2013 urtekaria

Page 19

Irundik gentozen. Etxe-aldaketan bi txandatan ekarri genituen gauzak. Mariaz gogoratzen naiz, gure parean bizi zen. 80 bat urte izango zituen emakume bat zen, oso atsegina. Goiz guztia guri begira pasatu zuen. Oso lagunak egin ginen. Nolakoa da Oiartzun kanpotik iristen den batentzat? Nik ez dut arazorik izaten toki berrietara moldatzeko. Garai hartan ez zen orain adina euskara hitz egiten kalean. Oso ongi iruditzen zait orain gehiago hitz egitea. Erraz moldatu ginen herrikoekin. Egon liteke itxia den jendea, baina gu oso ongi hartu gintuzten. Franco hil zen urtean etorri ginen, 1975ean. Ordutik asko aldatu da? Bai! Erruz eraiki da… Lehen herri bat zen. Orain hiri ttiki bat dela esan daiteke. Gure kalean ez da asko eraiki, Musika Eskolako etxea bakarrik. Eta lehen Ibargainena zen parkea, bizi garen etxearena, herriarentzat ireki da. Oso ongi dago hori. Jende asko ezagutzen duzu Oiartzunen… Bai, euskara ikasi dudalako eta eskulanak egiten ikastera joan naizelako, batez ere. Oiartzunen ere ingeleseko eskolak ematen jarraitu zenuen. Bai, urte askoan. Gustatzen zitzaidan irakastea, eta nire gaztelania ez denez erabat zuzena, ezin nuen bulego batean lan egin. Animaliak ere oso garrantzitsuak izan dira zure bizitzan. Nire senarrarenak ziren etxeko animaliak. Nik janaria prestatu baino ez nien egiten. Mamuten eta arraindegian hezurrak ematen zizkidaten. Ramoni katuak erruz gustatzen zitzaizkion. Niri ere bai, baina bera erotu egiten zuten… Kateme bat genuen etxean, goizeko seietarako gure logelako atean egoten zena. Ez baginen jaikitzen, komoda gainera igotzen zen, giltzak botatzen zituen lurrera, erlojua… Gure iratzargailua zen! Immigrazioan lan egiten zuen Ramonek, eta arratsaldeetan katuei jaten ematera joaten zen Goiara Azpia ingurura; 40 bat ziren.

Zenbat katu zenituzten etxean? Lau izan ditugu aldi berean. Eta bizilagunaren txakurra. Etxez aldatu zen, eta gurera etorri zen bizitzera. Katuek eta txakurrak elkarrekin lo egiten zuen, oso ongi moldatzen ziren. Txakur xahar bat zen, txikitxoa. Katuak maite zituen eta katuek ere primeran onartu zuten. Orain ere badugu katua. Gaixoak sei hilabete daramatza bakarrik etxean… Mirenek egunero ematen dio jaten, baina bakarrik dago… Iaz, eskuan ebakuntza egin zidatenean, bost egunez etxetik kanpo egon nintzen, eta itzuli nintzenean, goizaldean esnatu nintzen eta hantxe zegoen katua, burukian, nire burua bere hanka artean zuela… Nire falta sumatu zuen. Eta beste 40 katuak non zituen Ramonek? Ez ziren bereak, kalekoak ziren. Bazekiten joaten zela, eta zain egoten ziren. Goiara Azpia pasatuta zegoen baserri batera eraman zien janaria, nik prestatutakoa. Badakit irakurle handia izan zarela. Bai, asko irakurri dut. Orain ere badut irakurtzeko gogoa, baina gauza asko ditut egiteko etxean. Ramonek idazten zuen guztia ere irakurtzen nuen. Zer gustatzen zitzaidan eta zer ez esaten nion. Oso zintzoa nintzen harekin. Gure harremana oso ona zen, elkar ulertzen genuen. Gure etxean 10.000 liburu daudela kalkulatzen dute. Pareta guztiak liburuz beteta daude. Ni bizi naizen bitartean, liburuek hor egon behar dute, bestela ez litzateke nire etxea izango. Ez ditut liburu horiek guztiak irakurri, baina asko bai. Ramonek ere asko irakurtzen zuen. Denbora libre pixka bat zuenero, irakurri egiten zuen. Inoiz idatzi al duzu? Ez! Ez dut denborarik ere izan! Eskolak eman ditut. Orain ere etxea txukundu behar dut, kaos hutsa da. Ez nuen denborarik Ramon zaintzeko, katuak zaintzeko, etxea txukuntzeko… Urte hauetan guztietan mantendu duzu harremana Finlandiarekin? Nire familiarekin eta lagun batzuekin mantendu dut. Behin baino gehiagotan joan gara bisitan Ramon eta biok. Pare bat aldiz, autoz. Bidaia luzea da, egun batzuetakoa. Ni finlandiarra naiz, hala sentitzen naiz, baina sentipen horrek ez nau ezertara behartzen. Tarteka joaten naiz, ilobak ere etortzen zaizkit bisitan…

E LKAR R I Z KETA

Gogoratzen duzu Oiartzunera bizitzera etorri zineten eguna?

17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.