zenean, piorrea sartu zitzaion eta hortzak kendu behar izan zizkioten. Beraz, dentistarenera Irungo an bulatorio zaharrera joaten ginen, Gorrintzolo eta Aizarten barrena. Ama eta gu hara joaten ginen dentistarenera. Hemen medikua bazegoen, bai na espezialistak han egoten ziren.

Zein zen bidea?

Ursoroetatik Ordokora; gero, Gorrintzolora; ge ro, Aizartera; eta Tximista baserri ingurutik Monteroko biltegietara. Hortik, jada, Olaberria inguru horretara iristen ginen.

Mendiz mendi asko ibiltzen zineten orduan? Bai, horrela segitzen dugu orain afizioarekin.

Zein zen gurasoen lanbidea?

Frantzian ibili ziren baserritar, aziendarekin eta gauza horiek. Gero, hemen, aita hasi zen lanean

Arditurriko meategietako garbitokian. 1962an, nire amaren izeba bat aritzen zen meategietako jantokian lanean, eta hark erretiroa hartu zue nean, ama tabernan sartu zen hango langileei otorduak prestatzen.

Zergatik itzuli zineten Frantziatik? Nagusiki, familia guztia hemen geneukalako eta aitari lana eskaini ziotelako. Gurasoak aurretik Frantziara joan ziren aitak soldaduska bukatu zuenean ez zuelako lanik aurkitzen eta, anaiaren bitartez, Frantzian lana lortu zuelako.

Zein jostaketa zenuen gustuko txikitan? Bakarrik ibiltzen nintzenez, gauza gutxi egiten nuen, pilotan pixka bat etxe kontrako paretan... Anaia jaio arte ume bakarra izan nintzen leku hartan. 1968an familia bat etorri zen Santander tik Arditurrira eta haiekin zerbait aritzen ginen. Gurea lana izaten zen gehiago, jolas gutxi. Lagu nekin ibiltzen eskolan hasi ginenean hasi ginen, Pikoketakoekin eta hemen inguruko beste ba tzuekin. Ondoren, Ugaldetxoko eta Aierdiko es kolan jende gehiago ezagutu genuen.

Toubkalen (Maroko), Girizia Mendi Taldearekin. Osaba Evaristorekin, Fleurancen.
| ELKARRIZKETA12

Arditurrin basora edo mendira joateko ohitu rarik ba al zenuen?

Perretxikotara askotan joaten ginen. Bestela, gu rasoek tarteka-tarteka Pikoketara joateko ohitura zuten igande arratsaldeetan; goizetan lana egin behar izaten zen bazkariak emateko, han egunero zen lana. Pikoketan, trikitilari bat edo beste izaten zen; Ameztietan ere trikitixa eta giroa izaten zen eta, esan bezala, tarteka-tarteka joaten ginen ho rietara.

Arrantzan ibiltzen al zinen?

Nik ez nuen afizio handirik, baina jendea aritzen zen, bai, eskuz; kanaberarekin inor gutxi. Amua rrain pila bat zegoen.

Arditurrin, hala ere, aspaldian ez da amuarrainik, ezta?

Beti arrantza izan da Arditurritik Aiako Harri alde ra, behera ez. Esteilla esaten zioten material txarra, berez, aparkalekuko betelan horretara botatzen zu ten, baina beti egiten zuen eskapo errekara.

Mina-zulotan sartzen al zinen? Umetan bai, osabarekin igandeetan bai. Material hura ateratzeko, bonbak izaten ziren eta ikustera eramaten gintuzten.

Gustatzen zitzaizun? Bai, tira, beste deus egitekorik ez geneukanez, gustura joaten ginen.

Nolako giroa zegoen Arditurrin? Langile jende franko izaten zen, berrehun per tsona baino gehiago; inguruko baserrietakoak eta etxeetakoak, Oiartzungo jendea, eta gero, kanpotik etorritako jendea. Harremana ona iza ten zen haiekin.

Nolako harremana zeneukaten langileekin? Normalki, oso ongi moldatzen ginen, ez genuen izaten deus. Noski, baten batekin agian zer edo zer izaten zen, baina askorik ez. Langileak etor tzen ziren, zortzi ordu lana egin, bazkaldu eta ba tzuek agian siesta egiten zuten eta beste batzuek

“Nik esan behar dut jende horrekin bazkaldu-eta askotan egiten nuela eta asko egoten nintzela haiekin; hortaz, gurasoak erreparatu ziren momentu batean nire hizkuntza galdu nuela, euskara”

Arditurri goitik ateratakoa, Pierren baserria, Ursoroeta, agertzen da ixkinan.
13ELKARRIZKETA |

ordu gehigarriak sartzen zituzten. Lehenda biziko urteetan, arratsaldeetan, ez zuten ezer hartzen tabernan, dirurik gabe etortzen zi relako. Baina gero bai, poteoa esan dezakegu egiten zutela; mostradorean zortzi edo hamar lagun elkartu eta han egoten ziren.

Nolako jendea izaten zen? Normalki, berrogei urtetik gorako jendea izaten zen. Gero izan zen tarte bat zeinetan jende gaz tea ere etortzen zen, hogeita hamar urte inguru zituztenak. Haiek, hala ere, parrandara gehiago ateratzen ziren. Nik esan behar dut jende horre kin bazkaldu-eta askotan egiten nuela eta asko egoten nintzela haiekin; hortaz, gurasoak erre paratu ziren momentu batean nire hizkuntza galdu nuela, euskara. Haien tartean beti gazte laniaz aritzen nintzen, eta azkenean, berriro ba serrira eraman ninduten.

Langileak nongoak izaten ziren? Galiziarrak eta extremadurarrak gehientsuenak, andaluziar bat edo beste, asturiarrak... Eta ge ro, jakina, bertakoak: inguru ko baserrietakoak, ergoien darrak...

Zein zen, preseski, haien lana?

Zein material ustiatzen zen? Gehiena fluor espatoa izaten zen. Fundizioe tan txatarra egosten ari zenean, zikina atera tzen laguntzeko erabiltzen omen zen; baita intsektizida potoei presioa emateko ere. Bes talde, ateratzen zen blenda, zinka egiteko. Ga lena ere ateratzen zen, beruna egiteko. Berun hori Kaputxinosen Real Compañia Asturianak zuen minio pintura egiteko erabiltzen zuten.

“Enpresak jendearen beharrarekin jokatzen zuen”

Batzuk barrenistak ziren, hau da, zuloak eta galeriak egin eta materiala ateratzen zuten; beste batzuek bagoiak kargatzen zituzten eta garbitokira eramaten zuten materia la; beste batzuek garbitokian egiten zuten lan.

Zer esan nahi duzu garbitokia esaten duzu nean?

Materiala ateratzean meategitik, dena batera ateratzen da. Zuloak egin eta dinamita leher tzean, material txarra eta ona dena batera atera tzen da, beraz, garbitokian horiek bereizi egiten ziren. Burdin-sare moduko batzuk izaten ziren eta handik pasatzen ez zena borraz hautsi behar izaten zen. Gero, pisuaren arabera bereizten zi ren materialak, mineralak karga handiagoa bai tauka. Hortaz, Arditurrin ikusten den betelan hori da bereizitako material txar hori. Material ona, berriz, filtro batzuetatik pasatzen zen eta ondoren lehortu egiten zen. Amaitzeko, bilte gian uzten zen bagoiak kargatzeko prest, portu ra eramateko.

Zein egoeratan egiten zuten lan langileek? Tira, guztia eskulanaren bidez egiten zen. Ge roago, pixkanaka, adibidez, bagoiak kargatze ko makinak iritsi ziren. Normalean, soldata egonkorra izaten zen, baina langileen beha rraz baliatuta, enpresak destajuan lan egite ko aukera ematen zuen. Barrenistek, esatera ko, metroka kontua eramaten zuten; hilean zenbat metro, hainbesteko soldata. Bagoiak kargatzen zituztenentzat, bada ber din-berdin; zenbat bagoi bete, hainbeste diru. Enpresak jen dearen beharrarekin joka tzen zuen. Barrenatzeko, zuloak egiteko, normalki urarekin egiten zen lan, hauts gutxiago ateratze ko; baina batzuk urik eta ezer gabe, denborarik ez galtzeko, deus gabe ari tzen ziren.

Ongi irabazten zuten? Ez, ongi ez. Gero, hitzarme nak-eta antolatzen hasi ginenean hasi zen pixka bat hobetzen.

Langileek zenbat denbora pasatzen zuten Arditurrin? Urte asko egiten zituzten. Martxa azkar egi ten zuten gazte taldeak ere izaten ziren. Bai na, bestela, jeneralean, urte asko egiten zituen jendeak. Ni gogoratzen naiz zazpi urte nituela hor zegoen jendea, 84an, itxi zenean, oraindik hor zegoela.

Han bizi ziren denak? Bai, hasieran bai. Gero, denborarekin ezkondu egiten ziren eta familia hona ekartzen zuten. Beste batzuek hemen osatzen zuten familia eta herrian, gehienek Oreretan, etxea erosten zuten. Hasieran, baserrietan apopilo egoten zenik ere bazen.

| ELKARRIZKETA14

Gaixotasunak eta izaten al zituzten?

Langileek gutxi. Bihotzekoagatik pertsona bat hil zen, ergoiendarra. Gainerakoan, meategie tako langileek silikosia hartzen zutela esaten zuten, baina hemen ez zen jende asko izan. Kaputxinos okerragoa zen horretarako, minio pintura egiten baitzuten bertan.

Eta istripurik?

Bai, batzuk izaten ziren; bagoiak behatzak harrapatuta-eta... Larriagoak ere bai. Behin batean, topografo bat joan zen neurketa bat egitera. Harrobi batetik sartu behar zuen, Otsa mantegiko harrobitik; esan zioten azpian mi nerala ateratzen ari zirela, baina bera joan egin zen. Lotzeko esan zioten, baina bera ez lotu eta materialak arrastan eraman zuen. Eguerdiko ordu batak inguruan gertatu zen hori eta arra tsaldeko laurak eta erdietan atera genuen gor pua. Besteren bat ere izan zen, baina grabeak gutxi. Harria txikitzen ari zirela begiak galdu zi tuztenak ere izan ziren. Gero betaurrekoak ate ra zituzten, baina ordura arte segurtasun kontu gutxi izaten zen han. Botak ere gomazkoak iza ten ziren segurtasun-burdinarik gabe.

Noiz sartu ziren sindikatuak? Ni hor hasi nintzen 72an, orduan sindikatu bertikala izena zuen. UGT eta Comisiones ja da baziren garai hartan, LAB eta geroxeago atera ziren. Hogei bat urterekin hasi nintzen saltsan hitzarmenak eta bestelakoak lortzeko saiakeran.

Meategiaren nagusia nor zen?

Erromatarren ondoren, bizkaitar batzuek hartu zuten meategia. Horiek maizter moduan beste en presa batzuk subkontratatzen zituzten. Guztiaren atzean zegoena zen Real Compañia Asturiana de Minas, 1982 arte egon zen haien esku. Gero, Astu riana De Zink egon zen 1984 arte.

Zer-nolako harremana zenuten haiekin? Nagusiarekin batere ez. Guk negoziazioak egiten genituen Madrildik etortzen zen zuzendari bate kin. Hitzarmenak, ordea, Kaputxinoseko beste na gusi batzuekin negoziatzen genituen.

Zergatik itxi zen meategia? Materiala bazegoen oraindik, baina meategi atze ratua zen. Gainera, Brasildik mineralak merkeago ekartzen hasi ziren. Egia esan, hobeto; izan ere, Momoti aldera harrobia egiteko ideia zuten. Otsa mantegikoa bezalakoa izango litzateke. Mendia zaintzeko, hobe.

Gaia aldatuz, zure amaren lanbidea zein zen? Lehendabizi baserrian, eta gero neskame joan zen hamalau urterekin Igantzira. Ondoren, Donostiara joan zen, eta azkenik, Oiartzungo Exkerrene hara tegian Irigoiendarrekin. Horren ostean, jaiotetxe ra itzuli zen. Jarraian, nire aita ezagutu eta Fran tziara joan ziren, aurretik esan bezala, baserrian lan egitera. Urte batzuetara, berriz ere Ursoroeta ra itzuli ziren eta 62an, izeba erretiratu eta berak hartu zuen tabernaren eta otorduen ardura. Mea tegia itxi zen arte, 1984 arte, egin zuen lan hori.

Pier, bere ama Joxeparekin.
15ELKARRIZKETA |

Bera bakarrik aritzen zen? Gurekin. Ama, aita eta gu; ez zen langile gehia gorik tabernan. Oheak eta gainerakoak egite ko beste emakume bat bazen.

Lan galanta, ezta?

Bai, bai, goizeko seietan lanean hasten ziren langileak, beraz, gu bostetan hasten ginen go sariak ematen. Kafesnea, malta, izaten zuten.

Otorduetan zer ematen zenieten? Lehendabiziko, zopa; gero, babarrun zuria, pintoa; dilistak; garbantzuak... Eguerdietan horixe, zopa eta potajea. Bigarrena, hiru egu netan, edo arraina, edo txorizoa, edo urdaia. Larunbatetan bakailaoa tomatearekin edo saltsa berdearekin. Gauean, hiru egunetan as tean zehar patatak errioxar erara. Janari guz tia enpresak ekartzen zuen eta guk prestatu eta eman egiten genuen.

Sukaldea nolakoa zenuten? Su ekonomika bi izaten ziren. Ura berotzeko ere horiek erabiltzen genituen, gainean zituz ten bi galdararen bitartez.

Zenbat langile izaten ziren? Ehun eta laurogei pertsona arte ezagutu dut nik. Denek ez zuten han jaten. Bertan otor duak egiten zituztenak berrogeita bost bat ziren.

Ongi ateratzen zenuten bizimodua? Bai, jendeak hasieran gastu gutxi egiten zuen, baina gero dirua irabaztean ardo franko ate ratzen zen. Bazkaltzen litro laurdena edaten zuten, baita kafea eta kopa ere. Lanera etor tzen zen jendeak, baserritarrak behintzat, kontsumo franko egiten zuen. Goizean, litroko zahatoa bete, zakotea beraiek ekartzen zuten, eta kafe bat edo bi hiru bat koparekin hartzen zuten lanean hasteko. Zortzi orduz aritzen ziren, seietatik ordu biak arte. Materialaren garbitokia ez, hura hogeita lau orduz martxan egoten zen, gelditu gabe.

Ursoroetan zenbat urtez bizi izan zineten? Nire gurasoak ez dakit, baina ni 55etik 68 ar te. Gero, betelanaren aitzakian baserria bota zuten eta goiko etxera joan ginen bizitzera.

Azienda askorik ez genuen, oilo batzuk eta untxi batzuk, horiek orain bidegorri bazte rrean dagoen txabolan gelditu ziren.

Amonarekin, ezkontza egunean.

Pena ederra hartuko zenuten, gero? Bai ederra! Baserri berezia zen. Kontrabandoan eta ibiltzen zirenak asko ibiltzen omen ziren. Gogoratzen naiz egur batean bi balaren markak zeudela. Kontrabandoan zebiltzan batzuk han gordeta omen zeuden eta guardia zibilek nonbait sartzen ikusi zituzten; haiek botatako tiroak omen ziren. Ukuilutik sukalderako eskaileraren parean zeuden bi tiroak.

Nortzuk bizi zineten etxean? Amona Patrutxi; aitona Prasku; gurasoak, Joxepa eta Joxe Anjel; anaia Mikel eta arreba Lurdes.

Ongi moldatzen zineten? Senideok elkarrekin alde handia genuen; hortaz, jostatzeko harremana baino gehiago, laneko harre mana geneukan. Amari lagundu behar genion, pen tsa, 30 pertsonarentzat patatak errioxar erara egin behar zirenean, eroak bezala patatak zuritzen.

Tabernan hainbesteko lanak izanik, etxekoak egiteko nola moldatzen zineten? Gure artean egiten genuen dena, goizean jaiki ta. Garai haietan, oraindik emakumeek askoz lan gehiago egiten zuten, eta nik esan behar dut alaba bat bezala izan nintzela, amarekin beti.

Garbigailurik, adibidez, bazenuten? Ez, arropa palankana batean edukitzen genuen egun batez eta, ondoren, dena eskuz garbitzen ge nuen. Aska eta ohola genituen arropa garbitzeko. Garbigailua geroago sartu zen. Ura behintzat be roa genuen su ekonomikagatik.

| ELKARRIZKETA16

Bizilagunik bazenuten? Bagenituen, bai. Baserri bat ordu laurden batera, Otsamantegi. Gero, aurretik esan dudan moduan, 66an Santanderko familia bat etorri zen. Besteak jada urruti genituen: Momoti, Zelaiburu...

Zein lan egiten zenuen zuk Arditurrin? Mekaniko aritzen nintzen tailerrean. Margolari ibili nintzen 18 urte bete arte. Gainera, garai har tan bertan, Lartaunen dibujua eta matematikak ematen genituen.

Margolari, mekaniko eta gero? 84ko azaroaren 30ean, meategiak itxi eta Lego rretara joan nintzen enpresa berarekin bi urte gehiago lan egitera. Segidan, Dragados Cons trucciones-en hasi nintzen Irunen. Lehena gotik, Zarautzen tunel bat egiten ibili nintzen eta, gero, San Antonen kilometro bateko tunela egin genuen Txingudira ura eramateko. Ondo ren, meategi bat ere egin zuten han, eta han ere ibili nintzen. Guztira, bizpahiru urte Dragado sekin. Horren ostean, Kadarson, Altzibarren ibili nintzen erretiroa hartu arte. 58 urterekin hartu nuen erretiroa, meatzeetan aritu izana gatik. Hamabost urte ibili nintzen horietan, horregatik, sei urte eta erdi aurreratu zidaten erretiroa, 2012an.

Noiz hasi zinen lagunekin ibiltzen? Gure gazte denboran, 18 urterekin hasi ginen zertxobait ateratzen. 15-16 urterekin auzoetako parodiak eta antzerkiak egiten hasi ziren. Gogo ratzen naiz meategiak ondoan zeudenez, mea

tegien gaia hartuta egin genuela antzerki bat. Gero, 16 urterekin tabernan lana egiten genue nez, Ergoiengo festetan lanean hasi ginen anaia eta biok. Horrela, festetako batzordean sartu eta oraindik hortxe segitzen dut.

Bestela, egiten genuen plana izaten zen: la runbatetan, normalki, herrira joaten ginen bo kadilloa jatera Zulotxiki tabernara. Hor, gainera, atzeko terrazan txistua eta solfeoa irakasten zu ten eta han ere ibili nintzen pixka batez. Hori, hortaz, bokadilloa jan, truk txapelketa jokatu eta etxera goiz xamar, igande goizetan lanera joan behar izaten bainuen. Igandeetan, Pakorro ta tabernara joaten ginen, Pagoako errotara, eta gero plazara dantzara. Pixka bat zaharragoak gi nenean, Txikierdira joaten hasi ginen; hura, ja da, jende helduagoarentzat izaten zen.

Bestelako afiziorik bazenuen? Mendira joatea. Baina lanarekin gutxitan izaten zen posible. Soldaduskara 75ean joan nintzen. Meategiko kontuagatik, soldaduska baino lehen, bertan bi urtez lan eginez gero, aukera ematen zuten bandera juratzeko hiru hilabeteko solda duska egitekoa; eta itzultzean, beste bi urtez la nean jarraitzekoa. Horixe egin nuen nik. Hogeita bat urterekin, soldaduskaren ondoren, emaztea, Rosa Maite, ezagutu nuen. Orduan gazteago tan egiten ziren bikoteak. Hogeita lau urterekin ezkondu ginen Rosa Maite eta biok. Txikierdin ezagutu genuen elkar, beste askok bezala. Be ra Oreretakoa da. Bi alaba izan genituen, bat 1981ean, Eierne, eta bestea 1987an, Yaiza.

San Antonen emaztearekin. Rosa Maite emaztearekin.
17ELKARRIZKETA |

Ergoiengo festetan hasi zenuen zure herrigin tzako ibilbidea. Zer egiten zen festetan?

Denetik: danborrada, zinta-karrerak, aizkolariak, harri-jasotzaileak... hemengo giroa. Dantzaldiak ere ugari izaten ziren, talde asko etortzen ziren. Garai hartan, 82-84. urtean, festetako diruzain tzaren ardura eman zidaten, eta oraindik ere ze regin horretan jarraitzen dut.

Ergoiengo festak famatuak ziren, ezta? Bai, jende pila bat etortzen zen. Pentsa, zezenak goizeko hiruretan izaten ziren, berbena ere hiru eta erdiak arte... Pagoatik Fortalezaraino egoten ziren kotxeak aparkatuta. Giro ederra egoten zen Uztapide plazan.

Anekdotaren bat gogoratzen al duzu? Zezenekin-eta bat oroitzen dut, bai. Auzo guztia kotxez beteta zegoen, errepidean ez zegoen ia le kurik. Orduan, kamioia zezenekin etorri zenean, pasa ezin zuela ikusirik, atzera egin zuen eta Goi koetxetik barrena joan zen Pagoara, eta hortik Uztapide plazara. Bestela, zezenek pare bat aldiz alde egin ziguten, baina, besterik gabe.

Auzokalteren sorreran ere hor izan zinen? Hori guk eskaera egin eta gero Udalak egin zuen, Herri Musika Txokoa Beltranek hartu zuenean. Hasieran, Bide-alden ibiltzen ginen bilerak egi ten, gero Aierdin eta, azkenik, Auzokalten.

Ezker abertzaleko militante gisa noiz hasi zinen? Hor, lehendabizi, lantegiko sindikatuan hasi nin tzen. Ondoren, LAB atera zenean hara pasatu nintzen. Gero, herriko mugimenduetan 76an edo inguru horretan hasi nintzen saltsan.

Zein ekintza egiten zenituzten? Grebak, jendea bidaltzen zutelako fabriketatik; politikoki, bada, auzoetako bilerak eta gauza frankotan. Orain, lan gutxiago egiten dugu, bai na militantzia-kuotak ordaintzen jarraitzen du gu, LABen-eta. Erretiroa hartuagatik ere, herrian kuotak ordaintzen segitzen dugu, militante iza ten, alegia. Horretaz gain, Ikastolaren hasieran dirua ateratzeko ekintzetan, kantinetan, askotan ibili naiz. Garai hartan, egin beharra izaten zen eta egiten genuen.

Hala ere, saltseroa izan arren, ez zaizu asko gustatzen protagonista izatea, ezta? Ez zait behin ere gustatu. Nahiago izan dut isi lean, aurrean ahalik eta gutxiena egoten saia tu naiz. Betidanik nahiago izan dut ezkutuan lan egin.

“Garai hartan, egin beharra izaten zen eta egiten genuen“
“Nahiago izan dut isilean jardun, aurrean ahalik eta gutxiena egoten saiatu naiz.”
Auzokalte Elkarteko lagunekin, III. Arditurri Egunean. Ergoiengo auzoetako danborradan (2008).
| ELKARRIZKETA18

Herriko sahararren aldeko mugimenduan ibili zara?

Bai. Nire emazteak jakin zuen irratitik Donostia ko Udalak haur sahararrak ekarri behar zituela udan, hango gatazka zela-eta. Sendagai eta eli kadura aldetik laguntza behar zuten eta familia bila ari ziren. Beraz, guk haur txikiak genituenez, pentsatu genuen haur bat hartzea. Sahararrek, berez, posible lukete bizimodua atera, baina, Marokoren mende bizi direnez, gaizki dabiltza. Beraz, basamortuan bizi direla eta non bizi ez dutela ikusteak tiratu egiten du. Sei-zortzi urtez etorri zen haurra etxera. Saharara ere joan ginen hango familiak ezagutzera eta hango panorama ren berri izatera. Gero, laguntzeko jende gehiago azaldu zen heinean, pixkanaka, uzten joan ginen.

Eta zer diozu Karaezi buruz? Orain dela hogeita zortzi urte egin zen senidetza. Hor mantentzen dugu oraindik ere. Aurtengo Ko rrikan hemen izan dira.

Zergatik Karaez eta ez beste bat?

Berez, hasieran, Oreretarekin egin beharrekoa zen senidetza. Baina, azkenean, ez zuten ezer egin eta Oiartzungo Udalarekin hitz egin zuten. Batez ere, Mendikute, Pepi Mujika, Joxe Ostolaza eta beste batzuk ibili ziren buru-belarri. Elkarlan hori egin zenean, hemengo jende franko izaten zen Bretainian. Guri bretoiek asko lagundu digu te. Beti izan da harreman ona eta orain ere man tentzen dugu.

Haurrekin, dantza-taldearekin eta kirol taldee kin joaten ginen Bretainiara. Urtero antolatzen genuen bidaiaren bat edo beste, hango jaialdie tan, eta abar. Haiek Xanistebanetan etortzen zi ren. Orain ez dira hainbeste bidaia egiten. Hor gabiltza aurten egin edo ez pentsatzen.

2019an izan zen 25. urteurrena. Lagun ba tzuk bertara joan zineten? Bai, harri handi bat ekarri genuen, Arizmendin dagoena, pixka bat haiek omentzeko. Lehen se nidetza irudikatzen zuen ikurra Leibarrengo sa rreran zegoen; ordea, gu hara joaten ginenean, ikurrina eta oroigarri pila bat ikusten genituen. Beraz, erabaki genuen haiek hona etortzerakoan zerbait eduki behar zutela ikus zezaten. Horrela, Gariri otu zitzaion harriaren kontua. Horregatik ekarri genuen. Felix, Gari eta hirurok joan ginen furgonetan sartuta.

Zein zen gaztetan zure ilusio nagusia politi koki?

Gure hizkuntza gehiago hitz egitea, oso galdua egon zen. Pixka bat, independentzia zen helbu rua, burujabetza, ez egotea Madrilen mende.

Eta gaur egun?

Nik orain ikusten dudana da, ez dakit, ez da segi tzen lehen bezala. Lantegi mailan-eta segida fal ta dela iruditzen zait. Euskararekin berdin, ika si gehiagok egiten dute, baina kalera ateratzean gaztelania gehiago erabiltzen dela ikusten da. Or

Dahla-n, Saharako errefuxatuen kanpamenduetan (1998). Oiartzun-Karaez senidetza elkartekoekin eta Udal ordezkariekin, karaeztarrak 21. Korrikara etorri zirenean.
19ELKARRIZKETA |

Portugalen bidaian.

duan, zalantzak sortzen zaizkizu; hainbeste lan egin eta atzerakada izan dugun beldurra. Orain beste era batera egiten dira gauzak. 800 euro ordaintzen ba zituzten, gu kalera ateratzen ginen; gauza bategatik ez bazen beste zerbaitegatik beti protestan. Orain ez dut ikusten hori. Aldatuko da, noski, zikloa.

Nola lotu dituzu familia eta herrigintza?

Esan behar da guk bilerak-eta egitean, normalki, se me-alabak uzten genituela amekin; hori da egia. Be randu arte aritzen ginen lanean, goizeko ordu batak arte askotan. Emakumeak gehiago egon dira hau rrekin. Hori orain aldatu egin da, egun, bai ama, bai aita familiarekin gehiago egoten dira. Egiari zor, guk ordu denak hartuak izaten genituen, guretzako den bora oso gutxi izaten genuen. Egin egin behar zela ikusten genuen, eta hori, seme-alabak familiarekin gehiago uzten genituen. Emazteak asko lagundu dit, biok gai horietan sartuta egon beharrean, bat ego ten zen.

Zer erakusten saiatu zara alabei?

Pixka bat esaten diet gehiago busti behar dela. Haiek beste pentsaera bat dute, lana dela eta... Guk esaten dugu guk ere lana bagenuela eta gauez ibil tzen ginela. Orain ematen du ordenagailuz egiten dela lana. Esaten diet goitik ez dela etorriko deus ere, guk egin behar dugula.

“Orduan, zalantzak sortzen zaizkizu: hainbeste lan egin eta atzerakada izan dugun beldurra.“

Beraiek zuri zer erakutsi dizute? Gehienbat, haurrekin eta familiarekin harreman handiagoa izan behar dugula, batez ere aitok. Ge ro, bizipoz handia eman didate, bai alabek, bai bi lobek ere; polita da haiek hazten, bizitzen ikustea eta laguntzea.

Duela hiru urte omenaldia egin zizun Udalak. Zer sentitu zenuen?

Alde batetik, ez nuen espero. Banekien urtebete lehenagotik ibili zirela egin nahian, baina ezetz esan nuen. Orduan, uste nuen ezetz esan nuenez, jendea ahaztua zela nitaz, beraz sorpresa handia hartu nuen Iosune Cousillas zinegotziak deitu zi danean. Esan zidan Udalak omenduko ninduela

| ELKARRIZKETA20

Familia osoa, gaur egun. 2019an, Xanistebanetako omendua izan zenean, etxekoekin.

eta oparitxo bat emango zidatela. Ez zitzaidan asko gustatzen ideia, nahiago izaten dut isilpean egon. Baina onartu nuen eta esan behar dut oso eskertua nagoela. Eskerrak eman nahi dizkiet Er goiengo batzordekoei, proposamena handik ate rako zela pentsatzen baitut; eta gero auzo elkar teko batzordeari ere bai; baita Karaezeko kideei ere. Eta, jakina, Udalari ere bai.

Azkenik, zer da Oiartzun zuretzat? Niretzat asko aldatu da. Oso herri polita, men diak eta itsasoa inguruan, Donostia ere bai, ez dugu ikusten zeinen pribilegiatuak garen; Euskal Herri osoa dugu ehun kilometroren barruan. Ko mertzio aldetik ere handi gehiegitxo, baina oso gertu ditugu eta leku guztietatik gertu gaude. Oso egoera pribilegiatuan bizi gara.

ELKARRIZKETATZAILEA KAZABON
21ELKARRIZKETA |
MATTIN
historia h

JOSE RAMON MINONDO GOIZUETARRAREN GUTUNAK

1790-1807

Minondok Ergoiengo Olaberria olako nagusiari bidalitako

318 gutun topatu dituzte

1. GUTUNAK NON AZALDU DIREN

2020ko maiatz inguruan eman ziguten notizia, Goizuetan, etxe batean, eskuz idatzitako doku mentazio asko agertu zela, eta eskuizkribu haien artean batzuk bazirela euskaraz idatzitakoak.

Bi aldiz pentsatu gabe, prestu eta fite, bate kin eta bestearekin hitz egin ondoren, hantxe gi nen gutunak ikusten. Mari Pilar Untxalok zituen bere dendan dokumentu guziak: mostradorea, mahaiak, aulkien gainak, dena liburuz eta pape raz betea. Hantxe zeuden pilatxo batean bazter tuak euskaraz idatzitakoak.

Nonbait, Paskualezenea hustu behar omen zuten etxe berriak edo pisu berriak egiteko, eta hustuketa-lanak egiten hasi zirenean, bigarren solairuko logela batean zegoen kutxa ireki, eta jantziak, arropa zuria, maindireak… ateratzen hasi zirenean, azpian, hainbat liburu eta paper aurkitu omen zituzten. Gehienak eskuz idatzita ko liburu eta paperak. Urteak eta urteak zerama tzaten paper haiek guztiek han lotan!

2. NOIZKOAK DIREN

Aurkitutako dokumentuak XVIII. eta XIX. gi zaldiaren hasierakoak dira. Zenbait liburutan (gehienak kontabilitatea-liburuak dira) eta gutunetan argi aski agertzen da data. Eus karaz idatzitako gutunok ere tarte horretan kokatzen dira: 1790etik 1807 bitartean, eta gehienetan data argi adierazten da. Hamazaz pi urtean zehar batzuek eta besteek izandako gorabeherak kontatzen dira.

3. DOKUMENTAZIOAREN ETA

GUTUNEN GAIAK

Denetarik dagoen arren, gehien-gehienak ko mertzio-harremanak eta kontabilitate-kon tuak dira, hau da, salerosketa-kontuak, bai hemengo eta bai kanpoko herri edo hiriekin (Caracas, Buenos Aires…) izaten zuten harre man komertziala, hemendik zer eta zenbat eramaten zuten, eta handik zer eta zenbat ekartzen zuten.

| HISTORIA24

Euskarazko gutunetan, eta gaztelaniaz dau den beste hainbatetan, 1790-1807 garai horre tako burdinoletako (diru)-kontuen berri ema ten da, hots, burdinoletan nolako gastuak izaten ziren: oletan zeinek lan egiten zuen, zenbat zor zitzaion, zein gastu egiten ziren, zein diru-sarre ra zuten, zer gertatzen zitzaien, garai hartako su bastak edo enkanteak (“kandela jotzeak”) nola egiten ziren, oletan izaten zituzten matxurak… Hori dela eta, askotan hiztegi teknikoa agertzen da, olen eta burdinolen arlokoa: oletako zatiak, tresnak, egiten zituzten piezak, garai hartako neurriak, txanpon motak… Horretaz gain, olen inguruko baserri, baso eta mendietako leku-ize nak ere ugari agertzen dira: itzainek nondik no ra eramaten zuten egurra edo ikatza, bideak non egiten zituzten, jendea zein baserritakoa zen… Azken batean, zer-nolako bizimodua egiten zu ten argitzen laguntzen digute gutunok.

4. ZENBAT GUTUN DIREN

Esan bezala, dokumentazio ugari dago. Gehiena gaztelaniaz dagoen arren, euskaraz idatzitako gutunak mordoxka dira, eta Jose Ramon Minon dok idatzitakoak 318: batzuk oso laburrak, eta beste batzuk, berriz, luzeagoak, koadernotxo modukoak, baina gehienek orri bakarra hartzen dute. Batzuetan testu gutxi agertzen da, burdi nolen kontuen errendamendua ematen delako: zeinek zer egin duen, zenbat egun/ordu sartu dituen, zenbat material eraman den, nori zenbat zor zaion… Hau da, egunak, prezioak, neurriak, kopuruak eta beste agertzen dira. Beste batzue tan, berriz, testu luzeagoa aurkitzen dugu, bere ziki gertaera bat kontatzen delako edo hainbat azalpen ematen direlako.

5. NONDIK IDATZIAK

Gutun gehienetan, bukaeran, lekua eta data ager tzen dira. Hasiera batean, gutun askotan Olabe rria eta segidan data ikusten genuenean, uste genuen Goizuetako Olaberriako ola izanen zela. Baina, luze gabe, usteak erdia ustel zirela ohar tu ginen. Gutunetan agertzen ziren izenak eta leku-izenak ez zirela Goizuetakoak konturatu gi nen, beste nonbaitekoak baizik; nongoak izango, eta Oiartzungoak!

Aztertu diren gutun horiek, hortaz, Oiartzun go Olaberria (Ergoien) burdinolatik Jose Ramon

Minondok idatzitakoak dira; hango jende, base rri eta leku-izen asko agertzen dira gutunotan. Baina badira beste gutun mordoxka hango eta hemengo oletatik beste egile batzuek idatzita koak. Badira Arranbidetik idatzitakoak, Elamako olatik, Ainhoatik (Lapurdi) idatziak, Donibane Lohizunetik, Goizuetatik bertatik idatzitako ba karren bat edo beste ere bada. Garai hartan Ar tikutzako Goitzaringo olajaunarekin bateko eta besteko burdinolek nolako hartuemanak izan zi tuzten erakusten da gutunotan; burdinolen arte ko harreman-sare horren adierazle dira, besteak beste.

6. NORK IDATZITAKOAK DIREN

Goitixeago aipatu bezala, gutunak sinatzen ditue na Jose Ramon (de) Minondo da. Gehien-gehie netan modu berean bukatzen dira izkribuak, lekua eta data idatzi ondoren gaztelaniazko esa pide honekin despeditzen da: su serv.or [su servi dor) Jose(ph) Ramon (de) Minondo.

Goizuetan jaioa (1763-03-28), eta gutxienez 22 urte arte Kapelugorri etxean bizi izana. Maria Paula Huitzirekin ezkondu zen Goizuetan bertan 31 urterekin, eta Oiartzuna joan ziren bizitzera, han eginen baitzuen lan Jose Ramonek hainbat urtetan Olaberria olan, hango kontuak eta gora beherak eramanez.

Badakigu gero Oiartzundik Goizuetara itzu li zirela atzera bizitzera, zeren 1825eko errol dan Maria Paula eta Jose Ramon herriko Otxolo etxean bizi zirela agertzen baita.

7. NORI ZUZENDUAK DIREN Gutun askotan hartzailearen izen-abizenak ageri dira: A Don Juan Bau(p)tista de Minondo, eta azpian Que Dios muchos años (guarde) formula laburtua heldu da, eta beheitixeago Goyzarin

Goitzarin Artikutzako ola zen (olaren arrastoak oraindik bistan daude erreka ixkinan) eta han bizi izan zen Juan Bautista bere emazte Ana Josefa Ibe rorekin. Burdinolako nagusia zen, eta beste hain bat burdinola ere bazituen errentan hartuak; bes teak beste, Elama (errekaz Goitzarin bera baino goitixeago), Arranbide eta gutunotako Oiartzungo Olaberria burdinolak. Horietatik denetatik erren datzen zizkioten kontuak Juan Bautistari.

25HISTORIA |

Goizuetan jaio zen 1740ko urriaren 31n eta bertan hil 1810eko abuztuaren 16an. Hainbat agiriren arabera, Paskualezenea etxea berea zen (eta hantxe agertu dira gutunok!!), baina Artiku tzan, Goitzarinen, hainbat urte pasatu izanen zi tuen, hara zuzentzen baitzizkioten gutun guztiak.

Gutunik gehien-gehienak “Nagusi jauna” esa pidearekin hasten dira, eta ondotik heldu da gai nerako informazio guztia. Azpimarratzekoa da beti “berorika” hitz egiten diola Jose Ramonek olajaunari eskutitzotan.

8. GUTUNEN GARRANTZIA

Zer on dakarkigute eskutitzok? Mota horretako oso testu gutxi ezagutzen da, erlijioz aparteko gaiak jorratzen dituzten testuak urriak eta eska sak dira gure literaturan, eta laburrak. Gainera, burdinolen gaiaren ingurukoak dira eta gutuno

tan azaltzen den hiztegia ere, hein handi batean, teknikoa dela esan daiteke, burdinoletan ohikoa zen hiztegia usu agertzen baita (adibidez, ante para, gezurraska, tormentategia, kabiguña, hai zarka, hondaska, tobera, ispiak, haxiak…).

Ez dira testu landuak, erlijiozkoak izan zitez keen bezalakoak; ahozko hizkuntzaren erabile ratik hurbilago daude idatzizko testu landuetatik baino. Horrek ezberdintasuna erakusten digu, eta berritasuna dakarkigu gure euskarazko tes tuetara. Gainera, ez da gutun bakan isolatu ba karra, 318 dira!!! Horrek gorputz edo oinarri sendoa ematen dio erabiltzen den hizkerari eta hizkuntzari.

Agertu diren gutun horiek orain dela 200 urte eta gehiagoko gure aieka honetako euskara nola tsukoa zen erakusten digute eta, neurri batean, gaurkora nola iritsi garen azaltzen digute.

| HISTORIA26
GUTUNAK1 2

1793/04/22

Nagusi jauna:

Suertea1 hartu diet 16 kuartilluan2; 15 kuartillu ofrezitu nion asteartean, ta 16 kuartilluan paratuko dutela, nahi duenak hartu, ez dutela berago jaitsiko esan didate. Paratu dute hamaseiean ta hartan itzali da3, eta erreal bat eman diot, 3.600 karga 16 kuartilluan, tantoa4 erreal bat, ta hamaikatakoan gastatu da 6 pezetas y 25 ½ cuartos.

Probestuak5 esan dit, hamaiketakoa pagatzera juan naizanean, gastu puxka bat gehixeago izanen du dala noski, arratsaldeko6 haragi puska bat maneatzeko7 agindu dutela sagardotegian…

1801/09/05

Nagusi jauna:

Agerren8 sei anega9 baba dira ta olarako asmoan nik geldituak daude saldu gabe. Hagitz baba ona da, baño hamaika pezeta balio du, eta guziak 66 pezeta, lau urretxikien gañera10. Hoiek beal bitza11.

Hortik etorritako buztanduak12 erdia tiratu ta eratsi13 gabeak, ta beste erdiak tiratzekoak daude. Eta olatxokoak, gaur Errenterian pillota yokoa da-ta, arratseko etorriko direla joanak han dira, berdin lanak akabatuko direla ostiral arratseko, ta bigar goizean hasi ta etzi arratsaldean entregatzeko modua izanen dugu. Txabalak ta gero tretxu14 ale batzuek dira kuadro egiteko. Egunen batekoa lana, euririk ezpada…

1 Zotz eginda tokatzen zen lur puska. Euskaraz beste leku batzuetan zortea deitu izan dena.

2 Diru mota bat.

3 “Itzali da kandela”, kandela edo argizari enkantea baitzen hau. Enkantea edo subasta egiten zen argizaria itzali arte.

4 Edaria. Tanta, ttantta.

5 Herrizainak.

6 Arratsalderako.

7 Prestatzeko. Goizuetan gaur egun manetu entsalada, eltzea edo lurra manetzen da.

8 Oiartzungo baserria.

9 Fanega. Edukiera neurria.

10 Lau urretxikiez gainera.

11 Bidal bitza (berorrek).

12 Buztanduak: nolabaiteko buztan itxura zuten piezak.

13 Erantsi

14 Txabalak burdin xafla batzuk ziren, esaterako idi ferrak egiteko ibiltzen zirenak. Eta tretxuak, bestalde, koadroak egiteko era biltzen ziren.

27HISTORIA |
1 2

OIARTZUNGO EUZKO EMAKUME BATZAKO

110 KIDEAK

1932ko abuztuan Oiartzungo Euzko Emakume Batzaren egoitza inauguratu zuten eta 8.000 lagun elkartu ziren gure herrian

1932ko abuztuko argazki zahar bat heldu zai gu eskuetara, Arantxa Lete Bergaretxeren es kutik. Bertan, 110 emakume eta neska ager tzen dira (eta gizonezko bat, soinu-jotzailea). Oiartzungo Euzko Emakume Batzako (EAB) eta Euzko Gaztetxu Batzako kideak dira ema kume eta neska horiek denak. Tartean, Lete ren ama eta izeba zirenak daude: Edurne eta Julia Bergaretxe Muguruza.

Argazki berezia da, izan ere, 1936ko uztailean, altxamendu frankista eta gerra hasi zenean, gi sa horretako material asko galdu egin zen. Oiar tzungo EAJ-k berak zeuzkan dokumentuak erre egin zituen (afiliatuen zerrendak, tartean) fran kisten eskuetara ez zitezen iritsi. Babes neurri horrek etorkizunerako informazio iturri garran tzitsua galarazi digu.

“Gure etxean beti ezagutu dugu argazki hori. Beste gauza batzuk gordeta egon izan dira, baina hori ez, beti bistan egon da”, kontatu digu Letek. Ama, Edurne, Eibarren jaio zen eta 13 urterekin etorri zen Oiartzunera, Arizabalo baserrira, fami liarekin. Handik gutxira ateratakoa da argazkia.

8.000 LAGUN ELKARTU ZIREN OIARTZUNEN Esan bezala, 1932ko abuztura garamatza argaz kiak. Aurreko urtean inauguratu zuen EAJk Ba tzokia, Mendiburu kaleko Serorenia etxean (Ro mero-Kennedytarren etxe gisa ezagunagoa zena kaletarren artean). Hurrengo urtean egokitu zen EABrentzako lokala. Juana Aiestaran izan zen lehenengo presidentea (Angel Arizmendi -Go tzon, garaiko agerkari jeltzaleen arabera-, proku radore donostiarraren emaztea).

Euzkadi aldizkariak 1932ko abuztuaren 16ko zenbakian Euzko Emakume Batzaren Oiartzungo lokalaren inaugurazio ekitaldien kronika zehatza argitaratu zuen. Bi eguneko inaugurazioa izan zen ospakizuna: abuztuaren 14a eta 15a. Oiar tzungo balkoiak txuri, gorri eta berdez, ikurrina ren kolorez, jantzi omen ziren egun horietan.

Oiartzungo Euzko Emakume Batza eta Euz ko Gaztetxu Batzakoen egoitza berria zen berez protagonista, baina inaugurazio hori Euskal He rri osoko abertzaleak biltzeko aitzakia izan zen. 8.000 lagun inguruk parte hartu omen zuten Oiartzunen antolatu ziren ekitaldietan!

| HISTORIA28

Meza, txistulariak, errebote partidak, bazkariak, erromeriak… aipatzen ditu Euzkadi-k, baina ga rrantzia handiena Beheko Plazako mitinak izan zuen. “Milaka eta milaka” lagun izan omen ziren entzuten.

Luisa Irigoien Larrañaga, Oiartzungo Euzko Emakume Batzako kidea izan zen aurkezlea. 22 urteko neska gaztea zen, Arpide etxekoa eta mais tra Donostian. Euskaraz mintzatu zen eta oso txa lotua izan omen zen. Kuriosoa bada ere, bera eta beste emakume bat bakarra, Julene Urzelai azkoi tiarra, izan ziren hitza hartu zutenak Oiartzungo Euzko Emakume Batzaren inaugurazio ekital dian. Gainerakoak, gizonezkoak izan ziren.

Julene Urzelai azkoitiarra 20 urteko neska gaztea zen eta ordurako, hizlari sona izugarria zuen. 36ko Gerran erbesteratu egin zen (Parise ra lehendabizi, Venezuelara handik) eta aktiboki parte hartzen jarraitu bazuen ere bai Caracasko Euskal Etxean eta Radio Euzkadin esatari, ez zen sekula itzuli Euskal Herrira bizitzera.

Garaiko mugimendu abertzalean oso sonatuak ziren pertsonek hitz egin zuten 1932ko abuztu ko mitin hartan: Jose Antonio Agirre -lehenengo Eusko Jaurlaritzako lehendakari izango zena-;

Telesforo Monzon -Eusko Jaurlaritzako Segur tasun sailburua eta ondoren, Herri Batasunako sortzailea-; Carlos Linazasoro Altzeta -EAJko eus karazko hizlari onena izan zela diote-; eta Aman cio Urriolabeitia -Bizkai Buru Batzarreko kidea-.

LUISA IRIGOIEN, MITINAREN AURKEZLE OIARTZUARRA

Iaz Joxe Mari Iturriotzek Oiartzun urtekarira eka rri zuen Luisa Irigoien Larrañagaren aipamena. Irigoien Donibane kaleko 35. zenbakian jaio zen 1909ko abuztuaren 23an, eta zortzi urterekin, 1917an, Arpidenia etxera (Doneztebe plazan dagoen Xabalera) joan zen bizitzera etxekoekin, Anastasia ama alargunak etxea erosi baitzuen eta ostatua ireki.

Luisa maistra izan zen Donostian eta 36ko Ge rra hastean, atxilotuta Iruñeko San Kristobalera eraman zuten, Maritxu Erauskinekin batera. Ar ma trafikoa eta errepublikanoentzako arropa ja sotzeaz akusatu zituzten. 1936ko abendua arte egon ziren biak preso, eta diotenez, fusilatzetik salbatu omen ziren epaimahai militarrean zegoe netako baten alabaren maistra izana zelako Luisa. Hala ere, zigorra jaso zuten: ezin izan zuten Oiar tzunera itzuli. Otsagabira erbesteratu zituzten eta handik, Luisa Gasteizera joan zen. Senargaia, Bonifazio Irazusta errenteriarra -hura ere preso hartua Gerra hastean- askatu zutenean, ezkondu eta Bartzelonara joan ziren bizitzera, Irazustak debekatua baitzeukan Errenteriatik 300 kilome tro baino hurbilago bizitzea. Bartzelonan hil zen Luisa 2009ko azaroaren 15ean, 100 urterekin.

Irigoien-Larrañagatarrak bost senide izan zi ren; Luisa, bigarrena. Familia abertzalea eta ak tiboa izan zen politikan. Ez Luisa bakarrik. Haren ahizpa nagusia, Anixeta, epaitu egin zuen Ardura Politikoko Nafarroako Lurralde Epaitegi fran kistak 1941ean. Hiru seme-alabaren ama zen ordurako: bi, sei eta zortzi urte zituzten. Hauek izan ziren Anixetaren delituak: Euzko Emakume Batzako afiliatua izatea eta 1932an Oiartzungo EABko lehendakaria izatea (nahiz eta inaugu razio ekitaldiko kronikaren arabera, kargu hori Juana Aiestaranek zuela adierazi). Epaitu zuten urteko abenduaren 23ko sententziak 150 peze tako isuna jarri zion.

Luisaren anaietako bat, Domingo, Zumarra gako parrokoa izan zen. Euskararekin eta kul turgintzarekin etxekoek zituzten kezka eta in

29HISTORIA |

teresaren adierazgarri da bera: 1939an Euskal Esnalea aldizkarian Elerti euskaldunaren zuzen bidea olerkia argitaratu zuen eta 1951n, M. M. Aramiren lan espirituala euskaratu zuen, Bizi! izenburuarekin.

EUZKO EMAKUME BATZA, EGINKIZUN OSAGARRIETATIK PROTAGONISMO HANDIAGORA

Euzko Emakume Batza 1922an sortu zen Bilbon, EAJren inguruan zebiltzan emakume abertzaleak biltzeko asmoz. Hasierako urteetan, Eli Gallaste gik zuzentzen zuen Juventud Vasca erakundearen barruko talde bat izan zen. 1931 arte, Bilbo ingu ruko kontua izan zen EAB, batik bat. Gero, baina, azkar hedatu zen euskal probintzietan eta autono mo bihurtu zen, beti ere EAJren irizpideen barruan.

Oro har, emakumeek eginkizun osagarriak bete zituzten EAJren inguruan. Propaganda zabaltzeaz gain, irakaskuntza, gaixoen zaintza eta gizarte ba besaren arloetan aritzen zaren, bestelako jardun politikoez gain.

1933tik aurrera Euzko Emakume Batzako ema kumeak protagonismoa hartzen hasi ziren jardun politiko publikoan. 1936ko uztailean, 28.500 kide zituen EABk (gehienak, Gipuzkoan eta Bizkaian).

JEL (jaungoikoa eta lege zaharra) ideologiaren za baltzaile izateko ardura zuten EAJko emakumeek, eta askotan, amatasunaren gorazarrea egiten zuten, Euskal Herriaren (ama aberria) eta euskararen arte ko lotura eta garrantzia azpimarratuz. Agian, horre gatik izan ziren hartu zuten emakumeek euskaraz hitza bai kalean eta bai idatzietan ere.

Esan bezala, ezin dugu jakin zenbat emakume oiartzuar izan ziren EABko kide zehatz-mehatz. Baina batzuen izenak badakizkigu: Juana Aiesta ran; Maria Josefa Aristizabal; Maria Luisa Arbe laitz; Carmen Baraibar; Edurne eta Julia Bergaretxe ahizpak; Carmen Egia; Maritxu Erauskin; Maritxu Garcia; Pakita Iñarra; Maria Iragorri; Regina Irago rri; Concepcion Irigoien; Luisa eta Anixeta Irigoien ahizpak; Sebastiana Kamio; Pilar Lekuona; Pepita Martiarena; Joxepa Mitxelena; Maritxu eta Kristina Mitxelena ahizpak; Dolores Zapirain…

Argazkian ageri diren 110 emakume eta nes ken artean egongo ziren horiek ere, ziur.

GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ

INFORMAZIO ITURRIAK:

• Arantxa Lete, Txema Gaztelumendi, Sorondo Irigoien familia

• Joxe Mari Iturriotz. “Irazusta Irigoien familiaren hainbat istorio eta agiri” (Oiartzun 2021)

• Eusko Ikaskuntza

• Isiltzen ez den isiltasuna, Katin Txiki (Mugarri, 2009)

• Navarra archivos

| HISTORIA30

‘Sure seruizari fidella’: Oiartzungo zirujauaren euskarazko gutun bat (1743)

Oiartzun Bailarako udal-aktek euskararen ezagu tzan sakontzeko aukera eskaintzen dute. Milaka folioren artean hitz solte batzuk topa daitezke, baina baita barra-barra agertzen diren kontzep tuak ere. Adibide laburrak dira gehienetan, prin tza batzuk besterik ez, baina hala izanik ere, gu re hizkuntzaren ezagutzan sakontzen laguntzen dute, eta argi pixka bat ematen diote iluntasun nabaria duen esparru bati. Batzuetan, ordea, az tarnak nabarmenagoak dira, adierazgarriagoak. Horren lekuko dugu oraingoan aurkeztera gato zena: 1743ko urrian euskaraz idatzia dagoen gu tun bat, hain zuzen ere.

Agiria ezezaguna da; ez dugu argitara eman den berririk. Orain arte oharkabean igaro dela ematen du, eta guk geuk ere txiripaz topatu du gula aitortu beharrean gaude, bestelako infor mazioen bila genbiltzala. Gauza jakina da propio egindako bilaketek zenbait emaitza lor ditzakete la, baina zeharka egiten diren bilaketek ere uzta ikusgarriak ekar ditzakete, berriki Ene laztan go zo ederra olerkiek agerian utzi duten bezala.

Azken horrekin alderatuta, oraingo testua xu meagoa da, bai kronologiaz zein tipologiaz. Mami edo gai aldetik ez du berritasun nabarmenik. Gu tun pribatu bat da, nahiz eta gaiak udalarekin ze rikusia izan. Protagonistak bi ditugu. Alde batetik igorlea dago, Auger Greciet edo Oier Gerezieta1 hazpandarra, orduko hartan bailarako bi ziru jauetako bat zena. Hartzailea, berriz, Oiartzungo bikario Jose Fagoagakoa dugu. Ez gaude, beraz, protagonista xume edo arrunt batzuen aurrean, hezitako pertsonen aitzinean baizik. Gerezietak, begirunez jantzitako mintzaira bat erabiliz, me sedea eskatzen dio elizgizonari, otoi, kudeaketak egin zitzala, zertarako eta Bailaratik kanpo egote ko udalbatzak aldez aurretik eman zion baimena ren luzapena lortzeko.

Mendeak joan, mendeak etorri, zenbait espa rru hobeto kudeatzeko asmoz, lanpostu berriak sortu zituzten udal-gobernuek: hobiratzailea, maisu-eskolatzailea, medikua, zirujau-bizargina, organista, erlojuzaina, txistulari edo danbolin-jo lea eta abar. Oiartzungo lurrak bailara zabala eta barreiatua izanik, hainbat alor ondo jorratzeko beharrak handiagoak ziren, osasunean, esate rako. Pertsona batek ezin zuen zerbitzua modu eraginkorrean eman, ezin baitzen toki guztieta ra garaiz iritsi. Etxe batetik besterako distantzia egiteak zekarren denboraren ondorioz, bi zirujau kontratatzea erabaki zuten agintariek. Beraien egitekoak hainbat ziren: bizarra egin, haginak atera eta, ikusgarriena izan daitekeena, baita izai nen bidez odol-ateratzaile lanak egitea ere.

1 Eskerrak eman nahi dizkiogu Mikel Zalbideri, abizenaren inguruko argibideak emateagatik.
31HISTORIA |

Horietako zenbait profesional herritik kanpo bilatu behar diren. Batzuetan Probintziara ber tara jotzen zen; hala, 1733tik aurrera Asteasu ko Juan Ignazio Ondartza aritu zen, aurreko lau urteetan Zaragozako ospitalean jardun ondoren (A-1-32-2, 459 au .461 au.). Beste batzuetan, be rriz, hautagaiak Gipuzkoatik harago bilatzen zi ren. Gutunaren protagonista Greciet izan daite ke adibide bat, baina ez bakarra. Bere garaikide Pedro Garat sendagile-doktorearen kasua ere, hor dugu: sortzez Uztaritzekoa, 1739an Bailara ri bertako mediku izateko proposamena zuzen du zion (A-1-38-1, 351 au.), eta abenduan bera kontratatzeko akordioa gauzatu zen. Garat be ra funtsezkoa suertatu zen Grecieten aitzindari izandako Juan Lakoaga zirujaua kontratatzeko, izan ere, Juan Antonio Ondartzak utzitako hutsu nea beteko zuen pertsona kontratatzeko ardura eman zitzaion medikuari, 1739ko abenduaren 8an. Ordurako baziren hautagaiak, Adunako Juan Bautista Ameztoi kasu, Bailaran bizi zen Ana Ma ria Ameztoiren lehengusua (A-1-39-1, 23 au.-24 at.). Alabaina, Garat medikuak bere probintzia kideei lehentasuna eman zien: Lakoaga, Greciet bezala, Hazparnekoa zen. Hala, Bailarako egite koak 1740ko urtarrilean hasi zituen eta, bi urtez, odolusteak egin, bisitaldiak egin eta ospitaleko txiroak artatzeko betebeharra izango zuen (A-139-1, 26 au.-28 au.; 48 au.-49 at.).

Hain zuzen ere, Lakoagak utzitako hutsunea betetzera etorri zen gure protagonista. Berari buruzko lehenengo berriak 1742ko otsailekoak

ditugu. Bailarako udalbatzak hari ordaintzeko agindua luzatu zuen, Simona Bastidaren etxean zegoen abandonatutako haurrari begietan zuen likidoz betetako zorro bat kendu eta hori osa tzeko sendagaiak eman zizkiolako (A-1-41-1, 49 au.). Lan hori adostutako betebeharretatik hara tago zegoela ematen du, bi aste geroago soldata ren lehenengo herena ordaindu baitzitzaion (A1-41-1, 100 au.). Ohiz kanpoko lanak burutzea ez zen gauza bitxia: Lakoagari berari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion, 1741ean Olaunditura propio joan behar izan baitzuen, Martin Ezkerra ren hilotza aztertzera (A-1-40-1, 232 au.).

Profesional horiek beraien jarduna gauzatze ko, orain bezala, ezagutza bermatzen zuten titu luak aurkeztu behar zituzten, eta azterketa bat gainditu. Gerezietaren kasuan, atzerritarra izaki, Frantzian erdietsitako titulazioa baliozkotu ere egin behar zen. Azterketa gainditzeko Madrilera joan beharra zegoen, eta Errege-mediku Gorenen Epaitegi edo “Protokomedikatu” delakora. Oie rren kasuan, dokumentazioa honako agiri hauek osatzen zuten: Frantzian lortutako tituluak, odol garbitasuna frogatuko zuen genealogia, eta bes telako dokumentuak.

Frogantza horrek guztiak Grecieten lanbidean eragina izan zuen, zenbait denboraz jarraituta sun eskasa eman ziolarik. Euskarazko gutuna horren lekuko dugu, baina ez bakarra. Dagoene ko 1742ko ekainean Madrilera joateko baimena eskatu zuen, aldez aurretik aurkeztutako tituluak

| HISTORIA32

baliozkotzera eta egin beharreko azterketak buru tzera. Deigarriena da eskaera egiteko emandako argudioa: agidanez, ordura arte Italia aldean hain bat denbora igaro zuen, Madrilen burutu beharreko kontuak egitea ezinezkoa izan zitzaiolarik (A-1-411, 151 au.-at. eta 154 at.-155 au.).

Hasiera batean hiru hilabete eman zitzaizkion, handik gutxira epea laura zabaldu zelarik. Erabaki hau ez omen zen Oiartzungo agintari guztien gustu ko izan eta denbora gutxira bestelako konponbideak bilatzen hasi ziren. Madrilera tituluak aurkeztera denbora luzea eta gastuen handitzea ekarriko zue la iritzita, Errege-mediku Epaitegira idaztea adostu zen, Gipuzkoan bertan azterketa edo baliozkotzea egiteko aukera planteatuz (A-1-41-1, 226 au.-227 at.). Gerezietak fundamentuzko profesionala ema ten zuen, zirujau ogibidean aritzeko “gizon abila” zela iritzi zitzaion, Parisko Gortean ikasia eta Fran tzian zaildua baitzen; Oiartzunek, beraz, ezin zion bere jardunari hainbat denboraz muzin egin.

Madrilen ala Gipuzkoan, gaiak desiratutako amaiera izan zuen. Kudeaketa guztiak ondo irten ziren eta 1742ko abenduan soldataren hirugarren herena ordaintzea adostu zen (A-1-41-1, 326 au.). Baina 1743 urtean ere, Grecietek kanporanzko bi dea egin beharrean aurkitu zuen bere burua, bere ziki urtearen bigarren zatian. Martxoko eta uztaile ko soldata-ordainketak egin zitzaizkion (A-1-42-1, 87 eta 146), baina azkeneko data horretatik gutxi ra, Bailaratik kanpo irteteko premia sartu zitzaion. Baionatik 1743ko abuztuaren 28an baimena es

katzen zuen Oiartzundik kanpo hilabetez egoteko; zehaztugabeko baina pisuzkoa zen arrazoi batek Baiona aldean nahita ez geratzera behartzen zuen. Bailarak ez zuen eragozpenik jarri eta abuztuaren 31n hazpandarrari idatzi zion, eskaerari baiezkoa emanez.

Zoritxarrez, epea ez zen aski izan eta hilabete ho rren ondoren, Oierrek bere betebeharrak burutu gabe zituen. Urria iritsia zen eta Gipuzkoatik geroz urrunago zegoen, askoz urrunago; Paris ondoko Fontainebleu herrian, hain zuzen ere. Bertan zer egiten zuen ez dakigu, ez baitu horren berri zeha tzik ematen. Parisen erdietsi zituen tituluekin ze rikusia zuten kontuetan ziharduela pentsa daiteke. Uneren batean “corte(s) gustia campuan” aurkitu izanaren arrangura du, eta “gorteak eduki / izan” hitzek auzitan aritzearen sinonimotzat hartuz gero, halako lanetan murgilduta zegoela ematen du, gaia zein zen ez badakigu ere.

Arrazoiak arrazoi, distantzia luzeagoetan egonik epeak ez ziren nahikoak izan eta Bailarari berriz idazteko enegarren atakan aurkitu zen. Ordura ko baimen-eskaera ugari eginda zegoen, eta beste behin egiteak bere lanpostua kolokan utz zezakee la susma zezakeen. Halakoetan, asmo eta xedeak gauzatzeko, gizartean garatutako harreman-sareak berebiziko euskarria ziren. Senide, adiskide, lagun, jaun, meneko, bezero, morroi eta zerbitzariz osatu tako matazak, interes desberdinak errealitate ad ministratibo edo “ofizial” soiletik haratago bidera tzeko artekari moduan aritzen ziren. Gerezietaren

33HISTORIA |

kasuan, sare horretako mugarri oinarrizko bat, Bailarako beste hainbati gertatuko zitzaion bezala, bikarioa zen.

Elizgizonaren erantzuna ez dugu ezagutzen, bai na bere lanak ondo burutu zituela dirudi. Horren adierazle da 1744ko apirilaren 4an udalbatzak Gerezietari zegokion soldata ordaintzeko emanda ko agindua (A-1-43-1, 91 au.). Halaber, ezezaguna zaigu Hazpandarraren itzulera denbora luze edo labur baterako izan zen ala ez. Behin-behinean jardunean jarraitu zuela pentsa daiteke, baina ez luzarorako, 1747an Zialtzeta eta Juan Bautista Ameztoi ageri baitira Oiartzungo zirujau moduan.

duko hartan pisu nabarmenagoa zuela Iparral dean Hegoaldean baino. Ideia hori aditzera eman dezake oraingoak, sortzez Hazparnekoa zen ziru jaua zuzentzen baitzaio Oiartzungo bikarioari. Ha laber, euskara idatziari lotutako beste unibertso ezagun bat ere agertzen zaigu, eliz mundua, hain zuzen ere. Zoritxarrez, ez dakigu Fagoagak ziru jauari erantzun zion eta hala egitekotan, nola gau zatu zuen; alegia, euskaraz ala erdaraz.

Hizkuntzari dagokionez, azterketa filologikoak lerro hauetatik at daude; adituen esku uzten ditu gu. Dena den, Oier kristau-ardien artzainari lapur tera garbian zuzentzen zaiolakoan gaude; lapurte raz, baina egun konprenitzeko arazorik ematen ez duen moduan.

Antzin Erregimeneko gizartean, portaerek, esa nek, keinuek eta idatzitakoek berebiziko garran tzia zuten, eta tratamendua funtsezkoa zen ha rreman soziopolitikoetan. Hizkuntza guztietan gertatzen zen hori, baita euskaran ere; hitz goxoek, laudorioek, goraipamenek eta esaldi jantziek be rebiziko garrantzia zuten. Eta gutunak primeran islatzen dute hori. Alabaina, formulismo soil bate tik harago, Gerezietaren hitzek bi pertsonen arte ko harremana nahiko estua zela iradokitzen dute. Zirujauak idatzitako lehenengo esaldian, apaizak hainbatetan bere berri eman ziola aditzera ematen da, Oierrek halakorik “mereschitu gabé”. Are gehia go, hazpandarraren gutunik ez jasotzea axolaga bekeriatzat jo zezakeen apaizak, arbuiatze gordina izango balitz bezala: “Justuqui nindaque accusatua indiferen batençat sure partés, suc niri hainberce tan essaguscera emanes geros sure amodioua nic mereschitu gabé”. Halaber, Gerezietak argi du apai zaren familiaren “comendamenduan aurquissen” zela, eta bere lagunei goraintziak ematen dizkie; tartean aurkitzen da, nola ez, lanpostua erdietsi zion “midicu jauna”.

Agidanez, Oiartzundik korrika eta presaka atera zen Oier, denbora laburrerako izango zelakoan, eta hainbeste kilometro egin gabe: “eguia erraiteco, es nuen ouste hunta bearco ninsalla etta absentia hain luziarensat particen ninsalla”. Hori dela eta, barkamen hitzak dira idatziaren protagonista na gusiak. Induljentzia eske dabiltzan ele ugarien ar tean, zirujauaren xedea ia ezerezean gelditzen da; izandako portaerak lotsatuta, mesede berri baten eskaera oharkabean igaroarazi nahiko balu bezala.

Gutunak agerian uzten du, beste behin ere, eus karak mundu idatzian lekua zuela; eta, akaso, or

Testuaren egiletasunaren inguruan zalantzak sor daitezke, bai, behintzat, udal-akta liburuetan Gerezietari lotuta azaltzen diren beste idatzie kin erkatuz gero. Alde batetik, Simona Bastidaren etxeko haurrari egindako artatzearen berri ema ten digun agiria dugu. Oierrek berak sinatutako ziurtagiri bat da, gaztelaniaz idatzitakoa. Alabaina, Oiartzungo liburuetan arrunta den bezala, eska tzailea eta mamiaren idazlea gehienetan ez datoz bat, eta orain ere, gauza bera gertatzen da; beste era batera esanda, Gerezietak agiria sinatu zuen, baina gaztelaniazko testua beste esku baten ardu ra izan zen. Egoera bertsua aurkezten du zirujaua ri lotutako bigarren gaztelaniazko agiriak, Baionan 1743ko abuztuaren 28an idatzitako horrek. He men zalantzak handiagoak izan daitezke, Bailara tik kanpo egindako testu bat izaki, hazpandarrak berak idazteko aukerak handiagoak edo, behin tzat, logikoagoak liratekeelako. Alabaina, bertan azaltzen den idazkerak ez du euskarazko testuan agertzen den hizkiaren molde bera; beti ere, Fon tainebleaukoa berea dela aintzat hartuko bagenu.

