2016 urtekaria

Page 1

OIARTZUN 2016


Xanistebanetako kartel lehiaketako haurren saria

Azala: 2016ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Andrea Villamor Sanchez

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977

Aritz Aparizio


46. zenbakia OIARTZUNen, 2016ko ABUZTUAREN 2an



Oiartzuar agurgarriak:

Urtebete pasatu da iazko Xanistebanetatik, lehenengoz Oiartzun urtekaritik agurtu zintuztedanetik alegia, eta ez alferrik pasatu ere.

Udalgintzan daramagun urtebete honetan, zenbait egitasmo martxan jartzeko aukera izan dugu. Askotan, hirigintza arloa da begi bistan geratzen dena edo herritarrek gehien ikusi uste dutena, Udal batek egiten duena neurtzeko baremoa. Baina guk ongi dakigu Oiartzun hirigintza baino gehiago dela. Horren adibide, azken urtean egin direnak: atsolorra sendotu dugu; Emakumeen Mundu Martxari ongietorria eman diogu; etorri berrientzako Harrera Plana martxan jarri dugu; emakumeentzako puntu ilunak aztertu ditugu; www.oiartzun.eus berritu eta herritarrak Udalarekin harremanetan egoteko tresna digital berria osatu dugu; udal akten hustuketa euskaraz egin dugu; lehenengo Kirol Saria eman dugu (Girizia Kirol eta Kultur Elkarteari); etxebizitza hutsen azterketa egin dugu; Lurbizi egitasmoa abian jarri da; Prosa eta Poesia lehiaketako azken hiru ediziotako lanak argitaratu ditugu; Ikasle Gela zerbitzua hobetu dugu ganbara egokituz eta beheko aretoa urte guztian 17:00ak arte irekita mantenduz‌

Oraindik beste hiru urte ditugu aurretik udalgintzan. Eta herritarren beharrak eta auzoak hobetzeko proposamen multzoak baditugu. Arrazoi asko direla medio (ekonomikoak, teknikoak‌) ezinezkoa da dena aldi berean egitea, baina hartu ditugun konpromisoak betetzen jarraituko dugu. Batzuetan, pazientzia eskatu behar izaten da herritarrei. Eta halaxe egin nahi dut. Hala ere, ez dut ahaztu nahi eskerrak ematea ere, herritarrek elkarlanerako prestutasuna agertzen duzuelako eta denon artean herri hobea egiten laguntzeagatik. Herrigintzari erreparatuta ere, urte emankorra izan: azken urtebete hau izan da OKEk Superligan jokatu duen urtea; Oiartzungo trainerua berriz Kontxan ikusi duguna; 5ak Libre! aldarrikatu duguna; Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotariak profesionaletara igo direna; Oiartzun herri internazionalista eta alternatibena izan dena; elkartasun bertso saioak 25. urterreuna bete duena; atletismo egokitua ezagutzen hasi garena Ane Asensiori eta Haurtzaro Atletismo Taldeari esker; mikroerrezitaldiak entzuteko aukera izan duguna; Oiartzun Flauta Taldeak 25. urteurrena bete duena; Euskal Jaia ospatu dena; Izar Etxeberriak eta Katerin Artolak Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketako bi zapi herrira ekarri dizkigutenak; Joko Zuzeneko Euskal selekzioa Beheko Plazan jokatzen ikusi duguna‌

Xanistebanak ere herrigintza aktiboari esker dira posible. Aurten ere, eskerrak eman beharrean gaude Jai Batzordeari eta bertan parte hartzen duten eragile guztiei, bai ekintzak antolatzen eta baita herrian festa giroa nagusi izan dadin adostasunera heltzeko egiten duten ahaleginarengatik ere. Herri aktibo eta herritar aktiboak dituen herri baten alkate izateak harro sentiarazten nau. Segi horrela, herrigintzan lanean!

Maiatzaren 14an, udal hautetsiok ere (hamarnaka eragile eta zientoka herritarrekin batera) Sareren Trena hartu genuen dispertsioaren kontra eta giza eskubideen alde. Eta, nola ez, Xanistebanetan ere dispertsaturik dauden gure herrikideak eta euren senideak bereziki gogoan izan nahi ditugu. Ongi pasa, pasatu gabe, eta GORA eraso sexistarik gabeko XANISTEBANAK!

Jexux Leonet Elizegi, Oiartzungo alkatea



editoriala Urtero agendan borobildutako fetxak dira abuztuaren 2tik 6ra doazen horiek oiartzuarrontzat. Herriko festetan adin guztietako oiartzuarrek izaten dute zitaren bat, galdu nahi/ezin dutena. Berdin du adina: erretiratuen bazkaria dela edota bilobak danborra jotzen txaloka animatzea batzuentzat; idi-apostuak eta sagardo dastaketa beste batzuentzat; pintxo lehiaketa; auzoen arteko sokatira tiratzaileentzat eta norbere auzotarrak animatzera doazenentzat; barrakak ttikienentzat; edo sokamuturra abuztuaren 2ko gaupaseroentzat…

Eta, bakoitzak jai egitarauan irrikaz itxaroten dituen ekimenak egon badauden bezala, Urtekari Batzordea egiten dugun lantaldean pentsatu nahi dugu badirela oiartzuarrak Oiartzun 2016 urtekariaren zain ere irrikaz daudenak. Lauzpabost hilabeteko lana izaten du Urtekari Batzordeak azken urtean gure herrian aipagarri izan diren oiartzuarrak, taldeak, ekimenak, urteurrenak… biltzeko. Aurten ere, horretan aritu gara. Oiartzun 2016 urtekarian, besteak beste, gai hauek topatuko ditu irakurleak:

• Elkarrizketa nagusia JUANITO AROZENA EGIMENDIAri egin diogu. Hamaika kontu kontatu dizkigu: txistulari gisa egindako ibilbidea; euskarazko antzerkigintzan pasatako urteak; lan-bidaiak; udalgintzan pasatako legegintzaldia…

• BERTSOLARITZAk ere toki berezia du aurtengo zenbakian: Koxme Lizasori egindako omenaldian hari buruz esandakoak eta herriko bertsolaritzaren historia laburtua; Gipuzkoako Txapelketa Nagusian finalera iritsi diren Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoaren bizipenak; eta, harribitxi gisa, ahazturatik berreskuratu ditugun Oiartzungo hiru emakume bertsolari: Sabina Elizegi Maiz, Lukasia Elizegi Baraibar eta Martxelina Lopetegi Olaiz. • Altzibarko Sotereneko TIBURTXI ADURIZi egindako elkarrizketa, bere bizimodua jasoz.

• Urte hasieran hil zen JOXE LASA ‘AXEIGORRI’ trikitilaria ere gogora ekarri nahi izan dugu, in memorian.

• URTEURRENEK ere badute bere txokoa 2016 honetan: Ituriozko ITURRI BERRI eta ALTZIBARKO BILLERA elkarteek 50na urte bete dituzte eta haien historiari errepasoa eman diegu. Kirol arloan, berriz, GIRIZIA MENDI TALDEA 30. urteurrena ospatzen ari zaigu eta GIRIZIA SOKATIRA Taldeak Munduko Txapelketa irabazi zuela 25 urte bete dira. Kenpoko HONBU Elkarteak ere 30 urte bete ditu.

Urtekari hau osatzea ezinezkoa izango litzateke kolaboratzaileen eta herriko eragileetako ordezkarien laguntzarik gabe. Horregatik, aurtengoan ere Urtekari Batzordearekin elkarlanean aritu diren horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta oso bereziki Lierni Alkorta, Andoitz Antzizar, Onintza Etxebeste, Antton Kazabon, Suberri Matelo, Mirari Martiarena, Inazio Retegi eta Aintzane Toledori.

Aurtengoan, bereziki gogoan izan nahi dugu ADOLFO LEIBAR AXPE, urte askoan Urtekari Batzordeko kide izan dena eta baita herriko kulturgintzako eragile nabarmena. Joan den maiatzaren 8an hil zen, 93 urte zituela. Urte hauetan guztietan egindako lana eskertu nahi diogu Urtekari Batzordetik, eta gogora ekarri nahi dugu, oiartzuar guztiek jakin dezaten, argitalpen hau ez zela existituko haren borondaterik gabe (2005. urtean elkarrizketa nagusian kontatu zigun bere bizimodua eta 2014an Xanistebanetako omendua izan zen). Urtekari Batzordeko kideon izenean, eskerrik asko egindako lan guztiarengatik, Adolfo. Beraz, Oiartzun 2016 gustura irakurtzea espero dugu, eta gure herriari buruz zertxobait gehiago jakiteko baliagarri izatea. Bukatzeko, oiartzuar guztiok batzen gaituen aldarria egin nahi dugu…

GORA XANISTEBANAK! GORA OIARTZUN!



Elkarrizketa


JUANITO AROZENA EGIMENDIA: “Txistuak poz handiak eman dizkit” Juanito Arozena Egimendia aski ezaguna da oiartzuarron artean. Altzibarren jaio eta, gaur egun, Elizalde auzoan bizi da emaztearekin. Txistua eskuan ezagutu dute hainbat belaunalditako oiartzuarrek: herriko bandako txistulari, Lartaun Txistulari Elkarteko kide eta hamaika oiartzuarren txistuko irakasle izan baita urte batzuetan. Txistua bere bizimoduaren ardatz nagusietakoa izan bada ere, beste arlo batzuetan ere pertsona aktiboa izan da: antzerkia, euskalgintza, udalgintza… Juanito izan da beti Oiartzunen, eta Juan Antonio, berriz, Donostian. Berari galdetu diogu ea nola nahi duen aurkeztea Oiartzun 2016 urtekarian. “Jarri Juanito”, esan digu. Eta hauxe da kontatu diguna: Txistulari Elkarteko Zilarrezko Domina jaso zuen egunean, Albisturrene etxe atzean (2000-06-03).

10 | ELKARRIZKETA


Maisuneko eskolan, ikaskideekin eta D. Ignacio Iurrita maisuarekin. Juanito bigarren ilaran dago, ezkerretik hasita lehenengoa. (1940-06-28)

Umetan, Joxe eta Felix anaiekin.

Emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri?

Gu Altzibarko Albisturrene izeneko kale-baserrian jaio ginen. Etxe ttiki bat da, Ugarteko zubia baino lehentxeagoa dagoena. Gurasoak nituen: aita, Santos Arozena Gibelalde, Lizartzakoa eta ama, Kornelia Egimendia Aranburu, Oiartzungoa. Familia osatzen genuen gurasoek, amona Valeriana Aranburuk, hark jasotako (gurasorik gabe geratu zen) neska batek –Mari Carmen Esnal Urkia, ni baino sei urte zaharragoa- eta guretzat beti izaba izan zenak; eta sei senidek. Ni zaharrena eta gero Joxe, Felix, Andrex, Eugenio eta Maria Antonia. Nire aita besoetakoa Juan Antonio Arozena Zubillaga zen, aitaren osaba. Ama besoetakoa Antonia Egimendia Aranburu, amaren ahizpa. Amona Valerianak emagin lanak egiten zituen Don Regino medikuaren baimenarekin, sos ba-

tzuk ateratzeko. Don Reginok esaten zion: “Halako tokian haurrak jaio behar din, eta lagunduion!”. Bi mediku zeuden orduan Oiartzunen: Don Regino eta Oñatibia. Beste emakume bat ere aritzen zen horrela, Elena, Altzibarren bizi zen, Potisenean. Gure amona urte askoan ibili zen lan horietan. Orduan ez zegoen gaurko aurrerapen eta botikarik eta ume asko hiltzen ziren. Kaxa txuri txiki batean eramaten genituen elizara eta gero kanposantura. Gure aita kamineroa zen eta Arraguatik Artikutzako mugaraino zaindu behar zuen. Pentsa zenbat hartueman zituen bitarte horretan guztian! Bere lana bidea eta uraren bideak garbitzea zen, sastrakak moztea… Polizia lana egiteko eskubidea ere bazuten, baina gure aita ez zen aritu. Gu oso pobreak ginen. Asko lagundu ziguten Ihurrita errotakoek –aitak, gauez joan eta

ELKARRIZKETA |

11


irina ekartzen zuen. Bai al dakizu zer zen hori lau ume ttiki zituen familia batentzat?-; Garrokoek; Baleionekoek –kakanarru bat nintzela aza eta sagar bila joaten nintzen hara-; Ierobitxikikoek; Aduriz sagardotegikoek; Martinmotzenekoek; Aldabekoek; Lekungaraikoek eta abar. Esker ona guztiei. Sei urte zenituen gerra hasi zenean. Gogoratzen al duzu zerbait?

Amarekin (Korneli Egimendia) eta Begoña mojarekin, Petra Lekuona Zaharren Egoitzan (2010-05-09).

1930eko otsailaren zazpian jaio nintzen. Garai hartako oroitzapen batzuk baditut: familia guztia Galtzaberri-Makinetxera joan ginen eskapo. Karrikatik gora, Masburu inguruan zegoen. Hura zaintzen zuen Joxe Joakin Irastortzaren familiak senide bezala hartu gintuen eta han bizitu ginen gauza baretu arte. Aita berehala etxera etorri zen, zeren hutsa bazegoen edo ez bazen inor bizi, soldadu nazionalak jabetzen baitziren. Egun gutxi barru etorri nintzen aitarekin Altzibarko etxera. Aldameneko etxean bazkaldu eta afaltzen genuen, Seintarrenean. Errementariak ziren familia osoa. Afalondoan etxerakoan soldadu zentinela baten ondotik pasatzerakoan esaten zigun: “¡Alto! ¿Quién vive?” eta guk erantzuten, eskubiko eskua altxata: “¡España! ¡Arriba España!”.

Gure etxearen aldameneko eraikinean sutegia zegoen. Abere klase guztientzako ferrak eta gurdiek behar zituzten burdinazko tresnak egiten zituzten. Seintarrak bizi ziren etxean zurgintzako makinak zituzten baserritarrentzako gurdiak egiteko. Behiak ferratzen zituzten bitartean, beti norbait San Markosko gotorlekua zaintzen egoten zen eta kainoiek disparatzean botatzen zuten kea ikustean “hemen duk!” esatean, dena zegoen bezala utzi eta korrika Etxe Gorriko sotora joaten ziren. Jakina, ordurako granada pasata zegoen. Juanito, hilabetetako haurra zela, gurasoekin: Korneli Egimendia eta Santos Arozena.

12 | ELKARRIZKETA

Gogoratzen naiz Altzibarko plazan nola fusilatu zituzten bi gazte. Entzun eta ikusi nituen guztiak oso gogoan dauzkat. Ama despistatu egin zen eta ni, mutil kozkorra, hara hurbildu nintzen, nire jostailu kuttunarekin, soka batez lotua eramaten nuen zainzuri-kaxa bat. Gogoratzen naiz nola jarri zen pikete bat, tropa bueltaka, apaiza bazterrean gurutzearekin… Gurasoak nazionalistak zituztelako hil zituzten. Ez zait gustatzen gerrako kontuak irakurtzea, inpartziala izateko urte asko pasatu behar direlako, eta orain idazten den guztia oso partziala da.


Nolakoa zen zuen ume bizitza Altzibarren?

Garai hartako guztiena bezalakoa. Ez zen telebistarik ezta irratirik ere gure etxean. Ez genuen larruzko baloirik eta norbaitek telarekin egindako bola edo gomazko pilota edo maskuria haizez betea ekartzen bazuen, futbolean aritzen ginen. Pilotak ere bagenituen lanazkoak, baina frontoirik ez zegoen. Astean zehar denbora gutxi izaten nuen: baratzeko lanak, txerria atera, doktrina ikasi... Igandeetan, goizeko hamarretako Meza Nagusira joaten ginen, arratsaldeetan doktrinara eta handik aterata futbolean edo pilotan jokatzera edo habiak harrapatzera joaten ginen Agerreko edo Goikoetxeko txarara. Familiakoekin tratu handia al zenuten?

Joxe Mendizabalekin eta aitarekin, Santos Arozenarekin, lehenengoz kalean jo zuenean (1941-07-31).

Oso onak ziren. Altzibarko plazan bilera izaten zen igandero; Ugarteko lehengusuek etxerakoan gure etxetik pasatzerakoan beti agurtzen zituzten amona eta izeba (gure amona eta ama). Ilun antzera bazen, haiek laguntzera bidaltzen gintuen amak. Gaur kiwiak dauden eremuak arto zelaiak eta belasoak ziren. Urtero joaten ginen artoa eta ilarra ereiten laguntzera –batez ere euri-eguraldia ikusten bazen–. Berdin zen osabaren lurrak, Xeledoni auzokoarenak edo Portunekoak ziren.

Aitarekin urtero joaten ginen Lizartzako festetara. Hango lehengusuekin ondo moldatzen ginen. Haiek ere festetan etortzen ziren. Aita txistularia zenuten. Baina zein zen bera?

Gure aitak, Santos Arozena Gibelaldek, txistua eta atabala jotzen zituen. Lizartzako Zakar baserrian jaio zen. Zazpi anai-arreba ziren, lau mutil eta hiru neska. Familia gurasoek, zazpi senidek eta osaba batek (aitonaren anaiak) osatzen zuten. Osabaren izena Juan Antonio Arozena Zubillaga zen.

1949ko Xanistebanak: Joxe Mendizabal, Juanito Arozena, Joxe Arozena, Felix Arozena eta Santos Arozena.

Osaba hori izan zen familiako lehenengo txistularia. Hark erakutsi zien lau iloba mutilei atabala jotzen, baita Santosi eta haren anaia Eugeniori txistua jotzen ere. Lizartza eta inguruko herri eta herrixka guztietako festa eta jaien animatzaileak ziren.

Santos Oiartzuna Artikutzako bidea (Karrikako harrobitik Artikutzako mugaraino) egitera etorri zen. Amona Valerianaren etxean jarri zen apopilo. Ez zekien solfeorik, baina buruz

1961eko Xanisteban eguna.

ELKARRIZKETA |

13


ikasiak zituen piezak, garaian jotzen zen bezala. Artikutzako bide guztian zehar taberna pila bat zeuden: Parada, Matteone, Arandan, Berdabio, Ermita, Aize-gain, Arlepo… Ez ziren oraingoak bezalakoak, noski! Etxeko sukaldean zahagia, ardoa eta jateko zerbait ateratzen zuten. Lauzpabost elkartuta, segituan hasten ziren dantzan. Neska gazteak gutxi ziren, eta mutilak beren artean aritzen ziren. Neskak aritzen ziren zerbitzatzen, baina taberna indartsuetan: Albisturrenean, Irundarrenen, Basteron…

Bandoa emateko –udalak berriak adierazteko herriari– ohitura zen, igandeko meza ondoren, Killirikupean atabalariak tarrapatako luze xamarra jo eta jendea hurbiltzen zenean aginduak irakurtzekoa. Hori izan zen aitaren atabalari hasiera Oiartzunen eta horrela jarraitu zuen urte batzuetan. Joxe Mendizabal etorri zenean, berak txistua eta Santosek atabala jotzen zuten. Santosek ezin zuenean, ni edo anaia Felix joaten ginen atabala jotzera. Eta ama?

Ama, berriz, senideetan gazteena zen. Bi neska eta mutila ziren. Kornelia Egimendia Aranburu zuen izena. Antonia ahizpa zaharrena Donostian neskame zebilen eta anaia, Andrex, ezkondua zegoen. Valeriana ama (gure amona) alarguna zen. Bizimodua ateratzeko apopiloak hartzen zituzten eta zenbait etxetako arropak garbitzen omen zituzten, gobadak, eta etxeetara entregatu. Larunbat eta igandeetan Albisturreneko ostatura lanera joaten zen gure ama eta sagardo garaian, upel ondoan txotxean saltzen egoten zen.

Zu ere umetan hasi zinen txistua jotzen eta solfeoa ikasten, Dionisio sakristauarekin. Gustura joaten zinen?

1940ko azaro aldera Dionisio Martiarena Lekuona sakristauarekin hasi nintzen. Bakarka erakusten zidan, solfeorako erabiltzen zuen Solfeo de los solfeos liburuarekin eta txisturako Aita Hilario Olazaranen metodoarekin. Hilabete batzuetara, berak aukeratzen zituen fandango, arin-arin, zortziko eta abarrak, obraren zailtasun guztiak kenduta, txistu bigarrena jotzeko ikasten nituen.

1941eko irailetik 1946-1947 arte, Joxe Mendizabalekin ikasi nuen txistua. Klaseak bakarka

14 | ELKARRIZKETA

ematen zizkidan bere gurasoen etxean (Zamateta etxean). Joxek Isidro Ansorenarekin ikasi zuen eta hark jartzen zizkion ariketak erakusten zizkidan. Klaseak bi zatitan banatzen zituen: lehenengoa, ariketak, eskalak eta afinazioak, eta bigarren zatia, dantzako piezak. Menderatzen nituenean, berak jotzen zuen lehenengo txistua eta nik bigarrena. Horrela osatu genuen errepertorioa. Orduak pasatzen nituen ikasten. Igande goizetan kontzertuan jotzen nuen eta arratsaldean, dantzakoak. Txistulari aldizkaririk oraindik ez zegoenez, eskuz kopiatu behar izaten nituen ariketak eta dantzako edo kontzertutako obrak. Niretzako hau izan zen musika irakurtzen ikasteko sistemarik onena.

Bi anaia (Joxe eta ni) ibili ginen solfeoa eta txistua ikasten Dionisio eta Joxe Mendizabalekin. Anaia Felixek atabala ikasi zuen Evaristo Goñi Errenteriako maisuarekin. Honela osatu genuen etxean txistulari hirukote banda. Kuriositate bezala, txistua jotzen hasteko eta tresna berotzeko, lehendabizi nota gehienak hartzen zituen ariketa labur-labur bat jotzen genuen. Pentsa zenbatetan jo genuen ariketa hori, azkenean balkoian kaiolan zegoen zozoak ikasi eta txistuka aritzen zen! Eta beste eskola, gustuko al zenuen?

Umetako eskola Altzibarkoa izan zen. Gero, kaleko ospitaleko mojetan (gaur liburutegia) ibili nintzen zazpi urtera arte. Ondoren, Maisunera joan nintzen (gaur Madalensoro pilotalekua). 14-15 urtetan Contadores fabrikako Escuela Obrera EDIEn hasi nintzen. Han eskola eta tailerrak zeuden, ofizioa eta ikasketak, garai hartan Maestro Industrial zena. Hura bukatu zenean bukatu ziren gure estudioak.

Maisuneko eskolako maisua zen Ignacio Iurrita. Irakasle ona izango zen, baina demonio guztiak berarekin zeuzkan. Zigortzeko karraskilo makilaren bila bidaltzen gintuen Pikabeneko jardinera. Eskua zabalik jarri eta karraskiloarekin jotzen gintuen; mina ematen zigun. Minaren beldurrez eskua kentzen bagenion, eskua itxi eta hatz puntetan jotzen gintuen eta hau kentzen bagenion… buruan, belarri ertzetan edo hanka zainetan (garai hartan galtza motzekin ibiltzen ginen 17-18 urte arte). Beste zigorra belauniko jarri bi besoak zabalduta eta esku bakoitzean bi edo hiru liburu


1949ko Xanisteban egunean, arratsaldean, udal korporazioaren aurretik elizarako bidean.

Diplomatikoen afaria Donostiako udaletxean (1958ko abuztua).

jartzea zen. Nekatuta eskua jaisten bagenuen, atzetik etortzen zen eta, zis-zas!, makilarekin jotzen gintuen.

zen aita eta Joxe Mendizabalen aldamenean jo nuen hura.

Eskolan, euskaraz mintzatzea galarazia zegoen –errekreoan ere bai– eta guk ez genekien besterik. Liburu eta ikasketa guztiak gazteleraz egin genituen. Baina komunio handia egiteko garaian, doktrina euskaraz erakusten zigun maisuak. Gazte denboran, lagunekin zer egiten zenuen?

Gazte denboran doktrinatik atera eta batzuetan txistua jotzera joaten nintzen Killirikupera Joxe eta aitarekin, eta bukatzean Altzibarko bilerara edo Txikierdikora, beti dantzara; onak ginen dantzan! Kalean ikasten genuen dantzan. Batzuk abilidade gehiago zuten, besteek gutxiago. Eta behin ere ez ginen joaten dantzarako nesken bila egun argia zenean!

Txistua jo behar ez nuenean Pikoketara ere joan izan ginen. Lagunak Altzibarko barriokoak nituen. 10 urte inguru zenituen aitarekin eta Joxe Mendizabal Txisturekin lehenengoz kalera atera zinenean txistua jotzera. Gogoratzen duzu egun hura?

1941eko uztailaren 31 zen, San Ignazio eguna. San Inazio Elkartekoak Xabalen bildu ziren eta biribilketa joaz elizara eraman genituen, gero prozesioa zegoen eta azkenik kontzertu legea Killirikupean. Egun zoragarria izan

San Inazio Elkartea baserritarrei laguntzeko zen. Arpidenian zegoen. Aseguru moduko bat zuten. Hilero zerbait ordaintzen zuten, eta kideren bat gaixotzen zenean, lagundu egiten zioten diruz. San Ignazio egunean Meza Nagusia izaten zen, alkatea-eta gonbidatuta. Egun oso inportantea zen. 16 urterekin Oiartzungo Udaleko txistulari izendatu zintuzten. Normala zen adin horretan udal txistulari izendatzea? Zer egin behar zenuen Udaleko txistulari gisa?

1946an Oiartzungo Udalak herriko Txistulari Bandako partaide izendatu ninduen. Banda osatzen genuen: Joxe Mendizabal txistu lehenengoa; ni txistu bigarrena eta aita atabalari.

Ez da normala adin horretan txistulari izendatzea, baina ordurako bi edo hiru urte neramatzan igande goizetan eta arratsaldeetan jotzen. 1952an, Joxe anaia hasi zen nire ordez jotzen. 1953an Donostiara bizitzera joan nintzen izeba Anttoni eta Mari Karmenekin. 1954an, Madrilgo lege berri baten bidez, aita eta anaia Udal Bandatik aldendu zituzten. Orduan desegin zen udaleko Txistulari Banda. Udalak bi langile mota zituen: funtzionarioak eta kontratuarekin zeudenak (gure aita eta anaia, adibidez). Hasieran, ni egon nintzen kontratatua ELKARRIZKETA |

15


baina Donostian plaza atera nuenean, libre geratu zen eta neronek eskatu nion Udalari anaia hartzeko. Eta hala egin zuen. Lege berri bat atera zen Madrilen udaletan dirua aurrezteko, funtzionarioak ez ziren langileak bidaltzeko. Joxe Mendizabal bakarrik geratu zen –funtzionarioa zen–. Killirikupera agertzen zen ttunttunarekin, baina ez zuen jotzen, eta alkateak eta biek izugarrizko sesioak izaten zituzten.

Oiartzunen, alkatearen arabera ematen zizkiguten arropak. Batean, falangisten trajea eman ziguten: txapela gorria, alkondara urdina, gorbata beltza eta galtza zuriak. Gure aita minez jarri zen hura ikusi zuenean: “Burla hau egin behar al digute?”. Txistua askotan jotzen zen, egun jakin asko zeuden, eta tokatzen zen trajea jantzi behar izaten genuen. Corpus egun batean-edo atera ginen horrela jantzita. Handik aurrera, gehiago ez. Aitak lanean hautsi zuen, eta nik ere bai. Orduko mentalitatea hala zen: gerra irabazi zuten. Eta Oiartzunen ere baziren karlistak, falangistak… Donostiako Kontserbatorioan jarraitu zenuen musika ikasketekin. Argi zenuen musikan arituko zinela?

1947an hasi nituen Donostiako Kontserbatorioan txistu ikasketak. Irakasle Isidro Ansorena maisua nuen. Gogoratzen naiz zeinen pozik eta urduri joaten nintzen Kontserbatoriora larunbat arratsaldeetako klaseetara. Adineko gizon serio hura eserita, burdinazko atril handiaren ondoan, danbolinaren ziria eskuetan eta betaurrekoen gainetik begira… Hilabete batzuen ondoren gizon serio hura lagun bihurtu zen. Serio jarraitzen zuen, baina behin ere purrustarik ez zidan egin, argibide guztiak patxadan ematen zituen, leun-leun eta zehaztasun guztiarekin. Baina zorrotza zen ikasgaiarekin. Gehienetan azkeneko ikaslea izaten nintzen eta ordu erdiko klasea asko luzatzen zen. Gero etxera laguntzen nion, Hernani kaleko 6an bizi zen. Pozarren, alaitasun atseginez laguntzen nion etxeraino. Gero, Diputazioko plazan tranbia zuria hartu eta Errenteriara joaten nintzen, eta gero autobusez Oiartzuna.

Behin, tranbia zurian gindoazen bi lagun euskaraz hizketan. Herreratik Errenteriako bidean, emakume batek “¡hablen ustedes en cristiano!” esan zigun. Gu, harrituta, eta tranbiako kobradoreak, “kasurik ez egin! Hitz egin

16 | ELKARRIZKETA


Don Pablo Irigoien apaizaren omenaldian, Dionisio Martiarena sakristauarekin eta Manolo Goikoetxea eta Joxe Arozenarekin.

Bioztun de Renteria taldea: Juanito Arozena, Luis Udakiola, Patxo Martinez eta Alberto Urkijo (1963-06-16).

euskaraz!”. Eskertzen zen gure alde norbait ateratzea! Beste batean Contadores fabrikako eskolatik atera eta Herrerako bidea hartzerakoan bi guardia zibil zeuden. Gu euskaraz ari ginen eta esan ziguten, “chavales, atrás, hablen en cristiano y saluden”. Gu atzera beste alderaino eta gazteleraz hizketan, aldamenetik pasatzerakoan, “¡adiós señores!”.

ket musika dutela bizibidea. Baditut bi iloba, batek txistua eta atabala eta besteak txistua jotzen dutenak. Bosgarren gizaldiak zer egingo duen…

Musikak zuen etxean bazuen garrantzia, ezta?

Hamar-hamaika urterekin, gutxi gorabehera, nire aita besoetakoak –Juan Antonio Arozena Zubillagak– oparitu zidan berak egindako txistu bat. Txistua ahoan hartu eta ez nintzen iristen hatzekin zuloak tapatzera. Orduan eman zidan mezua daukat gogoan: “Juan Antonio, txistularia izan nahi baduzu, solfeoa ikasi behar duzu!”. Nik uste aita ere jabetzen zela horretaz, bestela ez gintuen bidaliko ikastera.

Aitaren txistuarekin ibili nintzen urte batzuetan. Gero, Ansorenari berri bat erosi zion aitak eta ordutik batzuk aldatu ditut. Gure familian musika edo txistulari grina sartu zuen Juan Antonio Arozena Zubillagak, familiako lehendabiziko txistulariak. Berak Pastainekin ikasi zuen, Leitzako txistulari ospetsuarekin. Nire hiru semeak, musika eta txistuko ikasketak egin ondoren, irakasleak dira eta esan deza-

Txistua jotzen, entseatzen, zenbat denbora pasatzen zenuen egunean?

Txistua, Joxe Mendizabalen garaietan, 1941 inguruan, ordu erdia entseatzen nuen egunean. Donostiako Kontserbatoriora joan nintzenean, ordu bat edo bi. 1960an, Donostiako Bakarkako Lehiaketara aurkeztu nintzenean bi edo hiru ordu, eta 1961 eta 1963an Durangoko lehiaketara aurkeztu ginenean, bost bat ordu entseatzen nuen egunero.

Kontadoreetan seietatik ordu bi eta erdietara egiten genuen lana, eta arratsalde guztia libre genuen. Nahiko denbora banuen gauzak egiteko. Eguneroko entseguak ordubete edo gehiagokoak izaten ziren. Gero, Donostiako Txistulari Bandarekin astean bitan ere entseatzen nuen. Denboraldi batez izebekin bizi izan zinen Donostian. Zer dela eta joan zinen haiengana bizitzera?

Bakarrik bizi ziren. Izebak, nire amabitxi eta amaren ahizpa zenak, urte batzuk zituen. Bestea gazteagoa zen, ni baino sei urte zaharragoa. Gizonezko bat nahi zuten etxean –hori da nire bertsioa, behintzat– eta hara joan nintzen. ELKARRIZKETA |

17


Jarrai antzerki taldekoak, Gabriel Arestirekin, Beste mundukoak eta zoro bat antzeztu ondoren (1964-12-13).

Arresi latza antzezlanean (1963-04-14).

22 urte nituen. Pasatu ditudan urterik hoberenak haiek izan ziren! Bi emakume niri begira, behar nuen guztia ematen zidaten… Kalamidadea nintzen! Irabazten nuenenetik inori ez nion sosik entregatzen, eta bukatzen bazitzaidan, izebari esaten nion: “Izeba! Sosik gabe nabil!” eta dirua ematen zidan! Nahi nuen guztia egiten nuen. Lehendabizian, oso maiz etortzen nintzen etxera aitarengana eta amarengana, baina gero atzeratzen hasi nintzen, eta bi edo hiru hilabete pasatu nituen behin Oiartzuna etorri gabe. Aitak abisua bidali zidan Joxe anaiaren bidez –berak ere Kontadoretan egiten zuen lan–: “Hi, zaharrak esan dik bizi direla Oiartzunen, eta hil baino lehenago joateko”. Bihotza ukitu zidan. Gero etortzen nintzen, astero-astero.

zenbatzen gintuen. Tresna guztiak aterarazi, dantzako arropaz beteak zeuden saskiak ondo miatu, danbolinak eta atabalak airean astindu eta zuloetatik begiratu ezer gorderik genuen, zagi-dantzako makilak atzetik eta aurretik begiratu eta lurrean astindu hutsak ote zeuden… eta ondoren ¡continuen!, berriro autobusa kargatu eta martxa. Ez beti, baina behin baino gehiagotan pasatu zitzaigun hori.

Donostian bizi zinela txistu taldeetan aritu zinen jotzen, ezta?

1952an, Donostiako Loiola, Antigua eta Igeldo auzoetako Udal txistulari azterketak izan ziren. Ni Loiolarako aurkeztu nintzen eta plaza lortu nuen. Atabalaria Ramon Andueza zen, donostiarra, Bioztun dantza taldeko atabalaria. 1956an, Donostiako Corazón de Mariako Bioztun dantza taldeko txistulari hasi nintzen. Talde horretan hamar bat urtez jo nuen txistua. Bilbo, Iruñea eta Baiona arteko herrietan makina bat dantza eta txistu jo genuen! Bakoitzak gure pasaporterik ez genuenez, pase kolektiboa ateratzen ziguten. Etxerakoan, mugako poliziak baztertuarazi eta autobusera igotzen zen bat eta denok

18 | ELKARRIZKETA

Garai hartan lantegian baimena eskatu behar izaten nuen txistua jotzeko eta ez zidaten askotan ematen horrelakorik. Baimenik ematen ez zidatenean, heriotzaren bat asmatzen nuen txistua jotzera joateko, ia familia guztia hil nuen! Ziur txistulari gisa hamaika anekdota dituzula kontatzeko…

1956ko irailaren 28an, ohore handieneko opari bat jaso nuen: Isidro Ansorena maisuak Donostiako Udal Txistulari Bandaren argazkia eman zidan, oinean eskaintza honekin, berak eskuz idatzia eta sinatua: A mi discípulo predilecto Juan Antonio Arozena, en prueba de amistad. 1956ko Madalenetan, Mariano Goikoetxea, Errenteriako Udal Txistulari bandako bigarren txistua, gaixorik zegoen. Periko Lizardik eskatuta, Madalen festetan nik ordezkatu nuen. Banda uniformatua ateratzerakoan, Marianoren trajea jantzi behar nuen, baina ni halako bi bazenez, galtzak kokotzeraino iristen zitzaizkidan eta zamarrarekin, berriz, abrigo edo beroki bat neramala zirudien! Galtzak kateatzeko gerriko uhala eta tiranteak ibili nituen… Bene-


Jarraikoak, Denak nere semeak antzezlana egiten (1965-05-12).

Jarraikoak, Kristalezko iruditxoak antzezlana egiten, Printzipal aretoan (1962-04-22).

tako pailazoa nirudien… Baina banda osoa eta uniformatua atera zen, Errenteriako herriari tokatzen zitzaion bezala1:

tzarekin Elola jauna seinalatuz: “Hi jaio baino lehenagotik bagenekian elizako bidea!”. Behin eta berriz oihuka eta inguruko txistulari lagunak beldurturik, “ixo, Txomin, ixo!”.

1957ko maiatzaren 19an Zegamako alardea izan zen, Telleria maisuari omenaldia. Egitarauaren barruan Telleria maisuak berak egindako Cara al sol falangisten abestia zegoen. Isidro Ansorenak tratua egina zeukan gobernadorearekin: Cara al Sol joko genuen, baina honen truke Gernikako Arbolaren ofizialtasuna eman behar zuen. Isidrok esan zigun zer jo behar genuen alardean. Nor ausartu garai eta egoera hartan ezetz esatera! Egun hartan eman zitzaion ofizialtasuna 1936ko gudaz gerotik debekatua egon zen Gernikako Arbolari.

Herriko plazan jarrita zegoen oholtza gainetik hitz egiten ari zen Elola jauna, Secretario General de Educación y Descanso edo horrelako zerbait zen. Euri-ihintza ari zuen. Txomin San Sebastian, Astigarragako txistulari eta sakristaua, lehenengo filan zegoen oholtzaren ondoan, Elola jaunarekin aurrez aurre eta atzean txistulari mordo bat geunden, isil-isilik entzuten eta aurpegia aterkiarekin gorde nahirik ez agertzeko filmetan. Gobernuko jendea (falangistak, orduan esaten genuen bezala) dena filmatzen ari baitziren…. Eta hor esaten du Elola jaunak: “La cruzada española enseñó el camino a la Iglesia al pueblo vasco”. Txomin erabat haserretuta, besoak altxa eta oihuka hasi zen ha-

Festa bukatu ondoren Hostal Castillora joan ginen bazkaltzera eta hantxe besarkatu ziren malkoak zerizkiotela Txomin eta Isidro. Honela esan zion Txominek Isidrori: “Isidro, esan dezatela nahi dutena baina guk lortu dugu gurea dena, ‘Gernikako Arbola’!”. Benetan hunkigarria izan zen adin hartako bi gizon besarkatuta pozaren pozez negarrez ikustea.

Eta gainerakoan, nola bizitzen zen euskal kultura zuenean?

Aita jabetzen zen ze garrantzia zeukan solfeoak txistua eta atabala jotzeko. Hori izan zen hasiera, eta urteetan zehar, ikasi ahalean eta lagunak ezagutu heinean, etorri ziren beste ekintzak, adibidez antzerkia. Txistua utzi gabe, jakina.

1957an izan zen hasiera: Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian zuen Julio Urkixo aretoan. Koldo Mitxelenak erabiltzen zuen. Bertan, antzerkiaren irakurketak prestatzen genituen, gero liburutegian emateko. Irakurketak mahai luze batean izaten ziren, antzerkiko pertsonaiak eserita eta aurrean lanpara bana. Bakoitzak irakurtzerakoan piztu, eta bukatzean itzali egiten genuen. Gogoratzen naizela bi egin genituen: Irulearen negarra, Nemesio Etxanizek idatzita-

1 Lehenengo txistua, Periko Lizardi; bigarrena, Juan Antonio Arozena; silbotari, Ubiria; eta atabalari, Joxe Gabarain.

ELKARRIZKETA |

19


koa eta bestea Ezkondu ezin zitekeen mutila, Lizardirena. Hauek izan ziren gero Jarrai izango zen antzerki taldearen lehen pausoak. Jarrai sortzeko arrazoia euskara izan zen. Taldea herrietatik etorritako xelebre batzuek osatzen genuen, lagunarte polita. Bigarren pausoa, eszenatokian ikuskizunak egitea izan zen2:

1965eko abenduaren 5ean, Donostiako Printzipal aretoan eman genuen ekitaldian bukatu zen nire antzerkiko zikloa. Zortzi urtean 15 antzerki eta 28 ekitaldi egin nituen, gutxi gorabehera.

Juanito, soldadutza garaian (1953).

Jarrairen aurretik bazen antzerki talde bat Donostian, Euskal Iztundea, Maria Dolores Agirrek zuzentzen zuena. Udako Euskal Jaietan, sansebastianetan eta santomasetan antzezten zuten. Xabier Letek esaten zuen bezala, “garo usaina zuena”. Gurea berrizaleagoa zen. Nik utzi eta gero, bi taldeek jarraitu zuten. Nolanahi, denok euskararengatik egiten genuen antzerkia. Jarrai taldean Iñaki Beobide zen zuzendari eta bultzatzailea. Lan izugarria egin zuen.

Beste alor batzuk ere jorratu genituen, adibidez Dar-Dar -disko ttiki bat- eta Panpin komikia –Jarrai sortu baino lehen bazen eta laguntzen ibili ginen–. Urte pare batean, larunbatetan lagun batzuk elkartu eta euskarazko lan batzuk egin genituen Arrate, Segura, Loiola eta abarretako irratientzat, igande goizetarako. Soldadutza egitera ere joan behar izan zenuen. Ze oroitzapen dituzu?

Soldadutzako lagun euskaldunekin -Juanito ezkerrean- (1953-03-10).

Soldadutza Melillan egin nuen, hara tokatu zitzaidalako. 1952ko apirilaren 16an iritsi ginen. Trenez Malagara eta barkoan, Malagatik Melillara.

Barkoan ibiltzen nintzen lehenengo aldia zen, baina ez nintzen mareatu, ez mareatzeko etzanda joan behar genuela esan zigutela-

2 Motza herrian, Artolarena eta Etxe aldaketa, Karraskedorena; 1959an, Nor da erruduna, Muñoz Sekak idatzia; 1961ean, Ito edo ezkondu, Victor Ruiz de Añibarrorena (nahiz izen hau agertu, Martin Ugalderena da); Kristalezko iruditxoak, Tennessee Williamsena; Beste mundukoak eta zoro bat, Gabriel Arestirena; Menditarrak, Telesforo Monzonek idatzia; Odol bidea, Olaetak idatzia; Hertzaina etxean, JB Priestleyk idatzia; Arresi latza, Joaquin Calvo Sotelok idatzia; Udaberriko gau hartan lorik ez, Jardiel Poncelak idatzia; Nor alkate, Piarres Larzabalek idatzia; Bestelakoak, Eugene O´Neillek idatzia; Historia triste bat, Xalbador Garmendiak idatzia; Andere etxea, Henrik Ibsenek idatzia; eta Denak nere semeak, Arthur Millerrek idatzia.

ELKARRIZKETA 20 | ELKARRIZKETA


D. Jose Bergaretxe apaizaren omenaldian, On Manuel Lekuona eta txistulari gazteekin (1986-06-08).

ko. Hamahiru-hamabost hilabetera lizentziatu ninduten. Erregimentuko buru zegoen koronelak euskaldun bat nahi zuen bere ondoan, eta ni izendatu ninduten. Hiru egunetik behin egin behar nuen zerbitzua, eta ez zen zaila, baina ohituta ez nengoen gauzak egin behar nituen. Adibidez, txaketa zuria eta eskuzorroak jantzita bazkaria zerbitzatzea; zakurra zaintzea; koronelaren despatxoko ate aurrean egotea inori sartzen ez uzteko… Hori goizetik, eta arratsaldez bisitak errezibitzea, tea zerbitzatzea… Horrelako gauzak. Iritsi ginenean Melillara, hura ustekabeko sorpresa! Zeinekin aurkituko portuan eta gure zain zegoen Jexux Mari Irigoien, Exkerrenekoa eta laguna! Hurrengo egunetan asko lagundu zigun.

Azkar eraman gintuzten kanpamendura. Melillatik 100 kilometrotara zegoen Tafersit izeneko herrixka inguruan zegoen. Debekatua genuen herrira eta astero egiten zuten zoko izeneko feriara joatea.

Gogoan dut formazioan joan behar izaten genuenean mando batek “el vasco que toque música” esan eta nik Gora Euskadi, bizi bedi, gora Sabino Arana Goiri biribilketa jotzen nuela; gu bakarrik konturatzen ginen zer zen hura. 60ko hamarkadan Lartaun sortu zen eta Oiartzungo gazteek harreman berezia izan zuten elkarte horrekin. Zein izan da zure harremana?

1987ko Xanisteban eguneko goizeko diana.

Lartaun 1958ko abenduaren 28an sortu zen. 1961ean egin nintzen bazkide eta 940. zenbakia nirea zen.

Hamalau-hamabost sail zituen eta Mendizaleak sailean ibili ginen gu. Beti gustatu izan zait mendia. Gutxi ibili naiz, gehiago ezin nuelako. Joxe Luis Nuñez zen arduraduna. Lan bikaina egin zuen, mendizale amorratua zen. Ibilaldiak Euskal Herri osora prestatzen zituen, baina batez ere Oiartzun eta Nafarroa aldera. Autobusa antolatuta joaten ginen.

Lartaun Txistulari Taldea 1961eko urriaren 22an sortu zen: Juanito Oñatibia Ameriketatik etorri zen eta bere gurasoen urrezko ezteiak ospatzeko jo genuen kontzertuan. 1965eko ekainaren 30etik 1968ko otsailaren 3a arte Lartaungo lehendakari izan nintzen. Garai hartan ez zen beste munduko gauzarik gertatu, garrantzitsuenak hiru hauek izan ziren: 1967an udaletxeak uko egin zion Lartaunek aurkeztutako Avance del Plan de Ordenación deitzen zitzaionari, Peña arkitektoak eta Lasagabaster abokatuak egina. Udaletxeak gauza arraroak egin nahi zituen, eta Lartaunen plan urbanistiko orokorra nahi genuen, herri guztikoa. Urteak pasatu genituen lan hori egiten, baina ez zuten onartu eta hor geratu zen. Lartaun entitate handia zen garai hartan herrian. Bazkide asko zituen, herri guztia zegoen berarekin. Bi hiletik behin buletina ateratzen zen bazkide guztiei bidaltzeko, eta hor ongi jasota dago denaren berri. ELKARRIZKETA |

21


Bigarrena, On Manuel Lekuonari egindako omenaldia izan zen. Herriak egin zion omenaldia, baina Lartaun arduratu zen ekintzak antolatzeaz. Hirugarrena, Don Jabier Lezeta herriko parroko izendatzea. Buletinetan begiratzen aritu naiz eta horiek izan ziren herrian garai hartan pasatu ziren gauza garrantzitsuenak. Besteak eguneroko kontuak ziren: korrikalariak, ziklistak… Gero Lartaunen erorialdia etorri zen, alderdikeria tartean sartu zenean. Kultur mugimendua nolakoa zen garai hartan Oiartzunen?

Felix eta Kororen ezkontzan, Milagros Mujika emaztearekin (1965).

Gehiena Lartaungo sailek egiten zuten. Ni gehien txistu inguruan ibili naiz, baina egiten genuen guztiak, nahiz hitzik ez esan, bazuen azpian bigarren esanahi bat, politikoagoa. Izan txistua, antzerkia edo beste ikuskizunen bat.

Zer izan da txistulari gisa Lartaunen bizi izan duzun gauzik politena?

1964an hasi nintzen lau gazteri txistua erakusten lehenengo aldiz, udaletxeko Alhondigan (gaur artxiboa dagoen tokian). Solfeoa ez jakiteak aurrera ezin jarraitua eragin zuen eta hilabete gutxira utzi egin genuen.

1974-1975 inguruan hasi nintzen berriro. Gaztetxoak solfeoa ikastera joaten ziren eta gero txistura. Gaur, gaztetxo haiek txistua ez ezik beste musika tresnak ere jotzen dituzte. Solfeoa guztiek dakite eta txistuarekin jarraitu dutenek bost edo sei urteko ikasketak egin dituzte. Orduan ez zegoen gaurko erosotasunik tresnak aukeratzeko. Musika ikasteko kontserbatorioak, akademiak… denetik daude orain. Ez da harritzekoa txisturako ikasle gutxiago izatea!

Juanito eta Milagrosen ezkontza.

22 | ELKARRIZKETA

Txistuak poz handiak eman dizkit: 1985 eta 1986an Lartaungo ikasle gaztetxoek Zarautzen eta Eibarren sariak irabazi zituztenean (hiru semeak taldeko partaide ziren); Bioztun dantza taldeko bandak Errenteria izenarekin bi lehiaketa irabazi genituenean; Isidro Ansorenak Donostiako Bandaren argazkia eskaintzarekin eman zidanean; Juanito Oñatibiak Urretxindorra obra niretzako propio egin eta eskaini zidanean; Txistulari Elkarteak Zilarrezko Domina eman zidanean; eta azkenekoa –eta handienetakoa- iaz Xanistebanetako txupinazoa bota ondoren, garai bateko nire ikasle pila batek txistua joz agurtu nindutenean.


Aitor eta Urko semeekin, Adarran (1973-02-18).

Emaztea noiz eta nola ezagutu zenuen?

Nire emaztea, Milagros Muxika Arregi, Contadores fabrikako lantegian ezagutu nuen, toki desberdinetan lan egiten bagenuen ere. Fabrikan 2.000-3.000 lagun aritzen ginen lanean. Antzerki batzuk ere egin ditugu Jarrain elkarrekin. Neurri bat arte, elkarren berri bagenuen.

Antzerkia euskaldunok egiten genuen, euskaraz aritzeko erraztasuna genuenok eta euskarazko antzerkia maite genuenok. Emaztearen aita gerra garaian kartzelan egurra hartutakoa zen, eta emaztea ere antzerkian hasi zen. Tratua han egin genuen: entseguetan, errepresentazioetan‌ Zuen ezkontza nolakoa izan zen?

1967ko San Joan bezperan ezkondu ginen, Lezoko Santo Kristo basilikan. Bazkaria Gurutzen egin genuen eta ilunabarrean hegazkinean Madrilera joan ginen, eta gero Kanariar uharteetan 15 eguneko oporrak egin genituen. Ezkonduta, kale aldera joan zinen bizitzera. Aldaketa handia izan zen?

Emaztea Herrerakoa da. Gurasoekin bizi zen eta ni Donostian bizi nintzen bi izebaren etxean. Ezkonduta, Errenteriara joan ginen bizitzera eta zortzi urteren buruan, Oiartzungo Goiara Azpia etxadiko etxera etorri ginen, gaur bizi garen tokira. Ezkontzeko utzia nuen antzerkia eta Errenterian bizi ginela, Orereta Ikastolako sozio egin nintzen, pentsatuz hara

Xanet semearen jaunartzean, semeekin txistua jotzen (1981-05-24).

joango zirela semeak. Baina garaitsu hartan lagun talde bat elkartu eta kooperatiba tankerako bat sortu genuen gaur bizi garen etxeak egiteko; horren ondorioa izan zen Goiara Azpia etxadia. Errenterian, Iztietan, oso gustura bizi nintzen. Abertzale usaineko lagunak ibiltzen ginen, horregatik egin nintzen Orereta Ikastolako sozio.

Garai hartan klandestinitatean zebilen jende mordoa pasa zen gure etxetik babes bila, gero muga igaro edo bakoitza bere egitekoetara! Gogoan dut, beste batzuen artean, Eustakio Mendizabal Txikia gurean izan zela; Madrilen Unibertsitatean egin zen lehenengo grebaren antolatzaileak ere gure etxean gorde ziren eta Frantziako bidea guk erakutsi genien, hartan Anjel Elkano eta Isasa izan nituen lagun. Baina bakoitzak berera tiratzen du, eta horregatik etorri nintzen Oiartzuna. Emazteak, Herrerakoa izan arren, ez zion garrantzi gehiegi ematen toki batean edo bestean bizitzeari. Hiru umeak bata bestearen atzetik etorri ziren, bi zaharrenek 11 hilabeteko aldea dute bata bestearekin. Hirurak jaioak ziren Oiartzuna etorri ginenerako: bat kotxean, bestea eskuetan eta bestea kotxeari helduta. Emazte gaixoak ederki sufritu du! Oiartzunen udalak dena gelditu zuen, Plan Orokor bat egin behar zela-eta. Ziloneko Inazio Riberaren gurasoek terreno bat zuten gaur ELKARRIZKETA |

23


Goiara Azpia den tokian. Dirua jarri genuen eta erosi egin genuen. 20 lagun inguru elkartu ginen, gehienak oiartzuarrak, baina Lezoko eta Pasaiako batzuk ere bai. Helburua etxeak egitea zen. Poliki-poliki hasi ginen. Aukeratuta, buru bezala ginen: ni diruzain; Joxe Mari Gallastegi idazkari eta Inazio Ribera lehendakari. Dena Lasagabaster abokatua kontsultatuta atera genuen aurrera. Diru pila kostatu zitzaigun. Denak langileak ginen eta ez zegoen irabazirik gure asmoetan, eta gehienak herrikoak ginen; horregatik eman ziguten etxeak egiteko baimena. Hiru semeekin, Hondarribiko alardean (1988-09-11).

Haurtzaro Ikastolako guraso izan zinen. Zergatik egin zenuten ikastolaren aldeko apustua oraindik euskaraz ikastea ez zenean hain ohikoa?

Guretzako beti izan da helburua euskal eskola, euskaraz ikasi eta euskaraz bizitzeko. Semeak hasieratik Oiartzunen hasi ziren ikastolan. Aitor hasi zenean, Errenterian jartzen genuen autobusean, Altzibarren jaitsi eta amonak bideratzen zuen ikastolara.

Altzibarko Billera Elkartearen 50. urteurrenean, txistua jotzen, semeekin (2015-07-03).

Oiartzungo ikastolak gela batzuetan eman zituzten klaseak semeak hasi zirenean. Ikastola berria egin nahirik, bilerak Ibargain Ehiztari Elkartean egiten genituen. Julian Bergaretxe zen izpiritua eta haren inguruan biltzen ginen jende mordo bat. Gogoratzen naiz herri guztian nola ibili ginen diru eske ikastola berria egiteko.

Aholkua Don Jabier Lezeta bikarioari eskatu genion. “Diru eskaka hasi behar dugu, nora joan behar dugu?â€?. Berak erreferentzia batzuk eman zizkigun: Aldapan bazela dirua eta zein etxetara joan (Julio Jauregik diru pila bat jarri zuen), Kamio Txipi aurreko villa pare batera‌ Diru franko bildu genuen.

Hiru semeek jotzen dute txistua. Zu izan zinen euren lehenengo irakaslea. Gustura aritzen ziren edo gogor egin behar izaten zenien?

Txistulari Elkarteko Zilarrezko Domina jaso ondoren, familiako beste txistulariekin, Albisturrenen: Aitor Arozena, Anaitz Arozena, Imanol Garzia, Xanet Arozena, Joxe Arozena eta Urko Arozena (2000-06-03).

24 | ELKARRIZKETA

Semeek solfeoa Felipe Azpirozekin ikasi zuten (eta haien amak, egunero semeei laguntzen, azkenerako berak ere ikasi zuen!) eta txistuko lehenengo bi urteak nirekin. Gero, Errenteriako Kontserbatoriora joan ziren eta azkeneko urteak Donostiako Kontserbatorioan egin zituzten. Hemen norbaitek izan zituen eragozpenak, baina esan dezaket gogoz ibili zirela.


Juanito eta Milagros, bilobekin: Enara, Oihane, Alai, Eneko eta Uxue.

Familiako argazkia.

22 urtez aritu zinen oiartzuarrei txistua irakasten. 100 gaztetxo baino gehiago pasatu ziren zure eskuetatik. Dionisiok erakutsitakoa erakutsi zenien, edo metodologia aldatu zenuen?

bat etorri zitzidan “mire usted, me pasa esto” eta nik lehendabizikoan esan nion “mándales a tomar viento fresco”. Hori atera zitzaidan. Eta bestea harritua geratu zen. Hango tailerretako burua Lesakako bat zen, Jabier Erro, eta esan zidan: “Zer egin duk? Hori ez duk esan behar ezta erotuta ere! Ez ditek entenditzen!”. Biharamunean lanera joatean barkamena eskatzera joan nintzaion. Ura han bertan egoten zen, lababotik beharrean, botilakoa, jantokian… Orduan ere klasifikazioak egiten ziren: langileak hemen, enkargatuak hemen, jefeak han eta goragokoak bestean.

Guk beti erakutsi dugu Isidro Ansorenaren metodoarekin. Donostiako Kontserbatorioan egiten ziren ikasturte bukaerako azterketak. Ikasle batzuek jarraitu zuten, eta besteek ez.

Bestelako gauza batzuetan ere ibili naiz: 1971n, Txistulari elkarteko zuzendaritzan; 1972-1973an, Juanito Oñatibia ordezkatu nuen Txistu irakaskuntzan; 1974an, Grupo Experimental de Txistuko partaide izan nintzen. Lana dela eta, Amerika ezagutzeko aukera izan duzu. Lanaz gain, turismo pixka bat egiteko aukera izan al zenuen?

1976an, Mexikon 45 egunez laneko begiratzaile izan nintzen eta 1980an Kolonbian. Bakarrik joan nintzen, familiarik gabe, enpresak bidalita. Contadoresek filialak zituen Mexikon, Venezuelan, Kolonbian… Ni Mexikora joan nintzen lehendabizi, han egiten zen lana zuzentzera. Denbora pasa ahala degenerazioak sortzen dira, eta gu gainbegiratu eta zuzentzera joan ginen. Hara joanda esan zidaten, “hemen erne ibili behar duk zer esaten duan, hitz itsusiekin-eta kontu”. Mexikon Ama Birjina toki guztietan zegoen: tailerrean ere bai! “Ingeniero Arozena” deitzen zidetan… jakin izan balute astaputz bat nintzela! Batean tipo

Hala ere, turismo pixka bat egiteko beti zegoen aukera. Joan ginen Guerrero estatura. Hotel Elcanora. Orain Cancun bezain famosoa den hondartza bat bazegoen orduan, eta hara joan ginen. Ezkonduta zilarrezko kate bat banuen, domina eta guzti, eta hango olatu zaharrekin borrokan hantxe galdu nuen! Erro mendizale amorratua zen, eta han badira 2.000 eta 3.000 metroko mendiak, eta oso ezaguna zen hemengo dirudunen artean. Eta mendira ere joaten ginen.

Berak esaten zidan “gaur korbatarekin joan behar dugu etxe honetara”. Beste batean goiko aldean hotel birakari bat zuen etxeorratz batera joan ginen. Gora igogailuan igo ginen, jarri eserita eta afaltzen ari ginen bitartean bueltak ematen zituen. Beste batean Teotihuacaneko piramidera gindoazela, herri bat ikusi nuen bidean, eta

ELKARRIZKETA |

25


2015eko Xanistebanetan suziria bota ondoren ikasle ohiekin ateratako argazkia.

hara jaoteko eskatu nion. Esan zidan: “Nik eramango haut, hi jaitsi eta esan noiz etortzea nahi duan, nik ez baitizkit han utzi nahi nire hezurrak”.

Jende onarekin aurkitu nintzen: han bizi ziren madrileñoak, gerra denboran eskapo joandako jendea… Eneko eta Uxue bilobak dagoeneko ikusi ditugu plazan musika tresnak jotzen. Arozenatarren musikari kastak badu segida?

Orain semeek eta beste lagun batzuek jarraitzen dute txistua jotzen. Bilobek zer egingo duten zaila da jakitea. Ikastolan aukera guztiak dituzte… Gazteak dira eta denborak esango du!

Bost biloba dituzu: nolakoa da Juanito aitona gisa?

Bost bilobetatik hiru Oiartzunen bizi dira eta maiz egoten gara; beste biak, Urkoren seme-alabak, Leitzan bizi dira eta haiekin gutxiago egoten naiz. Seigarrena ere bidean da! Oraindik txistua jotzen duzu?

Zerbait jotzen dut okasio berezietan, bestela oso gutxi, eta jotzekotan, obra errazak direnak.

Altzibarko Billera Elkartearen 50. urteurrenean jo zenuen txistua semeekin. Zein lotura duzu elkartearekin?

Altzibarko Billera sortu zenean neronek jo nuen inaugurazio egunean eta 50. urteurre-

26 | ELKARRIZKETA

nean ere joko nuen galdetu zidatenean baietz esan nien, noski! Seme zaharrena da bazkide, eta Eugenio anaia ere bai. Ni ez naiz inongo bazkide izan. Donostian ere ez. Baina udaletxean txistua jotzen nuenez, sarrera nuen elkarte guztietan.

Musikaz gain, zein izan dira Juanitoren zaletasunak?

Nire zaletasunak dira: mendia. Ibilaldi motzak, egun osokoak edo gehienetan bazkaltzera etxera.

Kantatzea, baina eztarriak ez dit laguntzen. Juanito Oñatibiarekin hasi nintzen, baina ezin nuelako utzi egin nuen. Urte askoren burura, Parrokiako koroan ibili nintzen Periko Mitxelenarekin.

Paper zaharrak arakatzea. Don Pablo Irigoien hil zenean, parrokiako organista, urteen buruan etxea saldu eta haren musikako paperak zabaldu egin ziren, hainbat pertsonak zeuzkaten. Urte batzuk pasatu nituen paper horiek biltzen eta sailkatzen. Alfabetikoki ordenatu eta lau karpeta egin nituen: Parrokiako Schola Cantorum 1 eta 2, Don Pabloren garaikoak eta aurrekoak, Eliz Abestiak izenarekin. Bestea, Don Pabloren ondorengoekin, Eliz Kantak izenarekin. Herriko organisten zerrenda ere egin nuen, udaletxeko aktetan agertzen den historiarekin: 1679-2001 arte; Sakristauen zerrenda, 17951968 arte; kanpai jotzaileena, 1706-2000 arte; koroko historia eta laguntzaileena argazkietan


Xanistebanetako txistu kontzertuaren ondoren, Txistulari Elkarteko Iñaki Urtizberearekin (2000-08-03).

ere egin nuen; Oiartzungo txistularien datuak, udaletxeko aktatik hartuak, 1650-2000 arte.

Arozena familia nondik datorren ere arakatu nuen. Urte batzuk pasatu nituen hori egiten: 1700 ingurutik gaur arte, Arozena bakoitza zeinekin ezkondua, ze ume izan zituen… Gure aitonatik hasita, eskema batzuk egin nituen. Lehengusuekin urtean behin bazkaria egiten genuen, eta erakutsi nien.

Segituan engantxatzen zara paper zaharretara… banan-banan leitzen gauza polit askorekin topo egiten duzu. Konparazio batera, 1920-1922 inguruan Oiartzunen, kalean, ibiltzen ziren oiloak, txerriak… Aita Mendibururen estatua inauguratu behar zuten, eta lehentxeago, udalak galarazi egin zuen oiloak-eta kalean suelto ibiltzea. Edo duela 200 urte, gutxi gorabehera, liberalak eta karlistak gerran zeudenean, liberalak etorri ziren udaletxera eta eskatu zuten mutil-gazteak zituzten familietako izenak. Bila joan eta alde eginak zirela… Aita Santa Kruzekin joanak izango ziren. Liberalek ordena eman zuten agertzen ez ziren semeen etxeak errekisatzeko (gurdiak, platerak, zartainak), dena saldu eta herritik bidaltzeko. 1987-1991 legegintzaldian EAko zinegotzi izan zinen Udalean. Zer oroitzapen duzu?

Gure taldekoak anaia Eugenio, Iñaki Irigoien, Koxme Lizaso, Maria Pilar Urtegi eta ni ginen. Ez ziren lau urte nik nahi orduko pasa! Orain ez da orduan bezalako sesiorik, polemikarik, baina

Eneko bilobaren jaunartzean, emazte, seme, errain eta bilobekin.

garai hartan izugarriak izaten ziren… Babes falta izugarria sentitu genuen, pleno luzeak eta eztabaidaz beteak, intsultoak eta errespetu faltak beste zinegotzi batzuen aldetik, baita zenbait herritarren aldetik ere… garai latzak izan ziren. Nola bizitzen dituzu xanistebanak?

Gaur Xanistebanetan ezer gutxi egiten dugu: bezperako lagun arteko afaria, txistuko kontzertuan jo obra errazak badira, San Esteban eguneko familiako bazkaria eta bilobekin buelta bat ferietan. Asko aldatu al dira herriko festak zure gazte garaietatik?

Festak aldatu… hemen esaten dugun bezala: erruz! Pentsa, lehen debekatua zegoen dantza helduan ibiltzea! Errenteriako Musika Banda ekartzen zuten eta debekatua zeukaten dantza lotuko piezak jotzea (Errenterian igandero jotzen zituztenak!). Fandango, biribilketa eta horrelakoak jotzen zituzten eta gazte jendea helduta aritzen zen dantzan… Eta hurrengo egunean luistarren kongregaziotik kanporatzen zituzten!

11-12 urterekin Komunio Handia egiten genuenean, neskak Mariaren Alabetan eta mutilak Luistarretan sartzen ginen. Domina urdin bat ematen ziguten. Hilero konfesatu edo komulgatu behar genuen, eta hitzaldiak-eta izaten genituen. Luistarren burua Bortaneko Luis, lagun zahar handia zen. Pasodobleak joELKARRIZKETA |

27


tzen zituztenean ipurdia galtzen genuen, dudarik gabe! Ez zegoen oraingo askatasunik…

Bi neska dantzan ari zirenean “mesedez” eskatzen genuen, eta irekitzen baziren, kito, eta bestela esaten ziguten, “ez!”. Ni kongregaziotik bota ninduten dantzan ibili nintzelako; eta ni bezala, beste asko. Gero, atzera hartu gintuzten. Elizara asko joaten zara?

Urte batzuk pasatu nituen joan gabe, baina geroz eta gehiago. Tokirik egokiena bera dela iruditzen zait. Igandero joaten naiz, kalera edo Altzibarrera.

Iaz Xanistebanetako txupinazoa bota zenuen. Zer sentitu zenuen balkoian? Espero zenuen Jai Batzordearen gonbita?

Ez zitzaidan behin ere honelako gauza bat burutik pasatu. Lehenengoz lagun batek esan zidan eta barre egin nion, esanez “badituk Oiartzunen ni baino aurreragokoak!”, “egia duk, batzordeak onartu dik!”, esan zidan. Erantzun nion ez nekiela ezertxo ere eta ez nintzela joango. Hurrengo egunean, batzuk eta besteak zorionak ematen hasi zitzaizkidan eta ni, zer esan ez nekiela nengoen, Udaletik Josune Cousillas Kultura zinegotziak deitu zidan arte.

2015eko Xanistebanetako txupinazoa botatzen, udaletxeko balkoian.

Xanisteban bezperan balkoitik jendeari begira, galdetzen nion neure buruari: “Merezi al duk horrelako ohorerik?”. Pozez beteta nengoen. Bota ondoren, Kontzejupean hizketan nengoela esan zidan Olatzek (errainak): “Begira zenbat txistulari!”. Ikusi nituenean hura zen hura poza, zirrara, ustekabeko bihotz ikara! Nire ikasle izandako 25 bat txistulari, beren esker ona eskaintzen! Ez dut uste denak eskertu nituenik, ez zitzaidan hitzik ateratzen… Denekin argazki bat atera eta txistua joz jarraitu zuten. Hori ohorea! Eskerrik beroenak denei! GOIATZ labandibar

Txistulari ibilbidean egin dituen saio garrantzitsuenak Txistulari ibilbidean egin dituzun saio garrantzitsuenak zein izan dira?

1960ko urtarrilaren 19an, Ur Kirolak Elkarteko danborradan txistua joz lehenengo aldiz hartu nuen parte. Oso danborrada berezia zen. Jakinaren gainean geunden zer esan munizipala etortzen bazen. Baita etorri ere! “Ustedes no pueden participar, enseñen el permiso”. Ez genuen baimenik. Gure erantzuna izan zen: “Tiene aquél de atrás, pídale a él”, buelta eman arte. Txarangaren ordez, txistulariok jotzen ge-

28 | ELKARRIZKETA

nuen. Paperezko sukaldari gorroa jantzi eta kito: hori zen uniforme guztia. Urte horretan jo genuen txistulariak Jose Manuel Erraizti, Andoni Erraizti, Ivon Navascues, Patxo Martinez eta Juan Antonio Arozena izan ginen. Denok lehenengo txistua jo genuen. 1969 arte jotzen jarraitu nuen. 1999tik aurrera nire seme Aitorrek eta Xanetek ere jo zuten urte batzuetan Anton Mendizabalek deituta. 1960ko uztailaren 17an Don Pablo Irigoien Irazu apaiz eta organistari herriak omenaldia egin


zion: meza, dantzariak, txistulariak, kontzertua postre garaian, bazkari herrikoia, opariak… Txistulariak Juan Antonio Arozena, Manolo Goikoetxea, Joxe Arozena eta Felix Arozena izan ginen. 1960ko abuztuaren 30ean Julian Unanue hil zitzaigun, Donostiako Txistulari Bandako silbotaria. Jabier Hernandez etorri arte, ni ibili nintzen silbotari lanak egiten hilabete batzuetan.

1960ko irailaren 8an Donostian Txistulari banden eta Bakarkako lehiaketa izan zen. Banda de Txistularis Bioztun de Renteria izenarekin aurkeztu nahi izan genuen baina ez gintuzten onartu. Lehiaketatik kanpo jotzera gonbidatu gintuzten. Zergatik Bioztun de Renteria izena? Araudiak zioen lehiaketa ospatzen zen herriko txistulari bandarik ez zela onartuko. Banda Juan Antonio Arozenak (lehenengo txistua, oiartzuarra baina Donostian bizi nintzena), Luis Udakiolak (bigarren txistua, donostiarra), Patxo Martinezek (silbotaria, errenteriarra) eta Imanol Larreak (atabalaria, donostiarra) osatzen genuen. Bioztun Donostiako Corazón de María ikastetxeko dantza taldea zen eta Luis Udakiola izan ezik, beste hirurok dantza taldeko txistulariak ginen. Renteria izena hartu genuen Patxo Martinez errenteriarra zelako eta beste hirurok donostiarrak edo han bizi ginenak. Jo genituen obrak Txoriak (aita Hilario Olazaranena) eta Idiarena (Eduardo Gorosarrirena) izan ziren. Bioztun de Renteria ez zen denen gustuko taldea. Errenteriako Udal Txistulari Bandak ez zuen gogoko. Joxe Mendizabalek esan zidan: “Nola ausartzen zarete Errenteria jartzen Periko Lixardik-eta duten famarekin…”. Isidro Ansorena lehiaketaren antolatzaileak ondo baino hobeto zekien gure berri. Igande eguerdiko kontzertuaren ondoren hamaiketakoa Gaztelubide Elkartean elkarrekin egiten genuen. Isidrori ez zitzaion gustatzen batek bakarrik ordaintzea gosari guztia. Horrelakoetan, ohitura zuen esateko “majaeros, nire diruak zuenak hainbeste balio du eta gauzak erdi bana egin behar dira”. Horrela esan zigun: “Nik badakit jatorriz ez zaretela donostiarrak baina hemen bizi zarete eta niretzat nahikoa da hori”. Ondoren, esan ohi zuen hitz gogor tankerakoekin, baina inoiz ez min emateko moduan, “majaero batzuk zeazte, majaeruk! Aurkeztu bakarkako lehiaketara!”. Ni

aurkeztu nintzen bakarkako lehiaketara. Jo nituen obrak Artzai kantak (Eusebio Basurkorena, aukeratua) eta Vals con variaciones (Cortorena, beharrezkoa) izan ziren. Epaimahaia Aita Gaizka Barandiaran jesuita eta Joxe Mari Gonzalez Bastida ziren. Lehen saria, 198 puntutan berdintuta, Poli Larrinaga bermeotarrari eta niri eman ziguten. Saria kopa eta dirua ziren. Txotx egin genuen eta kopa berari eta dirua niri egokitu zitzaizkigun. Polik jo zituen Vals con variaciones eta Txakolin (aukeratua). 1960ko urriaren 12an, Linterneroen patroi edo eguneko bazkarian, Donostiako Udal Txistulari Bandak postre garaian zerbait jo genuen, Maria Cristina hotelean. Txistulariak izan ginen Isidro, Secundino Martinez de Lezea eta Juan Antonio, eta Alberto Urkijo atabalari.

1960ko abenduaren 3an Euskadin telebistako lehenengo errepetidorea jarri zen Solluben eta inaugurazioko ikuskizunak Madrilgo TVEko antzokietan grabatu ziren. Donostiako Txistulari Banda ere partaide izan zen ikuskizun horietan. Isidrok egun bat lehenago bidali ninduen Madrilera eskutitz batzuekin, han bizi ziren zenbat donostiar ezagunei emateko, haietako bat Franco jauna, musiko eta konpositorea. Bakarrik joan behar nuenez, hegazkinean joan nintzen. Eta Talgoan etorri ginen. Bi egun igaro genituen, nik hiru. Lehenengo aldiz ibili nintzen hegazkinean, lehenengo aldiz Talgoan, lehenengo aldiz TVEn, lehenengo aldiz Museo del Escorial, Valle de los Caidosen… Hamaika artista eta profesional etorri ziren agurtzera! Oso ezagunak ziren Isidro eta Secundino.

1961eko ekainaren 11n Durangon Txistulari Banden Txapelketara aurkeztu ginen Banda de txistularis BIOZTUN izenarekin. Helbidea Errenteriako Patxo Martinez bizi zen etxea jarri genuen. Bandako partaideak ginen Juan Antonio Arozena (lehenengo txistua); Luis Udakiola (bigarren txistua), Patxo Martinez (silbotaria) eta Alberto Urkijo (atabalaria). Mendiko Aizeak (J. Olaizolarena, beharrezkoa) eta Contrapás de Inchausti (Luis Urteagarena, aukeratua) obrak jo genituen. Donostiako Garibai kaleko 3. zenbakiko 4an bizi nintzen izeba Anttoni eta Mari Karmenekin. Contadores fabrikatik 14:30ean atera, etxean bazkaldu eta jarraian saioa egiten nuen bakarrik, eta gero beste hiru lagunekin -bakarka bakoitzarekin gure etxean-. Ondoren, Corazón de María ikastetxean ELKARRIZKETA |

29


elkartzen ginen. Luis Udakiolak zuzentzen gintuen. Musika karrera bukatua zuen eta bibolina jotzen zuen, guk baino askoz musika gehiago zekien. Txapelketa baino astebete lehenago, Isidro eta Secundinorekin kontserbatorioan saioak egin genituen. Gelaren alde batean eserita jartzen ziren eta “nahi dezutenean hasi” esaten ziguten. Aginduarekin hasten ginen eta zerbait gaizki joa-edo iruditzen bazitzaien, eskua altxatu, geratu, beraien iritziarekin zuzendu eta aurrera. Horrela egin genuen azkeneko eguna arte. Saioa bukatu ondoren, Isidrok esan zidan “Zuek baino hobeto jotzen duen bandak ondo irabazitako saria izango du”. Eguna etorri zen, jo genuen ahal zen ondoena, nerbioak ezin kontrolaturik, eta baita lehenengo saria irabazi ere. Gure poza! Berehala Isidrori deitu genion, elkar zoriondu genuen, zeren Isidroren eskolak irabazi baitzuen saria! 1961eko urriaren 22an, Oiartzunen txistu eresaldia egin zen eguerdian. Juanito Oñatibia Audela Ameriketatik etorri zen (New Yorketik) gurasoen urrezko ezteiak ospatzera eta herriko txistulariekin LARTAUN TXISTULARI TALDEA sortu zuen. Kontzertu honetan jo zen lehenengo aldiz Bianditz. Nolako kontzertua izan zen, nortzuk jo zuten eta bestelako xehetasunak Lartaun Txistulari taldearen kondairan daude. Esku-programa Savia dispersa izenburuarekin atera zen Bidasoa aldizkarian Antonio Valverde Ayaldek idatzi zuen. Baita ere Txistulari aldizkariko 1961eko 28. zenbakian. 1962ko uztailaren 30ean Donostiako Udalean Loiolako txistulari bezala eszedentzia eskatu nuen eta onartu zidaten.

1962ko irailaren 8an Donostia Hiriko Zilarrezko domina eman zioten Isidro Ansorena maisuari. Eguerdiko hamabi eta erdietan 150 txistularik emandako kontzertua izan zen, Isidro Ansorena zuzendari zela. Gaueko hamaiketan dantzari eta abestien jaialdia egin zen. Ur Kirolak Elkartean biltzen ginen Euskal Jaietako batzordea. Iñaki Beobide eta ni arduratu ginen Donostiako dantza talde eta abesbatza guztie-

30 | ELKARRIZKETA

kin hitz egin eta gaueko jaialdia programatu eta aurkezteaz. Orfeoiak ezin izan zuen parte hartu, aurrez hitzemana ziolako egun horretarako beste norbaiti. Beste dantza talde eta abesbatza guztiak partaide izan ziren jaialdian. Isidro Ansorenarengatik ez bazen, lortuko ote zen Donostiako dantza talde eta abesbatza guztiak elkartzea?

Loiolako txistulari izendatu nindutenetik askotan jo dut Donostiako Txistulari Bandan, Isidrorekin eta honen faltan beste lagunekin. Ondo baino hobeto moldatzen ginen denok.

Secundinori sagardoa gustatzen zitzaion. Botila bat gehiegi zela eta, maiz laguntzen nion San Martin kalean zegoen Gizartea Elkartera, botila bat bion artean edateko. Txistulari banda zela medio zenbaitetan bazkaldu eta afaldu dugu elkarrekin; ni oso ogijalea izan naiz beti eta Secundinok esaten zidan: “Juan Antonio, horrelako bazkari batean ogia jatea tontoarena egitea duk, utzi ezak hori etxerako”. Afalondoetan abestea gogoko zuen eta ahots dotorea zeukan; oso berea zuen “arno goxo, arno onak alaitzen du gizona”: ardo edo sagardo basoa aurpegirano jasota zutitzen zen eta sentimentu haundiz abesten zuen.

Isidro oso desberdina zen. Donostiako Bandako ardura hartu zuenetik bide asko hurratu zituen txistu gaietan: errepertorioa berritu; obra berriak sortu; txistuak, danbolinak eta atabalak egiten zituen. Donostiako elkarte guztietan zuen sarrera, zer esanik ez etxeetako alboradetan (nolako ongietorriak!); Euskal Herriko Txistulari Elkartea martxan jarri zuen garai haietako eragozpen guztiak garaituz; txistuko irakaskuntza kontserbatorioan ofizialki ematea lortu zuen... Ez zen protagonismo-zalea, helburuak ondo finkatu ondoren ahal zen gutxiena desbideratuz, lortu arte borrokatzen zen. Zaratarik gabeko borroka egiten zuen. Askotan esaten zigun “gizon bezala bakoitzak barruan daramatza bere sentimenduak, baina txistulari garenez, ez dugu nabarmendu behar; lehen agintari batzuekin, orain gaurkoekin eta bihar beste batzuekin baina denekin eta beti, TXISTUA”. 1962ko azaroaren 25ean Bonifacio Laskurain Olano Bergarako txistulari handi eta maisuari omenaldia egin zitzaion.


Historia


Artikutzako trenaren arrastoen atzetik Ahaztutako Artikutzako Trenak, urte gutxi iraun bazuen ere, hainbat arrasto material (eta askotan immaterialak ere bai: lekuen izenak, kontakizunak‌) utzi zituen; boluntario eran hainbat pertsona ibili izan da arrasto horien guztien atzetik, informazio gehiago lortzeko asmotan trenak utzitako testigantzei tiraka eta tiraka. Urte luze hauetako emaitza oso aberatsa izan da: trenaren eraikuntzaren fase nagusiak eta funtzionamenduaren nolakotasun handienak jakitea lortu da. Gainera, egindako ikerketekin batera, aurkikuntza berri asko argitara atera ahal izan dira.

Pasa den urtean, Unibertsitateko Master Amaierako lan batean protagonista izan zen Artikutzako Trena. Lan horretan aurreko urteetan hainbatek bildutako informazioa laburki borobildu, kontrastatu eta osatu nahi izan da. Lanaren berezitasuna edo berrikuntza inbentario edo zerrendatze bat egitea izan da, trenarenak ziren arrastoekin fitxategi moduko bat egiteko. Artikulu honetan lan horretako informazio laburtu nahi izan da. Artikutzako trenaz hitz egiten hasteko, Artikutzako etxaldeaz hitz egiten hasi behar dugu, bertako gorabeherek baldintzatuko dutelako tren hau noiz pasako den Oiartzun-

go bailaratik. Artikutzako Trena deitu dezakeguna oso berandu sortuko da, eta oso urte gutxi iraungo du; baina horren aurretik, ikusiko dugun moduan, hainbat saiakera eta ahalegin egin ziren Artikutza eta Errenteria batuko zituen burdinbide luze eta bakar bat sortzeko.