Dokumentuaren hizkuntza-berezitasuna dela eta, bere argitalpena ia ezinbestekoa da. Ez dugu, ordea, transkripzio zientifiko bat egingo; hori, agi riaren azterketa filologikoarekin batera, adituen esku utziko dugu. Helburua, mamia modu ulerko rrean jakinaraztea da, gauzak asko eraldatu gabe baina zenbait kontu egungo begietara moldatuz. Horretarako zenbait gauza moldatu ditugu, gaurko grafian jarriz, hala nola, erroak eta atzizki/aurriz kiak elkartuz, eta frantsesaren eragina albo batera utziz (“ou” “o” bihurtuz, adibidez). Honatx, beraz, Gerezietaren gutun edo eskuko letra.

| HISTORIA34

Justuki nindake akusatua indiferen batentzat zure partez, zuk niri hainbertzetan ezagutzera ema nez geroz zure amodioa nik merezitu gabe, ez banauzu berritzen nire oroitzea zureganat. Hartzen dut, bada, ausartzia zuri eskribitzeko lerro hauek, eta informatzeko hauen medioz zure osasunaren estaduaz eta zure familiarenaz, zoinen komendamenduan aurkitzen bainaiz.

Ezin kunplitu nuen nire obligazionearekin zureganat, ez nire adiskideenganat, borondatearen kon forme eta nire obligazioneak galdegiten zuen bezala, Oiartzundik partitzean. Egia errateko ez nuen uste honat beharko nintzela eta ausentzia hain luzearentzat partitzen nintzela. Otoitzen zaitut, bada, Jauna, barkatzeaz nire falta ordukoa.

Grazia bera galdegiten dut nire bertze adiskide guztiez, suplikatzen zaitudalarik, junto beste guz tiekila, kontinuatzeaz nireganat zure amodioa, eta obligatzeaz instante urgente honetan, zoinetan aurkitzen bainaiz zure behar handian, obtenitzeko grazia gobernuko jaunenganik, permisionea orain zonbait denborarentzat nire egitekoak galdegiten duten bezala, esperantza osoarekin nago obtenitu koren derautazula grazia hori, segurtatzen derautzudalarik korrespondentzia justu batez zureganat eta herriko jaunenganat. Nire ausentzia hain luzea da okasionatua, korte guztia kanpoan aurkitzeaz, baina esperantza osoarekin aurkitzen naiz erreuseaz nire egitekoan denbora laburrean eta, Jaungoi koarekin baitan, nire adiskide guztien ikusteaz eta infernu bizi honetatik galitiaz1 begibi[…]taraino, zeren naizen hasia fazoin guztiez.

Finitzen dut, Jauna, galdegiten dauzudalarik zure amodioaren kontinuazionea Orobat egiten dut gobernuko jaun guztiei eta bertze nire adiskidide guztiei, ahantzi gabe mediku jauna.

Barkatu nire ausardia, segurtatzen zaitudalarik nitzala, eta izanen, bizi naizeno, amodio eta humi litate osoarekin, afekzione eta errespetu osoarekin.

Zure zerbitzari fidela, Auger Greciet

Fontebleaun, octobre, 21, 1743. Parisetic 14 lekobidetan urrunago.

1 Nahiko argi ematen du zati honetan “infernutik ateratzeaz” ari dela. Ondorioz, “gali” erro hori “jali” (“jalgi” aditzaren bes te aldaera bat) moduan irakurri beharko genuke. Eskerrak eman nahi dizkiogu, beste behin ere, Mikel Zalbideri, honen inguruan egindako ohar argigarriengatik.

IAGO IRIXOA, EREITEN
35HISTORIA | “

WIKIPEDIAN EMAKUMEAK BISTARATZEN. PROIEKTUA

Wikipedia, definizioz, Internetez argitaratzen den eduki askeko entziklopedia da. Mundu oso ko boluntarioek idazten dute, lankidetzaz edi tatzen da eta eleanitza da. Erabiltzen diren 322 hizkuntzen artean, euskara ere badago. 2001eko abenduaren 6a ezkero, Euskarazko Wikipedia badugu eta edonork har dezakegu parte berau elikatzeko borondatearekin. Apirilaren 20an 391.998 artikulu bilduak ditu euskaraz.

Era guztietako artikuluak eta jakintzak jaso tzen dituen entziklopedia da Wikipedia, nahiak eta interesak hainbeste. Librea da, baina arauak baditu, besteak beste: eduki entziklopedikoa iza tea, doakoa eta fidagarria izatea, ikuspegi neutra la erabiltzea, eduki askea izatea, edota wikilariek (Wikipedian parte hartzen dutenek) elkar erres petatzea.

Gizarteko beste alorretan gertatzen den modu ra, Wikipedian ere gizonezkoen presentzia ema

kumezkoena baino askoz ere handiago da, bai egileei dagokienez eta baita pertsonen bistara tzeari dagokionez ere. Gizon-emakumeen arteko arrakala handia da, emakumeen kalterako.

Feminismoaren ikuspuntutik heldu izan zaio gai honi. Wikipedian emakumeak bistaratzeko ahaleginetan hainbat lekuetan sortu dira lantal deak. Mentxu Ramilok bultzatu zuen Wikiema kumeok deritzon taldea lehenengoz eta ondoren joan dira han-hemenka talde berriak hedatzen. Horietako bat Durangoko Andragunean sortuta koa dugu. Astero biltzen dira eta emaitzak hala koak dituzte. Itzulitako biografiak eta sortutako berriak kontatuta, dagoeneko 1.200 emakumee nak osatzea lortu dute.

Proiektu horien jakitun, Oiartzunen ere bide ratzeko ekimen aski interesgarria zela iruditu zitzaidan/zitzaigun, batekin eta bestearekin hitz egin eta gero.

Oiartzungo egoerari begiratzen hasita, beste le kuetan ematen denaren antzekoa dela ohartu gi nen, hau da, Wikipedian Oiartzun herria bilatzen badugu adibidez, eta herriko pertsonaia ospetsu

Durangoko wikilariak
| HISTORIA36

modura zein azaltzen diren ikusi, konturatuko gara, 2022ko martxoan azaltzen diren 34 pertso na horietatik, bi besterik ez direla emakumeak. Biografietan, berriz, 62 dira gizonezkoenak eta emakumezkoenak 16.

Wikipedian bistaratzen diren gizon-emaku meen arteko aldea handia da. 2021eko martxoa ren 8an emakumeei buruzko artikuluak ozta-oz ta iristen ziren gizonezkoen laurdenera. Bistan da oso tasa txikia dela, nahiz eta pixkanaka hobe tzen ari garen. (2020ko martxoan %17,74 ziren eta 2017ko martxoaren hasieran %13,63).

Ideia horrekin sortu nahi dugu Oiartzunen ere Wikiemakumeen taldea. Euskarazko Wikipedian gero eta emakume gehiago sartzen joatea du hel buru, oiartzuarretatik hasita, ahal bada. Udaleko feminismo teknikariarekin bildu ondoren, auke ra batzuk aztertuak dira, hala nola, beharrezko azpiegitura, kolaboratzaile posibleak, proiektua ren zabalkuntza, ikastetxeetara zabaltzea, Mari sa Barrenaren laguntza, eta abar. Plangintza ttiki bat ere egin genuen, baina nonbait esparru ho rretan premiazkoagoak ziren beste gai batzuek aurrea hartu ziguten, eta gurea geratu egin zen.

Edozein modutara, proiektuak jarraitzen du. Eta aurrera egiteko behar dugun lehenengo gau za taldea sortzea da. Taldea diot, ze talde lan modura uler daiteke honelako ekimen bat. Wiki pedian editatzeak gai bati alde askotatik heltzea eskatzen du. Pertsonak aukeratu behar dira (eza gutu egin behar dira). Pertsona horien biografia osatu behar da (artxiboetan, ezagunen artean,

familian... arakatu). Erredaktatu egin behar da (pertsona batzuk beste batzuk baino trebeagoak izango dira idazten). Argazkiak bildu behar dira (edo egin). Wikipedian sartu behar da (ez dute derrigorrez denek editatzen jakin behar) eta abar.

Lana da. Baina lana baino gehiago gogoa da proiektuak eskatzen duena, iraunkor izatea eta denbora pixka bat dedikatzeko prest egotea. Tre batu egin beharko dugu, baina horretarako au kerak badaude eta erraza da bideratzea. Herriko KZgunea eskura daukagu. Sarera konektatutako ordenagailuak behar ditugunez, aukera hori ba dugu, berdin formazioa jasotzeko ere.

ETA HASTEA

Momentuz ahoz aho gabiltza egitasmoa zabaltzen eta emaitza txiki batzuk lortu ditugu. Pixkanaka ari gara oiartzuar emakume berriak euskaraz ko Wikipedian sartzen. Momentu honetan esku artean duguna ikusgai dago https://eu.m.wi kipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmaku meok/WikiOiartzun orrian. Bertan ekarpenak egiteko aukera ere badago, norbaitek kolabora tu nahi izanez gero. Pausotxo batzuk dira, baina martxa hobea hartu nahi dugu, lagun gehiago animatuz proiektuan parte hartzera. Informazio iturri modura Oiartzunen bilduma galanta dau kagu. Urtero argitaratzen den Urtekarian herriko emakume asko eta askoren biografiak daude ar gitaratuak. Kontatzen hasita 93 behintzat bai eta beste 39 aipamen labur. Gauza bera gertatzen da Aski Prexko aldizkariarekin ere. Bertan badaude gutxienez 170 emakumeren aipamenak, aprobe txagarriak direnak lanean hasteko.

Has gaitezen ba. Ni prest, eta interesa duenari hemendik animoak. Nirekin harremanetan jar tzeko bidea hauxe: madarigorri@gmail.com

IZASKUN MADARIAGA IRAGORRI Oiartzunen, 2022ko apirilean

37HISTORIA |

BAROJATARRAK

‘BERTSOLARIYA’ ALDIZKARIAN

Arizmendienea etxea museo bihurtzeko ahale ginetan aspaldiko liburu, irrati, argazki makina eta abar eraman nituen Oñatibia familiaren par tetik, oso toki egokia iruditu baitzitzaigun pieza horiek ongi kontserbatzeko. Gauza horien artean Bertsolariya izeneko liburu bat zegoen, 1931 eta 1932ko aldizkariekin osatua. Eta eraman aurre tik gainetik begiratzen ari nintzela, bertso bere ziak aurkitu nituen bertan.

Hasierako orrietan Lexotik Aita Sebastian Mendibururi kantatu zizkion hamar bertso topa tu nituen; pentsatzen dut 1922an Mendibururen estatuaren inaugurazio egunean kantatu zituela eta 1931n argitaratu, bertsoetan Mendiburu go raipatzeaz gain, inaugurazioan egon ziren hain bat pertsona aipatzen baititu. Eta, noski, horien artean bitan aipatzen du Rafael Pikabea, bera izan zelako estatua eta Mendiburu Plazako obrak ordaindu zituena.

Dena dela, bazegoen zer edo zer ulertzen ez nuena. Ezinezkoa iruditzen zitzaidan nik ezagutu nuen Lexoti izatea bertso horiek kantatu zituena. Eta halaxe zen, Internet bidez jakin bainuen Jose Luis lekuona Garaiar, Lexoti bertsolaria, 1925ean jaioa zela.

Hariari tiraka, ordea, Lexotiren aita, Jose Anto nio, Biura baserrian jaio zela jakin nuen, Forta leza pasa eta eskuinean dagoen baserri luzearen lehenengo etxebizitzan. Hamar anai-arreba izan ziren, lau Biuran jaioak, eta sei Urdinolan, ba serri horren beste muturrean. Zoritxarrez, ume asko hiltzen ziren garai hartan, eta etxe horre tan erdiak hil ziren, Joakin gixajoa, gainera, ito ta, ondoko Zuloaga errotako presara erorita. Jose Antonio, behinik behin, aurrera atera zen, eta ba omen zuen bertsoetarako joera apur bat, baina Jose Manuel Lekuona Etxegoien (1865-1937), Lexotiren aitona, izan omen zen bilobaren maisu.

| HISTORIA38

Aitona Lexoti goitizenez egin zen ezaguna, aita hil zitzaionean osaba Manuelek Lexoti baserrian hartu zuelako. Bertsolaria, tobera jolea eta Urte zaharretan koplari ibiltzen zen, eta harengandik hartu zuen goitizena bilobak ere. Beraz, harenak ziren bertso horiek eta ez guk ezagutu genuen Lexotirenak.

Liburuarekin jarraituz, aurreraxeago, beste ha rribitxi bat aurkitu nuen: Serafin Baroja donos tiarraren lau bertso zoragarri, amodio platoni ko bati eskainiak. Bertso horiek ere aldizkarian agertu baino askoz lehenago idatzi zituen, Sera fin Baroja 1912an hil zen eta. Serafin, Pio Baro ja idazlearen aita, gizon polifazetikoa izan zen, minetako ingeniari, idazle, azken Karlistaldiko kronikari, poeta eta kantagile. Bere lanen artean, besteak beste, Pudente operaren letra dugu, oso rik euskaraz idatzia dagoen lehenengo opera, edo Donostiako martxaren letra: “Sebastian bat bada zeruan, Donostia bakarra munduan…”. Mu sika Sarriegirena bada ere, letra Serafinena da.

Eta Barojatarren jatorriaz eta euskaldunta sunaz Xabier Letek, Andoni Lekuonak, Ramon Zulaikak edo 2012ko Mugarri bilduman Javier Olascoaga sendagileak nahiko idatzi bazuten ere, berriro gogoratuko ditugu pasarte batzuk, aipa men ezezagun batzuk erantsita.

Serafinen aitonaren familia Arabako Urizaharra (Peñacerrada) ondoko herrixka batekoa zen, Baro jakoa, baina aitona, Rafael Martinez de Baroja, Ha ron bizi zen eta badirudi botikari ikasketak zitue la; izan ere, 1795ean Oiartzungo botikaria, Joseph

Arrieta, hil zenean, haren seme-alabek eskatuta, Oiartzunera etorri zen herriko botikaz arduratze ra. Eta hurrengo urtean Rafael Barojak, izen hori erabili baitzuen handik aurrera, Mª Josefa Rosalia Arrieta Oiarzabal hartu zuen emaztetzat 1796ko urriaren 23an, hau da, Joseph Arrieta Liernia zega marraren eta Mª Luisa Oiarzabal Arburu oiartzua rraren alaba. Rafael Barojak eta Mª Josefak hamar seme-alaba izan zituzten Oiartzunen, Arrietatarren Botika Zar etxean, eta ez hiru autore askok esaten duten moduan: Ygnacio Ramon Manuel, Mª Luisa Ramona, Jose Manuel Luis, Jose Maria, Jose Francis co Maria, Maria Josefa Juana, Juan Jose Pio (Pioren aitona), Maria Felicia, Maria Josefa Felipa eta Maria Concepcion Eduarda, 1797 eta 1817 bitartean.

Seme zaharrenak inprenta edo moldiztegia ireki zuen botikaren atzealdean, nahiz eta au tore batzuek urte bat lehenago Donostian hasi zela adierazi. Baina ezagutzen diren lehenengo lan guztiak, 1813 eta 1818 bitartekoak, herrian inprimatu ziren. Eta ez dago zalantzarik lan ho riek aitaren eta, batez ere, osaba Juan Ascension Arrietaren ardurapean egin zituela; izan ere, Yg nacio Ramonek 1813an 16 urte baino ez zituen, eta badakigu Foru Aldundiak, Itsas Ministerioak eta abarrek hasierako lanen ordainketak Juan Ascension Arrietari egiten zizkiotela, alegia, in prentako arduradunari.

Oiartzunen inprimatu zituzten lanen artean aipatu behar da astean bitan ateratzen zen La Papeleta de Oyarzun, Gipuzkoako egunkari zaha rrenetako bat, batez ere Konbentzio Gerrako be rriak zabaltzeko argitaratzen zutena.

39HISTORIA |

Xabier Letek 1978ko urtekariko artikulu ba tean esaten zuenez, Arrietaren botika gaur egun Komisarione, Torre edo Betenayunia dagoen leku berean zegoen, eta argazki zahar batekin zehazten zuen non zegoen moldiztegia, baina Andoni Lekuonak 1999ko urtekarian eta Zulai kak eta Olascoagak, beren liburuetan, Serapio Mujikari eta 1832an M. J. Mitxelena peritua ze nari jarraituz, esaten dute Botika Zarra elizaren atzean zegoela, kanposantu zaharraren eta eli zako eskaileren artean. Kontuan hartu eskailera horiek lehen mendebalderago zeudela, ondoko argazkian ikusten den moduan.

Rafael 1819an hil zen, eta Ygnacio Ramonek in prenta Donostiako Konstituzio Plazara eraman zuen. Handik urte batzuetara Juan Jose Pio, Sera finen aita eta Pio Baroja idazlearen aitona, anaia rekin hasi zen lanean, baina gero bakoitzak bere bidea hartu zuen. Hala ere, ibilbide hartan Ygna cio Ramonek arrakasta handiagoa izan zuen. Yg nacio Ramon hil zenean, semeak, Antonio Baroja Etxeberriak, hartu zuen inprentaren ardura, bai na bat-batean hil zela eta, Antonioren arreba, Mª Josefa, arduratu zen Canuto Ignacio Muñoz sena rrarekin batera. Geroago haien semea, Joaquin Muñoz Baroja, izan zen inprentaren buru, azpian dagoen Oiartzungo jaien programan ikus daite keen moduan. Horretaz gain, Joaquinek 1914ko abuztuan Oiartzungo Feliz Mitxelena sendagilea ri bidalitako postala daukagu, Ygnacio Ramon Ba rojaren irudia duena, eta eskutitzean adierazten dio Alemaniako bidaia bertan behera utzi duela, Gerra Handia hasia baitzen, eta Xanisteban egu neko bazkarira etortzeko asmoa duela.

Politikoki Barojatar gehienak liberalak ziren, Rafaelen osaba apaiza batetik hasita. Joseph Ba roja Arabako Pipaon herriko bikarioa izan zen, gero Gasteizkoa eta Baskongadetako Elkarte Ekonomikoaren partaide eraginkorra ere bai.

Eta segur aski giro liberalagoa aurkituko zu telakoan joango ziren Oiartzunen jaio ziren ha mar senideetatik gehienak hirira, Donostiara ez kondu baitziren hamar anaietatik lau behintzat. Oiartzunen Mª Luisa eta Mª Concepción ezkondu ziren. Lehenengoa 1823ko maiatzaren 25ean, Zaldibiatik aita ordezkatzera etorri zen botika riarekin, Diego Antonio Etxaberekin, bere amak egin zuen moduan, eta bigarrena Jose Luis Barre netxearekin.

Diego Antonio Etxabek etxe berri bat egitea erabaki zuen, botika, laborategia eta etxebizitza bertan egokitzeko, eta Udalari lur mutur bat ero si zion Madalensoron, Romeroniaren baratzea ren ondoan zegoena, hau da, gaur egungo lorate gi txikiaren ondoan. Udalak baimen guztiak eman zizkion, eremu abandonatu horretan zakar asko botatzen baitzuen jendeak. Gainera, Etxabek lur zati txiki bat eman zuen errege bidea zabaltzeko. Iñaki Arbelaitzek 1977ko urtekarian Elizaldeko etxeen izenak jasotzen dituen artikuluan, hona ko izen hauek jaso zituen etxe hori izendatzeko: Etxabenia, Beheko botika, Don Felizenia edo Mi txelenia.

Mª Luisa Baroja Arrietak eta Diego Antonio Etxabe Albizu y Ubillosek hiru alaba izan zituz ten: Mª Josefa Ramona (1830), Mª Estanislada Jo

| HISTORIA40

sefa (1832) eta Mª Tiburcia Josefa (1834). Autore askok Estanislada ezkongabea zela diote, baina ez da horrela, 1861eko uztailaren 10ean Oiartzu nen Rufo Laskurain Zapirain donostiarrarekin ezkondu zen eta. Handik bost hilabetera, ordea, abenduaren 10ean, alargundu egin zen. Izan ere, Rufo bi urte lehenago Marokon piztu zen gerran ibili zen, eta beharbada hango gaitzen baten era ginez hil zen hogeita lau urte baino ez zuelarik. Estanisladak 100 urte bete zituenean egunkari batean egin zioten elkarrizketan esaten zuen zo rieneko hogeita bi egun baino ez zituela izan.

Eta, hain zuzen ere, Bertsolariya liburuan Errenterian jaio baina Oiartzunen bizi zen Juan Zabaleta bertsolariak zortzi bertso kantatzen dizkio Estanisladari, ehun urte bete zituen egu

nean, hau da, 1932ko maiatzaren zazpian, eta festa handia egin omen zen, toberen zalapartare kin girotuta.

Estanisladari pasadizo bitxia gertatu zitzaion azken Karlistaldian, 1873ko martxoaren erdial dean. Donostiatik Oiartzunerako ibilbidea egi ten zuen Omnibus izeneko zaldi kotxean zetozen Estanislada, mikeleteen kapitaina zen Pruden cio Arnaoren emaztea eta enkarguak egiten zi tuen emakume bat, liberalen oso laguna zena eta goitizenez Besamotxa. Halako batean, Audelen, Santa Kruz apaizaren konpainia bat azaldu zen, Joxemari Zinkunegi, Agirreko Beltza, buru zute la, eta zaldi kotxea geldiarazi zuten. Gehienetan bi mikeletek babesten zuten kotxea, baina egun horretan ez zetorren zaindaririk eta Perukiko Ximon Gorrak berehala gelditu zituen zaldiak badaezpada ere Karlistek estu hartu zuten Besa motxa, baina Estanisladari esker ez zitzaion ezer gertatu, karlisten lagun handia zen eta. Arnaoren emazteak, berriz, negar batean errukitzeko eska tzen zien, eta orduan Beltzak lasai egoteko esan zion, ez zitzaiola ezer gertatuko, mikelete bu rua oso ongi portatu baitzen berarekin atxilotua egon zen batean. Egun batzuk geroago, Arnaok, bere emaztearekin hain adeitsu portatzeagatik, kaxa bat puru bidali omen zion Gurutzeko Benta ra, askotan azaltzen baitzen hara Agirreko Beltza

Horretaz gain, Pio Barojak Memorias idazlana ren bigarren alean kontatzen du ehun urte ingu ru zituen Estanislada, bere aitaren lehengusua, oso kontserbadorea zela, ez Barojatar gehienak bezala, eta esaten du aita Oiartzunera etortzen

41HISTORIA |

zenean bisitan, atea ireki aurretik Jainkoaren gan sinisten ote zuen galdetzen ziola, eta ez zio la irekitzen baietz erantzun arte. Baina Estanis ladak ukatu egiten zuen horrelakorik; hori bai, esaten zuen bai Serafin, bai haren semea, Pio, mutil onak zirela, baina biei gauza bera gertatu zitzaiela, alegia, Madrilera joan eta gaiztotuak itzuli zirela biak.

Garai hartan Feliz Mitxelena, Oiartzungo sen dagilea, Etxabenian bizi zen emaztearekin eta haren izeba Estanisladarekin, Mitxelena 1888ko maiatzaren 22an Mercedes Arbide Etxaberekin ezkondu baitzen Oiartzunen, eta alargundu on doren 1897ko maiatzaren 3an Margarita Arbide Etxaberekin, aurreko emaztearen ahizparekin; biak Mª Josefaren alabak, hau da Estanisladaren ahizpa zaharrenaren alabak. Lehenengo emaz tearekin hiru seme-alaba izan zituen Mitxelenak: Magdalena, Luisa eta Ygancio, eta bigarrenarekin lau: Mª Josefa, Antonio, Mª Carmen eta Mª Tere sa. Argazkian Feliz Mitxelena, Luisa, Carmen, Es tanislada eta Teresa ageri dira. Felizek 1914an sendagile postua utzi eta xanpaina eta elektri zitatea fabrikatzeari ekin zion Makutso ondoan zegoen eraikinean, hau da, garai bateko Maku tsoko errotan, eta 1919an Udalak “Oiartzungo seme kuttun” izendatu zuenean sekulako bazka ria egin zuten kontzejupean. Argazkian, Secundi no Errandonea alkatea ageri da, Feliz Mitxelenari “Seme kuttuna” agiria ematen.

Felizen etxean ere ez ziren denak aurrera atera, bi mutikoak txikitan hil ziren eta Luisa ere, Jose Marqueze jaunarekin ezkondu eta haurdunaldi gorabeheratsu baten ondorioz hil zen; Feliz, be rriz, 1925ean zendu zen, 71 urterekin. 1932an, Estanisladak 100 urte bete zituenean, artiku lu bat idatzi zuten egunkari batean eta argazkia atera zioten geratzen ziren senideekin: eserita Estanislada eta Margarita Arbide iloba eta zutik Margaritaren alabak, Mª Teresa eta Carmen, eta Magdalena, Mercedes Arbideren alaba.

Honako hau idatzi zuen Txibirisko sinatzen zuen kazetariak:

LO QUE DICE UNA CENTENARIA

En el pueblo guipuzcoano de Oyarzun acaba de cumplir cien años de edad una venerable anciana, emparentada con las mejores familias del país.

Buena cifra de años la reunida; y sobre todo, magnífica lozanía y frescura con que arriba a la meta en este difícil record de sortear achaques, en fermedades y riesgos

Secundino Errandonea alkatea, 1918tik 20ra eta 30tik 32ra.
| HISTORIA42

Doña Estanislada de Echabe y Baroja. No le qui temos la partícula que une el nombre al apellido, porque ello irrita a la anciana, que halla en la pre posición prosapia y ranciedad de casta…

Es prima carnal de don Serafín Baroja. Tía pri ma, por consiguiente, de don Pío. Pero doña Esta nislada no quiere oír hablar del novelista. Este es volteriano y anticarlista. Y doña Estanislada en ciende las más grandes devociones a la facción tra dicionalista.

Un poco ha tenido que girar la rosa de los vien tos de su afecto político. De don Carlos, el barbudo, gran señor de la corte de Oñate, el esposo de doña Margarita, la del caballo blanco, pasó a su hijo don Jaime, en quien vio también al caballero, soñando que al igual que cabalgó frente a un escuadrón ru so en la guerra contra Japón, podía llegar un día al frente de los Tercios de Castilla a jurar como rey de España y señor de Vizcaya ante el árbol de Guer nica.

Pero se le fue don Jaime también, y la anciana, que vio cómo la vida iba consumiendo sus afectos, los pone ahora en ese otro don Alfonso Carlos que los carlistas acatan. Y preside, honorariamente, pe ro con entusiasmos, a las “margaritas” de Oyarzun.

¡Buen pueblo de tradición derechista!... Si escarbamos en las bocas cegadas de sus minas exhaustas, bien seguro es que halláramos viejas espingardas, fusiles de pistón, acaso, acaso, algún cañón que hizo frente, con fuego bronco, a las

fuerzas liberales. Por aquí anduvo el cura de Santa Cruz, y de aquí fueron a la partida del mismo mozos que poseían el más ferviente entusiasmo.

Doña Estanislada de Echabe recuerda todo esto, y la visión de la guerra, incluso los fusilamientos que aterraron su vista, no enfría el entusiasmo de sus afectos políticos.

Nació el 7 de mayo de 1832. Joven aún se casó, pero con mala fortuna.

–Viví–nos dice–solamente veintidós días dicho sos. Enviudó luego y marchó a vivir con la familia del doctor Michelena.

Madruga extraordinariamente. Tiene una vista excelente y solamente para leer busca el auxilio de las gafas. A diario, sin una sola excepción, va a misa y comulga.

La vida moderna, para doña Estanislada de Echabe, no tiene más inconveniente que el haber empeorado las costumbres. Por lo demás, el au tomóvil le encanta y lo encuentra más cómodo que la diligencia. La luz eléctrica es una gran conquis ta. En cambio rechaza la falda corta de la mujer. Y no ya sólo por moralidad. Por elegancia. Para esta anciana pulcra, la falda larga y los trajes recatados que en su juventud adornaron a las mujeres, eran una nota distinguida.

Ahora le ha sorprendido la concesión del voto a las mujeres. Le parece mal, pero lo acepta. Ya insc

43HISTORIA |

ribió su nombre en el censo, y lo utilizará en las primeras elecciones.

– ¿Por quién votará usted?

Y doña Estanislada, ofendida de que podamos poner en duda la consecuencia política con que ha llegado a su centenario, nos dice, elevando la voz, como si quisiera dar más fuerza a la afirmación.

–A los carlistas. ¿A quién voy a votar si no es a los carlistas?...

Estanislada 101 urte zituela hil zen, etxeko es kaileretan erori eta hartu zuen kolpe txarragatik, 1934ko urtarrilaren lehenengoan.

Eta botikariekin jarraituz, Olascoagak idatzi tako Mugarrian kontatzen digu 1843an bi bo tikari zeudela herrian, Etxabe eta Santiago Mi txelena, baina azken horrek 1849an utzi zuela botika. 1868an, Etxabe hil zenean, Mendiburu kalean jarri zuen botika Javier Noainek, Miguel

Irigoien Xepeinok harategia izan zuen lokalean. Noain 1903an hil zenean, Pedro Peciña eta Adrian Goenaga botikariak iritsi ziren Noainen alargunaren botika gobernatzera. 1916an, or dea, Peciñak titularitatea lortzean, Kale Nagu sian jarri zuen botika, Zamateta etxean; kontuan hartu orduan Kale Nagusiak Tolarietan hasi eta plaza zeharkatu ondoren gaurko Aialde kaletik jarraitzen zuela. Urte horretan Goenagak boti ka utzi eta Angel Irazustak beste bat jarri zuen Doneztebe Plazan, Euskadiko Kutxa dagoen lo kalean, baina titularitate partekatua lortzen ez zuenez, dimititu egin zuen. 1920 inguruko ar gazki horretan Errenteria-Oreretako talde bat ikusten da Xabaleko zerbitzariekin eta atzean Peciñaren botika, eta esango nuke erdi-erdian Xabaleko alaba dagoela, Anixeta Irigoien, alegia. 1922an, Peciña hiltzean, Miguel Ibarbia etorri zen ordezkatzera, eta 1928an, Ibarbiak lanpos tua utzi zuenean, Manuel Anton Arruek jarri zuen botika Aita Mendibururen Plazan, drogeria egon zen lokalean, eta azkenean, Anton Arruek plazara eraman zuen, gaur egun ezagutzen du gun lokalera

1920an, errentiarrak Xabaleko fondan, bertako bi zerbitzariekin. Atzean, Peciñaren farmazia.
| HISTORIA44

Zulaikak Los Baroxa en Oyarzun liburuan kon tatzen digu Mendiburu kaleko botikaren atzeal dean azken Karlistaldian liberalen bandoan borrokan ibili zen talde bat biltzen zela: “Los ca balleritos del Valle de Oyarzun”, hau da, botikaria bera, Javier Noain; udaletxeko idazkaria, Manuel Pikabea, Rafaelen aita; bailarako notarioa, Pedro Indart; horren anaia, Ramon Indart; elizako orga nista eta apaiz bat. Esaten zuen, idazkariaren edo apaizaren aurrean egon arren, gogor kritikatzen zituztela Udala eta Eliza.

Eta liburu horretan argitzen digu Zulaikak no la gertatu zen errenteriarrek oiartzuarrei adarra jotzeko askotan kontatzen zuten pasadizoa, ale gia, festetan su artifizialak egunez pizten geni tuela. Oiartzuarrek defendatzeko esaten zuten errenteriarren batek eman ziela su, baina Zulai kak nola gertatu zen kontatzen du. Dirudienez, bikarioak agindu zuen ilundu baino lehentxeago pizteko, segur aski gazteek ilunpean xirrika ari tzeko tentaziorik ez izateko. Agindu hori zela eta, alkatea larrutzen aritu omen ziren botika atzean, bikarioaren aurrean men egin eta su artifizialak egun argiz piztu zituztelako, Gasteizko Lecea pi roteknikoaren amorrurako.

Eta botikariez ari garela, Mª Dolores Uran ga oiartzuarraren etxean botikekin gertatu zen historia triste bat etorri zait burura. Mª Dolores 1935ean gurasoekin eta osaba alargun batekin bizi zen Mendiburu kalean. Urte hartan Karlis tek kontzentrazio handia egin zuten herrian, eta bertan “La última traición del nacionalismo vasvas co” panfletoa zabaldu zuten, bi alderdien arteko

aldeak nabarmenduz. Baina festa giro hartan, Mª Doloresek, lau urte eta erdiko umeak, beste gau za bat zuen buruan, eta sos bat hemen eta beste bat han eskatuta, desiratzen zuen izozkia erosi zuen. Kapritxoa, ordea, garesti atera zitzaion, ti fusa harrapatu baitzuen. Eta ez zen han bukatu zoritxarra, aita ere kutsatu egin zen eta. Garai hartan botika hauts moduan saltzen zen asko pa perezko paketeetan, eta amak botikaz gain, sosa kaustikoa ere erosi zuen, arropa desinfektatzeko. Baina botikariari ahaztu egin zitzaion sosa kaus tikoan arriskua adierazten zuen kaskezurraren zigilua jartzea, eta ama gaixoak botikaren ordez sosa eman zion Tolaita baserriko Angel Uranga senarrari, eta haren ondorioz hil zen irailaren 25ean. Hori gutxi ez, eta osaba eta ama ere kutsa tu egin ziren eta urriaren 26an eta 31n hil ziren. Orduan amonak, manta batean bilduta, Tolaitara eraman zuen oraindik gaixorik zegoen Mª Dolo res umezurtza, eta kosta zitzaion sendatzea, bo lada luze batean oso pattal egon baitzen. Amona hil zenean, hasieran osaba Luisekin geratu zen, ondoren osaba Raimundorekin eta gero izeba Joakinarekin. Azkenik, Egia familiaren bitartez, Ategorrietako Angeles Custodios eskolan sar tu zuten. Handik ateratzean, Mª Doloresen bizi tzak beste traza bat hartu zuen. Patxi Oiarzabal ezagutu eta Makutsora ezkondu ondoren, hamar seme-alabaren ama izan zen, eta oraindik zorion tsu bizi da bertan.

45HISTORIA |

GURUTZE ZAR, GURUTZE BERRI. ZAHARRAK BERRI

Azken boladan Oiartzungo Gurutze auzoa franko ari da handitzen. Egian esan, lehen ere egiten zi ren etxe batzuk han-hemenka, baina etxebizitza eskaera zela eta, orain dela urte batzuk, eskola publikoa egon zen eremuan, hiru pisuko etxea al txa zuten plaza eta guzti, eta aurten etxe horren atzean, Oiartzun aldera, etxebizitza gehiago erai ki dituzte. Gainera, etxe horien artean dagoen aparkalekuarekin eta biribilgunearekin itxura modernoagoa hartu du auzoak.

Eta Gurutze aipatzean, askori Gurutze Berri ja tetxea etortzen zaigu gogora, baina jatetxe hori egin baino lehen, bazegoen Gurutze (Zar) izene ko beste jatetxe bat, Irun aldera zoazela, biribil gunearen eskuinaldean, Barrakako maldaren ha sieran, eta uste dut Gurutzeko Benta izenarekin ere ezagutzen zela.

Artikulu hau jatetxe horretan 1932 aldean ate ratako argazki baten harira dator; izan ere, gerra aurreko argazkiek beti sortu didate jakin-mina, bertan agertzen diren oiartzuarren izenak eta kontuak jasotzeko gogoa edo. Argazki hori ez kondu aurreko despedida bateko lagunei atera

zieten, eta amarengandik jakin nuen ezkongaia Valentin Santa Cruz taxilaria zela. Ez dakit nola iritsi zen argazkia gure etxera, baina orain dela gutxi Valentinen alabari, Arantxa Santa Cruzi, ar gazkia ezagutzen ote zuen galdetu nion eta, etxe ko jangelan zintzilik zuela esateaz gain, agertzen diren gehienen izenak ere eman zizkidan. Gero neronek lortu nituen beste izen batzuekin eta informazio pixka batekin, artikulu hau osatzeko aukera izan dut.

| HISTORIA46

Egia esan, festa ongi antolatu zuten. Valentin lo rea paparrean zuela azaldu zen, soinua ere ez zen falta, eta ospakizuna grabatua uzteko argazki eder bat atera zuten. Argazkia ateratzera ere ez zuten edozein eraman, Alemaniatik 1914an etorri eta Errenteriara ezkondu zen Eugenio Figurski argaz kilari bikaina baizik.

Gazte alai haiek, ordea, ez zuten inondik ere es pero handik gutxira gertatu behar zuena. Izan ere, haietako batzuek 36ko gerra piztu eta bereha la gorriak ikusi zituzten. Bertan agertzen diren lehenengo eta hirugarren mutilak, esate baterako, Arrietako Aranburu eta Kinkirrikiñeneko Etxebes-ñeneko Etxebes te (Eliza atzean zegoen Xomorro baserrikoa) fusi latu egin zituzten. Laugarrenak, Martiarenak, bere buruaz beste egin zuen kontrol batean tirokatu eta gelditu zutenean, eta berarekin zihoan Arragua ko Sebastian Mitxelena, berriz, zauritu, Iruñeko kartzelara eraman eta Ziudadelako pareta baten kontra fusilatu zuten. Zazpigarrena, Iturriozko Al mazeneko Erramun Mitxelena Berrotaran (Axeya), egun pare batean frankistei aurre egin ondoren, Landetara joan zen ihesi beste bi anaiarekin bate ra. Eta handik Belgikara abiatu zen, Garmendiko

Regina andregaia han baitzuen neskame lanetan, Belgikan erbesteratu ziren Mª Teresa Arizmendi eta Juan Mari Agirreren etxean. Zortzigarrena, Lu cio Gallastegi, Joxemari, Angel eta Karmenen aita, preso egon zen Ezkabako San Cristobal espetxean.

Hamargarrenak, Ameztoietako Manuel Inaxio Galdos Iñarrak (“Borya”), bazuen nolabaiteko es karmentua; izan ere, soldaduskan Rifeko gerran ibilia zen 1918 aldera, eta eskapada ederra egin zuen ur bila joan ziren batean, bera bakarrik ate ra baitzen bizirik. Beharbada, Marokon pasa zi tuen estutasunengatik erabaki zuen 36ko gerran ez joatea ez bando batekin ez bestearekin. Manuel Inaxio Gurutzeko Okalarren jaio ziren bederatzi seme-alabetatik gazteena zen, Juanito eta Fausti noren aitaren anaia, Esteban Galdosena, alegia, eta ezkontzetan eta festetan soinua jotzen ibiltzen zen, nahiz eta argazkian soinua “Henanik” izan. Hama bosgarrena, Francisco Mitxelena (Axeya), Manuel Lekuonaren arrebarekin ezkondua, hau da, Pilar Lekuonarekin, bi alabaren aita zena, kontzejupeko biltegian sartu zuten preso, fusilatzeko asmoare kin segur aski, EAJko militantea baitzen. Mitxelena batzokiaren gainean bizi zen, Maite taberna zaha

47HISTORIA |

rra zegoen etxean, eta bizikleta tailer bat zeukan aldamenean, gaur egun estankoa dagoen loka lean, baina Beorleguiren soldaduek zeukan guz tia plazara atera eta su eman zioten. Gerra ondo ren lokal horretan Valentinen arrebak, Faustina Santa Cruzek, janari denda izan zuen orain dela gutxi arte. Lokalaren aurrean gasolina saltzeko surtidore bat ere bazuen Mitxelenak, gero Be nantzio Arbidek hartu zuena. Kontua da, kontze jupean zegoela, San Markosetik botatako bonba bat leihotik sartu, larri zauritu eta elizako sakris tian hil zela 1936ko abuztuaren 8an.

Hogeita laugarrenak, Ramon Sarasti Arbelai zek, Altza Txiki baserritik aditzen zituen Irago rriko kanposantuan (Kattin Ttikin) jendea fusi latzean ateratzen ziren tiro hotsak. Gau batean Pasaiako Eugenio Sarria Lekuonak fusilamendu tik ihes egitea lortu zuen, larri samar zauritua. Ramonek Altza Txiki aurrean utzi zituen odol arrastoak ikusi zituen, eta zaurituak Errenteria ko Trabaleku baserrira iristea lortu bazuen ere, bertakoek salatu eta Txikierdiko komandantzia ra kolpeka zeramatela, Berrondo baserri ingu ruan txiki arraio egina lurrera erori eta tiroz aka batu zuten. Horregatik, Ramonek seme-alabei askotan esaten zien sekula ez afiliatzeko inon

go alderdi edo sindikatutan. Gainera, Ramonen anaiak, Piok, zortzi bat urte pasa zituen kartze lan. Hogeita zazpigarrena, Iturriozko Antonio Mi txelena, Erramun bikiarekin eta Nikasio anaiare kin Landetan erbesteratu zen. Mutilzahar geratu zenez, Donibane Lohizunen bizi izan zen Nikasio eta Gatxiteneko Gabriela Belaunzaran Zapirain koinatarekin. Hogeita hamabigarrena, Joxe Mar tin Gaztelumendi, udaletxeko ikurrina zaintzen aritu ondoren, frankistak sartu zirenean Domiko baserrian ezkutatu zen, arrebaren etxean, bai na salatu egin zuten eta bila joan ondoren preso egon zen sei bat urte Ondarretan, Madrilen, Lu gon… Joxe Martin, nahiz eta Iturriozko Torrekoa izan, Aroxkenekoa esaten zioten, aita hangoa bai tzuen. Eta hogeita hamalaugarrena ere, Valenti naren semea, Arraskularre kalean anaiarekin li xiba saltzen aritzen zena, lau bat urte egon zen San Cristobalgo kartzelan.

Eta libratu zirenek aurrera egin behar, nola edo hala, kontu triste horiek burutik kendu ezinik, se gur aski. Valentinek, esaterako, Oñatiko Petra Agi-Oñatiko Petra AgiAgi rrebengoa Arzelairekin ezkondu, Arizmendita rren neskame izan zenarekin, eta lana gogor egin behar izan zuen familia aurrera ateratzeko. Taxia hartu baino lehen, Arantxa eta Angel Mariren aita Errandonea anaien okindegian aritu zen lanean. Goizaldean ogia egin, goizean ogia saldu, arratsal dean ardoa banatu eta ondoren fakturak prestatu eta kobratu. Eta testigantza moduan hor duzue ogia banatzeko gurdian atera zioten argazkia.

Gurutze Zarreko argazkian, Valentinen ondoan, Adrian agertzen da, anaia, hura ere taxilari lane tan ibilia. Eta beste batzuk ere identifikatu ditugu, esate baterako, Garateko Martin Gaztelumendi,

| HISTORIA48

hori ere okina, Mª Luisa Mendizabalekin ezkondu eta Killikupen bizi izan zena; Manuel Franco, Za moratik etorritako karabineroa, Maria Elolarekin ezkondu ondoren, hori ere Errandonea okindegian lanean ibilia, gerra ondoren karabineroak desage rrarazi egin baitzituzten gehienak Errepublikaren alde aritu zirelako; Patxiku Olaizola, Eliasen aita, Oiartzungo plazako Xapaterone dendako Julian, Luis eta Joxeparen anaia; Etxetxikiko Antonio Le kuona, antzerkian-eta ibiltzen zena; Putxutxarre kako Joxe Manuel Zabala Collao, pilotari bikaina, aitarengandik hartu zuen goitizena, aita meategie tan aritzen baitzen, eta zer edo zer jakingo zuen, Arlepoko meategiei Collaoren minak deitzen zie ten eta; Inaxio Arbelaiz, Kastroneko iturri ondoko barberoa, Luisa Berrondo maistraren senarra; Tu rin goitizeneko Antonio Zuaznabarren aita, “Hena ni”, Hernanitik Oiartzuna bizitzera etorria zelako; “Goia Beltza”, uste dugu Ergoiengo Palaziora ez kondu zena dela; Xantuseneko Inaxio Odriozola, baserrietan esnea erosi eta Donostian banatzen aritzen zena. Eta denak identifikatzen saiatu baga ra ere, ez dugu lortu denen berri izatea.

Dena dela, garai hartan ezagunenak Gurutze Zar jatetxeko sukaldaria eta zerbitzariak ziren, dudarik gabe. Jatetxe hori Iriso Txikiko Maritxu, Mari Cruz, Pepita eta Iñaxi Galardi ahizpek jarri zuten martxan, Gurutze baserria alokatuta. Au rretik ere bazuten eskarmentua, bolada batean haien baserria taberna izan zen eta. Lanean lau rak aritzen baziren ere, Pepita zen sukaldaria, eta dirudienez sukaldari bikaina, jatetxea oso ezaguna baitzen bai Oiartzunen, baita inguruko herrietan ere. Mugaz beste aldetik ere jende de zente etortzen zen bertako txipiroiak eta legatza dastatzera; beraz, atera kontuak.

Bitartean Maritxu Hondarribira ezkondu zen, Elbistegieta baserrira, eta 1955. urtearen buel tan, Gurutze Zarreko jabearekin konpontzen ez zirenez, beste hiru ahizpek auzoan bertan hotel bat eraikitzea pentsatu zuten, jatetxe eta guz ti, baita egin ere. Gaur egungo Gurutze Berriren Irun aldeko zatia eraiki zuten eta izugarrizko arrakasta izan zutenez, nahiko erraz ordaindu omen zuten altxatu zuten eraikin aparta.

Asteburuetan eta jaiegunetan lan dezente iza ten zen eta, zerbitzari gehiago kontratatzeaz gain, Rosita Galardi iloba ere hor aritzen zen jo eta ke lanean. Gainera, Frantzia aldeko jendea ge ro eta maizago etortzen zenez, Rosita frantsesa ikastera joan zen beste aldera 1959ko neguan, 15 urte baino ez zituela. Frantsesa ikasi ondoren, hurrengo neguan Ingalaterrara ingelesa ikastera joan behar izan zuen; izan ere, udan Ingalaterra ko bezeroak hasi ziren gailentzen, hango bidaia agentzia batek astero autobus bat bidaltzen bai tzuen Gurutze Berrira, ingelesi hondartza bost minutura zeukatela esanda. Ingelesak hasieran haserretu egiten ziren hondartza askoz urrutiago zegoela ikusita, baina jatetxeko janari goxoa pro batu ondoren, berehala ahazten zuten haserrea.

1967an, ordea, ezbehar batek Gurutze Berri ren ibilbidea aldatu zuen. Goiz batean, Rosita, Pepita eta Iñaxi Madril aldera zihoazela, istripu latza izan zuten Burgosen. Kasualitatez, autobu sean zihoazen Errealeko futbolariak izan ziren oiartzuarren istripua ikusi zuten aurrenak, eta sorpresa handia hartu zuten istripuko emaku me ezagunak zirela ikusi zutenean, Errealekoak maiz joaten baitziren Gurutze Berrira bazkaltze ra. Miguel Maria Etxebarren sendagilea berehala jaitsi zen oso larri zeuden emakumeei laguntze ra, eta Rosita eta Iñaxi artatu bazituen ere, ezin izan zuen Pepita suspertu, eta bertan hil zen.

Istripuaren ondorioz, 1969an negozioa Luis Irizar eta Xabier Zapiraini saltzea erabaki zuten, eta haiek eraikinari Oiartzun aldera zati handi bat erantsita, sekulako jangela, kafetegia eta lo gela gehiago jarri zituzten. Horrela eman zioten hasiera 2019an 50 urte arrakastatsu bete zituen ibilbide berriari, eta orain Xabierren semeak dira ibilbide horri jarraipena emateko erantzukizuna hartu dutenak.

49HISTORIA |
JOXEMARI

ZER DIOSKUN HARRIAN IDATZITAKOAK

Seguru nago denok irakurri duzuela inoiz edo behin, udaletxeko fatxadan, oroitarriak dioe na: Euzkel idazle bikaña Mendiburutar Sebasten Abari Euzko Gaztedi Batza’k. Eŕi ontan jayo zan 1708ko Agoŕilaren 2an. Bolonia’n il zan 1782ko Uztaiĺaren 14an 1921ko Garagaŕilaren 19an.

Eta, jakina, aita Mendibururen aipamena eta 1921eko data ikusita, bururatuko zitzai zuen baduela zerikusiren bat Rafael Pikabea oiartzuar ospetsuak ekarrarazi zuen estatua apainaren inaugurazioarekin, eta bai ere egun berean Pikabeari eskaini zitzaion omenaldi he rrikoiarekin.

Kontua, baina, ez da hori. Azken bi ekitaldi horietarako udalak aukeratutako eguna 1922ko abuztuaren 6a izan zen1, “Xanistebanak” ziren, eta ez inola ere erdiko arku gaineko oroitarriak dakarren 1921eko ekainaren 19a. Bata eta bes tea egun eder gogoangarriak izanagatik zein bere erara, guztiz bestelakoak suertatu ziren, bakoitzaren antolaketagatik eta proiekzioaren gatik, besteak beste.

Zein da, orduan, 1921eko ekainaren 19ko inskripzioak gogorarazi nahi digun ospakizun handia? Horren erantzuna Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazle mañariarrak emango digu, izan ere, Euzkadi egunkarian kronika zehatza argitaratu baitzuen igande hartan Oiartzunen gertatutakoaz. Kronika hori irakurgai dago Edo geuk edo iñok ez liburuan2, eta nik neuk bertara jo dut hainbat xehetasunen bila, kontakizun hau errun ahal izateko. Dena esateko, kronikaren titulua bera ezin esanguratsuagoa da, eta argi mintzo da Oiartzungo ekitaldiaren garrantzi be rebizikoaz: Bidasoz andiko ta emendiko euskal idazleak Oyartzunen alkartu. Ez zen, ez, ahun tzaren gauerdiko eztula.

1 ARBELAITZ, I. 1982. “Aita Mendibururen giza irudiaren (estatuaren) berriztatzea 6-VIII-1922”. Oiartzun 1982. 20-21.

(Ikus: http://www.liburuklik.euskadi.eus//applet/libros/JPG/bfb4/BB-05-OIA/1982_08_03/BB-05-OIA_1982_08_03.pdf ).

2 KIRIKIÑO, 1984. Edo geuk edo iñok ez. Labayru ikastegia. 227-233 or. (Ikus: https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/K/KirikinoEdoGeuk087.htm).

Sebastian Mendibururen omenezko “opa-arria”, Oiartzungo udaletxeko erdiko arku gainean, Euzko Gaztedi Batzak eskainia 1921eko ekainaren 19an. Omenaldia Rafael Pikabeari, 1922ko abuztuaren 6an.
| HISTORIA50
Ebaristo Bustintza “Kirikiño”. (1866-1929)

Kirikiñok, izatez, bezperako egunkarian ira garri zuen Oiartzungo euskal jaia, eta hara deitu zuen jendea, hain zuzen ere Euzko Gaztedi Ba tzak antolatu zuen Euskararen Egunera. Biar ar te labur eta konplize batekin amaitu zuen, adie raziz-edo bera ere Oiartzunera joatekoa zela. Esan eta egin.

Hurrengo astearteko egunkarian, Kirikiñok baikor eta umoretsu islatzen du Oiartzunen bi zi izandako igandea, alegrantziaz betea, goizean goiz Bilboko tren-geltokian hasi zuena Donos tiarantz. Kontua da aipatu egiten dituela bidaian zehar hainbat herritan bultziratu ziren idazleak. Mordo galanta osatu zuten Donostiara iritsi zire nerako. Bat nabarmenduko dut horien artekoa, alegia, Debako geltokian treneratu zen Tene. Te ne, esan gabe doa, Robustiana Mujika da, gure idazle emakumeen aurrendarietariko bat eta, Ki rikiñoren arabera, andrazko bakarra Oiartzungo idazle-batzarrean.

Kirikiñok esandakoa gorabehera, pentsatze koa da egun horretako ekitaldietan presente egongo zirela –oso probablea da– Oiartzungo orduko idazle emakumeak3, bai Mirentxu (Pilar Lekuona), bai Pillipa (Maria Aristizabal) eta bai, halaber, Pepita Martiarena, Tene famadunaz gai nera. Eta, bide batez esateko, idazle-batzarraren inguruan ibiliko zen baita ere –seguru baietz–Pepitaren neba bat, “Dunixi” Martiarena, Eus

kal-Esnalea aldizkarian zenbait idazlan sinatu zituena.

Nolanahi ere, Kirikiño eta gainerakoak herri ra heldu zirenean, jendea meza nagusitik ate ratzen hasi zen. Herriko plaza gainezka egon arren, Kirikiñok han aurkitu eta bosteko banaz agurtu zituen hainbat eta hainbat idazle. Bitar tean Pasai Donibaneko dantzarien aurreskuare kin loriatu ziren. Geroago, Mendibururen opa-a rria agerrarazi zuten kontzeju-etxean, eta, une horretan, Labayen jaunak itz goralgarriak esan zituen Mendibururen alde eta euskararen alde4. Nik, egia esateko, enfasi eskasa sumatu diot Kiri kiñoren esateko moduari, eta inpresioa atera dut haren ardura ez zela izatez jaia eta ekitaldi pro tokolarioa, idazleen batzarra baino. Alde horre tatik, kontuan hartzekoa da idazleen batzarrari buruzkoak direla kronikaren hiru laurdenak in guru.

Plazakoa amaitutakoan, aldraka sartu ziren Irigoien ostatuko geletan, eta, bazkaria hasi bai no lehenago, horra non agertzen diren apaiz bi, gazteak, eta beren euskara leun eta gozoaz jaki tera ematen dieten bazkaltiarrei Anxuberro eta Oxobi direla. An izan zan poza!, diosku Kirikiñok. Kontatzeko moduagatik esan liteke jakitun zeu dela bazkarira joatekoak zirela bi apaizok, baina ez zituztela ezagutzen, nahiz eta bai jakin nor tzuk diren.

3 LABANDIBAR, G. 2020. “Pepita Martiarena, idazle saritua. 36ko gerra aurrean emakume idazleak izan ziren Oiartzunen”. Oiartzun 2020: 74-77.

4 Kaxka Ezeiza eta Odei Ezeiza aita-alabei esker jakin dut Oiartzungo Udalak 64 pezeta ordaindu zituela Euzko Gaztediaren opa-arria jartzeko lanengatik, eta, halaber, beste 126 pezeta Felix Mitxelena herriko medikuari idazleen bazkarirako 36 botila txakolin zirela-eta. Kirikiñoren kronikak amaieran esker ona erakusten du Oiartzungo alkateak “Bitsdun Txakoliña botilla pilla bat” bidaltzeagatik. Manuel Arbide Martiarena zen orduko alkatea.

Robustiana Mujika “Tene” (1888-1981). Antonio Labaien (1898-1994). Jean Saint-Pierre “Anxuberro” (1884-1951).
51HISTORIA |

Segurua da Oiartzungo bazkaltiarrek bazutela Jean Saint-Pierre milafrangarraren berri, zeina moraleko irakaslea baitzen Baionako Semina rioan. Izan ere, 1919ko maiatzetik goiti Iparral deko albisteak bidaltzen hasi zen Euzkadi egun karira, Anxuberro amaren deitura izenordetzat harturik. Oxobik ere kolaboratzen zuen Euzkadi egunkarian. Jules Moulier bidarraitarra da Oxobi, eta hitzartuta zegoen bai Jean Saint-Pierre “An xuberro” eta bai Jean Elizalde “Zerbitzari” adis kideekin Bilboko egunkarira Iparraldeko berriak helarazteko. Horrelaxe egin zuten 1919-1922 tartean. Oxobi, dena esateko, ezohikoa da Ipa rraldeko orduko elizgizonen artean, hasieratik egon baitzen Ibarnegarai diputatu eskuindarra ren aurka, eta lagundu egin zuen Piarres Lafitte ren mugimendu protoabertzalea.

Bazkaldu eta gero, Kirikiñok dioskunez, idaz leak eta euskaltzale asko bildu ziren herriko es kolen areto zabalera. Antonio Labaien jaunak egin zuen batzarraren aurkezpen laburtxoa, eta bai iragarri ere bertan nortzuk mintzatuko ziren. Kirikiño izan zen lehena, eta horrek amaituta koan jaiki zen Anxuberro, eta euskara goraipatu zuen hitz sutsu eta ederrez. Zelako pozaz entzun genduan Bidasoz andiko abade gazte azkar onen itza! Gora zeu, Antxuberro! Horren ondoren, Mi kel Urreta ingeniaria izan zen hirugarren hizlaria kronikaren arabera. Ara, Antxuberrori eta Urre tari jo eutsiezan txaloak andi ta sarratuak izan ziran, gortugarriak, eta luzaro. Ba egoan an sua!

Mintzaldi programatuen txanda agortuta, bes te hiruzpalau lagunek ere hartu zuten parte es pontaneoki-edo, eta, kronikaren arabera, Oxobi izan zen akabuko hizlaria herriko eskoletako eki taldian: Azkenez Oxobi jauna jagi zan eta batza rrari agertu eutson bere asmoa; datorren urteko batzarra izan daitela Sara Laburdiko urian, Axu lar euskal idazle ospatsuaren jaioterrian. Danok erantzun geuntson baietz

Hau da, Oiartzunen 1921eko ekainaren 19an erabaki zen Axularren Eguna ospatuko zela Sa ran. Kirikiñok horixe azpimarratuz amaitu zuen kronika: Agur, araiñegun Oyartzunen batzau zi ran euskal idazle ta euskaltzale guztioi. Datorren urtera arte Saran!

“Datorren urtera arte Saran!”, horra hor asmoa bero-berotan hartua, baina, deliberoak delibero, Sarako Axularren Eguna ez zen ospatu 1925era arte, hots, lau urte geroago. Lau urte geroago!

Begi-bistakoa denez, kontua luzatu egin zen, bai, baina ematen du tarte horretan distantzia labur tu zela Bidasoaz alde bietako idazleen artean, hurbilago zeudela elkarrengandik, eta makina bat aipu konplizitatezkoak aurkituko dituzu Gu re Herria eta Argia aldizkarietan.

Kasurako, Gure Herria agerkari lapurtarraren 1922ko lehen zenbakian, Oxobik “Bertzen ira kurgaietan” sailaren amaieran urte berri ona opa die: Bai zuri ere, Kirikiño maitea eta zure la guneri. Oraidanik orhoitu gero urte berri huntan, Jainkoak nahi badu, elgar ikusi behar dugula. Era berean, hilabetekariaren 1923ko irail eta urriko zenbakietan, Oxobik berak ongietorria egin zion Teneren Miren Itziaŕ’i idazkiak eta olerkiak li buru argitaratu berriari, eta horrela, irailekoan “Ama” olerki eder, ezti, ezin bihotz-altchagarria goa jasotzera mugatu bazen ere, urriko artiku luan –“Tene” titulatua– Oiartzunen ezagututako idazlea aurkeztuko digu: Han ginuen ikusi eta entzun, lehen aldikotz, Tene Deba’koa. Gizonak, mutil gazteak, oste handian, esku zartaka, oihu ka: Gora Euzkadi! Gora Gure Herria! Gora Te ne!... Emakume bat, arpegiz churi churia, beltzez jauntzirik, irri ezti batekin, herabe hoinbertze eta holako jaunen aintzinean mintzatzeko eta min tzatu behar. Etzuen elhe hanitzik erran; aiphatu zituen bakarrak bihotzetik jali baitzaizkon haa tik, bihotz hoberenetik, eta jadanik sutan zauden bihotzetarat jautsi! Zer bozkariozko biltzarra!

Kontuak kontu, Kirikiñoren kronikak azaldu takoaren arabera, Axularren Egunaren proposa menari aho batez baietz esan eta bereala abes turik Itxarkundea eta Eusko Abendaren Ereserkia urten giñean enparantza zabalera. Plazan dan tzari-alarde bat jokatu zen, bertan aritu zirela rik Zaldibiako, Pasai San Pedroko eta Donostia ko ezpata-dantzariak, eta, azkenik, Errenteriako makil dantzari txikiak.

Kirikiñoren kronikak, zorionez, badakar Oiar tzunen elkarretaratu ziren idazleen zerrenda bat. Denetara berrogeita hamazazpi idazle zen batu ditut bertan, eta herrika sailkatuta datoz, hala nola, Tolosakoak (3), Donostiakoak (9), Ordiziakoak (4), Errenteriakoak (6), Elgoiba rrekoak (2), Zarautzekoak (3), Debakoak (2), Durangokoak (4), Mungiakoak (2) eta abar, izan ere, bene-benetako idazleak bainoago, herrieta ko berri-emaileak baitziren batzarrean bilduta ko gehien-gehienak, hau da, Euzkadi egunkaria ren izparlariak

| HISTORIA52

Zoritxarrez, baina, kronikan zerrendaturiko idazleak ez daude jasota izen-deiturekin, bai zik-eta norberaren izenordearekin. Horren on dorioz, Oiartzungo batzarrera bertaratu ziren idazle asko ezezagunak ditugu gaur egun, ezin izan baitira desenkriptatu haien pseudonimoak, gerla-izenak zirenak izatez, politikoki oso ten tsionatutako urte haietan.

Hala eta guztiz ere, badakigu nor-eta Xabier Li zardi ospetsua egon zela Oiartzungo batzarrean, nahiz eta zerrendan lehenagoko beste izenorde batekin agertu zen (= “Samaiko Zulo”), Tolosako idazleen artean. Nik lepoa egingo nuke Lizardi5,

Oiartzungo idazle-batzarrera bezalaxe, Sarara ere joan zela 1925ean, Axularren Egunera. Baina hori beste kontakizun bat da, hurrengo baterako utzi beharko duguna.

Nire begietarako, 1921eko ekainaren 19a egun handia izan zen Oiartzunentzat eta are Euskal Herriko historiarentzat, aurrerapauso galanta eman baitzen idazleen arteko harremanak sare tzen. Pena da ez zaigula iritsi igande gomutagarri haren inolako argazkirik.

Jose Maria Agirre “Lizardi” (18961933). Oiartzungo idazle-batzarreko parte-hartzaileak (Euzkadi, 1921-06-21). Jules Moulier “Oxobi” (1888-1958). KEPA ALTONAGA Euskal Herriaren alde 5 Jose Mari Agirre Egaña dira Lizardiren egiazko izen-abizenak.
53HISTORIA |

GANBARAKO KAFE

TERTULIETATIK

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen 20. urteurrena

Inork pentsatuko al luke Amazkar tabernan kafe bat hartzen ari ziren lau emakume gazte haiek 20 urte iraungo zuen bilgune bat sortzen ari zirela? Ez dut uste.

2002ko udazkenean sortu zen prozesu berezi eta ez-konbentzional baten ondorio izan zen Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea. Arraroa egingo zaio norbaiti, baina halaxe sortu zen Ttur-ttur, kafe tertulia pribatu edo partikular horietatik.

“HORTIK SORTU ZEN IZENA ETA HORTIK HASI GINEN KOORDINATZEN”

Txipitone etxean zeuden Euskaltegia eta Oiar tzun Irratia garai hartan. Bata lehen eta bigarren solairuan, eta bestea ganbaran. Bertan egiten zu ten lan Aitziber Arnaizek, Ane Lardik eta Arantxi Iragorrik, aurretik aipatutako lau emakumeetatik hiruk. Aitziber euskaltegian zebilen lanean; Ane, Oiartzun Irratian; eta Arantxi bietan. Geroago ba tu zitzaien orduan Udala Informatzen egiten zuen Libe Ibañez.

Garai hartan irratiaren eta euskaltegiaren ar teko harremana handia zen, eta horrek elkarlan bat zekarren, baita aukerak ere, harreman horre tatik sortu baitziren Kafe tertuliak. “Orduan ha rremana handia zen, eta kafe asko hartu genituen. Gure Kafe Tertulia pribatu edo partikular horie tatik sortu zen euskalgintzan harreman gehiago izatearen beharra”, dio Aitziber Arnaizek, gaur egun Oiartzungo Udaleko Euskara teknikaria de nak. Izan ere, herrian eragile asko izanagatik, ez zegoen elkarren arteko harreman handirik. Beraz, alde batetik hori arrazoi gisa hartuta, eta beste al detik euskalgintzan hausnarketa bat egin behar zela ikusirik, elkartu egin ziren lau sortzaileak.

Kafe tertulia pribatu horietan, aurretik aipatuta koez gain, beste hainbat behar ere atzeman zituzten, eta horregatik erabaki zuten kafe tertulia ofizialak deitzea. Kafe tertulia horiek irratiko ganbaran an tolatu ziren eta horren bueltan bilerak egin zituz ten. Horri koiuntura ere gehitu behar zaio, izan ere, lehen urte haietan gertatu ziren Egunkariaren itxie ra eta horrelako beste hainbat kontu.

Kafe tertulia horietako azken hausnarketak era bakigarriak izan ziren bilguneak gerora izango zuen formari dagokionez. Bertan aztertu baitzen herriko eragileen arteko harreman gehiagoren beharra, eta horrekin, iraunkorragoa izango zen talde edo koor dinakunde moduko bat sortzearen beharra. Eta ber tatik sortu zen Ttur-ttur.

Taldearen izena ere kafe tertulia horietan sor tu omen zen. Hala esan digu Aitziberrek: “Izena ere kafe tertulia horetatik sortu zen. Ttur-ttur zergatik? Esaten genuen, Oiartzunen ttur-ttur da poliki baina aurrera, ezta? Ttur-ttur, Ttur-ttur, Alaitz eta Maide rren kantak esaten zuen, “Ttur-ttur jun ai motel”, alegia, joan poliki, baina joan. Hortik sortu zen izena eta hortik hasi ginen koordinatzen. Ttur-ttur hortxe sortu zen”.

| HISTORIA54

LEHEN URTEAK, ETA LEHEN EKINTZAK

Lehen ekintza 2002ko urrian izan zen, Udazken Jaia. Ttur-tturren aurkezpen gisa antolatutako jaialdia izan zen. Hainbat ekintza egin ziren, tar tean herriko batzuek eginiko antzerkitxoa, entsa lada txapelketa, haurrentzat jolasak, kantu baz karia… Herriko eragile askok hartu zuten parte, baita auzoetako eragileek ere. Geroztik beste ur te batzuetan jarraitu zuten Udazken Jaia antola tzen, urteurren moduan.

Lehen ekintzaren ondoren, koordinazio beha rra ez ezik, elkarlanaren behar hori ere sumatu zen. Garai hartan, liburu eta disko azoka, Txerri Eguna eta beste hainbat ekintza AEK-k anto latzen zituen. Momentu batean haiek bakarrik guztiarekin ezin zutela ikusirik, Ttur-tturren la guntza eskatu zuten. Orduan erabaki zen ekintza horiek guztiak AEK-k antolatu beharrean Ttur-t turrek antolatuko zituela.

Beraz, Gabonetan egiten zen liburu eta disko azo ka eta Txerri Eguna Ttur-tturren esku geratu zi ren. Eta hartara, ekintza horiek Irratia, AEK eta EHErekin elkarlanean atolatzen ziren.

BILGUNEA SENDOTZEN

Hasierako urte horiek atzean utzita, garai berriak etorri ziren. Udalarekin sinatutako hitzarme nak aldaketa handia ekarri zion bilguneari. Bes teak beste, Udalaren hainbat egitasmo eta propio Ttur-tturren sortutako beste batzuk kudeatzen hasi zen Ttur-ttur: ahozko ondarea jasotzeko Oiartzuarren Baitan egitasmoa, Kuadrillategi, Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko Motibazio Saioak, jolas eta kantu ikastaroak, eta Euskara Komertziora egitasmoa. Aurretik egiten ziren ekintzak aurrera eramaten eta antolatzen ere jarraitu zuen. Bakartxo Arabolaza Ttur-ttu rreko suspertzaile ohiaren hitzetan, “jendea zain egoten zen” ekintza horiek noiz egingo.

Beste aldaketa nabarmen bat izan zela esan daiteke: egoitza aldaketa. Izan ere, lehen bile rak Txipitone etxean egin baziren ere, urte har tan bertan euskaltegia Madalensoro Pilotaleku ra bidali zuten, eta bertan AEK-ri lapurtutako txoko batean jarri zen Ttur-tturren bulegotxoa. 2010ean izan zen Fermiñene etxera aldaketa. Etxe hori euskararen etxe bihurtzeak erreferen tzialtasun handia eman zion Ttur-tturri. Irratia ren kasua oso desberdina izan zen; izan ere, irra tia Arraskuelarre kaleko Arrigain etxeko beheko solairura bidali zuten, eta bertan jarraitzen du oraindik.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea Oiartzun go euskalgintzako erreferente nagusietako bat izateaz gain, elkarlanaren eredu ere izan da 20 urteotan. Administrazioarekin zein herriko era gileekin elkarlanean, egitasmoak sustatu eta za baltzeko 20 urteotan egin duen lana eredugarria da, zalantzarik gabe.

“Gure kafe tertulia pribatu edo partikular horietatik sortu zen euskalgintzan harreman gehiago izatearen beharra”
55HISTORIA |

20. urteurren hau une berezian dator gaine ra. Izan ere, garai batean Txipitone etxean beza la, Mendiburu kaleko 14 zenbakian euskalgin tzako eragile guztiak bilduko dira udazkenean. Bertan jarraituko dute herriko euskalgintza eta euskaltzaletasuna suspertzeko egitasmoek. Fer miñenen egitasmo ugari kozinatu badira, orain, eraikin berrian, goi mailako sukaldaritza egiteko

aukerak asko izango dira. Bertan bilduko dira: UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), Udaleko Hizkuntza Normalizaziorako Saila, Intxi xu AEK euskaltegia, Oiartzun Irratia eta Ttur-ttur bera. Eta espero dezagun erakin berrian sortuko diren harreman eta dinamikek egitasmo eta era gile berriak sortzeko bideak zabaltzea.

EGUNGO EGOERA Ttur-ttur, egitasmo zahar eta berriak gauzatzeko tresna

Ttur-tturren bizi izandako 20 urteko proze su honen ondorio da gaur egun bilguneak duen izaera. Ttur-ttur hasiera batean herriko hainbat eragile eta norbanako euskaltzaleren bilgune gi sa sortu zen, baina eragileak desagertzen joan diren heinean, bilgunearen oinarri soziala desa gertzen joan dela dio Aitzol Perez De San Roman, egun Ttur-tturreko suspertzaile denak.

Hala ere, aurretik martxan jarritako proiektue kin aurrera jarraitzen du. Batzuk aipatzearren: Merkataritza eta Ostalaritzan euskara sustatze ko proiektua; Ikastetxeetan egiten diren Euskara

Motibazio Saioak; Kuadrillategi; Euskara elkarte ra izeneko egitasmoa, bi urtetik behin egiten den Euskaraldiarekin batera, eta euskara elkarteetan sustatzea helburu duena; Oiartzuarren Baitan egitasmoa, Oiartzungo ahozko hondarea jasotzen duen proiektua; eta Txerri Eguna.

Helburuei dagokienez, nahiz eta sorrerako hel buru nagusiekin jarraitu, euskararen normali zazioan lagunduz besteak beste, herriko euskal gintzaren egoeran izan diren aldaketek, eragile batzuen desagertzea esaterako, funtzionamendu aldaketa ekarri du bilgunera. Egun hiru susper tzaile eta bost begirale ari dira lanean aurretik aipatutako egitasmoetan. Esan genezake, une ho netan, Ttur-ttur egitasmo zahar eta berriak gau zatzeko tresna dela.

MALEN FRANTSESENA ARNAIZ
| HISTORIA56

ARRITXULOK 20 URTE

Historiari keinu txiki-txiki bat

Arritxulegi esanahi handiko inguru berezia eta aberatsa da. Ez soilik inguru naturalari errepara tuz, baita historia aldetik ere: meategiak, crom lech-ak… Hainbat guda ikusitako tokia ere bada: Frantzestia edo Konbentzioko gerra (1800 ingu ruan), bi Karlistaldiak (XIX), baita 1936ko Gerra Zibila ere. Mikeleteen etxea ere bertan zegoen, aterpea dagoen toki berean. Horretaz guztiaz gain, bertan zeuden garai bateko barrakoietan, hamaika herritarrek (Trabajadoriak) behartu ta lan egin behar izan zuten, guztiok ezagutzen dugun Aritxulegiko bidea egiten. Bestalde, kon trabandoa ere ezagutu zuten lur horiek (bi bide: bata itsas aldera eta bestea barru aldera).

Lurrei dagokienez, ezarritako mugen gainetik, elkartu izan ziren Arritxulegin nafar zein gipuz koar, hango eta hemengo. Hitza mugaren gainetik jarriz; ez zen solasaldirik, bilkurarik, eta zikiro jaterik falta izan lur horietan.

Eta bukatzeko, aipatu beharrekoa; gudarien basoa (Telesforo Monzon hil ostekoa).

INGURUNE BABESTUA

Urteetan egindako lanaren ondorioz, Aiako Ha rri ingurua Parke Natural izendatu zen, 1995ean. Udalaren helburua bertako berezko basoa be rreskuratzea zen, eta Parke Natural izendatzeak hainbat eta hainbat berreskuratze-plan martxan jartzea ahalbidetu zuen, ura eta lurra erdigunean jarriz: hariztiak landatzea, pagadiak berresku ratzea, larreak garbitzea, flora eta faunaren ba besteko planak ezartzea, ikerketa lanak aurrera eramatea, eta abar.

Xabier Iragorri: “Ingurumenaren” aldeko mu gimendua indartsua zen garai hartan, sentsibi lizazio handia zegoen. Udalak natur-baliabideen azterketan lan handia egin zuen. Gure herriko mendi-eremu handia Papeleraren esku zegoen, eta Udalak egoera horri buelta eman zion, ber tako mendien izaera berriz errekuperatzeko; berezkoa zen natur oreka berriro bilatuz. Horre tarako, jakina, Papelerarekin kontsortzioak eten genituen; mendiak berreskuratu, lurrari eta ura ri dagokion balio eman. Eta, jakina, prozesu eta lan horren ondoriotako bat Parke Naturalaren izendapena izan zen, 95ean. Esan beharra dut, zinegotzi taldearen eta Juanito Iñarra alkatearen inplikazioa handia izan zela prozesu horretan”

Alabaina, aterpea dagoen lur-eremuak jabe tza pribatua zuen, eta Udalak jakin zuen jabeak hotela egiteko asmoa zuela. Proiektu hori ez ze torren bat naturgune babestuaren izaerarekin, ez inguruarekin. Lehen aipatutako testuinguru horretan, hotelak ekar zezakeena saihestearren, Udalak lur horiek erosi zituen 1997an. Hori ho rrela, bertan bestelako zerbait eraikitzeko asmoa adierazi zuen, tartean mendi-aterpea. Finean, in gurua ezagutzeko eta maitatzeko aukera emango zuen zerbait.

57HISTORIA |
Arritxulegi Euskaldunen historiaren lekuko Euskal gudarien oroigarri eguneroko argiaren iturri herriko etorkizunaren zutarri. (Iñaki Arbelaitz). Hitz horiekin egin zen Arritxulon jarria dagoen plaka.

MENDI-ATERPEAREN IDEIA, LEHEN PROPOSAMENA

Udalak Girizi Mendi Elkartera jo zuen mendi-a terpearen ideia kontrastatzeko. Lehen ere baze bilkiten aterpearen ideia taldekideen artean; ho rrenbestez, arretaz hartu zuten Udalaren asmoa. Hor hasi zen mendi-taldearen eta Udalaren ar teko elkarlana. Udalak eraman zuen kudeaketa, baina mendi-taldearen aholkularitza eta lagun tza eduki zuen prozesu guztian zehar.

Jon Iragorri Bonbero: “Ixiar Iñarra eta Fermin Zabalegi etorri zitzaizkidan egun batean. Xabier Iragorrik komentatu zien (zinegotzia zen or duan) Arritxuloko lur-eremu hori Udalarena zela jada, Udalak erosi egin zuela. Eraikin batzuk ba ziren hor jada, ondorioz, berreraikigarriak ziren lurrak izaki. Nik burutan banebilkien lehen ere aterpearen ideia, eta zenbait jenderekin hitz egi na ere bai. Proposamen hori aukera interesgarria zen, beraz. Girizia mendi-taldeko asteroko bile retako gaia bilakatu zen aterpea”.

Orduan, Girizia Mendi Taldea beste aterpe txeak begiratzen hasi zen, haietatik informazioa jasotzen: kudeaketaz, dirulaguntzez, eskolen par te-hartzeaz, funtzionamenduaz, eta abar... Eraiki naren diseinua egin zuen: kokalekua, itxura, fun tzionamendua. Ondoren filosofia eta helburuak zehazteko momentua iritsi zen. Argi zuten ater peak egunerokotasunean burujabea izan behar zuela, ez zuela laguntzen bitartez funtzionatu behar. Hala, entitate bakoitzaren ardurak zehaz tu ziren; Udalarenak batetik eta lantaldearenak bestetik. Bost bat hilabeteren bueltan lehen pro posamena aurkeztu zuen mendi-taldeak udale txean. Udalak onartu egin zuen, eta ondorengo pausoa aurreproiektu bat aurkeztea zen, egitas moaren inguruko argibideak zehatzago azalduko zituen aurreproiektua.

Xabier Iragorri: “Bi erabaki garrantzitsu hartu zituen Udal taldeak. Bata; proiektuak burujabea izan behar zuela, eta bestea, proiektuaren kostu ekonomikoei pinudien aprobetxamenduan ira bazitako diruarekin egingo zitzaiela aurre (egu rra salduz). Hau da, mendiak emandako onurak berriz mendiaren alde jarriz”.

PROPOSAMENA IZATETIK PROIEKTU IZATERA

Jon Iragorri: “Lehenik eta behin, jendea lortu beharra zegoen eta mendi taldearen bueltan ibil tzen zen zenbait jenderi komentatu nion. Baiez ko batzuk jaso nituen, bazen bertan lan egiteko prest zegoenik, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra eman zidan. Buru-belarri sartu nintzen proiektu horretan! Bertara igotzen hasi nintzen, han zegoen txabola zaharraren ondoko mahaian eseri, eta eraikina diseinatzen hasi nintzen: kro kis-ak egin eta egin, zirriborroak marraztu… Al di berean, mendi-taldearekin ere kontrastatzen nuen guztia, jakina”.

Bitartean, proiektua herriratze eta sozializatze aldera, herriko 60 bat elkarterekin harremane tan jarri zen mendi-taldea. Eta Udalak ere auzo batzarretara eraman zuen gaia. Harrera ona izan zuen egitasmoak herritarren artean.

Jon Iragorri: “Programa digital batekin plan taz plantako marrazkiak (planoak) egin nituen, baita materialak zehaztu ere (hormigoia, egu rra…). Maketa ere egin genuen detaile txiki guz tiekin. 97an gose greba egin zen udaletxean eta bertan jarri genuen maketa, jendeak ikus zezan. Teilatua kenduta goi-goiko planta ikus zitekeen, goikoa kenduta jangela eta hori kenduta bodega, baita tailerrak eta logelak ere. Gose greban gine la, jendeak ea zer zen galdetzen zuen, eta harritu ta geratzen zen”

Garai hartako txabola zaharra. Arritxuloko argazkia. Jon Iragorrik eskuz margotutako diseinua. Oiartzungo Udal artxiboa.
| HISTORIA58

Udalak onartu egin zuen proiektua eta au rrekontua (1999). Akera posible bat zena, zer bait erreala eta serioa izatera pasatu zen.

PROIEKTUAREN HELBURUAK

1. Mendia eta natura ezagutu nahi zuen oro rentzat, mendi-aterpe erakargarria izatea: mendian ibiltzeko, alpinismoa egiteko, lasai egoteko, ingurua ezagutzeko, eta abar. Betie re, ingurua eta natura zainduz, eta errespeta tuz. Hala, horren adibide dira bertan instalatu zituzten eguzki-plaka fotovoltaikoak eta siste ma hidraulikoa.

2. Ikasle eta haurrentzat hezigarria izatea. Ikastetxeei gune interesgarria eta zaindua eskaintzea zen helburua; haurrei naturgune aberatsa eta jarduera erakargarriak eskainiz.

3. Herritar orori irekia egotea; proiektu he rritarra izanik, herriko elkarte, eragile zein norbanakoei irekia (bilkuretarako, ekimen anitzetarako, eta abar).

IZENA ETA IZANA

Izena ere jarri behar zitzaion mendi-aterpea ri. Inguruko izenetan harriak presentzia na barmena zuen (Arritxulangaina, Aritxulegi, Aritxulegierreka, Aiako Harria...). Bestetik, Gi

rizia Elkartearen irudiak duen borda ere esan guratsua zen; babeslekua, girizia, aterpea, zu loa. Hainbat proposamenen artean, Arritxulo izena atera zen (harrizko zuloa, haitzuloa).

Jon Iragorri: “Egun batean Xabier Iragorri etorri zitzaidan izena pentsatu ote genuen galdezka. ‘Jon, izena pentsatu al duzue? Niri Arritxulo jartzea okurritu zaidak’. Nik bazter tua nuen jada izen hori, Igeldo inguruan ba zelako izen horrekin beste tokiren bat. Baina Xabierrek hori esan zidanean, horrexek izan behar zuela pentsatu nuen. ARRITXULO izan go da ba! Kuriosoa izan zen, ez genuen ordu arte bion artean izenaren inguruan hitz egin eta biok ideia bera izan genuen, kar kar kar…”.

ATEAK IREKI ETA GAUR ARTE; 20 URTE! Bost urteko prozesuaren ostean, iritsi zen, ba da, herriari ARRITXULO MENDI-ATERPEKO ateak irekitzeko eguna (inagurazio eguna): 2002ko ekainaren 30a.

Aterpetxea eraiki ondoren, Udalak Arritxulo mendi-aterpearen kudeaketa OKISAren esku uztea erabaki zuen. Ondoren lehiaketa ireki zuen bertako ustiaketa eramango zuen taldea aukeratzeko.

Aterpetxea eraikitzen.

Proiektuaren onarpen akta. 1999ko azaroa. Oiartzungo Udal artxiboa.
59HISTORIA |

Girizia Mendizale Elkarteak talde gisa ez aur keztea erabaki zuen, baina mendi taldeko kide batzuek, beste batzuekin elkartuta, taldea sor tu eta lehiaketan aurkeztu zen. OKISAren Ad ministrazio Kontseiluak apirilaren 9an erabaki zuen aterpetxearen ustiaketa, kudeaketa, man tenu, garbitasun eta natur jarduera aurkeztu zen talde bakar horri esleitzea (5 bazkidek osa tutako elkartea). Kontratua urtebeterako izen petu zuten hasiera batean, beste lau urtez luza tzeko aukerarekin.

Mikel Kintana (bertako langilea): “Linzara joan ginen batean, Jonek Oiartzungo mendi-ater pean lan egin nahi nuen galdetu zidan. Nik ba nuen lan fijoa; 8 orduko lana, abuztuan oporrak, Gabonetan ere bai. Eskaintzari baietz esan nion eta dena utzi nuen honetan sartzeko. Nik argi nuen, teorian behintzat, gustuko nuen zerbait ze la. Egia da praktika ez dela hasiera batean irudi katzen duzun hori, baina gustura nago hartutako erabakiarekin. Apustu handia egin genuen, eta zorionez aurrera atera da. Konturatzeko 20 urte pasatu dira. Azkar pasatu zaizkit, oso azkar!”.

Pello Portu Portu (bertako langilea): “Ha sieran, oso urruti ikusten zen proiektu bat zen, baina bat-batean data gainean genuen eta kezkak hasi ziren. Apustu handia egin nuen, nik ere lan fijoa banuen. 20 urte pasatu zaizkigu eta hemen jarraitzen dugu. Nik ere badut 20 urteak azkar pasa diren sentsazioa. Egun oso onak izan ditu gu, okerragoak ere bai; baina batez ere onak! Po zik nago bere garaian hartu nuen erabakiarekin”.

Bi hamarkada joan dira Arritxulo inauguratu zenetik, eta hamakina bat mendizale, herritar eta ikasle bertaratu da urte hauetan guztietan.

Eskolei zuzendutako eskaintzak mantentzen du Arritxulo urte osoan irekia, oinarri sendoenetako bat da. Fakturazioaren %60 ikastetxe eta udale kuena da eta eskola zein aisialdi eremua kudea tzeaz Txiribuelta enpresa arduratzen da.

Jon Iragorri: “Urte mordoxka pasatu ziren (810 urte) gure herriko haurrak, eskolak, bertaratu arte. Bitarte horretan, Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotatik etortzen ziren jada. Orduan se me-alaba txikiak nituen eta ez nuen hori ulertzen; saiatu nintzen horri buelta ematen baina ez nuen lortu garai hartan. Zorionez, hasi ziren gerturatzen eta egun martxa polita hartua dute gure herriko ikastetxeek ere”.

Inaugurazioko 2 argazki; Xabier Iragorri alkatea ikurrina jartzen, baita Iñaki Arbelaitz ere (behean ageri da bere hitzekin egindako plaka. Inaugurazioan, herritarrak. Portu, Pepi eta Mikel. Pepiren jubilazio festako argazkia, 2021eko abenduan.
| HISTORIA60

Gainerakoan, bertaratzen den orok hau izango du bertan:

Inguru natural aberats eta zoragarriaz gozatze ko aukera ezin hobea, ingurua ezagutzeko aukera bikaina (ingurua, fauna, historia): mendian ibil tzeko, eskalatzeko, bizikletan ibiltzeko, parapen tean ibiltzeko, lasai egoteko (bakarrik, taldean, lagunartean, familian).

- Aterpe goxo eta atsegina: lotarako tokia, mimo handiz bertako sukaldean prestatutako etxeko otorduak, norberak bere janaria prestatzeko su kalde librea, tailer-gelak, kanpalekua, eskalatze ko rokodromoa, eta abar.

-Kontrabandisten bidea ere bertatik pasatzen da; sei-zazpi egunetako zeharkaldia da. Nafarroa ko eta Gipuzkoako hainbat herri eta aterpetxe lotzen dituen zeharkaldia (Arritxulo, Arantza, Beintza-Labaien, Ziga, Erratzu, Etxalar, Hondarri bi). 14-18 urtekoek bide osoa egiteko aukera ere badute, antolatzen den udaleku ibiltarian.

- Azken 5 urteetan ekipatu diren eskalatzeko eremuak.

- Aiako Harria Mendi Martxa Lasterketa.

- Markatutako ibilbideak …

Jon Iragorri: “Bere garaian, sarean zintzilika tu ziren Arritxulotik beste herri batzuetara joa teko bideak (trakak): Lesakara, Irunera, Berara, Goizuetara... Oraindik sarean igota egongo direla pentsatzen dut. Gaur egun, bertakoei igo beha rreko bideren bat bururatzen bazaie, igotzen dut. Hori bai, aurretik bidea ikusi beharra izaten dut; garbia eta irekia dagoen ikusi, baldintza onetan dagoen ziurtatu. Beraiek aterpetxeko web-orria

tarteka eguneratzen dute eta bertan ere jartzen di tuzte ibilbide horiek. Ez da garai batean bezala es kuorri edo triptikorik behar; sarera igo eta kitto”.

Mikel Kintana: “Ingurua ikaragarria da, beti dago aho zabalik uzten zaituen zerbait. Udan po lita da, udazkenean zoragarria da, euritan magi koa da, lainotuta dagoenean liluragarria da. Eta irteera puntu bezala ikaragarria da”.

Portu: “Tokia elegantea da, atsegina eta goxoa! 20 urtetan oraindik etorri ez den horri etortzeko esango nioke. Toki ederra dela, eta hau ezagutu beharra dutela! Lehen aldiz etortzen den jende gehiena txundituta gelditzen da”.

Jon Iragorri: “Niretzat herriak horrelako toki bat izatea gauza oso polita da. Eta mendi giroan ibil tzen den batek edozein tokitara joan eta horrelako toki bat edukitzea niretzat oso inportantea da”.

Xabier Iragorri: “Uler dezagun natura bere naturaltasun guztiarekin. Gu denona da edo ez da inorena. Gure arbasoengandik jaso genuen eta gure ondorengoei utziko diegu. Zaindu eta bizirik mantendu dezagun, inoren interes ekonomikoak bizitzaren gainetik jarri gabe”.

Arritxulo. Jonek idatzitakoa, jangelako paretan jarria dagoena.
61HISTORIA |

Ezagutu, zaindu eta errespetatu dezagun ingu rua! Adibide ezin hobea da gure herrian dugun Arritxulo mendi-aterpea; bide horretan kanpo -base ezin hobea! Hogei urte bete berri dituen harrizko babesleku paregabea! Zalantzarik gabe, ezagutu, baloratu eta zaindu beharreko ondarea!”.

Zorionak proiektu eder hau sortzeko ideia eta iniziatiba izan zenutenei. Zorionak sortze bide osoan buru-belarri lanean aritu zinete nei, eta, nola ez, zorionak 20 urte hauetan egu nez egun proiektua aurrera atera duzuen guz tioi ere! Zorionak zuei guztioi eta ZORIONAK ARRITXULO!!!

Bibliografia:

Arritxulo.

• ASEGINOLAZA IPARRAGIRRE, C. Oiartzungo natura. Oiartzungo Udala, Mugarri (2000).

• IRAGORRI GAMIO, X. (1950). “Aiako Harriko parke naturala mendi antolaketa integral bateruntz Oiartzungo Udalerria”. Oiartzun 95 urtekaria. Oiartzungo Udala (1995).

• IRAGORRI GAMIO, X. (1950). “Oiartzungo mendien antolaketa eta Aiako Harriko parke naturala”. Oiartzun 96 urtekaria. Oiartzungo Udala (1996).

• GIRIZIA MENDI TALDEA. “Arritxulo”. Oiartzun 2002 urtekaria. Oiartzungo Udala (2002).

• Oiartzungo Udal artxiboa.

| HISTORIA62

OIARTZUNGO ERREMONTISTAK

2021eko azaroaren bukaeran jakinarazi ziguten Oiartzungo pilotari batek, erremontistak, abenduaren 4an debutatuko zuela profesional gisa.

Lehendabiziko erremontista oiartzuarra izango zen profesionaletan?

XXI. mendean bai, baina XX. mendean izan ziren beste bi oiartzuar erremontista profesionaletan.

Ondoren aipatuko ditugu hiru erremontista horiek eta laugarren bat ere bai.

Ez zen profesionala izan, baina eskaintza eta proposamenik ez zuen falta izan. Afizionatu mailan ez bazen izan erremontistarik onena, onenetarikoa bai, eta bere palmaresa ikusita, artikulu honetan aipatzeko beharra ikusi dugu.

Ugaitz Susperregi Ibarguren

UGAITZ SUSPERREGI IBARGUREN

Lezon jaion zen, 1995an, baina 4 hilabe terekin etorri zen Oiartzunera bizitzera. Bera oiartzuarra sentitzen da.

Kirol bat baino gehiago praktikatu izan du eta pilotan 2008an hasi zen, Txost-en eskutik. Klub horrekin, nahiz eta pasakan eta errebotean jokatu izan, gehien prakti katu zuen modalitatea Joko Garbia izan da. Egun batean, Joko Garbian erabiltzen den saskia edo xestoa Erremontean erabiltzen denarekin alderatzeko asmoarekin, erre montean jokatzen hasi zen. Berarentzat berria zen modalitate hori gustatu egin zi tzaion eta urte pare batez afizionatuetan jokatu ondoren, profesional gisa jokatze ko aukera izan zuen: 2021eko abenduaren 4an debutatu zuen, Hernaniko Galarreta frontoian, Oriamendi enpresaren eskutik.

63HISTORIA |

JOSU URRIOLABEITIA MITXELENA

Josu Miren Joseba Koldobika Urriolabeitia Mitxe lena. 1931ko ekainaren 20an jaio zen, Oiartzungo Nagusian (Zamateta etxean, gaur Doneztebe plaza).

Bere aita Angel Eugenio Felipe Urriolabeitia Ibarrola zen, lekeitiarra, merkantzia itsas kapitai na; eta bere ama Maria Mercedes Cristina Felisa Mitxelena Mitxelena zen, oiartzuarra, irakaslea.

Lau anai-arrebetatik gazteena izan zen, Anto nio, Paul eta Joxeluixen ondoren jaio baitzen.

Bere jaiotetxea kontzejupe ondoan zegoe nez, gazte-gaztetatik arkupeetan azaldu zuen bere trebezia, batez ere eskuz. Izan ere, eskuz bere garaiko onena edo hoberenetarikoa zela esaten zuten.

Profesional gisa jokatzeko aukera, ordea, erre montean suertatu zitzaion. Horrela, afizionatue tan pare bat urte egin ondoren, debuta 1955ean egin zuen erremontean Donostian, Gros auzoan zegoen Urumea frontoian. Ondoren, 1961era ar te jokatu zuen profesional moduan.

Nahiz eta bere jokalari profesional garaia bu katu, oso lotuta jarraitu zuen pilotaren mundura: beti hantxe ikusten zitzaion Girizia elkarteak an tolatzen zituen txapelketetako partidetan, baina epaile gisa kasu horietan.

1964an ezkondu zen Ana Larramendi Urreta bizkaiarekin eta bi seme-alabaren aita da (Josu ne eta Joxan).

INOZENTZIO IRASTORZA (IRASTORZA I)

Inozentzio Irastorza Erauskin, 1925eko irailaren 1ean jaio zen Kale Nagusiko Sedero etxean (Pe trania, gaur Doneztebe plazan).

Bere aita, Gregorio Irastorza Erauskin, zal dibiarra, dendaria zen, bere ama bezala, Petra Erauskin Landa (Petranekoak). Bi anai-arrebeta tik zaharrena izan zen Inozentzio.

Ohikoa zen bezala, lehenengo eskuz aritu zen, baina erremontean nabarmendu zen. 1946an, Espainiako txapeldun izan zen afizionatuetan eta berehala izan zuen profesionaletara pasatzeko aukera. Urte horretan bertan debutatu zuen Do nostian, Gros auzoan zegoen Urumea frontoian. Atzelaria zen eta hamar bat urtean aritu zen pro fesional moduan.

Josu Urriolabeitia Mitxelena. Josu Urriolabeitia Mitxelena, erdikoa, epaile lanetan.
| HISTORIA64

ANTONITO IRASTORZA (IRASTORZA II)

Antonio Irastorza Erauskin 1927ko martxoaren 28an jaio zen Sedero etxean, bere anaia Inozen tzio bezala.

Modalitate desberdinetan jokatu zuen. Lehe nengo eskuz ibili zen eta aipatzekoa da Sara Montiel-en La reina del Chantecler pelikulan par te hartu zuela. Palaz ere zenbait txapelketa iraba zi zituen Jexuxmari Nuñez-kin batera. Baina bere palmaresik luzeena erremontean izan zen.

Antonito atzelaria zen, bere anaia bezala. Nahiz eta profesional gisa debutatu ez, bere garaiko Gi puzkoako erremontistarik hoberena izan zen. Izan zituen aukerak eta eskaintzak profesionale tara pasatzeko, baina ez zuen pauso hori eman nahi izan. Afizionatuetan, Espainiako txapeldun izan zen 1955ean eta bigarren gelditu zen 19561958-1959 eta 1960an.

Zortzi aldiz izan zen Gipuzkoako txapeldun: 1946-47, 1947-48, 1954-55, 1955-56, 1957-58, 1958-59, 1959-60 eta 1960-61 denboraldietan. Eta txapeldunordea beste bitan, 1950-51 eta 1953-54.

Bere azken txapela irabazi ondoren, 1961, 1962, 1963 eta 1964an ez zen Gipuzkoako txa pelketarik jokatu, eta horrekin batera Antonitok erremontean jokatzeari utzi zion.

1963ko urriaren 12an Maria Teresa (Maite) Urreizti Etxaberekin ezkondu zen eta bi semeren aita bilakatu zen (Agustin eta Mikel).

Pilotari lotuta egon izan da beti, pilotari gisa (palaz), Gipuzkoako Pelota Federazioko ordezka ri gisa, antolatzaile…

Eta herrian oso ezaguna zen Petraneko dendan dendari aritzen zelako; ez zuen bakarrik oihalak saltzen, seguruak egiten zituen, ehizako lizen tziak ere bai, elizan organista zen, eta batez ere Doneztebe Plazan erdian edonori harrera ema ten zion eta bere duda eta galderei erantzun.

Nor ez da gogoratzen Petraneko Antonitorekin?

JOXE MARI MITXELENA Antonito, 1979an egin zitzaion omenaldian. Antonito Irastorza (Irastorza II), ezkerrekoa. Antonito, Petraneko dendan bere gurasoekin, Petra eta Gregorio.
65HISTORIA |

ARDITURRIKO ETA ARTIKUTZAKO TRENEN MEMORIA, OIARTZUNGO BIDEGORRIAN

OIARTZUNGO BIDEGORRIA (1983 – 2019)

Oiartzungo Bidegorria aisialdirako eta mugikor tasunerako eraikitako azpiegitura garrantzitsua eta aparta da. Ibiltari, korrikalari, txirrindulari, patinatzaile eta paseatzaile askorentzat ibilbide zoragarria. Ibilbidearen erosotasunak eta ingu ruko paisaia eta museoek natura eta kulturareki ko harreman paregabea eskaintzen dute.

Oiartzungo Udalak erabakita egokitu zen bide hori, lehen Artikutzako eta Arditurriko trenbi

deak izan zirenen azpiegituraz baliatuz. Lehe nengo zatia, Ugaldetxo - Altzibar, 1983. urtean egin zen. Lanak Xabier Garbizuk egin zituen. Az keneko zatia, Altzibar - Karrika, 2019an amaitu zen, Sasoi S.L.-ren eskutik.

Lantxo honetan, Bidegorriaren trenbide-iraga nak utzi dizkigun arrasto interesgarrien zerren da egin dugu, ibilaldiak erakusten digun historia ren testigantza bikaina izango delakoan.

| HISTORIA66

ARTIKUTZA ETA ARDITURRIKO TRENEN AZPIEGITURAK, BIDEGORRIAREN OINARRI

ATZO GAUR

Ugaldetxo-Altzibar zatia (O. Zapirain funtsa) (1923?). Trenen bidea eta bidegorria (A. Mendizabal). Ugaldetxo-Altzibar zatia (2022). Bi trenbideak Altzibarren banatzen ziren (J. Mitxelena).
67HISTORIA |

ARTIKUTZAKO TRENA (1894 – 1952). BURDINBIDEEN ARTEKOA: 600 MM

ELAMA (Goizueta) – LEZO-ERRENTERIA. 28,5 Km.

- Karramarroa, Dekabilla, Frantzesen trena, Artikutzako trena, Xorrola…

- 1905an Rafael Pikabeak garai ezberdinetan egindako trenbide zatiak lotzea lortu zuen. Donostiak Artikutza erosi artean (1918), bere osotasunean ibili zen. 1952an Diputazioak zuen azken zatian, kamioiak ordezkatu zuten Artikutzako trena.

- 7 m (Lezo-Errenteria) eta 675 m (Bianditzeko tunela) altuera arteko desnibela gainditzeko, hiru planoz baliatzen zen; Zorrolakoa eta Gogorregikoak Oiartzungo lurretan, eta hidraulikoa Artikutzan.

- Lau lokomotora erabiltzen zituen, zati bakoitzean bana; Decauville, Weidnecht, Kraus, Haenschel, Orenstein markakoak. Garairik oparoenean, 2 Tn-ko 6 bagoirekin, 4 bidaia egiten zituen egunean.

- Bagoiak ibilbide osoa jarraian egiten zuten, planoak pasatuz, eta lokomotora aldatuz.

- Burdina, egur ikatza, kaolina, posteak eta tren trabesak garraiatzen zituen.

ARDITURRIKO TRENA (1902? – 1966). BURDINBIDEEN ARTEKOA: 750 MM

ARDITURRI (Oiartzun) – PASAIA. 11,370 Km.

- Chavarri anaiek eraiki zuten trena. Etenaldi luze bat izan zuen eta ia erabat suntsitua gelditu zen. Real Compañia Asturiana de Minas enpresak 1930ean berriro martxan jarri zuen. 1966an, autobidearen lanek desegin zuten Pasaiako mineral-biltegia, eta behin betiko kamioiek ordezkatu zuten Arditurriko trena.

- Hasieran, Arditurri-Altzibar zatia eraiki zen (5,049 Km), mineralek Artikutzako trenera pasatu ahal izateko. Ondoren, bere bide propioa eraiki zitzaion Pasaiaraino (6,321 Km). 1905ean linea osoa zegoen lanean.

- 8 tunel eta zama-zubi ikusgarri bat zuen Pasaian. Arditurriko zama-lekua eta tailerrak, Altzibarko geltokia eta Pasaiako mineral-biltegi handiak bideratzen zuten bere garraio-lana. Burdina, blenda, galena, harloria… garraitzen zituen, bai langile eta teknikariak ere.

- “Arditurri” (Kerr-Stuart) eta “Santa Barbara” (Jung) bapore-makinez gain, Deutz diesel lokomotora eta Dodge (?) bidaiarien auto-trena izan zituen, besteak beste, trenbide nagusian. Mina-eremuan, berriz, 600 mm zabalerako trenbideak eta planoak zituen. Lokomotora txikiez baliatzen zen barne-eremu horretan, dieselak eta elektrikoak.

Artikutzako trena, Altzibarren (1923?) (K. Amutxastegi). Gogorregiko planoa (A. de Colmenares). Artikutzako trena, Errenteriako papertegiaren inguruan. Santa Barbara lokomotora. Arditurriko trena, minetara iristen (1907?) (Euskotren funtsa). Dodge (?) auto-trena, bidaiariekin minetan (K. Amutxastegi).
| HISTORIA68

1 . 1,8 Km

ITURRALDEKO TUNELA. (6 Zb).

Argiztatua L: 75m. Txirrinduentzako pasabidea.

2. 3,9 Km

69HISTORIA | SOKOLOKO UR-ANDELAREN ERAIKINA. Baporezko lokomotoraren andela betetzeko Isatse baserritik har tzen zen ura. Andela desagertua du.

ARDITURRIKO TRENAREN ARRASTOAK TRENBIDEEN ARRASTOAK IKUSGAI
| HISTORIA70 3. 5,3 Km GOIKO ZUBIA. Ergoiengo auzo-bide baten pasabidea. Burdinazko egitura. Luzera: 3,5 m 4. 6,7 Km TUNELA (5 Zb). Argiztatua. L: 65 m 6. 7,1 Km TUNELA (3 Zb). L: 30 m 7. 7,3 Km TUNELA (2 Zb). L: 75 m 8. 7,6 Km TUNELA (1 Zb). L: 30m 5. 6,8 Km TUNELA (4 Zb). L: 40 m

2022.

9. 8,1 km

ARDITURIKO ZAMA-LEKUA ETA BAGOITXOAK

Zama-lekua eta burdinbideak Arditurrin. Euskotren funtsa, 1965 (?).

Arditurriko trenaren hasierako geltokia. Bagoien zamaketa goitik egiten zuten; burdina, blenda, galena, harloria… Berriki muntatua izan den trenbide zati honek Arditurriko trenaren oroimena aipatzen du. Karrilak Artikutzako trenaren jatorrizkoak dira. Bagoitxoak, berriz, kanpotik ekarriak, iraulkia izan ezik.

2022.

1965 (?).

Arditurriko trenaren hasierako eremua. Euskotren funtsa, 1923 (?).

Bagoi-iraulki hau bertakoa da, eta bagoitxoak zamatzeko erabiltzen zen minaren barnean.

Trenaren tailerra eta gordelekuak. Deutz lokomotora (K. Amutxastegi).

Dodge (?) auto-trena, Arditurriko gordelekuan (K. Amutxastegi).

71HISTORIA |

ARTIKUTZAKO TRENAREN ARRASTOAK

I. ITURRALDEKO TUNELA. Argiztatua. L: 45 m Oinezkoentzako pasabidea

m

LAN HONEN ITURRIAK:

• “EL FERROCARRIL MINERO DE ARDITURRI”. historiastren. Blogspot.com. 2015 .Juanjo Olaizola

• “EL FERROCARRIL MINERO DE ARDITURRI” .spanishrailway.com. Juan Peris Torner

• ARDITURRIKO MEATEGIAK. MUGARRI 9. 2002. Jesus Iturrioz

• ARTIKUTZAKO TRENA. MUGARRI 24. 2017. Suberri Matelo / Anton Mendizabal

• “INFORME RELATIVO AL FERROCARRIL DE ARDITURRI”. G. Bireben. 1924

• OIARTZUNGO UDAL ARTXIBOA

• ARDITURRIKO BIDEGORRIA. Oiartzungo udala. Bideoa. LEHIZE ekoizpenak. 1995

• ERRAIETAN. ARDITURRIKO MEATEGIA. Bideoa. LEHIZE ekoizpenak. 2008

• JUAN MARI ETXEBERRIA. Elkarrizketa. 2022

III. OLABURUKO ZAMA-LEKUA. KARRIKA. II. ZUBIA ALTZIBARREN. L: IV. BAGOITXOA, KARRIKAN. ANTON MENDIZABAL
| HISTORIA72
18

OIARTZUNGO AKTA

ZAHARRAK: Iraganeko toponimia eta leku-izenetan sakondu

Aspaldiko agiriek anitz gauzaz dihardute. Haien bidez jorra daitezkeen gaiak ia amaiezi nak dira. Ez dute Historian murgiltzeko bakarrik balio; hein batean edo bestean, esparru edo di ziplina desberdinek ezagutzan sakontzeko erabil ditzakete. Horietako bat, zalantzarik gabe, topo nimia edo lekuen izenei lotutako arloa da. Itzal handiko esparrua dugu gurean, eta ia herri de nek, modu batera edo bestera, inguruko leku-ize nei buruzko lanak egin dituzte.

Ikerkuntza horiek egiteko, adituek bi iturri mo ta darabiltzate: ahozkoak eta idatziak. Azken ho rietan izaten dira mugarik nabarmenenak, izan ere, toponimian adituak diren gehienek ez dute paleografia trebakuntza handirik. Ez daude as paldiko hizki moldeetara ohituta eta, ondorioz, behin baino gehiagotan ez dira gai garai jakin batzuetako agiriak ondo irakurtzeko. Nagusiki, arazo horiek idatzirik zaharrenetan gertatzen di ra, baina XVII. mendeak ere ataka larriak eragin ditzake.

Eragozpen horiek interpretazio arazoak sor di tzakete. Erabilitako iturrien arabera baina baita iturri horien erabileraren ondorioz ere, leku-ize naren kronologia, toponimo bakoitzak aurkezten dituen aldaerak edo horien kopurua arras alda daiteke. Honela, ordura arte bildutako toponimia osa dezakegu, baina baita, eta ziurrenik ekarpen adierazgarriena izan daitekeena, toponimia be rria topatu ere.

I. OIARTZUNGO UDAL-AKTAK, ITURRI GARRANTZITSUA

Oiartzun aipatu ditugun zenbait prozesuren era kusle da; batetik, toponimia lanak argitaratuak

dituen herria da; bestetik, plazaratu diren emai tzetan errealitate paleografikoaren ondorioak nabarmenak dira. Udal-aktak apenas erabili di ren iturriak dira: bi besterik ez (1898-1901 epe koak).

Behin baino gehiagotan aritu gara udal-akta li buruek dakarten berezitasunaz. Egoera hori be reziki azpimarragarria da edukiari dagokionez, sortak ez baitaude udalbatzaren batzarrez ba karrik osatuak; bilera horien erregistroak bolu menaren portzentaje oso txikia osatzen dute, bai, behintzat, XVII. eta XVIII. mendeetan. Hori dela eta, akta liburu gisa har daitezkeen sorta horie tan bestelako idatzi ugari txertatzen dira.

Eduki berezi horrek aberastasun gehigarria ematen die aktei, baita toponimia biltzeko ga raian ere. Liburu horietan josita dauden doku mentuen artean leku-izenak aipatzen dituzten anitz daude, hala nola, bailarako auzoek udalba tzari zuzendutako eskaerak. Eskatzaileek zuhai tzetako egurra eta zura mozteko asmoa agertzen diote udalbatzari, edota teilerietarako erregai gisa zerabilten otea hartzeko eskakizuna. Hori guztia pagotxa da toponimiarako, hornigai ho riek nondik atera nahi dituzten adierazi ez ezik, zertarako izango diren edo non erabiliko dituz ten ere adierazten baitute. Batzuetan, eskaera oso xumeak dira eta ez dute informazio handirik ematen: 1711ko otsailean, adibidez, Sebastian Intxaurrandietak pago bat mozteko eskaera egin zuen, bestelako daturik eman gabe. Hogei urte lehenago, aldiz, Pedro Aranbururen erreguek in formazio gehiago ematen zuten. Bere Lerinenea etxeko dolareek zura behar zuten eta, horretara ko, Eldoz etxe ondoko Martiniratzebaki edo Mar tieiratzuebaki barrutian zeuden hiru zuhaitz le

73HISTORIA |

patu, zaharrak eta erreusak zirenak, erabili nahi zituzten; antzeko adibidea ematen digute San Juan Etxebestek 1721ean aurkeztutako asmoek. Ondorioz, leku izen ugari ager ditzaketen agirien aurrean aurkitzen gara.

Aberastasun horrek balio gehigarria du, hain bat eta hainbat izen ez baitira Oiartzunek dituen toponimia-tresnetan ageri eta, hori dela eta, udal-aktek duten balioa azpimarratu nahiko ge nuke. Horretarako ohar pare bat egingo ditugu: lehenengo, datozen lerroak udal-akten hustuke ta-lanean oinarritzen direla soilik. Horrek muga nabarmenak dakartza. Begirada iturri horretan bakarrik jartzean artxiboko beste sail batzuetan edo udal artxibotik kanpoko dokumentuak baz tertu dira. Halaber, aipamen hutsak egingo ditugu, izen bakoitzaren testuingurua eta datuak bazter tuz (kokapen zehatza, ondasun mota edo jabea).

Erabiliko dugun iturria partziala da. Zeharkako datuetan lor daitezkeen aipuak, batzuetan aipa men zuzenak baino zaharragoak izan daitezkee nak, baztertu egin ditugu. Datu horiek hustuketa prozesuan aurkituak dira: 1658-1732 kronolo gian kokatzen dira. Ez dira erabil daitezkeen iturri bakarra edo aspaldikoena (horren lekuko, 1499ko ondasunen errolda), baina hala izanik ere, bildu takoa nahiko adierazgarria da.

KRONOLOGIA BERRIAK: TOPONIMO EZAGUNEN BIZITZA AURRERATUZ

Orain arteko lanei udal-akten informazioa gehituz eratzen den lehenengo multzo nagusia dagoene ko bilduta dauden leku-izenek osatzen dute. Iturri horretan datu gehiago topa daitezke. Nabarmene nak kronologiari dagozkio, alegia, orain artean ja sotako aipuak baino zaharragoak aurkitzea.

Udal-akten hustuketari lotutako lehenengo emaitzak nahiko adierazgarriak dira: 164 to ponimo ezagunen kronologia aurreratzea ahal bidetu dute. Behin-behineko kopuruak dira. Zerrenda egiterakoan hainbat baztertzea era baki da: Militxorekin zerikusia izan dezakeen Miliko (?) (1715); Zubizabalen tankera duen Txibitxabal (1717); akaso Portuberrirekin lotu ta dagoen Portuetxeberri (1710); Bidabietaren itxura duten Beobita edo Beobieta (1682); edo Uztalekura garamatzan eta 1708an ikusten du gun Uztarleku. Harreman horiek zuzenak bali ra, toponimo horien bizitza uste baino lehenago hasiko litzateke. Nabarmenena Uztaleku genu ke, bere lehenengo aipua 232 urte aurreratuz.

Zerrendari dagokionez, hasieran, kronologia aldeak oso nabarmenak ez direla pentsa daite ke. Hala, 50 urteko epeak hartzen baditugu, tal de handiena 51-100 urte dituena da (ia %43), eta horri 50 edo gutxiagoko kronologia aurre rapena ekarri dutenen multzoa batuz gero, por tzentaje guztiaren %66,46 osatzen dute.

Baina leku-izenen kronologia mende bete baino gehiago aurreratzen duen taldeak por tzentaje txikiagoa osatzen duen arren, ez da eskasa eta baditu adibide esanguratsuak. Gal bario edo Kalbario horietako bat suerta daite ke. Bai aldaera hori zein Kalbariogurutzerena XII. mende bukaeratik dokumentatuak ditugu udal-aktetan: Kalbario hitza bera bakarrik du gu 1682, 1707 eta 1731n eta Kalbariogurutze, berriz, 1683 eta 1690ean. Toponimia txos tenean, berriz, erro hori duten lau leku-izen daude, bat bera ere ez Galbario soilik: Gal barioaristi (1821), Galbariogurutze (datarik gabe), Galbariomendi (1989) edo Galbarione etxea (1857).

Ostobiarain
| HISTORIA74

Dena den, aldaketa nabarmenenak datazioa bi mende baino lehenago aurreratzen duten leku-i zenetan dugu. Kuantitatiboki talde xumea da, 10 adibiderekin, baina dakartzan berrikuntza kro nologikoak benetan adierazgarriak dira, kasu ba tzuetan ia 300 urte edo gehiago baitira. Besteak beste Mandabidegia (321 urte), Kabiolaerreka (296 urte) eta Iraurgigoikoa (295 urte).

Hainbat adibidek hausnarketa handiagoak da kartzate, bereziki terminoak izen propio bat is latu baino gehiago egoera geofisiko arrunt bati aipamena egin diezaiokeenean eta orain arte jasotako aipamenen eta udal-aktetan topatzen denaren artean jauzi kronologiko nabarmena ikusten badugu. Arizbakarrak, adibidez, men deen poderioz leku desberdinei erreferentzia egin diezaieke; haritz bakarti bat hainbat tokitan egon baitzitekeen. Aktetan 1721ean ageri den bi tartean, Toponimia txostenak Luis Mari Mujikak bildutako aipua jasotzen du bakarrik, 1938-1921 arteko “amillaramendu liburuetan” topatutakoa.

Ez da kasu bakarra. Eguzkitzaberri, adibidez, txostenean 1976tik aurrera dokumentatzen da, baina aktetan 1730ean dago Etxeberri Eguzkitza aldaerarekin. Mandabidegi, berriz, ez dago 1989 arte jasoa, baina XVII. mende erdialdean eremu jakin bati erreferentzia egiteko erabiltzen zen.

UDAL-AKTEN ERABILERA, UDAL-ITURRI MODUAN

Udal-aktek Oiartzungo artxiboak gordetzen duen agirien artean duen indarra agerian dago. Eza gunak diren leku-izenak zein iturritatik atera diren ikusi besterik ez dago. Hala, gerta daiteke orain arte toponimoa dokumentatua bazegoen ere, berari lotutako erreferentzia guztiak udal

artxibotik kanpo atera izana, edo udal artxiboko udal-aktak ez ziren beste sail batzuetako datue tan oinarritzea. Kasu hauetan, udal-akten bidez toponimoaren itzala handiagoa dela ikusi ahal izan da, bai kronologia aurreratzeko garaian edo, besterik gabe, leku-izenaren bide historikoa osa tzeko.

Adibidez, Mariandreseneri buruzko lehenengo aipua 1802koa da txostenean, eta ez da udal-ar txiboko erreferentziarik jasotzen; akta-liburuek, berriz, 1688tik dokumentatzen dute. Kasu bera da Telleriberrikoa. Txostenean bildutako lehe nengo aipu dokumentala 1742koa da eta aktek, berriz, 45 urte atzera azaltzen dizkigute, 1697an, Paskoal Joanikotena “Tejería de Iusso” delakoa ren jabe moduan aipatzen denean. Hurrengo ha markadetan finkatzen da, 1713-1732 urte bitar tean 19 aldiz agertzen baita.

Deigarriagoa da Emetako Zelaiondoa leku-ize na. Egiari zor, ez dirudi idatzietan asko agertzen denik. Txostenak aipu bakarra jasotzen du. Edo nola ere, kronologia aldetik ezin adierazgarria goa da: txostenak, udal-artxiboko iturria erabiliz, 1881. urteko aipua biltzen zuen; udal-aktek men de eta erdi lehenago agertzen digute, 1715eko azaroan.

Bestetik, txostenak jasotzen dituen lehenen go bi aipamenen artean jauzi handia dagoenean, udal-aktetan tarteko aipuak topatu daitezke. Larrabururi dagozkion lehenengo bi aipuak 1499 eta 1706koak dira, baina aktetan 1682an topa daiteke. Txopokone, berriz, 1591tik doku mentatua dago baina txostenak ez du 1638 eta 1799 artean inolako aipurik eta aktetan, berriz, 1688an ageri zaigu. Zapatarieneri buruz bilduta ko datuak 1675ean hasten dira txostenean. Ho

Iraurgitxiki
75HISTORIA |

rren arabera, udal artxiboari lotutako zaharrenak 1906koak dira, baina aktetan 1688tik ageri zaigu; hau da, udal-iturrietan beraietan uste zena baino 200 urte lehenagoko datuak gordetzen dira.

Aragintxone baserria beste kasu bat da. Topo nomia ikerketak aipu bakarra dakar, 1693koa, Loiolako Santutegiko Artxibotik ateratakoa (egiaz “Araquinchoene” litzateke, “q”-rekin ager tzen baita agirian). Guk erabili ditugun aktetan, zortzi aldiz topatu dugu “Arakintxonea” aldaera ren bitartez: behin 1715ean, hirutan 1716. ur tean eta aipu bakarrarekin 1722., 1728., 1729. eta 1730. urteetan.

Halaber, badira txostenean garai jakin batetik aurrera desagertu egiten diren toponimoak bai na udal-aktek jarraipen handiagoa ematen diete nak. Hori da Agirrebekoa etxea: txostenak 14991578 epean bakarrik datatzen du, gehienak udal artxibotik kanpoko erreferentzietan. Aktetan, berriz, 1728ko aipu bat dago.

HAINBAT DATU ARGITUZ

Ez genuke bukatu nahi hainbat leku-izenen ar teko harremanari erreparatu gabe, toponimo desberdinak baino gehiago, termino beraren garapen historikoaren isla direlako. Lehenen go eta behin, Antonsaroe eta Antonsoro ditugu. Txostenean, lehenengoa, gutxienez XVII. men dearen azken laurdenean hasten dena, 1810ean bukatzen da; bigarrenaren estreinako agerpena 1821ekoa dugu. Ezaguna da sarobeen desager tze prozesuak kontzeptuaren galera edo eralda keta dakarrela. Askotan “saro(b)e/saroi” hitza duten leku ugari “soro” bihurtu dira, garai ho rretan sarobea galduta zegoelako eta jendeari arrotza zitzaion kontua zelako. Bi leku-izen ho rien kasuan horixe gertatu zela dirudi. Momen tuz, udal-aktetan Antonsaroeren 15 aipamen di tugu 1693-1725 artean.

Bigarren adibidea Felluar aldaera dugu, akte tan 1711ko maiatzean aipatzen dena. Txostenak ere aldaera hori biltzen du, lehenengo aipame na 1670era atzeratuz. Ageri denez, kontzeptua Feloagazarrari lotzen zaio. Gure ustetan, baina, “Felluar” horren atzean “Fellibar” legoke. Lehen aldaera Idisorekin batera ageri da, eremu batean zein bestean ezarritako mintegiei lotuta; ildo ho rretatik, Fellibar eta Idiso ere elkarrekin azaltzen dira 1700., 1702. eta 1709. urteetan. “Felluar” al

daerarekin zerikusia duten beste batzuk aurkitu dira, eta era berean, horiek ere Fellibarrera ga ramatzate. Batetik, 1723ko ekainaren 19ko udal batzarrean Txaradi, Saroee ta Fellubar barrutie tan izandako suteen berri ematen da. Bestetik, eta sute horien ildo beretik, Pellubar forma dugu 1723ko apirilaren 1ean.

Batzuetan, aipu zaharrago edo ugariagoak to patzeak lekuen interpretazioaren inguruko za lantzak argitu ditzake. Epertietaren kasua izan daiteke hori. Toponimia Liburuan aldaera hori zalantzazkotzat hartua da, “oso gutxi dokumen tatua” dagoela adieraziz; Txostenean bilatzen badugu, lehenengo aipua 1940koa dela ikusiko dugu. Horren aurrean, izenaren balizko aldaera normalizatu bezala Epertegieta proposatu da. Udal-aktetan topatutako datuekin, hipotesi ho ri berresteko modua dago, izan ere, Epertegieta aldaera hiru aldiz dokumentatu dugu 1699. eta 1708. urteetan, bertako hainbat haritz eta gaztai na-landare sartzeko eskaerengatik.

| HISTORIA76

ELIKADURAN MURGILDUZ: mokaduak eta oturuntzak

Mendebaldeko gizartearen osasunaren inguruan egun dauden arazoak ez dira gutxi. Horietako hainbatek eta hainbatek elikadurarekin zerikusia dute, eta garai bateko ohiturak, errezetak eta produktuak gero eta gehiago baztertzea da faktoreetako bat; azkeneko urteetan albo batera geratzen ari direnak suspertzeko etengabeko lanak egiten ari dira. Bestalde, gure herriaren identitatearen ustezko oinarri moduan sukaldaritzak eskuratu duen protagonismoa oso argia da, ia folklore arruntean edota sasizientifikotasun batean erori delarik. Egoera horren aurrean, harrigarria gerta daiteke zein azterketa gutxi egin den ikuspegi historikotik. Aspaldiko gizarteen elikadura eta jatekoei buruzko lanak ez dira oso ugariak; aitzitik, hurbilketa batzuk egin badira ere, azterketa sakonek ia hutsaren hurrengo izaten jarraitzen dute.

1.EGUNEROKOTASUNAREN PRINTZA BATZUK

Elikadurarena propio landutako gaia izan beha rrean, jan-edan kontuak beste ikerkuntza alorren menpe gelditu dira gehienetan, besteak beste, jar duera ekonomikoen edota udal-gobernuen esku menen analisiak egiten dituzten horien baitan (1).

Azken horien inguruan Oiartzungo udal-ak tek hamaika datu eskaintzen dizkigute, eta anitz ikuspegirekin. Garaiko udal-agintariek oinarriz ko produktuen hornidura eta salmenta berma tzeko zituzten eskumenei lotuta, hor ditugu xin garra, esnea, arrautzak, ogia, garia, babak, gazta, esnea, bakailaoa, Galiziako sardina, zahia, olioa, ardoa, sagardoa eta bestelako produktuen pre zio edo salneurriak arautzeko ebazpenak, hein batean edo bestean urtero errepikatzen direnak.

Gizartearen portaeren esparrutik ere, zen bait informazio lor dezakegu. Ikuspegi oso oro kor batek Elizaldeko iturrian arropa, barazkiak, arraina, pitxerrak eta bestelako gauzak garbitze ko debekua dugu, etengabean azaltzen zaiguna. Horretaz gain, datu zehatzagoak ikusteko aukera ere badago, bereziki XVII. mendearen azken laur denean. Garai hartan, auzo bakoitzari bere lurre tan baratzea jartzeko agindua zuzendu zitzaion, gertatzen ziren lapurretak saihestu aldera. Agi danez, nahi baino ohikoagoak ziren norberarena ez zen sailetan sartu eta bertako mozkin, fruitu eta uzta bilketak. Hori ikusita, oiartzuar bakoitza ereiteko lurra eta baratzea jartzera behartu zu ten 1672an, bertan haziak ereiteko edo, gutxie nez, aza, tipula, porru, ilar, babarrun eta bestela ko barazkiak landatzeko (I Irudia).

“…hagan sus guertas sembrando en ellas todo género de semilla o, por lo menos, la berça, çeuolla, puerro, arbeja, alubias y otros géneros…”

Bakoitzak bere baratzeak izateko agindua (1672) (A-1-2-1, 6 au.).
77HISTORIA |

“que de pocos años a esta parte se siembra y coge el fruto de la aluvia y que no dizma (sic), ni primicia, considerándolo los vecinos de V. S. como essenpta de estas obligaciones”( A-1-27-1, 377 au.-378 au. folk.)

teak joan, urteak etorri, bere lekua hartzen hasi zen. Hastapenetan mesfidantzaz: 1726ko abuz tuan, adibidez, agindua plazaratu zen aza, baba rrun eta bestelako gauzak saltzeko dituztenak Elizaldeko plazara eraman eta diru truk sal ze zatela (A-1-26-1, 246 au.-at.). Handik gutxira, or dea, egoerak oso bestelakoa zirudien. Elizak ale horretatik fruitu ekonomikoak ateratzeko asmoa agertu zuen 1728an, izan ere “babarrunaren frui tua urte gutxitatik hona erein eta biltzen dela, eta ez duela ez hamarrenik, ez hasikinik ordaintzen, berorren auzoek betebehar horietatik salbuetsi tzat hartzen dutelarik” (II Irudia); barazki hura gero eta hedatuago zegoen seinale garbia.

Halako datuez gain, zaila da elikadurari bu ruzko informazioa udal-aktetan topatzea. Izan ere, ohiko kontu ugari, arruntak zirenak, gizar teak guztiz barneratuta zituenak eta arazorik ematen ez zutenak, oso gutxian aipatzen dira agi rietan. Badira, dena den, gaia ikertzeko euskarri interesgarria osatzen dutenak, bereziki ezohiko ekitaldietan prestatutakoak. Eta horri zukua ate ra nahian, oraingoan gutiziei leku egingo diegu; ezohikoagoak diren jakiei eta gertakari edo eki taldi bereziak ospatzeko garaian egiten zirenei, egunerokotasunean kontsumitzen zena baino gauza bereziagoak topa ditzakegulako.

2.- MOKADU BEREZIAK: JAIETAKO GOZEMATEAK

Halaber, badira elikaduraren inguruan berri kuntzak islatzen dituzten datuak. Gauza jakina da Amerikak zenbait ekarpen egin zituela (to matea, patata, piperra), nahiz eta horiek gurean hedatzeko prozesua berehalakoa ez izan. Itsasoz bestaldetik iritsi ziren fruituen inguruan artoak izan du protagonismo nagusia, benetako iraultza ekarri baitzuen. Udal-aktetan bildutako berriak 1678tik aurrerakoak dira, eta badirudi ordurako nahiko hedatua zegoela (A-1-3-2, 162 au.-at.).

Indaba edo babarrunaren kasua bereziagoa da. Oiartzuarrek beraien bizitzetan pixkanaka leku handiagoa egiten hasi zitzaizkion. Eta goian 1672ko adibidea jaso badugu ere, zenbait hamar kada igaro behar izan ziren lekale horrek arra kasta erdietsi arte. Data horretako aipuak ez du jarraipen handirik izango eta hamarkada luzeak igaro arte ez zaigu agertuko. Aipu berriak, baina, oso informazio adierazgarria emango digu, bere arrakastari buruzkoa. Badirudi Indietako baba hura urruntzat jotzen zela, eta gutxi ereiten. Ur

Aurreko mendeetan jendeak ez zuen etengabe lan egiten. Orduko hartan ere, jaiegunak izaten ziren, gertakari erlijiosoetan oinarritutako edo ta kristautasunak moldatutako egunetan. Urtean zehar jai egitea, aukera ez ezik, derrigorrezkoa ere bazen. Egoera horretan zeuden igandeak eta jaiegun orokor edo nagusiak eta azken horien bezperak. Gauzak horrela, gaur izan ditzakegun 117 jaiegunekin alderatuta, egoera ez zen oso desberdina. Zenbait ikertzailek egindako ka lkuluen arabera, eta tokian tokiko ospakizunak aintzat hartu gabe, Gipuzkoan XVI. gizaldian ze rabilten kopurua 100 ingurukoa zen; eta XVII. mendeko Katalunian, esaterako, teoria eta egu nerokotasuna uztartuta, egile batzuek urte erdia (¡?) jaiegun zela iradoki dute (2).

Oiartzuni gagozkiola, Corpus egunean dant zariei ematen zitzaien bazkaria dugu. Lerro nagusietan, horien inguruko berriak aipamen orokorrak dira, zehaztasun gutxikoak. Mariana Zubietak hartutako lanen berri dugu; 1679an,

Babarrunaren arrakasta (1728)
| HISTORIA78

adibidez, 36 laguni jaten eman behar izan zien eta bi urte geroago, berriz, ezpata-dantza dant zatu zuten 51 gizoni (A-1-3-3, 97 au.-98 au. eta A-1-4-2, 143 au.).

Herriko jai nagusietakoak Done Ezteberi lo tutakoak ditugu. Alde batetik, santuaren beraren eguna, abenduaren 26an ospatzen zena, eta, bes tetik, bere gorpua aurkitu zenekoa, Done Eztebe ren Aurkikuntza zeritzona, abuztuaren 3an os patzen zen. Udako giro goxoan izanik, ospakizun dibertigarriak antolatzeko aukera ematen zuen jai horrek, eta nagusiak zezenketak eta antzarajokoa izaten ziren. Zezenketak ikusteko oholtzan esertzen ziren autoritateei askari edo mokadu bat ematen zitzaien, gozemate izenekoa.

Izenak berak dioen bezala, gozoa zen, zapore horrek garai hartan zuen ospe eta sonaren sei nale. Martin Ibarburu Aranederrak, 1713ko ze zenketetarako, gozokiak eta frutak eskaintzeaz gain, Tolosatik bi arroa elur ekarri zituen eta, ha laber, bi zezenketan zehar oholtzan izan zirenei zahagi bat ardo eta azken zezenketaren ondoren dantzan atera zirenei edatekoa ere eman zien (III Irudia).

Datuak bost urte geroago zertxobait aberatsa goak dira (A-1-18-2, 162 au.-at.). Elurrarekin ba tera, lehenengo zezenketarako 14 libra bizkotxo ekarri ziren, baita 20 libra (10 kilo inguru) udare ere, gehi antzara-harrapaketan parte hartu zute nentzako edatekoa. Oso antzekoak dira Manuel Lekuonak 1730eko zezenketetan izandako elika gaien gastuen kontzeptuak: Tolosatik ekarritako zama bat elur, bizkotxoak, lau arroa ardo (goze matean eta alero-dantzan hornitutakoa), baita udareak ere; azken horiek 1718an gastatu ziren

“traer de la villa de Tolossa una carga de niebe (…) un pellejo de bino en las dos funciones y en dar refresco a los que salieron en la danza…” (A-1-162, 143 au.)

baino dezente gehiago izan ziren, 56 libra, hain zuzen ere (A-1-29-1, 230 au.-at.).

1729an Marina Antonia Aristizabal arduratu zen zezenketa egunetan askaria eta gozematea emateaz, eta bizkotxoak, gozokiak eta “esponjak” (uretan sartzen ziren zapore eta kolore anitzeko azukre-koxkorrak) banatu zituen (A-1-28-1, 210 au.-210 at.). Bestalde, 1741ean, Maria Antonia Ariztizabalek freskagarri, gozemate edo moka durako bizkotxoez gain, “marquesote” edo mar kes-opilak izenekoak ere jarri zituen (A-1-40-1, 206 au.), hau da, erronbo formadun opilak, arrozedo arto-irinez, arrautzaz, azukrez eta bestelako osagaiz eginak eta labetuak.

Urtsula Unsein edo Unsain ardo-tabernari eta sagardo ekoizleak (3) 1721eko (A-1-21-1, 372 au.-at.) bi zezenketa egunetan emandako aska riek aurrekoak baino itxurosoagoa ziruditen. Eta horiek gozotik bazuten ere, bestelako gutiziak txertatzeko aukera ere izan zen: oilaskoak, oi landak, urdaiazpikoa, arrautzak, fruta, esponjak, bizkotxoa, elurra, ardoa, baita espeziak eta garia ere. Jakina, horiek nolabaiteko prestaketa izan behar zuten eta Urtsula bera izan zen arduradun, hori egiteagatik 20 errealeko lansaria jaso zue larik: “por la ocupazión y trauajo que a tenido en dichos días en disponer dichas colaciones”.

Adibide bereziagoak ere ikus ditzakegu, sor tzez Asteasukoa zen Matias Ramirez Arellano bo tikari-maisuarena, esaterako. Bailarako botikari izendatu zuten 1729. urtean bertan, zezenketen bi egunetan gozemateko edariak prestatzeaz ar duratu zen, osagai modura limoiak, almendrak, azukre zuria, kanela eta meloi- eta kuia- edo ka labaza-haziak erabiliz (A-1-28-1, 208 au.-at.).

Martin Ibarburu Aranederrak 1713ko zezenketetan egindako ekarpena
79HISTORIA |

Ziurrenik, denak batera nahasi beharrean, fres kagarri edo azukre-ur desberdinak egingo zi tuen, edo agian esne-edariak, almendrarekin egindakoak bezala.

3.- ELIZ AGINTARIEN BISITAK, OTURUNTZA BEREZIEN LEKUKO

Ohiko edo aurreikusitako ekitaldi horietaz gain, gizarteak ezustean harrapatzen zituen edo ezohikoak ziren gertakari eta ospakizunei ere aurre egin behar zien. Horien artean, gotzainak edo haien ordezkariek elizbarrutira egindako urteroko bisitak ditugu, artzainak bere elizta rrek zituzten ohiturak ortodoxia katolikora mol datzen ziren ala ez ikusteko. Ez ziren beti egin, baina egin zirenetan, gaiari buruzko informazio ugari ematen digute, askoz zehatzagoa.

Jan edo edari urritasuna ez zen ohiko kontua zenbait kasutan, hamaika hizkuntzatan dauden esaera zaharrek erakusten duten bezala. Garai ko testuinguru kulturalak ere laguntzen zuen, oturuntzak botere, ahalmen eta aberastasuna ren lekuko gisa erabiltzen baitziren. Asko zen mahaigaineratzen zena, ahalik eta ugariena, ani tzena, ezohikoena eta itxuraz prestatuena izate ko asmoz, betiere norberaren aukeren edo tes tuinguru sozialaren arabera. Oiartzunen bizi zen gehiegikeriak oso handia izan behar zuen XVII. mende amaierarako, eta udal-zorroari zekarz kion gastuak hagitz handiak zirela ematen du; hain handia, ezen mugatu beharra sentitu bai tzuen udalbatzak. Hala, 1675eko martxo urrun hartan, bisitariaren bisitan sortutako gastu han diegien ondorioz, ordutik aurrera horiek neurriz kalkulatu zitezela adostu zen, bisitariarekin doa zen pertsonak murriztuz eta elizbarrutia osatzen duten beste herriekin gaiaren inguruan bilera bat izateko (A-1-2-2, 7 at.-10 at., 2. foliazioa).

Nolanahi ere, bisita horiek ekitaldi bereziak izaten jarraitu zuten. Orain arteko akta-liburue tan ez dugu anitz adibideren berri, baina kuali tatiboki ematen diguten informazioa oso ikusga rria da. Eta datuak hobeto ulertzeko alderaketa bat egitea beharrezkoa balitz ere, horiei begirada txiki bat emateak, ia edozer gauza urteko edozein unetan lor dezakegun honetan, bestelako errea litate, moda, joera eta gustuekin harremanetan jartzen lagunduko digu.

Esan bezala, euskarri dokumentalak ez di ra oso ugariak, aitzitik, bi erregistro besterik ez dugu, 1701ekoa eta 1715ekoa (hurrenez hurren, A-1-11-1, 276 au.-278 at. eta A-1-17-1, 163 au.164 au.). Lehenengoan, Juan Ierobi Amolatz eta Pedro Albiztur benefiziadunek bisitaldian izan dako gastuak aurkeztu zituzten, guztira ia 1.980 erreal inguru (IV Irudia). Bigarren adibidea 1715ekoa da, eta Pedro Aguado Iruñeko gotzai naren bisitaldiaren ondotik sortu zen (V Irudia) Gastuak ia bikoitza dira, 1.990 erreal, eta infor mazioa ere ugariagoa.

Agiriek eskuratutakoaren berri ematen digu te, bereziki elikagaiei dagokienez, baina bestela ko gastu batzuk ere azaltzen zaizkigu: zelabere eta zamarientzako pentsua, ikatza, hegaztientza ko artoa, eta abar. Batzuetan erositakoaren kopu ruak azaltzen dira, baina ez beti, eta hainbatetan gastuaren zenbatekoa bakarrik dugu. Alabaina, garai haietako ospakizun berezietan zer-nolako gauzak jaten ziren ikusten laguntzen digute.