ArtikutzAko lehen erosleAk Aipatzen hasi behar dugu Erdi Arotik ezaguna zela Artikutzako lurren aberastasuna. Bertan burdin mea zegoen, ikatza egiteko sobera egur eta burdinolak mugiarazteko nahiko ur ere bai. Hirukote horrek (ura, egurra eta mea) Artikutzan burdinolak eraikitzea negozio paregabe bihurtzen zuen. Orreagako Kolegiatarenak ziren lur horiek Erdi Arotik, eta beraz Eliza zen budin-negozio paregabe horren buru. Hala ere, XIX. mendean Espainiako Maria Cristinaren gobernu liberalak desamortizazioak egin zituen, Elizaren eskuetan zeuden aberastasunak merkaturatzeko eta Estatua diruz hornitzeko bereak ez ziren lurrak enkantean salduz. Desamortizatutako lurrak saltzerakoan prezio handiak ezarri ziren eta lurjabe txikiek ezin izan zituzten lurrak martxan jarri; ondorioz, hirietako burges aberatsek erosi zituzten lurrak. Hori pasa zen Artikutzan ere, Elizaren lurrak zirenez, horiek konfiskatu eta enkantean jarri zirenean, Joaquin Fagoaga eta Nazario Karrikiri dirudunak izan ziren lehen bi erosleak .

Hainbat fasetan, Artikutzatik Errenteria bitarte izan diren garraio moten eskema orokorra.

32 | HISTORIA


1844ko abuztuaren 12an tasatu eta saldu ziren Artikutzako lurrak, baina urte batzuk geroago, (1851n) Joakin Fagoagak lurren bere zatia saldu zuen, eta horrela, Nazario Karrikirik eremu guztia eskuratu zuen. Nazario Karrikiriren familiarteko zuzena den Raimunda Karrikiriren eskuetan amaitu zuen 1875ean Artikutzako eremuak, Raimunda Nazarioren oinordeko nagusia zen eta.

Artikutza barneko lehen errailak Raimunda Karrikiri Infanteriako kapitain zen Jose Maria Blake y Sanchezekin ezkondu zen. Senar-emazteak, Artikutza Raimundaren jabetzakoa zela baliatuz, 1894an burdinbide sare bat osatzen hasiko zirela dirudi 2.000 metro errail mugikor eta 4.000 metro errail finko erosten dituztelako. Akordioan errail mugikorrez hitz egiten du, eta Artikutzan aurkitu diren arrastoengatik, Decauville izeneko errail mugikor batzuez hitz egiten ari direla pentsa dezakegu. Decauville sistemak Frantzian du bere jatorria, 1873an, non Paul Decauville nekazaritza ingeniariak zatika garraiatu eta jar zitekeen trenbide mugikor bat sortu zuen. Karrikiri eta Blakek sistema hori erabili zuten Artikutzan, komeni zitzaienean errailak muntatuz eta desmuntatuz. Baina garraiatuko zituzten burdina eta bestelako materialak animaliek bultzaturiko bagoneten bitartez egingo zuten, eta errailik ez dagoen lekuetan edo bideetan, gurdiak erabiliko zirela pentsatu dezakegu. Horregatik, lehen urte horietan trenik ez, eta trakzioa animalia-indarrez egingo zen, idi edo antzeko abereekin. Horregatik, horri oraindik ere ezin diogu Artikutzako Trena deitu, trenik ez zegoelako eta errailak soilik Artikutza barnean kokatu zirelako.

Decauville errailak nola muntatzen diren erakusten duen garaiko irudia.

Trena Karrikatik behera Karrikiri eta Blakek Artikutza saldu egingo dute 1896an, eta erosleak Juan Cinto y Tonan (Oloroe-Donamariakoa) eta Juan Bautista Loubiere (Bordelekoa) izango ziren. Loubiere eta Cintok etxaldea erosi bezain pronto, Artikutza Errenteriako Norteko bidearekin lotu nahi izan zuten trenbide baten bitartez, eta horretarako beste pertsona bat agertzen zaigu: Cándido Orbe Gaytán de Ayala, Astigarragako militar bat. Bera Oiartzungo Udaletik baimenak lortzen ahalegindu zen Karrikatik Errenteriako Norteko estazioa bitarteko eremuko lurretan trenbide bat osatzeko. 1898ko abenduan Errenteriatik Zorrolarainoko (Karrika) tren zatia martxan jarri zuen Orbek; eta aurrerago, 1900ean zehazki, trenbidearen zati horren berri ematen da dagoeneko aipaturiko eskrituretan:

“Se halla construido un ferrocarril minero, de via estrecha, que parte de la Estacion de Rentería en la linea del Norte de España y que llega al punto denominado Fuentes de Zarraola, sitio a poca distancia de la finca ya dicha (Artikutza), sobre el territorio de Oyarzun, cuyo ferrocarril debe considerarse como una dependencia de la misma finca”. (Titulos por los que adquiere Nazario Carriquiri la finca de Articuza. Escritura de 7-11-1856. Registro de la propiedad de Pamplona. MUTILOA POZA, J.M. -50 orr-) Hala ere, Artikutzatik Karrikaraino minerala jaitsi beharra zegoen, eta Cinto eta Loubierek animalia-indarraren bitartez egingo zuten garraioa aurreko jabeek bezalaxe. Loubiere eta Cintok Artikutza errentagarri bihurtzeko hainbat inbertsio eta esfortzu egin ondoren, badirudi haien proiektua ez zela guztiz egonkorra eta etxaldea saltzen bukatu zuten.

1902an Antonio Aldama Mendibilek, “Aldamako kondeak” (Amurriokoa), erosi zuen Artikutza. Harkk bazituen Artikutza ustiatzeko proiektuak buruan, eta Tomas Erizerekin jarriko da harremanetan, ingeniari garrantzitsua bera. Erizek Artikutza barneko trenbidea eta Zorrola-Errenteria trenbidea bateratzeko Bianditz guztia zeharkatuko zuen tunela egitea proposatu zion Aldamari. Azkenean, proiektu hori ez zen egin, eta Aldamako kondeak urte gutxitara berriro ere Artikutza salduko du berrikuntzarik egin gabe. HISTORIA |

33


Zorrolaraino jaisten zen Plano Inklinatuaren argazkia. Altzibarren dagoen tren-zubia.

Pikabea eta Artikutzako Trena Rafael Pikabea Legia Oiartzuarrak erosi zuen Artikutza 1903an. Pikabea negozio gizona zen, eta beste enpresa askoren artean, harena zen Errenteriako Papelera Vasco-Belga paper fabrika ere (gaur egungo Papresa). Pikabeak Artikutzatik aberastasun asko lortzea zuen helburu, eta aurreko jabe guztiek egin ez zituzten azpiegitura berriak egiteko planak eta dirua zuen. Hasiera batean hainbat material ustiatzeko asmoa zuen, haien artean egurra, ikatza, ura, burdina, marmola eta kaolina, baina Pikabeak ez zuen animaliaz mugituriko azpiegituretan inbertitzeko asmorik, berak burdinbide jarraitu bat egiteko burutazioa eduki zuen, hau da, Artikutzako Elama meategietatik Errenteriako Norteko Estaziora bitarteko tren jarraitu bat. Esan eta egin, trena eraikitzen hasi zen. Artikutzatik materiala ateratzeko Bianditz saihestu behar zuen, eta horretarako plano inklinatuen teknologia ezarri zuen. Plano inklinatu bat desnibel handiko eremu batean eraikitzen den burdinbide bat da, funikular baten modukoa, non materialez beteriko bagonetak kableen bitartez igo eta jaisten diren.

Horrela, Rafael Pikabeak 1905. urtean Artikutzako Trenbidea deitu dezakeguna jarri

34 | HISTORIA

zuen martxan. Guztira 4 lokomotora eta 3 Plano Inklinatu (edo funikular) eraiki zituen, mineralez beteriko bagonetek bide jarraitu bat egin zezaten. Ibilaldiaren hasieran, bagonetek lehenengo trena hartzen zuten Artikutzako Labeetan meatze ingurutik Planoburu deituriko plano inklinaturaino. Bertan, bagonetak Eskas altueraraino igotzen ziren, gutxi gorabehera. Han beste tren bat zegoen zain, Bianditz zeharkatzen zuen tren hark, eta ondoren, bagonetak Gogorregi deituriko planotik jaisten ziren, Oianleku ingurutik behera. Oianlekutik behera zegoen hirugarren tren batek azken planoraino eramaten zituen bagonetak, Zorrolako Planoraino hain zuzen ere. Zorrolako planotik behera, bagoiak Zorrola deituriko eremuraino jaisten ziren, Karrikara, eta han azken laugarren trenak itxaroten zuen. Tren horrek Karrikatik behera, Altzibar pasa eta Arditurriko trenarekin batera egiten zuen bidea Errenteriraino.

Trenaren azkena: Donostiak Artikutza erosten du Artikutzako baliabideak ustiatzeko ahaleginetan, Pikabeak jarritako inbertsioak ez ziren nahikoak izan: ura ere saldu zion Donostiako Udalari, baina hala ere Pikabeari ez zitzaizkion bere planak uste bezain ondo atera. Azkenik,


Trenaren arrastoak biltzen dituzten fitxen adibidea.

Artikutzak zituen zorrak ikusita, epaileak lursailak konfiskatzeko eta horiek enkantean ateratzeko agindu zuen 1915ean. Momentu horretan Esteban de Acillonak erosi zuen etxaldea, baina hark ez zuen lursaila ezertarako nahi, negozioa egiteko besterik ez. Azkenik, 1919an, Esteban de Acillonak Donostiari salduko dio etxaldea, honek aspalditik desiraturikoa ur emaria eskuratzeagatik.

Donostiako Udalak meategiak ixtea eta trena desegitea erabaki zuen, Artikutzako urak ez kutsatzeko asmorekin. Hala ere, trena pasatzen zen bidea edo esplanazioa oso egokia zen beste tren bat jartzeko Artikutzatik kanpo zeuden lurretan. Horrela, Zorrola-Errenteria bitarteko trenaren bidea Diputazioak eskuratu zuen, Altzibar-Karrika inguruko ofita meatzeetako minerala (gaur egun Kadarso) Gabierrotaraino eramateko. Horrela, 1923-1947-1952 bitartean trenbide zati txiki hori mota askotariko lanak egiteko erabiliko da, azkenean desagertzen den arte.

Arrasto materialen inbentarioa Trenaren historia ezagututa, ikerketa honek aurrera egiteko ondorengo pausoa zenbat arrasto mantentzen diren jakitea zen. Beraz, arrasto materialak sailkatzeko eta ezagutzeko, fitxak egitea izan da prozedura. Guztira 40 fitxa sortu dira, hau da, 40 arrasto edo arrasto multzo daudela esan dezakegu. Arrastoak askotarikoak dira: zubiak, tunelak, plano inklinatuak, bide zatiak‌ denak Artikutzatik Errenteria bitartean kokatzen dira. Arrasto horien

kontserbazioan denetarik dago: batzuk oso ondo kontserbatzen dira, beste batzuk ez dira ia antzematen‌ baina hor daude, eta esan dezakegu Artikutzako trenak arrasto asko utzi zituela.

Hala eta guztiz ere, argitu behar da fitxa hauetan trenarekin zuzenean loturiko arrastoak hartu direla kontuan. Horrek esan nahi du fitxetan ez dela ageri ibilbidean aurki daitezkeen mineral labeak, meatze ahoak, bestelako instalazioak‌ Hauek, trenaren historian beharrezkoak baziren ere, ez zirelako trenaren funtzionamenduarekin erlazionaturik egongo modu guztiz zuzenean.

Eta orain, zer? Urte hauetan guztietan batu den informazio guztia ikusita eta inbentario xume hau eginda, gezurra badirudi ere, Artikutzako Trenaren inguruan oraindik ere hainbat galdera daude. Datozen urteetan galdera horiek argitzen eta informazio berria batzen ahaleginduko gara. Horretaz gain, garrantzitsua da oiartzuarrek tren hau ezagutzea, gure herriko historiaren zati garrantzitsua izan zelako. Suberri Matelo Mitxelena

Informazio gehiagorako: suberri@hotmail.com

Nire eskerrak trena ikertzen ibili direnei eta haien informazioa utzi didatenei: Anton Mendizabal, Anton Gamio, Pedro Amuchastegui eta Andoni Idiazabal. HISTORIA |

35


Artikutzako iraganeko argazkia, historia luzea duen familia baten eskutik Artikutza, Elizaren eskuetatik burgesen eskuetara Artikutzako etxaldearen historia aspaldikoa da. Gaur egun badakigu Donostiako Udalaren menpeko lurra dela, baina ez da beti horrela izan. Erdi Arotik badakigu Orreagako Kolegiataren eskuetan zeudela lursail horiek. XIX. mendean Maria Cristina erreginaren gobernu liberalak desamortizazioak bultzatu zituen Espainian, Elizaren eskuetan zeuden aberastasunak merkaturatzeko eta Estatua diruz hornitzeko bereak ez ziren lurrak enkantean salduz. Desamortizazio horien poderioz, Artikutzako Lurrak Orreagako Kolegiatari kendu eta enkantean atera zituzten.

Mari Carmen Villarreal, Artikutzako argazkia eskutan duela, familiako argazki-bilduman.

Artikutzatik behera, Oiartzundik barrena zebilen Artikutzako Trena gero eta ezagunagoa da Oiartzunen. Urteak daramatza tren honek isilpean, hainbeste, Arditurriko burdinbide entzutetsua bailaran bakarra izan zela ere uste izan baitute askok. Azken urteetan, Artikutzako Trenaren historiaz apur bat gehiago jakiteko ahaleginetan, gure herriko eta inguruetako historiaren zati txikiekin egin da topo. Hau izan da Artikutzako argazki zahar eta ezezaguna denon begietara iristeko bidea.

36 | HISTORIA

Desamortizatutako lurrak saltzerakoan, prezioak handiak ezarri ziren eta lurjabe txikiek ezin izan zituzten lurrak erosi bertan lan egiteko; ondorioz, hirietako burges aberatsek erosi zituzten lurrak negozioak egiteko. Hori pasa zen Artikutzan ere: 1844an lehen bi erosleak Nazario Karrikiri eta Joaquin Fagoaga dirudunak izan ziren. Bi sozio horien artean erosiko dute Artikutza, baina Fagoagak aurrerago bere zatia salduko dio Nazario Karrikiriri, eta azken hori geratuko da zati guztien jabe. 1875ean Nazario Karrikiriren senitarteko zuzena den Raimunda Karrikiriren eskuetan amaitu zuen Artikutzak.

Raimunda Karrikiri Infanteriako kapitain zen Jose Maria Blake y Sanchezekin ezkondu zen. Senar-emazteak, Artikutza Raimundaren jabetzakoa zela baliatuz, 1894an bertako mineralak ustiatzeko burdinbide sare bat osatzen hasi ziren. Urte horretako apirilaren 25eko erregistro batean agertzen da 2.000 metro errail mugikor eta 4.000 metro errail finko erosten dituztela trenbide bat muntatzen hasteko; hau izango da Artikutzako Trenaren aurrekaria.


Familia baten historia laburra. Karrikiritarrak ez ziren Artikutzan bertan biziko, beraz administrazio lanetan arituko zen familia bat bilatu zuten bertan bizi eta eguneroko arazoak kudeatzeko. Hautaturiko familia hori Arrasateko Santiago Villarreal San Blas eta Ines Arkautz Leibar bikotea izan zen, artikulu honen protagonista den Mari Carmen Villarreal Iguaranen aitona-amonak. Mari Carmen Errenterian bizi da gaur egun, eta Artikutzan jaio ez bazen ere, bere aita Manuel Villarreal Arkautz eta haren anai-arrebak Artikutzan jaio ziren (16 guztira). Horrela, Mari Carmenek kontatzen du nola bere aitona eta amona Artikutzan bizitzen jarri ziren Olajaundi deituriko etxean, Karrikiritarrek hala eskatuta (ez dakigu Nazario edo Raimundak). Familia hori bertan bizi izan zen 1875 ingurutik aurrera administrazio lanak egiten. Negozioak negozio, Artikutza ez zen errentagarria, eta ondorioz, Karrikiri eta Blakek Artikutza saldu zieten Juan Cinto y Tonan (Oloroe-Donamariakoa) eta Juan Bautista Loubiere (Bordelekoa) enpresa gizonei. Ez dakigu Villarreal-Arkautz familiak noiz utzi behar izan zuen Artikutza, baina urteak pasa ahala, seguruena Donostiak Artikutza erosten amaitu zuenean, familia hori handik joan eta Errenterian jarriko da bizitzen.

Artikutzako argazki zaharra. Villarreal-Arkautz familia Artikutzan bizi zeneko argazki batzuk gordetzen ditu oraindik ere Mari Carmenek bere Errenteriako etxean, eta horietako argazki bat da hemen agertzen dena.

Kontestuagatik badakigu argazkia 18751896 ingurukoa dela, Villarreal-Arkautz familia bertan bizitzen jarri zenekoa. Argazkian Artikutzan gaur egun oraindik ere zutik dauden hainbat etxe ikus daitezke (Olajaundi, Ostatu Zaharra‌) eta dagoeneko ez dauden beste batzuk. Baina bitxiena, agian, Olajaundi etxe handiaren atzeko aldean, lurrean, ikusten diren trenbide edo errailak dira. Errailak diruditen marra horiek Artikutzako Trenaren lehengo ibilbidekoak izan daitezke. Hementxe, beraz, historia luzea duen familia baten eskutik datorkigun argazkia, gure inguruko parajeak nola eraldatu diren erakusten duena, gaur egun oraindik hainbat sekretu eta informazio gordetzen diren seinale. Suberri Matelo Mitxelena

Eskerrak: Mari Carmen Villarreal.

Informazio gehiagorako: suberri@hotmail.com HISTORIA |

37


Sagardotegia omen zen “iturritik bezelA zetorren oDolA… “ Oiartzungo Mikelentxone baserriaren inguruko informazio bilaketan agertu ziren lehen aldiz Ardotx eta Larraburu izenak. Xenpelar eta bere ingurua izenburua hartzen duen liburuan izan zen, euren artean izan zen tirabirari buruzko kontakizun bat baitago idatzita bertan:

“Larraburuk ere izan zuan Ardotx orrekin artu-emanik; bere kalterako, ordea. San Inazio arrats batean aparia egin zuten bi bertsolari auek. Ori, orain urrengo jarriko ditugun bertsoetan esaten da. Beste argibide auek, berriz, Ugaldetxoko zaarren aotik jaso ditugu. Ugaldetxoko Mikelentxone baserrian sagardotegia omen zan; ortxe egin zuten beren apari ori”. (Zavala, 1993:351)

Antonio Zavala euskaltzain eta euskal herriliteraturaren ikerlari zenak jaso zuen anekdota hori lehen aldiz; aipatzen duen bezela, eta Ugaldetxoko ahots zaharrek bizirik mantendu dutenaren arabera, Mikelentxone baserria sagardotegia izan omen zen. 1869. urteko San Ignazio egunaren bezperan afaria bertan egin eta, ohiko ledez, Larraburu eta Ardotx bertsotan hasi ziren. Hortxe zebiltzala, nor baino nor gehiago, Larraburuk Ardotxi gain hartu zion eta hark alde egin zuen inbiditan eta haserre; “Baña Larraburu bertsolari jatorra ta prestua, ta aixa tapatzen bestea. Ta inbiria bai gauza txarra dala!”. (Zavala, 1993:351)

Hala ere, Ardotx ez zen oso urrutira joan, Mikelentxonetik Itsatxo baserrirako bidean ezkutatu baitzen. Larraburuk bertsotan bukatu eta etxera alde egiterakoan, gertutik pasa eta Ardotxek buruan jo zuen inguruan harrapatutako harri batekin, baina ez honakoa tirata, eskuan zuela kolpatuz baizik.

38 | HISTORIA

3/

San Inazio arratsian ai ura afariya! Nere suerterako zegoan jarriya. Lagun maite batek burura arriya, ez du edozeñek egiten olako sangriya, Jaunak digula arren miserikordiya. Barkamena eskainiz, Larraburuk bertso sorta bat idatzi zuen Ardotxentzat, eta istorioa gogoan gorde dutenei eta bertso horiei esker mantendu da anekdota, ahoz ahoko transmisioaren baitan, 1993. urtean Zavalak idatzira pasa zituen arte, bai letra, baita abestiaren bi doinuen partiturak ere. Hiztunen arabera, ordutik Larraburu ez omen zen bera izan, burutik galdu egin zen edo… Hain zuzen, laugarren bertsoan esaten da; 4/

Aita San Inaziyo biyamon-goizian, auspez erori nintzan meza entzutian. Lau lagunek artuta kanpora airian, pena asko zegoen nere barrenian, goguan idukiko det eternidadian. Bertso eta kontakizun horiek, beste askoren artean, gure iraganeko memoria kolektibo eta kulturala mantentzen dute bizirik. Belaunaldiz belaunaldi ahoz igorriak, denboran zehar hegan doazen zeinuak dira, gure herriko garai bateko izaera azaldu, mantendu dezaketenak, eta gure identitate eta hizkuntzarekin bat egiten dutenak.


AHOTS BAT, ONDARE BAT DA Ahots bat, ondare bat da. Ahotsak, hain zuzen, kontakizuna helarazi dutenak. Bertsolaritza eta ahozko testigantza, denboran zehar ondare hori bizirik mantentzea ahalbidetu dutenak.

Hain zuzen, historiari historia hitza ezartzea amaiera puntuarekin bat dator, gizartearen tradizioa eta bizimodua aldatu eta oroimenean galtzen denean. Hala izanik, aldiz, pertsona edo gizarte baten oroimena bizirik dagoen bitartean honakoa finkatzea ez da ohikoa, mantentzeko eta gordetzeko behar hori denbora mailan urruti dagoen heinean sortzen baita, garaikoak desagertzen direnean eta euren memoriaren testigantza zuzena emateko aukera jada agortzear dagoenean.

Bestalde, ezin dugu ahaztu gure herriak historian zehar jasan duen zapalkuntza kulturala, eta azken diktaduraren ondoriozko etena, nortasun propioa izatea galarazi nahi izan duena. Horregatik ere, jakina da herri moduan mendeetan zehar desagerpenerantz kondenatuta egoteak oroimen kolektiboaren parte ziren kantu, poesia eta bertso asko galerara eraman dituela. Eta orain zarata gehiegi dago. Jada ez gara gai lekuko horien ohiartzunak entzuteko. Ondorengoak gara gu, azkartasunarekin bat egiten duen inertzian murgildutako gizartea. Lurrarekin bat egin zuten horiek gertukoak izanik, iraganari egiten diote men. Gaur egun dugun balio sistemaren eta etengabeko aldaketari loturiko gizarte kapitalistaren ondorioz, iraganeko bizi esperientzia horiek desagertzetik geroz eta gertuago daude.

Eta ahots horiek ditugu transmisioaren azken lekuko. Ahotsak dira gure hizkuntzaren zeinu guztiak mantentzen dituztenak. Ahotsak dira bertsoak. Ahotsa zen Ardotx, eta ahotsa zen Larraburu. Bertsoen ahotsak, anekdota txiki hori eman digutenak, honakoek eramaten baikaituzte baserriko horma lodietan dagoen xuxurlaren atzetik, eguneroko bizimoduaren ondorioz gelditu diren arrasto txikiak bilatzera, izandakoaren hotsa orainean entzutera.

NONDIK GATOZEN JAKIN BEHAR DUGU, NORA GOAZEN JAKITEKO Eta baserriaren inguruan, mila kontu. Euren lehenengo sorreratatik, XII. eta XIII. mendeetan, duela gutxi arte Euskal Herriko kontestu-

ko familien entitate eta euskarrien papera bete dutenak, leku konnotatibo, sinboliko zein historikoak.

Horri buruz, alde batetik, baserria familiaren unitate ekonomiko bezala uler daiteke; lurraldearen parte da, bere kontestuaren klima eta geografian egokitzen dena, bere ingurumenarekin elkarlanean dagoen bizi-espazioaren adibide garbia: forma mailan lurralde bati eta klima bati lotua, estruktura mailan funtzio eta bizimodu bati lotua, herriari, historiari, tradizioari, familia eta, kasu honetan, jendarte eta bizimodu kulturalaren ardatzetako bat. Honi buruz Salaberriak dio: “Valorar como patrimonio un territorio, actualmente percibido como “construcción cultural” del hombre a lo largo de los siglos. Es fruto de esa interacción histórica del hombre con el medio. Él mismo es el reflejo de esas actividades humanas”. (Salaberria, 2011) Bestalde, baserria komunitatearen babeslekua litzateke, betikotasunaren izaera mantentzen duen etxe tradizionala, sustraien bila bueltatzeko jatorrizko puntua. Bertan trinkotzen da gizarte baten identitatea, bizi esperientzia eta iragan luze baten memoria. Barandiaranen hitzetan, “Etxe es tierra y albergue, templo y cementerio, soporte material, símbolo y centro común de los miembros vivos y difuntos de una familia”. (Barandiaran, 1994) Memoriara bueltatzea lekura bueltatzea da, eta jatorrizkorako buelta horretan, arbasoak bizi izan ziren lekuarekiko lotura sentimendua gailentzen da, gizarteak kulturalki partekatzen dugun edo noizbait partekatu genuen identitate tradizional hori mantentzeko beharra erakarriko lukeena. Baina baserriak bizirik mantentzen zituen biziraupen ekonomia desagertu egin da, hiritarrak gara orain eta kontrako norazkoan goaz. Ondorioz, baserriaren estrukturaren funtzionaltasuna zentzu galeran erori da, eta lehen berebizikoa zen espazioa gaur egun mantentzen zaila bihurtu da.

Hain zuzen, eta harira bueltatuz, Mikelentxonen zegoen tolarean egiten zen inguruko baserrien sagardoa, eta urte askotan zehar, plazan eta Errenterian barazkiak saltzeaz gain hazitegien bidezko landare salmetan ere ibili ziren Mikelentxonen, Oiartzungo baserri askok gogoratuko dutenez, bertan erosten ziren HISTORIA |

39


baratzerako landareak. Aurreko mendean, Ardotx eta Larraburu bertsotan ibili ziren gunea, sagardotegi izandako espazioa, “etxe zaharra “ izendatzen duguna, garaiko elkargune sozial eta kulturala ere izan zen, gaur egun gauzen biltegi bihurtzen joan dena, gauzez betea baina zentzuz hutsa. Arbaso eta senitartekoen etxe izan diren Euskal Herriko baserriak jasaten ari diren eraldaketa prozesu beldurgarri horren ondorioz, nortasuna ematen diguna berreskuratzeko hausnarketarekin bat dator proiektu hau, espazio horien galerak gure jatorri kulturala desagertzera baitarama, zementuzko hirietan bizi diren belaunaldi berrien behinolako sustraiak moztuz.

“sAgArDotegiA omen zAn” Ardotx eta Larrabururen arteko gatazkak eraman gintuen baserrira, lekura. Gauzez beteriko eta oroimenez husturiko etxe zaharrera, eta bere memoria bueltan ekartzeko beharra sortzera. Era berean, prozesu artistikoak erakarri zuen memoria hori orainaldian berreraikitzeko bidea, narratiba sensible bat sortzeko aukera.

Iragan hartako kontestuko berreskurapenean, transmisio mailan ahozkotasunari esker mantendu den anekdota hori abiapuntutzat hartuz, esperientzia erreal bat sortzea ezinbesteko bihurtu zen, hura birplanteatuz eta orainaldian berreraikiz. Eta honela elkartu ginen bertan, mende eta erdi geroago, berriz ere Mikelentxonen, berriz ere sagardotegian, eta berriz ere bi bertsolarirekin. Sagardotegiko giroan, esperientzia hori lortzeko bidea bertso-bazkari bat antolatzea izan zen. Jon Martin eta Alaia Martin izan genituen

40 | HISTORIA

bertsolari, anekdota batek, espazio batek eta ekintza batek, bizipen berri batera, haren erregistrora eta ondoriozko erreferente berri bat sortzera eraman gintuen.

Espazioan esku-hartze bat egitea, bertan gertaera bat eragitea, esanahi eta zeinu berriak sorrarazteko modumodu Ekintzat ulertu zen. Ekin tza sinple bat zena, funtsean bazkari bat egitea dena, egunerokoan barneratutako zerbait dena, artea praktika aktibo bilakatu zuen. Konlantestu errealean lan tzearen ondorioz, ikusikus leari esperientzia bizi bat proposatu zitzaion, eta gertakariaren esperimentazio zuzena izatea lortu zen. Hausnartutakoaren inguruan aldaketa bat sustatu zen; mantentzea premiazkoa den ondare ez-material hori antzematea, baserriaren inguruko istorioez jabetzea, eta galdua zegoen espazio batean jendarteko giro hori eragitea, iraganaren lekuko.

Gerora, prozesu osoan zehar jasotako irudi eta audioen bitartez ikus-entzunezko bideo labur bat gauzatu zen, eta transmisio hori beste kontestu batzuetan ere helaraztea posiblea egin da, oroimenekoa bakarrik ez den erreferente “material” bat sortu da, “Sagardotegia omen zan”.

*Ezinbestekoa aipatzea proiektu hau ez zela aurrera aterako parte hartu zuten guztien laguntzarik gabe. Beraz, eskerrak eman nahi nizkieke Mikelentxoneko Manu Etxebeste eta Junkal Adurizeri; Bertso saioa prestatu zuen Haitzol Olaiz eta bertsotan ibili ziren Jon Martin eta Alaia Martineri; Bibi, Josu eta Juleneri; era batera edo bestera bazkaria aurrera eramatea posiblea egin zenuten guztiei… Mila esker. onintza etxebeSte liraS


Altzibarko Billera, Pottoneko Luisarenean sortutako ametsa

Altzibarko Billera elkarteak 50 urte bete ditu Altzibarko Billerak 50 urte bete zituen iazko udan. Eugenio Arozena bazkideak urteurrena dela-eta idatzitako liburuxkatik atera ditugu elkarte honen historia margotzeko zertzeladak. Iaz, Altzibarko festetan ospakizun txiki bat egin zuten bazkideek.

1964 urte hasieran, zenbait altzibartar afarilegean juntatzen hasi ziren Pottoneko Luisaren tabernan, euskaraz aritzeko helburuarekin (garai nahasiak ziren alde horretatik). Joakin Gonzalez, Rufino Arbelaitz, Joakin Lekuona, Inazio Agirrezabala, Inazio Zuloaga, Antonio Eskudero, Jose Joakin Mitxelena, Segundo Agirrezabala‌ ziren horietako batzuk. Afari haietan aipatu

zuten elkarte bat behar zutela auzoan, eta horrela, jende gehiagoren bila hasi ziren. Bazkide izateko baldintzak ere jarri zituzten: Oiartzungo seme izatea edo herrian aspalditik bizitzea, eta euskara ezagutu eta maitatzea.

Bazkideak bilatzeko lana 1964ko ekainean hasi zen. Nahiko erraz, 40 lagun elkartu ziren.

Inauguratu arteko ibilbidea Gero, elkartea osatzeko baimenak lortu behar izan zituzten. Donostiako elkarteetan aritutako lagun baten aholkularitza izan zuten horretarako. Hilabetetako lana izan zen, baina 1964ko abenduaren 20an iritsi ziren baimen guztiak eta handik egun gutxira, asanblada egin zuen elkarteak. HISTORIA |

41


etxeko (Altzibarko plazan bertan) beheko solairua alokatu zuten. Joakin Gonzalez bazkidea zen jabea.

Urte hartako ekainaren 29an inauguratu zen elkartea, San Pedro eta San Pablo egunez; alegia, Altzibarko festetan. Bazkide guztiak eta herriko agintariak (Manuel Arbelaitz alkatea, Dionisio Martiarena sakristaua, Guardia Zibilaren sarjentua…) gonbidatu zituzten.

Baimenak lortzeko politikarekin zerikusirik ez zuen jendea behar zen garaiak ziren. Jose Joakin Mitxelena bertsolaria eta Inazio Zinkunegiren izenak baliatu zituzten horretarako.

“Igande arratsaldetan Altzibarko plazan erromeria izaten zen eta festetan zezena toriatzen zen. Bi arrazoi hauengatik Altzibarri Madrid txikito deitzen zioten. Motibo hau aski izan zen Altzibarko Billerako izena partaide guztiek ahobatez adosteko eta anagraman Madrileko madroñoa eta hartz emea gure erara klonatzeko”, azaltzen du Arozenak bere idatzian. Elkarteak izena eta izana bazuenean, lokala bilatzen hasi ziren. 1965eko apirilerako, Labia

42 | HISTORIA

Hasierako urteak Hasierako urteak nahasi samarrak izan ziren, elkarteari tamaina hartu arte, “esperientziarik gabe elkartea martxan jartzea ez zen erraza izan”. Zorrak ordaintzera ez zen heltzen Altzibarko Billera, zenbait bazkide kaleratu egin behar izan zituzten erabilera okerra egiten zutelako… 1967tik aurrera, baina, elkarteak martxa hartua zuen: zorrak ordaintzera heltzen ziren, bazkideek funtzionamendua barneratu zuten… eta bazkide berriak hurbiltzen hasi ziren.

1977tik aurrera, Labiako lokala ttiki geratzen hasi zen Altzibarko Billerarentzat. Bi urteren buruan, 1979an, lokal berri bat eskuratzeko tramiteak hasi ziren eta urtebeteren buruan, gaur egun Donepetri kalean duten lokalera pasatu zen elkartea: 177 m2-ko lokala erosi zioten Jazinto Larbururi, 1.800.000 pezetatan (Donostiako Aurrezki Kutxari mailegua eskatuta). Horretaz gain, bazkide bakoitzak


30.000 pezeta jarri zituen aretoa egokitzeko (urteen buruan itzuli zitzaiena).

1980ko otsailaren 2an inauguratu zuten elkartearen egoitza berria, Delfino Belaunzaran lehendakari zela: Juanito Mitxelena, Jose Joakin Mitxelena eta Koxme Lizaso bertsotan aritu ziren, eta Juanito Arozena txistulariaren eta Felix Arozena atabalariaren Agur jaunak ere entzun zen (50. urteurrenean, Juanito Arozenak berriz jo zuen txistua, oraingoan bere hiru semeekin: Aitor, Urko eta Xanet). 90eko hamarkadan elkartea ahultzen hasi zen, bazkide berri gutxi sartzen zirelako eta gutxiago kontsumitzen zelako. Horregatik, zenbait neurri hartu zituen zuzendaritzak: bazkide gazteak bilatzeko kanpaina egin zuen, eta edari eskaintza berritu zuen. Hartutako erabakien emaitzak onak izan ziren. 2012an egin zituzten Altzibarko Billeran azken berrikuntzak: sukaldea aldatu zuten, eta egungo araudira moldatu.

Sokatira, idi-demak eta danborrada Altzibarko Billera elkarteak sokatira, idi-dema eta danborradarekin harreman estua izan du urte hauetan. Lau urtez (1966-1970) sokatira taldea izan zuen elkarteak, batzuetan Altzibar izenarekin lehiatzen zena, eta beste batzuetan Altzibarko Billera izenarekin.

1966ko abuztuaren 6an, Xanistebanetan auzo arteko sokatira txapelketa jokatu zen eta Altzibar izan zen txapeldun: 3.000 pezeta eta garaikurra jaso zituzten.

Urte hartan bertan, Donostiako Belodromoan jokatutako Espainiako Txapelketan bigarren gelditu zen Altzibarko Billera. Hauek osatu zuten zortzikotea: Jose Maria Garaialde; Sebastian Mendiburu; Delfino Belaunzaran; Joakin Gonzalez; Fernando Arruabarrena; Jose Mari Ager; Felix Ager eta Andres Iriarte. Ordezkoak Rufino Arbelaitz eta Francisco Mendiburu izan ziren. Urte askoan (1975etik 2008ra), Altzibarko Billera izan da Xanistebanetako idi-demaren antolatzailea. Antonio Etxeberria alkateak eskatuta hasi ziren demak antolatzen. Azkenik, danborradarekin izan duen lotura ere nabarmena da: 1966an, Donostia eta Azpeitia eredu hartuta, Gipuzkoako herrietan danborrada jotzeko ohitura zabaltzen hasi zen. Elkartea sortu berria zenez, auzoko festetarako danborrada antolatu zuen Altzibarko Billerak, bazkideen eta auzotarren laguntzarekin. Gaur, oraindik, Altzibarko festetan danborrada ekimen garrantzitsua da. goiatz LABANDIBAR

HISTORIA |

43


Koxme Lizaso Koxme Lizaso Lekuona bertsolaria Ugaldetxon jaio zen, Aldabe enea baserrian, 1937an. Pello Zabaleta eta Zamalbiderekin batera egin omen zuen aurreneko plaza, eta Errenterian izan zen, 1954an, 17 urte zituela. Hortik aurrera, Mitxelena, Lexoti, Uztapide, Lasarte, Lazkao Txiki, Garmendia, Etxeberria, Igartzabal, Lazkano eta beste asko izango zituen bide lagun plazaz plaza egin zuen ibilbide luzean.

Bertsolari bikote ezagunak asko izan ditugu, eta orain ere badira, noski. Besteak beste, Uztapide eta Baserri, Xalbador eta Mattin, Azpillaga eta Lopategi, Lizaso eta Egaùa, Amets eta Sustrai, Elortza eta Iturriaga ‌ Eta jakina, Koxme eta Mitxelena. Pentsatu zenbat estimatzen zuen Koxmek Jozakin, liburu bat ere idatzi zuen Mitxelenari buruz: Jose Joakin Mitxelena gogoan, 1998an. Auspoa bildumako 256. alea duzue. Bertso sariketetan eta txapelketetan ohikoa zen Koxme. Loiola irratikoa eta Zepai sariak irabazi ere egin zituen. 80, 82 eta 86ko txapelketa nagusietan parte hartu zuen. Gipuzkoakoan, berriz, 62an 64an eta 67an, eta azken bietan finalista izan zen.

Bizibidez baserritarra, Kontxuelo Aizpuruarekin ezkondu eta 8 seme-alabaren guraso, Iturrizko Oiartzabal berri baserrian bizi zen. Kozme, bueno, gure artean Kozme deitzen genion, besterik gabe, ez zakarra edo zatarra zelako, alderantziz. Norbaitek ikusi al zuen, bada, noizbait Kozme zarpa zaharrekin, edo orraztu gabe? Lizaso beti izan zen elegantea, beti ongi jantzia, bere jertse urdina bizkarrean ongi plantxatutako alkandoraren gainean, eta flekiloa atzera ederki aski orraztuta.

Ba, hori, esaten ari ginen bezala, Kozme Oirtzungo bertsolaritzaren historiaren erdi-erdian kokatuko genuke. Eta saiatuko gara hori pixkor-pixkor azaltzen.

44 | HISTORIA

Bertsolariak beti ezagutu izan ditugu gure herrian. Hasteko, batzuk aipatuko ditugu. Eperra, Manuel Joxe Mitxelena Kamio (1825-1906)

Joxe Mari izeneko mutil batek bertso hau bota omen zion Eperrari:

Eperra hortxe dabil beti ostatuan biltzen ditun guztiak ia gastatuan zakua bizkarrean makila eskuan halakoren batean jokoute kaskuan.

Urtxalle, Manuel Frantzisko Lekuona Rezola (1828-1901) Bertsolaria, gitarra jotzailea, pilotaria‌

Ezagunak dira haren bertso hauek, lau guztira: 1

Maitea, nahi baduzu nirekin ezkondu goizean lehendabizi jaiki beharko duzu ohetik, ohetik ohetik, ohetik gero gosaritara ni zure ondotik.


Agur, jaunak!

Esan bezala, Urtxalle hau bertsolariaz gain, kantaria eta pilotaria ere bai, eta behin Iparraldean, Nafarroa Behereko herriren batean partiduren bat jokatu eta irabazi nonbait oiartzuarrek hangoei, normal samarra ere bada, eta etxerakoan hango pilotariren batek desafioa bota gureei: Agur, jaunak jaunak, agur agur t´erdi! Denak Jinkoak inak gire zuek eta bai gu ere. Agur, jaunak agur t´erdi hemen gire.

Urtxallek bai desafiozko abestitxoa azkar ikasi eta Oiartzunen jo ere. Geroztik hamaika aldiz kantatu duguna. Askotan lekuz eta kontestuz kanpo, baina ‌ eskerrik asko, Urtxalle. Azken aldian, kantu zahar hau letraz aldatuta ere entzun dugu. Ez da makala zenbaiten ausardia. Krixoxtomo, Krixoxtomo Iturain Pikabea

(1904-1963)

Urtezahar egunean Dios te salve kantari, ez da oraintxeko ohitura Oiartzunen.

Dios te salve, ongi etorri gabon Jainkoak diela legearekin kunpli dezagun urte berriaren bezpera. Eta Krixoxtomok: Mendi gainean elurra dago

hau neguaren krudela etxeko andrea laster badator limosna eskuan duela.

Naparra, Joakin Maria Mitxelena Agirre (1911-1959), Lekungarai baserrian jaioa Puntua Naparrari, Balentinek: Naparra, aspaldian zer moduz zabiltza? Pobre eta alegre hementxe gabiltza bi hilabete minez tifus nuen gaitza ohean pasatu dut aurtengo ekaitza.

Frantzesa, Joxe Mari Iriarte Sarasola

(1920-1969)

Maria Azeo Ezkerrarekin ezkonduta, Gurutzen bizitu zen, Arkale txiki izeneko etxean.

Emaztea segalaria, batzuek gogoan izango dituzue oraindik biak. Guk senar-emazteak eta seme-alabak ere ezagutzeko aukera izan genuen.

Ardotx, Jose Antonio Bengoetxea (1826-1878)

Honen anaia, Juan Antonio Bengoetxea

(1819-1899)

Bekoetxea, Manuel Maria Olaziregi

(1824-1904)

Martzelina, Marzelina Lopetegi Olaiz (1864-1930)

Txirritak Galtzaretako ataritik: Aditu behar dituzu nire abisuak hauek izango dira gauza prezisuak: Jakinaren gainean jarri gurasuak bestela ez du balio nire desiuak. Eta Martzelinak:

Ama ta aitarekin izaten naiz ondo hointzat eskusarikan batere ez dago jakinaren gainean dirade lehenago libertadea hartuta aspaldian nago.

HISTORIA |

45


Mitxelena Lexoti Koxme Lizaso …

80ko hamarkadan Oiartzunen izan ziren kontu pare bat aipatuko genituzke jarraian.

Bat, Girizia elkarteak, Kaxka, Iñaki Arbelaiz eta beste zenbaiten eskutik, bertsolaritzaren aldeko sekulako lanari ekin zion: Bertso Astea antolatzen hasi ziren. Izugarria, lortu zuten arrakasta, batez ere, bertako, herriko, Oiartzungo bertsolariak plazara atera zituztelako txapelketaren formatuan. Gogoan ditugu Aduriz sagardotegiko bertso saio eta txapelketak. Eta aurreko bertsolari zerrenda luze horrek hortxe izan zuen jarraipena. Erdi ezkutuan zeuden hainbat bertsolari oiartzuar jende aurrean jarri baitzituen Giriziak antolatzen zuen Bertso Aste ospetsu eta arrakastatsuak. Otsua, Juan Joxe Mitxelena

Ozentziyo, Joxe M. Arbelaiz Juanito Mitxelena Koxme Lizaso, Mitxelenarekin bertsotan.

Bainketa, Joxe Mari Zabala Joxe Anjel Tapia

Larrexabal, Joxe Mari Irastortza Gotzon Isasa Sailpuru Haixia Haitzluxita Iñaki Urkia Xamoa anaiak Xegundo …

Ez dakigu, egia esan, zerrenda non bukatu. Izugarria baita eskola zaharreko Oiartzungo bertsolari zerrenda, amaigabea esan genezake.

46 | HISTORIA


Eta Koxme Lizaso, Bertso Astean hutsik egin gabe, kantari ez bazen, epai mahaian. Eta bi, Haurtzaro ikastolan martxan jarri genuen Bertso eskola aipatu behar.

1982an edo, Bertso eskola jarri genuen abian ikastolan, eta oraindik bizirik dirau. Han-hartakoak dira Juan Mari Lopez, Karlos Aizpurua, Aitor Etxebeste, Asier Bergaretxe, Andutz Labandibar, Kerman Kortajarena, Iñaki Pikabea, Aitor Arbelaiz, Jagoba Larburu, Ibon Pikabea, Josu Irigoien, Mikel Galardi, Ixiar Elizondo …

Geroago, Jon Martin, Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin, Ander Lizarralde … Haurtzaroko Bertso Eskolak Udal Bertso Eskola ekarri zuen atzetik: Exte Martiarena, Karmele Mitxelena, Xamoa, Mirari Martiarena …

80ko hamarkada inguru hartan, bertsolari gaztetxoen txapelketak ere puri-purian zeuden. Eskolartekoa, Xenpelar Saria, Lizardi Saria… Bertsolari gazteak, bertsolari berriak, Eskola Berriko bertsolariak, Bertso eskoletatik sortuak. Beharbada, Xabier Amurizaren iraultzaren ondorengoak. Eta Koxme Lizaso, lehen eskola zaharreko bertsolarien artean bezala, gero, eskola berriko bertsolarien artean ere hortxe, kantari ez bazen, epaimahaiko. Bien arteko bisagra. Eskola zaharraren eta berriaren arteko lotura. Eta gazteei erakusteko prest. Zenbat aldiz esan ote zigun Xenpelar Sarian, gai jartzen urduri antzean ikusten gintuen nonbait, eta patxadan hitz egiteko, lasai jartzeko gaia, mantso-mantso, juraduaren mahai izkinara deituta. Oiartzungo bertsolaritzaren historian erdi-erdian, beraz, aurretik esan bezala.

(Errenteriako Ereintza Elkartearekin eta Xenpelar Bertso Eskolakoekin urteetan izandu da Urte Zaharreko koplari.) Koxme Lizaso gizon konprometitua izan zela esango genuke. Bere garaiko bizitzarekin konprometitua, arduratua eta langile.

Bertsolari bezala, lehengo zaharrekin bat eginik, gazteekin berdin-berdin lanean, Eskola zaharraren eta berriaren arteko bisagra izan zen Oiartzunen. Bertsoaren etorkizunarekin arduratsu beti,

Baserritar, nekazari zen aldetik berdin. Arlo horretan ere arduratsu eta langile, baserritarren egoera makurrez kezkatua. Horren muestra gisa, hona Hernaniko Galarretan 1977an gai horixe emanda bota zituen hiru bertsoetatik lehenengoa: Nekazariok geunden lehendikan zerbait egin beharrean ta egun on batez bide bat hartu genuen derrigorrean sindikatu bat zuzentzen gabiltz eta dator indarrean hitz egiteko nekazarien ministroaren aurrean.

Euskaltzale porrokatua ere bazen Koxme Lizaso. Bere garaiko euskararen egoeraz eta etorkizunaz kezkatua eta arduratua. Donostiako Anoetan bi bertso kantatu zituen 1974an euskararen gainean. Hona lehenengoa: Orain artean beti bizi nintzan trankil ustez gizon bezela jator eta umil baina ama euskera delako ia hil horretxekin burutik hondatuta nabil.

Oiartzungo bertsolariak aipatzen hastea oso arriskutsua dela badakigu, eta halere gu ausartu egin gara. Seguru, gehiegi ez luzatzeagatik edo ezjakintasunarengatik, bat baino gehiago utziko genuela aitatu gabe. Gure barkamenak, aurretik. Zorionak guri, Kozme gure artean ezagutzeko fortuna izan genuelako.

Oiartzunen, 2015eko abenduaren 12an Antton Kazabon

HISTORIA |

47


Emakumeak ere bertsolari (Oiartzunen) Emakumeak ere bertsolari edo emakumeak ere bertsotan? Eguneroko pozari, eguneroko pentsamendu, sentikizun, ekintza txikiei lotuak, baina bertsoari, gozamenari, adarjotzeari, bizipen liluragarriagoari hurbil aurkitu ditugu Oiartzun aldeko aurreko belaunaldietako emakume bertsolariak. Eta sumatu, euren inguruan pasadizoetako goiti-beheitikoak jaso eta eder kontsideratu zituztenei ere bertsoarekin, errimarekin gozatu izana sumatu diogula ezin ukatu. Hiru oiartzuar emakume bertsolariren aipamen idatziak behatu eta ekarri ditugu laburpentxo honetara. Sar gaitezen bada arrastoan.

Lehenengo biak Asteasuko Errotarien itzalekoak ditugu: Xabina Elizegi Maiz da bat, Pedro Jose Elizegi Maiz (Pello Errota), Josepa Luisa, Maria Antonia, Jose Agustin, Juan Kruz… arreba. Pello Errota ez ezik, Sabina eta Juan Kruz bertsolariak izan ziren. Pello Errota ezkondu zenean, familiako beste guztiak lehenengo Zizurkilgo Akeskoaga errotara joan ziren bizitzera . Handik Adunara pasa eta denbora gutxira Oiartzungo Zuloaga errotara etorri ziren bizitzera. Bigarren aipatuko dugun emakume bertsolaria Lukaxi Elizegi Baraibar da, Juan Kruzen alaba. Hirugarrena, berriz, Galtzatako Martxelina. Has gaitezen:

48 | HISTORIA

Xabina Sabina Elizegi Maiz (Pello Errotaren arreba) (1842 - 1932) BIZITZA

Asteasun jaio zen, 1842ko urriaren 27an, goizeko bostetan, Goiko-errotan, Pello Errota jaio ean etxe edo errota berean. Senideetan hirugarrena zen, Pelloren hurrena jaioa. Pello ezkondu ondoren, familia guztia Oiartzuna, Zuloagako errotara, etorri zen bizitzera. Harrezkero, Oiartzunen egin zuen Sabinak bere denbora guztia.

Luis Inazio Beristain-ekin ezkondu zen, Ugaldetxoko Katalintxo baserriko maiorazkoarekin, eta Katalintxon bizi izan zen Sabina, 1932ko otsailaren 29an, laurogeita bederatzi urterekin, zahardadea beste gaitzik gabe hil zen arte.

Pasadizo, ateraldi… ugari biltzen ditu Antonio Zavalaren Auspoaren Sail Nagusiko liburuak. Irakurri eta hau aukeratu dut hona ekartzeko: “Katalintxo inguruan kamioa egiten ari ziran, da enkargatuak andregai egin zuan auzoko neska bat, Maria Oria zeritzana. Mutil arek uste zuan iñork etzekiala, bañan Sabina jakiñaren gañean zegoan. Ala, egun batez, enkargatu orrek onela esan zion Sabinari, toriatzeagatik: -Amona, andregaia billatuko al nazu? Ta Sabinak:

-Bai, bai. Billatuko ez diat ba?

Antxe zioztek Joantxenen Joakina [ta Maria_

ez alare nolanaiko ollanda paria; eta aiek biak baño obia, Olazarren Maria Oria!”


Lukasia Elizegi Baraibar (Pello Errotaren illoba) (1896 - 1941) BIZITZA

Lukasia Teresa Elizegi Baraibar Oiartzunen jaio zan, 1886 urteko urriaren 14an, Zuloagako errotan. Juan Krutz Elizegi bertsolariaren alaba zen, eta Pello Errotaren iloba eta besoetakoa.

Jose Joakin Isidro Retegi Mitxelenarekin ezkondu zen. Lehenengo Aranbide baserrian eta gero Arane baserrian bizi izan ziren.

Sei seme-alaba izan zituzten: Maria Lukasia, 1918-III-6an jaioa; Maria Justa, 1919-V-29an jaio eta hiru hilabeterekin hila; Inazio Maria, 1920-VII-29an jaio eta sei urterekin peritonitis gaitzarekin hila; Pio, 1922-IX-6an jaioa; Frantziska Inazia, 1925-II-11n; eta Inazio Maria, 1927-II-1ean. Lanez kanpora, bertso jartzen -idazten alegia-, bertso kantari edo errezatzen jarduten zen. Ondoezik denbora luzean egon zen. Baina medikuek ez zioten sumatu zer zuen, eta 1941eko abuztuaren 14an hil zen. Aukeratutako bertsoak:

1) SEMEAREN ERIOTZA

Honako atal hau Manuel Lekuona zenak idatzia da: «Lukasia Elizegi, Pello Errotaren illoba, bera ere bertsolari polita zan; eta ederrak kantatu ere, kantatu izan zizkion bati baño geiagori, ez bearbada plazan, bañan bai lagunarte zenbaitetan, eta parra galanki eragin ere bai, zenbait mutillen neskatxetako ibilliak kantatzen asten zanean. Semetxo bat il zitzaion, umetxo zalarik artean: Iñaxio Mari’. Eta, bere sentimentuak ala eskaturik, bertso batzuek kantatu zizkion ari ere. Bertso aietatik iru auetxek logratu degu gure eskuratzea:

1/

Non zara, gure seme Iñaxio Mari? Ebaren umietan etzara ageri... Erregutzen gugatik Aita Jainkuari zeru eder orretan gizarajo ori.

3/

Bizitza ta eriyotzan gabiltz zuen billa, gure izatea ortan bukatu dedilla; ikust’ezutenian gure gorputz illa, erakutsi zeruan guretzako silla!»

2/

Etzerade bakarrik... arreba Juxtakin ... Jaungoikua goratzen biyek alkarrekin; arren errukiya izan zazute gurekin, zuen aita ta ama ta senideakin.

Hauetaz gain jasotakoak ADAN DA EBA TA GURE JAUNAREN BIZITZA TA ERIOTZA (41 BERTSO), ERREPUBLIKA DENBORAN, EUKARISTIARI bertso idatziak Antonio Zavala, Pello errota Pedro Elizegi Maiz, Auspoaren sail nagusia, Tolosa, (1992), Semearen eriotza sortakoekin batera irakur litezke. Guk pare bat ekarri ditugu hona: ADAN DA EBA TA GURE JAUNAREN BIZITZA TA ERIOTZA (41 BERTSO) 01) Zeruko Aita, argitasun bat Bidaldu zaidazu neri, Oraingotikan bete dezadan Nigan dagoen nai ori; Zure aunditasuna adierazi Nai nioke jendeari, Kantak gogoz egiñaz Jesus, Maria eta Joseri.

29) Iltzera zijuan aurre egunez Eseri Jesus aundia, Apostoluakin egin nairik Bere azken afaria; Ondorenean eskutan artu, Konsagratzen du ogia: <<Au da bada nire gorputza Animaren janaria>>. HISTORIA |

49


Galtzatako Martxelina Martxelina Lopetegi Olaiz 1864-1930 Oiartzungo Galtzarreta baserrikoa, bost senide ziren: Guadalupe, Nikolasa, Kanuta, Kaitano eta txikiena bera, Martzelina. Bertsotan aise jarduten omen zuen. 1907an, 43 urte zituela, Juan Kruz Irastortzarekin Zabale baserrira ezkondu zen. Ezkondu ondorengo bertsorik edo bertso jardunik ez da jaso.

Martzelina bertsolaria zen, nahiz eta garai haietan emakume izateagatik arazoa besterik ez izan. Aita Zavalak berari buruz gogoratutakoa eta bertso gutxi batzuk jaso ahal izan zituen: erromerietan eta bileretan bertsolariak izaten zirenean, Martzelina harengana hurreratu eta sarritan beraiekin bertsotan lotzen omen zen, batzuetan entzuten zegoen lekutik eta beste batzuetan bertsolariengana hurbilduta. Martzelinaren lau ahizpek eta lagunek ez omen zuten gustuko hori eta errietan egiten omen zioten, eta beragandik alde egin, baina hura bertsolaria izanik, ezin gelditu. Jaietan Galtzarretara inor laguntzera joandakoekin ere bertsotan aritzen omen zen, eta edozein

momentutan erantzuna ere bertsotan ematen omen zuen Martzelinak. Bizia eta ausarta omen zen edozein gizonekin bertsotan aritzeko, eta gizasemeen moduko ahots altua zuela.

Txirritarekin bertsotan jarduna zen, Txirrita Galtzarreta etxe kanpotik eta bera leihotik. Eta Txirritak Martzelinari Zuloagako errotan-edo botatako bertsoak ere gogoratu dira, hainbat aldaerarekin. Nik aukeratu dudan bertsoa hauxe:

Inazio Mitxelena Artxabaletari Martzelinak botatako bertsoa (Oiartzungo plazan?) ere gogoratzen da: Artxabaleta, mutil polita,

gustatzen zitzaidan gaztetan; onta ezkero igualtsu da esan eta’re plazetan;

nai dezunian juan zaitia,

antxen bizi naiz Galtzatan.

Iturriak: 1) Antonio Zavala, Pello errota Pedro Elizegi Maiz, Auspoaren sail nagusia, Tolosa, (1992),

(Sabina, 291-297); (Lukaxi, 369-387)

2) ZAVALA, Antonio. Oiartzungo beste lau bertsolari. Auspoa; 119.

Epilogo moduan: Ez du meritu handirik bildu gure lantxo honek: Antonio Zavalaren bi liburutatik irakurri, aukeratu eta hona ekarri. Barkatuko ahal dit atrebentzia Antoniok dagoen lekutik. Gu bere editatzen zituen bertso liburuxka berezi haien saltzaileak izan ginen gaztetan (Pello, Jabier…) eta orain ere berak egindako lana Oiartzungo jaietako Urtekarian “saltzen” ari garela iruditzen zait: Emakumeak bertsotan bizitza errealean. Benetako literaturan, eguneroko bizitza irakurtzen duen horretan, edertasuna, txispa, ongi esana, ongi gozatua eta ongi idatzia. Oiartzungo emakume bertsolariei, gaur egungo plazetan dabiltzan eta bere inguru hurbilean bertso jolasean dabiltzan emakume bertsolarien aitzindariei eta berauei ere, agur t´erdi. Eutsi alaitasunari, adarjotzeari, hitzari, bertso-lar-itzari. 2016ko apirilaren 30ean Inazio Retegi Saizar-ek

50 | HISTORIA


Intervención na homenaxe a Concha Murgia-20-2-2016 Egun on denoi eta eskerrik asko etortzeagatik.

“Esker oneko izatea, ongi jaiotakoena da”, esaldi zaharra da. Horregatik, Oiartzungo Udalari eta, bereziki, Iosune Cousillasi, Xabier Iragorriri eta Joxan Eizmendiri esker bero-beroak nire partetik, Fato Cultural Daniel Castelaoren izenean eta Galizaren izenean eman nahi dizkiet. Baita ere, esker bero-beroak musikariei, Haizea Lekuonari, Oihane Mitxelenari, Edurne Saizari, Lartaun Txistulari taldeari, Trisquele taldeari eta Antton Kazabon idazleari. Herri honetan bizi garen galegoek Euskal Herriari esker sakona eman behar diogu. Euskal Herriak ogia, lana, etxea, familia eta maitasuna denbora beltzetan galegoei eman dizkigu.

Urte honetan Kontxa Murgiaren omenaldiaren hamaseigarren urtebetetzea ospatzen dugu. Iosune Cousillasek Kontxa Murgiari eta bere bizitzari buruz ondo hitz egin du. Nik beste pertsonaia bati buruz, Manuel Mariari buruz, hitz egingo dut. Galizan, urtero, Hizkuntzaren Errege Akademia Galegoak idazle garrantzitsu bat aukeratzen du maiatzeko hamazazpigarren egunean Galego Letrak eskaintzeko. Urte honetan Manuel Mariari tokatu zaio.

Manuel María Fernández Teixeiro herri txiki batean, Outeiro de Rein (Lugo), mila bederatziehun eta hogeita bederatzian jaio zen. Liburu pila idatzi zuen eta askotan Euskal Herrira bisitak egin zituen. Euskal Herriaren alde beti aitortu zituen mirespen eta estimazio handia. Euskal Herriaren alde sentitzen zuena bene-benetakoa zen. Bere liburuan, Bidea herrimin bat da (1985), mila bederatzi ehun ta laurogeita bostean argitaratua, Euskal Herriari poema bat eskaintzen dio eta oso ederra da. Titulu Euskadi dauka eta hau da:

HISTORIA |

51


“Irundik Somorrostrora ibili nintzen eta Uztarroztik Bergondaraino. Gasteiztik eta Donostiatik pasa nintzen. Iragan nuen Bilbo Handia edo Babel Handia oroimenean ilintia bezala bizirik neramala Gabriel Aresti Segurola hitz miragarri isilezina, ahots bikain eta garden eta lanbrotsua, euskara aberri gaitz, xangar, erasotua. Itsasoaren marrumak musika zakarra zeukan, antzinako jainko baten mezua bezain agintari. Ibarretako argi leunak, zeru gris-tristura baten zamapean xukatu egin zuen ikurriñaren koloreen garraldia, inoiz suntsituko ez duten herriaren irudi”

Nekaezin, askotan esaldi batzuk errapikatzen zituen: -Tódolos pobos teñen dereito a conquerir a súa soberanía e decidir o seu porvir..

-Defender o noso non significa desprezar o alleo.

Está dedicado a un escritor galego, emigrante en Bós Aires, Bernaldo Souto (tradutor ao galego do grande poema nacional arxentino Martín Fierro, 1872, de José Hernández). Por certo que este poema tamén está traducido ao éuscaro por un crego vasco exiliado a raíz da guerra do 36, Txomin Kortajarena (Berastegi 1906-1993), publicado co gallo do centenario en 1972, pola editorial EKIN, de Bós Aires, co titulo: Matxin Burdin.

O poema de Manuel María, ao que nos refríamos, di así: “Xa sei que América está lonxe como un soño aínda que está moi perto do noso corazón. A Pampa, por exemplo, é unha chaira longa que non se da medido co noso sentimento. Escribo so, meus irmaos, para decirvos que aquí é Galiza, fin do mundo, terra escura e neboenta: choiva e centeo e un camiño no mar e outro no sangue. Os sucos son os mesmos. Os mesmo séculos. O mesmo amor, xa cerna de carballo. O ir amosando o peito como un gafo e semente da terra a medrar en un. Galiza é a campía. Galiza está no mar. Galiza, tenra e doce, sen queixarse, agardando eternamente baixo a choiva que naza algo de luz para redimirse....

-A riqueza do mundo atópase na variedade.

Vós que sodes terra, levades a semente

-Cada voz enriquece a polifonía dun coro.

voltarán a Galiza para que a terra non chore.

-Dende a ventá dunha pequena patria pode ollarse perfectamente a grandeza do mundo.

da vosa terra escura cravada no máis fondo.

-O emigrante ten o dereito á diferencia, pero o deber da semellanza.

que levades chantado nas entrañas.

-Un gran mosaico faise con pequenas teselas.

Manuel María Fernández Teixeiro (19292004), un home máis completo, como escirtor e como persoa, que deu Galiza na segunda metade do século XX, denunciou a emigración como un cancro que esnafraba o país galego en moitos poemas. Un deles está dedicado aos emigrantes a América, pero onde pon América, poden pensar en Euskal Herría e cadra moi ben. Pertence a un libro Mar Maior, publicado en 1963, e titúlase Carta aos emigrados.

52 | HISTORIA

As vosas bágoas tristes, ardidas en amor, Ben sei que a lembranza é un coitelo Galiza é sempre a mesma e estavos agardando con cara humilde e corazón magoado. Tamén América é unha terra moi fermosa. Tamén Galiza latexa nesas chairas acesas de sol virxe, queimadas de saudade onde achastes o que aquí non había. Penso sempre en vos, nos que marchastes buscando outras terras, outra liberdade, Buscando unha sorrisa de luz e de cristal, un anaco de pan, unha cunca de paz...


Falo convosco porque ben me entendedes e estes versos faranse luz no voso corazón. Cando se sinte a patria dende lonxe a terra que un ama semella un paraíso. Meu berro por Galiza aínda que chore a gaita. A patria moitas veces non está nunha terra. Está no noso espírito, está na nosa alma. E o espírito é cousa que non pode matarse. Vós, que estades lonxe, estades perto a nós e a mesma Galiza está no noso peito. As ondas de Rianxo e as do Mar da Plata levan o noso sentimento de ribeira a ribeira. Galicia está en América porque sodes galegos e porque e nos aluma o mesmo sol. O mar é un camiño. Galiza é unha terra que ergue por bendeira o noso corazón”. Debo rematar con este sonetiño, dedicado a este servidor por Manuel María en abril de 1997 e traducido ao éuscaro por Koldo Izagirre, deste xeito. “Sonetiño ó carballo que o noso amigo Pepe Estévez, quirogués e historiador, levou dende Carballido, da Terra Chá, a Oiartzun de Gipuzkoa, prá transplantalo nun eido da súa pertenza e da sús dona Maribel Goñi: Carballido-ko haritza

Terra Cha-n daukazu nazioa eta bihotzean daramazu maitasun garbi haratagokoa! Ez ezazula inoiz ahantzera utz mintzoa, aberria eta kantua, sorlurra gekditzen baita, zu gabetanik, oinazetan. Onar ezazu etorkizun berria osoro. Eta berandu gabe: egin zaitez argi, sinbolo eta ikur! Zu ez zara edonor: ezaiozu, galegoz, Pepiñori, euskaldun zaitzala” “Carballo de Carballido: !na Terra Chá tes nación e levas no corazón un puro amor trascendido!

!Non deas nunca ó olvido idioma, patria e canción que o teu nativo torrón queda, sen ti, dolorido! Asume o novo destiño plenamente. E sen espera: !Faite luz, símbolo e siño! Ti non eres un calquera: !Dille, en galego ó Pepiño que che adeprenda o euskera! Ondo izan, ondo segi eta hurrengo urtea arte. Xosé Estévez

HISTORIA |

53



Seme-alabak


Adolfo Joan zaigu, isil-isilik, agur esanez, Adolfo. Agur esan digu, diskrezio osoz –bizitzan ezaugarri izan duen diskrezioaz–, eta agur esaten diogu guk ere berari bihozmin handiz. Bihozmin handiz, diot, halakoa ere izan baita bere azken agurrak utzi digun hutsunea –handia, neurrigabea…–, bai bere sendikoei –Ixiar emazteari, seme-alabei eta gainerako senitartekoei–, eta bai lagun eta adiskide izan gaituen guztioi ere. Haurtzaroan zein gaztaroan ikustez ezagutzen banuen ere, ez nuen Oiartzunera bizitzera etorri arte —duela berrogei urte baino gehiago— adiskidetasunezko harremanik izan berarekin. Eta, gure adinen alde nabarmena gorabehera, adiskide min-minak bihurtu ginen biok lehen momentutik. Estu-estua izan baita bion arteko harremana urte luze hauetan. Etxean, kalean, ostatuan, autoan, erakusketa aretoan, zinean, mendian... zenbat eta zenbat ordu elkarrekin...! Eta zenbat kontu eta solasaldi, zenbat barre-algara...! Nire eskerrik beroena Adolfori, lagunoi eskaini digun adiskidetasunagatik. Baita berarengandik jaso eta ikasi dugun guztiagatik ere. Esaera zaharrak dioen bezala, eltze guztietako burruntzalia izan da Adolfo —“perejil de todas las salsas”—: zertan ez du, bada, parte hartu Adolfok bere bizitzan? Hainbat eta hainbat elkarteren sortzaile eta partaide izan da; kontaezinezko ekimenen eragile eta sustatzaile; jarduera askoren aitzindari; esan ere esan liteke Adolfok kultura eta kirola izan dituela bizitzaren ardatz —biak ere zentzu zabalean hartuta—; edo, bestela esanda, zientzia zein natura gaiak, alde batetik, eta letrak, bestetik, hala nola toponimia, kartografia, etnografia, espeolologia,

56 | SEME-ALABAK

ornitologia, argazkigintza, mendizaletasuna, atletismoa...; edota artea, historia, literatura... hainbat eta hainbat gai jorratu baititu Adolfok, nekaezinezko ahaleginean beti. Gizon diletantea (zentzu jatorrenean, jakina), era askotako zaletasunak izan ditu. Gehien kezkatzen zituen gaiak, hala ere, hezkuntzarekin lotutakoak ziren, nik uste, hain zen handia kultura- eta lanbide-heziketak sortarazten zion ezinegona… (Lartauneko garai hura dut bereziki gogoan). Bide batez, oso estimatua izan dela ere aitor dezaket: adibide gisa, a zer-nolako harrera egiten zioten Aranzadikoek, urtero, batzar nagusira biok elkarrekin iristen ginenean! —pribilegiozko lekuko naiz—: iazko batzarrera iritsi ahala, berehala etorri zitzaizkigun Aranzadiko lehendakaria (Pako Etxeberria) eta zuzendaria (Juantxo Agirre) Adolforekin argazkia atera nahi zutela esanez... (Hura izan zen, tamalez, Adolforen azken batzarra, aurtengora —apiril honetan izan berri dugunera—, bakarrik joan behar izan baitut, Adolforik gabe, hain gaixo zegoen-eta ordurako… Aretoko atetik sartu bezain pronto, berriz, hantxe aurkitu nuen Juantxo zuzendaria, ea Adolfo ere bazetorren galdezka, Juantxok ez baitzekien, artean, haren osasun-egoera larriaren berri...).


Arrasatearra jaiotzez, Errenterian (bere emaztearen jaioterrian) eta, batik bat, Oiartzunen eman ditu bere bizitzako urte gehienak, oparoenak. Hemengoak dira bere zazpi seme-alabak, eta hemengoak bere bilobak eta birbiloba ere, Oiartzunen hazi eta hezitakoak. Adolfok, bestela, bere Oiartzun maiteari eskaini dizkie bere ahalegin eta nekeak, herriaren aurrerapenari eta hobekuntzari… Oiartzunen garapen kultural eta soziala izan baitu betiere helburu nagusi. Eta asko gozatu du, gainera, eginkizun horrekin!

Hala, bada, kontaezinak dira Adolfok bere herri maitearen alde egin dituen lanak… hemen zehaztu beharra badut ere gure adiskideak lana eta elkarlana sinonimotzat zituela, bere hiztegi partikularrean. Hona hemen bere lan edo jardun haietako batzuk: Xanistebanetan agertzen den OIARTZUN urtekariaren arduradunetakoa eta kolaboratzaile zintzo eta emankorra izan da urte luzetan, hainbat eta hainbat gaiz idatzitako artikuluak lekuko, hain berea zuen umore zein ironia finez zipriztinduta betiere… Gaiak, berriz, hauek: San Esteban parrokiaren kronologia historikoa; erretaulak edota sakristiako kaxoiteria; Aiako Harria, Urkabe, cromlechak, Arditurriko trenbidea, Oiartzunen hegaztiei ematen zaizkien izenak...; bera izan da, halaber, urtekari honen “aurkibide orokorra” antolatu eta eratu duena, Luis Carlos semearen laguntzaz; bera, Udalak urtero argitaratzen duen MUGARRI liburuki monografikoen sortzaile eta gidaria; bera, baita ere, “Oiartzungo ibar eta bere inguruneko mapa eta leku izenak” titulupean inprimatutako mapan azaltzen diren lekuetako “izen-biltzaile eta eragile”, beste lagun batzuekin batera, oiartzuarrak tartean, eta Luis Carlos semea programatzaile lanetan (2). Garrantzitsua izan zen, orobat, Lartaun elkartearen sorreran izan zuen lankidetza, baita haren funtzionamenduan ere. Eta ezingo dugu ahaztu, bada, elizaren berritze lanetan izandako kolaborazioa, batzarkide bezala… Oiartzundik kanpo ere nabarmena izan da Adolfok zenbait alorretan izan duen lankidetza:

OARSO urtekariaren kolaboratzailea eta Urdaburu eta Amulletako elkarteen sortzailetakoa izan zen, adibidez, Errenterian; Aralarko Desaoko aterpetxearena... baita Comet operazioaren ospakizunetan buru-belarri ibilitakoa ere, aipu gutxi batzuk hona ekartzearren.

Ayalderen jaiotzaren mendeurrena ospatu zen iaz, eta, hari buruz artikulu bat idazten nenbilela OARSO urtekarirako, Adolforengana jo, eta zera galdetu nion, ea nola erretratatuko ote zuen artista laguna bi pintzeladaz —lagun minak izan baitziren biok—. Eta bere lagunaz esandako hainbat hitzekin primeran kalifikatuko genuke Adolfo bera ere, nik hala uste: «gizon polifazetikoa», «fina», «hitzegile eta entzule aparta», «eskuzabala»... eta hitz batez —eta oroz gain— «gizon zintzoa» (erdarazko «hombre de pro» hitzak erabili zituen hori adierazteko). Baita nortasun handikoa ere, laguntzeko beti prest egon dena; ekintza gizona, bere egitasmoak azkar eta irmo praktikan jartzen zituena (pertsonaia ‘barojiarra’ zela ere esaten nion behin baino gehiagotan...), baikorra, eta, batez ere, dinamizatzaile, bultzatzaile eta akuilatzaile aparta: inguruan ibili ginenok badakigu, bai, horren berri…! Oiartzunen zinegotzi, baita diputatu ere: kargu horretan zegoela ezagutu zuen, hain zuzen, kartzela, frankismoaren garai beltzean. Gizakiok gizarte honetan arrastoa utzi behar dugula, txikia edo handia, esan ohi da. Bada, Adolfok bizitzan eta lagunongan utzi duena, zalantzarik gabe, eragin handikoa izan dela uste dut. Horregatik, estimatu ez ezik, mirestu ere izan dut Adolfo.

Eta ez pentsa panegiriko bat denik adiskide hil berriari egiten diodana, ez, bihotzetik irtendako esker oneko hitzak baino ez baitira idatzitakoak. Eta ez dira, inolaz ere, guztiak, asko baitira esan gabe utzi ditudanak…

Konfiantzazko laguna, isilpean gorde ditudan eta gordeko ditudan aitorpen askoren lekuko izatea gertatu zait, zorionez. Bada, hala ere, bere heriotzaren egunean gordeko ez dudan aiSEME-ALABAK |

57


torpen bat, eta hauxe da: erlijio kontuez ari ginen batean, berak, zenbat eta adintsuagoa izan orduan eta fede handiagoa zuela aitortu zidan; erabatekoa zela Jaunarengan eta eternitatean zuen fedea... Eta nik, nola ez!, guztiz sinetsi nion.

Eta bukatzeko: Oiartzunen, 80ko hamarkadan egin nuen pintur-erakusketa batean, “atea” gaitzat hartuta, tamaina desberdinetako margo batzuk jarri nituen erakusgai. Adolfok harriduraz ikusi zituen... Eta nohizean behin hauxe galdetzen zidan: «segitzen al duk ateak pintatzen...?» («¿sigues pintando puertas...?»). Eta, halako batean, irekiak ote zeuden, edo itxiak… Eta ez nekiela, erantzun nion irriberretsu, eta hura jakin arte, ateak margotzen jarraituko nuela...

Gaur jakin dut, ordea, bat-batean, behin betiko erantzuna: ez diat ate gehiagorik pintatuko, ez, Adolfo, gaurdanik ondo baino hobeto baitakik nire ate horiek denak zabal-zabalik daudela, erdiz erdi zabalik, hik suhartasunez sinesten huen Paradisuko ateak baitira, hiretzak erdiz erdi irekiak, Adolfo! Egun Handira arte, Adolfo. Oiartzun, 2016ko maiatzaren 8a Imanol Irigoien

(1) Adolfo Leibarren hileta-elizkizunean, Oiartzungo San Esteban elizan irakurri zen testua, 2016ko maiatzaren 9an.

(2) 1989ko mapa honen goiburuan, ahaztuta neukan eskaintza honekin egin dut topo: «Imanol: Nik uste dut, plano eta guzti, Oyartzunen galduko haizela. Besarkada aundi bat. Adolfo». Bere umorearen beste ttantta bat baino ez dena, jabetu berria baitzen nire despistatu famaz, elkarrekin autoan egindako bizpahiru bidaietan —ni gidari nintzela; Getariara gindoazela oroitzen naiz, horietako batean—: guztiz desbideratu ez ginen, bada, errepidean, eta auskalo nora iritsiko ginatekeen, Adolforen abisurik jaso izan ez banu...!

58 | SEME-ALABAK


Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’ “Zortea da txapelketa prestatzeko horrelako taldea atzean izatea. Haien laguntzarik gabe ez ginatekeen finalera iritsiko” Uztailetik urrun ikusi ohi da abendua. Bai datorrena eta zer esanik ez pasatakoa. 2015eko abenduaren 19an bukatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aspaldi, eta zer esanik ez berau prestatzen 2015eko urtarrilean hasita. Lau oiartzuarrek hartu zuten parte bertan: Jon Martinek, Ander Lizarraldek, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak. Alaia eta Xamoa izan ziren abenduan Ilunbeko finalean kantari. Biak bildu ditugu, pasa den txapelketari buruz baino gehiago, bertsoari begira librean aritzeko. 2015eko abendua urruti dago, txapelketa hasi zenutela ia urtea pasata. Zer sentsazio geratzen da ordutik hona? Alaia: Txapelketa berezia izan da niretzat Gipuzkoakoa; izan bainuen sentsazioa lehen aldiz galtzeko zerbait nuela. Alde horretatik, prestakuntza serio hartu genuen eta neure burua estutu nuen, ahalik eta gehiena emateko eta nire buruarekin ahalik eta gusturena joateko oholtza gainera. Konforme geratu izanaren sentsazioa dut. Oso urrutik ikusten dut orain txapelketa eta gutxitan gertatzen zaidana gertatu zait: egun horretan bukatu zen txapelketa. Ez dit inolako buruko minik eman ez hurrengo egunean, ez bi astetara, ezta bi hilabetetara ere.

Oarso Bidasoako Hitza (Alaia eta Xamoa).

SEME-ALABAK |

59


Xamoa: Niri ere urruti geratzen zait. Oso urruti, bereziki udaberriko fasean kantatzen hasi nintzelako. Ikuspegi positibotik begiratzen ikasi dut. Talde polita elkartu ginen prestatzen hasteko eta ilusioak elkarri oso ongi transmititu genizkion. Ibilbide horretatik oso oroitzapen politak ditut eta, Alaiak esan duen bezala, finalaren egunean bukatu zen txapelketa. Finaleko saioarekin agian ez nago hain gustura, baina finala baino gehiago denez txapelketa, ahaztuko ez zaizkidan gauza asko daude. Gainera, final hori Alaiaren ondoan bizitzea oso polita izan zen. 2015eko txapelketa urrun geratzen bada, zer esanik ez parte hartu zenuten Gipuzkoako lehen txapelketa. Asko aldatu zarete ordutik hona?

Alaia: Niretzat oso txapelketa desberdinak izan dira. Azken biek, 2015ekoak eta 2011koak elkarren artean antz handiagoa izan dute. Lehengoa, berriz, 2007koa, paraxutean erortzea bezalakoa izan zen. Eskolarteko txapelketatik nentorren, 20 urterekin, eta again momentu horretan bertsoak ez ninduen hainbeste apasionatzen. Eskolartekoan gauzak ongi joan zitzaizkidanez, pentsatu nuen orduan ere gauzak ongi joango zitzaizkidala. Eta lanaren kontzientzia hortik aurrera izan nuen. Neure buruari esan nion: “Ematen du zerbait lortzeko, zerbait gehiago egin behar dudala”. 2011ko txapelketa ilusio handiarekin hartu nuen, bereziki bertsotan hobetzeko, eta egin genuen lanak satisfazio handia eman zidan. Orduan jarri zen bertsoa nire bizitzaren zentroan. Ordutik dut argi bertsolari izan nahi dudala, hobetu nahi dudala eta ahalik eta ongiena egin nahi dudala bertsotan. Eta azken torlojuak estutzeko txapelketa izan da; plazak eman didan aukera hori aprobetxatzekoa.

Xamoa: Nire lehen Gipuzkoako txapelketa 2003koa izan zen, 18 urterekin, eta orduan txapelketak gazte eta berde harrapatu ninduen. Orain dela gutxi erori da urte hartako txapelketako liburua nire eskuetan eta... ai ama! Orrialdeak azkar-azkar pasa nituen. Ostiral iluntze batean zen nire saioa eta korrika eta presaka iritsi nintzen. 2007an, berriz, finalerdietara iritsi nintzen, 2011n zaplastekoa hartu nuen eta azkenekoan finalera iritsi naiz. Badirudi gorabeherakoa izan dela nire txapelketako ibilbidea. Bertsoa aspalditik egon da nire erdigunean, bertso lagunek osatutako ekosistema ere izan

60 | SEME-ALABAK

dut eta saio faltarik ez dut izan. Agian entrenamenduak ekarri behar izan ditut txapelketaren erdigunera. Bertsotan egiteaz gain, neure burua estutze hori hobetzen joateko. Askotan entzuten da bertsolarien artean “bertsolariaren ahotsa, norbere ahotsa” zein den jakitea garrantzitsua dela. Bertsokeraren bilaketa hori zuen kasuan nolakoa izan da?

Alaia: Ni beti oso dramatikoa izan naiz, esajeratua, apasionatua. Horrela sentitzen dudalako bai pozik nagoenean eta baita triste nagoenean ere. Oso intentsuki eta maiuskuletan bizitzen ditut gauzak eta bertsotan horrela transmititu izan ditut. Egun batean, saio batean, deskubritu nuen nire eguneroko umorea: txiste txarrak, maiuskuletan txarrak, erabili nintzakeela bertsotarako. Momentu horretan harresi handi bat erori zitzaidan. Bertsoak nire izate ia osoa adierazteko balio zuela konturatu nintzen. Eta baita inertziei kontra egin behar niela; potolokerietan ez erortzeko, esan nahi eta sentitzen ez nituen gauzak nire ahoan ez jartzeko. Nire garapen pertsonalarekin loturik egon da, zer izan nahi dudan, zer ez. Ahots propioa bilatzen bolada batean buelta asko eman nituen, baina ni ez naiz ona gauzak behartuta egiten. Beraz, nire prozesua kontrakoa izan da. Esaten eta sentitzen uztea izan da gakoa. Pozik zaudenean pozik, triste zaudenean triste, pipertuta zaudenean pipertuta… Zauden bezala zaudela onartzea da formarik koherenteena esan nahi duzuna esateko eta harmonian egoteko. Onartu dut nagoen bezala nagoela eta batzuetan ez dudala iritzi garbirik gai baten inguruan. Iritziak ez direlako sortzen hamar minututan eta batzuetan egosialdi bat edo labean denbora asko behar dutelako. Nire kasuan ahots propioa bilatzea baino ahotsa ateratzen uztea da gakoa. Xamoa: Ados nago Alaiak dioenarekin. Edozein bertsolariren ibilbidea hartuta adinaren arabera izaera ere desberdina da. 17 urterekin tokatzen zaizu 17 urteko bat bezala kantatzea, 20rekin 20 urteko bat bezala eta 30 urterekin 30 urteko bat bezala. Ahots propioaren kontua ez da gauza berria. Askotan entzun dut Gipuzkoako bertsolari gazteok kantakera oso antzekoa dugula, elkarren kalkoak garela. Ez nago ados. Elkar ezagutzen dugu eta desberdinak gara eta ez dugu berdin abesten. Bertsolariak ahalegina egin behar du nortasun propioa izateko,


Gipuzkoako Bertsozale Elkartea (Txapelketakoak).

baina entzuleak ere prest egon behar du ahots desberdin horiek jasotzeko. Elkar hezi behar dugu. Ez dut uste inork bere izaerari uko egiten dionik beste zerbait izateko. Txapelketara etxetik erabakitako gauzak eramaten al dira? Ez dut modu honetan abestuko, hau egiten saiatuko naiz, kartzelakoan ez dut dramara joko‌ Xamoa: Nik ez dakit horrelakorik egiten.

Alaia: Nik ere ez. Entzun izan dut batzuk hartu izan dituztela horrelako erabakiak, baina nik ez dakit horrelakorik egiten. Intuizioz jokatzen dut gaia entzundakoan. Irudiak, pertsonak, pelikulak, abestiak etortzen zaizkit; zerbait ekartzen dit. Egin ditudan bertsoaldi onenak horrela egin ditut. Hori da lehengaia eta horrek eramaten zaitu posizio bat edo jarrera bat hartzera. Akats bat da erabakiak hartuta eramatea. Euskal Herriko txapelketan gertatu zitzaidan gaia entzun eta dramari ihes egiten niola. Ez nuen umoretik jo nahi, baina bide hori hartzen nuen eta ez nekien zergatik. Hori behar nuen eta hori da egin behar dena. Gaiak ekartzen dizuna egin, hori zuk bakarrik dakizulako zer den. Xamoa: Gertatu izan zait pertsonaia berdinak errepikatzea txapelketa honetan. Bakoitzaren egoera pertsonalak, pasatzen ari zaren boladak edo gogoetatzen ari zaren horrek eramaten zai-

tu gai konkretuetan arreta gehiago edo gutxiago jartzera eta horri buruz kantatzera. Bi saiotan jarraian dirua jarri zidaten gai bezala. Baina argi nuen ez nuela kantatuko banketxeei buruz, pertsonei buruz baizik.

Nola lortzen da bat-batean, txapelketaren presioan, norbere ahots hori azaleratzea? Alaia: Lan psikologiko handia dago, oholtza gainean nola egon nahi duzun asmatzen eta burua ergelkerietara ez eramaten. Zein dira ergelkeria horiek? “Bertso honetan ezin dut hanka sartu bestela lau urte nire burua zigortzen pasatuko dut� eta horrelakoak. Ezin da oholtza gainera zeure buruaren beldurren zerrendarekin igo. Zeure buruari egin diezaiokezun oparirik onena momentuaz gozatzea eta egin duzun lan guztia erakustea da. Momentu horri balioa eman eta zure ahots horrekin zaude inoiz baino gehiago.

Xamoa: Zeure buruarengan duzun konfiantza ariketa handi bat da. Publikoari begira edo hartzaileari begira zaude eta hartzailearengan ere baduzu konfiantza. Ez dagoelako publikoan inor fede txarrez entzuten. Baten bat egongo da zu larrutzeko desiratzen, baina ezin dituzu beldur horiek gorpuztu. Ongi ateratzen bada, bejondeizula eta gaizki ateratzen bada, lasai, hurrengo bertsoan aterako da eta. SEME-ALABAK |

61


Erraza al da entzulearengana iristea? Txapelketan denak izaten dira adituak eta guztiek dute epaile txiki bat berain barruan. Alaia: Oholtza gainera biluzik irteten gara. Maite zaituenak adoratu egingo zaitu eta gorroto zaituenari egiten duzuna egiten duzula, gaizki irudituko zaio.

Xamoa: Beste perfil bat ere badago: ez zaude ez maite zaituztenen artean, ez eta gorroto zaituzteten artean ere.

Alaia: Ez dut uste nik efektu hori sortzen dudanik. Kar, kar, kar. Xamoa: Nik gehiago hor kokatzen dut neure burua. Badirudi betelanerako gaudela, baina, kontuz, egun on bat dugunean susto asko eman ditzakegu.

Alaia: Txapelketa, entzuleen aldetik, gozamena da niretzat. Oso beldur gutxi diot txapelketan jendeak esaten dionari. Puntuak jokoan daudenean areagotu egiten dira sentimenduak. Zeure buruarekin egiten ari zaren ariketa hainbestekoa da, sinesten duzunetik ahalik eta gertuen kantatzea. Jendeak zer dioen ez zait axola. Txapelketan, gainera, jendea desiratzen egoten da bertsolari guztiak ongi kantatzeko eta oso esker onekoa da. Bertsolaria sufritzen ari bada, publikoak ere sufritu egiten du. Transminitu egiten da; publikoak enpatizatu egiten du. Nik oraindik ez dakit jendeak sarrera ordaintzen duen edo sarrera ordaintzen zaien.

Xamoa: Guztiz ados. Nire bertsokeran saiatzen naiz bukaeran indarra bakarrik jarri beharrean bertsoak betetzen. Hari finez lotutako, ongi eraikitako, piezak ematen publikoari. Jaialdi batean edo plaza batean galduko liratekeen gauzak edo detaileak entzuteko eta detektatzeko publikoa du txapelketak. Niri pertsonalki gustatzen zaidan eremua eta publikoa da. Tentsioak tentsio, agian ez dira esperotako leherketak sortzen, baina ez du esan nahi iristen ez direnik. Gipuzkoako txapelketari dagokionez, finalari eta finalerdiei begiratuta belaunaldi aldaketa gertatu dela esango zenukete?

Alaia: Gu baino gazteagoak diren asko sailkatu dira finalerdietarako. Aurretik egon gabeko bertsolariak eta asko gu baino gazteagoak. Zonalde berri bat edo talde bat nabarmendu dela esango nuke: Harituz taldea. Tolosaldeko

62 | SEME-ALABAK

bertsolari gazteak azaleratu dira. Orain dela lau urte ez zen hori gertatu. Finalean jende berria sartu ginen, baina gutxiago nabarmendu ginen. Oraingoan, berriz, belaunaldi oso bat izan da aurrera egin duena. Zentzu horretan berezia izan da, pena ere ematen duen arren lagunak bidean uzteak.

Xamoa: Faltan botatzen dira beti txapelketaren aurreko aldean ibili diren horiek, baina badakigu zein den bizitzaren legea. Niri esan izan balidate finalera lehen aldiz 30 urterekin pasatuko nintzela, ez zitzaidan irudituko zaharrenetakoa izango nintzenik. Alaiak esan duen belaunaldi berri hori sartu izanak, beti gazte izan den hau finaleko zaharrenen artean kokatu du. Plazan nabaritzen al da belaunaldi aldaketa hori?

Xamoa: Betikoak ez dira mugi ezinak. Plaza motaren arabera ere aldatzen dira eta belaunaldi berrien arteko nahasketa bat sumatzen dut.

Alaia: Nik, normalean, ni baino zaharragoak direnekin abesten dut. Batzuetan ez askoz ere zaharragoak direnekin, baina ibilbide luzeagoa duten bertsolariekin. Plaza gehiago egiten hasi nintzenetik, ez dut sumatu belaunaldi aldaketa izugarri bat, baina badago umetatik ezagutzen dudan bertsolari talde bat bere bikaintasunarekin hor mantentzen dena. Luxu bat da ikustea ze onak diren. Xamoa: Antolatzaileek modu konkretu bateko kartelak eraikitzen jarraitzen dute. Txapeldun bat, tiroia duen bertsolari bat, herriko bertsolari gazte bat, kasu askotan neska bat‌ Zorionez, hori ere aldatzen ari da.

Alaia: Bertsoaren alderik aberatsenetakoa da: plazaz plaza dabilen bertsolari gazteenetik zaharreneraino urte askoko aldea dago. Lurralde desberdinetakoak, errealitate desberdinetakoak, borroka desberdinak ezagututakoak‌ Hor sortzen den estilo ekliptiko hori oso aberatsa da. Horregatik bilatzen da askotan kartela mosaiko eran osatzea, eta kantatu behar dugunontzat luxu bat da. Nola gogoratzen duzue Ilunbeko finala?

Alaia: Oroitzapen oso, oso ona dut. Oso egun osoa eta borobila izan zen. Ongi esnatu nintzen, urduri. Orain dela lau urteko sentimendu berarekin konektatzea lortu nuen:


zortearen sentimenduarekin. Gogoratu nuen zorte handia nuela orain dela lau urte finalera iritsi nintzelako, horrek plazaz plaza ibiltzeko eta ikasteko zortea eta aukera eman zidalako eta izugarrizko zortea nuela berriz ere egun ahaztezin bat bizitzeko aukera izango nuelako. Jende asko gogo handiz zihoan saio horretara eta hor mikrofono bat izatea sekulako luxua zen. Gogoratu nuen, gainera, oso jende gertukoa nuela oholtza-lagun. Sentimendu horiekin guztiekin konektatu nuen. Ilunbera iritsi nintzenean oso urduri nengoen eta oholtzaratu aurretik lasaitu nintzen. Buruz burukorako nire izena esan zutenean beldurra sentitu nuen, baina ongi sentitu nintzen saio guztian. Eroso eta puntu guztiak aprobetxatu izanaren sentsazioarekin. Oroitzapen ona dut.

Xamoa: Egunaren beraren oroitzapen ona dut, baina saioarena ez hainbeste. Txar-txarra ez da, ez da ahaztu nahiko nukeen egun horietako bat, baina errepikatuko nukeen bertso saio bat da. Gaiak trabeska sartu zitzaizkidan, ez zitzaizkidan batere gustatu. Baina seigarren zenbakiari gai horiek tokatu zitzaizkion eta ahal nuena egin nuen. Finalaren beraren eta egunaren oso oroitzapen politak ditut. Despedidak, taldeko zozketa, jendearen berotasuna jaso… Jende gutxik esango zukeen ni finalera sartuko nintzenik; nire aitonak bakarrik. Beñat Gaztelumendik bere lehen finalaren ondoren zoriontzera joan nintzaionean, ez zidan “eskerrik asko”rik bueltatu. Noizbait ni bertan egongo nintzela esan zidan eta egoera hori ere oso presente izan nuen egun hartan.

Taldea askotan aipatu duzue elkarrizketan zehar. Txapelketan oholtza gainean bakarrik ateratzen zarete. Prestaketak eta entrenamenduak taldean egiten dituzue. Zenbatekoa da taldearen, bertso eskolaren pisua txapelketan? Xamoa: Niretzat dena da. Nik dudan zorterik onena atzean talde hau izatea izan da. Beraiek gabe ez nintzateke finalera iritsiko. Eta pentsatzen dut Alaiaren txapelketetan nik ere parte bat izan dudala.

Alaia: Dudarik gabe. Ni oso gustura joaten naiz bertso eskolara. Lagunartera zoaz, hobetzera, eta hori nabaritu egiten duzu. Ilusio polit bat sortzen da eta inork ez daki zer gertatu-

ko den. Agian inoizko saiorik txarrena egitera zoaz, edo onena. Oso indargarriak dira bertso eskola horiek eta gozamena dira. Euskal Herriko txapelketa buruan duzue?

Alaia: Niretzat hurrengo Euskal Herrikoa berezia da. Aurrekoaren oroitzapen ona eta polita dut, bertsokide berriekin eta leku berrietan abestu nuelako. Ilusioz, baina oraindik txapelketako gogo edo har hori lotan dago. Irailetik aurrera hasiko naiz pentsatzen: “Hemendik urtebetera ehuneko ehunean egongo naiz”. Txapelketaz erabat deskantsatu nahi dut; errimak gastatuta edukitzearen sentsazioarekin egon nahi dut pixka batean. Gero hasiko naiz planteatzen zer egin nahi dudan, zer estutu, zer zabaldu. Baina 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako ikaragarrizko ilusioa dut. Gero urtebete edo urte eta erdian bizitzak buelta asko eman ditzake eta auskalo non gauden. Xamoa: Nik ere gogo eta ilusio handia ditut. Baina oraintxe bertan txapelketako gogo hori lo dago. Badakit hor dagoela, baina atseden hartu nahi dut txapelketatik. Geroxeago etorriko zait gogoa bertso eskolak egiteko, taldean elkartzeko eta burua astintzeko. Denbora behar da deskantsatzeko; Gipuzkoako txapelketa itxi eta Euskal Herrikoa prestatzen hasteko. Mirari Martiarena

SEME-ALABAK |

63


Aintzane Galardi:

“Idazleok badugu, jainkoak bezala, hildakoak berpizteko ahalmena” liburuak Euskaltzaindiak eta BBK-k egiten zuten lehiaketa bat irabazita ar­gitaratu nituen. Poza ematen du, baina hedapen handirik ez zuten izan, Euskaltzaindia ez delako hedapenean lan asko egiten duen editoriala. Hau beste maila batean dago, Ereinekin. Nolakoa izan da argitaletxe ezagun batekin lan egin duzun lehenengo aldia?

Oso erraza. Inazio Mujikarekin aritu naiz. Oso ero­soa izan da berarekin lan egitea. Nire liburuaren ondorengoa Juan Kruz Igerabiderena izan zen eta prentsaurrekoa elkarrekin egiteko esan zidaten. Izen handi bat da Euskal Herrian Igerabide. Gai­nera, asko gustatzen zait.

Zaila al da poeta izatea Euskal Herrian?

Aintzane Galardi poetak liburua argitaratu berri du: Mendafin usaineko iluntzeak (Erein). Libu­ruaz, poesiaz eta poetez mintzatu gara berarekin. Poesia publikatzea ez da erraza baina zure hi­rugarren liburua da Mendafin usaineko iluntzeak. Pozik zaude? Blas de Otero saria irabazi ondoren argitaratu dut. Ezagunak ez garenontzat lehiaketak dira ia bide bakarra argitaratu ahal izateko. Sariketako parte zen euskal argitaletxe garrantzitsu batekin argi­taratzea, eta niretzako saria hori da, ekonomikoa baino gehiago. Beste bi

64 | SEME-ALABAK

Poeta sentitzen bazara, poeta izatea ez da zaila. Beste gauza bat da jendearen aurrean ezaguna izatea poeta gisa. Argitaratzea, hori da oso zai­la. Badago poesia idazten duen jendea argitaratu gabe, berarentzako, hori poeta da, ez...? Ba bai, izango da. Poesia gutxik irakurtzen dute eta ar­gitaletxeentzako horrek pisua du. Ereini eskertu behar diot Bilboko Udalarekin horrelako hitzar­mena izatea. Urtero, irabazle diren lanak argita­ratzen ditu. Erabat eskertzeko apustua da.

DBHn eta Batxillergoan Euskara irakasle zara. Nola bizitzen dute zure ikasleek literatura eta poesia? Euskara irakaslea naiz, eta alor horretan ge­hien gustatzen zaidana literatura da. Ikasleei ez zaie gustatzen irakurtzea, eta poesia... Baina ni saiatzen naiz poesia ezagutzera ematen. Modu erakargarri batean egin behar da, gustatuko zaie­ na erakutsi, egokitu. Poesia narratiboak bilatzen ditut. Oso sinbolistak,


surrealistak... ez dituz­ te ulertzen. Adibidez, Kirmen Uribe oso gustura irakurtzen dute Batxillergoko ikasleek. Nola ikasi duzu poesia idazten?

Nik ez nekien poesiak idazten. Poesia idazteko irakurri egin behar duzu. Ni berandu hasi nintzen poesia idazten. Halako batean, deskubritu nuen Joseba Sarrionandia, txoratuta geratu nintzen eta gehia­go irakurtzen hasi nintzen. Euskal Filologia ikasi nuenean, poesia lantzen zen -Lizardi, Lauxeta...- baina ez ninduen erakartzen. Gerora, lanean ha­sita, liburu bat topatu nuen asko gustatu zitzaida­na eta hortik hasi nintzen.

Irakurle gisa, poesia kontsumitzen duzu batez ere?

Saiakera eta narratiba ere irakurtzen dut, baina gehien poesia. Irakurri behar duzu jendea zer egi­ten ari den ikusteko. Lanak girotzeko ere, beste autore batzuk behar dituzu. Mendafin usaineko iluntzeak Marokon girotutako lana denez, hango autoreak behar nituen. Oso zitazalea naiz eta, ho­rretarako, irakurri egin behar da. Liburu honetako inspirazio iturri nagusia Ma­roko izan da. Poesia liburua izatez gain, bidaia liburu bat ere bada?

Lankide batek esan dit gogoa sartu zaiola liburuan aipatzen ditudan lekuak bisitatzeko. Izan liteke, baina printzipioz, ez da. Bidaien ondoren poema batzuk sortu ziren eta halako batean konturatu nintzen gaia harturik sortu zitekeela liburu bat. Zailena poema solteak nola bildu da, bestela, arriskua dago poema bilduma solte bat sortzeko, loturarik gabekoa. Nik ez nuen hori egin nahi. Lanak hasieratik izan du izenburu hau?

Mendafinaren usaina ikaragarri gustatzen zait. Marokon tea oso garrantzitsua da. Etengabe tea hartzen dute, baina ilunabarrean hartzen denak halako xarma du... Konturatu nintzen poema as­kotan aipatzen nuela. Izenburua nahiko bukaeran jarritakoa da. Beraz, ez da sei hilabetean egindako lan bat.

Ez. Azkeneko urteetan dexente bidaiatu dut eta poliki-poliki egin dut. Udako oporrak ba-

motzean Poeta bat: Joseba Sarrionandia. Kanpotarra, Nikola Madzirov mazedoniarra.

Poesia liburu bat: Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo. Lehen batzuek mesano­txean Biblia edukitzen zuten; nik, hau. Poesia bat: Sarrirekin jarraituko dut: Laket zait zitroi urez izkiriatzea.

liatzen di­tut kontzentrantzeko. Bi urte pasatu ditut liburua osatzeko. Eta bidaiak izan dira, pluralean.

Zazpi bidaia-edo egin ditut Marokora. Ezagunak ditut han eta edozein momentutan erlaxatzera joatea errazten dit horrek. Gustura geratu zara lanarekin?

Mila zuzenketa eginagatik, irakurtzen duzun aldi­ro gauzak aldatuko zenituzke. Koma bat bada ere. Sekula bukatzen ez den lan bat da idazleentzat. Gustura geratu naiz eta saria irabazi nuenean, ba­leko lana zela jakin nuen.

Poetek badirudi lehenengo pertsonan idatzi be­har dutela, eta autobiografia egin. Zure kasuan ere hala da? Jendeak uste du denbora guztian biluzten ari ga­rela, eta egia da genero guztien artean intimoena dela. Marokon izan naiz, bidaiatu dut, nire espe­rientziak kontatzen ditut... baina beste errealita­te batzuk ere sortu ditut. Adibidez, poema batean Abdella Taia idazle marokoarra eta Oularbi, han­go kantari bat, zendua, jartzen ditut elkarrizke­tan. Idazleok badugu, jainkoak bezala, hildakoak berpizteko ahalmena. Lehenengo poesia liburua (Itoti urdinaren azpian) hustualdi bat izan zen, barruko poemak ziren. Hau ez. GOIATZ labandibar

SEME-ALABAK |

65


Onintza Etxebeste:

“Egunerokotasuneko gauza ttikiei mila buelta ematea da artea” Hemendik aurrera, intxixuei adarrak jartzeko egiazko adar batzuen moldeak egin genituen. Pisurik ez iza­teko, aparrez betetzen ditugu, eta ingurua zuntzarekin bildu eta itsatsi. Gero, margotu. Behin lehortuta daudela, ilea jarri, zuloak egin...

Maskara guztiak desberdinak dira. Non bilatzen duzu inspirazioa?

Onintza Etxebeste artistarekin aritu gara mas­karez, ihoteez eta arteaz. Nolatan hasi zinen maskarak egiten? Aitak antzerkia egiten zuen eta maskarak egi­ ten zekien. Esaten nion “erakutsi egiten, Unian ez didate erakutsiko eta”. Iaz, libre nituen bi aste eta komentatu genuen polita izan ziteke­ela intxixuen maskarak egitea. Makutxon ginen eta Onditzi galdetu genion ea bazegoen aukera­ rik erakusketa jartzeko. Nik eskulana egin nuen baina lan mekanikoagoak aitak, amak, anaiak... Aurten nik egin dut dena. Maskara bat egiteko prozesua zein da?

Prozesuko zati bakoitza tandaka egitean denbo­ra aurrezten dut. Lehenengo, eskaiolazko moldeak egin genituen, etxekoen aurpegi formekin. Horien gainean, forma ematen zaio buztinare­kin. Aitak asmatutako labe bat dugu, lehortze­ko. Moztu, ondo lixatu, garbitu. Horraino, sorginak eta intxixuak berdinak dira.

66 | SEME-ALABAK

Intxixuak argazkietan bilatu nituen, jendeak er­lazionatzeko; ez nuen intxixu berri bat asmatu nahi. Pertsonaia batzuk ere egin ditut: iaz Tar­talo eta Bertsolari, aurten Txikitero... Betikotasuna dutenak. Momentuan sortzen da bakoitza.

Ikusi duzu inoiz norbait zure maskararen bat jantzita plazan? Ez. Baina polita da ikustea tabernan norbait maskara hartzen, probatzen, jolasten... Erakusketaren kontzeptu hori gustatzen zait; ez izatea ukitu ezin den zerbait. Maskarei izenak jartzen dizkiezu. Zergatik?

Maskarak identitateak dira: norbera alde batera utzi eta beste izaera bat hartzea. Etxean teatrero xamarrak gara; maskarak jantzi eta izenak jartzen hasi ginen. Batzuk asmatuak dira; bes­teak izendegian bilatuak; izen mitologikoak... Maskarak eskultura ttiki batzuk dira?

Nik artisautza arloan ikusten ditut. Antzerki kutsua du; baita jatorrizko mitologia ere; pintura ere badago; oso prozesu artisaua da... Zer dira zuretzat intxixuak eta sorginak?

Betidanik gustatu zaizkit intxixuak, akelarreak... Herriak nola hartzen duen parte eta


emozionatzen den polita da. Maskaren bitartez etxean presente dut jaia. Olentzero, Xanistebanak... irekiagoak dira, ez dute berezitasun hori. Lortu da berezi izatea.

Arte Ederretan matrikulatu zinenean, zer ze­nuen buruan? Margotu egiten nuen, baina 3. mailatik aurrera argazki eta bideoarekin hasi nintzen. Ideiak gau­zatzeko, prozesuak eramaten zaitu gauza bate­ra edo bestera. Teknika beharrezkoa da, baina pultsioa politagoa da. Erakusketa jarri zenuen iazko Xanistebanetan, Ane Narbarte eta Aitor Etxebesterekin. Zein sentsaziorekin geratu zinen? Oiartzunen falta da berritzaileagoa den arteare­kiko ezagutza. Hizkuntza bat bezala da. Ingelesa ez badakizu, ez da ingelesa kaka bat dela, bai­zik eta zuk ez duzula ulertzen. Ausartu nintzen pixka bat. Ekintza bat egin nuen baserrian, irudi batzuk jarrita horman, audioarekin. Diziplinak nahasten zituen, oso modu xumean. Aita Ugaldetxoko Mikelentxone baserrikoa duzu. Han, ka­ rrera bukaerako proiektua egin zenuen.

Mikelentxoneri buruzko informazio bilatzen ari nintzela, Ardotx eta Larraburu bertsolarien ane­kdota bat topatu nuen, Antonio Zavalaren Xen­pelar eta bere ingurua liburuan. 1869an Mike­lentxone sagardotegia omen zen. Bertsotan ari zirela, Larraburuk gaina hartu eta Ardotxek alde egin zuen. Kanpoan geratu zen, Mikelentxone eta Itxatxo artean, eta Larraburu harri batekin jo zuen buruan. Ez zen ongi geratu. Horren harira, Ardotxek bertso batzuk idatzi zizkion barkame­na eskatuz. Osabak erakutsi zidan non zegoen sagardotegia. Lehen ekonomiaren funtsa zena gaur egun trastero bat da. Proposatu nion hus­tuketa eta ekintza bat egitea, memoria berres­kuratzeko egun batez bazen ere. Barrikotea egin genuen. Familia

guztia inbolukratu zen. Doku­mentazioa bertsoz ere sortu nahi nuen, eta Jon eta Alaia Martin -bigarren lehengusuak izanik- etorri ziren. Lehengusu batek (Haitzol Olaiz) prestatu eta gidatu zuen saioa. Sagardotegia omen zan lana Kordobako le­hiaketa batean saritu zuten gero.

Giro etnologikoa du bideoak, nahi gabekoa. Ho­rrek ere indarra ematen dio. Bi sari zeuden: 15 egilek mintegi batean parte hartzea eta arlo bakoitzeko sari bat. Komunean zerbait duzun beste 15 lagunekin nahastea polita da. Hemen lan hori erakustea erraza da. Baina Kordoban dena azaldu behar duzu. Harrituta zeuden. Orain masterra egiten ari zara, baina baduzu proiekturik buruan? Interesatzen zait memoria indibidual eta kolektiboan ahozkotasunarekin lan egitea, nola berreskuratu daitekeen leku baten izaera. Baserrian zentratuko naiz berriz. Nola zen lehen, orain, zer ari den galtzen, oraindik guraso eta aitona-amonek kontatu dezaketena baina guk ez dugu­na ezagutuko... Bizipen horiek berreskuratu ar­tearen bitartez. Ahots erregistroekin lan egiteko asmoa dut. Artista gazte gisa, nola ikusten duzu Oiartzun?

Picassok zioen inor ez zela jaiotzen txineraz ja­kinda. Artea ere ikasi egin behar da. Kultura bi­sual handia dago, baina ez dakigu ikusten atzean dagoena. Nik bertako gauzak lantzen ditut, be­raz, errazagoa da jendarengana heltzen, identi­fikazioa lortzea. Artea denon kezka iturri diren gauzei buruz ari da: nondik gatozen, nora goa­zen, zer ari garen hemen... Egunerokotasuneko gauza ttikiei mila buelta ematea da, baina beti izan da burbuila bat. GOIATZ labandibar

SEME-ALABAK |

67


Ander Imaz:

ÂŤFrontoietan egoten den giroa ez da diruarekin pagatzenÂť Ander Imaz pilotari oiartzuarrak (Oiartzun, 1994) profesional mailan Asergarcerekin debuta egin zuen 2015eko abenduaren 20an, Madalensoro pilotalekuan. Elezkano II.arekin, Olaetxea eta Aretxabaletaren aurka jokatu zuen, herritarrez inguratuta. Izan ere, Madalensoro pilotalekua oiartzuarrez lepo bete zen herriko pilotariaren debutean. Etxekoen animoekin eta Elezkano aurrelariak lagunduta, errazago irabazi zuen Imazek Olaetxea-Aretxabaletaren aurkako partida, 13-22 hain zuzen. Zorionak, Ander! Profesional mailan jokatzea amets bat betetzea al da? Eskerrik asko! Bada, egia esan nire txikitako ametsa izan da profesional mailara igotzea, eta orain bete dut eta oso pozik nago.

Azaroaren amaieran, afizionatu zinela profesionalekin jokatu zenuen Madalensoron. Abenduan, berriz, debuta egin zenuen. 2015aren amaieran gauzatzea espero al zenuen? Bada, egia esan, lehenengo partida hori ez nuen espero, beraiekin entrenatzen ari nintzen, eta proba moduko bat jarri zidaten. Eta debuta, berriz, inolaz ere ez. Deitu zidatenean debutatu egingo nuela, sekulako poza hartu nuen, ez nuen espero, ez.

68 | SEME-ALABAK


Elezkano II.arekin, Olaetxea eta Aretxabaletaren aurka jokatu zenuen.

Nolako pilotaria zara? Zein dira zure alde onak? Eta hobetzekoak?

Oso partida zaila izango zela ikusten nuen. Izan ere, Elezkano (nire bikotea) oso momentu onean zegoen eta berari laguntzea zen nire asmoa. Asko jokatzea lortu genuen eta 13-22 irabazi genuen. Horrela, itxura ona ematea zen nire desioa eta bete nuen, irabazita gainera.

Beno… dena ematen saiatzen naiz. Nire fuertea, nolabait esateko, eskuineko eskua da, konfiantza gehiago izan dut betidanik esku horrekin eta beharbada hobetzekoa ezkerreko eskua esango nuke, maila hobetzeko eta pixka bat gora egiteko.

Bi urterako kontratua egin didate, lasai hartzeko eta ahalik eta mailarik onena ematen saiatzeko eta gehienbat ikasteko eta lanean orain arte bezala jarraitzeko. Lana ongi eginez gero, zeozer irtengo da. Gogorra izan al da profesional mailara iritsi bitarteko ibilbidea?

Egia esan, iazko urtea niretzat borobila izan zen: 18 final jokatu nituen eta 10 txapel irabaztea lortu nuen, eta gainera… amaieran debuta eta guzti… ezin nion ezer gehiago eskatu urte horri. Dudarik gabe, orain arte bizi izan dudan onena izan da.

Asko gozatzen dut pilotan, oso momentu onak eman dizkit: txapelketa bat irabaztean, lagun asko egiten dituzu…; bestelako momentuak ere badaude, lesioak... Egia esan, gurasoei ere asko eskertzen diet, une orotan toki guztietara lagundu didate… Ea bide berri honetan ere momentu onek irauten duten.

Lehengo urtean jokatu nituen txapelketa guzti-guztiak binaka izan ziren, banakako txapelketak gutxiago daude eta joko mota horretan aurrelarien jokoa nagusi da (atzelaria naiz) atzelarien jokoarekiko; beraz, niri binakako jokoa gustatzen zait eta horretarako prestatzen gara.

Zein aholku eman dizkizute Asegarce enpresako teknikariek?

2015a urte borobila izan da zuretzat. Zenbat txapelketa irabazi zenituen?

Banaka edo binaka. Zein nahiago duzu?

SEME-ALABAK |

69


Lau hilabete daramazu profesionalen munduan. Zer moduz? Ba, egia esan, oso gustura nabil, azkenean pilotari guztientzat eskuetatik ongi egotea da printzipala, eta ongi dauzkat, eta ia astero partida bat jokatzen nabil eta hori konfiantza hartzeko eta oso ongi etortzen da eta, egia esan, oraingoz oso pozik. Pilotarien artean ere giro oso ona daukagu eta horrek ere asko balio du. Bestalde, lehen entrenamendu guztiak Oiartzunen egiten nituen (Oiarpen) eta orain ba Beasainen (fisikoa) eta Tolosako frontoian egiten ditugu entrenamenduak. Lehen afizionatu mailan ere dezente entrenatzekoa nintzen (asko gustatzen zait) eta, beraz, alde horretatik ez dut horrenbesteko aldea sumatu, bai beharbada, profesional mailako entrenamenduak dezente gogorragoak direla eta aurkariak ere bai noski, baina gustura. Zein txapelketatan parte hartu duzu? Nola moldatu zara?

Ba al dago miresten duzun pilotari bat? Txikitatik Titin izan da nire idoloa. Eta orain erretiratu dela, bada, poza handia ematen didate Altuna eta Artola bezalako pilotariek, beraiekin partida dezente jokatua naiz afizionatuetan eta orain, maila horretan ikustea oso pozgarria da.

70 | SEME-ALABAK

Lehendabizi, 2. Mailako bikotekakoan hartu nuen parte, Axier Arteaga debutatu berriarekin, eta sailkatze fase oso ona egin genuen biok, partida guztiak irabaziz, eta partida bakarra galduz (finalerdikoa). Finaletik at geratu ginen, baina biontzat ere esperientzia polita izan zen, eta oso pozik geratu ginen egindako txapelketarekin, biok hasiberriak ginen eta. Txapelketa hasi zenean sinatuko genuen egin genuen papera. Bigarren txapelketa, 2. Mailako buruz burukoa izan zen. Kasu honetan, Axier Arteaga bikote izatetik aurkari izatera pasa zen. Egia


esan, esperantza handirik ez neukan banakako txapelketan, infantil mailatik jokatu gabea nengoen, eta gaur egungo jokoa atzelari garenontzat oso zaila da, baino bueno, Arteagak erraz menderatu ninduen, eta beste esperientzia berri bat niretzat.

Ustekabean Binakako txapelketan parte hartu zenuen finalerdietan, Albisu pilotaria ordezkatuz. Bai, Jon Ander Albisu eskuko minez zebilen, baina ez nuen uste debutatu eta bi hilabetera horrelako partida handirik jarriko zidatenik. Izan ere, enpresan esperientzia gehiagoko jendea zegoelako. Niretzat izugarrizko sorpresa izan zen, badakit nire maila horrelako partidetatik urrun dagoela oraindik, baina ahalik eta gehien laguntzen saiatu nintzen IĂąaki Artolari, baina ez genuen egunik onena izan biok ere eta nahiko erraz galdu genuen, baina niretzat lehen mailako finalerdi bat jokatzeko aukera izatea oso handia izan zen. Atzelari segurua zaitugu. Debutatu zenuenetik jokaturiko hamahiru partidetatik hamar irabazi dituzu.

Bueno‌ oraingoz, egia esan, gauzak espero baina dezente hobeto ateratzen ari zaizkit. Debutatutakoan, beti duzu beldur pixka bat nola erantzungo ote duzun‌ Oraingoz gauzak nahiko ongi atera zaizkit, baina hemen gutxien espero duzunean gauzak okertu egiten dira eta, beraz, lanean jarraitu beharra dago eta momentu onak ahalik eta gehiena disfrutatu. Egia esan, partidak irabazteak ere beste lasaitasun bat ematen dizu partidei aurre egiteko garaian. Zein da zure mezua Oiartzungo pilota eskolako neska-mutikoentzat? Dena ez dela profesionaletara igotzea. Nik zortea eduki dut baina igoko ez banintz ere pilotan jarraituko nuke. Oso kirol polita da, lagun asko egiten dira eta aldageletan eta frontoietan egoten den giroa ez da diruarekin pagatzen. Jaione ugaldebere sarasua

SEME-ALABAK |

71


Alazne Inziarte Agirrezabala Eta ondoren ibilbide luzea egin duzu Oiartzun Kirol Elkartean. Kirolari eta pertsona moduan zer eman dizu futbolak?

Alazne Inziarte Agirrezabalak hamasei urte daramatza OKEn futbolean jokatzen, azken denboraldian Lehenengo Mailan gainera. Taldeak datorren urtean Lehenengo Mailan jarraitzeko txartela lortu du, baina elkarrizketa hau egiten ari ginela Alaznek ez zuen oraindik argi datorren denboraldian taldean jokatzen jarraituko ote duen. Futbolaz, datorren denboraldiari begira dituen asmoez, emakumeak kirolean duen paperaz, feminismoaz eta beste hainbat kontuz galdetu diogu. Txiki-txikitatik datorkizu kirolarekiko zaletasuna eta kirol askotan ibili izan zara, ezta? Jaio nintzenetik beti ibili naiz baloi batekin esku azpian, edozein lekutara joateko beti baloia lagun. Bi urte nituela amak medikuarengana joateko soineko bat jantzi zidan eta kontatzen dit egun osoa gona eskuekin goraka igota, kuleroak erakusten pasatu nuela baloia non zegoen ikusi ahal izateko! Egia da ia kirol guztiak izan ditudala gustuko, esku pilota, judoa, tenisa, pala, eskubaloia, saskibaloia‌ baina txikitatik gustukoena futbola izan dut.

72 | SEME-ALABAK

Ezingo nituzke nahi izanda ere futbolak, edo hobe esanda, talde baten partaide izateak, ematen dituen gauza guztiak hemen esan. Hamasei urte pasatu ditut OKEn jokatzen eta urte hauetan guztietan egindako lagunak dira jaso dudan oparirik handiena. Pertsona oso ezberdinak elkartu izan gara eta denetarik bizi izan dugu: partidak, entrenamenduak, parrandak, afariak, plan ezberdinak‌ Horretaz gain, egoera asko bizitzen dira, batzuk politak eta goxoak eta beste batzuk zailak eta gogorrak, eta egoera horietan guztietan nola jokatzen dudan ikusteko eta konturatzeko balio izan dit. Batzuetan harro sentitu izan naiz neure buruarekin eta beste batzuetan ez, baina betiere ikasteko balio izan dit. Granadako talde batean ere aritu zinen, eta Andaluziako Selekzioan ere bai

Ikasketak bukatu eta nire lagun batek eta nik zerbait ezberdina bizitzeko gogoa genuen. Horregatik bitan pentsatu gabe Granadara bizitzera joatea erabaki eta hala egin genuen. Han, futbolean jokatzen hasi nintzen bertako ekipoan (Granada F.C.), orduan gure moduan bigarren mailan zegoena, eta Gabonak baino lehen Andaluziako selekziora joateko deitu zidaten! Espero gabeko opari bat izan zen. Aurtengo denboraldian Lehenengo Mailan jokatzen aritu zarete eta datorrenean ere hala arituko da taldea. Nola bizi izan duzue aurtengo denboraldia?

Pertsonalki amets bat betetzea izan da. Hamasei urte hauetan sei igoera fase jokatu ondoren, azkenean Lehenengo Mailara igotzea lortu dugu eta bertan jokatzeko aukera eduki dut. Izugarria izan da bidea, eta ahaleginaren oparia aurten jasotzen ari gara Lehenengo Mailako taldeen kontra lehiatuz. Hala ere, urte zaila izan da, maila pertsonalean behintzat. Oso denboraldi luzea izateaz gain, entrenamendu gehiago ere eduki ditugu


eta asteburu askotan bidaiatzen pasatu ditugu ordu gehienak. Horretaz gain, lana egiten dugu gehienok, beraz aisialdirako denbora gutxi geratzen zaigu. Sakrifizio handia egin behar da. Kirolean emakumeek bizi duzuen egoera, gainera, ez da batere erraza, lan asko dago oraindik egiteko, ezta?

Uste dut egoera pixkanaka aldatzen ari dela, baina zoritxarrez oraindik ere lan asko dago egiteko, bai. Gogorrena ezberdin baloratzea da niretzat, hau da, nik egiten dudan esfortzua eta lortutako garaipenak gizartean gutxiago baloratzea emakumea naizelako. Alde horretatik, Lehenengo Mailara igo izanak uste dut eragin handia eduki duela gure lana herrian behintzat baloratua izateko orduan. Aurreko batean eskola kirolean zebiltzan haur batzuk ekipoak egin ondoren batak besteari zera esan zion: “Ni Esty Bajo!” gure ekipoko aurrelaria!! Kar-kar. Eta niri ere mutil kozkor batek eskatu zidan nire argazki bat sinatzeko! Hura harrotasuna nirea!!! Antiju Morik taldeko kide eta sortzaileetako bat ere bazaitugu. Nondik sortu zitzaizuen taldea martxan jartzeko ideia?

Tailer moduko saio batzuk antolatu zituzten herrian emakumearen egoeraren inguruan hausnartzeko eta gonbidatu egin ninduten. Tailer horiek egin eta gero, partaide batzuk feminismoaren inguruan gauza gehiago egiteko gogoarekin geratu ginen, eta horrelaxe hasi ginen gaur egun Antiju Morik taldea dena sortzen. Herrian sona handia hartu du taldeak, kontzientziak astintzeko balio izan du…

Bai, egia da. Egiten dugunagatik zoriontzen gaituen jende asko dago, baina zoritxarrez aurkako iritzi asko ere entzun behar izan ditugu gure ibilbidean, askotan oso gogorrak izan direnak. Askotan hausnartu izan dut horren inguruan, oso zaila egin baitzait ustez gure ideologia bertsu-

ko jendea gure ekintzen kontra entzutea, baina denborarekin ikasi dut nik sentitzen dudan horri garrantzia ematen. Erradikalak deitu izan digute eta 2015ean Euskal Herrian 6 emakume erail zituen matxismoak. Sarri entzuten dugu “zergatik ezin dute gizonek parte hartu Lilatoian?, martxoak 8ko bazkarian?…” baina inork ez digu galdetzen ea zergatik kirol albisteen %5 baino ez zaizkien eskaintzen emakumezkoei edota zer gertatzen den soilik Oiartzunen 27 urruntze agindu egoteko. Ikusi nahi duenak eta hausnartu nahi duenak hausnartuko du eta berdin jarraitu nahi duenak, egoera honetan eroso dagoelako, hala egingo du. Ni ez nago eroso egoera honekin eta horregatik borrokatuko naiz. Gorputz hezkuntzako irakasle lanetan zabiltza. Aurtengo martxoaren 8an zerbait berezia prestatu zenien ikasleei…

Aurten Sasoeta–Zumaburu eskolan nabil lanean, Lasarten, eta martxoaren 8an zerbait antolatu nahi izan genuen ikasleekin egiteko. Bilera batean irakasle bati bururatu zitzaion ikasleei esatea martxoaren 8an lehenengo mailako futbolari bat etorriko zela, baina nor zen esan gabe. Horrela, ikasleak aste guztian eduki genituen pentsatzen zein izango ote zen jokalari hura: Xabi Prieto, Vela, Agirretxe… Eguna iritsi zenean denak lurrean eserita itxaroten zeudela, ni azaldu nintzen, Oiartzungo kamisetarekin eta baloi batekin!! Kar-kar. Hasieran ez zuten sinesten baina azkenean ulertu zuten eta emakumeen eta gizonen artean dauden ezberdintasunez hizketan aritu ginen. Autografoak sinatzen bukatu nuen! Kar-kar!! Datorren denboraldiari begira zer asmo duzu? Futbol taldean jarraituko al duzu?

Egia esan, nik ere ez dakit zer egingo dudan. Ez da batere erabaki erraza, denboraz eta lasai pentsatzeko erabakia da. Asier legorburu

SEME-ALABAK |

73


Agur eta ohore Anixetari Mari Jose Egiazabalek udara honetan bukaera emango dio bere amak, Anixeta Agirrezabalak, hasitako ibilbideari. Egungo Albistur jatetxean hasi eta Klarene Berri etxearen azpiko aldean ibilbide luzea izan du Anixeta jatetxeak. Segidan dituzuen bertsoak Antton Kazabonek egin dituen arren, Anixeta jatetxeko familiaren hitzak dira. Lau bertso hauen bidez, Anixeta jatetxearen ibilbidea gogoratu, eta inguruan izandako guzti-guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, bezero eta lagunengandik jasotakoa nolabait eskertu nahian. Doinua: Bertso polit bat Loriak udan (Bilintx/Benito)

1

3

Albisturren izan ziren gure amaren lehen urratsak une politak une gozoak tarteka une garratzak baina aurrera atera ziren Anixetaren ametsak zartagin bero mokadu goxo eltzekoak eta saltsak. (bis)

Eguneroko ogia izan zen Anixetaren helburu hilabeteko pastela baino hobea baitzen seguru uda eta negu oporrik gabe aste eta asteburu horregatikan oraindik ere bihotz-gogotan zaitugu. (bis)

2

4

Irundarrena Errandonea Xixario eta Xotero hasiera hartan guri laguntzen genituen egunero eta baserritarrak janaren trukean hainbat jenero zenbat bezero zenbat lagun zahar pasatu den harrezkero. (bis)

Lehengo mendeko berrogeigarren hamarkadan hasi zena Mari Joseren eskutik orain amaitzera heldu dena eskerrik asko gure bezero zintzoa izan zarena zuri eskerrak edertu baita Anixetaren izena. (bis) saioa ballesteros

74 | SEME-ALABAK


Oskar Zapirain Herce Ziurrenik, oiartzuar gehienok izan dugu uneren batean Oskar Zapirainen argazkiez gozatzeko aukera, izan ere modu bikainean lortzen du gure inguruko mendi eta basoen xarma, munduan zeharreko gizon-emakumeen singulartasuna eta herrian antolatzen diren kultur ekitaldietako unerik ederrenak kamerarekin harrapatzea.

Nola hasi zinen argazkilaritza munduan? Seguru ez dakit nola… txiki-txikitatik afizioa izan dut, beti kamera txiki batekin ibiltzen nintzen. Nire lehenengo kamera, pixka bat dezentea, analogiko bat izan zen, 1986an erosia. Guztia autodidakta moduan egin dut, zuri-beltzeko diapositibak eta argazkiak errebelatzeko ikastaro bat tarteko, baina bestela dena nire kabuz. Lehenengo kamera hura gordetzen duzu oraindik?

Oraindit gordea dut, bai. Bigarren eskuko kamera bat zen, bi objektiborekin. Egia esan, orain atzera begiratuta ez zen kamara oso-oso on bat, baina bere garairako dezente samarra bai… Oiartzungo parajeak askotan agertzen dira zure argazkietan.

Bai, Oihaleku batez ere. Lehenago erretratua asko gustatzen zitzaidan, baina gaur egun oso gutxi egiten dut. Mendiei eta, batez ere, basoei argazkiak ateratzea gustatzen zait: aitzakia horrekin mendi buelta bat egin, argazki batzuk bota… Aiako Harria badugu oiartzuarrok irudi garrantzitsu moduan, baina ez diot puntua hartu oraindik: ahalegin asko egin ditut, gustuko bizpahiru argazki ere baditut, baina, esan bezala, puntua ez diot harrapatu oraindik, ez pentsa… hobeto sentitzen naiz basoko argazkiekin, laino tartean… Bestela itsasora ere gustura joaten naiz, itsasoko argazkiak gustatzen zaizkit, baina gertutasunagatik gehiago jotzen dut gure ingurura, mendira, basora.

Bidaietan, ordea, Afrikan edota Asian, pertsonen erretratu asko ateratzen dituzu, ezta? Erretratuak badu zerbait berezia, pertsona momentu berezi horretan harrapatzea lortzen duzunean... Afrikako eta Asiako zenbait tokitako jendearen ezaugarriek, hazpegiek, agian gehiago erakartzen naute, desberdintasuna-edo izango da. Hemen ere erretratuak egiten ditut tarteka, baina pertsona oso konkretuekin, bereziki aukeratuak…

Argazkilaritza zalea ere izango zara noski. Baduzu argazkilari gustukorik, erreferentzialik? Asko gustatzen zait Sebastian Salgado, brasildarra, eta baita gerretan-eta ibiltzen diren argazkilari bikain batzuk ere…Chema Madozek dituen ideiak zoragarriak iruditzen zaizkit, bere argazkiek sinpleak dirudite, baina ikusten dituzunean pentsaten duzu, “ostras, berari okurritu zaio”. Aukera dudanean inguruko erakusketak ikustera joaten naiz, baina, egia esan, ez zait iristen argazki erakusketen informazio askorik. Asko tabernetan egiten dira, eta zabaltzen ez dira hain errazak. Areto handiagotan, Kusaalean-eta egiten direnean joaten naiz tarteka. Historian zehar egin diren guztien artean baduzu argazki kuttunik?

Sebastian Salgadoren batzuk bai. Brasilgo Lurrik Gabeko mugimenduaren mobilizazio horietan ateratako argazkiren bat, eta 1984an Afrikako gosete handien inguruan ateratako argazki batzuk asko eragin zidaten. Minas Gerais, BrasilSEME-ALABAK |

75


go meategi batean ateratako argazki batzuk ere asko gustatu zitzaizkidan. Bestalde, oso gogoangarria da neska afganiarraren argazki hura, badira horrelako batzuk… Lehiaketetan parte hartzeko ohitura baduzu?

Ez pentsa. Sari txikiren bat irabazi dut, argazki lehiaketa txikiren bat, baina ez naiz oso lehiaketa zalea. Bidaltzen ditut argazkiak inguruko lehiaketetara, Tolosa, Legazpi… baina askotan jendeak bultzatuta izaten da. Ez naiz oso zalea. Oiartzunen epaitu zuten lehen intsumisoa izan zinen. Nola gogoratzen duzu garai hura?

Gogorra izan zen. Asko borrokatu behar izan genuen. Ni 1993an epaitu ninduten. Aurretik egon ziren anmistiatutako batzuk, baina epaiketak hasi zirenetik bigarrena izan nintzen ni Gipuzkoan. Asko prestatu behar izan genuen epaiketa, baina uste dut lagungarri izan zela ondoren etorritakoentzat. Lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri zidaten hasieran, baina fiskalaren errekurtsoaren ondoren, bi urte, lau hilabete eta egun bateko sententzia jarri zidaten. Hala ere, ez dakit zergatik, ez nuen jaso kartzelaratze agindua, abokatuak indultu eskaera egin zuen, eta ez dakit nola artxibatu egin zen kontua. Ni ez nintzen kartzelara joan, baina nire hurrengoa, Iñaki Kamatxo oreretarra, kartzelera joan zen. Nire aurretik epaitu zutena ere 4 hilabetera kondenatu zuten, baina fiskalak ez zuen errekurritu eta ez zen barrura sartu. Ondorengoak asko sartu ziren, Oiartzunen adibidez Xolomo sartu zen, 12 hilabeteko sententzia zuen, berez ez zuen kartzelera joan behar, baina azkenean hilabete batzuk egin zituen Martutenen, hirugarren gradua lortu zuen arte.

Intsumiso egin aurretik kontzientzia eragozle egin nintzen, eta Cuencara bidali ninuten gizarte-lan behartuak egitera, baina hori ere, derrigor egin behar hori, ez nuen onartu eta zuzenean intsumiso egin nintzen. Denda ere badaukazu, Baobab, eta Iturri merkataritza elkarteko kide ere bazara. Nola ikusten duzu merkataritza txikiaren egoera Oiartzunen?

Panorama nahiko beltza ikusten dut. Oiartzunen merkatari txikiok nahiko lan dugu aurrera ateratzeko. Handi asko ditugu inguruan, gero eta gehiago. Ez dakit Gipuzkoan izango ote den Oiartzunek bezainbeste merkataritzagune handi duen herririk. Oiartzun herri bezala nahiko irekia da gainera,

76 | SEME-ALABAK

auzotan banatua, ez Errenteria bezala adibidez, dena leku berean kontzentratzen dela. Urte gutxitan komertzio asko galdu dira plaza inguruan eta merkataritza txiki horrek bizitza handia ematen dio inguruari. Egia da bertako produktuak kontsumitzearen inguruko kontzientzia handitzen ari dela gure inguruan, baina luze joango da hori oraindik… Jendeak uste du bertakoa izateagatik garestiagoa izan behar duela produktuak, baina hori ez da horrela, nahiz orokorrean hori uste. Gainera, tratua oso desberdina da, gertukoa. Oiartzunen joera handia izan dugu, bestalde, inguruko herrietara erostera joatekoa. Nire sektorean, gainera, ezin da kate handiekin konpetitu. Saiatzen naiz marka txikiekin lan egiten, pertsonalagoak direnak, baina zaila da. Beldurra ematen dit dendek erreleborik ez edukitzeak. Herri askotan gertatu da dendak itxi, erreleborik ez, eta gero falta sumatzea. Asko borrokatu beharko dugu, tratu zuzena eta kalitatezko zerbitzua eskainiz, baina badut esperantza, bai. Aberastu ez gara egingo, baina aurrera egingo dugula uste dut. Plazan ere ikusten zaitugu egunkariak saltzen…

30 urtetik gora goaz hor lanean. Familia hasi zen, eta hasieran laguntzen hasi nintzen. Aste barruan nire anaiarekin aritzen naiz lanean txandaka. Jaitsi da pixka bat, baina oraindik bada paperean irakurtzea gustatzen zaion jende asko. Dendetara ere banatzen dugu, haiek etortzen dira egunkarien bila eta beren bezeroei saltzen dizkiete. Aurrera begira baduzu argazkilaritzarekin lotutako proiekturik esku artean?

Ez dut proiektu zehatzik. Ideia asko ditut buruan, baina denbora kontua izaten da askotan. Laborategia, zuri-beltzekoa, mantentzen dut lagun baten pabiloian, baina aspaldi ez naiz hara sartu. Laborategiko lana berrartu nahi dut, xarma berezia du papera likidotan sartu eta irudia nola ateratzen den ikusteak. Magia txiki horren falta sumatzen dut. Digitalak beste abantaila batzuk ditu, baina eskuz egindako zuri-beltzekoek xarma berezia dute. Bestalde, lan handia dut errebelatuak dauzkadan argazkiak digitalizatzen. Duela hilabete bat edo hasi nintzen berreskuratze lan horretan, negatibo eta diapositiba guztiekin lanean. Denbora asko ematen du, baina, pixkanaka, piskanaka, hori ere egin nahi dut. Asier legorburu


SEME-ALABAK |

77


Joxe Lasa Lekuona ‘Axeigorri’ tik erauzi zioten. Argi geratu zitzaidan gauzak pentsatzen zenituen bezala ahora etortzen zitzaizkizunean nondik zetorkizun. Zure aitona bezalakoa zinen horretan behintzat. Sekula ez atzetik, beti aurpegiz eta maliziarik gabe. Kontuak beti argi eta momentuan.

Aizarten geunden. Ez dakit zergatik. Ez ginen inoiz biok bakarrik hain naturalki paseatzera joan. Ez ginen inoiz gehiago joango gainera.

Egia esan, Aizarte zenaren pareten inguruan geunden, lau pareta erori eta sasiek hartuen inguruan, Axeigorri gainean. Biak zutik, biak isilik, biak Irun aldera begira.

Haurra zineneko kontuak kontatzen hasi zinen bat-batean nostalgiak barrena zirikatzen zizularik. 6 urte zenituen bibote fin, zaindu eta orraztua zuen zure aitonari lagunduz artaldea mendian gora eta berriz etxera nola ibiltzen zinen gogoratu zenuenean. 1934. Gerra aurretik. Haurtzaro zoriontsu hartan, zure osaba etorri zitzaizula gogoratu zinen bi urte geroago Hohner-Preciosa txiki batekin; 21 botoi, 8 baxu. Baina soinu atseginarekin batera, txapelgorrien orrua ere iritsi zen Axeigorrira eta zure aitonarekin maitatu zenituen ardiak baimenik eskatu gabe hartu zituzten. Hartu eta eraman. Eta zure aitonak protesta murritz bat egin zuen, protesta izutu bat, protesta isila... baina protesta. Eta txapelgorriek bibotea erro-

78 | SEME-ALABAK

Amonak esan didanez, Axeigorritik pasatzean maiz ikusten omen zen mutil koxkor bat, gorotz pilaren atzean ikusten ez zitzaiola, bera bakar-bakarrik goldean. Jo eta ke lanean beti. Eta oraintxe joango zen mutil koxkor hura ere Irun aldera, Olaberrira esnea saltzera bere ama eta arreba zaharrena, Estefana, lagun. Eta garaia zetorrenean, arbola gainera igo, bi gerezi ahora eta lau poltsara, eta ondoren haiek saltzera Irunera beste behin. Eta tartea zegoenean Hohner-Preciosa kantari jarriko zenuen segur aski, zure osabari entzundako kantuak saiatuz, belarriak entzuten zuena behatzetara eramanez.

Horrelaxe pasa omen zenuten gerra ondorena. Altzikoak Gurutzera eta Axeigorrikoak Irunera. Gaur egun daukagun komodidaderik gabe. Tartean zerri bat hil eta lehenengo odolkiak apaizari. Ez urik, ez argirik‌ jatekoa ere besteei saldu behar arropak erosiko bazenituzten. Hanka hutsik segan ikusten ditugu gaur, baina zuek beste erremediorik gabe ibiltzen zineten, ez hala aukeratu zenutelako. Eta ilunabarra iristean Hohner-Preciosa dantzan. Halako batean hiru lerroko Paolo Soprania iritsi zen zure eskuetara. Kontatu zenidan nondik eta nola, baina ahaztua daukat. Hori ez zenidan Aizarten kontatu. Irun-Bidasoa aldean soinu handia indartsu sartua zen, trikitilariak gutxi. Eta baserri giroetan, berriz, pobrearen pianoa. Baina zure izaera aberatsaren erakusgarri edo, alde batekoak eta bestekoak lagun izan dituzun horrek, soinua ere horrelakoa iritsi zitzaizun eskuetara: eskuin botoiak soinu txikiarenak eta baxuak soinu handiarenak. Horrelaxe gogoratzen zaitut zu ere, edozeinekin konforme beti, edonor dantzan jartzen beti, denon gustua egiteko gai.


Gogoratzen zara Pikoketara joaten ginenean? Etxekoa bazina bezala sartzen zinen zu han. Nik ez nuen oso ondo ulertzen hori, lotsagabekeriatzat hartzen nuen sukaldean sartzen zinenean bertako alabak aizkatuz. Oilategian azeria! Eta geroago ulertu nuen, gaztetan zure soinua bizkarrean hartu eta jaiero Pikoketara joaten zinelako zela. Etxekoa zinen, bai. Jaiero festa jartzen zenuen tragoaren truke. Patrika hutsik joan eta hutsik ekarri, baina bihotza pozez beteta inguruko gazte guztiak dantzan jartzen zenituelako. Eta tarteka handik ere bikoteren bat sortuko zen. Zer dago ba ederragorik zure lanarekin beste guztiak disfrutatzen ikusita! Hori ere zugandik ikasi dut nik: daukazun alaitasun guztia besteei ematen. Hori egin zenuen zuk ezagutu zaitudan artean. Tartean zuk ere deskantsu egingo zenuen eta Txikierdira joango zinen. Handik bueltan heldu zinela Galdosenean Altziko Tomaxarekin eta Antsillesko Donatarekin egin zenuen topo behin. Amonak horrela kontatu dit. Eta Donatak Tomaxa lagundu beharrean etxera, zeu bidali zintuen bidelagun. Zuk 17 urte eta Tomaxak 15. Mutur xorrotxa omen zenuen orduan. Argala. Begi urdin bizi-biziak. Amonak 15 urtekoaren begiz ikusten zaitu oraindik. Handik aurrerakoen detaile handirik kontatu beharrik gabe, badakit, Donata eta Tomaxa nora, zu hara ibiltzen zinela. Edo alderantziz. Eta azkenean ezkontzea erabaki zenuten. Ezer

ez patrikan. Lanik ere apenas. Nora joanik ere ez zeneukaten. Baina elkar maite zenuten, eta elkar maite duzue oraindik.

Oiartzungo elizan meza. Axeigorrin bazkaria. Eta noski, soinurik ez zen falta izan egun hartan ere. Axeigorriko familia dantzari amorratuak izaki, egun hartan entzuten ziren orpo soinuekin Aizaben ere dantzan izango ziren. Soinujolea ere beldurtu omen zenuten, salako lurra erori beharrean zela zuen hanka jokoekin eta, ukuiluan dantzan bukatuko zenutelakoan. Bi bertsolari ere ekarri omen zenituzten. Horrelaxe ezagutu ditut Altzin bazkari guztiak, zuen ezkontza hura bizi guztian luzatu izan balitz bezala. Ezer ospatu beharrik gabeko ospakizunak ziren haiek. Baina sotoan dantzan, hori bai. Beherago joateko beldurrik gabe.

Altziko alaba bakarrarekin ezkonduta, beste 8 gizon mutilzahar edo ezkongai artera iritsi zinen bat-batean. Eta zure alaitasunak eta kezkak isilik gordetzen ikasi zenuen. Nik ezagutu zintudanean ere horrelakoa zinen, zure penak zuretzat gordetzen zenituena. Eta nik ere zurekin ikasi nuen. Egoera hartan, segur aski, Tomaxarentzat izan zitekeen gizonik hoberena zinela ere erakutsi beharko zenuen, eta egiten zenituen guztiak perfekzioz betetzen hasi zinen. Gogoratzen zara egin zenidan arrasteluaz? Niri ez zait ahazten. Perfektua. 10 urteko mutil koxkor baten neurrikoa. Ez luzeagoa ez motzagoa. Metrorik ere ez zenuen erabili ni neurtzeko. Etxeko SEME-ALABAK |

79


bazterrak eta erreminta guztiak ondo lerrokatuak, garbi, zorrotz, bakoitza bere tokian eta toki bat bakoitzarentzat gogoratzen ditut zurekin. Pentsa! Inork ez dugu zuk bezala sega pikatzen ikasi. Ez genuen beharrik eta. Zu zeunden.

Eta urte haietan guztietan zure soinuak ere ganbaran gorde zenituen. Haiek ere isilik. Altzin zurekin entzuten zen soinu bakarra goizeko 05:00etan entzungo zen seguruenik. Luzuriagara lanean hasi zinenean, Pasaiara edo Lasartera, hasieran bizikletaz eta ondoren motoan joaten zineneko hotsak izango ziren. Baserritik atera eta ziutatera. 12 ordu lanean egunero. Larunbatak ere bai. Gogorra, baina aldi berean pozik egon behar. Han ere, garabi gidari perfektua bihurtu zinen. Altzi gizonez hustuz zihoan neurri berdinean etorri ziren Tomaxi eta Nikolas. Neska-mutiko ederrak. Beltx-beltxak biak. Zure alaitasuna geneetan ekarriko zuten eta etxeko bazterrak ere bihurrikeriaz eta alaitasunez bete zituzten. Urte haietan bazenuen hala ere har bat zure barrenean ezin askatu, eta ganbaratik Hohner-Preciosa jaitsi zenuen, beltxaran haietako batek berriz ere hautsak astinduko zituelakoan. Dios te Salve ikasi omen zuten biek. Baina horretan geratu ziren. Nonbait, ez zeukaten zure osabak zuri pasa zizun zera hura. Dantzarako bai, dantzarako bazuten gogoa, Axeigorriko odola zainetan. Eta Paolo Soprani zaharra, erdia eta erdia zen hura, nonbait ez zegoen modan, edo ez zuen zure gustuko soinurik ateratzen, edo pipiak bere lana egiten hasiak ziren. Ez dakit. Hura ere bitartean isilik. Urte batzuk pasako ziren duroz duro gordetzen joan eta Donostiako Egia auzoan Marcelino Larrinagak zuen dendara iritsi zinenean. Ilusio guztiarekin gordetzen joan zinen poltsa erakutsi zenion, baina hark ezetz, gutxiegi zeneukala. Kontatu zenidan hura konbentzitzen saiatu zinela. Aurrerago gehiago ekarriko zeniola. Baina ezer ez. Eskas zeneukan. Etsita dendatik ateratzen ari zinela, barrutik oihu egin, eta piezatarako erabiltzen zuen Paolo Soprani gorri bat eskaini zizun diru haren truke, baina astebete beranduago emango zizula. Nire ustez, Marcelinok zerbait ikusi zuen zure begi zurietan. Edo zure behatzetan. Agian zure harra ikusi zuen. Edo zure osabarengandik jasotako zera hura.

80 | SEME-ALABAK

Eta hor hasi zinen berriz moda-modako kantuak ikasten, gazte zinenekoei hautsa kentzen. Eta bazterrak alaitzen. Berriz alai. Berriz soinulari. Berriz zu. Momentu horretan ezagutu zintudan nik. Etxeko bazkari edo afariak gidatzen zituen zuzendari gisa. Errenteriako kabalgatan, Irungo euskal jiran, puska biltzen ihoteetan protagonista zen hura. Altzi beti jendez beteta, denak bertara etortzeko desiratzen. Jatekoa bukatu orduko, kafea hartzeko denborarik ere gabe, trikitixaren soinua behatzetan, belarrietan eta hanketan. Eta zure atzean beti amona, zu babestuz, etxekoak babestuz, isilean zutaz harro. Kalean ikusi eta ezagutzen zintuzten pertsona guztiek agurtzen zintuzten. Denek maite zintuzten. Denentzat bazenuen maitasunik zuk ere egia esan. Axeigorrin zure aitonarekin hasi, Pikoketatik pasa eta Luzuriagan jubilatu zinen arte ezagutu zenituenak kategoria berdinekoak ziren zuretzat, bereizketarik gabe. Bakoitzari zer esan bazenekien zuk. Beti zirikatzen. Beti adarra jotzen. Nola ez zenuen ba Altzi beteko! Azken egunean berriz Altzi bete beharrean Oiartzungo eliza bete zenuen zuk. Maite zintugun guztiak han geunden. Zure soinua ere han izan zen. Jendea kalejiraren erritmoan txaloka jarri zenuen zuk zure azken egunean. Hohner-Preciosa isilik dago orain. Paolo Soprani zahar hura ere pipiak eramana du ia. Baina Paolo Soprani gorria, hainbeste esfortzurekin lortutako soinu hura, zure azken egunean marrantaz agurtu zintuena, ez da isildu. Eta ez da isilduko gure eskuetan dagoen bitartean. Zugandik entzundakoak jotzen jarraitzen du. Zugandik jasotako alaitasuna ematen jarraitzen du. Aizarten ginela, aspaldian zure barrenean gordetzen ikasi zenituen kontu haiek denak kontatzen hasi zinenean, ulertu nuen, zuk, amonak, amak edo aitak, bizi izan dituzuen guztien ondorio naizela. Han ikasi nuen nire baitan zaudela zu. Andoitz Antzizar Lasa


Xoterone dendako bi ahizpak: Tiburtxi eta Maria Luisa.

ÂŤXoteroenea dendan denetarik saltzen genuen; senide bakoitza gai batean zen adituaÂť

TIBURTXI ADURIZ URDANPILLETA Oiartzungo alaba, Tiburtxi Aduriz Urdanpilleta 40 urtez Altzibar auzoko Xoteroeneko dendaria izan da bere anai-arrebekin, Joxe Manuel eta Maria Luisarekin, hain zuzen. Atzerantz begiratzen badugu, Oiartzungo kaleak hartzen zituzten dendak orain ez daude, pixkanaka desagertzen joan baitira, batez ere auzo-dendak. Horixe gertatu zitzaion Xoteroneko dendari ere. Auzo-denda horiek nolakoak ziren jakiteko, Tiburtxirekin elkartzea esperientzia interesgarria da, beste garai batera eraman gaitzakeena, eta hori egin dugu. Hara gure galderei Tiburtxik emandako erantzunak.

SEME-ALABAK |

81


Oiartzuarra zaitugu, Tiburtxi. Baina emango al zeniguke zure etxearen eta familiaren berri. Ni, Tiburtxi Aduriz Urdanpilleta, Altzibar auzoko Pontxene (Xoteroenea) etxean jaio nintzen, 1933ko urriaren 9an. Gure aita, Sotero Aduriz Aranburu, Adurizenea sagardotegikoa zen eta ama, berriz, Kontxita Urdanpilleta Escudero zen. Lau senide ginen: Joxe Manuel, Maria Luisa, ni neu hirugarrena eta Juanito Aduriz, bake-epailea. Hasiera batean, Torretxikin bizi izan baginen ere, berehala mudatu ginen familia osoa Pontxene etxera. Geroztik hementxe bizi naiz.

Zer-nolako oroitzapenak dauzkazu umetako garaiez? Bihurria omen zinen… Traste samarra nintzen. Mañoli Urdanpilleta lehengusuarekin egiten nituen tratu gaitzak. Gogoratzen dut egun batean jostatzen ari ginela ilea moztu niola. Gero, etxera joateko beldurrez zegoen eta etxeratu orduko ohean sartu zen. Martingala ederra, baina amak segituan ikusi eta a zer-nolako bronkatzarra jaso genuen. Nik esandako guztia egiten zuen hark. Beste batean, esate baterako, gure beheko sotoan sagardotegia genuen eta inork ikusi gabe upel bat ireki genuen eta gero ziria ezin sartu. Hura festa antolatu genuen Mañolik eta biok! Izan ere, biok geunden tokian bihurrikerietan beti. Iturriozko Garbuno baserrian ere egin genuen zerbait ere. Han beheko sua zuten eta han ere saltsetan ibili ginen: egunkariak hartu eta zigarro moduan jarri, su eman… Han ere sortu genuen saltsa. Mañoliri bere amak errieta gaitzak ematen zizkion, baina beti elkarrekin bukatzen genuen. Ugaldetxoko lehengusuekin ere badituzu pasadizo politak

Bai, Garroko lehengusuekin oso harreman polita genuen. Hango festetan, samieletan, ni han gelditzea nahi izaten zuten, oso ongi pasatzen baikenuen. Beheko koartoan pasatzen genuen gaua, ia lorik hartu gabe. Arantxa, Kontxi… lehengusuak hantxe inguruan izaten nituen, juerga ederrean ibiltzen ginen. Eta eskolako garaiak?

Eskolan, Oiartzungo Ospitale zaharrean ibili nintzen hamalau urte arte. Arratsaldero-a-

82 | SEME-ALABAK

rratsaldero laborea egiten genuen, josten zer edo zer ikasten saiatzen ginen. Gero mojetara joan nintzen, Donostiara. Asko faltatzen nuen arratsaldez eskolan. Jostatzera hanka egiten bainuen. Pilotan ibiltzen nintzen, arrunt gustura. Harrapatzen nuen baten bat eta harekin ibiltzen ginen. Ona nintzen, gainera. Ez da nik esaten dutelako baina... Mutilen artean ederki moldatzen nintzen. Anaiaren kontra ere jokatzen nuen. Aisa irabazten nion. Haserrealdi galantak izaten zituen Juanitok. Aldapako frontoian ere ibiltzen ginen pilotan, hango aitona etortzen zen bitartean. Gu aurrean bidaltzeko gauza onik ez zuen besterik, inolaz ere. Neska kozkorretan zer egiten zenuten igandeetan? Igandeetan, Altzibar auzoan dantza izaten zen, plazan bertan. Dantza suelto eta lotuan, ttunttuna eta baltsean. Bikondoak jotzen zuen, oholtza ttiki baten gainean, egun zarranbiloak dauden inguru horretan.

Xoteroneko denda zure gurasoek jarri zuten martxan. Gure etxeko beheko partean sagardotegia genuen eta gero han denda ireki zuten gure gurasoek. Goizeko 06:00etarako zabaltzen zituzten ateak, oso goiz beti. Menditarrak izaten ziren lehenak ailegatzen; hementxe bertan aldatzen zituzten oinetakoak. Mendiko botak kendu eta kalera igotzeko oinetakoak jantzi. Goizerako kafea, salda beroa, dena pronto izaten zuten nire gurasoek. Pontxeak ere eskaintzen zituzten.

Zure gurasoen garaian kutxa gotorra (caja fuerte) eta dena ba omen zuten. Bai, halaxe da. Zenbait baserritar mendian ibiltzen ziren lan gogorrak egiten eta ateratzen zuten diru pizarra hona ekartzen zuten, kutxa gotorrean gordetzeko. Izebaren koartoan egoten zen. Nonbait ez ziren ausartzen baserrian gordetzera eta guri uzten ziguten. Zure ama, Kontxita Urdanpilleta, oso sukaldari aparta omen zen.

Bai, lan ikaragarria egiten zuen. Denetik ekartzen zioten preparatzeko: usoak, untxiak, oiloak… Eta denak kazuelan mimo handiz ma-


neatzen zituen. Hura sakrifizio handia izaten zen guretzat, batez ere hegaztiak prestatu behar zirenean‌ denak lumatu behar ziren, ez pentsa. Hantxe aritzen ginen gu ere amari laguntzen.

Amak beti izaten zuen eltzekoren bat prestatua eta bezeroekin konfiantza handia izaten genuen eta aitarekin batera bazkaltzen zuten askok eta askok. Bestalde, garai hartan denetik bagenuen. Telefonoaren zerbitzua ere eskaintzen genuen, taxiari deitu... Indizioak jartzen genituen, koaderno batean apuntatzen genuen zeinek etorri behar zuen indizioa jartzera eta orduan etxean denak bagenekin ordu horretan komunak libre eta txukun egon behar zuela, xiringak noski prestatuak zeuden ongi irakinda. Sagardo garaia gustukoa al zenuen?

Ez horixe, ez nuen gustuko. Pentsatu egunero 500 botila garbitu, botilaratu eta berriro gora, iturria goian baikenuen.

Xoteroneko dendak arrakasta handia izan zuen XX. mendearen bigarren erdian Oiartzunen. Xoterone dendako Sotero Aduriz Aranbururen salbokonduktoa, muga pasa behar baitzuen dendarako jeneroa erosteko (1949).

Kontxita Urdanpilleta Escuderoren nortasun agiria (1942).

Bai, halaxe da. Hiru senide aritzen ginen dendan: Joxe Manuel, Maria Luisa eta ni neu. Dendan denetarik saltzen genuen eta senide bakoitza gai batzuetan zen aditua. Esate baterako, Jose Manuel burdindegiaz arduratzen zen, baita armategiaz ere. Ehizako kartutxo pila ederra saltzen genuen urtero, ehiza garaian, ene! Mendiko lanabesak ere saltzen genituen eta anaia zen horien arduradun. Elizondoko feriara joaten zen erosketak egitera gero gure etxean saltzeko. Fundamentu handiko pertsona zen. Gasolindegia ere izan genuen, atera kontu! Ni neu janari-dendaz arduratzen nintzen: fruta, ogia, kontserbak‌ Beste saltzaile batzuekin nuen tratua. Ahizpa Maria Luisak, berriz, arropak, oinetakoak, drogeria‌ zituen gustuko eta haietaz arduratzen zen. Nolabait esateko, senide bakoitzak bazuen bere espezialitatea.

SEME-ALABAK |

83


Joxe Manuel, Xoteroneko dendan.

Zerbait behar izanez gero Xoteroneko dendara joatea komeni zen, hortaz. Bai horixe! Denetik bagenuen: janari-denda; mertzeria, hariak, puntillak, oihalak, orratzak, josteko behar zen guztia; laneko arropa eta bestelakoak ere, hala nola kamisoiak, paineluak, alkandorak, kuleroak, jantziak egiteko oihalak; drogeriako gauzak, kolonia, orraziak, zepiloak; imitaziozko bitxiak ere ez ziren falta Xoteroenean, belarritakoak, kate finak, paparreko orratzak, ileko zintak; periodikoa ere bazen gurean; baserriko tresnak, zer esanik ez; ikatza; tabakoa, puruak; arma-denda ere bagenuen, kartutxoak ehizirako‌ A! eta gasolindegia ahazten zait. Dendarekin batera sagardotegiak ere aurrera egin al zuen?

Bai, bai. Supermerkatu baten antzekoa zen, denetarik genuen eta. Basoerdiak ere jartzen genituen‌ Pentsa, larunbat arratsaldeetan eta igande goizetan ere zabalik izaten genuen Xoteroneko denda. Zein ordutegi izaten zenuten dendan?

Goizean goiz zabaltzen genuen denda eta ilunabarreko 20:00-20:30 izaten ziren ixteko. Hiru senideak batera aritzen ginen. Bezeroak

84 | SEME-ALABAK

Tiburtxi, Xoteroneko dendan.

izugarri mimatzen genituen. Haiek zer eskatuko‌ guk huraxe ekartzen genuen. Dendak ez zen deus falta. Garai hartan Altzibar auzoan Xoterone dendaz gain zer zegoen?

Bazeuden, bai, denda koxkor batzuk. Irundarrenen taberna eta estankoa zegoen; Xixario Zalakainek harategia zeukan; Zalakain errementaria ere hor zegoen; Sein karrozeria; Albisturrenean Anixeta Agirrezabalak taberna zeukan; gero, Galtzata baserriko Donatak arrandegia jarri zuen; taxi zerbitzua ere bazegoen Martintxo plazan. Altzibar auzora 1960ko hamarkadan kanpotar ugari etorri zen bizitzera, lan bila heldu zirenak.

Bai, asko etorri ziren garai hartan. Gaztelakoak, gailegoak... Oso behartsuak ziren. Haiei laguntzen ere aritu ginen. Hasiera batean, ezin izaten zituzten kontuak pagatu eta liburu batean apuntatzen genuen. Ordaindutakoan, berriz, azkar urratu. Dendako liburu handia izaten zen. Tiburtxi, Lezoko Santo Kriston ezkondu zinen.


Tiburtxi etaBixente Larrañaga ezkondu ziren eguna (1956). Tiburtxi eta Bixente, seme-alabekin.

Joxe Manuel Aduriz, Xoteronekoa.

Ataungo Bixente Larrañaga zen nire senargaia eta Lezoko Santo Kriston ezkondu ginen biok. Ataundarra bazen ere, Errenterian bizi zen ezagutu ginenean. Mendian elkar ezagutu genuen.

Nire gurasoak ere Lezon ezkondu ziren eta haiek bezala guk ere Lezon ezkontzea erabaki genuen. Seat 600 bat bagenuen ordurako eta Madrilera egin genuen eztei-bidaia. Garai hartan, senarrak Lezon zuen tailerra eta hantxe egiten zuen lana. Lau seme-alaba izan zenituen.

Bai, etxeko festa ziren. Zaharrena Mari Kontxi; bigarrena Alberto; hirugarrena Mailu eta txikiena Mentxu. Horiek ikasten jarraitu zuten handitan. Dendan laguntzen al zuten seme-alabek?

Behin koxkortuta laguntzen zuten, bai horixe. Haien lanak izaten ziren: azukrea kiloko zorroetan sartu, kafea igo, arrautzak garbitu, ogiak kontatu… Horrelako lanetan. Diru kontuetan ez ziren ibiltzen. Horretan Joxe Manuel anaia zen arduraduna.

Joxe Manuel anaia 1998an hil zen. Bai, eta Maria Luisa ahizpa gaixotzen hasi zenean nik beste bi urte iraun nuen dendan lanean eta, azkenean, ixtea erabaki nuen. Ordurako Mamut bezalako supermerkatuek min handia egiten ziguten. Poliki-poliki bezeroak ohiturak aldatzen hasi ziren eta… Guk gure lana egina genuen ordurako eta agurtzeko tenorea iritsi zitzaigun.

Tiburtxi oso ezaguna da Oiartzunen, bereziki Altzibar auzoan eta oraindik herriko jendea asko gogoratzen da harekin, nahiz eta urte batzuk pasa diren denda itxi zuenetik. Izan ere, bere denda Oiartzungo ospetsuenetarikoa izan zela esan dezakegu. JAIONE UGALDEBERE SARASUA

SEME-ALABAK |

85



Kultura


Musikaren jira-bira Bidaiatxo batekin hasiko dugu musikaren mundura hurbiltzeko istorioa. Jakin badakigu Euskal Herrian musikak, kantagintzak, bertsolaritzak… ahozko literaturak izan duen tradizioa. Baina honako hau ez da tradizio hutsean geratu, garatzen eta egoera berrietara moldatzen jakin du. Hasiera batean idatziz jaso ezin zen hura guztia belaunaldiz belaunaldi pasatzeko erabiltzen ziren kantak tradizio eta ohiturekin, gure historiarekin lotzetik musika, letrak; hau da, kantuak jostetarako edota atseginerako izateraino. Hori dela eta, gaur egun musika munduan puri-purian ditugun hiru talde oiartzuarri eskainiko diogu hemen tartetxoa: Autobus magikoa, Beira eta John Berkhout.

Autobus magikoa

Autobus magikoa bost oiartzuarrek osatzen duten musika taldea da (argazkian behetik gora): Julen, baxu-jole leiala; Gotzon, abeslaria, ‘showman’a eta letrak idazten hasi zenetako bat; Paul, bateria-jolea nahiz eta taldea jotzen hasi baino zazpi hilabete lehenago hasi zen bateria jotzen, ongi daramaki; Xabi, gitarra-jolea eta soloak; Beñat gitarra eta koroak egiten dituena eta Gotzonekin batera kantak sortzen dituena. Beraien musika ska-reggae moduan definitzen dute askok.