Lehenengo eta behin, barazkien urritasuna aipatu beharra dago. Oso eskasak dira aipatzen direnak, garaiko pentsamoldeari jarraituz. Ha maika plateretan oinarrizko osagaia osatuko bazuten ere, protagonismo nagusirik ez zuten eta, halaber, asko eta asko egunerokotasunean kontsumitzen ziren.

Haragiei dagokienez, alde batetik txerrikiak ditugu eta, bestetik, bestelako okela, norma lean behi eta ahariarena. Urdearen aprobetxa mendua modu ugaritan agertzen da, 1701ean produktu gehiago zerrendatzen direlarik. Hala, bi urteetan ageri zaizkigun urdaiazpiko, xingar

1701eko gotzainaren bisitan izandako gastuen zerrenda.
| HISTORIA80

edo urde-gantzaz gain, solomo, saltxitxa eta 13 libra edo 7 kilo inguru urde belarri eta hankak aipa daitezke.

Hegaztiak ziren honelako oturuntza berezie tan protagonismo aipagarria zuen produktueta ko bat. Etxeko oilo, oilanda, oilasko edo kapoiak ugariak ziren: 27 oilo eta 36 oilanda aurkeztu zi ren 1701an, eta 8 oilo, 4 oilasko eta 27 oilanda hurrengo bisitan1. Horiei usakume edo usapalek, galeperrek eta eperrek laguntza handia ematen zieten, horietako hainbat Frantziatik ekarriak. Il do nagusietatik harago, bi urteen artean desber dintasunak ikus daitezke: 1701ean oiloak, usa tortolak (6 ale), galeperrak (24 ale) eta eperrak (2) daude, eta hurrengo bisitaldian , berriz, bena rrizak eta birgalkatutako ahateak (“patos repas tados”) aipatzen dira, kopurua zehazten ez bada ere. Bestelako ehizari dagokionez, ez du ematen asko eskaini zenik, eta multzo horretan sar dai tezkeen animaliei dagokienez, soilik lau pare un txi ditugu, 1701ean.

Arrain eta itsaskiei dagokienez, berriz, lehe nengo bisitan amuarrainak eta “itsasoko arraina eta txirlak” aipatzen dira, baina pentsa daiteke halako kontzeptu orokor baten barnean 1715eko ospakizunetan aipatutako mihi-arrain, barbarin, legatz, korrokoi eta izokinak ere bazeudela, edo horietako batzuk, bederen.

Horiek guztiak edariz blaitzen ziren. Horre tan ere, 1715eko erregistroa aberatsagoa da. Ar doa da benetako protagonista, arruntagoa gerta zitekeen sagardoaren kaltetan; azken edari ho rrek ez zuen lekurik izan 1701an; 1715ean, be rriz, 100 pitxer ardo baino gehiagoren aldean, 4

pitxer sagardoak hutsaren hurrengoa dira. Jato rri ugaritako ardoa azaltzen zaigu: ardo beltza, Tuterakoa eta “Puerto”-koa (Oporto? Puerto de Santa Maria?). Ardo zuria, 1701ean bakarrik ai patzen dena, Malagan egindakoa zen. Halaber, ardo zaharraren eta Kanarietako ardoaren berri ere badugu. Postre garaitan, berriz, mistela izan zen produktu nagusia, ginga-mistela, hain zuzen ere; bai zuzenean Hondarribitik ekarritakoa zein Bailarakoa bertakoa, kanpotik ekarritako gingen bidez ekoitzia.

Jakirik kuttunenetakoak, garaiko modari jarrai tuz, gozoki eta fruitu lehorrak ziren; benetako gutiziak, eta eskaintza askotarikoa osatzen zu tenak. Kategoria horretan sar ditzakegu olibak, limoiak, udareak edo aranak, intxaurrak edota 1715ean aipatzen ez diren almendrak eta ore joiak eta, jakina, prestakuntza handiagoa zekar ten jakiak. Esne-gainak bi urteetan ikusten ditu gu, baita txokolatea ere. Azken horren beharrak nabarmen egin zuen gora 1715ean, eta 1701ean eskatutako 9 librak 27ra igaro ziren. Bestalde, elurra eta grageak edo koloreetako konfite oso txikiak ez dira 1715ean azaltzen, ezta bizkotxo tzarra ere, baina hala eta guztiz ere, mota ugari tako gozokien berri dugu: almidoia, jeleak, gozo kiak, tartak eta bizkotxoak.

Aipatutako guztiari laguntza emateko osagaien be rri ere badugu: garia, arrautzak, arroza, gatza, azu krea, esnea, gurina, olioa eta espeziak. Azken horietan azafraia, kanela eta piperbeltza ageri dira lehenengo bisitan, 1715ean ziapea gehitzen zaielarik.

Gotzainaren edo haren ordezkariaren etorrera gertakari bereziak ziren. Agintari garrantzitsu ba ti behar den moduko egonaldia erraztu behar zi tzaion. Erantzun aproposa emateko, baliabideak bilatu behar ziren, Bailaran bertan zein bertatik kanpo. Bigarren bisitan hornitzaile oiartzuarren berri zehatza dugu, bereziki etxeko hegaztiei da gokienez: Maria Barbara Esteberenak, Luis Ardo zek, Maria Felipa Oiartzabalek, Angela Berrotara nek, Etxeandia izeneko batek, Ibarburutxipikoek, Austegiren emazteak edota Zuloaga errotan bizi zirenek beren ekarpena egin zuten. Azkenik, go rago aipatutako Urtsula Unseinek ere, oraingoan ardo-ekarpena egin zuen, bai Oiartzungo egonaldi rako 65 pitxerrak zein beste 10 gotzainak ondoren egin behar zuen Goizuetarako biderako.

1715eko gotzainaren bisitan izandako gastuen zerrenda. 1 1715 beste 10 oilo eta 4 oilanda eskuratu ziren, gotzainak Goizuetara egin behar zuen bidaiarako. Baliteke desberdintasuna hemen egotea.
81HISTORIA |

Baina esan bezala, Oiartzundik kanpo ere baze goen zer hautatua. Barbara izeneko emakume ba tek, adibidez, Donostiara bidaia egin zuen, 1715ean, oturuntzarako txokolatea bertan egin zedin.

Urumeako hiribildua postreak eskuratzeko le ku aproposa izan zen, eta bertakoa zen Juan Men dinuetaren etxetik 12 libra gozoki ekarri ziren. Gutizia horietaz gain, produktu bereziagoak ere bertatik edo bestelako portuetatik ekarri ziren: Esteban izeneko gizon bat Donostiara joan zen Kanarietako ardoa hartzera, eta azafraitan lau erreal gastatu ziren han. Hondarribian ere begira da jarri zen, 2 ginda-mistela botila bertatik ekarri zirelarik. Bi emakumek izokinak ekartzeko ardura hartu zuten, nondik eskuratu zituzten ez badakigu ere; akaso Bidasoatik edo artean ibilgua aldatu ga bea zuen Urumea ibaiko osin famatuetatik.

Moja edo lekaimeek betidanik postreak eta go zokiak prestatzeko zuten dohain eta sonak ere le kua du oraingo dokumentuan. Horren lekuko dira Donostiako San Bartolometik ekarritako 4 tartak eta 6 libra bizkotxoak, baita Errenteriako Agustin darrengandik lortutako 12 libra bizkotxoak ere. Gozokiez harago, bestelako jakiak ere kanpotik eskuratu ziren.

Hegazti arruntak Bailaratik zetozen bezala, es kualde urrunagoetatik iritsi zirenen berri ere ba dugu. Esparru horretan Frantziak egundaino man tendu duen ospea aurreko mendeetan ere bazuela ikus dezakegu Oiartzungo agirietan. Bai 1701eko zein 1715eko bisitetan, erresuma hori hegazti-hor nitzaile suertatu zen. Bertatik ekarri zituzten eper, galeper, usapal eta usatortolak, zelaberez zein ga barraz, pasaporte edo igaro-baimena lortuta.

Nola prestatu ziren, mahaian nola zerbitzatu ziren eta mahaia bera nola egituratu edo apaindu zen, ez dakigu. Egungo ikuspegiak ere ez digu ba lio, ez zapore edo prestakuntza aldetik, ezta orde nan ere. Izan ere, sarrera gisa gingak, fruitu leho rrak edo natillak zerbitzatu zitezkeen. Postreetan, ohikoak gerta dakizkigukeen marmelada, gazta, fruitu, kontserba edo grajeekin batera, olibak daude. 1701ean ez bezala, oraingoan, gutxienez, badakigu azukrez betetako bi kutxetatik bat ginga -kontserba egiteko erabili zela; bestea, berriz, li monada egiteko eta sukaldariaren beharretarako.

Izan ere, esparru horretan isiltasuna nagusi bada ere, badugu hori prestatzeko propio kon tratatzen zen jendearen berri: 1701ean Grazia na gisatzailea azaltzen zaigu izen bakar moduan,

sukaldean lagundu ziotenen aipamen orokor bat besterik ez dugularik. Azken horien artean 24 erreal banatu ziren, eta Grazianak 40 eskuratu zi tuen. Bigarren bisitaldiko elikagaiei dagokienez, sukaldean aritu ziren emakumeen inguruan ere berri gehiago eskuratu ditugu: “las mugeres que siruieron en la cocina”. Guztira 68 erreal gastatu ziren: horietatik 20 Maria Josefa sukaldariaren tzat izan ziren. Hamalau urte lehenago Grazianak kobratu zuenaren erdia eskuratu bazuen ere, be ra izan zen arduradun nagusia, soldatan bertan argi ikus daitekeen moduan: laguntzaile izan zi tuen Urdinolako neskamea, Mari Gurutzeren ala ba, Fausto Zuaznabar bikarioaren eta Frantzisko Oiartzabal benefiziodunaren neskame bana, Kata lina Etxebeste eta Ana Lopez Esteberena. Horieta ko bakoitzari 8 erreal banatu zitzaizkion.

(1) Salbuespen baterako, ikus ARIZAGA BOLUMBURU, B.: “La comida en Guipúzcoa en el siglo XV”. In: Homenaje a J. I. Tellechea Idígoras. BEHSS, 16-17 (I) (1982-1983), 176-194 orr. Jarduera ekonomikoen azterketari lotuta, ikus ARAGÓN RUANO, A.: La ganadería guipuzcoana durante el Antiguo Ré gimen. Bilbao: EHU-UPV, 2009 eta egile beraren Abeltzain tza Oiartzunen XX. mende hasiera arte. Oiartzun: Oiartzungo Udala, 2013. Lerro hauetan zehar esango ditugunentzat, ikus María de los Aángeles PÉREZ SAMPER ikertzaileak egindako lanak, zeinak gaiaren inguruan argitalpen ugari dituen. Ikus, besteak bestea, “Fiesta y alimentación en la España moderna: el banquete como imagen festiva de abundancia y refinamien to”. In: Espacio, Tiempo y Forma. Serie IV, Historia Moderna, 10 (¡997), 53-98 orr. edota “Espacios y prácticas en el siglo XVIII: tertulias, refrescos y cafés de Barcelona”. In: Cuadernos de His toria Moderna, 26 (2001), 11-55 orr.

(2) Ald. DÍEZ DE SALAZAR, L. M.: Ferrerías en Guipúzcoa (Si glos XIV-XVI), vol. 1: Historia. Donostia: Luis Haramburu, 186190, bereziki 188 orr., eta KAMEN, H.: Cambio cultural en la sociedad del Siglo de Oro. Cataluña y Castilla, siglos XVI-XVII. Madril: Siglo XXI, 1998, 162 orr.

(3) Urtsulak, 1729 eta 1731 artean udaletxeko tabernaren arduradun izan zenak, bere bizibidea aurrera ateratzeko izan zuen esparru kuttunetako bat gertakari desberdinak ospatzeko antolatzen ziren ekitaldiak zirela ematen du. Nahiz eta berezi ki ardo ematen jardun, udalbatzaren aginduz zenbait egoera tan jan-edana edota ostatua ere eman zituen, hala nola, Udalak kartzelatutako presoei, Bailararen negozioei lotuta beren lana egitera zetozenei (1722., 1729., 1735. edota 1736 urteetan), baita 1723an izandako Elisabet Orleanskoaren igaroaldian edota 1732an, Oran eta Ceutako garaipenei gorazarre egiteko antolatutako ospakizunetan ere. Horretaz gain, Udalak haren zamariak eta garraiolari-zerbitzuak ere aprobetxatu zituen.

| HISTORIA82

SOINUENEAK HOGEI URTE

Gure herriko museoak bisitatu dituztenen artean bazaude, jakingo duzu Soinuenea Ergoien auzoan dagoela, auzoko frontoiaren ondoko eraikinean. Gainera, gazteenen artean bazaude, betidanik hor egon den museoa izango da zuretzat, baina urte gehixeago badituzu, ziur aski, gogoratuko duzu gaur egun museoa den eraikin horrek beste betebehar bat izan zuela, eskola eta etxebizitza izan baitzen museoa baino lehenago. Auzoko bilerak egiteko ere erabili zuten eskola izateari utzi zionean.

Soinuenea gaur egun.

Tornola kaleko eskola hura Soinuenea izateko bidean 1996ko urtarrilean jarri zen, Jon Iñarra alkatea buru zuen orduko Oiartzungo Udalak eta Juan Mari Beltranek Herri Musikaren Txokoa an tolatzeko adostutako hitzarmenarekin. Orduko hartan Herri Musikaren Txokoa Iturriozko dorre txean jartzea pentsatu bazen ere, hura egokitu ar tean Ergoienen hastea erabaki zen.

Kontuak kontu eta labur-labur idatzita, hitzar menak esaten zuen Juan Mari Beltranek soinu -tresnaz, liburuz eta hainbat formatutan gorde tako grabazioz osatutako bilduma Oiartzungo Udalari erabiltzeko eskubidea ematen ziola. Bes talde, Oiartzungo Udalak bilduma hura baldintza egokietan jaso eta erakusteko leku eta baldintzak jartzeko konpromisoa hartzen zuen horretarako behar ziren eraikinak eta langileak kontratatuz.

Behin proiektua onartua eta martxan zela, oiar tzuarrak eta oraindik abiatu berria zen proiek tuaren berri zuten herritik kanpoko lagunak segi

tuan hasi ziren laguntzera etortzen. Herri musika maite zuten heldu zein gazteak, bakoitzak men deratzen zuen alorrean, eskola edo lan ordueta tik kanpo beren bultzada merezi zuela uste zuten proiektu horren alde aritu ziren. Batzuk apalak eraikitzen aritu ziren, beste batzuk bilduma osa tzen zuten dokumentuen fitxak egiten, herriko musika ohituren berri ematen beste batzuk. He rriko eragileek jaioberria zen Herri Musikaren Txokoak zer-nolako noranzkoa jarraituko zuen ikusteko Urueñako Centro Etnográfico Joaquín Díez ezagutzeko bidaia ere antolatu zen.

Horrela iritsi zen 2002ko martxoaren lehenen go eguna, eta harekin Herri Musikaren Txokoa gauzatuta ikusi genuen.

Geroztik hor jarraitzen du Herri Musikaren Txokoak. Ireki zen lekuan jarraitzeak ez du esan nahi berdin jarraitzen duenik, izan ere, edukia ugaritzen joan da eta hura biltegiratu eta erakus teko erak aldatzen joan beharra izan du. Horre

83HISTORIA |

kin batera eraikina ere pixka bat aldatu da bolu men bera mantenduz, eta eduki berria hartzeko lekua sortu da. Irekiera egunean ikusi zenuten erakusketa hura soinu-tresna gehiagorekin osa tu da eta, horretaz gain, erakusleihoak beste era batera antolatu dira bisitan etortzen diren talde handiak erosoago egon daitezen.

Izenean ere izan da aldaketa. Herri Musikaren Txokoak hamar urte bete zituen urtean, Soinue nea hitz bakarreko izena hartu zuen. Soinuaren etxea dela azaltzen duen izena eman genion. Soinua baita euskaldunentzat hotsetik harantz musika. Soinua baita musika egiteko erabiltzen dena, izan ahokoa edo ezpainetakoa, handia edo txikia, akordeoia edo ttunttuna. Horregatik guz tiagatik erabaki genuen hain maite dugun Herri Musikaren Txokoa hitz bakarrean biltzen duen Soinuenea gainetik jartzea.

HELBURUAK

Hala ere, bada aldatu ez denik ere. Izan ere, so rreran zehaztu ziren helburuek indarrean jarrai tzen dute. Herri musika da Soinuenearen izateko arrazoia eta hura zentzu zabalean ezagutu nahi du. Horretarako, herri musikari eta hura egiteko erabiltzen diren bitartekoei, soinu-tresnei buruz ko ezagutzan sakontzen lagun diezaguketen do kumentuen bilgunea izateko nahiari eusten dio; bertakoa munduan kokatuta ezagutzen eta aldi berean mundukoa bertatik abiatuta ezagutzen lagundu nahi dugu. Mundu osoko herri musikari buruzko dokumentuak topatuko ditu hona dato rren ikerlariak, baina ahalegin berezia egiten dugu gure inguruko, Euskal Herriko, herri musikari bu ruzko jakintza biltzen. Garai batean paperean jarri zen ezagutza hori, izan testu edo partituretan, izan marrazki edo argazkitan, bibliotekan dago. Gaur egun audio eta bideo grabazioak ugaritu dira eta Soinueneko fonotekan eta irudi artxiboan baditu gu ere, pixkanaka handitzen ari da zerbitzarietan daukagun informazioa. Guztiak eskura edukitzen ahalegintzen ari gara herri musikari buruzko gal derak dituenari erantzuna non izango duen esan ahal izateko.

Soinuenean bildu dugun jakintza hori ezaguta razteko gogoz jarraitzen dugu. Horretan aritzen gara erakusketa ikustera etortzen diren ikasle tal de edo bisitariei ahal dugun era ulergarrienean be gi aurrean dituzten soinu-tresnen funtzionamendu teknikoari eta funtzio sozialari buruzko azalpenak ematen. Horrekin batera, era askotako ekitaldiak

antolatzen ditugu. Herri Musika Kontzertuetan he rri musika zuzenean entzun eta ezagutzeko auke ra izaten da. Herri Musika Jardunaldietan, berriz, urtero gai bat jorratzen dugu. Eta Herri Musika Tailerrekin haurrek beren senide helduekin herri musikara gerturatzeko aukera izaten dute era ez berdinetara: kontzertu didaktikoekin, dantzak ika sia, hots-jostailuak eraikiz...

Herri musikaren ezagutza zabaltzeko bidean, tresna garrantzitsua da Soinueneak kudeatzen duen Oiartzungo Herri Musika Eskola. Bertan herri musikan erabili izan diren soinu-tresnak jotzen erakusten dute prestaketa espezializatua jaso eta musikari moduan esperientzia zabala duten irakasleek. Txalaparta, alboka, dultzaina, txistua, perkusioa, biolina eta xirolarrua jotzen erakusten duten irakasleek errepertorio herri koia lantzen dute.

PERTSONAK

Sorreratik zehaztuta dauden helburu horiek lor tu nahian lanari beldurrik ez dion gizataldea bil du da. Momentuko baldintza ekonomikoek eta antolaketak ahalbidetu dutenaren baitan langile kopurua eta haiek Soinueneari eskainitako la naldiaren ordu kopurua handitzen joan da. Gaur egun Juan Mari Beltranen gidaritzapean museoan aritzen garenak Joseba Zabaleta, Orkatz Arbelaitz eta Itziar Navarro gara. Eta gure aurretik aritu zi ren garai eta epe ezberdinetan Juan Mari Urruzo la, Iñaki Eguren eta Agurtzane Aizpuru. Museoan lanean aritzen garen guztiek gidatzen ditugu bi sitak eta bisita horietan zenbait soinu-tresna edo hots-jostailu jotzen ditugu, bakoitzak bere espe zialitatea dauka. Horretaz gain, ordenagailuaren aurrean ere ordu mordoxka ematen dugu lanean, izan ere bakoitzak bildumako atal baten ardura du eta atal horretako dokumentuak katalogatzen ditu. Proiektuetarako dirulaguntzak lortzeko ur tero lehiaketa eta deialdietara aurkeztu beharre ko txostenak prestatzeaz gain, ondoren proiektu horiek aurrera eramaten ematen dugu denbora. Azken urteetan, adibidez, liburu eta diskoen argi taratzeari eskaintzen diogun denbora asko handi tu da, bereziki iaz abiatu genuen euskal herri mu sika ardatz duen entziklopediaren lanketarekin. Horren lehenengo emaitza urte hasieratik kalean den Soinu-Tresnak Euskal Herri Musikan. Entziklo pedia I liburua da. Euskaraz argitaratutako liburu hori Soinuenearen web orrian ere irakur daiteke beste itxura batekin eta beste hiru hizkuntzatan ere jartzen ari gara.

| HISTORIA84

Oiartzungo Herri Musika Eskolan soinu-tres nak jotzen erakusten Madalensoro pilotalekuko ikasgeletan aritzen dira, berriz, Asier Goieaskoe txea, Arkaitz Miner, Asier Ansa, Teresa Jareño, Jon Patxe eta Peio Irigoien, eta horien aurretik Felipe Ugarte, Iñigo Monreal, Ixiar Jauregi, An der Barrenetxea, Iñaki Eguren, Jon Ansorena, Lara Mitxelena, Gema Ines, Aitor Beltran, Haritz Ezeiza, Juan Mari Urruzola, Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon aritu ziren. Ez dituzte denek soi nu-tresna guztiak erakusten, batzuek txalapar ta, besteek txistua, alboka, dultzaina, xirolarrua, biolina, perkusioa... soinu-tresna bat maisu iza teraino menderatzeak lan handia ematen du, zer esanik ez bi edo gehiago menderatzeak.

Museoko eta eskolako txukuntasunaz ardura tzen dena Arritxu Maritxalar da.

Agerikoa da pertsona askoren lanari esker di rauen proiektua dela Soinuenea. Langile horien emaitzari hainbat zale eta lagunen ekarpena gehitu behar zaio. Soinuenea antolatzeko egi tasmoa abiatu zenetik etorri izan dira Ergoien aldera hainbat eratako laguntzaileak: ikasleak, jubilatuak, musikazaleak orokorrean. Gaur egun lanean ari den bat baino gehiago ikasle garaian dokumentuak katalogatzen ibilia da. Baina bule goko lanetatik kanpo lagundu izan dutenak ere badira, kontzertuetako oholtza prestatzen edo kontzertuaren ondoren izaten ziren afariak pres tatzen edota ematen. Ergoien auzoko Auzokalte elkarteko Arritxu eta Kapeo makina batean ibili dira halako lanetan.

ELKARLANA

Hogei urteko ibilbidean gelditu gabe aritu gara la nean Soinuenean, eta gure tamaina txikiaren jaki tun, ohikoa izan da proiektuak aurrera ateratzeko lankideekin aritzea. Era eta iraupen askotako lanki detzak izan dira. Proiektu edo ekitaldi bateko lanki detzak izan dira batzuk, urte bateko Herri Musika ren Jardunaldi batzuk antolatzeko adibidez. Beste elkarte batzuekin lankidetza estuagoa izan da eta urteko programak ere antolatzen ditugu.

Herri mailan, Oiartzunen, Udalarekin bezala Lar taun Txistulari Taldearekin eta Ibargain Musika Eskolarekin harreman estua izan dugu. Herriko dantzariak ere ez dira urruti izan; ikastetxeetako dantza-taldeak, Olarri, plazan dantza antolatzen duen taldea eta Oiartzungo ihoteak antolatzen di tuztenekin ere aritu gara dantzatzeko musika joko zutenak bilatu edo prestatu nahian. Beraiek urtetan pilatutako jakintza partekatzeko plaza ere izan da Soinuenea eta behin baino gehiagotan eskatu izan diegu guk antolatutako jardunaldi eta tailerretan aritzeko. Abaraxka Udal Ludotekarekin maiz biltzen gara elkarrekin haurrei musikarekin lotuta dagoen ezagutza helarazteko espazioak sortzeko asmoz.

Herritik kanpora euskal kulturaren alor ezberdi netan, nagusiki musikan eta dantzan, adituak diren elkarteak izan ditugu bidelagun. Gurekin aritu dira jardunaldi eta emanaldiak antolatzen Euskal He rriko Txistulari Elkartea, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, Bertsozale Elkartea, Euskal Dantzarien Bil tzarra, Euskal Kultur Erakundea, Ortzadar, Eresbil eta Musikene.

Soinueneko gaur egungo langileak: Juan Mari Beltran, Joseba Zabaleta, Orkatz Arbelaitz eta Itziar Navarro
85HISTORIA |

Nazioarteko esparrua gaur egungo teknologia berriekin gertuago dugu denok, baita Soinue nea eta gisako erakunde txikiek ere. Horri esker, mundu mailan ezagunak diren soinu-tresnen bildumekin batera ikus daiteke Soinueneko bil duma. Hori ahalbidetzen duen proiektua MIMO da, mimo-international.com helbidean ikus dai tekeena. Bertan mundu osoko museoak gaude, oso neurri ezberdinetakoak, bakoitza ahal duen neurrian laguntzen. Sortzaileak Frantzia, Alema nia, Eskozia eta Belgikako museo handiak izan zi ren. Lehen unetik publikoak ziren soinu-tresnen bildumak zituzten bazter guztietako museoen parte hartzea bilatu zuten, eta horrek hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituzten lekuetarako ego kitua dagoen web orria prestatzera behartu zi tuen. Soinuenea MIMOko parte denetik, euskara sareko mutur horretara ere iritsi da eta bertan dago munduan zabalduagoak dauden beste hiz kuntza mordoxka batekin; ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana, suediera, katalana, txinera eta gehiagorekin batera. Beste askoren artean, Pariseko Cité de la Musique, Edinburgoko Uni bertsitatea, Nurenbergeko Germanisches Natio nal Museum, Bruselako MIM, Bartzelonako Mu seu de la Música museoarekin egiten dugu lana soinu-tresnei buruzko jakintza munduko biztan le guztien eskura jartzeko ahaleginean.

Museoak desagertu diren iraganeko oroigarriak erakusteko lekuak direla pentsatu izan du jende askok. Soinuenean lan egiten dugunok argi dugu hori ez dela horrela eta gizadiaren jakintzaren erakusleiho apartak direla, beti zer ikasia izaten dela haietan.

Erakusketan ikusten dena bisitariak ahalik eta era osoenean jaso dezan, bisita gidatuak eskain tzen ditugu. Bisita horietan soinu-tresnen fun tzionamenduaz hitz egiten dugu bertako langi leak garen gidariek, eta soinu-tresna horietako batzuk jotzen ditugu bisitariaren esperientzia osatzeko. Aldi berean, soinu-tresna horiekin egi ten den hots edota musika ze ingurugirotan eta ze asmorekin erabili izan den ere azaltzen zaio bisi tariari aldiro bakarra den giroa sortuz.

Bilduman ditugun soinu-tresna guztiak erakus ketan jartzeko lekurik ez izateak bildumaren zati batekin aldi baterako erakusketa ibiltariak anto latzeko aukera ematen du. Hala, eskatzen duten herrietan erakusketa ibiltaria jartzen dugu irau pen ezberdina duten egonaldietarako. Ohikoa iza ten da euskal kulturari zuzendutako jaialdietan Ergoiengo aretoetan dagoen erakusketaren ber tsio txiki bat jartzea. Euskal Herrian erabili diren soinu-tresnek bakarrik osatutakoa da. Erakuske ta hori ikusteko aukera izan dute Urnieta, Lazkao, Bilbo, Basauri eta beste herri askotan; baita Oiar tzungo eta Lezoko Kilometroetan ere.

Hori horrela, Soinueneak herri musika egi teko Euskal Herrian eta mundu zabalean era biltzen diren soinu-tresnez osatutako erakus ketaren ondoan herri musika gauza bizia dela gogorarazteko ekintza ugari antolatu ditu ho gei urteko ibilbidean. Ateak zabaltzeko egin zen ekitaldian musikariak han izan ziren txis tua, dultzaina, alboka, soinua, panderoa eta danborrak joz beren lekua aldarrikatzen. Eta handik hiru hilabetetara izan zen ondoren ur taro bakoitzean errepikatuko zen erritualeko lehenengo Herri Musika Kontzertua.

Erakusketa ibiltaria. Lasarte-Orian, 2017ko uztaila. Andoitz Antzizar eta Joxe Lasa, Oiartzungo udaletxean, 2013ko azaroan.
| HISTORIA86

Euskal Herrian egiten den herri musika Soi nuenean entzuteko aukera izan behar genuela pentsatzen genuen eta, aldi berean, gurera ger turatzen ziren musikari eta zaleei Euskal Herri tik kanpora herri musikak ze itxura eta erabilpen duen ere ezagutzeko aukera eman behar geniela iruditzen zitzaigun. Hori dela eta, kontzertuak bikoitzak izan dira eragozpenen1 bat izan ez den guztietan, euskal eredua eta Euskal Herritik kan poko eredua entzuteko plaza izan dira kontzer tuak. Euskal Herriko bailara guztietatik ez bada, gehienetatik etorri da musikariren bat Soinue neara kantatzera edo soinu-tresnaren bat jotze ra. Tartean izan genituen gaur egun gure artean ez dauden baina gogoan gordeko ditugun au rreko belaunaldiko soinu-jotzaileak, baita herri musika iraganeko kontu bat ez dela gogoraraz ten diguten musikari gazte askoak ere. Kanpotik, berriz, jatorri ugaritako musikariak etorri zaizki gu. Asko Iberiar penintsulatik etorri dira, baina Aturri ibaitik harantz dauden eskualde askotako musikariak ere izan dira Herri Musika Kontzer tuetan: Okzitania, Korsika, Bretainia, Frantzia, Gales, Eskozia, Irlanda, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Italia, Hungaria, Moldavia, Georgia... Afrika eta Amerikako musika entzuteko aukera ere izan dugu Ginea Bissau, Venezuela eta Txile ko musikariei esker. Musikari haiekin hitz eginez haiek eta haien kultura hobeto ezagutzeko au kera eman izan duten afariak ere Herri Musika Kontzertuen bereizgarri bat izan dira, askotan momentu magikoak sortu izan dituztenak.

Kontzertuek herri musikaren egungo egoe ra erakusten badigute ere, berekin lotutako gai zehatzak xehetasun handiagoz aztertzeko auke ra emango zuen beste plaza baten beharra ikusi

zen. Hortik hasi ginen Herri Musika Jardunaldiak antolatzen. Esan bezala, herri musikarekin lotu ra duten gaien inguruko ezagutza partekatzeko plaza izan dira. Lehenengoan bertsolaritzaz aritu ginen. Gero etorri ziren dantza, panderoa, erral doiak, inauteriak eta beste hamaika gai zehatz. Antzeko kezkak leku gehiagotan izaten direla jakitun, jardunaldietan ere hainbat lurraldetako hizlariak elkartzen ahalegindu izan gara. Besteek arazo berdintsuen aurrean egin duten bidea eza gutzeko aukera eman izan du, eta kanpotik etorri direnei gure inguruan sortu dena erakutsi zaie.

Kontzertu eta jardunaldien balorazioa baiko rra izan da lehen unetik, baina haurrentzat gogo rregiak zirela sumatu genuen. Hori dela eta, adin txikikoentzat egokiagoak izango ziren formulak bilatu genituen eta hortik sortu ziren kontzertu didaktiko eta tailerrak. Kontzertu didaktikoen kasuan, Herri Musika Kontzertuan parte har tzen duen taldeetako batek bakarrik ematen du. Gainera, kontzertuaren iraupena ere laburragoa izaten da. Tailerretan, berriz, herri musikare kin lotuta dauden ekintzak antolatu izan ditugu: dantzak ikasi ditugu, hots-jostailuak eraiki ditu gu, hots-jostailu horiek egiteko lehengaiak esku ratzeko ibilaldiak antolatu ditugu...

Haur eta helduentzat erromeriak ere antolatu izan ditugu, gehienetan Oiartzungo eta bere au zoetako festetarako, baina abenduko Xanisteban egunerako edo Abaraxka Udal Ludotekako ikas turte bukaerarako ere bai.

Soinuenetik egiten den ikerketa lana ezaguta razteko, Herri Musika Bilduma sortu zen. Hasie

jolasen tailerra, Soinueneako atarian, maiatzean. martxotik 2022ko maiatzera, COVID-19 birusak eragindako egoerak kontzertu, jardunaldi eta beste ekitaldiei era ezberdinetan
87HISTORIA |
Dantza
2013ko
1 2020. urteko
eragin die.

ran herri musikako gai monografikoak biltzen zituzten liburuak argitaratu ziren bilduma horre tan. Ondoren, Herri Musika Jardunaldietan aur keztutako lanak ere jendearen esku jarri behar zirela ikusi genuen. Bildumako lehen aleak liburu moduan argitaratu ziren, ondoren disko-liburue tara jo genuen eta nork daki etorkizuneko argi talpenak nolakoak izango diren.

Gaur egun argi dago informazioa zabaltzeko inguru nagusia Internet dela eta Soinuenearen web orriak alde horretatik orduan eta garran tzi handiagoa du. 2020ko martxotik web orriak jasotzen duen bisitari kopurua biderkatu egin da eta aztertu beharrekoa bada ere, argi xamar ikusten da web orria erabiltzen dutenek eta li buruak erabiltzen dituztenek funtzionatzeko era oso ezberdina dutela. Web orrira sartzen denak ezagutza pintxoak hartzen dituen bitartean, libu ru bat hartzen duenak eserialdi luzeko jatordua egiten duela pentsa dezakegu. Besterik gabe, ez berdinak dira, ezin dugu bata bestea baino hobea denik esan, ezta batak bestea ordezkatu behar duenik ere. Izatekotan elkarren osagarriak direla pentsatzen dugu.

Azken urteetan, paperean eta Interneten argi taratu dugun argitalpen mardul batekin ari gara jo eta su. Hori da Soinu-tresnak euskal herri mu sikan. Entziklopedia deitu duguna. Proiektu ho ri gutxienez lau urtetan luzatuko da, eta izenak esaten duen bezala, euskal herri musikan erabili diren eta erabiltzen diren soinu-tresnei buruzko ezagutza biltzea du helburu. Hain lan handia egi teko, Soinuenetik kanpoko jendearen laguntza beharrezkoa izan zaigu eta herri musikarekin lo tura estua duten musikari eta irakasleak ari dira

parte hartzen. Orain arte lehen alea argitaratu dugu, flautei zuzendutakoa, eta bertan flauten funtzionamendua aipatzeaz gain, Euskal Herrian iraganean izan duten lekua ere aipatzen da. Ho rretaz gain, antzinako ikonografian azaltzen di ren ereduen berri ere ematen da.

Bigarren alea urte honen bukaeran argitaratze ko asmoa dugu eta horretan ari gara Soinueneko lantaldea eta proiektura batu diren ikerlari lagu nak: Iñaki Eguren, Aitor Larrañaga eta Aingeru Berguices. Bakoitza soinu-tresna mota edo talde batean zentratu da. Aipatu beharra dago Ainge ru Berguices orain dela egun gutxi eraman duela minbiziak eta berak hala eskatuta Emilio Xabier Dueñasek bukatuko duela hark aurreratua zuen aho-soinu eta akordeoiei buruzko artikulua.

BESTE HOGEI URTE

Soinuenea abian jarri zuten aldeek benetan me rezi zuela pentsatuz egin zuten eta orain arteko ibilbideak arrazoia eman die. Bertan lanean ari garenek Soinuenean sinisten jarraitzen dugu. Munduko herrien musika gizakiaren kulturaren zati garrantzitsua dela pentsatzen jarraitzen dugu eta euskaldunok gure izaerarekin aberas tasun unibertsal horri gure ekarpena egin dio gula uste dugu.

Euskal Herriak bere kultura eta tartean bere musika egin eta erabiltzeko era garatu du. Garai bakoitzean herritarrek momentuko ahalmenare kin beren beharrak asetzeko helburuarekin mol datu duten ondasun malguenetako bat da herri musika. Batzuetan bitarteko gutxirekin agertu da. Beste batzuetan era askoz oparoagoan. Ba tzuetan sekulako birtuosismoz josia. Beste ba tzuetan era xume eta apalean. Zabala da herri musikaren kontzeptua eta denak gonbidatzen gaitu bertan parte hartzera, bakoitza bere gaita sun eta gogoekin onartzen du bere altzoan.

Horregatik, ez dakigu beste hogei urte edo ho gei mila izango diren, baina Soinueneak eta mu sikak hor jarraituko dute oiartzuarrek, mundu honetako pertsonek, jaiotza, bizitza eta heriotza ospatzeko hitzekin aski ez dugun bitartean.

Soinueneak argitaratu duen azken liburuaren azala.
| HISTORIA88
SOINUENEA

UNIBERTSOA KAOSETIK SORTU OMEN ZEN Pagoarteren 25. urteurrena

Ziur nago, noiz edo noiz, guztiok pentsatu izan dugula sormenaren, artearen edo kulturaren ze rizanaren inguruan. Zer da sormena? Zer da ar tea? Zer da kultura? Zer du arteak sormenetik eta zer kulturak artetik? Internetera joz gero bertan izango duzu erantzun objektibo edo zientifiko bat, baina aurrez aurre galdetuz gero, subjekti botasunean erortzen gara. Interneteko erantzuna irakurri ondoren, gure inkonformismo kronikoan eroriko gara, eta berriz ere subjektibotasunaren ideiara egingo dugu buelta.

Artea errealitatea edo irudimena nolabait adie razteko giza ekintza da Wikipediaren arabera, baina kalean aurkitzen duzun inork ez dizu eran tzun hori emango. Artearen definizio zehatzik ez da egin inoiz, beti egon izan da gizartea eztabai da sakon batean murgildurik, subjektibotasunean murgildurik, eta ez dirudi eztabaida hori laster amaituko denik.

Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboek osatzen dute. Teoria guztiok ulertzen dugu, baina batzuei kosta egiten zaie praktikara eramatea, edo eta aldatzen ari de la ulertzea. Berriro ere, gure inkonformismo kro nikora egiten dugu buelta, eta hortik ateratzea oso zaila izaten da, burugogor izateaz harro baikaude.

Sormena gizakiak ideia, kontzeptu eta objek tu berriak sortzeko duen gaitasuna da. Hala dio Internetek, baina pentsatzen jarriz gero, sortzen dugunean, ez gara ari ezer sortzen, ezinezkoa da sortuta ez dagoen zerbait zerotik sortzea, beraz, hori ere subjektiboa da.

Pagoarteren ekintzak.

Arteak, Kulturak eta Sormen edo Sortzailetasu nak sortzen duen lanbro subjektibo eta korapi latsu horretatik sortu zen Pagoarte ere. 1997an Oiartzunen, bere bidea abiatu zuenetik, Euskal Herri osoko eta diziplina askotako artistak batu zituen Pagoartek: idazleak, margolariak, bertso lariak, argazkilariak, kantariak… Baina horrek guztiak bazuen sorrera bat.

89HISTORIA |

HIRU “SORTZAILE” INDUSTRIALDE BATEAN

Badakigu proiektu guztiek sortzaile bat edo gehiago behar dituztela. Kasu honetan, Pagoar tek hiru aitzindari izan zituen: Anton Mendi zabal, Mikel Mendizabal eta Imanol Irigoien. Norberak bere mundua zuen, hala nola, norbe raren arazoak, baina baita arazo komun bat ere. Haien lanean eta proiektuekin aurrera jarrai tzeko espazio falta. Antonek, eskultura egiteko tokia behar zuen, Mikelek estudioa behar zuen bikoizketa eta ikus-entzunezkoetarako, eta Ima nolek pintatzeko. Momentu hartan sortu zen Pagoaldea.

Pagoaldea sortu baino lehen lantegi bat ze goen Ergoienen, “Tornos TOR (Talleres Otae gi-Ruiz)”. Ordurako hutsik zegoen, eta proiektu bat egin zuten, guztia eraberritu eta zatitzeko. Garai hartan, esan bezala, hirurek zuten arazo bera, eta Antonek esan moduan, hura zen au kera “bereziena”. Bereziena zergatik? Bada, ga rai hartan ez zelako oso ohikoa haien ideiekin industrialde batera joatea. Esan genezake gaur egun normalagoa dela industrialde batean bes telako gauzak egitea baina orduan ez. Hori iku sirik, guneari nortasun bat ematea beharrezko tzat jo zuten, ez zekiten zehazki zer zen egingo zutena, baina nortasun berezi bat eman nahi zioten, “sorkuntza nortasun bat”.

Hori horrela, eraikinaren iskina bat hartu zu ten hiruen artean. Norberak bere ibilbidea ze raman bizkar gainean, eta bazuten esperientzia nahikoa: Antonek, arte plastikoetako eta eskul tura alorreko jende asko ezagutzen zuen; Ima nolek, pintura aldekoa eta, batez ere, literatur mundukoa; eta Mikelek, zinema eta irudi alde koa. Hori baliatuz, eta honekin eta harekin hitz eginez, programazio bat egiten hasi ziren.

HASIERA ETA LEHEN EMANALDIAK

Lokala hartzeak bazekartzan berarekin beste zenbait egiteko edo eginkizun. Lokala antolatu, diseinatu, oholtza bat jarri, aulkiak erosi… Gau za txikiak izanagatik, dirua aurreratu beharra zegoen, eta horrelaxe prestatu zuten oholtza eta 100 ikusle jasotzeko moduko espazioa.

Hori horrela, lehen ekintzekin hasi ziren: Pa goarteren estreinaldia izan zen lehen bertso pi lota; eskultura eta pintura erakusketak; Bideo proiekzioak; eta baita hitzaldiak ere. Hasieratik ikusi zuten Oiartzunen bazegoela jende bat in teresa zuena ekintza horietara joateko. Antonek adierazi duenez, garrantzi handia izan zuen bere ikasle ohiekin izan zuen harremanak. Bera ikas tolatik zetorren eta beti izan zuen oso harreman naturala ikasleekin, baita ikasketak amaituta koan ere. Izan ere, askok musika aldera jo zuten, eta beste askok arte ederren aldera. Harreman hori modu bat zen belaunaldi ezberdinak lo tzeko, eta horrela hasi ziren hainbat ikasle ohi ekintzetan eta taldean parte hartzen. Hori izan zen Pagoarteri beste bizitasun bat ematen ziona. Gazteek ere ekartzen zituzten bere mundukoak, eta horrek haien mundua eraldatu, eta Pagoarte ri bizitasun berezi bat eman zion.

BEREZITASUNAK ERREFERENTZIA BIHURTU

Argi dago Pagoartek bazuela berezia egiten zuen zerbait. Bazuela jendea erakartzeko ahalmena, eta bazuela berrikuntzarako espazioa. Hasieratik hasi ziren haien estiloa markatzen, inork aurrez egin ez zituenak egiten. Bertso-pilota adibide garbiena. Inork ez zuen inoiz horrelakorik egin, eta Ergoienen lehenengoa egin zutenean jendea ren interesa piztu zuen, baita hedabideena ere, guztia zen berrikuntza.

Pagoarteren lokala. 1997 bertso pilota.
| HISTORIA90

Haien arlo propioko ekintzak ere egiten jarrai tu zuten, baina beti berrikuntzari ate bat zabalik utzita. Gauza ohikoak ezohiko bihurtzen zituzten, eta horrek lehen aipatutako nortasuna ematen zion Pagoarteri.

Baina guztia ez zen berria. Tradizioari ere be girada botatzen zioten noizbehinka. Hala egin zuten Oiartzungo Kantu Zaharren saioa. Horrek Pagoarte herrira ireki zuen, eta herria Pagoartera ekarri. ETBri ere gustatu zitzaion ideia, eta saioa zuzenean emateko apustua egin zuten. Baina gau za guztien moduan, guztia ez da ongi ateratzen. Hala dio Antonek:

“Anekdota gisa, istripu bat izan genuen, argin darrik ez zegoen eta generadore handi bat eska tu behar izan genuen. Badaezpada ere ondoko lokalekoak giltza utzi zigun argindarrarekin-edo arazorik izanez gero berea hartzeko (guk askoz gehiago behar genuen hark zeukana baino). En tseguak egin genituen, oso interesgarriak. Alaitz eta Maiderrek kantatzen zuten adibidez, eta Le kuonatarrek zuzentzen zituzten. Lezio handiak eman zizkiguten Lekuonatarrek. Asko ikasi ge nuen. Lartaun abesbatza, abeslari guztiak, Lekuo natarrak… egunean bertan entsegu orokorrean dena bikain atera zen. Dena prest zegoen, Paki nean geunden denak zain eta momentua iritsi ta, ezin generadorea arrankatu! Enpresakoek ez zuten erantzuten, denak zain, garbi zegoen zu zenean ezin zela eman… gure kezka nagusia zen ilunpean ez egotea. Azkenean, ondoko lokaleko argindar gutxi harekin argitu eta egin ahal izan genuen eta ETBk bota ahal izan zuen. Arrakasta itzela izan zen”.

XELEBREKERIA BAT BESTEAREN ATZETIK

Taldea handitzen zihoan heinean, diziplina ez berdinak gerturatzen hasi ziren. Taldekideek ha sieratik zuten talde anitz baten ideia, diziplina al detik behintzat. Laborategi gisako bat nahi zuten, gauza normalak toki guztitan egiten ziren, baina gauza ausartak, beste formula batzuk lantzea, ez zen horren ohikoa. Horri lotuta, oso interes garriak izaten omen ziren Paki tabernan egiten zituzten bazkari-bilerak.

Dinamika nahiko berezia izaten zuten. Lehe nik ideia zaparrada izaten zen. Bakoitzari burura etortzen zitzaion hura bota. Ordurako bazegoen koordinaziorako arduradunik, lehenik Karmele Cruz izan zen eta gero Aitziber Arnaiz. Beraiek apuntatu eta biltzen zituzten ideiak eta gero has ten ziren kentzen. Hau bai, hau ez… azkenean batzuk geratzen ziren eta kajoian gordetzen zi tuzten. Beti izaten zituzten errekamaran ideiak lantzeko. Gero etortzen zen probatzea. Artistei proposamena egitea izaten zen zailena, izan ere, esperimentatzeko prest zeuden artistak behar zituzten.

Aitziber eta Karmeleri egindako elkarrizketan taldeko giroaren inguruan aritu ginen, eta baita artisten inguruan ere. Oso “polita”, “sanoa” eta “espontaneoa” bezala deskribatu dute giroa. Ber tan adin oso ezberdinetako jendea zegoen, eta bazkari-bileretan harrikada sortzaileak izaten omen zituzten.

Aitziberrek dio espontaneotasun horretan gal du egiten zela maiz, beste arlo batetik zetorrela ko, baina asko liluratzen zuela bertan zeudenek ezagutzen zuten artista kopuruak edo izaten zi tuzten ideiek. Baita gaur egungo difusio-zerren den modukoa zen helbide zerrenda luze horrek

1998. Niko Etxart Paki tabernan. 1998. Bertso olerkia, Pakin afaria.
91HISTORIA |

ere. Ia 400 gutun prestatzen omen zituzten ema naldi bakoitzerako gonbidapenekin. Bertan Oiar tzungo herritarrak, herriko zein kanpoko sortzaile eta kultur zaleak: euskal kulturako izen handiak (Xabier Lete, Andoni Egaña, Harkaitz Cano, Maria Mendizabal, Mikel Laboa…) eta hilero jasotzen zu ten Pagoarteko ekintzen berri. Euskal kulturako erreferente asko bildu zituen Pagoartek, bai sor tzaile eta protagonista gisa eta baita ikusle gisa ere.

AURRERAKOI ETA BERRITZAILE?

Puntu honetara iritsita, askotan aipatu dugu Pa goarte aurrerakoi eta berritzailea zela, baina zerk ematen zion izaera hori? Karmele eta Aitziberri ere galdera hori egin genien, hona haien erantzuna:

Aitziber: “Kanpotik ikusita, iruditzen zait bertan elkartzen ziren pertsonak berez zirela berritzaile eta aurrerakoiak”.

Karmele: “Formatu kontua ere bada. Espazio irregular bat zen. Lagun talde bat zen sortu ze na nahi zuena egiteko. Horrek asko laguntzen du. Beste egitura zurrunago batean bazaude (Aldun dia, Udala…) beste arau eta betebehar batzuk di tuzu. Pagoarte zen nahi zena egiteko toki bat, gu rea zelako. Horrek askatasun handia ematen zuen. Gainera, bertan zeudenak ez ziren edonor, ibilbide luzeko artistak ziren, Anton eta Mikel Mendiza bal, Imanol Irigoien, Pello Añorga, Antton Kaza bon… Bazuten izen bat eta horrek ere laguntzen du oihartzuna izaten, egingo duzunaren arrakas ta ziurtatzen. Beraiek proposatutakoei publikoak arreta jartzen zien. Askatasunean oinarritzen zen lagun talde bat. Errotuta zeuden gainera Euskal Herriko kultur tradizioan, baina tradizioaz hara tago ikusteko gaitasun batekin. Pagoarte artearen jolasgune bat izan zen.

Gero ere, adin ezberdinetako jendea zegoen. Hel duen arteko Pagoarte bat izan balitz, demagun be launaldi hau (sortu zutenena), ez litzateke gazteen ikuspegirik izango, baina bazegoen. Ikuspegietan oso anitza zen. Oso jende irekia zen gainera eta as ko laguntzen zuen”.

AMAIERAREN BEHARRA

Gauza on guztiek bezala, Pagoartek ere amaiera izan zuen. Hamar urteren ondoren, Antonen hi tzetan “kopeta iluntzen hasia geneukan eta ka joian gero eta gauza gutxiago zeuden”. Amaitzeko arrazoia oso “konplexua” izan omen zen. Diru fal ta eta erakundeen babes falta izan ziren arrazoi nagusiak, baina ez bakarrak. Animoak makaldu ziren eta kajoian maila txukuneko gero eta gauza gutxiago zituzten, eta ez zuten dekadentzian ero ri nahi, nahiago zuten horraino iritsi gabe moztu. Hamar urte on izan zituen, eta une egokia iruditu zitzaien uzteko.

Pagoarte bukatu zen baina ez zen dena bukatu. Horrek ondorio asko izan zituen. Partaide bakoi tzak bere ibilbidea egiten jarraitu zuen, eta bide horretan, askotan Pagoarteko formulak baliatu zi tuzten haien lanerako.

Eta Antonek esan bezala, Pagoarte amaitu ba zen ere, Pagoartek sortutakoa ez zen hor amaitu. Horren adibide garbia dugu duela ez asko Oiartzu nen sortu den Gazte Sortzaile taldea. Haiek egiten dutenak esan genezake baduela Pagoartek egiten zuenetik zerbait. Agian ez kontzienteki baina hor jarraitzen du Pagoarteren eraginak.

25 urte betetzen dituen honetan, guri dagokigu go gora ekartzea, eta hitzez bada ere omenaldi bat egi tea. Gaur egungo gazte askok ez dute honen berri izan

Oiartzungo kantu zaharrak 25 urte, lehen bazkaria
| HISTORIA92

eta ez dakite zer izan zen Pagoarte, baina Pagoartek utzitako aletxoetatik elikatzen dira haiek ideiarik izan gabe.

Pagoarte, izan daiteke aza, edo izan daiteke kala baza, baina izan daiteke halaber gure artistentzako plaza, eta gure kultur kezken arnasa.

Pagoarte izan daiteke zisne, edo izan daiteke aha te, baina batez ere izango da euskal kulturaren ate.

Pagoarte izan daiteke Pago edo izan daiteke Ar te, baina batez ere, bi zuhaitzen elkarte.

Pagoarte izan zen, baina izaten jarraitzen du. Arteak, Kulturak eta Sormen edo Sortzailetasu nak sortzen duen lanbro subjektibo eta korapi latsu horretatik at, Euskal Herriko kulturan izan dako eragina izugarrizkoa izan zen. Aitzindaria izan zen, ausarta, berritzailea. Kaosak bazuen bere lekua bertan, baina Unibertsoa ere kaosetik sortu omen zen.

ETA GAUR EGUN SORTU IZAN BALITZ?

Badakigu 25 urte pasa diren honetan gizartea eta gizartean eragiteko moduak asko aldatu di rela. Baita komunikatzeko edo harremantzeko moduak ere. Generoaren gaiari erreparatuz gero ere, gauza batzuk aldatu edo berrikusiko lirateke.

Karmele eta Aitziberrek izan zuten zerbait horen inguruan esateko. “Gauza asko orain be rrikusiko lirateke. Adibidez, ez nuen sekula ho rretan pentsatu, baina aspaldiko partez aurre koan elkartu ginen bazkaltzeko eta generoaren gaia atera zen. Gehienak gizonezkoak ziren eta ez genuen modu negatiboan bizitzen. Orduan ere bazeuden Euskal Herrian emakume artista potenteak, baina gizonak bildu ziren Pagoarten. Emakumeak bageunden, baina artistak gizonez koak ziren”, dio Karmelek.

Aitziberren ustetan orain, edozein ekital di, prentsaurreko… antolatzerakoan, buruan “klak” bat izaten dugu eta genero ikuspegi tik partaideen proportzioari begiratzen dio gu. “Gaur egun seguruenik hori oso kontuan izango luke Pagoartek, emakume artistei tokia emanez… Izan ziren emakumeak par taideen artean, baina orain presentzia han diagoa izango litzateke, seguru. Eta gainera, seguruenik propio landuko litzateke emaku me artisten lana zabaldu eta sustatzea. Ideo logia aniztasunaren aldetik ere oso aurrera koia izan zen Pagoarte. Oso momentu politiko zailean ideologikoki oso ezberdin pentsatzen genuen pertsonak elkartu ginen han. Euskal tzaleak denak. Euskal kultura zaleak. Horrek batzen gintuen”.

MALEN FRANTSESENA ARNAIZ
93HISTORIA |
seme-alabak s

PURI, ALTZIBARKO BIZILAGUN EZAGUNA

Altzibarren oso ezaguna den Purik bere etxeko ateak ireki dizkit, eta patxada eta mimo handiz, bere bizitzako pasarteak kontatu dizkit. Oso atsegina izan da bere konpania eta kontuak entzutea.

«Nire bertute handiena jende guztiarekin ongi moldatzea da»
| SEME-ALABAK96

Zein da zure izena?

Nire izena Purificacion Ojedas Tadeo da, baina denek ezagutzen naute Puri izenez.

Noiz eta non jaio zinen?

1938an jaio nintzen, Extremaduran, Miajadas izeneko herri batean. Herri hori Caceres eta Ba dajoz arteko mugan dago.

Zenbat senide zineten?

Sei anai-arreba gara. Lau neska eta bi mutil. Ni gazteena naiz.

Eskolara joan zinen?

Eskolara oso gutxi joan nintzen, lana egin behar zelako. Nire amak atera ninduen eskolatik 9 ur te nituela eta jostun baten alaba zaintzen hasi nintzen. Gogoratzen dut berarekin sokasaltoan eta “alfilerretan” jolasten nintzela. Orratzak esku artean jarri eta burua zutenak atera behar ziren. Ederki pasatzen genuen!

Zure gurasoak non eta zertan aritzen ziren la nean?

Nire aitak herrian idiak zaintzen zituen. Nik bi urte nituela, nire aita hil egin zen eta nire amak etxetik kanpo lan egiten hasi behar izan zuen fa milia aurrera ateratzeko.

Zertan hasi zen?

Herriko etxeak margotzen zituen. Garai horre tan etxeko pareta guztiak zuriz margotzen ziren kare moduko batekin. Margotzeko, ardiaren ilea rekin egindako brotxa bat erabiltzen zuen. Altue retara igotzeko, ez zuen eskailerarik erabiltzen, egurrezko mahai gogor bat erabiltzen zuen. Ni re ama oso ederra zen eta mahai horren gainean oso seguru sentitzen zen. Mahai hori herriko etxean daukat eta kariño handiz gordetzen dut.

Senideei etxean lana egitea tokatu zitzaizuen, noski?

Bai, etxean denok egiten genuen ekarpena. Nire senideak heldu ahala, kanpoan hasi ziren lanean, eta haiek ere ekonomikoki laguntzen zuten etxean. Gogoratzen dut gauetan sutondoan bil tzen ginela denak amarekin, eta senideen artean izaten genituen istiluak ere bai.

Miajadas nolako herria da?

Ni umea nintzela, ez zen oso handia. Gaur egun berriz handiagoa da, eta bertan herriko jendeak aukera du lana bertan egiteko kontserba fabrike tan eta industria guneetan. Baina, ni gaztea nin

tzela herritar asko atera ginen herritik lan bila, bertan ez zegoelako.

Gaztetan zertan aritu zinen zure herrian? Lehen aipatu dudan moduan, hasieran haurrak zaintzen nituen, eta ondoren, etxeak garbitzen ha si nintzen. Horietako bat herriko epailearen etxea zen. Familia hori oso ongi portatu zen nirekin ha sieratik, eta 18 urte nituela, gizarte segurantzako nire lehenengo karneta lortu nuen haiei esker.

Ondoren, Madrilera joan zinen, ezta? Zergatik?

Bai. Madrilera joan nintzen, nire anaiak eta errai nak izan zituzten bikien zainketan lagundu ahal izateko. Bestalde, herritik atera nahi nuen mun dua ikusteko, eta nolabait beste bizitza berri bat hasteko. Gogoratzen dut Madrilera epaileak eta bere andreak eraman nindutela.

Lagungarri izan zen haiekin joatea, ezta?

Bai, herritik ateratzen nintzen lehenengo aldia zen, eta garbi esan zidaten: “Puri, ez bazaude gus tura, etorriko gara zure bila eta jarraituko duzu gure etxean lanean”. Oso gustura eta eskertuak zeuden nirekin.

Eta zer egin zenuen?

Bada, bertan geratu nintzen 24 urte bete arte. 24 urterekin herrira itzuli nintzen ezkontzera. Nik nahi nuen herriko apaizak gu ezkontzea, eta ha laxe izan zen.

Miajadas, Puriren herria.
97SEME-ALABAK |

Zure bikotekidea herrian zegoen?

Ez, nire bikotekidea ere Madrilen zegoen. Bera ere herritik atera zen gaztea zela, eta bertan ari tu zen lanean.

Orduan, gustura hartu zenuen Madrilera joa teko gonbita. Lanaren aitzakian, zure maitea rekin egoteko aukera izan zenuen?

Kar, kar, kar. Bai, halaxe izan zen. 14 urte genitue la ezagutu genuen elkar herrian, eta bizitza guz tia elkarrekin egon gara.

Eta nolatan etorri zineten Euskal Herrira? Nire ahizpa zaharrena Herreran bizi zen, eta ez tei-bidaia egitera bertara etorri ginen. Ondoren, nire senarra Alemaniara joan zen lanera, eta nik herrira itzultzea pentsatu banuen ere, azkenean hemen geratu nintzen ahizparen etxean. Hala, ni re lagun batek esan zidan ia lanean hasteko as morik bat ote nuen. Nik erantzun nion baietz, eta orduantxe hasi nintzen Donostian lanean.

Donostian non hasi zinen lanean?

Hasi nintzen Atraccion y turismo delakoan. Gaur egun, jadanik ez da existitzen. Kontxa hondartza ren ondoan zegoen. Bertan bulego asko zeuden eta ni, beste sei emakumerekin batera, goizeko 6:00etatik 9:00ak arte, bulegoak garbitzeaz ardu ratzen nintzen. Garai horretan Fraga Iribarne In formazio eta Turismoko ministroa zen, eta goiko ganbaran egoten zen. Hantxe ikusten genuen es kaileretan gora eta behera. Zaintzaile pila bat zi tuen inguruan. Garai horretan konturatu nintzen haurdun nintzela, eta arrazoi horregatik nire sena rra etorri egin zen Alemaniatik. Ikusi ninduenean

esan zidan: “Emakumea, zer ari zara horrelako tri parekin oraindik lanean?”.

Eta utziko zenuen lana, noski?

Bai, denboraldi batez lana utzi nuen.

Eta zure lehenengo semea jaio zen.

Bai, Koldo jaio zen. Anekdota gisa esan, erditzear nengoela esan zidatela ez nengoela aseguratua. Beraz, nire lehenengo semea klinika pribatu ba tean jaio zen, eta erditzeko ordaindu egin behar izan genuen.

Garai hartan emakumea izanda aseguratua egotea zaila al zen?

Bai. Kontuan hartu behar da egiten genituen gar biketa lanetan ez gintuztela behar bezala kontuan hartzen, eta toki gehienetan pentsaezina zela ema kume garbitzaileak aseguratuak egotea.

Noiz etorri zineten Altzibarrera? Nire seme Koldok bi urte zituela etorri ginen Al tzibarrera.

Zergatik Altzibarrera? Altzibarren paisanak nituen. Nire herriko Bicen ta, Felisa eta Nina Altzibarren bizi ziren Etxebeste etxeetan. Hasiera batean, Felisaren etxean sartu ginen. Berak Etxebeste etxeetan ganbara bat zeu kan. Nire senarrak ganbara egokitu zuen eta han jarri ginen alokairuan bizitzen. Aurrerago, ero si egin genuen etxe bat Etxebeste etxeetan eta, azkenean, Done Petri kaleko Torre etxeak egin zituztenean, han erosi genuen etxea, gaur egun gure etxea dena. Garai hartan Mitxelena Lekuo na eta Zelaia Taldea etxeak eraiki gabe zeuden. Ingurua oso ezberdina zen, zelai asko, baserriak. Nekazari giroko ingurua zen.

Orduan etxe hauek egin baino lehen ezagutzen zenuen toki hau?

Bai, ezagutzen nuen. Hemen baserri bat zegoen behiak eta guzti, eta ondoan zelai asko zeuden. Oso toki polita zen.

Nolakoa zen Altzibar zu etorri zinenean? Auzo txiki-txikia zen. Inguru honetan Etxebeste etxeak besterik ez zeuden eraikita. Baserri asko zeuden inguruan. Plazan beste baserri bat zegoen barberoaren ondoan eta Anixeta taberna zegoen tokian Klarene baserria zegoen. Hasiera batean Anixeta taberna gaur egun Albistur dagoen tokian zegoen. Anixetako Mari Joseren aitak baserrietatik esnea ekartzen zidan nire semeari papilla egiteko.

Puri eta bere senarra, Gabriel.
| SEME-ALABAK98

Eta garai horretan non egiten zenituen erosketak?

Bi denda zeuden. Batetik, Sotero eta, bestetik, Irundarrene. Arrandegira Donatarena joaten nintzen, eta harategira, berriz, Xixario Zalakai nengana joaten nintzen.

Eta Altzibarren nola sentitzen zinen? Altzibarren hasieratik oso ongi sentitu nintzen. Ongi egokitu nintzen eta bertako jendeak ederki hartu ninduen. Nik banituen nire lagunak, baina berehala hasi nintzen bertako jendearekin harre mantzen.

Zure senarra zertan aritzen zen? Nire senarra, Gabriel Mañoso Otero, igeltsero la netan aritzen zen. Pasaiako portuan ere aritu zen lanean, egunero bizikletaz joaten zen. Ondoren, Ergoienen hasi zen lanean, Tornos Torren, hain zuzen ere.

Eta zuk lanean jarraitu zenuen?

Ene!!! Ez naiz lanean geratu orain dela gutxi arte. Toki askotan egin dut lana, besteak bes te: Atraccion y turismoko bulegoetan, Groseko eta Errenteriako anbulatorioetan, Donostian etxeak garbitzen, Ugaldetxoko eta Elizaldeko eskoletan, udaletxean, Mateo jatetxean, Guru tzeko hotelean, Alde Zaharreko jatetxe batean, Soinuene museoan, Aldapako etxe bat garbi tzen… Hasiera batean, Aldapan bi etxe besterik ez zegoen eta horietako bat sendagile batena zen. Etxe hori orain dela oso gutxi arte zaindu eta garbitu dut. Azkenekoz haiekin egon nintze nean erloju bat ekarri zidaten opari. Asko apre ziatzen ninduten.

Eskolara gutxi joan zinen, baina a zer-nolako curriculuma duzun. Bizitza guztia etxean eta etxetik kanpo lanean?

Bai, hori egia da, ez naiz geratu. Oso langilea izan naiz beti. Donostiara joateko bi autobus hartzen nituen. Nire seme zaharrena Koldo haurtzain degian uzten nuen, nik lana egiten nuen bitar tean. Bestetan, ahal zen neurrian nirekin erama ten nuen, eta asteburuetan lana egiten nuenean, nire senarrarekin geratzen zen.

Nire senarra gaixotu zenean lana egiteari utzi nion, eta etxean geratu nintzen bera zaintzen zendu zen arte.

Ondoren, jubilazioari begira, nire gizarte-se gurantza ez galtzeko udaletxera joan nintzen lan

eske. Bertan esan zidaten: “Puri, ez dago ezer momentu honetan. Beno, nahi baduzu, errekak garbitzen lana dago”.

Eta halaxe, Oiartzungo erreka garbitzen ari tu nintzen beste bi emakumerekin batera. Pro ba bat egin ziguten, aitzurra, karretila eta guzti erabiliz. Errekan polaina handiekin sartzen gi nen eta plastiko pila bat biltzen genuen. Sei hi labetez jardun genuen horretan, eta gero Oiar tzungo eskolak garbitzen hasi nintzen jubilatu nintzen arte.

Noiz jubilatu zinen? 65 urterekin. Egindako lan guztiari esker lortu nuen jubilazioa kobratu ahal izatea. Kontuan hartu behar da, nahiz eta toki askotan lan egi na izan, lantoki guztietan ez nintzela aseguratua egon.

Eta, orduantxe, jadanik lan egiteari utzi ze nion? Beno, beno, beno… Jubilatu ondoren, Donostia ko aitona-amona batzuk zaintzen egoten nin tzen. Nik prestatzen nituen eguneko zentrora joaten ziren arte. Aldapako etxean ere jarraitu nuen. Eta gero, nire iloba Elena jaio zen, eta hu ra zaintzeari ekin nion. Oso gustura egoten nin tzen mi niña zaintzen.

Zure laneko ibilbide luzeari dagokionez, ze rekin geratzen zara?

Egin dudan toki guztietan ez dut sekula istilu rik izan. Nirekin oso gustura egon dira beti, eta lan bat uztean beti hitz politak entzun ditut. Ho ri oso gauza handia da, harro egoteko modukoa.

Puri, Elena bilobarekin.
99SEME-ALABAK |

Altzibarko festetan ere oso ezaguna zara? Zergatik?

Nik uste ezaguna naizela nire kroketengatik, kar, kar, kar… Oso goxoak egiten ditut. Gazteei asko gustatzen zaizkie, ez bakarrik Altzibarkoei, Itu rriozkoei ere bai. Ni ikustean, esaten didate: “Pu ri, egin al dituzu kroketak?” “Egingo al dizkiguzu kroketak?”. Iturriozko Zapo Altzibarrera kantina ra etortzen zenean nire kroketak jateko irrikitan egoten zen.

Noiztik hartzen duzu parte Altzibarko feste tan?

Aspalditik. Saltsera xamarra naiz, eta horrelako ekintzetan oso gustura sentitzen naiz. Altzibar ordezkatuz, beste auzoetako festetan ere ibili izan gara. Iturriotzen, Arraguan eta Ergoienen

ere bai. Ergoienen, nire gisatu batekin 1. saria ira bazi genuen. A zer-nolako poza!!! Iturriotzen, be rriz, auzoen arteko lehiaketa batean parte hartu genuen eta azkeneko postua lortu genuen. Proba asko zeuden, eta Altzibarrek mailarik eman ez zuenez, azkenekoak geratu ginen. Esan behar dut nire gisatua ez zela gaizki baloratu, baina….

Eta azkenekoak geldituta sariren bat izan al zenuten?