88 | KULTURA

Nola elkartu zineten? “Kalean elkartu ginen, baina elkartu ginenerako ez genekien elkartu ginenik”, diote. Istripu zoragarri baten moduan deskribatzen dute euren elkarketa. Musika zela medio lagun talde bat arratsaldero-arratsaldero Ibargaingo parkean geratzen hasi zen. Eta kontua itxura ona hartzen hasi zen, musika polita eta erakargarria bihurtzen. Azkenean ordu asko sartu dituzte batera talde bat zirenik edo izango zirenik konturatu gabe. Baina, halako batean, bateriarik ez zutela jabetu ziren. Gotzonek bateria jotzen bai baitaki, baina abesteko ere bera zegoen eta Paulen laguntza izan dute bateriarekin.

Lehenengo kontzertua Ugaldetxon izan zen, festetan, baina horrek lehenago elkartu eta kantak sortzea eskatzen du, ezta?

Ez dira ados jartzen noiz hasi ziren denak elkarrekin kantak sortu eta talde gisa funtzionatzen, baina gutxi gorabehera 2015. urteko hasiera aldean. Halere, kantak itxura hartzen hasi zirenerako, Aste Santua gainean zuten. Nola iritsi honaino? Hau da, hasi zinetenetik ze ibilbide egin duzue?


“Oso ibilbide azkarra izan da”: emandako titularra. Beste taldeen dinamikarekin konparatuz gero, dena ikasi dute baina oso denbora konprimituan, inbutu baten gisara irudikatuko lukete beren ibilbidea. “Orain gauden puntu hau zazpi hilabete eskasetan lortzea ez da batere erraza”. Lehenengo kontzertu hartara, Ugaldetxoko jaietakora, azaldu zen jende andana ez zuten espero. Beren iritziz, arrakasta haren giltza kontzertua baino lehenago youtuben kantak zintzilikatu eta sare sozialen bidez zabaldu izana izan zen. Horrela, jendeak bai baitzekien zer kanta joko zituzten. Horretaz gain, jendearen artean ezagutarazteko beste giltzetako bat beti Ibargaingo parkean egotea izan zela azpimarratuko luteke; hau da, kalean: “Edonork ikus gintzakeen lekuan”. Finean, jendeak pasatzerakoan entzuten zituen eta haiengana hurbiltzeko beste modu bat izan zen. Eta jendeari jakin-mina sortu zitzaion.

ten diote. Lotura bat eduki behar du. Beñatek dioenez: “Nire ustez, hori ere aldatu da, hasierako kantetatik oraingoetara badago aldea”. Hasieran, gainera, gai asko zituzten eta gauza askori buruz idazten zuten, denborarekin hori ere aldatu egin da.

Gotzoni eskatzeko horri buruzko kontuak erantzun zuten. Gotzonen erantzuna: “Printzipioz beste izen bat genuen baina ez zitzaigun askorik gustatzen. Badugu abesti bat Plato punk izenekoa, eta bertan txantxa modura autobus magikoaren hasierako abestia hasi nintzen abesten konkordatu egiten baitzuen. Jendeari horrek grazia egiten zion eta gure giroa ikusita, gurekin lotuko zuen izen bat jartzea zen egokiena. Gure umore puntu horrekin eta, azkenean, Autobus magikoarekin gelditu ginen”. Eta hari horri tiraka Musker pertsonaia sortu zen. Gotzon abeslaria, kontzertuetan muskerrez mozorratuta agertzen da eszenatokira Autobus magikoko Musker pertsonaia imitatuz. Beraz, Musker izenetik atera zen eta ez alderantziz, Muskerretik Autobus magikoa.

Julenek berresten duenez, eredu asko dituzte talde gisa, baina taldekide bakoitza hartuz gero, gustuei dagokionez oso ezberdinak dira, ez dute bat egiten. Hala eta guztiz ere, onura bat da, sortzeko momentuan lagungarria baita. Azkenean bakoitzak bere influentziak ditu eta aniztasuna beti da aberasgarri. Gotzonek honako hau dio: “Betiere talde bezala Glaukoma, Bad Sound System, Lagrimas de Sangre”. Eta Beñatek beste hau dakarkigu gogora: “Gu, berez, Glaukomagatik hasi ginen jotzen, Glaukoma ezagutu ez bagenu ez genukeen reggae joko, nire ustez beste estilo batera hurbilduko ginatekeen”. Gero, Beñati eta Juleni esaterako, Berri Txarrak gustatzen zaie. Julen eta Xabi metalera gehiego hurbiltzen dira. Eta, bestalde, Gotzoni kantatzeko reggaea baina entzuteko rapa. “Gu azkenean reggaera hurbildu gara zuk reggaeko kantak sortuak zenituelako”. Julen: “Xabik eta nik zuekin elkartu aurretik sortuta genuen musika motak ez du orain egiten dugunarekin inolako zerikusirik”. “Potaje bat sumatzen da eszenario gainean. Kontzertua reggaerekin hasi eta punkarekin bukatzeko gai gara”.

Betiko galdera izango da, baina zergatik Autobus magikoa?

Zuen kantetan zerk du garrantzia, letrak edo musikak?

“Dudarik gabe, letrak”, azpimarratzen dute taldekide guztiek aho batez. Lehenengo kantetan batez ere, letra oso garrantzitsu eta azpimarragarri baten gainean sortu zuten base bat, musika bat. Baina orain hori iraultzen ari dira, buelta ematen, musika bat sortu eta horri letra bat jarri. Esate baterako, musika triste edo melankoliakoagoa ateratzen bada, horrek transmititzen duenaren araberako letra ema-

Hizkuntza: gehienbat euskaraz, baina gaztelaniaz ere badituzue letrak. Zergatik? “Bai, esan bezala, gehienbat euskaraz. Azkenean guri ateratzen zaigun bezala. Hizkuntzari horrelako garrantzi berezirik eman gabe. Garrantzi gehiago ematen diogu eguneroko hizkuntzari eta barrutik ateratzen zaigunari gauza bat transmititu nahi dugun momentuan. Adibidez, kanta euskaraz eta leloa alemanez ateratzen bazaigu, aurrera”. Laburbilduz, esan nahi dutena ongien eta egokien espresatuko duten hizkuntza erabiltzen dute. Ba al duzue talde bezala jarraitzen duzuen ereduren bat? Eta taldekide bakoitzak?

Zuen kanta bat aukeratzekotan zein? Bakoitzak?

Julenek Denbora edo Erdeuskera aukeratuko lituzke. Beñatek ere Erdeuskera. Julenek berriKULTURA |

89


ro ere azpimarratzen du Erdeuskera, jotzen ari denean behintzat gehien iristen zaiona omen da, gehien gozatzen duena. “Hala ere benetan zaila da bat aukeratzea. Baina Erdeuskera izugarrizko zorotasun puntua du”. Gotzonek, berriz, Plato punk ere polita dela uste du. “Gurasoei seme-alabetan zein den gehien maite dutena galdetzea bezala da, oso zaila”. Berriro ere azpimarratzen dituzte Erdeuskara eta Denbora, publikoari ere gehien gustatzen zaizkionak baitira. Oiartzungo herriari bat eskaintzekotan, zein?

Dudarik gabe diote denek “Oiartzundik reggae music. Azkenean dena hortik hasi zen, hori izan zen lehenengo singlea”.

sotzen dituzte. Horren guztiaren aurretik Oiartzunen, Oreretan jotzen zuten eta azkenean dagoeneko ezagutzen zuten jendea joaten zen kontzertuetara. Baina batez ere Gazte Danbada ezkero izugarrizko gorakada izan dute. Honela definitzen dute beraiek: “Kontua izan zen Gazte Danbadan jendea hurbildu zitzaigula ba izenak grazia egin zielako. Baina horretaz gain, oso eguraldi txarra egin zuen, euria, eta gure kontzertua tapatutako karpa baten barruan zen. Beraz, jendea ez bustitzeko sartu zen eta entzun egin gintuzten, gauza bat eta bestea azkenean gustatu”. Zuek oraindik ez duzue diskorik, bidean al dator? Horretaz gain, aurrera begirako planik, proiekturik?

“Gure asmoa udaran kontzertuak egitea da eta ahal izanez gero zer edo zer grabatu eta maketaren bat ateratzea. Negurako, behintzat, maketa fisikoan edukitzea”. Gotzonen ustez, “Oso zaila da, bizi ez dugu uste honetatik kamisetak egin behar lituzkete eta horrekin egin ahalko dugunik”. Beñatek adierazi digubatera promozio modura baita metxeroak ere. nez, musikatik, talde bakar batekin, bizitzea Julenek honela laburbilduko luke aurrera begioso zaila da. Taldeaz gain musikatik bizi ahal rakoa: “Udaran kontzertuak ematen segi, kanizateko musika-klaseak edo musikako irakastak grabatzeko nahikoa dirua bildu, grabatu le izan beharko lukete. Taldearekin bakarrik ia eta publikatu”. Eta azken hitzak: “Ez da gure ezinezkoa. “Musikatik bizitzeko azken finean helburua dirua ateratzea maketarekin, ez bada zure denbora guztia horri eskaini behar maketaren gastuak estaltzeko eta bigadiozu” azpimarratzen dute. rren maketa bat ateratzeko behintzat, nahiko merke jarriko genuGazte Danbadan eta Herri Urrake gure maketa salgai. Betiere tsen jo zenutenetik goraka zorpetuak ez gelditzekotan!”. <<musika debalde, omen zoazte, Euskal HerriGotzonen agurra oiartzuar ko txoko guztietatik deitzen guztiei: “Ea noraino iristen herriaren alde>> omen zaituztete. Zer moduz den autobusa!” daramazue? Oraindik gazteak zarete, ikasten ari zarete, baina etorkizun batean honetatik bizitzeko aukera ikuste duzue?

“Ederki eta gustura daramagu, baina azkenean nazkatuta bukatuko dugu. Halere, pena eman ohi digu ezetz esateak. Baina beharrezkoa da, ezin baitugu omnipresenteak izan”. Taldea azkenean zaletasuntzat dute eta beste guztiaren gainetik ikasketak jartzen dituzte gure mutilak. Baina, udaran kontzertuz kontzertu dabiltza eta ibiliko dira plazaz plaza. Gazte Danbadan eta Herri Urratsen jo dutenetik mezuak eta mezuak ja-

90 | KULTURA


Beira Beira taldea bost kidek osatzen dute (argazkian eskuinetik ezkerrera): Igor Arruabarrena, gitarra-jolea eta Jon Martinekin batera taldearen sortzaileetako bat, Jon eta bera 2006. urtean hasi ziren Moskutik Lezotira” diskorako kanta batean kolaboratuta; geroago, 2013an, bien artean disko bat kaleratu zuten. Bere ezkerretara, hurrenez hurren, Urtzi Olaziregi baxu -jolea ,aurretik hainbat musika taldetan ibilia. Ondoren, Jon Martin, aurrez esan bezala, Igorrekin batera taldearen sortzaileetako bat. Jon izatez bertsolari ezaguna dugu eta bere bertsoak musikatzen dituzte; halabeharrez, bera dugu taldeko abeslaria. Hurrena, taldeko kanpotarra, Oiartzungoa ez den bakarra: Garikoitz Amundarain hondarribitarra, gitarrajolea eta, beraiek diotenez, “manager” eta publizitate lanak sare sozialetan-eta egiten ibiltzen dena. Argazkian eskuinean agertzen dena, Mikel Arruabarrena, Igorren anaia eta bateriajolea. Talde gisa, bostak batera, lehenengo diskoa aurten kaleratu dute: Margotu berria. Beren estiloa definitzeko, bertsoak musikatzen dituztela esatearekin ez da aski, jarraian ikus daitekeenez. Zuen musika nola definituko zenuteke?

Disko honetan behintzat estiloari ez diotela garantzi handiegirik eman diote. Estiloan beharrean letrek eskatzen zuten musikan oinarritu dira. Hori dela eta, disko nahasia atera zaie estiloaren aldetik. “Bat izan daiteke hipo-hop-rap eta hurrengoa auskalo, baina guztiz inboluntarioa izan da. Estiloa ezberdina izanagatik ere abiapuntua beti bertsoa baita”. Diskoaren izena ere, Margotu berria, bat dator estilo anitzen nahasketa horrekin: kolore asko. “Kolore asko atera dira letretatik, kolore asko atera dira musikatik, kolore asko atera dira portadatik eta argazkietatik, etabar”. Diskoaren biribiltasuna azpimarratuko lukete, beren hitzetan: “Hau guk uste baino biribilago atera da”. Rocka, folka, eta auskalo zer gehiago ere izan daitekeen boskote hau. Hitz hauekin: “Askotan taldeei eskatzen zaie euren estiloa definitzeko, gu nahi badute etiketa gaitzatela. Baina guk geure burua ez dugu mugatuko. Beraz, gure helburuen barruan ez dago musika estilo jakin bat egitea”.

Zuen letrak beti euskaraz izan dira, ezta? Eta pentsatu al duzue noizbait aldatzea? “Orain arte, behintzat, beti abestu izan dugu euskaraz”. Hala eta guztiz ere, behin baino gehiagotan izan dituzte gaztelaniaz abesteko proposamenak. Baina beraiek argi dute ez dutela euskaraz abestea aukeratu, beraiei hala ateratzen zaielako egiten dute. Honela definitzen du Garik: “Azkenean musika sentitzen duzuna adierazteko da. Bizitza ze koloretan ikusten duzun? Ba guk euskaraz ikusten dugu eta sentitzen dugun hura euskaraz transmitituko dugu”. Jon Martini beti eman omen diote atentzioa gaztelaniazko bertsoek eta idatzi ere idatzi izan ditu bertsoak gaztelaniaz, baina honela iraultzen du berak honako argumentu hau: “Nik egin dezakedan ekarpena batez ere euskaraz egin dezaket. Garrantzitsuena da azkenean norentzat egiten dugun hau. Eta eguna iristen bada konturatzen garena gure mezuak gehiago hedatzea komeni zaigula, erdal komunitatera zabaltzea, eta horretarako hizkuntza aldatzea, gaztelaniara jotzea, ba planteatuko genuke. Helburu batekin, ez inertzia batek edo sukar komertzial batek jota”. Hala ere kontziente dira euskaraz egin beharrean gaztelaniaz egingo balute askoz ere publiko zabalagoarengana iritsiko liratekeela. Horrek, ordea, taldeak nortasuna galtzea ekarriko lukeela uste dute. Ez litzatekeela naturala izango dio Igorrek, beraien bizitzan dena euskaraz egiten dute, euskaraz pentsatzen dute eta euskaraz sentitzen dute. Jonek gogorarazi dum esate baterakom Gure Esku Dagoko kanta egin beharko balute, agian hizkuntzarekin jokatuko luketela. Kasu horretan, aurrez esan duten bezala, komeni baitzaie publiko zabalago batengana iristea. Bere hitzetan: “Erdal komunitateari eta, horretaz gain,

KULTURA |

91


independentista ez den jende horri erabakitzeko eskubidearen ideia transmititzeko baliteke beharrezko tresna izatea hizkuntza aldaketa. Mix moduko bat, agian”. Garik jarraitzen du esanez berak baduela inguruan jende multzo bat taldearen musika asko gustatzen zaiona baina letra ulertzen ez duena eta jende horrentzatt interesatuko litzaiekeela kantuak itzulita ematea. Berak dioenez, behintzat, ez litzateke alderdi komertzial batetik begiratutako gauza izango, baizik eta alderdi pedagogiko batetik. Baina berak beti esaten diela sentimenduena, zuk sentitzen duzun hizkuntzan egingo duzula musika. Beraiek oraindik ez dute imajinatzen eszenatokira igo eta beraien kantak gaztelaniaz entzutea, Gari: “Ez dut imajinatzen ondora begiratu eta Jon gaztelaniaz abesten”. Bukatzeko Jonek berak gogorarazten du eta azpimarratzen du: “Gure musika naturala da, eta gure naturaltasuna euskaran dago”.

Aipatutako aniztasunaren harira, taldekideek Xabier Lete klasiko euskaldun batetik Monica Naranjo autore batenganainoko eragina jasotzen dutela azpimarratu nahi dute. Eta ez direla itsutzen estilo bakarraren pean. Euskal musikara bueltatuzm Urtz zein Su ta gar moduko taldeak ere entzuten eta jarraitzen dituztela adierazi digute eta talde horiek direla, gainera, gehien elkartzen dituztenak. Generazio aldetik bateratzen dituzten taldeak izan daitezkeelako, nahiz eta estilo ezberdinak izan. Jonen hitzak: “Bi talde horiek, Su ta gar eta Urtz, jarraitzeak halere ez dakar euren musika berdina egitea. Gure musika nahiko urrun dago bi talde horienetik”. Taldekide guztiek esan nahi izan dute kantaren batean edo bestean nabari daitekeela talde horien eragin txikiren bat baina entzute hutsarekin oso zailak dira identifikatzen. Aurrera beirako proiekturik ba al duzue?

Aurrera begira hirugarren diskoa prestatzen dabil taldea. Oraingoz, guztira hamazazpi kanta Zuen kanta bat aukeratu beharko bazenute, dituzte, eta orain hamazazpi kanta horiek findu zein aukeratuko zenuteke? Eta Oiartzuni beeta gero desegitea; hamazazpitik hamarren bategira? kin edo gelditzea. Eta hori egin ondoren, hamar Gariren ustetan behintzat Oiartzuni begira Arhoriek ikusi eta agian beste berriren bat sortu madura herdoilduko gerlaria kantak jokoa eman konpentsatzeko. Jonen hitzetan: “Konpentsatzedezake, baina sentimendu aldetik, berriz, Hako esan dut, hau da, diskoa oso triste gelditzen ari ritzaren memoria kantak hurbilagotik ukitu du dela ikusiko bagenu, ba alairen batzuk tartekatu”. Oiartzun. Bost sexumen abestia, berriz, single Bestetik, urtarrilean kaleratutako diskoa oraingisa oso interesgarria da. Banan-banan joanez dik nahiko berria da eta garrantzitsua da plazaz gero, India, Sar dadila kalabazan eta Haritzaren plaza defenditzea, kontzertu handiak nahiz herri memoria azpimarratuko lituzkete. Hala ere kontxikiak betetzea. Esan beharra dago hirugarren tu hau momentuaren araberakoa dela diskoari baino garrantzia handiagoa eman diote. Hau da, zu aurkitzen zaren nahi diotela momentuz bigarrenaren proegoeraren arabera kantu batek <<mundua irribarre mozioari; hirugarrena nahiko urruti edo besteak bete zaitzakeela. ikusten baitute. Eduki al duzue eredu edo erreferenteren bat?

batekin alaitzearen dohaia>>

Garik erantzun du: “Bai, baina ez estilo honetakoa zehazki. Baina, bestela, asko”. Esate baterako Ismael Serrano aipatzen dute beren erreferente moduan. Estilo honi loturik, betiko klasikoak dakarzkite: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa... Eta kanpora mugituz gero, Pedro Guerra eta gisako autore eta kantautoreak goraipatuko lituzkete. Berriro ere azpimarratzen du Jonek Beiraren aniztasuna eta hori erreferente ezberdinetatik edan dutelako ere izan daitekeela esan daiteke.

92 | KULTURA

Zuek azpimarratzekorik?

Taldearen oiartzuartasuna azpimarratu nahiko lukete. Beraiek dioten moduan Made in Oiartzun marka. Oiartzunen bertan entseatzen dute eta, beraiek diotenez, Gari eta oiartzungo lau artzainak dira. Horretaz gain, oiartzuartasuna defendatzeko bigarren diskoa zuzenean defendatzen dutenean, Oiartzungo kolaboratzaileekin egiten dute. Besteak beste: Alaia Belaunzaran arparekin, Goren Alkiza bideo jockeya, Irati Odriozola. Eta Pikabea soinu-teknikari. Azken finean, familiako gauza erakargarri eta polita sortzen ari dira Beirakoak.


rretik ere besteok, Eneko, Ander eta Iñigok, bagenuen taldetxo bat nahiz eta proiektu beraren barnean izan. Ekain, garai hartan, kolaborazioak egitera igotzen zen kontzertuetan”. Ekain eta Enekok gogoratzen dutenez lehenengo kontzertua Gurutzeko festetan izan zen, ziur ez dakiten arren 2000. edo 2001. urtean izan ote zen. Eta ordutik hona nola aldatu da taldea? Taldekideez gain musika ere aldatu al da?

John Berkhout Oiartzungo musika talde hau ere bost kidek osatzen dute. Alde batetik Iñigo Goñi taldeko bateria-jolea dago. Bestetik, Mikel Alonso baxu-jolea. Ondoren, Gartxot Unsain dugu taldeko fitxajerik berriena, teklatua eta ahotsarekin laguntzen duena. Ekain Perez edukiko genuke, bestalde, ahotsarekin eta gitarrarekin. Eta, azkenik, Eneko Lusar gitarra eta koroak egiten dituena. Taldeko bost kideetatik hiru dira oiartzuarrak Eneko, Ekain eta Iñigo eta beste biak, Mikel eta Gartxot, Donostiatik egindako fitxaje estrakomunitarioak. Nola elkartu? Gaztaroan elkartu zirela diote, hamabost hamasei bat urterekin. Ekainen hitzetan: “Berez, elkartzen seguruenik pixka bat lehenago hasiko ginen, esan nahi nuke ezagutzen”. Eneko, Iñigo eta lehen taldekidea zen Ander Lizasok elkarrekin ikasi zuten Elizalde herri eskolan eta Ekainek Haurtzaro ikastolan. Denak hamalau-hamabost urterekin ezagutu ziren. Ekainek horrela dio umore puntuarekin: “Haurtzaroko norbait behar zuten Elizaldeko taldea konpentsatzeko”. Proiektu honekin hasi zirenetik gaurdaino badira dagoeneko hamabost bat urte. Enekok laburbiltzen duen moduan: “Gutxi gorabehera musikak eta laguntasunak elkartu gintuen”. Lehenengo kontzertua noiz izan zen gogoratzen al duzue? Nola iritsi zineten honaino?

“Bai, ba lehenengo kontzertua Ekain taldean sartu zenean izan zen, ze Ekain taldean egon au-

Erantzuna baiezko garbia da. Eta beren filosofiaren arabera, honako hau dio Enekok: “Musikagilea hazten doan heinean musikarekiko perzepzioa ere aldatu egin zaio”. Gehienbat nabaritzen dutena da dagoeneko probatu duten zerbait egtera ez direla bueltatzen; nahiz gustatu edo ez. Musika zer edo zer dinamikoa bezala definitzen du Enekok berak, beti mugimenduan dagoen zerbait. Motibazio hutsa da beti zerbait berria eta inobatzailea egitea. Ekainek azaldu digunaren arabera: “Azken finean gu 2000.urtean hasi baginen, badira jada hamasei urte, nahiz eta orduan Instep izena zuen taldeak. Eta ez da erraza hamasei urtez denbora guztian musika berdina egiten aritzea. Horregatik, batez ere, estilo eta musika aldaketa hauek. Enekok aurrez esan duen bezala, pertsona aldatzen doan heinean, eta hazten eta heltzen, berak egiten duen musika ere ezberdina izango da”. John Berkhout, beti entzun dugunez, oiartzuerazko “Jon berko ‘ut” da; nola bururatu zitzaizuen ideia hori?

Bere garaian Laia tabernan zeudela hasi omen zen dena. Honela deskribatu dute izenaren aukeraketa taldekideek beraiek: “Izen zerrenda batekin joan ginen. Izen hau hasieran txorakeria moduan bururatu zitzaigun eta inork ez zuen uste izen horrekin bukatuko genuenik. Baina, azkenean, izen horrekin gelditu ginen. Gustatu egin zitzaigun azkenerako. Eta zergatik ez?”. Izena zehaztu behar zen momentua iritsi zenean, dudarik gabe John Berkhoutekin gelditu ziren. Zuen kantetan zeri ematen diozue garrantzia, letrari edota musikari? Letren gainean musika edo alderantziz?

KULTURA |

93


“Orokorrean musikari ematen diogu garrantzia”, diote aho batez. Lehenengo sortzen dena melodia instrumentala da eta gero horri letra josten joaten dira. Hala eta guztiz ere, letrari ere garrantzi handia ematen diote. “Baina, azkenean melodiak jantzi egin behar du kanta”. Taldekideek argi dute nola egin beraien kantak eta horrekin oso burugogorrak direla azpimarratzen dute. Nahiz eta lehenengo musika egin, musika horri egokitutako letrak josi behar zaizkiola esaten digute kanta ona sortzeko, bi gauzek bat egin behar dutela eta sentimendu bera transmititu behar dutela biek batera. Zuen abestiak ingelesez izaten dira, ezta?

“Hizkuntza, orain arte ingelesa izan dugu. Baina orain disko berrian abesti bat euskaraz grabatu dugu. Eta horretaz gain, zuzenekoetan kanta bat baino gehiago jotzen ditugu euskaraz baina horiek ez ditugu oraindik grabatu. Egia da, esate baterako, Oiartzungo kiroldegian kontzertua eman genuenean hiru bat abesti jo genituela euskaraz eta baliteke noizbait grabatzea”.

Zergatik ingelesez, beste publiko batengana iristeko? Enekok dioskunez: “Azkenean tixkitatik jaso ditugun influentzien erdiak baino gehiago ingelesezkoak izan dira. Influentziak, esan nahi nuke, The Beatles edota Michael Jackson”. Hori dela eta, naturala suertatzen zaie ingelesez sortu eta abestea kantak. “Ez dugu inoiz pentsatu: horrela jendeak hobeto edo okerrago ulertuko du. Naturaltasunagatik”. Ekainek jarraitu du azalpenekin: “Azkenean musika ingelesez entzuten genuelako eta dugulako. Buelta askorik eman gabe, egia esan.”

Talde gisa ereduren bat? Taldekide bakoitzak? “Beti edukitzen dira talde gisa eredu asko jarraitzeko, hutsetik sortzea oso zaila da. Eta mila talde esan genitzake. Bai orain dela hogeita hamar urtekoak eta baita gaur egungoak ere. Azkenean inspirazioa iturri pila batetik etor daiteke. Eta, gainera, eragin hori oharkabekoa izan ohi da”. Zuen kanta bat aukeratzekotan zein?

“Kanta bat, zaila da erantzuna”. Esanahiaren aldetik baliteke The path izatea, John Berkhout

94 | KULTURA

taldearen lehenengo singlea izan zelako eta baita aurkeztu zuten lehen kanta ere. Enekok argitu du The path aukeratzearen arrazoia: “Azkenean izenburuak berak bidea esan nahi du eta oso esanguratsua da John Berkhouten bidearen hasiera, edo egingo duen bidearen adierazletzat jo genezake”. Ekainek hala ere honako hau erantsi du: “Seguruenik, halere, disko berriko abestiak gertuago sentitzen ditugu guk, momentu honetatik gertuago dauden abestiak direlako”. Oiartzunekin lotzeko kantaren bat?

Enekoren arabera, aurreko diskoko dezente dira Oiartzunekin lot daitezkeenak: “Aurreko diskoa gehiago dago lotuta Oiartzunek transmititzen dizkigun sentimenduetara”. Ekainek aipatu duen kanta Lost in the wild. Eta Enekok horri erantsi dio Lost in the wild kantua ezkutuan bezala Oiartzuni eskainitako kanta dela. “Azkenean, hemen hazi eta hezi gara, eta bertako ingurune guztia...”.

Disko berria aipatzerakoan, Ekainek kosmopolitagoa, modernoagoa dela esango luke: “Disko berri honetan menditik hirirako jauzi esanguratsu bat eman dugu. Bai estetika zein influentzia aldetik. Oiartzungo eraginetatik urruntzen den diskoa dugu bigarren hau. Baina, betiere, guk oiartzuarrak izaten jarraitzen dugu eta beti nabarituko da gure oiartzuar ukitua”. Eneko: “Gu toki guztietara joaten garenean beti esan ohi dugu oiartzuarrak garela, gure marka bezala da; made in Oiartzun. Ez hemen inguruko musikari askok bezala, Donostiakoak. Hemen inguruko askok Donostia ezagunagoa delako donostiarrak direla diote, nahiz eta ez hala izan”. Ez dut uste oraindik honetaz bizi zaretenik, baina noizbait gerta daitekeela pentsatzen al duzue?

Aurreko taldeen moduan John Berkhoutekoek ere musikaz bizitzea oso zaila dela diote. Enekok berresten du: “Ametsetan beti, ametsetan beti biziko nintzateke musikatik eta musikarekin. Baina ametsetan edozer egin daiteke, hegan eta dena egin dezakegu ametsetan. Azkenean edozeini gustatuko litzaioke gustatzen zaion horretatik bizitzea, baina badakigu errealitatean benetan zaila dela”. Ekainek honi gehitzen dio: “Egia da, oro har, artearen mundua eta musika ez direla errazak, nahiko mun-


du konplexua da ogibide bihurtzeko, behintzat. Suertea, kalidadea, disponibilidadea... eta gisako faktore anitzek konbinatu behar dute horretarako. Oraingoz gutako inor ez da honetatik bizi, bakoitzak bere bizitza, bere lana, bere proiektuak ditu”. Gustuko duten zerbait bezala bizitzen dute musika, baina halere beren lana balitz bezalako garrantzia ematen diote, ez lukete zaletasun hutsa dela esango. Famatuak sentitzen zarete kaletik zoaztenean? Hala bada, zer moduz daramazue?

“Orain dugun proiektua kontzerutak jo eta jo aritzea da. Bigarren diskoa aurkeztu eta bidaiatu, ahalik eta toki gehienetara eraman, eta kontzertuak jo eta gure lana aditzera eman. Azkenean musika hori baita, elkarbanatzeko instrumentu bat. Jendeari emateko. Zenbat eta gehiago zabaldu gure musika, gu pozikago”. Bigarren disko honen harira Oiartzunen berriro ere jotzea pentsatu dute, oraindik noiz eta non ez dakiten arren. Bigarren diskoa herrian aurkezteko ilusioa dute gure mutilek. Aurreko diskoaren aurkezpenaren harira, Oiartzunen eman zuten kontzertua “gozada” bat izan omen zen eta errepikatzeko irrikaz daude. “Herrian jotzea eta gainera jendez gainezka ikustea herriko kiroldegia... Izugarrizkoa izan zen”. Txera handiz gordetzen duten oroitzapena da “eta errepikatzekoa!”.

Ekainek dio badaudela kasuak. “Adibidez, Donostian edo parrandan atera eta zu ez al zara John Berkhoutekoa?”. Ez lukete neurriz gaineko puntu bateraino iristen denik esango; hau da, ez dute jendearengadik ezkutatzen bizi beharrik. Enekok honi eransten dio beraiek beren eguneroko bizitza arruntarekin jarraitzen dute<<izarretatik la: “Askotan jendeak, laguhona heldu bada nek edo duten ikuspegia da kontrakoa, ez gurea. Jende dena askok esan digu orain famabertara itzuliko naz, ta tuak zaretenez... Baina guk han elkartuko gara>> erantzuten diegu gure kantak irratian jartzeak ez duela esan nahi gu musikatik bizi garenik edo horrelako deus. Guk gure eguneroko bizitzarekin jarraitzen dugu baina badirudi jendeak etxeko atarian ferrari bat dugula pentsatzen duela. Eta okerrena da ez dudala ezta auto propiorik ere!”.

Eskerrik asko hiru taldeetako kide guztiei elkarrizketetan egindako harrera goxoagatik! Animo eta jarraitu horretan! Aintzane Toledo Lardi

Aurrera begira ze proiektu dituzue? Bigarren diskoa aurkeztu berria izanik, promozioa edo dagoeneko hirugarrenaren bila?

KULTURA |

95


Hirugarren denboraldia bete du Oiartzungo antzerki programazioak Aurreko legegintzaldian Oiartzungo Udalaren ekimenez bildu ginen herriko antzerkizale talde bat, eta orduz geroztik, modu apalean baina jarraituan, herrian tradizio handikoa den zaletasuna elikatzeari ekin genion. Batetik, Lur Kortak haurrei ematen dizkien klaseak eta Edurne Agirrezabalak helduei ematen dizkietenak egonkortu egin dira; bestetik, antzerki programazioa antolatu dugu hirugarren aldiz irailetik uztailera bitarte.

Ikasturte hasieran elkartu ohi gara ikasturte osoko programazioa pentsatzera, guztion gustuak eta herrian ikusi nahi genituzkeen antzezlanak mahai gainean jarriz. Urteroko egitarauan beti saiatu izan gara antzerki mota ezberdinak eskaintzen Oiartzungo zaleari, guztiak euskaraz: batzuetan aktore ezagunek ekartzen dizkiguten lanak, besteetan esperimentalagoak, edo kale antzerkia, amateurra, haur eta gazteei zuzendutakoa, Euskal Herriko hainbat txokotan sortutakoa... eta zorionez, Oiartzungo zaleek bikain erantzun izan dute beti. Publikoa euskarazko teatrora animatzea zaila den eta eragozpen handiak dituen garaiotan, eskertzekoa da zinez antzerkiak Oiartzunen izan ohi duen harrera. Hori bera esan izan digute etorri izan diren antzerkilariek antolatzaileoi. Izan ere, egun euskarazko antzerkigintzak -oro har euskarazko kulturgintzak bezalaerronka handiak ditu esku artean, antzerkigintzaren kasuan lan bat sortu eta ostera hura mugitu eta zabaltzerakoan sortu ohi diren ara-

96 | KULTURA

zoak ekartzen dituenak: euskarak lurraldetasunari begira dituen errealitate askotarikoak, programatzaile sareen aldetik (salbuespenak salbuespen) euskarazko lanak jarraikortasunez programatzeko apustu falta, erdarazko komunikabideen betoa edo gutxieste inplizitoa, sormen prozesuetan egonaldien eskasia eta azpiegitura publikoak erabiltzeko zailtasunak... azken urteetan ahalegin handiak egiten dira zaleak saretzeko eta sortzaileak laguntzeko: EHAZE-Antzerkizale elkartearen sorrera, ADEL, Kultur Maratila eta gisako ekimenak, Zubi bezalako deialdiak; gure eskualdean garrantzitsuak izan da Pasaiako Badia edo Oreretako Labea antzerki eskolen sorrera, Eztena jaialdia... Asko dago egiteko, eta testuinguru horretan Oiartzungo programazioak, herriko zaleei antzerkiaz gozatzeko aukera emateaz gain, ezohiko erakusleiho bilakatu da euskarazko antzerkigileentzat. Txikia da ekimena, baina ezohikoa eta bere umilean garrantzitsua. Zergatik? Euskarazko antzerki sorkuntzan krisirik ez dagoela islatzen duelako, apustu eginez gero urte osoko programazioak antolatu ahal izateko moduko eskaintza badagoela islatzen duelako, bai antzerki estilo zein formatu aldetik. Azken ikasturtean ikusi ahal izan ditugun lanen artean ere denetik egon da: lan batzuetatik hunkiturik atera gara, beste batzuetatik irribarretsu, gutxi batzuetatik nahasturik edota harriturik. Publikoaren parte garenon erreakzio guztiak datoz aberastera euskarazko antzerkigintza.

AURTEN BISITATU GAITUZTEN TALDEAK Urrian Bilboko Atx Teatroaren Arren ganbara eta emeen sotoa izan genuen. IĂąaki Ziarrusta zuzendari, azkar batean ezagun egiten ari den Eneko Sagardoi aktore gaztearekin batera, Marina Aparicio iruindarra eta eskualdean aski ezagunak ditugun EĂąaut Gantxegi eta Iosu Florentino aktoreak.


Azaroan iparraldeko antzerki talde gazte amateur batek ekarri zigun gozamena: Koùots Ulia antzezlana 5’in ahalak taldearen eskutik. Antton Lukuren eskolakoak izaki, haien lanaren mamiak argi utzi zuen amateurtasunari sarri egotzi ohi zaion herrentasuna askotan ez dela erreala. Abenduan En La Lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia antzezlana eskaini zigun, urte askotako ibilbidearen ostean... azken emanaldia Oiartzunen!

Urtarrilean IruĂąetik kale antzerki kutsuko lan mutua, akrobaziaz eta umorez beterik: Bubanara dance theater taldearen Amico.

Otsailean antzerkigintzako hiru aurpegi ezagun izan genituen bisitan: Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolazaren Pankreas antzezlana.

Martxoan, berriz, publikoa txaloka eta kantuan jarri zuen Leire Ucha aktorearen Zer duzu Amy? antzezlanak. Aipirilean Lesakako Mairu antzerki lantegiak euskarazko teatrorik esperimentalena ekarri zigun oholtzara, eta askoren harridura sortu. Talaka antzezlanean lanaren kateak utzi zituen agerian egileak, Xabi Erkiziaren soinu paisaiak lagun.

Maiatzean, urtero bezala, herriko haur, gazte eta helduen tailerrek eskaini dituzte haien ikasturte amaierako lanak, eta udara gerturatu ahala, kale antzerkira hurbildu gara beste behin Rouge Elea taldearen Zuek izeneko antzezlan bereziarekin.

DATORREN IKASTURTEAN ZER? Ez dakigu oraindik, guztia dago erabakitzeko. Irailean jarriko dugu lantaldean gabiltzanok egitarauan pentsatzen hasteko lehen hitzordua. Eta noski, ez dago aditua izan beharrik lantalde horretan parte hartzeko. Aski da antzerkizalea izatearekin, antzerkia Oiartzunen ikusteko gogoa edukitzea. Zale orok zabalik ditu ateak!!! oiartzungo antzerkizaleen elkartea

KULTURA |

97


Txinalka antzerki taldea

Lau urte dira jada abentura honi hasiera eman geniola. Zortzi lagun abiatu ginen orduan eta hamabost izan gara aurten. Bidaian jende berria sartzen joan da, artista gazte zein heldu, adin tarte guztietakoak. Bakoitza bere asmo, amets eta ikuskerarekin, eta denak erronka berarekin: antzerki obra bat sortu, prestatu eta eszenaratzea. Hori guztia kudeatzea ez da izan zeregin makala! Baina horretarako dago gure kapitaina: Edurne Arrizabalaga.

Lehendabiziko ikasturtean hartutako bideari jarraituz, astelehenetan izan dugu hitzordua. Ilusioa eta gogoa bidelagun, urriaren hasieratik maiatzaren bukaera arte, astero elkartu gara Karaez kaleko lokalean, Olarri dantza taldekoekin eta Gazteen antzerki tailerrekoekin konpartitzen dugun egoitzan.

Lan egiteko erari eutsi diogu aurten ere: behin gaia adostuta eta istorioaren haria asmatuta, norberak eraiki du bere pertsonaia, moldatu, egokitu eta idatzi. Ondoren, guztion parte-hartzearekin, joan gara aldaketak egiten eta berrikuntzak sartzen, antzezlanak denon gustuko forma hartu arte.

Oh Paris! dugu aurtengo ikuskizuna, joan den urtean antzeztutako Kale Nagusia 14 obrari jarraipena ematen diona. Vaudeville itxurakoa; dantza, musika, koreografia eta antzerkia uztartzen dituen trama da. Eleanitza gainera, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz taularatua.

98 | KULTURA

Kale Nagusiko 14. sotoan hasiko da lehenengo eszena, iazkoa bukatutako leku berean, eta hortik Parisera joango gara, Kubarako bidean amaitzeko. Tartean makina bat gorabehera gertatuko dira, ikusleen gozamenerako prestatuak.

TXINALKA du izena gure taldeak, eta halaxe egin dugu aurrera bidaia zoragarri honetan: txinalka zenbaitetan, ttipi-ttapa oinez beste batzuetan, saltoka behin edo behin, eta baita korrika ere, arnasestuka, emanaldi bezperako egunetan. Irudimenaz hegan, baina, betiere, oinak lurrean sendo, honelako proiektu batean sinesteak ematen digun indar eta ausardiarekin. Pixkana-pixkana eskarmentua hartzen ari gara. Gogoa, irrika, urduritasuna, poza, ilusioa, gure arteko giro paregabea, umore ona, ikusleen txalo, algara eta animoak‌ hori dena da antzerkia guretzat. Horrek guztiak bete eta asetzen gaitu. Horregatik, taldean gabiltzanok egitasmo honekin jarraitzea merezi duela zalantzarik ez dugu.

Zuek ere izan zaitezkete proiektu honetan partaide. Datorren ikasturterako Txinalka antzerki taldearen ateak zabalik daude sartu nahi duenarentzat. Gustura egingo diogu tokia oholtza gainean; momentuz, Udaletxeko areto nagusiko eszenatokian, baina etorkizunean (etorkizun hurbilean espero) herrian kultur ekitaldiez gozatzeko izan nahi dugun Auditorioan. Hala bedi! txinalka


Gazte eta haurren antzerkia Aurten 100 ikasle baino gehiago izan ditugu antzerki saioetan, bi ikastetxeetan egin da eskaintzan baita herri mailan gazteekin ere. Ikastetxeetan eskola orduetan egiten dira saioak eta gazteek orduz kanpo egiten dute. Talde bat asteazkenetan elkartzen da eta bestea ostiraletan. Hiru irakasle gabiltza lan hauetan: Saioa Aizpurua errenteriarra, Maider Galarza iundarra eta ni neu Lur Korta oiartzuarra.

Guztira 8 talde daude, Haurtzaro ikastolan 5, Elizalde herri eskolan 1 eta herri mailako 2 gazte talde. Guztiekin prestatzen ari gara ikasturte amaierako emanaldia, iaz ikusle mordoa izan genuen eta aurten ere ala espero dugu.

Orain arteko dinamika taldeari entzuten egin izan dugu. Hau da, gai bat aukeratzen du taldeak eta gero inprobisazio bitartez antzezlana osatzen joaten gara. Lan handiagoa da, baina gertutasuna nabarmena izaten da. Aurten emanaldi guztiak pleno aretoan egingo ditugu, emanaldiek behar dituzten argi eta soinu egokiarekin. Nahiz eta pleno aretoa ez den antzerki areto bat, nahiko gerturatzen da.

Ikasleak nerbio eta ilusio handiz ari dira lana prestatzen, bide hori zailtasun batzuekin egiten dute baina gero antzerkiaren magia ateratzen da eta oihala altxatzen denean ikusleak erakartzea lortzen dute. Ikastetxeetako emanaldiak bertan bukatuko dira, baina gazteen taldeetakoak Donostiako Gazte topaketetara joango dira, asteazkenetako taldea ekainaren 14an Lugaritzen egongo da AZKEN PARTIDUA antzezlanarekin eta ostiraletako gazteek ekainaren 13an ZELDA301 antzezlana eskainiko dute, Antzoki Zaharrean; bi emanaldiak arratsaldeko 19:00etan izango dira. Animo gazte eta haurrak, hurrengo ikasturtean gehiago! lur korta

KULTURA |

99


Ehuntze: sormenarentzat leiho bat Arraskularre kalean 2013ko udazkenean jarri zuen martxan Idoia Beratarbide Arrietak 100TZE (Ehuntze) izeneko sormen espazioa, Arraskularre kaleko 16 zenbakian. Bertan Metrokoadroka kolektiboak eta Marodi sorkuntzak proiektuak ere hartu dute habia. Idoiak haurrei zuzendutako sorkuntza tailerrak ematen ditu arratsaldeetan, eta aurten gainera ‘21 aulki’ izeneko zuzeneko irakurraldien zikloa jarri dute martxan.

SORKUNTZA LANTEGIAK Haurrei zuzenduriko sorkuntza tailerrean hainbat gauza lantzen dira: marrazketa, bolumena, kolaxa, pintura... Baina zer da sorkuntza tailer bat? Idoiak argi du erantzuna: “Sormena haurrengana gerturatzea dute helburu tailer hauek; era askotako material eta tekniketara gerturatzeko aukera ematen zaie, horrekin irudimena erabiltzeko eta sorkuntzarekin jolasteko bidea emanez. Azkenean, haur bakoitzak bere espresiobide propioa aurkitzea eta garatzea da helburua”.

Hirugarren ikasturtea izan da aurtengoa. Orain arte ikasturte bakoitzeko hiru talde atera dira, 6 eta 11 urte bitarteko haurrekin osatuak. Sormena pertsona bakoitzaren adierazpenerako eta komunikaziorako gaitasunak lagundu eta garatzeko tresna izateaz gain, talde lanean aritzeko bide aproposa da. Horregatik, haurrek urtean zehar sortu dituzten lanekin ikasturte amaierako erakusketa antolatu ohi dute. Idoiarekin batera, egindako lanen kokapena eta erakusketa erabaki eta prestatzeaz gain, senide eta lagunei emateko gonbidapenak egiten dituzte eskuz, eta antolatzaile bilakatzen dira. Idoiaren esanetan “beraien autonomia irabazten dute eta beraiek egiten duten lanari arreta jartzeaz gain, besteei beraiek egiten dutenaren garrantzia ere adierazten diete, besteei ere beraien sorkuntza oparitzen diete”. Datorren ikasturtean izena emateko: ekainean ikasle ohien matrikula zabalduko da, eta irailaren hasieran edonork izena emateko aukera izango du.

ATE IREKIAK JARDUNALDIA Aurtengo ikasturtean Ehuntzen-ek Ate irekiak saioak antolatu dituen bigarren aldia izan da. Gabonetan zenbait egunez Marodi Sorkuntzak (oihal birziklatuekin arropak eta osagarriak) egin ohi dituen lanak salgai eta

100 | KULTURA


erakusgai jartzen dira. Horrekin batera, inguruko sortzaile eta artistak gonbidatu ohi dira haien lana erakustera. Lehenengo ikasturtean Ainhoa Mugika (paper birziklatuekin egindako objektuak) eta Maider Kalonje (egur taila eta sorkuntza propioa) izan ziren gonbidatuak. Aurtengo ikasturtean, berriz, Lorena Martinez Oronoz (ilustratzailea) eta Hirilili taldea (ilustrazioa eta joste lanak) izan dira artista gonbidatuak. Ekimen honen helburua Oiartzungo eta inguruetako sortzaileei haien lanak erakusteko eta saltzeko erakusleiho bat eskaintzea da, herriko jendeak ere ezagutu dezan egiten dutena.

‘21 AULKI’ ZIKLOA Aurten antolatu dute Ehuntzen-eko lagunek lehenbiziko aldiz 21 aulki”izeneko zikloa Oiartzunen, esperimentu gisa: “Aurtengoa lehenengo proba izan da, ikusi nahi genuelako zer-nolako harrera izan dezakeen horrelako proposamen batek herrian”. Ehuntzen habia duen Metrokoadroka kolektiboaren eskutik antolatu dute, eta pozik daude esperientziarekin: “Gure ibilbidean arte eszenikoei loturik gauza asko probatu izan ditugu modu askotara, baina 21 aulki esperientzia berria izan da guretzat. Asko ikasi dugu, eta zer pentsatua ere eman digu, nola antolatu daitezkeen horrelako ekimen txikiak...”.

Izan ere, mikro izaera duten ekimenak izan ditu 21 aulkik aldarri. Alegia, publiko txikientzat izan daitezkeen emanaldi motak, edukien kalitateari eta proposamen kultural arriskatuei garrantzi berezia emanez. Antolatzaileen esanetan, “kutur arloan proiektu erraldoien eta espektakuluaren garaian bizi gara. Bide horrek kontraesan eta zalantza asko sortzen dizkigu: agian egon behar dute horrelakoek, baina ezin dira espektakulua eta kultura nahastu. Kultura elkarbizitzarako eta komunikaziorako gune bat da, elkarri istorioak kontatzeko eta istorio horiek bizitzeko, eta ildo horretan ez dago ez handi ez txikirik. Kalitatezko komunikazioa berdin egin daiteke milaka pertsonaren aurrean, edo buruz buruko solasaldi batean”. Sentimendu horrek bultzatu zituen, hain zuzen ere, 21 aulki”sortzera “ez dakigu etorkizunean jarraituko dugun, agian bai baina gauza berriak probatuz: publiko txikiagoentzako antzerki piezak, solasaldiak, ikastaro monografi-

koak... ibilian ikusiko dugu, eta adi egongo gara interesa duen herriko eta inguruko jendearekin egin dezakegun elkarlanari. Horrek markatuko du bidea”.

Aurten lau izan dira egindako emanaldiak. Urtarrilean Josu Landa idazle eta itzultzaileak Miguel Hernandez kantuz izeneko emanaldia eskaini zuen. Susa argitaletxeak martxan duen Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan argitaratu ditu Josu Landak Miguel Hernandezen poemak, eta bere poemak abestu izan dituzten musikarien doinuak ekarriz, kantuz eskaini zuen emanaldi osoa. Langai dudan bakea semearena izanen. Hezur konponezinen itsaso batez, hona, gure bi bihotz hauek urpez dira joanen, musuek maiztutako emakume-gizona.

Otsailean Goiatz Labandibar herriko idazlearen txanda izan zen. Goiatzek bi argitalpen plazaratu ditu berriki: batetik Hala bazan... klixk! liburuxka (Donostia 2016 eta Etxepareren eskutik) eta Fotogramak liburua (Elkar argitaletxearen eskutik). Bietan argazkietatik abiatutako narrazioak dira protagonista, eta eskainitako saioan ere halaxe izan zen: irudia proiektatu, haren egileari buruz hitz egin, eta argazki horretatik abiatuta idatzitako istorioak irakurri zituen. Lau ipuin irakurri zituen, Hala bazan... klixk! bildumakoak denak, baina askoz gehiago dira paperean topa daitezkeenak. Eta guztiak bilduz, halaber, emakumeen begirada: kameraren atzetik, istorioen barnetik. KULTURA |

101


Zimurrez betetzen ziren aurpegi haiei hasiera eman zien hark ez zuen ezagutu hirugarren belaunaldi hura, baina ezagutu izan balu eta galdetu izan baliote, “nolatan ez ditu zimurrak haur honek?“, berak erantzungo zukeen: “Bizitzak oparituko dizkio. Zimurrak ez ateratzeko formula bakarra dago: ez bizi”. Martxoan Jose Luis Otamendi idazlea izan zen bisitan. Otamendik 2014an plazaratu zuen Kapital publikoa izeneko poesia liburua Susa argitaletxearen eskutik. Zeresan handia eman du liburuak, gaurkotasunez beteriko gai politikoak (politikoak, hitzaren zentzurik zabalenean) gizatasun betez eta zorroztasunez landu baititu bertan egileak. Errezitaldi ugari eskaini du Otamendik Euskal Herrian zehar liburua plazaratu zenetik, Oiartzungoa bira horretako azkenaurrekoa. Bakarrean ezer gutxi den euskalduna naiz bakarrean ezer gutxi naizen pertsona da ni eta hitzek beti naramate norbaitengana

Azkenik, Hautudeterminazioa izeneko antzerki-irakurraldia eskaini zuten apirilean Metrokoadroka kolektiboko kideek. Testua Jakin aldizkariaren ekimenez sortu zen iazko ekai-

102 | KULTURA

nean, Jakinek Iruñeko Katakrak liburu-dendan antolatutako Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldiaren barruan. Orduz geroztik Kortxoenea gaztetxearen alde eskaini zuten beste behin, eta Oiartzungoa izan da hirugarren aldia. Irakurraldian generoaren, autodeterminazioaren eta estatugintzaren inguruko galderekin jolasean jardun ziren Amaia Corral eta Oier Guillan Metrokoadrokako kideak.

Sormenak hamaika bide, modu eta aurpegi ditu. Guztiek izan dezakete lekua, plazaratzeko gogoa edukiz gero. Bertako lagunek diotenez, “100TZEn ateak zabalik ditu, haur zein heldu, sormenarekin bidea egin nahi duen edonork”. Datorren ikasturtean gehiago. EHUNTZE


Irakurtzen dena partekatzearen plazera Manuel Lekuona bibliotekako Irakurketa Taldeak bigarren ikasturtea osatu du. Aurten, urritik ekaina bitarte, hilero beste liburu bat irakurri dute bertako kideek eta, elkartuta, iritzi trukea egin dute. Hauxe da taldeko irakurleetako batzuek kontatu dutena, esperientziaz: Zergatik parte hartzen dute? Zertan aberastu ditu esperientziak?

ELIAS ARIZMENDI: Alde batetik, eta bereziki, nire burua euskaraz ere irakurtzera “behartzeko�. Bestela, askoz errazago egiten zait gaztelerazko liburuak irakurtzea, erreferentzia gehiago ditut... Beste aldetik, irakurri ondoren liburuaz taldean berriz gozatzeko.

Niretzat esperientzia aberatsa izaten ari da: jendea ezagutu, liburu bera beste ikuspuntu batzuetatik ikusi, besteekin nirea konpartitu, euskal idazleak eta haien produkzioa ezagutzen joan... Jendea animatzeko modukoa, dudarik gabe!

DOMI AZPIROZ: Irakurtzea gustatzen zait. Entzun nuenean tailer bat zegoela irakurketarekin lotuta, jakinmina sortu zitzaidan eta bertan parte hartzeko gogoa piztu. Gainera, euskaraz irakurtzeko ohitura hartzeko aproposa iruditu zitzaidan bertan parte hartzea.

Oso gustura nago esperientziarekin, irakurri ditut nik aukeratuko ez nituzkeen liburuak, eta hori niretzat aberatsa izan da. Bertako solasaldiak aberasten nau: besteen iritziak, nahiz aldekoak edo kontrakoak izan, gustura entzuten ditut. Gure gidariak bildutako informazioa ongi etortzen da, eta ongi moderatzen gaitu,

eta liburua irakurri ondoren bertan jasotakoa norbaitekin konpartitzeko aukera hori izatea asko gustatu zait. Pelikula bat komentatzen duzunean bezala da.

ESPERANTZA BEASAIN: Hasieran, taldea euskaraz zelako animatu nintzen. Orain, berriz, nire irakurtzeko zaletasunak nahiko betetzen direlako joaten naiz. Irakurle bezala, iruditzen zait gehiago baloratzen ditudala idazlearen ikuspuntuak orain. Eta esperientzia oso ona da.

IDOIA BERATARBIDE: Euskaraz irakurtzeaz gain, euskal literaturari buruz gehiago jakiteko eta hausnartzeko parte hartzen dut Irakurketa Taldean. Esperientzia ona izan da. Irakurtzea normalean bakarrik egiten den ekintza bat da eta liburu bakoitzak leku batera eramaten zaitu, espazio, sentsazio eta gogoeta ezberdinetara. Irakurle gisa taldean hau guztia konpartitzen duzu eta besteena entzun, eta horrela liburu berdinaz gauza ezberdinak ikasten dituzu.

JESUS GONZALEZ: Betidanik gustatu izan zait irakurtzea. Denetik irakurtzen dut eta ahal dudan hizkuntzetan. Aspaldi taldetxo bat antolatu genuen Oiartzunen. Erdaraz irakurtzen genituen obrak, partaide batzuk erdaldunak ziren eta. Talde hori desegin zenean hasi nintzen Donostian euskarazko liburuak irakurtzen genituen talde batean. Arduradun ezagun asko izan genituen: Ibon Aranbarri, Harkakitz Cano... Eta aukera izan denean Oiartzunen bertan egiteko, ba hemen apuntatu nintzen.

Niretzako oso interesantea izaten da, batez ere liburua ez bazait interesatu eta aspergarri xamarra iruditu bazait, besteen iritziak enKULTURA |

103


tzunez beste ikuspuntu bat izaten da askotan. Gainera irakurle bakoitzak bere esperientzia propioa dauka eta bere irakurketa eta zaletasunak ditu. Are eta gehiago, adin diferenteetako irakurleak izatea aberatsa izaten da. Oso gustura joaten naiz –ahal dudanean– Irakurketa Taldea biltzen denean. Interesantea iruditzen zait dagoen askatasuna joateko edo ez joateko. Norberak erabaki dezake bere gustu, intereses eta posibilitateen arabera. Oso aberasgarria suerta daiteke esperientzia horrela hartuz gero.

ALAITZ GURIDI: Entzutea banuen horrelako taldeak bazirela (hasieran beste herrialde batzuetakoen berri izan nuen eta jarraian Euskal Herriko hainbat herritan ere martxan zirela) eta zaletasun berak batzen gintuen taldea elkartu eta gure artean liburu jakinen inguruan eta horiek sorrarazi digutenaren edo ez digutenaren inguruan hitz egiteko aukera izatea oso polita eta aberasgarria iruditzen zitzaidan. Bestetik, gazteleraz euskaraz baino gehiago irakurtzen nuela jabetzen nintzen; banuen horri buelta emateko gogoa eta Irakurketa Taldean parte hartzeak euskal literaturaren inguruan gehiago ezagutzea eskainiko zidala pentsatzen nuen.

104 | KULTURA

Esperientzia positiboa izaten ari da, nahiz eta ez naizen saio guztietan agertu. Irakurle gisa, beste irakurle batzuek egiten dituzten hausnarketek aberasten nautela uste dut, eta nik neuk ere liburuen inguruan gehiago hausnartzen dudala agian.

JOXE IRIARTE: Nire kasuan, kasualitate batengatik izan zen. Uste nuen autore famatu batek bere liburua aurkezten zuela, azaldu nintzen... eta irakurle talde batekin topo egin nuen! Entzun nuena eta giroa gustukoa izan nuen eta nik ere taldekide izatea erabaki nuen. Nire ohitura izan da bakarka irakurtzea eta hausnartzea. Konprobatzea askotan zenbat buru hainbat irakurketa egiten dela oso interesgarria egin zait. Liburuaren ikuspegi orokorraren inguruan eta batez ere pasarte edo tarteari nork bere garrantzia ematea, hitzei punta ateratzea, ñabardurak ikustea… aberasgarria egin zait.

MATEO JAUREGI: Bizitzan heltzeko osagarri gisa eman nuen izena. Norberaren heziketan zenbait atal ezberdinetan parte hartzea desiragarria delako ekarpen positiboak aurkitu ahal izateko.


Izugarri positiboa izan da Irakurketa Taldean parte harztea. Izan ere, nik inoiz ez dut izan era honetako tailerrik lantzeko aukerarik, betiere neure kaxa saiatu naizelako.

Ingurukoen aportazioak beste ikuspegi edo eta ikuspegi zabalago batera eramaten nau. Besteen iritzia guztiz aintzat hartzekoa ez bada ere, bai ematen duela zeure buruari galderak egiteko aukera. Benetako iritzi edo interpretazio tailer ezin hobea da.

PEPI MUJIKA: Irakurritako liburuak beste irakurle batzuekin aztertzea oso interesgarria iruditzen zait. Niretzako oso ona izaten ari da, zeren irakurtzen ari naizenean atentzio gehiago jartzera bultzantzen bainau gero liburuari buruz hitz egin beharrak. Irakurle gisa asko aberastu nau: lehen oso zaila egiten zitzaidan euskaraz irakurtzea eta orain esango nuke ia gusturago irakurtzen dudala euskaraz gaztelaniaz baino.

IBAN PEREZ: Arrazoi batzuk badaude Irakurketa Talde honetan parte hartzeko. Alde batetik, liburu artean murgiltzea gustuko dudalako (esango nuke letrak eta esaldiak dituen orotan igeri egitea dudala afizioetako bat), bestetik, hizkuntzaren gaian badakigu euskara zein garrantzitsua den herri bateko komunikazioan eta hori sustatzeko beste aletxo bat da eta euskaraz produzitzen dena kontsumitzen dugu. Irakurtzea gustatu arren, ariketa gogorra izan daiteke askotan, eta laguntzen du horrelako talde batean egoteak derrigortzeko zeure burua ariketa “batzuetan desatsegin” hori aurrera eramateko motibazio gisa. Aspektu sozialetik, herriko jendea ezagutzen laguntzen digu. Sozializatzeko erraminta bat da Irakurle Taldea.

Esperientzia oso aberasgarria da, batez ere konfort zonatik ateratzen nauelako eta hori erronka polita izaten da, aberasgarria baita ere irakurketa ezberdinak plazaratzen direlako, ikuspuntu ezberdinak daudelako taldean, eta hirugarren aldiz aberasgarria esan dezaket oiartzuarrak ezagutu ditudalako.

2015/2016 irakurgaiak hauek izan dira: • Urria Erraiak (Danele Sarriugarte)

• Azaroa: Haur besoetakoa (Jon Mirande)

• Abendua: Gauaren usaina (Andrea Camilleri) • Urtarrila: Post-it bizitzak (Iolanda Zuñiga)

• Otsaila: Orube abandonatuak (Garazi Kamio) • Martxoa: Andraizea (Irati Goikoetxea)

• Apirila: Intemperies (Lourdes Oñederra)

• Maiatza: 3 Mariak (Arantxa Urretabizkaia) • Ekaina: Kamaradak (Joxe Iriarte)

Datorren ikasturtean jarraituko dugu. Parte hartzea oso erraza da: Manuel Lekuona Bibliotekako harreran Irakurketa Taldean parte hartu nahi dela esan eta e-mail bat utzi, harremanetarako. Hilero, liburu bat irakurtzen da eta aurrez zehaztutako egun batez, taldea biltzen da liburu hori irakurtzean izandako burutazioak, sentsazioak… partekatzeko. Goiatz LABANDIBAR

KULTURA |

105


Oiartzungo I. Euskal Jaia

Muxikuak, Kontzejupe Plazan.

Lartaun Abesbatza, Donibane Kalean.

Herri Kiroletako kirolariak, Landetxen.

Pilotariak, Kontzejupean (Txost).

Oiartzunen lehenagotik egin ez baldin bada ere, aski ezagunak dira inguruko herrietako Euskal Jaien ospakizunak. Guztien artean Gernikako Euskal Jaia izan zen zenbait oiartzuar gazte halako eguna Oiartzunen antolatzera bultzatu gintuena. Izan ere, 2015eko urriko lehen asteburuan Gernikako Euskal Jaian parte hartzeko aukera izan ondoren, argi ikusi genuen Euskal Jaia gure herrian ospatu nahi genuela, euskal kulturaren inguruan lanean zebiltzan eragile oiartzuar guztiak plazara aterarazi nahi genituela eta euskal kulturaren kontura armairuko baserritar jantziak kalera ateratzeaz gain, egun alai eta ongi pasatzekoa antolatu nahi genuela. Ospatzeko, ordea, antolatu beharra dago eta horri ekin genion bederatzi neska gaztek.

Lehenengo gauzetako bat eguna zehaztea izan zen, ez baitzegoen erraza herri honetan asteburuak joan asteburuak etorri antolatzen den gau-

106 | KULTURA

za andana dela eta asteburu libre bat topatzea. Apirileko eta maiatzeko asteburuak planez lepo izanik, martxoaren 19a hautatu genuen. Denbora galdu gabe Oiartzungo hainbat eragilerekin jarri ginen kontaktuan, eta eragile bakoitzak era autoaskian berea antolatu eta eskaini zezakeena era koordinatuan eskaintzea proposatu genien. Oiartzungo Flauta Taldearekin, Haurtzaro Dantza Taldearekin, Olarri Dantza Taldearekin, Elizalde Dantza Taldearekin, Herri Musika Txokoarekin, Txostekin, Oiarperekin, Haurtzaro Ikastolako trikitilariekin, Auntxa Trikiti-eskolarekin, Lartaun Txistulari Taldearekin, Lartaun Abesbatzarekin, Oiartzungo bertsolariekin, Buruhandi eta erraldoien konpartsarekin, Herri Kiroletan aritzen diren oiartzuarrekin, Ludotekarekin eta Ttur-ttur euskaltzaleon bilgunearekin kontaktatu genuen eta eragile guztiak jaialdian parte hartzeko prest agertu ziren. Antolakuntza hasierako taldetxoaren esku gelditu


baldin bazen ere, parte hartzaile mordoa parte hartzeko prest zegoela argi geratu zen eta jaialdia aurrera eramatea erabaki zen.

Hainbat bilera eta lanen ondoren egitarau oparoa osatzeko aukera izan genuen. Goizean Dantza Taldeen kalejiraz eta dantzez gain, buruhandi eta erraldoiak eta txistulari eta trikitilariek Oiartzungo kaleak musika eta kolorez alaitu zituzten. Horretaz gain, kontzejupean pasaka eta pilota partidez gozatzeko aukera ere egon zen eta plazan bertsolarien bertsoak eta abesbatzako kanta doinuak aditu ahal izan ziren. Hori aski ez eta, Euskal Herria Plazan flautaz euskal kantak entzuteko eta Kontzejupe plazan muxikoak dantzatzeko parada ere bazegoen. Euskal kulturaz eta folkloreaz gozatzeaz gain, Donibane Kaleko azokako postuetan hainbat artisau produktu erosteko aukera ere egon zen.

Bazkaria, Madalensoron.

Bazkalostea, Madalensoron.

Eguerdiko emanaldian eragile eta parte hartzaile guztiak plazan elkartu eta txupina bota ondoren Madalensoro Pilotalekuan bazkaltzeko aukera egon zen. 370 oiartzuar elkartu ginen bertan eta bazkalostea paregabe izan zen, bingoa, kantak, dantzak, haurrentzako jolasak, ez zen ezer falta! Eta bazkalostearen ondoren trikipoteo paregabea egin genuen Auntxa Trikiti eskolarekin herriko tabernetan barrena. Eguna edonola bukatu ezin zenez gero, ilunabarreko 21:30ean dantzaldi eder askoarekin gozatzeko aukera izan zen herriko kontzejupean. Gazte ugari bildu ziren dantzara eta aski ongi pasa genuen!

Esan beharrik ez dago antolatu genuenok ikaragarri ongi pasatu genuela gure herrian halako egunean eta gainontzekoek ere hala pasatu zutelakoan gaude. Hurrengo urtean aurtengoak izan dituen akatsak zuzendu eta hutsuneak betetzeko asmotan berriz ere ekingo diogu Euskal Jaia antolatzeari.

Amaitzeko, eskerrik asko eragile guztiei, festara hurbildu zineten guztiei eta eguna aurrera ateratzen lan egin zenuten oiartzuar guztiei. Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte! EUSKAL JAIAren antolatzaileak 2016ko apirilaren 21ean

KULTURA |

107


Luberri Fundazioa Lau urte bete ditu 2015ean eta ikasgune geologikoa kudeatzeaz gain, erakusketa iraunkorreko euskarriak erabat berritu ditu, eboluzioari buruzko euskarriak prestatu ditu helduentzat, txangoak eta ikasleentzako jarduerak antolatu ditu eta harremanak landu ditu natura zientzien alorrean jarduten duten beste eragile batzuekin, gure eskualdeko eta Euskal Herriko geologiaren jakintza zabaltzeko helburuz.

ERRETIRATUENTZAKO BISITAK ‘MATER’ ATUNONTZIRA Aurreko urteetan egin bezala, 2015ean ere bisita konbinatuak antolatu ditugu Luberri museora (goizez) eta Pasai San Pedroko portuan dagoen Mater atunontzira (arratsaldez), gehienbat, erretiratuen taldeentzat, Itsas Gelarekin batera. LUBERRIREn paRTE-haRTzEa haInBaT EkITaLdITan ATLANTIKALDIA 2015

Lurraren eta itsasoaren soinuan dantzan

LUBERRI OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA 2015eko ekitaldian, 2.000 bisitari inguru izan dira Luberrin, Oiartzungo Ikasgune Geologikoan. Aurreko urteetan bezala, gure bisitari gehienak ikastetxeetako ikasleak izan dira.

TaLdEEnTzako jaRdUERak EBOLUZIOARI BURUZKO UDALEKU IREKIAK Oarsoaldeko beste museoekin elkarlanean, eboluzioari buruzko tailer didaktikoak antolatu ditugu txikientzat, gure planetan diren eta izan diren bizidunen eboluzioaren nondik norako nagusiez modu atsegin eta dibertigarriaz jabetzeko.

108 | KULTURA

Luberri fundazioak, Oarsoaldeko gainerako museoekin lankidetzan, gure eskualdeko altxor preziatuak ezagutarazteko erakustokia jarri zuen Errenterian, irailaren 17tik 20ra, bertako udalak antolatzen duen ATLANTIKOKO HERRIEN MUSIKA & KULTURA JAIALDIAREN BARRUAN.


URRELUR 2015 Azaroaren 2tik 8ra, Urretxuko Udalak urtero antolatzen duen URRELUR Mineralogia eta Paleontologia Astearen XVIII. edizioan parte hartu zuen. Zazpi egunez, Euskal Kostaldeko Flyschari buruzko erakusketa izan da ikusgai udaletxean, nornahik bisitatzeko, eta gainera, bisita gidatuak eskaini zaizkie ikastetxeetako taldeei. BEsTE jaRdUERa BaTzUk TXANGOA JAIZKIBELETIK BARRENA, NATIONAL GEOGRAPHIC-ENTZAT Edurne Pasabanen KABI TRAVELS agentziak kontratatuta, LUBERRI fundazioak txango didaktikoa antolatu zuen uztailean Jaizkibelen inguruan, bertako geoformak ikusi eta Gipuzkoako kostalde hori nola eratu den azaltzeko National Geographic aldizkariko kazetari bati, argazki-erreportajea egiteko helburuz. JoSe Angel torreS luBerri oiArtzungo ikASgune geologikoA fundAzioA

KULTURA |

109


Soinuenea-herri musikaren txokoa 2015. urtean UNIBERTSITATETIK SOINUENEARA Herri Musikaren Txokoan berria ez bada ere, aipagarria izaten jarraitzen du Unibertsitateko ikasketak egiten ari diren ikasleak bertan praktikak egitera etortzen jarraitzen dutela.

Orain arte gure artean izan diren ikasleak Euskal Herriko Unibertsitatetik etorriak izan badira, aurtengoan Alemaniati eta Estoniatik etorri zaizkigu. Lehenik Donostiako Itziar Navarro izan genuen “Göttingeneko Georg-August-Universität”-ean egiten ari den Kulturelle Musikwissenschaft Masterrerako lana egitera. Zehazki, Herri Musikaren Txokoan garrantzi handia duen artxiboan liburu eta diskoen katalogazioan aritu zen.

Ondoren Estoniatik Silvia Luik ikasle estoniarra etorri zitzaigun. Hau “Eesti Muusika- ja Teatriakadeemia”, Estoniako Musika eta Antzerki Akademian musikologia ikasten ari den ikaslea izanik, txalaparta eta bestelako euskal musika adierazpenak grabatzen aritu zen. Horretarako bere oporrak baliatu zituen udako aste batzuk gurekin pasatzeko. Urteko sasoi horretan izaten den festa andanari esker, material ugari grabatzeko aukera izan zuen eta horri esker, orain Estonian gehixeago ezagutzen gaituztela esan dezakegu.

Silvia Luik, bildutako materiala ordenagailuan antolatzen.

110 | KULTURA

BISITAK 2015. urtean 3.418 bisitari izan dira. HERRI MUSIKAREN TXOKOA ireki zenetik guztira 49.960 lagun izan dira bertan.

Talde gidatuetatik kanpo etorri diren bisitariak 1.149 izan dira. Horietatik, Euskal Herriari dagokionez, 1.060: 20 arabar, 84 bizkaitar, 901 gipuzkoar, 21 lapurtar, 5 zuberotar eta 29 nafar. Espainiako Estatuko beste lekuetatik 67 bisitari etorri dira, 2 Alemaniatik, 4 Brasildik, 2 Erresuma Batutik, 2 Estatu Batuetatik eta 6 Frantziatik.

Guztira 87 talde gidatu ditugu, eta 2.269 lagun biltzen zituzten talde horiek. Horietatik 51 Euskal Herriko ikastetxeetatik etorri dira. Ikastetxe horiek lurraldeka horrela banatuta zeuden: 7 Bizkaikoak, 38 Gipuzkoakoak, 2 Lapurdikoak, 1 Zuberoakoa eta 3 Nafarroakoak. Beste talde gidatuen izaera oso nabarra da: euskaltegiak, maisu-maistrak, musika eskolak, erretiratuak, eta abar. Bisita gidatuetan ikastetxeetatik kanpo etorritako taldeak honela sailkatzen dira: 36 Euskal Herritik eta 1 Bretainiatik.

Oiartzundik 581 pertsona etorri dira, horietatik 383 gidatu ditugun 15 taldetan.

Oiartzun, 2015-04-16. Elizalde ikastetxeko haurrak bisitan.


ARGITALPENAK Soinueneak herri musikaren ikerketarekin eta ezagutzaren zabalpenarekin duen konpromisoari eutsiz, aurten ere gaiarekin lotutako bi dokumentu argitaratu ditu.

Lehenik, 2014an Hernanin ospatu zen 28. Txalaparta Festan hartutako txalaparta joaldiak biltzen dituen diskoa argitaratu zen. Urte bukaeran, berriz, Juan Mari Beltranek berrogei urte baino gehiagotan Gipuzkoako dultzaineroei egindako grabazioen artetik aukeratutako 52 piezarekin diskoa argitaratu zen, 2004an Herri Musika bildumari hasiera eman zion DULTZAINA GIPUZKOAN. 1950. hamarkada arte liburua osatzen duen diskoa alegia. FORMATUA IZENBURUA CD CD-Liburua

28. TXALAPARTA FESTA DULTZAINA GIPUZKOAN

KODea

LG: SS-558-2015 LG: SS-1351-2015

roaren 14an. Gaiak sortzen duen interesarekin bat, entzulez bete zen aretoa eta bertaratutakoek Sabin Egiguren, Patxi Perez, Antònia Oliver eta Juan Antonio Urbeltzen esperientzia entzuteko aukera izan zuten mintegiak iraun zuen bitartean. Arratsaldeko mahai inguruan mintegian aritu ziren hizlarien ondoan Joseba Altube, Mikel Lasarte, Josu Larrinaga eta Jon Fernandez ere aritu ziren Xabier Etxabe zarauztarra moderatzaile zutela. Egunean zehar azaldutako ideien ondoan beste batzuk ere aipatu ziren eta entzuleek beren galdera eta iritziekin ere asko aberastu zuten mahai ingurua. Eguna Mallorcatik etorritako Es Revetlers taldearen emanaldi bikainarekin bukatu zen. Mallorcan kalean dantzarako egiten den herri musika eta hura nola dantzatzen duten erakutsi zuten Oiartzungo udaletxean. Jardunaldietako bigarren eguna Donostian ospatu zen. Hasteko, Kresala elkartean Mallorcako dantzak erakusten aritu ziren Es Revetlers taldekoak, musikari eta dantzariak bezain irakasle onak direla agerian utziz. Ondoren, Easo Plazan dantzan jarraitu zuten hala nahi izan zutenek, Patxi eta Konpaniaren musikarekin. Bukatzeko, dantzazaleen bazkaria izan zen giro ederrean Kresala elkartean.

Dultzaina Gipuzkoan CD-liburuaren azala. Donostiako Easo Plazan, Herri Dantza arrakastatsua, Patxi Perez eta Konpaniarekin. Donostia, 2015-11-15.

HERRI MUSIKAREN 14. JARDUNALDIAK: DANTZA PLAZAN Ohikoa denez, azaroan izandako jardunaldiek azken urteetan indarra hartu duen plazako dantza aztertu zuten. Jardunaldi horien antolakuntzan Soinuenearekin batera Zatak Herri Ondarea eta Herri Dantza elkarteak aritu ziren.

Ergoien auzoan Soinuenearen alboan dagoen Auzokalten mintegia eta mahai ingurua izan ziren jardunaldietako lehen egunean, aza-

HERRI MUSIKA KONTZERTUAK Herri Musikaren Txokoak bere ateak zabaldu zituenetik urteko sasoi guztietan antolatu du kontzertu bat. Kontzertu horietan herri musika bere oraingo egoeran, bizi-bizia, ikusteko eta entzuteko aukera izaten da. Herri musika hemen bakarrik egiten ez denez, kontzertu guztietan izaten da Euskal Herriko musikaren ondoan kanpoko musika entzuteko aukera. Hala, aurten Euskal Herriko alde ezberdineKULTURA |

111


tako musikariez gain, Txile, Asturias eta Mallorcako musikariak izan dira Oiartzunen. Eta urtea bukatu aurretik Katalunia, Gaztela eta Portugaldik etorritakoak ere izango dira.

BBAX taldeko kideak, Auzokalte elkarteko oholtzan.

Lehengo udatik hona antolatu diren kontzertuak hauek izan dira: • 2015-10-17 - HM UDAZKENEKO KONTZERTUA: Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama.

• 2015-12-26. HM NEGUKO KONTZERTUA: Xoxote Banda gipuzkoarra eta Anabel Santiago asturiarra.

• 2016-04-23. HM UDABERRIKO KONTZERTUA: Hernani Musika Eskola Publikoko Txistulari Taldea eta Xeremiers de Muro-Es Reguinyol Mallorcako taldea.

Larunbat arratsaldez izaten diren kontzertu horiek haurrentzat luzeegiak izan daitezkeela pentsatuz, goizetan iraupen laburragoa izaten duten saioak izaten dira haur horiei zuzenduta. Horrela, haurrek ohiko medio eta inguruetan entzutea zaila den musika mota hori ezagutu eta bizitzeko aukera dute.

Ikasturte honetan Txileko Kañachama taldeak, Xoxote Banda gipuzkoarrak eta Mallorcako Xeremiers de Muro-Es Reguinyol taldeak eman dituzte haurrentzat kontzertuak.

Xeremiers de Muro-Es Reguinyol taldea haurrei, eta haien senideei, eskaini zieten saioan. Soinuenea, 2016-04-23.

112 | KULTURA

OIARTZUNGO HERRI MUSIKA ESKOLA 2015eko irailean hasitako ikasturteak orokorrean 2015eko ekaina bukatu zenean zeukan eskaintzari eusti dio. Talde berri bat sortu dugu, Xirolarru-Boha Taldea. Honela, dagoeneko hiru musika talde finko dauzkagu: Dultzaina taldea, Xirolarru-bota taldea eta Xirolarru-boha taldea. Lengoia musikalean, berriz, talde bat gehiago sortu dugu hasiberriekin, beraz momentu honetan bi mailatan ematen dugu gai hori. Matrikulazio kopurua ikasgai gehienetan mantendu egin da. Bazirudien txistu eta danbolinean, alboka eta dultzainean matrikulak behera egingo zuela baina ikasle kopurua mantentzea lortu dugu. Arazo handienak Txalapartan jarraitzen du; nahiz eta ahalegin bat baino gehiago egin, ez dugu lortu haurrak matrikulatzea.

Aipatzekoa da azken urteetan gaztetxoen matrikulazioa poliki bada ere gorantz doala, batez ere biolinean, herri perkusioan eta lengoaia musikalean, eta neurri txikiagoan dultzainan, txistuan eta albokan.

HERRI MUSIKA ESKOLAREN ORDUTEGIA MADALENSORON

ASTELEHENA 17:30-21:30 Lengoia musikala (solfeo), Txistu eta Danbolina, Herri Perkusioa asteartea 16:00-20:00 Biolina

ASTEAZKENA 15:30-21:00 Xirolarrua, Xirolarrua Taldeak, Dultzaina, Dultzaina Taldea eta Alboka OSTEGUNA 17:30-19:30 Lengoaia musikala (solfeoa) Txalaparta OSTIRALA 16:00-20:00 Biolina

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK ETA IRAKASLEEK PARTE HARTUTAKO EKINTZAK OIARTZUNEN ETA BESTE HERRI ETA HIRIBURUETAN Gure eskolako ikasle eta irakasleen parte hartzea geroz eta handiagoa da Oiartzungo hainbat ekintzatan. Dultzaina Taldea eta Xirolarru taldearen presentzia aipatzekoa da, he-


rriko eragile askok talde horien premia izaten dute eta gure helburua eskatzen diguten guztietan joatea izaten da. 2015ean eskolako ikasleek ekintza berri hauetan parte hartu dute:

• Xanistebanetan abuztuaren 4, 5 eta 6ean eguerditako kalebueltak.

• 2015-2016 ikasturtean zehar hileroko 2. igandeetako kalebueltak. • Oiartzungo Emakumeen Futbol partidetan neskak animatzen Ugaldetxoko futbol zelaian jokatzen dutenean.

5. Auzoetako festetan kalebueltak: Ergoienen, Karrikan, Iturriotzen, Ugaldetxon 6. Xanixtebanetako Dultzaineroen Topaketan.

7. Herri Musika Eskolako ikasturte amaierako jaialdia. 8. Gabonetako Kalebuelta Elizalden.

9. Arditurriko Txondorraren piztuera eta itzalera ekitaldietan.

10. Olentzero egunean Elizalde Eskolako haurrekin.

IRAKASLEAK Aurten erakusten aritu diren irakasleak hauek dira: • Lara Mitxelena: txalaparta eta solfeoa • Haritz Ezeiza: alboka eta dultzaina • Jon Patxe: herri perkusioa

• Jon Ansorena: txistua eta danbolina eta solfeoa • Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon: xirolarrua 2015-03-01. Dultzaina Taldea Ugaldetxoko futbol zelaian neska futbolariak animatzen.

• Arkaitz Miner: biolina

IKASLE KOPURUA URTERO OIARTZUNEN EGITEN DIREN JOALDIAK 1. Egutegi Liturgikoaren festa nagusietan San Esteban Parrokiako ezkilak jotzen. (Urtarrilak 1, Urtarrilak 6, Ostegun Santua, Larunbat Santua, Berpizkunde eguna, Corpus eguna, San Juan bezpera, San Ignazio, San Esteban bezpera, San Esteban, Ama Birginaren eguna abuztuak 15, Santo Guztien eguna azaroak 1, Ama Birginaren eguna abenduak 8, Gabon gaua Olentzeroren etorrera, Eguberri eguna eta San Esteban abenduak 26).

2. Ihoteak Karrika, Ergoien, Gurutze, Elizalde Altzibar eta Iturriotzen. 3. Inude eta Artzainak, Oiartzun. Dultzaina taldea 4. Dantza plaza saiotan. 2015ean urtarrileko eta iraileko saioak, azken hori ugaldetxoko jaietan.

SOINU-TRESNA

Txalaparta

2014-2015 2015-2016

Alboka

Dultzaina Herri perkusioa

Txistu eta danbolina Solfeoa

Xirolarrua Biolina

Dultzaina Taldea

Xirolarru-Bota Taldea

Xirolarru-Boha Taldea GUZTIRA

5 6 6 3 4 4

14 7

17 5

6 8 6 6

14 15 9

9

-

2

7

8

78 83

KULTURA |

113


Arditurriko meategia Urtebete pasatakoan, egindako jardunaren inguruan hausnarketa bat egitea ongi etortzen zaigu guztioi eta lerro hauek azterketa xume hau zuekin partekatzeko aukera eskaintzen digute.

114 | KULTURA

Arditurriko meategiaren proiektua errotuz doa. Laster beteko dira zortzi urte ireki zenetik eta urtetik urtera bisitari kopurua handitzen doa. Ibilbide honetan ehun mila lagun hurbildu dira dagoeneko bertara: parke naturala, meatzeak eta horien inguruko historia eta istorioak ezagutzeko jakin-minez. Bisitariak ase nahian, ohiko bisitez gain, hainbat egun eta ekintza berezi antolatzen dira eta iaztik hona, hauek izan dira antolatutakoak.


Ibilbide honetan ez gabiltza bakarrik. Oiartzungo Udala Gipuzkoako Parketxe Sareko sortzaileetako bat izanik, beronekin elkarlan estuan aritzen gara eta elkarrekin dinamizatzen dugu Arditurriko Meatze Gunea, ohiko bisitak nahiz ekitaldi bereziak antolatuz.

Bestalde, duela urte batzutatik hona, eskualdeko gainontzeko museoetako ordezkariekin ere aldizka biltzen gara eta elkarlanean urrats batzuk egin ditugu.

Esate baterako, eskualdeko 7 museoak prezio berezian ikusi ahal izateko bonoa indarrean dago. Eskualdeak mendia eta itsasoa batzen ditu, Aiako Harria Parke Naturala eta Pasaiako Badia. Bertako paisaia eta bizimodu aberatsaren ispilu, eskaintza museistiko zabala topa dezakegu ingurune hurbilean: Mater Atunontzia eta Albaola Itsas Faktoria San Pedron, Victor Hugo Etxea Donibanen, San Marko gotorlekua Errenterian eta Soinuenea, Luberri eta Arditurri Meatze Gunea Oiartzunen. Errenterian antolatzen den Atlantikaldia programan ere elkarrekin agertu izan gara. Azken bi urte hauetan, bizpa-hiru egunez Errenteriako udaletzeko arkupean erakustokia partekatu dugu, eta bakoitzaren eskaintzaren berri azaldu diegu bisitariei. Aurrera begira, gure erronka hasitako bideari eustea izango da, hurbiltzen zaizkigun bisitarien jakin-mina asetzeko historian sakontzea, hainbat iturritatik informazioa eskuratuz eta eskura jarriz. Kristina Brit

KULTURA |

115


OIARTZUNGO FLAUTA TALDEA: 25 URTE MUSIKA ZABALTZEN Oiartzungo Flauta Taldeak dagoeneko 25 urte bete ditugu. Gezurra dirudi 1993 urtean Iñaki Gurruchagak Irune Arbideren laguntzaz sortu zuenetik hainbeste urte pasatu direla dagoeneko. Haiek ereindako hazia, zuhaitz eder bilakatu da dagoeneko. Taldea sortu zenean nork pentsatuko lukeen iritxi den lekuraino iritxi dela, eta egin dituen gauza guzti horiek egin dituela. Oiartzungo flauta taldea, Ibargaingo flauta taldea izenarekin hasi zen 1993.urtean, Ibargain musika eskolan. Bertan entseiatzen hasi ginen baita musika eskolako kontzertuetan parte hartzen ere; Gabonetako kontzertuan eta baita kurtso bukaeran ospatzen denean ere. 1996. urtean izan zen lehen aldiz kalera atera ginen urtea, Gabonetan, Oiartzungo kaleetan zehar gabon kanten melodiak zabalduaz. Hemen hasi zen musika leku guztietan barrena zabaltzeko dugun grina.

2007

artzungo Oi

2005 Disney

2013

Oiartz

go un

Fl au ta Taldea

go un

Oiartz

Fl au ta Taldea

Paris

Fl

Oiartz

go un

Fl au ta Taldea

a Ta l d

e

Oiartz

Fl au ta Taldea

go un

Oiartz

Fl au ta Taldea

go un

Oiartz Oiartz

Fl au ta Taldea

Fl au ta Taldea

2009

Namur

2008

Florentzia

2010 Verona

2010

Budapest

2006

Salzburgo Innsbruck

116 | KULTURA

aut

go un

Euskal Herria + Castelldefells Calpe Colmar Zaragoza Sevilla Valladolid ...

Aachen Heidelberg

go un

Horrela hasi zen Europan barrena musika zabaltzeko gure abentura, leku askotan izan gara urte guzti hauetan: Austrian, Alemanian, Italian, Belgikan, Hungarian, Frantzian, … Baina urte guzti hauetan, Europan barrena ibiltzeaz aparte Euskal Herrian eta beste leku askotan ere izan gara kultur etxe, udaletxe, eskola, museo, … ezberdinetan musika jotzen. Sevillan (bertako flauta jaialdian), Calpen (Mediterraneoko musika jaian), Toledon, Valladoliden, Zaragozan, …

a

Eurodisney 2011 (Paris)

Oiartzunen eta inguruko herrietan kontzertuak eskeintzen hasi ginen hemendik aurrera. 2005. urtean, lehen aldiz Euskal Herritik ateratzeko aukera izan genuen, Parisko Disneyland parkera. Bidaia oso berezia izan zen hau guretzat, bertan izandako harrera onari esker, munduan zehar gure musika zabaltzen jarraitzeko gogoz geratu ginen.


Baina musika jo eta zabaltzea ez da izan egin dugun lan guztia:

Innsbruck 2006

2005.urtean, Oiartzunen Kaldereroen jaia ospatu genuen lehenengo aldiz, eta 2006.urtean Inude eta Artzainen ospakizunarekin hasi ginen. Orduz geroztik, Flauta taldea izan gara jai hauek ospatzearen arduradunak herrian.

2009urtean, Udaletxearekin hitzarmen bat sinatu genuen, eta Ibargain Flauta Taldea izatetik Oiartzungo Flauta Taldea izatera pasatu ginen. Urte batzuk beranduago, 2012.urteaz geroztik, GUO izeneko auta marka ospetsuaren irudi izan gara. 2014.urtean guretzat proiektu zeharo polita sortu genuen: Oiartzungo Flauta jaialdia, orduz geroztik Oiartzunen ospatu dena. Bertara urtero Euskal Herri osoko autistak gerturatzen dira gurekin batera egun eder bat ospatzera musika joaz. Baina hau ez zen izan 2014 urtean egin genuen gauza berezi bakarra, Oiartzungo Flauta Taldearen Basoa ere landatu genuen urte honetan, taldekide bakoitzak bere zuhaitza landatuz.

Eta aurten, 25.urteurrena bete dugu eta ekitaldi ezberdinak antolatu ditugu hau ospatzeko. Irailean Calpera joan ginen, Mediterraneoko Musika Jaialdian 3.aldiz parte hartzera. Urrian berriz, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan kontzertua eduki genuen Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko Big Band-arekin batera. Azaroan, Irungo Pilar Eskolako kapilan Larreaundi koruarekin batera kontzertu bat eman genuen, eta Abenduan berriz bueltan, Oiartzungo pleno aretoan. Ibargain Musika Eskolako gabonetako kontzertuan ere parte hartu genuen Oiartzungo elizan. Abenduan beste sorpresa bat ere eman genuen, Mamuten Flash mob musikal bat egin genuen Haurtzaro Ikastolako Dantza Garaikideko taldea eta Irungo Larreaundi koruarekin batera. Gabonetan deskantsu txiki bat egin eta indarrak hartu ondoren, Urtarrilean Arantzazuko Basilikan izan ginen. Bertan, Meza nagusia musikatzeko aukera izan genuen, eta baita ondoren kontzertu bat eskaintzekoa ere. Musika jotzeaz aparte, bazkari eder bat egin eta gaztandegi edo gazta fabrika bat bisitatzeko aukera izan genuen. Hilabetearen bukaeran berriz Santurtziko Kresala Aretoan kontzertu bat eskaini genuen.

KULTURA |

117


Otsailan ere ez ginen geldirik egon, Kladerero eta Inude eta Artzainen konpartsak antolatu genituen, nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez zuen, ederki pasa genuen urtero bezala herria alaituz. Guretzat bereziena izan zen ekintza ere Otsailan izan zen, Iriberri jatetxean taldekide, taldekide ohi Euskal Jaia 2016 (Oiartzun) eta guraso guztiek elkarrekin egindako bazkaria. Ederki pasatu genuen bertan, aspaldi ikusi gabeko lagunekin elkartuaz. Flauta talde honetako bi partaide oso bereziri ere omenaldi txikitxo bat egin genien, IĂąaki Gurruchaga zuzendariari eta Jose Luis Saizar lehendakariari, beraien lan eta dedikazio guztia eskertzeko. Martxoan ere eduki genituen egitekoak, Oiartzungo Euskal Jaian kontzertua eduki genuen eta aste santua iritxi zenean, Zarautzen kontzertu bat emateko aukera ere izan genuen, Donostia 2016 bidearen barneko ekitaldi moduan. Azkenik, urteurrena ondo bukatzeko bi ekitaldi txiki izan genituen Maiatzan, Ibargaingo kurtso bukaerako kontzertuan parte hartu genuen eta guk Martxoan ereindako basoan, guk ereindako basoa dela esaten duen kartel bat jarri genuen. Ikusten den moduan, ibilbide oso berezi eta polita izan dugu, eta datozen urteetan ere gure musika zabalduz jarraitzeko gogoz gaude. Urtetik urtera gehiago hazi, indartu eta loratu gaitezen.

Oiartzungo Flauta Taldea.

Oiartzungo Flauta Taldea 2014

118 | KULTURA


Ibargain Musika Eskola

25 urte. Ibargain Musika Eskolak eta Oiartzungo Udalak sinatutako hitzarmenak ikasturte honetan 25 urte bete ditu. Urte hauetan, gure datu-basearen arabera, 1.221 ikasle hurbildu zaizkigu Aialde kaleko 8. zenbakira eta bertan, kortxeen munduan saiakeraren bat egin dute. Urrun gelditzen den ikasturte batean 300 ikasletik gora izan genituen, eta ikasturte gehienetan ikasle kopurua 200220tik gora izatea arrunta izan bada ere, azkeneko urte hauetan 175 ikasleren bueltan gabiltza. Lerro hauetatik gure eskerrik zinezkoenak adierazi nahi dizkiegu hainbat eta hainbat familiari, guregan izan duten konfidantzarengatik. Ikasle hauetatik gutxi batzuk ikasturte bakar bat bukatzeko ere larri ibili ziren, bilatzen ari zirena guregan aurkitu ez zutelako. Gehienek, aldiz, 6, 8, edo 10 ikasturte egin dituzte gurekin. Badira bere bizi guztia gurekin eman dutenak ere. Eskerrik asko guztiei! Idatzi hau Ibargain Musika Eskola den errealitate hau gauzatzen lagundu duten pertsonak gogora ekartzeko aprobetxatu nahi dugu, baten bat ahaztu egingo zaigula jakinda eta honexegatik, aurrez, barkamena eskatuz.

Hastapenetan Irune Arbide, Juanito IĂąarra eta Juanito Arozenak gauzatu zuten hitzarmena. Gaur egun Jexux Leonet eta Josune Cousillasek egiten diote hitzarmenari jarraipena, urte

hauetan guztietan, Jaione Ugaldeberek, Xabier Landak, Xabier Iragorrik, Sorkunde Lekuonak, Martin Beramendik, Rafael Bergaretxek, Jagoba Larburuk, Aitor Etxeberriak, Idurre Berak, Aiora Perez de San Romanek, Asier Legorburuk egin dioten bezala. Eskerrik asko guztiei!

40 baino gehiago izan dira eskolak ematen aritu diren irakasleak: batzuk aste gutxiko ordezkapenen bat egiteko, beste batzuk hasiera-hasieratik gaude, batzuk ordu gutxiko lanarekin, beste batzuk lanaldi osoarekin, batzuk harrobikoak, gure Musika Eskolan hazi eta hezitakoak, eta beste batzuk urrundik etorritakoak. Bakarren bat zendu da, beste batzuk merezitako erretiroa disfrutatzen ari dira, beste batzuen berririk ez dugu, gaur egun beste musika eskolaren batean ari direnak ere badira, Musikenen esate baterako... Eskerrik asko guztiei!

Erakusten ditugun musika-tresnen kopuruari buruz urte hauetan aldaketarik ez dela izan esan behar dugu. Hamarrekin hasi ginen eta hamarrekin jarraitzen dugu: akordeoia, biolina, biolontxeloa, gitarra, harpa, klarinetea, perkusioa, pianoa, tronpeta eta zeharkako flauta. Musika-tresna bakoitzak erakartzen duen ikasleen banaketari buruz, orain dela 25 urte pianoa eta akordeoia nagusitzen zirela esan behar dugu, besteek pixkanaka-pixkanaka gorantz egiten zutelarik. Azkeneko ikasturte hauetan ere pianoa nagusi da, baina ez orain dela 20-25 urteko presentziarekin, ikasturte horietan 5 pianoirakasle izan baikenituen, lanaldi osoa edo orKULTURA |

119


du batzuk emanez. Gaur egun pianoaren atzetik gitarra, tronpeta eta zeharkako flauta daude. Urrutiago daude akordeoia, biolina, perkusioa eta klarinetea. Biolontxeloa ikastera oso ikasle gutxi animatu dira urte hauetan. Orain dela 25 urte ikasturte bukaeran, ilusio handiz, kontzertu bakar bat antolatzen genuen gainezka egoten zen Pleno Aretoan. Kontzertu horretan solfeo talde bakoitzak liburuko ikasgai bat abestuz parte hartzen zuen. Ondoren nabarmendutako piano ikasleek jotzen zuten, baita ikasturtean nabarmendu ziren akordeoi-jotzaile batzuek ere. Beste musika-tresnen presentzia oso motz gelditzen zen. Zorionez, kontzertu bakar horri berehala beste batzuk gehitu genizkion. Gabonetan elizan egiten dugunak aurten 19 urte sendo bete ditu. Elizalde eta Haurtzaroko ikasleentzat egiten ditugun Gaztetxoen Kontzertuek aurten beren 13. urtemuga bete dute eta, batez ere, azkeneko 5 urte hauetan, gero eta arruntagoa da gure eskolako pop-rock taldeak kalean entzuteko aukera izatea: plazan dela, Ugaldetxoko edo Ergoiengo festak direla, Fnac, Irrisarri... Ikasturte honetan gelaz kanpoko 19 jardueratan izan gara, antolatzen edo parte hartzen, Oiartzungo Flauta Taldekoen ekitaldiak kontuan izan gabe. Oiartzungo Flauta Taldeak aurten bere 25. urtemuga ospatzen du eta hau dela eta aipamen berezia merezi du. Edozein taldek bezala

120 | KULTURA

umiltasunez ekin zion bere ibilbideari, Ibargain Flauta Taldea izenarekin. Baina bere sortzaile eta zuzendari den IĂąaki Gurruchagaren musikajakintzari esker, eta batez ere bere lanerako gaitasuna nekaezinari esker, “saltseroâ€? punttu izakera ere tarteko dela, urtero txunditzen gaitu bere proposamenekin: kontzertuak, grabaketak, bidaiak, Kaldereroen Konpartsa, Inude eta Artzainen Konpartsa, Flauta Jaialdia, ikasleen inplikazioa, gurasoena, ikasle ohiena, Oiartzungo Elkarteena, Udalarena.... Zorionak Ibargaingo-Oiartzungo Flauta Taldeari!

25 urte hauetan musika ikasketak arautzen dituen legea aldatu egin da. Aldaketa horrek, gizartean egon diren aldaketa guztiekin batera, Musika Eskola honen ikasketen ikuspegia ere aldatu du, musika eskola guztietan bezala. 1966ko lege zaharraren baitan musika ikasketak arautuak soilik izaten ziren eta musika ikastetxeen helburu nagusia ikasle guztiekin azterketa bat gainditzeko ariketa, estudio eta obraz osaturiko programa itxi bat prestatzea zen. Azterketa hori, mailaren arabera, batzuetan musika eskolan bertan izaten zen eta besteetan Donostiako Kontserbatorioan. Taldeka ia ez zen jotzen eta eskatutako solfeoaren maila oso gogorra egiten zitzaigun. Irakasleok presio giro batean lan egiten genuen. Presio horren eragina oso handia izaten zen eta horrek tensioak eta frustrazioak sortzen zituen


irakasle eta, batez ere, ikasleengan. Tensio eta frustrazio hori kasu askotan gaur egun arte iritsi dira. Guraso batzuek, Musika Eskolara bere seme-alaben izena ematera etortzen direnean beldurrez galdetzen dute solfeoarengatik, beraientzat bizipen ez oso atseginak izan zirenak gogora ekartzen dizkielako.

1992an musika ikasketen legedia aldatu egin zen eta pixkanaka-pixkanaka indarrean jarri zen eta denak ia hamarkada batean eguneratzen joan ginen. Lege horrek ekarri zituen aldaketak nabarmenak izan ziren eta hemen, ez luzatzeagatik hiru aipatuko ditugu: • Aldaketa nagusia: Irakaskuntza arautua (konserbatorioak) eta ez-arautua (Musika Eskolak) nabarmentzen direla lege honen baitan.

• Musika ikastetxe honek Eusko Jaurlaritzaren onespena du irakaskuntza arautuaren oinarrizko mailan eta maila guztietan irakaskuntza ez-arautuan (Musika Eskola). • Ikasturte batzuetan bi ikasketa mota horiek elkarrekin ematen genituen, baina berehala, musika eskola guztiek bezala, irakaskuntza ez-arautuari ekin genion.

• Irakaskuntza ez arautuan badira mailaka lortu beharreko gaitasun batzuk, baina ez dago aurrez ezarritako programa zehatz bat. Hori irakasleek ikasleekin adostu eta momentuko beharren arabera egokitzen dute. • Taldeka eginiko musika lantzen eta bultzatzen da maila guztietan.

Aldaketa horren ondorioak, duda-muda garai baten ondoren, eta irakasleon birziklatze lan bat egin eta gero, guztiz positiboak izan dira:

• Beldurrak eta frustrazioak ia desagertu egin dira. Irakaslea ikaslearen beharretara egokitzen da, batez ere bere ikasteko erritmoa kontutan izanez. Helburua ez da programa itxi bat epe zehatz batean lortzea. Lantzen dena guztiz pertsonalizatua da. • Maila guztietan taldeka lantzen da musika.

• Gelaz kanpoko jarduera gehiago gauzatzen dira: kontzertuak, entzuketak, aurkezpenak, lehiaketak, jaialdiak, beste musika eskolekin trukeak...

• Musika estilo ugari lantzen dira: folk, pop, rock, filmetako musikak, edota marrazki bizi-

dunetakoak... lehengo ikasketa plangintzetan betoa jarria zutenak.

• Eskatzen duten ikasleekin programa sakonagoak lantzeko aukera dago, musika arautura pasatzeko edo ez.

• Adin goiztiarretan hasten gara eta ez dago adin mugarik, gero eta helduen talde gehiago ditugu.

Gris koloreko itzal batzuk ere badira:

• Adin batzuetan gehiegizko lasaitzea nabaritzen da ikasle eta irakasleen aldetik eta ez da behar bezala aurreratzen, edo horrela ematen du behintzat. • Irakaskuntza arautuaren aukera hartzen ez dutenak, baina aldi berean gogor lan egiten dutenak, maila izan arren titulaziorik lortzen ez dutelako merezi ote duen zalantzaz izaten dira. • Batzuetan ikasle, guraso eta irakasleen konpromiso maila apala izaten da. Alta eta baja asko izaten dira, musika hezkuntza kontsumorako beste edozein produktu bezalakoa balitz bezala.

Urte hauetan bere garaian Oiartzungo Udalak eta Ibargain Musika Eskolak sinatutako hitzarmena, oinarriz, ez da aldatu. Alde bakoitzak bete beharrekoak bete ditu. Aldaketa bakarra emandako laguntzen portzentajeetan izan da: hasieran bi portzentaje ziren, %50 eta %75; gaur egun indarrean dagoen kuoten koadroan 8 portzentaje nabarmentzen dira, %20 eta %65en bitartekoak, familien diru-sarreraren, Ibargainen izena eman duten familia-kide zenbakiaren eta ikasketa mailaren arabera, oinarrizkoak edo sakonagoak. Laburbilduz esan dezakeguna zera da: 25 urte hauetan musika ikasketen legeak eta gizarteak orokorrean, eta Oiartzungo guraso eta ikasleek zehazki, musika ikasketa hauei eskatzen dietena aldatu egin dela. Honen aurrean Ibargain Musika Eskola malgutasunez egokitzen joan da, bai programazioan eta baita musika motan ere, malgutasunez eta pertsonalizatzen, betiere sinatutako hitarmenaren baitan. Horrek guztiak osasuntsu ekarri gaitu 2015-2016 ikasturte honetara. Tamalez, ikasle kopurua behar genukeena baino txikiagoa da, batik bat azkeneko urte hauetan lagun izan dugun krisialdi orokor eta luze honetan murgilduta gaudelako. KULTURA |

121


Ibargain Musika Eskola, eskolaz kanpo eginikoak Edozein Musika Eskolak bere geletan lantzen duena publiko aurrean eskaini behar du. Hau da ikasturte honek eman duena: 2015-09-27

Bat batean taldearen kontzertua

Ugaldetxoko jaietan

2015-11-24

Musika Festa

Done Eztebe plazan

2015-10-21 2015-12-18

2016- 02-10

Donostiako Big Band

Gabonetako Kontzertua

Piano eta ganbera Kontzertua

2016-02-19

Edurne, Haizea, Oihane

2016-05-14

3.2. Band!-en Kontzertua

2016-02-20.21 2016-05-26 2016-05-26 2016-05-27 2016-05-27 2016-05-28 2016-05-31 2016-06-03 2016-06-04 2016-06-07 2016-06-10 2016-06-11

Andoaingo Piano Jaialdia Gaztetxoen Kontzertua

Bakarlarien Kontzertua Gaztetxoen Kontzertua

Bakarlarien Kontzertua Kontzertu-Jaialdia

Instrumentuen Aurkezpenak Pop-rock Kontzertua Bat batean

Instrumentuen Aurkezpenak Pop-rock Kontzertua

3.2. Band!-en Kontzertua

Ez dira aurkezten Kaldereroak, Inude eta Artzainak eta Oiartzungo Flauta Taldeak eskaintzen dituen Kontzertuak eta Oiartzungo Flauta Jaialdia, beste idatzi batean jasotzen direlako. Koadroak ez ditu jasotzen Musika Eskolan bertan egiten diren “Piramidepeko Minikontzertuak�, ikasturte honetan 40-tik gora izan baitira.

122 | KULTURA

Oiartzungo Udaletxean Oiartzungo Eliz Parrokian Oiartzungo Udaletxean

Kontxa Murgiaren omenaldian Bastero Kulturgunean Done Eztebe plazan

Oiartzungo Udaletxean Oiartzungo Udaletxean Oiartzungo Udaletxean Oiartzungo Udaletxean Elorsoro Kiroldegian Haurtzaro Ikastolan Done Eztebe plazan Irrisarri Land

Elizalde Herri Eskolan Ergoiengo jaietan Irrisarri Land


Lartaun abesbatza 2015-2016 Bere 50. urteurrenaren ondoren Lartaun Abesbatzak eskuartean zeukan helburu garrantzitsuena 2015ean ere abeslarientzat zein ikusleentzat interesgarriak izango ziren proiektua eskaintzea zen. Hori horrela, 2015eko urrian abesbatzako kideek zein laguntzaileek Gironako Palafrugell hirira egin zuten bidaia. Hango Coral Nit de Juny abesbatzak Lartauni egindako gonbitari erantzunez, urriaren 10, 11 eta 12an izan zen taldearen bidaia. Dudarik gabe elkarrekin ondo pasa eta musika emanaldi bikaina eskaintzeko prest abiatu ziren abeslariak.

Urriaren 10ean Tossa de Mar herrira bidaia egin eta herria ezagutu zuten Lartaunkideek. Urriaren 11ko goizean Palafrugelleko abesbatzako lagun batzuek lagunduta, hiria eta bertako lekurik garrantzitsuenak ezagutu zituzten. Egunaren bigarren zatian, arratsaldean, bi abesbatzek kontzertua eskaini zuten. Lehendabizi Nit de Juny abesbatzakoek eta ondoren Lartaunekoek eskaini zituzten beren abestiak, eta denok elkarrekin El Rossygnol eta Kantuz obrak abestuz amaitu zen ikusleek gustura hartu zuten emanaldia. Urriaren 12an, talde giro bikainez eta emandako emanaldia emaitzarekin pozik itzuli ziren abeslariak etxera. Horren ondoren etorri ziren urteroko zita Santa Zeziliarekin azaroan, Gabon garaia, maitasun garaia kontzertua abenduan, eta 2016 honetan eskaini diren hainbat emanaldi. Horien artean aipatu beharra dago Oiartzunen antolatutako Euskal Jaian Lartaun Abesbatzak izandako parte hartzea. Abesbatzak kaleak alaitu zituen ikusleen txalo artean, eta ondoren egin zen herri bazkaria ere girotzeko aukera izan zuen, bertara hurbildu zirenak, baita gazteenak ere, abestera animatuz.

Izan ere hori baita Lartaun Abesbatzak hemendik aurrera duen erronka garrantzitsuena, taldea ahalik eta jende gazte gehienari zabaltzea horiek abestera animatu daitezen. Egungo Lartaun Abesbatza indartsu dago bertako abeslari finen lan eta konstantziari esker, ia hutsik ere egin gabe joaten baitira entsegu eta emanaldietara, baina etorkizuneko Lartaun bermatu nahi bada, eta beharrezkoa izango da, azken finean bizirik 52 urte diraun altxor musikala baita, abeslari gazteagoak taldera hurbitzea. Helburu hori lortzeko ahaleginak egiten ari da taldea, eta lan horretan jarraitzeko asmo sendoa du. Horren erakusgarri da adibidez 2015eko ekainan Irati Odriozola eta Ane Badiolak Joxe Leon Kazabon musikariak lagundurik eta Lartaun Abesbatzak elkarrekin eskaini zuten emanaldia, eta mota horretako kontzertuak bultzatzen jarraitzeko asmoa du Lartaunek.

Era berean, egun 50 urtetik behera dituzten eta abestea gustuko duten abeslariak taldera hurbiltzea errazago izan dezaten, Lartaun Abesbatza irailetik aurrera entsegu antolaketa berria eta estrategia berriak martxan jartzeko asmoetan da, azken finean aurrez aipatu bezala 50 urtez baino gehiagoz bizirik dirauen altxor honen etorkizuna denen artean bermatu beharrekoa baita. lartaun50@yahoo.es

KULTURA |

123


Oiartzun herri euskalduna al da?

Arnasguneen tailerreko une bat. Herritar askok parte hartu zuten.

Azken aldian, askotan entzuten den hitza da ARNASGUNEAK, baina zer dira EUSKARAREN ARNASGUNEAK? Arnasguneak euskara nagusi den eremuak dira. Euskara “bere kabian� sentitzen den esparruak, inork xaxatu eta eraso gabe. Arnasguneetan, beraz, euskarak lasai hartzen du arnasa.

Hizkuntza guztiek behar dituzte gune hegemonikoak denboran irauteko. Asko zabaldutako hizkuntzek nonahi hedatzen dituzte nagusi diren eremuak, baina gurea bezalako hizkuntza gutxituek arreta berezia jarri behar dute. Izan ere, indarberritu dadin, hizkuntza hori nagusi den eremu geografikoak behar dira ezinbestean, normaltasunez erabiltzeko baldintzak hor besterik ez daudelako. Esan bezala, hizkuntza batek, biziko bada, arnasguneak behar ditu. Horiek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantziaren jabe izanik, eta aldi berean, azken urteetan gune euskaldunetan sumatu den lasaitze eta kontzientziazio faltak kezkaturik, Udalaren eta Uemaren laguntzaz ARNASGUNEEN INGURUKO TAILERRA ETA ERAKUSKETA antolatu genituen.

124 | KULTURA

Pozik gelditu ginen herritarrek izan zuten parte hartzearekin, baina bukaerako sentsazioa gazi-gozoa izan zen. Gazi-gozoa diogu, jasotako datuak kezkagarriak direlako.

Azken 30 urteei erreparatzen badiegu, eremu euskaldunetan, euskarak apenas egin duen aurrera. Eta are kezkagarriagoa dena, batzuetan atzera ere egin du; bereziki gune euskaldunenetan. 2001-2011 urteen artean, udalerri euskaldun guztietan atzerakada nabarmena jasan du euskaldunen pisuak. Eta Oiartzunen? Zer-nolako bilakaera izan du? Zein da errealitatea? 1991

2011

EUSKARAREN EZAGUTZA

%76,1

ETXEKO ERABILERA

%59,7

% 46,1

%62

%52,9

LEHEN HIZKUNTZA

KALE ERABILERA

%69,7 2008

%73,9

% 60,4 2011


Datuek argi erakusten duten moduan, errealitatea gordina da. Bai, Oiartzun euskararen arnasgune da, baina datuak kezkagarriak dira. Tailerrean aztertu bezala, hainbat faktorek izan dute eragina: harreman sareetan izan den aldaketa, herrira etorritako jende kopurua, hirigintza, ekonomia, kultur bilakaera‌ Zer egin dezakegu horren aurrean?

Hasteko, hizkuntza politikari dagokionez, euskararen berreskurapen prozesuan udalerri euskaldunek betetzen duten ezinbesteko funtzioaz jabetu eta nagusiki euskaraz biziko diren eremuak indartzea zilegi dela defendatu behar dugu. Euskaraz funtzionatzeko dauden hutsuneak identifikatu, konpontze bidean jarri eta lehentasuna emanez. Bigarrenik, egiten diren politika guztietan, hartzen diren erabakietan, hizkuntzaren ikuspegia ere aintzat hartzea beharrezkoa da. Honekin batera, herriko elkarteek, eragileek eta politikariek, beren eguneroko jardunean hizkuntza irizpide euskaldunak argi izatea ere komeni da.

Baina, norberak ere, asko egin lezake. Hizkuntza bat hiztunek sortu eta biziarazten dute. Beraz, herritarrok ezinbesteko eragile gara euskararen biziberritzean. Guri esker indartzen da egunero. Euskaldunok ekarri dugu gaur arte euskara, eta etorkizuna ere guk emango diogu. Horregatik, ez dugu ahaztu behar gure gaurko hizkuntza-ohiturek eragina izango dutela geroa marrazterakoan.

Oiartzungo ikasleak, erakusketa ikusten eta UEMAko teknikarien azalpenak entzuten.

Gogoan izan behar dugu euskara hizkuntza gutxitua dela eta Oiartzun herri euskalduna izan arren, ez dagoela arriskutik kanpo. Erantzukizunez jokatzea dagokigu. Horretarako lehen urratsa norbera bere ingurukoekin euskaraz biziko dela erabakitzea da, lehen hitza beti euskaraz eginez, euskaldunekin euskaraz arituz, euskaraz ez dakienarekin pazientzia izanez eta bidea erraztuz, euskaraz ez dakiena ikastera animatuz‌ Eta bigarren urratsa arduratzen gaituzten egoeren aurrean aktibatzea da.

Hain justu, gaiak kezkatzen gaituelako antolatu genuen tailerra. Han jasotako informazioa zabaldu, datuak ezagutarazi eta gure kezka denekin konpartitu nahi dugu. Arazoa ezagutuz konponbideak bilatzea errazagoa da. Horregatik, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunetik lanean jarraituko dugu egungo errealitatea irauli eta datuei buelta emateko asmoz, oiartzuarren laguntzaz gure herriak arnasgune izaten segi dezan. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea

KULTURA |

125


Maite dugu Badu berezitasunik kolaboratzaile sareak. Batzuk oiartzuarrak dira eta ezagutzen ditugu. Beste batzuk, ordea, ez dira herrikoak, baina bai gure etxekoak eta horietako asko ez ditugu aurrez aurre ezagutzen. Urteetako harremana dute Oiartzun Irratiarekin eta hor jarraitzen dute zintzo-zintzo guri telefonoa hartuz eta proposamen berriak eginez.

Gustatzen zaigu gure lana. Maite dugu egunero oiartzuarren belarriak, sukaldeak, autoak goxatzea. Maite dugu hitz egitea eta entzutea. Maite dugu partekatzea, zabaltzea, herriko gauzei oihartzuna ematea. Urteroko elkarrizketak izaten ditugu, urtero Oiartzunen hutsik egin gabe izaten ditugun hitzorduak. Ihoteak, Zuhaitz eguna, Txerri Eguna, auzoetako festak, barrikotea, kirol hitzorduak... Zerrenda egiten hasiz gero, urtekari osoa beharko genuke. Baina urtekari hau bada horren lekuko eta ez gara alferrik luzatuko. Urteroko hitzordu horietaz gain, badira gauza berriak antolatzen dituzten herritarrak, talde berriak, sariak irabazten dituztenak, lan berriak egiten dituzten artistak... eta horiei ere euren lekua ematea da gure lana.

Oiartzun Irratiak baditu eguneroko kolaboratzaileak, asterokoak, hamabosteroak, tartekakoak... Beraiei esker lau belarri, lau begi eta bi aho baino gehiago gara irratian. Bi lagun bakarrik iritsiko ez ginatekeen mundura eramaten gaituzte. Entzuleekin batera ikasten ditugu guk ere gauza berriak. Argi dugu haien laguntzarik gabe ez ginatekeela ezer izango edo gure lana ez genukeela agian hainbeste maiteko.

126 | KULTURA

Apiril aldean arazo teknikoek mututu gintuzten egun batzuetan eta burumakur ibili ginen. Ezin soluzio azkarrik topatu eta konpontzeko egunak luze joan ziren. Egun horietan jende asko jarri zen harremanetan gurekin, kezkatuta eta laguntzeko prest. Orduan sumatu genuen denok irratiaren falta, entzule eta ahotsen falta. Konpondu genituen eta gogotsu bueltatu ginen eguneroko errutinara.

Egunero lehiaketara deitzen duten 20 lagun baino gehiago zaretela badakigu. Badakigu Oiartzun Irratiko familia oso handia dela eta pentsatzen ez dugun lekuetaraino iristen garela. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, bai lehiaketan, bai gaiak proposatzen, baita kolaborazioak egiten ere. Bakoitza ahal duen neurrian etor dadila gurera! 17 urte bete berri ditugu eta 2017ko uztailaren 7an adinez nagusi bihurtuko da Oiartzun Irratia. Sortu zuten lagunek izan zuten ilusio berarekin ari gara gaur lanean eta horrelaxe jarraitu nahi genuke denbora luzez. Oiartzunekin eta oiartzuarrekin zahartuz eta berrituz aldi berean. Bizirik dagoen herria delako gurea, momentu orotan berritzen dena eta gu ere bai aldi berean. Gustatzen zaigu gure lana. Maite dugu egunero oiartzuarren belarriak, sukaldeak, kotxeak goxatzea. Maite dugu hitz egitea eta entzutea. Maite dugu partekatzea, zabaltzea, herriko gauzei oihartzuna ematea. Eta maite dugu maite zaituztegula esatea! Eskerrik asko! Mirari eta Alazne Oiartzun Irratia


AISA ikastaroak:

etorri berriak euskarara gertura daitezen

Goizeko AISA taldea.

Arratsaldeko AISA taldea.

Ikasturte honetan frantsesez, errumanieraz, ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan hizketan entzun ahal izan dugu euskaltegiko eskaileretan barrena. Intxixu AEK euskaltegian aritu da, martxotik ekainera, euskara eta Euskal Herria ezagutu berri duen ikasle mordoa.

tan. Oiartzunen, esaterako, 2 talde sortu genituen: goizez eta arratsaldez.

AISA ikastaroak herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara-ikastaroak dira. 60 ordutan aukera izango dute Euskal Herria hobeto ezagutzeko eta euskararen ikaskuntzan lehen urratsak egiteko.

HABEk, Helduen euskalduntzea kudeatzen duen erakundeak, zehaztutako baldintzak bete behar dira ikastaroa diruz laguntzeko, hala nola, 16 urtetik gorako ikasleak izatea, Espainiatik kanpokoak izatea... Hala ere, Oiartzungo Udalak bere garaian erabaki zuen eskaintza Espainiatik etorri berriei ere zabaltzea, argi baitzuen ikasle horien abiapuntua (Euskal Herria eta euskarari zegokionez) atzerritarrekiko berdina zela; eta herritar horiek Oiartzunen integratzeko beharrezkoa zela. Esan bezala, ez da Oiartzungo Udalak ikastaro horiek antolatzen dituen lehenengo aldia. Baina aurtengoan Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskaintza bateratua egin du eskualdeko lau udalerrietan, udal euskaltegiekin eta AEK euskaltegiekin batera. Indarrak batu dira eta emaitza oso ona izan da: 115 ikasle 7 talde-

Denetariko jatorria duten ikasleak izan ditugu: Argentina, Honduras, Ingalaterra, Zamora, Mali, Errumania, Ekuador, Bartzelona, Brasil, Senegal, Ukraina, Leon... Ikastaroa egiteko arrazoia galdetzen diegunean, berriz, gehienek antzeko arrazoiak ematen dituzte: herrian integratzeko nahia, hemengo berri izateko gogoa...

Euskaltegiko irakasleok badakigu ikastaro horiek euskarara hurbiltzeko tresna garrantzitsua direla, eta nolabaiteko amua ere badirela. Lehen urrats hori egin ondoren, beraientzat errazagoa baita euskaltegietako ohiko taldeetan parte hartzea. Azken batean, 60 ordu eskasekin leihoak irekitzen zaizkie; euskara, Oiartzun eta Euskal Herria ezagutzeko leihoak. Nahiz eta gurean denbora gutxi daramaten, badakite euskaraz agurtze hutsak euskaldunon jarrera aldatzen duela, harrera beroagoa dela, alegia. Oiartzunen bizitzeko hautua egin dute, eta horretarako, iruditu zaie beharrezkoa dela euskara ikastea. Lehen pausoa eman dute eta orain guri, oiartzuarroi, dagokigu pauso hori babestea: beraiek ikasi duten hori praktikan jartzen lagundu, eta erakutsi behar diegu euskaraz bizitzea zer den. AEK

KULTURA |

127


2014ko otsailean ezagutzera eman genuenetik bi urte eta erdiko ibilbidea egin du dagoeneko atari honek, eta pixkanaka-pixkanaka txoko bat egin du, edo hori uste dugu behintzat, oiartzuarron artean.

AbesDago, Ihote Taldea, Lartaun Abes batza, Oiartzun Irratia, Oiartzun Kirol Elkartea, Oiartzungo AntzerAntzer Hezkun kizale Taldea, Oiartzungo Hezkuntza Topagunea, Soinuenea eta Ttur Ttur- eta Udalak berak hartzen dute parte oraingoz, baina asmoa, noski, ahalik eta elkarte gehienen parte-hartzea lortzea da, herriko argazki ahalik eta osatuena eskaintzeko asmoz.

Atari honen helburua Oiartzungo kultur, kirol, aisialdi edota gizarte eremuko informazio guztia batu eta herritarren zerbitzura jartzea da, antolatzen diren ekimenak bildu eta herritarren parte hartzea sustatzea besteak beste. Herriko elkarteen aterpe digital komun honetan 17 elkartek -Abaraxka, Antiju Morik, Arraztalo, Azmarrin, Beloaga Bizirik, El Watan, Girizia Mendizale Elkartea, Girizia Pala, Gure Esku

128 | KULTURA

Aurreko urteko Xanistebanetatik hona (idatzi hau maiatza erdialdean egina da) 18.000 ikustaldi inguru izan ditu Oiartzuarrak.org webguneak, eta 400 albiste inguru igo dituzte elkarteek atarira. Albiste horiek guztiak Oiartzuarrak.org-k Facebook eta Twitter sare sozialetan dituen kontuen bitartez zabaltzen dira ondoren, hedapen zabalarekin gainera: une honetan atariaren Facebook kontua (Oiartzuarrak Ga) 1.476 lagunek atsegin dute eta Twitter kontuak (@Oiartzuarrakga) 631 jarraitzaile ditu.

ELKARRIZKETAK Aurten, gainera, egitasmo berri bat jarri dugu martxan oiartzuarrak.org atarian. Oiartzuarrok Oiartzun nola ikusten dugun jakin nahi izan dugu eta, horretarako, elkarrizketa atal bat sortu dugu atarian. Allende Arnaiz, web-


guneko logoaren sortzailea, izan zen lehen elkarrizketatua, eta elkarrizketatu bakoitzak hurrengoa zein izango zen erabakitzen zuenez, katea osatu dugu. Allendetik hasi eta katearen bukaerara iritsi arte, hauxe izan da elkarrizketatuek proposatzen zizkiguten lagunekin osatu dugun katea: • Allende Arnaiz

• Enrike Lekuona • Juanito Iñarra

• Aiora Perez de San Roman • Iñaki Arbelaitz • Arantxa Lete

• Jexux Olaziregi

• Guruzne Azpiroz • Alazne Inziarte

• Ugaitz Zalakain • Xabi Iguaran

• Pepita Mitxelena eta Maixux Mitxelena • Juli Loinaz

• Juan Cruz Zabaleta • Carmen Lekuona

Urtekari honek eskaintzen digun aukeraz baliatuz, eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmo honetan parte hartu duten 15 oiartzuarrei. Katea eten egin da oraingoz, baina datorren ikasturteari begira egitasmo berriren bat pentsatuko dugu, noski baietz! Bide batez, elkarrizketak ikusi nahi izanez gero, oiartzuarrak.org atariko ELKARRIZKETAK atalean edota Youtubeko gure kanalean dituzue ikusgai.

Bukatzeko, oiartzuarrak.org proiektuan parte hartzen duten elkarte guztiak eskertu nahi genituzke, eta parte hartu nahi luketen horiei gonbidapena egin, herrigintzaren txoko hau guztion artean osatzen joan gaitezen.

KULTURA |

129


Auntxa Trikiti eskola

Auntxa trikita eskolako ikasleak eta Irungo Konserbatoriokoak, Kontzejupean izandako jaialdian.

Urtero bezala idazlan honen bidez gure trikiti eskolako berri ematera noakizue. Dagoenekoz hogeita bost urte pasa dira trikiti eta panderoko klaseak ematen hasi ginela ELIZALDE HERRI ESKOLAN eta aukera honetaz baliatuz gure esker ona eman nahi genioke bertako jende guziari (irakasle, guraso eta abar) gure lana behar bezala betetzeko eskaintzen dizkiguten baliabide guztiengatik eta edozein ekintzatan parte hartzeko gugana jotzen dutelako.

Aurtengo kurtsoan ere gure ikasleek makina bat ekitalditan parte hartu dute, esate baterako: Gabonetan, Kuestaziyuan, Inude eta Artzainetan, Martxoaren 19ko Euskal Jaietan, apirilean Irungo Konserbatorioan izandako Trikiti jaialdian, Elizalde egunean, ekainaren 12an kontzejupean egin zen Trikiti jaialdian eta abar. Baita ere azpimarratu nahi nuke jarraitzen dugula kontzertu-entzunaldi moduko emanaldiak antolatzen gure ikasleekin, honela beraiek ikasitakoa jende aurrean azaltzeko aukera izan dezaten eta motibazio gehiago eduki dezaten ikasteko garaian, garrantzitsua baita hau ikaste-prozesu egokiago bat edukitzeko. Trikitixa irakasteko hiru metodo erabiltzen ditugu:

1. Zenbakien bidez: gaur egunean metodorik erabiliena eta praktikoena berau da, hau erabilita lortzen diren emaitzak ikusita.

130 | KULTURA

2. Aurrez aurre: irakasteko metodo hau trikitian erabili zen aurrena da, garai batean horrela irakasten baitzuten; esan beharra dago gaur egunean ez dela oso erabilia. 3. Solfeoa eta zenbakiz osaturiko metodoa: esan beharra daukat hamargarren ikasturtea dela aurten metodo hau martxan jarri genuela eta oso emaitza onak ematen ari da, ikasle multzo polit bat ikasten ari da era honetara eta, emaitzak ikusita, luzarora trikitia irakasteko metodorik interesgarriena dela iruditzen zait, musikaren alor asko lantzen baitira; entzumena, sorkuntza, inprobisazioa, erritmoa, eta abar.

Bukatzeko, esan beharra daukat zuetako norbaitek trikitia behar badu jaialdi, kalejira, afari edo edozein ekintzatarako, gu prest gaudela parte hartzeko. Gure trikiti eskolak egindako lanaren ondorio nagusia bertatik sortu eta sortzen ari diren trikitilari gazteak baitira.

Trikitia edo panderoa jotzen ikasi nahi baduzu, berriz, informazio gehiagorako deitu telefono honetara: 943 618839 edo 615790510ra; gurekin pertsonalki hitz egin nahi baduzu, ASTEARTEETAN egoten gara ELIZALDE HERRI ESKOLAN. Besterik gabe agur bero bat OIARTZUAR guztioi eta XANISTEBANAK ondo igaro ditzazuela. IĂąaki Aranaga


Kirola


Girizia mendi taldea I Hogei ta hamar urtez ekin ta ekin ekin ta ekin orain horrela gera gerora ez jakin mendizale guztiak etorri gurekin lortu nahi genukena jarrera honekin beste hogei ta hamar pasa elkarrekin.

II Urte hauetan zehar ai, zenbat histori ai, zenbat histori guztia eman dugu gaizki edo ongi ahaleginduz bakarrik lortutzen da hori aterik ez diogu guk itxi inori besarkada handi bat lagun guztiori.

III Makila hartu eta gure ibilera gure ibilera batzuetan gora ta besteetan behera Oiartzungo gazteak etorri taldera aukera ederra da ez egin atzea elkarrekin ederki konponduko gera.

IV Hiru errege mahaia edo Petrechema edo Petrechema Balaitous, Vignemale Gabarni hurrena gailurra zapaltzea sari ederrena hutsik geldituko da saiatzen ez dena mendi eder horiei gure miresmena.

V Zeinen gustora geran hortxe mendiz mendi hortxe mendiz mendi Pirineo izan da gure mapa mundi Gironatik hasita hemen Hondarribi dena konpletatzeko falta zaizkigu bi bat Arkale da eta bestea Munuaundi.

VI Zeharo aldatu da gizarte bizitza gizarte bizitza orain besterik ez da korri, mugi prisa mendiko aterpeak ze plazer, ze ditxa Renclusa, Gabardito Linza ta Zuriza xarma hortaz gozatzen gustora gabiltza.

132 | KIROLA


VII Aberatsa izaten mendiak badaki mendiak badaki pagoa ta haritza gaztaina ta urki elurra, kazkabarra haizea, eguzki sarrio ta basurde edo artza txiki dena egin liteke sentitu ta uki.

VIII Mendiak errespetatuz maitatu ditzagun maitatu ditzagun neguaz ta udaraz gozatu dezagun udazken koloreak ze poz ematen dun horrelako plazerrik ez baitago inun gora talde osua ta gora Oiartzun.

IX Gure Ixiarretaz bada zer kontatu bada zer kontatu antolamendu lanak hasi ta bukatu mila detaile txiki xuxen kudeatu egiten dezun hori nola baloratu.... duzun guztia eman ta ezer ez eskatu.

X Eskertu nahi diogu egin dun lan pila egin dun lan pila zure eskutan dago aginte makila Ixiar egon zera beti hain hurbila egin duzunangatik aurrez esker mila jaso muxu handi bat nahiz merezi mila

XI Lesioak etortzen dira azkenian dira azkenian ekipo “xarra” dabil hor ahaleginian zenbat saiatu diren beren ezinian ez daukagu hitzikan gure mingainian hauek goraldutzeko merezi ainian.

XII Zahartuta gero ere ai, zenbat enpeino ai, zenbat enpeino ajea sortu zaie hezurretaraino orain behar dutena deskantsu, kariño Benidormen kale bat koiño, koiño, koiño hobe bertara joan Anetora baino.

KIROLA |

133


XIII Preso lagun guztiei milaka zorion milaka zorion herriratu artean geldi ezin egon zuek askatze arren gainera edonon ez dakigu “barrutik” entzuterik dagon baino botako dugu irrintzi bat sakon.

XIV Gure pausu guztiak herrigintzan alde herrigintzan alde kultura, ta natura herria, zutabe eginahal horietan nahiz bakar, nahiz talde batzuetan “atope” bestetan xuabe urteak joan dira konturatu gabe.

XV Jarraitzeko badugu aukera ta premi aukera ta premi eta aurrera ere hala izan bedi mila esker bihotzez lagun guztieri azken desio hauxe ez bada gehiegi musu handi banata ongi-ongi segi. Doinua: esnesaltzailea Anbotoko Mari

134 | KIROLA


Dabiltzan EMhARRIak Handi-handia nintzen ikusi nindutenean. Ukitu ninduten, nire atea jotzen ariko balira bezala. Eta ejua: “Bai, hau ber dit!�. Riki-raka hotsak inguruan. Hasieran mingarriak ziren baina pixkanaka-pixkanaka laztan leun bihurtu ziren. Askok diote ez dutela euren jaiotza gogoratzen, baina nirea kasu berezia izango da, ederki asko gogoratzen baitut gorpuztu ninduten eguna! Nafarra naiz izatez, baina jaio nintzenerako urte asko nituen dagoeneko. Nire sorlekura bila etorri zitzaizkidan jaio eta oso gutxira. Urruneko ahotsei entzuten nienez presa zuten ni ikusi eta nirekin jolasteko. Kosta zitzaien, bai, ni eramatea! Zer uste dute, jaioberri guztiak arinak garela?

Heldu nintzen bizilekura. Hamabi bat ama inguruan. Hasieran samur-samur, gozo-gozo begiratzen zidaten. Tentuz ukitu, polita nintzela aipatu. Baina gutxi iraun zuen maitasun horrek. Jarri ziren inguruan, sartu zidaten katea eta danba! Hori abiadura! Oinez ibiltzen ikasi nuen bost minututan! Hori bai, txikia nintzen eta beraien laguntzarekin eman nituen nire pausoak...

Orain handitu naiz, eta baita argaldu ere! Ibili naute herriz herri, Euskal Herria ezagutzen, Euskal Herriko plazetan markak uzten, markak jartzen. Baina orain beldur naiz. Lan eta lan egin ondoren indartu dira nire amak eta senide berria ekarri didate. Ni baino handiagoa, gainera! Honek izango ditu seiehun bat kilo. Ea honek ere nik bezainbeste herri ezagutzen dituen! Oiartzunen behintzat txoko asko ditut neureganatuak, ea erronka berririk bereganatzen duen senide kozkor honek! Zure esku dago Oiartzun, behar denik bai al da erronkarik jartzeko?

2015eko irailean, Kataluniako Banyeres del Penedes herrian egindako erronka.

2015eko uztailaren 31n, Iturriozko festetan egindako desafioa: Ergoiengo mutilak eta Emarri.

KIROLA |

135


Txost pilota taldea Herbehereetan barrena bote luzean jokatuz Antzina, gure arbasoen garaian, bote luzea pilota jokamoldea euskaldunen artean ezaguna zen, baina denboraren poderioz indarra galtzen joan zen eta beste pilota modalitate batzuek bereganatu zuten arrakasta. Pilotaren mugak, ordea, zabalak dira mundu mailan, eta horren erakusle, gaur egun hainbat herrialdetan bote luzean jokatzen jarraitzen dute, Europan eta Hego Amerikan adibidez.

Oiartzunen ere jakina da bote luzean jokatzen zela eta horren adibide dira inguruko lurretan topatu izan diren pilotasoroak; Zaldin, Sorondo, Eldotz eta Zaria, besteak beste. Bada, Txost Pilota Taldea bote luzea hauspotu nahian ari da azken urteetan eta eginda-

Txost eta Team NL 1eko pilotariak partida hasi aurretik.

136 | KIROLA

ko lan horren fruitua izan zen bote luzeko Champions League de Llarges nazioarteko pilota txapelketa jokatzeko gonbita jaso izana. Txapelketa hori urtean behin jokatzen da eta Europako hainbat naziotako klubek parte hartzen dute.

Txostek baiezkoa eman eta Herbehereetako Frisia eskualdean izan zen txapelketaren bosgarren edizioa jokatzen iazko udazkeneko asteburu batean. Txapelketa Frisiako Berltsum, Easterein eta Minnertsga herrietan jokatu zen, Herbehereetako bote luzearen plaza nagusia den Franeker herriaren inguruan. Bertan izan ginen Txosteko ordezkari gisa zazpi pilotari eta bi laguntzaile.


Frisiako pilotari baten eskuetako babesa bote luzeko pilota eta guzti.

Orotara bederatzi talde izan ziren lehian; horietatik lau Herbehereetakoak, bi Belgikakoak, Frantziako bat, Valentziako Agost taldea eta Txost Pilota Taldea. Taldeak hiru multzotan banatu ziren eta oiartzuarren kasuan, Herbehereetako bi talde izan zituzten aurkari: Team NL 1 eta Old Stars, hurrenez hurren.

Txosti dagokionez, Berltsumgo pilota plazan jokatzea egokitu zitzaion. Aurreneko norgehiagoka Team NL 1en aurka jokatu zuen. Partida aurreko prestatze lanetan, bi taldeetako pilotariek harriduraz begiratzen zieten aurkarien eskuetako babesei. Oiartzuerrek esku pilotan ohikoa den eran jarri zituzten takoak; esku ahurra babes horizontalekin estali lehenik eta hatzak independenteki ondoren. Frisiarrek, eta baita gainontzeko herrialdeetako pilotariek ere, aldiz, takoak egiteko material berdina erabiliz, baina eskuan modu ezberdinean kokatuz, nolabaiteko eskularru bat osatu zuten, esku bakarrean gainera. Takoak modu ezberdinean jartzeak bazuen bere arrazoia; Txosteko pilotariek bote luzeko 70 gramoko eta 40 mm inguruko diametrodun pilota jo egiten zuten eta gainontzeko pilotari guztiek pilota jo gabe, irrista eginez, erremontatu egiten zuten, eskuan erreminta bat izango balute bezala. Partida hasiera bikaina egin zuten oiartzuarrek eta markagailua estu eta berdinduta joan

zen hasierako jokoetan; aurrena, bana eta ondoren, bina. Jarraian, jokoak borrokatuak izan ziren, baina Team NL 1 nagusitu egin zen, bai jokoan eta baita markagailuan ere. Horrela, herbeheretako taldeak 6-2koa igoarazi zuen azken markagailura. Emaitzari dagokionez, Txostentzat guztiz positiboa ez izan arren, kide guztiak kontentu ziren emandako mailarekin eta egindako partidarekin. Eskuetako babesak ez ezik, jokamoldea eta pilota jotzeko posturak ere gainontzeko lurraldeetako jokalarienekin alderatuta ezberdinak izaki, euskaldunekiko nolabaiteko harridura erakutsi zuten plazan bildutako ikusleek eta baita aurkariek ere. Hurrena Txostek Old Starsen aurka jokatu zuten. Kasu honetan, Txostekoek ez zuten aukerarik izan, Old Starsekoak nagusi izan ziren jokoaren alor guztietan eta 6 eta 0 amaitu zen partida. Oiartzuarrek aurreneko partidan erakutsitako maila erakusterik ez zuten lortu, herbeheretarrek menpean hartu baitzituzten. Beraz, bi partidak galdu ostean, Txost txapelketan aurrera jarraitzeko aukerarik gabe gelditu zen.

Finalerdiak zein finala hurrengo egunean jokatu ziren Berltsumen. Aurreneko finalerdia Old Stars (Herbehereak) eta Kerksen (Belgika) taldeek jokatu zuten eta bigarrenean, ostera, Team NL 1 (Herbehereak) eta Baasrode (Belgika) izan ziren aukari. Finalera Kerksen eta Team NL 1

KIROLA |

137


Amezketan jokaturiko bote luzeko partida.

ailegatu ziren, bi finalerdi ikusgarritan gailentzea lortu ondoren. Finalak, aldiz, ikuskizunaren kaltetan, kolore bakarra izan zuen; Kerksenek guztiz menpean hartu zuen Team NL 1, 8 eta 0. Beraz, Kerksen izan zen Champions League de Llarges-ren bosgarren edizioko txapelduna.

Txosti dagokionez, partidetan lortutako emaitzetatik haratago, bidaia, gainontzeko herrialde eta taldeekin sortutako harreman estua, zein bote luzeko txapelketa bera, guztiz positiboak izan ziren. Esperientzia paregabea izan zen, pilotak mugarik ez duela ikusi zen berriz ere eta taldea indarberrituta itzuli zen aurrera jarraitzeko are gogo handiagoarekin.

Frisiara egindako bidaiak dagoeneko izan ditu bere emaitzak. Alde batetik, bidaian valentziarrekin sortutako harreman bikainak Euskal Herriaren eta Valentziaren arteko aurreneko desafioa (Amezketan, Azkoitian eta Oiartzunen) jokatzea bideratu zuen.

Euskal Herriko selekzioaren aurkezpena izan zen desafioa, eta Oiartzunen jokatu zen partidan selekzioaren hasierako bostekoan pilotari guztiak ziren Txostekoak eta oiartzuarrak. Valentziarrak gailendu ziren, baina Valentziako lurretan jokatzea espero den bigarren desafioan euskaldunek aurkaria estu hartuko dute.

138 | KIROLA

Euskal Herriko selekzioaren estreinako bote luzeko partida, Oiartzunen.

Bestetik, Herbehereetako egonaldian Txostekoek plazaratutako jarrerak Euskal Federazioa Confederation Internationale du Jeu de Balle-n (CIJB, euskaraz Pilota Jokoen Nazioarteko Konfederazioa) sartzeko erabakia hartu izana bultzatu zuen urte hasieran. Azkenik, aurreneko Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa aurten jokatuko da eta 2016ko Champions txapelketa Donostian jokatzeko aukerak handiak dira. Hori baieztatuz gero, Oiartzunen lehen mailako bote luzeko partidaren bat ikusteko aukera izango da. Txost Pilota Taldea


KIROLA |

139


140 | KIROLA


KIROLA |

141


Urtea borobila Oiartzungo kirolarientzat Pilotarekin hasiko dut nire urteroko kirolaren balantzea eta pozez egoteko motibo asko ditugu! Urte askoren ondoren badugu herrian profesional mailan jokatzen ari den pilotari bat, Ander Imaz. Zorionak, Ander! Lan asko egin duzu, familia eta ingurukoen laguntza ere izan duzu eta zure eguneroko iraunkortasun horretan saria jaso duzu. Iazko abenduan egin zuen debuta Asegarcerekin, Madalensoro pilolatekuan. Zale asko egon zen frontoian eta Euskal Telebista ere bertan izan zen. Hau hasiera besterik ez da izan eta espero dugu beste urte askotan jarraipena izatea. Momentuz promozioko txapelketetan parte hartu du eta bikote bezala hainbat goi mailako pilotarirekin jokatzeko aukera ere izan du. Orain dela hilabete batzuk Anderrentzat ametsa zirudiena egia bihurtu da. Baina hau dena ez da kasualitatea izan, kirolean oso gauza gutxi gertatzen da kasualitatez. Urte asko daramatza Oiarpe Kirol Elkarteak pilota munduan gaztetxoekin lan egiten, hau urte askotako lanaren fruitua da. Mirari eta nik Oiartzun irratiko Kirolez blai saioan askotan esaten genuen: “Horrenbeste gaztek pilotan jokatzen dutenez eta Madalensoron hainbat ordu pasatzen dutenez, oiartzuar pilotariren batek profesionaletara saltoa egitea merezi luke!�.

Esan bezala, eguna iritsi da eta oiartzungo pilotari gazte eta zaleak harro daude, pozik, herritar bat goi mailara iritsi delako. Hemendik aurrera oiartzuar pilotari gazte askok badakite lanarekin eta ahaleginarekin, goi mailan jokatzera iritsi daitezkeela. Asko poztuko ginateke horrela gertatuz gero, atzetik pilotari gazteak badatoz, eta ez badira iristen(oso zaila da) ez da ezer pasatzen, bitartean kirola egin dute, lagun arte on batean ibili dira eta gustura gainera. Oiartzungo Txost pilota taldearen lana ere aipatu nahiko nuke. Pilotariek hainbat modalitatetan parte hartzen dute eta bein helburua

142 | KIROLA

aitzindari izan diren jokoak berreskuratzea eta sustatzea da, jendeari erakustea hainbat modalitate bizirik daudela: joko Garbi, bote luzea, laxoa, pasaka, errebotea‌. Pilotarekin jarraituz, Girizia pilota sailak antolatuta urtero jokatzen da Madalensoro pilolatelekuan Euskal Herriko pala txapelketa. Aurten 33, izan da eta Josetxo Gamio izenarekin berriz XII.a.

Girizia kultur jolas eta kirol elkarteak antolatuta, urtero jokatzen da udaran Xanistebanetako binakako pala txapelketa eta neguan, berriz, banakako pala txapelketa.

Futbolari buruz hiz egiterakoan, denori burura etortzen zaiguna hau dela uste dut: Gure neskak Lehen Mailan egiten ari diren denboraldi puska, ZORIONAK!!! Oso gutxik esperoko zuten iazko denboraldian Lehen Mailara igo, eta 5 jardunaldiren faltan jaitsierako postua


13 puntura egotea. Ikaragarria, meritu handikoa eta txalotzekoa da Jon Alkortaren jokalariak egiten ari diren denboraldia. Etxeko partidetan oso indartsu jokatzen dute, oso talde gutxi izan dira Karla Lekuona futbol zelaian (zaleen laguntzarekin) Oiartzungo neskek baino hobeto jokatu dutenak. Kirolez Blai saioan jokalari batzuek hau esan ziguten: “Asko lan egin ondoren, entrenatzera nekatuta joaten gara, etxetik kanpoko partiduetan, berriz , bidaia autobusez egiten dugu eta hainbat ordu pasatzen ditugu bidean. Jokalari batzuk minuturik jokatu gabe itzultzen gara eta hurrengo egunean lanera joan behar dugu berriro. Oso gogorra egiten zaigu, ez dugu diru saririk jasotzen ordainetan, baina pozik, eta harro gaude. Baita zaleak ere. Taldea beti dago babestua, zale asko etxetik kanpoko partiduetara ere joaten dira eta txalotzekoa da hori�. Meritu handia dute eta Oiartzun herriaren izena zabaltzen ari dira.

Zein desberdina mutilen futbolarekin alderatuta! Horregatik daukate meritu gehiago. Pixkanaka, oso pixkanaka, pauso batzuk ematen ari dira baina dena falta da, Oiartzun irratitik ahal dugun laguntza guztia ematen jarraituko dugu!!! Iaz esan nuen bezala, taldean oiartzuar neska gehiagok jokatzea da falta zai-

guna, baina ez da erraza, maila oso zaila eta gogorra baita. Futbolean jokatzen duten mutilen eta nesken arteko kopurua handia da baina ikusten ari gara harrobiko taldeetan gero eta oiartzuar neska gehiagok jokatzen dutela.

Beste albiste pozgarri bat ere izan dugu: Gari Argote (iaz arte goiko mutilen entrenatzailea izan dena) Jon Alkorta entrenatzailearen laguntzailea izatea. Iaz mutilen futbola utzi zuen, baina nesken taldean laguntzaile gisa hasi da. Garik futbolean duen esperientzarekin oso albiste pozgarria da hau eta ziur Jon Alkortaren taldeari behar duen oreka eta ikuspegia ematen lagunduko durla. Ohorezko Erregionaleko taldea iaz Hirugarren Mailatik jaitsi zen eta taldea berritu egin behar izan dute. Jokalari batzuek taldea utzi behar izan zuten eta beste jokalari berri batzuk taldera iritsi dira, baina urtero bezala harrobian oinarritutako taldea da. Txema Fraile entrenatzaile eta Telmo Lasa laguntzaile gisa ari dira. Nahiz eta denboraldia oso gaizki hasi zuten eta jaitsiera postutik oso gertu egon ziren, bigarren itzulia oso ona egiten ari dira. Urtarriletik partidarik galdu gabe jarraitzen dute (13 partida jarraian galdu gabe). Egoera hori normala da, entrenatzaile aldaketa, jokalari berriak, KIROLA |

143


maila berrira egokitu beharra‌ hori lortu dutenean, maila oso ona ematen ari dira. Bi urtez jarraian Hirugarren Mailan jokatu izana, opari bezala hartu behar da. Urte askotan jokatu dute Ohorezko Erregionalean Gipuzkoako taldeen aurka, multzo polita eta gogorra da. Beste harrobiko taldeak ere lan bikaina egiten ari dira, neska-mutil asko entrenatzen dira Ugaldetxon eta asteburuetan partida asko jokatzen dira bertan . Beti bezala eskerrak eman futbol zelai inguruan boluntario moduan lan egiten duten lagun guztiei.

Oiartzun irratian gure astelehenetako saioan beste kirol bat ere aipatzen ditugu: Areto futboleko taldeak. Lan oso ona egiten ari dira, Oiartzun kirol elkarteko taldea Euskal Ligan jokatzen ari da eta bikain dabil. Power Rangers taldea Gipuzkoako 2g. mailan jokatzen ari da eta Miren taberna, berriz, hirugarren mailan. Partidak Elorsoro kiroldegian jokatzen dituzte. Aipatzekoa ere denboraldi bikaina egiten ari den beste talde bat , Oiartzungo Saskilaguna taldea. Goi mailako Probintziako bigarren mailan jokatzen ari dira eta hirugarren postuan daude.

144 | KIROLA

Partidak Elorsoro kiroldegian jokatzen dituzte. Beste kiroletan ere hainbat eta hainbat gaztek parte hartzen dute: Haurtzaro atletismo taldea, Oarsoaldeko igeriketa taldea, Txirrindularitza, Zikloturistak , Eskalada, Girizia eta Haurtzaro mendi taldeak, Emarri taldea eta abar‌ Euskal dantza eta beste hainbat dantza mota ez dira kirolaren barruan sartzen baina nik aipamen berezia egin nahi diet! Jaialdietan parte hartu aurretik entsegu asko egin behar izaten dituzte, prestakuntza gogorra egin behar izaten dute eta fisikoki ongi osatuta egon behar dute, beste kirolen parean.

Bereziki zorte ona opa diet arraun denboraldi berrian parte hartuko duten neska-mutilei. Denboraldi gogorra izango dute, asko sufrituko dute baina ziur duten guztia emango dutela.

Bukatzeko urtero bezala bukatuko dut: Mirari Martiarenak eta biok kiroletako saioan askotan esaten dugun moduan, “kirolak haur eta gazteak hezreko tresna izan behar du�. Joxe Migel Lopez


Oiartzun Kirol Elkartea 2015-16 Oiartzun Kirol Elkarteak denboraldi honetan egin duena oiartzuarrei kontatzera gatoz. Beste behin ere, letra handiekin azpimarratu behar dugu giza harrobi sendoa dugula, 350 neskamutil baino gehiago. Horrek esfortzu handia dakar modu batera edo bestera Oiartzun Kirol Elkartea maite dugunontzat. Denboraldi honetan egindakoa mailaka aipatuko dugu.

OHOREZKO ERREGIONALA Bi denboraldiz Hirugarren Mailan aritu ondoren, ezinezkoa izan zen kategoriari eustea, eta Ohorezko Erregionalera itzuli gara. Denboraldi honetan taldeak aldaketa handiak izan ditu, talde teknikotik abiatu, eta jokalariekin jarraituz. Azkenean, hasiera zalantzaz betea izan zen arren, taldea egonkortu egin da, eta goiko postuetan amaituko du denboraldia. Talde teknikoari dagokionez, Txema Fraileren

debuta izan da, eta Alberto eta Telmo Lasaren laguntza izan du. Inaxio Arozena masajista lanetan aritu da, eta Xabier Estebanez izan da ordezkaria.

LEHENENGO ERREGIONALA

Berriz ere denboraldi honetan Preferenterako igoera faserako sailkatu da, eta desiratutako saria lortzeko borrokan ari da bete-betean. Jose Luis Oiartzabal izan da entrenatzailea, Imanol Etxebestek lagunduta.

OHOREZKO GAZTEAK

Aurten gazteen lehenengo taldeak erraz gainditu du iazko denboraldian lortutakoa, eta sailkapen taulako goiko aldean dago lasaitasun handiz. Entrenatzailea Edorta Fernandez izan da, Jose Manuel Martinezen laguntzarekin.

KIROLA |

145


GAZTEEN LEHENENGOA Aldaketa gehien izan duen taldeetako bat da hau, kadeteen iritsierarekin jokalari berri askorekin egin baitu topo. Denbora behar izan dute ohitzeko, eta une honetan Kopa jokatzen ari dira. Jon Galdonak jarraitu du entrenatzaile lanetan, Aitor Azpirozek lagunduta.

NESKAK Emakumezkoen Nazionaleko Lehenengo Mailara igotzea lortuta, mugarri hori jarrita, taldea bost jokalari berrirekin indartu da. Abendutik aurrera seigarren bat ere bai. Horrekin eta iazko oinarriaren %90ekin, talde lehiakorra eta ilusioz betea osatu da. Liga gogorra da, taldeen mailagatik eta kostu ekonomikoagatik, baina une honetan, matematikoki lortzera doaz mailari eustea. Entrenatzailea Jon Alkorta izan da, Gari Argote, Eider Herrero, Maitane Elizegi eta Ander Ruizen laguntzarekin. Delegatua, berriz, Mikel Irigoien. OHOREZKO KADETEAK Sekulako denboraldia egin du kadeteen lehenengo taldeak, izan ere, denboraldiko hainbat momentutan gorengo postuen borrokan aritu da, eta lehenengo lauren artean geratzea lortu du. Beraz, sekulako denboraldia egin dute Egoitz Astarberen eskutik, Julen Mendizabalen laguntzarekin.

KADETEEN LEHENENGOA Denboraldi honetan bigarren taldea igoera faserako sailkatzeko zorian izan da, eta une honetan Kopa jokatzen ari da, urrunera iriste-

146 | KIROLA

ko aukerekin. Talde honek denboraldi ona egin du, Carlos Rubio eta Gexan Estebanen eskutik.

KADETEEN LEHENENGOA “Bâ€? Aurten talde hau sortu dugu, izan ere, bestela haur asko geratuko ziren kanpoan beren gustuko kirola egiteko aukerarik gabe. Kopa jokatzen ari dira, eta nabarmendu beharrekoa BeĂąat Trigok eta Aitor Mitxelenak egindako lana. HAURREN OHOREZKOA Talde honek aurten ere oso denboraldi ona egin du. Txapeldunen Fasea jokatzen ari da lurraldeko punta-puntako taldeen kontra, eta horrek datorren denboraldirako hobetzeko balioko die. Dani Beaumont eta Inaxio Oiartzabal izan dira entrenatzaileak.

HAURREN LEHENENGOA Klubeko haurren mailako hirugarren taldea formazioa amaitzen ari da, eta lehenengo fase gogor baten ondoren Kopa jokatzen dabil, eta ongi egindako lanaren fruituak jasotzen. Borja Perianez arduratu da taldeaz.

HAUR TXIKIAK Denboraldi honetan galera izan du talde honek, izan ere, inguruko ekipoek Eskolak dituztenez, urtebete lehenago hartzen dituzte jokalariak, eta horrek taldearen kalitatea asko mugatzen du. Elkartea gogor ari da lanean Eskola izateko bidean behin betiko baimena lortu eta galera hori geldiarazteko. Enri Irazoki izan da entrenatzailea David Pagolaren laguntzarekin.


EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA Oso lehiakorra den liga batean ari da jokatzen. Talde honek lehenengo taldearen oinarria izan nahi du. Lesio ugari izan ondoren, une honetan jaitsiera postuetatik kanpo dago, eta lehenengo talderako jokalariak prestatzeko intentzioa du. Aritz Arregi izan da entrenatzailea Iban Lopezen laguntzarekin; eta ordezkari gisa Jose Manuel Isasa.

GAZTEEN EMAKUMEZKOA Emakumezkoen futbolak maila guztietan izan duen bultzada ikusita, talde berri hau sortu behar izan genuen, Kadeteen eta Euskal Ligaren arteko zubi-lana egiteko. Fase Erregularrean ongi aritu ondoren, Kopa jokatzen ari dira eta itxura ona du. Entrenatzailea Imanol Sein izan da, eta Imanol Zuaznabarrek lagundu dio.

EMAKUMEZKOEN OHOREZKO KADETEAK Talde honetan ere erabateko aldaketak egin dira, eta bere kategorian egonkortzen ari da. Jende gaztea da; emakumezkoen oinarria lantzen jarraitzen dute eta emaitza onak lortzen ari dira. Gurutze Fernandezek eta Anne Mugarzak eraman dute taldea.

ARETO FUTBOLA Euskal Ligarako jauzia emanda, izugarrizko mailan ari da lehiatzen. Denboraldi osoan lehenengo lau postuetan mugitu da, hortik jaitsi gabe. Gure areto futboleko taldearen denboraldi bikaina, beraz. Entrenatzaile-jokalaria Txema Lasa da. OHARRAK Kirol ikuspegitik denboraldi amaiera ikusgarria izan daiteke. Hori iritsi bitartean, eskerrak eman nahi dizkiegu entitateei, babesleei eta bakarka laguntza ematen diguten guztiei. Atal honetan aipamen berezia egin nahi diegu Udalari eta Alcampo hipermerkatuari.

Eta amaitzeko, oiartzuar guztiei opa diegu 2016ko Xanistebanak bikainak izatea, eta bereziki gogoratu nahi ditugu hainbat arrazoi direla medio egun hauetan gurekin egon ezin direnak. OIARTZUN GOGOR ERANTZUN

oiartzun kirol elkartea

EMAKUMEZKOAK 8 “A” Emakumezkoen 8 “A” taldea lanean aritu da datorren urteko kadeteen talderako jokalari izan daitezkeenei itxura hartzeko helburuarekin. Denboraldia ona izan da, eta txapeldunen fasea jokatzen ari dira. Enrike Lekuonak eta Pepe Garciak bikain eraman dute taldea. EMAKUMEZKOAK 8 “B” Emakumezkoen 8 “B” taldea lehenengo urteko jokalariekin osatu da, eta “A” taldea bezala, honek ere etorkizunera begirako lan handia egin du. Klubaren iritziz, Irene Moreno eta Ane Oiartzabal zuzendaritza teknikotik egiten ari diren lana oso emaitza interesgarriak ematen ari da. ALEBINAK Klubeko talderik gazteenak maila ona eman du. Kopa jokatzen ari da. Batez ere Eskola Kiroletik kirol federaturako pauso horretan aritu dira lanean. Mikel Manzisidorrek eta Ander Juaristik eraman dute taldea.

KIROLA |

147


Irakasleak nagusi Lehen Mailako Oiartzun taldean Zazpi irakasle daude Oiartzun taldean, horietatik lau irakaskuntza munduan murgildurik dabiltza, gainontzekoak ikasketa prozesuan. Era berean, ez dira falta gozogileak, erizainak, ekonomistak… Pasa den urtean egindako balentriari esker, Oiartzun taldeak berriro egin zuen historia Lehen Mailara itzulita. Irailean hasitako ibilbide berrian, helburua argi eta garbi jarri zuen emakumeen taldeak: mailan beste urtebetez jarraitzeko txartela eskuratzea. Orain arte egindako bidea ez bada samurra izan ere, kasik esan daiteke lortzeko bidean dela geratzen diren bost partidetan lan polita eginez gero.

Taldeko protagonistak, 21 emakume, bi astez behin ikusi ditugu Karla Lekuona zelaian balioaren atzetik. Asko eta asko aurreko urteetatik ezagunak ziren Ugaldetxoko zaleentzat: Alazne Inziarte Lolo, Anne Mugarza kapitaina, Alazne Bengoetxea Pipe, Ainitze Rodriguez, Ane Perez, Esti Bajo, Esti Aizpurua…; berriak ere etorri dira denboraldi honetan: Arene Altonaga, Jone Bilbo, Carol Gonzalez, Nerea Murua…

Astebururo jokatzen aritu badira ere, astean zehar ez dute huts egin eta Ugaldetxon entrenatu dira buru-belarri euria nahiz eguzkia egin. Fabrikan fitxatzen den bezala, hauek Karla Lekuona zelaian ziren apopilo, gogo biziz lanean, igandean ahalik eta partidarik txukunena jokatzeko asmoz.

Baina, gure jokalariak ez dira ez Messi, ezta Cristiano ere. Gureak ilunabarrean entrenamendu latza egin eta hurrengo goizean lanera edo ikastera joan dira txintxo-txintxo, bizimodua aurrera aterako badute. Eta euren lanbidea, ikasketak… gehiago ezagutzeko irrikaz, sorpresa gaitza jaso dugu jakitean jokalari asko eta asko irakasle direla.

148 | KIROLA

Besteak beste, Alazne Inziarte Lolo Lasarte-Oriako Sasoeta-Zumaburu eskolan ari da lanean egun, heziketa fisikoko irakasle moduan. “Iaz Elizalde Herri eskolako irakasle izan nintzen, arrunt pozik”, dio Lolok. Anekdota polita badu oiartzuarrak. Emakumeen Eguna zela eta, eskolako ikasleei esan zieten Lehen Mailako jokalari bat joango zela bisitan. “Ikasleak urduri-urduri zeuden, Prieto edota Zurutuza joango ote zen eskolara. Neu azaldu nintzenean lur eta zur geratu ziren, egunero ikusten nindutelako, baina ez zekiten nonbait emakumeen Lehen mailako jokalaria nintzenik. Saioaren amaieran 6 urteko ikasleek autografoa eskatu zidaten”, dio irribarrez.

Anne Mugarza Mugi kapitaina, berriz, ingeniaria da eta Bidasoa Lanbide Eskolan ari da lanean, bigarren urtez. “Irakaskuntzan 7 urte daramatzat eta ahal dudan bezala uztartzen dut eguneroko lana entrenamendu saioekin, tarteka, arratsaldez langileei ere ikastaroak ematen dizkiet eta”. Nerea Abancens Napo defentsa Orereta ikastolan ari da lanean gaur egun, DBHko 3-4. mailetako ikasleekin. Nekatuta dabil, besteak beste ordu asko sartu behar dituelako lanean. Gainera, “emakume talde bati ere gimnasia ematen diot Iturriotz auzoan. Ostiraletan lur jota iristen naiz entrenamendura, baina gustura nabil”, dio pozarren. Itsaso Nabaskues erdilaria IVEFFen ari da lanean gaur egun, Gasteizen. “Egunero joan eta etortzen naiz”, argitu du. Irakasleak hiru irakasgai ematen ditu, baina “klaseak 15:30ean bukatzen dira eta erraz iristen naiz Ugaldetxora”. Anekdota polita gertatu zaio aurten Nabaskuesi: Maria Granado taldeko jokalaria haren ikaslea izatea suertatu zaio.