Bai. Erratz bat oparitu ziguten eta Altzibarko Beñat Badiolak, mi niñok, niretzat eman zidan. Asko maite dut Beñat.

Bai, Altzibarko jendea asko apreziatzen duzu eta beraiek ere zu asko apreziatzen zaituzte ezta?

Bai. Gogoratzen dut auzoko afari batean nire ur tebetetze eguna zela, eta sorpresa polita eman zidatela. Kandelak piztu zituzten tarta puxka ba tean eta denek batera “zorionak zuri” kantatu zi daten. Zer-nolako emozioa!!! Oso polita izan zen. Zoragarria!!!

Eta festetan zertaz arduratzen zara? Beste batzuekin batera festak hasi baino lehen, kantinak garbitu eta prestatzen ditugu. Ondoren, maiatz aldean, kantinan saltzeko kroketak egi ten hasten naiz. Horiek egiteko eta gordetzeko tresna guztiak nire ganbaran ditut. Laster hasi behar dut berriz ere.... Bestela, kantinako sukal dean kroketak frijitzen, sardinaren egunean la guntzen… Festetan erabiltzen diren mantalak eta trapuak nik garbitzen ditut. Nire ganbaran dau de. Festak hasten direnerako garbi eta txukun edukiko ditut.

Eta gaur egun zer egiten duzu? Nire senarra bizi zenean, Oiartzungo txokoetatik asko paseatzen ginen elkarrekin. Orain, berriz, beste dinamika bat eramaten dut. Goizetan gosal

Puri, Altzibarko festetan kroketak frijitzen. Puri, Iturriozko festetan parte hartzen. Puri, bere gisatuarekin Iturriozko festetan. Puriren urtebetetzea ospatzen, auzoko afari batean.
| SEME-ALABAK100

du ondoren, Mamutera joaten naiz oinez. Bazka londoren, baratzera joaten naiz, eta ilunabarrean edota arratsalde batzuetan etxeko sukaldean esertzen naiz lagunen batekin kontu-kontari ari tzeko. Telebista ikustea ez zait asko gustatzen.

Baratzea duzu?

Bai, baratze koxkorra daukat. Horixe da nire en tretenimendua. Hasiera batean, nire senarra ari tzen zen, baina hil zenean nik hartu nuen errele boa. Oso gustura sentitzen naiz bertan. Gainera, gauza asko jasotzen ditut. Dena aprobetxatzen dut. Barazki batzuk potoetan sartzen ditut, eta beste batzuk izoztu egiten ditut. Gauza ederra da urte guztian norberaren baratzeko barazkiak jan ahal izatea. Lukas nire semeak asko laguntzen nau. Etorri nire balkoira gauza bat erakutsi nahi dizut.

Zer duzu ba balkoian? Balkoian nire hazitokia daukat. Une honetan to mate landare pila bat dauzkat. Laster baratzean landatu behar ditut. Eta ilar hazi hauek badakizu nongoak diren? Kontzalo baserrikoak dira. Ber tako andreak, Maritxu Etxebestek, aspaldi eman zizkidan, eta urtez urte jaso ditut galdu ez dai tezen. Ilar zuri hau ederra da. Balkoi honetatik lehen Aiako Harria eta Egiar mendia ikusten ni tuen. Orain, berriz, umeak parkean jolasean ikus ten ditut. Ez da gauza bera, baina atsegina da. Egokitu egin behar bizitza aurrera doan heinean.

Egunero Mamutera oinez joaten zara? Bai. Niretzat oso garrantzitsua da gorputza mugi tzea. Altzibarren egin nitzakeen erosketak, baina Mamutera joanez neure burua behartzen dut oi nez ibiltzera. Bestetik, gorputza mugitzeaz gain, jendearekin egoteko eta hitz egiteko aprobetxa tzen dut. Bidegorritik joaten naiz. Bidean Elikako eta Arraztaloko langileekin hitz egiten dut, Ugal detxon Matteokoekin eta ile-apaindegikoekin ge

ratzen naiz tartetxo bat… Eta bestela, beti bada go jende ezaguna. Esaterako, aste honetan Juan Mari Beltran ikusi dut eta berarekin egon naiz hizketan…

Eta auzoko lokalera ez zara joaten? Egia esan, ez naiz joaten. Bertan ezer egin gabe aspertu egiten naiz. Badakit beste emakume ba tzuk egoten direla, eta nik ere aukera dudala ber tan parte hartzeko, baina nahiago dut gorputza mugitu eta aktibo mantendu. Beste emakumee kin, tarteka, nire etxeko sukaldean egoten naiz kontu kontari. Altzibarren tailer eta ekintza asko egin ohi diren arren, ez dut horietan parte hartu. Hasiera batean lanagatik, eta ondoren, nire bizi tzako planteamenduan lekurik ez zutelako. Ba ratzea, oinez ibiltzea eta bestelako saltsak dire la-eta, ez dut horretarako astirik hartu. Hala ere, ekintza horiek oso onak iruditzen zaizkit.

Jakina da oso emakume langilea izan zarela. Bestetik, emakume autonomoa eta aurrera koia ere bazara. Zer diozu?

Bai, emakume ausarta izan naiz, edozertarako prest egon naiz beti. Niretzat oso garrantzi tsua da burua argi edukitzea. Egunero etxetik ateratzeak asko laguntzen nau, gorputza mu gitzeaz gain sozializatzeko aukera ere eskain tzen didalako. Aktibo mantendu nahi dut, eta gustatuko litzaidake horrelaxe jarraitzea hil tzen naizen arte.

Puri, eta nola sentitzen zara?

Ba, egia esan ongi sentitzen naiz, nahiz eta ba tzuetan adinak abisatzen didan, alegia, 84 urte ditudala. Zenbaitetan nekatzen naiz, baina au rrera egin behar dut. Okupatuta sentitu nahi dut buruari askorik ez emateko. Aitortu behar dizut nire adinarekin, oraindik ere, ez dudala pilula bat bera ere hartzen. Gorputza osasuntsu edukitzeak burua argiago edukitzeko aukera ematen dit.

Zein esango zenuke dela zure bertuterik handiena?

Jende guztiarekin ongi eramatea.

Puri baratzako lanetan
“Gorputza osasuntsu edukitzeak burua argiago edukitzeko aukera ematen dit”
101SEME-ALABAK |

Puri, lagunekin.

Lagun asko dituzu?

Bai, asko, asko. Nire herritik etorri zirenak eta Altzibarren bizi direnak, eta urte hauetan zehar egin ditudan beste mordo bat. Horietako asko euskaldunak dira, eta euskara ikasi ez du dan arren, beti ederki moldatu naiz beraiekin. Altzibarko beheko aiekako jendearekin harre man handia eduki dut, bizitza bertan egin du dalako.

Zer esango zenieke gaur egungo emakume gazteei?

Nik esango nieke aktibo egoteko. Ez daitezela zain geratu, eta ahal dela, ez daitezela beste ba ten mende egon. Beldurrik gabe aurrera egin dezatela. Emakumeok asko balio dugu.

Zerbait aldatuko zenuke zure bizitzan?

Ez, ez nuke ezer aldatuko. Gauza bera egingo nu ke. Egiten dudana eta egin dudana gustu handiz egina dago. Familia ederra daukat: bi semeak, Koldo eta Lukas, iloba Elena, eta erraina Pepi. Beraiekin zoriontsu naiz. Nire aldetik orain arte bezala jarraitzea dut helburua, Altzibarren maite ditudanekin bizi eta tarteka nire herrian dudan etxean egun batzuk pasatu.

Gustura joaten zara zure herrira?

Bai, horixe baietz. Kontuan hartu behar da han jaio nintzela, bertan familia dudala, eta nahiz eta Altzi barren ia bizitza osoa eman, gustura bizi eta prime ran egokitu naizen, nire sustraiak han daude. Baina berriro diot oso gustura bizi naizela Altzibarren.

IOSUNE COUSILLAS ARAMENDI
| SEME-ALABAK102

Felipe, txapelketan.

FELIPE AZPIROZ PIKABEA

Felipe, noiz eta non jaio zinen? Okillegin jaio nintzen, Okillegiko zentralean. 1948ko abuztuaren 30ean.

Gurasoak zein ziren? Rosa Pikabea Artola eta Pako Azpiroz Eleta.

Zenbat senide izan zarete?

11 senide ginen. Ni erdikoa, seigarrena. Okille gin, anaia txikia suak hartuta hil zen, 2 urte eta erdi zituela. Mantala zuen jantzia, orduan manta la janzten zen, eta mantalak sua hartuta hil zen. Beste bi arreba ere hilak daude, bat kotxe istri puz eta bestea minbiziarekin.

Nora joan zinen eskolara? Zein adin arte? Ni ez nintzen eskolara joan. Okillegitik ezin zen eskolara etorri. Nire ondorengoak bai, Ugalde txoko eskolara joan ziren. Gaztaroan eta ezkondu ondoren egin ditut ikasketak, eskola-graduatua atera nuen, solfeoa eta musika ikasketak ere egin nituen.

Nolakoa izan da zuen haurtzaroa? Zertan jo lasten zineten? Gu beti, uda edo negu, Okillegin, zuhaitzetan eta errekan ibiltzen ginen jolasean. Oso ezberdina

zen orduan Okillegiko inguru hori. Uzpurutik ha si eta Goizueta aldera dena pagoa zen. Zoragarria zen.

Nik beti Arraguan ezagutu zaitut baina noiz etorri zineten Arraguara bizitzera eta zerga tik?

Okillegitik aita hil eta urte betera bota gintuzten. Osaba batek baserri bat hartu zuen Ergoienen eta hona etorri ginen bizitzera, Lataborda baserrira. Okillegin argia genuen gau eta egun, Ergoienen berriz, ez argi eta ez komun. Kandelarekin ego ten ginen. Nik urtebete egin nuen Ergoienen, bihotzeko arazo bat nuen eta izeba batekin joan nintzen bizitzera beste urtebetez. Gorputzeko eskuineko aldea paralizatuta gelditu zitzaidan. Urtebete pasatu nuen egunean 10 pastilla eta bi injekzio hartzen goiz eta gau.

Gure osaba batek Okillegitik ekarritako egu rrekin Arraguako etxea egin zuen eta horra joan ziren bizitzera ama eta senideak, baina ni astebu ruetan-eta joaten nintzen Arraguara. Ni ordurako lanean nengoen. 1960 urtea edo izango zen.

103SEME-ALABAK |

Zure ama Arroxak Arraguan zegoen bakailao fabrikan lan egiten zuen. Aita ez dut gogoan. Zertan egiten zuen lana? Gazterik hil zen? Aitak Okillegiko zentralean lan egiten zuen. Han hil zen, 41 urterekin, nik 8-9 urte izango nituen. Aitak denetik egiten zuen: txondorra, ikatza…

Nolakoa izan da zure gaztaroa?

Nik uste dut ez dudala bizi izan. Morroi etorri nin tzen 11 urterekin Kamio baserrira, eta 13 urtere kin Oreretara Ondartxora lanera. Egunean bede ratzi ordu eta erdi lanean aritzen nintzen, oso lan gogorra, tabloiak eramaten-eta, paliza handiak hartzen genituen. Nik soinua ikasi nahi nuen. Au kera izan nuenean, lana eta soinua uztartu nituen, nire denbora libre guztia soinua ikasi eta jotzeari dedikatzen nion. Bihotzeko arazoa dela eta, solda duskatik libratu nintzen. 21 urterekin Palmerara joan nintzen lanera. 07:00-14:45 egiten nuen lan. Lan horri esker hartu nuen abiadura musikarekin. Topoa hartu eta kontserbatoriora joaten nintzen. Han sartu eta azkeneko trolebusa arte soinua jo tzen. Egunean 4-5 ordu egoten nintzen soinua jo tzen eta asteburuetan 8-10 ordu.

Gaztaroan pilotan jolastea asko gustatzen zi tzaidan baina eskuak hondatzen nituen, eta gero soinua jotzeko arazoak izaten nituen. Bikondoak bronka gaitzak botatzen zizkidan. Azkeneko, eder ki kostata, baina pilota ere utzi izan behar nuen.

Noiz eta norekin ezkondu zinen? Marijose Ibarguren Iturainekin, 1981eko urriak 18an, Oiartzunen.

Zenbat seme-alaba dituzu?

Bizirik hiru. Lau izan genituen, lehena hil egin zen. Guruzne, Onintza eta Xabi ditugu. Biloba bat ere badugu, Izarraitz, Onintzaren haurra.

Hauek musikarekin jarraitu al dute? Hirurak hasi ziren, baina ez dute aitak duen afizioa eta gogoa. Nik beti borrokatu dut ez badu norbe rak afiziorik hori ezin dela tira. Trikitia jotzen ha si ziren eta baita solfeoa ikasten ere, baina ez dute jarraitu. Nik ez nien gogorik ikusten eta ez nituen behartu. Guraso asko ikusi ditut seme-alabak gogo rik gabe musikara bideratzen eta nik ez nuen hori nahi nire seme-alabentzat.

Ikasketak orduan noiz egin dituzu? Ikasketak ezkondu ondoren egin nituen. Nik soi nuaren karrera egina nuen, baina ez nuen klaseak ematea pentsatzen, soinua jo bakarra. Kontua da kotxe istripu bat eduki nuela eta eskua soinua ez jotzeko moduan geratu zitzaidan. Soinuaren karre ra egina nuen baina konplementariak falta nituen, 18 bat konplementaria edo. Horiek egiten hasi nintzen, baina Erdi Mailako titulua lortzeko, esko la-graduatua behar nuen. Eskola-graduatua Pasaia ko ingeniari batekin egin nuen, hark partikularrak ematen zizkidan eta azterketa Altzan egin nuen.

Nik soinua ezer ikasi gabe jotzen nuen, belarriz. Gero bi urtean soinu karrera osoa egin nuen, kolpe tik. Solfeo ere urtebetean.

Titulu horiekin, Oreretako alkatea zen Xabier Olaizolak deituta, Oreretako bandako eskolan ha si nintzen irakasle, ondoren Kontserbatorioan eta han izan naiz 33 urtez irakasle.

Beti ezagutu zaitugu akordeoiarekin. Nola eta noiz hasi zinen soinua jotzen? Txikitatik, betidanik eduki dut soinua ikaste ko gogoa eta grina. Asko kosta zitzaidan soinua ikasteko eskolan sartzea, itxaron zerrendan egon nintzen urte asko eta azkenean Bikondoaren tal dean sartu nintzen 17 urte nituela. Bikondoak garai hartan 12 ikasle besterik ez zuen hartzen, gerora eskola handia bihurtu bada ere. Nik lana egin behar nuen eta ateratzen nuen diruarekin klaseak pagatu, 500 pezeta izaten zen. Txirbil za ku pila ederra saldua naiz!!

Amak asko lagundu zidan. Etxean beti soinua jo tzen eta ingurukoak haserre nituen zarata atera tzen nuelako, eta berak esan zidan: “mote mote, in tzak hor zelayin txabola bat” eta halaxe egin nuen.

Felipe, Marijose emaztearekin eta seme-alabekin.
| SEME-ALABAK104

Makina bat egun eta gau pasatu ditut txabola ho rretan. Amak gutxinaka-gutxinaka ordainduta soi nu bat erosi zidan.

Nork irakatsi zizun?

Solfeo nik nire kabuz, bost urtekoa urtebetean egin nuen. Soinua, esan bezala, Bikondoarekin. 17 urterekin hasi eta 25 urte arte izan nintzen hare kin. Mirakruzen zuen lokal batera joaten nintzen. Gerora Kontserbatorioan ere aritu nintzen.

Irakasle izan zara, eta oraindik ere uste dut aritzen zarela.

Soinuko irakasle izan naiz, solfeo ere irakatsi dut, koroa ere sortu genuen. Etxean irakasten nuen eta baita Oreretako musika eskolan ere. Nik Oiar tzunen irakatsi nahi nuen. Nik ez nuen herrian ikasteko aukerarik eduki eta gazteei aukera hori eman nahi nien.

Gaur egun ez naiz irakasten aritzen baina badu gu taldetxo bat eta noizean behin elkartzen gara jotzeko. Hernanin, adibidez, ekainaren 19an urte ro egunpasa egiten dugu bertako koroari lagun tzen.

Akordeoiak konpontzen dituzu?

Gaur egun ez, baina urteetan aritu naiz akordeoiak konpontzen. Italiara joaten nintzen astebete urte ro ikastera. Soinuko piezak zenbait familiak egiten zituzten. Bertan familia horiekin egoten nintzen ikasten. Urtero hemengo beharrak ikusi eta berta ra joan eta hura ikasi eta bueltatzen nintzen Oiar tzunera. Askotan izan naiz Italian ikasten.

Zer eman dizu zuri musikak?

Dena. Txikitako ametsa izan da soinua jotzea. Asko borrokatu naiz ikasteko, lana egin eta diru horrekin klaseak ordaindu. Libre nuen denbora

guztia dedikatu diot musikari. Asko bidaiatu dut, jende asko ezagutu dut. Soinua bezalako pastilla rik ez zegoen niretzat, haserre banengoen soinua hartzen nuen. Bizipoza ematen zidan soinuak. Lehen ez zeuden gaur egun bezala partiturak eta kantak, eta nonbaitera joan eta abesti bat entzu ten banuen, etxera etorri eta hura atera arte ez nintzen geratzen.

Zein izan da musika munduan zure ibilbidea? Europako txapelduna ere izan omen zara. 17 urterekin hasi nintzen ikasten eta geroztik ez dut utzi. Ikasle, irakasle, epaile, konpontzen... Ni re mundua beti soinuari lotuta egon da eta orain dik ere hala dago. Pandemia aurretik Trintxer peko musika eskolan apuntatu nintzen soinua ikastera. Hasieran ordu erditxo bat, gero gustu ra nenbilen eta ordubete, azkeneko 3 ordu eta gehiago, eskutako mina sumatu arte. Orain utzita dut baina berriz hartuko dut. Trikitia jotzen dut, kilo gutxiago pisatzen du eta ez dit eskutako mi na ematen.

Europako txapelduna izan nintzen, bai, Pari sen. 24-25 urte izango nituen, baina nik horri ez diot garrantzirik ematen. Txapelketa askotan parte hartzen genuen, batzuetan Bikondoarekin joaten ginen eta besteetan bakarrik.

Kontzertuko pieza egun batean ikasten ge nuen. Txapelketetan izena eman eta jo beharre ko abesti zerrenda bidaltzen ziguten, 15 bat egun lehenago edo. Beraz, egunean 10-12 ordu pasa tzen genuen jotzen abestiak ongi ikasteko.

Behin, Altsasun ginen hotel batean, maiatza zen, eta Portugalera Munduko Txapelketara zein joan preparatzen ari ginen. Goizean jaiki nintzen eta segidan kalera atera nintzen pixka bat ibili

Ekainaren 19an Hernanin egiten duten egunpasan. Felipe, txapelketan.
105SEME-ALABAK |

eta haizea hartzera. Atera bezala kristoren jela egoki eta pum, lurrera erori nintzen eta eskua izorratu. Ez nintzen gauza jotzeko eta txapelke tara joan gabe geratu nintzen.

Soinua jo, irakatsi eta epaile ere izan naiz. Txa pelketetako epaile.

Bidaiatu duzu soinuari esker? Zein tokitan izan zara akordeoiarekin?

Bai, asko. Europako herrialde asko ezagutu ditut soinuarekin: Frantzia, Ingalaterra, Belgika, Aus tria, Txekoslovakia, Italia, Herbehereak, Alema nia, Portugal… Parisera, adibidez, asko joaten gi nen, Gabonetan beti, eta urtean beste behin edo. Txapelketetara joaten ginen. Banakako txapelke tak, orkestra eta duoko txapelketak izaten ziren.

Behin, Txapelketa batera Bruselara joan nin tzen bakarrik kotxea hartuta. 1.300 kilometro egin nituen kolpetik. Lagun batek bidea espli katuta joan nintzen. Neu ere harrituta, zuzen-zu zenean hotelera ailegatu nintzen. Kotxetik jaitsi nintzenean, ez esku, ez hanka ez nintzen. Txiki arraio egina. Muga pasatu behar nuen eta ez nin tzen enteratu pasatu nuenik ere, egongo zen bai na nik ez nuen ezer ikusi. Segituan ohera sartu nintzen, hurrengo egunean eguerdian txapelketa nuelako. Goizean jaiki, gosaldu eta eskuak gogor -gogor eginak nituen eta soinua jo eta jo hasi nin tzen haiek mugimenduan sartzeko.

Plazaz plaza jotzen izan zara? Ez, ez zait behin ere gustatu plazaz plaza aritzea.

Orkestra bateko kide izan zinen...

Bai, Bikondoarekin kontserbatorioko soinu or kestrako kide. Orkestrarekin ere asko bidaiatu dugu, Euskal Herritik bereziki.

Egoera bitxiren bat gogoratzen duzu?

Nik ez dut ingelesa edo frantsesa hitz egiten. Nik beti bidaiatu dut euskaraz. Egun batean Parise

ko Garaipenaren Arkuaren aurrean galduta nen bilen. Taldekoak autobusez joanak ziren eta ni kotxez, bakarrik. Ikusten nituen guztiei euskaraz galdetzen nien eta aurpegiarengatik konturatzen nintzen ez genuela elkar ulertzen. Halako batean bikote batengana hurbildu eta euskaldunak iza ki. Harrituta geratu ziren. Behar nuen tokiraino lagundu eta Euskal Etxean ea kontzertu bat jo ko genuen galdetu zidaten. Gure taldean 35-edo baginen, haiei planteatu eta ikaragarrizko juerga muntatu genuen Euskal Etxean. Harrituta geratu nintzen Parisen zenbat euskaldun dagoen ikusita.

Trikitia ere jotzen omen duzu. Beste instrumenturik?

Bai, trikitia ere jotzen dut. Soinua gehiago gusta tzen zait, uste dut aukera gehiago ematen ditue la, tonu aldetik eta. Panderoa, pianoa, tronpeta eta bonbardinoa ere jotzen ditut.

Solfeo irakaslea ere izan omen zara. Bai, gazteak prestatzen nituen gero Donostiako Kontserbatorioan solfeoko azterketak egin zi tzaten. Hasieran, gaur egun liburutegia dagoen azpialde horretan aritzen ginen. Ez zen erraza izaten, batetik, garai hartan zegoen alkateak oz topoak jartzen zizkidan, eskariak egin behar iza ten nituen. Bestetik, dena oso zikina egoten zen eta nik neuk asteburuetan garbitu behar izaten nuen. Buzoa jantzi eta garbitzen aritzen nintzen. Garai hartan, ”lege zaharrean” ikasle batzuk kas tigatu egiten nituen eta neure burua ere kasti gatu egiten nuen eta hantxe ibiltzen ginen hura garbitzen.

Gazteen koroa sortu zenuen.

Bai, Izotz abesbatza. Solfeoa egiteko, korala egin behar zen bi urtez. Jende asko ibili zen bertan, 180 bat-edo. Abestiak preparatu behar ziren eta askotan euskaraz ez genituen topatzen eta abesti ingelesak edo alemanak hartu, itzuli eta presta tzen genituen. Herrian auzoz auzo ere ibili izan ginen kantari Gabonetan.

Herriko gazte askoren irakasle izan zara, solfeorekin bereziki.

Solfeo, eta koroarekin baita ere. Pentsa hainbeste urtean zenbat jenderekin ibili naizen!

NEKANE MARTIARENA LABANDIBAR Oreretako Kontserbatorioan erretiroa hartu zuenean egindako agurrean.
| SEME-ALABAK106

ALAIA BELAUNZARAN ARRUABARRENA, Oiartzungo harpa-jotzailea

Oiartzuarra sei urte zituela hasi zen harpa musika-tresna jotzen Ibargain Musika Eskolan, Iñaki Gurrutxaga irakaslearekin. Gero, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga musika kontserbatorioan jarraitu zuen Cristina Sanchezekin, eta musikako goi mailako ikasketak egin zituen Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kontserbatorioan, Susana Cermeño irakaslearekin. Bestalde, duela

sei urte, gazte oiartzuarrak Beira musika taldearekin kolaboratu zuen Margotu berria diskoan. Gaur egun, kontzertuak eskaintzen ditu han-hemenka eta Entrebescant ensemble taldeko kidea da.

Horregatik ekartzen dugu, pozik gainera, urtekari honetara, elkarrizketa batean berari jazotako hainbat berriren laburpen bat, berarentzat ohoragarri, guretzat jakingarri.

«Instrumentu guztiak probatu ondoren, harpa izan zen liluratu ninduen musika tresna»
107SEME-ALABAK |

Ibargain Musika Eskolan hasi zenuen musi kako ibilbidea. Bai, halaxe da. Oiartzungo Ibar gain Musika Eskolan hasi nintzen musika ikas ten 6 urterekin, Iñaki Gurrutxaga irakaslearekin. Bertan jardun nuen 18-19 urte bete nituen arte eta ondoren, Bilboko Juan Crisostomo de Arria ga musika kontserbatoriora egin nuen salto. Biz kaiko hiriburuan Cristina Sanchez izan zen nire erreferente eta irakaslea. Bertan zenbait urte iga ro ondoren, Madrilera joan nintzen, hango musi ka kontserbatoriora nire ikasketak amaitzera.

Hasieratik aukeratu zenuen musika tresna izan al zen harpa?

Bai, hasiera-hasieratik, oso argi nuen. Ibargain Musika Eskolan hasi nintzenean instrumentu guztiak probatzeko aukera eman zidaten, horie tatik gustukoena ikasten hasteko helburuarekin. Hasiera batean, pianoa edo biolina nahiago ni tuen harpa baino, baina proba horiek egin on doren harpa izan zen liluratu ninduen musika tresna. Izan ere, harpa jotzean behatzek instru mentuarekin zuzenean zuten kontaktua izugarri gustatu zitzaidan; hortaz, hori jotzen hastea era baki nuen eta ordutik gaur egun arte.

Erabaki hori hartu zenuen momentuan zer zioten etxekoek?

Musika Eskolan hasi nintzenean, nire amak ins trumentu praktiko bat aukeratzeko gomendatu zidan, hau da, mendira eraman nezakeena, lagu nekin geratzen nintzenean bertara eramateko aukera ematen zidana… Izan ere, nire anaia Xa bier txistularia izanda erreferentzia hori zuten, musika tresna eramangarri bat jotzea. Hala ere,

nik harpa ikasi nahi nuela esan nuen momentu tik etxekoen babesa sentitu nuen eta oso pozik jarri ziren.

Zein dira zure Ibargain Musika Eskolako oroitzapenak?

Oroitzapen ugari ditut eta guztiak oso onak di ra. Bertan hasi nituen nire lehen pausoak eta ni re bihotzean toki berezi bat du. Musika Eskolan izan nituen irakasle guztiak oso profesionalak eta musikari apartak izan ziren eta asko ikasi nuen haiekin.

Gainera, lehen urteetan nire lagun kuadrilla ko ugarik izena eman zutenez, giro aparta sor tu zen eta hori ere motibazio gehigarri bat izan zen. Urteak igaro ahala, ordea, gero eta gutxiago geunden Musika Eskolan eta azken urteak ba kartiagoak gogoratzen ditut.

Ibargain Musika Eskolatik Bilbora egin ze nuen salto eta horren ondoren Madrilera, zenbat urterekin egin zenuen aldaketa hori? 2016. urtean joan nintzen Madrilera, 20 urte rekin. Aurretik musika ikasketak Batxilergo ikasketekin uztartu nituen eta Batxilergoko bi urteak amaitutakoan Musika ikasketak hasi ni tuen, lau urte orotara. Masterra ere egin dut.

Hortaz, unibertsitateko musika ikasketak amaitutakoan, zein titulu eskuratu duzu?

Lau urte horiek egindakoan, musikako goi mai lako formazio titulua lortu dut.

Madrileko aldaketa hori arrotza egin al zi tzaizun?

Hasierak beti gogorrak izan ohi dira; izan ere, bizitza osoan Oiartzunen bizi izan naiz eta ho

Udaletxeko areto nagusian, Ibargain Muiska Eskolako kontzertua.
| SEME-ALABAK108

rrelako hiri handi batera joatea ez zitzaidan sa murra egin. Ikasketa aldetik ere aldaketa handia izan zen, presio gehiago genuen eta baita lan gehiago ere. Bestalde, hiri kosmopolita batek duen erritmo bizira ere ohitu egin behar nuen. Hortaz, ohitze prozesua progresiboa izan zen. Espainiako hiriburuan bost urte eman nituen eta tarte horretan Madril nire bigarren etxea izan zen.

Masterra ere burutu duzu.

Bai, Madrilgo Goi Mailako Errege Musika Kon tserbatorioan ikasi nuen. Goi mailako musika eskola bat da, Espainiako musika irakaskuntza ko erakunde publiko zaharrena, musikan goi mailako irakaskuntzak ematen dituena.

Espainiako musikaren inguruan egin nuen masterra, Espainiako musikaren interpretazioa eta ikerketa performatiboa. Euskal harpa kon positoreen inguruan ikertu nuen.

Kontserbatorioko ikasketez gain, Madrilen musika talde bat ere osatu zenuen, ezta?

Bai, halaxe da, Entrebescant ensemble da gure taldearen izena. Lau musikarik osatzen dugu: Saray Almazán, flauta eta perkusio jotzaileak; Livia Camprubí, rabel jotzaileak; Guillermo Ma siá, perkusio jotzaileak eta nik neuk. Halaber, guztiok taldean ahotsa interpretatzen dugu.

Batez ere Erdi Aroko musika jotzen dugu, zehazki Iberiar penintsulan XII-XIII. mendeetan jotzen zen musikan zentratu gara; horien ar tean, Martin Codax trobadorearen Vigoko Kan tigen ziklo osoa interpretatu genuen eta gure errepertorioa Santa Mariako Kantigetara zabal du dugu.

Asko gozatzen dut talde honetako partaide mo duan, izan ere asko ikasi eta ikertu behar da eta nolabait kontserbatorioan bizi izandako presio guztitik ihes egiten laguntzen dit.

Eskaini dituzuen kontzertuak non izan dira? Cantigas galaico-portuguesas e Influencias musie Influencias musiInfluencias musi cales en la Península programaren izenpean Es painia eta Portugalen hainbat kontzertu eskaini genituen 2018. urtean. Horietaz gain, Madrileko hainbat txokotan ere kontzertuak eskaini ditugu: La Tortuga CCIC-n; San Pedro Martiriaren parro kian; San Fermin parrokian; Boadilla del Monten dagoen Antzinako Komentuan…

Andaluziako beste hainbat elizatan ere kon tzertuak eman ditugu: Sevillako San Alberto elizan eta San Roman eta Santa Catalina elizan; Jaengo Santa Catalina elizan; Cadizko San Juan elizan…

Zein dira gaur egun dituzun harpa-jotzaile erreferenteak?

Ugari ditut, baina orain nire gustukoenen artean Xavier de Maistre frantsesa eta Vienako orkestra ko artista den Anneleen Lenaerts daude .

2017. urtean Oiartzungo udaletxean kontzer tua eskaini zenuen, ezta? Baita Hernanin ere. Bai, halaxe da, kontzertu bat eskaini nuen. Oso zi rraragarria eta hunkigarria izan zen, familia eta lagunak etorri baitziren ni harpa jotzen ikustera. Hernanin, berriz, 2019. urtean eskaini nuen.

Gogoan duzun kontzertu bereziena zein izan da? Kursaalen Donostiako Orfeoiarekin eskaini ge nuen kontzertu bat azpimarratuko nuke. Ni garai horretan Madrilen bizi nintzen eta etxera itzuli

2021ean, Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioa. 2019ko abenduan, JMJ orkestrarekin Gabonetako kontzertua, Teatro Raealen. 2021ean, Madrilen, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian kontzertua.
109SEME-ALABAK |

eta Kursaalen aritzeak ilusio handia egin zidan. Gainera, bertan Ibargain Musika Eskolako Juan Pablo Lizartza zuzendariarekin topo egin nuen eszenatokian eta oso berezia izan zen momentu hura. Bestalde, nire familiako kideak ere ikustera joan ziren eta horrek guztiak atmosfera ikaraga rria sortu zuen.

COVID-19ak eragindako pandemiak zer-nola ko eragina izan du zuregan?

Aldaketa ugari ekarri ditu, jende guztiarengan bezalaxe. Nik gaur egun ez dut lanpostu finko rik eta egoera tamalgarri honek orkestratan ere eragina izan du. Izan ere, haien aurrekontua asko jaitsi da eta zenbaitzuek ez dute harpa-jotzaile rik kontratatzen. Horretaz gain, kontzertuak ere asko murriztu dira, baita soldatak ere. Egoera oso zaila da.

Aurretik aipatu duzun bezala, eskainitako kontzertuak Espainiatik barrena izan dira, Andaluzian, Madrilen… baita Portugalen ere. Geroztik, nondik ibili zarete?

Aurten, 2022. urtean, Guadalajarako eskoletan kontzertu didaktikoak eskaini ditugu, Erdi Aroko musikaren dibulgazioa sustatzeko asmoz. Orain, Madrilen ere eskaintzen hasiko gara.

Horretaz gain, Almerian ere izan ginen musi ka lehiaketa batean. Bertan beste hiru taldere kin batera aritu ginen lehian: lau kidez osatuta ko perkusio talde bat, soka kuarteto bat, saxofoi kuarteto bat eta gure taldea. Hortaz, oso talde ezberdinez osatutako lehiaketa izan zen, berezia.

Sevillan, berriz, bideoklip baten grabaketa egin genuen eta asteburu honetan Frantziara goaz, Belfortera, FIMU festibalean kontzertua eskaintzera.

Udararako hainbat hitzordu ditugu, Valentzian, Galizian… eta hori gutxi ez balitz bezala, gure aurtengo nahietako bat disko bat grabatzea da.

Lehengo urtean, gure herriko Prosa eta Poe siako lehiaketan ere kontzertu berezia eskaini zenuen. Zer moduz sentitu zinen?

Bai, halaxe da. Udalak hots egin zidan bertan aritu nahi nuen galdetzen, eta, jakina, nire eran tzuna baiezkoa izan zen. Gure herrian horrelako ekitaldi batean kontzertua eskaintzea niretzat ohore bat da. Gainera, nik Erdi Aroko harpa be ti taldean jo izan dut, eta bakarrik aritzeko au kera proposatu izana niretzat oso interesgarria izan zen. Beraz, etxean aritzeak dakarren emozio puntu horretaz gain, oso esperientzia aberasga rria izan zen.

Euskal Telebistan, EITB2-an ere ikusi zaitugu Nos echamos a la calle izeneko programan. Bai, lagun baten bitartez kontaktatu zuten nire kin. Programa horretan herriz herri ibiltzen dira bertako jendea elkarrizketatzen eta nire perfila horretarako egokia zela iruditu zitzaien. Gainera, telebista platora joateko proposamena egin zida ten, eta bertan aritu nintzen zuzeneko kontzer tua eskaintzen. Erdi Aroko harparekin pieza bat jotzeaz gain, elkarrizketa egin zidaten. Uste nuen baino lasaiago aritu nintzen, oso jende eta profe sional atseginekin egin nuen topo.

Nola ikusten du Alaia Belaunzaranek bere burua hemendik 10 urtera? Oso galdera zaila da hori. 2021. urtean Espainia ko musikaren interpretazioa eta ikerketa per formatiboa masterra egin nuen, Euskal Herriko musikan zentratua. Jose Luis Iturralde euskal musikariaren inguruan egin nuen master amaie rako lana, bere obra batzuk berreskuratuz.

2019/05/04. Kursaalen, Santa Cecilia Orkestra eta Donostiako Orfeoiarekin kontzertua. 2017/06/04 Udaletxeko areto nagusian, lehenengo bakarkako kontzertuan.
| SEME-ALABAK110

Hori eginda, proiektu asko ditut buruan eta horietako bat doktoretza egitea da. Masterra egiten ari nintzen bitartean ohartu nintzen ikerketa lana oso gogoko dudala eta horrekin jarraitzeko asmoz hasiko naiz doktoretzare kin. Beraz, hortxe arituko naiz hainbat kon tserbatoriotako artxiboetan barrena, katedral eta monasterioetan… Oraindik gaia zehazteke dago, baina euskal musikarekin eta harparekin zerikusia izango duela argi dut.

Bestalde, aurretik aipatu dudan bezala, En trebescant ensemble taldearekin disko bat gragra batzen hasiko gara eta COVID-19ak eraginda ko pandemia garaiarekin alderatuz, kontzertu gehiago eskaintzeko aukera dugu orain. Hor taz, proiektu berrietan murgiltzen hasiko gara gogo handiz.

Zein da zure gustuko musika?

Esan nezake gogokoen dudan musika garaia Antzinako musika dela, eta, horren harira, Ba rroko garaiko harparen interpretazioa hasi naiz ikasten Manuel Vilas irakaslearekin Ma drilen. Barroko garaian Espainian autokto noa izan zen harpa mota bat da, harpa de dos órdenes deitua. Instrumentu berria dela esan genezake, 80ko hamarkadan aurkeztu baitzen eta Espainia mailan harpa barroko horretan aritzen diren bi interprete soilik daude. Harpa den arren, niretzat instrumentu berria da, tek nika, piezak, partiturak… ezberdinak baitira. Hortaz, erronka hori ere badut nire proiektuen artean.

Edonola ere, harpa klasikoa eta Erdi Aroko harparen ikasketarekin ere buru-belarri nabil, baita orkestren munduan ere, baina musikaren barneko beste bide bat bilatzen ari naiz.

Nola izango litzateke Alaia Belaunzaranen bi zitzako aste bat?

Aste guztiak ezberdinak direla esango nuke. Tal dearekin entseguak edo kontzertuak izanez gero, Madrilera joaten naiz; Bilbon ere izaten naiz har pako klaseak jasotzen. Orain, adibidez, Nafarroa ko Orkestrarekin egon berri naiz.

Hortaz, alde batetik bestera ibiltzen naizela esan nezake, ez baitut oraindik plaza finkorik. Batzuetan egun batetik bestera deitzen didate orkestra batekin aritzeko, Asturiasetik edo Extre maduratik, esaterako. Ez da oso mundu erraza, hemen inguruan ez dago Orkestra ugari eta plaza finkorik ez izanez gero, egoera zaildu egiten da.

Kultura munduan lanean ari zaretenoi COVID-19ak eragindako pandemiak ez dizue ba tere lagundu.

Ez, gainera niri bete-betean eragin dit egoera honek. Karrera amaitzear nengoenean hasi zen pandemia eta graduaziorik ez dut izan.

Masterra, ordea, pandemia ondorengo mo mentu berezi horretan egin dut. 2021. urteko Gabonetatik aurrera kultura arloko egoera pix kana-pixkana normalizatzen ari dela esango nu ke, gero eta kontzertu gehiago egiten ari gara eta hori pozgarria da.

Alaia Belaunzaranek zein musika mota en tzuten du?

Nire play lista nahiko arraroa dela esango nuke, denetik entzuten dut. Rap generoa ez dut oso go goko, nik uste melodia handirik ez duelako dela; izan ere, niri musika entzutea gehiago gustatzen zait letrari so egitea baino.

Entrebescant Ensembleko kideak. 2020an, Film Symphoni Orchestrarekin, Tenerifeko auditorioan kontzertua,
111SEME-ALABAK |

Erdi Aroko harparekin.

mingo, Ainhoa Arteta eta beste hainbat abeslari ezagunekin jo nuen eta nahiz eta oso esperien tzia aberasgarria izan, mundu hori nirekin bat ez datorrela sumatzen dut.

Alemaniara, Frankfurt ingurura, joateko as moa zenuen. Ideia hori buruan al duzu?

Plan hori oraingoz nahiko aparkatua dudala esan go nuke. Masterra amaitu nuen momentuan nire etorkizunaren inguruan pentsatzen hasi nintzen. Hasieran banuen hara joateko asmoa, baina nire lagun baten Antzinako musikaren errezitala ikusi ondoren, nire proiektuek beste norabide bat hartu zuten. Arratsalde batean Manuel Vilas irakasleari deitu nion berarekin Antzinako musika ikasi nahi nuela proposatuz eta baiezkoa esan zidan. Hortik aurrera, berarekin nabil ikasketa horretan.

Aurtengo urterako harpa klasikoaren ikaske taren inguruan kezka handiagoa nuen, ez bai neukan irakaslerik. Bilboko Orkestrako harpa jotzaile bikainarekin kontaktatu nuen, Marion Desjacques frantsesarekin, eta berak ematen diz kit klaseak. Oso gustura nago harekin, asko ikas ten ari naiz.

Musika mundua zaila dela esango zenuke?

Bai, beste hainbat lanbidek bezala, bere zailtasu nak ditu. Nire ustetan, kontaktu egokiak eduki tzea funtsezkoa da, baita jende jakin batek zure berri izatea ere. Toki mugatua dago mundu ho netan eta zorte puntu bat ere izan behar dela iru ditzen zait.

Zure musika ibilbidea hasi zenuenetik harpa -jotzaile ugarirekin egin al duzu topo?

Ibargain Musika Eskolan nengoenean, ni baino txikiagoak ziren bi-hiru jole bazeuden. Horren ondoren, Bilbora joan nintzenean zertxobait

2022/03/ 12 Entrebescant Ensemblerekin, Alboxen (Almeria), XIV. Gambera Musika Nazionaleko lehiaketan.

karrik geratu ginen. Azken urteetan, aldiz, par taide kopuruak gora egin zuen eta gaur egun zortzi harpa-jotzaile daudela esango nuke. Gai nera, Erasmus proiektuaren bidez etortzen diren harpa-jotzaileak ere egon ohi dira.

Urte hauetan guztietan ezagutu ditudan harpa -jotzaile guztiak neskak izan dira, nire irakasleak izan ezik, Iñaki Gurrutxaga eta Manuel Viles.

Zineman oso ezaguna izan zen Harpo Marx estatubatuarra.

Bai, gogoan dut, oso ona zen. Musikari autodi dakta izan zen hasieran eta ondoren harpa-jo tzaile frantses baten klaseak jaso zituen, oker ez banago Carlos Salcedorenak.

Entrebescant ensemble musika taldea etorriko al da Oiartzuna jotzera? Gure asmotan dago nire herrian kontzertua es kaintzea, agian Kultur Etxe berria inauguratzen denean bertan izango gara, asko gustatuko litzai dake, egia esan.

Elkarrizketa honekin, Urtekari Batzordeak Oiartzungo musikariak omendu nahi ditu. Alaiak egiten duen moduan, lanean jarduten dutenak euren maila hobetzeko.

Zorionak guztioi, eta Xanisteban zoriontsuak opa dizkizuegu.

GORA XANISTEBANAK!!

JAIONE UGALDEBERE SARASUA

Urtean zenbat kontzertutara joaten zara tsumitzen, denbora faltagatik, alde batetik, eta nean dezentetan joaten nintzen, prezio oso onean baitzeuden ikustaldiak. Hemen, aldiz, nahi Zenbait opera ikustera joan naiz eta ez dut oso lan proposatu zidan harpa handia erostea eta hor
| SEME-ALABAK112

BENGO

Oiartzungo parketik mundura abiatu zen Bengo artista oiartzuarra haren musikaren laguntzaz, Denbora bere lehen singlea besapean zuela. Ordutik hona, bi urte soilik pasatu diren arren, musikariak hainbat lan, bideoklip eta kontzertu eskaini ditu Euskal Herriko plaza ospetsuenetan. 25 urte bete berri ditu, Elizalde Ikastetxean ikasi zuen eta irakasle lanetan dabil orain.

Ezagutzen ez zaituen jendearentzat, nor da Bengo?

Bengo 25 urteko oiartzuar gazte bat da. 11 urte nituela, testuinguru honetan arrotza zen breaking dantza modalitatea praktikatzen ha si nintzen, hip-hop kultura barruko dantza es tiloa. Horri esker, kultura honek eskaintzen dituen modalitateak probatzen hasi nintzen, musikara iritsi arte. Duela 7 urte inguru hasi nintzen musika munduan, abeslari gisa, nahiz eta nire bizitza arte diziplina honi lotuta egon den gazteago nintzenetik, Ibargain Musika Eskolan tronpeta jotzen ikasten pasatu bai nituen urte batzuk. Beraz, musikak betidanik lekua izan du nire bizitzan.

Hip-hop kulturari lotuta egon zara oso gazte tatik, lehenik eta behin breakingaren eskutik eta ondoren raparekin. Zer-nolako pizgarriak aurkitu zenituen azpi-kultura horretan zu horren parte sentitzeko?

Hau guztia Lehen Hezkuntzatik Bigarrenerako jauzian gertatu zen. Garai horretan, lagun guz tiak herriko futbol taldera joaten hasi ginen, baina denbora epe motz baten ondoren kontu ratu nintzen jarduera horrek ez ninduela ase tzen. Pertsona oso urduria nintzenez, jarduera desberdinak bilatzen egon nintzen, breakarekin topo egin arte. Nire kabuz lehenbizi eta Iraitz Muñozekin ondoren, mundu honetan murgiltzen hasi nintzen, jende berria ezagutuz eta hip-hop kulturaren barnean dauden beste arte diziplinak ezagutuz, rapa barne.

113SEME-ALABAK |

Breaka edo rapa, bietako bat aukeratu beharko bazenu…

Breaka praktikatzen dudanean, rap-funk musika entzuten dut, beraz elkarrekikotasun bat dagoe la argi dago. Biak ala biak sentitzen ditudan gau za desberdinak adierazteko tresna dira, diziplina bakoitzeko baliabideen bitartez. Egia da musikak publiko zabalago batengana iristeko espazioa es kaintzen duela eta horrek esan nahi duzuna jende gehiagok entzutea ahalbidetzen duela, baina biak maila berean jarriko nituzke.

Ogibidez, irakaslea zara orain. Bi errealitateak ikusita, musikak hezkuntzan zeresana izan de zakeela uste duzu?

Bai. Musika arma bat da, entzuleei mezuak helaraz teko bide zuzena. Letrek esanahia eta mezua edu kitzea beharrezkoa da, betiere melodiarekin har monia bermatuz. Noski, helburua ahalik eta jende gehienak ulertzea bada, hau dena hizkuntza eta ko de arrunt batean idatzi behar da, musika eta letren elitismo tradizionala alde batera utziz, demokrati zatuz alegia. Ni horren alde egiten saiatzen ari naiz, uste dut esan nahi den hori egokien transmititzeko bide zuzenena dela, interesgarria iruditzen zait-eta jendeak nik zer esan nahi dudan ulertzea.

Zuk zeuk musikaren bitartez jakintzak bildu dituzula esan dezakezu?

Musikak erakutsi didan gauza garrantzitsueneta koa da askotan hitzen bitartez adierazi ez ditzake dan sentimendu/egoerak zehaztu posible direla, kantu baten bitartez, melodia bat, eta abar. Barruan duzun hori, den forman dela ere, kanporatzeko au kera ematen duela.

Gaur egun, denok etxetik ordenagailu eta mi krofono batekin musika ekoitzi dezakegula esaten da. Musikaren demokratizazio-prozesu

hori aberasgarria dela deritzozu? Dudarik gabe. Musika sortzeko baliabide ugari di tugu eskuartean eta horrek interesa duen edonori bidea errazten dio. Diru gutxirekin mikrofono bat eta soinu-txartela erosi ditzakezu eta zure lehen kantak grabatzen hasi, horrela egin dugu denok ha sieran. Azken batean, zenbat eta musikari gehiago izan, kulturari berari orduan eta mesede gehiago egiten dio eta aberastu egiten du.

Azken urtetan, bai zuk eta baita herriko beste musika talde batzuek ere gure herriaren izena aldizkari zein musikazale askoren ahotan ipini duzue. Nondik zatozten erreibindikatzea zuen jaioterriari eskerrak emateko modu bat da? Kontuan izanda herri txiki batetik gatozela eta de nak elkar ezagutzen dugula, nik uste Oiartzun ize na gure identitatearen parte sentitzen dugula eta modu horretan plazaratzea gustuko dugula. Nire kasuan, nire bizitzako pasarteak kantuetara era man ohi ditudan bezala, saihetsezina suertatzen zait nire herria ez agertzea. Azken batean, nire bizi tza osoa pasatu dudan tokia da eta bai letretan eta baita ere bideoklipetan agerian kontzienteki uzten dut, aitortza moduan, esker onez.

| SEME-ALABAK114

Musikari gisa, euskarazko letrak idaztea beharrezkoa iruditzen zaizu?

Bai. Euskara hizkuntza gisa bizirik mantendu nahi badugu, egin behar den lana dela uste dut. Ez betebehar bezala, baizik eta norberari bere barrutik ateratzen zaion moduan. Musikari eus kaldun gisa, denok ipini posible dugu gure ale txoa gure hizkuntzaren iraupena bermatzeko. Nahiz eta norberak nahi duen hizkuntzan egin dezakeen musika, azken urteetan musika espa rrutik hizkuntzari eman zaion hauspoa nabaritu dela uste dut eta hori da jarraitu beharreko bidea euskara bizirik mantendu nahi badugu.

Duela urte batzuk esango balizute Euskal He rriko irrati ia denetan zure kantak jarriko zi tuztela…

Ba zaila egingo zitzaidan sinestea. Ni rapa egiten ari nintzen musikan hasi nintzenean eta garai hartan rapa ez zen irratian entzuten. Hala ere, nire aldaketa artistikoa dela eta, publiko zaba lago batengana iritsi naiz. Esango nuke hasieran egiten nuen musikak publiko potentzial gutxia go zuela orain egiten dudan musikak baino, uni bertsalagoa dela orain egiten dudana, estilo asko jorratzen ditudalako agian (pop, pop/rock, trap/ pop...). Nik uste aldaketa-prozesu horri esker iri tsi dela nire musika irratiraino.

Bilboko Kafe Antzokia, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoa, Iruñeko Zentral, BEC, laster Donostia Festibala… honek ez du etenik. Sinesten duzu leku horietan guztietan jo duzula urtebete ren ostean? Non gehiago gustatuko litzaizuke abestea?

Egia esan, dena oso azkar pasatu da. Astean zehar lanean nabil eta ez dut denbora asko izaten horren guztiaren inguruan pentsatzeko. Prozesu natural bat izan dela esango nuke, kontzertua

noiz eta non nuen jakin, taula gainera igo, gozatu eta listo. Hasieran ez zitzaidan erakargarria egi ten kontzertuak emateko ideia, baina esperien tzia bildu ahala eta jendearen erantzuna ikusi eta sentituta, motibazio handiarekin amaitu ohi ditut zuzenekoak, egia esan oso eskertuta nago.

Ez dut inoiz nonbait zehazki zuzeneko bat es kaintzeko pretentsiorik izan, aukeran nahiago nuke nire musikaz gozatzen ari den jendez osa turiko giro bat, lekua edozein dela ere.

Bukatzeko, Oiartzunen abeslari moduan estreinakoz igoko zara oholtza gainera Xaniste banetan. Zerbait berezia prestatzen zabiltza? Gogotsu zaude?

Egia esan, gogotsu nago, bai. Familia giro go xo bat espero dut, lagunak, ezagunak, eta abar egongo gara denak elkarrekin, beraz haiek nik bezainbeste gozatzea espero dut. Zerbait berezia prestatzen gabiltzala… izan liteke (barrez), iku siko duzue.

Azken hitz batzuk amaitzeko?

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiot nire mu sika entzuten duen jende guztiari, garrantzitsua iruditzen zaidalako esker onekoa izatea jasotzen dudan berotasun eta babesagatik. Bestalde, da tozen gazteak beldurrik gabe musika egitera animatu nahi ditut, gu hasi ginen modu berean, denentzat lekua dago eta. Eta amaitzeko, aipatu nahi nuke harro nagoela Oiartzun bezalako herri txiki batean hainbeste artista biltzeaz.

ALAIN MENDIZABAL
115SEME-ALABAK |

OIHANA IRASTORZA GONZALEZ

Oihana Irastorza Gonzalez, 1980ko apirilaren 4an Oiartzunen jaioa, Lezoti baserrian. Aita, Joxe Mari Larraxabal, ama Mertxe eta lau senideren artean hirugarrena. Leire, Gorka, Oihana eta Maialen. Senarra Mikel Errota eta bi seme zoragarriren ama, Ekhi eta Unax.

Euskal kulturari oso lotuta dagoen pertsona da; ttiki-ttikitatik euskal dantzetan aritua, trikitilaria eta panderoa ere eskuekin ederki astindutakoa.

Oraingoan haren musikari ibilibideari erreparatuko diogu, ze hara non, Oiartzungo auzoetan nenbilela, Ergoienen halako graffiti berezi bat topatu dudan eta…nor ote eta Oihana Lezoti. Edonork ez dauka irudi bat herrian margotua, beraz erreferentea da trikitilari eta pandero-joleen artean.

SOINUENEA Herri Musikaren txokoan egindako grafitia 2021eko uztailean, Ergoienen (Egilea: Nexgraff)
| SEME-ALABAK116

Nondik datorkizu musika eta bereziki trikiti eta panderorako zaletasuna?

Gure etxean beti egon da musika eta dantzara ko zaletasuna. Aita gaztea zenean, soltean aritu izan zen eta bertsotan ere ni txikia nintzenetik ikusi izan dut… Trikitia ni oso txikia nintzela entzun nuen lehen aldiz. Lezoti ondoan dagoen Enparan baserrian entzun nuen lehen aldiz tri kiti soinua Mentxu Arrietaren eskutik. Bertan sortu zen giro alaia bezain goxoa beti izango dut gogoan, ez dut ahaztu.

Ze musika tresna hartu zenuen lehen aldiz es kuetan?

Zortzi edo bederatzi bat urte nituela hasi nintzen panderoa ikasten. Nire ahizpa Leire, urte askotan pianoa ikasi ondoren, trikitia ikasi behar zue la eta, Hondarribira Maltzeta aita-alaben etxe ra joaten hasi zen eskusoinua ikastera. Astean behin egiten zuten bidaia aprobetxatuz, ni pan deroa ikasten hasi nintzen.

Eta trikitia orduan, zenbat urterekin? Hamalau urte izango nituen eskusoinua ikasten hasi nintzenean. Ordura arte panderoarekin ha maika saio eginak nituen eta beti izan dut sen

tsazioa eskusoinua bigarren instrumentua izan dela niretzat. Nire ahizpak trikitia jotzeari utzi egin zion eta, etxean eskusoinua zegoenez, ba nik jarraitu nuen…

Zein izan dituzu maisu erakusten? Lehen aipatu dudan bezala, Hondarribiko Mal tzeta aita-alabak izan genituen maisu. Mamen alabak erakusten zigun panderoa eta Juanito ai tak trikitia. Urteak aurrera, Mamenek hartu zuen trikitia erakusteko ardura. Egia da Maltzeta esko la oso handia zela. Ikasle asko ginen garai hartan, Hondarribia, Irun eta inguruko herrietako ikasle asko elkartzen ginen eta horregatik, Mamenek eta Juanitok irakasle laguntzaileak zituzten (Es koli, Joli…).

Zer eman dizu trikitilari eta pandero-jole munduan aritzeak?

Trikiti eskolan lagun pila bat egin nituen, orain dik lagun minak ditudanak gainera. Jende zora garria ezagutzeko aukera eman dit, Euskal He rriko txoko pila bat ezagutzeko aukera, eta, batez ere, trikiti mundua eta euskal kultura gertuago tik ezagutzekoa (txapelketak, erromeriak…).

2019ko Xanistebanetan, Arkume jate egunean. 2019ko Ergoiengo Kuestazioan. Lezotiko familia, Lisboan (gurasoen urrezko eztei bidaia).
117SEME-ALABAK |

Non aritu zara jotzen? Plazan? Erromerietan? Leku askotan aritu naiz jotzen, formatu desberdin askotako jaialdietan (ezkontzetan, kultur ekital dietan, erromerietan, omenaldietan, kalejiretan eta, jakina, parrandatan…).

Hasierako urteetan, Maltzeta eskolakoekin, Hon darribia, Irun eta inguruko herritako jaialdi asko tan hartzen genuen parte. Esan daiteke txikitatik oholtza gainera igotzea zer zen ikasi nuela. Ondo ren, txapelketen munduan sartu nintzen pixka naka (betiere panderoarekin). Txapelketen etapa bukatuta, trikiti bikote formatuaz gain, panderoa astintzeko aukerak izan nituen; dantza taldeen ikuskizunetan, zenbait diskoren grabaketetan…

2008. urtean hasi nintzen erromeri formatuan panderoa jotzen. Bost denboraldi egin nituen BIDE BATEZ trikiti taldearekin, taldeko buru Eneko Etxabe trikitilari handia genuela. Euskal Herriko txoko askotan lau bat orduko emanaldiak ematen genituen eta askotan goizaldeko ordu txikiak arte. Ezkontzetan ere asko jotzen genuen eta, egia esan, horiek ziren nire gustukoenak.

Hainbat txapelketatan ere parte hartua zara. Txapeldun izatera ere iritsi zara. Kontatuko zeniguke nolakoak izan diren zure bizipenak txapelketa munduan?

Txapelketa munduaren oroitzapenak orokorrean onak ditudala esan dezaket. Txapelketa aurretiko momentuak gogorrak izaten ziren; prestaketa eta urduritasun handiak pasatzen nituen. Aldiz, txa pelketa igaro ondoren, asebetetze sentsazio izuga rria izaten zen.

Nik ez dut txapelketa askotan parte hartu izan, bai na hiru aipatu ditzaket esanguratsuenak:

1998ko EITB trikiti lehiaketa:

3. postua lortu nuen Patxi Aiorgarekin.

1999ko EITB trikiti lehiaketa:

1. Postua lortu nuen Edurne Iturberekin.

2000ko EITB trikiti lehiaketa:

1. Postua lortu nuen Edurne Iturberekin.

tolatzen ziren txapelketak gaztetxoentzat izaten ziren, eta gu epaimahaikide gisa joaten ginen. Urte askotan izan ginen Edurne eta biok herri askotako txapelketetako epaimahaikide.

2017. urtean Markina-Xemeinen hasi ziren hel duen trikiti txapelketak antolatzen eta 2019. ur tean aurkeztu ginen (20 urteren ondoren) berriro ere Edurne Iturbe eta ni. Edurnek ateratako pieza berriak joz eta neronek sortutako bertso sorta kan tatuz 3. saria lortu genuen eta oso esperientzia po lita izan zen, izan ere, trikiti giro bikaina sortu zen bertan.

Zerorrek ere bertsotarako sormena baduzu, beraz?

Ba… bai… azkenean, bertsozalea naiz eta bertsota rako joera etxean ere izan da. Gure aita bertsolaria da (nahiz eta orain ez aritu, hainbat plazatan aritua baita). Ni idatzizkoan defenditzen naizela esango nuke eta asko egin ditudala; etxekoen eta lagun ar teko ospakizunetarako eta, lehen esan bezala, zen bait txapelketatako letretarako ere bai.

Zer ekarri dizu txapelketatan parte hartu izanak?

Ezaguna izatea ekarri zuen pandero munduan. Txapelketa erakusleiho bat dela esan genezake eta horrek ateak irekitzen ditu, eta niri hainbat mu sikari ezagunekin kolaborazioak egiteko aukera eman zidan eta aukera paregabea izan zen; espe rientzia ederra.

Zein dira egin dituzun kolaborazio lanak? Norekin? Nolakoak?

Garai hartan zegoen txapelketa garrantzitsue netakoa zen EITBkoa, gure adinakoentzat. Tama lez, 2000. urtekoa izan zen azkena. Herrietan an

Trikiti bikote formatuaz kanpoko kolaborazio la nak egin ditut, bai. Gehienbat, panderoarekin, bai na baita eskusoinuarekin ere.

Markina-Xemeingo II. Helduen Trikiti Txapelketako sari banaketa (Edurne Iturbe trikitilariarekin).
| SEME-ALABAK118

Hainbat grabazioetan ere parte hartu izan dut:

2001ean Juanito Maltzetaren Negarrez abesten dut diskoan.

2001ean Aisterrazu da Plaza II diskoan.

2002an Juan Mari Beltranen Arditturri diskoan.

2004an Urretxuko ahotasak diskoan.

2009an BIZI! Goierriko Hitza diskoan.

2010ean GURE GOLKOTIK, Pieza berriak diskoan

2019ko Ergoiengo Kuestazioan.

Juan Mari Beltranekin, Euskal Herriko jaialdi batzuetan eta Lugon ere (Galizia) jotzeko aukera izan nuen eskusoinua (Aritz Kapeorekin batera) zenbait emanalditan.

Euskal dantzaria zara (hori izateari ez baitzaio inoiz uzten, ezta?), baina dantza talde ren batean ere aritua zara musikari gisa ere. kontaiguzu non eta zer-nolako esperientzia izan den zuretzat.

Dantzaria naizela esatea asko esatea izango da, baina, bai, euskal dantza izugarri gustatzen zait. Imanol Urkizu pandero-jotzaile handiaren bitar tez, Juan Antonio Urbeltzek sortutako Pas de Bas que dantza ikuskizunetan, Argia dantza taldea rekin, panderoa jotzen parte hartu nuen hogeita hamar emanalditan baino gehiagotan. Izugarria izan zen esperientzia hura. Izan ere, Euskal He rriko antzoki garrantzitsuenetan jotzeko auke ra izan nuen. 100 dantzari inguru biltzen zituen ikuskizuna zen eta zuzenean jotzen zuten musi kari talde bat ginen; gainera, emanaldiko tarte batean, panderoa ikuskizunaren parte zen, dan tzarien tartean jotzen nuen biolin-jotzaile bate kin… Oso ikusgarria zen eta nik asko disfrutatu nuen garai hartan.

Oiartzuarra zarela ere badakigu, ergoienda rra hain zuzen ere; gaur egun, zure auzoko jaietan ere trikitia eskuetan duzula ikusten zaitugu, kalejiretan… baita Oiartzungo ospakizunetan ere, Ihoteetan esate baterako, eta Xanistebanetan ere bai (arkume jatean) la gun artean. Nola bizitzen duzu hori guztia? Duela 9 urte zehazki, erromeriak utzi nituenean, trikitia eta panderoa asko baztertu nituen. Ama tasunaren etapan sartu nintzen eta oso emanaldi

puntualetan soilik hartzen nuen parte. Nik uste dut txipa aldatu zitzaidala eta jendaurrean jo tzeko ohitura edo ausardia ere galdu egin nuela. Denbora luzean ez praktikatzeak segurtasuna galtzera eramaten zaitu eta soilik lagun giroan jo tzera ausartzen zara. Horregatik izango da, nor malean, urtean zehar, Ihoteetan (urteroko hitzor dua), Xanistebanetan, lagunarteko bazkarietan… jotzera mugatzen naizela. Gainera, nire lagunak betiko abestiak jotzen baditut ere ez dira kexa tzen eta oso ongi pasatzen dute! Gure parranda egiteko modua da askotan!

Laguna izateaz gain lankide ere bazara, Haur tzaro ikastolan eta bertan egiten ditugun bazkari, afari, zein festetan ere (nahiz azken bi urte hauetan ezin izan…), beti hartu duzu eskuetan trikitia zure borondatez eta giro paregabea jartzen duzu beti. Giro alaia jartzen duzu… Ez dugu uzterik nahi baina… ikusten al duzu ibilbidearen bukaera noizbait?

Lagun eta familia giroan panderoa edo trikitia jo tzen jarraituko dut luzaroan, ziur nago. Trikitia alaitasuna da, umorea, elkarrekin abesteko eta dantzatzeko beta ematen duen instrumentua da eta hori da niri gehien gustatzen zaidana. Nire in gurua gustura dagoen bitartean, ni hortxe egon go naiz trikitia edo panderoa hartzeko prest!

Zerbait gehiago erantsi edo esan nahi zenuke? Nire bizitza mundu honetara bideratu izanagatik oso eskertua nagoela nire gurasoei.

119SEME-ALABAK |

MUSIKA IKASKETAK

1988 / 1992

Pandero ikasketak Maltzeta aita-alabekin, Hondarribian

1992 / 1998

Soinu txiki ikasketak Maltzeta aita-alabekin, Hondarribian

MUSIKA IRAKASLE

1998 / 2000

Ezpeletan trikiti eta panderoa

2005

Udako pandero ikastaroa Oiartzungo Herri Musika txokoan

EMANALDIAK

1990 / ...

Hamar urterekin jendaurrean jotzen hasia: kontzertu, omenaldi, ospakizun, etab.

Aipagarrienak: EITBk antolatuta, Azpeitiko trikiti jaial dian hainbat urtetan

Nazioarteko Trikiti Jaialdian

Donostiako Euskal Jaietan

Euskal Herritik kanpo: Lugo, Cantonigrós-ko nazioarteko jaialdian (Katalunia), Karaez (Bretainia), Brusela, etab.

2008 / 2012

BIDE BATEZ TRIKITI TALDEAren pandero-jole eta aho tsa izanik, Euskal Herriko hainbat herritan erromeria emanaldiak.

TXAPELKETAK

1997 / 1999

Euskal Herriko Trikitilari gazteen txapelketan finalista Zeanurin

1998

EITB Trikiti Lehiaketa: 3. postua, Patxi Aiorgarekin

1999

EITB Trikiti Lehiaketa: TXAPELDUNA, Edurne Iturberekin

2000

EITB Trikiti Lehiaketa: TXAPELDUNA, Edurne Iturberekin

EPAIMAHAIKIDE, hainbat ediziotan: Donostia, Gasteiz, Hernani, Lesaka, Etxarri-Aranatz, Orendain...

GRABAZIOAK

2001

Juanito Maltzeta: Negarrez abesten dut. Elkarlanean

2001

Askoren artean: Aisterrazu da plaza II. EITB

2002

Juan Mari Beltran: Arditurri. Elkarlanean

2004

Askoren artean: Urretxuko ahotsak diskoa

2009

Askoren artean: BIZI! Goizerriko Hitza

2010

Askoren artean: GEURE KOLKOTIK, Pieza berriak Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.

KOLABORAZIOAK

Juan Mari Beltranekin hainbat emanaldi: bestek beste, Arditurri lana aurkezten (Euskal Herrian eta Lugon)

Juan Antonio Urbeltzek sortutako Kondharian eta Pas de Basque dantza ikuskizunetan, Argia dantza taldearekin (hogeita hamar emanalditik gora, Euskal Herrian)

Legazpiko Sustraiak dantza taldearekin (Cantonigrós)

BIDE BATEZ trikiti taldea (2008ko ekainaren 28a, Munitibar (Bizkaia).

Eneko Etxabe eta Oihana Irastorza (Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen San Josetako Trikiti Jaialdia, 2008ko martxoaren 16a).
| SEME-ALABAK120

«Bekatu asko eginak gara gu»

MITXELENA ARBIDE AHIZPAK

Luixa Mitxelena Arbide 1921eko abenduaren 16an jaio zen eta iaz 100 urte bete zituen. Maria Mitxelena Arbide, Maitxo esaten diote denek, 1934ko martxoaren 15ean jaio zen, hortaz, 88 urte ditu. Oiartzungo drogeria izan zuten urte askoan; Luixa zen jabea, baina ondoan Maitxo zuen beti laguntzen, ahizpa txikiena izaki. Elkarrekin lan egiteaz gain, elkarrekin hazi, hezi eta bizi izan dira, gaur egun ere

elkarrekin jarraitzen dute etxean; alegia, 88 urte daramatzate elkarrekin bizitzen, marka guztiak hausteko moduan dira. Zartrosisak jota daudela dio Luixak, baina beren etxera sartu bezala, parez pare, umore bikaina besterik ez dut topatu. Koro Etxebeste Mitxelena, beren iloba, lagun izan dugu elkarrizketan.

121SEME-ALABAK |

Luixa (ezkerrean) eta Maitxo (eskuinean), elkarrizketaren egunean beren etxeko egongelan. Atzeko koadroan, Pelu baserriaren erretratoa ikus daiteke.