Ikasle ugari Oiartzun taldean Esan bezala, Maria Granado IVEFF ikasten ari da 1. mailan, Gasteizen. “Arraroa izan da Itsaso


Alazne Inziarte Lolo

Amaia Vazquez

Ane Perez

Arene Altonaga

Esti Aizpurua

Esti Bajo

Malen Moran

Maria Granado

Nerea Abancens Napo

Oihana Aldai

Alazne Bengoetxea

Anne Mugarza

Araitz Etxabe

Evelyn Santos

Itsaso Nabaskues

Nerea Murua

Olatz Hoyos

KIROLA |

149


irakasle izatea, ez zidan-eta deus esan. Klasera etorri eta isil-isilik geratu nintzen lehen egunean. Orain egoera normalizatu da”. Hernanin jaiotako jokalaria Gasteizen entrenatzen da astean zehar, Aurrera de Vitoria taldearekin. “Ostiraletan, berriz, Oiartzuna etortzen naiz”.

Olatz Hoyos defentsa ere Aurrera de Vitoria taldean entrenatzen da astean zehar, Granadorekin batera. IVEFFeko ikaslea baita oreretarra ere. “Eason Goi Mailako zikloa egin ondoren, Gasteizen ikasten dut orain, bigarren mailan”. Realeko jokalaria izan zenez, badu Lehen Mailan eskarmentua. “Orain Oiartzun taldearekin itzuli naiz goi mailara eta txoratzen nago”, dio. Oiartzun Kirol Elkartea oso eskertua dago Arabako hiriburuko futbol elkartearekin OKEko bi jokalariei ematen dien babesa dela medio. Amaia Vazquez laster izango da irakasle, Magisteritza ikasketak amaitzen ari baita. “Hirugarren mailan ari naiz ikasten. Praktikak oraintxe bukatu ditut, Anoeta ondoko eskola batean. 11-12 urteko gaztetxoekin aritu naiz”. Defentsa lanetan aritzen den jokalariak badu errekorra: aurtengo denboraldian Lehen mailan partida gehien jokatu duen titularra izan

150 | KIROLA

da. “Ohore bat izan da hori niretzat, sari bat. Oso pozik nago”, aitortu du.

Haur Hezkuntzako irakasle izango da laster batean Marina Agoües erdilaria ere. Txoratzen dago Zarauzko La Sallen egin dituen praktikekin. “Haur bat gehiago izan naiz, gozatu egin dut haien artean”. Oiartzunen ere gustura ikusten zaio Marinari. “Lehenengo Mailan jarraituko dugu beste urte betez, gutxienez”, dio seguru. Esperientzia handiko jokalaria da, aurretik Realean eta Italian jokatzen aritu da Zarauzko alaba. Athletic taldetik etorria da, berriz, Jone Bilbo aurrelaria. Euskal Filologia ikasten ari da Bizkaiko hiriburuan, Deustuko Unibertsitatean. “Ez da erraza ikasketak eta entrenamenduak uztartzea, zenbaitetan joan-etorrian ibili behar dudalako”, nabarmendu du. “Baina oso gustura nabil Oiartzun taldean”, argitu du. Oiartzuerarekin ere primeran moldatzen dela aitortu du.

Taldeko gazteena da Nerea Murua, Altzoko alaba. “Lehenengo maila ikasten ari naiz, gradu bikoitza: Magisteritza eta IVEFF, Donostiako Deustun”, dio pozik. “Entrenamenduekin eta


banuen beldur pixka bat, ea dena eramateko gai izango nintzen, baina egia esan ongi moldatzen ari naiz, gaiak eguneratuak eramaten saiatzen naiz eta”. Atletismo mundutik dator jokalari gaztea eta Oiartzun taldeak jokatzeko proposamena egin zionean zalantzak izan bazituen ere, orain “ez naiz inolaz ere damutzen. Esperientzia itzela izan da”. Argi dauka Muruak Oiartzun taldeak aurrera egingo duela. “Matematikoki oraindik ez bagara salbatu ere, lanak erdi eginak ditugu eta ez da gutxi”, dio harro. Atezaina da Oihane Aldaia, Añorgatik etorritako jokalaria. Erizaintza ikasketak amaituko ditu aurten aretxabaletarrak. Argi du Oiartzunen jarraituko duela beste urte batez gutxienez Lehen Mailan. “Gutxik uste zuten denboraldia amaiera aldera 23 puntu pilatuta izango genituenik, baina horrela gaude”. Erizaina da Esti Aizpurua defentsa zentrala. “Oarsoaldea bailaran lan egiten dut eta ordutegi ona dut. Gainera, urritik Oiartzunen bizi naiz. Hortaz, primeran egokitzen naiz taldearen beharretara”. Aurten lesioek asko zigortu dute Aizpurua. “Lehendabiziko partidan min hartu nuen eta osatzea kostatu bazait ere, orain ehuneko ehunean ari naiz, jo ta su”.

Ane Perez Puyi defentsa Eason dabil ikasten, erdi mailako ziklo bat. “Kirol ikasketak egiten ari naiz, pozik”, dio. Aurtengo denboraldian partida asko ari da jokatzen Oreretako alaba. “Txoratzen nabil, ordu asko ematen ditut-eta jokoan. Amets bat izan da”. Gainera, Perezek Levanteren aurka, haien etxean, in extremis berdinketarako sartutako tantoa ez dauka ahazteko. “Emozio handiko unea izan zen. Lehen puntua zen etxetik kanpo lortzen genuena”.

Beste lanbideak Azken bi urteetan serigrafia tailer batean lan egiten du Ainitze Rodriguezek. “Pozik nago lanean, arratsaldeetan 17:00etan bukatzen dudalako eta asteburuak libre ditudalako”. Lehenengo aldia da Hernaniko atezainak Lehen Mailan jokatzen duela. “Sufritua eta gogorra da, baina merezi du”. Beste hernaniarra Alazne Bengoetxea Pipe defentsa da. Urte asko daramatza Oiartzun taldean. Gozotegi batean egiten du lan, gauez, eta ez zaio batere erraza egiten lana eta fut-

bola uztartzea. “Gauez lan egiteak ez du laguntzen hurrengo egunean partida behar den bezala jokatzea. Eskerrak etxeko partidak igandeetan jokatzen ditugun”, dio serio. “Salto handia izan da Lehen mailara igotzea. Urte askotan gelditu gara atarian, baina iazkoa izugarria izan zen. Gainera, ozen esan nahi dut: gerra ematera etorri gara eta jarraitzeko irrikaz”, dio irribarretsu.

Carol Gonzalez galiziarra da Oiartzun taldeko azken fitxaketa. Abenduan etorri zen herrira. Evelyn Santos elgoibartarrak urteak daramatza Oiartzun taldean. Arene Altonaga bilbotarra aurten etorri da Oiartzun taldera. Hirurak Alcampon ari dira lanean, taldeko babeslearen etxean eta herrian bizi dira. “Ez da leku txarra, bailara zoragarria da”. Hirurak ziur daude Oiartzun taldeak aurrera egingo duela. Erika Garcia ere irakaslea da Oreretako kiroldegian, emakumeak entrenatzen. “Goi mailako ziklo bat ikasi nuen eta urtebete daramat lanean. Oso ordutegi malgua dut eta ederki moldatzen naiz entrenatzera etortzeko”. Zazpi urte daramatza kontsultore lanetan Araitz Etxabek. Ekonomia ikasi zuen eta lana eta futbola uztartzea ez zaio xamurra egiten. “Lanetik zuzenean Ugaldetxora nator, entrenatzera. Gogorra bada ere, merezi du Lehen mailan jokatzeak, aitortu du.

Esti Bajo aurrelari donostiarra enpresa batean ari da administrari lanetan azken bi urtetan. “Enpresen Administrazioa ikasi nuen eta gustuko lana dut. Frantsesa ere ikasten dut, arratsaldez”, dio. “Ordutegi ona dut, goizez bakarrik egiten dut-eta lana”. Ziur dauka aurtengo helburua lortuko dutela.

Oiartzun taldea hamahirugarren koskan dago orain hogeita hiru punturekin, eta Lehen mailan jarraitzeko helburua esku-eskura dauka. Maiatzaren 15ean, Levanteren aurka jokatuko du, Karla Lekuona zelaian. Egun horretan lanak eta ikasketak albo batera utzi eta gure protagonistek ez dute huts egingo eta serio demonio jokatuko dute zaleen pozerako. Agian garaipen-oihua kantatzeko tenorea izango da. Jaione Ugaldebere Sarasua

KIROLA |

151


Oiartzungo kenpo-kairen historian ibilalditxo bat Tamalez, Kenpo-Kaiak ez zuen inolako laguntzik aurkitu aurreko legealdian. Horrek Europako zentralaren galera erakarri zuen, (hainbeste urtez lan egin eta gero) zeina Madrilera mugiarazi baita, eta ez hori bakarrik, Euskal Herriko zentrala ere beste herri batera eraman da, Berara hain zuzen ere. Horren ondorioz, Oiartzunek erreferentzia izateari utzi dio, eskolak ireki dira Gipuzkoa mailan, eta herriko kirolari kantitatea asko jaitsi da.

Oiartzungo lehen Kenpo-Kai txapelketa, 1986an, Madalensoro pilotalekuan

Duela 30 urte, oiartzungo SAMURAI talde txiki bat Kenpo-Kai praktikatzen hasi zen, Vidal Maisuaren eskutik, Haurtzaro Ikastolako instalakuntzetan. Orduan ez zituzten gaur egungo erosotasunak, zeren ez baitzuten aldagelarik eta lurra porlanezkoa zen. Baina horrek ez zuen eragotzi taldea mantendu eta hazten joatea. Gaur egun, 30 urte pasa eta gero, Kenpo-Kaiak Oiartzunen jarraitzen du, eta Oiartzungo familia gehienetako kideren batek Arte Martzial hau praktikatu duela esan dezakegu.

Kenpo-Kaia hain garrantzitsua izan da Oiartzunen, herria mundu mailan ezaguna egin baitzen, bai bertako kirolarien maila teknikoagatik eta baita mundu maialako borrokalari onenetakoek bertan entrenatzen zirelako ere.

Hain famatua egin zen Kenpo-Kai oiartzuarra, eskola honetako Europako zentrala Oiartzunera ekarri baitzen, eta kanpoko praktikatzaile asko etorri ziren herrira, bertako eskolan entrenatu ahal izateko. 200 praktikatzaile izatera iritsi zen.

152 | KIROLA

Era berean, gure herrian Kenpo-Kaiari lotutako aktibitateak egiteari utzi zaio. Adibidez, aurreko zinturoiez pasatzeko abenduko azterketak, non 300 kirolari elkartu ziren edo Kenpoko nazioarteko batzarra, mundu mailatik etorritako 500 kirolari elkartu zituena. Biak Beran antolatu ziren, eta han gelditu dira honelako jardunaldiek erakartzen duten etekin ekonomikoa eta turistikoa. Baina Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteak ez dio lan egiteari utzi, berriro ere herrian lehen zuen garrantzia lortzeko eta mundu mailan ezagutarazteko. Alkate berriarekin eta bere laguntzaileekin ziur gaude lortuko dugula. Izan ere, Kenpo-Kaia hazten ari da berriro eta praktikatzaile kopurua poliki-poliki igotzen ari da. Praktikatu nahi izanez gero, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan sartua dago eskola kirol gisa, eta astearte eta ostegun arratsaldeetan taldeak daude adin eta genero guztientzako. Oiartzungo Kenpo Kai Honbuko lehendakaria Gorka Osa oiartzuarra da, gaur egun zinturoi beltza 5. Dan graduduna, Takao Asai Maisu handiak emana. Gorka aitzindarietako bat da Oiartzungo Kenpo Kain, garai haietako OIARTZUAR SAMURAIetako bat, eta ez dio borroka egiteari utzi Arte Martzial hau praktikatzen jarraitzeko. Ez dugu aukera galdu nahi, haietako SAMURAI batekin oroitzeko, beti bihotzean eramango dugu, gure adiskide ANTTON EZPONDA. Ar-


Argazkian: Aritz Valderrama, Alain Isasa, Lander Hernandez...

tiukulu hau erabili nahi dugu KENSHI on (Kenpo-Kai kirolaria) eta OIARTZUAR HANDI honi omenaldi gisa.

Pertsona horietaz gain, ETXEBESTE, SOROA, LOPEZ AGIRIANO, MENDIBURU, IPARRAGIRRE… eta beste hainbati zor diegu herri honetan Arte Martzial hau praktikatu ahal izatea. Baina badago beste pertsona talde bat ordezkoa hartu duena eta, nahiz eta zailtasun asko eduki, Kenpo-Kaia mantentzeaz gain taldea haunditzea lortu dutenak. Generazio honetako ordezkari nabarmenena ALAIN ISASA da, pare bat aldiz Japonian Kenpo-Kaiko Munduko txapeldun izana, gerriko beltza 3. Dan graduduna eta Kenpoko 2. mailako Kirol Teknikaria. Hau bere curriculumaren hasiera bakarrik da, Historiako Oiartzuar Kirolari sarituenetakoa da eta. Berari elkartzen zaizkio ALAIN BASASORO, IORITZ IRAZUSTA, HARITZ GOMEZ, IRATI MATELO, JON ANDER RODRIGUEZ, LANDER HERNANDEZ…

Artikulu honen ondorio bezela, Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteko lehendakari den Gorka Osaren hitzetan, esan dezakegu gaur egun Kenpo-Kaiak osasun ona duela Oiartzunen eta berriro mundu mailan erreferente izateko esperantza daukagu. Dena Oiartzungo jendearen laguntzagatik . Horren isla dira azkeneko Europako Txapelketan Oiartzungo Kenpo-Kai Honbu elkarteak lortutako emaitzak:

• ALAIN ISASA. 3 lehen postua zinturoi beltz eta marroien kategorian, Burruka, Kata eta Juho modalitateetan.

• IRATI MATELO. Lehen postua Kata modalitatean kadete kategorian eta 2. postua borroka modalitatean kadete kategorian. • LANDER HERNANDEZ. 2. postua Kata modalitatean jubenilen mailan eta lehen postua Borroka modalitatean jubenilen zinturoi beltz eta marroien kategorian.

• ARITZ VALDERRAMA. 2. postua Borroka modalitatean jubenilen zinturoi koloredunen kategorian.

• MARKEL IRASTORZA. 3. postua Kata modalitatean infantil mailan eta 3. postua Borroka modalitatean maila berean. • IBON ARRIETA. 2. postua Kata kategorian alebin mailan.

• AIMAR HERNANDEZ. 2. postua Kata kategorian benjamin mailan.

Aipatzekoak dira ere lehen 5en artean bukatu duten Mikel Osa eta Ekain Sagarna oiartzuarrak.

Kenpo-Kaia arte martzial handi bat da, Oiartzun bezalako herri handi batean praktikatzen dena. Eta biak elkarrekin gauza handiak egitera lotuak daude, KENSHI OIARTZUARRAK garelako. KIROLA |

153


Itsaslapurrak

Oiartzungo itsaslapurren historia txikia 2014ko udaberrian hasten da. Oiartzungo herriak itsasorik eta arraun egiteko egokia den ibairik ez badu ere, urteetan zehar Oiartzungo arraunlari asko ibili izan dira inguruko herritako traineruetan. Betidanik hitz egin izan da kuadrillarteko afari edo lagunartean Oiartzunen traineru bat osatzeko aukeraz, baina itsasorik ez edukitzeak asko zaildu izan ditu kontu horiek. Halere, 2014ko udaberrian lagun talde bat elkartu eta herrian trainerua martxan jartzeko aurreneko pausoak ematen hasi zen. Udaletxean proiektua aurkeztu eta honen oniritzia jaso ondoren, trainerua eta materialara lortzeko lanetan hasi ginen. Hasiera batean ENDAIKA arraun elkarteak utzitako egurrezko traineru zahar batekin hastekoak ginen poliki-poliki, baina gauzak horrela, Juan Mari Etxaberi esker, San Juan arraun elkarteak tratu bat proposatu zigun.

San Juan Arraun Elkarteak arraun egiteko baliabide guztiak eskuratuko dizkigu, hau da: traineruak, arraunak, ergometroak, kirol instalazioak eta abar. Gure aldetik, berriz, San Juanek TKE ligan daukan traineruan sartzen ez diren arraunlariak gure traineruan hartuko ditugu arraun formazioa jaso dezaten. 2014ko uztailean, herrian bertan deialdi bat egin genuen arraun egiteko, 13 urtetik gorako neska-mutilak bildu nahian. Erantzuna oso ona izan zan eta uztailean bertan hasi ginen kategori guztietako neska-mutilekin Pasaiako badian arraunean irakasteko eta ikasteko lanetan.

154 | KIROLA

2014ko udazkenean Eusko Jaurlaritzan kirol klub gisa onartuak izan ginen, eta ondoren Euskadiko eta Gipuzkoako arraun federazioetan arraun klub gisa izane eman genuen eta txapelketetan parte hartzeko prest geunden. Horretaz gaiz, KAE2 traineruen ligan onartuak izan ginen bazkide gisa eta urte horretako estropadetan parte hartu genuen. Gauzak horrela, Senior mailako emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek gogor entrenatzen eta lehiatzeari ekin genion.

Emakumezkoen taldean arraunlariz justuago genbiltzan eta arazoak izan genituen eguneroko entrenamenduak behar bezala egiteko, batzuk lana eta arazo fisikoak zirela arrauna utzi beharrean aurkitu ziren, beste neska multzo batek berriz gogor lan egin zuen eta denboraldia aurrera atera zuten. Aurten trainerua ateratzeko neska kopurua ez dagoenez, emakumezkoen trainerua ez ateratzea erabaki dugu. Halere, hurrengo urterako herriko neskekin batel eta trainerilla ligetan parte hartzen saiatuko gara. Gizonezkoetan, berriz, denboraldia errazago joan zen eta astetik astera hobekuntza nabarmena eginez, gure tanda irabaztera iristsi ginen goiko tandakoengana gerturatuz. Horretaz gain, errebelazio taldearen saria jaso genuen. Aurten taldea nabarmen aldatu da, onerako, eta goi aldean ibiltzeko faborito ematen gaituzte, espero dugu aurten herriko udaletxean itsaslapurrek irabazitako banderan bat ikusteko aukera izatea.


Oiarpe KE

Ekain Sein eta Xabier Aburuza, Adunako Esku Pilota txapelketako txapeldunak.

Hemen gatoz berriro ere urtero bezala ilusioz beteta oiartzuar pilotariei pilotako gogoak bideratu nahian. Ikusirik ze pilotari talde dagoen, berak ematen digu lanean jarraitzeko gogoa. Oiarpe pilota taldearen aldetik ez dugu zalantzan jartzen lanean jarraitu beharra dagoela.

Motibazio bat gehiago badugu momentu honetan, ikusirik bertako pilotari batek, Ander Imazek, zer-nolako urratsa egin duen, hain zuzen ere profesional mailan tartetxo bat egitea lortu duelako. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu ondotik heldu diren gazteei motibazio gehiago sortzeko. Oiartzuarrek behar genuen horrelako lorpen bat ilusioa berpizteko.

Oiarpen ez dugu uste azkena izango denik, ikusirik atzetik datozten pilotariak ematen ari diren mailak Euskal Herriko txapelketetan. Herriarteko txapelketan ere azken 11 urteetan parte hartu ondoren, eta 2013an lortutako garaipena gogoan

dugula, aurten ere ilusioz gainezka gaude berriro ere parte hartzeko. Talde nahiko orekatua daukagulako hiru mailetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu urte guztian zehar laguntza eskaini diguten erakunde eta herritar guztiei, beren laguntza gabe ezingo litzateke elkartea aurrera atera. Oiarperen urteko emaitzak:

Memorial Josetxo Ezkurra: Kadete mailan 4 t´erdian: Oroitz Sein txapeldun izan zen, finalean Ilunpeko Iriarte pilotariari 18-9 irabazi ostean. Biharko Izarrak txapelketa: Promesa mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Olano aresotarraren laguntzaz, finalean 22-16 irabazi ostean Arteaga lasartearra eta Etxarri Aranazko Lasa bikoteari. KIROLA |

155


Herriarteko Txapelketan parte hartu zuten pilotariak.

Herrerako txapelketa: Kadete mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu ziren, finalean 223 galdu ostean Malerrekako Salaberria-Gaskue bikotearen aurka.

Errenteriako txapelketa: Kadete mailan: Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu zen Alberdi azpeitiarra bikote zuela, finalean 22-3 galdu ostean Salaberria-Gaskue bikotearen aurka. Kurpil Kirolak txapelketa: Jubenil mailan: Argoitz Otaño txapeldun geratu zen Oiarbide andoaindarra bikote zuela, finalean 22-19 irabazi ostean Anso-Eskudero bikoteari.

Senior mailan: Andoni Ugalde eta Iñigo Ugalde txapeldun geratu ziren, finalean Astigarragako Loidi eta Iparraldeko Erreka bikoteari 22-21 irabazi ostean.

156 | KIROLA

Txukun Lakuako txapelketa: Kadete mailan: Oroitz Sein eta Ekain Etxeberria txapeldun geratu ziren, finalean 22-9 irabazi ostean. Senior mailan: Ander Imaz txapeldunorde geratu zen Mendinueta gasteiztarra bikote zuela, finalean 22-10 galdu ostean Elorrioko Azpiri eta Perez gasteiztarraren aurka.

Añorgako txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Andoni Ugalde txapeldun izan zen eta Ander Imaz, berriz, txapeldunorde. Andoni Ugaldek, Iurretako Otadui bikote zuela, finalean 22-14 irabazi zuen Larrañaga gasteiztarra eta Ander Imazen aurka.

Errenteriako txapelketa: 22 urtez azpiko mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Laso huartearra bikote zuela, finalean 22-12 irabazi ostean Larrañaga gasteiztarrari eta Sarasa huartearrari.


Adunako Esku Pilota txapelketa: Alebin mailan: Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu ziren, finalean 18-8 irabazi ostean Iribarria-Zubizarreta bikoteari.

Burladako txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Santxo usurbildarra bikote zuela, finalean 22- 12 irabazi ostean Arrieta-Azanza bikoteari.

Trinitateko Abuztuaren 31ko txapelketa: Kadete mailan: Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu zen Astigarragako Olarra bikote zuela, finalean 18-12 galdu ostean Gabirondo-Minguez bikotearen aurka.

Senior mailan: Iñigo Ugalde txapeldunorde geratu zen Errasti usurbildarra bikote zuela, finalean 22- 8 galdu ostean Astigarragako Loidi-Santxez bikotearen aurka.

Santo Cristo de Otadiko Txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Arrieta hernaniarra bikote zuela, finalean 22-7 irabazi ostean Ongay-Linzoain bikote nafarrari.

Lezoko txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldunorde geratu zen Albizturko Labaka bikote zuela, finalean 22-20 galdu ostean Usurbilgo Santxo eta Hernaniko Gorrotxategi bikotearen aurka.

Joxe Larrarte Memoriala: Senior mailan: Ander Imaz txapeldunorde geratu zen Usurbilgo Santxo bikote zuela, finalean 22-17 galdu ostean Larrañaga-Murgiondo bikote azpeitiarraren aurka.

Aginagako txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldunorde geratu zen Ojuel hernaniarra bikote zuela, finalean 22-14 galdu ostean Asteasuko Urbieta eta Berrobiko Altuna bikotearen aurka. Gartzarongo txapelketa: Alebin mailan: Xabier Aburuza eta Ekain Sein txapeldun geratu ziren 18-8 irabazi os-

tean Orozkoko Arbaiza eta Najerako Mateo bikoteari.

Juanito Alvarez Txapelketa: Senior mailan: Ander Imaz txapeldun geratu zen Yoldi uhartearra bikote zuela, finalean 22-13 gailendu ostean Ojuel-Lizeaga bikote hernaniarrari. Gipuzkoako txapelketa: Senior mailan: Andoni Ugaldek eta Iñigo Ugaldek Ohorezko mailan mantentzea lortu zuten hurrengo denboraldirako.

Memorial Pebet txapelketa: Senior mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen Aurrera Saiazeko Telletxea bikote zuela, finalean 22-17 irabazi ostea Azpiri-Kastillo bikote bizkaitarrari.

Altzako Gabon txapelketa: Senior mailan: Andoni Ugalde txapeldunorde geratu zen Ataungo Arratibel bikote zuela, finalean 22-12 galdu ostean Hernaniko Ojuel-Gorrotxategi bikotearen aurka. Gipuzkoako Trinketeko txapelketa: Kadete mailan: Aitzol Perurena eta Beñat Leonet txapeldunorde geratu ziren, finalean 40-19 galdu ostean Urnietako Elgarresta-Aldunberri bikotearen aurka.

Bergarako 4t´erdiko txapelketa: Senior mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, finalean Santxo usurbildarrari 2211 irabazi ostean. Bortzirietako 4t´erdiko txapelketa: Jubenil mailan: Ekain Etxeberria txapeldun geratu zen eta Imanol Ugalde txapeldunorde; finaleko emaitza 18-13ko izan zen.

GRAVNI txapelketa: SUB22 mailan: Andoni Ugalde txapeldun geratu zen, finalean 22-3 irabazi ostean Zabala errioxarrari.

KIROLA |

157


Elorsoro kiroldegia 18 urte Gizakiok heldutasunera iritsi garela diogu 18 urte betetakoan, eta urterik sasoitsuenetan izaten gara. Kiroldegia ere sasoi betean dago erabilera aldetik eta oiartzuarron bizimoduan guztiz errotua dago kirola egitera kiroldegira hurbiltzea.

Kiroldegiaren gisako inbertsio bat egiten denean, gogo handia jartzen da instalazio txukun eta guztiz hornitua eratzen. Hasieran erditutako instalazioa handitzea izaten da helburu, eta gureak ere izan du aldaketarik urte hauetan. Hiru gela, igerilekua, tenis pista, pista aniztuna eta frontoi txikiarekin hasi ginen. Gaur egun, pista aniztunaz gain, zazpi gela daude (gihartze 2, gimnasia 2, tatami 2, spinning 1), rokodromoa, eremu termoludikoa, bi padel pista, fisioterapia zerbitzua eta kluben lokala.

Hasierako erabilera ere handitu da. Gaur egun instalazioak ia erabat okupatuak egoten dira eguneko ordu askotan: Hor irudikatuak talde erabilerak egri dira, baina ez dira ahaztu behar banaka ere sarri etortzen dela jendea bere kirol saioa egitera, igerilekuan eta gihartze gelan gehienak. Urtean 4.200 ordutan egoten da zabalik eta beti dago norbait kirola egiten. 2015ean, esate baterako, zenbatutako erabilerak 168.798 izan ziren.

Erabilera horiek eta urteek, azaleko zimurren antzera, beren isla uzten ari dira gure ageriko txokoetan. Eta baita ikusten ez diren baina instalazioaren funtzionamendurako ezinbestekoak direnetan ere.

Erabiltzaileen nahia tresneria berria eta begi bistako itxura hobetzea izango da ziurrenik baina aurrez eraikinaren beraren akatsak zuzendu behar dira eta aurtengoan teilatuan jarriko dira indarrak eta xoxak.

158 | KIROLA

Urteetan esamesa bihurtu diren itoginak betirako desagerrarazteko asmoz, egungo teilatuaren gainean estalki berri bat egingo da. Urte hauetan, saiakera ugari egin dira arazoa konpontzeko: torloju guztiak aldatu, txapak berritu, argizuloak konpondu‌ Epe batzuetan arazoa kontrolatzera iritsi ere bai, baina ez erabat. Ea oraingo honetan lortzen den, izan ere 200.000 euro inguru horretan joango dira eta. Dagoeneko exekuzio proiektua onartua dago eta obren kontratazioa martxan. Lerro hauek irakurtzen dituzuenerako obrak martxan izatea da asmoa, datorren ikasturtea indarberrituta hasteko. Kristina Brit


Handitzen handitzen‌ 2014an Oiartzunen lehenengo Intxixutrail mendi lasterketa antolatu zenez geroztik, geroz eta gehiago gara mendiaz korrika gozatzen dugunak. Geroz eta gehiago Oiartzungo txoko zoragarri hauetaz gozatzen dugunok. Horren adierazle da iaz mendi lasterketa taldea osatu izana eta taldea geroz eta handiagoa izatea. Dagoeneko Euskal Herriko eta hemendik kanpoko lasterketetan OIARTZUN bizkarrean idatzia duen nikia ikustea ohikoa da.

Hala ere, taldea handitzeaz gain, aurten berrikuntza nagusi bat dugu: Intxixutrail lasterketak senide handia izan du, 30 km-ko lasterketa!! Erronka handia guztiontzat. Lasterketa motzarekin Oiartzungo hainbat txoko ezagutzeko aukera daukagu: Zorrola, Urzelaieta, Oialekuko basoa‌ Lasterketa luzearekin, berriz, Ergoiendik abiatuta Oiartzungo kaxkoetan barrena paraje ederrak ikusteko aukera dago. Handitzen ari garen seinale da aurten berritu dugun web-orria ere. www.intxixutrail.com orrialdean lasterketaren inguruko informazio guztia aurki daiteke. Ibilbide motzeko nahiz luzeko ibilbideak deskarga daitezke, eta baita hiru edizioetako argazki eta bideoak ikusi ere.

Urtekariko testua hau guztia prestatzen laguntzen digutenei eskaini nahi diegu. Izan ere, Intxixu Trail Mendi Lasterketako kideok soilik ezingo genuke hau guztia antolatu. Gure familiako kideak, lagunak, bizilagunak, herriko merkatariak... guztiek lagundu digute: bideetan jarriz, janaria prestatuz, opariak emanez zozketatzeko, argazkiak ateraz... Beraz, eskerrik asko laguntzen gaituzuen guztioi, eta korri egitera animatuz gero, gure taldean ongi etorriak izango zarete! Intxixu Trail Mendi Lasterketa Taldea oiartzun@intxixutrail.com

KIROLA |

159


Oiartzungo emakume talde baten balentriaren 25. urteurrena 1991n, Girizia Taldeko emakumeek urrezko domina irabazi zuten Munduko sokatira txapelketan, Getxon. Talde hartako jokalariek 25. urteurrena ospatu dute. Oiartzungo Girizia Taldeko emakumeek balentria handia egin zuten 1991n: urrezko domina irabazi zuten Munduko sokatira txapelketan, Faduran (Getxo, Bizkaia). 25 urte pasa dira ordutik eta pasa den larunbatean talde hartako kideek bazkaria egin zuten urteurrena ospatzeko. Guztira hamabi lagun elkartu ziren, horietatik 9 tiratzaile.

Hogeita bost urte ez dira alferrik pasatzen baina talde hartako kideak aski gazte daude oraindik. Oso gogoan dute oraindik nola hasi ziren sokatira praktikatzen. “Ergoien auzoko festak ziren eta apustu bat egin ziguten han zebiltzan gizonezko batzuek: bost mutil zortzi neskaren aurka jarri ginen sokatiran. Irabazi egin ziguten, baina erruz makurtu zuten gandorra bigarren tiraldian”, gogoratu du Iosune Cousillasek. Gero etorri zen talde bat sortzeko deialdia, herrian. Hamaika neska animatu ziren: Gurutze Aranburu, Arrosa Azpiroz, Begoña Arbelaitz, Domi Azpiroz, Eva Pagadizabal, Ana Gaztelumendi, Mailu Arrieta, Iosune Cousillas, Igone Salaberria, Jone Murillo eta Mari Azpiroz, hamazazpi eta hogeita bat urte arteko neskatoak. “Hasieran, txantxetan hartu genuen, baina berehala serio aritzeari ekin genion, Jose Antonio Susperregi entrenatzailearen agindu eta kontseiluak zirela medio”, azpimarratu du Begoña Arbelaitzek.

160 | KIROLA

Urtero-urtero elkartzen da Taldea “Astero entrenatzen ginen, bi egunez. Ez zen xamurra: korrika egin, kargaz beteriko polea tiratu eta mutilen kontra nahiz geure artean aritzen ginen bi ordutan zehar”, gogoratu du Cousillasek. Eta behin prestatu ondoren, hasi ziren Oiartzungo festetan eta inguruko herrietan sokatiran, baita Nafarroa Oinez-en ere.

Urteen poderioz, Girizia Taldeak nagusitasun osoa izatea lortu zuen. Taldeko kideak ongi baino hobeto uztartuta zeuden eta zaila zen haiek ezustean harrapatzea. “Indarrak elkarrekin erabiltzen bazekitenez, areriorik ez zuten”, dio harro Susperregik. 1991n, Girizia Taldeko emakumeak Euskal Herriko txapelketan inolako arazorik gabe nagusitu ziren 520 eta 480 kiloetako kategorietan (aurretik 3 aldiz irabazita zeukaten). Gero etorri zen Munduko Txapelketa. “Txapelak eskuratzera atera ginen, Getxon. Eta lortu genuen, bai horixe!”, diote harro.

Gaur egun, urtero-urtero biltzen da taldea, bazkari baten aitzakian. Nolanahi ere, aurtengoa berezia izan da, 25 urte igaro direlako 1991ko otsailaren 23an munduko txapeldunak izan zirenetik. Zorionak, neskak! Girizia Sokatira taldeko kideekin bildu eta bi galdera egin dizkiegu: 1. Adierazi duela 25 urte irabazitako Munduko Txapelketari buruz gogora etortzen zaizuna. 2. Hogeita bost urte pasa eta gero, nola baloratzen duzu emakumearen papera kirol munduan.


Hona hemen haien erantzunak: Jone Murillo Diaz

1.

2.

Nik gogoratzen dudana... Zoragarria izan zela, hasiera batean sokatiran jolas moduan hasi ginen, elkarrekin oso ongi pasatzen genuen eta gure artean oso giro ona zegoen eta dago... Txapelketan hasi eta irabazten genuela ikusiz... aurrera, gogo gehiagorekin, munduko txapelketa irabaztera iritsi ginen arte. Tartean ospakizun asko, herrian harrera ona izaten genuen, batean telebistan bestean irratian, egunkarietan. Niretzat oso handia izan zan.

aurka lehiatu ginen, baina gure ilusio eta konpromisoa ez zen inoiz zalantzan jarri. Bakoitzak beregan sinistu eta taldea aurrera atera genuen, eta zorionez garaipena eskuratu genuen. Hori bai, nik momentu oso urduriak pasa nituen, baina jasotako sariarengatik merezi izan zuen.

2. Gaur egun emakumeen presentzia gehiago ikus daiteke kirolaren munduan. Aurrerapen asko egon dira eta positiboa dela pentsatzen dut. Emakumeek eskubide berdinak dituzte kirola praktikatzeko eta kirolarekin gozatzeko eta hori bermatzeko pentsamendua eduki behar dugu. Baina oraindik asko falta da gizonezkoek adinako presentzia edukitzeko, izan ere, kirol askotan emakumeek ez dute parte hartzen. Aurrerapenari eutsi behar diogu eta denon artean emakumeen papera kirol munduan jorratu behar dugu.

Gurutze Aranburu Etxeberria

Nire ustez, gauzak ez dira horrenbeste aldatu, edozein kiroletan maila berdinean egonda ere, oraindik gehiago baloratzen zaie gizonezkoei, orain eta duela 25urte.

BegoĂąa Arbelaitz Tapia

1. Nik oroitzapen oso onak ditut, izan ere, ikaragarrizko giro ona eta atsegina sortzen genuen gure taldean. Hasieran, sokatira jolas moduan hartzen genuen, kirol arrunt bat izango balitz bezala. Taldea atera eta herrietako festetara gonbidatzen gintuzten erakustaldi batzuk egitearren. Pixkanaka-pixkanaka Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukera izan genuen eta, konturatu gabe, Mundialak etorri ziren. Talde benetan gogorren

1. Alde batetik, poza aurten 25 urtebete ditugulako, ospakizuna ere egin dugu, nola ez. Esperientzia bezala oso bizipen polita izan zen. Gure artean bizi izan genituen momentu ederrak, gauza horiek betiko dira. Ez genuen inondik inora pentsatu horretaraino inoiz iritsiko ginenik. Asko emozionatzen naiz momentu horiek gogoratzen ditudanean, eta nola ez gaur egun gure artean daukagun harreman on horrekin gelditzen naiz, beti lotuko gaituen lorpen hori.

2. Emakumea asko demostratzen ari da kirol mailan, gai da edozein kiroletan parte hartzeko, bataz beste Euskal Herrian zenbat kirol daude eta zenbat emakumek parte hartzen dute, futbola, txirrindulari, korrika... kirol mota pila, baina bigarren eskuko kirolariak dirudite. Gaur egun aipamen gehiago egiten da eta informazio KIROLA |

161


asko dago, baina oraindik bigarren plano batean gaude, baina poliki-poliki bagoaz, gure garaietan aipamena egite hutsa luxu bat zen.

Iosune Cousillas Aramendi

1. Egun hori, beno, hobeto esanda asteburu hori ilusioz eta atseginez gogoratzen dut. Jakina, Munduko txapelketa batera joatea ez zen nolanahiko esperientzia. Aitortu behar dut ezustekoa ere jaso genuela, izan ere, noizbait Oiartzundik atera behar munduko txapelketa batera joateko, eta, kasualitatez, Getxora tokatu behar. Oso gazteak ginen, eta nik behintzat kuriositate handiz bizi izan nuen han gertatutako guztia.

Esperientzia polita, beti gogoratuko duguna. Talde arteko giroa oso ona izan zen.

Dena den, nik uste emakume guztiok badugula horretan zeregin handia. Garbi eduki behar dugu kirola egin nahi badugu ez dugula inoren zain egon behar, hau da, gure baitan ere badago nolabait hori puskatzea. Kirolak egitera atera behar dugu, uneak aprobetxatuz, animatuz‌ eta, garrantzitsuena, gai garela sentituz. Gaur egun, aukera asko izaten dira banaka edo taldeka kirola egiteko. Beraz, animatu gaitezen kirola egitea. Ziur nago, nolabait, horrek ahalbidetuko duela lehen aipatutakoa aldatzea. Denok badugu zeregina; gauza txikiak eginez lorpen handiak lor daitezke.

2. Emakumearen papera kirolean gizonarenarekin alderatzen badugu, garbi ikusten da, gaur egun, oraindik ez dagoela normalizatua. Beste esparruetan bezalaxe, bide edo lanketa horretan ari bagara ere, oraindik hutsune asko ikus daitezke. Urteetan bizi izandakoak eragin handia izan du, hau da, kulturalki ohitura eta jarrera batzuk jaso ditugu gure aurrekoengandik, eta, jakina, horiek aldatzea asko kostatzen da. Horretan guztian hedabideek zeresana handia izan dute. Emakumeen kirolak ez dira kasik irratiz edota telebistaz transmititzen, horien lorpenak ez dira aipatzen. Horren ondorioz, emakumeek hainbat kiroletan jarduten dutela ez da behar bezala zabaltzen, eta horrek eragin zuzena dauka gizartean ereduak txertatzeko garaian.

Hango giroa gogoratzen dut; kanpoko kirolari ugari, bozgorailuetatik ingelesa nagusi, antolakuntza berezia. Gure aldetik urduritasuna, gure arerioak handi xamarrak ziren, eta ez genekien nola erantzungo genuen haien aurrean jartzerakoan‌ Baina, tira, ongi joan zitzaigun eta irabazi genuen. Bestalde, sariak jasotzeko garaian ikurrina atera genuen, eta bertako antolatzaileei ez zitzaien batere gustatu. Atentzioa deitu ziguten, baina beste herrialdetako jokalariek ikusi zuten Euskal Herriak baduela bere ikurrina.

Txapelketaren zehar, beste herritako neskekin egoten ginen (oraindik, ez dakit nola ulertzen ginen, izan ere, gure taldean ez baitzegoen inor ingelesa menperatzen zuenik). Agurtzerakoan hainbat gauza aldatu genituen gure artean: gerrikoak, abarkak‌ Kiroltasuna nagusitu zen. Hurrengo egunetan omenaldia egin ziguten Oiartzunen, Foru Aldundian, eta ETBko bi programatan ere atera ginen. Gustura jasotako harrerekin.

162 | KIROLA

Igone Salaberria Sorondo

1.

Nik gogoratzen dudana da nahiko urduri nengoela, taldean sartzen azkena izan bainintzen. Besteek nik baino esperientzia gehiago zutenez, ez nekien beren mailara iritsiko ote nintzen.


tearekin hutsik pozik nengoen. Agian gizonezkoek irabazi bazuten, oihartzun handiagoa izango zuen egindako markak, baina bizi genuen gizarteak eta gainera herri kiroletan, ez ziren bereziki emakumeek lortutako erronkak goraipatzen. Baina guk ospatu genuen behintzat eta oso ongi pasa genuen.

Bestela, han eman genituen egunak oso politak izan ziren, gure arteko giro onak balio izan zuen txapelketa irabazteko. Alde txar bakarra Euskal Herria ordezkatzen ez uztea izan zen. Denbora guztian “Spain� esaten ziguten.

2. Nik uste dut aipamen gehiago daukatela, baina oraindik ez behar adina. Kirol batzuetan zerbait gehiago baina kirol minoritarioetan bat ere ez, eta ekonomikoki zer esanik ez.

Arrosa Lizaso Azpiroz

1. Oso ongi pasa genuen. Oroitzapen onak ditut, giro alaia genuen. Pena bakarra horren ondoren hainbat urte sokatiran aritu eta taldeak aurrera ez jarraitzea erabaki zuela.

2. Emakumeek kirol munduan duten papera dela eta, esan behar dut ez dela aldaketarik ikusten.

Domi Azpiroz Ubiria 1. Oso gustura ibili nintzen Girizia sokatira taldean, denok ongi konpontzen ginen. Poz handia hartu nuen munduko txapelketan parte hartzeko aukera izatearekin. Niretzat ez zen hain garrantzizkoa izan irabazteko erronkari eutsi behar izatearen zama, parte hartzea eta taldearekin aste bukaera bat pasatzeko aukera iza-

2. Garai hartan baino gehiago hartzen da kontuan gaur egun emakumearen papera kirol munduan. Emakume gehiagok hartzen dute parte hainbat kiroletan. Nire ustez, lan asko egin dute emakumeek kirol munduan toki bat edukitzeko. Asko demostratu behar izan dugu, eta oraindik zenbaitek epaitzen du emakumearen presentzia kirol munduan, gehienbat gizonezkoentzat direla uste duten kirol horietan, herri kiroletan esate bateko. Lan ona demostratu behar duela ematen du, eta honek agian emakumearen parte hartzea kirolean elitista bihurtu du. Oso ona izan behar duzu berdintasunean goraipatzeko. Horregatik emakume askok ez dute parte hartzen, ematen duelako markak egin behar direla eta ez bakarrik kirola egin gustatzen zaizuelako, betiere nire ikuspegitik.

Ana Gaztelumendi LeKuona

1. Sentipen gozoak gogoratzen ditut, taldekideen arteko elkartasuna eta konfiantza. Benetako taldea ginen, hitz erdiarekin ondokoa nola zegoen bagenekien. Soka tenkatzerakoan taldearekin genuen konpromisoa nabaria zen.

Talde hartako partaide izatearekin oso ongi sentitzen ginen eta ez dakit garai hartan konturatzen ginen, agian, ondorengo neskei bidea irekitzen ari gintezkeela. KIROLA |

163


Eta azkenik, ezin dut ahaztu garaikurra jasotzerakoan ikurrina ateratzeko ze pestak ibili genituen. Arropa azpian eraman genuen ez baitzuten onartzen gurea eta espainolarekin ateratzera behartu ziguten.

2. Nire ustez, emakumeak gero eta leku handiagoa du kirol munduan, kirola praktikatzeko orduan, baina ez da askorik ikusten. Honekin esan nahi dut ez dutela prentsan argitaratzen edo telebistan erakusten gizonezkoena bezala.

bueltatzen ginen etxera. Hori ere guretzat handia zen. Euskadiko Txapeldunak ere izan ginen urte batzuetan. Munduko Txapelketara joan ginen eta hemen ere txapeldunak. Ezin gehiago eskatu!!! Beharbada, eta zerbait eskatzeagatik, nik jarraitzaile gehiago eskatuko nituen!!. Gutxi genituen, hori bai, genituenak oso jarraitzaile finak ziren. AUPA ZUEK!!!

Horretaz gain, gogoan dut inguruko mutilen laguntza gure herri kirolaren nondik norakoak ezagutzeko.

Egia esan erabat aldatu da emakumeen kirolak gizartean duen onarpena, nahiz eta oraindik ez egon berdintasun osoa gizonezko kirolarekin alderatuta. Ekimen eta lan asko egiten ari da berdintasunerako bidean. Telebistan gehiago ikusten dugu, nahiz eta atzekaldean izan beti.

2. Emakumearen paperari dagokionez, kirol munduan esan beharrik ez dago emakumea kirol klase guztietan hor dagoela. Beste arlo guztietan bezala. Eta beti egon da. Esan daiteke gaur egun gehiago baloratzen dela bere papera. Hala ere kirolak eta kirolak daude. Izan ere, kasu honetan, hau da, sokatirari dagokionez, kirola bera da gutxien baloratuta dagoena. Euskal kirolak orokorrean, euskaldunok gehiago baloratu beharko genituzke.

Eva Pagadizabal Artano

Mari Azpiroz Lekuona

1. Garai haietan, gu hain gazteak izanik eta egin genuen azaĂąa gogoratzen dudanean, emozioa, ilusioa eta harrotasuna batzen dituen halako sentimendu berezi bat etortzen zait. Sentimendu AHAZTEZINA.

Osatu genuen taldea ona atera zen. Bueno, ona ateratzeko ere ahalegin handiak egin genituen. Entrenamendu gogorrak, ordu asko, adin horrekin beste zenbait gauza alde batera utzi eta sokatirari eman genion denbora asko. Sokatira kirol gogorra da. Munduko txapeldunak izan baino lehen, lan asko egina zegoen aurretik. Herri txiki askotatik pasatu ginen eta gehienetan, beti ez esateagatik, txapelarekin

164 | KIROLA

1. Gogoratzen naiz entrenamenduetan Oiartzungo Girizia taldeko mutilekin entrenatzen ginela eta horregatik iritsi ginela munduko txapelketara.

Oso gazteak ginen, ni bai behintzat, eta ez nintzen konturatu hor gora iritsi arte zelako lana zegoen egina. Taldean ongi moldatzen ginen eta hori funtsezkoa zen. Era berean, entrenatzaileak asko zekien nondik nora egiten zuen bakoitzak, bai zeinek ongi egiten zuen eta zeinek gaizki. Oso giro euskalduna genuen. Gogoratzen dut Nuarbeko mutilak ere han zeudela finalean, oso jatorrak ziren.

2. Urte asko dira eta orain ikusita talde gehiago daude eta horrek zeozer esan nahi du. Hala ere, oraindik asko dago egiteko, hala uste dut.


Joxan FernAndez Susperregi

1. Garai haiek gogora ekartzean zera ikusten dut: 10 neska gazte ilusio gaitzarekin eta irabazteko grinaz beterik. Ez genuen bitartekorik, ezta sosik ere, baina sakrifizio handiz eta adinari dagokion parrandak alde batera utzita, adostasun maila handia lortu genuen eta horrekin batera etorri ziren emaitza nabarmenak. Bi izen defendatuz, Girizia eta Oiartzun, ondorio paregabea lortu genuen: Euskadiko 8 txapelketan nagusi, munduko txapeldunak eta txapeldunordeak. Hogeita bost urte geroago ospatzen jarraitzen dugu, ilusio berberaz. 2.

Zoritxarrez, emakumeari zor zaion aitorpena ez da askorik aurreratu 25 urte hauetan. Anekdota ugari ditugu, batzuk ez oso gustukoak. Esate baterako, Nuarbeko mutilen taldeari eta Oiartzungo nesken taldeari Foru Aldundiko Diputatu nagusiak ongietorria egin zigunean ea haien andregaiak ote ginen galdetu zigun. Nonbait ez zen jabetu ere egin Munduko txapeldunak ginela Nuarbeko mutilak ziren bezalaxe. Emakumeek lortutako balentriaz prentsan atera zenak ez du aipatzerik ere merezi. Jaione Ugaldebere Sarasua

KIROLA |

165



Herri eragileak


Arraztalo: aurtengo pausoak Eskualdera ezagutarazten gure egitasmoa Orain dela 7 urte lanean hasi ginenean, testuinguruak Oiartzunen lan egitera bultzatu gintuen. Lehenik, gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren senideak ginen. Bigarrenik, proiektuan bidelagun nagusia Oiartzungo Udala zen. Eta, azkenik, gure senideen egoera ezagutzen genuen; urte luzez langabezian egondako pertsonak, familia egoera zailak pasatakoak eta gaixotasunaren fase egonkor batean zeudenak. Fase egonkorra baino gehiago, ez atzera ez aurrerako fasea zen hura.

Ordutik egin dugun ibilbidean behin baino gehiagotan entzun behar izan dugu honakoa: oso ona da egiten duzuen lana, baina Oiartzunen bakarrik egiten duzue. Elkartea soil-soilik Oiartzungoa izatea muga handia da erakundeen ekonomia plangintzetan sartzeko. Beti izan dugu irudipena mundu honetan aurrera egiteko handiak izatera behartuta gaudela, aurrekontu handiko proiektuak, baliabide ugarikoak eta eremu zabalak hartzen dituztenak behar direla, hain zuzen ere. Urte hauetan zehar ate asko jo behar izan ditugu diru-laguntzak lortzeko. Oiartzungo Udalari esker jarraitzen dugu lan honetan, eta eskertzekoa da. Beste erakunde guztiek makro-proiektu edo makro-egitasmoetarako hitzarmenak sinatzen dituzte.

Handiak izateko eskaera honi erantzuna eman nahian ibili izan gara aspalditik. Baina argi izan dugu beti guk txikitik lan egin behar dugula, gertutik erantzun behar diegula gaixotasun psikikoa duten pertsonen beharrei eta gurea batez ere proiektu soziala dela, ez enpresa proiektu bat. Eta oreka hori mantentzea zaila da, benetan zaila.

Eskualde mailako egitasmo bat proposatzeko aukera 2014ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Aurrekontu Parte-hartzaileetan ikusi genuen. Bertan, eskualde osoan 2015ean gauzatzeko lan edo proiektuak proposatu behar ziren. Eta guk halaxe egin genuen. Arraztaloko kideok Oiartzunen duen eskema jarraituz, eskualdeko beste herrietan ere gaixotasun psikikoa duten pertsonekin baratzeetan lanean

168 | HERRI ERAGILEAK

hasteko diru-partida bat gordetzeko eskatu genuen, eta baita lortu ere. Arraztalok eskualdeko beste herrietatik bina pertsona kontratatzeko konpromisoa hartu zuen, bi helbururekin. Aurrenekoa, pertsona horiei eta euren senideei lan integrazioa lortzerik badagoela erakustea. Bigarrena, Oiartzunen sortu zen herri mugimendua bezalakoak eskualdeko beste herrietan ere sortzen laguntzea. Aukeraketa prozesua amaitu zenean, gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioa lortzeko 50.000â‚Ź gorde zituen Foru Aldundiak.

Beraz, proiektu honekin Arraztaloren nahia ez da izan bere jarduera Oarsoaldera zabaltzea, Oarsoaldeko gaixotasun psikikoa duten pertsonek eta senideek gure proiektua ezagutzea baizik. Oiartzungo esperientzia aurkezpen eta bileren bidez azaldu beharrean, lanpostuak eskainiz egin dugu, egiten duguna bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez hurbildu baikara eskualdeko gaixotasun psikikoa duten pertsonengana. Ahalegin ugariren ondoren, Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroko profesionalen laguntzaz langile berrien aukeraketa egin zen eta ekainean sei pertsona berri lanean hasi ziren Oiartzungo baratzeetan. Bien bitartean, pertsona horien senideekin bildu eta Arraztalok Oiartzunen egiten duen lana azaldu genien, eurek ere beren herrietan herri mugimenduak sortzeko proposamena eginez.

Eskualdeko langileak abendura arte egon ziren gurekin lanean. Guztiek balorazio positiboa egin zuten izandako esperientziaz, askorentzat lehenengo lan ordaindua izan baitzen. Senideek ere hobekuntza nabaritu zuten, lanpostu bat edukitzeak berez dituen onurez gain, lanak gaixotasunari aurre egiten laguntzen baitu, ohiturak, betebeharrak eta harremanak landuz. 2015ean gauzatutako proiektu honen emaitza Aldura Elkartearen sorrera izan da. Errenteria, Pasaia eta Lezoko senidez osatutako elkartea da, gaixotasun psikikoa duten pertsonen aldeko lana egiteko interesa duten norbanakoak biltzen dituena. Arraztalok eta Aldu-


rak, bakoitzak bere bidetik baina elkarlanean, gaixotasun psikikoa duten pertsonen lan integrazioan aurrerapausoak ematea dute helburua, gertuko kudeaketa bat eginez.

BaratzEak, buru osasuna, eskolak eta ikas-materiala Arraztalo Elkartean argi dugu gaixotasun psikikoaren inguruko sentsibilizazioa oso garrantzitsua dela. Eta sentsibilizazio horretan hezkuntzak eta eskola-komunitateak protagonista izan behar dute. Sentsibilizazio horren baitan, azken ikasturteetan Oiartzungo ikastetxeetatik ikasle ugari etorri dira gure baratzeetara, gaixotasun psikikoa duten pertsonekin nekazaritzan egiten dugun lana bertatik bertara ikustera. Dena den, baratzeetarako bisitak hanka-motz geratzen direla ikusi izan dugu. Ikasleak nekazaritzara hurbiltzen dira, baina zenbateraino azaltzen diegu gaixotasun psikikoa duten pertsonekin egiten dugun lana? Udalekuetatik etorritako haurrekin lan ildo berri hau lantzeko aukera izan genuen, baratzeetara etortzeaz gain, Arraztaloren egoitzara ere etorri baitziren bisitan. Eta bertan, Arraztaloren lan soziala azaldu genien; buru osasuna, gaixotasun psikikoak eta beste hainbat gai. Lan esparru hori indartu nahian, Arraztalon ia urtebete daramagu gaixotasun psikikoa eskoletan era argi, arin eta hurbilean lantzea ahalbidetuko duen eskola material baten bila. Bilaketa horretan, bereziki interesgarria iruditu zaigu Breaking the Silence (Isiltasuna Hautsiz) egitas-

moa. Proiektu hori Amerikako Estatu Batuetako National Alliance on Mental Illness (NAMI) elkarteak landu zuen 90eko hamarkadan. Garai hartan, hiru irakasle, gaixotasun psikikoak zituzten haurren guraso zirenak, elkartu eta lehen hezkuntzako azken mailetarako eta bigarren hezkuntzarako eskola materiala garatu zuten. Gaur egun NAMI elkartearen baitan banatzen den materiala da eta Estatu Batuetako 51 estatutan erabili da. Gainera, Kanada, Japonia, Armenia, Irlanda, Australia eta Birjina Uharteetatik ere eskatu dute. Mexikon gaztelaniara itzuli dute bertan erabili ahal izateko. Arraztalon programa horren materiala erosi ondoren, gurean erabiltzeko egokia dela ikusi dugu. NAMI elkarteko kideekin hitz egin ondoren, unitate didaktikoak euskarara itzuli, egokitu eta banatzeko baimena lortu genuen. Ondorioz, orain bi lan nagusitan murgilduta gaude. Batetik, itzulpenak, egokitzapenak eta diseinua egiten ari gara. Bestetik, irakasle, guraso eta eskola-komunitateko beste partaideekin gaixotasun psikikoaren gaia era errazenean hezkuntza programan txertatzeko bideak aztertu beharko ditugu.

Argitu beharra dago Arraztaloren helburua ez dela gaia sakonki lantzea, gu geu ez baikara adituak. Gaixotasun psikikoaren esperientzia gertutik bizitzen dugu, eta bizipen horiek gazteengana eramatea lortu nahi dugu, era erraz eta ulergarri batean. Horrela, estigma ezabatzeko pauso txikiak ematen jarraituko dugu. Horretarako, irakasle eta gurasoen formazioa eta sentsibilizazioa ezinbestekoa izango da. HERRI ERAGILEAK |

169


Buru osasunaren arretarako sarea Gure inguruan badira gaixotasun psikikoa duten pertsonei arreta espezializatua emateko prestatuta dauden zerbitzuak. Agian ez dira oso ezagunak, baina interesgarria iruditzen zaigu herritarrek egon badaudela jakitea. Jarraian zerbitzu horiei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Gu geu Arraztalo Elkartea gaixotasun psikikoa duten pertsonek eta senideek osatzen dugu. Ez gara gaixotasun psikikoetan adituak (ez gara ez medikuak, ez psikologoak, ez terapeutak ezta diagnostiko eta tratamenduetan adituak ere). Hala ere, gaixotasun psikikoak egunero bizitzen ditugu eta laguntza behar duen edonori entzuteko prest eta gure esperientziatik ikasi dugun horrekin laguntzeko prest gaude. Oiartzungo Udaleko gizarte zerbitzuak Helbidea: Doneztebe plaza 1, behea (udaletxeko beheko solairuan, idazkaritza ondoan). Telefonoa: 943 490552

Posta elektronikoa: gizarte@oiartzun.org

Udaleko gizarte zerbitzuek programa ugari dituzte martxan eta horietan gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat lagungarri izan daitezkeen jarduerak egiten dituzte edo egiten laguntzen dute. Horien artean daude: · Mendekotasun balorazioa eta ezgaitasun balorazioa. · Gaixotasun psikikoa duten pertsonentzat baliabideak eskatzea: egoitzak eta eguneko zentroak.

· Gizarte eta lan munduan integrazioa bultzatzeko programak, kasu honetan Arraztalok kudeatzen duena.

Osakidetza

Lehen mailako arreta

Helbidea: Manuel Lekuona, 3 – 20180 Oiartzun Telefonoa: 943 00 65 05

Osakidetzak badu Gipuzkoan gaixotasun psikikoen arretarako bereziki prestatuta dagoen sare bat, baina sare horretan sartu ahal izate-

170 | HERRI ERAGILEAK

ko lehen mailako anbulategiko medikuaren eskaera beharrezkoa da. Ondorioz, buruko osasunarekin zerikusia duen zalantzarik baduzu, lehenik eta behin zure ohiko anbulategira jo beharko duzu. Han hasierako azterketa egingo dizute eta beharrezkoa balitz, Osasun Mentaleko sarera bideratuko zaituzte. Osasun Mentaleko Sarea

Oiartzundik gertuen dagoen zentroa Errenteriakoa da.

Helbidea: Galtzaraborda hiribidea, 69. 20100, Errenteria. Telefonoa: 943 24 92 93

Posta Elektronikoa: csm.renteria@osakidetza.net

Gipuzkoako Osasun Mentaleko zentroetan arreta espezializatua ematen zaie gaixotasun psikikoekin, alkoholarekin eta drogekin arazoak dituzten pertsonei. Bertan daude gaixoen jarraipena egiten duten psikitra eta erizainak. Osasun Mentaleko sareak beste baliabide batzuk ere baditu, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen errehabilitazioa bideratzeko: Atentzio goiztiarreko unitatea, errehabilitazio psikiatrikoko unitatea eta eguneko zentroak.

Beste elkarteak

Agifes, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea

Helbidea: Morlans pasealekua 3, behea. 20.009 Donostia-San Sebastián Telefonoa: 943 474 337

Posta Elektronikoa: agifes@agifes.org

Elkarte horrek buru gaixotasuna duten pertsonentzat zerbitzu ugari eskaintzen ditu, besteak beste senide eta zaintzaileentzako laguntza, aholkularitza juridikoa eta errehabilitazio psikosozialerako zentroak. Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea 17. posta kutxa - 20180 Oiartzun & 634 254 670

arraztaloelkartea.wordpress.com /

arraztalo@gmail.com / @arraztalo


Borrokan jarraituko dugu Kontatu ziguten basoa zeharkatzean beldur izateko, aurrera begira bakarrik ez ibiltzeko, sagarrari koska egiteagatik errudun sentitzeko. Kontatu ziguten gure gorputza besteen neurrira ikusteko, besteen nahietara ekartzeko.

Kontatu ziguten geure buruaz ahantzi eta inguruko guztiak goxogoxo zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta janaria prest edukitzeko.

Kontatu ziguten bezala, bidean galduta ibiltzera ohitu ginen, gure pausoak geldiaraziak izatera. Erraietako ezetzari entzungor eginez gizarteak bortxatu gintuen, bortizki erail gintuen behin eta berriz, behin eta berriz, behin eta berriz... Horren aurrean asaldapena eragin genuen askatasunaren uzta jasotzeko. Gugatik kontatutakoak guk geuk kontatzen hasteko, kontatzen hasi ginen.

Altxatzen diren eskuak gara, isiltzen ez diren ahotsak estalitako errealitatearen kontra. Aurpegiak estaltzen ditugunak, txanogorritxo izateari utziz, kaputxa gorria jantziz. Emakume berri batez erditu gara sentitze berdin batetik gure gorputz ukatuan. Eta zorionez urteetan zehar altxatu diren eta isildu ez diren emakumeez josia egon da borroka feminista eta beraiei esker, gaur egun, emakumeok gureak diren eskubide batzuk lortu ditugu. Inork ezer oparitu gabe.

Hala ere, zoritxarrez oraindik badira feminismoari zilegitasuna kentzen saiatzen direnak: “eta zergatik ez da ospatzen gizonen egunik?”, “ni ez naiz feminista, ni berdintasunaren alde nago”, “oso erradikalak dira”, “gizonak gorroto dituzte”... Guk honen aurrean erantzun goxo, zentzudun eta pazientziadunak ematen jarraitu dezakegu, baina argi daukagu hainbat eta hainbat emakumeren sentipen berdinetik sortutako borroka hau ez dutela ez isilduko ezta geldituko ere. Gu-

reak diren eskubide guztiak lortu arte borrokan jarraituko baitugu. Bestalde, ezinezkoa da emakumezkoek jasaten dugun errepresioaz ohartzen garen emakumeok sentitzen duguna gizonezkoek bizi edo sentitzea. Ezin dutelako pentsatu ere egin zer den gure lekuan egotea. Horren aurrean beraien aukera bakarra, gure esperientzi indibidual eta kolektiboa legitimo kontsideratzea eta gure aldarrikapen eta proposamenak beraienganatzea da. Hau da, ez gaituzte ulertu behar, solidarizatu egin behar dute. Guk ulertu ezin dugun bezala zer den emakumezko errefuxiatu siriar bat edo emakumezko gudari kurdu bat izatea, baina bai solidarizatu eta beraien eskubideengatik borrokatu. Bakoitzaren aukera da.

ANTIJU MORIK Eskerrik asko Ain_1 musika taldeari beren Sentitze berdinetik kantaren hitzak erabiltzen uzteagatik.

HERRI ERAGILEAK |

171


KILLIRIKUPE Berdintasunaren aldeko emakumeen elkartea Patriarkatua amaitzen ari omen den zerbait da. Hori diote hainbat eragilek. Hori antzematen dute urte batzuk aztertu eta gero. Datuak, zenbakiak, Nazio Batuen Erakundeak emanak ditu eta horiek irakurri eta, prespektibarekin mezuari erreparatuz, horrelako emaitzara ailegatu da Milango Emakumeen Liburu-dendaren inguruan sortutako kolektibo feminista.

Emakumea bere txokotik atera da eta martxan dago. Trena hartu du eta ez da geldituko. Bere iragana gainditzen ari da, humanizazio maila batere jaitsi gabe, alderantziz esango genuke. Bere itzala sumatzen da eta horrek aldaketak ekarri ditu gure mundu lehiakor honetara. Politika, gero eta gehiago, emakumeen politika da. Zer-nolako ezaugarriak dituzten emakumeen ekarpenek eta horiek zenbat onura dakarzkioten gizarteari.

172 | HERRI ERAGILEAK

Bitartekaritza femeninoak beste begirada bat planteatzen du munduarekiko, harremanekiko, eta honek, lagungarri suerta dakiguke gure bizitzan. Eta hala izan arren, ez da hain begi bistakoa nonbait, edo, hobeto esanda, errealitatea aldatu arren, gure begirada ez da aldatu, beti ikusi izan duguna ikusi nahai dugulako, hortxe dago koxka.

Emakumea ez dos berdintasunaren atzetik. Diferentzia izateko, diferentzia markatzeko aldarrikatzen du, eta hortik etorriko da benetako iraultza, benetako aurrerakunta. Berdintasunak gauzak berdindu egiten ditu eta diferentziak ezkutatu edo zanpatu; aldiz, ezberdintasunak, diferentziak, aniztasunak eta aberastasuna dakartza.

Ez gara emakume edo gizon jaiotzen, bilakatu egiten gara. Sexu biologikoak ez du iden-


titatea ematen. Identitatea eraiki egiten da. Identifikazioz, desiraz, harremanetan eta harremanetarako gorputza bilakatuko da.

Historiak gainmugatutako eratan emakume eta gizon bilakatzen gara, baina bakoitza prozesu eta era original batean. Prozesu horretan gertaerak, bizipenak, lorpenak, harremanak, ziklo sexualak… mingarriak izango dira, gatazkak, krisiak eta horien irtenbiedeek gizonak edo emakumeak izateko erak zehaztuko dituzte. 26 urte egin ditu aurten Killirikupe taldeak bere ikastaroak herrira zabaltzen.

Gure ibilbide luze honetan, hainbat gai landu ditugu. Beti, emakumearekin lotutakoak. Aurten landutako gaiak: · Egia esateko ausardia eta kuraia. · Norbere buruaren zaintza.

· Emakumeak zertan markatzen du diferentzia?

· Politika eta emakumeen politika: berdintasuna ala diferentzia?

· Emakumeak sortzen dituen mediazioak edo bitartekoak. · Harremanak, emakumeen bitartekoak.

· Agintaritza eta boterea, ez dira gauza bera.

· Adopzio familiak eta haurrarekiko lotura harremana. · Adopzioa eta herentziaren desmitifikazioa.

· Nola osatzen den gorputz sexuduna.

· Gorputza eta organismoa ez dira gauza bera. · Agurearen hamahiru ezaugarri.

· Zahartzaroa eta duintasuna.

Ikastaroak, urriatik / martxora (hau barne) irauten dute. Bi taldetan osatzen da. Euskarazkoa eta erdarazkoa. Euskarazkoa… ostegunetan Erdarazkoa… asteazkenetan. Beti, 18:00etatik / 19:30era. Bi psikologok zuzendu eta bideratzen dute talde bakoitza. Artikuluak, testu teorikoak, nobelak eta pelikulak erabiltzen ditugu gaiekin lotzeko.

Ez da gutxieneko ezagutzarik eskatzen. Soilik ikasteko interesa eta gogoa. Ikasturtearen aurkezpena irailean izango da. Benetan, merezi du. ANIMO!!!

HERRI ERAGILEAK |

173


Atsolorra, gure garaietara ekarrita Atsolorra. Duela pare bat urtera arte hitz ezezaguna zen adin jakin batetik beherako oiartzuarrentzat. Eta zer esanik ez herrira kanpotik etorri garenontzat. Zenbait eskualdetan, atso hitzak konnotazio negatibo handia du, gainera. Ez alferrik, Elhuyar hiztegiak bildutako lehen adiera ‘adineko emakumea” dioena da, parentesi artean ‘sarritan gutxiesgarria’ dela nabarmendurik.

Ordea, abiapuntuan joera negatiboa duen hitz batetik Oiartzunen zer-nolako tradizio polita berreskuratu den ikustea zoragarria da. Halaxe da, bai. Hamarkada luzeetan auzoko emakumeak edo atsoak biltzen ziren, berriki ama izandakoaren eta haren haurraren bueltan, ama babestu, jaiotza ospatu eta haurrarekiko babesa eta konpromisoa erakusteko. Komunitatearen batasuna zen.

174 | HERRI ERAGILEAK

Garaiak aldatu egin dira, eta zoritxarrez, komunitateak ahuldu eta norbanakoen interesak gailendu zaizkigu. Bilguneak gutxitu eta norberak bere etxe barruko bizimodua darama geroz eta gehiago. Eta horren adibide da, ziurrenik, atsolorraren beraren desagerpena ere.

Baina dena ez da ilun, dena ez da zulo. Nahi den bezala deitu dakioke, baina, taldean, lantaldean, komunitatean, sarean, bilgunean… sorturiko egitasmoak ere asko dira. Geroz eta gehiago. Egitasmo berriak hainbat, berreskuratuak beste zenbait. Tartean da atsolorra.

Haurren aitzakian 2015ean guraso izan gara. Lehendabizikoz bizi izan dugu esperientzia zoragarri hori ba-


tzuek. Bigarrenez beste batzuek, hirugarrenez eta baita laugarrenez ere. Jaio dira Hur, Maddi, Nahia, Lizar, Laida, Hegoi, Aiora‌ Orotara, 97 haur Oiartzunen. Erroldan, 97 izen gehiago. Ume kotxeak eta motxilak hartuta plazaratu ditugu gure seme-alabak: ikusi gaituzte kalean, farmazian, tabernan, okindegian, bidegorrian, anbulatorioan. Etxe barnean, familian, egin ditugu ospakizun bazkari edo familia aurkezpenak.

Gure seme-alabak, ordea, Oiartzungo herrian munduratu dira. Modu batera edo bestera, jaio direnez geroztik, herriko parte dira. Herriko komunitatean hondar ale bat gehiago: ez bailegoke etorkizuneko Oiartzunik belaunaldi berririk gabe. Eta zer hobeto ongietorri ekitaldi bat baino? Tradiziotik abiatutako ekitaldia; atsolorra gure gizarte eredu eta garaietara ekarria. Herri mailako atsolorra, errituaren oinarriak eta funtsa oroitarazi eta balioan jartzeko erabili duguna. Inguruaren babesa, komunitatearen laguntza eta haur jaioberriekiko guztion konpromisoa. Balio horiexek azpimarratu nahi izan zituen Josune Cousillas Kultura zinegotziak ere ekitaldian. Alegia, Udalak eta herriak ume jaioberriak bere egi-

ten dituela, eta haien ongizatearekiko konpromisoa hartzen duela.

Hitzetatik harago, ordea, ekitaldi xume eta goxoa izan da aurtengoa ere. 2014an jaiotako haurren gurasoek eta Miren Irigoien zinegotzi ohiak iaz (eta aurten) egindako lan eskergari segida emanez osatutako ekitaldia. Haur jaioberriak protagonista izanik, haien guraso, aitona-amona, izeba-osaba zein adiskideek bete genuen udaletxeko pleno aretoa. Musika doinu eta txalapartaz gain, protagonismo handia izan zuten haurrek. Hilabeteka antolaturiko zuhaitzeko adarrak euren argazkiekin apaindu eta haurrekin kantu-jolas goxoak ere egin genituen. Amaitzeko, guztiok etxetik eramandako jaki eta edariekin atondutako hamaiketako ederra egiteko parada ere izan zen. Funtsean, omenaldi bat. Atsolorra bezalako tradizio bat oroitu eta omentzeko modua, haur jaioberriei ongietorria eman eta haiek ere omentzeko bidea. Etorkizuna belaunaldi berriek bermatuko dutela gogoan izan eta haiekiko konpromisoa eta begirunea adierazteko omenaldia. Lierni Alkorta Zeberio

HERRI ERAGILEAK |

175


Zaharretan euskara ikasten Zahartzaroan EUSKARA ikastea garrantzi handikoa eta osasungarria dela gizakion gorputz, espiritu eta arimarentzat baieztatzeko arrazoi ugari dago.

1- EUSKARA Pirinioetako bi aldeetan bizi, gorriak ikusi, negar eta pozez jardun, bere barne nahaiak garatu eta mundua ulertzeko sena berezia duen herri baten hizkuntza nazionala eta jatorrizkoa da, eta gu geu bertako biztanleak.

2- EUSKAL HERRIAk izaera eta ezaugarri bere-berezkoak dituen kultura dauka: Historia, arte, zuzenbidea, ohiturak eta abar. Baina horien guztien artean, garrantzitsuena, hizkuntza da: EUSKARA. Horregatik herri honen biztanle izatearen kontzientzia badugu, beharrezkoa dugu hizkuntza ikasi edo, gutxienez, lagundu eta begi onez ikusi.

3- Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako bakarrik, bertan bizi eta ikasten ez dutenengatik baizik. Eta hizkuntza bat galtzen denean mundu osoa txirotzen da, aniztasunean dagoelako aberastasuna. Pertsona bati berak ezagutzen duen hizkuntzan hitz egiten diozunean, hitz horiek bere burua ukitzen dute baina, bere jatorrizko hizkuntzan mintzatzen bazara, hitz horiek, bere bihotza hunkitzen dute eta begiak zirrararazten. 4- EUSKARA Europako hizkuntza zaharrenetakoa duzu, bere jatorria, ezjakina eta arrunt urruna delarik. Horregatik zaindu, ikasi, jakinarazi eta zabaldu beharko litzateke gizateria osoaren kultur ondare gisa. Arrazo politikoak direla medio, 5. EUSKARA zanpatu eta debekatua izan da eta gure belaundaldiak ez zuen ikasi ahal izan. Geroztik, lanbide, kaleko edo diru arazoengatik eta sendi barruko arrazoiengatik guztiz korapilotsua gertatu zitzaigun ikastea.

176 | HERRI ERAGILEAK

Horregatik jubilazio garaia, zahartzaroa, dugu ikasketa gainditzeko azken aukera, gehixeago kostatuko bazaigu ere. EUSKARA ikasteko barne-indar larria sentitzen dugu eta auzoko lagun edo beste edonorekin hitz egiteaz oso harro sentituko gara azken bidaiara abiatu aurretik.

6- Etorkinok ezberdintasunaren eskubidea dugu baina, era berean, antzekotasuna ere bai. Beraz, euskal lurraldearekin gizatasunez jokatu nahi badugu, egokitzapen horren lehen urratsa euskal hizkuntza ikastea da eta, horrek ez du geure jatorrizko sustraia baztertu edo galerazi behar. Ezinezkoa da bi jaunen zerbitzari batera izatea, baina bai bi herrialde maitatzea, horregatik, geure arima urratu gabe. Heziketa eta esker onekoa besterik ez da lana, ogia, etxea eta sendia eskaini dizkigun herrialde eskuzabal honetan bere hizkuntza hitz egitea. 7.

8-

Bada atsotitz pare bat euskararekiko jarrera baikor hau azpimarratzen duena: Ikasteko sekula ez berandu eta Jakiteak ez du lekurik eskatzen. Berriki azaldutako ikerketetan “hizkuntzak ikastea” adimena zorrotz edukitzeko eta ALZHEIMER gaixotasuna urruntzeko arrunt eraginkorra dela diote.

“Gure herrian, Galiza sakonean, ohitura zahar bat ezagutu nuen txikitan: sanjoan bezperako arratsaldean, nire amatxok, sendabelar jakin batzuk (erromeroa, mihilua, kamomiloa, ezkaia, elorri zuria, oreganoa eta berbena limoi usainekoa) biltzen zituen. Zazpi belar horiek ontzi batean beratzen jartzen zituen. Ontzi hori gero leiho-ertzean uzten zuen gaua ematen. Biharamun egunsentian ur berarekin garbitzen genuen aurpegia. Errito horrekin larruazaleko gaitz guztiak saihesten ziren urte osorako”. X eta M


Beraz, urtero ari garen erara aurten ere SENSABELARRAK ikastaroa aurrera atera dugu, 19. urtez jada: OLATZENE (Ergoien) baserriko lagunek ireki zuten ikastaroa eta gibelaren atetxoa; atetxo hori AMEZTOIETAko amona zen, KATTALINA. Bigarren larunbatean BORDATXIKI (Ergoien) baserriko PILARREK “jana dela sendabide eta ez botika” hausnartu zigun. Hirugarren larunbatean gaitzari aurre egiteko, arinak ala larriak izanik, bizkor eta buru argi ibili behar dugula ikasi genuen: zein sendagai erabili sendabelarrez gain ere, jakina. Baina gorputzari ongi galdetu ondoren, eta ez agintzen diguten horien aurrean geure burua makurtuz.

Azken larunbata, berriz, LARRAULen (Gipuzkoa) eman genuen, bertako PILI andereñoarekin, belar jangarriak bildu eta otordu goxoa partekatuz. Hemen ere jana eta edana zainduz (baratzea eta mendia udaberria eta udazkena) osasuntsu bizitzeko bide oparoa dugula ulertuz. Hau da amalurrak eskaintzen digun dohainezko bizibide maitagarria, tontoak ez bagara, noski. Eskerrik aunitz hori aurkitu eta sentizen lagundu diguzuen guztioi.

Esan bezala, udaberria eta udazkena dira hotzetik berora eta berotik hotzera gorputz barne egokitze garaiak, baina, burua eta bihotza etengabe ari dira galdezka hartzen ditugun erabakien inguruan: zuzen, oker, zintzo, huts..., zirina? Kolkoari begira bakarrik ez, Euskal Herriari eta mundu osoari begira baizik. Herri lana beharrezkoa da biziari erantzun zuzena eman nahi badiogu.

Hori dela eta, aurten bere lekua eman beharrean gaude antzina-antzinako lagunari MIHURAri (erdaraz: Viscum album). Zuhaixka (elorri zuria) eta zuhaitzetan sortzen den landaretxoa dugu. Neguan hosto galtzearekin errazago ikusten da sagar, arkazia, makalen goiko aldean, usu. Halere, intxixuk, mendiz mendi, ibaiz ibai, hogei bat mihura ezberdin jaso ditu jadanik, azterketa hori sakonera eraman nahaian. Noiz jaso behar da mihura geuk hartzeko denean? UDABERRIAN, martxo-apiril mihura bil! Eta, UDAZKENEAN, urri, azaro, neguil, mihura bil! MIHURA gaztea hartu, pikorrik gabea, xamurra. Nola prestatu? Bezperatik ur hotzetan beratzen jarrita. Zertarako dugu MIHURA? Bihotzeko tentsio altua jaisteko edota makala bizkortzeko. Beraz, bihotzekoak,

“Ni ere adindua naiz, beteranoa. Madrilgo alde zaharrean jaioa faxisten bonba eta obusen artean. Hirurogeita hamazazpi urte dauzkat. Duela hamabost urte medikuek PARKINSONA neukala esan zidaten. Eta nik zer egin dut? EUSKARA ikasi, ipuinak eta liburutxoak idatzi, margotu, yoga, pilates, boxeo ariketa ugari, soka saltoa, etzandako besoflekxioak egin eta PARKISONa errespetuzko harremanetara behartu, bera gailentzen bada, hots, neure burua heriotzari entregatzen badiot... nireak egin du eta. Euskal Herria eta mundu zabala berdin-berdin dabil. Eutsi goiari! Antonio

takikardiak eta abarrak urruntzeko; odola garbituz, arteriosklerosiak leundu eta metabolismoa egoitzen du. Hormonen martxa ere orekatzen du: zalaparta handikoak direnean lasatizen ditu eta motelegiak, berriz, arintzen. Eta hileroko gabezian? Orduan, premiazkoa da bere zukua, 25 tanta goizean eta beste horrenbeste gauean. Barne egokitze horren harira gibela, area, barea, giltzurrunak, bihotza, birikak, hesteak... prest daude bai beroari bai hotzari aurre egiteko. Ez da gutxi! Zenbat hartu behar da? Normalean hiru astez, lehenengoan hiru katilu, bigarrenan bi eta hirugarrena bat egunero. Goizekoa baraurik egitea komeni da. Urteetan sartuz gero egunero behin hartu daiteke nahi bada. Pikorrik gabe, gogoratu! On egin! Biziak eta osasuntsuak izatea da gurea eta gure umeen etorkizuna. Mihurak lagunduko gaitu! INTXIXU herri kultur lantaldea “Maurixiren sotoa” euskaltegia 20180 Oiartzun

& 652 732 431

HERRI ERAGILEAK |

177


“Maurixiren sotoa” Euskaltegi-gaueskola

Gu hemen udaltzainen zain euskaltegira sartzeko! 2015eko ekainetik irail arte horrela... giltza kendu zigutelako. Udaltzainak lau buelta egunero, irekiitxi, ireki-itxi! Oraindik ez dakigu nork agindu zuen eta zergatik, baina giltza berria etorri da eta klaseak egunero ematen dira, euro bat ordua.

Astean behin etortzen gara “Maurixiren Sotoa” euskaltegira euskara ulertu, idatzi eta ikasteko, gure hizkuntza da, eta txikitan debekatu zigutenez, orain ikasiko dugu. Itsasne eta Miren Argi gara. Aupa!

178 | HERRI ERAGILEAK

Ni Antonio naiz, Madrilgoa. 77 urte dauzkat. Faxisten bonba azpian sortua eta, orain PARKINSONA... beno, duela 15 urte. Lagun zaharrak gara. Baina nire etxean nik agintzen dut. Lasai, ez ito!

Eta ni, amona ANASTASIA LEUNDA ELOLA naiz. Albizturren jaio eta Hernanin zendua 90 urterekin. Esku, buru, begi baditugu! Erabili!


KATTALINA GALARTZA LIZARRALDE naiz, AMEZTOIETA baserrikoa. Zaindu gibela, mesedez! Zazpi belar dira!

TXARONDO baserriko PRANTXISKA naiz. Anaia KATTALINAri esker salbatu zen hepatitisetik. Erne, ez utzi!

Gu OLATZENE baserriko KONTXI eta ENRIKE gara. Biziak eta lurrak erakutsi digute asko baina, izeba PRANTXISKAK, gibelarena! Adi, bakarra dugu eta!

PILAR naiz BORDATXIKI baserrikoa. Ondo jatea eta edatea beharrezkoa da osasunez bizi ahal izateko. Ikasi zure barruko altxorra zaintzen!

Ni PILI naiz, LARRAULen bizi naiz. Sendabelarrak eta ingurukoen jakituria miresten dut. Sortu berri dut LARRAULGO USADIOAK SENDABELARREKIN Liburua eta goazen aurrera!

HERRI ERAGILEAK |

179


Giza eskubideak Konponbidea Bakea

Oiartzuarron trena badoa, goazen aurrera Giza Eskubideen trenean! gediak urratzeaz gain, nazioarteko araudiaren orientabideak ere ez ditu betetzen.

Tratamendu gizatiar eta legala exijituz gero, gaixo dauden pertsonek espetxea atzean utzi beharko dute, zigorra oinarri duen salbuespenezko legediari amaiera emanez.

Guztiok dakigu pausoak emateko garaia dela, denon artean, errespetuz eta aniztasunetik, eman diezaiogun behin betiko konponbidea preso eta iheslari politikoen egoera larriari. Hamarkadetako sufrimenduari amaiera jarriko diogu, preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzea lortuz. Bake justu eta iraunkor baten unea da.

ETAren su-eten iraunkorraren ondoren, konponbidearen aldeko ekimenak hamaika izan dira, aldarrikapen horietan herritarrek eta sektore askok parte hartu dute urtean zehar. Baina preso, iheslari eta deportatuek egunero-egunero eskubide urraketekin jarraitzen dute. Egoera honi konponbidea emateak denbora premia eskatzen du: ezin dugu zain egon, lehenbailehen gauzatu behar da. Hori dela eta, giza eskubideekin konpromiso serioa eta zintzoa hartuta, dispertsio politikari amaiera eman behar zaio, askatasun falta daukatenei ere tratu humanoa eman behar zaie. Euskal presoek jasaten duten espetxe politikak Espainiako eta Frantziako estatuen barne le-

180 | HERRI ERAGILEAK

Beraz, argi dago, presoek, iheslariek eta deportatuek egunerokoan, oraindik ere, euren eskubideak etengabe urratuta dituztela. Azkenengo hamarkadetan bizitako gatazka baten ondoren konponbidea emateak preso, iheslari eta deportatuak etxeratzea eskatzen du; hala ikusi izan dugu antzeko gatazkak izan dituzten beste herrialde batzuetan ere. Hori guztia dela eta, oiartzuarrok hartu genuen aspaldi konpromisoa, eta Giza Eskubideekin dugun konpromisotik abiatuta, kafe-tertuliekin eman genion hasiera gure egitekoari. Gerora, hainbat ekimen eta aldarrikapen egin baditugu ere, azken inflexio puntua garrantzitsua izan da guretzat, izan ere, Giza Eskubideen trenera igo ginen maiatzaren 14ko LIP DUB herrikoian. Bertan, aniztasuna, gaztetasuna, aldarrikapena, kolorea, festa, umorea, kezka, larritasuna‌ Herria irudikatu genuen, aktibo dagoen herria, hain zuzen.

Badakigu; trena ez dugu hartu geltokietan geldirik egoteko, aurrera goaz Oiartzunen, eta guztion artean, guztion eremuak astinduz, eta guztion ekarpenak plazaratuz, Giza Eskubideen urraketak amaitzea lortuko dugu! Beraz, egun hori ahalik eta lasterrena iristeko segi dezagun lanean, bide horretan geroz eta gehiago gara. Lortuko dugu! Oiartzungo Sare herritarra


Irakaskuntza


Haurtzaro Ikastolak (1967-2017) 50 Urte

Zein da zure ustez pasatu den mendean gizarteak izan duen aurrerapenik handiena? Galdera hau topiko bilakatu da XX. mendeak bizi izan dituen aldaketa anitzen artean ezer berezirik nabarmendu nahi izan den guztietan. Euskal Herria, hots, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa (Beherea eta Garaia), Lapurdi eta Zuberoa lurraldeetan euskararen inguruan batzen den

182 | IRAKASKUNTZA

gizartea, euskarazko alfabetatzerik gabe bizi izan da bere historian zehar. Horregatik, hasierako galdera topikoari euskaltzale batek baino gehiagok zera erantzun izan dio: “Ikastolak dira euskal gizarteak XX. mendean egin duen inbertsiorik garrantzitsuena�. Eta ez da harritzekoa, nekez uler baitaiteke egungo Euskal Herria ikastolak izan ez balira. (Euskaltzaindi, 2010:16)


Euskal Herriko eta Bizkaiko lehen ikastola 1957an sortu zen, Bilbon. 1961ean Gipuzkoako lehen ikastola sortu zen, Donostian. Arabako lehen ikastola 1963an sortu zen, Gasteizen. Nafarroako lehen ikastolaren lehen saioa 1962an egin zen, IruĂąean, eta segituan poliziak itxi zuen; 1964an berriro sortu zen. 1969an Ipar Euskal Herriko lehen ikastola sortu zen, Baionan. Ikastolen mugimenduak hirurogeiko hamarkadan hartu zuen indarra. Lurralde bakoitzeko hiriburuan hasi ziren eta inguruko herrietan hedatuz joan ziren; ikastola txiki batzuk sortzen joan ziren eta horien artean, 1967an, gure herriko HAURTZARO IKASTOLA. Ikastolak sortzen joan ziren inguruan, eta gu gelditu ginen azkenerako. Oiartzunen ez genuen hainbesterainoko beharrik ikusten euskararekin, baina azkenean, ba pixka bat lotsatuta ere bai, kezkatuta geunden.

Juanito OĂąatibiak bultzatu gintuen ikastola sortzera. Luis Zalakain eta Jon Mendarteren laguntza gomendatu zigun horretarako. Elkarrekin bildu ginen, eta esan genuen: bueno, bai, itxurazkoa eta bidezkoa da.

Eta horrela hasi ginen. Etxe-Txiki kontratistak bazituen orduan baju batzuk. Kreditua atera genuen eta bajua erosi genuen. Hola izan zen. (Julian Bergaretxe, 67/76) (Haurtzaro Ikastola 25. urteurrena, 1992:10) 1.967ko urriaren 15ean izan zen inaugurazio ekitaldia, eta urriaren 16an, astelehena, eman zitzaion hasiera proiektu berriari. 2016-17 ikasturtea Haurtzaro Ikastolaren 50. ikasturtea izango da, 50. urteurrena.

Bukatu berria dugun 2015-16 ikasturtean hasi gara ospakizun garrantzitsu hori prestatzeko motorrak berotzen. 2016-17 ikasturtea, herritik sortua den Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena herriaren festa izatea nahi dugu, herriaren ospakizuna, 50 urteko ibilbidean proiektuaren alde lanean aritu den orori merezitako aitortza egiteko ospakizuna . Oiartzungo herritarrak lan asko eginez eraikitako ikastola izanik, irailean hasi eta ekaina bitartean izango dugu elkarrekin zer eta nola ospatua. Zorionak Haurtzaro! Haurtzaro Ikastolako zuzendaritza taldea

IRAKASKUNTZA |

183


Gure esperientzia frantsesarekin

Denok bezala, guk ere, bizitzan zehar, erabakiak hartu behar ditugu. Batzuk egunerokotasunean nahigabe hartzen ditugu; beste batzuk, aldiz, gure etorkizunerako ezinbestekoak dira. Gure ibilbide hau LHko 6. mailan hasi zen. DBH1erako hautazkoak aukeratu behar genituen. Batzuei buru jate zitala iruditzen zaie erabaki bat hartzea, beste batzuei, ordea, ez zaie batere zaila egiten. Hautazkoak zientzia tailerra-antzerkia eta frantsesa ziren. Zer egin? Guk argi genuen; izan ere, hizkuntza bat gehiago sartzen duzu patrikara eta oso baliagarria da kontuan izanda Iparraldea hementxe bertan dugula. Gainera, hizkuntza bitxia eta polita iruditzen zaigu denoi. Maitasunaren hizkuntza, bai horixe! Baina, ezin dugu esan bretoiekin egiten ditugun trukeak ez zuela zertxobait ikusteko eduki erabakiarekin, egia esan, horrek animatzen gintuen gehiena. Esperientzia

184 | IRAKASKUNTZA

ezin hobea iruditzen zaizu aukeratzeko momentu horretan.

DBH 1era iritsi ginen. Ikastolako lehenengo egunak eta bat-batean, Pilar Altuna iritsi zitzaigun gelara. Argi eta garbi dugu gure oroitzapenean zer egin genuen lehen egun horretan. Gainera, papera gordeta dugu gure koadernoan. Hitz egiten hasi zitzaigunean, ez genion ezer ere ulertzen. Beldurtu ere egin ginen; izan ere, zalantzan jarri genuen gure erabakia, baina ongi pasatzen ari ginen aldi berean. Urte horretako frantseseko klaseetan oso ongi pasa genuen. Hasiera batean, arraroa egiten zitzaigun baina gero ohitu egin ginen. Denbora pasa ahala, frantsesa gero eta gehiago gustatzen zitzaigun. Gelako materialen izena, gelan erabili beharreko espresioak, herrialde frankofonoak‌ ikasi genituen, gure estralurtarra


eta bere planetaren aurkezpena egin genuen. Azkenik, erosketak egiteko garaian nahiz jatetxe batean eskatzeko garaian erabili beharreko esamoldeak, hiztegia ikasi genuen antzezpen bitartez. A! Eta aditzak jokatzen eta ditxosozko konjugazioan trebatu ginen. Azterketek beldur pixka bat ematen ziguten, baina erraz ikasten genuen ikasi beharrekoa. Astean frantseseko bi ordu besterik ez genuen, eta horregatik, klaseei ahalik eta etekinik gehiena ateratzea garrantzitsua zen. Etxerako lanek ez gintuzten kezkatzen, Interneteko itzultzailearekin moldatzen ginen. Izan ere, gure etxeetan, inork ez daki frantsesez hitz egiten. Lehenengo urtea bukatuta, gustura sentitzen ginen frantsesarekin. Hurrengo urtea hasteko prest! Bigarren urtean, Leire Lekuonarekin egin genuen frantsesa. Berarekin gehiago hitz egiten genuen jadanik, Pilarrekin ikasitako guztia baliatuz. Urte horretan ere asko disfrutatu genuen: antzerkiak egin genituen eta komikiak ere irakurri eta idatzi genituen. Gaia interesgarria izateak asko lagundu zuen gelako giroan. Gehienok gustura aritu ginen baina batzuk aspertu egin ziren frantses hizkuntzaz. Konturatu ziren ez zutela gogorik beste hizkuntza bat gehiago ikasteko. Guk, ordea, asko disfrutatu genuen hizkuntzarekin, beste askok bezala. Urte hori bukatu ahala, esan genezake frantsesa ulertzen genuela pixka bat gehiago. DBH3ra pasatu behar genuenean, jakin genuen hautazkoa aldatzeko aukera zegoela, baina gu gustura ginen frantsesarekin, eta gehia-

IRAKASKUNTZA |

185


go ikasi nahi genuen etorkizunari begira. DBH 3ko udaran, berri pozgarri bat jaso genuen. Ezin genuen sinetsi, algaraka eta irrikaz geunden denok, baina aldi berean baita beldurtuta ere. Frantseseko 3 edo 4. urtean, bretoiekin trukea egiten zen apirilean baina gurea irailera aurreratu zuten. Gu irailean joan eta haiek apirilean etorri. Udararen amaieran, urduritzen hasi ginen jadanik. Ez genekien zer izango zen hura. Gehienoi iruditzen zitzaigun ez ginela prest oraindik, baina irakasleen animoekin, kontrakoa sinetsi genuen. Bi urte haietan zehar egindako ariketa, lan koaderno, apunte eta kanta guztiak bildu genituen udarako egun batean. Horrek konfiantza eman zigun Bretainiako bidaian.

Ikastolan hasi ginen irailean. Egun haietan nahiko urduri ibili ginen denok. Frantseseko klaseetan bideoak grabatu genituen hangoei bidaltzeko eta hainbat paper eman zizkiguten, baliagarriak izan zitezkeelakoan frantseseko esaldiekin. Aste haietan, frantseseko lagunok bidaiaz hitz egin besterik ez genuen egiten: ea nolakoa izango zen hango familia, nolakoa izango zen etxea, zer egingo genuen han... “Hilabete bat eta Bretainiara, bi aste eta Bretainiara, aste bat, egun bat, ordu bat eta iritsi gara, neaka-mutilak!�. Mila kilometroko bidaia zen baina guri behintzat ez zitzaigun batere luzea iruditu, alderantziz, motzegia. Ez genuen iritsi nahi, oso beldurtuta ginen, baina oso emozionatuak aldi berean. Herrira iritsi ginen eta denak oihuka hasi ginen, eserleku gainean

186 | IRAKASKUNTZA

eserita geratu ezinik. Azkenean iritsi ginen, oso urduri, inork ez zuen autobusetik jaitsi nahi, leihotik begira bretoiei, pentsatzen “hura izango ahal da nirea... beharbada beste hori...�. Jaitsi ginen, maletak hartu eta bretoiengana hurbildu ginen, gure izena entzuteko beldurrez. Zure izena esan, eta bretoiarengana hurbiltzen zara. Momentu horretan, buruan duzun gauzarik garrantzitsuena da: muxu bat ala bi? Segituan autora sartu ginen etxera joateko. Isiltasuna autoan, zer esan, zer egin? Ez dakizu.

Hortik aurrera astea ederki pasa genuen, Bresteko Oceanopolisera (aquariuma) joan ginen, algen ekomuseo batera, bretoiekin bertako jolas tradizionalak ezagutu eta praktikatu genituen, kanoa antzeko batean ibiltzera ere animatu ginen... aste borobila. Azkeneko egunean festa bat egin genuen, dantzaz, kantuz... alaitua. Giro bikaina ziurtatua zegoen. Nahiz eta hasieran konfiantzarik ez eduki haiekin, aste amaieran, gure betiko lagunak balira bezala ikusten genituen. Bretainiako agurrean denak triste samar ginen, izan ere, haiengandik urrun gindoazelako baina, aldi berean, denen aurpegietan poza sentitzen zen. Nabari zen esperientzia horretan denak oso ongi pasa genuela. Oiartzunen ginen bueltan, triste xamar. Han egunero ibilaldiak egiten ibili eta gero, Ikastolara, errutinara. Harreman onak egin genituenez eta galtzea nahi ez genuenez, kontaktuan ibili ginen zazpi hilabetez. Azkar-azkar pasa ziren. Konturatu ginenerako, hemen ziren jada.


Ezin genuen sinetsi! Zazpi hilabete horietan asko ikasi genuen frantsesean. Hala ere, haiek onera etortzean gaztelaniaz hitz egiten genuen. Apirilaren 18 iritsia zen, bretoiak etortzeko eguna, denak irrikan eta oso urduri ginen. Sinestezina! Eguna iritsi zen azkenean! Gauean berandu iritsi ziren. Egun horretan familia aurkeztu eta etxea erakusteko denbora besterik ez genuen izan. Bigarren egunean denok ikastolan egon ginen futbolen, palan, saskibaloian... ibiltzen, eta hirugarrenean berdin. Laugarren egunean, ostegunean, denok Arditurriko bidegorrira joan ginen, skate-z, patinez, bizikletan... buelta bat ematera. Ederki pasa genuen! Laugarren egunean, ikastolan egon ginen, eta gero Tartalo pizzerian afaldu genuen denok batera. Larunbat arratsaldean, berriz, Donostiara joan ginen, batzuk Txuri-urdinera eta besteok Igeldora. Gauean, denok batera Girizia elkartean afaldu genuen. Berandu arte parrandan ibili ginen! Igande goizean, Euskal Herriko kultura pixka bat erakutsi nahian, Dantzari Txiki eguna ikustera eraman genituen. Egun hartan, Oiartzunen euskal dantzak dantzatu zituzten hainbat herritako haurrek (luze xamarra egin zitzaien). Igande arratsaldean ere, bretoi guztiekin Donostiara joan ginen, baina oraingoan Donostiatik barrena ibili ginen, izozki bat eskuetan genuelarik. Batzuk, Kontxa hondartzara joan ziren hondarretan futbolean ibiltzera. Beste batzuk, Donostiatik barrena souveniren bila. Ilunabarreko zortziak aldera etxera itzuli ginen. Azken egunean, astelehenean, festa bat egin genuen, berriro ere dantzekin, kantuekin, trikitiarekin, eta nola ez, tortilla patata askorekin. Berandu arte gelditu ginen ikastolan. Berriro ere, parrandan! Nabari da harrituta gelditu zirela hemengo erritmoarekin. Gauetan oso nekatuta iristen baitziren etxera. Izan ere, haiek ez zeuden ohituta. Oso ongi pasa zuten! Baita guk ere!

zertxobait gehiago. Hurrengo urtean gehiago ikasiko dugulakoan, beste urte batez frantsesa egingo dugulakoan gaude. Argi daukagu LHko 6. mailan egin genuen aukera guztiz zuzena izan zela eta etorkizunean baliagarria izango zaigula. Espero dugu frantsesez ongi hitz egiten ikastea.

Denok animatzen zaituztegu esperientzia honetan parte hartzera. Ez zarete damutuko! Agur bero bat eta, “au revoir!�

Kimetz Toledo Aizpurua Leire Intxauspe Villegas Garoa Felipe Lekuona DBH 3ko ikasleak HAURTZARO IKASTOLA

Hurrengo egunean, goizeko 08:00etan, bretoiak agurtu genituen eta Bretainiara bueltan joateko autobusa hartu zuten. Tristura giroan nabarmena zen. Jende asko negarrez, besteak irribarre batekin aurpegian... Trukeari amaiera bikaina eman genion! Esperientzia bikaina! Errepikatzekoa noski! :) Guk hirurok, argi daukagu, frantsesa ikasten segituko dugula oraingoz. Baliagarria da bizitzarako eta asko gustatzen zaigu nahiz eta oraindik ia ezer ez jakin, jada ulertzen dugu

IRAKASKUNTZA |

187


Zuberoara, hegozentrismorik gabe Zein da, hostoak gorritzeko sasoian, dena isilik geratzen denean menditik entzuten den zurrumurrua? Ez al dira Bernard Goihenetxek, Ezpeizeko eiheraren alboan derrotatua, Jüntañen harrapatua, Lextarren eta Bordelen jujatua, Maulen urkaberatu eta lepamoztua izan ondoren Berhuetako haritzaren kontra ozta ozta zutituz gauez oihaneko bakardade ikaragarrian esan zituen hitzak? (…) Joseba Sarrionandia, ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’, 1995

Zuberoara joan behar dugula-eta, non dagoen galdetuz gero Oiartzunen, segituan Iturriozko Garbunora bidaliko gaituzte nolabaiteko inbidiaz begiratuta. Gure galdera mugatzen badugu, alegia, euskal lurraldeari buruz ari garela esanez, beste aldera bidaliko gaituzte batere garbi zehaztu gabe, ziurrenik, non barrena joan eta zenbat beharko dugun iristeko; hortaz, datu bilketarik propio egin gabe, hauxe gure ustea: lagun gutxik lagunduko liguke gure helmugara garaiz iristen, eta ez ahalegin faltan. Ezjakintasuna gurea da, noski, baina ezjakintasun horren azkeneko arrazoia gugandik kanpo dagoela jakin beharra daukagu. Errurik ez dugu, baina erantzukizuna bai.

Izan ere, gure solaskide anonimoak, salbuespenak salbuespen, zalantza gutxiago eta argitasun handiagoa izango zituzkeen Madrilerako, Galiziarako edo Zaragozarako bideen galdera egin izan bagenio. Normala da, baina ez da naturala: aspalditik ezarritako arauekin

188 | IRAKASKUNTZA

–normarekin, legeekin– bat dator, baina antinaturala da, nork bere burua arrotz izatea bortxa besterik ez baita.

Hartara, solaskide anonimo berriak sortzea dugu erronka, behin Zuberoara joateko moduaz galdetuta, honela erantzungo dutenak: Aukera bat baino gehiago duzue. Azkarrena hauxe: Baiona aldera jo lehendabizi, Bidaxunen barrena segi, eta Donapaleu zeharkatu ondoren, Maulera iritsi; ederrena zera: Donibane Lohizunera joan, eta handik, Donibane Garazirako bidea hartu, Garazitik Larzabalera, eta bidegurutzean, eskuinetara jo Oskaxe aldera; autopistatik nahi izatera, Baiona parean Paberako autopista hartu, eta Maulerako irteera ikustean atera.


Horrelako solaskideak behar ditugu, solaskide jantziak, landuak –kultuak esan dezagun, badaezpada ere–, kultura munduko edozein bazterretan –bazter ez asimilatuetan, behinik behin– estu lotua baitago norberarena preziatzearekin eta maitatzearekin, jakin-minaren hari logikoari segika. Solaskide sortzaileak hezi nahi ditugu, geuretik munduari eman, eta harengandik hartuko dutenak, unibertso euskaldunaren iturritik edango duten balizko euskaldun unibertsalak. Mendez mendeko konplexuaren zama astunetik askatuko diren solaskideak, Donostiatik edo Mauletik Erromara joateko Madrildik edo Paristik igaro beharko ez dutenak. Baina, oraindik ere, normaltasun arrotzean bizi gara, beste aldean bizitzera derrigortuta, barkoxtarra izan edo oiartzuarra. Asisko Urmenetaren hitzetan: Beste Aldean bizitzea etxean egotea da, baina etengabeko bidaian: legezko zerek epidermia sintetikoa janzten diote egunerokotasunari, lodiago edo meheago, itogarri ere artetan, letala usu¹. Izan ere, Bidasoko Intzuran muga ezarri zenetik urte dezente joan dira. 1659ko protokolozko ekitaldi hori epe luzeko ezabatze programatu baten inaugurazio-festa izan zen, Nafarroa Garaiko konkistaren ondorengoa eta ukazio sistematikoaren aurrekaria. Intzuratik Intzolara, Bidasoaren uhobitik –Behobitik– Hiru Erregeen Mahairaino –Goi Pirinioetaraino– mugarriz mugarri irekitako zauriaren sakonera begi bistakoa da: gure ekintzetan, gure hitzetan eta gure pentsamenduetan da ageri, hain dugu behetik goiti barreneraino sartua.

Normala da, beraz, hegoalde bainoago ipar-erdialde den honetan pentsatzea, demagun, beste aldea aspergarria dela; gabatxoak –bi aldiz atzerritar– direla beste aldekoak; frantsesez aritzen direla, eta euskaraz egiten badute frantsesez egiten dutela ematen duela; euskal izaera folklorizatu egiten dutela. Hala, originaltasunik ez eta hegozentrismo handia Malintxeren madarikazioak ere jota dagoen gurean, gutxitutako, zatitutako, azpiratutako, menostutako eta eskastutako munduko gainerako herrietan bezalaxe.

Horiek horrela, normala beste aldekoa ez balioestea, ezjakintasunaren, norbere buruaren gutxiespenaren eta indarrean indarrez dagoen kanpoko hierarkia baten ezarpenaren adierazgarri. Normala, muga inoiz baino sendoagoa den mugarik gabeko garai honetan: Zuberoan ez da deus gertatzen, ezlekua omen, ETBko albistegietan, behinik behin, ez baitugu haren berri; Zuberoak husten, odolusten, segitzen du, eta hona etortzen direnen artean altzürükütarrik, larraintarrik ez dago; Zuberoa frantsesten ari omen da, gurea ez bezala, gurea, sinpleki, espainoltzen ari baita; Zuberoa kultur adierazpen zaharren gordeleku soila omen dugu, Europako 2016ko kultur hiriburua bera baino berritzaileagoa eta abangoardistagoa izaki zenbaitetan. Izan ere, guk ez jakin arren –normala den bezala–, behin baino gehiagotan etorri izan zaizkigu berritasun abangoardistak ekialdeko haize goxoak bidalita.

Arnaut Oihenarte (1592-1667), poeta, legegizon, historialari eta politikari mauletarra, Lazarragarekin batera, gaur egun ezagutzen dugun lehendabiziko idazle laikoa izan zen, eta bakarrenetakoa mende luzeetan. Poesia jantzia eta jasoa proposatu zuen gure literaturaren lehendabiziko lan teorikoan, eta sortu ere halaxe egin zuen. Euskal Herri osoko lehendabiziko historia idatzi zuen, eta ez Espainiako edo Frantziako historien zati gisa. Lan hori egiteko Iruñeko artxibategian aritu zen dokumentu bila, harik eta sartzea debekatu zioten arte: La boluntad de su majestad es que no se le muestren nada en los papeles que pide el dicho Oyanarte. Se procede con esta atencion con los estrangeros, y mayormente con franceses, y en particular con quien tiene libro escrito “De la Ynjusta Usurpacion y Retencion de Navarra por los Españoles”. Aipatu liburu hori Nafarroako erregeen zilegitasuna erakusteko idatzi zituen bi opuskuluetatik bat da. Era berean, Agosti Xaho (1811-1858), kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikari atharraztarra, berritzailea izan genuen. Ezkerreko euskal nazionalismoaren aitzindari jo izan da. Xahok eta bere adiskide Anton Abadiak euskararen gramatikari buruz idatzitako liburua Zazpi Us-

1. Asisko Urmeneta, Jakin, 212. zkia, 2016

IRAKASKUNTZA |

189


kal-Herrietako Uskalduner eskainia da, ondoko Zazpiak Baten aurrekaria hain zuzen. Xabier Zabaltzaren biografiaren baitan, Xaho politikoagoa izan zen Ipar Euskal Herriko euskaltzaleak baino, eta kulturalistagoa Hego Euskal Herriko foruzaleak (eta abertzaleak) baino. Harengan Bidasoaz bi aldeetako tradizioak elkartu ziren². Xahok 1848an argitaratu zuen euskarazko lehendabiziko aldizkaria: Uskal-Herriko Gaseta. Lehen alean, hizkuntzaren batasuna aldarrikatu zuen: Herritar maiteak, gaseta hunen hastiareki, ezta txipi izan gure enbrasia, eia zuin herri edo probinziatako Uskaraz, Eskaraz, Euskeraz edo Heskuaraz haitu egin behar gunian izkiribatzeko. Hasteko, zer izen emanen dugu egun finitzen den hilabetiari: Arramaiatza, Ekaiña, Errearoa? Hobe lizate gisa batez guretako, hobeki konpreniturik izateko, Uskara bat baizik ezpaliz; eta horren gañen, erran ahal diokegu, gure aberatstarzunian praube girela. Zer egin? Ahal bezala inprimatu, batian Ziberutarra, bestian Baxe Nabartarra, Lapurtarra edo Gipuzkoarra, irakurzaliak Uskara subertiak oro balakitza bezala. Eztakitzanak ikas bitza. Eta, behin betikoz erranik, aski den³. Xahorena izan omen zen euskaldun bati egindako lehendabiziko hileta laikoa.

Anton Abadiaren (1810-1897) aitak herritik, Ürrüstoitik, alde egin behar izan zuen eta erbesteratu Iraultza garaian. Anton filologoa, geografoa, astronomoa, fisikaria, esploratzailea eta euskal kulturaren eragilea izan zen, eta Frantziako Académie des Sciences delakoan lehendakari izendatu zuten. Olerki eta bertso lehiaketak, Lore Joko ezagunak, antolatu zituen lehendabiziko aldiz, sariak berak ordainduta askotan; norgehiagoka horiek euskal kulturari itzala eman zioten, eta Lapurditik gainerako herrialde guztietara zabaldu zituen Abadiak. Zazpiak Bat aldarritik gauzatzera eraman zuen. Madalena Jauregiberri (1884-1977), Zibozen sortua, idazlea eta kazetaria, emakume aitzindaria izan zen hainbat arlotan. Emakume Abertzale Batza erakundea eredu, Begiraleak izeneko emakumeen mugimendu abertzalea

2. 3. 4. 5.

Xabier Zabaltza, Agosti Xaho. Aintzidari bakartia, 2011 Agosti Xaho, Uscal-Herrico gaseta, 1. zkia., 1848-6-30 Lurdes Otaegi, Jon Mirande, 2000 Xabier Lete, Zeruko Argia, 1976-05-23

190 | IRAKASKUNTZA

sortu zuen –hizkuntzaren, fedearen eta tradizioen begiraleak–, indar handia hartu zuena Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Mugimendu horren buru gisa, emakumeen bozkatzeko eskubidearen alde, hegoaldeko iheslarien babesle eta alemanen kontrako erresistentzian aritu zen gogotik. Jon Mirande (1925-1972) idazlearen gurasoak Parisera lanera joandako zuberotarrak ziren. Euskara etxetik kanpo ikasi zuen, bere kabuz, eta harrezkero, euskara izan zen etxekoen arteko hizkuntza. Mirandek berrikuntza izugarria ekarri zion euskal poesiagintzari, bai edukiaren aldetik, bai formaren aldetik. Gai nagusiak sentsualismo erotikoa –lesbianismoa, pederastia, prostituzioa, homosexualitatea eta masturbazioa–, heriotza –bakardadea, umore beltza, bortizkeria–, paganismoa eta abertzaletasuna dira. Nietzscheren eragina nabaria da Miranderen pentsaeran: demokrazia, kristautasuna eta marxismoa arbuiatzen zituen, eta orduko abertzaletasun zintzoa, demokraziazalea, fededuna eta bakezalea gaitzetsi, indarrarena ikusten baitzuen Euskal Herriak irauteko aukera bakarra. Beraz, aurkeztu ohi diguten euskal eredu osasuntsu, formala eta langilea geure endekapenaren emaitza ustela besterik ez zen, bere ustez. Euskal izaera faltsuaren mitoak alde batera utzirik, berriro Antzina izan ginena, vascones inquieti bihurtu behar genuela zioen, iraun ahal izateko eta geure senera itzultzeko⁴.

Xabier Letek, berriz, hau idatzi zuen Jon Miranderi buruz: Itxaropenik gabeko Herri ttiki baten seme ttiki bat, haunditasun ametsez beterik beti bizitu zena, ezintasunetik sortzen diren neurosisetan murgildua. Batetik buru-argi eta oharle zorrotz, bestetik erromantiko izpirituzale. Batetik bere Herriaren madarikatzaile, konformismo eta hestukerietaz iguindurik, bestetik Aberria aska zezaketen gudu-enda berri bateko zaldunak eraikizale eta kantatzaile⁵. Erabateko berritzaile ez ezik, urratzaile ere izateak aparteko bazterketa ekarri zion Miranderi orduko euskal letretan. Nolabaiteko joera


Segi genezake gure kultura berritu eta hauspotu duten ekialdeko izenak eta izanak gogora ekartzen; zerrenda luzatuta ere motz geratuko gara. Zuberoaren ekarpena oparoa izan da eta hala da gaur egun ere, nahiz eta 15.000 lagun inguru besterik ez izan zuberotarrak. Nolanahi, bertatik bertara ezagutzea dugula hoberena uste dugu, solaskidetza zuzena enbaxadarik gabe: elkarrenera joanez mugarri guztien gainetik eta elkarrengandik ikasiz itzulpen zerbitzurik gabe, berdinetik berdinera, gutik gura. Zeregin horri, bada, heldu diogu Haurtzaro ikastolan Alozeko Basabürü eta Sohütako Eperra ikastolekin batera. Gure ikasleak hasi dira ikasturteko hiru egun Zuberoan ematen, eta beste horrenbeste zuberotarrak hemen; Haurtzaroko gurasoei batzarri egin diete Basabürüko eta Eperrako gurasoek Urdiñarben, eta harrera, berriz, Haurtzarokoek zuberotarrei Oiartzunen; ikastola bateko zein besteetako irakasleak esperientziak elkarrekin partekatzen hasi dira. Hasi eta segitzeko asmotan, bai baitakigu proiektu hau dela kalitatea, urre gorria dela, proiektu honek etorkizunari begiratzen diola, proiektu hau landuz geroa lantzen ari garela orain, gure haurren, gure hizkuntzaren, gure kulturaren eta gure herriaren geroa. Geure geroa.

Xahoren kezka zaharrari erreparatuta –Lapurdi ekialdeko Leizarragak XVI. mendean agertu zuen bera–, euskaldunok ez baitugu pobre izan nahi gure aberastasunean, euskara batua bultzatu eta sortu zuten XX. mende erdialdeko idazleek eta euskaltzaleek. Ordurako, ikastolak hasiak ziren Espainiako Gobernuaren espanturako: “numerosos niños inscritos en centros no autorizados” eta “varios miles de niños que asisten a centros que escapan de todo control”. Hala dio 1968ko dekretu batek, hain zuzen ere, Euskaltzaindiak Arantzazuko Bil-

Mattin

hauslea izan bazen ere, zubererazko ahozko lirika tradizionala oso ongi ezagutzen zuen. Maiz izaten dira tradizioaren eta modernitatearen arteko harmonia miresgarriaren erakusgarri diren kasuak Zuberoan, eta Miranderena horietako bat da.

tzarrean euskara batzeko lehen arau multzoak finkatu zituen urte berean. Goitik beheitiko bidea egiten hasi ziren, mendi garaietatik itsasalderainokoa; bide zaila, luzea, malkartsua, oztopoz josia ―bide bakarra, ez dugu besterik ezagutzen–.

XXI. mendean, bidea bururaino egitea egokitu zaigu, eta hitzordua jarria dago Basabürüan. Txillardegiren solas hunkituaren zurrumurrua aditzen da Bosmendietan barrena: Inun baino egiazkiago esan dezakegu euskaldunok Zuberoan: “hauxe da ene sorterria”. Eta han hau esateko behar gorririk sendi ez duena, Basabürüan eta Pettarran bere burua arrotz atxematen duena, sinistuta egon: hori ez da euskalduna⁶. Jon Mirande du solaskide Txillardegik; biok daude hitzorduaren tokian gure zain. Haraxeago, beste asko eta asko inguruan direla, Elbira Zipitria eta Madalena Jauregiberri ere elkarrekin solasean, Ddiddue Eppherreren eta Manuel Lekuonaren ondoan. Solaskide jantziak, sortzaileak eta burujabeak denak. Hitz eta pitz, elkarrekin solasean, hizketan eta berriketan, elkarregaz berbetan, elkarrekilan eleketan eta kalakan, urruti iristeko gertu. Josu Delgado (Haurtzaro ikastola)

6. Txillardegi, Euskal herritik erdal herrietara, 1970

IRAKASKUNTZA |

191


Hezkuntza formala / hezkuntza ez-formala

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ikastolan

LH 5. eta LH 6. mailako neska-mutilak entrenatzaile eta gurasoekin triatloiko saiora bidegorrian barrena bizikletaz joan zireneko argazkia.

Haurtzaro Ikastolan, hezkuntza formala bezain indartsu dugu azken ikasturteetan hezkuntza ez formala. Hezkuntza ez formalaz ari garenean, derrigorrezkoa ez den hezkuntzaz ari gara: dinamikoa, askea, parte hartze soziala bultzatzen duena, malgua, askotarikoa, epe laburrekoa izan daitekeena, gehienetan titulaziorik ematen ez duena, izaera erakargarria duena eta norberak aukeratzen duena. Hezkuntza formalaren osagarri da zentzu handi batean, eta ikuspegi horretatik, Haurtzaro Ikastolako ikasleek ahalik eta aukera zabalena izan dezaten lanean ari gara gure ikastolan. Eskolaz kanpoko ekintzetan herrian aitzindari izan garela esan dezakegu eta ikasturtero, kultura zein kirol arloko ekintza ugari eskaintzen ditugu 4 urteko ikasleetatik hasi eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.

Guztira 18 ekintza eskaini dira ikastolan azken ikasturtean eta guztiek izan dute arrakasta. 39 monitore ari dira ikastolan eskolaz kanpoko saioetan ikasleei formazioa ematen, bakoitza bere esparruan aditua. Ikasturte guztian zehar, asteroko saioetan aritzen dira lanean; ikasitakoaren emaitzak guztien erakusgarri jartzen ditugu ikasturtean zehar eta baita ikasturte bukaeran ere. Helburu nagusiak hauek dira: ikasleak eskolaz kanpoko hainbat jarduera ezagutzeko aukera izatea, horiek probatzea eta ongi pasatuz haietan zaletzea.

192 | IRAKASKUNTZA

560 ikasle izan ditugu azken ikasturte honetan, euskal dantza, antzerkia, musika tailerra, abesbatza, jolas txokoa, eskulanak, dantza garaikidea, malabareak, bertsolaritza, dantza txapelketak, trikitia, panderoa, robotika, atletismoa, kenpo, xakea, eskola kirola eta gurpil gaineko irristaketan parte hartzen.

Eskaintza zabala da eta parte hartzea eta asebetetze maila bikaina! Astean zehar egiten diren saioez gain, zenbait ekintza kanpora begira ere egiten dira; emanaldiak, saioak, irteerak…

Dantza garaikidea: Ikasturtero herriko taldeekinn elkarlanean emanaldiak eskaini dira; Korrika kulturalean, Oiartzungo flauta taldearekin elkarlanean… Euskal dantzak: Dantzari txiki egunak, auzoetako jaiak, Xanistebanak, Oiartzungo Euskal Jaia, Txerri eguna, irteerak, Nazioarteko dantza jaialdiak…

Antzerkia, musika tailerra eta abesbatza: ikasturtean zehar egiten diren emanaldiak eta saio irekiak.

Atletismoa: asteburuetan egiten diren lasterketak, probak, txapelketak…


Eskola kirola: Asteburuetako jardunaldiak eta saio bereziak. Aipatu behar da geroz eta gehiago direla asteburuetan eskola kiroleko saioetara joateko bizikleta garraiobide erabiltzen duten ikasleak. Hona hemen, aurtengo alebinei zuzendutako triatloiko saiora joandako ikasleetako batzuk.

Eskulanetako taldearen lanak: Garaian garaiko apaingarriekin ikastolako sarrera zoragarri jartzen dute. Argazkian adibide bat, udaberriari ongi etorria emanez!

Poltsak, motxilak, txotxongiloa (krokodiloak, txakurrak‌), karpetak, Gabonetako apaingarriak, etxetxoak‌ denetik egiten ikasteko aukera dute ikasleek eta gaitasuna ere bikaina dutela erakutsi dute! Antzerkirako zaletasuna ere badute ikastolako ikasleek; antzezlan dibertigarri eta entretenigarriak prestatzen dituzte. Abesbatza eta musika tailerreko ikasleek ere emanaldi ederrak eman dizkigute bai Gabonetan baita ikasturte amaieran ere!

Haurtzaro ikastolako abesbatza ere lan bikaina egiten ari da. Emanaldi berezia eskaini zuen joan zen ikasturte amaieran eta ikasturte honen amaierarako ere halaxe prestatzen ari da. Polikipoliki, musikara zaletzen ari diren ikasle asko datozkigu. Musika tailerrak sekulako arrakasta izan zuen iaz eta baita ikasturte honetan ere. 60 ikasle ditugu 4 eta 5 urtekoak astero-astero, gogotsu eta ilusioz saio hauetan parte hartzen. Robotika: Haurtzaro Ikastolak opor txikietan saio hauek egin baditu ere aurreko ikasturtetan (Aste Santuko oporretan esate baterako), aurten ikasturtean zehar egiteko aukera eskaini dugu. Izugarrizko arrakasta izan du eta ikasleak oso pozik eta gustura ari dira jarduerarekin.

Ikastola eguna egun berezia da eskolaz kanpoko ekintzetako parte-hartzaile guztientzat. Bertan urtero parte hartzen dute; bertsolari, trikitilari-panderojole, modalitate guztietako dantzariak, malabarista‌ erakustaldi bikaina eskeintzen dute. Eskertzekoa eta ezinbestekoa da monitoreen lana, ikasleen parte hartzea, lana eta baita gurasoen laguntza ere. Datozen urteetan ere bide honetan aurrera jarraitzeko asmoa dugu!!! Haurtzaro ikastolako eskolaz kanpoko ekintzak

IRAKASKUNTZA |

193


Gure ikasleak herritar aktiboak izan daitezen urratsak egiten ari gara DIAGNOSIA sentiberatzea ondorioak ekintza plana

Gure ikasleak gizarte jasangarri bateko eragile aktiboak izan daitezen nahi dugu, ikasle ekintzaileak, gure gizartean eta gure herrian eragile izango direnak. Horretarako, gizarte eremuko arloak, sozialak, landu dira ikasturte honetan, lehen aldiz, Haurtzaro Ikastolako DBH etapan: elkarbizitza eremua, ingurumenaren zainketa (Eskola Agenda 21) eta euskararen sustapena. Ikasleen interesetatik abiatutako taldekatzeak egin dira, eta gainera, adin ezberdinetako ikasleak bildu, horrela ikasleen arteko elkarlana eta ezagutza gehiago sakontzeko helburuarekin. Ikasleek eremu horien lanketarako prozedura bera izan dute ardatz, ondoren aipatzen direnak hain zuzen ere:

194 | IRAKASKUNTZA

Eremu horien kudeaketan (egoeraren diagnosia, sentiberatzea, lanaren planifikazioa eta ekintza plana) ikaslea aktiboa eta protagonista izatea da helburua eta erronka. Hemen duzue arlo bakoitzean landutakoaren laburpena, egindako lanaren adierazgarri:

ARLO SOZIALA: BIZIKIDETZA Gure ikasturteko lanaren abiapuntua Haurtzaro Ikastolak bizikidetzaz duen definizioa izan da. Haurtzaro Ikastolak bizikidetza eredu positiboa nahi du, eta horrekin ulertzen dugu, ikastolako kide guztiak errespetuz tratatu behar direla, konfiantza giroan eta komunikazio giroan bizitzeko. Kritika (eraikitzailea) eta autokritika normaltasunez erabiltzea dugu helburu, gure artean naturaltasunez hitz egiteko bideak eraikiz. Era berean, denon iritziek lekua izango duten eta partaidetza ahalbidetzen duen giroa sustatu nahi da; taldean lan egin eta proiektuko partaide sentituz. Gatazkak sortzen direnean, hausnartzeko denbora hartu eta konpontzeko tresnak edo konpetentziak edukitzeko bitartekoak sortu nahi dira.


Hori horrela izanik, ikasturte hasieran lau helburu markatu genituen saioetan lantzeko: • Elkarbizitza egokirako proposamenak egitea • Hausnarketa pertsonala eta taldekoa egitea • Gatazka-guneak identifikatzea

• Gatazkak konpontzeko bideak lantzea

Alderdi horiek lantzeko, honako urrats hauek egin ziren; lehenik, sentsibilizazio fasea egin zen, bizikidetzaren atal nagusiak identifikatzeko. Giza duintasuna giza eskubideen funtsa dela oinarritzat hartuz, norberaren izaera mugatua ulertzea, esker ona eta kontzientziari entzutea ezinbestekoak dira bizikidetza giro egokia izateko; eta gai horiek lantzeko eta kontzientzia hartzeko, hainbat film eta abesti landu ziren, talde-lanean. Ondoren, enpatia indartzeko asmoz, kasu zehatzak aztertu ziren. Horretarako, prentsan bizi-bizirik dauden gaiak erabili ziren, esaterako, parekidetasuna, haurtzaroa eta gosea edota gerra.

Diagnosi faseko helburua, ikasleen ikuspegitik, ikastolako bizikidetza egoera aztertzea izan zen, gatazka guneak identifikatuz eta gatazkak konpontzeko bitartekoak aztertuz. Bukatzeko, ondorioak atera ziren eta ekintza planean, elkarbizitza egokirako proposamenak egin zituzten ikasleek.

Arlo Soziala: ESKOLA AGENDA 21 Eskolako Agenda 21, Tokiko Agenda 21en barruan, hezkuntza komunitatearen konpromisoa eta ekintza plana da, ikastetxeko eta bere inguruko Garapen Iraunkorraren alde jarduteko.

Aurten, DBHko ikasleak Garapen Jasangarriaren alde aktiboki lan eginez, ekarpen interesgarriak zabaltzeko helburuarekin aritu ziren lanean. Lehenik eta behin, Agenda 21 egitasmoaren ezaugarriak eta lanerako egitura azalduz, aurkezpena egin zen. Segidan, aurrezagutzak jaso eta ikasturte honetarako asmoak jaso ziren.

Ondoren, Sentsibilizazio fasean, Elikadura eta hondakinak gaiari heldu zitzaion. Iazko oroitzapenak gogora ekarri ondoren, sentsibilizazio bideoak ikusi eta erosketa berdea, birziklatzea eta kontsumismoaren gaineko hausnarketa bideratu zen.

Diagnostiko fasean, berriz, ikasleek, taldeka, ingurumenaren eremuko gaiak aukeratu eta horiekiko diagnostikoa egiteko “on-line galdetegiak” sortu zituzten LH 5. mailatik hasi eta DBH 4. mailara bitarteko ikasleek erantzun zitzaten.

Horien emaitzak aztertuz, ikastolako ikasleen ezagutzaren eta jarreren inguruko ondorioak atera ziren eta emaitzekin kartelak egin eta ikastolako “Txoko Berde” eta pasilloetan jarri ziren. Gainera, hainbat bideo ere sortu ziren.

Azkenik, Ekintza fasean, Elikadura jasangarria eta hondakinak gaiaren lanketan: Zero zabor eskola webguneko hainbat jarduera bideratu ziren. Ondoren, aurrez egindako diagnostikoetako datuen ondorioetan oinarrituta, kanpainak antolatu eta gauzatu zituzten ikasleek; bideoak, ordenagailuz aritzeko sentsibilizazio jolasak, sentsibilizazio kartelak, berrerabilpena bultzatzeko hamaiketakoentzako berrerabilitako materialekin egindako ogitarteko zorroak, plastikoa berrerabiliz lore-ontziak…

Arlo soziala: Euskararen sustapena Euskararen sustapena programan hizkuntza baten ikaskuntza-irakaskuntzan aurki ditzakegun alderdi guztien ikuspegi globalagoa lortzea eta, bide batez, hizkuntza-arau eta jarrerei dagozkien alderdiak lantzea bilatzen da. Euskararen sustapena hizkuntzekiko, eta bereziki euskararekiko, jarreraren inguruko kon-

IRAKASKUNTZA |

195


tzientziazioa lantzeko ekimena da. Gelako egoeretatik hasi eta epe luzean, herri mailan eragitea helburu duena. Zehazki, honako helburu hauek landu dira:

Hizkuntza jarrerak:

w Norbanakoaren mailan:

• Euskaraz egiteari lotutako ezerosotasuna murriztea.

• Hizkuntza jokabideari dagokionez, baliabide gehiago sortzea.

• Euskara erabiltzeko joera lantzea.

w Gizarte mailan:

• Hizkuntza jokabideko eredu berriak finkatzea. • Ditugun usteei buruzko hausnarketa egitea.

• Hizkuntzarekiko balioak eta arau sozialak lantzea.

Jarraitutako metodologiari dagokionez, berriz, honako sekuentziazio hau jarraitu zen:

Diagnostiko garaian, ikasleek bizi dezaketen hizkuntza egoera erreal batetik abiatuta, jarrera linguistikoen gaineko hausnarketa bideratu zen. Aurrezagutzak aktibatzeko eta hipotesiak eraikitzeko fasea izan zen.

196 | IRAKASKUNTZA

Sentiberatze fasean, berriz, Urtxintxa taldearen laguntzarekin jardun genuen, Hezhiz programan murgilduta. Gauzak horrela, hiztunok ditugun aurreiritzi linguistiko eta jarreren inguruko langintza praktikoa egin eta ondorioak norbanakoak atera zituen.

Ekintzailetasun fasean, bigarren zikloko ikasleek ikastolan eragiteko ekintza planak diseinatu zituzten. Talde bat euskararen jarrera kontzientea aktibatzeko helburuarekin, asertiboak ziren kartelak egiten aritu zen eta ikastolako ikasturte amaiera haiekin girotu zuten. Beste batek, mailakideentzat, euskarazko kanten karaokea prestatu zuen eta ekaineko ibilaldian bideratu zuten. Hirugarren batek, Euskararen gymkana prestatu zuen. Hurrengo Euskararen Egunean DBHko ikasleen artean martxan jarri nahiko luketena. Lehen zikloko ikasleek, berriz, ekintzailetasun fasea datorren ikasturteko erronka nagusia izango dute. Berrikuntza curricular honekin, DBHko ikasleak gizarte jasangarri baten alde sentikor izateko eta parte hartzeko jarrera kritikoa sustatzeko bideak sendotu nahi izan dira. Haurtzaro Ikastola


Indartsu egin naute…

Oinak eta eskuak mila koloretako pinturaz blai egin genituen Ikastolan lehen urratsak, kartulina erraldoien gainean gure oinatz nimiñoak utziz.

Gogoan dut Txarako zuhaitzen artean askatu bezain pronto, galtzen ginenekoa, “Otsoa prest al zaude? Galtzerdiak janzten ari naiz!” abesten eta elkarrengandik iheska pasatutako arratsalde urrun piloa.

Oroitzen dut, Gabonetan, guztiok baserritarrez apain jantzita eta elkarren artean pilaturik, psikomotrizitate gelan Olentzero noiz etorriko urduri itxaroten genuenekoa. Tentsioa nabari zen airean, umetako inozentzia eta ilusioa. Hurbiltzen ari zenean txindata hotsa entzuten zen eta bihotza arrapalada bizian hasten zitzaigun saltoka. Harengana igotzeko aukeratzen ninduenean, munduko neskatilarik zoriontsuena izaten nintzen, bere magalean eserita, peluxezko hartz erraldoi bat eskatzen nuen bitartean. Ezin ahaztu, zoritxarrez, gogortu gintuen eguna, gogoan izango baitugu guztiok minbiziak lapurtu zigun adiskide liluragarri hura.

Klase astunetan, alde batetik bestera hegan jarri genituen notatxoek, egindako barreek eta bizi izandako istorioek lagun bihurtu gintuzten. Klase orduetatik hasita munduaren amaieraraino, eta arazorik larrienaren aurrean ere ondoan edukiko ditugun pertsonak ezagutu genituen: momentu txarretan bertan egon direnak, malko artean irri egin eta besarkatu gaituztenak, inori kontatu ezina dakitenak.

Nola ahaztu irakasleak. Harrigarria dirudien arren, haiek ere nirekin eramango ditut betirako. Bai belaunetako zauriak sendatu zizkidatenak, bai garrasi egin eta eginarazi didatenak, bai berrehun mila aldiz pazientzia galdu gabe gauza bera esplikatu didatenak, bai negarrez utzi nautenak, bai besarkatu nautenak, bai amorrarazi nautenak, bai aholkatu didatenak, bai gorrotatu ditudanak eta baita maitatu ditudanak ere. Nire heziketaren oinarria eraiki dute. Indartsu egin naute. Txiki izanda ere, handi izaten erakutsi didate. Orain, Haurtzaro Ikastola uzteko garaia iritsi zaigularik, mundua jan nahi dugu, baina sekula ahaztu gabe nondik gatozen. Aiora Mancheño

IRAKASKUNTZA |

197


Bizikidetza osasungarria, Haurtzaro Ikastolaren erronka Egungo gizarteak gero eta arreta handiagoa jartzen du bizikidetza eremuan, sortzen diren egoerei irtenbide duin bat emateko eta, bereziki, gatazka egoerak aurreikusi eta prebentzio lan bat egiteko. Ikastetxeak gizartearen isla dira, eta Haurtzaro Ikastolaren kasuan ere horrelaxe gertatzen da. Bestalde, gaur egun ardura handia jartzen da hezkuntza eremuan, baina garbi dago bizikidetzan eragiteko, plangintza global baten atzetik joan behar dugula: herri mailakoa, alegia. Horretarako, ikastolako irakasle eta profesionalek, gurasoek eta herriak elkarlanean jardun behar dugu.

Bide horretan, ikastolan Bizikidetza Behatokia sortu zen 2014-15 ikasturtean eta irakasle eremuan, irakasle talde bat GOLDEN 5 proiektuan ikasitakoa ikasleekin praktikan jartzen hasi zen. Ikasturte amaieran, klaustroan proiektuaren balorazioa egin ondoren, ikastola eremu osora proiektuaren lanketa hedatzea erabaki zen. Aldi berean, ikastolako guraso ordezkarien esparruan ikaskideen arteko tratu onaren inguruko hausketa sakon eta interesgarria egin zen eta horren fruitua da IKASKIDEEN ARTEAN TRATU ONA LANTZEKO PROIEKTUA.

2015-16 ikasturtean, GOLDEN 5 proiektua ikastolako eremu guztietan lantzen hasi da. Hezitzaileei zuzenduriko heziketa proiektua da, eta helburu nagusia hezitzaileei eskola giro atsegin eta ikastolako eremuetan giro eraginkorragoa lortzen laguntzea du. Proiektuak, atribuzioen teoria (Heider 1958) eta espektatiben teoria (Rosenthal 1978) ditu oinarrian eta ikasle bakoitzaren onena ateratzea du xedea, ikasle guztiek distira egitea, urrezko momentua izatea. Ikaskideen artean tratu ona lantzeko proiektuak ikasturte honetarako 3 lan ildo lehenetsi ditu: diagnosia, prebentzioa eta kasu zehatzen interbentzioa.

198 | IRAKASKUNTZA

Proiektu horietaz gain, bizikidetza proiektu berri bat  brobatzeko aukera ere izan dugu ikastolan: HAZIAK  EGITASMOA.

Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak sortzen dira eta egoera horiek haur garaitik kudeatzea helburu duen egitasmoa da. Iraultza prozesua lortu nahi da barne ahalduntzearen zein kontzientzia kolektiboaren bitartez .


Egitasmoaren helburuen artean, Harreman osasuntsuak egoki kudeatzea, egoera desorekatuak identifikatu eta aldatzea, barne eraikuntza pertsonal eta naturalak lantzea eta kideen artean lagunak egitea daude. Zertarako? Gure ikasleek konfiantzaz, sormenez, espiritu kritikoz eta gozamenez aurre egin diezaieten  etorkizuneko egoerei, giza ahalmena garatuz.

Ikasturte honetan, urte berriarekin batera,  jardunaldi pedagogikoetan  Euskal Herriko Ikastolek KIVa programaren berri izan dugu Finlandiatik etorritako bi aditurengandik.

KIVa eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandian garatutako eta beste herrialde batzuetara hedatutako programa sistematizatu bat da, eta bullyngari aurre egiteko tresna oso baliagarri dela ari da frogatzen. Programaren bitartez ikasleek komunikazioa, elkar-ekintza, emozioen kudeaketa, errespetua, enpatia eta beste balio batzuk lantzen dituzte. Ezaugarri horiek guztiak bizitzaren alor guztietara dira aplikagarri, eskolaz kanpo ere bai. Programaren oinarrian, eskola jazarpena gerarazteko, erabakigarria da eskola jazarpenaren lekukoak direnengan eragitea, bullyinga taldeko fenomenoa baita. Hori dela eta, KIVak taldeko arauetan eragitea bilatzen du, eta biktimekiko enpatia bultzatzen ahalegintzen da, beste ekintza batzuekin batera.

te bullynga, baina horietaz gain, ikasleen %8a izango dira eskola jazarpenaren egile eta %7 azken horien laguntzaile. Ikasle ikusle edo lekukoei dagokienez, %20 inguru erasotzailearen aldekoak izan ohi dira, %17 baino ez biktimaren aldekoak.

Fenomeno globala izateaz gain, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena, eta hori horrela izanik, bullyinga erauzi nahi bada, erasotzaile eta erasotuarekin ez ezik, taldearekin ere lan egin behar da. Taldearen jokabidean eraginez, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzea lortuz gero, erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Helburu hori lortze aldera, KIVa egitasmoak prebentzio proposamenetan indarra jartzen du. Era berean, biktimari helduen babesa duela jakinarazi behar zaio eta erasotzaileari aurrez aurre jartzen zaio bere jokabide onartezina. Hau da, prebentzioarekin batera, esku-hartzeak egon behar du eta jarraipena egin behar zaie ekinbide horiei guztiei.

Haurtzaro Ikastolak elkarbizitza osasuntsua du erronketariko bat eta hori horrela izanik, datorren ikasturtean KIVaren inplementazioari ekingo dio; ikastola komunitatearen onerako eta, bide batez, herriaren onerako.

Haurtzaro Ikastolako zuzendaritza taldea

Filandiar aditu horien hitzetan, fenomeno globala da eskola jazarpena eta ikasleen %10ek jasan edo jasango du-

IRAKASKUNTZA |

199


Pragako folklore egunetan parte hartuko du Haurtzaro Dantza Taldeak

Badira zenbait urte Haurtzaro Dantza Taldeak Euskal Herritik kanpora dantza egiteko lehen aldiz aukera izan zuela. Izan ere, 2010. urtean, hain zuzen, Kataluniako Cantonigros Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartu zuen, handik bi urtera Mazedoniako Orhid herriko jaialdia ezagutu ahal izan zuen eta aurreko urtean, 2015ean, Bartzelonako L´Arboç eta Banyeres del PenedÊs herrietan dantzatzeaz gain, Bartzelonako Diadan ere parte hartzeko aukera izan zuen.

Aurtengo udaran ere badu zer egina Dantza Taldeak. Herriko, inguruko herrietako eta auzoetako emanaldiez gain, Txekiar Errepublikako Pragako Folklore Egunetan parte hartuko duen dantza taldeetako bat izango da. Urtarrilean hasi ziren prestaketa guztiak. Dantza Taldean jaialdian parte hartzeko inskripzio orria bete eta bidaltzeko gonbita jaso genuen eta, dantzarientzako aukera polita izango zelakoan, bi aldiz pentsatu gabe Dantza Taldearen datuak eman eta emanaldien bideoak bidali genizkien. Gure harridurarako, hilabeteren

200 | IRAKASKUNTZA

buruan baiezko erantzuna jaso genuen Pragatik, gure dantza taldea jaialdiaren parte izatea nahi zutela erantzun ziguten, eta bi aldeetako baiezko borobilarekin, bidaia antolatzeari ekin genion otsail amaieran.

Nazioarteko jaialdi hori uztailaren 28tik 31 bitartean ospatuko da eta hainbat ekitaldiz osatua egongo da. Talde bakoitzak bina emanaldi eskaini beharko ditu Praga hiriburuaren erdialdean, bata ostiralean eta bestea larunbatean, eta horretaz gain, hiriko kaleetan barrena hainbat desfile ere egingo ditu Euskal Herriko euskal dantza eta baserritar arropak erakutsiz.

Bidaiako guztia ez da, ordea, lana izango. Emanaldiak, desfileak eta protokolozko ongietorri eta otorduez gain, hiriko monumentu eta txoko interesgarrienak ezagutu eta bisitatuko dituzte Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariek. Aurtengoan bidaiaz gozatzeko aukera izango duten dantzariak ikasturte osoan buru-belarri entseatzen ibilitako DBHko dantzariak dira nagusiki, guztira 39 dantzari. Horiekin batera lau


irakaslek, beste hainbeste musikarik eta zenbait gurasok osatuko dute taldea. Azpimarratzekoa da, ohikoa ez denez, Haurtzaro Dantza Taldean mutilez osatutako bi talde ditugula, 22 dantzari hain zuzen ere. Horietatik koxkorrenek izango dute gure dantzak Txekian ahalik eta ongien erakusteko aukera. Mutilez gain, neskez osatutako bi talde kopurutsu ere joango dira Pragara eta nesken dantza dotoreak erakutsiko dituzte horiek. Pragako bidaiako berriak, ordea, ez dira berri bakarrak Haurtzaro Dantza Taldean. Aurtengo ikasturtean Oiartzungo Flauta Taldearen 25. urteurrena dela eta elkarlanean hasi gara IĂąaki Gurrutxagaren taldearekin. Zuzendariak proposatu bezala, Flautekin euskal musika jo zitekeela eta kantu horiekin euskal dantzak dantzatu zitezkeela erakusteko asmoz, Oiartzungo Flauta Taldeak eta Haurtzaro Dantza Taldeak elkarlanean osatutako emanaldia eskainiko dugu 2016ko udazkenean. Proiektu interesgarri eta gozagarria benetan. Beraz animatu zaitezke oiartzuar guztiak euskal folkloreaz oiartzuarrekin batera gozatzera.

Amaitzeko, eskerrik asko halako proiektuak proposatu eta era arrakastatsuan aurrera eramateko lanean aritu zareten guztiei. Hurrengo urtera arte. Mila esker!

2015eko irailaren 11n, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak, Bartzelonan dantzan.

2015eko irailaren 11, Haurtzaro Dantza Taldea eta hainbat oiartzuar L´Arboçen.

Araitz Iparragirre Lekuona HAURTZARO DANTZA TALDEko arduraduna

IRAKASKUNTZA |

201


“Haur eskolarekin batera ikasi dugu guraso izaten�

Oraingoan, Alazne Mutiloarekin genuen hitzordua. Ez zen, baina, bakarrik etorri! Hantxe azaldu ziren gure haur eskolako familian partaide izandako lau neska-mutilak. Zaharrenetik gazteenera: Haitz, Izar, Eki eta June Aranburu. Izan ere, hamar urtez izan dugu Alazne haur eskolan guraso. Tertulia goxoan egon ginen, eta Alaznek gurekin pasatako urte guztietako hainbat pasarte gogora ekarri zizkigun. Hona hemen laburpentxo bat:

202 | IRAKASKUNTZA

Lau seme-alabaren guraso zaretela jakinik, kontatuko al zeniguke nolakoa izan zen zuen lehenengo harremana haur eskolarekin? Senarra hemengoa izanda, bagenekien haur eskola bat bazela Oiartzunen. Baina benetan, behartu ginenean ezagutu genuen haur eskola. Lehenengo semea eduki eta nik lanera itzuli behar nuenean, izen-ematea egin eta orduan ezagutu genuen hobeto haur eskola. Garai hartan, Karrikan hasi zen Haitz gure semea, 2005eko irailean, 5-6 hilabete zituela. Ainhoa Garaùorekin hasi zen eta, egia esan, niri ama bezala, emozionalki, beregandik banatzea uste baino gogorragoa egin zitzaidan. Baina oso ongi joan zen! Hezitzaileek ere goxo-goxo hartu zuten, bai haurra, bai ni‌ Oso esperientzi ona izan zen hasieratik. Bai berak eta bai hurrengoek ez


dute esperientzia txarrik eduki egokitzapenari dagokionez, gradualki egin izan dugulako. Hasiera oso ona izan zen. Beraz, lau haurrek gurekin igaro al dute ziklo osoa? Sehasketatik hasi al ziren guztiak?

Bai! 2005ean Haitz hasi zen, semerik zaharrena, Karrikan sehasketan. Han pasa zituzten bi ikasturteak lehenengo hiru seme-alabek. Bi urteko geletan, leku bat baino gehiago ezagutu ditugu, ikastolako bi urteko gelak eta baita Urmendi eraikina ere. Txikienak hor egin du etapa osoa. Suertatu izan zaigu, aldi berean, bat Karrikan izan eta bestea ikastolan aritzea. Juneren kasuan, aldiz, gertutasuna izan dugu eraikin berriaren eta ikastolaren artean. Guztira 10 ikasturte jarraian, 2005eko irailean hasi eta 2015eko uztailan bukatu. Pasatako urte guztiengatik, Karrikarekin halako harreman berezi bat izan duzue, ezta?

Bai. Auzoa lehendik ezagutzen genuen, baina ez haur eskola. Karrika, guretzat, familia bat biltzeko etxetxo bat bezala izan da. Ipuinetako etxetxo bat bezala deskribatu izan dugu askotan etxean. Familia bat biltzeko xarma bereziko etxetxo bat. Bere kanpoko lorategi eta guzti, naturan oso txertatua. Irakasleak ere bat baino gehiago pasako zenituzten hainbeste ikasturtetan ez? Zaharrena Ainhoa Garañorekin egon zen ziklo osoan. Izar, adibidez, Agurtzane Etxeberriarekin hasi zen, gero Leire Mendizabalekin egon zen eta bi urteko geletan Rexurekin amaitu zuen etapa. Eki, berriz, Aiora eta Juditekin hasi zen eta bai ertainetan eta bi urteko geletan ere, Annerekin egon zen. Baita Kororekin ere ordutegi osaketetan. Txikienak, berriz, Maitanerekin egin du etapa osoa. Beraz, bi haurrek ziklo osoa irakasle berarekin egiteko aukera izan dute eta bi tartekoek urtero aldaketa izan dute. Baina, egia esan, denekin egon gara oso gustura eta baita haurrak ere. Zuen etxeko “altxor txikiak” beste baten eskuetan uzteko konfiantza handia behar da, ezta? Zer esango zenuke horren inguruan?

Dudarik gabe, guk ere guraso izaten seme-alabak etorri zaizkigunean ikasi dugu. Eta berdin haur eskolarekin ere. Horretan, sorpresa eraman nuen. Izan ere, aurretik haur eskola batez nuen ideia haurren zainketa soilarekin zegoen lotuta. Baina Oiartzungo Haur Eskolan, aldiz, konturatu naiz, zainketaz gain, heziketari ere zenbateko garrantzia ematen zaion. Horretaz gain, haur eskolako hezitzaileen eta gure arteko elkarlana azpimarratu nahiko genuke. Gure ideiekin bat datorren haur-eskolarekin egin dugu topo. Bertan topatu ditugun pertsonek hasieratik konfiantza handia eman digute. Hasieran hurbiltzeko konfiantza behar izaten duzu, baina oso lasai joan izan gara beti lanera, haurrak bueltakoan ongi topatuz. Beti izan dugu inpresioa, gurekin zein aitonaamonekin bezalaxe egon izan direla haurrak zuekin. Haur eskolako janaria da guk beti asko baloratu dugun beste alderdietako bat. Alegia, bertan egindako janaria izatea eta haurrek elkarrekin gauza bera jatea. Aitona-amonen harira… aipatu beharrean gaude batez ere amonen inplikazioa, ezta? Gure kasuan, kontziliazioa esaten zaion horretan, lanordu askotan jarraian egon gara, baita haurrak txikiak izan direnean ere. Orduan oso ohikoa izan da nik haurrak goizean utzi eta gero arratsalde gehienetan amona batek zein besteak jasotzea. Haiek ere Karrikarako bidea, bi urteko geletakoa, Urmendirakoa… ederki ikasi zuten. Haiek izan dira, gu bezalaxe, haurren heziketaren parte garrantzitsu. Gure haur eskolan pasatako etapa horretaz guztiaz zer azpimarratuko zenuke?

Dudarik gabe, oso esperientzia ona izan da. Gomendagarria. Gure sentsazioa da haur eskolarekin batera ikasi dugula guraso izaten. Gure aldetik, ez dugu beste hitzik zuentzat, mila esker guztiagatik eta ongi izan familia!!!!! ANNE HERZE eta MAITANE CRESPO Urmendi Haur Eskolako hezitzaileak

IRAKASKUNTZA |

203


Urmendi haur eskolako festa 204 | IRAKASKUNTZA

Oraingoan, haur eskolari dagokion tarte honetan, 2015. urteari begira jarriko gara, eta hemen ere, askotan errepikatu izan dugun ezaugarri esanguratsu bati helduko diogu; Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa (Urmendi haur eskola) gure herrian sortu eta txertatuta dagoen hezkuntza proiektu propio dela.


Behin ideia honen kontzientzia berreskuratuta, 2014/15 ikasturtean haur eskolako hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok heldu genion erronka berri baten istorioa kontatzera gatoz; URMENDI FESTARENA ALEGIA. Udaleko eta Ikastolako ordezkariekin hilero egiten ditugun Zuzendaritza Batzordeko bilera batean sortu zen ideia honen lehenengo txinparta. Zer antolatu zezakeen haur eskolak Oiartzungo herritarrentzat?

Ondoren, haur eskolako guraso zein hezitzaileok osatzen dugun Batzorde Orokorrean proposamen honen berri eman genuen eta aho batez heltzeko erabakia hartu zen interes, handiz gainera. Beraz, hona ekarritako txinparta hori hauspotzeri ekin genion denok batera, gurasoek eta hezitzaileek elkarrekin.

Ideia zaparradaren ondoren, pixkanaka, asmoa zehazten eta fintzen joan ginen zenbait bileratan. Horrelaxe sortu zen Urmendi festa egitearena. Ez zen erronka makala baina bai berria eta ilusioz betea!!!!

Iritsi zen, azkenean, 2015eko maiatzaren 31ko igandea. Udaberriko egun eguzkitsua. Goizean goiz, guraso eta hezitzaileak Urmendi eraikinean elkartu eta txokoak atontzeari eta antolatzeari ekin genion; talo txokoa, frutarena, goxo denda, aurpegi margoketarako gunea, herri kiroletarako espazioa, antzerkirako esze-

natokia eta azken entseguak, hori guztia, musikarik falta gabe noski.

10:30 aldera hasi ziren guraso eta haurrak gurera hurbiltzen, familia mordoa bildu ginen bertan. Sarreran guztiak elkartu eta zenbait guraso eta hezitzaileren artean prestatutako antzerki polit batekin eman genion hasiera festari. Ondoren, Urmendiko plazaren bueltan atonduriko txoko eta dendatxoak ireki eta haurrek horietan esperimentatzeko eta disfrutatzeko aukera paregabea izan zuten; haurrek beraiek egindako taloak, fruta pintxoak, apaindutako madalenak‌ jan zituzten. Izan ere, gure txikiak izan ziren egun horretako protagonistak!!!! Baina, helduontzat ere, gure sukaldariek prestaturiko hamaiketako goxorik ez zen falta izan. Onartu beharra dugu kolorez beteriko festa alai eta zoragarria izan zela!!!!

Izandako arrakasta ikusirik, joan zen apirilean aurtengo festa antolatzeari ekin genion. Udaberri honetan ere, ez da gurean festa eta kolorerik falta izan, maiatzaren 29an ospatu baikenuen bigarren Urmendi festa!!!! Naiara Arbelaitz eta Ibintza Iragorri Urmendi Haur Eskolako zuzendaritza taldea

IRAKASKUNTZA |

205


Esperientzietan oinarritutako ikasketa

Eskaintzen dugun Hezkuntz Proiektua hobetu nahian ari gara beti. Ikasturte honetan haurraren bidelagun onena izateko ilusio horrekin ari garela eta, 2 urteko geletan, esperientzia sentsorio-motrizak txertatu ditugu.

Konpentsazio lan bat naturaren aldekoa, gure gorputzaren aldekoa, kuriositatearen aldekoa, sormenaren aldekoa‌ azken finean, garapen egokiaren aldekoa.

Azkeneko urteotan asko ikertu eta garatu da Haur Hezkuntza, batez ere, Etaparen Lehenengo Zikloan (0-3 urte bitartekoa), eta hezitzaile eta gurasoek jakin badakigu haurra jaiotzen den momentu beretik hasten dela ikasten, garatzen pertsona moduan.

Gure haurrek dituzten oinarrizko beharren artean ere (elikatu eta libratu; mugitu eta atseden hartu edo lo egin; komunikatu, perstona gisa identifikatua izan eta maitatua sentitzea) badago inguru naturala eta soziala esploratzea. Behar horrekin lotzen dugu, hain zuzen ere, eskaini ditugun esperientziak: granada tailerra, kutxen tailerra, tenpera tailerra, makarroi tailerra, paper tailerra, gelatina tailerra, itzal tailerra, fruta tailerra‌

Jendartearen ezaugarri eta bizi baldintzak eraldatzen doazen neurrian, eskola ere eraldatzen joan behar dugula sinisten dugu eta hor topatzen gara, besteak beste, haurrak bizi duen bonbardaketa mediatikoari erantzuna eman eta konpentsazio lana egin beharrarekin.

Ba, argi genuen esperientzia horiek haurrarengan sortu eta eragingo duten indarra eta magia, besteak beste, eszenifikazioaren baitan egongo zela. Beraz, erabili dugun espazioa eremu zabala da, mugimenduan trabarik jartzen ez duena, espazio aseptikoa da, non aurkezten dugun materialak soilik hartzen duen garrantzia (ez baitago haurren arreta deitzen duen

Hortaz, aspaldi aldarrikatzen dugu eskolak , guztiz beharrezkoa den eginbehar asistentzialaz gain, arlo hezitzaileaz ere arduratu behar duela.

206 | IRAKASKUNTZA

Eta teoria hori guztia nola jarri dugu praktikan?


beste efektu estimulagarririk) eta, azkenik, egoera horiek plazerez bizi ahal izateko aukera ematen duen espazioa da.

Tailerrak ostiralero eramaten ditugu aurrera, eta haurrek asteari bukaera bikaina emateko aukera dela baieztatu dugu. Teoriatik praktikara aldea dagoela ezin da ukatu; horrela izanik saioaren iraupenari dagokionez, aldaketak egin behar izan ditugu. Izan ere, hasieran 20 minutuko tartetxoa eskaintzea pentsatu bagenuen ere, haurrek materialak bizitzeko dituzten moduak askotarikoak direla ikusi dugu: hasierako beldurra, ausardia, poza, urduritasunak‌ sentsazio eta jarrera berriak ekartzen ditu eta haur guztiengan du ibilbide jakin bat. Ondorioz, denbora luzatuz gero, jolasaren garapen osoagoa bizitzeko aukera ematen diegula esan dezakegu. Hortaz, 45 minutuko esperimentazioan aritu dira zenbaitetan. Esperimentazioan hasi aurretik haurrei hainbat jarraibide ematen dizkiegu, beraiek begiak, belarriak, sudurra, eskuak eta gorputza erabiliko dituztela jolasteko, hain zuzen ere.

Esperientzia edo tailer horietan haurrak ikusi, ukitu, probatu, maneiatu, jarri, atera, erortzen utzi, bota, barre egin, imitatu, negar egin, adierazi, errepikatu‌eta abar aritu dira eta ekintza horiei guztiei esker fenomeno fisiko, kimiko eta sozialak deskubritzen joan dira‌ Espiritu zientifikoa duten deskubrimendu eta ezagupen horiek guztiek haurraren berezko kuriositatea izan dute oinarri, eta zentzumenak eta erantzun motoreak ( Piaget-en etapa sensorio-motriza) baliabide. Naturako elementuak eta eskolako proiektua den Agenda 21ekin zerikusia duten materialak aukeratu ditugu : birziklatzeko materialak (eskolan sortutakoa), janari osasungarria ( garaian garaiko fruta )... Materialaren hautaketa horrek, besteak beste, ezagupen berriak ekarri dizkigu naturak eskaintzen digunaren inguruan. Horrek berebiziko tokia du gure proiektuan. Baina esperientzia eta jolasen bitartez egiten den ikasketa ahalbidetzea izan da, batez ere, tailer horien bizipenak ekarri diguna. Ikasleei, jakina, eta irakasleei ere bai. Plazer bat izan da, zentzurik zabalenean‌

Elizalde Herri Eskolako 2 urteko gelako irakasleak

IRAKASKUNTZA |

207


Bizkidetza eskolan Elizalde Herri Eskolan argi dugu bizikidetza hobetu nahi baldin badugu Hezkidetza bultzatu behar dugula, hau da, parekidetasunean heztea. Parekidetasuna ez dugu ulertzen nesken eta mutilen arteko berdintasun gisa bakarrik, nahiz eta berdintasun horren bila ere lan egin. Eskolan ikuspegi zabalagoa landu nahi dugu.

Gure jendarteak pertsonak sailkatzera jotzen du etengabe eta estereotipoak erabiltzen ditu horretarako: neskak horrelakoak dira, mutilak halakoak, gizonek honelakoak izan behar dute, eta emakumeek bestelakoak. Era horretan haurrei oso eredu mugatuak eskaintzen zaizkie, eta eredu horietara moldatzen ez direnek gaizki pasatzen dute. Azken batean, gutako nork du telebistan edo Interneten azaltzen zaizkigun gizon-emakumeen antza? Ia inork ere ez. Baina denok ibiltzen gara emakume lirain eta gizon indartsu horiek bezalakoak izan nahian sufritzen, gu geu izan eta gozatu beharrean!

Eskolan ez diogu inori mugarik jarri nahi; haur bakoitzari den bezala pozik hazi dadin lagundu nahi diogu, eta horretarako ahalik eta eredu anitzenak eskaini. Pertsona guztiak desberdinak eta errepikaezinak gara, eta garen bezalakoak izanik zoriontsu izateko eskubidea dugu, inork esan gabe nolakoak izan behar dugun. Eskolako hezkidetza eta parekidetasuna, beraz, denon izaerak kontuan hartuz eraikiko da; eta denoi emango dizkigu aukera berdinak, garen bezalakoak garela ere. Denon aukera-berdintasunaren alde lan egin nahi dugulako.

2015-16 ikasturtean lanketa horretan jarraitu dugu, eguneroko jardunean ikasleekin gizabalioak landuz etengabe: auto-estimua, errespetua, kooperazioa, pentsamendu kritikoa‌

208 | IRAKASKUNTZA


Tratu onen posterra. Txoko morea. Pertsona garrantzitsuen mapak. Ibilaldi neurtua, jokoak…

Aurreko urteetako eskola osoko jarduerak mantendu eta zabaldu ditugu: Iraileko lehen asteko Harrera-jolasak, Txoko Morea, hiruhileroko Aiarri Olinpiadak, Ibilaldi Neurtua… Irakasleok genero eta sexu-aniztasunaren gaian gure formazioa sakontzen jarraitu dugu.

Horretaz gain, jarduera puntualak ere egin ditugu, landutako horiek ikusgai bihurtu eta eskola osoarekin partekatzeko: • Azaroan tratu onen lanketa, denok ongi tratatuak izan nahi eta merezi baitugu. Asteroko informazio-orrian familientzat tratu onen aldeko leloak txertatu ditugu. • Azaroaren 25ean gizakatea eta bertsoa abestea. • Martxoan eta apirilean guretzat garrantzitsuak diren pertsonen mapak osatu genituen: martxoan emakumeekin eta apirilean gizonezkoekin.

ELIZALDE TRATU ONAREN ALDE Doinua: Bizitza kantu bat da (10eko txikia).

Etxean ta eskolan

pertsona denekin, oso pozik gabiltza tratu onarekin. Jotzea, iraintzea nik ez dut atsegin. Matte banauzu izan goxoa nirekin eta ni errespetuz ariko naiz berdin. (bis)

• Maiatzean, Elizalde egunean, gure eskolaren aniztasuna erakutsi eta ospatu dugu komunitate osoarekin.

IRAKASKUNTZA |

209


Elizalde Herri Eskola: Oiartzungo euskal eskola publiko bakarra Elizalde Herri Eskola, oiartzungo euskal eskola publiko bakarra da, 2 eta 16 urte bitarteko ikasleei kalitatezko zerbitzua eskaintzen diena. Euskal Eskola Publikoaren helburu nagusia gizartean aurkitzen diren ezberdintasun sozio-ekonomikoak konpentsatzea da, ikasle guztiei, datozen lekutik etorrita ere, etxean aurki ditzaketen zailtasunak alboratuz, kalitatezko hezkuntza eskaintzea, alor akademiko nahiz emozionalean.

Eskola publikoak hau nola lortzen du? Ikasleei eskola orduetan egoera ezberdinak aurkeztuz, zailtasun maila ezberdinak dituztenak, baina egoera horiek kudeatuta irtenbidera iristen laguntzen diegu eta honela helburura iritsi daitezke ikasleak, azken finean, konpetente izatea lortzen dute. Ikasleek konpetentziak lortzea erabat beharrezkoa da, honela, bizitzan aurki ditzaketen egoerei modu autonomoan aurre egiten jakin dezaten.

Euskal Eskola Publikoa zerbitzu soziala eta doakoa da, hau da, lehen aipatu bezala helburu nagusia, kalitatezko hezkuntza denoi eskaintzea, gurera etorri nahi duten ikasle guztiei, guztiek dute lekua. Eskola publikoa soziala eta interkulturala da. Alde batetik, egiten duen barneratzea bertikala da, maila soziala berdintzen baitu, eta bestalde horizontzala, kulturak edo erlijioak berdintzen baititu. Denborak aurrera egiten duen heinean, gero eta argiago ikusten da kalitatezko eskola publikoaren beharra erabatekoa dela, eta itunpekoak, “izpiritu publikoa� edo pribatuak diren ikastetxeen aurrean honako onura hauek dituela. Lehenik eta behin, edozein familiak, edozein etnia, etxebizitza, jantzi mota, errenta aitorpen edo erlijio badu ere, kalitate bereko hezkuntza jasoko duela; eta bestalde, ez du inoiz kezkatu behar izango, duen ideologia ez baita dudan jarriko. Eskola publikoak beti izan baitu, du eta izango baitu errespetua bere arautegian eta funtsean. Euskal Eskola Publikoa laikoa da, eta laikotasunaren defentsa erabatekoa egiten du. Horri esker, herri mailan lortzen den integrazioa, barneratzea, eskola publikoaren bitartez egiten da, beste hainbat faktorerekin batera.