Non jaio zineten? Eta zenbat senide zarete?

Luixa: Ni Pelu baserrian, noski, ez naiz akor datzen (barre algaraka). Denak Pelu baserrian, 9 senide, ni hirugarrena eta Maitxo azkenekoa. Bes te bat behar zela esaten zuten etxean, hartara 10 izateko, denak txandaka baikara, neska-mutil.

Maitxo: Etxean, haurra jaiotzen zenean “zer da?” galdetzen zuten, “neska da” eta erantzuna beti “a, hala behar zen, bai”. Baina nire ondoren huts egin zuten. Orduan hainbesteko familiak hazten ginen baserrietan... Nire padrinoak, osaosa ba Pototok, “Ximona, zuk asko dituzu eta hau guri eman”, ni emateko haiei, alegia; guen amak eran tzun “lehen zortzi izaki eta hau ere nirea da, ba”.

Etxean ama erditzen zenean zeinek laguntzen zion?

Luixa: auzokoak, Txipiberri baserriko amonak, ez zen medikurik etortzen. Txipiberriko amonak

bazekien nola lagundu. Eta animaliekin laguntza behar bazen ere, bera aritzen zen. Medikua eta Txipiberriko amona ongi konpontzen ziren… (ba rre algarak) Ui, zer? Asko laguntzen zion eta.

Zuen gurasoak nortzuk eta nongoak ziren?

Luixa: amak Ximona izena zuen eta Aldako ba serrikoa zen. Aita Joxe Cruz, Portuberri baserrian jaioa, baina Pelu baserrian hezia. Bere ama, guen amona, Lesakakoa zen.

Eta izebarik edo osabarik bizi al zen zuekin?

Maitxo: Osaba han bizi zen, aitaren anaia, solte roa eta kojoa. Guen aita altua zen eta bera txikia, orduan, gure ilobek “atton ttikiya” deitzen zioten, benetako aitona altua baitzen. Joxe Mari izena zuen, baina Peluko kojua esaten zioten denek.

Luixa: San Jose egunean baten batek “zorionak, Joxe Mari!” eta berak, “ni gaur ere Peluko kojua naiz, ez naiz Joxe Mari!”, erantzuten zuen.

Zer lan egiten zenituzten baserrian?

Maitxo: artoa eta ilarra asko egiten zen lehen, lan handia zuten, haiek erein, jorratu eta lan guz tiak egiten genituen denen artean. Gurasoek base rrian egiten zuten lan. Sukaldean, ama aritzen zen. Aita ere, 9 ume atzetik zituela, lan eta lan aritzen zen. Gero Luixa handitu zenean, denda bat hartu zuen hemen behean, drogeria bat. Ni baserrian aritu nintzen, gero dendan Luixarekin eta azken urteak residentziyan (zaharren egoitzan).

Seme-alabak, gurasoekin. Luixa. Maitxo.
| SEME-ALABAK122

Garai hoietan gerra zibila bizitzea ere tokatu ko zitzaizuen, ezta?

Luixa: bigarren anaia dugu gerran desaparezit tua, probablemente prisionero. Baina gero azaldu zen hilda; botetatik norbaitek ezagutu.

Luixa: 15 bat urte nituen nik. Ukuilura jaitsi behar izaten genuen denak, bonbaren bat edo sartzeko arriskuarekin. Gero, zer da, eta etxetik atera behar genuela behin. Toki txarrean geunde la; abiatu ginen eta gure aitona falta. “Ui, aitona hemen utzita ezin jongo gara, ba”. Eskerrak hor zegoen, bestela Portuberriraino joango ginen oi nez. Geroxeago, hor heldu da eta “Zer? Denak hor behean egonda denak batean hilko gara!” (barre algarak). Bera komuneko leihoan gelditu zen gu heian ginen bitartean, leihotik begira, bijilatzen. San Markosetik Jaizkibel aiekara nahi zituzten bota bonbak eta huts egiten zutenean “mal arti llero carajo! Gaizki bota du bonba!” esaten zuen; gure aitona gerran ibilia baitzen. Baziren etxetik oso auro granada zuloak. Behin patata ateratzen ari ziren, ez dakit zein, eta ni jarri ninduten Mai txo eta lehengusua zaintzen. Halako batean, bon bak entzun eta hartu nituen biek horrela, lepotik zintzilik, eta korrika etxera (barrezka).

Maitxo: guen etxean soldadu asko izaten zen, kanpamentuan egoten ziren. Behin gure etxera joan esnearen bila, eta hasi ziren batzuk ardoa edaten. Eta sarjentu batek, mozkor-mozkor egin da Luixari, “la verdad, no cave duda que estas co jonuda!” (barrez lehertzen).

Luixa: “Sargento sopas” esaten genion hari (ba rre algarak).

Maitxo: anekdota bat ere badugu gerra den borakoa. Kapitaina etorri behin eta “tengo ganas de morir!” esaten zuen, eta Kororen amak, gure beste ahizpak, “trae la pistola”, “ahora te traigo” besteak erantzun; joan zen bila eta krik-krak su matu omen zion gure ahizpak balak kentzen, “yo no quiero una pistola sin balas!” “como que una pistola sin balas? Coge este y matame!” esaten zion besteak.

Luixa: pistola hartu zuen eta tiroa egin zuen leihora. Kapitaina zuri-zuria gelditu zen, ustez bala guztiak kendu batzituen eta bat bertan gel ditu. Eskerrak leihora apuntatu eta kanpora ate ra zen tiroa, bertan akabatuko zen bestela.

Baina gerrako bizipen gogor horietaz gain, eta, jakina, lana galanki egiteaz gain, haurtza roan jostatzeko aukera ere izango zenuten, ezta? Umetako oroitzapen polita duzue?

Luixa: Bai, jostatzen aritzen ginen, akordatzen naiz, eta neskak josten ikastera ere joaten ginen Joxepa Anbruxioren jostundegira, jostuna zen eta hark erakusten zigun neskei josten.

Maitxo: horrela, momentuan, ez naiz akorda tzen baina, bai. Ba, eskolara joaten ginen, gero etxera etorri, arropak aldatu, eta jostatzera edo baserriko lanak egitera, mendia ere asko gusta tzen zitzaidan. Orain asko aldatu da, oraingo gaz teak ez dira horrela ibiltzen, lehengoa polita zen.

Eskolara ere joango zineten, noski?

Maitxo: eskolara Gurutzera joaten ginen, etxean beti euskaraz egiten genuen, baina esko lan kastillanoz ikasten genuen; maistra kastillana baikenuen. 13 urterekin bukatu genuen eskola.

Luixa: kalean ziren eskolak, eta gero, Gurutzen jarri zuten bat, horiek hantxe hasi ziren, anai-a rrebak, baina ni ez, ni kalean gelditu nintzen. Enkarguak-eta eramateko behar omen zen nor bait, periodikoa ere egunero edukitzea gustatzen zitzaien guen etxean, eta horregatik gelditu nin tzen hemen, nik ere nahiago nuen horrela.

Oinez?

Maitxo: bai, egunean bi biaje egiten genituen, mendian barrena.

Gurasoak, Ximona Arbide eta Joxe Cruz Mitxelena.
123SEME-ALABAK |

Luixa: joan eta etorri, joan eta etorri: lau bia je! (barre algarak). Gero motoa tokatu zitzaigun tonbola batean. Hartan hasi ginen eta… pixkan -pixkan, lehenbiziko motoa, gero kotxea... eta ho rrelaxe.

Baserritik ateratzen zenuten jateko guztia?

Luixa: Ez, arraina eta beste gauza asko eraman behar ziren etxera. Gutxienean, behintzat, urtean bi txerri handi hiltzen ziren gure etxean.

Maitxo: gero haiekin txorizoak egin, eta ur daiazpikoak ere gatz askorekin kontserbatu eta urteko urdaiazpikoa genuen, orduan ez zen kongeladorerik ez deus ere.

Eta eskola bukatu eta baserrian lanean ari zinetela, dendaren istorioa nola hasi zen?

Luixa: lehen hemen behean botika zen, eta de pendientarik gabe gelditu zela gure etxera joan zen hemengo etxekoandrea. Han bertan ez zue la dependienta nahi esan zigun, hark laguna nahi zuela. Eta nik, segituan “a, ni joango naiz!”, esan nion. “Noiz etorriko zara?”, galdetu zidan, eta bihar bertan azalduko nintzela esan nion, niri ez baitzait baserria gustatzen, Maitxori gehiago gustatzen zitzaion, baina bera ez zen hainbeste aritu.

Noiz hasi zinen hor lanean? Zenbat urterekin?

Luixa: ez naiz akordatzen, ez nintzen gaz te-gaztea, ez, baina zaharra ere ez [26 bat urte rekin hasia zela uste dugu, gutxi gorabeherako kalkulua eginda]. 40 bat urte edo dendan lanean aritu nintzen, gutxienez. Hasi nintzenean Maitxo izebaren sagardotegira joaten zen lanera, Exke rrenean, sagardo denboraldian laguntzera.

Maitxo: 13-14 urte nituela, eskola bukatu eta berehala izebarenera joaten hasi nintzen, baina ez zen urte guztiko lana. Gero etorri nintzen den dara, eta dendan egoten ginen. Baina egun ba tean etorri zen monjetako superiora eta “vengo a proponerle trabajo” esan zidan. Lehen umeentza ko eskola zeukaten; gero, ordea, horiek utzi eta zaharrentzako egoitza jarri zuten. “Don Javier di ce que eres muy trabajadora”. Mamutekin denda asko bajatu zen ata azkenean joan nintzen, baita bertan gelditu ere.

Luixa: bere bila etorri zen, e! Gu ongi konpon tzen ginen, baina lanera eraman nahi zuten hara.

Emakume gutxi ariko ziren garai haietan la nean, ezta?

Koro: ez ziren asko, ez, Primitiba emakumea zen, baina orokorrean familiakoena baldin bazen denda orduan ikusten ziren emakumeak, bestela ez. Fabriketan gehiago aritzen ziren.

Gauzak horrela, Pelutik jaisten zineten lanera egunero?

Luixa: bai, Pelutik etortzen nintzen egunero. Hasieran hemengo etxeko andrearekin sozia, eta botika denda eta drogeiya zen, bi gauzak. Eta ge ro besteak utzi zuenean, nik ez nuen titulurik eta ni ezin nintzen horretan ibili; banatu egin zen, botika plazara mugitu zen eta guk drogeiya izan genuen. Urte batzuetara kalera etorri ginen bizi tzera, ez naiz akordatzen noiz (gutxi gorabehera, duela 60 urte).

Dendako urteak zer moduz pasatu zenituz ten? Urte askoan egon zineten?

Luixa: ez naiz akordatzen noiz hasi ginen den dan. Ongi hasi ginela bai, baina Mamut eta Prica

“Mamut eta Prica egin zituztenean, orduan aldatu zen dena, asko bajatu zen. Oiartzunen denda asko zen, ia-ia ate guztietan denda bat bazen, eta orain bat bakarra da. Garai haietako Xapatenea, Petraenea… denek itxi egin zuten. Galdu egin zuen Oiartzunek asko.”

“Orain sekula baino aburrittuagua dago; ez dago deus ere.”

Drogeriaren atarian, Luixa ezkerrean eta Maitxo eskuinean.
| SEME-ALABAK124

egin zituztenean, orduan aldatu zen dena, asko bajatu zen. Oiartzunen denda asko zen, ia-ia ate guztietan denda bat bazen, eta orain bat bakarra da. Garai haietako Xapatenea, Petraenea… denak itxi egin zuten. Galdu egin zuen Oiartzunek asko.

Koro: nik bizi guztian dendan ezagutu ditut. Orain dela 28 bat urte jubilatuko zen Luixa; 72 bat urterekin uste dut. 40 bat urte egon zen bai, aise.

Eta zer saltzen zenuten drogerian?

Luixa: Jatekoa ez gainerako guztia: mantak, lanparak, maindireak egiteko gaia, pinturak, opa riak, koloniak soltean, xanpua, artilea, lurrean emateko argizaria ere soltean… edozein etxetan behar zen edozer gauza.

Orain Korok, ilobak, izkina batean pelukeria du, baina lehen baxu guztia zen denda. Hori de na beteta genuen. Garai batean txoria ere izaten genuen, kanarioa, eta azkenean portuges batek lapurtu.

Produktuak lortzeko nola egiten zenuten?

Luixa: biajantik etortzen ziren gehienean (oraingo “errepresentanteak”) baina telefonotik ere aritzen nintzen tarteka. Behin biajante bat etorri zen eta bezero bat, laguna zen, gurekin genuen, eta biajantia hasi zen dendako ia pro duktu guztiak zerrendan esaten, repetitzen eta repetitzen, eta, halako batean, lagunak “partidua radiatzen ari dela ematen du” esan zuen, besteak bazekien euskaraz eta barrez hasi zen.

Maitxo: tarteka, ni eguerdian iritsi eta jateko batere astirik gabe hantxe joaten ginen kotxean Donostiara, produkturen bat edo falta bazen, han drogeroen asoziazio moduko bat baitzen. Behar genituen produktuak hartu eta buelta.

Zuen bezeroak nondik etortzen ziren eroske tak egitera?

Luixa: herrikoak ziren gehienak, barriyotatik ere etortzen ziren, bai. Igandeetan meza izaten zen, eta goizeko 6:30ean irekitzen genuen. Hori igandeetan bakarra, astean zehar 09:00etan ire kitzen genuen. Orduan kliente batzuk astoarekin etortzen ziren eta erosketa egiten zuten; base rrietatik jende asko etortzen baitzen, eta asteko erosketa egiteko aprobetxatzen zuten.

Maitxo: gu ere igandero joaten ginen mezetara goizeko seietarako, eta gero, segidan, denda ire ki. Jende gehiena seietan mezetara etortzen zen, hiru orduko biajia eginda oinez. Gero erosketa egin eta batzuek astoa kargatzen zuten, baina beste batzuek bizkarrean eramaten zuten dena, kotxerik ez zen.

Nor etortzen ziren gehiago, emakumeak ala gizonak?

Maitxo: emakumeak. Pinturak eta horrelako gauzak behar bazituzten, gizonak ere bai, etor tzen ziren. Tertulia ederrak egiten genituen, la gunak ere egin genituen. Herri guztia ezagutzen genuen, orduan ez baikinen inora joaten, eta han txe elkartzen ginen herriko denak. Hori bakarrik ez, baserrietara ere joaten ginen eta hantxe ari tzen nintzen lanparak eta dena muntatzen.

Maitxo, noiz utzi zenuen denda?

Maitxo: 50 bat urterekin edo. 65 urte arte egon nintzen residentziyan, jubilatu arte. Gero jubila zioa ez zitzaigun oso ongi gelditu, ez ziguten-eta askorik pagatzen.

Luixa: gero iloba etortzen zen laguntzera, Ko ro. Azkeneko urteetan bi pusketan egin genuen denda, eta pelukeria jarri genion.

Korok esaten du bizitza oso dibertigarria izan duzuela kaleko etxe honetan, zer dela eta?

Maitxo: gelak alokatzen genituen hemen, Ho tel Gurutzeko etxekoandrea gure laguna zen eta berak han tokirik ez zuenean guen etxera bidal tzen zituen. Gelarik edo oherik ez bazitzaigun gelditzen ere lurrean jartzeko eskatzen zigun. Eta halaxe, lurrean ere egin izan zuten lo.

Luixa, Drogeriako eskaparatean, iloba eta bizilagunekin.
125SEME-ALABAK |

Urrutitik etortzen zen jendea?

Maitxo: hemen denetik eduki dugu. Behin amerikano bat izan genuen. 8 egunerako handik hona bidali zuten, eta 3 bat hilabete edo pasa zi tuen hemen; txapelarekin eta ibiltzen zen. Lotara ko tokia jartzen genuen, gosaririk eta deus ere ez.

Luixa: etxera etortzen ziren batzuei esker ere zinean atera nintzen, Donostian, Oiartzunera La Reina del Chantacler etorri zirenean grabatzera (1963. urtean). Donostiako Kontxan atera nin tzen horrenbesteko sonbreroarekin. Pelikulako batzuk etxean zeuden eta egun batean joateko esan zidaten. Eta halaxe, jantzi didate ez dakit nolako soin bat eta euntalako zapela eta hantxe izan nintzen, paseatzen sonbrilarekin. Ordurako dendan ginen lanean.

Korok esaten du, Luixa, zuk abenturak bazeni tuela, mendira eta joaten zinetela, egia al da?

Luixa: bai, mendira joan, megafonoa eta bazka riarekin, eta han pixka bat dantza egiten genuen, eta gero zera, kastigua elizan. Behin ibili dantzan eta… Kongregaziyun azkeneko filan jartzen gin tuen apaizak, jendeak jakiteko zerbait gaizki egin genuela. Baina nik aurre egin apaizari, “zeinek ikusi ninduen dantzan, zeinek?”, nik ez bainion esaten ez nintzela ibili, baina berak ez zidan esan nahi zeinek esan zion. Bekatu asko eginak gara gu (barrezka).

Maitxo: lehen balsean eta dantzan ibiltzea be katua zen, dena zen bekatua; orain aldatu dira gauzak ederki. Neskak ezin ginen tabernetara joan bakarrik, beti lagunekin edo norbaitekin. Hala ere, ez ginen asko joaten, ez zen normalena.

Maitxo, mendia asko gustatzen zitzaizula eta, asko joaten zinen?

Maitxo: bai, afizio handia nuen perretxikota ra joateko, nire bizioa hori zen. Sen handia nuen.

Bagenekien zein arbolatan ateratzen ziren. Toki asko ezagutzen genituen. Osaba kojoak esaten zigun, eguzkiari begiratzen zion eta “atera behar dute, e!”; gu, anaia eta biok, korrika mendira joa ten ginen. Orduan, gainera, ez zen jenderik ibil tzen perretxikotan, ez zen horrelako ohiturarik, gu bakarrak ibiltzen ginen. Batzuk kaletik joaten ziren Sisitiyoko basora. Gu joaten ginenean ira tzea zen, iratzearen azpian begiratzen genuen eta hortxe perretxiko filak ikusten genituen.

Luixa, zuri ez zitzaizun gustatzen?

Luixa: Ez. Joanda ere ez nituen harrapatzen. Hala ere, behin harrapatu nuen bat izugarria, se tezientos gramos pisatzen zuen. Gainera, gero zer pasatzen zen perretxiko txarra janda? Famosoak izan ginen. Esaera hau zen: “Perretxiko mal kono zidua jan ta ttirrinttinttinaren gañian, Jaungoi kuai kontua man tzigon, ta bere kadaberia izandu zen konduzittua zementeriyora” (barre algarak). Lehengo garaietan ezin zen esan norbait hil ze la, “gue Jaungoikui kontua man yo” esaten zen. Guk, gaztetan, entierroko mandatuak ematen ge nituen, “horrelakoak Jaungoikoari kontua eman dio, eta horrelako egunetan izango da entierroa” baserriz baserri ibiltzen ginen abisu hori ema ten; hil da ez, e! Jaungoikoari kontua eman tzigon (barrezka).

Zer gustatzen zitzaizun ba?

Luixa: ez dakit.

Koro: nola ba? Edozein bazkari edo festa zela trapu zahar batzuk jantzi eta mozorrotu egiten zen, izugarri gustatzen zitzaion mozorrotzea, eta abestea zer esanik ez. Beti zebilen kantuan baz karietan, festetan… edozer gauza zela.

Kantuak zer, etxean ikasiak?

Luixa: bai, etxean ikasiak, adibidez, hauxe bat: Ala kinkirrin, ala kunkurrun, ala kinkirrin kunku

Luixa, mozorrotuta.
| SEME-ALABAK126

rrun kanta, erran dut erranen eta errango, etxi hontako neska gaztiak ez dira monja sartuko; ala kinkirrin, ala kunkurrun, ala kinkirrin kunku rrun kanta, ala kinkirrin kunkurrun kanta, ez dira monja sartuko

Mojarik bai al da ba zuen familian?

Maitxo: bai, izeba bat, gure amaren ahizpa, Al dakokoa. Indiyan egon zen. Joan ginen bai bixi tara. Abioia hartzerakoan Indira Gandhi akabatu zutela esan ziguten (1984-10-31). Eta gure Ma drileko lagun batzuek galdetu ziguten ea orain zer egin behar genuen, eta guk, behin han egon da, hartu egin genuen abioia. Aurrena Madriletik Alemaniara eta, gero, Indiara.

Eta han zer moduz? Zer egin zenuten?

Maitxo: aireplanotik atera eta, nonbait, gerra edo hasi zen, saltsa, eta hoteletik ez zegoela ate ratzerik. Hurrengo egunean atera ginen eta gero hotelera joterik ez, erraustu egin behar zutelako, “eta orain zer?”. Izebaren bila joan ginen mojak probisional zeuden etxera eta hortik ez ateratze ko esan ziguten, arriskua zegoela. Izeba ez ge nuen harrapatu eta gu atera egin ginen. Rixota edo bizikleta moduko bat hartu, buelta bat eman eta gero Katmandura joan ginen; egin zizkiguten paper batzuk mojak eta han egun batzuk pasa genituen. Ez genuen beldurrik pasa, baina fami liakoek bai, gaizki pentsatzen, mojek fax-a jarri ko zutela esan ziguten izebarekin ginenean eta, fax-a ez zitzaien iristen.

Luixa: hara ailegatu eta ia hilabete pasa eta deus ere abisatu ez guk hemengo inori, eta jen dea preokupatua zegoen, egunean bi aldiz joaten omen ziren dendara ea gure berririk bazuten gal detzera. Goizeko ordubatean aireportuan ginen Indian eta hortxe ziren fotografoak eta telebista koak… noizbait atera ginen: kalea sutan, kamiona bat ere sutan... Agente bat etorri zen gure bila eta

hotelera eraman gintuen, eta hortik ez ateratze ko. Azkenean, Katmandun egun batzuk pasa eta gero, normaldu eta lasaitu zenean giroa, agen tziakoa harrapatu eta orduan izebarengana joa tea lortu genuen.

Maitxo: a ze peripeziyak. Elefanteak ez geni tuen ikusi, baina kameiluaren gainean ibili ginen; kasualidadea, erretratuen makina hartu gabea orduan. 25 egun pasa genituen, ia hilabete.

A ze historio eta abenturak, seguru beste hainbeste kontatzeko dituzuela, baina bu katze aldera, hauxe galdetuko dizuet: lehen Oiartzunen nolako giroa zegoela esango ze nuteke? Eta, gaur egun, nola ikusten duzue Oiartzungo plaza edo kaleko bizimodua?

Maitxo: lehengo giroa oso polita zen, festetan eta dantza izaten zen hamabiak arte. Eta gaur egun Oiartzungo plaza itxuraz igual dago, ez da askorik aldatu.

Luixa: lehengo garaietan Oiartzungo plazan beti jendea zebilen konprak zirela eta, giroa ze goen beti eta desberdina zen oso. Niretzako bi ziagoa zen herria, auzoetatik jendea etortzen baitzen erosketak egitera eta elkartu egiten gi nen, baita kaleko jendearekin ere. Orain sekula baino aburrittuagua dago; ez dago deus ere.

88 urte daramatzazute elkarrekin bizitzen, Maitxo jaio zenetik, alegia; hortaz, zer moduz moldatzen zarete hainbeste denbora elkarre kin pasata?

Luixa: ongi moldatzen gara. Kuarto berean egiten genuen lo baserrian, eta bai, gero kaleko etxean ere bizi beti elkarrekin egin gara.

Maitxo: orain sesioan gehiago aritzen gara lehen baino.

Maitxo eta Luixa, Indian, Izebarekin.
127SEME-ALABAK |

Luixa: lehengoan sartu zitzaion txoro bolada eta “residentzira joango naiz!”; “residentzira joan behar duzula? Eta nik zer egin behar dut?”, eran tzun nion; eta ez du gehiago esan (barre algara artean).

Maitxo: lehengoan ez zidan ulertzen zer esa ten nion, eta berriz esan, eta esan, eta hark “eske ez duzu ezpainekin hitz egiten” eta nik “ez, be giekin!”. Horrek ez du batere aditzen eta nik ere, aparaturik gabe, gutxi.

Luixa: Zer? Ez dutela aditzen? A palabras ne cias oídos sordos (barre algarak).

Joaten al zarete Pelura?

Maitxo: ez, ez gara joaten, urteak dira ez gare la joan. Orain bera ez da hemendik ateratzen; ni oso gutxi, enkargu batzuk egitera eta pelukeria ra, gainerakoan deus ere ez. Nik pare bat erorka izan nituen eta ordutik gerritako min handia iza ten dut.

Luixa: ai, ai, ai… zartrosis! ez da besterik (barre algarak).

| SEME-ALABAK128

Amazonian (Kolonbia), Julia neska-lagunarekin.

«Bidaiatzeak mundu berri bat irekitzen du, betidanik ezagututako bizi moldeak hausten ditu eta zeure burua hobeto ezagutzeko aukera irekitzen du»

GOIHAITZ BERATARBIDE

PEREZ

Iturriotz auzoko semea, Goihaitz Beratarbide Perez 1994an sortu zen. Irekia eta berritsua, betidanik gustatu izan zaio jende berria ezagutu eta lagunak egitea. Kuriositate handiko gaztea, parte hartzailea da, baita nahiko kritikoa ere. Ibiltari nekaezina, mundutik barrena dabilen bidaiari konprometitua da.

Horregatik ekartzen dugu, pozik gainera, urtekari honetara, elkarrizketa batean berari jazotako hainbat berriren laburpen bat, berarentzat ohoregarri, guretzat jakingarri.

Hara gure galderei Goihaitzek emandako erantzunak.

129SEME-ALABAK |

Goihaitz Beratarbide naiz, 1994ko uztailaren 21ean jaioa Oiartzungo Iturriotz auzoko base rri batean. Txikitatik natura eta hiria partekatu izan ditut, izan ere familia erdia pasaitarra dut eta denbora asko pasatzen nuen han lehengusu eta izeba-osabekin, hala ere natura eta nekazari gunea izan dira nire izaeraren ardatz txikitatik.

Haurtzaro Ikastolan ikasi nuen, eta segur aski bertako irakasleek gogoratuko dute ez nintze la bereziki mutiko isila, nahiko zaratatsua izan naiz beti, irekia eta berritsua, betidanik gustatu izan zait jende berria ezagutu eta lagunak egitea. Kuriositate handiko gaztea, parte hartzailea eta nire ustetan sozialki eta politikoki nahiko kriti koa. Gaztetatik hasi nintzen munduan eta Euskal Herrian gertatzen ziren injustizien inguruan in formatzen eta agian horrek bultza ninduen pix kanaka izateko eta pentsatzeko era aldatzera.

Batxilergoa bukatu eta bi urtera, Donostiako Easo Politeknikoan Ingurumen kudeaketa ikasi nuen eta orduz geroztik horretan jardun izan dut hainbat proiektutan. Pertsona aktiboa naiz, kirola eta natura gustatzen zaizkit asko baina inoiz ez diet muzin egiten lagun artean suerta tzen diren afari edo konbertsazio interesgarriei.

Zure haurtzaroaz ze oroitzapen dituzu? Esango nuke haurtzaro nahiko lasai eta pribi legiatua izan dudala, agian nire lagunekin kon paratuz ba pixka bat desberdina izan zen, fami liako gorabehera batzuk direla eta, baina ziur haurtzaro zoriontsua izan zela. Ume asko hez kuntza gabe, gose edo biolentziarekin hezten dira mundu honetan, eta onartu beharra dago mendebaldeko herrialdeetan jaio garen umeok abundantzian bizi izan garela, beti izan dugu

segurtasun eta aukera ugari, eta ni ez naiz sal buespena.

Haurtzaro Ikastolan ikasi nuen eta garai haie taz oroitzapen politak dauzkat. Egia esan, ez gi nen oso talde handia eta ongi moldatzen nintzen ikaskide gehienekin eta oraindik ere harremana mantentzen dut ia denekin. Asko gogoratzen naiz haiekin bizi izandako momentuez, mendi txan goak, egiten genituen ekintzak, arratsaldeak he rriko kaleetan…. Momentu onak pasatu genituen elkarrekin, herri txiki batean jaiotzeak badu alde positibo ugari, eta egia esan asko ikasi genuen batak besteaz.

Zein ikasketa egin zenituen? Nola gogoratzen duzu Batxilergoko garaia? Ba Batxilergoa pixka bat astuna iruditu zitzaidan, gure gizartean presio handia jarri ohi da etorki zuna antolatzeko. Bigarren Hezkuntza bukatu or duko Selektibitatean pentsatzen jartzen gaituzte, etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzera, zientziak edo letrak hautatzera, eta nerabeza roan bizitza heldura sartzen ari zaren horretan, ba nahiko galdua aurkitzea erraza izan daiteke. Askotan ikasleak ere klasifikatu ohi dituzte ikas le on eta txarrak izendatuz, karrera unibertsita rio bat egingo dutenak edota erdi mailako zikloa egin eta lanera zuzenean joango direnak. Hez kuntza sistema nahiko zorrotza da zentzu horre tan eta iruditzen zait ez duela uzten ikasle bakoi tza ongi espresatu eta bere onena ematen.

Niri beti gustatu izan zait gauza berriak ikastea eta nahiko azkarra nintzen gauzak ulertzeko, ez nuen arazorik izan azterketak edo Selektibitatea ateratzeko, baina bai nahiko galdua nintzela zer ikasi horretan, banekien gizarte arloan jardun nahi nuela baina ez nekien zein ikasketa egin.

Nor da Goihaitz Beratarbide? Kretan (Grezia).
| SEME-ALABAK130

Orduan nire gurasoek asko lagundu zidaten Irlan dara joatea proposatuz, bertan ingelesa ikasi eta diru gutxirekin bizitzera bultzatuz, horrela lanak topatu eta nire kabuz bizitzen ikasteko. Hori bai izan zen ikasketa gogorra, baina era berean ede rra, hilabete batzuen ondoren mundu oso bat ireki zidan nire begien aurrean, eta bizitzeko era des berdinak zeudela erakutsi. Pentsa herri txiki ba teko 18 urteko gaztea nintzela, eta nahiz eta gure gizartea nahiko irekia izan, ba betiko bizi moldeak oso barneratuak nituela, ikasketak, lana, familia…. eta konturatu nintzen bakoitzak bere bizitzeko era gustatzen zaion moduan sor dezakeela.

Goi Mailako zikloa egin zenuen Donostian. Pare bat urte igaro nituen lanean eta bidaiatzen, eta gauza desberdinak ikasi ondoren, gustuko nuen zerbait formalki ikasteko gogoa sartu zitzai dan. Goi mailako zikloak aztertu ondoren Donos tiako Easo Politeknikoan Ingurumen heziketa eta kontrola ikasten hasi nintzen, gizartea eta natura uztartzen zituen ziklo bat.

Oso gustura aritu nintzen, hainbat proiektu aur keztu genituen bertan eta asko konprometitu nin tzen gaiarekin. Ba jada ez nintzen Batxilergotik ateratako gazte txoroa... denbora eduki nuen gau zak ongi pentsatzeko eta zer ikasi nahi nuen eraba kitzeko, desberdintasun handia ikusten nuen nire klasekide batzuekin, nabaritzen zen denbora-pasa besterik ez zeudela hor eta ez zutela inongo intere sik hautatu zuten horrekin.

Uste dut nahiko zabaldua dagoela jarrera hori, eta agian ikasleek haien burua ezagutu eta zer gus tatzen zaien erabakitzeko denbora hartu beharko luketela, Europako herrialde askotan oso normala da urte sabatiko bat hartzea Batxilergoaren ondo ren, hau ondo antolatuta eta proiektu batzuekin buruan oso aberasgarria izan daiteke.

Ikasketak bukatuta, Ingurumen kooperatiba ba tean hasi nintzen lanean, zenbait gauzaren artean Arditurriko natura-parkean heziketa lanak egiten. Esan daiteke zortea eduki nuela, baina gauzak ere lasai eta gustura egin nituen eta agian horrek bide ratu ninduen nahi nuen hori egitera.

Noiztik eta nondik datorkizu bidaiatzeko sen hori?

Txiki-txikitatik hasi nintzen bidaiatzen, hiru ur terekin bidaia ugari egiten nituen amarekin Pari sera, eta bertan kultura eta etnia ezberdinetako umeekin jolasten nintzen. Ez nago ziur, baina agian

hain gaztetatik kultura talka hori jasotzeak ba era gina izan dezake nire bidaiatzeko sen horretan.

Geroago, Ikastolak ere eman zidan aukera leku desberdinak ezagutzeko Bretainia, Ingalaterra, Bartzelona eta Europako bidaiarekin, gogoratzen naiz segituan ulertzen nituela mapak eta hiriko txoko guztiak esploratzen genituela lagun artean. Asko miresten nituen hiri handiak, artea, kultu ra eta mugimendu sozialak pil-pilean ikusiz eta nire bizitzako une batean horrelako leku batean bizitzea gustatuko litzaidakeela pentsatzen nuen (orain, jada esperimentatuta eta horiek gustuko ditudan arren, neure burua ez dut ikusten bertan bizitzen).

Horretaz gain, nire etxea aterpetxea denez, ba betidanik eduki dut munduko jende askorekin ha rremana, pentsa nire etxea partekatu izan dudala bidaiariekin betidanik. Haien istorioak entzun eta harreman sakonak egitean ba beti ikusi izan dut naturaltzat bizi estilo hori. Esan beharra dago ere nire gurasoek gaztetatik bidaiatu izan dutela eta abenturero sena badutela. Nolako zura halako ez pala, ezta? Kar-kar-kar.

Haurtzaro Ikastolan, DBHn beka bati esker kanpora joan zinen hilabete batez. Nora? Zer daukazu gogoratzeko? Egia! Esango nuke hura izan zela denbora luzez kanpora joan nintzen lehen aldia. Beken berri eman zidaten, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen zituen uda ko hizkuntza ikastaroak Autonomia Erkidegoko beste hainbat ikaslerekin. Hainbat aukera hautatu nituen eta Frantziara hilabete bat joateko aukera eman zidaten, bertan familia baten etxean bizi, goi zetan ikasi eta arratsaldeetan ekintzak egiten geni tuen. Loches izeneko herritxo batera joan nintzen, Parisetik hiru ordu hegoaldera, Loira bailaran.

Familia oso atsegina zen eta seme bat bezala zaindu ninduten, horretaz gain lagun ugari egin nituen, euskaldunez gain, Serbia, Taiwan edo Es tatu Batuetakoak, benetan aberatsa izan zen. Pen tsa hasieran ez nuela joateko gogorik: 16 urteko gaztea, lehen udarak herriko jaietan eta beste mi la kontu buruan, baina azkenean animatu nintzen eta ez naiz batere damutzen. Frantses pila bat ikasi nuen eta uda ahaztezina izan zen.

Telebistan ere ikusi izan zaitugu, Txapela bu ruan eta ibili munduan saioan. Nondik eta no latan iritsi zinen? Konta iezazkiguzu bizi izan dako esperientziak.

131SEME-ALABAK |

Begira, castinga egitera joan nintzenean, ez nuen ideiarik ere programa telebistan aterako zela. Nire amaren lagun batek Gaztea Irratian entzun zuen bidaiaren berri, lau gazte aukeratuko zituztela Eu ropan zehar trenez bidaia bat egiteko, eta ni justu ba Irlandatik bueltatu berri nintzen eta esan nuen, zergatik ez? Zer daukat galtzeko? Eta EITBren Bil boko egoitzan aurkeztu nuen neure burua. Castin gean ba ni neu izan nintzen, ausarta eta lasaia, nire Irlandako esperientziak, zaletasunak eta txisteren bat kontatu nuen, eta handik aste batzuetara deia jaso nuen hautatua izan nintzela. Zelako poza!

Bi neska bizkaitar, mutil arabar bat eta ni neu ginen protagonistak. Gurekin batera Zornotzako produktore bateko lau langilek laguntzen ziguten bidaia guztia dokumentatzeko. Oso talde ona egin genuen, eta gustura ibili ginen Europako negu go rrian bi astez. Frantzia, Herbehereak, Alemania, Polonia, Hungaria eta Suitza izan ziren bisitatu genituen herrialdeak eta bertan hirian bizi ziren euskaldunak ezagutzen genituen, haiek hiriari buruzko informazioa eskaintzen ziguten, haien bizipenak eta bertako txoko bereziak erakutsiz. Niri Poloniako zatia antolatzea tokatu zitzaidan, gutxien gustatu zitzaidan lekua izan zen, jendea pixka bat hotza zen eta historia ere nahiko goi bela den herrialdea da; hala ere, beti dago zerbait ikasteko; bitxitasun bezala, Poznanera iritsi gine nean lau gazte poloniar ezagutu genituen, guztiek euskara ezin hobeto hitz egiten zuten, Unibertsi tatean ikasi zuten lehenik eta ondoren Euskal He rrira joan ziren hizkuntza hobetzera. Miresgarria da jendeak euskararekiko interes hori edukitzea eta benetan motibatzen nau nire hizkuntzareki ko konpromiso hori edukitzera. Ez da lehen aldia izan Euskal Herrian jaio ez diren euskaldunak to patzea eta benetan txalo bero bat eskaintzen diot jende horri.

Bidaiaren hasieran lotsa pixka bat nuen, ba beti da arrotza pantailaren aurrean azalduko zarela pentsatzea, jendeak zer esango duen beldur zara, baina segituan ohitu nintzen eta nire saltsan ibili nintzen denbora guztian. Be netan esperientzia ikaragarria izan zen, inon dik inora espero ez nuena.

Ibiltaria izan zarela ez dago dudarik, munduan zehar bidaiatu duzu; non izan zara? Esan bezala, gaztetatik hasi nintzen Europan zehar bidaiatzen. Irlanda izan zen lehen he rrialdea bakarrik joan nintzena eta benetan maitemindu ninduen, bertako jendea oso atse gina eta alaia da, eta hain gaztea izanda, haien etxean jasotzen ninduten eta seme bat bezala tratatu. Ingelesa ikasten egon nintzen Dubli nen, baserri batean lanean irlaren mendebal dean eta gero kanpin eta auto-stop bidez bi daiatu nuen hainbat lekutara.

Handik bueltatu nintzenean, mundua ezagu tzeko grina nuen eta bidaiatzen jarraitu nuen, Frantzia eta Turkiara joan nintzen lagunak bi sitatzera eta ikasketak hasi aurretik gurasoe kin motxila hartu eta Bolivia, Txile, Argentina eta Uruguai bisitatu genituen hiru hilabetez.

Ikasketak bukatu bitartean egin nituen bi daia txiki batzuk Europan zehar eta horiek bu katu, urte bat lana egin, dirua gorde eta dena uztea erabaki nuen. Txapela buruan saioan Bu dapest ikaragarri gustatu zitzaidan eta askorik pentsatu gabe hara joan nintzen lau hilabetez hostal batean lan egitera. Bertatik Grezian ur pekaritzan eta belaontzietan aritzen zen en presa batekin hitz egin eta Kretako irlan lana eskaini zidaten. Hark formazioa, etxea eta jana ria eskaintzen zidan nire lanaren truke. Sei hi

Jokin, Jin eta Ibai Haurtzaro Ikastolako lagunekin, Bernan (Suitza).
| SEME-ALABAK132

labete pasa nituen han, baita greziera pixka bat ikasi ere!

Diru falta nuenez, Oiartzun aldera bueltatu nintzen, eta beste pare bat urtez ikasi nuen ho rretan jardun eta esperientzia gehiago lortzea erabaki nuen. Hainbat proiektu eta lanetan ari tu nintzen denbora horretan; besteren artean, Usurbilgo Udalean eta Eusko Jaurlaritzarekin. Bi zitza monotonoaz nazkatu nintzen arte, orduan lagun batekin hitz egin eta Erdialdeko Amerikara egin genuen salto. Urte batez ibili nintzen Kuba, Mexiko, Guatemala, Kanada eta Estatu Batuetan. Noski, bidean lan ugari egin nituen hainbat sek toretan.

Bertan nintzela, Work and Holiday izeneko bi sa bati buruz jakin nuen, eta Kanadan lan egin ahal izateko urtebeteko baimena lortu nuen.

Baina, hasi aurretik etxera bisita bat egin beharra neukan. Bisita hori uste baino luzeagoa izan zen, pandemiak talka egin baitzuen mundu osoan. Orduan nire asmoak pixka bat aldatu zi ren. Hala ere, horrek ez ninduen geratu, mugak ireki orduko 2020ko udaran Vancouverrera har tu bainuen hegazkina, han bizi izan naiz azken urte eta erdian eta orain pasa den abendutik Ko lonbian nago, Hego Ameriketako herrialde mi resgarri honetan.

Herrialde bakoitza ezberdina da, bakoitzak bere ezaugarriak ditu; ze azpimarratuko ze nuke bakoitzetik?

Arrazoi duzu, leku bakoitzak badu zerbait berezia jendea erakartzen duena bere lurrak bisitatzera. Batzuetan, ordea, denbora behar da paisaietatik at joan eta herrialdearen testuingurua ongi uler tu eta bertako jendearen bizimodua aztertzeko. Azaletik esan ahalko nuke zer den herrialde ba koitzetik gehien gustatu zaidana, baina lekua be rezi egiten duena bertako jendea eta haiekin bizi izandako esperientziak dira beti.

Ipar Ameriketatik hasita, Kanadako mende baldea ikaragarria da, Estatu Batuetako mugatik Alaskaraino gidatu nuen. Bertan ikusi daitekeen natura purua ez dut inoiz ikusi nire bizitzan: gla ziarrak, lakuak, mendi elurtuak, animalia erral doiak eta kilometro ugari herririk ikusi gabe. Be netan basatia!

Estatu Batuetako mega hiriak, New York, Los Angeles, Portland, Denver… bitxiak dira, milaka kultura kozinatzen diren lapikoak dira, argi eta panel publizitarioz apainduak, musika, show eta arte ederrez jantziak eta sekula lo egiten ez du tenak.

Mexikoko janaria ez da nonahi aurkitzen, era askotako arto eta fruituak, elikagai fresko eta erraldoiz betetako merkatu amaitezinak, kolore biziko arropak, kaleko postuak...

Erdialdeko Amerika ez dut askorik ezagutzen baina Guatemalako Antiguako zonaldean dauden sumendiak gaur egun oraindik erupzioan ikus daitezke. Gainera, lo dagoen batean kanpatzeko aukera izan genuen, aurrez aurre laba etengabe borborka ikusiz.

Kuban, berriz, badirudi denbora gelditu egiten dela. Garai bateko autoak ikus daitezke Habanako eraikin kolonialen artean, jendea plazetan elkar tzen da berriketan egon edota Interneten konek tatzera (bertan bakarrik aurki daiteke) eta txoko guztietan aurkituko duzu dantza, musika eta giro paregabea. Bizitza xumea eta batzuetan gogorra den arren, ez du inoiz galtzen umore eta irriba rrea.

Hego Amerikako puntatik hasita, Kolonbiako ur-jauzi oso indartsuak daude, mendi eta haran berdez estalitako paisaia. Herrialde hau mun duan km2-ko biodibertsitate handiena duen he rrialdea da eta Lurrean euri gehien egiten duen zonaldea ere bada. Bertako lehengai naturalak amaiezinak dira, oso emankorra da eta lehengai

Aitor lagunarekin Acatanango sumendian (Guatemala)
133SEME-ALABAK |

pila bat ditu, agian horregatik astintzen du hainbes te biolentziak... Amazonas ibaiaren neurrigabetasu na aipagarria da, itsaso bat dirudien ibai erraldoia da. Errepiderik existitzen ez den zonaldean bertako autobidea da ibaia. Hango biztanleen konexioa na turarekin beharrezkoa da, honekin estuki lotuak bizi baitira, bizitzeko era primitiboa dute baina ba tzuetan gurea baino askoz ere etiko eta garatuagoa.

Txile eta Boliviako desertuak, gatzagak, kolo reetako lakuak, geiserrak, izarrez betetako zeruak ematen dute beste planeta batean gaudela… Pata goniako mendikate eta glaziarrak munduan hegoal deren dagoen puntua dira, hego polotik oso gertu, eta paisaia horiek ezin dira aurkitu munduko beste lekuren batean. Uruguaiko hondartza amaiezinak, jende xumea eta bizitza lasaia duen herrialdea, des konexiorako aproposa.

Eta Europaz, zer diozu? Europara salto eginda, Irlandako musika eta dantzak azpimarratuko nituzke; bertako egural dia nahiko kaxkarra den arren, benetan latinoak dirudite. Europa Ekialdea er (Hungaria, Serbia, Bosnia, Kroazia…) oso gustuko dut, kultura oso desberdina eta oraindik asko garatu gabeko he rrialdeak dira, historia latza baina era berean ja kin beharrekoa, errepika ez dadin eta jende isil baina bihotz onekoa.

Italia eta Greziako monumentu historikoak hain batetan ikusi ditugu argazki eta liburuetan baina aurrez aurre ikustea beste gauza bat da. Horretaz gain, Mediterraneoko arkitektura, irla eta hondar tza xarmagarriak ezin dira aipatu gabe utzi. Turkia ko merkatu eta janari gozoak edota Egiptoko Nilo ibai ertzean aurki daitezkeen monumentu histori koak ere gehiago esploratzea gustatuko litzaida keen kultura bat dira

Baina, esan bezala, leku bakoitzean jendea eta bertako bizi estiloak dira gehien baloratzen ditu danak.

Ezagututako leku esanguratsuenak azaldu. Herrialde asko bisitatu ditut baina horietatik ba tzuk zer esan handia izan dute niretzat. Europan Irlanda eta Grezia azpimarratuko nituzke, biak oso desberdinak dira, baina badute antz handia haien artean. Irlanda herrialde euritsua da ez da oso maiz ikusten eguzkia, baina horrek ez du esan nahi herrialde tristea denik, jendeak egiten du berezi, oso gertukoa eta atsegina da eta beti aurkitzen du tarte bat Guiness garagardo bat la gunartean partekatzeko. Gainera, Euskal Herria rekin konexio handia du, biak sufritu izan dute beste herrialde baten kolonizazio politiko eta kulturala eta biak altxatu dira botere horren aur ka, horregatik euskaldunak bertan oso maitatuak gara. Grezian ere etxean bezala sentitu nintzen, jendeak hasieran pixka bat harroputza dirudike, baina behin zure laguntasuna sendoa dela froga tuta, bere familia eta etxeko ateak irekitzen diz kizute. Herrialdearen egoera ekonomikoa nahiko korapilatsua da eta askotan zaila izan daiteke bi zitza aurrera eramatea. Hala ere, dantza eta so lasaldia ez dira inoiz falta. Eguzkiak eta itsasoak koloretutako herrialdea da, mendi eta hondartza mugagabez marraztua. Benetan herrialde bere zia da niretzat, lau aldiz egon naizen arren, berriz ere bueltatuko nintzateke.

Amerikar kontinentea ere ez duzu ahaztuko? Ez, horixe! Amerikar kontinentea, mirari natu rala, Andeetako mendikateak bi aldeetara ba natzen du hego kontinentea; erdialdea, berriz, ohian, ibaia eta hondartza ederrez betea dago. Iparralderantz joan eta desertuak aurki ditzake gu, glaziar eta paisaia elurtuetara iritsi arte. La

Gurasoekin, Machu Pichun (Peru).
| SEME-ALABAK134

tinoamerikan, Mexiko eta Kolonbia azpimarratu nahiko nituzke, bertan pasa izan baitut denbora gehien (lau hilabete bakoitzean).

Biak narkotrafiko eta politikari ustelez gober natuak. Pobrezia eta miseria nonahi aurki de zakegu, baina baita oso aberatsak diren familia gutxi batzuk ere. Komunikabideek biolentzia eta ziurtasun ezaz hitz egiten digute herrialde ho rietaz hitz egitean, drogak eta kartelak besterik ez dela aurkitzen bertan. Ezin uka herrialdearen errealitate nagusi bat badela, baina bertan aur kitu dudanak ez du zer ikusirik telebistak era kusten duenarekin. Jende atsegina eta laguntze ko prest dagoena, gutxi edukita ere bere etxeko ateak ireki eta duen janari xumea partekatuko duena. Pobreziatik atera eta haien gobernu uste lei aurre egiten dion gazteriak emakumeen esku bideak bermatzeko patriarkatuari aurre egiten dio egunero (Mexiko) edota gobernu eskuindar amerikar aliatuari planto egin eta hilabetez luza tu daitekeen geldialdi nazional bat egin dezake herrialde guztia geldiaraziz (Kolonbia).

Asko dago ikasteko latinoamerikar gizarteaz; izan ere, bere komunitate indigenak, betidanik lur horiek landu eta zaindu dituenak, ikasketa asko eskaini ditzake. Pentsa ezazue hemen aur ki daitezkeen lehengaiak munduan leku gutxitan aurki daitezkeela. Janaria eta dantza ugari, fami liarekiko estutasuna eta bizitza duin bat lortzeko eguneroko borroka pil-pilean daude.

Ipar Amerika, berriz, beste mundu bat da, Esta tu Batuak eta Kanada herrialde oso desberdinak dira politikoki, nahiz eta askotan pentsatu guztiz berdinak direla. Egia da gauza asko oso antze koak direla, multinazionalak jaun eta jabe dira bietan, berdin du zein hiri edo herritara joango zaren, zeren denda, jatetxe eta hiri estruktura berdinak izango baitira. Jendea nekez ibiltzen da herri hauetan. Dena, eta azpimarratzen dut, dena autoan egiten da. Nahiko gogorra izan zen nire bizitza kotxe bat erosi nuen arte. Kontsu mismoan oinarritutako gizartea da eta klase so zialak oso bereiziak daude, kalean jende gehiegi ikus daiteke bizitzen, eta sisteman sartua ez bal din bazaude, erraza izan daiteke zuloan erortzea. Baina gauza onak ere baditu, aberastasun handia du, bertako hirietan etnia guztietako pertsonak aurki daitezke eta horrek oso multikulturala bi lakatzen du. Bestalde, parke nazionalak oso zain duak daude eta benetan harrigarriak dira alde batetik bestera ikusten diren paisaia aldaketak.

Kanadan jendea lasaiago bizi da, gobernuak herritarren behar gehienak asetzen ditu eta bi zi kalitatea oso ona da. Horretaz gain, oso jende gutxi bizi da, horrek bizitza alternatibo baten bila dabilen jendea erakartzen du, herri erdi autoges tionatuak sortuz batez ere irletan. Komunitate sen handia dago eta naturarekin guztiz kontak tuan bizi dira, hura ahalik eta gehiena errespeta tuz. Pentsa ezazue etxeko atea ireki eta hartz bat ikustea oso erraza dela bertan.

Herrialde arabiarretan gutxi egon naizen arren, Egipto eta Turkian bakarrik, hango jende askore kin egin nuen harremana, kultura oso abegikorra eta gertukoa da. Historikoki aire libreko museo bat eta bertako janari eta edari exotikoak ez di tut beste inon ere probatu. Merkatuak, kaleak, ibaia… gehiago ezagutzea gustatuok litzaidake.

Amazonia aldean ere boluntario gisa ibilia zara; kontatuko al zeniguke zertan eta non dik eta nola iritsi zaren bertara? Esperientzia nolakoa izan da?

Alberto Vazquez-Figueroaren Manaos liburua irakurri nuenetik, ikaragarrizko jakin-mina piz tu zidan oihan erraldoi horrek. Liburu horrek XX. mendeko bigarren hamarkadaren erdialdean Amazoniak bizi izan zuen kautxuaren sukarraz hitz egiten du eta bertan europarrek nola ustia tu zuten lehengai hori bertako indigenak esklabo bihurtuz. Kronika horretan, Amazoniaren biodi bertsitatea zehazki azaltzen du eta bertara mur gilarazten du irakurlea. Iquitos eta Manaos dira oihaneko hiri nagusiak, eta garai horretan oso hiri aberatsak izan ziren, munduko jende elegan teena erakartzen zuen eta belle epoque estiloko opera bat ere eraiki zuten. Baina kautxuaren mi grazioarekin hiri horien gainbehera ere etorri zen, eta gaur egun nahiko egoera kaxkarrean daude. Iquitos errepidez konexiorik ez duen munduko hiri handiena da, ontziz eta hegazkinez bakarrik ekarri eta eraman daitezke lehengaiak bertara. Manaos, berriz, bi milioi biztanleko hiri erraldoi bat da Amazonia erdian.

Esango genuke Amazonian mugak nahiko erla tiboak direla: Kolonbia, Peru, Ekuador, Venezuela eta Brasil herrialdeetan zatitzen da, baina berta ko biztanleria nahiko antzekoa da; izan ere, bizi problematika berera egokituak daude. Nik Ko lonbiako eremua ezagutu nuen gehienbat, Peru ko mugan, nire lagun baten bitartez, San Martin de Amacayaku izeneko herrialde indigena batera iritsi nintzen, 600 biztanleko herrixka bat, Tiku

135SEME-ALABAK |

na etniakoak ia denak. Bertan naturarekin guztiz harremanetan bizi dira, eta gaztelania hitz egiten duten arren ,Tikuna hizkuntza da nagusi. Hala ere, munduko hizkuntza gutxitu guztiak bezala, globalizazioaren mehatxuei egin behar diete au rre haien kultura bizirik mantentzeko.

Herritxo horretan bazegoen hostal modu ko bat, herriari diru sarrera bat ekartzen zion mundu guztiko bisitariak ekarrita, %100 jende indigenarekin zegoen antolatua eta bisitariei janaria eta lo egiteko lekua eskaintzeaz gain, oihanean irteerak ere eskaintzen zituzten aha lik eta gehiena murgilduz bisitaria bertako kul turara. Hilabete bat pasa genuen bertan lanean; bisitariei harrera egiteaz gain, dena kontrolpean zegoela ziurtatu behar genuen eta noizbehinka itzultzaile lana ere egiten genuen. Esperientzia bikaina izan zen, oso bizitza sinplea, argindarra egunean zortzi ordu besterik ez genuen eta In ternet herriko puntu batean bakarrik aurki zite keen, whatsapeko mezuak erantzuteko bakarrik ematen zuen, seinalea oso ahula baitzen. Euri ura aprobetxatzen zuten eta erabiltzen zituzten ia produktu guztiak bertako nekazari eremueta tik zetozen.

Asko ikasi genuen oihaneko ingurumen pro blematikaz; deforestazioaz gain, espezieen gu txitzea eta kutsadura dira arazo nagusiak, eta naturaren lurralde galerarekin kultura indige nen gutxitzea dator, horiek estuki lotuak baitau de naturarekin. Lan egiten genuen hostalean, indigenen lurren berrantolaketarako hainbat proiektutan zeuden sartuak eta borroka kon prometituan zeuden horien errespetu eta erre konozimendurako. Amazoniar esperientzia ba rren-barrenetik ezagutu genuen; turista soila izateaz gain, bertako komunitatean sartu ginen eta bertako jendearekin bailara hartako bizi es tiloa hobeto ulertu.

Gazteei bidaiatzea proposatzen al diezu? Zergatik? Zer behar da bidaiatzeko? Jakina, uste dut gaztetatik bidaiatzen hasteak eta bizitza aurrera atera behar izateak edozein egoeratan pertsona gisa hazten laguntzen zai tuela. Hala ere, kontzeptu asko nahasten dira gaur egungo bidaiatzeko moda horretan. Irudi tzen zait turismoak kalte asko ekartzen diela he rrialde behartsuei, herrialde aberatsen oso men deko bihurtzen baititu, eta bertako ekonomia eta jakinduria garatzeko muga asko jartzen ditu.

Horretaz gain, gaur egun hostal asko daude eta jendeak ez du kontzientzia sozial bat joaten den leku horiekiko, oso erraza da gure euroekin he rrialde merke batera joatea eta gazte pribilegia tu zuriaren bizitza perfektua eramatea, hostalez hostal salto egin, Europako eta Ipar Ameriketako jendearekin elkartu eta egunero parrandan ate ratzea. Iruditzen zait hori ez dela benetan pertso na abenturazale baten grina, ezta errespetua ere bertako jendearekiko. Benetan bidaiatu nahi duen gazteak prest egon behar du zikintzeko, gutxi ja teko, bertako jendearen etxeetan lo egiteko eta benetan denbora hartu eta bertakoekin eseri eta haien istorioak entzuteko.

Bidaiatzeak mundu berri bat irekitzen du, betida nik ezagututako bizi moldeak hausten ditu eta zeu re burua hobeto ezagutzeko aukera irekitzen du, baina helburu zehatzak ere ezarri behar dira, hel buru batzuk finkatu egin nahi den bidaia horri, eta benetan kontziente izan joaten den leku horretako errealitatea zein den eta solidarioa izan horrekin.

Beharrezkoak gogoa eta ezagutzeko grina dira eta mundu txoro hau hankaz gora jartzeko asmoa. Bidean lana egiteak eta proiektuetan kolabora tzeak lekua hobeto ezagutzeko aukera ematen du, konturatzen zara benetan ez dela diru asko behar horretarako, eta eskaintzen dizun ikasketa oso abe ratsa da.

Kanpoan ibili izan zarenean garaian herrimi nik izan sumatu al duzu? Zergatik? Bi, horixe! Sarritan. Etxetik ateratzen zarenean, beti duzu tristura puntu hori, atzean uzten dituzu fami lia eta lagunak, eta etorriko den horren beldur zara, zer gertatuko ote da? Zer topatuko dut noan leku ho rretan? Eta batzuetan neure buruari galdetzen diot ea benetan merezi ote duen hegazkin hori hartzea. Baina behin airean zaudela, zure beldur guztiak de sagertu egiten dira, erabakia hartua dago eta ziur zaude biziko dituzun momentu eta esperientziak errepikaezinak izango direla.

Behin iritsita, segituan ohitzen zara bidaiari bi zitzara, zeure burua herrialde berri horretan ikus ten duzu eta beste bat gehiago izaten saiatzen zara, denbora guztian zaude gauza berriak ezagutzen eta jende desberdinarekin harremanetan, eta azkar ahazten dituzu etxeko kontuak. Bakarrik bizitzen ikasten duzu eta hain okupatua zaudenez momen tu berri horiek gozatzen, ba ez duzu denborarik ezeren falta sumatzeko.

| SEME-ALABAK136

Jada hilabete batzuk pasatzen dituzunean, orduan etortzen da herrimina, zure jendearen gertutasunaren beharra sumatzen duzu, egune rokotasuneko gauza txikiak, eta askotan etxean egotea desiratzen duzu. Lehengo urtean, urte eta erdi pasatu nuen etxera etorri gabe, Covid neu rriak zirela eta; azkenean herri min handia su matu nuen, hainbeste denbora etxera joan gabe egotean pixka bat arrotza sentitzen zara. Nahiz eta maiz hitz egin familia eta lagunekin, ba ez da kizu gauzak nola egongo diren han eta nolakoa izango den buelta.

Hala eta guztiz ere, beti da ederra etxera buel tatzea, jendeak oso harrera ona egiten dizu eta maitatua sentitzen zara. Euskal Herria da nire lu rra eta oso estuki lotua nago herri honi, bertan dugun elkarlana, kultura bizia eta bizi estiloa pa regabeak dira eta harro sentitzen naiz bertakoa izateaz, beti kontatzen diot jendeari gure herriari buruz eta nolakoak garen.

Iturriotz auzoko gazteak oso aktiboak zarete. Zer da gazte talde hori zuretzat? Hara eta hona nabilenez, nahiko deskonektatua ibiltzen naiz auzoko kontuez. Giro polita dagoela uste dut, adin desberdinetako gazteak elkartzen dira jaiak ospatu eta beste hainbat ekintza antola tzeko eta hori oso garrantzitsua dela uste dut. Ha rreman ona izan dut beti haiekin, eta bueltatzen naizenean asko gustatzen zait haiekin elkartu eta zertan dabiltzan ikustea. Ahal den neurrian nire ekarpena egiten dut laguntza eskainiz, eta mun duko lagunak etortzen direnean buru-belarri jar tzen ditut lanean boluntario gisa. Uste dut polita dela elkarlana eta harremanak sustatzea auzoko gazteen artean eta pozten naiz auzoaren parte izateaz, nahiz eta ez egon oso maiz haiekin.

Orain Hego Amerika aldean zabiltza. Noiz zatoz Oiartzun aldera? Ba otsailetik Kolonbian nabil, bai, egia esan asko gustatzen zait herrialde hau. Politikoki nahiko konplexua da, baina bertako jendeare kin asko ikasi dut eta konexio berezia sortu dut leku honekin.

Paisaiak eta natura ikaragarria da, eta herrial de txiki batean ekosistema ugari aurki daitezke, benetan gomendagarria. Denbora luzez geratu ko nintzatekeen arren, ekainaren 18an turista bisa bukatzen zait; beraz, beste nonbaitera joan beharko dut.

Iturriotz auzoko festa batzordeko kideekin.

Aukeren artean dago Euskal Herrira bueltatzea, agian Karibeko irlaren batean egin geldialditxoa eta gero Madril edo Bilbora hartu hegazkina... Baina nork daki, egia esan egunero suertatzen dira aukera berriak hemen, eta inongo loturarik ez dudanez eta bidean erraza denez lana lortzea, ba ez dut nahi ideia finkorik eduki.

Bi urte igaro ondoren, Oiartzunen hilabete ba tzuk pasatzea gustatuko litzaidake, hori ezin uka, baina Hego Amerikak asko dauka eskaintzeko eta oraindik iruditzen zait ez dudala amaitu nire kapitulua hemen. Ikusiko da, oraingoz momen tua bizitzen segituko dut eta ahalik eta gehiena ikasten bizitzak eskaintzen dizkidan aukerez.

Bukatzeko eskumuinak bidali nahiko nituzke Oiartzun aldera, eta gazteria animatu beste era batera bidaiatzera, komertzializazio eta turistifi kaziotik kanpo eta mundua eraldatzeko pentsa moldearekin.

Nik bitartean dantzan eta lanean jarraituko dut hemen! Animo eta aurrera!

Goihaitz inolako debekurik gabe min tzatu zaigu, ez genekien mila gauzaren berri eskainiz. Gure herriaren historia xehea egiten ari den urtekari honetan beharrezkoa zen hau guztia jasotzea.

AIZPURUA
137SEME-ALABAK |
PILI LIZASO

Oiartzungo baserri ederrenetako batean bizi da Manuel, arreba eta koinatuarekin. Baserria ederra izanik ere, ez dira ederrak

izan bertan bizi izandako guztiak. Kontrabandoaz, mendiaz, baserriaz eta bizitzaz, oro har, txolartean egon gara.

| SEME-ALABAK138
«Azkenean, pertsona jartzen duk denera, eta gaztea baldin bada, zer esanik ez» MANUEL IRASTORZA BERASATEGI 1941-06-18

Non jaiotakoa zara?

Hementxe bertan, Beinberri baserrian.

Etxean bertan jaiotakoa, beraz? Bai, bai, denbora haietan denak horrela izaten ttun.

Konplikaziorik izaten al zen? Ez. Erne, izaten ttun batzuk hilak jaiotzetik. Normala.

Nortzuk bizi zineten etxean?

Gu, sei senide giñun, ni zaharrena. Bi anaia; hi ru arreba; ama, Xebastiana, Beinberrikoa; aita, Mañuxio eta aitonak ere ezagutu nittin. Amona ere bai, justu-justu akordatzen nak zerbait. Ai tona bat bertakoa yun, bestea Urzelaietakoa. He men bizi ttun1 denak.

Gurasoek zein lanbide zuten?

Baserritarrak, ardia-eta, behia-eta... Kontraband oa izaten yun garai haietan, sos batzuk atera-eta, paketea bizkarrean hartu-eta; ni ere ibili izan nak aski gazterik. Bueno... Prantzitik ekarritako be horrak sokatik hartu eta hemendik Bornaiztako horretara. Han naparrek hartzen zittizten.

Non hartzen zenituzten zuek? Zaldin baino beheraxeagotik.

Gauez?

Behorrak-eta egunez eramaten genizkin hara.

Guardia zibilen beldurrik ez. ala? “Behorrak gureak ttuk” esan, “auzko larrera era man behar ttiyeu” esan eta horrelaxe. Behorrak berak ttun kontrabandoa. Paketeekin ere ibili izan nak.

Zenbat urterekin hasi zinen?

Hamabost bat urterekin edo halako zerbait.

Senideak ere ibiltzen al ziren?

Ez, haiek jada puska bat gazteago ttuk eta ettiz tek asko ibili.

Dirua franko?

Bai, bai, baina arratseko lana txarra izaten yun, guardia zibil zaharra tokatzean-eta. Harrapatu ez, baina tiroteoak-eta asko izaten ttun.

Baten bat jotzen al zuten?

Jo inori ere ez, baina beldurtu bai galanki. Erne ibili, behar izanez gero aise botako ziteken.

Zer izaten zen pakete barruan? Gauza franko izaten ttun. Guk haiek ez genittin behin ere ikusten. Ongi lotuak etortzen ttun.

Nolakoak izaten ziren paketeak?

Kozkorrak, handiak, bizkarrean eramateko nahi koak. Sokekin lotuta ibiltzen genittin. Gero, han diagoak ere ibili izan ttuk. Horiek bi lagunen ar tean ibiltzen ttun, egur luze bat hartu eta erditik lotuta, batek atzetik eta besteak aurretik.

Bideak eta ongi ezagutuko zenituzten, behi nik behin?

Bai, ongi, baina gauean ez yun xamurra izaten. Ja rri egiten yitzan, baina hasieran kosta egiten tzin. Azkenean, pertsona jartzen duk denera, eta gaz tea baldin bada, zer esanik ez.

Zenbat denboraz ibili zinen kontrabandoan? Denbora franko, gazte garaian.

Gero zertan hasi zinen lanean? Gero mendian. Arbolak botatzen-eta txikitzen-e ta... Egurra saltzeko.

Txondorra egiten ez? Ez. Egin izan yeu txondorra latza hemen, baina demostrazioa egiteko. Bestela ez.

Mendian motozerrekin aritzen zineten? Lehendabizi, trukazerrakin (trontza), ez baitzen izaten motorrik. Hiru-lau lagun aritzen gattuken trukazerrakin, denak batera; eta tira, jartzen duk pertsona horretara ere. Gero sartu ttun. Haiek sartu zirenean, hori bai diferentzia!

Istripurik izaten zen? Gure aurrekoei-eta aditu izan dit. Aizkorarekin han ka jo duela-eta horrelakoak bai, baina handirik ez.

Zein zuhaitz botatzen zenituzten? Pagoa izaten yun gehiena, haritza ere bai. Saltze ko izaten yun, okindegietarako ere bai, labea piz teko eta. Gainera, egurra moztua saltzen genin.

Non aritzen zineten? Nafarroan, Lesakan-eta asko.

Enpresaren batean? Nagusiarekin, bai.

Nola joaten zinen haraino? Kotxean, baina orduan izaten yun basoan txabola egin eta hantxe pasa aste osoa. Momentu batean egiten genin txabola eta hantxe.

139SEME-ALABAK |
1 Ziren, hituan, ttuken

Zenbat denbora pasatzen zenuten txabolan? Bukatu arte, bizpahiru hilabete bai egur asko ba zen. Gutxi bazen, etxera etorri behar.

Nolako txabola egiten zenuten? Txapekin eta egurrarekin. Oholak bazterretan ja rri, saihetsean, eta gainean txapa, haiei lotzeko.

Lotarako koltxoirik bai? Batzuek bai, besteek ez. Zuk?

Normalean, ez. Lurrean, baina altueran beti. Han botatzen ziteken azpian belar lehorra edo man tak. Bestela, hotza nola aguantatu!

Zein garaietan aritzen zineten?

Urte guztian. Egur asko behar izaten baitzen. Ika tza egiten ere, txondorrarekin, jende pila aritzen yun garai batean, umea nintzenean eta lehena goztik ere bai.

Lan handia al da txondorra egitea?

Bai horixe! Gero zaindu egin behar. Hori piztua egoten yun lau egun edo bost edo gehiago, gehia go! Handia bazen kristoren denbora pila.

Nola moldatzen zineten enborrak-eta mugi tzeko?

Haiek pistara ekartzeko mandoa ibiltzen genin gehiena. Hori yun gogorrena. Mandoarekin mal dizio ederrak bota ttit.

Jateko nola moldatzen zineten? Beti izaten yun kozineroren bat. Sua bertan egin eta potajea eta denetik jaten genin.

Lanean egun osoa?

Goizetik arrats arte eta batzuetan arratsean segi oraindik ere. Gure aurrekoek arratsez ere segi tzen omen tziten.

Lan horretan zer hasi zinen, hogei bat urterekin?

Bai zera! Hogei urterekin... gazteago, hamasei ur te edo horrelako zerbait.

Beinberri nolakoa zen?

Azpian behiak-eta, eta gu erdiko plantan. Gai nean ganbara.

Animaliak zertarako zenituzten? Esnea eta arkumeak saltzeko. Batzuk etxerako utzi eta besteak harategietarako.

Esneketaria honaino etortzen zen?

Bai zera! Arandaraneraino eramaten genin egu nero.

Nork eramaten zuen? Senideok-eta segun nori tokatzen tzioken. Beho rrekin eta astoarekin ere eramaten genin.

Zenbat litro egunero?

Bi marmita edo hiru. Segun noiz umatu ziren-eta.

Goizean eramaten zenuten?

Ilunabarrean. Hori hobea izaten yun. Goizean je tzi eta esnea freskatzen jartzen genin iturrian. Bestela, txartu egiten yun.

Arandaranera nondik joaten zineten? Urzelaitatik, presatik goiti. Ordu erdi bat.

Baratzerik bazenuten? Bai, baina askorik ez. Orduan, emakumeak ari tzen ttun baratzean, ama eta arrebak-eta.

Zer jartzen zuten? Porruak, ilarra, patata eta artoa kristoren pila egiten yun hemen denbora batean motel. Ta loa behar izaten yun eta ogirik ez yun izaten. Artoa denean egiten yun. Ogia garesti eta beti taloa.

Artoa non txikitzen zenuten? Karrikan, Arrasku azpiko errotan. Gero itxiak egon ttun errotak, jakintzak zergatik. Galarazia egon yun. Horregatik, Lesakara-eta eramaten ge nin, Aranatzera ere joaten giñun. Artoa eraman behorrekin, bizkarrean, ahal zen bezala eta irina ekarri.

Taloa inportantea zen, hortaz? Gosea galanta pasatzen ziten behe horretan! Guk ez, baina kaleko jendeak bai. Guk etxeko gauze kin egiten genin zer edo zer, lanarekin dena, bai na janaria bagenin; kalean gutxiago. Kontu txarra yun hura.

Zenbatean behin joaten zineten kalera? Zortzi egunetik behin, erosketak egitera; Altziba rrera edo kalera. Oinez. Astoarekin edo behorra rekin, saskia jarrita. Ama joaten yun gehien.

Etxeko lanak nork egiten zituen? Emakumeak denean aritzen ttun. Aziendarekin, baratzean, etxean, erosketak... Emakumeek gizo nek baino askoz ere lan gehiago egiten zuten.

| SEME-ALABAK140

Urik bazenuten etxean?

Geroztik ekarria. Itturierrekatik ekartzen genin.

Presa bagenin eta garbitzeko eta edateko dena handik ekartzen genin. Gero, aldexerago [on doan] bazioken iturri txiki bat, baina lehorteare kin udaran attu [ahitu] egiten yun. Egunean bi daia mordoxka egin behar izaten yun.

Komuna?

Komuna bai, baina bonbarik ez, sotora joaten yun, behien eta zerara.

Denbora haietan gauza serioa izaten yun.

Argia?

Argia ere geroztik sartu yun. Faola batzuk jarri eta kandelak-eta.

Etxe handia zenuten?

Nahiko tokia izaten yun. Semeentzako kuarto bat eta alabentzat beste bat. Aparte. Denak ohe berean askotan. Anaiarekin lo frankotan egin izan dit.

Ganbara nolakoa?

Ganbara galanta genin, belarra han altxatzen [gorde] genin. Metak asko ez genittin egiten, hobe yun hemen altxatzea. Hona ekarriz gero, negua pasatzeko okiyo [egokiago, hobekiago].

Eguraldi txarrarekin metak izorratu egiten ttun. Gainera, hemen edukita, bertatik bertara genin behiei emateko.

Belarretan ordu asko pasatzen zenituzten, ezta?

Bai, galanki. Eguraldia orain bezala ez genin jaki

ten. Zahar horiek moldatzen ttun. Tankera pixka bat ematen tzioteken. Behiekin ekartzen genin gurdian kargatuta. Ganbarara igotzeko bizkarka, gero erosi genin beste katxarro bat eta askoz ere xamurrago.

Nolako giroa zenuten etxean?

Hemen bertsolariak-eta horrelakoak omen ttun aitona-amonak. Batek bertsua botatzen bazuen besteak akordatu! Kantatzen-eta ibiltzen omen ttun. Aita eta ama batere ez. Aitak politika bes terik etzin buruan. PNVko amorratua yun. Urze laitakua yun. Bakik zer izaten den, Francoren ga raian-eta, fusilatuak asko ttuk Oiartzunen bertan.

Elizara joaten zineten?

Ze erremedio. Xorrolako zubitik beheiti eta bi dez bide erreka zokotik. Ez batere gustura. Ama elizkoia, berriz, eta... Ordubete etortzen eta joa ten gutxixeago. Bostetako eta seietako mezetara joaten yun ama. Eguraldi txarrarekin eta lohi tar tean.

Zer hanketako erabiltzen zenituzten? Abarkak. Eliza ezin omen yun abarkekin joan, baina gu halaxe joaten giñun. Gero polainak agertu ttun. Alpargatak ere bai, baina segituan hausten ttun.

Lagunekin egoten al zineten? Inguruko baserritakoekin bai. Emitakoak eta Urzelaitakoak Jostatzen eta gutxi, baina Zaldi nen tarteka juntatzen giñun. Pelotan ere bai ibil tzen giñun hemen! Baserri atzeko pareta batean. Pelotan ibiltzea etortzen ttun inguruko baserri

141SEME-ALABAK |

tako jendea. Lurra ongi jarri beharra izaten yun, garbitu eta gogortua eduki. Zikintzen zenean, ar bolari adarra kendu eta garbitu. Zeharo gortzen yun lurra, auzuak [bizilagunak] edukitzen tzin txukun-txukun. Han denak, mutil eta neska. Ge ro, kukutan ere pixka bat ibiltzen giñun.

Zein afizio zenituen gaztetan? Askorik ez. Ehizan pixka bat, baina gero txoriek pena ematen ziteken eta utzi egin nin. Arran tza egin nin pixka bat, bai. Kainarekin eta eskuz. Beintzarreko auzko errekan, amuarrain polit as kiak bai han.

Auzolanean ibiltzen zineten? Bideak egin behar izaten ttun. Urtero izaten yun egin beharra.

Eskolaz zein oroitzapen?

Askorik ez. Añakira joaten niyun. Ibili niyun pix ka bat. Ergoiengoak uste dit joaten zirela hara. Baserriko jendea. Dozena bat edo. Bizpahiru urte joan niyun. Aitak lan gutxi egiten tzin, lan handie na guk egiten genuen.

Eskolan euskaraz aritzen zineten?

Dena euskaraz, Francoren garaia yun, baina han goian euskaraz aritzen giñun. Kalean erdaraz, baina guk inguruko maistra bat genin eta dena euskaraz.

Egun bereziak ospatzen zenituzten? Eguberriak asko. Ama kozinatzen eta yun... den bora horietako inguruko hoberena. Erregeak ere bai, inguruan ez yun askorik izaten, baina gurean erregaluak ere bai.

Tabernarik ba al zegoen inguruan? Ez, Eskasen eta Karrikan, goi honetan ez.

San Martin?

Zerria akabatzen genin, urtean bi edo hiru zerri bai. Bat behintzat segurua. Txorizoak eta denak amak egiten zittin. Oilaskoak eta untxiak aizko rarekin jota kazka. Untxia ere bai, lepoa ebakita. Ama artista genin. Arkumeak ere berak akaba tzen zittin.

San Joan sua?

Hortxe aurrean egiten genin kristoren sua, jen deak ikusteko. Baserri denetan egiten yun. Zer edo zer kantatzen aritzen ttun batzuk. Kristoren suak egiten ttun iratzearekin-eta. Iratzea guk gutxi edu kitzen genin.

Belarretan nola aritzen zineten? Segarekin, gero neronek ekarri nin segadora pix ka bat kozkortu nintzenean. Bestela, dena sega rekin, segarekin ez baita fundamenturik, ongi ja kin behar da arraizten eta pikatzen eta txinguiya ibiltzen.

Perretxikotan?

Asko ez, baina ama ibiltzen yun hemen inguruan.

Kalea asko aldatu al da?

Bai, lehendik pixka bat diferente, baina asko ez. Orain giro hobea ziok, lehenago eyun gauza onik.

Eta baserria?

Horixe baietz. Onera seguru aski, nik uste behin tzat. Lehen miseria handixeagoa eta lana gehia go. Baserrian orain makinekin-eta errazagoa da dena. Aitzurrarekin eta bo... Ez dit pena handirik nik, ez. Gauzak aldatu ttuk, lurra maneatzeko eta aretzeko... lehen dena behiekin egin behar yun.

Lehenagoko zaharrek baino gehiago edo gutxiago dakigu orain? Gehiago, dudarik ez egin, askoz ere gehiago, ez zea.

Udaberria gustatzen?

Bai, negua baino nahiago dit, udaberriak beti beste zerbait izaten dik. Orain ez dik egiten lehe nagoko erasorik [ekaitza]. Lehenago, negua aski gogorra yun, orain ez dik egiten horrelako elu rrik. Aspalditxo behintzat ez. Udarak, berriz, or duan hobexeagoak ziren.

Gaur egun, zertan ibiltzen zara gustura? Gustura, gustura, etzakit. Ardiekin-eta etxe in guruan, zelai batetik bestera pasatzen eta ho rrelakoetan.

MATTIN KAZABON COUSILLAS
| SEME-ALABAK142
143SEME-ALABAK | MAIXUX REKALDERI Bakezale eta euskalzale kementsua. Kazetaria, andereñoa, bidaiaria, abeslaria, dantzaria eta emakume jakintsua.

Maixux Rekalderen (1934-2022) lana ezagutzeko eta omentzeko unea dugu oraingoan, eta haren memoria goraipatu nahiko lukete bere senideek maitasun handiz artikulutxo honen bitartez.

Garro baserriko alaba, Rekalde ahizpa, izeba Tuti, urtearen hasieran joan zen gure aldamene tik, baina bere balioen eta maitasunaren berota sunak oraindik guregan dirau.

Zinemetan ikusi izan ditugun istorio zirrara garri eta interesgarri moduan entzun izan ditut beti izeba Tutiren bizi pasarteak. Ekuadorren lan egin zuen emakumeekin ikusi eta ikasitako ohi tura ezberdinak, Txileko diktaduraren une latzak eta gure herriko bakearen bidean topaturiko go rabehera guztiak.

Izebak betidanik izan du ezagutzeko eta gauza berriak jakiteko gogo eta ilusioa, Garroko base rrian arnasten baitzen munduarekiko jakin-min hori eta badirudi belaunaldi guztietara transmi titu dela ezberdina dena eta gu geu ongi ezagu tzeko grina.

30eko hamarkadan jaiotako emakumea izanik hiru karrera unibertsitario egin ahal izan zituen, (Irakasletza, Enpresa administraritza eta Kazeta ritza). Berak behin baino gehiagoetan esan beza la: “Garron arropatarako agian ez zegoen dirurik, baina liburutarako bai”. Zortzi anai-arrebetan 6. da bera. Familia ardatz eta oinarri hartu izan duen eta asko zaindu izan duen pertsona izan da gure izeba. Beti dantzari eta kantari, beti liburu edo txostenekin toki batetik bestera eta, batez ere, beti alai eta prest.

Irakasletza ikasketak bukatu ondoren, 1964. urtean Ekuadorrera jo zuen, batez ere Kristau tasunetik ikasi edo landu baitzuen besteei la guntzeko eta beste herrialdetarako bidaiatzeko interesa. 5 urte egin zituen Los Ríos probintzian eskolak ematen. Interesgarria zen bere lanordue tan egin zuena eta hango pedagogia ezberdineta tik ikasi zuena. Baina, bestalde, lan ofizialaz gain, bere arratsalde libreetan bertako emakumeekin biltzen zen egoera gatazkatsuak entzun eta no labaiteko kontzientziazioa eginez. Familiaren esanahi eta kontzeptu ezberdinak ikasi eta haus nartzeko urteak izan zituen gure izebak. Horre taz gain, katekesi saioak ere bideratzen zituen bertako herritarrekin.

Maixux-en bizitzako beste kapitulu batera salto eginda, Txilera goaz. Ekuadorreko esperientzia ren ondoren, Txilera joan zen Temuco-ko Go tzainaren, Bernardino Piñeraren, idazkari lanak egitera (Santiagotik 700 kilometrora). 10 urtez egon zen herrialde hartan eta bere hitzak gogo ratuz, “oso aberasgarria izan zen niretzat pertso nalki”. Piñera gotzainaren idazkaria izateaz gain, arratsaldeetan bertako emakume taldeetan ere ibiltzen zen eta Enpresa Administrazioko karre ra ere atera zuen ilunabarretan. Lagun izugarriak egin zituela ere azpimarratzen zuen beti eta ez gara inoiz ahaztuko Txiletik ekartzen zituen ur tekari eta agendekin. Bertako gizarte eta kultur munduan oso barneratua eta murgildua zegoen seinale.

1973ko irailaren 11n bere egoera zeharo alda tu zen, Salvador Allende presidentearen kontra ko estatu kolpe militarra izan baitzen eta kasua

litatez Santiagon harrapatu zuen. Desagertuak, militarrak toki guztietan, fusilatuak, espetxera tuak... Herrialdea diktadura batean murgildu zen Pinochetek bere aberriarekiko zuen “maitasuna gatik” eta aberria “salbatzeagatik”. Han hiru hila betez egon zen eta Franco militarraren altxamen duaren ondorioz gure herrian izandako gerraren inguruko ekintza, terminologia eta kontzeptu asko ulertu zituen ordu arte hausnartu gabe zi tuenak.

15 urtez atzerrian egon ondoren kuriositate handiz galdetu izan diot askotan: “Eta nola iku si zenuen Oiartzun hainbeste denboraren ondo ren”, “Zergatik geratu zinen hemen?”, “Zergatik ez zinen joan beste herrialde batera?”, “Nola izan zen Euskal Herrian zegoen orduko testuinguru gorabeheratsuan txertatzea?”. Erantzuna argia izaten zen beti: “Ni oiartzuarra naiz, herriko ala ba”. 70eko eta 80ko hamarkadan Euskal Herria kultur eta politika mugimendu aberatsez josia zegoen eta bera jaiotako herrian laguntzearen eta ekitearen garrantzia sentitu zuen. Herriak herri jarraitzeko kultura indartu behar da, Ba randiaran maisuak esan bezala; horregatik, beti lanean eta beti lanez lepo, hara-hona eta bilera bat zela edo kultur ekitaldi bat zela, hor zegoen beti ezagutzeko interes eta errespetu horrekin gure izeba.

Egoera soziopolitiko horretan bakegintzan murgildu zen, eta Elkarri (gero Lokarri) gizarte mugimenduko sortzaileetako bat izan zen (Gi puzkoako koordinatzailea ere bazen). Urte ho rietan jasandako gatazka politikoen ondorioz euskal gizartean sufrimendua etengabekoa zela ikusita, bertakoen alde laguntzeko indarra hartu eta azken hamarkadetan bakearen aldeko ekin tzaile aktiboa izan da Maixux. Nahiz eta herrian lan egiteko hautua egin, beti egon izan da lanki detzarako beharra azpimarratzen. Hori izan ote da bidaiatzeko, ezberdina dena ulertzeko eta gauza berriak ezagutzeko Rekalde familiako be launaldi berriak gaur egun ere sentitzen duena? Baietz esango nuke, kultur munduan, osasun ar loan eta bake prozesuaren eremuan erreferen tzia izan diren beste hainbeste senidez elikatuak eta inguratuak izan baikara gaur egungo belau naldia; izan zirelako gara gu ere.

Elkarbizitzaren eta bizikidetzaren alde lan egiteaz gain, kristau balioak ziren haren oina rri garrantzitsuenak bizitzan. Latinoamerikan

ezaguturiko Elizaren beste korronte berrietan kristautasun sekularrean edo teologia sekula rren aurkitu zuen bere burua gusturen, hemen go Elizaren egitura zurrunekiko kritiko izanik baina betiere errespetatuz. Beste mota bateko kristautasun zabalago bat ezagutu zuen, askata sun gehiagokoa eta sekularren hitzak garrantzia zuena.

Istorioek, liburuek, filmek eta bizitzak berak ere hasiera bat eta bukaera bat dute, eta honai no iritsita, gehiago eta gehiago kontatzeko irrika eta gogoa izanda ere, Biblia baino luzeagoa den historia liburua bat baino pisutsuagoa den libu ru bat izango litzateke emaitza. Nola laburbildu izeba Tutiren bizi pasarte guztiak orduan? Nola gorde haren memoria?

Nik txikitatik ikusi izan dut emakume superhe roi gisa nire izeba, eta bere azken urteetan izan dako gaixotasunean ere beti egon da mundu eta gizarte osasuntsu eta bakezale baten alde lanean. “Zu ez zaitu inork geldituko ezta izeba?”, galde egin nion Petra Lekuonan aste barruko egune ko menua jan genuen horietako otordu batean. “Osasunak uzten badit, lanean jarraituko dut”. Hori horrela izan da, bere buruko gaixotasunak utzi bitartean. Beti izan da eskertua azken urtee tan bere ondoan egon direnekin. Hori azpima rratu nahiko genuke haren senideek ere. Azken hitz hauekin, azken urteetan haren ondoan egon diren beste emakumezko superheroiak omendu nahiko lituzke Rekalde familiak. Gau eta egun egon dira beti atsegin, alai eta maitasun handiz gure izebaren ondoan, hori altxorraren parekoa da, beraz eskerrik asko bihotzez Petra Lekuo nako langile guztiei, gizarte honetan lan garran tzitsua eta ezinbestekoa egiten duzue eta gure errespetua merezi duzue.

Betiere eskerrak zuri, izeba, izan zaren emaku me adoretsu eta zoragarria izateagatik, zure me moria guregan dago, zure lan eta esfortzu guztiak loratu dira, belaunaldi berriek hartu baitugu jada erreleboa lanean ekiteko.

OLATZ

Nikolas, gazte garaietan.

NIKOLAS ETXEBESTE

IÑARRA

Bere etxetik gertu duen bordan egin dugu hitzordua. Ingeniaritza teknikoa ikasi ondoren, elektrikari lanetan aritu da erretiroa hartu arte, eta orain gustura pasatzen du denbora hemen, baratzean

eta animalia artean. Etnografia eta herri-ondarearen zenbait proiektutan ere aritu izan da, eta elkarrizketa honen bitartez bere bizitza interesgarri horri errepasoa egin nahi izan diogu.

| SEME-ALABAK146

Mikelentxoenen jaio zinen, gauden lekutik oso gertu.

Mikelentxone baserrian jaio nintzen, bai. Zazpi senidetatik bigarrena naiz ni, eta bi zaharrenak gara bertan jaioak. Aita ere, Julian Etxebeste, Mi kelentxonen bertan jaio zen eta ama, Juanita Iña rra, Versalles baserrian, egun desagertua dagoen baserri zahar-zaharrean, Versalles jatetxea da goen lekutik oso gertu, Errenterian.

Orain erretiratua zaude, baina ofizioz elektrikaria zara, ezta?

Makina Elektrikoen Ingeniaritza Teknikoa ika si nuen, Amaran. Ikasi ez dakit askorik ikasi ote genuen bertan. Urte haietan grebak-eta maiz izaten ziren eta ez genuen fundamentuzko ikas turterik egin. Ikasketak bukatuta, itsasontzietan aritu nintzen lanean, elektrikari moduan, eta or duan ikasi nuen ofizioa. Nire lehenguasuarekin hasi nintzen lanean, Pasaian, Talleres AM enpre san, soldaduskatik bueltan. Hiru bat urte aritu nintzen bertan, lehengusua zenbait urte gehiago. Ondoren nire kasa hasi nintzen lanean, autono mo, erretiroa hartu arte.

Etnografia eta herri-ondarearen munduan ere murgildu zara. 1980ko hamarkadan OBIE Oiar tzun Bailarako Izadi Elkartea sortu zenuten. Laurogeigarren hamarkada inguruan sortu ge nuen, bai. Hiru lagun bildu ginen, Jose Manuel Lekuona, Iñaki Arbelaitz eta neroni. Jose Manuel

eta Iñaki lehengusu propioak ziren eta biak ziren oso jakintsuak eta jakin-min handikoak.

Jose Manuelek perretxikoen munduaz asko ze kien. Liburu bat ere argitaratu zuen mikologiaren inguruan, eta maiz egoten zen Aranzadi elkartea rekin elkarlanean gaiarekin lotutako kontuetan. Urte haietan mendira maiz joaten ginen elkarre kin hirurak, eta laguntasun handia egin genuen. Iñaki Arbelaitz eta biok igandero-igandero joa ten ginen, Oiartzungo inguruetatik ia beti, lauz pabost orduko ibilaldiak egitera. Ibilbideak alda tzen joaten ginen eta Oiartzungo baserri guztiak ezagutu genituen garai hartan.

Garmendi baserriko XVI. mendeko dolarea ere garai hartan aurkitu zenuten, ezta? Bai, guk bagenekien XV.-XVI gizaldietako do lareak nolakoak ziren, zer-nolako ezaugarriak zituzten. Izan ere, Pikoketa baserriko derribo batean ikusiak genituen horrelako dolare ba ten aztarnak. Bi zutabe paralelo izaten zituzten, arrakalatuak, eta Pikoketa baserriko arrastoen artean ikusia genuen halako bat. Lete baserrian ere ikusi genituen horrelako aztarnak, eta azke na berriz Garmendi baserrian, egitura ia-ia oso rik zuela.

Baserrien inbentario bat egiten ere hasi ginen, baserriko lan-tresnena bereziki. Ikastolako ikas leekin aritu ginen lanean, bizpahiru ikasturtez.

Mikelentxone baserria, Nikolasen jaiotetxea. Baratzean lanean.
147SEME-ALABAK |

Baserri frankotara joan ginen, eta ikasleak han aritzen ziren tresnak marrazten eta inbentarioa osatzen. Inbentario hori ez dakit non dagoen, pentsatzen dut Ikastolan izango dutela nonbait.

Nuñez, Adolfo Leibar eta Joxe Mari Sanzberro ere aritzen ziren etnografiaren inguruko lanketak egiten. Bazenuten elkarrekin harremana?

Sanzberrorekin harreman handia izan nuen gazte tan, baina gutxiago gerora. Haiek ere aritzen ziren etnografia eta antzeko gaiak lantzen, eta herriko mapa topografikoa argitaratu nahian zebiltzan haiek ere, gu bezalaxe. Bagenuen halako pike txi kia ere, ea nork argitaratu lehenago. Azkenean guk lortu genuen. 1:20000 eskalan argitaratu genuen, eta aurrerago haiek ere egin zuten berea, eska lak-eta pixka bat moldatuz.

Mapa hori oso garrantzitsua izan zen garai hartan.

Garai hartan ez genuen GPSrik, eta sona handia izan zuen maparen argitalpenak. Gero Goizueta eta Berako mapak ere osatu genituen. Gogoratzen dut Goizuetako mapa osatzen Xabier Taberna goizue tarrak lagundu zigula eta, Berako mapa osatzen, berriz, Lupe Mendigutxia Ikastolako irakasleak.

Mapak egitearen lan astuna Jose Manuelek egin zuen. Orduak eta orduak pasatu zituen bu ru-belarri, koordenatuak markatu eta marrazten. Kristoren lana egin zuen! Iñakik eta biok ere egin genuen gurea, astean behin-edo elkartzen ginen Girizian lan-bilera egiteko, baina meritu gehiena

hor Jose Manuelek du, hori aitortu beharra dago! Mapa nork inprimatu eta nork argitaratu bila tzen ere Jose Manuel aritu zen batez ere.

Museo etnografiko bat sortzeko proiektua ere izan zenuten eskuartean. Juanito Iñarra alkate zela sortu zen museo bat egiteko ideia eta batzorde zabal bat sortu ge nuen, Iñaki eta Jose Manuel ere tarteko. Esplu gues de Llobregat herrira ere joan ginen, Bartze lonara. Han badute museo etnografiko oso eder bat, oso garrantzitsua, eta ideiak hartzera joan ginen bertara. Autobus bat bete genuen hara joa teko, 45 lagun inguru.

Garmendiko dolareaz gain, Arditurriko mea tzeetan aurkitutako harrizko errotarri bat ere bagenuen, ustez erromatar garaikoa. Harri hura Tolarieta etxadiaren ondoko etxean bizi izanda ko gizon batek aurkitu zuen meatzeetan. Fernan dez zuen abizena eta meatzeetan egiten zuen lan. Etxean izan zuten errota urte askotan eta gaur egun herriko bibliotekan dago, sarrerako korri dorean, sartu eta eskuinaldean. Pieza oso polita da, eta hori ere museoan jartzeko eskuratu ge nuen.

Okillegi zentraleko turbina lortzeko lanak ere egin genituen. Berdabiotik errekan behera bos tehun bat metrora dagoen zentrala da Okillegi, XX. mende hasierakoa.

Beraz, bagenituen museoa hornitzeko pieza ugari, baina uste dut museoarentzat leku fisi

Aranzadiren proiektu batean laguntzen. Iñaki Arbelaitz eta Jose Manuel Lekuonarekin, Gurutzeko Bizardia elkartean.
| SEME-ALABAK148

ko bat, pabiloi bat edo ez edukitzeak eragin zuela proiektua aurrera ez ateratzea. Nonbait hasi izan bagina, agian, pixkanaka egingo genukeen aurrera.

Azkenetariko bileretara Miren Eraso ere gonbi datu genuen bere ikuspegi teknikoa eman zezan. Iñarra alkatea bera ere etortzen zen, interes han dia baitzuen proiektuan. Hala ere, esan bezala, proiektua ez zen aurrera atera, ez dakit museoa jartzeko leku falta edo zein izan ote zen arrazoia, baina pixkanaka-pixkanaka, bilera askoren on doren, ezerezean gelditu zen hura.

Eta nondik nora hasi zinen ondarearen eta et nografiaren inguruan mugitzen?

Ingeniaritza eskolan laguntasun handia egin nuen Txomin Ugalderekin, ondoren meatzeetako geologian aditu egindakoa bera, eta saltsa asko tan aritu izan naiz harekin Aranzadik zuzenduta ko proiektuetan.

Gogoratzen dut Torres baserriaren inguruan dagoen kobazuloan ere aritu ginela, Jesus Altuna antropologo eta arkeologoarekin, aztarnak bila tzen. Kobazulo hori oso ezaguna egin zen alka traz itsas-hegaztiaren femur tailatu bat aurkitu zelako bertan. Gogoratzen dut Txomin eta biak lur-koadro berean lanean ari ginela Txominek aizkora txiki bat aurkitu zuela, berde-berdea, or namentala… ze polita!

Beste askotan ere aritu izan naiz Aranzadire kin, gehienetan comando de apoyo moduan, nire Land Rover zaharrarekin. Mulisko gainean ari tu ginen, Urnieta eta Hernani arteko mugan, eta Araotzeko koba batean ere egon ginen asteburu batez, Mertxe Urteaga arkeologoa ere bertan ze la. Gogoratzen dut nire alaba zaharrena ere, Iraia,

bertara eraman genuela. Handik bueltako Guar dia Zibilaren kontrola ere ongi gogoratzen dut, Land Rover guztia hustu behar izan genuen eta!

Mertxe Urteagak eta bere lagun batzuek Aran zadi utzi eta Arkeolan sortu zuten. Arkeolanek gidatutako proiektuetan ere aritu izan gara la guntza ematen, Iñaki Arbelaitz eta Jose Manuel Lekuona ere tarteko. Aiako Agorregi burdino la zaharberritu eta berriro martxan jartzeko proiektua jarraitu genuen eta Leintz-Gatzagan ere aritu ginen, abandonatua zegoen gatzaga be rriro martxan jartzeko proiektuan, besteak bes te. Irunen, etxebizitza batzuk eraikitzen hasi eta Oiassoko portu erromatarra agertu zenean ere han egon nintzen. Denbora asko pasatu zuten indusketak egiten bertan eta elektrikari lanetan aritu nintzen haiekin.

Gaur egun erretiratua zaude. Nolakoa da orain zure bizimodua?

Gaur egun oso lasai bizi naiz. Goizak hementxe pasatzen ditut, animaliekin eta baratzean. Ar diak, ahuntzak, oiloak, untxiak eta txerri bat ditut bordan. Gu baserrian jaioak gara, baina gure ai tak kalkulatua zuen garai hartan baratzea anima liak heztea baino errentagarriagoa zela. Orduan behiak-eta kendu eta baratzegintzara bideratu zuen bere jarduna. Hala ere, baserri-lanen ingu ruko afizioa oso barneratua dut txikitatik. Bestal de, familia ederra dugu. Bi alaba eta hiru biloba ditugu, Ahetz, Haira eta Bidatz, eta hementxe os patzen ditugu denen urtebetetzeak. Asteburuero plazara ere igotzen naiz lagunekin. Oso gustura bizi naiz.

Familiarekin. Ixiar Madariaga emaztea, Iraia eta Irati alabak, eta Ahetz, Haira eta Bidatz bilobak.
149SEME-ALABAK |
ASIER LEGORBURU
kultura k

‘HITZEN LIHOA’, KOMIKIGINTZAZ

Hitzen Lihoa ekimena Oiartzungo kultur egitarauan transmisioa, diziplina artistiko ezberdinak, sormena, kalitatea eta berrikuntza eskaintzeko bokazioarekin jarri genuen martxan zenbait kulturazalek, eta uste dugu ekimenak bere tokitxoa egin duela urte hauetan. Herrikoia eta herrikoa bai, baina Euskal Herriari irekia ere bada Hitzen Lihoa

Urtero gai nagusi bat ardatz hartuta osatu dugu egitaraua. Iaz, komikigintzaren inguruan aritu ginen eta proposamen interesgarriak ekarri genituen Oiartzunera.

Tupust komiki feminista eta kolektiboaren era kusketa izan genuen Arizmendieneko garajean. Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga komiki gileek inauguratu zuten. Horren ondoren, beste egun batean Eider Bergaretxerekin bisita gidatua egin zen erakusketan.

Euskal Herrian izandako sorgin ehiza eta, bere ziki Zugarramurdiko herrian gertatutakoa komi ki bihurtu zuen Asisko Urmenetak Sugarren men de-n. Hitzaldi grafiko interesgarri batean, gure historia hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Ez al dugu esan Hitzen Lihoaren ardatzetako bat transmisioa ere badela?

Belaunaldi gazteenak ere presente izan ohi di tugu Hitzen Lihoan, eurak direlako etorkizuna eta garrantzitsua delako kulturazaletasuna haiengan ereitea. Bestela, hitzek lihotuko dituenik ez baita izango. Iñaki Martiarena Mattinek gidatutako ko miki tailerra antolatu genuen eta arrakasta itzela izan zuen. Azkenean, bi saio eskaintzea erabaki genuen. Primerako komikigileak ditugula gure artean argi geratu zen.

Azkenik, dagoeneko Hitzen Lihoan klasiko de narekin itxi genuen egitaraua: Irakurketa jarrai tua. Batzar aretotik kalera atera genuen mikroa, literaturak eta hitzak plaza har zezan. Harrera

Maite Caballero eta Maite Gurrutxaga, Tupust komiki feministaren inaugurazioan © Mendi Urruzuno
| KULTURA152

oso polita izan zuen ekimenak, Kontzejupea lite raturaren saloi gisako bihurtuta. Mikel Antzaren Arroz urez liburu biografikoa irakurri genuen 30 lagun ingururen artean. Idazlea berak eman zion hasiera irakurraldiari.

Horretaz gain, iazko udan, Kulturabirusaren egitarauaren barruan, Mendiburu kalean Xabier Leteren horma-irudia margotu zuen Idoia Bera tarbidek, Hiru Binaka ekimenaren baitan. Hitzen Lihoaren enkargua izan zen Leteren jaiotetxea izan zenaren ondoko horman Beratarbidek Zer bitzuko lanean Mugarrirako sortu zuen irudia margotzea. Izan ere, Hitzen Lihoa asteburu bat izan ohi da urtean, baina badu asmoa urtean zehar ere tarteka herria zipriztintzeko.

2022ko Hitzen Lihoa izango dena prestatzen ari gara dagoeneko. Aperitibo gisa, kontatuko di zuegu azaroaren hasieran izango dela eta Berri rakurketak gaiaren inguruan ardaztuko dugula egitaraua (bide batez, oso itxura polita hartzen ari da!).

Urtero, manifestu batekin ematen diogu hasie ra Hitzen Lihoa zikloari. Iazkoa zuekin partekatu nahi dugu, Olatz Mitxelena lihotarrak Habanatik idatzia eta Ainara Lasa lihotarrak Arizmendie nean irakurria:

Literaturaren saloi bihurtu zen Kontzejupea, Arroz urezen irakurketa jarraituarekin. Asisko Urmenetak hitzaldi grafiko bidez aletu zuen Sugarren mende komikia. Txikienek komikigile sena barren-barrenean daramatela erakutsi zioten Mattini. © Mendi Urruzuno © Mendi Urruzuno © Mendi Urruzuno
153KULTURA |

“MANIFESTUA

Maite ditugu ornitorrinkoak. Erdi ugaztun, erdi hegazti. Ez ugaztun, ez hegazti. Ugaz tun eta hegazti. Maite ditugu arkatz go rri-urdina, hanburgesa beganoa, bizikleta elektrikoa, kalimotxoa, sirena, bertso-po teoa, trabestia, maukarik gabeko berokia, plater konbinatua, kafe-filosofikoa, galtza -gona, gizotsoa, Oiartzungo Udal Batzar Aretoa, eguraldiaren iragarpeneko hodei eguzkiduna, elektro-txaranga, Ixiar Roza sen Beltzuria, sofa-kama, aker-suzkoa, al bondiga ogitartekoa, kontzertua frontoian, minotauroa, puntu koma, mami-flana, ote -gizona, gomasioa, Katamalo, urpekontzia. Maite dugu komikia.

Aberats eta aberasgarri direlako gorputz eta espazio hibridoak.

Deserosoa izan liteke hibridazioa, ezeza guna den neurrian; iradokitzailea, berria den neurrian; elkargunea, espazio parte katua den neurrian. Deserosotasunak be rekin dakar mugitzea, beste leku bat bila tzea: aldatzea. Iradokizuna pizgarri zaigu, sortzaile. Elkarguneak behar ditugu gero eta gehiago, norbere baitara eta norbere zilborrera garamatzan munduari parentesi bat egiteko.

Gune hibridoa da Hitzen Lihoa ere, bere baitan biltzen baititu musika, ber tsoa, arte plastikoak, antzerkia, literatura. 2021eko edizio honetan: hitza eta irudia, komiki forman.

Komikia da biñeta, komikia da bunbui loa, laukia, tira, egunkariaren azkeneko orria, Mafalda, onomatopeia, braust. Ko mikia da Xabiroi, Asisko, Txistu, Nor-Nai, Maite Caballero, Berria, Zakilixut, Axpi, Na partheid, Pololoak, Mattin, Azken Antxoa, Maite Gurrutxaga…

Baina hau ez da katalogoa; komikiari bu ruzko gida. Honek partekatzeko gune bat izan nahi du. Sortzekoa. Begirada zabaltze koa. Gogoratzekoa.

Zein izan zen hasiera? Demagun ema kume batzuk Ekaingo kobetan, duela 10-14.000 urte, behor sail bat marrazten. Marraztu dute istorio bat. Iraunarazi nahi dute kontakizun bat. Ez da marra soil bat, ez kolore huts bat. Esanahia eman diote, zentzua. Sinbolo bat sortu. Etorkizun bat irudikatu dute: etorkizun bat istorio batek lagundua. Ederra. Bildu dituzte inguruan, agian, beren kideak eta lagunak, eta kon tatu die haietako batek, agian, istorioa:

Behor bat goizean, irrintzi-mirrintzi, bela ze batean ttur-ttur, ttipi-ttapa; belarra za ka-zaka, kosk eta kosk eta ñam eta ñam. Behorraren ondoan moxala, putzuan plisti -plasta, eta irrist eta braust uretara, ai-ai!; eta moxalak tragoa urrup eta tragoa klik. “Eta ikimilikiliklik”, atzetik koroak; “Xxxxxx!”, kontalariak. Lagunek belarriak zut, begiak dir-dir, bihotza taup-taup: “eta gero zer?, eta gero zer?”. Gero moxala tirri-tarra ure tatik kanpora. Eta kontalariak segi, tar-tar -tar, eta lagunak Twitterren txio; uix! ez, ho ri ez... Kar-kar. Bat-batean, tupust, bisonte bat. Eta bisonteak danba!, eta berriz dan ba!, eta, azkenean punp, behorra lurrera. Ziplo.

Edo agian beste istorio bat, ez hain tragi koa, ez hain komikoa.

Eta haitzuloko irudi eta istorioetatik mi lurteko batzuetara: alfabetoa, literatura idatzia, inprenta, liburuak, komikia, Hitzen Lihoa, 2021eko abenduaren 9a. Hainbat kulturazalek, Oiartzungo Udal Batzar Are toan, tupust: deserosotzeko eta aldatzeko, iradokitzeko eta sortzeko izango den elkar gune baten alde”.

Hitzen Lihoa
| KULTURA154

OIARTZUN IRRATIAK DATORREN URTERAKO EGOITZA BERRIA IZANGO DU

Gero eta gertuago dago Mendiburu 14ko kultur eraikin berriaren irekiera. Lanak aurrera doaz eta, aurreikuspen itxaropentsuenen arabera, se gur aski urte amaieran eraikin berria izango du gu herrian eta bertan izango du egoitza berria Oiartzun Irratiak ere, euskalgintzarekin batera.

1999 uztailaren 7an lehenengo irrati emisioa egin genuenetik 23 urte beteko dira aurten, eta ibilbide luze eta polit honetan Oiartzun Irratiak bi egoitza izan ditu: lehena, udaletxe aurrean zegoen, egun Udaleko hirigintzako eraikina da goen tokian; eta 2003tik aurrera Arraskuelarre kalean gaude Harri-Gain haur eskolaren alboan. Oiartzun Irratiak, beraz, beste lekualdaketa bat egingo du Mendiburu 14ko kultur eraikin berria zabaltzean.

Oiartzun Irratiko Lehiaketaren tartean, egu nero 12:30etik 13:00etara gure entzule leial eta maiteekin hitz egiteko aukera izaten dugunean, gehienek “atea lehenbailehen zoko hortatik”, edo “atea kalea kriston girua dola” esaten digu te maiz, batez ere eguzki printzek Oiartzun epel tzen eta argitzen dutenetan. Izan ere Arraskuela rre kaleko egoitza iluna, hotza eta hezea da.

Baina egoitza txiki honetan esperientzia on asko bizi izan ditugu: askotan jaso ditugu gure entzuleen bisitak, haiek maitasunez egindako edo herriko dendetan erositako jaki goxoak ha maiketako gisa ekarriz batzuetan, edo lehiaketa ko asteroko zozketan tokatutako saria jasotzera etortzean eskertza moduan beste detaileren bat ekarriz besteetan...

Espazio honetan bizi izan dugun xumetasunak, txikitasunak eta hurbiltasunak guretzat garran tzi handia du eta Oiartzun Irratiari xarma ematen dioten balioak direla sentitzen dugu.

Egoitza berriak onura asko ekarriko dizkigu seguru: azpiegitura eta maila teknikoan aldake ta hoberako izango da; egunerokoan beste ha rreman batzuk egiteko aukera izango dugu, eus kalgintzako eta kultur arloko eragileekin batera egongo garelako lanean; baina aldaketa horretan ez genuke nahi guretzat oinarrizkoak diren ba lioak galtzerik eta xumetasuna, txikitasuna eta hurbiltasuna gurekin eraman eta mantendu nahi ditugu, edonora goazela.

Oiartzun Irratiko ateek zabalik segituko dute herritar guztientzako orain arte bezala. Eta lagu nok, Mendiburu 14ko eraikin berriko 2. solairuan ikusiko dugu elkar, zuen zain izango baikara!

Eskerrik asko Oiartzun Irratia aurrera erama ten laguntzen duzuen guztioi!

Goialdean, Oiartzun Irratiko 20. urteurreneko bazkarian gure entzule maiteak ageri dira. Behealdean, berriz, gaur egungo egoitzan Oiartzun Irratiko langileak eta Joxemiel Lopez Arruabarrena lehendakaria.

ALAZNE ETXEBERRIA ETA ITSASO GÜEMES, OIARTZUN IRRATIKO LANGILEAK
155KULTURA |

OIARTZUNEN ERE EUSKARAREN ALDE!

Hiru urteko itxaronaldiaren ondoren, Euskal Herriak berriz KORRIKA egiteari ekin zion. 22. edizio hau inoiz baino parte-hartzailea goa eta arrakastatsuagoa izan da; nabari zen jendea irrikaz itxaroten zegoela. Amurriotik Donostiarako bidean oso une magikoak bizi izan ziren, eta argazki politak ere utzi ziz kigun: nork ez du oroitzen elurtean furgo neta bultzaka aritu zirenekoa? Lelo ofiziala HitzEkin izan bazen ere, zenbaitzuek hitzik gabe utzi gintuzten.

Oiartzun ere, nola ez, ez zen atzean gera tu. Lehenik eta behin, aipatu beharra dago zenbat jende inplikatu zen. Batetik, Korrika Batzordean KORRIKAren antolaketan parte hartuz. Bestetik, 25 bat eragilek erosi zu ten beren kilometro zatitxoa –tartean, auzo elkarteek, ikastetxeek, kultur edo kirol tal deek, alderdi politikoek...–.

Apirilaren 10eko goizaldeko 03:00etan zen pasatzekoa, eta une berezi horretara ko egitarau oparoa prestatu genuen. Osti ralean, Korrika Ttiki eta Gaztearen txanda izan zen; larunbatean, berriz, eguna ema naldiz bete genuen: muxikoak, dultzaine roak, bretainiarrei harrera ofiziala, lekuko eramaileekin argazkia, zirku tailerra, kon tzertuak, bertsoak, afaria, beroketa girotua...

Eta, jakina, KORRIKA bera! Gurutzetik sartu zen eta Elizalde, Altzibar, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua zeharkatu ondoren, Oreretarantz jarraitu zuen. Zenbat jende! Zer giro! Izugarri polita izan zen. Goizeko ordu txikiak izanagatik, sekulako uneak bizi ahal izan genituen. Intxixu AEK euskaltegi ko kideon izenean, zinez eskertu nahi dizue gu Oiartzungo herritarroi izan zenuten par te-hartzea.

KORRIKA pasatu zen, baina herri hau euskalduntzen jarraitzeko konpromisoak bizirik dirau. Lekuko barruan zihoan Kar mele Jaioren mezuak zioen moduan:

“Sinistu dezagun euskara ez dela dauka gun zerbait, garen zerbait baizik”.

EKIN EUSKARARI, EUTSI KATEARI! GORA KORRIKA ETA GORA EUSKARA!

Udala Lekuko eramaleak Intxixu AEK
| KULTURA156

SOLASALDI MUSIKATUAK ETA KANTAGINTZAREN INGURUKO JARDUNALDIA

(KantagiLtza Elkartearen eskutik)

2020an ekin genion KantagiLtza solasaldi musi katuen egitasmoa antolatzeari. Ekimen horren helburua da musikari-sortzaileak jendearengana gerturatzea eta haien sormen-lana bertatik ber tara ezagutzea. Gainera, euskal kulturaren trans misioaren inguruan hausnartzeko parada ere es kaini digute.

Hori horrela, eta eguraldia beti aldeko, saio ho rien plaza Arizmendieneko lorategi paregabea izan da. Gotzon Barandiaran kulturgile eta idaz le larrabetzuarra bidelagun izan dugu eta, haren laguntzaz, musikariek beren sormen-prozesuak partekatu dituzte ikus-entzuleekin, hitzei eta le tragintzari garrantzi berezia emanez. Horretaz gain, jakina, iruzkindutako kantak zuzenean jo izan dituzte musikariek.

Lehenengo zikloan Eñaut Elorrieta, Anari eta Txuma Murugarren izan genituen gure artean, eta 2021ean, berriz, Gorka Urbizu, Olatz Salva dor eta Niko Etxart. Aurten, Miren Narbaiza, Gari, Ines Osinaga eta Anje Duhalde gonbidatu ditugu.

Saioek oso harrera ona izan dute, publikoa izu garri gustura egon da eta beste horrenbeste esan genezake musikari gonbidatuei buruz ere. Saioe tan giro goxo eta gertukoa sentitu dute biek ala biek.

Orain arte antolatu ditugun solasaldi musi katuen zikloez gain, idatzi hau egiten ari garen unean badugu eskuartean beste egitasmo bat, eta ongi bidean, uztailean gauzatuko dugu. Jar dunaldi bat antolatzen gabiltza euskarazko kan tagintza aztertzeko, ikertzeko, hausnartzeko eta sustatzeko.

-Euskarazko kantagintzaren ekarpen histori koa ertz guztietatik hausnartzea.

-Letrak euskaraz sortzen trebatzen lagun tzea.

-Euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea.

-Euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea.

Bide emankorra izan da eta izango da aurre rantzean ere.

Hauexek dira jardunaldiaren helburuak:

IBARGAIN MUSIKA ESKOLA

Bi urte daramatzagu idazki hau amaitzen, hu rrengo ikasturtean gure normaltasunera, entse guetara, kontzertuetara eta jardueretara itzuliko garela pentsatzen eta desiratzen... baina denok dakigu hori ere ezin izan dela guztiz egin, neu rri batean bakarrik izan da. Ikastaro hau maska rarekin eta edukierari, distantziei eta higieneari buruzko protokolo oso zorrotzekin hasi genuen, burbuila taldeekin eta entseguak debekatuta edo ez egiteko gomendioarekin. Horrek guztiak pentsarazten zuen denbora gutxirako izango ze la, baina errealitatea da hala izan dela apirilaren amaiera arte.

Azken urteetako joerari jarraituz, ikasleek behera egiten jarraitzen dute, egoerak are gehia go areagotuta. Egoera horren aurrean, Udalera jo genuen, gure egoera eta etorkizuneko bide ragarritasun-zalantzak azaldu genituen. Bilera batzuen ondoren, Udalak oso laguntza berezia jarri zuen martxan. 8 urtera arteko ikasle berrien kuota osorik diruz laguntzean datza laguntza hori. Zorionez, neurri horri esker, Musika Hasta penetan bi talde ditugu berriz ere. Ikasle kopu rua ez da handitu, baina gutxienez gaztetu egin da adin-piramidea, eta horrek itxaropen batzuk ematen ditu. Datorren ikasturtean laguntza ho

| KULTURA158

rrek indarrean jarraituko du, eta espero dezagun joera hori gauzatzen laguntzea.

Gainerakoan, ikastaro honetan hainbat jarduera egin ahal izan ditugu, mugekin, eta zerrendatu egin go ditugu.

Irailaren 25ean, eguerdiko 12:00etan, Oiartzungo Flauta Taldearen agur-kontzertua izan zen plazan eta hamarnaka flauta ikasle eta ikasle ohi bertan izan zi ren. 25 urtean baino gehiagotan ehunka entsegu eta kontzertutan entzun ditugun doinuez gozatzeko au kera izan genuen.

Egun horretan bertan, baina arratsaldean, Udale ko Batzar Aretoan, Edurne Saizarrek pianoan, Oihane Mitxelenak akordeoiarekin eta Haizea Lekuonak txi rularekin, euskarazko eta galizierazko irakurketetan lagundu zuten bertan egin zen literatur ekitaldian.

Azaroaren 23an plazan gure Xexili Festa txikia egi ten dugu, gure eguna ospatzeko. Beste urte batez, zoragarria izan zen gure txikien eta haien senideen aurpegiak ikustea abesten, dantzatzen, hitz batean, musikaz gozatzen zuten bitartean. Hori bai, txokola tadarik gabe geratu behar izan genuen, arauek debe katu egiten baitziguten (hurrengo ikasturtean errazio bikoitza).

Azaroaren 27an Oiartzunera bizitzera datozen fa milia berriei ongietorria egiteko ekitaldi bat egin zen, 2015etik egiten ari den ekitaldia. Han izan zen Ibar gain Haize Taldea Nagore Larrion irakaslearekin, eta hurrengo astelehenean txirula eta klarinete ikasleek ziotenez, liluratuta geratu ziren haiek eta haien fami liak sortu zen giroaz.

Urteak daramatzagu hainbat formatutan Eus kararen Eguneko ekitaldietan parte hartzen. Abenduaren 3an modurik sinpleenean egin ge nuen: Ane Mujika Txurio bakarrik etorri zen gitarra eta ahots politarekin. Meritu handia be rea, bera bakarrik plazan aurkeztu eta 3 abesti abestean. Zorionak!

Zalantza asko genituen Done Eztebe elizan ia 30 urte daramagun Gabon kanten kontzertura ko nola entseatu. Buelta asko eman ondoren, ez ospatzea erabaki genuen, zer pena!

Otsailaren 4an piano eta biolin, flauta eta gi tarra bakarlari bakar batzuen kontzertua egin genuen, eta Arrapalaband Taldea, Batzar Are toaren edukiera arauak betetzeko. Oso atse gina izan zen hainbeste denboraren ondoren jendearekin elkartzea. Ikasle gehiagori parte hartzen ez uzteagatik kexa batzuk izan geni tuen, baina edukierak agintzen zuen eta ezin ginen arriskatu.

Otsailaren 12tik 13ra, Bastero Aretoan, 17. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Oraingo honetan 11 piano-jotzailek zilarrezko 7 domina eta urrezko 4 ekarri zituzten Oiartzunera. Zo rionak!

Maiatzaren 13an, azaroan bezala, Abarax kan, Oiartzunera bizitzera datozen familia be rriei harrera egiteko beste ekitaldi bat egin zen. Oraingo honetan, biolin ikasleak animatu ziren Anna Mikhaleva irakaslearekin, bere senide as korekin batera. Beste behin ere, musikak giro polita sortzen lagundu zuen.

159KULTURA |

Guretzat maiatzaren amaiera gure kontzertuek ezaugarritzen dute beti. Bi urte daramatzagu egin gabe, eta aurten, azkenean, berriz antolatu ahal izan ditugu. Bagenuen gogoa!

Hilaren 24an, 19:30ean hasi ginen Batzar Are toan bakarlari eta ganbera taldeen kontzertu batekin. Ostegunean, hilak 26, 15:00etan Gazte txoen Kontzertua eskaini genien Haurtzaro eta Elizaldeko LH1eko ikasleei. Irakasle guztiok eta 6 eta 12 urte bitarteko hainbat ikaslek parte har tu genuen eta kontzertua denon artean Musukoa eta Kantu bat abesten amaitu genuen, Musika Es kolako Ametsa taldeak lagunduta.

Egun horretan bertan, 19:30ean, bakarlari eta talde instrumental txikien bigarren kontzertua eskaini genuen.

Ostiralean, 15:00etan Gaztetxoen Kontzertua errepikatuko genuen, baina Oiartzungo LH2ko ikasleentzat.

Oiartzungo Kiroldegian Kontzertu-Jaialdi bat egiten ari gara inauguratu zenetik, baita lehena go ere Madalensoron. Bada, aurten, han ospatu beharrean, plazan egin nahi izan genuen. Bage nekien baldintza akustikoetan galtzen ari ginela, baina publiko kopuru eta hurbiltasunean iraba ziko genuela. Zorionez, hala izan zen, eta ostiral hartan 18:00etan plazan izan ginen guztiok po zik geratu ginen gure bizipen musikalarekin.

Ostiralekoa, hilak 27koa, motza gelditu zitzai gun, eta beste kontzertu bat antolatu genuen hu rrengo ostiralean, ekainak 3, Arizmendienean. Oraingoan Ibargain Musika Eskolako talde guz tiek parte hartu zuten eta bakoitzak bere erre pertorioko onena eskaini zigun.

Hasieran genioen bi urte generamatzala hu rrengo ikasturtean gure normaltasunera itzul tzeko desioarekin, eta aurtengoa ez da gutxiago izango. Eta badirudi oraingo honetan horrela izango dela eta hirugarrenean garaitua izango dela dioen esaera beteko dela.

Espero dugu datorren ikasturtean maskarak, edukierak edo distantziak iraganeko oroitzapen lausoa izatea, eta kortxeak, abestiak edo parti turak izatea gure kezka eta arretagune nagusia, eta, beste behin ere, musikak gu guztioi transmi titzen digun poza eta ilusioa berriro ekartzeko balio izatea.

| KULTURA160

AUNTXA TRIKITIXA ESKOLA

Urtero bezala, idazlan honen bidez gure trikiti es kolako berri ematera noakizue. Dagoeneko hogei ta hamaika urte dira ELIZALDE HERRI ESKOLAn Trikiti eta Panderoko klaseak ematen hasi ginela, eta aukera honetaz baliatuz, gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guztiari: irakasle, ikas le, guraso eta abarri. Gure lana behar bezala bete tzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztienga tik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako.

Aurtengo kurtsoan, Covid-19aren pandemia dela-eta, emanaldi batzuk bertan behera geratu zaizkigu, baina zorionez, udaberritik aurrera nor maltasunera bueltatzearekin berriro emanaldiak eskaintzeko aukerak ere iritsi zaizkigu; hona he men horietako batzuk: maiatzaren 1ean Honda rribian Muxikoen egunean, Maiatzaren 8an Irun go Zabaltza plazan eginiko Erromeria, Maiatzaren 14an Irunen Sagardo Egunean, ekainaren 5ean Irungo Anaka auzoan, Ekainaren 12an kontzeju pean eskainitako erromeria, batzuk aipatzearren.

Trikitia irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodo rik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau tri kitia irakasteko erabili zen aurrena da, garai baten trikitia jotzen horrela irakasten bai tzuten.

3. Solfeoz eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat hamabosgarren ikas turtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela, eta oso emaitza onak ematen ari da, ikasle multzo polit bat ikasten ari da era ho netara eta, emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira; entzumena, sorkuntza, inprobisa zioa, eta abar.

2021ko Xanisteban egunean, Gurutze auzoan.
161KULTURA |

Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako nor baitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela par te hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lana ren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak dira eta.

Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi badu zu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gure kin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, asteartee tan egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN.

Besterik gabe, agur bero bat Oiartzuar guztioi Auntxa Trikitixa Eskolaren izenean.

IÑAKI ARANAGA
| KULTURA162

LARTAUN ABESBATZA

2020. urtea ez zen batere erraza izan, hori esan gabe doa. Ez jendartearentzat, ezta abesbatzen munduarentzat ere. Izan ere, hainbat sektoreri gertatu gisa, abesbatzak ere gogor astindu zituzten murrizketek, beste behin. Besteak beste, aipatu beharra dago debekatua izan zela abesbatzen jarduera 2021. urteko zati handi batean.

Bizi izandakoa ahaztu gabe, harro esan deza kegu ez dugula inoiz amore eman ezta ilusiorik galdu ere, eta beti pentsatu dugula itzuliko ginela gure jarduerara. Gure entseguak, elkarrekin mu sika egitearen gozamenak eta elkarrekin abes tearen esperantzak mantendu gintuzten bizirik, eta baita musukorik gabe abestu ahal izateak ere. Lehendabizi entseguetara itzultzeko aukera eto rri zen eta, azkenik, itxaronaldi luzearen ondo ren, musukorik gabe emanaldiak emateko auke ra. Horren adibide da 2022ko apirilean Logroñon eskainitako emanaldia, aspaldikoz aurpegi bistan emandakoa. A ze poza berriz sentsazio horiek be rreskuratu izana!

Logroñoko horren aurretik, ordea, izan ziren beste hainbat emanaldi. 2021eko uztailaren 17an, ia 6 hilabetez entseatzeko debekua izan eta gero, Lartaun Abesbatza berriro ere martxan jarri eta bere Udako Kontzertu Berezia eskaintzeko gai izan zen. Beste behin herritar ugarik bete zuen lorate gia uztailero ohiko bihurtu den zita honetan, eta taldeak izugarri gozatu ahal izan zuen elkarrekin abesteaz, eta uztailekoaren ondoren, Xanisteban Eguneko meza nagusian ere gustura aritu zen abesbatza.

Irailarekin batera ikasturte berriari ekin eta la nean gogor hasi zen taldea, aurrez hilabete luzez isildutako ahotsak berriro ere martxan jarri eta faltan botatako talde sen hori berreskuratzeko as moz. Izan ere, oraindik 2021 osoan talde txikietan entseatu behar izan zuen abesbatzak, baina egoe rari aurre eginez denbora tarte hori gauza berriak ikasi, hobetu eta abesbatzan sartutako kide berriei merezitako ongietorria egiteko aprobetxatu zen.

Lanean gogor arituta, abendua oparoa izan zen. Izan ere, abenduaren 3an Euskararen Egu nean, herriko beste hainbat kultura eragilek egin

163KULTURA |

bezala, Lartaun Abesbatzak ere parte hartu zuen eguneko ekitaldietan. Arratsaldean Kontzeju pean aritu ziren Nere Herriko Neskatxa Maite, Maiteak Galde Egin Zautan, Izar Ederrak eta gi sako abesti ederrak abestuz. Abenduaren 19an, berriz, Gabonetako Istorio Bat izendatutako Ga bon garaiko emanaldia eskaini zuen abesbatzak. Goitik behera jarraian istorio batek lotutako emanaldi berezian, Begoña Bergaretxe izan zen organoan taldearen lagun eta Alaitz Bergaretxe berriz narratzaile lanetan.

Ikasturteko unerik berezienetakoa berriro ere aspaldiko partez irteera bat elkarrekin egin eta egunpasa egiteaz gain Logroñon kontzertua es kaintzea izan da. Aste Santuaren ondoren mu

sukoak erabiltzearen inguruko derrigortasunak desagertuta, Errioxako hiriburukoa izan zen denbora luzez ahotsak lasai erabili ahal genitue la emandako lehendabizikoa.

Goizean Oiartzundik atera eta bidea abiatu zuen taldeak, eguerdi alderako Logroñora iritsiz. Bertan bueltatxo bat eman ondoren, bazkari giro ederrean izan ziren abeslariak eta, nola ez, elka rrekin abestuz bukatu zuten, ez Lartaunkideek bakarrik, baita inguruko mahaietan zirenek ere. Arratsaldean hiriko Valvanera Parrokiara joan, entseatu eta kontzertu bikaina eskaini zuten, De Poemas y Amores izeneko egitarauari jarrai tuz. Bertan abestu zituzten, besteak beste, Mario Benedettiren poemetan oinarritutako abestiak,

| KULTURA164

maitasunezko euskal abestiak eta biak uztar tzen zituztenak, eta bertaratu zen publikoak ha la eskatuta, propina parea abestuz bukatu zuten emanaldia.

Azkenik, ezin dugu datorren urtera arte agurtu aipatu gabe abesbatzak 50. urteurrena betetzen duela Tolosako Abesbatza Lehiaketan hirugarren saria eskuratu zuenetik. Ezin baitugu ahaztu Yon Oñatibia zuzendari zela bi aldiz hirugarren saria lortu zuela Oiartzungo Lartaun Abesbatzak aipa

turiko lehiaketan, eta azkena duela 50 urte izan zela. 1972an erdietsi genuen, hain zuzen ere, ahots zurien modalitatean. Eta pozgarria da ja kitea oraindik abesbatzan badugula bertan izan zen korukiderik ere!

LARTAUN ABESBATZA
165KULTURA |
Kirola k

KOLDO FERNANDEZ

ETXARTE

OIARTZUN KIROL ELKARTEKO PRESIDENTEA BAINO ASKOZ GEHIAGO IZAN ZEN

Koldo Fernandez 1978-1979 denboraldian sartu zen OKE-ko zuzendaritzan idazkari lanetan. Urtebete lehenago infantilen lehen taldea entrenatzen hasi zen. Berrogeita lau urtez herriko futbolaren alde lan egin zuen. Gazteen alde lan egin zuen, gazteen laguntzaile izan zen, gazteen hezitzaile... eta azken hamaika denboraldietan OKE-ko presidentea. Azken urteetan hogei talde izan ditu klubak, 400 jokalari baino gehiago.

1978 denboraldian Oiartzun Kirol Elkarteko zu zendaritza aldatu egin zen, nik orduan utzi nuen zuzendaritza eta jende berria sartu zen, tartean Koldo. Ordutik hona harreman estua izan ge nuen. Azken hamahiru urte hauetan igande ro-igandero OKE-ko emaitzak, mutilen eta nesken goiko taldearen kronikak, hamaika koak bidaltzen zizkidan astelehenean Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saioan emateko. Igande batean ezinezkoa bazitzaion bidal tzea, mezu bat bidaltzen zidan eta astelehen goizean kirol saioa hasteko, bere mezua ja sota izaten nuen ordenagailuan.

Askotan Karla Lekuona futbol zelaian elkarri adarra jotzen genion esanez: “Kaixo, OKE-ko presidente” eta berak, berriz, “kaixo, irratiko presidente, De la Morena. Entre presidentes nos tenemos que llevar bien”, esaten zidan brome

Koldo Fernandez.
| KIROLA168
2022/05/02

tan. Ni askotan futbol zelaian batekin eta bestea rekin hizketan egoten nintzen eta askotan ez nin tzen enteratzen ere zeinek gola sartzen zuen eta nire ingurukoei esaten nien, lasai nago, badakit Koldok bihar partidaren kronika bidaliko di dala. Orduan adarra jotzeko esaten zidan: “De la Morena! mañana no te mando la crónica del par tido”eta nik erantzun: “Ez zait axola, periodista onak bezala, kronika asmatu egingo dut eta gai nera badakit Eñaut zure semeak gola sartu duela eta ziur nago 3 orriko kronika bidaliko didazula”, eta biek kar kar kar…

Beste askotan adarra jotzeko, esaten nion irrati ko kabina bat behar nuela niretzat bakarrik! Berak esaten zidan: “Te voy a poner una cabina de radio alli arriba en el palomar, pero vas a estar sin ha blar, mudo, no creo que aguantes mucho”, berriz biek kar kar kar…

2020ko urtekarirako elkarrizketa luze eta zaba la egin nion. Norbaitek berriz irakurri nahi izanez gero aukera polita dauka. Galderetako bat horrela zen: Oiartzun KE-ko lehendakari izatearen alder derik onena eta txarrenak zein dira? eta berak hau erantzun zidan: “Onena herriarentzat lan egi tea, gazteei gustuko duten kirolean aukera bat ematea eta okerrena denboraldiaren momentu batzuetan, talde batzuetan sentitzen dugun in potentzia eta sufrimendu hori kirol zuzendari tzatik entrenatzaileetaraino ikustea”.

Presidente bezala eta zuzendaritza osoaren la nari esker, mutilen futbola Hirugarren Mailara eramatea lortu zuen eta Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbola Lehenengo Mailara, emaku meen futbola profesionalismorako trantsizio be tean zegoenean, eta ez da erronka makala 10.000 biztanleko herri batentzat. Hori bai, beti izaten

Oiartzun Irratia. OKE, neskak.OKE, mutilak. Zuzendaritza-kideekin, Karlarekin tartean.
169KIROLA |

zuen gogoan Karla Lekuona, eta esaten zuen Oiartzungo nesken futbola sustatu zuena bera izan zela, eta Añorga taldearekin batera, Gipuz koan, Euskal Herrian eta Espainiako ligan 2 klu bak aitzidari izan zirela.

Bestalde, Mindara elkartearekin batera aniz tasun funtzionala duten pertsonentzako fut bol egokituko proiektu bat jarri zuen martxan 2019an. Desgaitasun intelektuala zein fisikoa duten haur eta gazteentzat. Futbol egokituaren proiektuan sinesten zuen Koldok eta bidelagun izan zen Mindara elkartearekin ere.

Futbolaz gain, Arragua auzoan, Aldeguna elkar tean, oso gustura ibiltzen zen lanean eta proiektu herrikoi ugari ere babestu zituen.

2020ko urtekarian egindako elkarrizketan esa ten zigun nola uztartzen zuen lana eta familia bi zitza. Bere ustez, emaztearen eta familiaren laguntzarik gabe ezingo zukeen hori dena egin eta bere hiru semeak ere txikitatik fut bolean aritu izanak ere laguntzen zion.

Orain dela urte gutxi aurretiazko erretiroa har tu zuen eta esaten zigun denbora libre gehiago zuela, baina ondo okupatuta: hainbat batzorde tan sartuta zegoela, ordu asko okupaturik eta etxean bulego txiki bat egokitu zuela, eta bertatik egiten zituela Klubeko gestio asko, aurrez aurre ko bilerak salbu.

Beste pasioa handiena bere hiru bilobak ziren, Malen, Jare eta Ane. Asko gozatzen zuen haiekin eta batzuetan kirol emaitzek ematen ez zioten poztasuna bere bilobek ematen zio tela eta edozertarako antidotorik hoberena zirela esaten zuen.

Hasieran esan ditudan hitz berdinekin buka tuko dut:

Koldo Fernandez Etxarte! Oiartzun Kirol Elkarteko presidentea baino askoz gehiago izan zen.

EGIN DUZUN ETA EMAN DIGUZUN GUZTIARENGATIK ESKERRIK ASKO, KOLDO!

2015, batzarra Koldo, familiarekin. JOXE MIGEL LOPEZ ARRUABARRENA
| KIROLA170

OIARTZUN KIROL ELKARTEA

Mutilen talde nagusia.

Gizonezkoen Erregional maila

URTE GORABEHERATSUA

MUTILEN TALDE NAGUSIARENA

Denboraldi hasiera ona eduki zuen arren, lehen dabiziko bost partidetan sailkapeneko lehen pos tuetan kokatuta, hortik aurrera eta urtarrila arte bolada oso txarrean sartu eta jaitsiera postuetan egon dira denbora luzez. Gainera, tartean emai tza gogor batzuk jasan behar izan dituzte, baita lesio larriak ere.

Lehenengo itzulia bukatuta, taldeak nabarmen egin du gora eta bigarren itzulia txukuna izan da, eta emaitzak hobetzeaz gain, jokoan ere aurrera pauso nabarmena eman dute. Gogoratu behar da batez ere oiartzuarrez osatutako taldea dela, jen de gazte askok osatzen duena.

Lerro hauek idazten ari garen momentuan, taldeak ez du mailari eusteko arazorik izango, gainera urtean zehar uste zen baino errazago lortu dute.

Entrenatzailea Edorta Fernandez izan da, Ju len Emezabal eta Iker Marketen laguntzarekin.

171KIROLA |

Nesken talde nagusia.

Emakumezkoen talde nagusia

21-22 denboraldia nahiko kaskar hasi zuen gure nesken lehenengo taldeak, lehenengo hamar par tidetatik bakarra irabazita. Hortik aurrera, pix kanaka bada ere, bere maila eta errendimendua hobetuz joan da eta, ona izan ez bada ere, denbo raldi txukun xamarra egin dutela esan dezakegu.