210 | IRAKASKUNTZA

Gizartearen bizkarrezur garrantzitsua da Euskal Eskola Publikoa, sozialki eta kulturalki gizarteko norbanakoak modu autonomoan formatzen baititu eta lanean jarraituko du helburu horiek lortzeko. Hezkuntza, azken bolada honetan, denon ahotan dabilen gaia da. Aspaldi galdutako interesa berpiztu dute LOMCE eta HEZIBERRI hezkuntza legeek. Lehenengoa, Madriletik inposatu nahi duten hezkuntza neoliberalera eramaten gaituen legea, eta bigarrena aldiz, Gasteizen LOMCEri aurre egiteko sortutako legea, ardi larruz mozorrotutako otsoa baino ez dena. Heziberrirekin, LOMCE modu ezkutuan aplikatzeko tresna baino ez dute jarri mahai gainean.

Guk geure hezkuntza eraikitzeko garaia heldu da, betiko hezkuntza tradizionaletik eta inposatutako legedietatik urrundu eta gure bidea jorratzen lagunduko digun hezkuntza sistema bat behar dugu. Denok argi dugu ez ditugula ez LOMCE eta ez HEZIBERRI nahi, baina hezkuntza sistema berri horren bidean, denon parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Elizalde Herri Eskolak argi egiten du publikotasunaren alde apustua. Helburuen artean, gizartean aurkitzen diren ezberdintasun sozio-ekonomikoak ekiditea dago, ikasle guztiei, datozen lekutik etorrita ere, etxean aurki ditzaketen zailtasunak ahaztuz, kalitatezko hezkuntza eskaintzea, alor akademiko nahiz emozionalean. Hori guztia Euskara eta euskal kultura ardatz hartuta; etorkizuneko herritarrak hezteko oinarriak horiek direla pentsatzen dugu. Oiartzungo etorkizuneko herritarrak bertako historia, tradizio eta nortasunak ezagutzea ezinbestekoa da. Bide horretan ari gara, eta inguruko esperientzietatik ere ikasten ari gara (Orioko curriculuma, adibidez)‌

Erronka handia da, baina merezi duela uste dugu.


Zergatik ospatzen da azaroaren 25a? Azaroaren 25ean “Nazioarteko Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna”ospatzen da. Baina ba al dakizu zergatik azaroaren 25ean?

1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan, Mirabal ahizpen erailketa gertatu zen Rafael Leonidas Trujillo (1891-1961) dominikar diktadorearen agindupean (El Benefactor zuen ezizena, Ongilea alegia). Mirabal ahizpak Rafael Trujilloren diktaduraren garaian Dominikar Errepublikako Salcedo hirian bizi ziren lau ahizpa ziren. Dirudun familia dominikar bateko alabak izanik, goi mailako ikasketak egin zituzten. Haietako hiru, Minerva, Patria eta Maria Teresa, erail egin zituzten.

Trujillok boterea eskuratu zuenean Mirabal familiak ondasun gehienak galdu zituen. 31 urte luze iraun zuen Trujilloren tiraniak eta Latinoamerikako diktadura odoltsuenetakoa izan zen. Mirabal ahizpen ustez, Trujilloren politikak herria hondamendira eramango zuen eta, horregatik, “Agrupación Política 14 de Junio” izenekoan parte hartu zuten Talde barruan Las Mariposas (Tximeletak) goitizenarekin zi-

ren ezagunak. Aurrera eramandako oposizio lan politikoaren ondorioz, Minerva eta Maria Teresa behin baino gehiagotan atxilotu, bortxatu eta torturatu zituzten, Trujilloren agintzeko tresna nagusiak horiek baitziren. Hala ere, bere borrokan tinko mantendu ziren ahizpak. Hori ikusita, haiekin bukatzeko erabakia hartu zuen diktadoreak. Mirabal ahizpen moduko 50.000 lagunen tortura eta hilketa kasuak gertatu ziren Trujilloren menpeko Dominikar Errepublikan. 1999az geroztik, Nazio Batuen Erakundeak hala erabakita, haien oroimenez urtero Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren 25ean: ”Egun hau ospatuko dugu, oraindik ere badirelako tximeletak berdintasunaren alde borrokan, badirelako tximeletak garapenaren alde lanean, eta bakea pixkanaka lortzen; gaur inoiz baino ageriagoak dira tximeletak”. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeria emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria ekintza da oraindik ere, giza eskubideen urratze ohikoenetakoa munduan. Mirabal ahizpak ez dira izan bakarrak, ehunka emakume erail izan dituzte munduan. DBH

IRAKASKUNTZA |

211


HNP – Hizkuntza Normalkuntza Proiektua 2015-2016 Aurtengo ikasturtean 3 ildo markatu ditugu gure barneko proiektua honetan, beti euskararekin lotuta honekiko atxikimendua zentzu guztietan bultzatu nahian.

Duathloia DBH 4

Hiru ardatzak hauek izan dira: • Euskararen eguna • Euskararen astea

• Bekoplaza aldizkaria

Euskararen eguna, abenduak 3. Ikasleak izan ziren protagonistak, eurek proposatutako jarduerak hauek izan ziren:

• DBHko 1. zikloan transformazio tailerra eta kirol txapelketa. • DBHko 2. zikloan euskal kirolekin lotutako halako olinpiadak eta duathloia. Duathloia taldeka egin zen, bost kontrol puntu zituzten eta kontrol bakoitzean euskararekiko kultur galdera batzuei erantzun beharra aurrera jarraitzeko.

Arratsaldean egin genituen ekintza guztiak eta halakoetan gertatzen den moduan jarduera batzuk beste batzuk baino hobeto joan ziren. HNPko ikasleak koordinatzaileak izan ziren eta ahal zen eta txukunena eraman zituzten euren eginbeharrak.

Transformazio tailerra DBH 2

Euskararen astea, apirilak 18 – 22. Aste honetarako jarduera hauek prestatu genituen: Dbh 1. maila Albaolara bisita.

Dbh 2. maila Miarritzeko Citè de l’Ocèan.

DBH 3. maila Idazleak Ikastetxean programaren bitartez Joxe Mari Carrere izan genuen.

DBH 4. mailan Iñaki Artola pilotaria hitzalditxoa ematera etorri zen eta Koldo Mitxelenaren 100. urteurrena zela eta, Elixabete Perez Gaztelu Unibertsitateko irakaslearen gogoetak entzun genituen.

‘Bekoplaza’ aldizkaria. Ekainerako prestatzen dugun aldizkaria HNPko lanaren hirugarren zutabea da. Ikasturtero argitaratzen dena eta Elizalde ikastetxeak ikasturtean egindako jardueren agenda-laburpena bihurtu dena. Bera osatzeko, ikasle, guraso, irakasle eta bestelako langileen aportazioak ezinbestekoak dira.

Honen harira, hemen aipatutako jardueren inguruan idatzitakoak, egindako elkarrizketak edo ateratako argazkiak Bekoplazan agertzen dira Elizaldeko BHIko memoria bilduma antzera.

212 | IRAKASKUNTZA


DBH 4 – Jarduerak fisikoak ARRAUNA

BIZIKLETA IRTEERA DBH 4ko ikasleok bizikleta irteera bat egin genuen lehen hiruhilekoan: Elizaldetik hasita Arditurriraino joan ginen. Hasiera pixka bat gogorra da, baina behin erritmoa hartuta, erraz egiten da. Eguraldia ere bikaina izan zen, egun oso eguzkitsua. Joan-etorriko ibilbidea ordu batean egin genuen gutxi gorabehera.

Behin Arditurrira iritsita, deskantsu bat hartu genuen eta oraindik bizikletan ibiltzeko gogoa eta indarra zeukatenek irakaslearekin Arditurriko malda handi bat igotzeko eta ondoren jaisteko aukera izan zuten. Besteok bertan itxoin genuen lasai-lasai, deskantsatzen. Gure irteera kiroldegian amaitu zen. Arditurrin meatzeak daude eta bertako kobazuloak ikusteko aukera dago; hara joateko asmoa badaukazue, hementxe daukazue bertako telefono zenbakia eta beste datu batzuk:

HELBIDEA: Arditurri Bidea, 3, 20180, Gipuzkoa TELEFONOA: 943 49 45 21 ORDUTEGIA: Ostirala

10:00–14:00, 16:00–18:00

Larunbata 10:00–14:00, 16:00–18:00 Igandea 10:00–14:00 Astelehena Itxita Asteartea

10:00–14:00, 16:00–18:00

Asteazkena 10:00–14:00, 16:00–18:00 Osteguna

10:00–14:00, 16:00–18:00

DBH 4ko ikasleak, Pasai Donibanera joan ziren arraun egitera. Bi taldetan banatu ziren: lehenengo taldekoak itsasoan aurraunean aritu ziren eta bigarren taldekoak bitartean gimnasioan egon ziren. Ondoren, aldaketa egin zuten. Helbidea: Nafarroa hiribidea 20, 1. Pasai Antxo. 20110 Pasaia. Telefonoa: 943-51 59 26

IRAKASKUNTZA |

213


Ur azpian

KICK BOXING

2015eko abenduaren 10-15ean ekintza hau egin genuen, Elorsoro kiroldegian. Bi irakasle etorri ziren kirol honi buruzko informazioa eta azalpenak ematera. Bonbonak, aletak, betaurrekoak eta arnasa hartzeko hodiak ekarri zizkiguten. Azalpenean, material horiek nola erabiltzen diren azaldu ziguten. Ondoren, uretan sartu eta haien erabilpena martxan jarri genuen. Errepikatzeko moduko esperientzia oso polita izan zen. Hemen dituzue argazki batzuk.

Kiroldegiko dantza gelan egindako saio bat izan zen. Bertan irakasle batek norbere buruaren defentsarekin lagundu zigun. Hasieran migimendu bakoitzaren izenak erakutsi zizkigun eta geroago musika jarri eta beroketak egin genituen. Musikaren erritmoarekin batera ariketak egin genituen.

EMARRI TALDEA

EMARRI: Emakumeen giza probetan ibiltzen den emakumeen taldea da. Emarri taldea 2013. urte bukaeran sortu zen, harri-tiratzen aritzeko. Taldea Oiartzungo, Lezoko eta Astigarragako 10 neskak osatzen zuten, bi entrenatzailerekin batera hasiera honetan.Â

Emarri taldea Euskal Herriko hainbat probatan izaten da lehiatzen, eta hemendik kanpo erakustaldiak egiten ere aritzen dira. Kataluniako Banyeres del Penedesen propio prestatutako jaialdi batean parte hartu zuten joan zen urten, adibidez. Euren emaila hau da, emarritaldea@gmail.comÂ

214 | IRAKASKUNTZA

Kiroldegiko helbidea: Elorrondo Kalea, 24, Oiartzun. Tlfn: 943 492 552

PATINAK

2016ko urtarrilaren lehenengo bi asteetan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleok Zigor irakaslearekin batera patinak jantzi eta bueltaxka polita eman genuen bidegorrian barrena. Oso iaioak ez ginenez, Elizaldeko patioan egon ginen ariketa batzuk egiten. Trebezia pixka bat hartu ondoren jaitsi ginen bidegorrira eta bakoitza ahal zuen moduan joan zen. Hainbat eroriko gertatu ziren bidean baina osorik iritsi ginen Olaizolako parera. Bidean ederki pasa genuen txiste kontari, harrapaketan eta ondokoa lurrera bota nahian ere ibili zen baten bat. Eskolarako itzulera errazago egin genuen, malda behera baitzen. Horrek jendea animatu zuen eta denak kantari egin genuen bidea. Denak iritsi ginen onik Elizaldera, beheko argazkian ikus daitekeen bezala.


SPINNING

Bizikleta estatikoaren gainean praktikatzen da. Intentsitatea aldatzean datza, pedalei eragindako indarra eta denbora aldatzen joaten da. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian praktika daiteke, ostiraletan eta asteburuetan izan ezik. Helbidea: Elorrondo Kalea, 24, Oiartzun Telefonoa: 943 492 552

SURF

Waterpolo

Oiartzungo Elorsoro kiroldegian waterpolo egiteko aukera izan genuen. Horretarako irakasle bat etorri zen bere garaitan water polon jokalari profesionala izan zen. Waterpolo igerilekuetan praktikatzen den kirol bat da. Bi talde daude zazpi jokalariz osatua. Irabazteko talde aurkariaren porterian sartu behar da baloia. Waterpoloko talde batean sartu nahi bada Donostian badago talde bat. Altzako kirodegian praktikatzen dute. Astelehen eta Asteazkenetan entrentazen dute.

ZUMBA

2015eko urriaren 13an joan ginen DBH 4ko ikasleak Zurriolako hondartzara surf egitera Zurriola Surf Eskolarekin. Lehendabizi, hondarretan aholku tekniko batzuk eman zizkiguten gero uretan behar bezela surf egin ahal izateko. Bi ordu inguru ibili ginen uretan surf egiten saiatzen, itsaso txarra baitzegoen, baina, hala ere, ezin hobeto pasa genuen goiz gogoangarri hura. Norbaitek surf egiteko irrika sentitzen badu, hemen uzten dizkizuegu Zurriola Surf eskolaren zeinbat datu. Helbidea: Usandizaga, Nยบ14 Bajo 20002 Donostia, Gipuzkoa Telefonoa: 943 01 13 91

Klase honetan, Zumba klasea egin genuen eta irakasle batekin egin genuen. Irakaslea Zumbako irakaslea zen. Ariketa kiroldegiko gela batean egin genuen denak batera. Bertan, musikaren erritmoaz, lehenengo beroketak egin genituen eta ondoren, koreografia bat egin genuen irakasleari jarraituz eta musika estilo desberdinei jarraituz. Beranduago, koltxoneta jarriaz estiramenduak,abdominalak,sentadillak eta flexioak egin genituen bukatzeko. Elizalde DBH

IRAKASKUNTZA |

215


Haurren ahotsa entzuten

Orain arte heziketaren munduan erabili izan ohi den metodologia bestelakoa izan da: haurren parte-hartze osoari garrantzi gutxi eman zaio, bestelako heziketarako metodoak lehenetsi dira eta horiek landu; alegia, haurrentzat zuzendutako ekintzak antolatu izan dira, haurren ikuspuntuak kontuan hartu gabe edo, ez behintzat, modu zuzenean haiei galdetuz eta elkarlanean antolatuz. Benetan guk bultzatu eta lantzen dugun parte-hartzeaz hitz egiten ari garenean, “informazio bat� jasotzeaz, zerbaitetan parte hartzeaz eta jasotako hori partekatzeaz ari gara. Parte-hartzearen inguruan hitz egiten dugunean, norberari eta parte den komunitateari eragiten dioten erabakiak adierazteko eta horiek gizarteak onartzeko gaitasunari buruz ari gara, eta gurean ere hortan aritzen gara, gure Abaraxka ludotekan konpartitzen ditugun eguneroko hartu-emanetan.

216 | IRAKASKUNTZA

Ikasturtean zehar gure eremua den Abaraxkan, jolas librean oinarritzen den denbora konpartitzen dugu elkarrekin. Bertan eskuragarri dugun materiala erabili, mugitu, konpartitu, jaso, adostu, negoziatu, partekatu eta gozatu egiten dugu eta benetan elkarrekin egintea desio dugun ekintza horiei ere egiten diegu lekua, “erletxo hiztunen topaketa� esaten diogun elkarretaratze berezi horietan. Bertan, norberak gustuko duen ekintza adierazten du, idatzi, kartulinan itsatsi eta ahots gora gainontzekoekin konpartitu nahi duen horrek ere, aukera du hala egiteko. Egin nahi ditugun eta proposatuak izan diren ekintza horiek guztiak itsatsita dituen kartulina ludotekako horman itsasi eta, kurtsoan zehar, haurrek beren desio, ilusio eta gogoetatik proposatu dituzten eta egingarri diren ekintzak egiten eta errealitate bihurtzen joaten gara poliki-poliki.


Haurrak dira Abaraxka eremuko protagonista nagusiak, haurrek ere ahotsa dute, jakina, baita antolakuntzako gaitasuna ere‌ eta gu, bertako hezitzaile gisa, gaitasun horiek garatzen joan daitezen konfiantza eta baliabideak eskaintzen saiatzen gara, parte-hartze horretan bidelagun izanik.

Udarako udaleku irekiak antolatzeko garaian ere, beste modu bateko antolaketa daramagu, baina hemen ere haurren ahots, desio eta nahiei ere egiten diegu lekua. Uztaileko hilabetean zehar aurrera eramango diren ekintzak antolatu eta plangintza egiten hasi aurretik, haurrekin bilera hitzordua izan ohi dugu, haiek udalekuetan egin nahiko luketen ekintza zerrenda jasotzeko, eta ondoren begirale taldea hilabeteko plangintza eraikitzen hasterako, haurrek beren udalekuetan nahi dituzten ekintzen zerrenda alboan dugularik, osalanetan hasten gara. Argi utzi nahi dugu gure arloan, gure eremuan, haurrak protagonista diren espazio hauetan, funtsezkoa dela haien iritzi, desio, behar, gogo eta, orokorrean, ahotsari duen garrantzia ematea. Beste modu batean esanda, eguneroko hartu-emanean parte-hartzea ohitura bihurtzea eta gure parte egitea. Guk bide hori jorratzen jarraituko dugu eta, egunerokotasuneko gainontzeko eremuetan ere, haurrei bere tokia egin, haien ahotsa entzun eta haien parte-hartzeari garrantzia emanez, hau sustatzera animatzen zaituztegu. ABARAXKA

IRAKASKUNTZA |

217


Irakasleak sortzen du diferentzia (“Irakaslea ikaslearen ikas-arrakastaren altxaprima”) Apirila aldera Jardunaldi Pedagogikoak antolatzen zituen Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Aurtengoak 23. Jardunaldi Pedagogikoak hain zuzen, eta Irakaslea Bere Lanean leloaren inguruan. Badakizue, twitter dago txapeldun albisteak eta jakintza barreiatze edo zabaltze lanean eta aipatu jardunaldi horien inguruko @EHIjardunaldiak kontuak zer berri edo agertzen zuen begiratzea otu zitzaidan. Bideo bat ikustea proposatzen zuen: alde batetik, ingelesezko bertsioan https:// twitter.com/EHIjardunaldiak/ status/720901907762573312; eta bestetik, frantsesez https:// twitter.com/xaranburu/status/720925538534178816. Esan beharra daukat 16 minutu inguruko bideoa zela eta animatu egin nintzela ikustera.

John Hattie deitzen den ikerlariak Norrkoping-en (Suediako Unibertsitatea) egindako aurkezpena jasotzen du bideoak. Ikerleari horrek 800 meta-analisi egin ditu eta haietatik guztietatik ateratako ondorioak azaldu nahi dizkie aipatu unibertsitateko irakasleei. Erruz gustatu zitzaidan lehen aldiz ikusitakoan, eta hurrengo egunean berriro ikusi nuen eta ideia eta ondorio nagusiak jaso eta euskaraz jarri behar nituela esan nion ene buruari. “Tarte bat aurkitzen dukenin, in ber duk honen sintesia”. Eta hara ideia nagusiak: Hauxe da gaia: ikaslearen ikas-arrakastan zerk eta zeinek duten eraginik handiena aztertzea. Fak-

218 | IRAKASKUNTZA

tore bloke desberdinak egiten ditu: ikasleak bera, etxea, eskola, zuzendaritza, ikaskideak, irakasleak. Multzo bakoitzaren EKARPENA sakon, zabal, fier… aztertzen du.

Agian gehiegi laburtzearen ondorio ikusmira zertxobait galtzearen beldurrez, baina hona funtsezkoenak: -1 eta +1 artean, eskolaren edo gelaren egiturak 0,10-eko ekarpena egiten du; Ikasleen ezaugarri bereziak 0,08; irakats-programa sakonak 0,16; Teknologiak 0,22; Ikas-estiloak (0,17); kurtsoen errepikapenak (0,13)… Multzokatze zabalago baten barnean, 0,60ko eragina baino txikiagoa sortzen duten faktoreak azaltzen ditu alde batetik, eta 0,60ko eragina baino handiagoa lortzen dutenak bestetik.

Meta-analisi horretan, 0,60tik goitiko eragina zein faktorek ekartzen duen azaltzen du John Hattiek bideoaren bukaera aldera. Ongi bil ditzagun hain eragin handia erdiesten duten horiek: erronken eta helburuen lortze nahiaren eragina (0,60), irakasleen artean irakasteari buruz egiten diren errebisioak (0,72), erroreak eta konfiantza ikasteko aukera gisa jasotzeak (0,72), ikasleek dakitenetatik (aurretik ezagutzen dutenetik) abiatzeak (0,77), eta Irakasleak elkarrekin lana eginez eta egiten dituzten ekarpenez ebaluatze lana egiteak (0,93).


0,60tik beheitiko eragina duten alderdietan indarrak jartzen jardutea distraitzen gaituzten politikak bideratzea dela ondorioztatzen du John Hattiek. Bideoan ikusitakoak uzten dituen ondorioak hain argiak izanik, Interneten gaiaz gehiago arakatzea pentsatu dut eta horrela egile beraren beste artikulu mordo baten artean honako honetan laburbildu dudan informazio garrantzitsua topatu dut:

Ikas-arrakastaren faktoreak multzokatutakoan, jakin izan dut John Hattiek 50.000 aztertze indibidual biltzen dituzten 800 meta-analisi baino gehiago erabiliz egin dituela bere ikerketak. Guztira 250 milioi ikasle hartu ditu kontuan bere ikerketan eta azterketa bere osotasunean 2009an liburu batean argitaratu zuen. Horrela zerk egiten dion kalte ikasteari (telebista gehiegiak, kurtsoa errepikatzeak, opor luzeegiek), zerk kalterik ez, baina lagundu ere egiten ez dutenak (irakaste ireki edo tradizionalak, adin desberdineko klaseak, webean oinarritutako irakaste eta ikasteak), zerk gutxi besterik laguntzen ez duten (klase txikiak, finantza bitartekoak, etxeko lanak), zerk laguntzen duen gehiago (gaitasun handiko ikasleei laguntza osagarriak, eskolaurreko neurri pizgarriek, irakasleak gidaturiko irakasteak), eta zerk laguntzen duen benetan (irakaslearekin hartu-emanak, problemak ebazteko estrategiak irakasteak, arloan irakasleen etengabeko prestakuntzak, irakurketa indartzeko programek, irakaslearen eta ikaslearen arteko konfiantza harremanak). Azken multzo honetako guztiek 0,61etik goitiko eragina dute denek: irakaslearekin hartu-emanak (0,73), problemak ebazteko estrategiak irakasteak (0,61), arloan irakasleen etengabeko prestakuntzak (0,62), irakurketa indartzeko programek (0,67), irakaslearen eta ikaslearen arteko konfiantza harremanak (0,72). http://visible-learning.org/hattie-ranking-influences-effect-sizes-learning-achievement/ Espero dut datuekin inor ez mariatu izana. Baina, bukatzeko, Pedagogia 3.0 pentsatzen eta bere ikasleekin praktikan jartzen ari den Stéphane Côté kanadiarrak dioena ekarri nahiko nuke plazara: “0,61etik goitiko eragina duten faktoreetan nire irakastea zentratzen joan naizen heinean, gero eta argiago eta indartsuago ikusi dut horien eragina ikasleen

(ikasle guztien) ikas-arrakastan”. Twitter-en bere lanen eta emaitzen berri aurkitu ahal izango duzu.

stéphane Côté @nilremsteph kontuan. “Pedagogia gaietan ikerketa longitudinalekin batera, datu frogatuak dira azken ekarpen eta berritasun handienak”.

Errekapitulatze lana eginez, argi geratu da irakaslearen ekarpena benetan funtsezkoa dela ikaslearen ikas-arrakastan. Eta amaitzeko esan genezake gaituenek, prestatuenek… jardun behar dutela irakaste langintza honetan, Suzanne Marceau-k (@suzannemarceau) dioen eran “Irakaslea ikaslearen ikasarrakastaren altxaprima (palanka)” baita.

Webgrafia: •

Bideoa ingelesez https://twitter.com/EHIjardunaldiak/status/720887288050266112 •

Bideoa frantsesez

https://twitter.com/EHIjardunaldiak/status/722804057220476928 • Suzanne Marceau (@suzannemarceau “L´enseignat, le levier pour la réussite des jeunes”.

https://twitter.com/EHIjardunaldiak/status/720896642841513985

http://visible-learning.org/hattie-ranking-influences-effect-sizes-learning-achievement/ oiartzunen, 2016ko apirilaren 29an InazIo retegIk

IRAKASKUNTZA |

219



Zenbait idazlan


Oiartzun - Karaez senidetza Bi urteren buruan, oiartzuarrak Karaezera itzuli gara, bi herrien senidetzaren hogeigarren urteurrena Bretainian ospatzera.

Kutsu politikoarekin hasi eta udalen arteko harreman instituzional izatera iritsi. Oiartzun eta Karaez herrien arteko zubiak 1990eko hamarkaren hasieran sortzen hasi ziren.

Garai hartan iheslari asko Bretainiara joan ziren, oiartzuarrak ere bai, eta familiek egin behar izan zituzten joan-etorri horien ondorioz, harremanak sortu ziren karaeztarrekin.

Beste gertakari batek ere lotu zituen bi herriak. Joxe Mari Mendikute Oiartzungo Senidetza Batzordeko lehendakariak horrela dio: “Bai Indepentziari taldea sortu genuenean, Oiartzunen hainbat lagun baginen horretan. Taldea jendeari ezagutarazteko, Madalensoron jaialdi bat egitea pentsatu genuen. Galiziako talde bat, beste bat katalana, euskalduna, kortsikarra eta bretoia elkartzea

222 | ZENBAIT IDAZLAN


pentsatu genuen. Bretoiekin Arbonako kultur etxean gelditu ginen. Han gizon bat zegoen, bizarduna, alkandora koadrodunarekin. Arbonako baserritar bat zela argi genuen hasieran. Berari hizketan hasi eta berak barre egiten zuen, eta azkenean esan zigun bera bretoia zela, ez zekiela euskaraz. Hori izan zen gure lehenengo harremana�.

1994tik senidetuta Oiartzunen eta Karaezen senidetza 1994an sinatu zen. Lehenik Oiartzunen maiatzaren 14an, Oiartzungo alkate Jon IĂąarrak eta Daniel Cote Karaezko alkateordeak. Egun batzuk geroago Karaezen bota zuten sinadura paperetan. Erakundeez gain, bi herrietan senidetza batzorde bana sortu zen, herritarrez osatuta. Hogei urte horietan harremanak estutzen joan dira, eta hainbeste urte pasatu badira ere, estu jarraitzen dute. Etorkizunera begira ere horretan jarraitzeko asmoa dute.

Urtemuga biribilak ospatu dituzte bi herrietan. Hamargarren urteurrena Karaez herrian ospatu zuten 2004ko azaroaren 27an. Autobusez abiatu ziren Udaleko ordezkariak zein herritarrak gonbidapenari jarraituz. Hurrengo

egunean egin zuten ekitaldia eta bertan elkartu ziren Martin Beramendi eta Christian Troadec orduko alkateak, eta Jon IĂąarra eta Jean Pierre Jeudy alkate ohiak. Beramendik etaTraodecek bi zuhaitz landatu zituzten hamargarren urteurrenaren oroigarri gisa.

Hogeigarrena, hemen Hamar urte geroago, 2014an, Oiartzuni egokitu zitzaion ospakizun antolaketan sartzea. Maiatzaren 3an karaeztarrei harrera egin zieten udaletxeko areto nagusian. Kanpandorreko erlojuak ordubata seinalatu zuenean abiatu zen bretoien taldea Bibliotekatik udaletxe aldera. Aurretik, bi kide Bretainiako eta Euskal Herriko banderak elkartuta, eta atzetik, musikariak, Karaezko Udaleko ordezkariak eta ordezkaritza osatzen zuten beste pertsonak. Udaletean zain zituzten Aiora Perez de San Roman alkatea eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia, baita senidetza batzordeko hainbat kide ere, eta beste herritar batzuk. Besteak beste, oroigarriak trukatu zituzten, bonnet rougea tartean, Bretainian darabilten borrokaren barruan desberdinen arteko batasunaren ikur bilakatu den gorri koloreko txanoa. ZENBAIT IDAZLAN |

223


Hogeigarrena, han Urtebete geroago, iaz, 2015ean, hogeigarren urteurrena han ospatu genuen, Karaezen. Gure asmoa zen, besterik gabe, Karaeza bidaia bat egitea, urte askotan egin izan ditugun bezala. Data jarri genuen: uztailaren 11tik 15era.

Arrazoietako bat zen Udala berritu egingo zela. Alkate berria, zinegotzi berriak. Komeni zen bi Udalak harremanetan jartzea. Gure alkateak ezin izan zuen Karaezera joan, baina ordezkaritza bat bidali zuen, Udaleko bi zinegotzi. Oiartzungo Senidetza Batzordeko bi kidek ere parte hartu zuten bidaia horretan. Herriko jende bat ere animatu zen. Guztira hamalau pertsonako talde bat osatu zuten. Hara joan aurretik bazekiten Karaezen igaro behar zituzten hiru egunak han bertakoek antolatuko zituztela.

Bigarren egunean Karaezko udaletxera joateko gonbidapena jaso zuten. Ordua goizeko hamaiketan. Ordu horretan, udaletxean hogeita bost pertsona zain zeuden Oiartzungo taldea noiz iritsiko harrera ofiziala egiteko. Udaleko alkatea buru zela, ondoan zinegotzi batzuk, Se-

224 | ZENBAIT IDAZLAN

nidetza Batzordeko kideak, eta bertako jendea. Udaletxean jakin zuten gonbitaren arrazoia: Oiartzun-Karaez Senidetzaren hogeigarren urtemuga Karaezko herrian ospatzea. Oso ekitaldi hunkigarria izan zen. Ongietorriko hitzak, opari trukaketa, abestiak, argazkiak, luntxa... Ondoren, udaletxe atarian hangoak eta hemengoak bat eginik, argazki batzuk atera zituzten. Eguna borobiltzeko, eta horrelakoetan beti egiten den bezala, Karaezko jatetxe batean denak elkartu ziren bazkari on batekin egunari berea emateko asmotan. Karaezen egon diren egunetan ez dira beste urteetan bezala Bretainiako herriak ikusten ibili. Oraingo hontan beste egitarau bat zuten: gazta-fabrika bat bisitatu, musika jaialdi batean parte hartu, inguruko leku turistikoak ikusi, inguruko gaztelu pare bat bisitatu... Horrela igaro dituzte hango egunak. Eta Oiartzun-Kareaz Senidetzak berriro indar berri bat hartu duelakoan, hamalauko taldea etxera bueltatu zen, beren Oiartzungo txokora. Senidetza Batzordea


Bertsotan erantzuna Antton: zure liburua irakurri eta gero hauxe bururatu zitzaidan bertsotan zuri erantzutea:

Ai Antxon Ai Antxon zuretzat bertso hau Idazle paregabea bertsolari sortzailea irakasle famatua gizon interesantea planta onekoa eta pixkat txuloa Gizon alaia eta inteligentea gaztetatik kulturan lan asko egina idazle porrokatua hainbat lan egindakoa liburu pila jabea Hartu nere eskutik Herri hontako ezkertza ta Ohorea Kazabon jauna ta Lagunen bedeinkazioa M. L. Ralla

ZENBAIT IDAZLAN |

225


Oiartzuarra za ta eztakizu Twitterren zertan gabiltzan? Beñat Sarasola olerkariak esan berri du Twitter denbora galarazteko makina nahiko perfektua dela. Segur aski, oiartzuarrek ez dute denbora askorik izango galtzeko, eta horregatik ez dabil oiartzuar asko Twitterren. Baina batzuk badabiltza, eta urtekari honetan tokia ere merezi dute. Lerro hauetan Oiartzunekin edo/eta oiartzuarrekin lotutako pasadizo batzuk bildu ditut. Agian, amua bota eta oiartzuarren bat arrantzatuko dut Twitterrerako... Dudarik gabe, azken hilabeteetako nobedade handiena Oiartzuar Postureoa (@Oiartzuarpostur) sortu izana da. Norbaitek, eta oraindik ez dakigu nork, “oiartzuarkeriak” biltzeko asmoa adierazi zuen oiartzueraz emandako hitz hauekin: “Oiartzuarrok beti in edo esaten ttugun gauzak, edota pasa dizkigun egoerak azaltzia modu umoretsu batin”. Zoritxarrez, azken hilabeteetan ez du mezurik zabaldu, baina harribitxi hauek behintzat utzi dizkigu, besteak beste: 15 urte ta geo, Mamut ta Pryca esaten jarraitzia.

Urte osuan ikusten tzun bertso saio bakarra Etxerat-ekua izatia. 2 larunbatetik behin, azoka dela eta, Xabi “todopelo”-n adar soinua entzutia. Amaxkar erekiya donin, gaua osua bertan pastia. Oiartzunen ONGI esan ber da! Zure kuadrila erdiya Olalde-ko etxe berritan bizitzia. - Oiartzundarra zara? - OIARTZUARRA ESATEN DA! San Esteban egunin Xanistebanetan biño egualdi hobio ittia. Gabonetan abestea atea ta “Olertzero abertzale, fun, fun, fun” eotia repertoyun.

226 | ZENBAIT IDAZLAN

Gainerakoan, oiartzuarren eta oiartzuarrak ez direnen artean arrakasta handia izan dute oiartzuarrek gaztelaniaz hitz egitean egiten dituzten akatsek. Askoz okerragoak egiten dituzte erdaldunek euskaraz hitz egitean, baina tira! Twitterren arrakasta izan dutenak oiartzuarren hauek dira: (Kafetegian, eskatu aurretik) - Zuk ze nahizu? - Kafesnea - Ai, nola esatea kafesnia gazteleraz? #gertatzenAriDa #oiartzuarrakKapitalian Txiolaria: Joxe Miel @mikeliriarte

Kafesnia ez dakit, biño hutsa, un café vacío esaten zaio! #euskarazhobeto Txiolaria: Aitzol P. xumy @Bakardadetik

Joan omen da oiartzuar bat tabernara eta hau eskatu du: “Un café vacío con gel”. #Nirikostaeginzaitulertzea Txiolaria: Martin Kitto @martin_kitto

Oiartzuar batek ikas bidaian honela eskatu zuen: “¿Cuánto vale un zorro de patatas? Txiolaria: Julen Idarreta @juleridarreta

Okerragoa izan zitekeen: “Una zorra de patatas...” #HoriHalaDa. Txiolaria: Martin Kitto @martin_kitto


Nolanahi ere, pasadizo barregarrien artean arrakastatsuena Alazne Txuriok (@txurio) txiokatutako hau da: Lehen, herriko eta auzoko festetan, barreño eta bainerak jelaz betetzen ziren edaria hotza edukitzeko, jaietako kantina eta txoznetan. Iturriozko festak ziren, duela 25 bat urte, gertatu zenean. Bi mutil Donostira joan ziren jela bila, kotxea hartuta. Estrainekoz egitera zihoazen enkargu hura. Grosera joan behar zutela esan zieten jai batzordekoei. Hala, Donostira iritsi, eta erreka ondoko semaforoan, udaltzain bat ikusi zuten. Leihoa jeitsi eta galdera: - “Oye, para ir a la Gros”. - “Pasar puente y JAU!” (Indioek bezala besoa altxatuz) Udaltzaina bai indioa...!

Twitterren, arrakastaren termometroetako bat traola baten erabilera da. Oiartzun Irratiaren bidez #kefumepa traola zabaldu genuen, eskualdeko gazte jendeak erabiltzen dituzten “euskañolezko” espresio batzuen berri emateko. Espresio edo dena delako horiek Ane Badiolak jaso zituen, eta Oiartzun Irratiko Ongi Etorri Katxonderstanera irratsaioaren bidez zabaldu genituen. Hona hemen batzuk:

- “Amoté!”: “Venga, hombre” edo antzeko zerbait esan nahi omen du. Jatorrian “Bai, motel” izan zitekeen, baina gaur egun “amoté” berdin-berdin erabiltzen da mutilekin edo neskekin. - “Terminatu”: Bukatu, gaztelaniazko “terminar” aditzaren parekoa. Modu berean sortzen dira beste aditz hauek: dormitu, meatu, aprenditu, bestitu...

- “Kefumepa!”: “¡Qué fuerte me parece!” espresioaren laburpena. Ikasle euskaldun batzuek “Zefumepa!” erabiltzen dute, “Kefumepa!” baino euskaldunagoa delakoan. - “Too”: Oso. Adibidez, “too txungo” “oso txungoa” da, eta “too zaila” “oso zaila” da. - “A lo”: Garai bateko “en plan” espresioaren parekoa. Ez du itzulpen argirik. Esaldien hasieran erabiltzen da: “A lo juten zeala Ikastolara”, “A lo presa sartzen dizutela”... “Rollo” ere erabili ohi dute: “Rollo juten zeala Ikastolara”, “Rollo presa sartzen dizutela”... Pasadizo hauen bidez edo bestela Twitterren sartzeko gogoa sartu bazaizu eta bertan dabiltzan oiartzuarrak zein diren jakin nahi baduzu, nik bakar batzuk bildu ditut hemen. Ez daude guztiak, jakina! Besteak beste, zu falta zara! Alazne @txurio. Oiartzun.

Mariano Arratoi @zanpakaminos. Sare sozialek informatzeko balio dezakete. IRAULTZA KALEAN EGITEN DA! Mirari Martiarena @MiraririMirari. Oiartzun Irratiko saltsera. Alazne Etxeberria @ealazne. Kaixo! Oiartzuarrak ga @oiartzuarrakga.

Ainara Lasa @ainariss. Hari naizela, hari naizela...

Julen Idarreta @julenidarreta. Jaurlaritzarik gabeko Lehendakaria Mikel Gartzia @mikelsgartzia. LHko irakaslea; @alaibedi ere egiten. Beñat Badiola @Benat_Badiola.

Oiartzun Irratia @OiartzunIrratia.

Azmarrin Oiartzun @AzmarrinO.

Nora Barroso @axala_n. Pasioz sortzen ditugu ideiak, irudimenez biluztu, eta mimoz gauzatu...

Nagore Vega @muxkilla. Isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako... Aitzol P. xumy @Bakardadetik. Hil arte bizi!!

Horiek eta beste asko zure zain gaude Twitterren! Noiz etorriko zara?

egiLea: Martin Kitto @Martin_Kitto

- “Nipa!”: “Ni de palo” espresioaren laburdura. “Ezta pentsatu ere!” esan nahi du.

ZENBAIT IDAZLAN |

227


Elkarrekin bizi, elkarrekin hezi

Gaur egungo gizartea oso dinamikoa dela esan daiteke, egunetik egunera zein aldakorra den antzematen dugulako. Teknologia berriek fenomeno hau bultzatu dutela esan dezakegu. Gizarte aldakor honek garapen esparru berriak ere ekarri ditu. Agian indibidualismoa ere bultzatu du eta gaur egungo bizikidetza zeharo ezberdina bihurtu dela esan daiteke, eta gure herriko nortasuna zeharo aldatu dela. Lehen denak ezagutzen ginen eta agurtu ere bai, gaur hori ez da horrela. Gizarte eredu berri honek eskakizun berriak aztertzera bultzatzen gaitu behin eta berriz. Garapena hain azkar gertatzen ari den honetan, azkar hartu behar dira eskakizun horiei ongi datozkien erabakiak ere. Horrela konturatu ginen herri eredu berri honi erantzuteko lan-tresna berriren bat sortu behar zela. Kontuan hartuta herri honek auzolanaren kultura oso garatua zuela eta jendarteko, eta bereziki gazteen arteko harremanak denen kezka bihurtzen ari zirela, herriko eragileekin sare bat osatzea izango zela egokiena pentsatu zen. Gaiarekin sentsibilizazio handia zegoen gu-

228 | ZENBAIT IDAZLAN

re herrian eta hori aprobetxatu nahi izan zen. Horrela sortu ziren bi kontseilu, bata herriko eragileekin (Herri Gizarte Hezkuntza Prebentzio Kontseilua) eta bestea gazteen inguruarekin lotura duten eragileekin osatua (Adingabeko Mahaia).

Herri Gizarte Hezkuntza Prebentzio Kontseilua Kontseilu hau 2012. urtean sortu zen herriko zenbait eragilerekin bildu ondoren. Mahai honen helburu nagusien artean zegoen bizikidetza sustatzea, berdintasunean bizitzeko hausnarketak bultzatzea; azken finean, bizi -duintasuna osasunean lortzeko prebentzioa izanik ildo nagusietako bat. Horretarako, herriko eragileen arteko sarea osatzea izan zen lehentasuna. Gero, haien arteko komunikazioa eta hartu-emana landuko zen, herrian zabaldu zedin. Egun, proiektuarekin jarraitzen dugu eta bilgune hauetan eragile bakoitzak bere ekintzak konpartitzen ditu. Aholkuak, kezkak, zalantzak, partekatzen dira eta denon artean aurre-


ra eramateko baliabideak bilatzen ditugu: arazo bihurtu baino lehen elkarrekin irtenbideak aurkitu. Auzolana eta lankidetza bultzatu nahi da. Eragile bakoitza bere arloan herritar askorengana iristen da, herriko biztanle askoren arteko hartu-emana eta harremanak bultzatzen dituzte. Elkartzeko esparruak sortu eta osasunezko bizikidetza zabaltzen dute. Bertako kide gara Abaraxka/Ttak; Agintzari; Agipad; Antiju Morik; Arraztalo; Ehu Teknologia Berriak; Elizalde ikastetxea; El-Watan; Farapi-Berdintasuna; Gazte Izanak; Harri Beltza; Haurtzaro Ikastola; HELTA; Killirikupe; Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa; Oiartzungo Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Gazteria Kiroletako Saila eta Udaltzaingoa; Osasun Pastorala; Osasun Zentroa.

AdingabeKOEN Mahaia 2014. urtean sortzen da mahai hau. Gazteen, bereziki nerabe eta aurrenerabeen, inguruko eragileekin osatzen da mahaia. Harremanak eta gazteen ohiturak dira lehenengo aztergaia. Gaur egungo gizartean, eta gure herrian ere bai, kezka eragiten du, haien portaera eta harremana osasuntsua ez denean gehienbat. Harreman eta portaera horiek balio batzuen baitan gertatzen dira. Balioak trasmititu egiten dira. Mahai honekin iritsi nahi da guraso eta heldu guztiengana, eta ez bakarrik gazteengana. Mezuak denentzat izan behar du, herri guztiarentzat, herri hezitzailea izatea nahi dugu; izango garena elkarrekin hezi. Guztion ardura da heziketa, komunitate batean bizi garen honetan, bizi garen orok lagundu behar du bizikidetza osasungarria lortzen. Askotan, helduon ustez, gaztetxoei eta nerabeei trasmititu dizkiegun balioak ez dira gaztetxo eta nerabeen portaeran ikusten. Hori horrela izatea ulergarria ere bada, balioen trasmisioa ez baitago gurasoen esku soilik, gizartean dauden balioak ere trasmititu egiten dira eta baio horiek askotan ez dute gurasoenekin eta herriko balioekin bat egiten. Horregatik, gure ikuspegitik balio positiboak direnak gure gazteek eta gaztetxoek bere egin ditzaten helduok egin behar dugun ahalegina handiagoa izan ohi da.

Zorionez, gaztetxo eta nerabe gehienen balioak eraikitzaileak dira eta hori garbi ikusten da beren portaera egokietan, baina egunerokoak dira beste egoera ez hain positiboak ere, eta badaude portaera ez-osasungarriak dituztenak: norberarentzat, ingurukoentzat eta, finean, herriarentzat. Horretaz ohartu eta egoera horri buelta emateko helburuarekin sortu da Adingabekoen Mahaia. Helburua zera da: harreman osasungarriak indartu eta sustatzea, eta harreman desegokiak osasungarri bihurtzen ahalegintzea.

Mahai honen helburua lortu ahal izateko, herritarren eta, bereziki, adin horietan dauden gazteen gurasoen lankidetza beharrezkoa da; helduok ditugun balio positiboen trasmisioan jarri behar dugu indarra, eta hori taldekoa izatea lortzen badugu, herri osasungarria lortzea errazagoa izango zaigu.

Gakoa helduok dugu, mahai horien partaide gisa, gure herria herri hezitzailea izatea nahi dugu eta bide horretan ari da lanean Adingabekoen Mahaia. Herritar eta guraso gisa, zuen lankidetza ezinbestekoa dugu helburu hori lortzeko. Zuek ere gurekin izatea nahi dugu! Oiartzungo Gizarte Hezkuntza Prebrentzio Kontseilua AdingabekoEN Mahaia

ZENBAIT IDAZLAN |

229



Urtean zehar albiste izan dira


Urtean zehar albiste izan dira 15/05/13 Haurtzaro Atletismo Taldea bikain ibili zen Gipuzkoako alebin eta infantil mailako txapelketan. Hiru jardunaldietan zortzi lagunek parte hartu zuten eta 11 domina lortu: 8 urrezko, 2 zilarrezko eta brontzezko bat.

15/05/02 Zilarrezko ezteiak ospatu ditu Killirikupe berdintasunaren aldeko emakumeen elkarteak. Bazkari eder batean elkartu ziren kideak, egun seinalatua behar zen bezala ospatzeko. 15/05/03 Luberri Ikasgune geologikoak Ebaluzioa: dinosauroetatik hegaztietara izeneko argitalpen berria aurkeztu zuen.

15/05/05 Haurtzaro Ikastolak gonbidatuta, Zuberoako Aloze ikastolako ikasle eta irakasleek Oiartzun herria bisitatu zuten.

15/05/10 John Berkhout musika talde oiartzuarrak taldearen bira amaierako kontzertua eskaini zuen Elorsoro kiroldegian. Ekain Perez, Iñigo Goñi, Eneko Lusar, Ander Lizaso eta Mikel Alonsok kontzertu berezia eskaini zuten euren etxean. Boskotea oso pozik zegoen biharamunean, “atzoko gaua ez dugu inoiz ahaztuko”. Oso eskertuak zeuden herritarrengandik jaso duten babesarekin.

15/05/10 Udal hauteskundeak zirela eta, alderdi edo koalizio bakoitzak bere hautagaia aurkeztu zuen: EH Bilduk, Jexux Leonet Elizegi; EAJ-PNVk, Segundo Garin Casares; PSE-EEk, Mikel A. Arrizabalaga.

232 | URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA

15/05/19 OKEko areto futboleko taldea txapeldun, Gipuzkoako finala irabazita, denboraldi ederra egin ondoren. Mons kiroldegian jokatutako norgehiagokan 5-1 gailendu ziren The Nest Zerbezeriaren kontra. Goleatzaileak Clecio Henrique de Oliveira, Iker Inziarte, Beñat Kortajarena, Txema Lasa eta Gorka Etxeberria izan ziren. 15/05/24 EH Bilduk irabazi zituen Udal hauteskundeak, gehiengo osoz. 3.169 oiartzuarrek eman zioten botoa EH Bilduri, 2011n baino 187 gutxiagok. EAJ-PNV izan zen bigarren alderdi bozkatuena, 1.358 botorekin.

15/06/05 Herriko bi ikastetxek ezetz esan zieten LOMCE legeari eta Euskal Jaurlaritzaren Heziberri hezkuntza planari. Era berean, lehen hezkuntzako hirugarren mailan kanpo ebaluazioa egitea ere gaitzetsi zuten.


15/06/06 Nikole Galardi Zapirain oiartzuarrak gurpildun aulkia erabiltzeko kokotserako gailu bat asmatu eta patentatu zuen. Pausoz Pauso podologia klinika zuzentzen du Galardik Oiartzunen eta, besteak beste, bezeroei barne zolak egiten badu eskarmentua. 15/06/10 Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan ziren Eskola Kirolera bizikletaz gehien joan zirenak eskualde mailan. Mugikortasun iraunkorraren alde egindako apustuarengatik, bi bizikleta jaso zituzten Kirol Mahaiaren eta Gipuzkoako Aldundiaren eskutik.

15/06/13 EH Bilduren 9 zinegotzien botoek izendatu zuten Jexux Leonet Elizegi Oiartzungo alkate, lehen bozketaldian. Aiora Perez de San Roman alkate ohiak eman zion aginte makila. Bilduko bederatzi zinegotziek eta EAJko lauk osatu zuten udalbatza berria, nahiz eta bilkuran bi zinegotzi jeltzale ez azaldu. Alde bietako herritarrak joan ziren osoko bilkuren aretora, inbestidura gertutik jarraitzera.

15/06/14 Oiartzun Kirol Elkarteko Nazional Mailako taldeak historia egin zuen Vigon, El Olivori 1-2 irabazita. Hori dela eta, Lehen Mailara itzuliko zen 201516 denboraldian. Eta egindako balentria ospatzeko, merezitako harrera jaso zuen taldeak Doneztebe plazan, arratsalde partean.

15/06/20 Kirol emaitzaz gain, emakumeen kirola ikusarazteko egindako lana txalotu zuen Oiartzun Kirol Elkarteko Nazional Mailako taldeari harrera egin zion Udalak, Superligara igotzea lortu zutelako. Publikoki, egindako lana eta emaitzarengatik zorionak eman nahi izan zizkien Udalak herriko nesken talde nagusiko jokalariei. Dozenaka herritarrek egindako pasillo batetik pasa ondoren iritsi ziren udaletxeko areto nagusira. Bertan, zain zuten udal ordezkaritza.

15/06/30 50 urte bete zituela eta, urrezko ezteiak ospatu zituen Altzibarko Billera elkarteak. Egun handia izan zen bazkideentzat eta elkarrekin hainbat ekintza antolatu zituzten. Besteak beste, bazkide bilkurarekin eman zioten hasiera egun seinalatuari. Elkartetik abiatu eta, Lartaun txistularien doinuak lagun zituztela, elkarteko ikurrina hartu eta poteoa egin zuten auzotik barrena, San Pedro jaiak ospatzen ari zirela baliatuz. Era berean, sortzaileak izan ziren bazkideak omendu zituzten. Xegundo Agirrezabalak, Patxi Mendiburuk, Joxe Antonio Urkiak eta Eugenio Arozenak opari bana jaso zuten. Elkarte bati dagokion moduan, bazkari eder batekin amaitu zituzten ospakizunak. Azkenik, Arozena anaiek musikaz girotu zuten arratsalde partea.

15/07/05 Aisimugi elkarteak antolatuta, kirol jarduera bereziak egin dituzte astebetez herriko gaztetxoek. 15/07/07 Pello AĂąorga idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak Etxepare saria eskuratu zuten Munstroek pixa egiten dute ohean lanarekin. URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA |

233


15/07/15 Udaleku irekiak uztailaren 1ean zabaldu ziren eta 30a bitarte luzatu. Hilabetean zehar, 3 urtetik LHko 6. maila arteko 400 haur oiartzuarrek eta sei sahararrek goizero (09:30etik 13:30era) aisialdi euskaldunean, hezitzailean eta hezkidetzan ongi pasatzeko aukeraz gozatu zuten. Gainera, astean zehar egiten zutenarekin bideo motzak ekoitzi zituzten, etaedonork ikusteko moduan jarri Youtuben.

15/07/21 EkhiĂąe Rivas Ruiz txirrindularia hirugarren sailkatu zen Espainiako Eskolarteko txapelketan, Lorcan (Murtzia). Allerru taldeko txirrindulariak gymkana eta krono taldeka modalitatean eskuratu zuen brontzezko domina, Asturias eta Madrilen atzetik.

15/07/25 Kattin Txiki memoria historikoa berreskuratzeko taldeak Trabajadoriak. Frankismoaren esklabuak Oarsoaldean dokumentala aurkeztu zuen udal areto nagusian, Lehize Ekoizpenak-en bidez egina. Aurkezpena egin ondoren, omenaldia egingo zitzaien trabajador’ eta lekukoei. Besteak beste, Luis Ortiz Alfau izan zen omendua, haien guztien izenean. Horren segidan, bideoaren aurkezpena eta emanaldia izan ziren. Amaieran, Babilonia kanpamentura bisita egin zen eta, azkenik, bazkari batekin amaitu zen goizeko jarduna. 15/07/30 Avileseko Trasona urtegian ospatutako Espainiako Kopan, 3. sailkatu zen Aiora Irazu Garmendia Oiartzungo piraguista gaztea, K4 modalitatean, Nahia Sorondo, Intza Mendez eta Nerea Garcia taldekideekin batera. Oiartzungo gaztea Santiagotarrak Kirol Elkartean dabil arraunean eta denbo-

234 | URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA

raldi bikaina egin zuen. Besteak beste, Gipuzkoako txapelduna izan zen bakarkako modalitatean (K1) 2015ean eta brontzea eskuratu zuen Garesen. Bestalde, Bidasoa ibaiaren jaitsieran urrezko domina lortu zuen Nahia Sorondo irundarrarekin K2an.

15/07/30 Xanistebanetako suziria Juanito Arozena Egimendia txistulariak jaurtitzea erabaki zuen Festa Batzordeak; bestalde, Oiartzun 2015 urtekariko elkarrizketa nagusia Arantxa Lete Bergaretxe andereari egin zitzaion.

15/08/03 Gipuzkoako Eskuzko Pasakako IV. Txapelketaren final handia festa giro alaian jokatu zen, Kontzejupean. Nazabal eta Zabala pilotari oiartzuarrek Esnal eta Martinez hernaniarrak izan zituzten aurrez aurre, eta 13-7 irabazi zuten. 15/08/04 Luisa Isasa eta Frantzisko Iruretagoiena oiartzuar nagusiei Oiartzungo Udalak omenaldia egin zien. 15/08/11 Oiartzungo Udalak babesa eskaini zien Girizia Elkarteari eta Rufi Etxeberriari.

15/08/15 Xanistebanetan, herriko ondarea jaso eta herritar guztientzat eskuragarri jartzeko ahaleginean Oiartzungo Udalak kaleratzen duen Mugarri bildumaren 22. zenbakiak honako gai hau


aurkeztu zuen: Lartaun Abesbatza. Oiartzunen kanta-soinua. Izenburu horren pean, Lartaun Abesbatzak azken berrogeita hamar urteetan egindako ibilbidea bildu zen. Lan bikaina egin zuen Esteban J. Agirre Lazkanok gure herriko ezagutzan sakontzen.

15/09/03 Oiartzungo Itsaslapurrak taldeko emakumeen traineru bat Kontxako Banderako sailkapen estropadan lehendabiziko aldiz.

15/09/09 OKEko emakumeen talde nagusiak 1. Mailako lehen partida jokatu zuen Huelvako Sporting taldearen aurka. Estreinakoa oso partida polita izan zen gainera: bina berdindu zuten, aurretik 2-0 jarri ondoren. Zaleek ez zuten huts egin Karla Lekuona zelaian, hamaika urteren ondoren.

15/09/10 Emarri giza probako taldea eta Haurtzaro Dantza Taldea Katalunian izan ziren asteburuan, Banyeres del Penedesen propio prestaturiko jaialdi batean parte hartzeko. Ibilaldia Bartzelonan ospatutako Diada ezagutzeko ere baliatu zuten. 15/09/19 Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean, Elizalde Herri Eskolak bertso bazkaria antolatu zuen, bigarrenez. Andoni EgaĂąa, Maialen Lujanbio eta Ander Lizarralde bertsolariak aritu ziren kantuan.

15/09/20 Haurtzaro Ikastolako DBH 3. eta 4. mailetako 45 ikasle Bretainiara joan ziren trukea egitera Gwiseny herriko (Finisterre departamentua) Diwan eskolako kideekin.

15/10/01 Txost taldeak Europako V. Bote Luzeko txapeldunen Ligan parte hartu zuen, Herbehereetan. Andoni Zabala, Ekaitz Lasa, Orkatz Argote eta Txomin Nazabal oiartzuar pilotariek osatu zuten taldea Hernani, Zarautz eta Donostiako ordezkariekin batera.

15/10/3 Izar Etxeberria dantzari oiartzuarrak irabazi zuen Euskadiko IX. Soinu Zahar Txapelketa, Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian. Hirugarrenez irabazi zuenez, Tomas Murua trofeoa behin betiko gelditu zen Oiartzunen. 15/10/22 Euskarako irakurketa taldeak egin zuen lehen saioa Manuel Lekuona bibliotekan, bigarren urtez. Karmele Jaio idazlearen Ez naiz ni liburua aztertu zuten. 15/10/15 Lartaun Abesbatzak Gironako Palafrugell herrian kontzertua eman zuen Coral Nit de Junyrekin batera.

15/10/29 Etorri-berrientzako Harrera Plana aurkeztu zuen Udalak, norbanakoen eta elkarteen inplikazioa bilatu nahian. Euskara eta Gizarte-Ongizate sailetatik bideratu zen proiektua aurkezteaz gain, etorri-berrien inguruan sarea osatuko zela aipatu zen.

15/10/31 Abaraxkako kideek antolatuta, Gau Beltza ospatu zen herrian, bigarrenez. Herriko ttiki eta gaztetxoek Arimen Gaua ospatzeko asmo garbia azaldu zuten. Etxetik mozorrotuta etorri ziren gehienak, zein baino zein txukunago. Horretarako, Kontzejupe atzeko plaza ere ederki atondua zegoen kalabazaz josia, sua ere ez zen falta ilunari argi pixka bat emateko. 15/11/04 80 urte bete zituzten oiartzuarrek omenaldia jaso zuten. Atalaya jatetxean ospatu zuten eguna, jai giroan.

URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA |

235


15/11/20 Oiartzungo Hezkuntza Topaguneko kideak antolatuta, Kalejira alaia egin zen Hezkuntza propioa aldarrikatzeko. Beheko plazako biribilgunean dozenaka oiartzuar elkartu ziren LOMCE-Heziberriri ezetz esateko. Aldarrikapen ekitaldiak Doneztebe plazan zuen helmuga, eta hantxe egin ziren hainbat aldarri.

15/11/21 Arditurriko txondorra piztu zen jai giroan, bertsolariek eta tobera-joleek lagunduta. Jose Billaluze Leatza, Jose Manuel Etxarte Trumoia, Josetxo Arbelaitz Baxerri eta Josetxo Arbelaitz Ttakalo izan ziren protagonista, azken hilabete osoan arituak ziren prestaketa lanetan eta, Arditurrin. Jexux Leonet alkateak izan zuen txondorra pizteko ohorea. Lehendabizi brasa bota zuten tximiniatik, gero egur txikiak, eta berehala piztu zen txondorra. 15/11/23 Oiartzungo udal ordezkariek auzo batzarrak egin dituzte 2016ko aurrekontuak zehazteko eta auzoetako eskariak jasotzeko.

15/12/12 Oiartzungo Udalak Koxme Lizaso bertsolari zena omendu zuen, haren senide eta lagunez inguratuta. Bestela ezin zitekeenez, bertsolari izan zena bertsotan agurtu zuten.

236 | URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA

15/12/14 Aritz Arruabarrena Golzarri oiartzuar gazteak Donostiako Unibertsitatean Industria Elektronikaren eta Automatikaren ingeniaritza ikasketak egin ondoren, ikasketa-agiri onena lortu zuen.

15/12/19 Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik, Txerri Eguna eta Ganadu feria mundiala antolatu zen Beheko Plazan.

15/12/19 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean bi oiartzuar bertsolarik kantatu zuten: Alaia Martinek eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak. Ugaldetxoko alabak bigarren bukatu zuen buruz burukoa Gaztelumendirekin jokatuta. Ander Lizarralde eta Jon Martin bertsolariek ere parte hartu zuen txapelketan zehar, eta finalerdietaraino heldu ziren biak.

15/12/20 Ander Imaz Retegi pilotari oiartzuarrak profesional mailan debuta egin zuen garaipenarekin, Madalensoro pilotalekuan.

15/12/26 Euskal Herriko I. Truk txapelketa antolatu zuen Oiartzungo Gure Esku Dago-k, Madalensoro pilotalekuan. Guztira 91 bikote animatu ziren eta txapela Jabier Aizpurua eta Jabier Ugaldebere bikoteak eraman zuen.


15/12/26 Oiartzo Batxilergo ikastolan ikasketak bukatu zituzten 100 ikaslek diploma jaso zuten Haurtzaro Ikastolako areto nagusian. Sarrera hitzaldia Elixabete Perez Gaztelu Deustuko Unibertsitateko irakasleak egin zuen, eta Xabier Lete eta Koldo Mitxelena izan zituen gogoan.

elkartu eta sortu zuten abestia. Kantu hori erronka polit baten hasiera besterik ez zen, maiatzaren 14an abesti hori bera erabiliko zutelako Oiartzunen grabatuko zen lip-dubean.

16/01/02 Eugenio Arozenaren antzerki bilduma herritarren eta, bereziki, ikertzaileen esku ipintzea xede, Oiartzungo Udalak Eugenio Arozenaren antzerki bilduma dohaintzan eman zion Euskaltzaindiari. Arozenaren bildumak euskarazko antzerkiari eta antzerki unibertsalari buruzko 2.800 erregistro baino gehiago ditu eta liburu, aldizkari, artikulu, kartel edota argazkiak biltzen ditu.

16/01/14 Beira musika taldeak disko berria aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan. Margotu Berria izeneko lana makina bat lokaletan aurkeztu zuen gero herriko taldeak. 16/01/16 Ordo-Zelai sagardotegi berriaren inaugurazioa egin zen, festa giroan.

16/01/21 Oiartzungo Sarek Dispertsio madarikatua izena duen abestia aurkeztu zuen. Herriko presoek eta haien senide eta lagunek sufritzen duten dispertsioa eta eskubide urraketa gordina salatzeko, herritar talde bat

16/01/29 Intxixuak eta Sorginak iritsi ziren herrira. Bandera igoerarekin, Ihote festa ospatu zen. Goizean, Elizalde Herri Eskolako ikasle-irakasleek desfile alaitsua egin zuten. Arratsaldez, Haurtzaro Ikastolakoek burrunba mundiala antolatu zuten, giroa suspertzeko. Hurrengo egunean, Kuestazio jendetsua egin zen auzo guztietan.

16/02/12 Donostiako 27. Lilatoia emakumeen lasterketan parte hartzeko, Antiju Morik talde feministak entrenamendu saioak antolatu zituen. Astelehenero eta ostegunero Elorsoro kiroldegiko atarian elkartu eta taldean irteten ziren entrenatzera. URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA |

237


tzakian, musika taldearen 25. urteurrena ospatzeko. Flautaren familia osoa biltzearekin batera, Jose Luis Saizar taldeko ohorezko lehendakari izendatu zuten.

16/02/14 Inude eta Artzainen konpartsak Oiartzungo kaleak jai giroz jantzi zituen. Elene Sesen Zabaleku eta Ekain Mitxelena Olague izan ziren protagonista.

16/02/16 Kontxa Murgia zenari omenaldia egin zitzaion, hamaiseigarrenez. Oiartzungo Udala eta Fato Cultural Daniel Castelaoren eskutik, poesia errezitaldia, hitzaldia eta lore eskaintza egin ziren. 16/02/20 Katerin Artola eta Mattin Etxebeste dantzari oiartzuarrek irabazi zuten Beasaingo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa. Artolarentzat hirugarren saria zen, izan ere Villabonan, Legazpin eta Beasainen irabazi zuen. Etxebesteren egoera ere antzekoa zen: bi txapelketatan parte hartu eta bietan irabazi zuen.

16/02/20 Oiartzungo Girizia Taldeko emakumeek balentria handia egin zuten 1991n: urrezko domina irabazi zuten Munduko sokatira txapelketan, Faduran (Getxo, Bizkaia). 25 urte pasa ondoren, talde hartako kideek bazkaria egin zuten urteurrena ospatzeko. Guztira hamabi lagun elkartu ziren, horietatik 9 tiratzaile. 16/02/21 Oiartzun Flauta Taldeko kideak, kide ohiak, gurasoak‌ Iriberri jatetxean elkartu ziren, bazkari eder baten ai-

238 | URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA

16/03/01 Udalak erabakita, herriko hainbat tokitan hobetze lanak egin ziren. Altzibar auzoko Klarene eta Kaleberria artean pibote batzuk jarri ziren, bizilagunak autoak barrura sartzen zirela kexatuta. Arraguako Aldeguna elkartearen ondoko parkean eta Larrazabaletan kimaketak egin ziren. Elizalde auzoko BidegaĂąa auzunean txukunketa lanak egin ziren, hala nola espaloiak berritu, argindarraren hoditeria lurperatu eta aparkalekuak berrantolatu. Ergoien auzoan, Fortaleza eta Arditurri artean hondatuta zeuden hesiak berritu ziren, baita hoditeria ere. Ugaldetxo auzoan, DUK pareko semaforoa martxan jarri zen, bertako espaloia eta azpiegitura lanak egin ondoren.

16/03/02 Eusko Jaurlaritzak Beloaga gaztelua ondare kultural izendatu zuen, eta duen balio historiko-arkitektonikoa aitortu zion. 16/03/06 Jordi Evolek gidatzen duen Salvados programan, Oiartzunen lanean aritutako trabajadoreen lekukotza aztertu zen. Besteen artean, Kattin Txiki memoria historikoa berreskuratzeko taldeak egindako lana ikusi zen: Trabajadoriak, Oarsoaldean.

16/03/7

Kirol Astea izan zen bigarrenez, hilaren 7tik 12ra. Besteak beste, mendizaletasuna, Joko Olinpikoak, emakumea eta kirola, triatloia aztertu ziren. Era berean, Girizia elkarteari eman zitzaion I. Kirol Saria.


16/03/15 Oiartzungo Udalak Lurbizi egitasmoa martxan jarri zuen, lehenengo sektorea modu profesionalean sustatzeko. Guztira, 40.000 € bideratu zituen Udalak egitasmo berrira. 16/03/19 Euskal Jaia egin zen lehenengoz Oiartzunen, Olarri dantza taldearen ekimenez. Hainbat eragilek lagunduta, egitarau oparoko festa egin zen. Bide batez, Joxe Lasa Axeigorri trikitilaria gogora ekartzeko eta omenalditxo bat egiteko baliatu zen jaia.

batean Azkoitian eta igandean Oiartzunen, hiru eguneko topaketa ezin hobea ikusi zen.

16/04/16 Herriko hainbat elkarte eta eragilek antolatuta, Alternatiben Oihartzuna izeneko ekimena egin zen lehendabizikoz. Aldarrikapena, hausnarketa eta ospakizuna uztartu ziren, herriko plazan.

16/04/18 Bretainiako 40 ikaslek eta 5 irakaslek astebetez Haurtzaro Ikastolako familietan hartu zuten ostatu, Oiartzun-Gwiseni trukea zela medio. Horrela, irailean hasitako proiektuari jarraipena eman zioten.

16/04/23 Oiartzungo III. Flauta Jaialdia antolatu zen. 110 flautista elkartu ziren eta egun osoz alaitu zuten herria.

16/03/20 2015ean jaiotako oiartzuarrei ongietorria emateko Atsolorra egin zen.

16/03/23 Luisa Isasak 100 urte bete zituen, senitartekoek inguraturik. Gazte Izanak elkartearen babesean, oso ekitaldi polita antolatu zuten propio Luisarentzat. Jexux Leonet alkateak oroigarri bat eman zion, «urte askoan!» esaten zion bitartean. Domi Azpiroz zinegotziak, berriz, lore sorta eskaini zion, abegikor. Gero, Gazte Izanak elkarteko Fermin Lorzaren eta Xanti Semperren eskutik opari gehiago jaso zituen.

16/03/28 Arditurri parketxeko arduradunak oso pozik zeuden Aste Santuan izan zituzten bisitariekin. Guztira 164 pertsona izan ziren bisita egiten, gehienak gipuzkoarrak, nahiz eta Bizkaiko eta Arabako batzuk ere izan ziren. 16/04/02 Antton Kazabon idazle oiartzuarrak Txarapekoak izeneko bertso-liburua plazaratu zuen. 1995etik 2016 bitarte idatzitako bertsoak bildu zituen ale berrian. 16/04/03 Euskal Herriko eta Valentziako pilotarien pilota-topaketa egin zen Beheko Plazan. Ostiralean Amezketan, larun-

16/04/24 Dantzari-harrobi oparoak girotu zuen Oiartzungo bailara. Guztira 300 dantzari elkartu ziren IV. Dantzari Txiki egunean, Haurtzaro Dantza Taldearen ekimenez.

16/04/24 Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak beste urtebetez Lehen Mailan jarraitzeko txartela eskuratu zuen azken aurrena zegoen Oviedo Femeninori 1-0 irabazita, Karla Lekuona zelaian. 16/04/27 Azmarrin elkarteak antolatuta, Rufi Etxeberria Sortuko ordezkari oiartzuarrak Euskal Herrian azken 50 urteetako gatazka politikoa izeneko hitzaldia eskaini zuen. Gero, solasaldi aberatsa zabaldu zen elkartu ziren dozenaka herritarren artean.

16/04/30 Haurtzaro Ikastolako 4 ikasle saritu zituzten Urruzuno Gehituz izeneko literatura-ekimenean. B kategorian (DBH 3 eta 4. mailak), prosan, bi saridun: Haurtzaroko DBH 4. mailako Lur Gaztelumendi Beristain eta Nerea Mendiburu Bravo; eta kategoria berean prosan hiru saridun: DBH 4. mailako Mattin Apaolaza Cardona, Lur Gaztelumendi Beristain eta Josu Ibarguren Elosegi. GOIZARIN

URTEAN ZEHAR ALBISTE IZAN DIRA |

239



Oiartzun argazkietan


4 1

10

9

8

5

3

2

6

7

11

13 12

14

16

15

17 18

1. Mª Ester Zapirain

7. Maitere Aizarna (Pixpatenekua)

13. Miren Zapirain

2. ?

8. Tiburtxi Aduriz

14. Javier Zalakain

3. Conchita Zalakain

9. Joakinita (Behutenekua)

15. ?

4. Mañoli Urdanpilleta

10. Mertxe Oñatibia

16. ?

5. Mª Jesus Elkano (Pixkorrenekua)

11. Mª Teresa Ganzarain

17. ?

6. Miren Gaztelumendi

12. ?

18. Joxe Anton “Kojua”, Estankokoa.

242 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


“Adoración Nocturna” kongregazioa. 25. urteurren festa ospatzeko apaingarriak (1946-1971).

Aldapa Bekoako festak abuztuan 3. aste bukaeran egiten dira, Donostiako Aste Nagusiaren inguruan. Argazki hau 1973. urtekoa da, San Aldapin festetan ateratakoa. Txistulariak, ezkerretik eskuinera: Juanito Arozena, Manolo Goikoetxea, Fernando Vidal, Felix Arozena atabalaria.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

243


Alejandro Loiarte, Pikorrene baserrikoa.

Amazkar baserria. Iturriotz auzoa, egun desagertua. Bere orubean, orain dagoen Amazkar etxe berria eraiki zen 1980. urtean. Baserria 1985. urte inguruan desagertu zen. Bertan azkena bizi izan zirenak Aristizabal-Rekalde familikoak izan ziren.

244 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Antxuxe baserria. Elizatze, Elizalde auzoa.

Antzuzabaleta baserria. Ergoien. 1974ko abuztuan ateratako argazkia da.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

245


Añarbeko Ola. Añarbe errekan.

Arantzazura Oiartzungo herritarrek egindako erromesaldia.

246 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


AraĂąaburu basarriko Cristina, Mendibururen estatuaren parean, etxera doala bere astoarekin.

Arkale Berri baserria. Gurutze auzoa.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

247


Artaldea Oiartzungo Elizaldean, Errenteriako bidean.

Caja de Ahorros Provincial de Gipuzkoa banketxearen inaugurazio eguna (1949-06-26). Txistulari eta dantzariak.

248 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Corpus Cristi eguneko prozesioa, Oiartzunen, 1971. urtean. Claudio Sein aguazilla aurrean, atzean txistulariak.

Juan Egilegor. Nortasun agiria (1939. urtea).

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

249


Goiara baserria. Ergoien auzoa.

Inauteriak Oiartzunen, Gerra aurrean. Kuadrilla bat diru eskean eta dantzan.

250 | OIARTZUN ARGAZKIETAN


Iturralde baserria. Iturriotz auzoa.

Iturriozko festak, Santiyuk. Garmendikoen ijito festa, Santiyutako kale antzerkia.

OIARTZUN ARGAZKIETAN |

251


aurkibidea 5 7

Alkatearen agurra Editoriala

elkarrizketa 10

Juanito Arozena Egimendia

historia 32 36 38 41 44 48 51

Artikutzako trenaren arrastoen atzetik Artikutzako iraganeko argazkia, historia luzeko familia baten eskutik Sagardotegia omen zen Altzibarko Billera, Pottoneko Luisarean sortutako ametsa Koxme Lizaso, bertsolaritza Oiartzunen Emakumeak ere bertsolari (Oiartzunen) Intervenciรณn na Homenaxe a ConchaMurgia 20-2-2016

seme-alabak 56 Adolfo Leibar 59 Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa 64 Aintzane Galardi 66 Onintza Etxebeste 68 Ander Imaz 72 Alazne Inziarte Agirrezabala 74 Agur eta ohore Anixetari 75 Oskar Zapirain Herce 78 Joxe Lasa Lekuona Axeigorri 81 Tiburtxi Aduriz Urdanpilleta

kultura 88 Musikaren jira-birak: Autobus magikoa, Beira, John berkhout 96 Hirugarren denboraldia bete du Oiartzungo Antzerki Programazioak 98 Txinalka Antzerki Taldea 99 Gazte eta haurren antzerkia 100 Ehuntze: Sormenarentzat leiho bat arraskularre kalean 103 Irakurtzen dena partekatzearen plazera 106 Oiartzungo I. Euskal Jaia 108 Luberri Fundazioa 110 Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa 2015. urtean 114 Arditurriko meategia 116 Oiartzungo Flauta Taldea: 25 urte musika zabaltzen 119 Ibargain Musika Eskola 123 Lartaun Abesbatza 2015-2016 124 Oiartzun Herri euskalduna al da? 126 Oiartzun Irratia 127 AEK 128 Oiartzuarrak.org 130 Auntxa Trikitixa Eskola


Kirola 132 135 136 139 142 145 148 152 154 155 158 159 160

Girizia Mendi Taldea Dabiltzan EMhARRIak Txost Pilota Taldea Txost Oiartzunen, joko garbi Urtea borobila Oiartzungo kirolarientzat Oiartzun Kirol Elkartea 2015-2016 OKE neskak Oiartzungo Kenpo-kairen historian ibilalditxo bat Itsaslapurrak Oiarpe KE Elorsoro kiroldegia Intxixu Trail Mendi Lasterketa Taldea Oiartzungo emakume talde baten balentriaren 25. urteurrena

Herri eragileak 168 171 172 174 176 180

Arraztalo: aurtengo pausoak Antiju morik. Borrokan jarraituko dugu Killirikupe: Berdintasunaren aldeko emakumeen elkartea Atsolorra, gure garaietara ekarrita Intxixu herri kultur lan taldea Giza eskubideak Konponbidea Bakea

Irakaskuntza 182 184 188 192 194 197 198 200 202 204 206 208 210 211 212 213 216 218

Haurtzaro Ikastola, 50 urte (1967-2017) Gure esperientzia frantsesarekin Zuberoara, hegozentrismorik gabe Eskolaz kanpoko ekintzak ikastolan Gure ikasleak herritar aktiboak izan daitezen urratsak egiten ari gara Indartsu egin naute... Bizkidetza osasungarria, Haurtzaro Ikastolaren erronka Pragako Folklore egunetan parte hartuko du Haurtzaro Dantza Taldeak “Haur eskolarekin batera ikasi dugu guraso izaten� Urmendi Haur Eskolako festa Esperientzietan oinarritutako ikasketa Bizkidetza eskolan Elizalde Herri Eskola: Oiartzungo Euskal Eskola Publiko bakarra Zergatik ospatzen da azaroaren 25a? HNP- Hizkuntza Normalkuntza Proiektua 2015-2016 DBH 4: Jarduera fisikoak Haurren ahotsa entzuten Irakasleak sortzen du aldea

Zenbait idazlan 222 Oiartzun Karaez-senidetza 225 Bertsotan erantzuna 226 Oiartzuarra za ta eztakizu Twiterren zertan gabiltzan? 228 Elkarrekin bizi, elkarrekin hezi 232 Urtean zehar berri izan dira 241

Oiartzun argazkietan


ZUZENDARITZA-IDAZKARITZA TALDEA Urtekariaren Udal Batzordea:

• Josune Cousillas Aramanedi • Joxan Eizmendi Garate

• Goiatz Labandibar Arbelaitz • Jaione Ugaldebere Sarasua IDAZLE LANKIDEAK Colaboradores Literarios • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Abaraxka Aduriz, Tiburtxi Alkorta, Lierni Antiju Morik Antzizar, Andoitz Arbelaitz, Iñaki Arbelaitz, Orkatz Arozena, Juanito Arraztalo Elkartea Auntxa Trikitixa Eskola Ballesteros, Saioa Delgado, Josu Egiazabal, Mari Jose Ehuntze Elizalde Herri Ikastetxea Emarri taldea Estévez, Xosé Etxeberria, Alazne Etxebeste, Onintza Galardi, Aintzane Girizia Mendi Taldea Goikoetxea, Arkaitz Haurtzaro Dantza Taldea Haurtzaro Ikastola Herce, Gorka Herri Musikaren Txokoa-Soinuenea Ibargain Musika Eskola Imaz, Ander Intxixu-AEK Euskaltegia Intxixu Herri Kultur Lantaldea Inziarte, Alazne Irigoien, Imanol Itsaslapurrak Arraun Taldea Karaez Oiartzun Senidetza Elkartea Kazabon, Antton

• • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • •

Kilirikupe Korta, Lur Labandibar, Goiatz Lartaun Abesbatza Lasa, Joxe zenaren sendia Legorburu, Asier Leibar, Adolfo zenaren sendia Lekuona, Sorkunde Lizaso, Koxme zenaren sendia Lopez, Joxe Migel Luberri Ikasgune Geologikoa Mancheño, Aiora Martiarena, Mirari Martin, Alaia Martin Kitto Matelo, Suberri Mendizabal, Anton Oiarpe Kirol Elkartea Oiartzabal, Arkaitz Oiartzungo Antzerkizaleen Elkartea Oiartzungo Kempo Kai Oiartzun Kirol Elkartea Oiartzungo Flauta Taldea Ralla, Maria Luisa Retegi, Inazio Salaberria, Eneko Sanzberro, Joxe Mari Toledo, Aintzane Torres, Jose Angel Ttur Ttur, Oiartzungo Euskaltzaleon Bilgunea Txinalka, Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea Txost, Errebote Taldea Ugaldebere, Jaione Urmendi Haur Eskola Zapirain, Oskar


Oiartzun Egunero zerbait hobeago. Alcampo bizitza.

Xanisteban Zoriontsuak

obras de urbanizaciรณn edificaciรณn excavaciones y movimientos de tierras vivienda unifamiliar

c/ elbarrena, 4 poligono lambarren OIARTZUN

obra de urbanizaciรณn

tel: 943-51 03 12 - 943 51 65 97

AMENABAR

equipamiento deportivo

alzola@alzolaconstruccion.com


Plastikoen eraldakuntza Automoziorako Tajo industriak Kooperatiba Elkartea Aranguren poligonoa, 9 - 171 p.k. 20180 - Oiartzun Faxa: 943 49 13 63 Telf: 943 26 00 00 e-maila: tajo@tajo.coop / WWW.tajo.coop

Easo Motor Lintzirin poligonoa, 10 OIARTZUN

Tel.: 943 26 03 91


Xanistebanetako kartel lehiaketako haurren saria

Azala: 2016ko Xanistebanak iragartzen dituen kartela Egilea: Andrea Villamor Sanchez

Liburu hau Oiartzungo Udalak argitaratzen du. Guztiz debekaturik dago aldizkariaren erreprodukzio grafiko osoa nahiz partziala. Quedan rigurosamente prohibidas la reproducción gråfica total o parcial de la revista. Š Oiartzungo Udala L.G.: SS -531-1977

Aritz Aparizio


OIARTZUN 2016


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.