Taldearen hobekuntza batez ere defentsa-lana egokiago egiten lortu dute; erasoan, berriz, jokoa sortzeko unean izan du taldeak zailtasun gehien eta, hortaz, lortutako emaitzak gehienbat kon traerasora jokatuz lortu dira.

Datorren urteari begira, aldaketak egongo dira taldean. Batzuek ikasketengatik, beste batzuek la nagatik edo maila hobeagoa bilatzeagatik, ez dute denek jarraituko eta beste batzuk etorriko dira. Etxeko jokalariren bat ere igoko da lehen taldera. Entrenatzailea Iñigo Cela Egurza izango da.

Ea denon artean aurtengo maila eta emaitzak hobetzeko gai garen.

Esan beharra dago Emakumezkoen Ohorezko Erregional ligako neskek Euskal Ligara zuzenean igotzea lortu dutela, beren taldeko txapeldunak izanda. Zorionak!

OIARTZUN, GOGOR ERANTZUN!

| KIROLA172

ANDER IMAZ RETEGI!

FINALA EZ ZUEN IRABAZI BAINA IRABAZI IZAN BALU BEZALA OSPATU GENUEN!

Bilboko Bizkaia frontoian, Ander Imazek 2022ko Binakako Txapelketaren finala jokatu zuen Unai Lasorekin. 11-17 irabazten joan ziren, baina 22-20 galdu zuten azkenean. Partidaren lehen zatian bikain aritu ziren, oso gertu izan zuten garaipena Altuna eta Martijaren aurka, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu.

173KIROLA |

Bi autobus joan ziren herritik Imazeri babesa ematera, animatzera eta nahiz eta Ander Imaz txapela jantzi gabe bueltatu zen Bilbotik, txapela eskuratu balu bezala ospatu genuen 145 lagunek Egi Luze sagardotegian. Finala galdu arren, txapelketa bikaina egin du Imazek, gogoz ospatu genuen eta bera ere hunkitu zen hainbes te jende ikusita.

Oiarpeko pilotariek harrera egin zioten eta egindako korridore batetik sartu zen Imaz sa gardotegira txalo artean. Horren ondoren Eñaut Fernandez dantzariak aurreskua dantzatu zion bere omenez, eta Alaitz eta Maiderren musika la gun, kalejira egin genuen irrintzi eta guzti. Izan ere, musikari oiartzuarren jarraitzailea da pilota ria eta abesti batzuk jo zizkioten.

Exteban Martiarenak eta Mikel Leonetek ere bertso batzuk eskaini zizkioten. Hau izan zen Mikel Leonetek abestu zuen bertso baten amaiera: ….gaurko afarian elkartu gara/ gauza bat jakin dezagun/ nahiz galdu nahiz irabazi/ zu izango zara txapeldun. Exte Mar tiarenaren bertso amaiera:…Oiartzunen leku bat egin duzu/ mila zorion benetan/ pilota ren gailurrean eta gure bihotzean. Ondoren Imazek berak mikrofonoa hartu eta herritarren aldetik jasotako animo eta babesa es kertu zituen. Hunkiturik zegoen eta eske rrak eman zizkien senide, lagun, zale eta oiartzuarrei. Berriz ere onena ematen eta final gehiago jokatzen saiatuko dela iraga rri zuen.

| KIROLA174

Ondoren, afaritarako txanda izan zen eta hor ere dena eman genuen umore onean, abesten, dantzan, txaloka… Argazkietan ikusiko duzue. Egun historikoa izan zen eta zortea eduki genuen barru-barrutik hori dena bizi eta gozatzeko au kera edukitzeagatik.

JOXE MIGEL LOPEZ ARRUABARRENA ZORIONAK ANDER!
Ander Imaz Retegi!
Finala ez zuen irabazi baina irabazi izan balu bezala ospatu genuen!
175KIROLA |
| KIROLA176
irakaskuntza i

HAURTZARO BIZIKIDETZAREN ALDE LANEAN

Bizikidetza da Haurtzaro Ikastolaren oinarrietako bat; elkarbizitza, bere zentzurik zabalenean. Azken urteetan lanketa sakona egin dugu gaiaren gainean, eta aurten, 2021-22 ikasturtean, hori irudikatzeko logo berri bat egitea erabaki genuen Bizikidetza Egunaren harira, irailaren 27an.

Horretarako, aurretik Eneko Salaberria diseinatzailearekin (Dixidu) jarri ginen harremanetan, eta irudi baten ideiara heldu ginen.

Logoa osatzen HH2ko Urmendiko gelatik hasi eta Haurtzaroko DBH4ra maila guztiek hartu dute parte. Bakoitzak zati bat apaintzeko ardura izan du, hitz bat oinarri hartuta eta material batekin.

Zati ezberdinak guztiak, forma ezberdinak, izaera desberdinak, bakoitzak bere gaitasunetik... Pertsonak garen bezala. Konturatuko zarete logoa bera ere ez dela berdina izkina guztietan.

Hauek dira maila bakoitzak bere lana osatzeko oinarri izan zituen hitzak, eta azalpena:

- HH2: Maitasuna.

- HH3: Elkar zaintza. Laguntzea, hor ego tea… Hori eskuaren irudiarekin lotu dugu: eskua eman, besarkada, bostekoa… Horreta rako, haurren eskuak kolore argiekin (horia, magenta, urdin argia) margotu eta estanpatu egin ditugu.

- HH4: Eskuzabaltasuna. Konpartitzea, lagun tzea... dela uste dugu eta hori eginda ongi senti tzen gara. Hori irudikatzeko, zetazko paperekin egindako koloreetako pottokak erabili ditugu.

- HH5: Parekidetasuna. Denak gara des berdinak, bereziak, baina denek eskubide, au kera... berdinak ditugu. Elkar errespetatuz eta elkar zainduz, taldean gustura sentituko gara. Hori irudikatzeko, komuneko paper-biribil kiaren xafla bana kolore ezberdinez margotu eta bakoitzaren zatia triangeluaren barruan itsatsi dugu (bakoitzak bere lekua izan du).

| IRAKASKUNTZA178

- LH1: Enpatia. Bestearen lekuan jartzea de nez, beste hori nola sentitzen den ikusi ahal izateko, zelofan papera erabili dugu eta kolore ezberdinetakoa aukeratu dugu, pertsonak asko tarikoak garelako.

- LH2: Aniztasuna. Gure zatia opari-paperekin osatu dugu. Aniztasuna kolorez osatutako bizitza bezala ikusi dugu.

- LH3: Partaide izatea. Zelai batean belar mo ta guztiek dutelako lekua eta lagunek bezala be larrak ere zaintzea eskatzen duelako. Gainera, beti jaiotzen da belar berria, gure bizitzan harre man berriak, lagun berriak sortzen diren beza laxe.

- LH4: Erantzukizuna. Gure zatian ahoa eta mihia ikusi ditugu eta zeta papera erabiliz ilus tratu dugu. Erantzule izateko, ahoa eta hitza era biliko ditugu.

- LH5: Kidetasuna. Gure zatia berdez irudika tu dugu kolore hori argitasunarekin, positibota sunarekin, itxaropenarekin... lotzen dugulako. Borobilez kide bakoitza ere irudikatu dugu. Es kuak kidetasun ikur gisa hartu ditugu.

- LH6: Elkartasuna-solidario. Elkartasuna kolore berdearekin lotu dugu eta mundua irudi katu dugu bertan. Elkartasun sarea irudikatzeko erabili ditugu sokak eta artileak.

- DBH1: Zintzotasuna-jatortasuna. Ez da on gi portatzea bakarrik, ez da laguna ez jotzea, edo bakarrik ez uztea. Kolore asko dituen bihotzak, koloreak onartzen dituen bihotzak zintzotasuna eta jatortasuna bere baitan ditu.

- DBH2: Tolerantzia. Guk irudi honekin adie razi nahi dugu bi pertsonen pentsatzeko moduak desberdinak badira ere, elkarren artean errespe tua mantenduz laguntasuna egon daitekeela.

- DBH3: Borondatea-ekintzailetasuna. Gure marrazkian borobil asko margotu ditugu behean, kolore eta tamaina ezberdinetakoak, bata bestee kin nahasiak, pertsona ezberdinak adieraziz. Bo robil horietatik goraka dauden lerroak marraztu ditugu eta goi-goian borobil handi bat egin du gu kolore ezberdinez osatua. Marrazki honekin, pertsona guztiak batera lan egiten dugunean ho beak garela irudikatu nahi dugu.

- DBH4: Askatasuna. Marrazki honek aska tasuna adierazten du. Irudian txori bat ikus de zakegu kaiola batean hitzaldi bat ematen. Guk honekin adierazi nahi izan duguna da kaiolan da goen txori bakar horrek beste txoriak askatzeko lan egiten duela, nahiz eta jakin berak ez duela beretzat askatasuna lortuko. Txoriak askatasu naren erakusle garbiak dira, zeruan hegan egiten baitute, ezertaz arduratu gabe.

HAUXE DA LOGOA, AMAITUTA:
179IRAKASKUNTZA |
Sortze prozesua ederra izan zen. Orain apaingarri berri bat dugu Haurtzaro Ikastolan, aniztasunetik abiatuta elkarbizitza zein garrantzitsua eta aberasgarria den gogorarazten diguna. Bizikidetza zoriontsu batengatik, topa!

LH6 ELKARTASUN

PROIEKTUA

Urtero, LH6. mailako ikasleek, elkartasun ekimen bat jartzen dute martxan ebaluazio bukaerako diziplinarteko konpetentzian. Due la bost bat urte hasi ginen elkartasun proiek tuaren ideiarekin. Bigarren ebaluazioan landu ohi dugu gaia, nahiz eta tarte desberdinetan gauzatu.

Hasieran, Ikastola Egunarekin lotzen genuen. Gaia bigarren ebaluazioan tratatu arren, ekainean zegokion egunean azoka solidarioa egiten genuen.

Azken urteetan, berriz, zenbait ekimenekin lo tzeaz gain, herrira zabaldu ditugu ekintzak.

2019. urtean, herrian 10.301 Elkartasun Keinu ekimenarekin bat egin genuen hasteko. Hainbat ekintza egin genituen orduan: film emanaldian krispetak saldu, Korrika antzeko bat egin zuten eta guk geronek egindako gauzak saldu genituen, bazkari solidarioa egon zen eta guk prestatu ge nituen bizkotxoak, eskulanak...

ORAIN, NOLA ANTOLATZEN GARA? Prozesuaren hasieran, bigarren ebaluazioan zehar, galdera hauen inguruan aritzen dira ikas leak lanean:

• HOBETU DEZAKEGU GURE BIZITZA? NOLA?

• HOBETU DEZAKEGU BESTEEN BIZITZA? NOLA?

Galdera horiei erantzuteko, Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako bizi baldintzak eta balia bideak ezagutu, aztertu eta konparatzen dituzte eta ondorioak atera. Lanketa horretan, besteengan pen tsatzen eta haien lekuan jartzen ikasten dute.

Ondoren, ebaluazio bukaerako diziplinarteko konpetentzian elkartasun ekimen bat planifikatu eta kudeatzen dute, eta denon artean gauzatu.

Hasteko, mailako bilera batean adosten dute no rentzat eta noizko prestatuko duten ekimen hori.

| IRAKASKUNTZA180 HAURTZARO

Horretaz gain, zein ekintzaren bitartez dirua lortu zehazten dute.

Hiru hauek izan dira azken urteetan aukeratu tako ekintzak horiek: elkartasun azoka antola tzea, errifak saltzea eta ikastolako geletan eta herriko hainbat komertziotan eta tabernetan el tzeitsuak jartzea

Hiru lantalde sortzen dituzte, eta bakoitza nahi duen taldean kokatzen da. Talde bakoitzak plani fikatzen eta antolatzen du berari dagokion lana.

EZ DITUGU AUKERATZEN DIRU BEHARRA DUTENAK BAKARRIK

Nahiz eta laguntzen ditugun ekimenak diruz la gundu, ez ditugu aukeratzen diru beharra du telako. Pentsatzen dugu ea nola, zertan, lagun ditzakegun.

Aurten, adibidez, Katxalin eta Izan Inurri elkar teei eman diegu lortutako dirua. Bi elkarte horiek ikerketarako erabiliko dute, bereziki bularreko minbiziari dagokion ikerketarako lortutako ia 6.000 euroak.

Iaz Bizipoza elkartea lagundu genuen. Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei la guntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede.

Duela bi urte, berriz, Zaporeak sostengatzea izan zen gure helburua (orduko hartan hasi gi nen azokaz gain errifak prestatu eta eltzeitsuak jartzen). Zaporeak Europara iristen diren ihesla riei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo ga beko elkartea da. Egun, Grezian dauden iheslari esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.

Esan beharra dugu ekimen guztietan lortu du gula diru dexente. Egindako lanak, beraz, fruitu izugarriak eman ditu.

Lerro hauek baliatuta zuzenean edo zeharka proiektuak aurrera eramaten laguntzen diguten pertsona guztiei eskerrak ere eman nahi dizkiegu.

Eta ohar garrantzitsu bat ere elkarbanatu nahi dugu, egindako lanaren hausnarketa gisa:

Bizipoza.

Zaporeak.

“Jakin ekimen hauekin ikasi dugula guk ere zerbait egin dezakegula besteei laguntzeko eta besteen bizitza hobetzeko”.
181IRAKASKUNTZA |

0-3 URTE BITARTEKO HAURREN HEZIKETAZ MINTZO

Hezkuntza gaia bolo-bolo dabil azken hilabeteo tan eta hori aitzakiatzat hartuz, haur hezkun tzako lehen zikloari buruzko hausnarketa eka rri nahi genuke Urmenditik. Lehen zikloaz hitz egiten dugunean, 0-3 urte bitarteko haurrez ari gara, eta Urmendiko irakasleak, familiekin elkar lanean, haien heziketaz arduratzen gara.

Mundu mailan, gero eta aditu gehiagok ozen esaten dute pertsona baten lehendabiziko hiru ur teek berebiziko garrantzia dutela pertsona horren garapenean. Baieztapen hori nahi baino apalago entzuten den arren, ezin da ukatu lehen urtee tan haurrak jasotzen duen zaintzak gerorako oi

narriak ezartzen dituela eta eragina izango due la etorkizunean. Besteak beste, ondorengo alor hauetan zerikusia izango du: garunaren garape nean, osasunean, zoriontasunean, segurtasunean, auto-irudian, harremanetan...

Beraz, ez da ardura makala eskuartean duguna. Izan ere, jaio berri den haziak ongi formatutako zaintzaileak (zaintza hezitzailea esan nahi da, jakina) behar ditu bidelagun. Horregatik, kalita tezkoa eta etenik gabeko formazioa (edukiei da gokienez eta baita maila pertsonalean ere) ezin bestekoa da. Hori, jakina, etapa guztietan ezarri beharreko premisa da.

| IRAKASKUNTZA182 URMENDI

Profesional on batek beharrezkoak ditu pres takuntza, gaitasuna eta prestutasuna. Horiekin batera, eta zerrenda luzea dela jakinda, egune rokoan, irakasleak haurrari segurtasuna eta ego kitzapen eta atxikimendu on baterako konpe tentziak eskaini behar dizkio; horrekin batean, haurraren beharrak, pultsioak, nahiak, beldurrak eta gatazkak jasotzen, interpretatzen eta forma ematen jakin behar du.

Haurra zenbat eta txikiagoa, orduan erantzun azkarragoa eta arreta indibidualagoa behar ditu; izan ere, zain egotea gerora lortzen duen gaita suna da. Hori ahalik eta egokiena bermatzeko, irakasleak haurrari eskaintzen dion zaintzarekin zerikusia dute halabeharrez, jakina, lan-baldin

tzek, bestela esanda, profesionalaren ongizateak. Dena ez baita prestakuntza, gaitasuna eta prestu tasuna. Adinaren ezaugarriei egokitutako ratioak (gelako ikasle kopurua), eta lanordu eta atseden uneak garrantzitsuak dira arrunt.

Laburbilduz, etorkizuneko biztanleek, beren txikitasunean, merezitako eskubideak bermatu ko dizkien legedia behar dute atzean; instituzio eta hezkuntza-eragileen arteko lankidetza, jen dartearen sentsibilitatea, azken batean. Haur ba koitza ez baita bere familiarena bakarrik; auzo, herri edo hiri bateko kide da, eta auzo edo komu nitate hori hobea edo okerragoa izaten lagundu ko du geroan.

183IRAKASKUNTZA |

ELIZALDE LH TRANSPAKANTA

Azken ikasturteetan, Transpatioa proiektuak berebiziko garrantzia izan du Elizalde Herri Eskolan. Guraso batzuek eskolako patioa eral datzea proposatu zioten klaustroari, eta Taba kalerako lehiaketa bat irabazi ondoren, bidela gun izan ditugu bai hezitzaile bai eta artistak ere patioaren eraldaketan. Prozesu honetan guztian, ikasleen arteko harremanen inguruan lanketa sakona egin da eta egiten jarraituko da. Ondorioz, emaitza positiboak jaso ditugu, eskolako ikasleen arteko harremanak eta jola sak hezkidetzarako egokiagoak eta osasunga rriagoak dira.

Lanketa horren barruan zenbait ekintza egin izan ditugu. Horietako batean, naturarekin lotu ra eginez, ikasleek abesti bat sortu zuten. Pro zesua oso interesgarria izan zen. OREKA TX-eko txalpartaria den Harkaitz Martinez de San Vi cente izan genuen gidari. Ikasleek alde batetik banbuak moztu eta afinatu zituzten. Bestalde, ikasleek asmatutako hitzetatik abiatuta, kanta

ren letra egin zen. Letrak eta doinuak Transpa kantari forma eman zioten, eta hori guztia boro biltzeko, afinatutako banbuekin laguntzen dute.

Ezin dugu aipatu gabe utzi gurasoek auzolanean egin zuten ekarpen garrantzitsua. Banbuak kol patu ahal izateko eta beharrezko soinua sortzeko, gurasoek enborrak moztu eta txukundu zituzten. Lerro hauetatik eskerrik asko egindako lanagatik.

Transpakanta jasoa geratu zedin, Tabakalerara joan ginen ikasleekin abestia egoki grabatu ahal izateko. Abestia grabatzeko, horretarako egoki tutako eremu batean aritu ziren ikasleak, bera riazko mikronofono eta ekipamenduarekin.

Azkenik, abesti hori aurtengo Elizalde Egu nean, maiatzaren 15ean hain zuzen ere, ikasleek eskola komunitateari zuzenean abestu diote. Aurtengoan, 2 ikasturteren ondoren, aurrez au rreko Elizalde Eguna ospa baitugu.

| IRAKASKUNTZA184

INGELES BARNETEGIA

Duela urte batzuetatik hona, eskola publikoe tako ikasleek aukera paregabea izan dute atze rriko hizkuntza, ingelesa hain zuzen ere, modu oso esanguratsuan ikasteko. Ingeleseko barne tegiak egin ditugu Lehen hezkuntzako 6. mai lako ikasleekin.

Ikasleak Orioko (Gipuzkoa), Gasteizko (Ara ba) Lekarozko (Nafarroa) edo Espejoko (Ara ba) aterpetxeetan elkartu izan dira beste es kola publikoetako ikasle batzuekin eta ama hizkuntza ingelesa zuten irakasleekin. Beti izan dira atzerriko irakasleak, bai Ameriketa ko Estatu Batuetakoak, bai Australiakok bai eta Erresuma Batukoak ere.

Pandemia garaiko etenaren ondoren, mar txan jarri da proiektua berriz ere. Bost egunez hainbat ekintza egin dituzte eta egunero gai bat jorratu dute: olinpiadak, janaria, espazioa, jolasak eta filmak. Ikasleek arlo arlo jasotzen dituzten onurak begi bistakoak dira: elkarbi zitza, autonomia, ingelesa, eta abar. Hori dela eta, inolako dudarik gabe errepikatuko dugun ekintza da hau.

185IRAKASKUNTZA |

IKASLE IRTEERAK

DBHko 3. mailako irteera 2022

Covid egoeraren ondoren. Elizalde BHIko irteera nagusiak. Garrantzia duten argazkiek hartzen dute indarra eta gure begirada, ikastetxeko normalta sunera itzuli garen erakusgarri. Ikasturtero egiten den eski irteera Candanchura. Irteera bikaina, egu raldia lagun eta DBHko 3. mailako ikasleen jarrera lagun.

DBHko 4. mailako ikasleen irteera

2022

Pirineoak eta Calafel uztartuz oso irteera polita egin genuen Aste Santuaren aurretik. Pirinioetan rafting-a egin genuen, autobusa hartu eta Calafele ra. Han Bartzelonako bisitak eta Port Aventurako egunak izan genituen.

Ikasleen eta irakasleen balorazioa bikaina.

| IRAKASKUNTZA186
ELIZALDE DBH

ABARAXKA

Ze ederra izan den aurten berriz ere, hainbes te denboraren ondoren, gure erletxoen aurpe giak, irribarreak, keinuak… ikustea. Aurpegi erdia estalia izan dugun denbora luze honetan ez dira berdin ikusi eta bizi ingurukoak. Berdi na pasatu zaigu guri ere Abaraxkan. Haur, gaz tetxo berriak hurbildu zaizkigu aurten, baina ezin aurpegi osoa ikusi, ezin asmatu begirada batekin zer gertatzen zaion. Ez guk beraiek ez eta beraiek gu ezin behar bezala goxatu, eza gutu eta komunikatu. Zorionez, Abaraxka itxi aurretik ohiko egoerara gehiago hurbildu ga ra. Aurrez aurre begiratu eta pertsona horren osotasuna ikusteko aukera izan dugu.

Zein ederra eta handia den elkarri aurpegira begiratu eta hitzik esan gabe komunikatzeko aukera izatea.

Zein ederra eta handia den norbanako bakoi tza den bezala onartzea.

Zein ederra eta handia den aniztasuna.

Aniztasunaren harira, zein ederra izan den aurten herriko feministen asanbladarekin eta norbanakoen laguntzaz sortu dugun.

187IRAKASKUNTZA |
KU-KU! Haur Literatur ekimen LGTBIQ+ eta feminista.

Maiatzaren 14an izan zen. Egun horretan aukera paregabea izan genuen gaia lantzeko baliagarriak izan daitezkeen ipuin, komiki edo album ilustra tuak ezagutzeko eta irakurtzeko. Helburu nagusia hasieratik LGTBIQ+ gaiak eta egoerak era batera edo bestera ikusarazten dituzten liburuen hauta keta egitea izan zen. Baina genero ikuspegia duten eta aniztasuna bere zabaltasunean balioan jartzen duten liburuak ere gehitu genituen.

Kalitatea izan zen liburuak hautatzeko beste iriz pideetako bat; izan ere, literaturazaletasuna trans mititu nahi badugu, edozerk ez baitu balio. Album ilustratuak izan ziren gehien-gehienak, baina komi kien txoko bat ere topatuko genuen, baita erdaraz dauden eta gurera ekarri nahi izan genituen hain bat altxor ere.

Ekimenarekin batera Kontzejupe plazatik Do neztebe plazara doazen eskailerak ortzadarraren kolorez margotu genituen. Herriari, plazari, bizitza ri, munduari kolore alaiekin KU-KU egiteko asmoz. Baina eskailera horiek, koloreaz gain, Abaraxkako balioekin bat doazen hitzak ere txertatuak darama tzate: errespetua, maitasuna, elkartasuna, ahizpatasuna, aniztasuna, ikusgarritasuna, eskubidea, babesa eta bizipoza.

NORK EZ DITU NAHI BERE BIZITZAN ETA INGURUAN HORRELAKOAK?

Datozen urteetan indartzen eta sakontzen jarraitu nahi genukeen ekimena izan da hau. Aurrerantzean ere KU-KU eginez elkar topatuko dugulakoan, jaso Abaraxkako erletxoen ziztada goxoa.

| IRAKASKUNTZA188

herri eragileak

h

KILLIRIKUPE

Killirikupe emakume eskola da eta bertan ba koitzak bere iritzi, ideiak eta hausnarketak azal tzen ditu libreki, entzuketa aktiboa eta denon partaidetza bultzatuz.

Gure leloa sororitatea edo ahizpatasuna da, hau da, emakumeon arteko konplizitatea edo aliantza berdintasunerantz joateko.

Garai nahasiak bizi ditugu, ziurgabetasun han dikoak eta gurea bezalako elkarteak behar-beha rrezkoak ikusten ditugu biltzeko eta elkarrekin ikasteko.

Killirikupek urte asko daramatza horretan bai na, hala ere, emakume gehiagorengana zabaldu nahiko genuke eta horretarako herriko zenbait talderekin harremanetan jartzen hasiak gara, el karren berri izan eta koordinatzeko.

Gure ikasturtea urrian hasi eta martxoan bu katzen da. Gaztelaniazko saioa asteazkenetan izaten da, 18:00etatik 19:30era, eta euskaraz koa, berriz, ostegunetan, ordu berean. Ikasta roa Jose Luis de la Mata eskolako bi koordina tzailek ematen dute eta askotariko materialak lantzen ditugu: artikuluak, saiakerak, olerkiak, musika, filmak...

EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO OIARTZUNGO ESKOLA

Asteroko saioaz gain, hitzaldiak ere antolatu ditugu herritarrentzat. Urrian hiru sendagile ari tu ziren azken borondateei buruz hitz egiten eta azaroan Aingeru Oiartzabalek beste hitzaldi inte resgarri bat eman zuen beldurren inguruan.

2021ko udan Euskal Herriko hainbat taldek gon bidapena jaso genuen Bizitzaren aldeko Bira Zapa tistan parte hartzeko. Gustura onartu genuen eta 5 emakume Zapatistarekin elkartzeko aukera izan ge nuen. Txiapasen bizirik irauteko nola egiten duten erakutsi ziguten, beren historia, borroka, eta abar. Adi-adi entzun eta gure hizkuntza eta kulturaren be rri eman genien. Ondoren, elkarrekin afaldu genuen.

San Telmo museora ere bisita egin genuen, ema kume artistek egindako artelanez gozatzeko.

Geure burua gehiago janzteko, Neus Alber tos-ek antolatzen dituen tailerretan parte har tzen dugu hilean behin (Valentziako Uniber tsitatean Gizarte Langintzan diplomaduna da, Berdintasunaren ibilbideko zuzendaria, Berdin tasun eragilea).

Gai horietan interesa baduzu eta gure arteko harremanak eta konplizitatea beharrezkoak dire la pentsatzen baduzu, anima zaitez, merezi du eta!

| HERRI ERAGILEAK190

Oharra: datorren kurtsoko aurkezpena irail bukaeran izango da. KILLIRIKUPE EMAKUME TALDEA

2022ko apirilaren 2an egin genuen ikasturte bukaerako afaria.Aingeru Oiartzabalen hitzaldia, udaletxeko Batzar Aretoan.
191HERRI ERAGILEAK |

ARRAZTALO

2010eko urtarrilean sortu zen ARRAZTALO. Aurten, 12 urte zerotik hasi ginela. Buruko gaitza dutenen eta euren familien aterpe izan nahi ge nuen. ARRAZTALOk aurrera jarraitzen du, iraba zi asmorik gabeko elkartea izaten. Beti pentsatuz lana baldintza duinetan eskaintzea botikarik osasungarriena dela.

Gaitz psikikoa unibertsala baita, eta kapritxo soa aldi berean. Buruko eritasun hori suertatu zaion pertsonak badaki zer den sufritzea. Kan potik igartzen ez den sufrimendua. Jendeak aita tzen ez duen sufrimendua. Beldurra baitiogu min klase horri.

Herrian, jende askok emandako laguntzei es ker segitu izan dugu adore handiz. Zeinek esango aurreneko urte hartan egindako batzarrek, hel burua eta bideak zehaztu nahian, oraingo izaera ra ekarriko gintuztenik!!! Meritua lagundu digu ten herritar guztiona izan da.

Astelehenero arratsaldeko seietan hasten da bertako produktuen erreinua Killirikupen. 1975. urteko urtekarian idatzi zenez:

URREZKO ZIPRIZTINAK

Ustekabean Killirikuperen aspaldiko funtzioa berreskuratzen ari gara; bertan 30 familiak as tero jasotzen baitute bere barazki saskia, arrau tzak, ogia, pasta eta eztia. Garaian garaikoa. Zero kilometroko barazkiak. Bertatik bertara.

Familiez gain, Ikastolako jangelan, dendetan eta abar jasotzen ditugun eskaerak ere bertarai no eramaten ditugu.

Baratzeetako langileak dira barazkien ekoiz leak, edozein langilek jasotzen duen soldata rekin, gizarte segurantzarekin… Horietaz gain, orain LANBIDEtik bideratutako beste lau lan gile ditugu sei hilabeteko kontratuarekin. Eta Fraysorotik etorri den praktiketako pertsona ere bai, alegia, bolumena hartzen ari den elkar tea osatzen dugula. Esker onez hartuko genuke pertsona gehiagok gure produktuak nahi izatea, hain zuzen, kontsumo taldean pertsona gehiago izatea, horrela gure ekonomia ere gehitzen la gunduko liguke eta baita langile gehiago kontra tatzen ere.

Langile horiek guztiak gehienetan bere seni deekin bizi dira eta astelehenero daude herriko kaskoan barazkiak partitzen.

ARRAZTALO hasiera-hasieratik borrokatu da ENPLEGU ZENTRO BEREZIEN ERREGULAZIOA MARTXAN JARTZEKO, beste autonomia erkide goetan bezala. Hori lortu da eta gure eskaera bi deratzeko ahaleginetan gabiltza.

“También está muy en decadencia el mercadillo que se hacía en killikuper. Sólo lo frecuentan de vez en cuando algunos artesanos que venden allí mangos de aperos de labranza” (J.L. SEISDEDOS, 30. orria)
| HERRI ERAGILEAK192

Ematen du herrian buruko gaitza dutenen irudiari estigma kendu nahi diegula. Oiartzua rrak galanki estimatzen baitute langile horien produkzioa. Bertako ilar txikiak jasotzen hasiak gara hau idazten ari garenean. Hori dena arrun tean aberatsa da guztientzat: erosle, saltzaile eta euren familientzat, bai horixe!

Langile horiek ikusi ikusten dira eta badakigu zertan laguntzen diegun.

Badira, ordea, urruti bizi diren eta buruko gai tza duten oiartzuarrak, ospitale psikiatrikoetan bizi direnak, adibidez Arrasateko Ahizpa ospita larien AITA MENNI edo San Juan de Dioseko os pitalean Donostian edo Arrasaten.

Gutxienez baditugu sei emakume oiartzuar Ai ta Menni ospitalean, diagnostiko kronifikatua rekin. Pribatuak eta itunpekoak baitira guk eza gutzen ditugun manikomioak. Edo zoroetxeak (eufemismoz baliaturik) azken finean, ospitale psikiatrikoak direnak. Hirugarren adineko zen troen antzera murrizketa handiak izan dituzten egoitzak dira, langileria, baliabide eta errekur tsoetan. Protestatu ezin dutenen bizi mugatua. Ez direlako hedabideetan ateratzen, ez dutelako pankartarik eramaterik; ez direlako argazkie tan ateratzen. Ahots isilean bizi diren eskizo frenikoak, psikotikoak, afektibitate trastornua dutenak, depresio larriak… horien zaintzaileak, erizain eta bestelako langileek greba egiten dute nean adierazten dieten honako kontsigna hau da:

Ahizpa Ospitalarietan, “los de la legal” ere han daude. Horrela izendatu dituzte presondegitik ospitalera bideratutakoak. Kristalezko bitrinan bizi diren pertsonak, beti eskoltapean.

Ez daude, bada, hain urrun manikomioa eta kartzela.

Izen gabekoen mundua, malko ezkutuen mundua, bizia eguneroko poltsan gordetzen dutenena, deus ere berea ez dutenen mun dua, genetikak jota, edo kontsumo-adikzioak, kax-kax buruko atea jotzen dietenen mundua, non pastillak irensten dituen mundua, pilula horiek sendatzeko baino gehiago, ez daitezen izan traba gure gizartean. Botika horien ondo rioak, norbere pertsonalitatea azaltzea gala razten dutenak.

Segur aski familian, kuadrillan, bizilagun edo auzokideen artean ezagunen bat izango duzu buruko gaitzarekin. Edozeinen ondoan jartzeko ahalmena dauka gaixotasunak. Edo akaso niri, zuri, berari, zuei, beraiei, guri, edo arrimuan ger turatuko zaigu. Eskatu gabeko destinoa. Arrazoi rik gabekoa zenbaitetan, edo zure esperientzia gatik eratorria.

Ongi Etorri Xanistebanetara festak ezin ospa turik zabiltzaten guztioi.

Urtekaria gerturatuko dizugu, gutxienez zure atzerriko familian lasai dastatu ditzazun oiar tzuarren argazki eta testuak.

“Mañana tendréis solamente tres cosas: alimen tación, medicación e higiene”.

Pandemiaren berrogeialdia izan dena gure tzat, zuentzat eguneroko pandemia, areagotu egin da. Herritik kanpo bizi zaretenok ospitalee tan edota askatasunik gabe, urrezko altxorra za rete oiartzuarrentzat.

Baldintza horietan bizi dira. Bi aldiz konfi natuak egon direnak. Urtebete ezin atera erai kinetik eta ezin sartu familiartekoak. Oraindik ezin dute eskuartean dirurik erabili, kutsatzeko bidea omen da-eta. Burbuilan ibiltzera derri gortuta, batzuk konfinamenduaren konfina mendua onartzen.

URREZKO ZIPRIZTINAK BIDALTZEN DIZKIZUEGU. Kariñozko zipriztinak, zipriztin galantak, gozoak, urrearen distiraz, urrezko mu xuak, makina bat aldiz zuekin gogoratuta… Segur aski gutariko askok zahartzean egoitzan bizitzea zer den esperimentatuko dugu.

193HERRI ERAGILEAK |

SARE

Etxera bidea gertu! Izan bidearen parte!

Salbuespen legediari ez!

Ez dira gutxi, pandemia batean egonagatik, azken bi urteetan eginiko ekimenak: auzotarrek hauspotutako iazko urtarrileko manifestazio jen detsutik hasita, hitzaldi, ibilaldi, batzar, doku mental… ez dugu etenik izan! Preso zein ihesla riak etxera bidean jarri eta benetako bakea eta elkarbizitza lortzeko urratsak egiten jarraitzen dugu. Iazko maiatzean hiru tontorretan eginiko ekimen jendetsuan: “JOANES EUSKAL HERRIRA!” irudikatu genuen. Tontor bat, hitz bat. Eta lor tu dugu, 12 urte Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan urrundua egon ondoren, pasa den abenduaz geroztik Joanes Euskal Herrian dugu.

Joanes Martutenen. 2020an Joanes Herrera de la Manchatik Asturiaseko espetxera lekualdatu zuten, eta azken urte honetan, Donostiara, Martu tenera ekarri dute. Onartu beharra dago azken bi urteetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dire la. Urrunketa bukatu izanak senide eta lagunen egoera, batez ere, asko hobetzen du, baina bidea oraindik ez da bukatu. Bidea dugu egiteko…

COVID 19. Ezin aipatu gabe utzi azkeneko bi urte hauetan COVID 19-aren ondorioz, espetxee tan bizi izan den egoera. Joanes eta bere senideen

arteko zuzeneko harremanak etenda egon dira hilabete luzeetan. Hori dela eta, presoak etxekoe kin egoteko aukerarik gabe egon dira: besarka darik gabe, musurik gabe, gertuko hizketaldi eta jolasik gabe… Joanesen kasuan, gainera, 2 urte eta 8 urteko haurrak izanik.

Salbuespen legedia. Joanesen Euskal Herri ratzea gauzatuta ere, etxeratze bidean bi ozto po nagusi ditugu oraindik: alde batetik, Fran tziako espetxeetan betetako espetxe urteak aintzat ez hartzea; eta bestetik, 7/2003 sal buespen legedia. Joanesi legedi arrunta aplika tuko balitzaio, irteera baimenekin etxean ego teko aukera izango luke. Denboran zaharkitua gelditu den eta gaur egungo egoerari inondik ez dagokion salbuespen legedia bertan behera utzi eta Euskal Presoei legedi arrunta aplika tzeko eskatzen dugu.

Ibilian-ibilian, presoak etxera. Ez da bi de erraza izango, ez da inoiz erraza izan, baina ibilian-ibilian egingo dugu bidea Herriz herri indarrak batu eta herritarrak izango gara bide honen motorra.

Legedi arrunta aplikatuz gero, Joanesek gaur egun irteera baimenekin etxean behar luke.
| HERRI ERAGILEAK194

Urriak 8, Donostia. Datorren udazkenean manifestaldi eta egun guztiko jaialdia antolatu du Sare Herritarrak Donostian. Oiartzuar guz tiei bertaratzeko gonbidapena egiten dizuegu. Bidean gaude, bidea gara, eta etxera bidea gertu dugu! Ospatu dezagun ospatu beharrekoa, eta ja rrai dezagun bidean aurrera. Donostian ikusiko dugu elkar.

OIARTZUNGO SARE HERRITARRA
195HERRI ERAGILEAK |

zenbait idazlan

i

NIRE BAITAN

Esan zidaten amarik gabe bizi zitekeela eta egia zen baina ikasi egin behar izan nuen izan ere etxera joandakoan amari kontatzekoak ezin inori konta hura ezina hura etsipena hura zuloa hura hutsa eta nire baitan irensten nituen amari kontatzekoak nire baitan hausnar amak ere nire baitan zezan iraun.

Ez zen erraza ordea nire baitako ispiluan ezin bainuen amaren hitz goxorik entzun ezin amaren irribarre eztirik ikus ezin amaren bihotz taupaden oihartzun berorik senti.

Bai Amarik gabe bizi nintekeen baina ezberdin nire baitan soilik han ez delako sekula hil han beti dudalako bizirik.

| ZENBAIT IDAZLAN198

Geroago esan zidaten aitarik gabe ere bizi zitekeela eta egia zen baina ikasi egin behar izan nuen izan ere etxera joandakoan aitari kontatzekoak ezin inori konta hura zen ezina hura etsipena hura zuloa hura hutsa eta nire baitan irensten nituen aitari kontatzekoak nire baitan hausnar aitak ere nire baitan zezan iraun.

Ez zen erraza ordea nire baitako ispiluan ezin bainuen aitaren babes hitzik entzun ezin aitaren irribarre bihurri hura ikus ezin aitaren bihotz taupaden oihartzun berorik senti

Bai aitarik gabe ere bizi nintekeen baina ezberdin nire baitan soilik han ez delako sekula hil han beti dudalako bizirik.

Han beti ditudalako bizirik soilik nire baitan nire baitan soilik aita eta ama bizirik nire baitan.

ANTTON KAZABON
199ZENBAIT IDAZLAN |

LANDETXEKO ITURRIA:

BEHIN BATEZ AGORTU ZEN ITURRIA

Bazen Oiartzunen iturri bat, urte luzez iraun ostean, agortu egin zena: Landetxeko iturria. “Agortu” diot, baina ez zen, ez, agortu, suntsitu eta desagertu bai ordea… baita ezabatua ere, egun batetik bestera. Lur azpian geratu dira aztarnak, hor nonbait, ehortziak eta ur ttanttarik gabe, geroko arkeologoen gozamenerako... txantxak txantxa.

1. Landetxeko iturrian arte-jarduera bat buru tzeko proposamena aurkeztu nion Oiartzungo Udalari, 2008ko urtarrilaren 23ko idazkiaren bitartez. Bi hilabete geroago jaso nuen baimena Hirigintza sailetik, martxoaren 27an, telefonoz.

Baina, adarretik ibili gabe, derradan honela eman niola hasiera Udalari zuzendutako propo

samenari: «Hauxe, Udalari proposatzen diodan arte-jardueraren helburua: Landetxeko iturria — erabat zokoratuta dagoena, ene irudiko— artelan xume bihurtzea, herritarron pozgarri izan dadin. Zehatzago esanda: iturriaren egitura poliedrikoa, margo-eskualdi artistiko baten bidez, artelan lu diko bihurtzea.» Proposamen horretan, honako arrazoibide hauek ematen nituen, besteak beste:

| ZENBAIT IDAZLAN200

«Landetxeko iturritxo hau —[...]—, dituen neurri laburrengatik (1,40 x 1,25 x 1,00 m.), tamaina txiki-ertaineko eskultura geometriko -kubistatzat ere har genezake, baita eskultura garaikide funtzional apaltzat ere, edo poliedro minimalistatzat. [...] Beraz, iturria eta iturri-in guruaren egoera hobetzeko asmoz proposa tzen dudan interbentzio estetikoa apal-apala eta merke-merkea izango da: esan nahi baita, Landetxeko espazio honi beste ikusmolde edo egitura artistiko bat eman geniezaiokeela, ludi koa eta erakargarria, jendearen arreta piztuko lukeena, haur eta gazteena nagusiki.

[. ] Interbentzio artistikoari dagokionez, oso gauza erraza eta xumea proposatzen dizuet: iturriko poliedroaren aurpegi edo plano orori —24 guztira— Piet Mondrian margolari ho landar ospetsuaren gisako estilo lineal, kolo retsu eta nabarra —pintura neoplastizistaren ildotik— eranstea.

Ez dugu, ez, burua hausten ibili behar izan, Mondrianen pintura aukeratzeko! Izan ere, beste nork asma zezakeen pintore unibertsal honek sortutako pintura soil, biluzi eta apain garriagorik, abstrakzio puruagorik, eskultura

edo monumentu honentzat? Iturriaren gune horretarako, noren pintura egokiagorik, ‘ar kitektura idealtzat’ eta ‘‘plastika purutzat’ jotzen den holandarren pintura baino? Nork izan ote du, XX. mendean, Mondrianek publi zitate munduan izan duen eragin arrakasta tsuagorik?

[...] Margotze ekimen hau dela-eta, aintzat hartu behar dugu, halaber, jatorrizko eraikina, neurri batean, margotua izan zela, ikus daitez keen pintura mantxen arabera, argi eta garbi ondoriozta baitaiteke eskulturaren zati meta likoa margotua izan zela eraikina egin zenean: kolore gorriz margotua, hain zuzen. Hortxe, beraz, bi osagaiok eskura: eskultura eta Mon drianen artea; gure jarduera, beraz, bi elemen tu hauek uztartzean datza.»

2. Landetxeko iturrian burututako arte jardue raren azalpena, berriz, 2008ko irailaren 9koa izan zen. Bertan, honako hitzen bidez azaltzen nion Udalari helburu nagusia:

«[...] bai Landetxeko iturria, erabat ahaztua, abandonatua eta bazterrera utzia izan dena, eta bai ingurua ere —hormigoi eta altzairuz

Landetxeko iturria
201ZENBAIT IDAZLAN |

ko egitura poliedrikoak taxutua— ahanztu ratik ateratzea; aspalditik baitzegoen iturritxoa hantxe: hantxe bai, iturritxoa, ea norbaitek ain tzakotzat hartzen zuen eta ezagutzera eman, eskultura eta pintura oinarri zituen monu mentutxo bitariko hark bere berariazko pisua eta inportantzia izan zezan.

Nirea, beraz, ez da artelan edo obra berri bat izango, ezta nik iturriaren inguruan sortuko du dan zerbait ere, ez: jatorrizko artelana —egile ezezagunaren sorkuntza— guztiz ahaztua zegoen arren, aspalditxotik zegoen han, monumentutxo hura, Landetxeko iturria janzten. Ene egitekoa eta ene lana, ondorioz, iraupen gutxikoa iza nik —’arte efímero’—, helburu jakin bat izan go duen kaleko ekintza artistiko edo performance bat izango da, inola ere ez obra berri bat: iturri apal baten garrantzia nabarmen tzea dauka helburu, behin-behineko arte-in terbentzio soil baten bidez. Eta kito!

Horixe baino ez zegoen, bada, nire asmoetan: iturria ahanzturatik ateratzea, aintzakotzat hartzea eta ezagutzera ematea… bere ezkuta lekutik ateratzea eta utzikeriagatik zein axo lagabekeriagatik erreskatatzea...»

INTERBENTZIO HONEK BI FASE IZAN ZITUEN:

▪ Lehenengoan, iturriaren prestaerari ekin nion, udal langileekin batera: hormigoiaren txu kuntzeari, berdintzeari eta konpontzeari, eta, al di berean, uraren isurbide-xaretaren berriz jar tzeari, kanilaren zuzentzeari…

▪ Bigarrenean, berrriz, margo eskualdi be rezia —artistikoa— eman nion eraikinari: hala hormigoiari nola altzairuari.

MARGOLANAREN PROZESUARI DAGOKIONEZ:

▪ Lehenik eta behin, aurretiko prestaera, bai altzairuari eta bai hormigoiari dagozkien inpri matze geruza espezifikoak ezarriz (bi altzairuari, eta bospasei hormigoiari —zenbait puskatan—, euskarriaren homogeneotasun faltagatik zein granulometria desberdinagatik).

▪ Hurrenik, margo eskualdiak:

Altzairuzko prisma: gorri ingelesa, kolore uni formez ezarriz, jatorrian zeukan kolorearen an tzekotasuna bilatuz… eta egile anonimoaren era bakia errespetatuz, bide batez.

Hormigoizko prismak: margo eskualdi kolo reanitzez, plano edo aurpegi bakoitzean Mon drianek zerabilen moldeko pintura ezarriz.

Azkenik, berniza, bi materialen gainean (lau geruza): era honetan, elkar besarkatzen duten bi materialak —altzairua eta hormigoia— bereiziz, eta, aldi berean, bakoitzaren singulartasuna az pimarratuz.

IMANOL IRIGOIEN (2022-III-31)

| ZENBAIT IDAZLAN202

POST DATA:

Irakurlea gehiago ez aspertzearren, aipu soil bat, interbentzioaren azalpenean esplikatzen ni tuen gainerako kontuei buruz: interbentzioaren planteamendu estetikoaren sailean, iturriaren margoari dagokionez, lehenik, Mondrianen abs trakzio geometrikoaren estetika azaltzen nuen: neoplastizismoaren “plastika purua”. Ondoren, forma eta kolore soilean oinarrituriko “arte pu rua”: lerro zuzen bertikal zein horizontalaren arteko kontrakotasun eta oreka, angelu zuzenez eratutako lerroetan zein lau aldeko poligonoetan, baita, aldi berean, oinarrizko hiru koloreen erla zioetan ere: gorriaren—magentaren—, horiaren eta urdinaren harremanetan… Unibertsoko oi narrizko koloretzat jotzen baititu Mondrianek hiru kolore hauek, zeinek naturaren batasuna eta kosmosaren baretasuna adierazten dituzten. Horrezaz gain, oinarrizko elementu hauei beste batzuk ere gehitzen dizkie margolariak obraren konposiziorako, hala nola, “ez-kolore” den zuria —kolore guztiak beregan dituena—, “ez-kolore” beltzak —koloreen absentziak— zeharkatzen duena; baita laukizuzen planoak ere, oinarrizko hiru koloreez margotuak. Esplikazioak ere ema ten nituen idazkian, azalduz nola iturriaren es kulturak aukera-aukeran moldatzen zuen —ezin hobeto moldatu ere— gainean ezarritako margo hura. Jarraian, «Oteitzaren itzala» aipatzen nuen, konstruktibismoaren garaikoa, hustuketa es pazialaren aroan murgildu baino lehenagokoa, alegia. Beraz, nire jarduera, abangoardiako bi izen goraipatuon —Oteizaren eta Mondrianen— obraren aztarnak aurrez aurre jarriz, elkarrekin batzea izan zen, eskultura eta pintura elkarrekin barne solas isilean ipiniz. Segidan, balantze gisa, lanari buruzko xehetasunak ematen nituen: egi te epea, material hornitzailea, kostua—nire la na musu-truk egindakoa izan zen—, lanegunak, lanorduak (altzairuan: limatu, 2 inprimatze ge ruza, 2 esmalte geruza —gorri ingelesa—, eta 4 berniza geruza; eta hormigoian: masilla artesie tan, inprimatze geruza —hormigoiaren homoge neotasun ezagatik, zenbait lekutan bospasei al diz ere eman behar izan nuen—, ageriko margoa —Piet Mondrianen estetikan oinarritua—, eta azkenik, berniza —lau geruza—. (Bitxikeria gisa: berrehunetik gora metro zinta itsaskor erabili ni tuen laukien marrak margotzen.)

Zenbait ohar-iruzkin ere egiten nizkion Uda lari: jendearen harrerari buruz, zeharo harritu baininduen, besteak beste, euskararen erabilera ezin eskasagoak, Landetxe auzoko gazteen —ez haurren— artean; neska-mutikoekin izandako harremanez, elkarrizketa ezin mamitsuagoez —zenbat eta zenbat kontutxo polit, xalo eta bi txi kontatu zizkidaten...!—; txorrotaren jarioaz; sinaduraz... Azkenik, bi gomendio egitera ausar tu nintzen Udalari: bata, oroigarri bati buruzko iradokizun bat, eta bestea, gerora egin litezkeen interbentzioei buruzkoa (behin-behineko irau penekoa: margotu berri dena hondatzean, bir margo zitekeela alegia, edo antzera edo margo diseinu berriarekin; eta iraupen handikoa: forra edo gainezta liteke hormigoi guztia beste mate rial iraunkor batez (zeramika, gres, mosaiko, bal dosa, esmalte, material erregogor...).

Interbentzio honi Multimedia Saria eman zi tzaion, «bere ekarpen artistikoagatik», 2008ko azaroaren 27an.

Hauxe, bada, herriko iturri xu me baten desagerpen historia sotila. Herriko iturri bat desager tu baitzen behin batean, ezer gertatu izan ez balitz bezala.

Iturriari —iturri hari— zerion ur freskagarriak ez ditu, tamalez, gaurko neska-mutilen ega rria aseko, egunero-egunero Landetxeko plazan jolasean ibili eta iturrira hurbiltzen ziren orduko neska-mutiko izerdi tsuak asetzen zituen beza la. Urik gabe geratu baitzen, behin batean, iturri maitagarri hura; lurraren sabelean ehor tzia. Bihotzean arantzatxo bat daramat sekula desagertuko ez dena...

203ZENBAIT IDAZLAN |
albiste aipagarriak a

URTEKO KRONIKA

MAIATZA

2021/05/02: Goiatz Labandibarrek idatzi tako Salaketa antzezlanak Bilboko Pabellon 6eko Antzerki arineko VIII. jardunaldietako Kriselu saria jaso zuen, euskarazko lanik one narena.

2021/05/03: Juanito Arozena txistularia hil zen, 91 urterekin. Udal bandako txistulari izan zen, baita Lartaun Elkarteko lehendakari ere hiru urtez. Jarrai antzerki taldean ere ibili zen eta txistu irakasle lanetan ere aritu zen.

EKAINA

2021/06/01: Maren Herrera Labandibar eta Ane Mujika Txurio Haurtzaroko ikasleek Azkue sari bana jaso zuten, Euskaltzaindia ren egoitzan. Haurtzarok sari berezia jaso zuen, lan gehien aurkeztu zituen ikastetxea ere izan zelako.

2021/05/08: Gipuzkoako lau eta erdiko Na gusien Bigarren Mailako finala irabazi zuen Egoitz Etxabe Oiarpeko pilotariak. Mikel Aran buru taldekideari gailendu zitzaion.

2021/05/16: Ioritz Mendizabal jockey-ak Parisko Poule sari garrantzitsua irabazi zuen, Longchampeko hipodromoan. Ekainean, Grand Prix du Jockey Club saria irabazi zuen.

2021/05/17: Haurtzaro Ikastolako hiru ikas le (Ane Chanca, Araitz Ortega eta Elene Etxe garai) Jakiundek antolatutako Jakin-mina pro graman saritu zituzten.

2021/05/20: Udalbiltzak Geuretik sortuak egitasmo aitzindaria aurkeztu zuen Ariz mendienean. Literatura, antzerkigintza eta ikus-entzunezko arloetan dabiltzan euskal sortzaileentzako sormen-bekak dira.

2021/06/05: Oiartzungo Oinherriko lantal dea aurkeztu zuten, Herria sortzen izeneko tailerrarekin. Herri hezitzaileen sarera batu zen gure herria.

2021/06/06: Txinalka antzerki taldeak Itxoi ten lana aurkeztu zuen jendaurrean.

2020/06/12: Espazio publikoan Ehuntzeko Nazioarteko Eguna ospatu zuen HELTAk, jos kintzak plaza hartuta.

| ALBISTE AIPAGARRIAK206

2021/06/19: Oiartzungo ekoizleek sortutako He menGuk sareak lehenengo azoka antolatu zuen.

2021/07/03: Arizmendieneko etxe-museoa inauguratu zen, etxea bisitatzeko aukera zabal duz herritarrei. Bertan izan ziren, besteak bes te, Arizmenditarren ondorengoak.

2021/06/26: Gipuzkoako Herriarteko Txapel keta jokatu zuen eskuz Oiartzunek, Azpeitiaren kontra. Txapeldunorde suertatu ziren.

2021/06/26: Eskualdeko lehenengo Harrobira bizikleta martxa egin zen, eta Oiartzundik ere pa satu ziren LGBTIQ+ harrotasuna aldarrikatzera.

2021/07/04: Jon Otegi segalaria Gipuzkoako txapeldunorde izan zen Asteasun jokatutako fi nalean.

2021/07/08: Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatutako Burgosko prozesuari buruzko erakusketa inauguratu zen udaletxean. Proze sua hurbiletik bizi izan zuten oiartzuarrak ere han izan ziren.

UZTAILA

2021/07/01: Uztailean zehar, Alaiartek, Idoia Beratarbidek eta Onintza Etxebestek garbigai luko murala egin zuten. Herriko emakumeek ere parte hartu zuten prozesuan.

2021/07/03: Euskal Herriko eta Valentzia ko selekzioek pilota zuzeneko partidak joka tu zituzten, herrialdeen arteko harremanak sustatzeko.

2021/07/10: Gure Eskuk Aiako Harria argiz tatu zuen, erabakitzeko eskubidearen alde. Pi rinioetako bidea aurkezteko ekimena izan zen.

2021/07/25: Ordiziako Klasikoak Joxe Mitxe lena txirrindulari ohia omendu zuen. 1956ko eta 1957ko edizioak irabazi zituen Karrikako Iragorri baserriko semeak.

207ALBISTE AIPAGARRIAK|

ABUZTUA

2021/08/08: Xabier Isasa txirrindulari urre txuarrak irabazi zuen Xanisteban saria.

2021/08/23: Lore More antzerki konpainia nafarrak Geuretik Sortuak ekimenaren ego naldi artistikoa hasi zuen Oiartzunen, Trapu zikinak antzezlana sortzeko.

2021/09/25: Oiartzungo Flauta Taldeak bere ibilbideko azken kontzertua eman zuen. 30 ur tean aritu dira musika jotzen.

2021/08/28: Sortuk nazio topaketa egin zuen Oiartzunen.

IRAILA

2021/09/08: Rodolfo Kirch Ugarte mendizale eta alpinista hil zen. Donostiarra jaiotzez, Altzi barren bizi zen. Everestera egindako lehenengo euskal espedizioan (Tximist) parte hartu zuen.

2021/09/16: Olatz Mitxelena Larreta idazleak Igartza saria jaso zuen, Arrakala proiektuarekin.

2021/09/28: Antton Kazabon idazleak Eus kal Herriko ikastoletako ikasleek ematen du ten JUUL saria jaso zuen, Burnizko potoa ko mikiarengatik.

URRIA

2021/10/03: Irati Zabala eskalatzaileak Espainiako Kopako hirugarren postua eskuratu zuen.

2021/10/16: Oiartzungo Gazte Sortzaileek lehenengo emanaldi publikoa egin zuten: Oiartzuart

2021/09/18: Goiatz Labandibar idazleak Ge txoko Ramiro Pinilla lehiaketako euskarazko saria jaso zuen, Biharamuna eleberri laburra rengatik.

2021/09/25: Sortuk Txiki eta Otaegiren fusi lamenduaren urteurrena zela eta, ekitaldi na zionala egin zuen Elorsoron.

| ALBISTE AIPAGARRIAK208

2021/10/20: Ekain Jimenezek pistako txirrin dularitzako Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Roubaixen.

2021/10/22: Guruzne Azpiroz Ibarguren arraunlari ohiak Oiartzungo VI. Kirol Saria jaso zuen, Kirol Astearen barnean.

AZAROA

2021/11/06: Katerin Artola dantzariak hiru garren urtez segidan irabazi zuen Euskal Herri ko Soinu Txapelketa nagusia.

2021/10/24: Juanito Mitxelenaren omenez, bertso saioa antolatu zuen Oiartzungo Ber tso Eskolak.

2021/11/07: Irati Zabala Euskadiko zailtasun eskaladako txapeldun.

2021/11/13: Nazien errefuxiatuen eremuan hil zen Maria Josefa Sansberro (Mayi) depor tatu oiartzuarrari aitortza egin zion Udalak. 1944ko azaroaren 13an hil zen, Sachsenhause nen (Alemania). Naziek deportatu zuten oiar tzuar bakarra izan zen Sansberro.

2021/10/30: Iker Sarriegi 13/13 auzian auzi petutako abokatuari elkartasuna adierazteko herri bazkaria egin zen.

2021/11/15: Gipuzkoako Foru Aldundiak On dare saria eman zion Juan Mari Beltrani, herri musikaren arloan egindako lan eskergarengatik.

2021/11/19: Maialen Oiartzabal eskiatzai leak Munduko Kopan debutatu zuen.

2021/11/23: Hamaika kutixi filosofiko proiek tua aurkeztu zuen Oihartzun Filosofikoak, hau rrekin filosofia lantzeko materiala, herriko idazle eta ilustratzaileen lanekin osatua.

209ALBISTE AIPAGARRIAK|

2021/11/26: Labore Oarsok Oarsoarrak Eus kararen saria jaso zuen.

2021/12/04: Ugaitz Susperregik erremontis ta gisa debutatu zuen.

2021/11/27: San Telmo Museoak Garazi An sak komisariatutako Baginen bagara erakus keta inauguratu zuen, emakume artisten lana ikusaraztea helburu.

2021/11/29: Iturriozko Zuberoa Gipuzkoako jatetxe onena izendatu zuen Macarfi gidak.

2021/11/30: Udaletxeko artxiboan 1743an euskaraz idatzitako gutun bat aurkitu zela jaki narazi zuen Udalak.

ABENDUA

2021/12/01: Mikel Mendizabalen ikus-entzu nezko funtsa Ondarearen datu-basean sartze ko hitzarmena sinatu zuen egileak eta Udalak.

2020/12/11: Araitz Ortega Elizaldetarrak talde ko judokak brontzezko domina lortu zuen Egube rrietako Nazioarteko txapelketan Kadete mailan.

2021/12/15: Moises Gonzalezek Oiartzun ber tan, bi orduz bueltan liburua aurkeztu zuen. Uda laren laguntzarekin argitaratu zuen herrian egi teko 30 ibilbide proposatzen dituen liburuxka.

URTARRILA

2022/01/02: Elkartasun lasterketa bi oiar tzuarrek irabazi zuten: Aritz Leonetek eta La rraitz Etxebestek.

2021/01/06: Maixux Rekalde hil zen. Lokarri eta Elkarri elkarteetako lehendarkaria izan zen.

| ALBISTE AIPAGARRIAK210

2022/01/08: Txost-ek pasakako I. Urtxalle Sa ria antolatu zuen.

2022/01/28: Lore More konpainiak Trapu zi kinak antzezlana estreinatu zuen, Geuretik sor tuak bekarekin landutakoa.

2022/03/18: Onintza Etxebestek Baserri hedatua liburua aurkeztu zuen, Donostiako Tabakaleran.

OTSAILA

2022/02/13: Araitz Ortega judokak urrezko domina lortu zuen Espainiako Kopan.

2022/02/18: Koldo Fernandez OKEko lehen dakaria hil zen.

202q/02/24: Goiatz Labandibarrek bere bos garren narrazio liburua aurkeztu zuen, Amez.

2022/03/20: Herritar talde batek eta Udalak Bazterrak Txukuntzen auzolan dinamika aurkez tu zuten. Hilean behin, herriko auzo batean gar biketa auzolana egitea du helburu egitasmoak.

2022/03/22: Hikalaguna egitasmoa jarri zuen martxan Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgu neak, hitanoaren erabilera areagotzeko.

MARTXOA

2022/03/08: Oiartzungo Feministen Asan bladak eta Harramazkak martxoaren 8an gel dialdiz betetako manifestazio egin zuten, arlo ezberdinetan aritu ziren emakumeen lana ai tortzeko herriko txokoetan.

2022/03/26: Esteban Muruetagoienari aitor tza egin zion Udalak, haren heriotzaren 40. ur teurrenean. Guardia Zibilak eragindako tortu ren ondorioz hil zen herriko medikua.

2022/03/29: Hizkien alde. Manifestua hau rrentzako album ilustratua aurkeztu zuen Goiatz Labandibarrek. Iñaki Zapirain orereta rrarekin osatu du lana.

211ALBISTE AIPAGARRIAK|

APIRILA

2022/04/03: Ander Imaz pilotariak Eskuz Bina kako lehenengo finala jokatu zuen, Unai Lasorekin bikotea osatuta. Galdu arren, lagunartean ospatu zuen finala jokatu izana Egiluze sagardotegian.

2022/04/10: Goizaldean iritsi zen 22. Korri ka Oiartzunera.

2021/04/26: Arditurriko trenbidearen histo ria ez ahazteko, sei bagoneta jarri dira meate gietako eremuan.

2021/04/27: Pello Añorgak Planeta berria ipuin multimedia aurkeztu zien Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleei. Leire Mitxelena dokumentalistaren eta Arai Martinez haurraren laguntza izan du sorkun tza lan honetan.

| ALBISTE AIPAGARRIAK212

zaharrak

argazki
a

Altzibarko eskola, gerra aurretik. 1941eko Altzibarko eskola-argazkia.

| ARGAZKI ZAHARRAK214
Marikontxi Larrañaga Aduriz eta Jose Alberto Larrañaga Aduriz eskola-bidean.
215ARGAZKI ZAHARRAK |
Sotero Aduriz eta Kontxita Urdanpileta, seme alabekin: zaharrenetik gazteenera: Jose Manuel Aduriz, Maria Luisa Aduriz eta Tiburtxi Aduriz. Altzibarko danborrada.
| ARGAZKI ZAHARRAK216
Asun Lizarraga eta Joakin Mitxelenaren ezkontza. Otsuneko Koxme, Xixario Zalakain eta Altamirako Manuel Otsuneko zezenarekin.
217ARGAZKI ZAHARRAK |
1971n, Altzibarko festetan, bihotzeko transplante bat antzezten.
| ARGAZKI ZAHARRAK218
1971n, txirrindulari lasterketa, Altzibarko festetan.
219ARGAZKI ZAHARRAK |

Zalakain burdingilea.

Zalakaindarrak.
| ARGAZKI ZAHARRAK220

DANTZARIAK (POXPOLINAK) (Irundarreneko argazkia): Goitik ezkerretik hasita: Ana M. Agirrezabala, Begoña Sein, Lourdes Eskudero Xele Behean: Ane Garmendia, Josune Eskudero, Esperantza Zuloaga, Maixabel Garmendia eta Kontxi Zuloaga.

Amona Mañuela Gurutzekoa bere anaia Ameriketakoa, 2 ttiki, Trinitxu eta Mañoli Urdanpileta, tia Xaturi eta tia Angeles Irundarrene.

221ARGAZKI ZAHARRAK |
Albixturren aurrean, hainbat auzotar. Klarene baserria, Altzibarko plazan.
| ARGAZKI ZAHARRAK222

ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA

Urtekariaren Udal Batzordea:

• Iosune Cousillas Aramanedi

• Joxan Eizmendi Garate

• Mattin Kazabon Cousillas

• Goiatz Labandibar Arbelaitz

• Jaione Ugaldebere Sarasua

IDAZLE LANKIDEAK

Colaboradores literarios

• Abaraxka

• Altonaga, Kepa

• Arraztalo Elkartea

• Arruabarrena, Ana Maria

• Auntxa Trikitixa

• Azpiroz, Felipe

• Belaunzaran, Alaia

• Bengoetxea, Aitor

• Bergaretxe, Alaitz

• Elizalde Herri Ikastetxea

• Elizondo, Pier

• Etxebeste, Nikolas

• Fernandez, Koldoren sendia

• Frantsesena, Malen

• Goikoetxea, Arkaitz

• Haurtzaro Ikastola

• Ibargain Musika Eskola

• Imaz, Ander

• Intxixu AEK euskaltegia

• Iragorri, Ibintza

• Iragorri, Xabier

• Irastorza, Oihana

• Irixoa, Iago

• Iturriotz, Joxe Mari

• Kazabon, Antton

• Killirikupe

• Lartaun Abesbatza

• Legorburu, Asier

• Lizaso, Pili

• Lopez, Joxe Migel

• Luberri

• Madariaga, Izaskun

• Mendizabal, Anton

• Mitxelena, Joxe Mari

• Mitxelena, Maria

• Mitxelena, Luisa

• Oiarpe Kirol Elkartea

• Oiartzun Irratia

• Oiartzun Kirol Elkartea

• Oidultz Musika taldea

• Ojeda, Puri

• Perez Beratarbide, Goihaitz

• Retegi, Olatz

• Sarasola, Maddi

• Sare

• Soinuenea

• Susperregi, Ugaitz

• Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea

• Txost, Errebote Taldea

• Ugaldebere, Jaione

• Urmendi Haur Eskola

• Zubiri, Juan Jose

aurkibidea

3

Alkatearen agurra

5 Editoriala

7 Eskerrik asko, ‘Oiartzun’!

Elkarrizketa

10 Pierre Elizondo

Historia

24

Minondo goizuetarraren gutunak

28 Emakume Abertzale Batza 31 Artxiboko gutuna

36 Wiki-emakumeak 38 Barojatarrak 46 Gurutze Zar

50 Zer dioskun harrian idatzitakoak

54 Ttur Tturrek 20 urte

57 Arritxulok 20 urte

63 Erremontistak

66 Trenen memoria, bidegorria

73 Toponimia

77 Elikadura

83 Soinueneak 20 urte 89 Pagoartek 25 urte

Seme-alabak

96 Puri Ojeda

103 Felipe Azpiroz

107 Alaia Belaunzaran

113 Aitor Bengoetxea Bengo

116 Oihana Irastorza

121 Mitxelena Arbide ahizpak

129 Goihaitz Perez Beratarbide

138 Manuel Irastorza Berastegia, Berin Berrikoa

143 Maixux Rekalde

146 Nikolas Etxebeste

Kultura

152 ‘Hitzen Lihoa’

155 Oiartzun Irratia

156 AEK

157 Kantagiltza

158 Ibargain Musika Eskola

161 Auntxa Trikitixa Eskola

163 Lartaun abesbatza

Kirola

168 Koldo Fernandez

171 Oiartzun Kirol Elkartea

173 Ander Imaz

176 Txost

Irakaskuntza

178 Haurtzaro Ikastola. Bizikidetza

180 Haurtzaro Ikastola. Elkartasuna

182 Urmendi Haur Eskola. Haurren heziketaz mintzo

184 Elizalde Lehen Hezkuntza. Transpakanta

185 Elizalde Lehen Hezkuntza. Ingelesa

186 Elizalde Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Irteerak

187 Abaraxka

Herri eragileak

190 Killirikupe

192 Arraztalo

194 Sare

Zenbait idazlan

198 ‘Nire baitan’

200 Landetxeko iturria

206 Albiste aipagarriak

214 Argazki zaharrak

Irudiaren egileak: Aiert Ortega Urdanpileta, Abel Eguzkitza Martinez eta Ipar Martin Ansa

Xanistebanetako kartel lehiaketako gaztetxoen saria

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.